11
Urriaren 20an, 5. eta 6.mailako ikasle guztiak Sopelako Kultur Areto berrira joan ginen Txotxongilo tekniken garapena eta herrialde desberdineetan zehar izandakoak ikustera. Zelako txontxigilo dotoreak! Horra ailegatuta italiar batek, Corradok, bere lana erakutsi zigun. Oso polita iruditu zitzaigun, eta horren ondorioz Txitxiburduntzirako lan hau egitea bururatu zitzaigun. Fernando irakaslea eta 3 ikasle berriro bertoratu ziren aretoan txotxongilogileari galdetegi hau egiteko; eta baita bere panpinen argazki batzuk ere atera zituzten. 1

Txontxongilo lana

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Txontxongilo lana

Urriaren 20an, 5. eta 6.mailako ikasle guztiak Sopelako Kultur Areto berrira joan ginen Txotxongilo tekniken garapena eta herrialde desberdineetan zehar izandakoak ikustera.

Zelako txontxigilo dotoreak!

Horra ailegatuta italiar batek, Corradok, bere lana erakutsi zigun. Oso polita iruditu zitzaigun, eta horren ondorioz Txitxiburduntzirako lan hau egitea bururatu zitzaigun. Fernando irakaslea eta 3 ikasle berriro bertoratu ziren aretoan txotxongilogileari galdetegi hau egiteko; eta baita bere panpinen argazki batzuk ere atera zituzten.

Erakusketa eta azalpenaz gain, panpina batzuek Corradoren eskutik “bizitza” hartzen zutela ikusi ahal izan genuen. Bera oso trebea denez errez egiten zuen. Gehien gustatu zitzaiguna igela izan zen, saltoka

1

Page 2: Txontxongilo lana

aritzen zen, eskua ematen zigun, baita hatzamarrean koska ere egiten zigun ahoan sartzen bagenion. Denetarik zegoen, munduko herrialde askotakoak: Asia, China, Erdi Aroko, Afrika, Hego Amerika, India, Europa, eta abarrekaok.Teknika batzuk arruntak ziren eta mugimendu gutxi lortzen zituzten; beste batzuk, ostera, hari askorekin bai, baina gorputz osoa mugitzeko aukera ematen zuten.

Ane, Andoni eta Nahia praktikak egiten Corradoren laguntzaz.

CORRADOREKIN HIZKETAN.

1-Nola duzu izena?

Corrado Massaci dut izena.

2-Nongoa zara? Italiarra.

3-Noiz hasi zinen txotxongiloekin?

Hirurogeita hemeretzian hasi nintzen.

4-Erraza ala zaila al da txontxongiloak maneiatzea?

Niretzat zaila da txotxongiloak maneiatzea, musika tresnak jotzen ikastea bezala.

2

Page 3: Txontxongilo lana

5-Ezaiguzu hainbat teknika txotxongiloak maneiatzeko?

Teknika asko behar da txotxongiloak maneiatzeko.

Corrado totxongiloari bizia ematen.Mimoaren mugimenduak hiru makilez eta hari batzuk osatuta ziren mugikortasun handiko panpina baitzen. Michel Jasckon baino hobeto mugitzen zen. Oso astuna zen, pisu askokoa alegia. Pausuak ematen zituenean gogorki jaisten ziren zapaten hariak, baita eskuenak ere. Bizirik zegoela ematen zuen!!!

6-Zein da teknikarik errezena? Eta zailena?

Niretzat errezena eskuz mugitzeko txotxongiloak dira eta zailenak buzakoz edo hariz mugitzekoak.

7-Txotxongilo egilea ere bazara? Bai

8-Zer nolako materialak behar dira txotxongiloak egiteko?Nik txotxongiloak egiteko behar dudan materiala, egurra da.Burua paperez egiten dut baina material gehiagorekin egin ahal da ere.

9-Zenbat txontxongilo jarri dituzu erakusketan?Hirurogeita hamar gutxi gora behera.

3

Page 4: Txontxongilo lana

10-Zenbat denbora behar izan dituzu honelako bilduma osatzeko?Hogeita hamar bat urte behar izan ditut.

11-Sopelatik gero nora zoaz? Hendaiara

12-Amaitzeko,zer egiten du zurelako italiar batek Euskal Herrian?

Hogeita zazpi urte da hemen bizi naizena eta ez diot neure buruari galdetzen zer egiten dudan hemen.

Uff! Zelako pisua eta zelako gaitza! Dirudi ezetz ezta?

4

Page 5: Txontxongilo lana

Drakula bere ohial-kaparekin estalita zegoen zerraldo barruan. Guk ez genuen espero drakula izango zenik, baina bapatean ikara itzela eman zigun “Transilvania”ko txotxongiloak ziren. Drakulak alboan zuen panpinari haginka egin nahi zion. Drakula panpinaren teknika oso berezia zen: bi makilez osatuta eta kokotxaren mugimendua nabarmena zuen.

Ze pena Perurena txogongiloaren argazkia ez izatea, harrijasotzaileaharri pisudun batzuekin “ikusteko” aukera izan genuelako. Eta bitxiena hauxe izan zen: Korradoren trebetasunari esker harriak jasotzeko erakusketa bat egin zigun, lehendabizi “250kg” eta ondoren “500kg”ko harriak altxatuz.

5

Page 6: Txontxongilo lana

Txotxongiloak historian zeharTxotongiloa pertsona batek sokaz, eskularruz, alambrez, makilez eta abarrez mugitzen duen panpin bat da. Mugimendu hori panpinak berak egiten duela ematen du.

Greziarrak izan ziren txotxongiloak ezagutu zituzten lehenengoak eta haien esanahiez txotxongiloak soken bidez mugimenduan jarritako objetuak ziren.

Guiñola desberdina da. Frantzian sortu zen, Lyonnen 1795. urtean. Bere sortzailea haginlari bat, Laurent Mourguet, zen. Kontsultan gaixoak entretenitzeko eta mina ahaztarazteko asmatu zituen istorio batzuk, bere kontzultan gertatutakoak eta eskularruko txotxongilo batzeuekin, erakusmahai baten atzean ezkutatuta antzeztu zituenak..

1802ean, Christop Winterrek Kolonian barilasko txontxongiloekin antzerki bat egin zuen. Oso famatua izan zen!!!

1959etik 2009era txontxongiloak jarraitzen dira. 50 urte daramatza txontxongiloekin

Pertsonak txontxongiloak manejatzen dituzte, Pertsonak alaitzeko egiten dituzte antzerkiak.

Txotxongiloak tamaño askotakoak izan daitezke: handiak, txikiak, ertainak...

Txontxongiloen mugimendua soka bigunen, alambren, harien...bidez egin daitezke.

Ezin da zehazki jakin nongoak diren. Hasieran txontxongiloekin lantzen zuten profesionalak txerpolariak deitzen ziren, baina geroago deitura hau zabaltzen joan zen. XVII. mendean akroatak, itzulipurdikari...ere deitzen zieten.

6

Page 7: Txontxongilo lana

Txotxongiloak galtzerdiekin

MATERIALAK :

Galtzerdi bat,Koloretako kartulina,Haria eta orratza,Bi botoi,Arkatza,Artaziak,Pegamentoa Artilea.

1-Patroiak mozten dira.Ahoa (kartulina arrosa)Mihia (kartulina gorria edo marroia).

2-Mihia ahoan itsasten da.

3-Eskua galtzerdian sartzen da, lau atzamar oinaren atzamarren lekuan sartzen da, eta taloiaren lekuan, atzamar lodia.

4-Ahoa erditik tolesten da eta galtzerdian itsasten da, hatz lodia eta atzamarren artean .

5-Begiak egiten dira botoiekin josita.

6-Ilea egiteko josi edo itsatsi egiten dira artilezko zatiak.

7

Page 8: Txontxongilo lana

KOILARAZKO TXOTXONGILOA

Materialak:Egurrezko koilara batSoka edo artileaTenperakPintzelakZeloArtaziakOhial zuriaLumak

NOLA EGIN?Margoztu aurpegi bat koilararen atzeko aldean. Moztu paperezko bost borobil lepoa egiteko. Ondoren, borobil bakoitzean egin zulo txiki bat eta sartu koilaran. Gero moztu ohial zuriko borobil handi bat, 50cmkoa gutxi gorabehera jantzirako.Geroago margoztu ohiala tenpera eta pintzelekin. Geroxeago egin borobil txiki bat ohialaren erdian, jarri lepo azpian eta itsatsi koilararen makilari zeloz.Amaitzeko jarri lumak buru gainean, ilea izango delako.

8

Page 9: Txontxongilo lana

NOLA EGIN TXOTXONGILO ANTZERKI BAT.

Txotxongilo antzerki bat fabrikatzeko beharrezkoa da kartoizko kaxa karratu bat.Kaxaren tamaina pentsatu behar duzu txotxongiloen tamainaren arabera, bestela ez dira txotxongiloak sartuko.Moztu goiko, aurreko eta beheko aurpegiak.Goikoa argia sartzeko, behekoa txotxongiloak mugitu ahal izateko eta aurrekoa zure ekintza erakusteko. Orijinalago geratzeko zure kolorerik gogokoenekin margoztu dezakezu.Marraztu gogoko dituzun pertsonaiak folio batean, moztu eta kartoi batean itsatsi pertsonaiak gogorrago geratzeko, ondoren moztu berriro. Gero kartoizko txotxongiloak belarri batean itsatsi; horrela, gidatu ahal izango dituzu.Goian egin duzun zulotik eskuargi bat ipini antzerkia argiago

ikusteko. Beheko zulotik txotxongiloak mugitzeko.

Eta badaukazu txotxongilo antzerki polit bat!

9