13

Ugalketa eta Sexualitatea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

3.DBHri zuzendutako material didaktiko laburtua.

Citation preview

Page 1: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 3.DBH

Page 2: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

1. UGALKETA ETA SEXUALITATEA DESBERDINAK DIREN HITZAK

Sexualitateari buruz hitz egiten dugunean, ez gara ugalketari buruz bakarrik ari, beste ezaugarri asko hartu behar dira kontuan sexualitateari buruz hitz egiten dugunean.

Sexualitatea gizakion sistema bat da ezaugarri konkretu batzuk dituena, ezaugarri hauek halaber beraien artean elkar ekiten dute.

Sexualitateari buruz ari garenean hitz egiten kontuan hartu behar dugu bere ezaugarriak hauek direla:

o Erotismoa: erantzun sexualaren bidez ( sexu-grina , kitzikapen sexuala eta orgasmoaren bidez gozamena edota plazerera sentitzeko kapazitatea da.

o Afektibitateao Ugalketa: Ondorengo berriak sortzeko bizi funtzioa.o Sexu genetiko eta fisikoa

Beraz ugalketa gure sexualitatearen ezaugarri bat da bakarrik ondorengoak izateko izaki bizidun guztiok erabiltzen dugun oinarrizko bizi funtzioa eta espezieak irauteko erabiltzen dena.

Tamalez askotan sexualitatea ez dago norbanakoaren menpe ( nahiz eta hau eskubide bat izan). Faktore askok eragiten dute pertsonen sexualitatean:

a. Biologikoakb. Psikologikoakc. Politikoakd. Ekonomikoake. Erlijiosoakf. Sozialakg. Legalakh. Espiritualaki. Historikoak

o Eskubide sexualak

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=A0tx9sIIass#!

1

Page 3: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

2. ALDAKETAK NERABEZAROAN

2

Page 4: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

3. EMAZKUMEZKOAREN GORPUTZA

Emakumezkoen organu sexualak bi talde handitan banatu ditzakegu:

3.1 KANPOKOAK

Klitorisa Organo zutikorra eta zati oso erogenoa. Zakilaren bezalako hartzen da. Emakumeen sexu plazerrerako atal garrantzitsuena da: klitorisa ukituz plazerra sentitzen da orgasmora heltzeko.

EzpainakTamaina ezberdinekoak dira, orokorrez bilgor- eta izerdi-guruinez osatuta daude. Lau daude: bi handiak eta bi txikiak.

Venus-eko mendiaBulbaren gaineko partean dagoen kuxin antzeko bat da. Ezpainak bezala, bilgor- eta izerdi-guruinak ditu, eta ilez estalita dago.

PerineoaSentsibilitate handiko zonaldea

UzkiaSentsibilitate handiko zonaldea.

3.2 BARNEKOAK

Obarioak (1)Gameto emeak edo obuluak sortzeaz arduratzen diren organoak dira. Tamaina pertsonaren arabera izaten da. Obarioak estrogenoak eta progesteronak sortzen dituzte, titien

3

Page 5: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

garapenaren eta ileen agerpenaren lotutako hormonak dira, eta ere haurdunaldi baterako prestatzen dute gorputza.

Falopioaren tronpak (2)10-13 cm arteko tubuluak dira. Obarioak eta umetokia lotzen dituzte. Hemen gertatu egiten da obuluaren ernalketa, hau da, espermatozoidea obulu barrura sartzea.

Umetokia (3)Organo hutsa da, umea garatzen den tokia.

Bagina (4)Kanpoalderakin lotzen duen kanala da. Haren funtzioa zakila jasotzea eta umea kanporatzea da.

3.3 HILEROKOA

4

Page 6: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

4. GIZONEZKOEN GORPUTZA

Gizonezkoen gorputza pentsatzen dena baino sistema konplexuagoa da.

Gizonezkoen ugalketa aparatuko organo batzuk gorputz barruan daude; eta besteak, kanpoaldean. Testikuluak edo barrabilak, hodi deferenteak, semen besikulak, zakila eta uretra dira gizonezkoen ugalketa aparatua osatzen duten organoak.

5

Endometrio

MENSTRUACIÓN

PERÍODO FÉRTIL

PERÍODO REGENERATIVO

PERÍODO SECRETOR

OVULACIÓN

HILEKOA

BIRSORKETA ALDIA

EMANKORTASUN ALDIAOBULAZIOA

JARIAPEN ALDIA

Page 7: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

Testikuluak: edo barrabilak arrautza itxurako bi organo dira. Pubertaroan espermatozoideak, sexu zelula maskulinoak, sortzen hasten dira. Gorputzaren kanpoaldean daude.

Eskrotoa: Barrabilak estaltzen eta babesten dituen azalezko poltsa bat da. Eskrotoaren funtzioa barrabilak babestea eta hauen tenperatura mantentzea da.

Hodi deferenteak: Barrabilak eta uretra lotzen dituzte, eta gizonezkoen gorputz barruan daude. Hemendik espermatozoideak abiatzen dira.

Semen besikulak eta prostata: Bi guruin hauek semen jariakina sortzen dute. Semen jariakin hau espermatozoideekin elkartzean “semen” deiturikoa sortzen da.

Zakila kanpoko organo gihartsua da, eta barruan uretra du. Zakilaren muturra zabalagoa da, eta glande du izena; glandea estaltzen duen azalari prepuzio deritzo.

Uretra gernua eta semena, hau da, semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahastura, kanporatzen dituen hodia da.

Espermatozideak

Espermatozoideak momentu oro sortzen dira barrabiletan. Bertan milioika espermatozoide sortzen dira egunero. Nerabezaroan hasi eta bizitza osoan mantentzen da.

Erekzioa=Tentetzea

Gizonezkoa kitzikatzen denean bai ukimen bidez zein psikologikoki gertatzen da zakilaren erekzioa. Zakila oro har bigun dago eta odolez bete, tamaina handitu eta zurrun eta tente jartzen da.

6

Page 8: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

Eiakulazioa

Tente dagoen zakila estimulatzen jarraitzen bada ugalketa organoak inguratzen dituzten muskuluak uzkurtu egiten dira eta semena gorputz kanpora bidaltzen dute.

Eiakulazioan gizonak 1.5-6 ml semen kanporatzen du. Mililitro bakoitzeko espermatozoide kopurua 50-150 milioi espermatozoide izan daiteke.

Semen guztitik %10 da bakarrik espermatozoideen kopurua, beste guztia ( %90) semen-jariakina da.

5. ERANTZUN SEXUALA

5.1 Kitzikapena

5.2 Orgasmo aurreko momentua

7

Page 9: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

5.3 Orgasmoa

Aurretik akumulatutako tentsio guztia askatu egiten da eta izugarrizko plazer sentsazioa sortze du.

5.4 Ebazpena

Hasierako momentura itzuli behar du gorputzak.

8

Page 10: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

6. UGALKETA

6.1 ERNALKETA

Ernalketa obulua eta espermatozoidea elkartzen direneko momentuari deritzo.

Ernalketan bakarra da obulu bakoitzean sartzen den espermatozoidea, behin barruan dagoela obuluaren mintza aldatzen baita bestelako espermatozoiderik ez sartzeko. Bikiak (bai monozigotikoak zein heterozigotikoak beste kontu bat dira)

Ernalketa falopioren tronpetan gertatzen da eta behin obulua ernalduta dagoela sortzen den zelulari ZIGOTO deitzen zaio. Zigotoa bikoizten hasiko da eta dena ondo badoa umetokiko (utero) mintzari (endometrioari) itsatsita geratuko zelula multzo hori eta….

6.2 HAURDUNALDIA

Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena du. Horietan zigotoa hazi eta garatu egiten da eta lehen faseko enbrioia umeki bihurtzen da.

Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki berriari enbrioi deritzo. Lehen aste horietan, organoak garatzen dira, baina enbrioiak oraindik ez du giza itxurarik izatea.

Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi zenari umeki deritzo. Garai horretan, umekiaren organo guztiak erabat osatuta egoten dira, birikak izan ezik. Umekiak, astez aste, gero eta haur itxura handiagoa hartzen du.

Izaki berria gara dadin, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten ditu adibidez:

o Umetokian karena eta poltsa amniotikoa eratzen dira. Karena eta

izaki berria zilbor hestearen bidez lotuta daude, eta behar dituen mantenugaiak eta oxigenoa ematen dizkio karenak umekiari.Poltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta umekia inguratu eta tenperatura aldaketetatik eta balizko kolpeetatik babesten du.

o Sabela handitu egiten da, karena poltsa amniotikoa eta umeki, gero

eta handiagoa, barruan gordetzeko.

Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, haurra lehen hilabeteetan amaren esneaz elika dadin.

9

Page 11: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

6.3 ERDITZEA

Erditzea umea amaren baginatik irteten denean da eta hainbat fase ditu.

Dilatazioa

Umetoki-lepoa dilatatzen hasten da, eta baginako giharrak lasaitzen eta dilatatzen hasten dira.

Dilatatzen hasiz gero zaku amniotikoa apurtzen da eta likido amniotikoa kanpora ateratzen da, ekintza horri esaten zaio urak botatzea. Likido hori likido garden bat da, eta hiru litrotik bost litrora izaten dira.

Fase horrek 8-12 ordu iraun dezake.

Kanporatzea

Umetokiaren uzkurduraren ondorioz eta amak diafragmaz bultzaka egiten duen indarraren ondorioz fetua kanpora ateratzen da.

Une horretarako, umetoki-lepoa eta bagina erabat dilatatuta daude, eta fetua haiek zeharkatuz irteten da.

      Fase horrek normalean 15-30 minutu irauten du.

Zilbor hestea kentzea

Behin kanpoan, haurrak lehen arnasa hartzen du, eta zilbor-hestea mozten da.Orbainak zilborra eratuko du.

Haurrondokoa botatzea

Kanporatu eta 5-15 minutura, plazenta ateratzen da, endometrioaren hondarrekin batera.

Haurraren jarrera okerra

10

Page 12: Ugalketa eta Sexualitatea

ZIENTZIAK 4..GAIA: UGALKETA ETA SEXUALITATEA3.DBH 2011-2012

Fetuak burua amaren pelbisean ahokatuta ez badu, litekeena da kanporatze-fasea asko luzatzea. Fortzepsak izeneko matxarda antzeko tresna handi bat erabiltzen da: umetokian sartu, haurrari heldu, eta tira egiten zaio kontu handiz . 

11