16
Proposamenak: Igorreko eguneroko bizitzaren inguruko hirigintza diagnostikoa parte-hartze prozezuaren bidez gauzatu ondoren eta behin arazoak identifikatuta, dokumentu honek arazo horrek konpontze bidean kontuan hartu beharreko hainbat neurri proposatzen ditu. Garrantzitsua da ohartzea identifikatutako hainbat punturi konponbidea bilatzeko zailtasun handiak daudela, batik bat hiri trama jarrai ezak sortutakoak eta beraz gure inguruaren hazkundea diseinatzerakoan behar beharrezkoa izango dela hau kontuan hartzea. Puntu beltz bezala identifikatutako guneetako batzuei inguruaren kontrol bisuala hobetuz konponbidea jartzea proposatzen da, baina beste hainbat kasutan proposamen zehatzak egin dira,inguruan bizia sortuko luketen proposamenen bidez alegia, hau bait da segurtasun pertzepzio handiena emango diguna. Bestalde, proposatutako beste hainbat neurritan udala egun lanean ari da; errekaren ertzeko oinezko ibilbidea (Ubiritxaga eta Garakoi lotzen dituen bidehoria) eta baita aterpea espazio publikoan (ikastetxeko aterpea) adibidez. Azkenik, Lehendakari Agirre kaleari izaera urbanoa ematea egun duen errepide izaera baztertuta, herriaren ardatz nagusia eraldatzeko eta errekaren bi aldeen arteko komunikazioa hobetzeko aukera paregabea da. Ondorio bezala esan liteke Igorre herritarren beharretara egokitua dagoen herri izatera bidean aurrerapausoak ematen ari dela. 1

Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

       

Proposamenak:

Igorreko eguneroko bizitzaren inguruko hirigintza diagnostikoa parte-hartze prozezuaren bidez gauzatu ondoren eta behin arazoak identifikatuta, dokumentu honek arazo horrek konpontze bidean kontuan hartu beharreko hainbat neurri proposatzen ditu. Garrantzitsua da ohartzea identifikatutako hainbat punturi konponbidea bilatzeko zailtasun handiak daudela, batik bat hiri trama jarrai ezak sortutakoak eta beraz gure inguruaren hazkundea diseinatzerakoan behar beharrezkoa izango dela hau kontuan hartzea.

Puntu beltz bezala identifikatutako guneetako batzuei inguruaren kontrol bisuala

hobetuz konponbidea jartzea proposatzen da, baina beste hainbat kasutan proposamen zehatzak egin dira,inguruan bizia sortuko luketen proposamenen bidez alegia, hau bait da segurtasun pertzepzio handiena emango diguna.

Bestalde, proposatutako beste hainbat neurritan udala egun lanean ari da; errekaren

ertzeko oinezko ibilbidea (Ubiritxaga eta Garakoi lotzen dituen bidehoria) eta baita aterpea espazio publikoan (ikastetxeko aterpea) adibidez.

Azkenik, Lehendakari Agirre kaleari izaera urbanoa ematea egun duen errepide izaera

baztertuta, herriaren ardatz nagusia eraldatzeko eta errekaren bi aldeen arteko komunikazioa hobetzeko aukera paregabea da.

Ondorio bezala esan liteke Igorre herritarren beharretara egokitua dagoen herri

izatera bidean aurrerapausoak ematen ari dela.

1

Page 2: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

       

p1 irisgarritasuna hobetu

Espaloien jarraitasun ez Igorreko biztanleen egunerokotasunean zuzenean eragiten duen arazoetako bat da. Irisgarritasun planoan, jarraitasunik ez duten espaloiak eta hiri lurzorua izanagatik espaloirik ez dutenak ere irudikatzen dira. Azken hauen artean azpimarragarrienak eta interbentzioak burutzeko lehentasuna luketenak:

- Lasarte parkearen hegoaldeko muga

- Espaloi jarrairik ez Elexalde kaleko 60. zenbakitik aurrera.

- Agirre auzora igoera

- Garbe kalea (Elexaldeko bidegurutzetik aurrera)

- bide zaharra

Gomendagarria litzateke herriko irisgarritasunaren ikerketa zehatu bat egitea, herriko hiriguneko bide guztiek oinezkoentzako espaloia izango dutela bermatuko duena. Eskolagune atzeko bidean adibidez.

proposamenak:

3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman.

4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman.

Bide zaharra da gure ustetan trataera urbanoa emateko lehentasun handiena duena, erdigunetik oso gertu dagoen bidea bait da, tailerretan aipatutakoaren arabera oso erabilia eta gainera konflikto puntu bezala identifikatu dena tailerretan. Hala ere, puntu hau ez dago mugikortasun planean jasota.

Arazo honekin identifikatu den puntu beltza

● Bide zaharrak Osasun etxea kokatzen den

Sabino Arana kalea eta hezkuntzako ekipamendu anitz zein kiroldegia jasotzen dituen Olabarri auzoa lotzen ditu. Oinezko zein ibilgailuengaitik oso erabilia den kalea da, aurrez aipatutako ekipamenduetara joateko biderik laburrena bait da. Hala ere, ez dauka errepide eta espaloi ezberdindurik izaera urbanoa emango diona. Egungo bigarren mailako errepide baten izaerak bertatik pasatzen diren oinezkoen arriskua areagotzen du, inongo kontrolik ez dagoenez autoak bideari dagokion baino abiadura handiagoan pasatzen bait dira bertatik. Errepidearen ertzetako bat zelai zabal batek mugatzen du, parte-hartzaileengatik espazio natural eta atsegin bezala baloratua badago ere gauez segurtasun ezaren sentsazioa areagotzen duena.

Gomendagarria litzateke bide hauek moldatzea izaera urbanoago bat emanaz, hobe izango litzatekeelarik ibilgailu bidezko sarrera baimena bizigunek baino ez luketen kale peatonal izaera ematea. Honek ez luke segurtasun pertzepzioan bereziki eragingo gauez, ez bait dago beharrizana izanez gero laguntza eskatu ahal izateko lekurik baina bestalde kotxe batek zapaldua izateko arriskua ez litzateke egongo. Zubi berriak eta ekipamendu kolektibo bat bertan kokatzeak segurtasun ezaren pertzepzioan eragin positiboa izango luke.

proposamenak: 4.1.1 Ibilgailuen sarrera bizilagunentzat mugatuko lukeen bide peatonala.

4.1.2 Argiztapena hobetu.

4.1.3 Inguruan bizitza egotea bultzatu: Hortu ludikoak zelaian adibidez.

4.1.4 Ibilbidean ekipamendu edo komertzioren bat kokatu.

2

Page 3: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p2 oinezko eta bizikleten komunikazioa

hobetu aldameneko auzo eta herriekin Espaloien jarraitasunari eta herriko auzo guztietatik herriaren nukleora oinez heldu ahal izateko aukerari loturik, interesgarria izango litzateke oinezko zein bizikleten irisgarritasuna bermatuko luketen proposamenak aztertzea. Herriko mugikortasun eta garraioaren inguruko eskaeretako bat tren bidezko mugikortasuna erraztuko zukeen Lemoa eta Igorre batuko lituzkeen bidegorri bat egokitzea izan da. Egokitu den “bidehori” berria positiboki baloratua izan da eta Lemoaraino luzatzea proposatzen da. Beste eskaeretako bat Dimaraino doan bidegorria Igorrerekin komunikatzea, oso erabilia bait da adin guztietako herritarren artean batik bat oinezbide bezala.

Prozezuan jasotako beste eskaeretako bat auzoetara oinez zein bizikletaz modu seguru batean joan ahal izatea da. Aukera hau herrian kotxea erabiltzeko dagoen ohitura handia gutxitzeko giltza izan daitekeela uste dugu, bilbide laburrak izanagatik jendea kotxea erabiltzen bait du. Bestalde lortu beharreko beste helburuetako bat eskolara zein kirolgunera herritarrak oinez edo bizikletaz joateko ohitura hartzea da. 2009ko mugikortasun planean ildo honetan zioazen hainbat neurri planteatu ziren:

       

Mugikortasun Planeko Proposamenak:

- Igarobideak ez diren errepide/kale guztietara 30eko zona zabaldu. - Zoladura bakarra jarri Elexalden eta L.Iruarrizaga kalerantz. - Elexalde, San Juan, Mandoia eta Lehendakari Agirre kalean

espaloiak zabaldu. - Oinezko eta bizikleten ibilbide paralelo bat ezarri N-240, BI-2543

eta San Juan kaleari. - Mandoia Kalearen parean oinezko eta bizikletentzako izango den

zubia eraiki. - Industriaguneetako autobus geltokiak irisgarriagoak egin

oinezkoentzat. - Proposamenak Igorreko Area Funtzionaleko PTPko 2 oinezbide eta

bidegorrirekin osatzen dira. - Bizikleten ibilbide sarre jarrai bat ezarri. - Lehendakari Agirreko norabide bidetan bizikletentzako espaloia. - Gune intermodal edo garraio publikoaren geltokietan bizikleten

apalkalekuak. - Oinezbusa-ren proiektua ikastetxearekin.

proposamenak:

5 bidehoriari jarraitasuna eman Lemoa eta Areatzara.

6 Bidehorian zenbait jesarleku kokatu pertsona nagusiei beronen erabilera erraztu ahal

izateko.

7 Dimara doan bidegorriari jarraitasuna eman.

8 Herrian dauden oinezko ibilbideak diptiko eta panel bitartez herriari ezagutarazi.

9 Herriko auzo guztietara doazen bideetan arzen babestu bat egokitu ibilgailu

pribatuarekiko dagoen menpekotasuna gutxitzeko.

10 Autoaren erabilera murriztuko luketen sentsibilizazio kanpainak.

11 Herriaren erdigunetik Industrietaraino oinezko irisgarritasuna bermatuko luketen

lankidetza hitzarmenak.

12 Bizikletaren erabilera sustatu:

12.1.1ibilbideen señalizazioa

12.1.2bizikletak aparkatu ahal izateko gune egokiak ekipamenduen aldamenean.

12.1.3Bizikletaren alokatze zerbitzua.

3

Page 4: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

Arazo honekin identifikatutako puntu beltza

● futbol zelaiaren atzealdea Futbol zelaia herriaren iparraldeko ertzean kokatzen da. Errekaren ertzetik gertu, bere ertzetako 3tan gune berdez inguratuaeta 4. ertzean herri osoari zerbitzua ematen dion aparkalekuagatik. Gertuen dagoen etxebizitza 50m-tara kokatzen da eta taberna aldiz 100m-tara. Argiztapen ona eta distantziak luzeegiak ez diren arren, gune urbano batetik aparte geratzen denaren sentsazioa dute herritarrek, batik bat laguntza eskatu beharri izanez gero. Hau delarik gune inseguru bezala autematen da batik bat futbol zelaiaren atzealdea. Sentsazio hau areagotu egiten da landarediak altuera hartzen duenean.

Futbol zelaiaren inguruko ibilbidea herriko pertsona ugarik korrika egiteko zein paseorako (batik bat pertsona nagusiak) erabiltzen dutela ikusirik, inguruaren mantenuan eta argiztapenean kontu berezia izan beharko litzateke. Inguruari aktibitate gehiago emateak, erreka ertzeko aisialdi gune bat futbol zelaiko tabernarekin loturik adibidez oso mesedegarria izango litzateke arazo hau konpontzeko bidean, aktibitateak jendearen presentzia bermatuko bait du eta honek segurtasun pertzepzioa.

proposamenak:

13 inguruan bizitza bultzatzea:

13.1.1 errekaren inguruan aisialdiko gunea, solarium-a adibidez.

13.1.2 Futbol zelaiko taberna ireki

13.1.3 Ubiritxaga auzoarekin komunikazioa ireki. (errekastoaren gaineko

pasabide xumea)

13.1.4 beste paseorako gune alternatiboak proposatu.

       

4

Page 5: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p3 espazio publikoen sarea leundu Herriko espazio publikoen sarea bertan bizi diren pertsonen arteko harremanak ehuntzen dituen sarea da. Hiriaren eta Sozializazioaren sarea da beraz; herrian, auzoetan,... gainontzeko erabilerak beronen inguruan eskegitzen dira, harreman zuzena dagoelarik espazio publikoaren kalitatearen eta bertan garatzen diren harremanen artean.

Igorren hainbat espazio publiko identifikatu dira, baina Lasarte parkea ezik gainontzekoak ez atsegin bezala identifikatu dira (material gogorren erabilera, hormigoizko baldosak eta asfaltoa, landarediaren presentzia gutxi, hiri altzari urriak eta ez oso deigarriak adibidez), mantenimendu egokia badute ere ez direlarik bat ere erosoak. Olabarriko urbanizazio berriaren hainbat txoko ere positiboki baloratu dira. Arlo honetan, erabilera sustatuko luketen espazio publiko humano, atsegin eta gozoagoak lortzeko hobekuntzak egin beharko lirateke Jarraian, inbertsio handiegirik suposatzen ez duten hainbat ekimen proposatzen dira, espazioak erabat itxuraldatuko luketenak. Garrantzitsua litzateke itxuraldaketa honetak herritarrak tartean sartzea , geure sentitzen ditugun espazioen mantenu hobeagoa egiten bait dugu eta honek tokiaren zaintzan eta mantenuan eragin positiboa izango bait luke.

Proposamenak:

- balkoien dekorazioa proposatu. (inguruko artisauen batek material reziklatu bide eginiko lorontziak oparituta )

‐ pertsianetako grafitien konkurtsoa edo tailerra. Erreferentzia: “Bajamos la Persiana” proiektua Bilbon.

- parke eta jardinetan interbentzio merkeak egiteko ikerketa.

Erreferentzia: bilbaojardin bi urterik behin egiten den leihaketa espazio publiko ezberdinak eraldatzeko, herri osoa jardin erakusketa bilakatzen duelarik. (www.bilbaojardin.com)

‐ mosaiko tailerra espazio publikoan. Proiektua:“dando color a mi plaza”

       

5

Page 6: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p4 erreka ertzaren berreskurapena. Igorreko herriaren analisiko beste pustuetako bat, Arratia errekak herria alderik alde zeharkatu arren, beronen eta herriaren artean inolako harremanik ez dagoela da, zuzenago esanda bizkarra ematen diolarik. Hasierako eztabaidetan errekaren berreskurapena eta hirigunearekiko lotura lehentasunezko gai bezala identifikatu ez baziren ere, pieza garrantzitsu bezala indentifikatu da errekaren potentzialtasunaren ondoren . Inguruarekin harremanak sortzeko elementu baliogarri eta herriari aberastasuna ematen dion elementu garrantzitsu bezala alegia.

       

Gaur egun 3 lotura puntu daude erreka zeharkatzeko: egurrezko oinezko zubia, hormigoizko oinezko zubia eta Sabino Arana kaleko ibilgailuen zirkulazioa baimentzen duena. Hala ere, errekaren bi ertzetako bat berak ere ez dauka tratamendu urbanoa herrian eta herriak errekari bizkarra ematen dion itxura ageri agerikoa da. Ez da erreka urbanizatzea proposatzen, herria eta elementu honen harreman naturala sustatzea baino. Hau da, herriko eguneroko bizitzaren parte den elementu bezala ulertu eta bizi dadila. Horretarako, hiriko tramak hau bultzatu egin beharko du beronekin harremana erraztuko duena eta urbanizatua dagoen eta elementu naturalaren bitarteko guneak sortuz. Sabino Arana kaleko urbanizazio proiektuan erreka ezkerraldeko ertzean gune peatonal bat egitea aurreikusita dago eta hau oso positiboki baloratu da.

Arazo honekin identifikatutako puntu beltza

● Errekaren atzealdea Errekarantz ematen duten etxebizitzen atzealdeak ez daude bat ere zainduak eta fatxada trataera izan ordez patio batek izan dezakeen trataera daukate. Ez dago inolako harremanik etxebizitza eta errekaren artean eta ematen zaion erabilera bakarra aparkaleku sarrerarena da eta beraz ez dabil inor bertatik. Egungo egoerak eta bertatik inor ez ibiltzeak Igorreko biztanleak ekiditzen duten gune bat izatea ekarri du, inseguru bezala identifikatzen den puntu bezala identifikatuz.

Garageetara doan jendea baino ez da bertatik pasatzen eta beraz gutxi erabiltzen den gunea izanik tokiak dituen limitazioak ere ez dira horren larritzat autematen. Espazio publikoaren atalean, errekak duen balioaz aritu gara; animaliak, landaredia eta erreka ertzak eskaintzen duen naturarekin harremanetan egoteko aisialdi gune ezin hobea. Erreka ertzaren egungo izaera marginalak, erabilera oso mugatuko gune egiten du eta honek parte-hartzaileen artean segurtasun ezaren sentsazioa areagotzen du. Errekan burutu daitezkeen aktuazio posibleak kontuan hartzeko faktore garrantzitsuak direlakoan gaude. Balio natural handia duen elementuarekin harremana bilatuz eta beronen zaintza guztion ardura dela azpimarratuz. Gune hau hobetzeko ezinbestekoa da inguruko etxebizitzetako biztanleak errekuperazio honen parte egitea, proiektua beraiena dela sentitu dezaten.

proposamenak:

- Hiri nukleoan zehar errekaren ertza garbitu eta egokitu. - Bidehori-aren antzeko ibilbideak errekaren ertzean egokitu

- egungo kolektorearen gainekaldean zubi batetik bestera joan ahal izatea baimenduko duen pasarela bat gauzatu.

6

Page 7: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

       

7

- Hiri tramari jarraitasun bat eman (L. Agirre kaleari elkartzutak diren kaleetan) pasarela horretaraino eta pasoa ahalbidetu. - Urarekin harremana ahalbidetuko duten aisialdi guneak sortu. - Solarium-a futbol zelaiaren ondoan. - “merendero” gunea ziklokros-a egiten den eremuan. - Hondartza eta bainu gunea hormigoizko zubiaren aldamenean. - - solarium junto a campo fútbol,

merendero zona ciclocross que serviría para las comida populares

playa zona puente hormigón

Page 8: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

baratza sozialak: errekaren inguruan egokia izango litzatekeen

beste proposamenetako bat. Bide zaharraren ondoko partzelan

edota herrian egon daitezkeen beste hainbatetan. Honen adibide

Noain herrian gauzatu den adibidea aipatu nahiko genuke;

sentzumenen parkea eta norberak jasotzeko baratzaren bitartez

herriari batasuna, lotura eta batik bat elementu integratzailea

bilakatu bait da: http://www.noain.es/es/visitenos/parque

       

8

Page 9: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p5 Estalitako plaza

Prozezu parte-hartzailean jasotako eskari garbienetako bat euri egunetan espazio publikoaz gozatu ahal izateko aukera emango lukeen aterpe bat da. Eskaera hau azken aldian herri askotan egin izan den eskaeretako bat izan da eta beronen gauzatzearekin batera proposamen interesgarriak gauzatu direlarik. Eskola eremuan jarri berri den aterpeak eskari honi erantzuna ematen dio. Oso positiboki baloratzen delarik bai aterpea bera eta baita bere baitan jarri diren mahai eta aulkiak.

       

proposamenak:

Aterpe honen proiektua hobetzen lagundu dezakeen proposamen bezala; egun eguzkitsuetan argiztapen eta bero larregirik egon ez dadin lagunduko duten landare parrak landatzea proposatzen da.

9

Page 10: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p6 Ekipamentu kolektiboak Tailerretan parte hartu dutenen ekipamendu kolektiboen inguruko analisia gogobetekoa izan da. Gazte eta nerabeen kolektiboa izan delarik ekipamenduen inguruan gabezia duela identifikatu den bakarra. Ez bait dute elkartu eta beraien ekintzak burutzeko toki aproposik. Gabezia honi aurre egiteko erantzun bezala, gazteek local partikularrak alokatzeari ekin diote. Herrian gero eta zabalduagoa den joera honen hedatzea ekiditze aldera, interesgarria izando litzateke gazteentzako egokia litzatekeen eta lokal bat egokitzea. Azpizatiketa eta elkarbanatzen diren espazioak onartuko zituzkeena eta beraz gazteen isolamenduari aurre egingo liokeena. Nerabeen kasuan (12-17 urte arteko gaztetxoak), errekurtso ekonomikorik ez duten kolektiboa izaki, gaztetxoko bat herrian planteatzea litzateke egokia. Gazteak elkartu, eta berauen gustuko joku eta teknologiekin ekipatua legokeena (bideojokoak, ordenadoreak, interneterako konexioa, sukaldea,… Batik bat aisialdiari lotutako alternatibak erakutsiko dizkien dinamizazioarekin. Urretxu, Orozko edo Gatika bezalako herrietan mota honetako iniziatibak hartu izan dira eta oso harrera ona izan dute gazteen artean. Zentzu honetan administrazioak, edozein herritan adineko pertsonei “jubilatuen etxea” bezalako ekipamendua eskaintzen zaien bitartean, espreski gazteentzako den ekipamendurik egokitzen ez duela ohartu behar da. Gazteak bait dira diru iturririk ez eta kontsumoari lotuta ez dagoen elkartzeko gune baten premia handiena dutenak. Ekipamendueri lotutako beste eskarietako bat auzoetan bertako biztanleak elkartzeko lokal txiki baten beharra da, Santza Lutzia auzoan dagoen eta Intxaurbizkar elkarteak gestionatzen duenaren tankerakoa. Ez lirateke zertan handiegiak izan, elkartzeko gune bat izango bait lirateke. Auzotarren harremantzeko eta erreferentzia puntua, taberna edota etxe partikularretara joateko beharrik gabe.

       

proposamenak:

- Elkartzeko lokal txiki bat auzo bakoitzean, auzotarrek gestionatutakoa. - Gazteak elkartzeko gunea, elkarbanatutako baliabideak (taberna, eszenatokia, sukaldea, komunak,…) eta talde ezberdinentzako txokoak konbinatuko dituena. Lokal hau gauzatzeko grabazio estudio zaharra proposatu da.

BAÑOS

COCINA

ES

CE

NA

RIO

TXOKO 1 TXOKO 2 TXOKO 3

TXOKO 4

TXOKO 5

TXOKO 7 TXOKO 6

ESPACIOPOLIVALENTE

TXOKO 8

TXOKO 9

- gazte-txokoa. Erabilera gabeko eraikin bat identifikatu da pergola plazaren aldamenean, kokapen ezin hobea duena herriaren zentroan eta era berean inguruari bizitasuna emateko balioko lukeena..

- Ikasketa gela, Lehendakari Agirre 2-8 etxepeetako lokal hutsetan. - Hileta zibiletarako lokala.

- Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako harrera etxea (amankomunazgo mailan) - merkatua: herriko produktuak saldu ahal izateko.

10

Page 11: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p7 Lehendakari Agirre etorbideko urbanizazioa Parte-hartze prozezuko eta kaleko lanaren berehalako ondorioetako bat Lehendakari kalearen izaera aldatzearen beharra da. Orain 2 urtera arte CN-240 errepidearen parte zena baina saihesbidea ireki zenetik izaera urbanoago bat hartu beharko lukeena. Zalantzarik gabe, interbentzio honek informe honetan jasotzen dire hobukuntza ugari jasoko lituzke.

Interbentzio proposamenak irudikatzen duen maketa aztertu ondoren, ondorengo erreflexioa egiten dugu:

- Positiboki baloratzen da bidegorria. - Espaloi berrietan parterre berdeak ezartzeko ideia oso positibotzat hartzen da, txosten honetako lehenengo ondorioaren ildoan doalarik, espazio publikoa landarediaren presentziarekin humanizatzea alegia. - Lehendakari Agirre kaleari elkartzutak diren tarteko kaleak peatonalizatzea ere oso positibotzat hartzen da, auzotarrak elkartuko diren guneak sortzeko ideia ere erakusten duelarik. Espazio hauek berauen erabilera erraztuko luketen hiri altzari egokiz hornitzea espazio hauek bizitza ziateko giltzetako bat izango dira. Aurrez aipatu den bezala egun inseguru bezala identifikatzen bait dira. - Arratia errekaren ezkerraldeko ertzean oinezko paseoaren proposamena: Ideia honek erabat erantzuten dio elementu natural hau herrian txertatu eta elementu egituratzaile izateko ideiari. Erreka ertzak paisajistikoki berreskuratzeko ideia garbia ere erakusten du proiektuak, egun zaindu gabe daugoen landaredia berreskuratzearekin batera. Honekin batera hormigoizko oinezko zubiaren parean dagoen errekarako jaitsiera ere oso positibotzat hartzen dugu, tailerretan ere gune hau horretarako aproposa izango litzatekeela aipatu bait zen.

- Kale honen behin betiko proposamena lantzen denean oso garrantzitsua izango litzateke kale perpendikularrek errekarekin duten harremana aztertu eta gauzatzea. Honek erreka eta kalearen arteko jendearen joan etorria areagotuko bait luke - Lehen analisi honetan eztabaidagarria ikusten dugun puntu bakarra proposatutako aparkalekuen proposamena da. Elexalde kalearen atzealdekoak arazo gutxiago dituela iruditzen bazaigu ere, etorkizunean emakumeek ekidituko zuketen gune bat bilakatuko gaudelakoan gaude. Zubi berriari jarraiki planteatu denak aldiz ez du herriaren jarraitasun urbanoa lortzen lagunduko eta gure ustetan gaur egun utzik dagoen orube pribatu berde honek horretarako balio beharko luke. Espazio pribilegiatuegia dela deritzogu aparkaleku erabilerarako (herriaren erdian eta erreka bazterrean), kotxeen erabiltzaileek baino ez bait dute toki honetaz gozatuko (herritarren erdiak baino gutxiago). Egia bada ere, behin kalea oinezkotuta aparkatzeko hainbat plaza galtzen direla, interesgarria litzateke beste erabilera batzuk baldintzatuko ez lituzkeen beste aukera batzuk aztertzea aparkaleku funtzioa betetzeko. Aparkalekutzat proposatzen den orube hau toki ezin hobea delarik merkatu bezalako ekipamendu kolektibo batetarako. La Brecha-ko merkatu zaharra edo Bilboko Arenaleko “tingladoen” antzerakoa. Honek herriko nekazariei merkatu erabilera izango lukeen salmenta puntua eskaintzeaz gain beste erabilera batzuk ere ahalbidetuko bait lituzke.

Aipatutako guztiarekin, proosamen hau gauzatzeak herriko espazio publikoan, Lehendakari Agirre eta Olabarri auzoaren arteko lotura, errekarekin harremana eta oinezko zein bizikleten ugikortasunean onura aipagarriak; izango dituelakoan gaude.

       

11

Page 12: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

Inguru honekin erlazionatutako puntu beltzak

●Lehendakari Agirre kaleko lurpeko pasabideak kale horren bi aldeetako espaloiak

komunikatzen ditu, CN-240ak herria zeharkatzen zuenean muga garrantzitsu eta arriskutsu bat izan bait zen bertako biztanleentzat. Honek herriaren zatiketa zekarrelarik. Errepide nazional honen saihesbidea egin zenetik, kale honek ez du lehen zuen trafiko flujorik eta beraz egungo izaerari egokitzeko premia ageri agerikoa da. Gaur egun herriaren ardatz bilakatu beharko litzatekeelarik. Horretarako ezinbestekoa da alde biak lotuko dituen zebrabideak ezarri eta semaforo bidez oinezkoen segurtasuna bermatzea. Honek lurpeko pasabidearen beharra alboratuko luke eta puntu beltz honi konponbidea eman.

       

Egun pasabide honek argiztapen eta mantenu egokia badu ere eta nahiz eta ez den luzeegia ere, irteerako ikuspegia baimentzen ez digun edozein espazioren segurtasun ezaren sentsazioa sortuarazten du.

Mota honetako pasabideak gure herrietan oso ohikoak izan badira ere, azken urteetan mota honetako pasabideak ekiditzeko joera dago, ez segurtasun aldetik izan dezakeen alde negatiboarengaitik bakarrik, baizik eta irisgarritasun, garbiketa eta mantenu lanek sortzen dituzten arazoengaitik ere.

Kalearen urbanizazio lanei lehen bait lehen hasiera ematea egokiena izango balitz ere, egun konpetentzia eta jabetza arazoak dituela ikusirik lurgaineko pasabideak erraztuko lituzketen zebrabideak marraztea lehentasunezkoa dela deritzogu. Herritar askoren eguneroko bizitza erraztuko bait lukete.

● Luis Urazurriaga kalea

Lehendakari Agirre kalea eta Elexalde zein Andra Mari eliza komunikatzen dituen kale zentrikoa bada ere, kanpoaldeko kale baten izaera dauka; espalien jarraitasunik ez, argiztapen urria,… Gainera espaloi gainean aparkatutako kotxeek oinezkoen pasabidea oztopatzendute.

Kale honek Basauntz auzoko zirkulazio guztia kanalizatzen du ekipamendu publikoekin (osasun etxea, hezkuntzakoak, kirolerakoak) eta herriko biztanle kopuru handi baten eguneroko bizitzan eragina dauka. Parte-hartzaileek gauetan kale hau ekiditzen dutela diote, nahiz eta buelta handiago eman beharra izan. Ibilbide alternatibo bat izatean bertan eragiteko lehentasuna gutxitzen badu ere, Bide zaharrean legez, kasu honek ere duen kokapen zentrala bitarteko, hiriko puntu hauetan interbentzioak egiteko beharra dagoela uste dugu. Espaloi egokiak, argiztapena eta zebrabideak txertatuz. Kale honetarako irigarritasuna hobetzeak jendearen joan etorri kopurua handitzean eragingo luke eta honek txostenean zehar hainbat alditan aipatu den bezala toki bat segurutzat indentifikatzeko kontuan hartzen den faktore positiboan.

12

Page 13: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

● Lehendakari Agirre9-17 barneko kaleak Lehendakari Agirre kaleko 9, 11, 13, 15 y 17 etxebizitzen arteko espazioak lokal ezberdinetara sarrera ematen dion eta kotxe ugarik aparkatzen duen gunea sortzen du. Argiztapena nahiko urria da eta kotxeen presentziak espazioaren kontron bisuala oztopatzen du, honek leku insegurutzat baloratzea dakarrelarik.

Etxebizitzetarako sarrera izanik, ez dago bide alternatiborik eta herritar askori, batik bat emakumeak, etxera joan edo irtetzerakoan inseguru sentiaraztea sorrarazten dio, bakarrik doazenean batez ere.

       

Lehendakari Agirre kaleko proposamen berriak erakusten duen bezala, inguru hau kotxez uzteko intentzioa dago eta konbibentziarako espazioak sortuz bertan. Interbentzioa gauzatu aurretik segurtasunaren faktorea kontuan hartzeak bertako biztanleen eguneroko bizitzan positiboki erangingo du. Irteerarik gabeko kaleak ekiditu, kontrol bisual hobea izan dezan lagundu oztopoak saihestuz edota argiztapen egoki bat bezalako faktoreak helburu hau lortzerako bidean giltza izango direlarik.

proposamenak:

- Kotxeak atera ikuspena hobetzeko.

- Etxebizitzen atzealdearekin konexioak sortu

- Segurtasunaren faktorea kontuan hartu urbanizazioa gauzatzerakoan batik bat

kontrol bisuala bermatuz.

13

Page 14: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

       

p8 L. Agirre – eskola gunea konexioa hormigoizko zubia Lehendakari Agirre kalean kokatutako 3 eta 5 zenbakietako etxebizitzez ari gara. Herriaren ertz batean, zelai eta urbanizatu gabeko eremuz inguratua eta eraikina inguratzen duen ataripe bat izateak, batik bat gauez bertaratu behar duenari eta bakarrik bada are gehiago segurtasun falta itzela sorrarazten dio. Funtzionamendurik ez duten lokal ugariren presentzia are gehiago indartzenduelarik sentsazio hau.

Hormigoizko zubia, Lehendakari Agirre eta eskola gunea zein kirolgunea elkarlotzendituen komunikazio bide erabiliena da. Hala ere, egoki gauzatu gabeko hainbat gune daude ibilbidean zehar eta honek ez du zirkulazioa atsegin egiten.

+ + Egunean zehar oso erabilia den gunea izaki, arazo hau gaueko ordutegira mugatzen da. Ibilbide bat izanik ez dagoelarik puntu beltz bakarra, hori dela eta arazoari irtenbidea jartzea ez da bat ere erraza.

proposamenak:

- Ibilbide guztiari batasun trataera eta entitate handiago bat ematea: espaloi

zabalagoak, hezi arkitektonikorik ez, zoladurari batasuna eman,…

- Lokalen erabilera bultzatu

- Landaredia kontrolatu eta mantenu egokia eman ikuspenean oztopo bat bilakatu ez

dadin.

- Itxitura hormen altuera mugatu gune urbanoan.

- Bizitza sortu: pergolaren inguruan proposatutako gazteentzako ekipamendua.

14

Page 15: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p9 hiri tramaren jarraitasunik ez Hiri tramaren jarraitasun eza, isolatuak geratzendiren guneak, txarto komunikatuak hiri nukleoan,… espazio baten segurtasunean negatiboki eragiten duten faktoreak dira. Errekaren ertzean urbanizatu gabe utzi diren eremuetan identifikatu den arazoa da hau eta baita 28B BOE eraikinean ere. Kokapen hauek inseguru bezala identifikatuak izan bait dira parte-hartzaile guztien artean, batik bat BOE bloke honen erabiltzaileen artean.

● zelaia eta egurrezko zubia Errekak eta Lehendakari Agirre amaierako zenbaki bikoitiek mugatzenduten eremua da. Errepidetik gertuen geratzen den eremua aparkaleku bezala erabiltzen da eta gainontzekoa erabilerarik gabeko zelaia. Hori dela eta Olabarrirekin komunkatzenden zubiara heldu ahal izateko bidea da. Gunearen bakardade eta gune erresidentzialetik horren urruti egote horrek parte hartu duten gehiengoak batik bat gauez ekiditzen duten gune bilakatzendute. Argiztapena ere urria da, zelaian zein aparkalekuan eta baina errekaren beste aldean ere. Ibilbide alternatibo bat egoteak hormigoizko zubian zehar, zubi hau ekiditzea dakar nahiz eta buelta handiagoa ematera derrigortua egon.

Hiri tramaren jarraitasun ezaren kasu argi baten aurrean gaude. Erabilerarik gabeko orube handi bat herriaren erdian konflikto guneak sortuz.

Kasu hauetan hobekuntza orube hutsetan eraikiz lortuko litzateke, hala ere egungo egoera ekonomikoan aukera hau ez da oso bideragarria

       

Espazio hauen hobekuntza bizitza, aktibitatea eta jende fluxua sortuz lortuko litzateke. Horretarako kirol gune bat proposatzen da inguru honetan ziklo kross-arekin osagarria izango litzatekeena; patinaje edo skate pista bat ( inbertsio gutxirekin, herrian jarritako buzoian jasotako eskaria).

● Olabarri 28B BOE blokea kokapenak hiri tramaren loturarik gabe

utzi uen 2005ean eraikitako BOE bloke bat da. Deskonexio honek, batik bat gauez bertaronekin lotura inseguritate sentsazio handi batekin lotzen duelarik.

Segurtasun sentsazioari ez dio bat ere laguntzen premia izanez gero edonori laguntza eskatzeko aukera askorik ez izateak. Olabarri palaziotik bertara arte zerbait gertatuz gero laguntzeko inor ez dagoenaren sentsazioa aipatzekoa da eta egonezina sortu dezake.

Sorteo bidez etxebizitza egokitu zaien BOE bloke bat izateak arazoa areagotu

egiten du. Jendeak ez bait du bertan bizitzea neurri batean aukeratu. Kasu hauetan bereziki kontuan hartzekoa da eraikinaren kokapenaren ezaugarriak ( kanpoaldeko eremua eta baztertua beste eraikin batzuetatik), honekin bertan biziko diren pertsonen bizitza kalitatean negatiboki eragiten bait da.

Hiri tramaren jarraitasuna bermatzen beti saihatu beharko bagara, BOE-n

kasuan are gehiago. Herri baten izkinan kokatutako orube bat hasiera batean beti izan bait daiteke arazo gune. Taxi eta auzotarrn arteko elkarkidetzarako bitarteko neurriak aztertu beharko lirateke.

proposamenak inguruan bizitza sortzeko: Oinezbideak eta bizikletak saltoak egiten ditzaketen gunean Patinaje eta skate gunea Aisialdiko baratzak Txakurrentzako guneak Proposamen sortzaileen leihaketak Elkarkidetzak taxi zerbitzuarekin.

15

Page 16: Proposamenak - Igorre · proposamenak: 3 Hiriguneko espaloi guztiei jarraitasuna eman. 4 2009ko mugikortasun planeko proposamenak aurrera eraman. Bide zaharra da gure ustetan trataera

                                       

   

p10 erabilera publikoko espazio pribatuen arazoa aztertu

Tailerretan identifikatutako beste arazoetako bat eta lehenengo puntuarekin harreman handia duena, erabilera publikoko espazio pribatuen arazoa da:

       

- Kukuma-ko blokea - L.Agirre inguruko blokea - Olabarri plaza - Torre nº 1 kalearen atzealdeko plaza - Elexalde 47 aurreko plaza

Arazo honen adibide argia Olabarri plazaren azken egokitzeak izan dira, non garageen mantenimendu egokia aurrejarri da plazaren erabilera bultzatuko luketen dotazioen aurretik. Olabarri plazaren azken berrikuntzek interes pribatuaren interesak (garageetara ura sartzea) gainontzeko herritarren interesekin bat ez datozela ageri agerian utzi du: espazio publiko atsegin bat bere erabilera bultzatzen duten elementu egokiekin. Horrelako egoerak saihesteko, espazio hauek erregulatu beharko lirateke. Esapzio publikoaren diseinu eta planifikazioa ez dadakin interes pribatuen eskuetan erori. Izaera eta erabilera gabeko espazioekin aurkitu bait gaitezke herriaren erdi erdian.

proposamenak:

- Era honetako konponbide publiko-pribatuak ekidituko lituzkeen arauak ezartzea herriko arauetan.

- Olabarri plazaren kasuan hiri altzariz hornitzea proposatzen da; ping-pong

mahaiak, futbolinak edota gazteenentzako bideratutako elementuak inguruan hauen hainbat lokal bait daude eta honek beraien arteko harremanak bultzatzen lagundu bait lezake.

línea mion (8-16) de la casa sumalim

Eremu honekin identifikatutako puntu beltzak

● Kukuma. Elexalde 4-6 blokeen pasabidea Urbanizazioa osatzen duten eraikinen arteko

pasabide bat da. Beraz erabilera publikoko espazio pribatua. Txoko eskutu asko dituen pasabide iluna da, nahiz eta lokal komertzial asko egon bertan egun ez da ia komertziorik irekita bertan. Inguru osoa inseguru eta ez atsegin bezala hautematen da batez ere barneko pasabidean. Ezkutatzeko aukera ematen duten hainbat txokorekin.

Hutsik dauden lokal komertzialak edota obran dauden sentsazioa ematen dutenen segurtasun pertzepzio horretan negatiboki eragitendute. Inguru honetan ez dago apenas harremanik bizilagunekin eta beraz ez dago auzoaren parten izatearen sentimenturik ere. Pasabidean lokaleran erabilera bultzatuko luketen negozio edo beste erabilerak aztertu beharlko lirateke. Segurtasun sentsazioan erabakiorra den bizitza faktorea emango bait dio inguruari. Udaletxearekin alokairu merke bat negoziatu eta bertan ikasketa gela bat kokatzeak ekonomikoki kostu handiegia ez duen eta gazteen artean harrera ona izan dezakeen aktibitatea izan daiteke.

propuestas: - Lokal komertzialak aktibitatez beteko lituzkeen estrategiak bilatu:

Udaletxeari lagapenean utzi Gazteentzako lokalak dirulagutnza: alokairua debalde eguneko 12 ordu zabalik egonez gero ikuspena erraztuko luketen ispiluak

16