34
I n t e r n e t (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak) Mikel Huertaren apunteak, egokituak. www.inforbh.com

Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

  • Upload
    211mtav

  • View
    60

  • Download
    9

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

I n t e r n e t

(Posta Elektronikoa)

(Apunteak eta Ariketak)

Mikel Huertaren apunteak, egokituak. www.inforbh.com

Page 2: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Dokumentu honek Posta Elektronikoa erabiltzen Erakusten du.

Horretarako tutoretza-sistema erabiltzen da.

Ikasleak egin behar duena zera da: dokumentua arretaz joan irakurtzen eta, irakurritakoa

ordenagailuan gauzatu. Oso garrantzitsua da ikasle guztiek aldi berean egitea ariketak; izan

ere, Ariketa askotan ikasleek haien artean bidali behar dituzte mezuak. Ariketa bakoitza bukatzen

denean irakasleari erakutsi beronek ondo dagoen ala ez ikusteko.

Dokumentu honetan agertzen diren azalpenak

“Windows Live Hotmail” posta elektroniko zerbitzurako dira, gehienbat; baina,

“euskalerria.org” edo “kaixo.com” enpresek eskaintzen duten zerbitzua ere erabiliko dugu.

Kontuan hartu “Windows Live Hotmail”, “euskalerria.org” eta “kaixo.com” enpresek

etengabeko aldaketak egiten dituztela bere posta zerbitzuan; beraz, gerta liteke hurrengo

ariketetan agertzen diren argibide batzuk eta irudi batzuk bat ez etortzea posta zerbitzuetan

agertzen direnekin, hau da, dokumentu hau eguneratua ez egotea.

Page 3: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Aurkibidea:

1. Sarrera 2. Posta helbidea sortu 3. Posta gunetik irten 4. Posta gunean sartu 5. Mezuak irakurri 6. Mezuak bidali 7. Mezuak bidali existitzen ez diren helbide batera 8. Helbide-agendan helbideak sartu 9. Helbide-agenda erabiliz, mezuak bidali 10. Mezuak bidali CC eta CCO aukerak erabiliz 11. Karpetak kudeatu 12. Irudiak bidali mezuaren laukian 13. Erantsitako fitxategiak bidali 14. Fitxategi bat baino gehiago, edo karpeta oso bat bidali 15. Ahozko mezuak bidali 16. Mezuei erantzun eta mezuak berbidali 17. Bidaltzaile ezezaguna 18. Edukien blokeoa 19. Posta gunea konfiguratu eta laguntza eskatu 20. Egutegia erabili 21. Bertsio aurreratua 22. Amaiera

Page 4: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

4 / 34

Sarrera

Posta elektronikoa posta tradizionala bezalakoa da. Izan ere, posta tradizionala gutunak bidaltzeko erabiltzen da eta posta elektronikoa mezuak bidaltzeko erabiltzen da. Baina badaude ezberdintasun batzuk. Batzuk aipatzearren:

• Posta elektronikoaren bidez bidalitako mezuak askoz ere azkarrago heltzen dira jasotzaileari. Izan ere, segundo batzuk besterik ez da behar mezua bidaltzen denetik heldu arte (batzuetan denbora gehiago behar da sarean, hau da, Interneten, jende asko dagoenean mezuak eta abar bidaltzen).

• Posta elektronikoa doan erabiltzeko aukera dago. Posta tradizionala

erabiltzeko ordaindu behar da (zigiluak eta gutunazalak erosi behar dira).

• Posta elektronikoa erabiliz erraz bidali ditzakegu argazkiak, edozein fitxategi (Word dokumentuak, Excel kalkulu-orriak, programak, bideoak,...) eta abar. Gainera, mezu bera erraz bidai diezaiokegu pertsona bati baino gehiagori.

• Posta elektronikoa ekologikoagoa omen da, hau da, papera ez da erabiltzen.

Dena den, elektrizitatea eta ordenagailua erabiltzen dira eta horiek ere kutsakorrak dira.

Ariketa 01 (Posta helbidea sortu)

• Sartu www.hotmail.com helbidean eta sortu zuentzat helbide bat. Horretarako

“Registrarse” botoia (edo antzeko zerbait) daukazue.

Page 5: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

5 / 34

• Aurreko botoia sakatu ostean 2 zerbitzu ezberdin daudela ikus dezakegu:

Windows Live Hotmail (dohainik) eta Windows Live Hotmail Plus (ordaindu beharrekoa). Guk dohainik dena erabiliko dugunez Windows Live Hotmail atalean “resgistrarse” botoia sakatuko dugu.

• Orain alta eman edo erregistroa egin behar dugu, hau da, hainbat datu sartu behar ditugu.

Datu horien artean garrantzitsuena Windows Live ID izenekoa da. Zuek irakasleak emandako helbidea jarriko duzue. Izan ere, hurrengo ariketan hainbat mezu bidali beharko dizkiozue irakasleari; horrela irakasleak kontrolatu ahal izango du nork bidaltzen dituen mezuak. Jarri behar duzuen izena honako da: ikt??2009. Baina ?? jarri gabe ikasle bakoitzak jartzeko irakasleak emandako zenbakia (adibidez: ikt012009, ikt022009, ikt032009,...).

Page 6: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

6 / 34

Aurrekoa eginda gure helbidea honakoa izango da, abididez: [email protected] Eta hori izango da, hain zuzen ere, beste pertsona batzuek erabili beharreko helbidea mezuak guri bidaltzeko. Horrexegatik, jendeak helbidea sortzen duenean posta elektronikoa erabiltzeko, kontu handiz erabaki behar da zein izen jarri. Ikus dezagun adibide pare bat:

o Arrasateko Institutuak helbide bat eduki nahi badu, logikoena halako bat erabiltzea izango litzateke:

[email protected]

edo, hain luzea ez izateko, [email protected]

o Eman dezagun Kepa Larrañaga izeneko pertsona bat; bada, bere helbidea halako bat izan liteke:

kepalarrañ[email protected] kepa-larrañ[email protected] kepa.larrañ[email protected]

• Behin erregistroa eginda Acepto botoia sakatu. Gerta liteke hainbat arazo izatea, adibidez, guk sortu nahi dugun helbidea norbaitek edukitzea. Hori gertatuz gero, mezu bat agertuko zaigu txarto dagoena zuzentzeko.

• Dena ondo egin badugu orrialde berri bat agertuko zaigu aukeratzeko zelan

erabili nahi dugun Windows Live Hotmail: oinarrizko bertsioan (Básica) edo bertsio aurreratuan (Completo). Aukeratzen duguna aukeratzen dugula etorkizunean aldatu egin dezakegu gure aukera. Guk oinarrizko bertsioa aukeratuko dugu; beraz, Recibir la versión básica botoia sakatu.

Page 7: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

7 / 34

• Aurrekoa egin ostean erregistroa edo alta emate prozesua bukatutzat eman

dezakegu ondoko orrialdea (edo antzeko zerbait) agertuko zaigula:

• Horrek esan nahi du gure posta gunean sartuta gaudela. Begira eskuinaldean, goian, hor agertuko baita gure helbidea. Gure posta gunean egonda aukera daukagu mezuak bidaltzen hasteko, edo bidali dizkiguten mezuak irakurtzeko, eta abar.

Ariketa 02 (Posta gunetik irten)

• Irten gure posta gunetik. Horretarako oso garrantzitsua da eskuinaldean, goian

dagoen Cerrar sesión sakatzea,

eta ez, jende askok egiten duena, hau da, Internet Explorer (edo Internet sarean ibiltzeko erabiltzen dugun programa) itxi. Izan ere, beste barik Internet Explorer programa ixten badugu, ordenagailuaren konfigurazioaren arabera, gerta liteke beste pertsona bat, Internet Explorer irekitzean, zuzen-zuzenean gure posta gunean sartzea. Beraz, eta batez ere, beste pertsona batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean baldin bagaude, beti Cerrar sesión sakatu.

Page 8: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

8 / 34

Ariketa 03 (Posta gunean sartu)

• Sartu www.hotmail.com helbidean

• Sartu gure posta gunean. Horretarako aukera ezberdinak daude. Izan ere,

erabiltzen ari garen ordenagailuan aldez aurretik sartu bagara, gure helbidea pantailan ager daiteke idatzita dagoeneko, ondoko irudian agertzen den moduan:

Kasu honetan egin klik gure helbidearen gainean eta zabalduko den laukian gure pasahitza jarri eta Iniciar sesión botoia sakatu Baina erabiltzen ari garen ordenagailuan aldez aurretik sartu ez bagara, gure helbidea pantailan ez da agertuko eta guk geuk idatzi behar dugu gure helbidea Windows Live ID laukian, gure pasahitza Contraseña laukian eta Iniciar sesión botoia sakatu.

Page 9: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

9 / 34

Honi lotuta gauza bat oso garrantzitsua dena; izan ere, Recordar mi constraseña aukera aktibatuta baldin badaukagu, ordenagailuaren konfigurazioaren arabera, gerta liteke beste pertsona bat Internet Explorer programan www.hotmail.com idaztean zuzen-zuzenean gure posta gunean sartzea. Izan ere, aukera hori aktibatuta, gure helbidea eta pasahitza gure ordenagailuan gordeta gelditzen dira. Beraz, eta batez ere, beste pertsona batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean baldin bagaude, beti desaktibatu aukera hori. Gauza bera esan daiteke Recordar mis datos en este equipo aukerari buruz. Aukera hori aktibatuta uzten badugu Internet Explorer programa irekitzean gure helbidea idatzita ager daiteke dagoeneko lehen ikusi dugun moduan. Dena den, kasu honetan inor ezin izango da gure posta gunean sartu Contraseña jakin behar baita.

Gure helbidea idatzita agertzen bada dagoeneko, eta kendu nahi badugu Dejar de recordar mi cuenta aukera erabili,

Eta agertuko den orrialde berrian desaktibatu Recordar mis datos en este equipo.

• Behin gure posta gunean sartuta lau atal daudela ikus dezakegu: Hoy, Correo, Contactos eta Calendario.

Page 10: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

10 / 34

Hoy atalean informazio orokorra ikus dezakegu (beteta dagoen ala ez gure postontzia, berriak, publizitatea,...). Calendario atalean agenda daukagu guk nahi duguna apuntatzeko. Gainera abisuak, oharrak eta abar txertatu ditzakegu edota guk nahi dugunean mezu bat jasotzeko aukera (adibidez, eman dezagun otsailaren 3an medikuarengana joan behar dugula; bada, programatu dezakegu aurreko egunean mezu bat jasotzeko hori gogorarazteko). Contactos atalean gure lagunen posta helbideak gorde ditzakegu gero erraz, eta helbideak gogoratu barik, haiei mezuak bidaltzeko. Gainera, aukera daukagu ez posta helbideak gordetzeko bakarrik, baizik eta bestelako datuak (izena, jaiotzeeguna, telefono zenbakia,...). Correo atalean mezuak bidaltzeko edota jasotakoak irakurtzeko aukera daukagu.

Ariketa 04 (Mezuak irakurri)

• Sartu Correo atalean eta begira mezurik daukagun. Ziur aski mezu bat,

gutxienez, edukiko dugula. Mezu horretan Windows Live Hotmail enpresak ongi etorria ematen digu.

• Mezu bakoitza lerro batean agertzen da. Aurreko irudian, adibidez, mezu bakarra daukagu. Ondorengo irudian, aldiz, hiru mezu ikus daitezke eta mezu bakoitzean hainbat datu:

o De zutabean mezua nork bidali digun.

o Asunto zutabean mezuaren izenburua jakiteko zeri buruzkoa den.

o Fecha eta Tamaño zutabeetan noiz bidalia izan den eta mezuaren

tamaina.

Page 11: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

11 / 34

• Irakurri lehenengo mezua. Horretarako lehenengo mezuari dagokion De edo Asunto zutabean klik egin behin eta mezuaren edukia ikusiko dugu hainbat datu eta aukera dauzkala.

• Ezabatu irakurritako mezua Eliminar aukeran klik eginez. Hori egin ostean hurrengo mezua edo mezu-zerrenda berriro ikusiko dugu.

Ariketa 05 (Mezuak bidali)

• Bidali alboan daukazuenei mezu bat. Horretarako Nuevo aukeran klik egin:

Page 12: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

12 / 34

• Aurrekoa egin ostean orrialde berri bat agertuko zaigu hainbat datu betetzeko, garrantzitsuenak honakoak:

o Para: laukian mezua nori bidali nahi diogun zehaztu behar dugu. Horrek

esan nahi du jakin behar dugula jasotzailaren helbidea.

o Asunto: laukian mezuaren izenburua jarri behar dugu, jasotzaileak jakiteko zeri buruzkoa den. Guk, ariketa honetan Ariketa05 (<hemen idatzi zuen izenak> gara) izenburua jarriko dugu.

o Beheko laukian mezuaren edukia idatzi behar dugu. Guk, lerro pare bat

jarriko dugu asteburu honetan zein asmo daukagun esateko.

• Behin aurreko datuak beteta Enviar aukeran klik egin behin eta ondoko orrialdea agertuko zaigu:

Page 13: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

13 / 34

Aurreko irudian mezua bidalia izan dela adierazten da. Horretaz gain, aukera daukagu jasotzailearen helbidea gordetzeko eta, horrela, etorkizunean mezu gehiago bidali nahi izanez gero jasotzaile berari bere helbidea idatzi beharra ez izateko. Guk ziur aski mezu gehiago bidaliko diogunez Agregar a contactos botoia sakatuko dugu bere helbidea gordetzeko eta nahi izanez gero Nombre ta Apellidos laukiak bete (beteta ez badaude) jakiteko helbidea nori dagokion. Kontatua gehitu ondoren Volver a la bandeja de entrada estekaduran klik egin.

• Mezua ondo bidali dugun jakiteko galdetu albokoei ea mezua heldu zaien (denbora apur bat behar da mezua heltzeko, segundo bakar batzuk). Mezua heldu baldin bada irakurri eta ezabatu (baina, lehenago, deitu irakasleari berak ikusteko ondo egin den ariketa).

Ariketa 06 (Mezuak bidali existitzen ez den helbide batera)

• Bidali mezu bat existitzen ez den helbide batera (adibidez, [email protected]).

• Nahiz eta ondo bidalia izan dela iruditu segundo batzuen buruan mezu bat jasoko dugu esanez helbide hori ez dela topatu.

• Aurreko irudian ikus daitekeenez mezu arraro bat jaso dugu Delivery Status Notification (Failure) izenburua daukana (euskaraz, Bidalketaren Egoeraren Oharra (Okerra)) eta [email protected] helbidetik. Halako mezu bat jasotzen dugunean aurreko mezu bat bidaltzeko arazoak egon direla adierazi nahi da. Nahi badugu jakin zer gertatu den, mezua irakurri besterik ez dugu egin behar.

• Aurreko mezua irakurri ondoren, eta zer jatzen duen ulertzen saiatu ondoren,

ezabatu. Ariketa 07 (Helbide-agendan helbideak sartu)

• Galdetu zuen ikaskide guztiei beraien helbideak, telefono zenbakiak, eta abar eta gorde aipatutako datuak Windows Live Hotmailek eskaintzen digun helbide-agendan. Hori egiteko Contactos atalean sartu, Nuevo aukeran klik egin, datuak sartu eta Guardar aukera sakatu.

Page 14: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

14 / 34

• Behin zuen ikaskideen datuak sartuta sartu zuen ikaskideak ez diren lagunen helbideak (pare bat edo).

• Antolatu sartutako helbide guztiak bi taldetan (bata Ikaskideak izenekoa eta

bestea Lagunak). Horretarako Contactos atalean gaudenean (sartutako datuak aurrean dauzkagula), Agregar al grupo zerrenda ireki eta Nuevo grupo hautatu. Agertuko den orrialdean jarri Ikaskideak Nombre de grupo laukian eta Guardar sakatu.

Gauza bera egin Lagunak taldea sortzeko. Hautatu Ikaskideak taldean sartuko ditugun helbideak izenen ezkerraldean agertzen diren laukiak erabiliz, Agregar al grupo zerrenda ireki eta Ikaskideak taldea hautatu.

Page 15: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

15 / 34

Gauza bera egin Lagunak taldean kontaktuak sartzeko.

• Taldeak ikusteko eta zenbat kontaktu dauden aukera dago orrialdearen

ezkerraldean. Kontaktuak kudeatzeko (adibidez talde bati izena aldatzeko) Administrar grupos aukera daukagu.

Hautatu Lagunak taldea eta ezabatu kontaktu bat Quitar del grupo erabiliz. Kontuan hartu aukera hori erabiliz kontaktua ez dela ezabatzen, bakarrik talde horretatik kentzen da; Eliminar erabiliko bagenu orduan kontaktua erabat ezabatuko litzateke.

Ariketa 08 (Helbide-agenda erabiliz, mezuak bidali)

• Bidali mezu bat alboan daudenei Contactos erabiliz, hau da, guk idatzi barik beraien helbidea. Asunto laukian Ariketa08a jarri. Hori egiteko era ezberdinak daude ondoren azaltzen den moduan.

Contactos atalean sartuta hautatu nori bidali nahi diogun eta Enviar correo al contacto aukeran klik egin.

Page 16: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

16 / 34

Correo atalean sartuta Nuevo aukeratu eta eskuinaldean agertzen diren kontaktuetan klik egin. Kontutan hartu talde bat aukeratzen badugu talde horretan dauden kontaktu guztiengana helduko dela mezua.

• Bidali mezu bat pertsona bati baino gehiagori Contactos erabiliz eta Ariketa08b jarriz Asunto laukian. Erreparatu Para laukiari ikusteko berak zelan jartzen dituen pertsona baten baino gehiagoren helbideak.

• Bidali mezu bat pertsona bati baino gehiagori Contactos erabili garik eta

Ariketa08c jarriz Asunto laukian.

• Bidali mezu bat talde oso bati Contactos erabiliz eta Ariketa08d jarriz Asunto laukian.

Ariketa 09 (Mezuak bidali CC eta CCO aukerak erabiliz)

• Mezu bat pertsona bati baino gehiagori bidaltzean jasotzaileak ikus dezaketa zeintzuk izan diren gainerako jasotzaileak. Batzuetan hori ekidin nahi dugu. Horretarako Mostrar CC: y CCO: aukeran klik egin.

Para laukian jasotzaile nagusiaren helbidea jarriko dugu eta beste helbideak CC edo CCO laukietan kontutan hartuta:

Page 17: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

17 / 34

o CC laukian jarritako helbideak gainerako jasotzaileek ikusiko dituztela.

o CCO laukian jarritakoak, aldiz, ez dituztela ikusiko.

• Bidali mezu bat hiru pertsonari, Ariketa09 jarriz Asunto laukian; lehenengo helbidea Para laukian jarri, bigarrena CC laukian eta hirugarrena CCO laukian.

• Begiratu jasotzaileek ondo jaso duten mezua.

Ariketa 10 (Karpetak kudeatu)

• Gure posta gunean mezuak karpetetan daude antolatuta. Windows Live Hotmail enpresaren kasuan bost karpeta aurki ditzakegu:

o Band. entrada:

Karpeta honetan besteek bidaltzen dizkiguten mezuak gordetzen dira guk ezabatu arte, edo beste karpeta batera mugitu arte.

o Correo no deseado:

Aurrekoa bezalakoa da baina hor guk, gero ikusiko dugu nola, edo Windows Live Hotmailek erabakitako helbideen mezuak gordetzen dira. Hori spam izeneko gauza ekiditeko erabiltzen da. Izan ere, Internet sarean badaude pertsona batzuk automatikoki sortutako mezuak era masiboan bidaltzen dituztenak. Windows Live Hotmail enpresa hori detektatzen saiatzen da eta ikusten duenean

Page 18: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

18 / 34

helbide batetik era masiboan mezuak bidaltzen ari direla Correo no deseado karpetan sartzen ditu aipatutako mezuak. Hor gordetako mezuak bost egunen buruan Windows Live Hotmailek berak ezabatzen ditu. Dena den, askotan detekzioa ez da ona eta spam ez diren mezuak sartzen ditu. Horrexegatik, gure mezuak irakurtzen ditugunean Band. entrada eta Correo no deseado karpetetan begiratzea komeni da.

o Borradores:

Batzuetan mezu bat idazten hasten gara, baina, denbora faltagatik edo beste edozergatik une horretan ezin dugu mezua bukatu eta, beraz, ezin dugu bidali. Bada, hurrengo batean ez idazteko mezua hasieratik aukera daukagu idatzitakoa gordetzeko. Horretarako mezua idazten den lekuan Guardar borrador aukera daukagu. Gero Borradores karpetatik berreskura dezakegu mezua.

o Enviados:

Batzuetan ez gaude ziur bidali nahi genuen mezu bat bidali dugun ala ez. Bada, guk bidalitako mezuak karpeta horretan gordetzen dira. Beraz, karpeta horretan begiratu besterik ez dugu egin behar.

o Eliminados:

Guk ezabatutako mezuak ez dira erabat ezabatzen. Izan ere, ezabatutakoak karpeta honetan gordetzen dira. Batzuetan nahi gabe mezuak ezabatzen ditugu; bada, karpeta hau erabiltzen da ezabatu nahi ez genituen mezuak berreskuratzeko.

• Dena den, guk nahi adina karpeta sortu ditzakegu. Adibidez Garrantzitsuak izenako karpeta sortu dezakegu bidaltzen dizkiguten mezu garrantzitsuak, eta ezabatu nahi ez ditugunak, aipatutako karpetan gordetzeko.

• Horretarako, Administrar Carpetas hautatu, agertuko den orrialdean Nuevo

aukeratu, Nombre de Carpeta laukian Garrantzitsuak idatzi eta Guardar aukeran klik egin. Gero, mezu garrantzitsu bat gordetzeko Mover a aukera erabili behar da.

Page 19: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

19 / 34

• Noizbehinka Correo no deseado eta Eliminados karpetetan dauden mezuak

erabat ezabatzea komeni da; izan ere, mezuak gordetzeko Windows Live Hotmailek leku mugatua eskaintzen digu eta, beraz, hor pilatutako mezuak erabat ezabatzen ez baditugu eskainitako lekua beteko dugu eta ezin izango dugu ez mezurik bidali ezta mezurik jaso ere. Hori egiteko Administrador de carpetas ireki eta Vaciar sakatu.

Ariketa 11 (Irudiak bidali mezuaren laukian)

• Sartu www.arrasate-mondragon.org helbidean.

• Hautatu orrialde horretako irudi bat eta testuren bat eta, kopiatu/itsatsi eginez, bidali irakaslearen helbidera, Ariketa11 jarriz Asunto laukian (irudiren bat agertu ezean sartu irudiren bat eta testuren bat daukan beste orrialde batean).

• Liteke irudia ez agertzea eta, gainera, testua formateatua ez geratzea. Horrek

esan nahi du desaktibatuta daukagula Mostrar texto enriquecido aukera. Horrela gertatuz gero, aktibatu eta itsatsi berriro.

• Beraz, irudiak bidaltzeko eta testua formateatu ahal izateko ezinbestekoa da aukera hori aktibatuta egotea. Aktibatuta baldin badago Mostrar texto sin formatu eta formatua emateko tresna barra agertuko dira. Tresna barra horren bidez atzeko planoko kolorea, letra-kolorea, letra tipoa, eta abar aldatu dezakegu.

Page 20: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

20 / 34

• Bidali berriro lehen eskatu dena (Ariketa11a jarri Asunto laukian) baina aldatu atzeko planoko kolorea eta formateatu zuek nahi duzuen moduan testua.

Ariketa 12 (Erantsitako fitxategiak bidali)

• Ireki Word dokumentu bat eta barruan idatzi nahi duzuen esaldia.

• Gorde Word dokumentua zuen karpeta pertsonalean.

• Bidali irakaslearen helbidera eta zuen aldamenekoei mezu bana Ariketa12 (Hor daukazu eskatutako dokumentua) jarriz Asunto laukian, nahi duzuena mezuaren laukian eta mezuarekin batera aurreko Word dokumentua bidali behar diozue baina kopiatu eta itsatsi erabili gabe. Izan ere, kopiatu eta itsatsi erabiltzen dugunean agian Word dokumentuan daukaguna ez da ondo geratzen.

Hori egiteko Adjuntar aukerako Archivo erabili behar duzue eta bidali nahi duzuen fitxategia aukeratu. Hori egin ostean lerro berri bat agertuko da bidali ditugun fitxategien izena dauzkala.

Page 21: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

21 / 34

• Mezuaren jasotzailea mezua jasotzen duenean ikur berezi bat ikusiko du mezuarekin batera erantsitako fitxategia datorrela adierazteko.

• Jasotzaileak mezua irakurtzean bidalitako fitxategia irekitzeko edo bere ordenagailuan gordetzeko aukera dauka klik eginez fitxategiaren izenaren gainean. Kontuan hartu fitxategia handia baldin bada denbora beharko dela irekitzeko edo gordetzeko.

• Erantsitako fitxategiak batzuetan programa maltzurrak dira, hau da informatika birusak dauzkate eta irekitzen baditugu beharbada gure ordenagailua txarto funtzionatzen hasiko da edo gordeta dauzkagun gauzak ezabatuko dira, eta abar. Hori dela eta, Windows Live Hotmailek berak badauka biruskontrako programa adierazteko birusik daukan ala ez.

Page 22: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

22 / 34

Informatika birusak direla eta, mezu “arraroak” Irekitzea ez da batere komenigarria. Baina, zer dira mezu “arraroak” ? Batzuetan ingelesezko mezuak jasotzen ditugu nahiz eta ingelesez hitz egiten duen inor ezagutu ez, beste batzuetan mezu bat jasotzen dugu esanez irabazi dugula sari bat, beste batzuetan sexuari buruzko mezuak, eta abar. Bada, halako mezuei mezu “arraroak” deitu diezaiekegu eta hobe dugu zuzenean ezabatzea irakurri gabe.

Ariketa 13 (Erantsitako fitxategiak bidali)

• Topatu El Lavatorio izeneko margolana (egilea Tintoretto da).

• Gorde margolan hori zuen karpetan pertsonalean (zuzenean, hau da, Word erabili bari, Gorde irudia honela [Guardar imagen como] erabiliz, eta El Lavatorio izenaz).

• Bidali irakaslearen helbidera eta zuen aldamenekoei mezu bana Ariketa13 (Hor

daukazu El Lavatorio) esanez Asunto laukian eta mezuarekin batera aurreko urratsean gordetako fitxategia.

Ariketa 14 (Erantsitako fitxategiak bidali)

• Egin aurreko ariketan egin duzuen gauza bera baina orain margolana Word dokumentu batean sartuta eta Word dokumentuan gehitu paragrafo bat Tintoretto egileari buruzkoa (Asunto laukian Ariketa14 (Tintoretto eta El Lavatorio) jarri).

• Bidali ere zuen aldameneko ikaskideei.

Page 23: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

23 / 34

Ariketa 15 (Fitxategi bat baino gehiago, edo karpeta oso bat bidali)

• Aurreko ariketetan fitxategi bakarra bidali dugu mezu bakoitzarekin batera. Windows Live Hotmailek aukera eskaintzen digu fitxategi bat baino gehiago bidaltzeko baina prozesua oso motela da banan-banan egin behar dugu eta.

• Prozesua samurrago izateko hurrengo urratsean ikusiko da nola egin:

o Zuen karpeta pertsonalean sortu Donostia izeneko karpeta bat.

o Google bilatzailea erabiliz, bilatu:

• Donostiako historiari buruzko testuren bat (aurreko karpetan

gorde Word dokumentu batean Historia izena erabiliz). • La Kontxako argazki bat (aurreko karpetan gorde zuzenean, Word

erabili gabe, La Kontxa izena erabiliz). • Igeldoko argazki bat (aurreko karpetan gorde zuzenean, Word

erabili gabe, Igeldo izena erabiliz).

o Beraz, Donostia izeneko karpetan badauzkagu bidali nahi ditugun fitxategiak. Zoritxarrez, ezin da bidali karpeta oso bat. Adjuntar egiten dugunean fitxategia aukeratu behar dugu derrigorrez eta ez karpeta; baina, egon badago trikimailu bat: karpeta horren gainean egin klik eskumako botoiaz eta Bidali hona / Karpeta konprimitua (zipatua) [Enviar a / Carpeta comprimida (zip)].

Honekin lortu duguna zera da: karpeta bat fitxategia bihurtu (fitxategi berezia, baina, azken finean, fitxategia da). Zergatik da fitxategia berezia? Bada, fitxategi horren barruan beste fitxategi batzuk daudelako sartuta. Karpeta bat fitxategi berezia bihurtu

Horretaz gain, sortutako fitxategi berezi hori konprimitua dago, hau da, jatorrizko baino askoz ere txikiagoa da tamaina aldetik. Horrek esan nahi du fitxategia azkarrago bidaliko dela eta jasotzaileak azkarrago deskargatuko duela bere ordenagailura. Ikus dezagun, zenbateko tamaina daukan bakoitzak (horretarako karpeta edo fitxategiaren gainean klik egin eskumako botoiaz eta Propietateak [Propiedades] aukeratu): Aurreko irudietan ikus daitekeenez konprimituta dagoen fitxategiak 1,06 MB-ko tamaina daukala eta konprimituta ez dagoenez 10,1 MB. Beraz, kasu honetan konprimituta dagoena 10 aldiz txikiagoa da. (Beste ikasgai batean ikusiko dugu MB edo MegaByte hitzaren esanahia).

Page 24: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

24 / 34

• Bidali irakaslearen helbidera eta zuen aldamenekoei mezu bat Ariketa15 (Donostia) jarriz Asunto laukian eta mezuarekin batera aurreko urratsean gordetako fitxategi berezia (hiru fitxategiak sartuta dauzkala).

• Mezuaren jasotzaileak bere ordenagailuko karpeta pertsonalean gordeko du

bidalitako fitxategia. Klik bitan eginez fitxategiaren gainean bere edukia agertuko zaio.

• Baina, beharbada, fitxategi konprimitu horretan dagoena ateratzea komeni zaio;

izan ere, kasu askotan barruan dauden fitxategiak ezin dira zuzenean ireki. Hori egiteko klik eskumako botoiaz fitxategiaren gainean eta Atera denak [Extraer todo] hautatu beharko da.

Laguntzailea aterako da, Hurrengoa [Siguiente] egin eta ondoko leihoan zehaztu non kokatu aterako ditugun fitxategiak (guk gure karpeta pertsonalean kokatuko dugu baina azpikarpeta berri sortuko dugu Donostia2 izenekoa; izan ere Donostia karpeta badaukagu eta). Hurrengoa [Siguiente] sakatu:

Page 25: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

25 / 34

• Orain begiratu zuen karpeta pertsonalean agertzen diren bidali dizkiguten

fitxategiak (gogoratu hiru izan behar zirela: Historia, La Kontxa eta Igeldo). Ariketa 16 (Ahozko mezuak bidali)

• Posta elektronikoaren bidez ahozko mezuak ere bidali ditzakegu. Horretarako, lehenengo gure ahozko mezua grabatu mikrofonoaren bidez, eta programa batean bidez (adibidez, Windows XP sistemak daukana: hasi / Programa guztiak / Gehigarriak / Denbora-pasa / soinu-grabagailua [Inicio / todos los programas / Accesorios / Entretenimiento / Grabadora de sonidos]).

• Behin gure ahozko mezua grabatuta gorde egingo dugu gure karpeta pertsonalean Ahozko Mezua izena erabiliz.

• Bidali irakaslearen helbidera eta zuen aldamenekoei fitxategi bana zuen ahozko

mezu bat grabatuta daukala. Mezu horretan zuen izenak egongo dira grabatuta. Mezuaren izenburua (Asunto) Ariketa16a (Gure Ahotsak) izango da.

• Egin gauza bera baina ahozko mezua Word dokumentu batean txertatuta.

Mezuaren izenburua (Asunto) Ariketa 16b (Gure Ahotsak Word) izango da. Ariketa 17 (Erantsitako fitxategiak bidali)

• Irakasleak mezu bat bidali dizue erantsitako fitxategia daukala (zuen taldeko argazki bat). Mezuaren titulua Ariketa17 (taldeko Argazkia) izango da.

• Aipatutako mezua jasotzen duzuenean, zuen karpeta pertsonalera deskargatu

behar duzue erantsitako fitxategia.

• Behin deskargatuta ireki Paint programa eta horren bidez bakoitzak hautatu dezala bere aurpegia. Gorde fitxategi berri batean hautatutako aurpegia.

• Bidali irakaslearen helbidera eta ikaskide guztiei mezu bat, eta horrekin batera

zuen aurpegia gordeta dagoen fitxategia. Mezuaren izenburua (Asunto) Ariketa17 (Gure Aurpegia) izango da.

Page 26: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

26 / 34

Ariketa 18 (Mezuei erantzun eta mezuak berbidali)

• Askotan mezu bat jasotzen dugunean mezu horri erantzun nahi diogu edota beste pertsona bati berbidali. Hori egiteko Responder, Responder a todos eta Reenviar aukerak dauzkagu:

o Responder aukeraren bidez mezua bidali digun pertsonari mezua

bidaliko diogu, baina ez da beharrezkoa bere helbidea guk jartzea automatikoki agertuko baita.

o Responder a todos aukeraren bidez guk bezala beste pertsona batzuek

mezu bera jaso badute aukera edukiko dugu denei erantzuteko.

o Reenviar aukeraren bidez guk jaso dugun mezua beste pertsona bati bidali diezaiokegu.

• Halako mezu bat jasotzen dugunean RE (Erantzun) edo FW (Berbidali) letrak agertuko dira Asunto jatorrizko izenburuaren aurrean, eta, gainera, jatorrizko mezua ere jaso egingo da.

• Irakasleak mezu bat bidaliko die ikasle batzuei noiz izango den azterketa esanez. Ikasle horiek irakasleari erantzungo diote Ariketa 18 (Jakinaren gainean gaude) esaldia esanez mezuan eta, aldi berean, aldameneko ikasleei berbidaliko diete mezua beraiek gauza bere egiteko.

Page 27: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

27 / 34

Ariketa 19 (Bidaltzaile ezezaguna)

• Batzuetan mezu asko jasotzen ditugu bidaltzaile ezezagunengandik. Kasu gehienetan publizitate mezuak edota iruzurrak dira. Horrek mezu baztergarria, zabor posta edo spam izena du. Windows Live Hotmail horrelako mezuak detektatzen saiatzen da eta detekzioa gertatuz gero Band. Entrada karpetara bidali gabe Correo no deseado karpetara bidaltzen ditu aipatutako mezuak. Dena den, batzuetan detekzioa ez da ondo egiten eta mezuak Band. Entrada karpetara iristen direnez, Windows Live hotmailek aukera ematen digu murrizteko mezu horien bidalketa.

• Halako kasuetan nahikoa da mezua hautatzea eta Correo no deseado aukera

erabiltzea. Hori eginda mezua ezabatu egingo da eta aurrerantzean bidaltzaile berberarengandik jasotzen ditugun mezu guztiak Windows Live hotmailek blokeatu egingo ditu.

• Beste aukera bat, mezua irakurtzen ari garenean, Marcar como no seguro erabiltzea da.

• Aurreko irudian ikus daitekeenez Marcar como seguro aukera ere badaukagu. Izan ere, goraxeago aipatu dugunez Windows Live Hotmailek batzuetan ez du ondo detektatzen zabor posta edo spam eta zabor posta dena Band. Entrada karpetara bidaltzen du eta, oso noizbehinka, zabor posta ez dena Correo no deseado karpetara. Ezagun batengandik jasotzen dugunean mezu bat aukera hori (Marcar como seguro) erabili dezakegu aurrerantzean pertsona horrengandik jasotzen ditugun mezuak Band. Entrada karpertara bidaltzeko zuzenean inolako detekziorik egin gabe.

Page 28: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

28 / 34

Ariketa 20 (Edukien blokeoa)

• Mezu bat irakurtzen dugunean honako ohar hau agertzen da: Los datos adjuntos, las imágenes y los vínculos de este mensaje se han bloqueado por motivos de seguridad. Mostrar el contenido. Orain dela urte batzuk mezuaren edukia testu hutsa zen, hau da, ezinezkoa zen irudiak, animazioak, web orrialde batera joateko loturak eta abar txertatzea. Gaur egun, aldiz, mezuaren barruan denetarik txerta dezakegu, tartean ordenagailuarentzat kaltegarriak izan daitezkeen gauzak (informatika birusak). Hori dela eta, Windows Live Hotmail gure ordenagilua babesten saiatzen da kaltegarriak izan daitezkeen gauzak blokeatzen, baina desblokeatzeko aukera ematen. Beraz, jaso dugun mezua fidagarria iruditzen bazaigu Mostrar el contenido aukera erabili dezakegu.

Aurreko irudian mezu bat ikus dezakegu blokeatuta (blokeatuta dauden edukiak gris kolorearekin agertzen dira). Mostrar el contenido aukeran klik egin ondoren edukiak desblokeatu egiten dira ondoko irudian agertzen den modura:

Page 29: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

29 / 34

Ariketa 21 (Posta gunea konfiguratu eta laguntza eskatu)

• Windows Live hotmailek gure posta gunea konfiguratzeko aukera ematen digu Opciones aukeraren gainean klik eginez. Alde berean, laguntza eska diezaiokegu Windows Live Hotmaili.

• Egin klik Opciones aukeran. Aldatu zuen posta gunean sartzeko erabiltzen duzuen pasahitza, Consultar y modificar tu información personal aukera erabiliz eta aldatu erabiltzen ari den itxura orokorra Elegir tema erabiliz.

Aurreko irudian ikus daiteke aukera asko daukagula gure konfigurazioa aldatzeko.

• Egin klik aukeran eta bilatu zein den Bandeja de entrada karpetan agertzen

diren ondoko ikonoen esanahia:

Page 30: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

30 / 34

Ariketa 22 (Posta gunea konfiguratu eta laguntza eskatu)

• Windows Live Hotmailek gure oharrak, abisuak, atazak eta abar antolatzeko aukera ematen digu. Hau agenda izango balitz bezela erabili dezakegu. Horretarako Calendario aukera erabili behar dugu.

• Calendario aukera hautatu ondoren agenda itxura daukan orrialdea irekiko da prest nahi duguna idazteko klik eginez nahi dugun orduaren gainean. Guk, ondoko irudian agertzen diren lau hitzorduak idatziko ditugu:

• Idatzi bi ohar Notas aukera erabiliz, bi ataza Tareas erabiliz, eta bi jakinarazpen Avisos erabiliz, ondoko irudian agertzen den moduan:

Page 31: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

31 / 34

• Adibidez, abisuak edo jakinarazpenak emateko Avisos aukera daukagu; honen

bidez, abisu bat zehaztu dezakegu eta, nahi izanez gero, mezu bat jasoko dugu gure postontzian abisu horren jakinaren gainean egoteko. Adibidez, zehaztu abisu bat bihar azterketa dagoela esanez (bihar begiratu zuen postontzian ea heldu den mezu hori esanez).

Ariketa 23 (Bertsio aurreratua)

• Windows Live Hotmail erabiltzeko bi bertsio daude: oinarrizkoa (Básica) eta aurreratua (Completa). Posta helbidea sortu genuenean, hau da, erregistroa egin genuenean, oinarrizko bertsioa (Básica) erabili nahi genuela zehaztu genuen eta aurreko ariketa guztiak oinarrizko bertsioan egin ditugu.

Bertsio aurreratuan ezaugarri gehiago dauzkagu oinarrizkoan dauzkagunekin alderatuta. Aldi berean, gure posta gunearen itxura aldatzeko aukera gehiago dago, adibidez, koloreak aldatzeko, posta gunearen osagaiak lekuz aldatzeko, eta abar.

• Orain bertsio aurreratua erabili nahi dugula zehaztuko dugu. Hori egiteko

Opciones aukeratu.

Agertzen den orrialde berrian Prueba la versión completa aukeratu.

Aurrekoa eginda argi eta garbi ikus daiteke gure posta gunearen itxura erabat aldatu dela, ondoko irudian agertzen den moduan:

Page 32: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

32 / 34

• Orain posta gunearen kolorea aldatuko dugu. Hori egiteko Opciones aukeraren ondoan dagoen gezia eta Temas atalean Naranja aukeratu.

• Orain Opciones barruan, Configuración del panel de lectura atalean, Inferior aukeratu. Hori eginda, goiko aldean mezu zerrenda agertuko da eta behean hautatutako mezuaren edukia.

Page 33: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

33 / 34

• Oinarrizko bertsiora (Básica) itzuli nahi izanez gero Opciones barruan Más

opciones aukeratu eta agertzen den orrialde berrian Prueba la versión básica hautatu.

Amaiera

Amaitzeko hainbat ohar emango ditugu hurrengo lerroetan lagungarri egindo zaizkizuelakoan:

• Bandeja de entrada karpetan mezuekin batera hainbat ikonotxo agertzen dira. Windows Live Hotmailek eskaintzen digun laguntzaren arabera honakoa da esanahia:

• Windows Live Hotmailen sortutako helbideek iraungitze-data daukate, hau da,

erabili ezean galde egiten dira. Zehatz-mehatz honako hau esaten du Windows Live Hotmailen laguntzak:

Las cuentas gratuitas de Windows Live Hotmail se vuelven inactivas si no inicia sesión durante 120 días, o durante los 10 días siguientes al registro de la cuenta. Cuando la cuenta se vuelve inactiva, todos los mensajes, las carpetas y los contactos se eliminan, aunque el nombre de la cuenta se mantiene. Si una cuenta permanece inactiva durante 90 días más, el nombre de la cuenta podría eliminarse permanentemente. Si no utilizas tu Id. De Windows Live durante 360 días, tu Id. De Windows Live podría eliminarse de forma permanente.

• Windows Live Hotmail bidezko posta web posta da. Horrek esan nahi du web

orrialde arrunt baten bidez erabiltzn dugula posta eta horrek abantaila bat dauka eta desabantaila bat.

o Abantaila zera da: edozein ordenagailutan erabili dezakegula posta, ezer

konfiguratu gabe.

o Desabantaila zera da: web bidezko posta motela izaten da; izan ere, edozein aukera erabiliz itxaroten egon behar dugu orrialdea deskargatu arte. Horretaz gain, posta gunean gauden bitartean Internet sarera konektatuta egon behar dugu eta Internet konexioa konektatuta gauden denboraren arabera ordaindu behar badugu garesti samarra izan daiteke.

Aipatutako desabantaila gainditzeko badaude programa batzuk (adibidez, Eudora, Outlook Express). Programa horien bidez, mezuak irakurtzeko zera egin behar dugu.

o Internet sarera konexioa egin.

o Gure postontzira heldu diren mezuak automatikoki gure ordenagailura

deskargatu.

Page 34: Posta Elektronikoa - Apunteak Eta Ariketak

Internet (Posta Elektronikoa) (Apunteak eta Ariketak)

34 / 34

o Konexioa moztu deskargatu diren mezuak lasai irakurtzeko.

Mezuak bidaltzeko, aldiz, zera egin behar dugu:

o Mezua lasai idatzi.

o Idatzi ondoren Internet sarera konexioa egin.

o Mezua bidali gure ordenagailutik gure posta enpresara pasatzeko.

o Konexioa moztu.

Arazoa zer da: Outlook Express, Eudora eta antzeko programak erabiltzeko konfiguratu behar ditugula programak eta, okerrena dena, hori erabiltzen ditugun ordenagailu guztietan egin behar dugu. Besteak beste, POP3 eta SMTP aukerak konfiguratu behar ditugu; hona hemen posta zerbitzu batzuetako konfigurazioak (nahiz eta dokumentu hau irakurtzean emandako datuak beharbada eguneratuta egon ez):

www.hotmail.com

POP3: (bakarrik agertzen da) SMTO: (bakarrik agertzen da)

www.euakalerria.org

POP3: posta.euskalerria.org SMTP: posta.euskalerria.org

www.yahoo.es

POP3: pop.correo.yahoo.es SMTP: smtp.correo.yahoo.es

www.irakasle.net

POP3: posta.irakasle.net SMTP: posta.irakasle.net

www.euskalnet.net

POP3: pop3.euskalnet.net SMTP: smtp.euskalnet.net

• Guk Windows Live Hotmail enpresa aukeratu dugu posta erabiltzeko, baina

badaude beste enpresa batzuk posta erabiltzeko aukerarekin (yahoo.es, euskalerria.org, kaixo.com,...).

Bukatzeko azken ariketatxoa egingo dugu: sortu euskalerria.org-en eta yahoo.es-en helbide berri bat. Behin helbidea sortuta, bidali mezu bat Windows Live Hotmailen dauzkazuen helbidera.