52

Rumble comic issu

Embed Size (px)

DESCRIPTION

COMIC ILUSTRACION

Citation preview

Page 1: Rumble comic issu
Page 2: Rumble comic issu
Page 3: Rumble comic issu

03

Page 4: Rumble comic issu

04

Page 5: Rumble comic issu

ZURE KOMIKIA MAITE DUGU izenarekin aurkezten dizkizuegu ren 18. zenbakia eta Barakaldoko Udal Areto Nagusian prestatu dugun erakusketa. Ikasle Konseiluak ematen digun aukera paregabe honetan parte hartzen dugun 60 marrazkilariok mezu zehatz bat zabaldu nahi diegu komiki eta ilustrazio profesional arlora datozen hurrengo belaunaldiei. Arrazoi horrengatik espresuki aukeratu dugu izenburu hori; zuen komikian, lanbide honek etorkizunean eta berekin doan kultura hazkundean sinesten dugu eta. Hori guztia adierazteko ildo horretan Gipuzkoan eta Bizkaian buru belarri lan egiten ari diren bultzatzaile eredugarri hauek aurkeztu nahi dizkizuegu: Mikel Begoña, Dani Fano, Borja Crespo, Infame&Co, Sergio Sánchez eta La Gallina vasca. Komiki eta ilustrazio esparruan gure marrazkilari harrobiarekin batera lan egiten duten kudeatzaileak dira, jardunaldiak, aldizkariak, antolakuntzak, elkarteak eta argitalpenak antolatzen dituztenak. Maite dugu zure komikia honetan esku hartzen dugunok animatzen zaituztegu komikian sinesten jarraitzeko. Gora komikia maite dugunok!

ZURE KOMIKIA MAITE DUGU es el nombre con el que os presentamos el número 18 de y la exposición que hemos preparado en la Sala Municipal de Barakaldo. Los 60 dibujantes que participamos en esta gran oportunidad que nos ofrece el Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU tenemos un mensaje muy concreto para la próxima generación de profesionales del cómic y la ilustración. Precisamente por eso hemos elegido este título; porque creemos en vuestro cómic, en el futuro de la profesión y en el crecimiento cultural que conlleva. Para demostrarlo os presentamos el trabajo incansable que en este sentido están haciendo estos promotores representativos de Gipuzkoa y Bizkaia: Mikel Begoña, Dani Fano, Borja Crespo, Infame&Co, Sergio Sánchez y La Gallina vasca. Gestores que trabajan junto con nuestra cantera de dibujantes en el ámbito del cómic y la ilustración organizando, jornadas, revistas, eventos, asociaciones y editoriales. Los que participamos en Maite dugu zure komikia os animamos a seguir creyendo en el cómic. ¡Aupa los que amamos el cómic!

Aldizkari honen testu eta irudi bakoitza bere egilearen copyright©2015 da. Euskara zuzentzailea: Asun Cestau eta Alvaro Rabelli. Imprimatzailea: GERTU imprimategia, Oñati. Tel.: 943 783 309. 3000 aleko tirada. Lege gordailua: BI-2363-09. ISSN: 1889-9323. Harremana: [email protected] Zuzendaria: José Carlos Torre.

01 Juan Carlos Arango06 Javier Merino07 Igor Ramos11 María Toraño12 David Menéndez13 Jon Mikel Bañales17 ZURE KOMIKIA DUGU

Elkarrizketak: Alvaro Rabelli, Alazne González, Jon Martínez26 Nerea Márquez eta Marta Cores28 Dave Henman30 Jagoba Sainz de Baranda

31 Infame&Co35 Eduardo Urrutia36 Pin Elkarrizketa: Pablo Escauriaza39 Ana García40 Andrea Ganuza42 Mari Carmen Urain43 Roberto González44 Oscar Iglesias46 Txar47 José Carlos Torre52 Reutta Olga

Komikia eta ilustrazioa.18. zenbakia, 2015, apirila 18. editoriala

05

www.rumbleeditorial.com Feedback

ZURE KOMIKIA DUGUElkarrizketak: Alvaro Rabelli

Page 6: Rumble comic issu

06

Page 7: Rumble comic issu

07

Page 8: Rumble comic issu

08

Page 9: Rumble comic issu

09

Page 10: Rumble comic issu

10

Page 11: Rumble comic issu
Page 12: Rumble comic issu

12

Page 13: Rumble comic issu

13

Page 14: Rumble comic issu

14

Page 15: Rumble comic issu

15

Page 16: Rumble comic issu

16

Page 17: Rumble comic issu

17

Eszena txikia gurea, hiri eta herri honetan ez dago lekurik komikigile eta ilustratzaileentzat, ez dago tradiziorik, ezta kasu egingo digunik ere. Zenbatetan entzun izan ditugu horrelako koplak gure errealitaterik hurbilenean zorioneko bederatzigarren arte honek bizi duen egoeraz jarduten dugunean? Askotan, esango du batek baino gehiagok, eta ez goaz orain horri arrazoia kentzera, inolaz ere. Kontua da sarritan zuhaitzek ez digutela basoa ikusten uzten, ezaguna duzue esaera hori, ezta? Bada, gaude horrelako irudikapena dugula geure komiki eta ilustrazio munduaz; hau da, mundutxo hori txikia eta ezdeusa dela sentitzen dugu, egia, baina badira ibili ibiltzen direnak, eta hurrengo artikulu sorta irakurrita konturatuko zarete ez direla hain gutxi, ezta hain ezdeusak ere. Gurean ere komiki eta ilustrazio munduak milaka aurpegi dauka, milaka kolore, askotarikoa da, plurala izan nahi du, eta guk, zaleok edota egile hasiberriok, ezagutu behar dugu, bertatik bertara ezagutu ere, gure erreferenterik hurbilenak direlako, horretan parte hartu nahi dugulako, eta batez ere, gurea delako; “zaindu maite duzun hori” diosku Ruper Ordorika kantariak. Lerro hauetara ekarri ditugun Mikel Begoña, Dani Fano, Borja Crespo, Kike Infame, La Gallina Vasca aldizkari satirikoa eta Siarte argitaletxea horren guztiaren adibideak dira, komiki eta ilustrazio munduan buru belarri dihardutenak. Egileak dira, eragileak eta bultzatzaileak, eta gure artean ari dira.

Mikel Begoñak, (Sopela, 1964), liburuzain dihardu Begoña auzoko liburutegian. Historian lizentziatua, komikien gidoilari eta bultzatzaile sutsua dugu. Hasiera batean Ricardo Sendra irudigile argentinarrarekin kolaboratu zuen, eta gaur egun Iñaket marrazkilari bilbotarrarekin dabil. Parrapean komiki gunearen arduraduna eta Gure erroak eta Komikeri blogen egilea ere bada. Bilbo Zaharreko Café Nervión tabernan egin dugu hitzordu bere lanaz eta, batez ere, komikien zabalkundeaz berba egiteko.

Elkarrizketa: Alvaro RabelliBEGOÑA

satirikoa eta Siarte argitaletxea horren guztiaren adibideak dira, komiki eta ilustrazio munduan buru belarri dihardutenak. Egileak dira, eragileak eta bultzatzaileak, eta gure artean ari dira.

Eszena txikia gurea, hiri eta herri honetan ez dago lekurik komikigile eta ilustratzaileentzat, ez dago

ZURE KOMIKIA DUGU

Page 18: Rumble comic issu

18

Historiazalea, komikientzako gidoilaria eta liburuzaina zaitugu, ezta? Bai, halaxe da, eta nolabait hori guztia uztartzea lortu dut. Sasoi batean, liburuzaina izan baino lehen, irakaslea izan nintzen eta orduantxe konturatu nintzen zer aproposa izan zitekeen komikia gazteei historia irakasteko.

Beraz, hortik datorkizu zeure lan gehienen ekarria, Gerra Zibilaren inguruko istorioez

mintzo zaiguna. Bai, lehenengo argitalpena Mar de Plomo / Berunezko itsasoa (Gure erroak, 2007) izan zen, Matxitxako batailaren ingurukoa, Ricardo Sendraren marrazkiekin. Gero Tristisima Ceniza (Norma Editorial, 2011) eta El Pico de los cuervos (Norma Editorial, 2012) etorri ziren, Iñaketen irudiekin bietan ala bietan. Hiru argitalpenotan gerraren inguruko istorio ahaztu samartuak jorratzea izan da helburu nagusia. Historia ikerketa eginez ondo pasatu dut.

Hala ere, lehenengo lanak argitaratu aurretik, askok lez, komiki lehiaketetan parte hartuko zenuen. Zer deritzezu? Horixe, 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendrarekin batera parte hartu nuen lehiaketa askotan. 2005ean Elgoibarko “Kokoe” eta hurrengo urtean, 2006an, Basauriko “Ganorabako” sariak irabazi genituen. Hasiera batean, lehiaketetan parte hartzea funtsezkoa da, trebatzeko balio du, baina bide hori berehala bertan bera utzi behar duzu, ez zaituelako inora eramaten. Horregatik, Berunezko Itsasoa lanarekin jauzia egitea erabaki genuen, autoedizioa eginez. Berau ere nahiko gaitza bada ere.

Zailtasunak agerikoak dira, beraz. Jakina, komikitik bizi ahal izateko merkatu franko-belgiarrean sartu behar duzu, halabeharrez, horixe baita benetan funtzionatzen duen merkatu bakarra, bestela jai. Gaztelaniaz zeozer egingo duzu, Astiberri dugu horren adibidea hemen bertan, baina euskarazko komikia eginez gero, askoz zailagoa da, ez delako gurean komikiak irakurtzeko ohiturarik egon, oraindik irakurle gutxi dugu, eta gainera hemengo argitaletxeak ez dira batere arriskatzen, salmenta segurua duten produktuekin baino ez dute lan egin nahi. Xabiroi, esaterako, salbuespen txikia da, edota Fermin Muguruzaren Black is Beltza komikiaren inguruko muntaia, jendea erakartzeko saio ederra.

Baina, zuk ez duzu amore ematen, izan ere, komikien bultzatzailea ere bazara. Zer da Parrapean? Parrapean 2014n Begoña-Santutxu, hau da Mahatserriko liburutegian abiatutako ekimena izan da, eta helburua euskal komikia bultzatzea izan du. Parrapean aurreko azaroan egin zen, 27tik 29ra, Begoñako udaltegian. Horretarako Bilboko udalaren laguntza izan dugu eta Adur Larrea marrazkilaria ere antolatzaile aritu da. Bertan Komiki Egunak bete ziren egitarau zabal batekin: animazio pelikulak, euskal komikiaren azoka, hitzaldiak, kontzertuak, Euskal Komikiaren historia erakusketa, komiki tailerrak, 1. Parrapean komiki lehiaketa, komiki berrien aurkezpena, eta berezitasun gisa, Galizia eta Okzitaniako komikigileen agerraldiak. Aurten, urrirako beharbada, berriro egitea espero dugu,

Page 19: Rumble comic issu

19

Txikitan Tintin, Asterix eta Obelix, Mortadelo y Filemón, Ipurbeltz edo Mafalda irakurtzen igarotzen zituen Dani Fanok (Donostia, 1968). Gaur egun donostiarrak Goscinny, Miguelanxo Prado, Quino, Enki Bilal, Arthur Rackham… bezalako autoreak miresten ditu. Zientzia fikzioa oso baieztatzen duen arren, denetariko komikiak irakurtzen dituela aipatzen du komiki eta irudigile gipuzkoarrak. Bere lanak Ipurbeltz, Ardibeltza, Xabiroi edota Elhuyar Zientzia Aldizkaria ikusi ditzakegu.

Elkarrizketa: Alazne GonzálezFANOEuskal komikigintza bere urrezko aroan bizi daitezkeela esan genezake. Baina, zeure aburuz, zer nolako pausoak eman beharko lirateke euskal komigintzaren osasun ona bermatzeko eta suspertzeko? Ez dut uste inondik ere euskal komikigintza bere urrezko aroa bizitzen ari denik. Gauzak gertatzen ari dira, hainbat egitasmo martxan dago, baina urteroko produkzioari begiratzen badiogu, eta horri lotuta, egileen egoera prfesionalari, ezin da esan garai bereziki ona bizitzen ari garenik. Izan dira okerragoak, baina hobeak ere, segur aski. Komikigintza sustatzeko komikia argitaratu behar da, herriko fanzine autogestionatutik, Xabiroi bezalako aldizkari profesionaleraino. Lehiaketak, erakusketak, azokak,

eta abarrak ongi daude, lagungarri dira, baina komikiak ez baldin badira argitaratzen jai daukagu. Hor asko izango lukete esateko Euskal Herriko argitaletxeek. Neurri batean, apustu kontua da.

Makina bat alditan komikigintza zinema edo arte ederretako anai txirotzat hartzen bada ere, komikia hezkuntza-osagarri bat da, zeuk argi erakutsi duzu Elhuyar Zientzia aldizkarian egiten dituzun biñetekin. Zeure ustez, zein aukerak dituzte euskal marrazkilari eta komiki-gidoilariak hezkuntza arloan? Komikia hezkuntza-osagarri izan daiteke, edozein komunikazio ekintza hezkuntza-osagarri izan daitekeen bezala. Adierazpen artistiko mota bat da eta hori (eta beste gauza asko) izango

seguru asko emakumeen komikia izango da ardatza. Horrelako ekimenak ezinbestekoak dira gure komiki mundurako.

Komikeri deritzon bloga ere baduzu. Bai, euskal komikiari buruzko bloga da, bertan komikien inguruko berriak, elkarrizketak, iritziak eta hausnarketak zabaltzen ahalegintzen naiz. Euskal komikia zertan den jakin nahi duenak bertara jo dezake.

Komikia zabaltzeko zer gehiago egin genezake? Eskolan zeozer gehiago egin liteke, gaztetxoen artean. Baina, kontuz ibili behar da, ze kontu pedagogikoak ez zaizkie batere interesatzen. Gurean komikia underground izan denean, 80ko hamarkadan

bezala, hobeto ibili izan da. Edo, komentatu duguna, han hemenka agertu diren komikien irakurle klubak, irakurketa proposamenak eginda iritziak elkartrukatzeko balio dutenak. Horrek guztiak komikien irakurketa susta lezake.

Eta orain zer duzu esku artean? 2015 honetarako La triologia del ambar izeneko proiektua dugu eskuartean. Wester estiloko istorioak dira, baina protagonista Ötzi da, paleolito garaiko gizona, Alpetako glaziar batean agertu zena, akabatu egin zutelako zantzuekin. Dagoeneko Por un puñado de ambar argitaratu dugu. Horrezaz gain, istorio arin batzuk ditut gogoan, Nevadako euskal artzainen gaineakoak, eta horrelakoak.

Page 20: Rumble comic issu

20

da beste edozein adierazpen artistiko izan ahal den bezala. Nik ez dut marrazten hezkuntzari begira. Elhuyar dibulgazio zientifikorako aldizkaria da eta nik kontrapuntua jartzen diot metodo zientifikoari. Aldizkarian agertzen diren gaiei erantzun surrealista edo zoroa ematen saiatzen naiz. Horrexegatik sailaren izena: Satorrak ilargian... eta ilargiko kraterrak, meteoritoen eraginez sortu izan ordez, satorrek egindakoak balira? Edozer gauza eta umorea lagun onak beharko lukete izan. Umorea beharrezko ikusten dut edozertarako eta edozein esparruan. Hezkuntzan ere, jakina.

Xabiroi-arekin (Ikastolen Elkarteko euskara sustatzeko komiki-aldizkariak http://www.ikastola.eus/xabiroiharpidetza) harrera ona izan ez ezik, hainbat sari ditu ere, azkena 2014. urteko Getxoko Komiki Azokan. Zerk suposatu dizu Xabiroi bezalako proiektuan lan egitea? Xabiroik bete du nire eguneroko lan jardunaren zatirik handiena azken hamar urteotan, eta, logika hutsez, asko suposatu du. Egile bezala lasai lan egiteko aukera eta hainbat proiektu aurrera eramateko aukera. Bestela, komikigile eta komikizale gisa, uste dut Xabiroiren ekarpenik garrantzitsuena aldizkariaren inguruan sortu den egile sarea izan dela. Lehen sakabanatuak geunden, eta elkarren berri tarteka besterik ez genuen izaten. Xabiroi sortu zenetik maiz biltzen gara aldizkariaren inguruan eta horrek fruituak eman ditu Xabiroiz

haratago hainbat eta hainbat egitasmo eta elkarlanetan. Pizgarri handia izan da Xabiroi.

Estatu Batuetako zein Frantziako komikigintzako tradizioan gidoilariek oso baloratuta daude. Eta Xabiroin bikoteka jarduten duzue maiz. Zer nolako ekarpenak eman ditu tandem moduan lan egiteak? Ez beti, baina egia da askotan aritu garela bikoteka lanean. Komikigintza bakarkako lana bezala ulertzea kultura espainoletik jaso dugu, eta zuzenki lotuta dago industria egonkor eta sendo bat ez izateari. Estatu Batuetan eta kultura frantsesdunean industria handi bat egon da, hainbat urtez, eta hor bai ulertzen dela koimikigintza talde lana bezala. Hemen, zoritxarrez, estatuko ohiturek kutsatuta, marrazkilarien mundu bat bezala ikusi izan da, baina hori gure okerra izan da. Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Iban Zaldua, Unai Iturriaga eta horrelako beste hainbat idazleei eta sortzaileei komikiak egiteko gonbita luzatzea Xabiroik egin duen ekarpenik interesgarrienetako bat izan da. Alde batetik, komikigintzara jende hori erakartzeak, begi berriak komikira erakartzea eragin du, eta prestigio gehigarri apur bat eman digu. Baina, batez ere, istorio asmatzaile trebeak jarri ditugu gurekin lanean eta istorio zoragarriak asmatu dituzte. 2012an, haur eta gazte literaturari dagokion sailean, Euskadi Literatur Saria eman zioten lehen aldiz komiki bati, Iban Zaldua eta Julen Ribasen Azkengaraipena Xabiroiko obrari. Hori duela hainbat urte pentsaezina zen.

Page 21: Rumble comic issu

21

Borja Crespo zinemagilea, produktorea, idazlea, marrazkilaria, arte-kudeatzailea eta arte-aholkularia da, beste hainbat gauzen artean. Prentsako kolaboratzailea (El Correo, Cactus, Fotogramas, El Butano Popular...) eta orain dela gutxi, Bi.FM-n La Hora Caníbal irratsaioa estreinatu du. Bere bi arlo gogokoetan kudeatze eta antolakuntza lanetan aritzen da ere: zinema eta komikia. Getxoko Komiki Azokan egiten diren ekitaldietako zuzendaria da, GRAF (egile-komikiaren eta argitalpen independenteari buruzko jardunaldia), AURREZ AURRE (Azkuna Zentroaren komiki topaketak), TRACKING Bilbao eta FANT-eko (Bilboko Zinemaldi Fantastikoa zuzendaria.

Elkarrizketa: Jon Martínez Itzulpena: Alazne González

CRESPO

Zerk eraman zintuen kultura-kudeaketan murgiltzera? Ba ia ustekabean. Unibertsitatean proiekzioak antolatzen hasi nintzen eta hortik aurrera, gauza hazten hasi zen, ekitaldiak zuzentzen edota arte-aholkulari bezala bukatu arte. Bilboko FANT-aren ardura izatea sekulako pausoa izan zen, eta bertatik, Peñiscolako Nazioarteko Komediaren Zinemaldia zuzentzen jauzi egitera. Paraleloan, Getxoko Komiki Azokan eskua luzatzeaz arduratzen hasi nintzen. Eta ez dut inoiz jardunaldi txiki zein kultuzkoak antolatzeari utzi; horien artean, Gernikako Pura Caspa, edo orain dela gutxi neuk asmatutako beste batzuk, GRAF edo TRACKING bezalakoak.

Zeintzuk dira honelako ekitaldiak antolatzerakoan aurkitu ditzakezun oztopoak? Aurrekontua. Zenbat eta gehiago maneiatu, orduan eta aukera gehiago gauzak egiteko. Honekin batera, ondo kudeatzen jakin behar da, nondik lotu jakin eta politikari beldurrik ez edukitzea.

GRAF-ean egile-komikia, autoeditatutako komikia, baliabide gutxiko egileena… babesten da, eta gero eta gehiago hazten ari da. Zure aburuz, etorkizunean komiki hauek gaur egungo indie musika bezalakoa izango al dira, salduenetako zerrendetara iritsiz? Komikia, iristen den tokira iristen da. GRAF bezalako

ekitaldiak, gutxiengo publiko batera iristen dira, batez ere fideltasunari dagokionez. Mainstream ez diren artistak eta proiektuak daude, baina euren jarraitzaileengatik asko maite eta zaintzen dituzte. Denboran zehar irauten direnak dira, moda eta korronte “kormetzialoideen” gainetik.

Getxoko Komiki Azokaren lehenengo ediziotik koordinatzaile eta arte-aholkuari gisa aritu zara. Azoka nola jaio zen? Zeintzuk dira Azokaren etorkizunerako egitasmoak? Getxoko Kultur Etxeko ekimenagatik jaio zen, eurei laguntzeko egin zidaten deia beraiena izan baitzen. Noizbait erakundeek egin behar luketena egiten dute eta gaia benetan lehen eskutik ezagutzen dutenez aholkatzen uzten dira. Tamalez, hori ia sekula ez da ematen. Getxo, bere kultura asko zaintzen duen udalerriaren eredu da. Berehalako etorkizuna kultura kalitatean eta bisitari kopuruan mantentzea da, gaur egungo zoritxarrekoa egoera bada ere. Hau da, erakusketariak ondo sal dezatela eta jendartea zein egile gonbidatuak pozik joan daitezela. Getxokoa oso azoka xumea da, bere baliabideen mugak direla eta, ahal duen baino zarata gehiago egiteko gaitasuna duena. Mantso-mantso baina segurtasunez hazi zen; ekaitzak egon arren, nabigatzen jarraitzen du, estatu mailako txalotuenetarikoen artean eutsiz.

Page 22: Rumble comic issu

22

Lur orotariko artista zara. Alde batetik, argitaletxe, fanzine, aldizkarietarako marrazten duzu. Bestalde, ilustrazio eta komikigintzaren artea zabaltzen laguntzen duzu. Zerk eraman zintuen dibulgazio mundura? Komikiaren mundua beti gustukoa izan dut. Mutiko bat nintzenean, lagunekin batera irrati libre ezberdinetan programak egiten nituen, beti ere, komikiaz hitz egiten (neure pasioa). Elkartearen sorreratik [EO: Euskal Irudigileak] beti izan dugu amets bat: Café Gijón-ean poetek ematen zituzten mintzaldien ildokoa egitea irudigileekin. Aukera eman zenean, Dani Maizek zeregin horren ardura eman zidan, eta gero eta gehiago tartean sartu nintzen. Lehendabizi Bilbon egiten genuen eta gero, Donostia eta Gasteizera zabaldu genuen. Hasiera batean komiki munduan zentratzen nintzen, baina laster irudigintzak liluratu ninduen. Gainera, bilbao24horas webgunean laguntzen dut. Betidanik zoratu didate elkarrizketak, baina ez promoziozkoak, baizik eta jardunbideak birpasatzen dituztenak. Neure semea jaio zenean, lehen marrazten nuen adina ezingo nukeela ikusiz, eremuarekin kontaktuan jarraitzeko espazio bat bilatu nuen. Horrela hasi nintzen webgunean kolaboratzen. Bitxia bada ere, alderdi hori neure egile lana baino gehiago aintzat hartzen zelaz jabetu nintzen.

Lehenengo galderan argi utzi duzu Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalaren parte zarela, baina, zer da eta zer egiten du Elkarteak? Elkartea irudigileen elkargunea izaten saiatu ez ezik, ogibideari ikusgarritasuna gizarte barruan ematen saiatzen da ere. Horretaz gain, Elkarteak lanbidean interes gutxien sustatzen duen alderdiz, baina funtsezkoenetako bati erantzuna ematen arduratzen da: egileen eskubideak, fakturak, langile autonomoak… Hasiberrietan eta beste jarduerak aldi berean egiten dituzten pertsonen artean maiz azaltzen diren galderak dira.

Zeure aburuz, Euskadin Irudigileen Elkarte bat egotearen funtsa non al dago? Garrantzitsua da alorrean indar gehiago izateko bidea ematen duelako; lanbideak dituen arazoak beste espazioe-tan eta erakundeetan ikustea ahalbidetzen duelako eta arazoen aurrean batasuna edukitzeko aurrera ematen duelako. Elkarteak diru-laguntzen eta kurtsoen bitartez hezitzeko nahia du. Eskakizun handiko ekintzak dira, eguneroko gaiak uztartzen dituztenak; aurrekontu bat nola egin edota zure book-a nola prestatu. Bestalde, diru-laguntzek irudigintzaren ospe handiko pertsonokekin praktika-lanak egitea ahalbidetzen ditu, adibidez, Pablo Auladell edota Javier Olivaresekin.

Elkarrizketa eta itzulpena: Alazne González *EO = Elkarrizketatzailearen Oharra

Kike Infame edo Infame & Co (Bilbo, 1975), irudigilea eta komikilaria (Morirse en Bilbao, Z aldizkaria…). Horretaz aparte, bilbao24horas.com webgunean idazten du, baita Euskal Irudigileak (Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionala) antolatzen dituzten ekintzak antolatzen lagundu ere. Gainera, Getxoko Komiki Azokaren mintzaldietako koordinatzailea da. Txikitan Spirit (Will Eisner)bezalako komikiekin gozatzen bazituen, helduaroan Rubén Pellejero, Elena Odriozola, El Roto, Federico del Barrio, Taniguchi-ren… lanen zalea da.

INFAME&CO

Page 23: Rumble comic issu

23

Hala eta guztiz ere, Erakundearen erroa euren kideen partaidetza bilatzean datza. Erakundea beraien ogibidez arduratzen diren eta hura hobetzen jarraitzeko batzen diren pertsona talde bat dela pentsatzea gustatzen zaigu.

Dolmen edo Astiberri bezalako argitaletxe ospetsuetan argitaratu arren, fanzine eta irabazi asmorik gabeko ekimenetan argitaratzen jarraitzen duzu. Are eta gehiago, zure azken lanen artean, autoediziogatik dekantatu zinen. Irudigintzaren etorkizuna autoediziotik pasa behar dela deritzozu? Komikiak egitea gustatzen zaizkit eta hauek argitaratzean, oso zaila. Argitzaletxei, lehenengo, eta gero, irakurleei interesatzen zaien proiektu bat eraikitzea, oso zaila da. Bidean zehar zeure bururako atsegingarriak diren sakrifizio asko egiten dituzu. Horrek zera planteatzera eramaten zaitu; gauzak nahi duzun moduan egin nahi badituzu, onena, zeuk egitea da. Gaur egungo merkatuak orri askotako liburukiak eskatzen

dituzte, ez dago pixkanaka-pixkanaka lan egiteko edota zeure bidea aurkitzeko istorio motzentzako tokirik. Egindako tebeo-etan lehertuta bukatu nuen erantzun epel bat lortu ahal izateko. Urteetako lanaz ari gara, beraz, neure lehentasunak birplanteatzen ditut eta nahi ditudan komikiak eta neure erritmoan egitea erabakitzen dut. Horrela jaio zen Morirse en Bilbao, geure kasa egindako tebeo-a, presiorik gabe, izugarri ondo pasa genuenarekin. Autopublikazioaren arloan dauden aukerak asko pozten naute. Formatu esperimentalentzat eta hasiberriei aukerak emateko plataforma izan daitezkeela pentsatzen dut. Baliabideak demokratizatu dira eta orain, argitaraldi txikiak egin daitezke prezio onargarri baten truke. Edota argitalpen digitalera jo eta gastuak saihestu, orain dela urte batzuk pentsaezina zen. Ez dut uste [EO: argitalpen digitala] irudigintza tradizionala ordezkatuko duenik, baina aukera berriak lortzeko eraginkor bat dira.

Page 24: Rumble comic issu

24

Zergatik egunkari formatua? Prentsa serioa garelako. Hasiera batean prentsa satirikoa egiteko ideia genuen, baina iritziz aldatu ginen merkatua La Razón edo ABC bezalako argitalpenekin saturatua zegoela ikusterakoan. Gainera kioskoetan salgai jartzeko eta, taberna, ile-apaindegi edo etxeko komunean irakurtzeko formatu egokiena dela iruditzen zaigu (batez ere komuneko papera bukatzen bazaizu).

Ze irizpide jarraitzen duzue marrazkilari bat kolaboratzaile bezala aukeratzeko orduan? Gugana gerturatzen diren marrazkilari edo idazleek aldizkaria lehendik ezaguna dute eta badakite zer nolako komiki edo artikulu argitaratzen diren

bertan. Hauek eskaintzen dutena Mila eta Esther zuzendarien gustukoa bada (azken finean hauek agintzen dute) ez da kolaboratzen hasteko arazorik izaten.

Oso kritikoak zarete. Ez duzue arrazoi horrengatik arazorik izan? Alderantziz, beste zenbait komunikabide ez bezala publizitatearen menpe bizi ez garenez, nahi dugun bezain kritiko izateko aukera dugu. Eta badirudi jendeak hori baloratu egiten duela, gero eta irakurle gehiago ditugu eta. Gainera ez dugu inoiz salaketarik jaso. Eta lastima, publizitate ezin hobea litzateke eta. Ea datozen zenbakiekin zorte hobea dugun.

Elkarrizketa: Jon MartínezItzulpena: Alazne González

LA GALLINA VASCA hilero argitaratzen den umore satirikozko aldizkaria da. 3000 ale inguru banatzen dituzte Euskal Herriko kiosko, taberna eta liburu dendetan... batez ere, Bilbo eta Bilboko inguruan.

Page 25: Rumble comic issu

25

SERGIOSÁNCHEZSergio Sánchez Isasi, Arte Ederretan lizentziatua. Komikiak, poesiak eta ipuinak argitaratzen ditu, irudia garrantzi nabarmena duten liburuak eginez. Autonomo hasi zen diseinu grafi ko arloan.

2011an bere lehen liburua argitaratu zuen, Jesús Rodríguezen Sonetos como sueños. 2012an: El Astronauta García (Santi Alonso), Almendrado de limón,(Yordi eta Ivanper) eta Crisálidas de silencio (Eider Elizegi). 2013an: Tratado de Tritones, (Rober Garay), Espejos en el aire (José Serna), Fuera de juego, (Roberto González). Eta 2014an: Un día de pesca/Arrantza egun bat (Julen Araluze). Liburu hauek posible dira bost edo sei pertsona inguruk osatzen duten inbertsio talde bati esker. Batez ere, bere lehentasun handiena liburua aldez edo moldez ateratzea da, geroago proiektuaren gastuak berreskuratzen saiatzen dira, eta posible bada irabaziak izaten. Urtero liburu bat argitaratzen jarraitu nahi luke, patxadaz ateratzekoak direla uste du proiektu asko zain baditu ere.

Page 26: Rumble comic issu
Page 27: Rumble comic issu
Page 28: Rumble comic issu

28

Page 29: Rumble comic issu
Page 30: Rumble comic issu

30

Page 31: Rumble comic issu

31

Page 32: Rumble comic issu

32

Page 33: Rumble comic issu

33

Page 34: Rumble comic issu

34

Page 35: Rumble comic issu

35

Page 36: Rumble comic issu

36

PIN¿Con qué técnica te identificas más y qué relación mantienes con el graffiti? Es interesante manejar varias técnicas y soportes, aprender, jugar y disfrutar. Desde niño he tenido un lápiz en la mano. En el 93 más o menos comencé a taggear con rotuladores, betunes y lo que pillaba, de ahí pasé a pintar con aerosoles de Duplicolor que eran una mierda comparados con los que existen hoy. Para mí las palabras graffiti y calle van unidas, son una. Es una manera de vida, es cultura. Sobretodo constancia, amistad, valor y respeto. Otra historia diferente es trabajar en un encargo de muralismo, un cuadro o una exposición usando aerosoles como herramienta. A eso me dedico profesionalmente y en ocasiones los dos mundos se diluyen en una estética o estilo común. El Arte contemporáneo, televisión, prensa e internet lo distorsionan creando curiosidad, atracción y odio. Al final público no sabe lo que es el graffiti.

¿Como ves la escena en Pamplona? En el terreno de la ilustración es difícil encontrar autores aunque los hay y muy buenos. La ilustración publicitaria es muy escasa. No hay apenas editoriales y es difícil vivir de ello. Pamplona es de las pocas capitales que no dispone de estudios superiores públicos de diseño e ilustración y eso se nota. En cuanto a la escena del graffiti y el Arte urbano, Iruña, para ser lo pequeña que es, goza de muy buena salud.

Personalmente echo de menos los tiempos en los que se hacían murales más elaborados. Ahora es todo más individualista y sigue la tónica general del estado social: lobotomización global, alzheimer digital y crisis de egos, ya sabes.

¿Podrías comparar la escena de Pamplona con la de algún lugar en el que hayas estado? He tenido la suerte de viajar en varias ocasiones a Alemania tanto a pintar por ocio como a exponer. Si tuviera que compararla diría que allí se valora mucho más la faceta artística y cultural de los escritores de graffiti. Les interesa mucho la obra y las institu-ciones muestran más apoyo porque saben que mueve público y dinero. A los escritores alemanes les encanta el graffiti de aquí y los personajes que pintamos les flipan.

Háblanos de Braulio. ¿De dónde viene? De mi pasión por la naturaleza y los tiburones, de ahí su nariz. La mayoría de los escritores trabajan las letras para obtener un estilo personal que los identifique, yo pinto personajes como apuesta dentro del mundo del graffiti. Sé que Braulio tiene fans y detractores, que provoca sentimientos. Que la gente le coja tanto cariño y asco mola mucho, le otorga vida y eso es difícil. También lo he tallado en piedra arenisca y estoy abierto a cualquier colaboración por muy loca que sea, muñecos articulados,

Pamplona, casi 35. Ilustrador y muralista profesional. Escribe graffiti y escucha heavy metal.

Fuck TV, Pamplona 2012. Pag. 37, Overo Sky + Under Sky. Pag. 38, Susto, Barcelona + Braulio Ninja, Zaragoza (2014).

Entrevista: Pablo Escauriaza

Page 37: Rumble comic issu

37

PIN

Page 38: Rumble comic issu

38

animaciones. ¿Quién sabe? Tengo muchas ideas en la cabeza, pero lo de siempre, falta tiempo y capital. De momento sigo disfrazándolo de superhéroe, travistiéndolo, deformándolo.

La época de crisis que vivimos está estrechando más la frontera entre Arte y sociedad haciendo que muchas obras tengan un gran contenido político. ¿Crees que esto sucede también en el arte urbano? Por supuesto. Históricamente en época de crisis o guerra el Arte se convierte tanto en megáfono del pueblo como de la política en forma de protesta o propaganda. Es lógico, cuando las cosas van bien triunfan las margaritas y lo Pop, y cuando la gente está hasta las narices es normal que el Arte lo refleje. Por otro lado, cada vez veo más como las instituciones se aprovechan de ello organizando eventos o festivales de dudoso mensaje y usándonos como monos de feria. En el fondo, creo que todos somos unos hámsters dentro de una rueda, a veces se puede ir despacio y otras veces se nos exige girarla más rápido. Eso si, ni se te ocurra salir de la rueda.

¿De dónde sale la serie de dibujos a tinta? No tiene nada que ver con mi trabajo de calle donde juego con el color y el volumen. Supongo que viene de mi faceta de ilustrador y de mi afición a los cómics, en especial a los japoneses y a todo el material yankee underground de los 80. Me encanta la fuerza del color negro, probar diferentes papeles, tintas, rotuladores, trabajar con la línea y la mancha me resulta diferente y entretenido.

Nos gusta que los invitados tengáis la última palabra Un abrazo a mi hermano AL y un saludo a mis hommies. Finalmente; que venga el ovni a llevarme de una vez.

Page 39: Rumble comic issu

39

Page 40: Rumble comic issu

40

Page 41: Rumble comic issu
Page 42: Rumble comic issu

42

Page 43: Rumble comic issu

43

Page 44: Rumble comic issu

44

Page 45: Rumble comic issu

45

Page 46: Rumble comic issu

46

Page 47: Rumble comic issu

47

Page 48: Rumble comic issu

48

Page 49: Rumble comic issu

49

Page 50: Rumble comic issu
Page 51: Rumble comic issu
Page 52: Rumble comic issu

eman ta zabal zazueman ta zabal zazu

Universidad del Pais Vasco

Euskal HerrikoUnibertsitatea

IKASLEEN, ENPLEGUAREN ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN ARLOKO GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN ARLOKO

ERREKTOREORDETZA

eman ta zabal zazu

Universidad Universidad del Pais Vascodel Pais Vasco

Euskal HerrikoUnibertsitatea

DPTO. DE DIBUJO FACULTADDPTO. DE DIBUJO FACULTADDE BELLAS ARTES

Laguntzaileak - ColaboranBabesle ofi ciala - Patrocinador ofi cial