32
ESKULANEN ETXEA: Lau emakume belaunaldi, hariak eta harremanak goxo josten > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Katalunia, Euskal Herritik so eginda IÑAKI ALTUNA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko irailaren 9a | XI. urtea • 534. zbk. 0,50 euro PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI MAURICIO MACRI ARGENTINAKO PRESIDENTEAK ERAIKI NAHI DUEN ZENTRAL NUKLEARRARI EZETZ ESAN DIOTE RIO NEGRON, GIZARTEAK AURRENA ETA GOBERNADOREAK GERO. > 7 GAUR8

PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

ESKULANEN ETXEA:Lau emakume belaunaldi, hariaketa harremanak goxo josten > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Katalunia, Euskal Herritik so eginda IÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko irailaren 9a | XI. urtea • 534. zbk.0,50 euro

PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARIMAURICIO MACRI ARGENTINAKO PRESIDENTEAK ERAIKI NAHI DUEN ZENTRAL NUKLEARRARI EZETZ ESAN

DIOTE RIO NEGRON, GIZARTEAK AURRENA ETA GOBERNADOREAK GERO. > 7 GAUR8

Page 2: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Flandriartu

10 Unai Fernandez de Betoño:

Euskal X-a

11 Iñaki Altuna: Katalunia, Euskal

Herritik so eginda

16 Ainara Azpiazu AXPI

20 Arantxa Urbe: Iraila

21 Laura Mintegi: Balitz bezala

25 Koldo Sagasti: «Je suis la police»

25 Mirari Martiarena: Garaiz

30 Maria Gonzalez Gorosarri: Islama

gerran dago eta europarrok albo

kalteak baino ez gara

Kaledonia Berria, azken txanpaindependentziaren bidean 04

Argentina: Rio Negrokogobernadoreak ez du zentralnuklearrik nahi 07

Eskulanen Etxea, lau emakumebelaunaldiren tailer-denda 12

Borragoma berriaren usaina, bainaikasturte zaharra 15

Koldo Larrañaga gogoan 17

Sorginetxe Istorioak, euskaraz etaumorez 19

Elkarrizketa: Lierni Txintxurreta 22

Euskaragara.net, euskara erraz etabisualki ikasteko metodoa 26

In fraganti: ines gonzalez de zarate 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

0

17

12

28

Page 3: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Urteak eman ditut Bruselan, jende asko ezagu-tu dut bertan, flandriarrak, valoniarrak, baita “bruselarrak” ere. Horietako batek, flandriarabertzalea bera, beti esan izan dit gauza bera:berak sostengatutako alderdi politiko aber-tzalearen helburu nagusiaren zailtasun han-

diena flandriarrek ez dutela independizatzeko inolako be-harrik ikusten da. Hasieran ez nion baieztapen horrijaramon handiegirik egiten, baina, urteak joan urteak eto-rri, bere garrantziaz jabetzen eta Belgikako testuinguruaulertzeko duen garrantzia ulertzen hasi nintzen.

Flandriarrek eta valoniarrek ez dute gauza askorik parte-katzen. Herrialde elebakarrak dira biak: jende askok usteduenaren kontra, Flandrian hizkuntza ofizial bakarra ne-derlandera da eta Valonian frantsesa. Horregatik, ez da ba-tere arraroa haien artean ingelesa erabiltzea elkar ulertuahal izateko. Ez dago alderdi politiko belgikarrik: flandriarhautagaiak ezin dira Valonianbozkatu eta berdin gertatzenda alderantziz. Ondorioz, ere-mu bateko biztanleak ez ditubeste eremuko politikariakezagutzen. Ez dago egunkariedo telebista kate belgikarrikere. Flandriak batzuk ditu, Va-loniak beste batzuk. Ez dago,ondorioz, kazetari belgikarrik.Albiste diferenteak jasotzendituzte batean eta bestean.Musika talde entzunenak edoliburu irakurrienak ere dife-renteak dira. Belgikako popu-lazioaren %60 flandriarra daeta %40 valoniarra. Eta nahiz eta iragan ez oso urruneanflandriarrak oso modu txarrean tratatuak izan ziren auzo-kide frantses hiztunen partez, egun bi komunitateen arte-ko harremanak berdintasunean oinarrituta daude. Belgikaestatu federala da, eta, praktikan, flandriarrak estatu inde-pendente bateko biztanle gisa bizi direla esan genezake.

Berdintasuna, errespetua eta elkarrekin jarraitu edo ezaukeratzeko eskubidea, hau da, askatasuna, dira Belgikarenbatasunaren ezaugarri nagusiak. Eta hori bera da, nire us-tez, Belgikako Estatua oraindik ere bizirik mantentzenduen arrazoi nagusia. Argi daukat gaur egun Flandriak edo-ta Valoniak bata bestearekiko espainiar Estatuak gurekikodaukan jarrera izango balu, Belgika arin desagertuko litza-tekeela. Eta, hala eta guztiz ere, nire ustez, Eskozia eta Kata-luniarekin batera, independentzia lortzeko aukera gehienduen estaturik gabeko herria Flandria da. Flandriar mugen

baitan ez dago barne talka nazionalik, hegemonia kultura-la, linguistikoa, politikoa flandriarra da. Valoniak eta fran-tses hizkuntzak zeroren ondoko influentzia daukate ber-tan. Flandriarrek 50 urte eskasetan lortu dute hegemoniahori; adibide gisa, oroitu 60ko hamarkadaren amaiera arteFlandrian ziren unibertsitate guztiek frantsesez bakarrikirakasten zutela. Horrek guztiak bi ondorio nagusi ekarriditu. Batetik, aurretik esan bezala, flandriarrak flandriarrakdira, izaeran, jarreran eta bizimoduan; hala, valoniarrekinalderatuta, diferentziak oso nabarmenak dira. Ezaugarripropioak dauzkate herri bezala, eta interes eta helburu di-ferenteak ere bai. Belgikako Estatua haien helburu eta inte-resen lorpenerako oztopo ez den bitartean, Belgikak existi-tzen jarraituko duela esango nuke.

Nire ustez, Katalunian, Franco hilez geroztik eta gauregun arte, Flandrian eman den antzeko prozesua eman da.Ez da Belgikan bezain nabarmena, baina Katalunian ere

katalanek bataila kultural eta linguistikoa irabazi dute, eta,horrek, Katalunia eta espainiar Estatua izaera, bizimodu,helburu eta interesetan aldendu eta ezberdindu ditu. Kata-luniaren eta espainiar Estatuaren arteko “batasuna” ez da-go errespetuan eta are gutxiago berdintasunean oinarritu-rik, eta, ongi baino hobeto dakigun bezala, behartutakoada. Pixkanaka eta urteen poderioz, Katalunia “flandriartu”egin dela esango nuke, baldin eta hitz hori existitzen bada; eta errealitate hori ulertu eta errespetatzeko Espainiarengaitasun eza da nire ustez egun bizi duten prozesu inde-pendentistaren gasolina. Katalunian gertatzen ari denaemozioz jarraitzen nabil. Urteak eta belaunaldiak darama-tzagu horrelako momentu bat iritsi zain. Bada, heldu da,eta, gertatzen dena gertatuta, kontuan izan bi gauza: batai-la katalana gure bataila ere bada, eta, aurrerantzean, jadaezer ez da berdina izango. •

{ datorrena }

Flandriartu

Kataluniaren eta espainiar Estatuarenarteko «batasuna» ez dago errespetuaneta are gutxiago berdintasuneanoinarriturik. Behartutakoa da. Hori daprozesu independentistaren gasolina

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

atzerria

Gida turistikoekKaledonia Be-rria Ozeano Pa-zifikoko Mela-nesian kokatutadagoen artxipe-

lago eder bat bezala erakustendute. Urdin turkesako urak, ko-ral-hesia, urpekaritza praktika-tzeko leku bikainak, bizi mailaaltua eta indigena exotikoak.

Hedaduran Euskal Herriarenpareko, milioi laurden pasatxo-ko populazioa duen nazio hauFrantziar Inperio zaharraren“azken konfetietako” bat ere ba-da. Ehun eta berrogeita hamarurte direla iritsi ziren frantsesakbertara eta hamasei hilabetee-tan egin behar dute orain Pari-sekin negoziatu eta adostutakoindependentzia erreferenduma.

Urduritasuna nabaria da, giropolitikoa mikatza. “Orain ez ba-da, noiz?” galdera-mailu bat be-zala errepikatzen da, historiangutxitan aurkezten den uneandauden jakitun. EuskaldunokKataluniari begira gaude, bainaadi egon behar dugu Pazifikokonazio zoragarriarekin ere. Kana-kentzat emantzipazioaren or-dua da. Caldoche edo Europatikbertaratutakoen artean, aldiz,beldur guztiak iratzarri dira.Prest ote da Kaledonia Berria,independentziarako? Eta betiprest ote den zalantzan badago,egongo al da inoiz prest?

KOLONIA ZAHAR, ESTATU BERRI?Egungo errealitatea ulertzerikez dago artxipelagoaren historiakoloniala barneratzeke. Hizkun-tza eta usadioak ukatuta, kana-ken lurrak konfiskatu eta kolo-no frantsesei (eta asiarrei) emanzitzaizkien. Populatze behartubaten aldeko politikak kanakak

Kanak herria, lurrarekin,kulturarekin eta usadiozaharrekin lotura estuaduen nazio harrozoragarria. GAUR8

ADI KANAK NAZIOARI Kaledonia Berria frantses kolonia zaharra,independentziaren bideko azken txanpan

Mikel Zubimendi Berastegi

Kataluniari begira gauden honetan, ez zaio beste naziobatzuen emantzipazio bideari begia kendu behar. KaledoniaBerrira, izan ere, hurbiltzen ari da independentziaren ordua.Beranduenez hamasei hilabete barru egingo dute bertanindependentzia erreferenduma. Parisekin adostutakoa denarren, bidea ez da erraza izango. Eta denbora oso azkar doa.

ERREFERENDUMA / b

Page 5: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 4 / 5

gutxiengoan utzi zituen arte.Frantziak 1887an Indigenen Ko-dea inposatu zien kanakei: lanbehartuak, gauez ateratzeko de-bekua, konfiskazioak, mundukogerratan borrokatzeko derrigor-tasuna… Eta denetan umiliaga-rriena, agian, 1931n Parisenegindako erakusketa koloniale-an gertatutakoa: kaiolaturikopiztiak bailiran, kanakak kani-balismoa praktikatu eta dantza-tzera behartu zituztenekoa.Geoestrategikoki lurralde gu-

tiziagarria da Kaledonia Berria.1942an AEBek konkistatu zuten,bertan 100.000 soldaduko basemilitarra eraiki asmoz, ordukopopulazioaren bikoitza. 1969-1972 artean nikelaren boomaheldu zen, eta dirua ematenzuen industrian lan egitera15.000 metropolitar joan ziren.Egun, auto elektrikoen boomberria iragartzen den gariotan,baterientzako ezinbestekoa dennikelaren eskaria %3.600 igodaitekeela kalkulatzen da. Kanakak ez zituzten soilik eu-

ren lurretatik bota, ez zitzaiensoilik nortasun kulturala ukatu.Izan ere, euren lurraren kontrolgeoestrategikoa ere bereganatuzuten kolonoek. Frantziarren-tzat funtsezko lekua da: mundu-ko nikel erreserben laurdenabertan izateaz gain, ozeano ere-mu itzel baten kontrolerakoezinbesteko lekua da KaledoniaBerria.

INDEPENDENTISMOAREN INDARRA

1970etik aurrera mugimenduindependentista forma hartzenjoan zen Kaledonia Berrian Je-an-Marie Tjibaou eta Eloi Ma-choro buruzagien inguruan. Le-henik autonomistak izan ziren,bide ez-biolentoen aldekoak,instituzioak baliatuta egin nahizuten askapen bidea. 1984an,baina, borroka independentistainstituzioetan aurrera eramate-rik ez zela iritzita, FLNKS NazioAskapenerako Fronte Kanak So-zialista sortu zuten, hainbat ko-rronte ezberdin bilduz. Hauteskundeak boikotatzeko

deia egin ostean, Tjibaou etaMachoro hautetsontzi bat aizko-raz txikitzen azaltzen zuen ar-gazki ikonikoa mundu osora za-baldu zen, beste fase bat irekiz.

Fase armatua izan zen, IrlandanThe Troubles bezala, KaledoniaBerrian des Événements gisaezagutu zena. Gobernu parale-loa aldarrikatu zuten, Tjibaoubera presidente hautatu, etabandera nazional propioa zin-tzilikatu. Errepresioa izugarriaizan zen: hildakoak eragin zituz-ten caldocheen ekintzak, ten-tsioa puri-purian, urgentziazkoestatua, etxeratze agindua... 1988ko apirilean, Frantziako

presidentetzarako hauteskun-deen bi itzulien artean, ekintzai-le independentistek hainbatjendarme hil eta beste hamaseikobazulo batera eraman zituz-ten bahituta. Mitterrandek ezzuen errukirik izan. Ouveakomasakrea etorri zen: erasoaagindu eta jendarmeak askatuondoren, hemeretzi ekintzailehil zituzten, batzuk fusilatuta. Aste batzuk geroago, Michel

Rocard lehen ministro frantse-sak, Jacques Lafleur unionistenburuak eta Tjibaouk Matignon-go Hitzarmena sinatu zuten, ha-mar urteko epean autodetermi-nazio erreferenduma egiteaaurreikusten zuena. Tjibaouri«saldua» eta «traidorea» izateaegotzi ziotenak ez ziren faltaizan. Gauzak, baina, ez ziren horgeratu: hemeretzi ekintzaileenaldeko ekitaldi batean, eszisiobaten izenean, beste tribu bate-ko kanak batek buruzagi histori-koa tiroz hil zuen. Gerora, Lionel Jospinen bul-

tzadarekin, Noumeako Hitzar-mena etorri zen 1998an (errefe-rendumean %72ko sostenguzonartu zena). Ofizialki deskolo-nizazio prozesu mailakatu batabiatzeaz gain, 2014 eta 2018 ar-tean autodeterminazio errefe-renduma egitea jasotzen zen.

«LA COUTUME»Kanak nazioak lotura sendoa dubere lur, hizkuntza eta tradizioe-kin. Kanpotar batek izan behar-ko lukeen jokaeraren zentzu es-tua dute. La Coutume gisaezagutua dena ezin daiteke mu-rriztu iraganeko usadioetara,edo, are, gizartearen ikuspegifolkloriko batera. Kaledonia Be-rrian, usadioa, la Coutume dela-koa, gaurkotasun izugarria duenauzia da, eta esanahi asko gor-Independentziaren aldeko kanakak zein caldoche unionistak oso mobilizatuta daude Kaledonia Berrian. GAUR8

Page 6: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

atzerria

detzen ditu. Konplexua eta as-kotarikoa da. Errepikapen batenalaba, denborak popular bihur-tua, kanak nazioak onartua. Geografia eta gizarte antola-

kuntza definitzen ditu la Coutu-me-k. Kosmogonia zehatz bateta ingurunean kokapena. Ge-nealogiak eta filiazioak dikta-tzen ditu. Hitza da, keinua, do-haina. Bizitzarako arauak,babesa, errespetua eta umilta-suna ordezkatzen ditu. Kanakenexistentziari errima jartzen diobizitzaren une handienetan.Jaiotzatik kokalekua ematen diekanakei, gero gizartearekin ez-kontzen ditu, eta, azkenik, he-riotzarekin, betikotzeko, gorpu-tza eta izpiritua banatuz.Sentimendu antifrantsesa,

hein handi batean, kolonoek bertako usadio eta lurrarekikokanaken sentimendu sakon etabiziok kontuan ez hartzetik da-tor. Independentzia bidea, zen-tzu horretan, la Coutume eta ka-nak identitatean oinarritzen da.Kanakek frantsesek ez dutelaerrespetatzen uste dute, baina,oraingoz, errespetarazteko pre-sioa ez da Frantziaren menpekoizateak dakarren bizi maila eta

ziurtasun ekonomikoa gaindi-tzeko gai izan.

GALDERA ETA ERROLDA

Pierre Frogier independentzia-ren aurkako lider eta Frantziakosenataria erreferendumarengaldera “independentzia bai alaez” bezala formulatzearen aurkaazaldu da, Katalunian egitenden lez, betiko argudioak ema-nez: gizartea hautsi eta biolen-tziari ateak irekitzen omen diz-kio horrek. Unionistek milakalagun mobilizatu dituzte eta Ka-ledonia Berriko Asanbladako 54eserlekuetatik 29 kontrolatzendituzte. Independentistek, bai-na, hiru probintzietatik bi kude-atzen dituzte (Iparraldeko Pro-bintzia eta Leialtasun Uharteak).Unionistek, Hegoaldeko Probin-tzia soilik (hiriburua bertan daeta denetan populatuena da).Artxipelagoko 260.000 biz-

tanleetatik %40 kanaka da eta%30 inguru europar jatorrikocaldocheak dira. FLNKSrenerronka gainerako 30%a (asiar,afrikar eta polinesiar jatorriko-ak) ez beldurtzea da, hau da, gai-nontzekoek proposatu duten«patu komuneko nazio berria»

gustura besarkatzea. Izan ere,FLNKSk aspaldi onartu zuen ja-torrizko kanak kolonizatuak ezzirela erreferendumeko boto-emaile bakarrak izango. 1983an onartu zuen “historiaren bikti-mek” ere (Kaledonia Berrira era-mandako preso eta deportatuenondorengoak, garai kolonialeanerdi-esklabo eramandako labo-rarienak...) estatus politikoa era-bakitzeko erreferendumean par-te hartu behar zutela. Noumeako Hitzarmena pape-

ra da, baina ez broma. Frantziarkonstituzioan eta Kaledonia Be-rriko legedian txertatuta dago.Ezartzen dituen bizileku obliga-

zioen arabera, Kanakyko etaFrantziako herritarrak ezberdin-tzen ditu. Frantziako Senatu etaParlamenturako errolda ez daKaledonia Berriko eta probin-tzietako asanbladetarako erabil-tzen den bera (azken hauteskun-deetan 23.000 frantses geratuziren botoa eman ezinik), eta in-dependentziaren erreferendu-merako beste bat egingo da. Ka-nakek izua zeri dioten garbidago: Australiako “aborigenensoluzioari”, hots, nazio baino be-ren sorterrian minorizatu etabaztertutako gizatalde izateari. FLNKSk bere bide orria aur-

keztu berri du. Independentziaribaiezkoak irabaziko balu, Ka-naky-Nouvelle Caledonie (bihizkuntzetan) izeneko nazio«demokratiko eta multikultura-la» sortzea hitzeman du. Errefe-rendumean bozkatzeko izenemanda dauden guztiak izangodirela herritar ere agindu du.

ESTATU ELKARTUAREN AUKERA

Kolonia izateari uzteak bizi mai-la galtzea ekarriko duela erabil-tzen dute argudio gisa indepen-dentziaren aurkakoek, non etaZeelanda Berrian baino bizimaila altuagoko artxipelagoan.Independentziaren aurrean es-tatu elkartuaren aukera propo-satzen duenik ere bada, horrelaindependentistek beren estatuaeta unionistek Frantziarekikolotura bermatuko luketelakoan. Bien bitartean, Ozeano Pazifi-

ko anglosaxoian, pil-pilean dira independentzia aldarria eta es-tatus juridikoa aldatzeko proze-suak. Cook uharteak ZeelandaBerriarekin duten harremanaeztabaidatzen ari dira (pasapor-tea mantendu nahi dute, caldo-cheek bezala). Mikronesiak ere AEBekin duen harremana alda-tu nahi du. Bougaainville es-kualdeak 2019an independen-tzia erreferenduma egiteabaimendu du Papua Ginea Be-rriak. Guam ere erreferendumez loteslea egitera doa, soilik in-digenek, %37 diren chamorroekbozkatuko duten arren.Betiko soluzioa behar bada,

deskolonizazio prozesua buru-raino eraman beharko da. Inde-pendentzia horren akuilu da.Kanak nazioak du azken hitza.

Kanak nazioarenbandera, totem bateksostengatuta.Erreferendumeanbaiezkoak irabaztenbadu, herrialdeindependente berriarenikur ofizial bihurtu nahidute. GAUR8

Kanaken «la Coutume» delakoak kosmogonia,ingurunean kokapena, genealogiak, filiazioakdefinitzen ditu. Bizitzarako arauak, babesa,errespetua eta umiltasuna ordezkatzen ditu

Emantzipazioaren ordua da. Prest ote dago kanak nazioa, Kaledonia Berria,independentziarako? Eta beti prest ote denzalantzan badago, egongo al da inoiz prest?

Page 7: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 6 / 7

Rio Negro Argenti-nako probintziakoso garbi adierazidu ez duela zentralnuklear bat bertaneraikitzerik nahi.

Azkenean bertako agintariek erebat egin dute herritarrekin etaorain aste batzuk babesten zutenproiektuari argi berderik ez dio-tela emango jakinarazi dute. Pa-tagoniako begirale batek baino

gehiagok orain 21 urte industrianuklearrari emandako beste mu-turreko bat ekarri dute gogora.Abuztuaren 27an Rio Negroko

biztanleek eta elkarte ekologistekPatagoniako probintzia horreta-ko Gobernuak ezagutzera eman-dako erabakia ospatu zuten: Txi-nako konpainia batek ordaindutabertan zentral nuklearra eraiki-tzeko proiektuari ezetz esangodio probintziako Exekutiboak.

Renace Argentinako EkintzaEkologistarako Sare Nazionalak«Patagoniako herria» zorionduzuen alde batetik, «zentral nu-klearrak instalatzeari uko egite-agatik». Aldi berean, gobernado-rearen iragarpena ere ospatuzuen, «herritarren nahia legebihurtzeko» erabakia delakoan.Alberto Weretilneck Rio Ne-

groko gobernadoreak abuztua-ren 25ean igorri zion eskutitzbat Mauricio Macri Argentinakopresidenteari, hegoaldeko pro-bintzian aipatu zentrala eraiki-tzea ez duela onartuko jakina-razteko. A ze lasaitasuna milakalagunentzat!

MAIATZEKO BISITA

Kezka joan den maiatzean hasizen, Argentinako presidenteakTxinara egin zuen bisita ofizia-lean. Asiako herrialdeko aginta-riekin adostu zuen Argentinanbi zentral atomiko eraikitzea,horietako bat Rio Negron. Berta-ko zenbait herritan hasiera-ha-

Makina bat mobilizazioegin dituzte Rio Negroprobintziako herritarrekPatagonian ez dutelazentral nuklearrikonartuko adierazteko. GAUR8

ARGENTINARio Negroko gobernadoreak ez du nahibertan zentral nuklear bat eraikitzerik

[email protected]

Carlos Menem presidenteak orain 21 urte hanka sartu zuenzulo berean sartu du orain Mauricio Macrik: maiatzeanTxinara egin zuen bisitan iragarri zuen bi zentral nuklear eraikiko dituztela, horietako bat Patagoniako Rio Negron.Bertakoek berehala esan zuten ez dutela horrelakorik nahieta azkenean gobernadoreak berak ere ezetz esan du.

JENDARTEA / b

Page 8: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

atzerria

sieratik adierazi zuten proiek-tuaren aurkako jarrera. Egitas-moa sustatzaileek diseinatumoduan beteko balitz, eraikitzelanak 2020an hasiko lituzkeCNNC Txinako konpainia publi-koak. 8.000 milioi dolarreko in-bertsioa. Alberto Weretilneckgobernadoreak berak hasierabatean txalotu egin zuen ekime-na, «milaka lanpostu» sortzeaeragingo zuelakoan.Euskal Herrian ohituegiak

gaude agintariek erabaki bathartu ondoren, horri kosta aha-la kosta eusten diotela ikusten,nahiz eta herritar askok proiek-tu horren aurkako argudio in-dartsuak aurkeztu. Goikoek era-bakitzen dute, eta behekooiamen esatea baino ez zaigu ge-ratzen. Eta jakina, kasu batzue-tan bi jarrera horiek erarik tragi-koenean egiten dute talka.Rio Negroko agintariak ez di-

ra horrelakoak. Weretilneck go-bernadoreari ondo iruditzen

zitzaion zentral nuklearra erai-kitzea, baina 50 egunez herrita-rren mobilizazioak eta ekolo-gisten oposizioa ikusi ondoren,«era ofizialean baztertu zuenzentrala probintziaren lurral-dean jartzea, gizarteak adiera-zitakoa demokratikoki errespe-tatzen duela erakutsiz», RioNegroko Gobernuak plazaratu-tako agiriaren arabera. JulianGadano Argentinako Energia

Nuklearreko idazkariordeariigorritako eskutitzean, goberna-doreak esplikatu zuen bere era-bakia «Rio Negroko gizartearengehiengoaren ezezkoan» oina-rrituta dagoela. «Beti esan nuenzentrala eraikiko zela, gizarteakonartuz gero. Argi dago ez dugu-la horrelako onarpenik». Edono-la ere, Weretilneckek eskertzendio Argentinako Gobernuari RioNegroko garapenaren aldekoapustu egin izana: «Probintzia-ren historian inoiz egindako in-bertsio publikorik handienaizan behar zuen».

TURISMOAMEHATXUPEAN

Zergatik daude zentralaren aur-ka Rio Negrokoak, «milaka lan-postu» sortzea eragin beharzuenean? Turismoak bertanduen garrantzia legoke jarrerahorren atzean. Izan ere, San Ma-tias golkoko uraren epeltasunakargentinar ugari erakartzen dituurtero Las Grutas bezalako hi-rietara, Valdes penintsulara etaSan Antonio Oestera, eta berta-koek uste dute zentral nuklearbat eremu horretatik gertu erai-kitzeak turista horiek guztiakizutu egingo lituzkeela. Zer era-gingo luke zentral nuklear batekgolkoko itsasertzean? Zer gerta-tuko litzateke ur epel horietanbizi diren espezieekin? Horiekkaltetuz gero, turistarik joangoal litzateke Rio Negrora?Horrelako instalazio batek in-

gurumenarengan izango lukeen

Turista bat baleei begira,Puerto Madrynen. GAUR8

Itsas txakur kolonia bat, Valdes penintsulan. GAUR8 | AGENTZIA

Baleak ikusteko bisitak egiten dituzten PuertoPiramideseko intendenteak esan du zentralaeraikitzeko proiektua eta itsas txakurrakdituen erreserba ez direla bateragarriak

Viedma hiriburuan egoitza duen erresistentziamugimendua sortu da. Bertako elizan egitendituzte zentrala egiteko proiektua aztertzekobatzarrak, Luis Garcia erretoreak antolatuta

Page 9: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 8 / 9

eragina argitzeko oso garrantzi-tsua litzateke zentrala zein pun-tutan zutitu nahi duten jakitea,baina agintariek ez dute horioraindik zehaztu. Testuinguruhorretan, espekulazioak nagusi-tu dira, Ecoportal.net webguneakesplikatu duenez. Hasiera bateanesan zen Sierra Grande hirianeraikiko luketela, baina bertakohedabideek azkenean baztertuegin zuten aukera hori, eta Vied-ma hiriburutik gertuago zutitunahi dutela idatzi dute, itsaser-tzean alegia, Pozo Salado eta LaLoberia izeneko bainuetxeen ar-tean. Leku horietara turista ugarihurbiltzen da, bertako animaliakikusteko aukera paregabeak es-kaintzen baitituzte, batez ereitsas txakur arruntak (sasifokakere esaten zaie) ikusteko. Puntuhori baieztatuz gero, Rio Negroibaiaren bokalearen hegoaldean,sekulako bioaniztasuna duen le-kuan, eraikiko lukete. Zentralakoso gertu izango luke El Condorbainuetxea, cyanoliseus patago-nus izeneko loro espeziearenmunduko koloniarik handiena.Ecoportalek nabarmendu du ba-bestutako bost eremu naturaldaudela bertan: Caleta de los Lo-ros, Bahia de San Antonio, PuntaBermeja-La Loberia, Complejo Is-lote Lobos eta Puerto Lobos.Unescok gizon-emakume guz-

tien ondare izendatu zuen Val-des penintsula zentraletik100en bat kilometrora egongolitzateke. Horregatik baleakikusteko bisitak antolatzen di-tuzten Puerto Piramidesenproiektuaren aurkako ahotsaksortu dira. Javier Roldan inten-denteak esan du zentral nuklea-rra eraikitzeko proiektua etaitsas txakurrak, itsas elefanteaketa pinguinoak dituen erreserbaez direla bateragarriak. Gainera,zentralaren jarduerak ingurue-tako uretan izango duen eragi-nak kezkatuta dauka Roldan. Rio Negrokoen kezka horiek

Viedman egoitza duen erresis-tentzia mugimendua eragin du-te. Bertako eliza nagusian egitendituzte zentral egiteko proiektuaaztertzeko batzarrak, Luis Garciaerretoreak antolatuta. Energianuklearra garbia eta merkea deladioen tesiak gero eta jarraitzailegutxiago ditu Rio Negron.

Patagonian aurten ikusi den energianuklearraren aurkako joera ez da berria.Mauricio Macri presidenteak Rio Negronzentrala eraikitzeko asmoa duela esanzuenetik, berehala sortu ziren San MatiasGolkoko itsas bizitzaren aldeko ahotsak,eremu babestuen aldekoak, turistakizutzearen aurkakoak… Batek baino gehiagok gogora ekarri du

orain 21 urte guztiak harro-harro egindaibili zirela, Gastreko Ibilaldiak garaikoagintariek diseinatutako mehatxuageldiaraztea lortu baitzuen: milakalagunek esku hartu zuten zaborteginuklearraren aurkako mobilizazioan etaArgentina osoko hedabideek eman zutenprotesta jendetsuaren berri. Orduan hilzen 1980ko hamarkadan sortutakoproiektua. Aktibitate handiko hondakin

erradioaktiboak gordetzeko zabortegi bateraiki nahi zuen Carlos Menem garaikopresidenteak Chubut probintziakoGastren. Probintziako Konstituzioa berabortxatuta ikusi zuten bertakoek: 1994anonartutako aldaketaren arabera, hondakinerradioaktiboak ezin dira ez Chubuterasartu ez garraiatu ez bertan gorde.Zabortegi proiektuaren aurkakoek egin

zuten irakurketaren arabera, Menemekmunduko potentzia nuklear nagusien

hondakinak inportatu nahi zituen, etaChubuten gordetzeagatik dirutza kobratu.Baina ez zuen kontuan hartu Patagoniabizirik zegoela. Eta ChubutekoMugimendu Antinuklearra jaio zen, iaz hilzen Javier Rodriguez Pardo ekintzailearenekimenez.1996ko ekainean Buenos Aires

hiriburutik iritsi ziren berriak ezinkezkagarriagoak ziren: ParlamentuakCNEA energia atomikoaren batzordearizabortegi nuklearra non kokatuerabakitzeko ahalmena ematen zion,aukeratutako lurraldekoen iritzia kontuanhartu gabe eta, behar izanez gero, baitairitziaren gainetik ere. Patagonia osoansortu ziren zabortegiaren aurkakomobilizazioak. 3.500 ikasle irten zirenkalera Caleta Olivian; Puerto Madrynengiza kate erraldoi bat egin zuten 5.000lagunek, beraien gorputzekinhondartzean “Ez zabortegi nuklearrari.Patagonia ez nuklearra” idatziz; Trelewenproiektuaren aurkakoak IndependentziaPlazan elkartzen ziren beren protestakantolatzeko… Giroa aldatu egin zen etabeti isil-isilik eta jarrera susmagarrisamarrarekin egoten ziren funtzionarioakere zabortegiaren aurkako bihurtu ziren.Treleweko Independentzia Plazan

Gastreko Ibilaldia egiteko asmoa bota

zuen Rodriguez Pardok, herritar askobertaratu ziren egun batean. Bada, handikegun gutxi batzuetara dozenaka autobusantolatuta zeuden, Gastreko Ibilaldianparte hartzeko izena eman zuten 4.000tikgora lagunak eraman ahal izateko. Autougarik ere esku hartu zuten, negu gorrianegindako protestaldian. Herrialdekohedabide denek jaso zuten zabortegiarenaurkako Chubutekoen jarrera. Karabanaamaigabearen irudiak mundu osoanzabaldu ziren. Gastreko IbilaldiakPatagoniako herriak bat eginda erakutsizizkion munduari, bestela elkarri muturjoka aritzen ziren erakundeak pankartaberaren atzean, guztiak «negozio»nuklearraren aurka. Garai hartan herriasko «eremu ez nuklear» izendatu ziren:El Bolsonek 1984an hartu zuen erabakia,Argentinako lehenengoa izateko.«Zergatik Argentinako Gobernuak Rio

Negro aukeratu du herrialdeko bosgarrenzentral nuklearra eraikitzeko? Zeintzukdira benetako arrazoiak? Zer dagoTxinarekin sinatutako itunen atzean?Zaila izango da, seguru asko, benetakoarrazoi horiek zeintzuk izan diren jakitea,baina zalantzarik ez duena da Patagoniakerabateko ezezkoa eman diolaproiektuari», idatzi du Claudia Riveroekintzaileak.

ZABORTEGI ATOMIKOAREN AURKAKO BORROKAGOGORA EKARTZEKO EGUNAK

Javier Rodriguez Pardo MACH Chubuteko Mugimendu Antinuklearraren sortzailea orain bi urte zendu zen. GAUR8

Page 10: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

-hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa A

rkitektoen, ingeniarien eta ekonomialarieneskala handiko lurralde-irakurketak abstrak-tuegiak dira askotan. Super-ardatzak, mega-korridoreak, makro-eremuak, lurralde-arkuaketa abar urrunegi geratzen zaizkigu… egiabihurtzen diren arte. Halako zerbait gertatu zen

Euskal Y-arekin, zeinaren lehen eskemek jada 30 urte baiti-tuzte: Luku-Urbinako lehen lur-mugimenduak 2006an ikusiarte ez genuen sinetsi azpiegitura faraoniko hori benetaneraikitzen has zitekeenik. Eta, lardaskeria bat izateko zantzuasko baditu ere (gutxienez 10.000 euroren xahutzea, IparEuskal Herriarekin abiadura handiko loturarik ez, Espainiatikmerkantziarik ez…), lehen aipatutako lurralde-irakurketa me-galomano batetik eratorri den azpiegitura da: AtlantikokoEuro-korridore delakoa egituratzeko ustezko beharretik.Hala ere, arku atlantikoa ez da Euskal Herritik igarotzen

den korridore handi bakarra. Zaragoza eta Santander artekoardatz mediterraneo-kantabriarra ere Hego Euskal Herritikpasatzen omen da, bestearekin gurutze bat sortuz. X formakoegitura moduko bat, Euskal X-a dei dezakeguna. Eta, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko abia-dura handiko trenbide-sareak lotuko diren ustea 2017komaiatzetik indartu denez geroztik, are gehiago egitura daite-keena. Adi egoteko moduko makro-egitasmoa izan daitekeEuskal X-arena, proiektuz proiektu azkenean gorpuzten bada.

Euskal X horren bidegurutze edo erdigunea zein eta nola-koa den ere oraindik ikusteko dago, baina Arabako ahal-

dun nagusi Ramiro Gonzalezek argi utzi zuen pasa denekainaren amaieran, Madrilgo Nueva Economia Forum de-lako enpresa-lobbyaren bilkuran, bere apustua Lautadarenaldekoa dela: «Gure erronka Europako hego-mendebaldekoegiazko nodo logistiko bihurtzea da». Eta, ameskeria gara-penzale horretan, Euskal Herri osoko industrialderik handie-na den Jundiz elementu nagusi izango litzateke, “Berrikun-tzaren Arkua” eufemismoaz ezagun den Foronda-Arasurazpiegitura-ardatza are gehiago gorpuztuz. Irakurketa mega-lomanoek proiektu arranditsuak biltzen eta justifikatzen bai-tituzte, elkarri elikatuz.

Logistikaren arloa modu zentzudunean indartzeari baietzesan behar zaio, noski, baina geure lurraldea enpresa han-dien garraio predatzailearen menpe utzi gabe. Eta uneanuneko hitzarmen politiko opakoei soilik so egin gabe. Izanere, Jundiz-Foronda inguruko azken berri sonatuenak zenbaitakordio politikotako edukietatik ailegatu baitzaizkigu, lurral-de-plan ofizialetatik ordez. Esaterako, Jundiz-Billodako gelto-ki intermodal berria diseinatzeko proiektu basikoak 750.000euroko kostua edukiko duela EAJren eta PPren arteko Espai-niako aurrekontu-hitzarmenari esker jakin dugu. Edota Jun-diz eta Foronda arteko trenbide-lotura berria azkenean egin-go dela Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Gorka UrtaranGasteizko alkateak iragan ekainaren 7an sinatutako hiriburu-tza-kanonaren akordio berrian jaso delako jakin da.Euskal X-a ez dator hirigintza-plan batean zehaztuta, baina

de facto gutxika eraikitzen ari da. Edo eraiki nahi dute. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de BetoñoArkitektoa

Euskal X-a

Page 11: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Kataluniako Legebiltzarrean izandako saioarenostean, oso gertaera garrantzitsuen atariangaude, hori da behintzat sortu den sentsa-zioa. Prozesu politiko honek urte batzuk ba-darama jira eta buelta, eta batzuetan sortuizan ohi da errepikapenaren pertzepzioa, mu-

ga bat ezin gainditu zeudela-edo; azken batean, estatuekaltxatzen dituzten hormatzarrak (bortxaz eta legez) pi-tzatzea, zulatzea ezinezko ere bihurtzen delako. Oraingohonetan, ordea, badirudi “pantailaz pasako” dutela kata-lanek burujabetza ibilbidea. Oraingo honetan ahalegin-duko dira bederen.Hala eta guztiz ere, suma daiteke euskaldunok berez

hain hurbil sentitu beharko genukeen prozesua, aregehiago beste estatus politiko bat urtetan aldarrikatu os-tean, ez garela merezi duen tamainan bizitzen ari. Arra-zoi ezberdinak ditugu hori azaltzeko. EAJk eta, bereziki, Urkullu-

ren agintaldiak sortu nahiduten giro otzanak eta eska-sak bere lana egin du, Katalu-niarekiko urruntasuna sor-tzeko eta, aldi berean,Mariano Rajoyren posizioaerrazteko. Entzun besterik ezdago Kataluniako Gobernua-ren jokabidea gaitzesteko PP-ko bozeramaileek nola losin-txatzen duten EAEkolehendakaria.Ezin dela mimetismorik

egin, herri prozesu ezberdi-nak direla eta antzeko bestezenbait argudio erabiltzen dituztenean, berezko bidepropioari balazta jartzeko nahia eta erabakia baizik ezdute ezkutatu nahi jelkideek. Pagotxa berriro ere 78koerregimena arnasketa lagunduaren bidez mantendunahi dutenentzat. Jakina bi herrien artean ezberdintasunasko dagoela eta bakoitzak bere bidea egin beharko luke-ela, baina hori ezin daiteke aitzakia izan biderik ez egite-ko, edo egungo eredu autonomikoaren erreforma hutse-an gelditzeko. Esanguratsua izan da, zentzu horretan,Podemos Euskaditik egituratzen hasi diren diskurtsoa.Badirudi erregimen bat hankaz gora botatzera etorri zi-renek Estatutuaren eguneratze soil batean jarriko dutelaazkenean helmuga. Pagotxa berriro ere hilotza bizirikdagoela sinetsarazi nahi dutenentzat, kastarentzat.Kataluniari begiratzeko orduan, ezkerreko indepen-

dentismoan ere aldez aurretik pentsa zitekeen baino

hoztasun handiagoa sumatu da askotan. Akaso, azkengertakariekin piztuko da pasioa. Hala bada, datorren la-runbaterako Gure Esku Dagok deituriko manifestazioakjende andana elkartu beharko luke. Eta ELAk eta LABekaldebakarreko prozesu bat garatzeko egindako proposa-mena bezalakoek ere indarra hartu beharko lukete. Orainarte, ordea, Kataluniari dagokionez uzkurtasuna izan danagusi zenbaitetan. Sentipen txatxurik ere ibili da barre-netan: «ez dute, bada, katalan hauek lortuko guk, hain-beste borroka eginda, lortu ez duguna»…Ulergaitzagoa da oraindik, duela urte batzuetako adibi-

de bat jartzearren, Burgos hiriko Gamonal auzoko erre-bolta hark batzuengan nazio oso baten independentziaprozesu batek baino lilura gehiago sortzea, hemengoa,Euskal Herrikoa, zerbait izan bada, askapen nazionalekoborroka eta prozesua izan denean. Zerbait izango badaaurrerantzean, baita justizia soziala eskuratzearen bide-

an ere, kontraesan nagusi horren korapiloa askatzearenondorio izango denean.Are gehiago, Euskal Herrian hamarkada hauetan nazio

auzia dela-eta egindako borroka eta lana, garatutako kri-tika eta protesta izan dira Espainia deituriko proiektuatzerakoia ez egonkortzeko faktorerik nagusienetakoak.Auzitan egon bada, nagusiki, Euskal Herriarekin izanda-ko gatazkaren ondorioz izan da. Bistan da, alabaina, urtehauetan ez dela lortu aldaketa politiko eta sozialaren bi-detik beste egoera bat erdiestea. Modu ulergarrian azal-tzeagatik, ez zen KAS Alternatiba eskuratzerik lortu. Etazentzu horretan ulertu behar da ezker abertzaleak duelajada zazpi urte egindako estrategia aldaketa sakon hura.Eta Katalunia hori bera baieztatzen ari da; alegia, bideaburutzeko ez dagoela gehiengo herritar handiak sortzeabaino beste aukerarik. •

{ asteari zeharka begira }

Katalunia, Euskal Herritik so eginda

Orain arte, uzkurtasuna izan da nagusi zenbaitetan. Sentipen txatxurik ere ibili da barrenetan: «ez dute, bada,katalan hauek lortuko guk, hainbesteborroka eginda, lortu ez duguna»…

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

herria

Marga, Ineseta Gotzo-ne Matxia-rena ahiz-pek 2011nhartu zu-

ten amaren eta izeben lekukoa.

Eskulanen Etxeko emakumeenlaugarren belaunaldia dira eta,aitzineko guztiak bezala, berenaztarna uzten ari dira. Bisitarenunean lanean ari dira hirurak,gainerako langileekin batera.Arratsaldea da eta mugimendua

sumatzen da. Berehala ohartugara hemengoa ez dela salmen-ta soila; bezero aunitz ezagunakdira. Aholkua eskatzen dute,kontuak kontatu... Hala, harie-kin batera harremanak ere jos-ten joaten dira, batzuetan lagunbihurtzeraino.

Egunero berritzen saiatzen di-ra ahizpak. Hori bai, umetatikelikatu dituena galdu gabe. Do-nostiako Elkano kaleko txokoeder honetan sartu orduko era-kutsi dizkigu Inesek Jose Leonbirraitona zurginak egindako bi-trinak. Hastapenetatik hemendauden altzarien eta argazki za-harren bidez historian barnera-tu gara.

Erakusleihoan jartzen duenbezala, 1903an zabaldu zuen tai-ler-denda Maria ConcepcionArrieta Segurolak, bi anaien la-guntzarekin, aipatutako Jose Le-on eta Felipe margolaria. Presta-tutako eskulanak eta hariaksaltzeaz gain, brodatu, pintura

Denda 1903an zabalduzuten. Hastapenetan,Donostiako emaztegaiekarreoa prestatzen zutenbertan ezkontzeko,marrazkiak brodatuz.Irudi hau ordukoa da.ESKULANEN ETXEA

ESKULANEN ETXEALau emakume belaunaldi, hariaketa harremanak goxo josten

Maider Iantzi Goienetxe

Eskulanen Etxea tailer-dendak erakusleihotik bertatikazaltzen du ofizio zahar baten modernizazioa. 1903anzabaldu zuten txoko goxo eta erromantiko hau Donostian.Geroztik, mantak, bufandak, soinekoak… nahi dugunaegiteko kalitatezko osagaiak eta, batez ere, aholkuaeskaintzen dute. Garai bakoitzera egokituta, familia handihonetan eskuen abilezia, sormena eta jendearenganakomaitasuna transmititu dituzte emakumeek belaunaldizbelaunaldi, laugarrenera iritsi arte. Bizi-bizi dago ondarea.

OFIZIOAK / b

Page 13: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 12 / 13

eta marrazketa eskolak ere ema-ten zituzten. Donostiako emaz-tegaiek arreoa prestatzen zutenbertan ezkontzeko, Feliperenmarrazkiak brodatuz.

Geroago, artileak saltzen hasiziren. Kontxa hil ondotik bereahizpa Mariak hartu zuen den-daren lema. Pantxika Kontxaeta Mariaren koinata zen. Berealaba Kontxita 33 urterekinalargundu zen. Lau seme-alabatxiki zituen. Pasai San Pedrotikizeba Mariaren etxera joan zi-ren bizitzera, Donostiara. Mariazahartzen ari zen eta Kontxitailobak –Ines, Marga eta Gotzo-neren amonak– hartu zuen Es-kulanen Etxearen ardura, txi-kiak izebari zaintzeko utzita.

Bigarren belaunaldia zen,1947. urtea, gerraren ondorena.«Amonak parpailak, artileak etagauza bereziak ekartzen zituenFrantziatik, kontrabandoan. Ezziren erraz aurkitzen eta dendakospea hartu zuen horiengatik».Garai hartan tailerrak emateariutzi zioten, baina eskulanakprestatzen segitu zuten; mahai-zapiak, haurrentzako gauzak,petit point tapizeriak eta guru-tze puntua, bertzeak bertze.

Kontxitaren lau seme-alabek–Kontxi, Felix, Yolanda eta Ger-tru– modernizazioa ekarri zu-ten. Mertzeria sartu zuten, etaautozerbitzua eskaintzen aitzin-dari izan ziren. Gainera, azoke-tara joaten ziren, Alemaniaraadibidez, artile berezien bila.

90eko hamarkadan gurutzepuntuaren booma gertatu zen.Mantelak, koadroak eta adur-za-piak apaintzen ziren. Alfonbraugari ere egiten ziren eskuz, ha-ri hutsez. Oraindik oroitzen di-tuzte bezeroek.

IKASI BITARTEAN...Ines, Marga eta Gotzone KontxiAldalurren alabek daramategaur egun Eskulanen Etxea. Ma-ria Inesen alabak berak eskatuzien josten irakasteko eta 6 ur-terekin kakorratza egiten zuenamonarekin.

Laugarren belaunaldiarenekarpenetako bat garai batekotailerra berreskuratzea izan da.«Gure txokoa da hau», esplikatudigu Inesek hexagono formakoikasgelara pasaraziz. Leiho zaba-

letatik patio berde eta loredunaikusten da. Bertan egiten dituz-te ikastaroak urritik ekainera,baita Beran ere, beratar-donos-tiarra baita Matxiarena-Aldalurfamilia. Ama Kontxi eta Koroaritzen dira irakasle. «Oso trebe-ak dira puntuarekin eta kako-rratzarekin», adierazi du Inesek,eta amaren kreatibitatea nabar-mendu du. Horren erakusgarridira denda goxatzen dutenmanta, soineko, xal eta bufandaugariak. «Bezero guztiek eginnahi dituzte berdinak».

Jada beteta daude ikastaroakabendura arte. Animatzen direngehienek badakite puntua egi-ten. «Laguntza nahi izaten dute,edo astean ordu eta erdi hemenegotea». Margak eta Inesek kon-Antzina bezala, gaur egungo tailer-dendan ere mugimendu handia izaten da. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Ines Matxiarena laugarren belaunaldiko ahizpa zaharrenak beren ekarpena erakutsi digu: hexagono formako ikasgela ederra. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 14: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

herria

tatu digute puntua terapia gisaerabiltzen hasi direla, adibidez,AEBetan minbizia pasatzen aridiren emakumeei zuzenduta.Depresioa gainditzen laguntze-ko ere bai. «Burua argi eduki be-har duzu baina mekanikoa da.Zerbait oso erraza edo konplika-tua egiten ahal da. Bakoitzakerabakitzen du zein mailatanaritu. Bufanda, manta edo txa-no bat jostea da errazena, bainabada jende trebea eta berokiak,jertseak, jaioberri edo helduen-tzako arropa, kuxinak… Nahiden guzia egiten ahal da».

«DO IT YOURSELF»Lehenengoz 1884an argitaratu-tako liburu bat erakutsi diguInesek. Bizi osoan bidelagunizan duen altxorra, “Enciclope-dia de labores de señora”. Garaibatean emakume guztiek jostenzuten, baita hondartzan ere, Do-nostiako argazki zaharrak leku-ko. Margak oroitzen du garai ba-tean bezero aunitz egunerojoaten zirela dendara. Mantelaksaretzen eta plantxatzen oroi-tzen ditu bere aitzinekoak.«Zenbat hari saldu ditugun ma-hai eta ezpain zapiak egiteko!Eta, egun batetik bestera, zero».Orain, puntua edo kakorratza

egitea boladan dago. Gazteekofizioa deskubritu dute modadiseinuaren bidez. “Do It Your-self” da gaurko leloa, “egin ezazuzerorrek”. Hala, «soineko zaharhau modernizatu nahi dut»erranez hurbiltzen zaie jendea.Eta denetariko zintak erakustendizkiote: etnikoak, puntillak,distiratsuak, brodatuak… Lumaketa parpailak ere bai.

ZENBAT ISTORIO

Bezero fidelak dira EskulanenEtxekoak. Hariekin batera, ha-rremanak eta hamaika istorioere josten dira. «Amaren bezerozirenen iloba eta bilobak etor-tzen dira. Abuztuan probintzia-tik eta neguan ingurutik gehien-bat». Inesek aitortu digu bezerobatzuk lagunak ere badirela da-goeneko. «Tailerrekin hasi ginenean

ezer ez zekien neska bati eraku-tsi behar nion eta ardura pun-tua sentitzen nuen. Ez dakit bu-fanda edo manta bat egin

genuen. Ezkerra zen, gainera, ni-retzat zailtasun bikoitza. Bospa-sei urte pasatu dira eta seme-alabei jertseak egiten dizkie!».Bezero “potentzialak” biloben-tzat jantziak josten dituztenamonak dira. Irribarrez kontatudigute langileek jada guztia ika-sia izan arren ez dutela eskolautzi nahi izaten.Gazteagoak ere animatzen

dira. Gutxi baina mutilak ereizan dituzte. San Tomas Egune-rako kaikua egin nahi zuenmutiko batez oroitzen da Ines.«Bezpera arte hemen aritu gi-nen jo eta ke, eta ze poza santo-masetan berak egindako jan-tzia estreinatzean!», adierazidigu Facebook-en argazkia bila-tzen duen bitartean. «Hemen-txe dago!». Bezeroekin harre-

manetan daude sare sozialenbidez, eta dendan ere eurekegindako lanak daude ikusgai,aski ederrak.

NEGURAKO PRESTATZEN

Trantsizio bete-betean harrapa-tu ditugu. Udako kotoia erreti-

ratzen eta neguko artileak sar-tzen ari dira. Neguan aunitzezlan gehiago egiten dute, ilunta-suna eta hotza lagun onak baiti-tuzte jostunek. Gehienbat ile-dun artileak heldu dira. Grisak,beltzak eta urdin ilunak, eta,bertze muturrean, ortzadarrabezain koloretsuak. Artilezkogaltzerdiak egitea boladan dago.Garai batean lisoak egiten ziren;gaur egun, koloretsuak. Kataluniatik ekartzen dituzte

hariak, eta, hango enpresen bi-dez, Ingalaterra, Italia eta Ale-maniatik ere bai. Rowan dutekutuna. «Gure filosofia da behinzerbait eskuz egin eta denborapasatu behar baduzu lehengaia-ri garrantzia ematea. Kalitateada gure apustua». Jaioberriensekziora eraman gaitu Inesek,hauen jantziak hari bereziekinjosten direlako. «Antialergiko-ak dira. Akrilikoak izan behardute, asko garbitzeko, bainadralon zuntz sintetikoak goxo-tasuna ematen die. Artile hu-tsezkoak ere badira. Tratamen-du berez ia ematen d ie tegarbigailuan sartzeko».

CHIOSEKO UMEENTZAT

Beti dute proiektu berriren batburuan. Bezero bat Zaporeakproiektuarekin lanean ibili zeneta tailerretan Chioseko kon-tuak kontatzen zituen. Proposa-tu zuen Eskulanen Etxeak ha-riak jarri eta eskolako emakumebakoitzak zerbait jostea Grezia-ko irlako umeentzat. Inesekhunkituta agertu digu denekegin zutela jantziren bat etaChiosera bidali zituztela Zapore-ak ekimeneko kideekin.Made In Slow izena du aurten-

go negurako bertze proiektu ba-tek. Leongo Alberto Diazek zu-zentzen duen plataforma bat da.Bizirik segitzeko zailtasunak di-tuzten ondare eta tradizio abe-ratsak berreskuratzea du xede,balioa ematea. Transhumantziada tradizio horietako bat. Ardieijarraipena egiten diete eta sal-tzen dituzten jantziek QR batdute bakoitza zein ardiren ha-riarekin egina den jakiteko, bai-ta zein artzainek zaindu dueneta non ibili den azaltzeko ere.Eurekin lan eginen du Eskula-nen Etxeak.

Lehen eta orain,koloretsua eta deigarriada erakusleihoa.Dendaren lagin txiki bat.Argazkia antzinakoa da.ESKULANEN ETXEA

«Zenbat hari saldu ditugun mahai eta ezpainzapiak egiteko! Eta, egun batetik bestera, zero».Orain, jostea boladan dago. Gazteek ofizioadeskubritu dute moda diseinuaren bidez

Jada beteta daude ikastaroak abendura arte.Animatzen diren gehienek badakite puntuaegiten. «Laguntza nahi izaten dute, edo asteanordu eta erdi hemen egotea. Terapia hutsa»

Page 15: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 14 / 15

Lapitza zorroztu berri eta borragoma perfektua,

formaz eta kolorez. Borragoma berriaren usaina

dauka ikasturte berriak. Ikasgelan, dena bere to-

kian. Margoen kaxa erabat osatua, kolorerik falta

ez zaiola, eta plastilinak distiraz beteta, artean

plastikotxo horretan babestuta. Haurren begi-be-

larriak zabalik, irrika eta urduritasuna ahal bezala

eusten. Lagun zaharrak aurpegi berriz, oporretan

ikasitako guztia belztutako azalean pegatuta.

Irakaslea ere aurpegi berriz, atsedenak ematen

duen argi berezi horrekin.

Ederra litzateke ikasturtea egiatan berria izan-

go balitz. Baina, zaharrak berri. Bestela zergatik

ekarri du berriz irakasleak kamiseta hori? Eta zer-

gatik atera dituzte hezkuntza arloko sindikatuek

berriz beren protestak eta pankartak tiraderatik?

Lakuako agintariek espaloian geldirik segitzen

dute, semaforoa gorrian utzita. Halako baten konturatuko ote dira kalitatezko hezkuntza behar

dugula eta beren lan baldintzekin konforme dauden irakasleak behar ditugula? Gauza serioa da

etorkizuneko herritarrak heztea, aizue. Tira, ea behingoz espaloitik mugitu eta sindikatuekin hiz-

ketan hasten diren agintari horiek. Guk, bitartean, plastilina berriak ireki eta lanean segituko du-

gu, handitzean herri bat eraiki beharra dugu-eta. [email protected]

BORRAGOMABERRIARENUSAINA, BAINAIKASTURTEZAHARRA

Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 16: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 17: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 16 / 17

Iragan abuztuaren 15ean hil zen Kol-do Larrañaga euskaltzale eta zine-mazalea. Euskal Herriko hego muga-tik, arlo horietan urte askotako lanaegindakoa da. Gorka Rubiok bereblogean apaiz azkoitiarraren oroipe-

nez idatzitakoa dakargu gaurkoan.

ARABAKO HERRIAK EZ DIRA HIL

Duela egun gutxi hil da Koldo Larrañaga(Azkoitia, 1923). Euskaltzalea, langilea, zi-nemazalea, apaiza. Gasteizen apaiz ikaske-tak amaitu eta 50eko hamarkadan Arabanhasi zen lanean. Zuia inguruan zebilen la-nean Legutioko nekazariek beraien lurrakureztatzeko zituzten eskubideen ingurukogatazkan hauen alde jarri zenean. Ordukogotzainari ez zion grazia zipitzik egin etaAñanako Lantaron aldera “erbesteratu”zuen, “zigor” gisa. Gaztelako mugan dagoen herrira iritsi

zenean, apaiz “gorri” eta “vasco” gisa hartubazuten ere, denbora pasa ahala herrita-rren onespena eta mirespena lortu etamantendu zituen. Sei hamarkadaz Caice-do-Yuso herriko apaiza izan zen, eta, bitar-te horretan, ehunka kultur egitasmo sortueta bultzatu zituen. Baina, batez ere, txokohorretako kaleetan euskara entzutearenarduradun nagusietakoa izan zen. Bere lan esparru kutunenetakoa zinema

izan zen. Bere ingurukoekin inplikatuzeginiko lanen artean dira Gasteizeko Ola-bide ikastolako haurrak zinemara gertura-tzeko eginiko ekintzak, edota 1976ko Mar-txoaren 3ko Gasteizko gertakarietan jasozituen irudi eta argazkiak.Bere ikus-entzuneko lan ezagunena

Ikuska sailerako osatu zuen “Arabako he-rrien heriotza” laburra izan zen. 70eko ha-markada amaieran Arabako herriak nolahusten zihoazen eta bertakoek garai huranola bizi zuten azaltzen zuen.Zinema “gizartearen argazki” eta “leku-

kotza tresna” onenetariko gisa ulertzenzuen, eta artxibategi mardula osatu zuen,bai berak bai hirugarrengoek ere jasotakomaterialarekin.Urteetan zehar bildutako ezagutza ho-

rretatik atera zen ETBk ekoitzi eta lau ata-lez osatutako “Una mirada al Cine Vasco/Euskal Zinemaren ikuspegia” telebistaprograma. Aipagarria bereziki bide bere-an eta Enrique Calvorekin batera argitara-tu zuen “Lo vasco en el cine” lana: bi libu-ruz osatua, “Las Películas” 1997koa (586orrialde) eta “Las Personas” 1999koa (582orrialde).Bada herri honetan belaunaldi bat guda

galdu, edo beraien nagusiak guda galtzen

ikusita ere, aurrera egiten jakin zuena. La-rrañaga belaunaldi horretakoa izan da. Ez-behar eta arazo larrienetatik ere beti zer-bait ona atera eta aurrera egiten asmatuduen belaunaldi horretakoa. Norbanakohoriek, bakoitzak bere bidetik eta lekutik,bakoitzak bere mailan eta bere aukerenarabera biziraun eta gauden lekura iristeaahalbidetu digute. Larrañagaren kasuan,garaian ohikoa zenez, bere apaiz posizio-tik egin zuen lan asko. Garaiko eliz ardura-dunen zigorrak jasotzea tokatu zitzaion,baina bizirik irauteko senak lagundutaedo, zigor horiei buelta eman eta aurreraegiten jakin zuen beti.Horrela, Arabako herrien heriotzaren

kontakizun dokumentala egin bazigunere, egun esan daiteke bera eta bere belau-naldiko askok eginiko lanaren ondoriozArabako herriak eta bertako nortasuna ezdaudela hilda, eta hizkuntza ere ez dagoe-la hilda. Ea gure belaunaldiak, ordukoakbaino askoz baliabide eta erraztasungehiago dituen honek, utzi digutena man-tentzea eta hobetzea lortzen duen.

Sei hamarkada eman zituen Koldo Larrañagak Caicedo-Yuson apaiz. Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

{ profila } KOLDO LARRAÑAGAGorka Rubiok apaiz euskaltzale eta zinemazalea gogoan idatzia

Page 18: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta
Page 19: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 18 / 19

Fernando Moril loGrande idazleak be-re azken proiektuaaurkeztu berri du,Sorginetxe Istorioakbideogunea, erabat

intuiziotik eta modu askeanmartxan jarria [www.fernando-morillo.eu/sorginetxe-istorioak].«Bi hutsune betetzeko asmoz ja-rri dut martxan proiektua. Bat,pertsonala, beti nabilelako isto-rioak sortu nahian. Eta, bestea,bideoen arlora begirakoa. Euskalmunduan beti dago kexua, xu-xurlaka bezala, baina kexua,euskaraz material gehiago be-harko genukeela esanez. Hainbogan dagoen bideoen mun-duan arakatzen hasi nintzen etaikusi nuen oso bideo gutxi dau-dela euskaraz. Euskal gazteek bi-deoak irensten dituzte etenga-be, baina, aldiz, inoiz gutxitaneuskaraz. Horregatik erabakinuen kexua utzi eta neroni has-tea bideoak egiten. Beldur pixkabat ematen zidan hasieran, eznuelako mundu hori ezagutzen.Hori igartzen da nire bideoetan,teknikoki akats asko dituztela-ko. Baina, tira, izugarri gozatzenari naiz abentura berri honetan.Ez dakit bideoak ikusten dituz-tenek nik adina gozatzea lortu-ko ote duten», kontatu du umo-retsu. Morilloren hitzetan, Sorgine-

txe Istorioak bideogunea isto-rioen erreinua izango da. Euska-raz eta bideoz jasotako istorioakbilduko dituen txokoa izangoda. Askotariko gaiak landuko di-tu gainera, bidean topatzen di-tuen edo buruan sortzen zaiz-kion istorio guztiak kabitzekomodukoa baita proiektua, «era-bat askea eta mugarik gabea».Orain artean zintzilikatu dituenbideoetan garbi ikus daitekeaniztasun hori; mitologia, An-tton Abadia, euskal piratak, Al-bert Einstein, Marie Curie, Leo-nardo da Vinci, artea, animaliak,irakurketa erraza eta audiolibu-ruak, besteren artean. Askotan entzuten omen du

Morillok euskal mundua «as-pergarria» dela. Eta baieztapenhorri buelta ematea ere badaproiektuaren helburua. Hartara,umoreak parte handia dauka.«Euskal munduaren alderdi

umoretsua erakutsi nahi dut,bazterrak nahastu nahi ditut etajendea zirikatu. Bideoen giroaoso frikia da, egoera oso bere-ziak agertzen dituzte. Baina ho-rren atzean helburu pedagogi-koa dago, gauza oso serioakkontatzen baitira, baina tonu di-bertigarrian. Helburua ez da ba-karrik barre egitea, barre eginezzeozer ikastea baizik. Ondo pa-satzea da ikasteko dagoen mo-durik onena».

«BIDEOEN TRENA EZIN DUGU GALDU»Sorginetxe Istorioak guneakakuilu lana ere egin nahi du,«beste batzuk zirikatu eta isto-rioak konta ditzaten bideoen bi-tartez». Izan ere, Fernando Mo-rillok garbi dauka teknologiaberriek eta sare sozialek ate be-rriak ireki dizkiotela euskarari,eta horiek ere ireki behar direla.«Nik uste dut konplexu handiakditugula. Askotan pentsatzendugu euskaraz txantxetan has-ten bagara, euskara txantxatzathartzen ari garela. Eta, orduan,beste muturrera joaten gara, etaoso gauza serioak kontatzen di-tugu, modu aspergarrian. Bideo-en tren hori ezin du galdu eus-karak. Derrigorrean igo behargara bertara. Irakurleak lortzeaoso nekeza da maiz, jende askorikostatu egiten zaiolako euska-raz irakurtzea. Hala ere, nik bidehorretan segituko dut lanean.Baina, bideoen kasuan, askozerrazagoa da, euskal hiztunakbaino ez direlako behar, konta-lariak. Eta euskal hiztunak badi-tugu, asko eta oso onak gainera.Sekulako aukera iruditzenzait». Morillok aitortzen duenez, bi-

deoen munduan ezjakin sama-rra da. «Hori aitortzen dut nirebideoetan eta uste dut igartzendela. Ikasten ari naiz pixkana-ka. Baina nire helburua inguru-koak zirikatzea da, nire istorio-ak ikusi eta beren istorioakkonta ditzaten. Eta ikus deza-ten, gainera, ez dela garrantzi-tsua bideoen kalitatea, baiziketa kontatu behar dutena. Be-launaldi gazteek, berriz, prime-ran maneiatzen dituzten balia-bide horiek. Are errazagoa da,beraz, haientzat», gaineratu duidazleak.

[email protected]

SORGINETXE ISTORIOAKEuskaraz eta umorez kontatutakoakbiltzen dituen bideogune berria

«Nire azken erokeria pertsonala da». Fernando MorilloGrande idazleak asteon eman du Sorginetxe Istorioakbideogunearen berri. Euskarazko istorioak jasoko dituengunea da, bideoz jasoak eta umorez josiak. Hain bogandagoen bideoen munduan euskarari ere tokia egitea dahelburua; «euskarak ezin duelako tren hori galdu».

Fernando Morillok martxanjarritako bideogunean jasotakoirudi pare bat. GAUR8

JENDARTEA / b

Page 20: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

kom

un

ikaz

ioa I

raila. Hasteko ordua. Ikasturteberri baten hasiera markatu duegutegiak. Dagoeneko, NafarroaGaraiko eta Lapurdiko, NafarroaBehereko eta Zuberoako neska-mutilak joan dira beren hezigu-

neetara, eta ezagutu dituzte egokituzaizkien gelak, hezitzaileak, taldekolagunak. Estreinatu dituzte artean berriusaina duten eta txukun eta garbi ageridiren koadernoak, eta, seguruenik, begi-ratu dituzte liburu berriak, azken orrial-deetatik hasita, ikasturte berriak zerekarriko dien irudikatu nahian edo.Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nes-ka-mutil gehientsuenak, berriz, astele-henaren zain egongo dira, gogoz eta ja-kin-minez batzuk, eta eguna ez iristekoirrikatan auskalo zenbat.Iraila. Azkenean. Etxe askotan nahi

ordu iritsi ez den garaia. Uda, ezin baitaukatu, etxe askotan, luze egiten den en-dredo eta konponezinez betetako garaiabaita. Haurrak, oporrak, lana... denak, al-di berean eta batera, uztar ezinezkoakbihurtzen baitira sarritan. Eta errepika-tuko ziren, batik bat Hegoaldea deituta-ko lurralde horretan, garaiak ekartzendituen urteroko eztabaidak eskola opo-

rrak luzeegiak eta gehiegizkoak direla-eta. Lanak eta familiak oraindik ere ba-teratu gabe jarraitzen dutela gogorarazibeharko liguketenak, batez ere. Izan ere,askotxorentzat, eskola da haur eta gaz-teak zainduak edukitzeko aukera baka-rra, eta, haiek ixten direnean, edo nes-ka-mutilak gaixotzen direnean, izatendira izan komeriak, lanera joan behareta neska-mutilak inon eta inoren zain-tzapean utzi ezinik.Iraila. Bukatu dira. Hezitzaileak beren

lanpostuetara itzultzeko tenorea. Uztai-laren hasieran amaiezinak ziruditenoporrak iritsi dira beren hondarrera.Nahi baino gehiagotan defendatu beharizan direnak, akaso, beste langileek di-tuzten oporraldiekin alderatu dizkiete-nean. Baina, hara, luzeenak ere amaituegiten direla! Iraila. Nobedadea. Zer ote da? Ekaine-

an gelak jendez hustu zirenean, inoizbaino hezigune gehiagotan hasi zirenlanak. Berrikuntza ezezagunek sortzenduten zirrara, aurkituko diren espazioeraberrituen aurrean. Iraila da, eta, ondorioz, gutxi gorabe-

hera, ikasturtea martxan dago. Eta ha-rekin, neurri handi batean, jendarteak

berreskuratu du bere pultsu normala,egunerokotasuna.

Iraila, hortaz, zerbait bada, sentimen-du eta sentsazio anitzen nahasketada: poza, tristura, ilusioa, nagia, lasai-tasuna, estutasuna, jakin-mina, bel-durra... Egunotan, guztiak batera sar-tzen dira heziguneetako ateetatikbarrena.Iraila, zaharrak berri, hortaz, beste

ikasturte batez. Euskal Hezkuntza Siste-mak –existitzen bada, bederen–, zatika-tutako errealitatea izaten jarraitzen du:ereduetan hizkuntzari dagokionez, sa-reetan titulartasunari begira, hiru ad-ministrazio eta bi estatutan legeriaridagokionez. Eta zenbat zati txikiren ba-tura ez ote da Curriculumari errepara-tuz? Iraila honetan ere, Hezkuntza Sis-tema puska askoren batura gisa kontatubeharko dugu. Antza lozorroan zeudenPISA, LOMCE, Heziberri eta konpainiaere nagiak astintzen ariko dira benetan,dirudien bezala, atsedenean izan badiraudako hilabeteetan.Eta azken boladan Hezkuntza arloko

bazterretan entzuten ari den Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako heziguneeta-rako Hezkuntza Lege berria? Proposa-men desberdinak azaltzen ari dira han-hemenka, eta hori gauza ona da, beti. Izan zitekeen lehengo lepotik hasi de-

la dirudien ikasturte honetan lurraldehorietarako Hezkuntza Lege Berriaadostea. Izan zitekeen, Euskal Herriakbere osotasunean behar duen Hezkun-tza Sistema euskaldun eta herritarrarenoinarria izatea. Euskal Herria bere aniz-tasun aberats eta konplexuan kontuanizango duen eta haren beharrei eran-tzungo dien hezkuntza sistema baldin-tzatu beharrean aukerak emango diz-kiona.

Izan zitekeen Hezkuntza Lege Berrihori Hezkuntza Komunitatea osatzendugun kide guztien artean adostuta-koa izatea. Errealitateak, aukerak etabeharrak anitzak direla jakinik eta onar-tuz, haiei erantzuteko lehen zantzuakbarne hartzeko ahalegina egiten duenaizatea. Iraila hori ere badelako, aukerazbeteriko garai baten hasiera. Izan zite-keen... ea, ba, baden! •

Iraila. Nobedadea. Zer ote da? Isabelle MIQUELESTORENA

Iraila

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Lerrook idazten ari naizenean parlamentarikatalanak oraindik Erreferendum Legea onar-tu ala ez erabakitzen ari dira, saio bukaezinbatean. Horrelakoak gertatzen dira artikuluaerredakziora bidali behar denean argitaraeman baino hiru egun lehenago.

Saioan hartuko den erabakia edo hurrengo egunetankateatuko diren albisteak ezagutu gabe ere, badagokontu bat aspaldidanik harrapatu nauena, eta, politi-kan ez ezik, beste eremu batzuetan ere antzeman etagauzatu daitekeena. Egintza burutuen politika da edo,beste modu batera esanda, “balitz bezala” jokatzea, ja-kitun izanik “oraindik ez” dela. Ez naiz ari PNL delako teknikaz, etsipen garaietan

perretxiko moduan sortzen diren autolaguntza modu-ko teknika miragarriez. PNL edo Programazio NeuroLinguistikoak egoera bat marko batean kokatzen duesanahia emateko, eta, gero,saiatzen da gizakia treba-tzen azter dezan zer zaiononuragarria marko horre-tan eta zer a ldatu nahiduen.“Balitz bezala” jokatzea

sinpleagoa da eta zerikusiadu norberak duen jarrerare-kin. Nahikoa da norberak si-nistea eta kontsekuenteaizatea sinesmen horrekin.Horrela, erreala egiten dabestelako errealitatea, asko-tan arerio-errealitatea dena.Rosa Park emakumeak hala-xe egin zuen Montgomeryhiriko autobus hartara igo eta emakume zuria balitzbezala jokatu zuenean. Marra batek markatzen zuenbusaren barruan non jesar zitezkeen pertsona zuriaketa non pertsona beltzak, eta erdialdean beltzak jarrizitezkeen zuririk zutunik ez bazegoen. 1955eko egunbatean gizon zuri bat autobusera igo zen eta gidariakeskatu zion Rosa Parki lekua uzteko gazte zuriari, etaRosak ezetz, ez zela altxatuko, bereizkeria arrazistakgogaituta zegoela.Bestelako errealitate batean bizi izan balitz bezala jo-

katu zuen Park andreak 1955ean, agian 50 urte geroago(berak dagoeneko 92 urte zituela 2005ean zendu zene-an) Ameriketako Estatu Batuetan bizi zitekeen erreali-tatean. Norberaren sinesmena aldatzeko eta errealaegiteko aurkako errealitatea, Rosa Park bezalako ekin-

tzaile ugari behar da, une batean ala bestean “balitz be-zala” jokatzeko prestasuna agertuko dutenak.Katalunian aspaldidanik ikusten dut herritar asko

ari dela jokatzen independente “balitz bezala”, eta ho-rrek egiten ditu independente, jarrerak. Geroago datorerreala bihurtzea norberak aurretik irudikatu duenerrealitate balizkoa. Denbora gutxiago ala gehiagohartuko du, bide erraza izango da ala behaztopaz be-tea, baina errealitatea eraldatuta dago dagoeneko pro-zesu subjektiboari esker, subjektibitateak moldatzenbaitu objektiboa.Fisika kuantikoaren arabera, ez dago objekturik sub-

jekturik gabe; edo, beste modu batera esateko, objektuabanaezina da subjektutik, subjektuak eragin zuzenaduelako objektuan.Modu poetikoagoan zioen Nadine Gordimer idazleak:

ideiak ez dira bizi pertsonengandik kanpo. Hau da,

munduan den edozerk, fisikoa edo mentala izan, ez duexistentziarik ez bada norbaitek (pertsonek) pentsatueta gauzatu egiten duelako. Nor gabe, ez dago zer.Politikan sarri ikusi dugu “zer” jarri nahi izan dela

“nor” elementuaren gainetik, eta zeharo baztertu direla“norekin” eta “norentzat”. Baina, guztiaren aurretik,“nork” dugu, subjektu erabakitzailea, bere etorkizuna-ren ardatza eskuetan hartzen badakiena.Euskaldunok sarri askotan jakin izan dugu jokatzen

gure hizkuntza legezkoa balitz bezala, legezkoa ez zengarai ilunetan. Jakin izan dugu herri burujabe gisa joka-tzen eremu estataleko ertz mugatuetan. Orain falta zai-gu jokatzea zeharo independenteak bagina bezala. Horisinetsi eta horrela jokatu. Katalanek egin badute, arra-zoirik ez dago hemen ez egiteko. •

{ koadernoa }

Balitz bezala

Denbora gutxiago ala gehiago hartuko du,bide erraza izango da ala behaztopaz betea,baina errealitatea eraldatuta dago prozesusubjektiboari esker, subjektibitateakmoldatzen baitu objektiboa

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

herritarrak

Antibiotikoekikoer res i s tentz iaosasun publiko-ko arazo larriabihurtzen ari da,munduko osasu-

na, elikadura segurtasuna etagarapena arriskuan jartzen di-tuena. Halaxe ohartarazi du Osasu-

naren Mundu Erakundeak az-ken urteotan. Antibiotikoekikoerresistentziak edozein pertso-nari eragin dakioke, bere adinaeta bizitokia edozein izanda ere.Eta berez fenomeno naturaladen arren, antibiotikoen erabile-ra okerrak –bai pertsonetan, baianimalietan– bizkortu eta area-gotu egin du nabarmen. Adituek

LIERNI TXINTXURRETA

Antibiotikoen etorrerarekin bakterioen

infekzioei aurre egitea lortu zen,

hainbeste gaixotasun eta heriotza

geraraziz. Bakterio askok, baina,

antibiotikoei aurre egiten ikasi dute, modu

okerrean erabiltzearen ondorioz.

[email protected]

EHU-KO FARMAZIA GRADUATUA

Lierni TxintxurretarenFarmaziako gradu

amaierako lana «Espektrozabaleko antibiotikoen

arrazoizko erabilera:pazientearen segurtasuna

eta erresistentziarenproblema» izan da.

GAUR8

ohartarazi dutenez, gero eta gai-xotasun gehiagoren tratamen-dua zailtzen ari da –pneumonia,tuberkulosia eta gonorrea kasu–antibiotikoek horien kontra era-ginkor izateari utzi diotelako. Gai horri tiraka osatu du Lier-

ni Txintxurretak (Donostia,1994) bere gradu amaierako la-na eta ondorio bat jarri du ma-hai gainean: «guztion lana daantibiotikoekiko erresistentziaprebenitzea».

Zergatik aukeratu duzu gai ho-ri zure ikerketarako?Gaurkotasun handia daukangaia da eta oso interesgarria ho-rregatik. Gainera, arlo mikrobio-logikoa betidanik interesatu

«Antibiotikoak oker erabili ditugu eta armarik gabegeratzen ari gara infekzio batzuen aurrean»

Page 23: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 22 / 23

izan zait eta gaiak aukera ema-ten du bakterioen jokabidea be-hatzeko. Azkenik, gizarteari be-gira, garrantzitsua iruditzen zaitantibiotikoekiko erresistentzia-ren gaia mahai gainean jartzea,abisu bat ematea. Antibiotikoeierrespetua galdu diegu oroko-rrean eta horrek arazo larriakdakartza. Oso garrantzitsua daerabilera okerrak baztertzea.

Arlo mikrobiologikoa aipatuduzu. Nola egiten dira bakte-rioak erresistente?Sinple esanda, bakterioek badi-tuzte erresistentziak garatzekomekanismoak. Antibiotikoenerabilera okerrak mekanismohoriek martxan jartzen ditueta erresistentziak azkarragogaratzen dira. Berezkoa denprozesua bizkortzen ari da an-tibiotikoen erabilera okerra de-la-eta. Gainera, erresistentziahoriek transmititu egiten dirabakteria batetik bestera, eta fe-nomenoa zabaldu egiten da.Nolabait, bakterio batzuek bes-teei erakutsi egiten diete erre-sistente izaten.

Esaten da antibiotikoak existi-tu aurreko garaira bueltatzekoarriskua dagoela. Aro postanti-biotikoa ere aipatzen da. Antibiotikoen aurkikuntza osogarrantzitsua izan zen zalantza-rik gabe. Aurkikuntza horri es-ker, gaixotasun edo infekzio as-kori aurre egitea lortu zen.Ordura arte, ez zegoen infekzio-en kontrako tratamendurik etajende asko hiltzen zen. Orain,berriz, antibiotiko askok eragin-korrak izateari utzi diote eta be-rez hain larriak ez diren gaixota-sunak larriagotu egin dira,pazientearen bizitza arriskuanjartzeraino. Nolabait, biluzik ge-ratzen ari gara bakterio batzuenaurrean, armarik gabe infekziobatzuen aurrean.

Antibiotikoen erabilera okerraaipatu duzu. Bai erabiltzaileen aldetik baiprofesionalen aldetik ematen dahori. Batzuetan gertatzen daprofesionalek ondo ez erabil-tzea, ondo ez preskribatzea. Bes-te batzuetan, berriz, nahiz etamedikuak ondo erabili, pazien-

teak erabiltzen ditu gaizki. Asko-tan medikuak agindu gabe har-tzen dira antibiotikoak, etxeangordeta dauden horietatik. Au-rreko infekzio baten aurreanfuntzionatu zizunez, berriz har-tzen duzu soberan geratutako-tik, medikuaren agindurik gabe.Beste askotan, medikuak zortziegunez hartzeko agindu arren,laugarren egunean uzten diopazienteak, hobeto sentitzen de-lako, eta ez du tratamendua ego-ki amaitzen. Ohitura horiek osozabalduak daude, eta, nahiz etadesegokiak direla jakin, jendeaskok egiten ditu horrelakoak.

Duela urte batzuk farmazietaneros zitezkeen, errezeta gabe. Bai. Eta eskerrak hori aldatuden. Gaur egun beharrezkoa damedikuaren agindua. Egia daantibiotikoak dena sendatzenduen ustea zabaldu dela. Jendeaskok katarroa duenean ere an-tibiotikoa hartzen du, badaez-pada! Zabaldu da antibiotikoakdenaren kontra egiten duelaeta ez da egia, noiz erabili etanoiz ez jakin behar da. Eta ho-ri, noski, medikuak esango di-gu.

Mediku batzuek ere ez dute be-ti ondo erabili izan, ezta? Kasu askotan abusu bat gertatuda eta beharrezkoa ez den ka-suetan antibiotikoak preskriba-tu izan dira. Zabaldua dagoenohitura bat da eta medikuakkontzientziatu behar dira ho-rren inguruan, noiz den anti-biotikoa beharrezkoa edotanoiz ari garen erresistentziarenbidera joaten. Gogoeta bat egi-tea beharrezkoa da. Egia da, ha-la ere, gaur egun kontzientzia-zio hori gertatzen ar i delaerietxe askotan eta gaia seriolantzen ari direla.

AEBetan arazo larria bihurtuda dagoeneko. Jende asko hil-tzen da antibiotikoekiko erre-sistente bihurtu diren bakte-rioen ondorioz. Bai, arazo larria da. Eta herrialdepobretuetan ere garrantzitsuada kontua. Antibiotiko zaharrakerabiltzen dituzte, berriagoakerabiltzeko finantziaziorik ezdutelako. Pentsa, bakterioak an-

Osasunaren Mundu Erakundeak«lehentasunekoa» jotzen du antibiotikoekikoerresistentziaren kontrako borroka, eta, bidehorretan, mundu mailako plana onartu zuen2015ean. Plan horren azken helburuaaurrerantzean ere botika eraginkor etaseguruak erabiliz infekzio arazoei aurre eginahal izatea da. Bost helburu estrategiko biltzenditu planak: arazoaren ingurukosentsibilizazioa eta ezagutza hobetzea; zaintzaeta ikerketa indartzea; infekzioak gutxitzekoahalegina egitea; antibiotikoen erabileraoptimizatzea eta erresistentziaren kontrakoborrokan inbertsioak bultzatzea. Hala ere, OMEk sektore desberdinei

zuzendutako zenbait aholku zehazten ditu,antibiotikoekiko erresistentziaren kontrakoborroka norabide askotan egin daitekeelanabarmenduz. Zer egin dezakete herritarrek?Erabiltzaileek? «Antibiotikoak hartu bakarrikmedikuak agindutakoan. Zorrotz jarraituprofesionalaren aginduak botika erabiltzekoorduan. Ez erabili aurretik soberan geratutakoantibiotikoak. Infekzioak ekidin; eskuakmaiztasunez garbitu, elikagaiak baldintzahigienikoetan erabili, gaixo daudenekinkontaktu zuzena saihestu, harreman sexualseguruak ziurtatu eta txertaketa egutegiaerrespetatu», aholkatzen du. Agintari politikoek ere beren partea bete

beharko luketela uste du OMEk.«Antibiotikoekiko erresistentziari aurreegiteko planak martxan jarri, infekzioen

zaintza hobetu, prebentzio neurriak etainfekzioen kontrola indartzeko programakgaratu, medikamentuen erabilera egokiaarautu eta bultzatu, eta arazoaren inguruanjendartea informatu eta kontzientziazioabultzatu». Osasun profesionalen kasuan, OMEk higiene

eta garbitasun baldintzak zorrotz zaintzekodeia egiten die. Era berean, bestelakogomendioak ere ematen dizkie:«Antibiotikoak bakarrik beharrezkoa deneanpreskribitu, zaintzako taldeei antibiotikoekikoerresistenteak diren infekzioen berri zehatzaeman, pazienteei botika nola hartu beharduten ondo informatu eta erresistentziareneta bere arriskuen berri eman, infekzioakekiditeko aholkuak zabaldu pazienteenartean». Osasun arloko enpresek ere baduteberen egitekoa OMEk nabarmentzen duenez:«antibiotiko berrien ikerkuntzan etagarapenean inbertitu». Azkenik, abeltzaintza sektoreko

profesionalei ere zuzentzen zaie OME.«Animaliei antibiotikoak eman bakarrikalbaitariak hala agintzen duenean; ez erabiliantibiotikoak hazkuntza azkartzeko edogaixotasunak prebenitzeko; animaliaktxertatu antibiotikoen beharra murrizteko etabestelako alternatibak erabili aukeradagoenean; ekoizpenaren kate osoan praktikaosasuntsuak bultzatu; segurtasun biologikoasustatu animalien infekzioak eragozteko etaanimalien ongizatea ziurtatzeko».

Osasunaren Mundu Erakundeakarretaz aztertzen duen arazoa

Page 24: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

herritarrak

tibiotiko zahar horiekiko erre-sistente bihurtzen badira, ez du-te infekzioei aurre egiteko tres-narik izango.

Antibiotiko zaharrak aipatu di-tuzu. Ikerkuntza ere garrantzi-tsua izango da. Inolako zalantzarik gabe. Bainaazkenaldian antibiotikoen alo-rra nahiko geldirik dago, aspal-dian ez dira antibiotiko berriak.Lehendabiziko antibiotikoaksortu zirenean gorakada han-dia izan zen eta etengabe sor-tzen ziren antibiotiko berriak.Azkenengo urteotan, baina,ikerkuntza geldirik dago alorhorretan eta garrantzitsua dahori berriz ere piztea. Bakterioerresistente horien kontrakoantibiotiko eraginkorrak gara-tzea izan daiteke arazoarenkonponbide bat. Baina horreta-rako ikerkuntza bultzatu beharda eta horrek finantzaketa es-katzen du. Eta ez da erraza iza-ten ikerkuntzarako finantzake-ta lortzea . Baina , aurrerabegira, beharrezkoa izango daikerkuntza bultzatzea. Antibio-tiko berriak garatzen ez badira,dauden antibiotiko guztien au-rrean erresistenteak izango di-ra bakterioak. Antibiotiko be-rrien sorrera baino azkarragogertatzen ari da bakterioenerresistentzia.

Zure lanean diozunez, abel-tzaintzaren sektorean eregehiegi erabiltzen dira antibio-tikoak. Abeltzaintza arloan antibiotiko-en gehiegizko erabilera egitenda etekin gehiago lortzeko. Abe-re horien bakterioek, gizakienekbezala, erresistentziak garatzendituzte, elikagaien bidez kon-tsumitzailearengana iristen di-renak. Erresistentziok transmiti-tu egiten dira azkenean.

Antibiotikoekiko erresisten-tziak inpaktua dauka osasunsisteman. Inpaktu handia, gainera. Pazien-tearen egoera izugarri larritudaiteke eta ospitaleratze aldiaasko luzatzen da. Tratamendua-ren kostua ere gehitu egiten dadiagnosirako proba gehiagoegin behar direlako eta antibio-tiko espezifiko eta garestiagoakerabili behar direlako.

Antibiotiko espezifikoak etagarestiagoak aipatu dituzu. Bai, bakterio baten kontra eginbeharrean, bat baino gehiago-ren kontra egiten dutenak. Es-pektro zabaleko antibiotikoakdeitzen direnak. Bakterio batenbaino gehiagoren kontra egitendute, eta, azkenean, horien bi-dez kontrolatzen dira bakterioerresistenteak.

Praktika kliniko asko ere osoarriskutsu bihur daitezke anti-biotikorik gabe. Kirurgiak, organoen transplan-teak, diabetearen kontrako tra-tamenduak edo kimioterapiabera, adibidez. Zergatik? Zaina-ren barrutik doazen praktikakdirelako eta bakterioen infek-zioak gertatzeko arrisku handiadagoelako. Praktika horietanprebentzio moduan erabiltzendira antibiotikoak, infekzioakekiditeko. Eta, noski, ez badagoantibiotiko eraginkorrik prakti-ka kliniko horiek oso arriskutsubihur daitezke. Bide horietatiksortutako infekzioak oso larriakizan daitezke.

Osasuneko profesionalen ka-suan, eskuen, material sanita-rioaren eta lantokiaren higie-nea mantentzea nabarmentzenduzu. Oso neurri garrantzitsua da.Bakterioak hor daude, antibioti-koak indarra galtzen ari dira,eta, beraz, garbitasuna eta asep-sia mantentzen badira, arriskuagutxitu egiten da.

Zure lanean ondorioztatu du-zunez, «guztion lana da anti-biotikoekiko erresistentziaprebenitzea». Hori da mezu nagusia. Horrela-ko arazoen aurrean askotan

pentsatzen da osasungintzakoprofesionalek konponduko du-tela. Baina erabiltzaileen aldetikere asko dago egiteko. Lan askodago egiteko eta denok jarri be-har dugu gure aldetik, bakterio-en erresistentziaren areagotze-ko joera hori geratzeko.

Pazienteak zer egin behar du? Antibiotikoak medikuak agin-dutakoan bakarrik hartzea,agindutako aldian eta moduan;beste bati sobera geratutako an-tibiotikoak ez erabiltzea; trata-menduari amaitu arte eustea,nahiz sintomak desagertu; anti-biotikoen hondarrak ez erabil-tzea eta infekzioak prebenitzea.

Eta soberan geratutako antibio-tikoekin, zer egin? Zalantzarik gabe, bota. Farmaziaguztietan daude erabilitako bo-tikak jasotzeko moduak eta ho-rietara eraman behar dira.

Horren atzean ez ote dago «az-kar» sendatu beharra? Egungojendartearen denerako presa? Garai guztietako gizakiak nahiizan du azkar sendatzea. Inori ezzaio gustatzen gaixo egotea. Bai-na egia da azken urteotan sine-tsi dugula antibiotikoek denera-ko balio dutela, dena berehalasendatzen dutela, eta hori usteokerra da.

«Bakterioek

badituzte

erresistentziak

garatzeko

mekanismoak.

Antibiotikoen

erabilera okerrak

mekanismo horiek

martxan jartzen

ditu eta

erresistentziak

azkarrago garatzen

dira. Berezkoa den

prozesua bizkortzen

ari da»

«Antibiotiko berriak

garatzen ez badira,

dauden antibiotiko

guztien aurrean

erresistenteak

izango dira

bakterioak.

Antibiotiko berrien

sorrera baino

azkarrago gertatzen

ari da bakterioen

erresistentzia»

Page 25: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 24 / 25

hutsa

2015eko urtarrilaren 7an, Parisen, bilagunek gerora Al-Qaedak aldarri-katuko zuen eraso odoltsua buru-tu zuten “Charlie Hebdo” aldizkari

satirikoaren egoitzan. Orduantxe sortuzen “Je suis Charlie” lelo famatua. Miloikaherritar zintzok argitalpenarekiko atxiki-mendua adierazi zuten esaldi haren bitar-tez. Alegia, agerkariaren aurkako ekintzaarmatua gaitzesteaz gain, eslogana bereegin zutenek kazetarekin eta haren ildoeditorialarekin bat egiten zutela aldarrika-tu zuten. Adierazpen askatasunean sinis-ten duen orok onartuko du, askatasun horierabatekoa izango bada, edonori onartubehar zaiola, baita “Charlie Hebdo”-ren ka-

suan bezala ideia gaitzesgarriak zabaltzekobaliatzen duenari ere. Baina hedabide ba-ten aurkako atentatua salatzetik hedabidehorrek argitaratzen dituen mezu islamofo-bo, xenofobo eta misoginoekin bat egiterajauzi handia dago.

Bartzelonan iragan abuztuan gertatuta-ko atentatuaren harira ere aho batekoakizan dira poliziari esker ona erakutsi dio-ten ahotsak. Komunikabide zein bozera-maile politikoen artean ez da zirrikiturikizan indar polizialen jarduna goraipatzekoorduan, baita euren burua ezkertiartzatdutenen artean ere. EH Bilduk, ERCk edotaPodemosek ere, Espainiako Kongresuan,bere azken paragrafoan «poliziaren ausar-

diak askatasuna eta demokrazia bermatu»dituela jasotzen duen adierazpen institu-zionala sinatu dute. Denek, disidentzia iz-pirik gabe, irentsi egin behar izan dute ar-talde akritikoaren lelo berria: “Je suis lapolice”. Ahaztu egingo zitzaizkien, non-bait, indar polizial horiek beroriek urtee-tan zehar egindako torturak, jazarpenak,gehiegikeriak, eta oinarrizko giza eskubi-deen urraketak. Orain hiritar zintzoen txa-loak jasotzen dituzten horiexek dira, hainzuzen, askatasunaren eta demokraziarenarerio handienak, ez diezagutela sinesta-razi nahi, pentsaera zuzenaren izenean,heroiak direnik. Bada oraindik oroimenpixka bati eusten dionik... •

hutsa

«Je suis la police»

Koldo Sagasti

hutsa

Twitter bidez ikusi nuen lehengoastean Vigoko emakume baten es-kela. Alabaren izenean zetorreneta idatzitakoa berezia iruditu zi-

tzaidan. Amaren lagunak eta ezagunakekitaldi alai batera gonbidatu zituen, bei-latokiko zazpigarren salan. Ardoa edanezeta tortilla janez gogoratuko zutela zioen.Bukaeran loreak ez eramateko oharrazuen idatzita eskelak, loreetan gastatu be-harrekoa gobernuz kanpoko erakunde batiemateko.

Deigarria iruditu zitzaidan “omenaldialaia” jarri izana. Heriotzarekin omenal-diak lotzen ditugu zalantzarik gabe, bainaomenaldi solemneak. Heriotzarekin zuze-nean lotzen ditugu mina eta sufrimendua,

negarra eta tristura. Eta bai, gertuko batenheriotzak sortzen ditu horrelako senti-mendu gazi-gozoak, ez pentsa ezagutzenez ditudanik.

Badirudi tanatorioko pasilloetan barreegitea debekatua dagoela. Umoreak ez dutarterik eta gogoeta serioak bakarrik egindaitezke: “ez gara ezer” edo “denok dakiguhilko garela, baina tokatu arte…” moduko-ak. Heriotzaren aurrean errespetuz jokatubehar dela irakatsi digute, baina errespetuserioz bakarrik. Senideen eta ezagunen jo-an-etorrian ikus dadila sufritzen ari zare-la, baina ez gehiegi. Tanatorioan pasatzendiren orduak “ordu hilak” direla esaten ba-duzu zaplazteko bat emango dizunik azal-duko da.

Ardoa edanez eta tortilla janez gogoratuzuten Vigoko emakume hura. Omenaldialai bat egiteko ez dira osagai txarrenak. Ezdakit bertaratutakoek zer egingo zuten, bai-na imajinatu ditut hildakoari buruzko pasa-dizo xelebreak eta alaiak kontatuz mahaia-ren bueltan jarrita, guztiak barrez. Gehiengustatzen zitzaizkion abestiak abestuz. Se-guru nago emakume horrek berak esandautziko zuela nolako agurra nahi zuen. Loresortarik gabekoa, gertukoa eta alaia. Ingu-ruari erakutsiz galera bat irribarrez bizi dai-tekeela eta minaren zama arinxeago egindezakeela irribarre batek. Alaitasunezko ne-gar malkoak ez dira hain gaziak izaten.Agian heriotza beste modu batera bizi be-harko genuke. Garaiz gaude oraindik. •

0hutsa

Garaiz

Mirari Martiarena

Page 26: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

herritarrak

Lander Iruretagoie-na bilbotarrak me-todologiaren kezkaizan du euskara es-kolak ematen hasizenetik. Urteotan

euskararen irakaskuntzan suma-tu dituen hainbat arazo edo zail-tasun kontuan izanda, euskaraikastea, baita irakastea ere, erra-zago eta erakargarriago gertatze-ko metodologia lantzen hasi zen,eta, hala, «modu erraz eta bisua-lean» euskara ikasteko metodoaegin du.

Enpresen Administrazio etaZuzendaritza ikasketak egin zi-tuen Iruretagoienak. Denboral-di batez Ingalaterran lan eginostean, euskara irakasteari ekinzion Merkataritza Ganbaran etazenbait udal euskaltegitan.Esandako kezka buruan, Euska-ragara.net kultura elkartea sor-tu zuen, irabazi asmorik gabea,irabazirik lortuz gero mozkinhori euskara sustatzeko ekin-tzetara bideratzeko konpromi-soa baitu. Izan ere, elkartearenhelburua euskararen ikaskun-tza eta irakaskuntza erraztekobideak ikertu eta gauzatzea da.

Helburu horri begira, Irureta-goienak liburu fisiko eta birtualbat plazaratu du: “Claves paraaprobar el B1. Base de B2 y C1”,berak idatzi eta autoeditatua.2014ko abenduan aurkeztu zuenDurangoko Azokan, eta ondorenElkarren bidez salgai jarri. Pape-rezko liburua erosita, liburu bir-tualeko eduki ugariak ikusi etaerabiltzeko aukera dago. Ez daeskoletan erabiltzeko tresna, or-dea, euskara ikasten ari direnen-tzako errefortzua baizik.

METODO FISIKO ETA BIRTUALA

Paperezko liburuak ia 220 orrial-de ditu. Besteak beste, euskalgramatikaren laburpen bat, ari-ketak eta azterketetako idazlaneta ahozko probarako aholkuaketa ikaste prozesua gaitzat duennarrazio bat. Halaber, esan beza-la, Euskaragara.net plataforma-rako sarbidea ere bada –edonolaere, liburua erosi gabe webgune-an erregistratzen denak ere edu-kiak ikusteko aukera du 24 or-duz–. Webguneak, irakurketasoilaz gain, bideoak, animazioak,

marrazkiak, handitu daitezkeenirudiak… ditu. Edo aditz formakbilatu eta aztertzeko “euskalku-lagailua”, edozein aditz forma bi-latzeko tresna. Iruretagoienakazaldu duenez, hiztegi bateanaditz flexio bat bilatuz gero, hitzhori ez dela existitzen agertukoda; gainera, aditz laguntzaile ba-ten flexioek ez dute itzulpenik.“Euskalkulagailuak” morfemakbereizita erakusten du adizkia,eta alderantziz ere bila daiteke;esate baterako, “zuk-hari-hura,subjuntiboa” jarrita, ezaugarrihoriei dagokien forma erakutsi-ko du. Halaber, deklinabide taulainteraktiboak eskaintzen ditu,paperezko liburu batean sartuezineko milaka adibide biltzendituztenak.

Bere ikasleekin ez ezik, weborria erabiltzen dutenekin erebadu harremanik, haien iruzki-nen bidez, eta berak euskarrihorren gaineko galderak egitendizkie. Ez du zalantzarik gauregun paperezko liburuaz gainzerbait gehiago eskaini beharradagoela, «lan astunagoa da, bai-na eskala txikian egiten duda-nez, aurrera eraman dezaket».Edonola ere, liburuaren hiruga-rren edizioa kaleratu du dagoe-neko, eta urtarrilerako-edo lau-garrena ateratzea espero du.

«IKASI ETA IKASITAKOAREKIN GOZATU» Metodoaren benetako helburuaazterketak gainditzea besterikez ote den galdetu diogu. Helbu-rua, «sakonean», jendeak ikasieta ikasitakoarekin gozatzea de-la dio berak. Baina aitortzen duikasle askok, euskaltegietanikusten denez, oso ideia instru-mentala dutela. «Beharra duteeta kito. Zoritxarrez, horrela da.Irakasle bezala ikusten dut kasuaskotan jendeari axola diongauza bakarra hori dela», dio.Ikasle mota asko omen dago,gaztetxoak, behar akademikoadaukatenak, nagusiak, beharprofesionalagoa dutenak… bai-na liburua eta material hau era-biltzen dutenen artean deneta-rik dago; hau da, «profil horiekguztiak daude, baina baita eus-kara ikastea gustuko dutelakoari direnak ere». Liburua autoe-dizioa izanda, bideragarritasunalortze aldera pentsatu zuen zer

EUSKARA ERAKARGARRI Era «erraz eta bisualean» euskara ikastekowebgunea sortu du Lander Iruretagoienak

Xabier Izaga Gonzalez

Euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan sumatudituen arazoak eta zailtasunak arintzeko asmoz,ikasleen jarduna erraztea eta euskara erakargarriagogertatzea helburu, Lander Iruretagoiena irakaslebilbotarrak liburu bat argitaratu eta, haren osagarri,Euskaragara.net webgunea sortu du.

EUSKARA / b

Page 27: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 26 / 27

den beharrezkoa ahalik eta ikas-le profil zabalenera iristeko,ahalik eta jende gehienari lanaerrazteko. Ikasi beste erreme-diorik ez duela dioenak gutxie-nez ez dela aspergarria esan de-zan omen da bere asmoa.«Esango nizuke badagoela jen-dea beharbada benetan ikastekoasmorik ez duena, halako titu-lua eskatu diotena eta motiba-zio puntu bat ez duena, eta jen-de horrek gainera behin etaberriro suspenditzen badu, etahori nik maiz ikusten dut, jen-dearen egonezina sumatzen du-zu, eta batzuek amorrua hartzendiote euskarari, edo azterketari,eta hori oso kaltegarria izan dai-teke». Bestetik, beste batzuk go-gotsu hasten omen dira, baina,bost aldiz suspenditu ondoren,«gidatzeko baimenarekin edomatematikarekin gertatzen denbezala», amorrua hartzen dioteeuskarari.

LOGIKA IKUSTEKO BIDEA

Hartara, euskara irakaskuntza-ren ezagutzatik, hobetzeko pre-mia eta aukera sumatu zituen.Batetik, «Interneten modu askodaude jakiteko zenbat jendekikusten dituen gauzak, eta nolabaloratzen dituen», eta, bestetik,berak euskaltegian azalpenakemateko hainbat trikimailu era-biltzen ditu, irudien eta koloreenbidez, eta ikusten du horrelagauzak hobeto ulertu eta gogo-ratzen dituen jendea dagoela.Bestela gramatika astuna delauste du. «Euskarak daukan logi-ka argi ikusten dut, agian irakas-lea naizelako, eta hori helaraztensaiatzen naiz. Zeren, jakina, ikas-leek bakar-bakarrik hitz egina-ren hitz eginez, ikusiaren ikusizikastea ideala da, baina, gunegehienetan, inguru erdaldune-tan, hori ez da posible, eta asko-tan jendea, halako maila izandaere, lotsatu egiten da».

Praktikaren bidez ikastea mo-durik egokiena dela dio, bainahasieran non dagoen logika ikusibeharra omen dago, eta batez erehorretan jarri du arreta, logikahori bideo, kolore eta animaziobidez ikusarazteko. «Euskaltegibatean norbaitek azaldu behardizkizu zirrikituak eta barrukomekanika. Halako maila batetik

abiatzen zarenean desberdinada, baina hutsetik hasten bazara,hori beharrezkoa da».

Halaber, Europan hizkuntzenirakaskuntza mailakatuta dago-ela gogorarazi du, eta maila ba-koitzari zer eduki dagozkionsailkatzeak sarritan zalantzaksorrarazten dituela dio. «Irakas-

leoi ere bai, batzuetan ez dakigueduki batzuk halako mailataneman behar ditugun edo ez:‘hau azaldu behar da? Beste haumaila honi dagokio?’. Bada,maila bakoitzaren mamia ze-hazteko lan astun hori egindadago metodo honetan».

Beste alde batetik, oso garran-tzitsua iruditzen zaio ikasleentipologia zabala kontuan izatea:«Badaude euskaldun zaharrakhiztegi aberatsa ez dutenak, edoalfabetatuta ez daudenak; bada-go jende nagusia; badaude ikas-tolan ikasitako euskaldun zahargazteak hiztegi zabala ez dute-nak, euskararekiko atxikipenaizanda ere praktika gutxi dute-nak... Bestetik, gaitasun analiti-koa dutenak eta ez dutenakdaude... Askotariko kasuak dau-de, eta, praktika edukita ere,hizkuntzaren ulermena erraztu

egin behar zaie guztiei. Irakur-tzen dugunean, normalean alfe-rrak gara, ez dugu hartzen hiz-tegia irakurketak eskatzen duenahalegina egiteko, eta, euskarakdaukan egoera berezi honetan,nik neuk faltan sumatzen dutnik liburu birtualean egin duda-na, nire ustez hedabideek ereegin beharko luketena: irakur-tzen ari zarenean, interesatzenzaizun hitzaren gainean saka-tzean, azalpena edo itzulpenaerakustea. Eta ez esanahia baka-rrik, baizik eta askotan hitzenosaera edo jatorria, analisi se-mantikoa, dena irudiz eta ani-mazioz». Adibide bat jartzen du:irudian bi lagun ageri dira, ba-tek “ez” dio eta besteak “bai”;azpian, “eztabaida” hitza. Horre-la ikasleek hobeto ulertu etaerrazago gogoratuko dutela dioIruretagoienak. Izan ere, araumnemoteknikoak baliatu ditubere metodoan. «Betiko euskal-dun batek hitzen jatorriaz pen-tsatu gabe hitz egiten du, ez duzertan pentsatu, baina ikastendabilenarentzat garrantzitsuada azalpen hori, eraginkortasu-nari begira». Uste duenez, esko-letan horri beharbada ez zaiogarrantzi handirik ematen, etaberak ikusten du ikasleek orohar eskertzen dutela.

DIBULGAZIOTIK DIDAKTIKARA

Dibulgazio asmoarekin hasizuen Iruretagoienak proiektua2009an, blog baten bidez. Hain-bat gauza argitaratu zituen ber-tan; esate baterako, “Sabes máseuskara de lo que crees” izenekobideoak, jende gehienak errefe-rente ezagunen bidez uste bainogauza gehiago dakizkiela era-kusteko. Ondoren edukiak gehi-tzen joan zen, hizkuntza akatsbarregarriak, beste hizkuntzeki-ko paralelismoak… Hura abia-puntua izan zen. 2014an liburufisikoa plazaratu zuen, eta, In-terneten abantailez baliatuta, li-buru birtuala.

Paperezko liburuan azalpenakgaztelaniaz ageri dira, B1 maila-ra bideratuta baitago. Bainawebgunean, erabiltzaileak azal-penak euskara hutsean jasotze-ko aukera du, baita eduki sako-nagoak ere, B2 maila edo C1maila sakatuta.

Ezkerreko irudian,Lander Iruretagoiena bieuskarritan plazaratuduen metodoaerakusten. Goian,Bilboko Zabalburuplazan. Eskuinean,webgunea erabiltzekoargibideak.Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Liburua autoedizioa izanda, bideragarritasunalortze aldera pentsatu zuen zer behar denahalik eta ikasle profil zabalenera iristeko,ahalik eta jende gehienari lana errazteko

Webguneak bideoak, animazioak, marrazkiak,handitu daitezkeen irudiak… ditu. Edo aditzformak bilatu eta aztertzeko «euskalkulagailua»,edozein aditz forma bilatzeko tresna

Page 28: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

herritarrak

Emakumea, gasteiz-tarra, sortzailea,aitzindaria –1968.urtean hasi zen ar-tea sortzen– etaJudimendi auzoko

alaba. Halakoa da ines gonzalezde zarate. Ez harritu, ez dagogaizki idatzita, berak letra xehe-ak erabiltzen ditu estetikoki ho-

beto ematen duelako. Hori azal-du zuen berak pasa den astear-tean, datorren ostiralera arteARTgia aretoan ikus daitekeenerakusketa aurkeztean. Bi lanekosatzen dute erakusketa: “Ingu-rua(k)” eta “Mendez mende”.Biak handiak dira, ikusgarriakdira, bikainak dira. Baina batakez du zerikusirik bestearekin.

Lehena aluminio izurtu, beiraeta portzelanaz egina da, eta in-guruan dituenei eskaini diegonzalez de zaratek:«‘Ingurua(k)’ lanak nire ingu-ruan dagoen guztia biltzen du.Izan ere, inguruan ditugun per-tsona eta materialei esker egitenditugu gauzak eta zenbait une-tan lagungarriak dira. Nire ka-suan, nire inguruan daudenguztiek konplizitate handia du-te nirekin eta lan honekin itzulinahi nien laguntza hori. Fisikokierakutsi nahi nuen». Lau asteeman zituen buru-belarri lane-an eskultura egiteko. «Normalean banan-banan

egiten ditut lanak. Batekin hasi

eta horretan lan egiten dutamaitu arte, bestela oso zaila da.Eskulturak handiak izan ahal di-ra, eta gauzak paretik kendu be-har dituzu lan egiteko. Eta egi-ten ari zaren beste gauzaren batzikindu daiteke», gaineratuzuen eskulturari begira. «Piezabat laua izatea nahi duzuneantolestu egiten da, eta tolestunahi duzunean ezinezkoa da,laua geratzen da. Portzelana di-bertigarria da, bizirik dagoeladirudi», gogoeta gaineratu zuen. Beste lanari buruz, “Mendez

mende” oso berezia dela azalduzuen, «oso handia den lan txikiada». «Nire lan egiteko modua ar-gi geratzen da lan honetan. Idaz-kien ikonografia, portzelana pa-pera irudikatzen... paper oromanipulatuta, tolestuta... gauzaguztiak desorekatuta dagoenoreka batean mantentzen dira.Niretzat hori bikaina da», zioen,paperak eta idazkerak bere lane-tan protagonismo berezia izandutela azpimarratuz. «Papera eta idazkera atsegin

ditut, baina ez naiz idazlea etaez dut papera egiten». Berak pa-pera eta idazkera bere munduraeramaten du. Papera portzelanabihurtzen da eta idazkera ikono-grafia da, «bakoitzak nahi duenairakur dezala». “Mendez mende”gonzalez de zaratek egindakobeste lan baten ondorioa da.“Paperak” izena duen lan batensegida. Eta hau beste baten on-dorioa da. Azken batean, bere la-nek lerro bat osatzen dute, han-ditzen den lerroa, materialberriekin eta proiektu berriekinosatuz doana. Arriskuz betetadagoen lerroa.

ARTEARI LOTUTAKO BIZITZA

Arriskua eta trebezia elkarreneskutik joan dira artista honenbizitzan. Badira urteak lanean,artea sortzen, hasi zela. 60kohamarkadan izan zen. Hasierabatean margotzea gustatzen zi-tzaion: «Ume guztiak bezala,margotzen hasi nintzen, eta JoseLuis Gonzalo Bilbaoren ikasleaizan nintzen, beste margolariugari bezala. Egun batean honekakuarelak erabili behar nituelaesan zidan, ezin nuen olioa era-bili. Erabakia ez zitzaidan gusta-tu, baina gaur egun badakit zer-

infraganti

ines gonzalez de zarate artista gasteiztarra da, 70 urte ditueta Judimendi auzoan bizi da, Jose Lejarreta kalean, zehazki.Egunotan berak egindako bi lan ikus daitezke ARTgiagunean, bere kalean kokatutako galerian: «Ingurua(k)» eta«Mendez mende» izeneko eskulturak. Biak handiak dira,bikainak dira, baina batak ez du zerikusirik bestearekin.

INES GONZALEZ DE ZARATE

«Mendez mende», ARTgia gunean dagoen lana. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 29: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 28 / 29

gatik esan zidan hori. Akuarelaberehalakoa da, ezin da ezabatu,eta ni ere halakoa naiz». Margolaritza ikasi ostean ze-

ramikarekin topo egin zuen.«Angela Etxebarria irakaslea Ar-te Eskolara heldu zen. Berarenklasetik pasatu nintzen eta ber-tan geratu nintzen», adierazizuen. Zeramika ikasi zuen etanahiko itxia zen mundu bateansartu zen. «Baina ni ez natzaiofidela izan ortodoxiari. Nahi du-dana egin dut eta material ez-berdinak erabili ditut», azaldu,eta jarraian, AEBetan eta Euro-pako beste herri batzuetan, Bri-tania Handian esaterako, egoeraoso ezberdina dela ohartarazizuen: «Zaila da hemen egiteahan egiten dituzten gauzak».Baina hori ez da arazo bat izan

berarentzat, izan ere, eskulturabere pasio eta lanbide bilakatuda. 70 urte ditu eta lanean tinkojarraitzen du Hedegile kaleanduen tailerrean. «Niretzat eskul-tura ez da afizio bat, eskultura

nire lanbidea da, oso gogorraden lanbidea», nabarmenduzuen. Eta bere kasua ez delaaparteko ezer gogoratu zuen,Gasteizen badirelako emakumeartista helduak. «Gehienek kla-seak eman dituzte; nik ez dutklaserik eman.Noizbehinkaklaseren bateman dut, bai-na puntualaizan da. Horida beraiekindaukadan ez-berdintasuna». Berak zioen

bezala, norma-lean klaseakematen dirabizi ahal izate-ko, edo ba-tzuek bestelanbide bat dute, artearekin ze-rikusirik ez duena. gonzalez dezaratek bere familiaren lagun-tza izan du beti, nahiz eta unezailak bizi izan. «Lan bat amai-

tzen ez duzun arte ez duzu diruajasotzen, eta batzuetan urdurizaude dirurik ez duzulako. Etaotsailean beti bilatu behar duzuproiekturen bat, baina proiektuhori ateratzen denean gurpilamugitzen hasten da berriro eta

aurrera egi-ten duzu, Nikbeti egin izan dut lan. Lanegin dut etalanean jarrai-tzen dut». Eta lanean

jarraitzen duGasteizko Al-de Zaharreandauden besteartistekin ba-tera. Batzuekzeramika lan-tzen dute,

beste batzuk margolariak dira,eta baten batek beira eta meta-lak lantzen ditu. Guztion arteansare bat osatu dute, eta elkarrilaguntzen diote. «Nire kasuan

beira Mikel Delikak mozten du,eta nik berarekin lan egiten dutbeste proiektu batzuetan», azal-du zuen. “Ingurua(k)” egitekoere ines gonzalez de zaratek bes-te artista batzuen laguntza be-har izan zuen aluminioa lantze-ko. «Askotan batzen gara etaemaitzak oso onak izaten dira».Aitortu zuenez, berari arkitek-

tura asko gustatzen zaio, eta egi-ten dituen lanetan hori nabari-tzen dela uste du. «Askogustatzen zaizkit Frank LloydWrightek egindako lanak. Etaarretaz jarraitu nuen New Yor-keko Guggenheim museoareneraikuntza. Harrigarria irudi-tzen zait, hainbeste leku izateaezer ez egoteko luxu bat dela-ko», esan zuen. ARTgia gunea ezda New Yorkeko Guggenheimmuseoa, baina bertan ere lekuasoberan izango du, eta bere ka-lean dagoen galeria da, bere in-guruan. •

ines gonzalez de zarate artista gasteiztarrak bi lan jarri ditu ikusgai ARTgia gunean. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

Hasiera batean margotu egiten zuen, baina gerozeramikara pasatu zen. Hala ere, estilo etateknika ezberdinak batzen ditu bere lanetan;aitortzen duenez, berak nahi duena egiten du.

Ion Salgado

60ko hamarkadan hasi zen artea sortzen inesgonzalez de zarate artista gasteiztarra etaordutik ez zaio lanik falta izan. Hedegile kaleandauka tailerra, Alde Zaharrean bertan.

Page 30: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa E

goera politikoa eraldatzekobaldintzak negoziatzekomugimendu armatuari Es-tatuak «terrorismo» esanohi dio. Bartzelonako era-soetan bolo-bolo erabili

den berba horrek, aldiz, ez du nego-ziazio helburuarekin zerikusirik. Aregehiago, Estatu Islamikoa eta Al-Qaedaez dira erakundeak, mugimenduak bai-zik. Ez da haien kide izan behar eta ezdute kontrol hierarkikorik ezartzen.Mugimendu horien indarkeria ere ezindaiteke ekintzaren propagandaren es-trategiatzat hartu, hedabideek Mende-baldeko ekintzen berri bakarrik ematendituztelako:• «Europa concentra tan solo el 1% de

muertos en atentados» (GARA, 2017/08/ 28).• «El 87% de los atentados yihadistas

desde el año 2000 han sido en países demayoría musulmana: Más de 72.000personas murieron en estos atentados,63.000 en países donde el Islam es la re-ligión mayoritaria» (Eldiario.es, 2016/03/ 22).Beraz, europarrak musulmanen arte-

ko gerraren albo kalteak bakarrik gara.Horregatik, “gure baloreei eusteko”,agintarien diskurtsoa ez dator eraso ho-riekin bat. “Gutasun” hori, gainera, fa-xismoa berpizten dabil Europan. EuskalHerrian ere bai: abuztuaren 9an bertan,Bartzelonako erasoak baino bi aste lehe-nago, Deustuko Ertzaintzaren polizia-etxearen aurre-aurrean “Stop Islam”(itu batekin) pintada salatu nuen Twi-tterren. Ez zen lehena:• «Aparecen pintadas contra el Islam

y musulmanes en un centro de acogidade Bilbo: El centro de acogida Lagun Ar-tean de Deustua, en Bilbo, ha aparecidocon pintadas contra el Islam y contra losmusulmanes, después de los ataquescontra la revista ‘Charlie Hebdo’ de la se-mana pasada. En una de ellas, se puedeleer ‘muerte a los musulmanes’»(Naiz.eus, 2015/ 01/ 13)Islama gerran dago. Erlijio guztiek po-

litikan eragiteko helburua daukate.“Moroak gara behelaino artean?” libu-ruan Joseba Sarrionandiak dio Erroma-ko Inperioak ez zuela kristautasuna erli-j io ofizialtzat hartu, baizik eta

kristautasuna inperioaren erlijio bihur-tu zela. XX. mendearen hasieran, Israelokupatu nahi zuen mugimendu sionis-ta sortu zen. Bigarren Mundu Gerra etagero, errukiaz baliatuz, sionismoak Es-tatua lortu zuen. Musulmanak gerrandaude, islam nagusia zein izango denerabakitzeko. Laikotasunaren aldekomugimenduek “islamofobia” kontzep-tua gaitzetsi dute; azken batean, erlijio-ari berari kritika egitea ekidin dezakee-lako. Sionismoak egiten duen antzera,Israelen erasoak gaitzestea antisemitis-motzat hartzen duela, herri musulma-netan erlijioak bizitza politikoa ez gida-tzea islamofobotzat jotzen da.

«Jihadismo» berbarekin ez datoz mu-sulmanak bat. Europan, ordea, berbahori erabiltzen dugu, Saudi Arabiaketa Qatarrek bultzatzen duten islamfundamentalistaren salafismoa ezku-tatzeko. Hartara, gure enpresariek Sau-di Arabiarekin eta Qatarrekin kontratuekonomikoak bilatzen dituzte, ez mer-katuan (haien ideologia neoliberalakagintzen duen bezala), Espainiako Erre-gearen mesedeetan baizik:• «Euskal Herriko bost enpresak Saudi

Arabiara bidaiatu zuten Espainiako

erregearekin: Felipe VI.ak urtarrileanRiaden egin zuen bileran Espainiako Es-tatuko 22 enpresak parte hartu zuten.Tartean Euskal Herriko bostek, CAF,IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek,hain zuzen» (“Argia”, 2017/ 08/ 24).Horrenbestez, gure lan-eskubideak

murrizten dituztenek herrialde musul-manetako langileak hiltzen dituzten pe-trodolarren xekeekin negozioak egitendituzte. Guk bi bandoen banaketa onar-tu dugu: gu eta besteak. Horregatik, guhiltzea tragedia da eta besteak hiltzeapozgarritzat hartzen dugu. Gu ez garalangileak, bertakoak baizik. Besteak ezdira langileak hiltzen dituztenak, mu-sulman txiroak baizik.• «Un mosso evitó una masacre en

Cambrils matando a 4 terroristas» (“ElPeriódico”, 2017/ 08/ 18).• «Vídeo: Así fue abatido el quinto te-

rrorista de Cambrils» (“El País”, 2017/08/ 18).• «Un agente convertido en héroe al

abatir a cuatro terroristas en Cambrils»(“Diario de Sevilla”, 2017/ 08/ 19).Bitartean, Europan armadek kaleak

hartu dizkigute. Herriak militarizatudizkigute. Horiek gure baloreak ote di-ra? •

Laikotasunaren aldeko mugimenduek «islamofobia» kontzeptua gaitzetsi dute. Pau BARRENA | AFP

Islama gerran dago eta europarrokalbo kalteak baino ez gara

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanEHUko irakaslea

Page 31: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

2017 | iraila | 9

GAUR8• 30 / 31

EUSKAL HAUTETSIEN BILTZAR ZALAPARTATSUA ZUMARRAGAN, 1934AN

Juantxo EGAÑA

KUTXATEKA. FOTOCAR FUNTSA. RIKARDO MARTIN

1934an, udalek biltzen zuten ardoaren gaineko zerga kendu zuen Gobernu espainolak. Euskal alkate eta diputatuek Zumarragan el-

kartzeko deia egin zuten, neurriaren aurkako biltzar batera. Aurreko egunean, Guardia Zibilak hainbat alkate eta zinegotzi atxilotu zi-

tuen. Ricardo Martinen argazkiek erakusten dutenez, eraso-guardiak biltzarra galarazten ahalegindu ziren; alferrik. Besteak beste, Te-

lesforo Monzon, Indalecio Prieto eta Donostiako eta Lizarrako alkate Fernando Sasiain eta Fortunato Agirre izan ziren biltzarrean.

Page 32: PATAGONIAK, EZETZ NUKLEARRARI · atzerria detzen ditu. Konplexua eta as - kotarikoa da. Errepikapen baten alaba , denborak popular bihur-tu a, kanak nazioak onartua. Geografia eta

97

71

88

76

75

00

1

70

90

9