10
PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016 MCP / SCPSA P / SCPSA

PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016

MCP / SCPSAMCP / SCPSA

Page 2: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei zerbitzuak ematea duena, kalitate handienarekin eta modu eraginkorrean, batera erantzunez administrazio mugak ulertzen ez dituzten herritarren premiei.

Filoso�a horrekin bat eginez, Mankomunitatea eskumenak gehitzen eta lurralde esparrua handitzen joan da. Mugarriak hauek izan dira:

Aldatzen ari den ingurune batean, ingurune global eta konplexu batean, lan egin behar dugu, eta, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa da arin egokitzea aldaketetara.

Krisi ekonomiko sakona dugu aurrez aurre, eta herritarrentzat eta, oro har, gizarte osoarentzat ondorio larriak ari da izaten. Oraindik ere zalantza gehiegi dago, eta susperraldia luzea eta zaila izango dela aurreikusten da. Hori dela-eta, plan estrategiko honetan erronka hau ere sartu dugu: �nantzaketa aukera onenak aztertu eta bilatzea, zerbitzuen egonkortasuna eta hobekuntza ziurtatze aldera.

Krisiaren beste ondorioetako bat sektore publikoaren ereduari buruzko eztabaida da, administrazioen eskumenen esparruei buruzkoa eta herritarrei eskaintzen zaien kudeaketaren eraginkortasunari buruzkoa.

MCP/SCPSAn sinesten dugu zerbitzuen kudeaketa publikoa elkarren artean egiteko garatu dugun ereduan. Eskualde honetan bizi diren 350.000 biztanletik gorakoen bizi-kalitatean laguntzeko modurik onena dela ulertzen dugu, haien premiei eta itxaropenei erantzutera emanda geure burua, eta ematen dugun zerbitzuak modu orekatuan eta solidarioan eskuratzeko aukera izatea bultzatuta. Eta hori guztia eraginkortasun handienari uko egin gabe.

SARRERAPLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Dokumentu honetan MCP/SCPSAren Plan Estrategikoa aurkezten dugu. Hain zuzen, 2013. eta 2016. urteen artean Erakundeak jarraituko duen norabidea markatzen du.

Ur hornidura, saneamendua eta hondakin uren arazketa.

Hiri hondakinen bilketa eta tratamendua.

Eskualdeko hiri garraioa.

Taxi zerbitzua.

Iruñerriko ibai parkea.

1982

1988

1999

2006

2007

Page 3: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Hori dela-eta, epe honetan sustatuko dugu aktiboki parte hartzea etorkizuneko Nafarroako tokiko mapa, zehaztean, tartean dauden gainerako erakundeekin lankidetzan aritzeko harremanak bultzatuta.

Dena den, krisia, ekonomikoa ez ezik, soziala ere ari da izaten. Erakundeen egiturarekiko eta agintariekiko mes�dantza eta atxikitasunik eza zabaltzen ari da progresiboki herritarren artean. Galdutako kon�antza berreskuratzeko, harreman horiei eusten dieten balioak berritzeko geroz eta handiagoa den eskakizun bat dago. Hortik, egin dugun balioen eztabaidaren eta berrikuspenaren garrantzia, eta, ariketa teorikoa izan ez ezik, gure jardunaren oinarria izateko konpromisoa da, erakunde eta pertsona gisa jarduteko oinarria.

Zerbitzuei dagokienez, plan estrategiko honetan konpondu gabe dauden alderdiei ekin diegu, besteak beste, frakzio organikoaren eta gainerako hondakinen tratamenduaren alternatiba onenak direnak aztertu eta ezartzeari eta, leku batetik bestera joateko lehentasunezko aukera gisa, garraio publikoa sustatzeari.

Beste alde batetik, baikor izateko arrazoiak ere baditugu gure inguru honetan. Mundu globalizatu batean bizi gara, askoz ere irekiagoa da eta aukera handiak eskaintzen ditu lankidetzarako eta berrikuntzarako.

Informazioa eta jakintza eskura izateak eta garapen teknologikoak hobetzeko aukerak ekartzen dizkigute, eta aukera horiek, era berean, zerbitzuak hobeki eta desberdin ematea, eta beste erakunde eta enpresa batzuekin lankidetza eta aliantzak ezartzeko harremanak ekarri behar dituzte. Oso era berezian, aldaketa hauek errazten dute herritarrekin harremanak izateko modu berri bat ezartzea, irekiagoa, gardenagoa eta arinagoa, bide berrietatik egina, hala nola webgunea eta administrazio elektronikoa.

Ingurumenaren eta gizarte erantzukizunaren arloko gaiekiko sentiberatasuna beste arrazoi bat da hasieratik bertatik erakunde honek hasitako kudeaketa bultzatzeko. Ildo honetan, zerbitzuen ingurumen alderdiak integratzean sakondu nahi dugu, eta heziketaren arloko zentro eta ikastetxeekin, erakunde sozialekin eta beste eragile sozial batzuekin elkarlan proaktiboa izatearen aldeko jarrerari eusten diogu.

Planteaturako erronkek Erakundea osatzen duten alderdi guztiak hartzen dituzte, baina oso bereziki bertan lan egiten duten 450etik gora lagunak. Enpleguari dagokionez, erakundearen tamainari egonkortasunez eusteko asmoa dugu, gainera. Herritarren zerbitzura lan egiteko, geure burua antolatzeko, modu koordinatuan lan egiteko, eta ahalik era zorroztasun eta profesionaltasun handienarekin egiteko gaitasuna izatea oinarria da; hain zuzen, plan estrategiko honen erronkei aurre egiteko baliatu dezakegun oinarria.

Page 4: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Ikuspegi globala, integratua eta perspektiba duena eskaintzea

erakundearen jardunean aritzen diren interes talde guztiei:

1

1989 lehen plan estrategikoa egin zuenetik MCP/SCPSAk, kudeaketa tresna honek balio izan du erakundea epe jakin batean jardutea gidatzeko esparru nagusia zehazteko, ekintza plan jakinak ezartzeari zentzua eta koherentzia emanez eta horien eragina erakundearen kudeaketa emaitzetan neurtzeko bidea emanez.

Plan Estrategikoaren xede nagusiak hauek dira:

EGITEKO PROZESUA

Erabakiak hartzea, jarduketak

lehenestea eta baliabideak

egokitzea gidatzea.

2

Proiektu komun bateko kide

garela sentitzea bultzatzea.

3

• Herritarrak • Gobernu organoak • Langileak • Elkarlanean aritzen garen erakundeak eta enpresak • Gizartea, oro har

Page 5: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Plan Estrategikoa lau urtean behin egiten da. Berrikusi eta, bere kasuan, eguneratu egiten da aldian behin, Erakundeak lortu dituen emaitzen eta langai dugun ingurunearen bilakaeraren arabera. Enpresaren plangintza prozesua osatzen duten gainerako elementuekin bat dator, eskema honen arabera:

BATZORDE IRAUNKORRA

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

ZUZENDARITZAKO BATZORDEA

Lau urteko plan estrategikoaEgitekoa, ikuspegia eta balioakArdatz eta erronka estrategikoakAginte-taula estrategikoa

IZENA ETA PERIODIZITATEA EDUKIA

ZUZENDARITZAKO BATZORDEA

ARLOAK ETA SAILAK

Urteko hobekuntza plana Hobekuntza ekintzak

Urteko kudeaketa planaUrteko proiektu giltzarriak

Kudeaketako aginte-taula

Lanerako urteko planak, sailen araberakoak

Ekipoei eta pertsonei jarduerak eta helburuak izendatzea

FOROA

Page 6: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

2012an amaitu zen MCP/SCPSAren azken plan estrategikoa, 2009. eta 2012. urteen arteko eperako zuena. Horregatik, 2012ko azken hilabeteetan, Zuzendaritzak gogoeta egiteko barne prozesua bultzatu zuen, eta, hartara, plan estrategiko honetarako informazioa izateko eta proposamenak izateko sartzeko. Jarduera eta kronograma honen arabera egin zuen:

I Arlo eta sail guztien ekarpenak

I Gonbidapena Enpresa Batzordeari

I AMIA azterketa

I Gonbidapena gobernu organoei

I Zuzendaritza Batzordearen lan saioak

I Ekarpenen berrikuspena

I Ekarpen guztien sintesia

I Plan Estrategikoaren aurkezpena Kontseiluan eta Batzordean

I Argitalpena eta zabalkundea

Barne analisia,

hautaketa eta informazioa

Kanpoko parte-hartzea

Zirriborra2013ko

urtarrila-martxoa

Amaiera

2013ko martxoak 26

2012ko uztaila-abendua

Page 7: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

Enpresako arloen eta sailen parte-hartzea handia eta positiboa izan da. Bildutako ekarpenak aztertu egin dira eta hainbat lan saiotan Zuzendaritza Batzordeak egin duen lanaren oinarria izan dira.

Gobernu organoak eratzen dituzten alderdi politikoen ekarpenak ere sartu dira prozesu honetan.

Parte-hartzean oinarritutako eztabaida zabal honen emaitza dira dokumentu hau eratzen duten erreferentzia estrategikoak:

• Egitekoa, ikuspegia eta balioak.• Ardatz eta erronka estrategikoak.

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

IRUÑERRIAN BIZI-KALITATEA HOBETZEN LAGUNTZEA, URAREN, GARRAIOAREN, HONDAKINEN ETA IBAI PARKEAREN ZERBITZUAK KUDEATUTA.

EGITEKOAERREFERENTZIA IZAN NAHI DUGU GIZARTEAN, KUDEAKETA ERAGINKORRA, IRAUNKORRA ETA BERRITZAILEA EGITEN DUGULAKO.

IKUSPEGIA

GARDENTASUNA ETA GERTUTASUNAInteres taldeen premiez interesatzen gara eta informazio osoa, zehatza eta ulergarria ematen diegu, bere egitekoa bete nahian, erakundeak abiarazten dituen prozesuen, hartzen dituen erabakien eta lortzen dituen emaitzen gainean.

PROFESIONALTASUNA ETA KONPROMISOAZorroztasun tekniko handienarekin lan egiten dugu, geure aldetik ahal dugun guztia eginda.

AURRERAPENA, MALGUTASUNA ETA ARINTASUNAGizarteak geuregandik zer espero duen jakin nahi dugu eta aztertu egiten dugu. Aldaketetara egokitzen gara eta planteatutako erronkei irtenbide egokiak ematen dizkiegu, epe aproposetan.

KOORDINAZIOA ETA TALDEAN LAN EGITEANorbanakoen ahaleginen batura baino gehiago gara. Taldearen sendotasunean eta lanean elkarlanean aritzean sinesten dugu.

SORMENAEgiteko moduak zalantzan jartzen ditugu eta alternatiba berritzaileak, eraginkorrak eta askiesgarriak bilatzen ditugu.

BALIOAK

Page 8: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

HERRITARRAK ETA ZERBITZUAKHerritarren premiei ongi eta egoki erantzutea, kalitateko zerbitzuak emanda eta aurretik eginda horien plangintza.

PERTSONAK ETA ERAKUNDEAErakunde kohesionatua, motibatua eta malgua garatzea.

Egonkortasuna lortzea ekonomiaren eta �nantzen arloan.

FINANTZAK21 3

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Ardatz eta erronka estrategikoak

1.1. Zerbitzuen kalitatea handitzea.

1.2. Erakundearekin harremanak izatea erraztea.

1.3. Azpiegituren eta zerbitzuen plangintza koordinatu eta hobetzea.

1.4. Foru y resto tratamendu sistema diseinatu eta ezartzea.

1.5. Eskualdeko hiri garraioko sarearen eredu berria diseinatu eta ezartzea.

1.6. Eskualdeko hiri garraioaren erabilera handitzea.

1.7. Egoera kritikoetan eta larrialdikoetan erantzuteko gaitasuna indartzea.

2.1. Zerbitzuen eta haien azpiegituren �nantzaketa egonkortzea.

2.2. Zerbitzuen tarifa esparru berria diseinatu eta ezartzea.

2.3. Autonomia handitzea, �nantzen arloan.

3.1. Lidergoa sendotzea.

3.2. Pertsonen konpromisoa, profesionaltasuna eta pozbidea sustatzea.

3.3. Aldaketaren eta jakintzaren kudeaketa bultzatzea.

3.4. Kudeaketa, plangintza eta koordinazioa hobetzea.

Page 9: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

Iruñerrian zerbitzuak emateko esparru berri bat sendotzea, eredu erkidetua sustatuta.

MANKOMUNITATEAREN GEROA

GIZARTEA ETA ALIANTZAKInteres talde desberdinen kon�antza eta lankidetza handitzea.

Eraginkortasuna handitu eguneroko kudeaketan, iraunkorrean eta berritzailean.

KUDEAKETA INTEGRATUA 5 64

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Ardatz eta erronka estrategikoak

4.1. Prozesuak hobetzea, baliabideen aprobetxamendu ezin hobea lortzeko.

4.2. Ingurumena integratzea bultzatzea, ematen ditugun zerbitzuen berezko faktore gisa.

4.3. Berrikuntza eta teknologia bultzatzea.

5.1. Hauetan parte hartzea eta hauekin elkarlanean aritzea areagotzea:• Gobernu organoak• Tokiko erakundeak• Foro teknikoak eta erabakiak hartzekoak

5.2. Interes taldeekin aliantzak egitea mesedetzea.

5.3. Gizarte Erantzukizun Korporatiboa indartzea.

5.4. Noranzko biko komunikazioa hobetzea gizartearekin, gardentasunean, parte-hartzean eta lankidetzan aurrera egiteko.

6.1. Erakundearen �loso�a eta diseinua sendotu eta konpartitzea.

6.2. Tokiko mapa berria itxuratzean aktiboki parte hartzea.

6.3. Erakunde erkidetuen ordezkaritza eredua eta gobernu organoen funtzionamendua berrikustea.

Page 10: PLAN ESTRATEGIKOA 2013-2016€¦ · PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016 Sortu zenetik, duela 31 urte, Iruñerriko Mankomunitatea kudeaketarako erakunde gisa sendotu da, funtsa herritarrei

PLAN ESTRATEGIKOA. 2013-2016

Oso ontzat ematen dugu 2013. eta 2016. urteen arteko plan estrategiko hau egin izana, bi alderdi hauetatik:

Hemendik aurrera gauzatu egin behar dira hitzartutako estrategiak eta aurrera egin behar da hurrengo lau urteetarako proposatutako erronketan. Hori dela-eta, 2013ko Urteko Kudeaketa Plana eratzen duten 34 proiektuetan ari da lanean Erakundea. Proiektu horiek, egintza zehatzen bidez, Plan Estrategikoan adierazitakoari erantzuten diote.

Beste alde batetik, 2013. eta 2016. urteen arteko plan estrategiko honek berekin ekarriko du adierazleen aginte-taula berrikusi eta aldatzea. Hartara, ardatz eta erronka estrategiko desberdinek adierazle lotuak izango dituzte, haien bilakaerari eta emaitzei jarraipena egiteko.

Urtero abian jarritako proiektuen multzoak eta adierazleen bilakaerak bidea emango digute Erakundearen aurrerapen maila neurtzeko, eta, bere kasuan, berrikuspenak eta dagozkion doitzeak egiteko.

JARRAIPENA

Emaitza moduan, MCP/SCPSAk erreferentzia estrategiko

batzuk ditu, eta erreferentzia horiek bere jarduna gidatuko

dute epe horretan eta erabakiak hartzeko

oinarriak izango dira.

1Egin den prozesuaren ikuspegitik,

alderdi interesdun guztiek esku hartzea lortu da. Informazioa, proposamenak,

analisiak eta eztabaidak funtsezko elementuak izan dira pertsona eta talde desberdinak Erakundearen norabideak eta printzipioak zehaztean ados jartzea

lortzeko.

2