Click here to load reader

OINE 2019 AURKETU DA - · PDF fileirakasleei ulermen eta idaketa ariketak egiteko aukera eskain-ten die. Era honetara, irakurt- eko aukerak erratearekin bate-ra ikastetxeek irakurten

  • View
    222

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of OINE 2019 AURKETU DA - · PDF fileirakasleei ulermen eta idaketa ariketak egiteko aukera...

  • 2019ko otsailaren 8a, OstiralaZenbakia: 506

    Nafarroako Bertsolari Txapelketa Bihar abiatuko da, Tuteran, Nafarroako Bertsolari Txapelke- taren edizio berria. 24 bertsolari arituko dira martxoaren 23an amaituko den lehiaketan. 2. ORRIA

    IKASTOLEN BESTA

    Aurkezpenean parte hartu zuten ikasleetako batzuk. J.A. MARTÍNEZ

    OINEZ 2019

    AURKEZTU DA Dena prest Argia Ikastolak, urriaren 20an ‘Izan argi!’ lemapean Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezaren edizio berria aurkeztu zuen. 4-5. ORRIAK

    HISTORIAREN TXOKOA

    IVÁN LENDL, TENISAREN HISTORIAKO MITOA 8. ORRIA

    NAFARROAN BARRENA

    ZIGA, BAZTAN BAILARAKO ALTXORRA 6. ORRIA

  • 2 2019ko otsailaren 8a, Ostirala

    KULTURA Bertsolaritza

    BIHAR ABIATUKO DA, TUTERAN, NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN 44. EDIZIOA Dena prest 24 bertsolarik parte hartuko dute bihar, Tuteran abiatuko den txapelketaren edizio berrian. Finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian ospatuko da, martxoaren 23an

    Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berrian parte hartuko duten bertsolarietako batzuk, antolatzaileekin batera, aurkezpen egunean. UNAI BEROIZ

    Firma

    U rtarrilean zehar jokatutako aurre-kanporaketen ondoren, zehaztuta gelditu da jada Nafa-

    rroako Bertsolari Txapelketan par- te hartuko duten bertsolarien behin- betiko zerrenda. Denetara, 24 bertsolari ariko dira bihar Tuteran abiatuko den txapelketaren 44. edizioan. Final handia martxoaren 23an ospatuko da, azken edizioetan bezala, Iruñeko Anaitasuna kirolde- gian. Atzo Barañaingo Kultur Etxean antolatzaileek jakinarazi moduan, zortzi saio eskainiko dira denetara, Nafarroa osoan zehar: lau final-laur-

    den, hiru finalaurreko eta finala. “Tuteratik Urdazubira, Iruritatik Lizarrara, Atarrabiatik Etxarri Ara- natzera eta Lesakatik Iruñera, Nafa- rroaren berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu. Bide bat bertsoa- rena, euskara Nafarroan barrena barreiatzeko, mila kolore eta mila Nafarroa diren Nafarroa honetan”.

    Guztira, 30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan. Lehen aldiz parte hartzen zuten seirek, due- la bi urteko sailkapeneko azken seiekin batera, aurre-kanporaketak jokatu zituzten urtarrilean, eta horren ostean bidean geratu ziren sei bertsolari. “Martxoaren 23ra arte,

    zortzi saiotan ariko dira, Nafarroa- ko geografia anitzean barrena. Iru- ñeko Anaitasuna kiroldegiko fina- lean itsasoratuko dira bide horre- tako urak”, azaldu zuten atzo Nafa- rroako Bertsozale Elkarteko kideek. Bertsolariekin batera, zazpi epaile- tako taldeak, hamabost gai-jartzai- lek eta hamarnaka laguntzailek egingo dute posible egitasmoa.

    Bertsolaritzan erreferente Urteak joan urteak etorri, Nafarroa- ko euskal kulturaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da Nafarroa- ko Bertsolari Txapelketa. “Baina ez da bat-bateko lorea”, zehaztu zuten

    SAIOAK

    3 Bihar. Tuterako Musika Eskolan,

    17.30ean. Aimar Karrika, Alazne

    Untxalo, Eneko Fernandez, Joa-

    na Ziganda, Mikel Lasarte eta

    Saatsa Karasatorre. Aurkezlea:

    Maialen Belarra.

    3 Igandean. Urdazubiko Kultur

    Etxean, 17.30an. Iban Garro,

    Iker Gorosterrazu, Irati Majuelo,

    Julio Soto, Sahats Aleman eta

    Saioa Alkaiza. Aurkezlea:

    Ainhoa Larretxea.

    3 Otsailak 16. Iruritako Gizarte

    Bilgunean, 17.30ean. Endika

    Legarra, Joanes Illarregi, Patxi

    Castillo, Xabat Illarregi, Xabier

    Maia eta Xabier Terreros. Aur-

    kezlea: Zigor Gartzia “Zian”.

    3 Otsailak 17. Lizarrako Gazteria-

    ren Etxean, 17. 30ean. Amaia

    Elizagoien, Diego Riaño, Eneko

    Lazkoz, Josu Sanjurjo, Julen

    Zelaieta eta Sarai Robles. Aur-

    kezlea: Ander Aranburu.

    3 Finalaurrekoak. Martxoaren 3an

    (Atarrabia), 9an (Etxarri-Aranatz)

    eta 10ean (Lesaka) izango dira.

    antolatzaileek. “Txapelketa urtean zehar egiten den lan isilaren fruitu da, bertsolaritza transmititzeko alo- rrean egindako lan eskergaren ondorio zuzena. Bide horretan, aipatzekoa da Bertsolaritza Ira- kaskuntzan egitasmoa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Nafarroako Gobernuaren eta tokian tokiko udal eta mankomunitateen laguntza- rekin antolatua, urtero 2.400 ikas- le baino gehiagorengana iristen dena, eskola orduetan bertsogin- tza eta ahozkotasuna landu deza- ten”.

    Halaber, bertsolaritzaren bir- sorkuntzan ezinbesteko papera

    izan duen Bertso Eskolen sarea ere gogoan izan zuten, hain zuzen bertso eskolak protagonista izan zituen Bertso Egunarekin bat egi- nez. – M.M.P.

  • 2019ko otsailaren 8a, Ostirala 3

    IKASTETXEAK Hezkuntza digitala

    ODISEA ESKOLA LIBURUTEGI

    DIGITALA ABIAN DA 5.000 liburu baino gehiago Sare publikoko ikasle eta irakasleen zerbitzura jartzen den plata- forma digital berriak haur eta gazte literatura eleanitza eskaintzen du

    Eskola-liburutegi digitalaren aurkezpenean parte hartu zuten agintari eta ikasleak. UTZITAKOA

    Diario de Noticias

    A bian da ODISEA eskola-liburu- tegi digitala. Aste honetan ber- tan Maria Solana Hezkuntza

    Kontseilariak aurkeztu zuen platafor- ma berria Ikasnovan. Ikasle eta ira- kasleen zerbitzura momentuz 5.000 liburu jartzen dituen gunea da, haur eta gazte literatura eleanitza aurki daiteke bertan. Liburuen eskaintza handituz joanen da,liburutegi hau bestelako argitaletxe plataformekin lotu baita eta uneoro gehituko zaizkio izenburu berriak. Nafarroako 68 ikas- tetxek eskaera egin dute katalogo digitalera sarbidea eduki eta hasiera- ko pilotatzea, froga garaia martxan

    HURBILETIK

    3 Tresnak: ODISEA plataformak

    irakasleei ulermen eta idazketa

    ariketak egiteko aukera eskain-

    tzen die. Era honetara, irakurt-

    zeko aukerak erraztearekin bate-

    ra ikastetxeek irakurtzen irakas-

    teko eta jarduera horren inguruan

    praktika onak bultzatzeko zein

    irakurketa klubak sortzeko Odilo

    Teach erabili ahal izango dute,

    irakasleei zuzendutako tresna eta

    klub bakoitzari irakurtzeko propo-

    samenak egiteko aukera eskai-

    niz, irakurgaiaren zailtasunaren

    eta ikasleen mailaren arabera.

    jartzeko. Irakasleentzako lanerako tresna ere bada, irakurketa prozedu- raren irakaskuntzan hainbat ekimen eta baliabide proposatzen baitira libu- ru bakoitzeko.

    Plataformak eskaintzen duen aban- taila da liburuak euskara eta gaztela- niarekin batera, ingeleraz, frantsesez eta alemaniarrez ere eskaintzea. Eskolako liburutegiak eskaintzen duen aukera hau azpimarratu nahi izan du kontseilariak, “atzerriko hizkuntzetan idatzitako liburuak eskuratu ahal izatea, gure ikastetxee- tan atzerriko hizkuntzen irakaskun- tza programaren baitan ere lantzen diren hizkuntzak, literatutaren bitar- tez hizkuntza horiek ikasten jarrai-

    tzeko beste aukera bat eskaintzea da. Eta eleaniztasunean lan egitearen abantaila proiektuaren ekitatea da: ikasle guztiei aukera berdinak eskaintzea”.

    Laister, 68 ikastetxetan Datozen hilabeteetan 68 ikastetxeek, hala eskatu dutenek, izango dute ODISEA plataformaren jarraipenean parte hartzeko aukera, “eta jarraian eskola publiko guztiek literaturara sarrera berdina izatea da asmoa”, azaldu du Solanak. Bere azalpenean zehaztu duenez, liburutegi digital honek irisgarritasuna errazten diete ikusteko desgaitasuna dutenei, izan ere, ikastetxeek duten bestelako tres-

    nekin uztartzen da, eta testuak en- tzuteko aukera eskaintzen du, irisga- rritasuna bermatuz eta hizkuntzak ikasteko aukerak erraztuz.

    Plataforma doakoa da ikastetxe publikoetako komunitate osoarent- zako. Sarrera (edo deskarga) e-book irakurgailuen bitartez egin daiteke, telefono mugikorren bitartez, tablet edo ikasleen Chromebooken bitartez; gainera, liburuak streaming bidez ira- kur daitezke, hots, interneterako konexioarekin, liburua deskargatuz edota offline moduan nabigatzailea- ren bitartez.

    ODISEA erabiltzeko azalpenak, tutorial moduan, Hezkuntzako You- tube kanalean aurkitu daitezke . ■

  • 4 2019ko otsailaren 8a, Ostirala

    GAUR EGUN Ikastolak

    ABIADURA BIZIAN DOA

    NAFARROA OINEZ 2019 Aurkezpena Benjamín de Tudela BHI-ko areto nagusian ospatu zen, urtarrilaren 26an, dato- rren urriaren 20an ‘Izan Argi!’ lemapean ospatuko den ikastolen bestaren aurkezpena

    Tuterako ikastolako ikasle eta irakasleetako batzuk, herriko agintariekin bateran, Nafarroa Oinez 2019-aren aurkezpenean. J.A. MARTÍNEZ

    Fermín Pérez-Nievas

    I zan Argi lemapean, Argia Ikastolak 2019an ospatuko duen Nafarroa Oinezaren aurkezpena ospatu zuen

    joandako urtarrilaren 26an. Urriaren 20an ospatuko da Nafarroako Ikasto- len besta handia, eta laugarren aldia izango du ikastola tuterarrak ardura- dun nagusi bezala, 1995, 2002 eta 2013 urteetan ere antolatzaile izan ondo- ren. Ikastolako bi ikasle ohiek aurkez- penean azaldu moduan, Izan Argi lema ez da nolanahiko aukeraketa izan. Ikasle, guraso, irakasle eta lan- gileen ilusioa, indarra eta energia isaltzen du, ez bakarrik euskararen

    Maru Erizek eta Argiñe

    Kortak, 1984ean ikastola

    abiarazi zuten familien

    lana eskertu zuten

    bestaren antolaketa lanetan, baita ez- euskaldun bezala sailkatuta dagoen eremuan hizkuntza eta hezkuntza eredu baten sustapenean egiten den eguneroko lanarena ere.

    Argiaren Nafarroa Oineza izango da. Sinboloa, ezaugarri desberdinetako izpiak izango dira: gure ikasleen begie- takoak, ikastola izan diren eta gaur egun ere badiren gurasoen ideienak, egunetik egunera bidean jarraitzen dutelako; eta gure l

Search related