8
Praktika onen laburpena 1. Naturarekiko bakea 28 2. Ni eta nire lagun guztiengatik 42 3. Haurtzaroaren ahotsa 60 4. Gurasoentzako gunea 74 5. Oinaze eta arrastoak 86 6. Irainen ordez, jolasak 94 7. Begirunea 108

Praktika onen laburpena - Edex · Gaia Ingurugiroarekiko konpromezua. Ekintza mota Udako ihardunaldi intentsibo bi: batetik, udalekua eta bestetik, balio ... Bake heziketa astialdianpraktika

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Praktika onenlaburpena1. Naturarekiko bakea 282. Ni eta nire lagun guztiengatik 423. Haurtzaroaren ahotsa 604. Gurasoentzako gunea 745. Oinaze eta arrastoak 866. Irainen ordez, jolasak 947. Begirunea 108

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:52 PÆgina 26

PlanteaketaorokorrakEsperientziaren ziurpeketaLurrak jasaten dituen erasoakLurraren ingurugiroaren egoerari buruzko munduguztiko txostenak oso ezkorrak dira. Rioko Cimera-nsinatutako akordioak ez dira betetzen eta mendebaldekoherrialdeok lurrak jasan dezakeen baino CO2 gehiagosortzen ari gara.

Azken finean, "merkatu oroaren" gizarteak, lurra, baliabideagortezineko iturritzat edukitzen jarraitzen du. Gainera,hondamendi ekologikoek gizartean kezka larria sortubadute ere, oraindik ere, gehienezko ekoizkortasuna etagehienezko etekinak dira helburu, horren ondorioz,pertsonen eta ingurugiroaren osasuna arrisku bizianjartzen delarik. Burugabekeria izanik ere, ozeanoek,oihanak eta atmosferak, beren burua eraberritzekomugarik gabeko gaitasuna dutela uste dugu.

Europa Mediterraniarra dugu esperientzia honenkokalekua, ekosistema ahula eta tenperatura beroakdituen eremu geografikoa. Eremu honetan, gaur egun,egoera hauxe da: lehorte larria dago; suteak etaeuriteak izan dira; kostaldean, hirigune etaindustriguneen kontzentrazioa gehitzen doa; ur-etorrigutxiko ibaiak kutsatuta ageri dira; barnealdean,jendea gutxitzen ari da; eta azkenik, hirigintza desorekaezberdinak ere ematen dira.

Indarrean dagoen garapen ekonomiko eta sozialarenereduak, bidegabekoa izan ez ezik, herri ezberdinenarteko aldeak ere areagotzen ditu. Eta gaur egungoingurugiroaren hondamendi larri hau horren ondorio da,bai mundu osoan, bai herrialde txikietan.

Beste era batera esanda, Lurrak erasoak jasaten dituherrialdeek eta pertsonek elkar erasotzen dutelako.Hau da, denon ongizatea lortu nahi ez delako, bakarbatzuena baizik.

Umeak eta ingurugiroaUmeek, ingurugiro osasungarri batetan bizitzekoeskubidea dute, eta baita ingurugiro hori zaintzenikasteko ere. Bestalde, etorkizuneko belaunaldiek ere,badute eskubidea ahal den egoera hoberenean dagoenplaneta heredatzeko.

Gure umeei, oso txikitatik, inguru naturala defendatzen,mantentzen eta preziatzen irakatsi behar diegu,printzipio hau, haien hezkuntzako garrantzitsuenetarikobat bilakatu behar delarik.

Esperientzia honetan protagonista diren umeakBartzelona inguruko herrietakoak dira, 60. hamarkadangertatutako garapen ekonomikoaren eta hirigintzagarapenaren eredu diren herriak. Hauek, nahiz eta azkenhamarkadetan gizarte eta hirigintzan aurrerakuntzakizan, oraindik ere hiringuru edo lo-hiri hartzen dira.

Lurralde honetan, umeek, normalean, haien aldamenekoinguruari, herriari edo eskualdeari itxura txarra hartzendiote. Naturari buruz gutxi ezer dakite eta gauzen alde1

NaturarekikobakeaFundació Catalana de l’Esplai (Aisialdirako Fundazio Kataluniarrak egina)

GaiaIngurugiroarekiko konpromezua.

Ekintza mota Udako ihardunaldi intentsibo bi:batetik, udalekua eta bestetik, balioekologiko handiko eremugeografikoetan eginiko kanpaldia.

Hartzaileenezaugarriak Bartzelona inguruko herrialdeetako(Cornellà de Llobregat eta L'Hospitaletde Llobregat) aisialdi zentro hezgarrienparte diren 6tik 8 urtera bitarteko umetaldeak eta 12tik 13 urtera bitartekoneska-mutilak. Hauek, osoindustrializatuta eta nahikodegradatuta dauden hiribarnekoinguruetan bizi dira.

EsperientziaguneaSan Romà de Sau-ko Can MateuUdalekuan eta Pont de Suert-ekokanpamendu basean, Katalunian.

Bake heziketa astialdian praktika onen laburpena 1 29

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:52 PÆgina 28

Bake heziketa astialdian praktika onen laburpena 1 31

Proiektu pedagogiak neska-mutilek parte hartzea lortunahi du, haiek, protagonista diren taldeetan, beren kabuz,ekimenak burutu ditzaten; maiz, sozialki, hiritargoarentzatonuragarri izango diren ekimenak, hain zuzen ere.

EsperientziarengarapenaHarkaitzetako erraldoiarenkondairaSarreraCornellà de Llobregat-en, Mowgli izeneko aisialdi zentrobatetan, Xerinola deritzon ume talde bat dago. Seitikzortzi urtera dituzte eta haietako batzuk, jadanik,aisialdi zentro honetara joaten, lau urte daramatzate:txango, udaleku eta jardunaldi ezberdinetan parte hartudute. Beraz, zentro honetan nahikotxo esperientziadutela esan genezake.

Esperientzia honetako protagonista dira, oporretarakoCan Mateu-ko udalekuan. XVI. Mendeko masia zaharbat da Can Mateu, Sau-ko Pantano ondoan kokatutadagoelarik, Kataluniako erdialdean dagoen baliopaisajistiko eta ekologiko handiko eremu naturalean.

Udalekuan, ume edo gazte talde bat, jagole talde bateklaguntzen dietelarik, elkarrekin biziko dira denboraldibatean - aste bat edo bi. Taldea, "udaleku etxea "deritzonan bizi izango da, hau da, talde handiei ostatuemateko prestaturik dagoen eraikuntza batean.Kanpamenduekiko, udalekuak azaltzen dituenezberdintasun nagusiak honako hauek dira: ostatu

mota eta jardunaldiak naturan erabat murgiltzerabereziki bideratuak ez daudela.

Hala ere, Mowgli izeneko aisialdi zentroaningurugiroaren ezagutze jardunaldiak beti izan ohidira garrantzitsu, baita txangoak egitea eta ingurunaturalarekiko begirunea eta estima izatea. Udalekuhauetan, naturarekin bakean bizitzea bilakatu zenardatz garrantzitsuena.

Xerinola-ko umeek, lehenengo aldiz igaro zituztenhamar egun elkarrekin. Udalekuetara doazen umeguztiak bezalaxe, urduri baino urduriago zeuden:elkarrekin bizitzeko esperientzia egin ahal izango zuteneta, "beti bezala", sorpresak eta zirraraz betetakoesperientzia mordoa.

MetodologiaUdalekuaz bizipen garrantzitsua bezain gozagarriaposible egitearren, jagole taldeak, bere lan hezgarriainteresgunearen metodologia globalaren gainean -dagoeneko sarreran aipatutakoa- egituratzea erabakizuen.

Aurretik helburu jakin batzuk lortzeko bideratu etaantolatu diren jardunaldiak elkarlotzeko, jarrera nagusibi, bat egin ziren. Alde batetik, bake kontzeptua, Pau1izeneko bidaiariaren bidez nor bihurtua izan zena. Bestealde batetik, inguru naturalaren indarra. Irudimenak, Sau-ko Pantanoa inguratzen duten harkaitzetan erraldoiantzeko bat ikusteko ahalmena ematen digunez, Mauricierraldoia bilakatu zen naturaren irudia.

Abiapuntu honetatik, istorioa osatuz joan zen etahorrela, gidatzaileekin burututako naturarenaurkikuntza, txangoak eta beste jardunaldiak istoriobarruan sar zitekeen. Egunak joan ahala, istorioaluzatuz joan zen eta umeak, ikusle hutsak izan ez ezik,parte hartu ere egiten zuten.

Jardunaldiak aurretik antolatuta egon arren,udalekuko funtzionamendua, parte hartzen zutenumeen erantzunei egokitzeko bezain moldakorra izanzen. Esperientziaren planteamenduan, amainuatresna erabakigarria zela kontuan izanik, umeekerakutsi zuten interesak, zera eragin zuen: gidapertsonaiarena egiteko zegoena, Pau bidaiaria, bereprotagonismoa galtzen joan zen, Maurici erraldoiakprotagonismo hori bereganatzen zuelarik. Udalekuanzeuden bitartean, jagole taldeak, hari eroalearieusteko aldaketak prestatzen ari izan zelako, izan zenposible moldaketa hau.

Udalekuan erabakigarri izan zen jardueretako beste bat,eguneroko bizitzari emandako garrantzia izan zen,eztabaida txikiak konpontzea, beldur eta oztopoentzat

30 praktika onen laburpena 1 Bake heziketa astialdian

txarra ikusteko joera azaltzen dute - katastrofeak,hondamendiak -, beren inguruak, hala eta guztiz ere,eskaintzen dieten edertasuna eta sentipen atsegineionurarik atera ezinik.

Bake heziketa eta ingurugiro-heziketaKomunikabideei, eskolei eta botere publikoek hartutakoneurriei esker, azken urteotan, orokorrean, biztanleriarensentiberatasun ekologikoa areagotu egin dela dudaizpirik gabe ageri da.

Hala ere, sentiberatasun honek badu kontraesangarrantzitsurik:

Alde batetik, sentiberatasun horrek ez dakartzabeharrezko diren beste aldaketa batzuk, hau da, gurekontsumo ohiturena eta eguneroko bizitzanbaliabideak alferrik galtzeko dugun ohiturarena ere.

Beste alde batetik, sentiberatasun ekologiko horreninterpretazio ezberdin jakin batek, exotikoa denahandiestea eta hurbil dagoena gutxiestea ekartzen du.

Eta azkenik, gure artean, gizarte osoan hedatzenden kezka dela medio jokatzeko joera ageri da; behinhondamendia gertatu eta gero, honek jendearenganeragiten duen erreakzio hunkikorra sentitu arte ez duezer egiten jendeak.

Kontraesan hauek desagertaraztearren, beharrezkoa daingurugiro eta bakearen aldeko hezkuntzak bat egitea,baita norberekiko, besteekiko eta naturarekiko bakeaelkar lotzen dituen bake kontzeptu integrala eta oroabultzatu ere.

Helburu hezgarriak

Jardunaldi biak (6-8 urte bitarteko umeena eta 12-13 urtebitarteko neska-mutilena) helburu hezgarri bereak dituzte:

Ingurune naturalarekiko sentiberatasuna motibatueta, bereziki, zentzu-garapena, garapen afektiboa etanaturaz gozatzeko gaitasuna akuilatu.

Ingurune naturalari egiten zaizkion erasoekikopentsaera kritikoa eratu.

Baliabideen aurrezteari, birziklatzeari eta berrerabilketaridagokienez, kontsumo ohitura jasangarriak bultzatu.

Ingurugiroarekin kooperatzearren ekintzak bideratzearenbidez, bere iraunarazpena bermatzeko pertsonalkikonpromezua hartu.

Ingurugiro-heziketan estrategiahezgarriakAdierazi ditugun helburu hezgarriak betetzearren,jardunaldi biek estrategia hezgarri berdinak hartu dituzteoinarritzat: murgilketa, amainua eta metodologiaglobalen erabilketa, adibidez, interesgunea etaproiektuaren pedagogia.

MurgilketaEstrategia bi hauek, ingurune naturalean eginiko jardueraintentsiboak ingurugiro-hezkuntzaren elementu osoahaltsua diren ustean oinarritzen dira. Jardunaldiintentsibo hauek, kasu honetan, udalekua edo udakanpamendua izango dira.

Hiritik urrun, eskolako ikasgelatik urrun eta sorozinguraturik, ingurugiroko jardunaldi hezgarrien eragina,hiriko eremuetan gerta daitekeena baino askozindartsuagoa da eta, edonola izanik ere, ingurunenaturaletan bizitzen ohituta ez dauden umeentzakoerabat beharrezkoa da.

AmainuaBeste elementu estrategiko garrantzitsu batek honetandatza, umeen interes eta motibazioak erakartzean etahaiek naturarekiko duten sentiberatasuna aldatzean, hauda, haiengan naturarekiko zaletasuna piztean, egoerakatastrofikoenganako sentiberatasuna ordezka dadin.

Amainua, plazerra, harreman baikorrak eta zentzazioestetikoak bultzaturiko magia (eguzki-sartze bat, lakubat, askatasunean bizi diren animaliak, basokomurmurioa...) abiapuntuz hartzeaz ari gara hemen,beldurra eta mehatxua (suntsipena, kutsadura, baso-soiltzea, lehorteak...) ez bezala.

Honek ez du esan nahi alde kaltegarri edo kontrakoakzeintzuk diren ezagutzeari uko egin behar zaionik,baizik eta naturaren edertasunaz gozatzeko eta bere aberastasun ekologikoa balioesteko, ingurunaturaletan ohizko ez diren esperientzia aberatsakizatea onuragarria dela.

Metodologia orokorrak:interesgunea eta proiektuarenpedagogiaHirugarren elementu estrategikoa, metodologiahezgarri orokorrekin lan egitean datza: interesguneaume txikien kasuan eta proiektuaren pedagogiazaharrenen kasuan. Metodologia hauek, gai hezgarriaskoren elkarlotzea eta ume bakoitzaren garapenosoa aintzat hartzea posible egiten dituzte. Umeek, ipuin eta kondairengatik azaltzen duten interesnaturalaz baliatuz, bizi izango dituzten jardunaldieikoherentzia emango dieten argumentu, istorio edo harieroalean datza interesgunea.

6 Katalanieraz, Pau-k

bake eta Pablo esan

nahi du.

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:52 PÆgina 30

Bake heziketa astialdian praktika onen laburpena 1 33

Lagun maiteok,

Pau naiz eta zera esan behar dizuet: behar dudana aurkitzen ezdudanez, hirian egun batzuk gehiago geratu behar izango dut;pieza atzerrian eskatu behar izango dudala uste dut; beno,behar bezain beste itxarongo dut. Gutun hau idatzi dizuet zuenlaguntza beharrezkoa baitut.

Harkaitzetako Erraldoiaren liburua saldu zidan antigoalekogauzen dendako gizonak, Maurici itzarrarazteko modu batbadagoela kontatu zidan: udako, uztaileko gau batean izanbehar du eta, bertan, naturarekin bakean bizi daitekeen jendeadagoela ageri bada baino ezin izango da gertatu.

Ez dakit Maurici esnarazteko pertsona talde egokia zareten alaez, horrexegatik, erraldoiaren lagunen liburua bidaltzen dizuet,zuetako bakoitzak, erraldoiaren lagun izan daitekeen eta lagundiezaiokeen ikus dezan. Liburuan agertzen diren argibideak ongijarraitu behar dituzue eta, dena ongi joanez gero, gauean,bidaltzen dizuedan fardel hau ireki ahal izango duzue.

Mila esker denagatik! Ziur nago lagunduko didazuela!

Pau

Gutuna irakurri eta gero, umeek, naturarekin bakeanbizitzeak zer esan nahi izango ote zuenari buruzeztabaidatzen egon ziren (animaliak errespetatzea,lurzorura paperik ez botatzea, landareak lurretik ezateratzea...) eta bakoitzak Pauri laguntzeko eta Mauriciesnarazten saiatzeko konpromezua hartu zuen.

Bakoitzak bere liburua hartu zuen. Beren inguruhurbilak zituen alde zoragarri eta eragingarriakdeskubritzeko, animalien eta landareen bizimoduaedota mendiak ezagutzeko pistak zeuden liburubakoitzaren barruan.

Liburua, irudimenerako baliabidea zen hasieran, umeek,erraldoiaren lagun izateko erabili behar zutena. Baina

umeengan natura ezagutzeko grina piztu zuen zerbaitbilakatu zen. Jardunaldi honetan, protagonista ez zen ezPau eta ez Maurici, naturaren aztertze bera baizik, naturabehatzeko interesa eta harekiko maitasuna.

Liburua, beraz, paisaiarekiko sentiberatasuna garatzeko,eta alde eta egoera baikor eta ezkorrak ezagutzekobaliabide ona izan zen.

Can Mateu-ko ingurunetan, medio ezberdin askodaude (basoak, zingirak, ibaiak, urtegiak, landak...).Paisaiako elementu ia guztiak estetikoki oso ederrakdira, baina ederra ez zen elementu baten bat ere errazantzeman zezaketen umeek, adibidez, etxetik urrunegiez zegoen uharra zekarren erreka bat.

Biharamunean, neska eta mutil bakoitzak, naturangustuko ez zuenari buruz bere ideiak adierazi zituen,paper batean eta subjetiboki. Geroago, talde osoarekin,marrazkiak eta collagearen bidez, "denok nahi dugunnatura" horma-pintura batetan gauzatu zuten.

Azkenik, ume taldeak batzar bat egin zuen hitzen bidezgehien eta gutxien gustatu zitzaiena adierazteko eta,elkarrekin, honako ondorioak atera zituzten:

"Zikintasuna ez dugu gogoko arrazoi hauengatik: urakutsatzen du; paisaia itsusi dago; landareek ezin dutearnasarik hartu; animaliak, ura edanez gero hil egindaitezke eta gutxi geratuko litzateke, eta gutxi geratuzgero, ez dugu zer janik izango... Ur guztia kutsatutabadago ez dugu ur gehiagorik izango; ura kutsatutaegonez gero animaliak eta landareak ezin dira bizi, eztagizakiak ere."

Udalekuan egunak joan ahala, Xerinola taldeak, Paukgutunen bidez proposatutako zenbait jardunaldi burutuzituen (jokoak, ingurua aztertzea, tailerrak, txangoak...).Jardunaldi hauetako bik, harrera berezia izan zutenumeen artean.

32 praktika onen laburpena 1 Bake heziketa astialdian

irtenbideren bat aurkitzea eta trebetasun berriak ikastea,alegia. Mundua irudimenaren bidez ulertzen zenez gero,beste umeekiko eta jagoleekiko harremanak, orekamantentzeko baliagarri izan ziren.

Interesgunea Motxilak lepoan zeramatzatela eta autobusez egindakobidai luze baten ostean, taldea, udalekua okupatzekoprest zetorren Can Mateu-ra. Ezin igarri, baina, gertatukozitzaien guztia...

Iristean, zerbait koloreduna ikusi zuten etxe ondoan. Zerzen jakiteko lasterka batean hurbildu ziren: puskatutazegoen globo bat zen. Saskian, maleta bat, gutun bateta liburu zahar bat aurkitu zituzten.

Gutuna irakurtzeari ekin zioten eta halaxe zioen:

Lagun maiteok,

Nire izena Pau da eta oso gustuko dut gora eta behera ibiltzeaeta leku ezberdinak ezagutzea. Gaur, Sau-ko Pantanoa eta bereingurua deskubritzen hasi nahi nuen, baina lur hartzerakoannire globoak matxura bat izan du, gas banatzailearen pieza bathondatu egin zait eta behar beharrezkoa dudanez, hirira joanbehar izan dut haren bila.

Bisitatzen ditudan lekuetatik kondairak ditut gogokoen. Oraindela asko erosi nuen liburu hau antigoaleko gauzen dendabatean: duela urte asko hemen, Sau-n, gertatu zen istorio batkontatzen du. Haitzetako Erraldoia du izena. Maurici, SantRomà de Sau herria babesten zuen erraldoi oso atsegina zen...,baina hobe izango da zuek irakurtzen baduzue, oso polita da.Oso gustukoa izango duzuela espero dut. Asko gustatukolitzaidake piezarekin arin bueltan izatea eta Sau-ko inguruneazuekin ezagutzea.

Pau

Gutun hain interesgarri hura irakurri ondoren, deneknahi izan zuten liburua irakurri. Haitzetako ErraldoiarenKondairak zera zioen:

Bazen behin erraldoi bat Maurici izena zuena. Sau-ko haranean bizi zen eta oso atsegina eta alaia zenmundu guztiarekin. Oso jostakorra ere bazen eta,batzuetan, pixka bat bihurria.

Oso txikia zenetik, bere amonek eta izekoek behineta berriz esaten zioten Mauriciri sekula ez zuelaloak hartu behar, zeren eta, loak hartzen bazuen,zerbait izugarria gerta ziezaiokeen.

Maurici, Sant Romà de Sau-ko, haraneko antzinakoherri baten babeslea zen. Haizeak gogor jotzen

zuenean, berak, herria bere sorbaldarekin babestenzuen; sute bat bazegoen, korrika joaten zen ibaikouraz itzaltzera; euri asko egiten bazuen, euritakoizugarri bat bezalakoa zen herri osoarentzat.Txingorrak akabatuko zituen uzta bat baino gehiagoere salbatu zuen eta!

Sant Romà de Sau-ko jendea erraldoiarekin osopozik zegoen eta Mauricik haiengatik egiten zuenguztia era berezi batean eskertu egin nahi izanzioten. Horrela, denetarikoa zuen festa bat antolatuzioten: oturuntza on bat, dantzaldia eta lurraldehaietan inoiz ikusitako su apainak.

Hodeiek ez zuten oso gogoko izan su apainendanbadak. Hobeto esanda, ez zitzaien bateregustatu. Gero eta gehiago haserretzen joan ziren etaazkenean, ekaitz izugarria bota zuten, apurka-apurka, herriko etxe guztiak urez gainezkaegoteraino. Jendea, kalera irteten zen etsita etaMauricik txikiak eta handiak hartu eta sorbaldagainean jartzen zituen Can Mateu-raino eramateko,leku garaiagoa zelako eta horregatik, urak ezingozuelako gainezka egin han.

Maurici aurrera eta atzera zebilen jendea eramaten.Herrian inor ez zela geratzen uste zuenean pixkabatean eseri zen atseden hartzera. Baina egiaesateko, herrian bazegoen oso izututa zegoen sendibat. Horren izututa zeuden, non aita, ama eta hiruumeak kaiza handi baten barruan ezkutatu ziren.

Mauricik, konturatu ez zenez gero, horren nekatutazegoen non loak hartu zuen. Horrela, ametsetanzegoen bitartean, astiro-astiro harri bihurtzen joanzen. Hodeiek, egin zutena damu egin zitzaienez,izuturik zeuden sendikoak bost zuhaitz liluragarribihurtu zituzten: arte bat, pinu bat, zumar bat, haritzbat eta makal bat.

Eta oraindik, gaur egun, Sau-ko inguruetatik ibilaldianbazoazte, zuhaitz horien itzalak gozatu ahal izangodituzue. Eta harkaitzetarantz begiratzen baduzue,Maurici etzanda ikusi ahal izango duzue.

Neska-mutilei zirrara sartu zitzaien kondaira zela bideeta gaiari buruz hitz egiteari luzaro ekin zioten.

Baina, biharamunean, izugarrizko sorpresa hartu zuentaldeak Can Mateu-ko gutunontzian XerinolarentzatPauk agindutako gutun bat zegoela ikustean. Halaxezioen:

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:52 PÆgina 32

Papera birziklatzeko tailerra Arratsalde euritsu bat izan genuela eta, umeak gelabatetan elkartu ziren paper koloreduna egitearren,berrerabilketaren kontzeptua lantzeko asmoz, noski.Aurreneko pausua, egunkari zahar mordo batekin zatitxikiak egitea izan zen. Geroago, ume bakoitzak, bakarka,baina beti ere jagoleen laguntzarekin, paper oreaprestatzeko prozesuan parte hartu zuen, koloranteahautatu eta horri itxura emateko prentsatu ere egin zuen.Ume batzuek papera ornatzeko elementu naturalak bilduzituzten - landare bizirik ez hondatzea kontuan izanik-.

TxangoaMendi hurbil batera egindako txangoa, interesgunekoelementuekin girotuta egon zen. Honela, bakoitzarenhobetzea irudimenaren elementuekin elkarlotzea posibleizan zen inguru guztiz naturalean. Ibiltartea umeengaitasunetan pentsatuz erabakia izan zen baina nagikeriaeta neke apur bat gainditzera behartu ere egiten zituen.Hala ere, naturaren adierazgarri zen Maurici erraldoia,nabari zen kontestu naturalarekin elkarlotzera laguntzenzuten aurkikuntza txikiak, errazago egin zuten ibiltartea.

Zailagoa zen tarte batean, adibidez, "erraldoiarenmalkoak" izenez ezagutzea erabaki zena aurkituz joanziren umeak eta honek, oztopoa gainditzeko motibatuzituen. Ñabartu behar dugu, hala ere, bakoitzarenahaleginak, helburu soil bezala ere, bazutela garrantziahandia. Txangoaren helburura iristea, Sau-koPantanoaren eta inguruaren gainetik dagoen harrizkoplataformara iristea, nahiko zirraragarria izan zen etaumeek ere oniritzi zioten.

Udalekuaren amaiera hurbil zegoela, Maurici erraldoiak,Xerinolako taldeak natura maite zuela ikustean, birritanesnatu eta ohar bi utzi zizkien. Lehenengoan, txangoak

egiteko aholkutxoak ematen zituen. Azkenengoa, aguresateko eta eskainitako laguntza eskertzeko oharra zen:

Xerinolako neure lagunok, Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet zeren etanaturarekiko adierazi duzuen maitasunarekin, egun pare bitan niesnatzea lortu duzue; zuek Can Mateu-n izatea oso onuragarriaizan da niretzat. Zuek bezalakoak diren neska eta mutil taldeasko etortzea espero dut. Lagunak eta natura orain maitedituzuen bezala beti maite ditzazuela gustatuko litzaidake.

Eskerrik asko denagatik,Maurici

Esperientziaren ebaluaketaUdaleku batetan interesgune bat izanda bizitzeak,besteak beste, honako abantaila hauek izan zituen:

Umeen motibazioa areagotzeko balio izan zuenjardunaldiak egiterakoan eta haietan aktiboki partehartzerakoan. Haientzat, amainagarriagoa izan zen, etajagoleek proposatu izan balute baino, beren buruakprotagonistago zirela sentitu zuten Maurici erraldoiarenlagun izateko, ingurua deskubritzen zutela.Jardunaldiek zentzu gehiago dute umeentzako, egitehutsarengatik egiten ez direlako, baizik eta, aurretik,interes bat, gogoeta bat eta erabaki bat izan direlako. Umeek irakurtzeko duten interesa zuzenean

akuilatzen da, gutunak hartu eta oharrak aurkitzean. Inguruarekiko harreman sendoak sortu ziren, zeren

eta mutilek eta neskek, Sant Romà de Sau-koantzinako herriko kanpandorrea eta Maurici etzandazegoela ematen zuten harkaitzak in situ ikustekoaukera izan baitzuten. Lurraldeko kondaira bat osoargi ezagutzera eman zen eta umeen irudimenaakuilatu zen. Ume askok azkeneko eguna balioestenzuten: "Udalekuan gehien gustatu zaidana Mauriciezagutzea izan da".

Bake heziketa astialdian praktika onen laburpena 1 35

Ingurugiroarekin bakeanSarreraL'Hospitalet de Llobregat Bartzelonako ingurunemetropolitarrean kokatuta dago eta Kataluniako bigarrenhiri jendetsuena da. Bertan, Xixell izeneko aisialdizentroan, 12-13 urte bitarteko neska-mutil talde batdago, Estels izena duena.

Esperientzia honetako talde protagonistak ibilbide luzeaegin du erakunde honen barnean. Esperientzia,Aigüestortes-ko Parke Nazionalaren eta Sant Maurici-renondoan dagoen uda kanpamendu batetan egin zen.

Neska-mutilek ia hamaika egun eman behar zituztenhan, paisaia subalpetar batek, berezkoak dituenelementu naturalekin batera (basafauna, basaflora,geologia, nekazarien bizimodua,etab.) osatzen dueninguru zoragarri eta ez-ohizko batetan.

Hasieratik, esperientzia burutzeko, kanpamenduosasungarri eta ekologiko batetan pentsatu zen.Antolatutako jardunaldiak ingurugiroarekin zerikusiazuten eta natura lehenengoz eta zehazkiro ezagutzeaposible egiten zuten.

Antolamenduari buruzko gai batzuetan neska-mutilenparte hartzea motibatzeko eta haiek protagonistasentiaraztearren, irteera-eguna iritsi baino egun batzuklehenago, kanpaldia prestatzeko hiru batzaldi eginziren. Parte-hartzaileen erantzuna eta jarrera nahikoonak izan ziren.

Kanpaldiaren garapenaKanpaldia instalazio latzetan, ia robinsonenakmodukoetan egin zen baina osasun eta segurtasunazpiegiturak nahikoak ziren. Esan beharra dago, taldehau ingurugiroari buruzko ekintzekin nahiko motibatuazegoela: "Etxean papera eta plastikoa berziklatzenditugu... Guk erabiltzen ditugun garbiketa produktuakekologikoak dira..."

Naturan murgiltzearen proposamenak zeharo poztuzituen. Ingurugiroa deskubritzeko ekintzak etalankidetasun ekintzak batzen zituen:

Txori janlekuak egiteko tailerra

Sendabelarren tailerra

Arrain-haztegi batera eta ugabereen ernalketa zentrobatera bisitak egitea

Parke Nazionalean zehar ibilbide bat, parkekozaindariekin batera lankidetza ekintzak antolatzea etalurraldeko tontor bereizgarrienetariko bat igotzea

Txori janlekuak egiteko tailerraLurraldeko hegazti nagusiak behatu eta ezagutzearren,taldea beste bost taldetan banatu eta hauek, janlekuakeraiki zituzten, gero, hegazti gehien egon zitekeen lekuestrategikoetan jartzeko. Eraikuntza prozesuak, umeguztiek erabiltzen ohituta ez zeuden aroztegietakolanabesak erabiltzea beharrezkoa egiten zuen(trontzalaria, zulatzailea, mailua). Honek, dudarik gabe,umeak oraindik motibatuago egotea lortzen zuen etaesku-trebetasun ezberdinak eta delikatuak garatzeralaguntzen zieten.

Aldi berean, a posteriori egindako behatze prozesuajardunaldiaren barne sartzen zen eta honek, janlekuenerabilgarritasun praktikoa baieztea posible egiten zuen.

Sendabelarren tailerraNaturarekin zerikusia duen beste jardunaldi bat sendagaitradizionalen elaborazio prozesua izan zen. Horrela,lurraldeko basaflorari buruz ikasi ahal izan zuten umeek.Min eta gaixotasunak sendatzeko gure aitona-amonekerabiltzen zituzten teknikak zerikusi gutxi zuten gaurkobotiken konplexutasunarekin. Tailerrak, ia neska-mutilenzentzu guztiak jarri zituen martxan:landareak zeudenlekuetan kontu handiz behatu eta miatu zuten; loreenehundura ukitu zuten bere ezaugarri nagusiak zeintzukziren zehazteko; funtsezko substantzia usaindu zutenbere ezaugarriak deskribatzeko eta, ausartien zirenek,lore aromatikoenen zaporea dastatu zuten.

Arrain-haztegira eta ugabereenernalketa zentrora eginiko bisitaJardunaldi honek, animali biren birpopulazio sistemeiburuz aditzera eman zion taldeari. Animali hauek,amuarraina eta ugaberea, Pirinioetako ibaien urarenosasungarritasuna eta garbitasunaren adierazle dira.

Bisita honetan, taldeak, Pirinioetako ibai kataluniarretakougabereen ernalketa prozesuari buruzko bideo batikusteko aukera izan zuen. Ugabereen populazioarenmurriztapenean eragina izan duten faktoreen berri izan zuten (jarduera industrialen gorakada, urbazterretan

egindako isurkin kutsagarriak...). Ibaien osasungarritasunaeta bertako basafauna ibai inguruetan berreskuratzekoHerri Administrazioak martxan jarri duen prozesuariburuz ere jakin ahal izan zuten.

Ernalketa zentroetan neska-mutilek amuarraina etaugaberea zuzen-zuzenean ezagutu zituzten. Taldeak,amuarrainen ernalketari zuzenduta zeuden igerilekuetannabari zen aktibitatea arreta handiz ikusi zuen. Urtegibakoitzeko milaka amuarrain zegoen, zituzten neurria etaadinaren arabera banandurik. Honek gazteen jakinminaerakarri zuen eta amuarrainen etengabeko mugimendueibegiratzeari luzaro ekin zioten.

34 praktika onen laburpena 1 Bake heziketa astialdian

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:52 PÆgina 34

36 praktika onen laburpena 1 Bake heziketa astialdian

Ugabereei egindako bisita ere interesgarria izan zen.Azalpena entzun baino lehen, taldeak animali hauetakobat ezagutu zuen, zentroko laguntzaile bati esker.Ugaberearentzat xerak eta laztanak baino ez zirenegon. Ikusi ahal izan zuten beste ugaberea, berebeharrak egokitasunez betetzen zituen urtegi artifizialbatetan zegoen. Puça2 izena zuen animaliatxoarentamainak umeen harridura eragin zuen: 7

"Oso handia da!!!"

"Bai, eta gainera oso bizkorra da, oso ondo egiten duigerian".

Dudarik gabe, Puçak denak begira zituela bazekien etaagurren eta oihuen artean etengabe egiten zuenigerian bere urtegiko zirrikitu guztietatik.

Bisitarako planteatutako helburuak erabat burutuakizan ziren. Kutsadurak eragindako animalienpopulazioaren murriztapenaren adibide konkretu batzuzen-zuzenean ezagutzeak, kutsadura industrialareneragin kaltegarriak hobeto ulertzen lagundu zien.

Parke Nazionalean egindako ibilbideaAigüestortes-eko Parke Nazionalean zehar ibilbide bategiteko aukerak taldeko kideen artean sortu zituenerantzunak zeharo baikorrak izan ziren. Batzuek,Parkeari buruz zerbait entzunda bazuten dagoeneko,beste batzuek noizbait han izanak ziren, baina denakzeuden ibilbidean zehar proposatu zizkieten jarduerakegiteko irrikitan: lurraldeko tontor bereizgarrienetarikobaten igoera burutzeko eta parkeko zaindariekin bateragarbiketa ekintzetan laguntzeko.

"Zer ordutan irtengo gara?" galdetzen ziguten neska-mutil batzuek, igurika.

"Gaur arratsaldean mapa kontuan hartuz ibilbideaantolatu behar dugu. Komeni da, grafikoki bada ere,egun bi hauetan egingo dugun ibilbidea ezagutzea"azaltzen zuen jagoleak zalantzak argitzearren.

Ibilbidea talde osoarekin antolatu zenean, gazteguztiak irteteko irrikan zeuden, gehiago itxaron ezinik.Lehenengo eta behin, ibilbidea egiteko proposamenbiak azaldu zitzaien: ingurugiroaren aldeko ekintzaegitea (Aigüestortes-eko Parke Nazionaleko atal batengarbiketa), Parkeko arduradunen laguntza etakonpromezuarekin, alde batetik. Eta beste alde batetik,Gran Tuc de Colomers, 2940 metroko tontorrerainoheltzearen erronka.

Taldeak ibilbideak egiten eta tontorrak igotzenesperientzia bazuela esan beharra dago. Gehieneknahiko gertu zeudela eta proposatutako ibilbide

laburra burutzea denen esku zegoela duda izpirik ezzegoen. Jarduera honen zailtasun bakarra zera zen:taldeko hamaika lagunek besterik ezingo zutela igoeraegin, jagole biren laguntzarekin, zeren eta igo eta gero,gaua igaro behar zuten tontorreko gordelekuan,pertsona kopuru jakin batentzako beste lekurik ezzegoen. Beraz, aipatutako jarduera ezberdinak egiteko,taldea banandu beharra zegoen.

Jagoleak, taldeko gehienek tontorrerainoko igoerasaiatzea nahiago izango zutela aldez aurretik erebazekiten. Horrela izanda ere, hasierako aldea ez zenhorren neurrigabea izan. Taldeko bederatzi kidek berenburua aurkeztu zuten borondatez Parkeko garbiketa

Bake heziketa astialdian praktika onen laburpena 1 37

jarduerarako. Baina orduan ere, besteetariko bostgehiagok etsi behar zioten tontorrerainoko igoerari.Neska-mutilek zozketa bat egitea erabaki zuten etajagoleek erabaki horri oniritzi zioten, jarduera honetaninteresatuta zeuden gazteen maila fisikoa antzekoazela uste baitzuten.

Gazteen larritasuna eta tentsioa gora zihoazen. Zozketaegitea eta emaitza onak edo txarrak onartzeabeharrezkoa zela uste zuten denek. Zozketa egin etagero, espero zen bezala, baztertuak izan ziren bostgazteek beren etsipena adierazi zuten. Haietakobatzuek, gorde ezin izan zuten malkoren bat isuri zuten.

Taldeko besteek, bai Parkeko garbiketa egingozutelako, bai tontorreraino igotzeko aukera izangozutelako pozik zeudela, nahi zutena egin ezin zutenekinsolidario egin ziren. Egoera hauetan, adin honetakogazteekin, bihozmina nagusitzen da eta momentulatzak bizitzen dira. Taldekide askok, ez-ohizko jarreralagungarriak adierazi zituzten. Bat batean, genero etapertsonalitate ezberdintasunak ahaztuak izan ziren etabenetako laguntasun eta elkar-ulertze erakuspenakbegibistakoak izan ziren.

Oraindik ez zen bukatu, ordea. Zozketa egin etageroxeago, telefono dei batek, hurrengo gauean,gordelekuan pertsona bi gehiagok geratu ahal izangozutela jakinarazi zigun. Honek, bost gazteetako zeintzuktaldean berriro sartu ahal izango zuten erabakitzeazekarren. Taldeko arduradunak bostekin hitz egin zuen,zozketak zekarren larrialdia berriro igaro beharrean,denon artean pentsatzea eta erabaki bat hartzea hobeizango zela esanez. Bost gazte haien elkar mintzatzekogaitasuna eta denon artean ados egotera heltzeko izanzuten ahalmena benetan miresgarria izan ziren.

Begirunea eta elkar-ulermena nagusi izan zirenhartueman garbi hartan, Jesusek, begietan malkoakzituela, halaxe zioen: "Niri tontorreraino iritsiko nintzelapentsatzeak poz handia ematen zidan". Eta era berean,Xavik, zintzotasunez, hala zioen: "Nik, behintzat, nireetxean Mendigoizaleen Taldeko kide garenez, tontorhau igotzeko aukera gehiago izango dut. Beraz,kanpoan geratzeak ez dit axola". Adriàk, hau esanezamaitu zuen: "Jesusek, tontorreraino igotzeko gogobizia du, eta Albertok gaindegiak zer diren jakitea nahidugu. Beraz, Gran Tuc de Colomers-eko taldean sartubehar diren pertsona biak Jesus eta Alberto behardutela izan uste dugu".

Oro har, ulerkortasuna eta elkar-ulertzeko ahalmenariburuzko ikasbidea eman zuten eta bai jagole taldea, baibeste kideak, harrituta eta mirestuta geratu ziren. ParkeNaturaleko ateetan hasita, Boí izeneko herrirantzegingo zen ibilbidea. Hara iritsi bitartean ikus zitekeen

ibiltartea, mendizerra altuen arranditasuna etahanditasunaren erakusle da. Txunditurik etataldelanean, gertaldi garrantzitsu guztietan bezala,taldea Parkean barneratuz joan zen.

Lehenengo bidaldia, Sant Nicolau ibaiaren beheranzkobide lasaia jarraituz egin zena, azkartasunarenberritzaile izango balitz legez, jarraikortasunez etaerritmo onean burutu zen. Esandako orduan heldubehar ginen kanpamendu basera, zeren eta arratsaldeahasi orduko, taldea, proposatutako erronka biakegiteko banatu behar baitzen. Espedizio garrantzitsubat izango balitz legez, tontorreraino igoko zuenjendea, motxilak hartzen hasi zen.

Taldeak aurrera egiten zuen. Beraiekin, gazte bakoitzakidatzitako eskaintzez betetako zutoihal batzeramatzaten. Zutoihala, tontorrean utziko zuten etaetorkizunean, beste ibiltari batzuk hara igotzean,neska-mutilen heroitasunaren berri izango zuten. Ezzegoen presarik. Edozerrek merezi zuen momentubatez gelditzea eta jagoleak edozer horren zergatiaazaltzea. Txori batek, bere kantuak, zuhaitz batek,haize boladak, uren gardentasunak..., naturari ezzegokion soinurik ez.

"Hau bai ona!!! Zoragarria da!", esaten zuen Octavik,liluratuta, paisaia begiestean. Eta Raülek gaineratu:"Hiriak existitzea ere, gezurra dirudi! L'Hospitalet?Hemen ez dago zaratarik, naturaren hotsa baino ez".

Gran Tuc de Colomers tontorra jadanik antzemanzezakeen. Denek, jagoleak euren artean, gora begiratzenzuten, mirestuta. Benetan, hamahiru neska-mutil haiek,ausartak behar zuten izan erronka hura saiatzeko,gizagaineko mendi hari aurre egiterakoan, beren limitepropioak gainditzeko kementzen zituen erronka.

Zazpi eta erdietan gordelekura iritsi ziren.Taldearenaberastasunaz gozatzeko une egokia zen, gogaikarri izanzitekeen inolako tresna teknologikorik gabe; gauekohamarretarako guztiak zeuden euren lozakuetan.Hurrengo egunean goizaldean jaiki beharra zegoen, bosteta erdietan, tontorrerainoko bidea luzea eta desnibelgogorrekoa zelako eta ordu freskoenak probetxatzeakomeni zelako. Momentuan loak hartu zituen etabiharamuneko egunari buruz amets egiten hasi ziren.

Gosari arina baina energetikoa ere izan zenak, EstanyLlong-eraino iristen lagundu zien. Han, goizaldefreskoaren edertasun kontaezinezkoak hunkitu zituen.Pirinioek, bere basafaunari egin ahal zizkiotenbegirada azkarrak oparitzen zizkieten: igoeragogorrago egin ahala, sarrioak agertzen ziren -handikigarotzen ziren lehen ibiltariak ziren seinale- baitabeste batzuk ere, behiak, zaldiak...

7 Katalanieraz,

puça-k arkakuso esan

nahi du.

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:52 PÆgina 36

Bake heziketa astialdian praktika onen laburpena 1 39

Esperientziaren ebaluaketaKanpamentua bukatu ostean egindako ebaluaketakhonako puntu hauek bereizi zituen:

Ingurugiro naturalarekiko konpromezuan lan egiteko,eragingarri eta faktore mesedegarrienak batzea etaelkartzea posible izan zen.

Lurraldeko herri hurbilenetako errealitatea ezagutzekoaukera izan zuten umeek, ekintza ludikoak eta ezaugarrididaktikoak zituen ekintzak bateratuz.

Kanpaldia egiteko eremua hautatzerakoan erabatasmatu zen -edertasun miresgarria eta balio ekologikohandia dituen Estatu espainoleko bederatzi parkenazionaletako bat- eta horrek, ingurugiroa ezagutzekojarduerak errazago egin zituen.

Ezaguera honek, era berean, neska-mutilak azaleraztenohituta ez dauden baloreak era oso eragingarrianlantzeko aukera egokitu zuen.

Balorazio orokorraeta perspektibakJagoleen jarrera hezgarriaesperientziaren arrakastarakoerabakiorra daParte hartzen duten gazteentzat, zehaztutako ezaugarriakdituen esperientzia bat benetan esanguratsua izan dadin,jagole taldeak duen garrantzia nabarmendu beharradago. Jagoleen presentziak, jarrera hartzeak etahausnarketak - jardueren, helburuen eta gazteen adinarenarabera egokituak direnak - gazteentzat eredu bihurtzendira eta beren barne mundua, beren inguruko kanpokomunduarekin harremanetan jartzen laguntzen die.

Lehenengo eta behin, aisialdian hezgarri izango direnjagole talde kualifikatu bat izateak, jarduerarenprestakuntza zehatza posible egiten du. Aurretikegindako lana eta eskualdeko interes naturalekoeragileak ezagutzea, eta baita ingurugiroarekin zerikusiaduten baliabide grafiko eta literarioen bila ibiltzeak ere,bukatutako lanean isladatzen dira nahitanahiez.

Bigarren, jagoleek, gertatzen denaren aurrean hunkitzekoahalmena duten pertsonak behar dute izan. Globo bataurkitzea, erraldoi baten mezuak jasotzea, egunsentianPirinioetako mendiak ikustea edo 2500 m igotzea ez diraegunero gertatzen diren gauza motak, ez umeei eztahelduei ere. Beraz, mezu baten aurrean edo paisaia batikustean jagoleak bere sentimenduak azalerazi ditzala osogarrantzitsua da; liluratuta, hunkituta, atsekabetuta egondadin..., azken finean, taldeak bizi duena bizi dezala etahitzen bidez adierazi dezala. Horrek egingo du posibleumeek ere beren sentimenduak azalerazten hastea eta

38 praktika onen laburpena 1 Bake heziketa astialdian

2200 metrotara, oraindik urrun zeuden baina Sara etaEstefaniak, harriturik halaxe zioten: "Hori Estany Llongda? Momentu bat ere ez da hor behean geundela eta!"

Jagoleak, neska-mutilek ordurako eginak zituztenahaleginak zirela eta, kementzen eta zoriontzen zituen,hala esanez: "Dagoeneko bide luzea igo egin dugu.Bidaldi zailena igaro dugula uste dut. Ondo da, begira,orain arina dirudien bidezidor horretatik jo behar dugumendi-oinean dagoen Estany Bargús-era heldu arte.Hara iristean gosari ona hartu eta tontorrerainoheltzeko azken ekinaldiari ekingo diogu.

Jagoleak aipatutako bidezidorrean zehar ibiltzean,kontu handiz joan beharra zegoen, aldapak horrelaeskatzen zuelako. 2450 metrotara zegoen EstanyBargús-era burututako helduera oso astuna izan zen.Tontorra uki genezakeela ematen zuen eta askok, 2940metroetaraino igotzeko irrikan zeuden. Baina mendiaketa naturak ustekabeak gordetzen dituzte. Kotaburtzoragarriak konkistatzeko asmoa duen edozeingizakik, nahiz eta plangintza zuzena egin eta ondoprestatuta egon, bere helburuak bete gabe nolageratzen diren ikus dezake.

Gosaltzen hasi eta geroago, Carlesek, izututa, zerajakinarazi zien: "Ramon, arnasestuka nabil".

Gehiegizko esfortzu fisikoak, klimak eta izerdiak arnas-bideak butxatu zizkioten. Bere gorputz osoan alergiasintomak nabari ziren, zomorro baten zimikoakeraginda ziur aski. Taldeko besteak beren kidearenosasuna zela eta kezkaturik zebiltzaten. Denbora joanahala Carles hobera ez zihoala ikustean, gero etaargiago zegoen ezin izango zutela aurrera egin.

Izan ere, hala izan zen. Arriskutsuegia zen tontorrerainoiristearren jagole biak banatzea eta 2450 metrotara,erronka amaitutzat jo zen, bereziki, ibilbidean zeharikusitako gazteen portaera eta ahalegin hobe bainohobeak nahikotzat hartuta.

Nahiz eta egoera ulertu, bateren batek zera galdetu zuen:"Zergatik ez gara zurekin edo Jordirekin hurbiltzen bestejagolea eta Carles itxaroten geratzen diren bitartean?"

"Ni ere igotzeko irriki bizian nago. Baina galdu egindugu eta ez da Carlesen erruagatik. Batzuetan irabazieta beste batzuetan galdu egiten da. Gaurkoanporrotaldia onartu behar izango dugu. Garrantzitsuena,Carles eta gu denok ondo egotea da", zioen besteneska batek.

Taldekoei, orokorrean, parkeko esperientziaz gozatu ezzutela iruditzen zitzaienez, jagoleak zera hausnartuzuen: "Garrantzitsuena dagoeneko bizi izan dugu, hau

da, natura zuzen-zuzenean ezagutu dugu eta honek,gure artean, elkar-ulertzeko gaitasuna eta kohesioanola indartzen dituen ikusi dugu. Paisaia eder honetazgozatu bitartean, parke nazional bat zer den jakin ahalizan dugu. Aukera gehiago ere izango ditugu. Ezzaitezte etsita egon. Lortu duzuenagatik, zorionakeman behar zaizkizue."

Beherako bidea lasaigoa izan zen eta gehiagotangelditu ginen. Ibiltarte batzuk inoiz amaituko ez zirelaematen zuen. Gazte guztiek gauza bera zuten buruan:tontorreraino hel zitekeela ziur zeuden. Talde osoaparkeko kanpamendu basean elkartu zen etaesperientzia biei buruz elkarren artean pixka bat hitzegin ondoren bukatu zen gau hura.

Batzuk tontorrerainoko bidean zeudela, taldeko besteerdiak, Aigüestortes eremutik igarotzen diren bideengarbiketa burutu zuen. Parkeko arduradun gidari biklagunduta, Ugaberearen ibilbidea legez ezagutzendenaren zehar ibili ziren. Ibilbide hartan, manifestaldinatural bakoitzarekiko sentiberatasuna garatzen lagunduzieten aurkikuntza batzuk egiteko aukera izan zuten:neguan elur-jauziek uzten dituzten aztarnak, aurkituzzihoazen basafauna eta basafloraren ordezkoak,adibidez, inurritegiak, hegaztien habiak, sugeak...

Aldi berean, taldea, aurki zitekeen hondakin neurri etamoten ikerkuntza bat eginez joan zen. Hondakingehienak, garbitasun ekologikoa gutxi ezer ardura zitzaienturistek botatakoak ziren. Talde txikietan banaturik, poltsabat zeramatzela eta batzen zuten hondakin motariburuzko ohar zehatzak fitxa baten idatziz egiten zuten lan.Azkeneko txostenak, urtero parkeko arduradunek egitenzuten txostenaren parte izan behar zuen. Egun abailgarriabaina probetxagarria izan zen.

Hau bezalako esperientziek, neska-mutilen oroimeneanbetirako aztarna uzten dute. Ingurugiro naturalak izanbeharko zuenari buruzko ezaguera eta ikuspuntuberriak eman zizkigun bizipen baliodun etaatsegingarria izan zen. Gaiarekiko sentiberatasunabizitzera bultzatu zituen oroitzapena, hain zuzen ere,eta era berean, bai gazte bakoitzaren izaerarentzat, baitalde osoarenarentzat, onuragarria izan zena, zereneta, azken hau, bakoitzaren konpromezu eta emariekinaberastu eta kohesionatu egin baitzen. Hamaikaegunez, benetako taldea izan zen talde hau.

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:53 PÆgina 38

40 praktika onen laburpena 1 Bake heziketa astialdian

horrela, diskriminatzeko, iritzia emateko, kritikatu, etab.egin ahal izateko erreferentzi puntuak ere izango dituzte.

Ingurune natural bultzagarribatek esperientziaren eraginahobetzen duAisialdirako lan hezgarriak zeharo hobetzeko,kanpamenduen edo udalekuen inguruek egoera erabategokia ziurtatzen dutela argi baino argiago utzi da.Esperientzia biak bizi izan diren ingurune naturalenizugarrizko potentziala erabakiorra izan da jagoleentaldeak proposatu zituen helburu hezgarriekin lanegiteko orduan.

Bai Sant Maurici eta Aigüestortes-eko Parke Nazionala,bai Sau-ko Pantanoko inguruak, baliabide harrigarriizan ziren naturarekiko begirunea lantzeko. Lurraldekobaliabideen ustiapenari buruz mutikoek bereganatuzituzten ezaguera guztiak, hori baieztatzeko erabatfrogagarri dira.

Ez dugu esan nahi, aktore ziren mutikoak, sentzazio etaezagueren hartzaile hutsak izan zirenik, baizik eta, bestemodu batera esanda, ingurunearekiko harreman honek,esperientzia hauetan parte hartu zuten ume eta gazteei,normalki erraz erakusten ez dituzten sentzazio etajarrerak azalerazten lagundu zietela. Era honetan,eztabaidak argitzeko, sentimenduak azalerazteko, kritikoizateko gaitasuna garatzeko eta erreflexionatzeko eraezberdinak gauzatzearren faktore hauetan oinarrituz lanegin ohi da esperientzia hauetan: lankidetzan;erantzunkidetasunean; parte-hartzean eta ekintzakbideratzean; eta autonomia izateko eta norberelimitazioak gainditzeko indarra bultzatzean.

Astialdi zentro berekoak ez direnhelduen laguntzak esperientziaosoa aberasten duJagoleak ez ziren kanpoko laguntzaileen presentziagarrantzi handikoa izan zen (biologoak, parkekozaindariak...). Naturari buruzko gaien ikuspideespezializatua eman ziguten eta gazteak motibatzenlagundu ere egin zuten.

Umeentzako aisialdiko proiektu hezgarriak askotan akatsbat izaten dute, oso mugatuak direla. Kasu hauetan,ingurunetik urrun dauden egoeretan umeak protagonistaizatea saiatzen da, eta umeek "berea egiten dute", bereinguruko jendearen kezkak edo ilusioei buruz ezertxo erejakin gabe.

Sarritan, proiektu isolatu hauek azaleko kalitate onaedukitzea lor dezakete, baina beste ekintza batzuekinkonpentsatu ezean, nartzisismo eta artifizialtasun hutsbilakatu daitezke.

Ume eta helduek, ingurugiro naturala babestu etairaunarazteko kide izan behar dute. Umeenprotagonismoa lortzeko aitzakia erabilita ere, ez litzatekezuzen egongo beren ideia isolatu eta kontestu gabekoakinorentzat erabilgarritasun edo zentzurik duela sinesteak.

Horregatik du horrenbesteko garrantzia ingurunearekinkonpromezua duten pertsonen laguntza izateak, zereneta, hauek, zeharki, eragin hezgarria eta oso baliotsuaizan dezakete umeengan. Horrela, umeek, heldu izatekoeredu alternatiboak eta naturarekin harremanetanizateko aukera dituzte.

Naturarekiko begiruneabultzatzea bakearen alde lanegitea da.Arrazoi guzti hauek direla eta, esperientzia honengarapena, hasieran aipatutako bake integral eta oroarenkontzepturantz emandako lehen pausu on bat dela esanliteke. Gazteek eta umeek, natura, oso nahigarria zenbake inguru batetan bizi ahal izan dute, baina osourrakorra zena baita ere. Esperientzia honetan ingurunenatural hurbil batez gozatu ahal izan da berezoritxarreko aspektuak saihestu gabe eta hobekuntzaekintzak bultzatzeko beharra eduki gabe. Elkar hitzegiteak konponbide hoberenetara eramaten duela osokonkretuki eta nabarmenki erakutsi izan da. Hitzgutxitan esanda, beste bake mota batzuekin gertatzenden bezala, ingurunearekiko bakea ere lortzen saiatubeharra dagoela agerian jarri da, zeren eta, azkenfinean, hautapen posible bakar bati buruz hitz egiten aribait gara. Oroan aurrera egin ezean, ezinezkoa izangodugu atal bakoitzean aurrera egitea.

BibliografiaBoada, M.; Zahonero, A. Medi ambient. Una crisi civilitzadora. Barcelona: Edicionsde la Magrana, 1998.

Escola de natura Sau. Quaderns d'educació ambiental.Cornellà de Llobregat: Associació Catalana Cases deColònies, Fundació Catalana de l'Esplai, 1999.

Folch, R. Ambiente, emoción y ética. Actitudes ante lacultura de la sostenibilidad. Barcelona: Ariel, 1998.

Hart, R. A. Children's participation. Barcelona: Earthscan, 1997.

Jennings, T. Petits animals de jardí.Barcelona: Cruïlla, 1988.

Masclans, F. Guia per conèixer els arbres. Barcelona:Montblanc, Centre Excursionista de Catalunya, 1984.

The Earth Works Group. 50 coses senzilles que tu pots ferper a salvar la terra. Barcelona: Blume, 1992.

Weil, P. L'art de viure en pau. Barcelona: Centre Unesco de Catalunya, 1991.

compendio1EUSK.qxd 17/12/2003 17:53 PÆgina 40