27
PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA 1 PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA II. Itemen adibideak irakasleek erabiltzeko FISIKA

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA II. Itemen adibideak

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA �1

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA II. Itemen adibideak irakasleek erabiltzeko

FISIKA

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

�2

PISA ZIENTZIAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO ITEMAK - FISIKA

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

Argitaratzailea: ISEI-IVEI Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea Asturias 9, 3.a 48015 Bilbo Tel.: 94 476 06 04 [email protected] www.isei-ivei.net

2017ko urria

Txostena egin dutenak: Alfonso Caño Carrillero eta Begoña Burgoa Etxaburu dira dokumentu honen egileak. Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaritza-taldeak gainbegiratu eta onartu du.

�3

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

AURKIBIDEA

Aurkibidea 4

Aurkezpena 5

1. PISAko zientzietako itemak: Fisika 6

• AUTOBUSAK 7

• BEROTAN LANEAN 9

• ULTRASOINUAK 11

• ENERGIAREN ALDETIK ERAGINKORRA DEN ETXEA 14

• ERREGAI FOSILAK 20

• ENERGIA URDINEKO ZENTRALA 23

!4

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

AURKEZPENA

PISA: Zientziarako konpetentzia. I. Markoa eta itemen analisia dokumentuan, ELGA- OECDk zientziari buruz orain arte gauzatu dituen sei ebaluazioetan erabili dituen item liberatu guztiekin dokumentu bat osatu dugu irakasleen eskura jartzeko: PISA: Zientziarako konpetentzia. I. Markoa eta itemen analisia.

Orain, bigarren dokumentu hau aurkezten dugu: PISA: Zientziarako konpetentzia. II. Itemen adibideak irakasleek erabiltzeko. Bertan, lehenengo dokumentuan egoera eta item bakoitzari lotuta agertzen ziren adierazpenak eta analisiak kendu ditugu.

Helburua irakasleari jardueran laguntzea da, itemekin probaren bat prestatu nahi izanez gero, baliabide hau ikasleekin errazago erabili ahal izateko. Horretarako interesatzen zaizkion eta ikasleei aplikatu nahi dizkien egoera edo egoerak kopiatzea nahikoa izango da.

Baliabide hau erabiltzeak bi onura ekar ditzake; alde batetik, ezagutzea zein neurritan ikasleek zuzen erantzuten dieten proposatutako itemei, eta, bestetik, emaitza horiek nazioarte mailako emaitzekin konparatzea eta, kasu askotan, PISA probetan parte hartu duten euskal ikasleek lortutakoekin ere.

Lan hori errazteko asmoz, dokumentu honen hasieran taula bat jarri dugu. Bertan, erantzun zuzenak goian aipatutako lehen dokumentuaren zein orritan aurkitzen diren adierazten da eta, item irekiak edo erdi-irekiak direnean baita zuzenketarako irizpideak ere. Gure helburua da irakasleak animatzea material hau erabil dezaten eta, batez ere, horrela beren ikasleei eragin diezaieten zientziako testu idatzien ulermen-prozesuei buruz gogoeta egitea.

Dokumentu honetan, Fisikaako itemak eskaintzen dira.

!5

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

FISIKAKO ITEMAK

!6

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

AUTOBUSAK

1. galdera: AUTOBUSAK

!7

Zer gertatuko zaio ziurrenez basoan dagoen urari Raimundok bat-batean frenatu eta berehala?

A. Urak horizontal jarraituko du.

B. Ura 1 aldetik isuriko da.

C. Ura 2 aldetik isuriko da.

D. Ura isuri egingo da, baina ez dakigu 1 aldetik edo 2 aldetik izango den.

Autobus bat errepidearen tarte zuzen batetik dabil. Raimundok, autobusaren gidariak, baso bat ur du aginteen panelaren gainean:

Bat-batean, Raimundok frenatu egin behar izan du.

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

2. galdera: AUTOBUSAK

!8

Raimundoren autobusa, autobus gehienak bezala, diesel motorrarekin dabil. Autobus horiek ingurumena kutsatzen laguntzen dute. Raimundoren lankide batek lan egiten duen hirian motor elektrikoarekin dabiltzan trolebusak erabiltzen dituzte. Halako motor elektrikoetarako behar izaten den tentsioa kable elektrikoek hornitzen dute (tren elektrikoetan bezala). Elektrizitatea erregai fosilak erabiltzen dituen zentral batetik dator.

Hirian trolebusak erabiltzearen alde daudenek diotenez, halako garraiabideek ez dute airea kutsatzen.

Arrazoia al dute trolebusak erabiltzearen alde daudenek? Azaldu zure erantzuna.

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

BEROTAN LANEAN

1. galdera: BEROTAN LANEAN

!9

Pedro konponketa batzuk egiten ari da etxe zahar batean. Botila bat ur, metalezko iltze batzuk eta zur zati bat utzi ditu autoaren maletategiaren barruan. Autoa hiru orduz kanpoan eguzkitan egon ondoren, autoaren barruko tenperatura 40 °C-ra igo da gutxi gorabehera.

Zer gertatu zaie autoaren barruan dauden objektuei?

Biribildu “Bai” edo “Ez” adierazpen bakoitzeko.

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

2. galdera: BEROTAN LANEAN

3. galdera (jarrerak): BEROTAN LANEAN

!10

Egunean zehar Pedrok katilu bat kabe bero, 90 °C-ko tenperatuan gutxi gorabehera, eta katilu bat ur mineral hotz, 5 °C-ko tenperatuan gutxi gorabehera, hartu ditu edateko. Katiluak material berberaz eginda daude eta tamaina berekoak dira, eta bi edarien bolumena berdina da. Pedrok gela batean utzi ditu katiluak eta bertako tenperatura 20 °C-koa da gutxi gorabehera.

Zeintzuk izango lirateke ziurrenez kafearen eta ur mineralaren tenperaturak 10 minuturen ondoren?

A. 70 ºC eta 10 ºC.

B. 90 ºC eta 5 ºC.

C. 70 ºC eta 25 ºC.

D. 20 ºC eta 20 ºC.

Zenbateraino interesatzen zaizu ondoko informazioa?

Markatu lauki bakar bat lerro bakoitzean.

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

ULTRASOINUA

1. galdera: ULTRASOINUA

!11

Herrialde askotan, ultrasoinu-irudien bidez fetu baten (garatzen dagoen unearen) irudiak har daitezke (ekografia). Ultrasoinuak segurutzat jotzen dira hala amarentzat nola fetuarentzat.

Medikuak gailu bat hartu eta amaren sabelaldean mugitzen du. Ultrasoinu-uhinak sabelalde barrura igortzen dira. Sabelalde barruan, fetuaren azaleratik islatu egiten dira atzera. Islatutako uhin horiek gailuak atzematen ditu berriro, eta irudia erakusten duen makina batera bidali.

Irudi bat osatzeko, ultrasoinu-makinak fetuaren eta gailuaren arteko distantzia kalkulatu behar du.

Ultrasoinu-uhinek sabelaldea 1.540 m/s-ko abiaduraz zeharkatzen dute. Zein neurketa egin behar du makinak distantzia kalkulatzeko?

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

2. galdera: ULTRASOINUA

3. galdera: ULTRASOINUA

!12

X izpiak erabiliz ere, fetuaren irudia lor daiteke. Dena den, haurdun daudenean sabelaldeko X izpirik ez hartzeko aholkatzen zaie emakumeei.

Emakumeek haurdun daudenean, zergatik ez lukete sabelaldeko X izpirik hartu behar?

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

Ama haurdunei ultrasoinu bidez egindako azterketek eman al dezakete galdera hauetako erantzunik?

Biribildu “Bai” edo “Ez” galdera bakoitzean.

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

4. galdera (jarrerak): ULTRASOINUA

!13

Zenbateraino interesatzen zaizu ondoko informazioa?

Markatu lauki bakar bat lerro bakoitzean.

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

ENERGIA ALDETIK ERAGINKORRA DEN ETXEA (Unitate interaktiboa)

Unitatearen deskribapena Liberatutako unitate honetan teilatuen koloreak energia-kontsumoari nola eragiten dion aztertzen da. Simulazioak ikasleei aukera ematen die etxe bat –hoztuz edo berotuz– 23 ºC-tan mantentzeko behar den energia-kopuruari teilatuaren koloreak nola eragiten dion ikertzeko. Proba bakoitzerako ikasleek teilatu-kolorea eta kanpoko tenperatura hautatzen dute. "Abiarazi" botoia sakatu ondoren, simulazioak hautatutako teilatu-kolore/tenperaturari dagokion energia-kontsumoa erakusten du.

!

!14

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

Nola abiarazi simulazioa Unitatearen atal hau hasi baino lehen, ikasleei azalpen labur bat ematen zaie simulazioko kontrolak nola erabili ikasteko eta kontrolekin probak egiteko. Ikasleek eskatutako ekintza minutu baten barruan gauzatzen ez badute, laguntza-mezuak erakusten zaizkie. Ikasleek ez badute inolako ekintzarik gauzatzen 2 minuturen buruan, kontrol guztiak behar bezala jarrita simulazioa nolakoa izango litzatekeen erakusten zaie. Orientabideetan azaldu den bezala, ondorengo pantailetan kontrolak erabiltzeari buruzko oroigarriak ireki daitezke "Nola abiarazi simulazioa" botoian klik eginez.

!

!15

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

1. galdera: ENERGIA ALDETIK ERAGINKORRA DEN ETXEA

!

!16

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

2. galdera: ENERGIA ALDETIK ERAGINKORRA DEN ETXEA

!

Ikasleek, simulazioa erabiliz, teilatu zuriko etxe bateko energia-kontsumoa eta teilatu beltzeko etxe bateko energia-kontsumoa konparatu behar dituzte kanpoko tenperatura 10 ºC-koa denean. Itemak aparte kodetutako bi galdera ditu: 2a galdera, aukera anitzekoa eta gainera erantzuna arrazoitzeko datuak hautatzea eskatzen duena; eta 2b galdera, ikasleei teilatuaren koloreak eguzki-erradiazioa islatzeari eta xurgatzeari nola eragiten dien azaltzeko eskatzen diena.

!17

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

3. galdera: ENERGIA ALDETIK ERAGINKORRA DEN ETXEA

!

!18

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

4. galdera: ENERGIA ALDETIK ERAGINKORRA DEN ETXEA

!

!19

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

ERREGAI FOSILAK

Unitatearen deskribapena Liberatutako item honetan erregai fosilak erretzearen eta atmosferako CO2-aren mailaren arteko erlazioa aztertzen da. Estimulu-materialak honako hauek dira: karbonoak ingurumenean egiten duen zikloa erakusten duen diagrama bat; atmosferara askatzen den CO2-aren kopurua murrizteko estrategiak deskribatzen dituen testu bat; erregai bezala erabiltzen direnean etanolaren eta petrolioaren ezaugarriak konparatzen dituen taula bat; eta grafiko bat karbonoa ozeanoaren hiru sakoneratan harrapatzea eta gordetzea kalkulatzen duen modelo matematiko baten emaitzekin.

1. galdera: ERREGAI FOSILAK

!

Ikasleek zientzia-ezagupen egokiak erabili behar dituzte, landareetatik ateratako bioerregaiek atmosferako CO2 mailan duten eragina zergatik ez den erregai fosilen bezainbestekoa azaltzeko. Erantzun zuzena bigarren aukera da: Bioerregaietarako erabiltzen diren landareek atmosferan dagoen CO2 absorbatzen dute hazi ahala.

!20

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

2. galdera: ERREGAI FOSILAK

!

!21

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

3. galdera: ERREGAI FOSILAK

!

!22

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

ENERGIA URDINEKO ZENTRALA (Unitate interaktiboa)

Unitatearen deskribapena Unitate honetan elektrizitatea ekoizteko ur gezaren eta ur gaziaren gatz-kontzentrazioen arteko aldea erabiltzen duen zentral elektriko bat aztertzen da. Estimuluak hauek dira: prozesua deskribatzen duen testu bat; eta zentralaren barneko ur-mugimendua eta ur-molekulak mintz erdiiragazkor baten zehar nola mugitzen diren erakusten duen animazio bat.

!

!

!23

Luparekin ikusirik

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

1. galdera: ENERGIA URDINEKO ZENTRALA

!

!24

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

2. galdera: ENERGIA URDINEKO ZENTRALA

!

!25

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

3. galdera: ENERGIA URDINEKO ZENTRALA

!

!26

PISA: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA. II. ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO - FISIKA

4. galdera: ENERGIA URDINEKO ZENTRALA

!

!27