4
Diabetesaren Munduko Eguna EUSKADIN HELDUEN % 10,6K DU DIABETES GOZOA, ESTATUKO BATEZ BESTEKOA BAINO KOPURU TXIKIAGO BATEK Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 aldirako Osasun Planak arreta berezia jartzen du gaixotasun horretan, eta diabetesa saihesteko ekimen bereziak ari dira sortzen, osasuna eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta arrisku-faktoreak gutxitzeko Diabetesa da gaixotasun kronikorik ohikoenetako bat. Munduan 300 milioi lagunek baino gehiagok dute, eta Europan 56 milioi lagunek. Kopuruak handitu egin dira eta handitzen jarraituko dutela aurreikusi dute. Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, diabetesa XXI. mendeko epidemietako bat da. Euskadin, bai eta Estatuaren gainerakoan eta Europan ere, nabarmen areagotu da, populazioaren ezaugarri demografikoak eta bizi-estiloaren aldaketak direla eta. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, diabetesak duen prebalentzia Espainiako batezbestekoa baino txikiagoa da, bai eta Estatuko beste komunitate batzuetakoa baino nabarmen txikiagoa ere. Hori esaten du Osasuneko sailburu, Jon Darponek gaur jakinarazi duen 2014ko irailean Osakidetzako profesionalek egindako ikerketa proiektu batek. Ikerlanaren arabera, Euskadin, 18 urtetik gorakoen artean % 10,6koa da diabetes mellitusaren prebalentzia. Espainian, Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: [email protected]

Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web viewgaixotasuna zaintzeko autonomoak izaten ikasteko tailerrak, osasunaren gaineko erantzukizuna hartzen, gaixotasunaren alderdi guztiak

  • Upload
    dolien

  • View
    223

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Plantilla normalizada para WORD

Diabetesaren Munduko Eguna

EUSKADIN HELDUEN % 10,6K DU DIABETES GOZOA, ESTATUKO BATEZ BESTEKOA BAINO KOPURU TXIKIAGO BATEK

Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 aldirako Osasun Planak arreta berezia jartzen du gaixotasun horretan, eta diabetesa saihesteko ekimen bereziak ari dira sortzen, osasuna eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta arrisku-faktoreak gutxitzeko

Diabetesa da gaixotasun kronikorik ohikoenetako bat. Munduan 300 milioi lagunek baino gehiagok dute, eta Europan 56 milioi lagunek. Kopuruak handitu egin dira eta handitzen jarraituko dutela aurreikusi dute. Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, diabetesa XXI. mendeko epidemietako bat da.

Euskadin, bai eta Estatuaren gainerakoan eta Europan ere, nabarmen areagotu da, populazioaren ezaugarri demografikoak eta bizi-estiloaren aldaketak direla eta. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, diabetesak duen prebalentzia Espainiako batezbestekoa baino txikiagoa da, bai eta Estatuko beste komunitate batzuetakoa baino nabarmen txikiagoa ere. Hori esaten du Osasuneko sailburu, Jon Darponek gaur jakinarazi duen 2014ko irailean Osakidetzako profesionalek egindako ikerketa proiektu batek.

Ikerlanaren arabera, Euskadin, 18 urtetik gorakoen artean % 10,6koa da diabetes mellitusaren prebalentzia. Espainian, metodologia eta helburu berberekin egindako azterlanek ondorioztatu dute prebalentzia % 13,8koa dela eta Andaluzian, adibidez, % 16,3koa.

Laster argitaratuko duten ikerketari esker, gainera, beste asaldura batzuen prebalentzia eta horien eta diabetesaren arteko lotura ezagutu ahal izan dituzte. Glukosaren metabolismoaren asaldurak: gluzemia basal aldatua (% 3,8) eta glukosarekiko tolerantzia aldatua (% 7,2); arterietako hipertentsioaren prebalentzia (% 44,9); dislipemia LDL handituan (% 29,2); triglizerido areagotuak (% 17) eta kolesterol handitua (% 61).

Hori dela eta, ikerketak ondorioztatu du Euskadin diabetes mellitusa arrisku kardiobaskularreko faktoreei lotuta dagoela, eta diabetesa eta obesitatea eta jarduera fisiko eskasa lotuta daudela.

«Diabetesari buruzko ikerketa oso garrantzitsua da osasun-baliabideen arreta klinikoa planifikatzeko eta prebentzio jardueren abiaraztea eta ebaluazioa zehazteko oinarrizko informazioa ematen duelako, baita oinarrizko ikerketako eta ikerketa klinikoko politikak ezartzeko ere», nabarmendu du Osasuneko sailburu Jon Darpónek.

Diabetesari buruzko jarduera: prebentzioa, osasunaren sustapena, zerbitzu-zorroa, trebakuntza eta hezkuntzarako sarbidea

Diabetesari buruzko jarduerak prebentzioko ekintzak behar ditu, gaixotasunaren prebalentzia txikitzeko.

Diabetesaren prebentzioa bizimodu osasungarrian oinarritzen da. Izan ere, obesitatearen eta ariketa fisiko eskasaren eta diabetesaren arteko lotura egiaztatuta dago. Ondorioz, ohitura osasungarriek diabetesa izateko aukera txikitzen dute.

Zehazki, ohiturak aldatuta diabetesa izateko arriskua % 50 txikitu daitekeela egiaztatu dute. Botikekin lotutako murrizketa txikiagoa da. Duela gutxi egindako azterlanek erakusten dute ohitura osasungarriekin 2. motako diabetesaren kasuen % 90 saihestu zitezkeela.

Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 aldirako Osasun Planak arreta berezia jartzen du gaixotasun horretan, eta diabetesa saihesteko ekimen bereziak ari dira sortzen, osasuna eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta arrisku-faktoreak gutxitzeko, esan du Osasuneko sailburu Jon Darpónek.

Azaldu duenez, adin guztietan, haurtzarotik zahartzarora, obesitatea saihesteko eta jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak, sektore arteko lankidetzaren eta tokiko eta eskualdeko lanaren bitartez.

Arretari dagokionez, Osakidetzak hainbat diziplinatako profesionalak ditu diabetesa eta haren konplikazioak zaintzeko, baita diabetesean adituak diren profesionalak ere, gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra egiteko eta tratamendu egokirako.

Era berean, diabetesa ondo zaintzeko lanak pazienteek hezkuntza izatea behar du ezinbestean. Osakidetzak «Diabetesaren maneiu pertsonala» programa abiarazi du diabetesaren inguruko trebakuntza eta hezkuntza emateko. Hala, gaixotasuna zaintzeko autonomoak izaten ikasteko tailerrak, osasunaren gaineko erantzukizuna hartzen, gaixotasunaren alderdi guztiak ezagutzeko eta eragin ditzakeen emozio negatiboak kontrolatzeko tailerrak antolatzen dituzte, osasuna hobetzeko. Programa honen bidez 1.500 paziente trebatu dituzte.

Pazienteak prestatzeko lan horretan diabetesari buruzko Euskadiko elkarteen lana bereziki baliotsua da. Osasuneko sailburuak diabestesa duten pertsonei laguntzeko egiten duten lana errekonozitu nahi izan du: «Nire errekonozimendua dute, diabetesa duten pertsonei laguntza, esperientzia eta aholkuak ematen dizkietelako, haien bizitza kalitatea hobetzeko, diagnosia egiten dietenean beren bizi-kalitatea nabarmen txikitzen baita».

Diabetesaren Bizkaiko Elkarteak 2.000 bazkide baino gehiago ditu, senideen, pazienteen eta profesionalen artean, eta 36 urte daramatza hezkuntzako jarduerak antolatzen (tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak...) eta laguntza ematen.

Leticia López de Guereño presidenteak esan du urte horietan guztietan ASVIDIAren helburu bakarra Bizkaian diabetesa duten pertsonak laguntzea dela eta gaixotasunari buruzko prestakuntza ematea. «Antolatzen ditugun jardueretan pertsonek esperientziak eta ezagutzak partekatzen dituzte eta horri onura ateratzen diote, urte askoan gaixotasuna izan duten pertsonengandik oso aholku erabilgarriak lor ditzaketelako. Diabetesa duten beste pertsona batzuekin harremanetan egoteak, gainera, funtzio psikologikoa du, batez ere, diagnosiaren ondoko momentu gogorretan», azaldu du.

Diabetesaren Munduko Egunean, Osasuneko sailburu Jon Darpónek azkenik prebentzioan eta diagnostikoan nabarmentzen jarraitzeko konpromisoa azpimarratu du, baita arretarik onena ematekoa ere, ikerketa babestuz eta profesionalentzako prestakuntza eta espezializazio programak bultzatuz.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: [email protected]

2