20

ZER...ZENBAKIAK ETA EZIKETA AGOZ-IKASTEN Gurasoen ardura berezi bat umeei zenbakiak irekastea izaten cia. Onelan, sarritan, mailla batzuk jatsi edo igo-lean, eurak zenbatzen ikusi

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • ZER

    UDAL BARRIAKGARRANTZIA

    Batzuntzat samiñez, besteentzat pozez, olako edo alako udalak sortu-barriakdoguz. Eta jazoera onek garrantzi aundia dauka gure Errian, gero izango diranbideak egoki agertzen ba'dira: Euskaldunontzat gizona izan da beti lenengo oiñarriaeta urrengo maillea sendia. Aspaldion sendiari jaramon gitxi egiten jakoEz dot uste gaurko demokraziak larregi kontuan artzen dauanik etxe jauna edo etxe-anderea.

    Sendietatik gorago jo ezkero, euskaldunak auzoa izan dogu gogoko, kofradiarenedo auzunearen izena ezarriaz, baiña au be gaurko demokrazian erdi-isillikagiri da. Udal barrien zeregiña izango da auzoai zor jaken indarra emotea.

    Alderdi politikoak baiño beste bide egokiago batzuk artu bear leitekezelaerri-maillan, diñoe gaur askok. Politikeari begitu barik, gizon egokienak aukeratzekobidea. Lenago be alderdi po litiku barik izan zan euskaldunen errigintza, naizta Ganboa'tarrak eta Oiñaz'tarrak olako zerbaiten antzekoak izan. Baiña gaurko giroan,erri txiki-txikietan izan ezik, olako amesak ames utsen antza dauke.

    Alderdi politiku guztiai bai au eskatu bear dautsegula, beti, baiñageiago erri-maillan: Alderdia baiño erria maiteago izan dagiela, edo alderdiarenmaitetasuna erri-zaletasunerako bidea izan daitela.

    * **

    NORTZUKBa-dakigu nortzuk izango diran errietako arduradunak, udalkideak eta udalburu

    edo alkateak, gitxi gorabera. ZER au irakurleen eskuetara eldu-orduko, ziur be bai.Abertzaletasunak indar aundia artu dau, azkenengo auteskundeak

    erakusten dauanez. Au bai pozgarria! Araba abertzaletu jaku, Naparroa'nbe Erri-Batasunak izan dau bere indarra.

    Gero or daukagu, atzeraka baiño ez ba'da be, PSOE erri batzutan nagusi eta iñozabertzale-itxurak be artuta. Baiña Alderdi ori antxiñatik ezagutzendabe gure benetako abertzaleak.

    Ikusten dira baita, naikoa ugari, gure artean alderdia aldatzeak; sarritangurasoak aldatu dira seme- alaben eretxietara: Joko arriskugarria jake-aldatze au!Baiña errazoi sakonai begiratuz egiña izan ezkero... zer egin?

    Dana dala, gure udaletan demokrazi-usaiña sortuko da.* **

    ZER EGIN?Ez da txantxetakoa udal barri oneik leporatu daben lana.Or dagoz ainbat arazo, esaterako: Etxegintza, bidegintza, urigintza, jolasak...

    baiña udalak lenengo lez artu bear daben arazoa kulturearena, jakintzearenada: Gure jakintzearen susterrak billatu, eskolak euskaldundu (maixuak be bai), elduenabedetzea ta jakintzara urreratzea, erriaren eta Euzkadi'ren kondairea talutelestia irakastea (erri guztiari), izkuntza ta elertia (literatura)indartzea... Erria kulturatzen ba'dogu, Euzkadi salbatuko da.

    * **

    GORAGOKO MAILLAKBizkai-Batzorderako be izan da auteskunde au, baiña gai onek ots aundirik

    ez dau izan eta aukeratuak be ez dakit ba zeregin edo eskubideaundirik daukenik, autonomia edo buru-jabetza lortu arte beintzat. Bat baigarrantzi aundikoa: Aldundia edo Diputaziñoa aukeratzea.

    Elduko al gara, apurka-apurka, egoaldeko lau errialdeak batzera eta geroiparraldeko anaiakaz aberria ta laterria egitera.

    — 1 —

  • ESPETXETIK ZOTIÑAK

    Ames egin dot? Burua galdu?Nork ekarri nau ni ona?Emengo ormak, emengo gelak?Etxe au ez da ezaguna.

    Lola tŕk guztiz itxar naiz orain,zori !zarra neretzako;espelxen nago, au zori gogor,n ire Ian danak, zertako?

    Burrukan ean dot, zintzo bai zintzo,gore Erria azkatzeko;ordain illun au arerioak,erruki baga nitzako?

    Nire aita-amak nun ete dagoz?zalantza barik negarrez.

    Euren negarrak nire biotza,urratuten dau samiñez.

    ,Nire ezkongai txit maitalea,agiriko da tamalez;aren biotza nigandik urrun,negar dagilla alsekabez.

    Emengo jaunak arin makalak,aize garbirik iñun ez;arpegi illun, berba garralzak,belarrik entzungo dabez.

    Egalari dan txorin antzera,Euzkadira nai dot joan?baiña kaiolan lotuta nago,joatea ez dot eskuan.

    Ez dot nik uste nire ekintzak,izan dirala gauz txarrak

    gure eskubide antxiñakoak,lortuteko alegiñak.

    Cure aberri gazte bagarik,ainbat dira espelxelan;sendiak larri banandurikan,orize aldea lañolan.

    Cure lur maite zoragarria,gaur egun, larri dagola?Udabarri bat noiz elduko da?jarrai ez dagin orrela?

    Ernai biotzak, gauna lagun ta,iraupen-lan ta otoiaz;Aberri maite zori txarduna,askatuko da egiaz!

    ERRIKOI

    EZIKETEA

    ZENBAKIAK ETA EZIKETAAGOZ-IKASTEN

    Gurasoen ardura berezi bat umeei zenbakiakirekastea izaten cia.

    Onelan, sarritan, mailla batzuk jatsi edo igo-lean, eurak zenbatzen ikusi edo entzuten doguz.

    Ba-leiteke umeak orrela zenbakiak utsean ikas-tea, eta ba-leiteke zeabakiak eurak ondo esatea.

    Onek ez dau esan nai zenbaki orrein esanaiaumeak oraindik ulertzen dauanik.

    Zenbakien elburua geroago ulertzen clau.

    *

    GURASOEN AMESA

    Arlo onetan, batzutan beintzat, gurasoen ame-tzak ez dira betetzen.

    Urte bi ez zituala nire alabak amarrera artezenbatzen eban.

    Eta ain txikia orretan uts barik ikusirik, gu-raso baten ametsa auxe izan daiteke: ze azkarradan nice 21aba!

    Egia b izan daiteke, baiña baita oiñarribako amets utsa be: amarrera arte zenbatzeakez dau adierazten esaten dituan zenbakiak uler-tzen dituanik.

    Beste izen askoren antzera, esan egiten ditu;baiña esan bakarrik.

    * * *

    ULERTZEN

    Zenbakiak benetan ulertzen 4 urte ingurugazasten dira.

    Sasoi onetan konturatzen dira beste batzukbe ba-dirana mundu onetan; beste batzuk beerrespetatu bear dirana, zenbat ume edo gauzadituan aurrean, eta abar.

    Au cia: zenbakia ulertzen asten cia.Oraindik aurrera gozoki hi nai ba'ditu, «bi»

    eskatuko ditu, eta ez orain arte lez: «iru» zenba-kia esan «bat» baiño geiago adierazteko kon-tu tan.

    AURRERAPENA

    Ikusi dagiguzan orretaz Nehaus jakitunarenteoria batzuk:

    Nehaus'en iritziz, zenbakiak eta aurrerakun-tzak ba-dabe euren zerikusia: aintziñako errietaneuretan be zenbat eta aurreratuagoak izan, zen-baki arloa obeto erabiltzen eben.

    Beraz, zenbakiak zuzen erabiltzen jakitea etakultura mailla bardintsu dabilkuz.

    Umeengan be bardin gertatzen da.Eta argiago ikusteko jo dagigun jakitun onek

    atera dituan ondoren batzuk.Bere iritziz, umea 3 urtetik aurrera launakako

    gauza-taldeak :giten asten da. Lau urte t'erdigazbostnakakoak, eta onelan gero eta gauza taldeugariagoak.

    Sei urtegaz: iruko taldeak egiten ez jakitea,ostera, atzerakuntza gogorraren ezaugarritzat ar-zen dau.

    LAGUNDU

    Beraz, atera dagikeguzan ondorioak oneik li-tzakez: leenengo eta bein, ez dala bardin zen-batzea eta zenbaki orrein esanaia ulertzea; etabigarren lekuan, zenbaki orreik ulertzen lagunduegin bear dautsogula: ez dago teoriarik erakutsibearrik, jolasakaz egin daitekena da eta.

    JOSU LEGARRETA

  • ASKATASUNAAntzerki-Fabula

    ANTZERKIA

    Antzezlariak iru dira: Edeslaria eta txakur hi:Petrukin txakur argala eta gosetia, eta Pet u-

    kan lodia eta gizena.Petrukan mai batean jarrita egongo da, jan

    ta jan... baifia lepotik kate bat dingilizka.Petrukan mai-inguruan gosez, an emen usain-

    `ka, zer agora ekarriko...

    Edeslaria (mutil edo neska bat) sartu eta esangodau:

    Gure lxakurrak, begira,txakur bi dirabata Petrukin eta bestea Petrukan.Petrukin zimela da, mustur luze, beti gose,azur zorrotz eta anka me.Jaio zanetik, ez dot uste,iñoiz dauanik estea bete.Petrukan, barriz, tripandiko,lepo-lodi, txarri antzeko.Ba-dauka onek zernai janari, ugari,lukainka, solomo eta txarriki.Emen dozuez biak, . •tilin tilin, talan talan,Petrukin eta Petrukan.

    Petrukan'ek maitik:Kaixo, Petrukin, or zertan abil.

    Petrukin'ek:,Nire gosea, lagun, ezin joat

    Petrukan'ek:Ba, nik ezer be ez jaukat eskas:oillasko errea, tripakiekaz,bildots, txarriki, kazulakadaz.. •

    Petrukin'ek:Esaidak, Petrukan, esaidak, arren,ain ondo bizitzeko, zelan az konpontzen?

    Petrukan'ek:Jarri adi, nire antzean,aberats baten menpean,eta egongo az onen etxean,eguzkia artzen egun guztian.Biziteko ba-daukak txabola,

    jateko naiko okela,

    lanik et, eta oe bi gun epela.Zergatik bizi beti gose orrela?Bizi adi giten ta lodi, ni bezela.

    Petrukin'ek :Ondo bizi az bai, lagun Petrukan,ire nagusiaren menpean,Ba-dok bai, zer jan ta zer edan...Baiña... or dingilizka zer daukak lepoan?

    Petrukan'ek:Au dok urrezko kale eder firm,nire nagusiak niretzat egiña.

    Petrukin'ek:Ez joat nik nai, lagun, katerik,ez diamante, ez urrezkorik.Gurago joat milla bider nik,gosez ba'da be, bizi aske la librerik...Iretzat, Petrukan, ire kale eder astuna...Niretzat ederrago dok ASKATASUNA.

    Edeslaria'k:Bear dau gizonak jana eta edana,baita bizileku eta oe biguna,Baiña gizonarentzat, gizon ba'da,ederrik ederrena, gozorik gozoena,ASKATASUNA.

    GOIKOETXEA'TAR IÑAKI

    — 3 —

  • GIZAUNDIAK

    EZPOZ MINA,

    GUDALBURUAPRANTZIAKOIRAULTZAGodoy, Españiako ministru bi-txiak gucla-turuta jo eutsen Pran-tzia'ko Iraultza barriko aginta-riai. Eta gudari-pilloak eskatuorretarako euskaldunai.

    1792'garrena zan : Naparroa'ko Idozin erritxuen jaiotako Es-poz Mina. Eta umetxua zan.Jakiña, ez eban armarikjaso.

    Ez berak, eta ez beste askokbe. Bat bakarra azaldu zan Na-parroa osoan, izkillo eske. Epeljokatu eben euskaldunak, bai!Ez zan euren arazoa, Prantziata Es paña artekoa baiño.

    Ei rez sartu ziran, orrelan,Prant::iarrak Euskalerriko lurral-de b Irrura. Eta EuskaldunakasarrE tu barik eta ituna egineben Prantziarrakaz.

    Zer itun?... Ba, Españiagan-clik bereixi, ta «Euskal-Errepeu-blika» sortu, Prantziko agintaribarrien babespean.

    Ez eban luzaro iraun egoerabarri orrek.

    Andik laster, Españi ta Pran-tziak bakeak egin ebezan etalengotara biurtu ziran gure gau-zak.NAPOLEON

    Andik amasei urtetara, 1808'garrenean, Napoleon sartu zangurean, bere guda-mutillakaz;maltzur-maltzur, lenengotan; etaguda gogorrean, ondorengotan.

    Eta orain, bai, orain jasoziran euskal mutillak.

    Longa jarri zan arein buru,Bizkaian; Jauregi artzaiña, Gi-puzkoan; eta Espoz Mina, Na-parroan.

    Irurok izan ziran ausart etaadoretsu; baiña Espoz Mina iru-rotan ercgilla ta ospetsuen.ESPOZ MINA

    Laster batu ebazan bere al-bora milla mutil bizkor, eta Na-parroa osoan, barra-barra ebil-tzen Prantziarren aurka asi zangogor.

    Baiña ez zan, gauza samarra.Arerioz inguraturik cgoen al-

    de guztietatik, eta batera ta bes-tera ibilli bear beti, jangaiz urri,eta guclaizkilloz urriago.

    Amar millaraiño ugaritu eba-zan, alan ta guztiz be, EspozMina'k here mutillak; eta are-rioari kendutako izkillo ederrazjantzirik, sekulakoak egiten eba-zan onein lepotik.

    Eta auxe okerrena: Prantzikomugak, eta Naparroako bideakartuta eukazala gure guclalburu-ak, eta ezin zeikela arerioa bereerara, iñundik-iñora be ibilli

    Oartu zan Napoleon zurra,eta auxe esan eutson Naparro'ako bere ordezkari Reille gudal-buruari: Mina, gudalburu oriondatu len bait len; zeure na-rruaz ordainduko dozu, osteran-tzean.

    Dana, alparrik. Andik laster,Mina'k Naparroa'n egozan Pran-tziar guztiak esetzi ta j2.zartueta Iruña'ko arresipean sarre-razo eta an euki ebazan ingura-turik, naiko estu ta larri.

    CADIZ'KO LEGEDIAEspañiako lurralde geienetan

    Prantzirrak atzeraka ioiazan, etaEspañiako ordezkariak itzartu,ta Cadiz'ko uriburuan batu zi-ran, gerorako lege barriak an-tolatzeko.

    1812'garrenean osotu eben le-gedi barri ori.

    Alderdi bi eukazan legediak:Bata ona ta bestea, txarra.

    Españiak ordura arte ezetsi-tako giza-eskubideak onartzen zi-tuan; baiña ordura arte zaindu-tako geure erri-eskubideak ezes-ten zituan.

    Ez genduan euskaldunok ezerirabazten: Betidanik genduzanonartuak giza-eskubideak. Etagaldu, barriz, geure betiko erri-eskubideak galtzen genduzan.

    Ori zala-ta, Mina'k legedibarri orren zenbakia eskuratuebanean, berau aulki baten gai-ñean ezarri, bere mutil talclebateri deitu, ta tiroz ,jo ta ezestueban.

    KARLISTALDIAN1813'garrenean amaitu zan

    guda ori. Eta Napoleonek Pran-tzian atxillo eukan, Fernando

    VIIgarren erregea urrengo ar-tean Españiratu zan.

    Onek Cadiz'ko legedi ori eze-tsi, ta lengotara biurto ebazanemengo gauzak.

    Poztu zan Mina, ta Napa-rroa'ko aldundiari zorion beroc-nak emon eutsozan.

    Naparroa'ko agintari edoerrege ordezkoa egingo ebelauste eban berak. Baiña. erregckMina barik Ezpeleta'ko koncicaaukeratu eban orretarako.

    Mina, bere lagun zarragazasarretu, ta Prantzira joan zanzapuztuta.

    1833'garrenean Fernandoerregea il, eta aren alaba Eli-sabet koroatua izan zan Espa-ñiako erregiña lez.

    «Liberalak» deitutako Cadiz'ko legedi-zaleak onartu eben erre-gin barria, eta «absolutista» clei-tutako lengo zaleak ezetsi, taFernandoren anai zan KarlosV'garrena izendatu eben arenondorengotzak.

    Laster lotu ziran alker-guclagogorrean, Elisabetarrak eta Kar-lotarrak.

    Eta emen agertu zan, barri-ro, Espoz Mina. Ez zan len-goa; zapuztuta egoan oraindiño,eta bere lengo lagun zarrenaurka ekin eban, Kaslostarrenaurka, ziur.

    Ez eukan baiña lengo arra-kasta ta eraginik. Zumalakarre-gi'gaz egoan, orain, Naparroa.Eta Madrideruntz joan zan Es-poz Mina, berriro zapuztuta.

    Zumalakarregi, bitartean, Ma-drid'etik etorritako gudalburuguztiak apurtuaz ioian, bata bes-tearen ondoren. Eta Espoz Minabidaldu eben Madrid'etik, or-duan, gudaloste guztien gudal-buru bakar lez.

    Berrogei milla mutil eukazanMinak; ogei milla, Zumalaka-rregik. Naparroakoako Ultzamanjo eben alkar. Gogor jo be.Eta Minak galdu eban erasoa.

    Ez eben bizirik galdu, baiñaerasoaz mindu ta geisoturik, an-dik laster it zan.

    Ai! Eta milla bider ai! Es-poz Mina ori iñoz zapuztu ezeta bi euskal-gudalburu orreikbeti, alkarregaz joan izan ba'lira!

    URKIOLA'K

    — 4 —

  • BARRIAK

    Mikel Zarate Agur!Bai ! Agur, Mikel, idazle ona, euskalzale

    gogotsua ta arduratua, irakasle maitatua,adiskide kutuna!

    Idazle ona ziñan, Mikel adiskide!Eta lagun ona be bai. Gure eritxiak ez

    ziran beti bardiñak, baiña lagun giñan.Isil-isillik joan zara gugandik. Agur.

    * **Lenengoa izaten zalea ziñan eta agur

    egiteko orduan be, zeure ikaskideen arteanlenengoa izan zara.

    Gurari bizi orrek be, ba-ditu bere arris-kuak.

    * **Lan geiegi egin dozulako, ain gazte ta

    ain bereala joan zarala diñoe zure lagunak.Bai. Aldi laburrean epe luzeko lanak egin dozuz.

    Baiña zure lana amaitu barik geratu da,Mikel. Nor.'.{ jarraituko dau?

    * * *

    Jente asko izan zan zure illetan, eta eus-kerearen arloan alde bietakoak.

    Gotzaindegiko zure lagunak be ugari izanziran, gotzain biak buru dirala.

    Eun bat abade eta eleiztarrak millaka.Maitale asko izan dozu!.

    Gazteen eskuak ekarritako lore-koroiakbe ugari izan ziran.

    Eta urten gintzanean, ez egoan bide za-baletik berebilla eroateko erarik, dana be-terik, dana geldiro-geldiro.

    * * *

    Ur bitako arraiña izan ziñan zu eta, geie-netan, erdibidetik doazenak ertz bietakoarerioak izaten dabez.

    Zelan orduan ainbeste jente zure agurorretan?

    Illai olako gauzak parkatu egiten jakez,baiña ez biziai.

    * **Euskera-arloan diran ibai-ertz bien ar-

    tean zubia egitea zan zure amesa ta guraribizia.

    Bai, Mikel, guztiok nai dogu batasuna,alkartasuna.

    Baiña ez dozu uste zubia egiteko lenengoorma sendo bi, egin bear dirala? Eginda etedagoz orma bi oneik? Sendo jarrita ete dagoz?

    Oba ibai-ertz biak ez ba'Iegoz, baiña ordagoz eta zubia bearrezkoa da, eta egingo daorma biak sendo dagozenean, geurea gal-tzeko arriskurik ikusten ez dogunean.

    * **Zuk ur-gaiñeko zubia egiteko ardurea

    zeunkan eta orma bietan Ian egiten zenduan,baiña ardura aundi barik. Zure ardureaorma-gaiñeko zubia zan.

    Baiña ez estutu, Mikel. Egun baten zubiederra eginda ikusiko dozu eta or izangodira ondo agirian zuk iipiñiitako arri landuak.Bergara'ko zure alegiñak bere frutua emon-go dau.

    * **Zuk gaztel-elertia ondo ezagutzen dozu.Olako giroa zan Gongora ta Quevedo'ren

    aldi aretakoa: biak izan ziran orma sen-doak eta gero agertu da gaztelera batuarenzubi ederra. Arein ezbarditasunak erderaori indartu egin eban, ez ondatu.

    Orixe jazoko da gero baten euskeran be.Baiña zuk ez dozu ikusi emen, eta guk be,bear ba'da, ez dogu ikusiko.

    * **AGUR, MIKEL!Ikusiko al doguz guk emengo gauzak zuk

    ortik, ibaiaren beste alde orretatik, ikustendozuzan moduan, atzera beintzat.

    AGUR, MIKEL, AGUR.OLAZAR'tar Martin'ek

    — 5 —

  • ARAZOAK

    TABAKO-ORRIATA OSASUNA

    Danok dakigu atsegintsuadala noizean bein zertxobaiterret ea.

    Geien baten, errezaleakizan ez arren, zigarrotxorenbat edo beste erreten dogu,eta jai ospatsuetan txokorzurga edo mustada patxadaz-koz jaiari amaiera pozkorraemon be bai.

    Emen, beste ainbatean le-gez, larregikeriaz daragoiot.

    Ori ta be, tabako-orriaz,neurri txikiago baten asi bear-ko dogu, zigarro-kea be, ba-tzun eritxiz, kaltegarri jaku-nez.

    BIOTZEKO GAISODUNAK

    Lenengo, biotzeko gatxakjota dagozanak arrisku aun-dian aurkitzen dira erretzai-lleen kea arnasaz artuaz.

    Wilbert Aranow amerike-tar osagilleak dirauskunez,ez da egokia batez be bio-tzeko gaisoa daukenentzaterrezaleen inguruan egotea,erreten daben notiñen arris-ku berberak eurenganatu etajasan dagikezenez.

    Milloika dira ameriketa-rren artean toki agirietanerretzea debekatua izan dai-tela eskatzen dabenak.

    Wilbert Aranow Kalifornia-rra, Lo Bengach'ko gudari

    zarren osagillea dogu. Saiota azterketa ugariak egin di-tu biotzeko gaisoagaz jotadagozen eta erretzen ez da-ben gizakiakaz, eta erretzai-ileak inguru-marietan dauke-zanakaz, ain zuzen.

    KE-AZTERKETAK

    Gure osagilleak, lenengo tabein, amar gaiso batu zi-tuan, danak biotzeko miñaz(«angiña» gaz) mindurikoak.

    Gaisotasun onek, dakigunlez bularŕeko min bizi batsortzen dau soin-jardun-aldiedo ariketaren ondoren.

    Amar gaisodun oneik ordubi osoetan gela txiki batensartu ebazan eta eurakaz ba-tera iru erretzaille.

    Oneitariko bakoitzak bostzigarro erre egizala erabagieban.

    Gela txikia, 12 neurkin lau-kokoa or nunbait ei zan.

    Saio bitartean, batzutan lei-oak zabalik egozan keari ur-tenbidea emoteko eta beste-tan zearo itxita orrelan keamoltsotu ta batzeko asmoz.

    Gelea egurastu zanean, gai-soak lau minutu luzatu ziransoin-ariketak egiten bularra-ko miñok nabaritu gabe. Kea

    moltsotu zanean, ostera, mi-nutu bi ta erdi bakarrik.

    Bai lenengo eretian eta bai-ta bigarrenean be, biotz-sakaedo odol presiñoa artu eu-tsen osagille ospetsuak etaorrez gaiñera biotz-taupadakzenbatu.

    Saio bietan gorakadatxuaizan eben amar gaisok etasendagillearen eritxiz, taba-ko-orrian aurkitzen dan ni-kotinearen errua.

    IGURUMEN AKASDUN BAT

    Nikotina arriskutsua dala,zigarroa erreten danean sor-tzen dan osijen edo arnas-gaiaren gabetasuna gaiñera-tzen ba-dautsagu, gazteleraz-ko «circulo vicioso» edo in-gurumen akasdun oker-eraz-le bat sortu leike.

    Tabako-orrian dagon niko-tiñak biotzean osijen geiago-ren premiña sortzen dau, bai-ña zigarroa erretean sorturi-ko arnas-gaiaren gabetasu-nak ez dautso izten odolaribiotzak bear dauan beste osi-jen eroaten. Or dago kozka.

    Ortik, azkenez, bularretakoaje edo minak, eta gure osa-gillearen eritxiz, kalte oneikgaisoai ez-ezik errezaleai beeldu leikioez ziur-ziur.

    ARREGI'tar Josu'k

    — 6 —

  • I'r

    {^i11^II ;^

    ''4I

    ^I!

    /dlf

    111lo l U'

    1(Illlitlll'IIfl:1111IIIIII II IIIIII;IIN

    In11111 IltiliI1( fii`III(III ` f1JIJ( IIII,

    - '411111/ill I Itiiiiitl'1111111111111i111,00I(((`I I{IIIIIIIII III''l

    1111)1(04 l

    IliII

    v: I11flowit (Hili111111111 411.I

    II i,ll II I I I QIIII klo;

    I^ li^ II li IllA i,,ŕ ..IIII'OI ulI{ii

    I 'I IIII^^'I;]I11 ilIiYJii

    I Ilfll llllllillti •`I ilIIIII'Iiii

    111I11 1 11 11 ilIIII I I I I ÎI^I I

    ĵ II I I I I 'l l ll lp^,tiI II[[ I 1iI il

    11!1 I J II II I I

    I I ^I^Id'1d^Ii!IUI iIII,;.,',ll

    Ill( IRI

    ERESA

    TXISTUAEUSKALDUNA?

    Xulubita, zirula, txilibitu ta xu-lula izenakaz ezagutua izan da oraintxistu izenagaz Euskalerrian eza-gutzen dogun au, eta Euskale-rrikoak orain diran edo kondaranzear izan diran eskualdeetan ager-tzen da, Jaka'n esaterako.

    Noztik erabilli dabe euskaldu-nak euren dantzetan tun-tunagaz ba-tera joten dan xurula ori?

    Antxiñako gizarte nagusietan, Asi-rian, Babilonia'n eta Grezia'n esa-

    terako, xurula arteza eta teknika -arauz euskaldunen txistua lakoa era-bilten eben, baiña eraztunen neurrizeta beste z•eaztasun batzutan ezbar-diña zan.

    * * *

    ANTZEKOENAK

    Ori olan dala, euskal txistuarenlentasuna aundia da.

    Asiria'ko laugarren eta bostga-rren errege-jatorrien (dinastien) arri

    -illobietako ozka txikietan (bajo -re-lieve), 2.700'garren urte-inguruaKristo'ren aurretik, agertzen diragure txistuaren antzekoenak.

    Egipto'ko illerrietan aurkitu di-ran berrogei ta bost xurula dagozgordeta Londres eta Florentzia'koerakurtetxe edo museoetan.

    Baiña ba -daukagu beste balioaundiko argibide bat, txistua giza -diko edozein zirula ta soiñu-ereskinbaiño lenagokoa dala adierazteko.

    * * *

    BILLAKETEA

    Strasburg' eko Unibersidadean ja-kintzalari eta arkeologorik gurenadan Passermard'ek • egin eban billa

    -ketarik ospetsuena gogoratzen dogu.Errobi'ren inguruan, Napar-Au-

    iiiamendi'ko arakatzeak egiten egoala,

    Euzkadi'ko billaketarik aundienerajo eban. Amabi km. ego -sortalderantz,Isturitz izeneko erritxuan, Napa-rroa'ko seigarren lurraldean (Bena-barra'n) izan zan. Arri-aroko leizabat dago bertan eta berrogei ta amarmetro lurpera sartuta.

    Asaba zarren erti-trebetasuna go-raltzen daben azur langintza askoaurkitu ebazan an, eta onein arteanegazti-azur lodi bat aurkitu ebanPassemard Irakasleak: Alde bateniru zulo eukazan bata besteagandikurrinduta eta, billatzaillearen ustez,soiñua aterateko egokituak.

    ,Zori txarrez, gorengo zuloa apur-tuta dago ela zatia ez da agertu.

    Orregaitik ezin jakin soiñu orrentankerea. Dana dala, arkeologo zo-riontsu onen eritxiz, gizadiko soi-ñu-ereskin edo soiñogaillurik antxi

    -ñekoena dogu, iru zulozko xurulaarteza edo Isturiz leizako txistua.

    *

    ANTXIÑAKOTXISTULARIAK

    Napar-ibarreko «Santa Maria dela Oliva» lekaidetxean, XII men-deko eleiz egikera erromaniku ederbat ikusten dogu.

    An arrizko irudi txiki batenmusikalariak euren ereskiñak jotendabiltz eta gizontxu batek ezkerrekoeskuan xurula artez txiki eta es

    -koian tun-tuna daukola joten dau.Txistuaren kondairarako, arri lan-

    du onetako txistularia garrantzi aun-dikoa da.

    Iruña'n, San Zernin'en eleizan,aingeru txistulari antzekoak ei dagoz.

    ,Zernin deunaren eleizako ate -aurre ikusgarrian, antxiñako arri

    -illobia apaintzen dauan aingeru bi-kotea dakusgu ate nagusiaren esku

    -maldean. Aingeru bat laud antzekoereskin bat joten dago eta besteakxurula arteza esku ezkerragaz eutsitajoten dau. Tamalez, ezin esan geinkeziur aingeru ziruladun ori txistulariadan, tun-tunik be ez dauka ta. Zoritxarreko ebaketa basati batek eskueskoia kendu eutson eta ez dakiguesku orregaz tun-luna joten ebanala ez.

    Iruña'ko eleiza nagusian, kate-'dralean, iru txistulari agiri dira:Xurula artezagaz eta tun-tun etaguzti.

    Orretaz gaiñera, turulari bik er-dian dabela, txistulari batek errege -ezkontza alaitzen dau zirula-soiñuaneta tuntuna zartatzeaz.

    Euzkadi'ko eres-ertiaren lenengoagerpenak dira oneik.

    LETONA'K

    — 7 —

  • EUSKALDUN BARRI

    ABESLARI TALDEBARRI BAT'

    Loraillan edo orrillan euskal-eresmintz * barribatek urtengo clan saltokietara, eresmintz au Lauburutalclearen abestiz osotuta dago.

    Lauburu taldeko abeslaria dan Taylor tarJohn'egazorain irakurriko dozuen alkarrizketa egin clogu:

    —Aizu John, nongoa zara?Leicester'koa naz.Kontxo! nun dago.crri an?Inglaterran.

    —Noiz etorri ziñan Euskalerri'ra?—Orain bost urte dala.

    Euskeraz zelan eta zergaitik ikasi dozu ain ondo?Nik zaletasun * aundia dot izkuntzak ikasteko

    ta niretzat euskereak oso garrantzi * aundia dau Euro-pa'ko izkuntzen artean, zarra dalako. Oso ederrada, maitasun aundia dautsot.

    Euskera ikastea gatxa ala erreza da?Niretzat gaztelerea baño gatxagoa izai da,

    baña ez batzuk esaten daben lez ain gatxa.Eta musika-arloan zelan sartu zara?

    —Musikeari ardura aundiko gauza bat deri-txot *. Inglaterran talde batean abestuten neban etaemen, Euzkadin, orain urte bi dala talde batean sartunintzan, baña talde ori apurtu egin zan eta orain«Lauburu» taldean nago.

    Zenbat lagunek osotzen clozue talde au?Lau gara. Neska bi ta gizonezkoak beste bi.Danak euskaldunak?

    Ez, neska bat eta ni bai, beste biak ikastendiardue.

    Abestuten dozuezan abcstiak zuenak dira alabeste taldc edo leku batetik artutakoak dira?

    —Geienak guk egindakoak dira, euskal-musikanoñarriturik, zenbait keltar (celta) cragipenak na-baitzen . dira gure abestuteko tankeran *.

    Itzak norenak dira?

    Ncuk egin dodaz.

    Euskaldun barria izateko cta inglesa gañera,bcrtsotan idaztea zelan lortu dozu?

    —Lantzen, eta buru-auste aundiz.

    —Erabiltzen dozuezan «instrumentoak» zeintzukdira?

    —«Flautca», «organoa», «pianoa», gitarrak scita amabi sokaduuak, soñua cta host sokadun«banoa» sartu dogu, oker czpanago, lenengoz euskalinusikan.

    Baña asieran esan dogun lez, alkarrizketatako gaia, talde onek oraintsu egin dauan eresnmbarria dogu.

    Eresmintz cdo disko au noiz grabatu dozue?Epaillan egin gencluan Donostia'n. «Herri -

    goa'ren» estudioetan.Zenbat abesti ditu eresmintz onek?Amaika abesti sartu doguz.Danak ezagutubakoak (ezezagunak)?Amar gureak dira eta czagutubakoak, be

    Mikel Laboak abestuten dauan «Ama hil zaigu»ritxona.

    Disko barri au noiz ikusiko dogu salgai *.—Loraillan uste dot urtengo dauala.—Zure ustez grabazifio ona izango da?—Bai, oso ona.

    Baña lendik beste zerbait ere grabatu doezta?

    Bai, eresmintz txiki bat Donostia'ko Usandga etxean, baña oso ale * gitxi egin ziran.

    —Ba-dago Euskalerrian zuek abestuten doztankeran kantatzen dauan beste talderen bat?

    Nik dakitenez, ez 'dago beste iñor Euzk,gure tankerakorik.

    —Zure ustez abesti onek gazteen gogokoakgo dira?

    Bai, nik uste dot baietz, arrakasta * atn.izango dabe.

    Besterik ez gurc aldetik, eskerrikasko Johnjarraitu aurrera, ia Lauburu taldeak zori aukdauan cuskal-musikarcn barruan.

    IBARRA'TAR BERNARDO

    — 8 --

  • Eresmintzzaletasungarrantzigazteleraderitxatosotuikasten diardueeragipentankeraderitxonasalgaialearrakasta.lerluzerga

    discoaficioni mportanciacastellano (idioma)me parececomponer, cumpletarestán est udiandoinnuendo[ormala que se llamaa la venta estan;e emplarexitoexplotari mpucsto

    IzTFGI

    EUSKALDUN BARRI

    Gauza laburrak

    Uda barria aurrera doa, zugaitzen kimu taorri b2.rriak agiri dira. Gizadian bizitza, alai-tasuna, itxaropena ta margo ederrak alde guz-tietatik. Gure aberri, langille, askatasun etaizkunts sak noiz izango ete dabe orrelako uda-barrirYk ?

    * **Gure erriko kaleetan zear sarritan trumoiak

    baño zarata geiago egiten daben motordun ba-tzuk ikusten doguz. Motordun oneik gure al-boan igarotzen diranean belarriko zuloak es-taldu egin bear izaten doguz, bestelan barruandaukagun maillua lertzeko * arriskuan dago.

    Zarata onegaz atsegiñen bat lortuko dabemotordun oneik? Nire ustez onek merezi dabe-na, isun bat baño ezta.

    * **

    Bilbon endore edo alkate barria dogu, JonCastañares, Euzko Alderdi Jeltzalekoa. Poztu-ten gara Bilbo'ko alkate barria abertzalea da-lako. Zorionak Jon! Jokatu gogor baña zintzo!

    **

    Endore barria-ba dogu Bilbo'n bizi garanokbaña arazoak be bai, eta ez edozelakoak. GureJon Castañares'ek asmo ederrez beterik artukodau alkatetza, baña gizajo onek zelan eroangodauz aurrera berak dauazan asmoak, lendik da-gon 4.000.000.000 lauerleko galera aurkitzenba'dau?

    Ona emen urtenbide bat:Galera au Madriletik ordaintzen ezpadabe

    (eurak edo euretarikoak dira errudunak eta)Bilbo'ko Udaletxean jasoten diran zerga * guz-tiak Bilbo'n geratu daitezala, Madrilera zenti-morik bialdu gabe, ta gero ikusiko dogu!

    EUSKALDUNBARRI

  • GURE-lURRA

    LEA-AR TIBAIALDEA

    GEROAZ BURRUKAN

    Eskualdearen mugak

    Lea-Artibairi buruz, batzuek eta besteek mugaezbardiñak jarri ditue euren ikerlanetan. BizkaikoAldundiak egindako zatiketa jarraituko dogu guk,eskualdeko bertakoek ere axe artzen dabe aintzateta.

    LEA ibaiaren inguruan: Lekeitio, Ispaster,Gizaburuaga, Mendexa, Amoroto, Aulestia etaMunitibar.

    ARTIBAI ibaiaren alde bietan: Ondarroa,Berriatua, Markina, Etxebarria eta Ziarrotza.Gaurkoz beintzat, Berriatua Ondarroari lotuta,eta Ziarrotza Markinari.

    Caja Laboral-ek egin eban sozio-ekonomi la-nean Eako erria ere tartean sartzen eben, eta ma-pan Mendata ere bai. Erri biok Busturi aldea de-ritxon eskualdekotzat daukaguz gaur, eta baztertuegingo ditugu guk ere Lea-Artibaitik.

    Zeaztasun Orokorrak

    Biztanlegoa: 1977.ko datuck 29.036 biztanleemoten dcutse eskualde osoari. Urterik urtera go-rantz egin arren, berezko gcitzca baiño ez dauizan Lea-Artibaik. Ikusi daigun datuetan :

    1950: 22.318 biztanle

    1960: 23.721 »

    1970: 28.089 »

    1976: 28.116 »

    1977: 29.036 »

    Bizkai osoko lurraren 9,29 % daukanarren,jendetza aldetik 2,38 % baiño ez dau osotzen.Proportzinoan lanerako adinean jenderik gitxiendaukan eskualdea dogu, jaiotzen kopurua urriaizanik, zaar jende asko dagoalako.

    Ondarruk (Berriatua barruan dala) 12.509biztanle ditu, eta berau dogu erri nagusia. Le-keitiok 7.421 eta Markinak (Ziarrotza tart( andauala) 5.035 biztanle. Orreexek, iruki bat egitendabela, Lea-Artibaiko uri nagusiak ditugu.

    Beste erri guztiak, gaur, mila biztanletik bee-rakoak dira: Aulestiak 759, Etxebarriak 750, Is-pasterrek 665, Munitibarrek 572 eta Amorotok440. Erririk txikienak Mendexa (325 biztanle)eta Gizaburuaga (160) ditugu.

    Azken zazpi urteotan erri nagusiak kendu ez-kero, beera egin dabe beste guztiak. Etxebarriak260 inguru galdu ditu; Munitibarrek 230 inguru;Ispasterrek 135; Aulestiak 60; Amorotok 90 in-guru. Markina berez berez geitu danetik gora,nekez azi da. Ondarroa eta Berriatuak ere be-rezko azkundea baino ez dau ezagutu urteotan:600 lagun. Lekeitiok ere ia 500 lagun irabazi ditu.

    Lanbidea

    1974ko datuetatik, Lea-Artibai aldean 237 la-netxe geunkazan. Eurotatik 2.100 bearginctik go-rakoak. Beste 5 ziran 50-100 beargin bitartekoak,eta 230 enparauak 15 beargin baiño gitxiago.Lanetxeok tresneria naiko arkitua, batez beste 10beargin bakotxak, eta produktibidadea urri sa-marra.

    Leenengo sektoreak 1973.an 51 % egiten eban(21 % nekazaritzatik eta 30 % arrantzutik); Bi-garren sektoreak 27 % eta irugarrenak 22 %.Azken urteotan bigarren sektorea, leencngoarcnlepotik, indartuz doa. Ondarroako itsasoak da-

    — 10 —

  • GURE-LURRA

    karreii bizitasuna kontutan artu bearra dago:arrantzuaren inguruan dagoan kontserbategi in-dustria dogu garrantzitsuena: metalurji eta kon-tserba subsektoreok bigarren sektorearen 60 %egiten dabe ta, eta kontserbarcnak, berak baka-rrik, 50 %. Ondoren gisa, beraz, Lea-Artibain czdogu ezagutu benetako enpresagintzarik. Gogoanizan, Bizkaian, industri saillak 54 °-o egiten dauala,eta irugarren sektorcak (merkatalgo eta zerbi-tzuenak) 39 %, ]urgintza-arrantzuck alkarregaz6,6 % baiño ez diren bitartean. Markinan baka-rrik eltzen da industria 39 °o lortzera.

    INSER etxeak egindako ikerlanean, 1974.anegoan enpleo 2.650.ra eltzen zala esaten da. Biz-kai osokoaren 1,23 °,o industriala. Erriz erri joezkero, Markinak 868 lantoki, Ondarroak 768,Lekeitiok 512, Berriatuak 249, Etxebarriak 82 etaIspasterrek 65. Eta prebisinoetan lantoki geitzee-tatik Lea-Artibain Bizkaiko 0,72 % baiño ez zanitxaroten gerora, etorkizunik aundiena Bilbo Na-gusiak, Durangaldeak eta Mungialdeak eukelarik.

    Gaurko krisialdi onek zolitu baiño ez dau egi-ten lanbide urritasun ori.

    Uri nagusiak

    Lea-Artibairen uriburu teorikoa Markina da-narren, ez dau Gernika edo Mungia batek dau-ken zeregiñik beteten. Merkatalgoa geldi samar.Kualifikepen gitxiko dendak. Banketxeak ere in-dar gitxi. Gaur, bertatik eta ingurutik, lanera edoerosketak egitera Durangora, Gernikara, Eiba-rrera, Durangora edo Elgoibarrera doazenak ber-tan gelditu daitezen. Bide egitura on bat baleuere, bidegurutze ona da Markina.

    Ondarroak, amarren bat milla biztanle izangodituelarik, arrasteko arrantzuan buruzagitza dau-ka Bizkaian, bidez eta kaminoz txarto ornidutaeta portu-instalapen kaskarrak izan arren. 15.000tonelada arrain arrapatu ebazan 1970.ean. Ko-rnertzioz ondo orniduta dago, eta banketxez erebai, dirua dago eta. Autobusez ere Bilbo, Deba,Gernika, Eibar, Elgoibar eta Lekeitiogaz alkar-tuta dago. Baiña ez darika eskualde maillan era-ginik.

    Lekeilio cre kaminoz komunikabide eskasezegon arren, Bizkaiko turismo-uri onenaterikoadogu. Gernikaren eraginpean dago, eta Lea al-deko crrienganako erakarpenik ez dauka. Biz-kaiko irugarren portua dogu, eta 1970gnean50rren bat ontzik (700 arrantzaleri lanbidea da-motscnak) 2.445 tonelada deskargatu eben.

    Etorkizuna

    Osasun arloan, 1.600 biztanlcko. osagillc batbaiño ez clagoalarik (Bizkaian 724ko bat), eta

    cspezialidadc bako iru anIulatcgi baiño cz da-gozela, Caja Laboral-en cstudioak Nckazal Errc-sidentzi Sanitario bat egitea gomendatzen eban,200 oe ingurugaz, baiña Bizkai zein Euskadimaillako plangintzak gaurkoz ez dabe olango as-morik azaltzen.

    Industriari dagokionez, kooperatibagintzan ikus-ten da etorkizun bakarra. Markinako LEA ARTI-BAI LANBIDE IKASTETXEA izango da orre-tarako oiñarria, 1.500 ikaslerentzako tokia izangodaualarik egiten dagozan etxe barriak, eta Ian-espezialidadez ere ondo orniduta egongo dalarik.

    Kooperatiba industrialak batzuk ha dauka-guz: ARRASATE eta EIKA Markinan, CIKAU-TXO Berriatuan, LEALDE Ispasterren, eta bestebi eginbidean: HERRIOLA Gizaburuagan, etaKIDE Berriatuan.

    Eta industria-kooperatiba oneeu alkarkuntza-rako, eta Lea-Artibai aldea planifikatzeko LEAR-KO izeneko bigarren graduko kooperatiba bat.

    Baiña puntu illunik ere ha dago geroari hegira:nekazaritza ankaz gora dator beerantza; Onda-rru ta Lekeitioko arrantza:lanbideak ere estruktu-ratze bearrizan gorria dauka, eta zcrbitzuen saillacre makalik dago. Bide-egitura txarra baiño txa-rragoa da. Lea Artibai aldea Bizkaiko dinamikaguztitik baztertu samar agiri da. Eziketa maillanere lanik asko dago egiteko.

    Udaletxe barriek, mankomunidade bidetik jo-ten badabe beintzat, eskualdeari urtenbidea emo-ten aleginduko direlakoan gagoz. Erri maillanegin ezin dana, ba leiteke eskualde maillan egi-tea-ta.

    MENDIGANA

    — 11 —

  • BERTSOETAN

    EUSKOTARGAZTEA

    Olermenaren indarra dabil

    garretan lez zelaian,

    Egillea dago gain onetan

    Euzkadiko zabaldian.

    Argi indarra ta maitasuna,

    ontasunaren ederra,

    amai gabeko jakituria

    eldu da gure lurrera.

    Goiza, gizonaren eguna cla,

    arnaska daukat barrena,

    izadi ederra iruntzi nairik

    egun-senti oberena._

    Goi guztia urdin. Izarbat dago.Urrezko jantzita dator.Lurra maite dau, goxo, isletan,

    ta ni zuregana nator.

    Eguzkiak maitasuna dauka

    biotzak lez gorri-gorri,

    bi nai aña elkar maite gara

    odol-suak maitegarri.

    Lurra ernari da maitasunez,

    belar barriak intzetan,

    zidarrezko ur tantoak dagoz

    belar kukuluetan.

    Izadi maitearen guriña

    olerki biurtu da, gaur,

    ederregia da lur mamiña

    lorea biurtu da aur.

    Bizi barria zelaian dager,olerkari gazte eginik,su-garrak darioz biotzetik,euskotar gizon danetik.

    JUAN JU Ibarluzea gaztea,udabarriko lorea,euskaldun lurrean artu dozueuskotarreen adorea.

    Eusko lurrez poztu zara barnez,

    ederrez bat egin zara,

    Euzkadik jo dau zure biotzaAberriaren erara.

    Euzkadiko lurrean zearkaodolez dozu biotza,Aberriarentzat ez dozu naikatei-zarrez eriotza.

    Gure mendi ta zelaiak zearerri zar bat dago otska,zuzentasuna eskatzen dabileriotz aurrean deika.

    Izadiko edertasunean Euzkadi, zu indartu zagizala

    biotza dabil taupaka, olerkiaren garrak,

    era-berean, maitatu nai dau gazte, emoiozu amari

    lur, mendi, arkaitz aalaka. gogo, biotz ta atzamarrak. «Paulin»— 12 —

  • Goi-errian nire biotza,Biotza ez-dot emen;

    Goi-errian nire biotzaOreinak atxituten;

    Baso-oreina eiza-egiñez,Orkhatza jarraituten

    Goi-errian nire biotzaNon-gura bizi-arren.

    *•

    Goi-erriari agur ta agur,Agur Ipar-lurrari,

    Oldarraren itur-buruaSari-gai dan sorterri;

    An nai emen orron izanez,Ara t'ona ibilli,

    Beti Goi-erriko muñoakNiretzat maitegarri.

    BERTSOETAN

    Goi-Errian Nire Biotza....OARRA: Olerki au, berez, abesti-bat da. Eta antziñekoa, benetan. Robert Burns'ek

    abesti au aunditu eta luzatu eban. Ta, jakiña, Burns, olerkari ospetsu, Scotland'go semeazan (1759-1796).

    JACA'k euskeratu dau olerkia. Euskeraren irakasle izan ziran bere amama eta ama'renomenez.

    ROBERT BURNS

    My Hearts'e in the HighlandsTune: «Fallte na Miosg».

    My heart's in the Highlands,my heart is not here;

    My-heart's in the Highlandsa-chasing the deer;

    Chasing the wild deer,and following the roe

    My heart's in the Highlandswherever I go.

    * **

    Farewell to the Highlands,farewell to the North,

    The birth-place of valour,the country of worth;

    Whereve I wander,wherever I rove,

    The hills of the Highlandsfor ever I love.

    * **

    Farewell to the mountainshigh coverd'd with snow

    Farewell to the strathsand green valleys below;

    Farewell to the forestsand wild-hanging woods;

    Farewell to the torrentsand loud-pouring floods.

    *

    My heart's in the Highlands,my heart is not here,

    My heart's in the Highlandsa-chasing the deer;

    Chasing the wild deer,and following the roc

    My heart's in the Highlandswherever I go.

    Agur ta agur mendi-garaiakEdur jantzita zuri;

    Agur musker ibai-zelaiakOrlegi aranari;

    Agur baso sakonak, agurZuaizpe oiandarri,

    Agur-ba amillurak, ozentsuDiran uriolari.

    * **

    Goi-errian nire biotza,Biotza ez dot emen;

    Goi-errian nire biotzaOreinak atxituten;

    Baso-oreina eiza-egiñez,Orkhatza jarraitu ten

    Goi-errian nire biotza,Non gura bizi-arren.

    — 13 —

  • KONTU - KONTAR!

    TXORIEN BATZARRAEGAZTI-LEIAKETEA

    Batzar bat egin eben, bein,zabalandiko zelaian, ongurukotxoriak. Eta saia asi zan ber-betan:

    —Anaiok: Aukeratu dagigun,lenengoz, egaz gabiltzan egaztiguztien erregea. Eta geutarikoandi ta indartsuena izan daitelaguztion nagusi.

    —Andi ta indartsu zara, bai—erantzun eutson txepetxak—,baiña oitura txarreko pizti ziki-ña; ez dago gaiñera, andi-txi-kian geure gauzarik beiñena.

    Zertan, orduan?Egaz egitea da, ziur, geu-

    re gauzarik ederrena. Eta gureegalaririk bizkorrena egin beardogu errege.

    Ori... ori... oiu egin ebentxori guztiak.

    Eta or abiatzen dira egazkainguruko egazti guztiak danakbatera, nor gorago iñongo leia-keta izugarri orretan.

    * * *

    ARRANOA

    Nor izango ete da? Zeinizango ete da?... Eta to!" Arra-noa nagusi. Arranoa, orduan,egazti guztien buru jarri ebeneta onenlan asi zan.

    Ara ba, egin dogu gureegazti saio ori. Ba-dogu baiñaegaztiok beste ezaugarri bat be-re: geure kantak. Egin dagigunba, beste saio ori be. ' Eta mai-buruko jarri daitela nire alboan,guretarikoen artean txintarik ede-rrena dauan egaztia.

    Eta txorrotxioka asi zirantxori guztiak. Txepatxak esaneutson arranoari:

    Okilla dozu, errege jau-na... kil-kil-kil... geure basobal-tzerako oiulari.

    —Utikan ori! Gurc basoeta-ko zugatzak, pik eta pik, on-clatzen ditu orrek!

    —Kukuak kantatzenmaiatzean, kuku-kuku !...

    —Utikan ori! Besteen abianegiten ditu orrek bere arrautzak.

    —Mozoloa, jauna!, tutu tauuua dabil ori gau guztian, ixil-du barik.

    —Utikan ori! Geure txoririkpolitenak iruntsiten ditu orrek!

    URRETXINDORRA

    —Urrentxindorra, ziur, jau-na! Gau ta egun kanteten danorrek, eta zelan gaiñera!

    —Ori bai, gero! Orren doi-ñuen eztia! Orren txinten zo-ragarria!

    Eta Arranoak, urretxindor oribere alboan jarrerazo bai, etajarraitu eben gero:

    —Ondo dago, enetxoak, egazjasez egitea. Ondo kantari tre-bea izatea be. Beste gauzatxobat bere bear dogu, orandiño,benetako egazti izateko.

    —Zeren bearrean gagoz, ba,orandiño?

    —Egaztia ederra be izan beardala.

    —Ederra?... —esan ,eutsonusoak— orra or belea, bere diz-dizko luma baltzak agerian.

    —Utikan ori! Egazti salatarida!

    —Papugorria dozu ederra,bere bular ondoko xinta gorriztaorregaz!

    —Utikan ori! Txori borro-kalari dok!

    KARDANTXORIA

    Kardantxoria, ziur erregeJauna! Orren galdor gorrizt a,ego orizka, eta buztan nabarralangorik, jauna ! Eta orren txin-tak, gero; eta ori Jango adiski-derik gaiñera, jauna!

    Ori bai, gero! Txikia, bai-ña polita!

    Eta kardentxori, egazti txikibaiña polit ori maiburuko sartuzan, arranoaren ta urretxindo-rraren albora.

    Eta alkarrizke, a luzea, iru-ron artean, egin o idoren, Arra-no jaunak burua j2 so eta amaitueban andikiro.

    *

    TXORIENARAUTEGIA

    Entzun ondo, enetxoak, zuoiburuz, orain ; artu doguzan era-bagiok:

    «Kuku zital orrek, zure abiaegingo dozu emendik aurrera,beste txori guztiak lez.

    Sai tripandi orrek, ez dozuiñongo egaztitik iruntsiko.

    Bela maltzur orrek, ez dozugu-tariko iñor salatuko.

    Mozolo, begiandi orrek, ezdozu iñongo txoririk uruntsiko.

    Eta maitatu ta alkar lagun-duaz bizi gaitezala guztiok, emen-dik aurrera».

    Arranoa, egazti guztien erre-gea, noz edo noz ixildu, zantxori guztiak inguruko beresi tabasoetara abiatu, ziran eta txo-rrotx... txio... txorrotxioka... an-go txaradi baltzetan galdu ziran.

    ESTONBA'TAR MANUEL

    ciao

    — 14 —

  • EUSKEREA

    BIZKAI'KOIDAZLEAI!

    GALTZEA

    Urteak joan eta urteak etorri, Bizkai'koeuskaldunen artean batzuk euskal nortasu-na galdu dabe edo gitxituez joake.

    Bizkai'ko euskalkia asko baztertuta dagoeta galtze ori benetan tamalgarria litzake,bizkaierea ain sakona ta ain jakintsua izanik.

    * * *

    ERRUDUNAK

    Galtze orren errudun, asko d:.ra.

    Ezagunak dira ainbat Bizkaiko euskal-dun, bizkaierea ondo baiño obeto dakienak,bai eleizgizonen artean, baita beste arritaraskoren artean, eta euren izenik ez da agirieuskal idazti ta aldizkarien artean.

    *

    BATUZALEAK

    Orrein utsa aundia da eta benetako obenabizkaierearen aurka.

    Beste askok, euskalzaleak izanik, Bizkai'koeuskalkia guztiz alde batera itzi dauan eus-kera batuan idazten dabe.

    Bizkaierea iraindu egin dabe.

    Oneik ba Bizkai'ko euskaldunen norta-suna galdu dabe.

    Egia da batasunera eldu bearrean gago-zela, baiña norberaren euskalkia guztiz uka-tu barik.

    * * *

    FEDE-UKATZAILLEAK

    Oraindiño beste batzuk dagoz ortik zear,len fededun izanak, orain, sinismenari lepoaemonik, euren idazti ta aldizkarietan fedea-ren aurkako gauzak darabillezenak.

    Oneik be, euskal kristiñauen izateari ukoegiñik, benetako Bizkai'ko euskaldunen se-nari uko egin dautsenak dira.

    OSAKAIA

    Guztiok eta geiagok euskal nortasunagaldu dabe, eta benetan galtze ikaragarrioneri osakaia emon bearrean gagoz, gureeuskereak iraungo ba'dau.

    Okerrak eta txarto egiñak zuzentzeko,lenengo egin bear dana, azterketea t. L damu-tzea da.

    * **

    DAMUTASUNA

    Nunbaiten esan da: Damutasuna ekanduon eta onoimenen UDABARRIA da.

    Udabarrian, lo dagoana itxartu egiten da;il antzean dagoana, berbiztu egiten da; lorenasierea orri ta landaren urteerea, udabarria;solo ta zelai, baso ta mendien jazkerea. Bar-din ekandu txarretatik urteteko asierea, da-mutasuna da.

    Lengo txarto eginen damutasuna, gerokoon egiteen oiñarri ta sustrai da zalantzabarik.

    * * *

    NORTASUNARI EUTSI

    Len esan dogu askok eta askok euskal nor-tasuna galdudabela, guztiz edo asko beintzat.

    Guztiz euskaldun nortasuna galdu ez ba'dogu, lenbait len damutu bearrean gagoz.

    Or dagoz gure asierea, gure itxartzea,gure berbiztea.

    Gure euskaldun nortasunaren lenengomaillea ta udabarria, txarto egiñan damu-tasuna da.

    ZAR-GAZTE

    — 15 —

  • KONDAIREA

    Kexanako TorreaEZAGUN EZ DAN BAZTERRA

    Cure ale'ifiik aundienak izan dira belŕ zerbait zerikusi dagoan aberri' ko bazterrak ezagutzea, Zenbat elaobeto ezagutu, ainbat maitiago izaten da edozein gauzata, ainbat ziurrago norberaren lurraldea, Aberria.

    Eta o rretarako, oso egoki izaten da, mendigoizaleamendirantza urten baiño len, pizkat oldoztutzea, zeinmenditan edo beren inguruetan zerbait ikusgarri ba'daaztertutea, ba-dira Euzkadi-zear, baster ikusgarriaketa euzkotar asko arduratu ez diralako gitxi baiño eza-gutzen ez-diranak.

    Orreitariko bat dogu bear ba'da, Ayala aranean etamendi biren barrenean edo euron bitartean aurkitzendan Kexana'ko dorre -etxea eta bertan dan lekaime-etxea.

    * *

    ETXEA TA LEKAIMEAK

    Argazkian ikusi geinken .orre-etxea, gotiko ertiko,Ayala'ko Perez' dar Pernan'ek amalau-garren gizaldianjasoa izan bear da.

    Ayala'ko «Kondea» izan zanak, euzko-lur bikainortako agintari edo jaun izan zanak.

    Eta bertan sortu eban Kabello'ko Miren donea'renlekaime-etxea, Lekeitio'tik bertara ogei domekatar «Due-fias» esaten jaken lekaime ekarriaz.

    Egun ontan be eurotarrak dira bertako jabe, apaizbat meza emoteko ta artu -emonatarako dabela.

    * *

    ALTARE-BURUA

    Dorre-etxeari dautsola, txadon polit bat dago, osoapaiña aldare-buru edo erretablu «Barroko» apaindua,sarreran eta aldamen bietan, kondea'ren il-irudiak dituala.

    Garrantzi andiagokoa dorre-etxera sartuta ezkerreraaurkitzen dan txadontxua da, , beti giltzez ertsita da-goana. Berak daualako aldare-buru ikusgarria, nai-tagaur-egun daukona besterik izan ez Amerika'ko Txika-go'ko erakus-tokian aurkitzen danaren ordezkoa baiño,Berton egon zan benetakoa Anierekara saldu edo, eginebelako.

    * **

    IKUSGARRIAK

    Bai-ta txadontxu ortan aurkitzen dira Kondea'renarzurizko illobi garestiak eta beste ikusgarri batzuk.

    Dorre-etxeak bere goi-aldeko aretoetan, ba-ditu lau -lauki ta beste ikusgarri batzuk, baiña, gitxi batzukbaiño ez, lenago euki ei =zituan bikaiñenak, aberatsenak,eroanak diralako.

    Dana dala, ba-dau zer ikusi, Errespalditza'tikaurrera ta ILlenagarai baiño len ezkerretara aurkitzendan etxedi baketsu orrek.

    * **

    GANGURENDARRAK

    Vi lendik here bertan egona nintzan hi edo irn bŕdar,bada, aldamenetako mendiak igon ondoren ;_erbait ikasialdan tokiak atsegin dodazalako.

    Baiña oraingoan, Galdakano'ko Ganguren mendi-goizale taldeko irurogei ta amar neska -mutiltxu ta beste

    amar edo amalau nagusiren tartean izan nintzan, Gal-dakano'ko mendizale bazkun onek Wean bat edo bi

    txango egiten ditu gaztetxuakaz mendira eta, oitura dabemendira igonaz batera zerbait ongarri erakutsitea.

    Eta, orregaitik Piregaiña mendi galurrean gengo-zala azaldu iaken gaztetxu orrei Ayala arana edo Konda-de de Ayala, zelan zan ogei ta amazazpi erritxuk osa

    -tutakoa, zelan jaurtuten zan, zelan Zarobe'ko batzar-lekuan batzazturik erriak berak egindako lagiak ontzatartuten zituan eta abar, Kexana'to Dorre -etxe la ber-tako ikusgarriak be, zer esan nai daben ta olakoak esangeuntsezan.

    * **

    Amarretakoa mendi-ganean egin ondoren gaztetxuorreik alai ta jolastari dirala eta mendia -bera, jatsi gi-tzazan len aipatutako toki ikusgarri orreik ikustera,lendik baimena eskatuta genduan lez, ezetariko eragozpenbarik erakutsitekotan.

    Benetan poztuten genduezan gauzak ziran, gazletxu.orreitako askok eurakin gengozan nagusi ta bertakoabadeari arduratsu egiten eutsezan galderak, edo itaunak.Ongarriak izan litzakezalako eurentzat.

    Ezagutu Aberria.

    ALTUNATA'TAR JOSU

    — 16 —

  • EUSKERAZALEAK«MARGINAZIOA»

    Zapalketa, bortxakeria ta zenbaititz, itz ezezkor eta petral esanik, eta entzunik, gure Euskalerriizurrituarekiko arazoak arrotzen, otzeintzatik burua jaso dadin osakaien billa eta, giltzape Madrid'endaukazkuezan gure ondasunak berreskuratzeari buruz solasik izan dogunean.

    * **

    Gose-urteetan ogia amets, ugaritza iritxi dogunean, zaramatan aiña ogi zarama-zorroetan.

    Dantza-jaien bat dabekatua izatean, errenik errenduena AITA SAN MIGEL IGORRETAKO...egiteko gerturik.

    Mezaren bat galerazo izan dauskuenean, txerren deabrua be, adar eta buztan, eleizarantz indarka.

    Garrantzia, beraz, izateari ez baiña debekatuari, galerazpenari damotsogu.

    * **

    Gaur egungo egunetan, otoi ta borrokaz, arrenka ta iraulketa bidez, gureak ziranak eske ta eskediardugun aldi onetan «or doatzuez» esanik bat-batean eta danak batean emongo ba'leuskiguez, zen-bait arazori ainbatek ez-ikusi ta muxin, ziur askorik.

    * **

    Bortxaperatuen, zapalduen... marginatuen alde nator gaurko onetan, «Marginaturik» doguzanillabeteetariko baten alde, apaillaren alde, ain zuzen.

    Illa bakoitxak bere izen berezia eta izenak aldiari dagokiona azaltzer. dausku. Euskaldunai MAR-TXOAK baiña, zer adierazoten dausku? Lur-artzeko itxas-sail txiki itsasotxua?

    * **

    Ez itsaso, ez mendi, ez txiki, ez andi, ez arrain, ez txori... K. K. zarra.

    Eta euskera zaintzeko sortu izan dan alkarteak zer dagi?

    Ba, batzutan amiltokian bera itzuli-murdika doan erri zeari KASU, beste batzutan kaixo mutil!

    Euskerazaintza barriak lagunduko al gaitu, okerrak eta makurrak zuzentzen.

    LANDAJUELA'tar A.'K.

    U BDITORIAI. VIZCAINA, B. A.-BIlBAO D. L.: 2.030 - 1977

  • Page 1Page 2Page 3Page 4Page 5Page 6Page 7Page 8Page 9Page 10Page 11Page 12Page 13Page 14Page 15Page 16Page 17Page 18Page 19Page 20