12
OIARTZUN

Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

  • Upload
    others

  • View
    18

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

Oiartzun

Page 2: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

Bi urte pasa dira Oiartzungo Udalaren gidaritza hartu ge-nuenetik. Herriaren ongizate orokorrean pentsatuz hartu

ditugu erabakiak eta martxan jarri ditugu egitasmoak, handiagoak edota xumeagoak. Denbora honetan herritar askorekin egon gara: auzo bilerak, lekuan

lekuko proiektuak konpartitzen eta ekarpenak jasotzen, norbanakoen eskaerak entzu-ten, sortzen diren gatazkak bideratzen... Asko izan dira jaso ditugun ekarpenak eta eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten herritar guztiei!

Legegintzaldiaren erdian gauden honetan, aurrera begira ere indarra eta ilusioa ditugu jarrita aurretik gelditzen diren beste bi urteetarako. Badakigu erronka asko eta lan asko esan nahi duela horrek, izan ere, bi urte hauetarako, herriarentzako proiektu garrantzi-tsuak ditugu eskuartean. Eta horiek herritarrekin batera gauzatu nahi ditugu.

Urtero bezala, eskertu egin nahi ditut Oiartzunen urte guztian zehar lanean ari zareten guztioi: kultur, kirol, hezkuntza eragile... Zuen lanari esker, Oiartzun bizi batez gozatze-ko aukera dugulako.

Eta nola ez, aurten ere Xanistebanetako Jai Batzordearen lana goraipatu eta txalotu beharrean nago udal talde guztiaren izenean. Bertan biltzen diren elkarte, eragile, talde eta norbanakoei esker osatzen da egitarau zabala. Eskerrik asko egiten duzuen lana-gatik. Zer lirateke Oiartzun eta Xanistebanak zuek gabe?

Bereziki gogoratu nahi ditugu Xanisteban hauetan gurekin gozatzerik aukera izango ez duten lagun, kuadrillakide edo familiartekoak. Besarkada bat denentzat.

Xanistebanak denontzat dira parentesi bat; beraz, agur hau bukatu aurretik, zapi urdina lepoan hartu eta gogoratu: ongi pasa, pasatu gabe, eta gora Xanisteban parekideak!!

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea

Page 3: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

Oiartzungo Udalak, herriko elkarteen laguntzaz eta herritar guztien gozamenerako, abuztuaren 2, 3, 4, 5 eta 6rako eratu duen

JAI ETA KULTUR EKINTZEN EGITARAUA

ABUZTUAK 2 asteazkena

16:00etan: Auzoz auzoko 36. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzailea: Ibargain Musika Eskola

19:30ean: Udalbatzako kideek SOKA DANTZA dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, Joxe Manuel Lasa, Migel Mari Lasa eta Txomin Perurena Oiartzungo txirrindulari handi izandakoek, herriko alkateak eta udalbatzako kideek SUZIRIA botako dute.

Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira.

Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN kalejira, herrian zehar, txistularien eta dultzaineroen laguntzaz.

20:30ean: KALERA ekitaldia, Eliza ondoan. Antolatzailea: KALERA KALERA ekimena.

01:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: LAIOTZ. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

XANISTEBAN EGUNA

ABUZTUAK 3 osteguna

07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.

09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

10:30ean: Festetako EZKILA JOALDIAK. Oiartzungo ezkila jole taldea.

11:00etan: HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian.

Page 4: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

Ondoren: 42. KONTZERTU HERRIKOIA Kontzejupean, Lartaun Txistulari taldearen eskutik. Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia.

11:30ean: POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.

13:00etan: PASAKA eskuz. III. Gipuzkoako Txapelketaren finala, Kontzejupean. Antolatzailea: Txost pilota elkartea

16:30ean: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 31. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea

17:00etan: PILOTA PLAZA LIBREAN, Beheko Plazan. 17:00etan: Joko Garbiko partida: (BEHAR ZANA-TXOST) 17:45ean: Bote luzeko partida. Antolatzailea: Txost pilota elkartea

18:00etan: Herriko ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN kalejira Beheko Plazan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa

19:30ean: DANTZA BILERA. Lartaun Txistulari Taldea, Kastroko iturrian. Antolatzaileak: Soinuenea Fundazioa eta Lartaun Txistulari Taldea

21:30ean: KANTU KOLORE Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

22:00etan: PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan. Oiartzungo VII. Esku-pilota Saria, Promesa eta Jubenil mailako Oiartzungo eta Euskal Herriko pilotarientzat. Antolatzaileak: Oiarpe KE

23:00etan: Dantzaldia ILARGI BELTZA taldearekin, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

23:00etan: KALERA Musika Jaialdia, Landetxeko plazan.

00:00etan: AUTOBUS MAGIKOA Musika Jaialdia, Landetxeko plazan.

01:30ean: TREMENDA JAURIA Musika Jaialdia, Landetxeko plazan. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Page 5: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

BASERRITAR EGUNA

ABUZTUAK 4 ostirala

09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

10:30ean: Oiartzungo PRODUKTU EKOLOGIKOEN AZOKA. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta inguruko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.

10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Esku Garbiak Elkartea

11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

11:50ean: Inaxio Uharte XVIII. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea

12:00etan: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea

12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa

12:30ean: BERTSOLARIAK, Done Eztebe plazan. Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola

13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.

13:30ean: Inaxio Uharte XVIII. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.

14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.

Page 6: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

16:30ean: Haurrentzako KALE-ANIMAZIOA, Done Eztebe plazan. (Eguraldi txarra balitz, Elizalde Eskolako pilotalekuan) Lapiko jolasak: bi sukaldariren jolasak ikuskizuna, Lur Kortaren eskutik. Antolatzailea: Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea

17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.

17:00etan: HELDUEN TAILERREN XX. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kontzejupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak

18:30ean: DULTZAINEROEN TOPAKETA, herrian zehar. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa

19:00etan: DANTZA-BILERA haurrentzat, Kastroko iturri inguruan: “Txistu-hotsak”. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa

19:00etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak: Xabier Zaldua-Iñaki Azurmendi eta Donato Larretxea-Julen Cañamares Harri-Jasotzaileak: Izeta III.a semearekin. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea

19:30ean: OLATZ SALVADORren KONTZERTU AKUSTIKOA, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Antiju Morik

20:15ean: Dantzaldia, EZTEN GIRO taldearekin, Done Eztebe plazan. 1. saioa. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

21:00etan: BERTSO AFARI FEMINISTA, Landetxeko plazan. Bertsolariak: Alaia Martin eta Miren Amuriza. Gai jartzailea: Itxaso Piquer. Antolatzailea: Antiju Morik

22:00etan: AUKERAN dantza taldearen MAURIZIA emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea

23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola

23:00etan: Dantzaldia, EZTEN GIRO taldearekin, Done Eztebe plazan. 2. saioa.

23:30ean: DJ BULL, Eliza ondoan. Girorik ez da faltako! Antolatzailea: Kalera ekimena

Page 7: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

GAZTEEN EGUNA

ABUZTUAK 5 larunbata

09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

09:00etan: 36. EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Irastortza baserriko zelaietan. Antolatzailea: Bizardia Ehiza Taldea

10:30ean: Kirol egokituaren inguruko SENTSIBILIZAZIO SAIOA: jolas inklusiboak, kirol egokitua, muralak, musika… Oiartzualdeko ezinduen eskutik, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Mindara Elkartea

11:00etan: Bolo, Toka, Potea, Igela. Erretiratuen eta ez direnen arteko txapelketa, Landetxeko plazan.

Ondoren: Gipuzkoan txapeldun eta ospetsu diren erretiratuen erakustaldia. Antolatzailea: Gazte Izanak.

12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa

12:30ean: ERRALDOIEN KALE-BUELTA TOPAKETA, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa

12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza

13:30ean: GAZTE TXUPINAZOA, plazan.

Jarraian: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.

16:00etan: Haur mailako banakako XX. XAKE LEHIAKETA, Kontzejupe plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

16:00etan: Oiartzungo HAURREN PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola-Kirola

17:00etan: Kuadrillen arteko JOKOAK, Done Eztebe plazan.

Ondoren: POTEOA, elektrotxarangarekin. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.

17:30ean: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 17:30ean gazteak; 18:15ean mutilak; 19:00etan neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila eta Oiartzungo Eskola-Kirola

Page 8: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

17:30ean: ANTZINAKO JOLASAK haur eta gazteentzat, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

18:00etan: 27. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Landetxeko plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea

18:00etan: PILOTA PARTIDAK, Madalensoro pilotalekuan. Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotari profesionalekin. Antolatzailea: Oiarpe KE

Ondoren: EUSKAL PILOTA EGOKITUko txapelketa, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea

18:30ean: APAR JAIA, haur, gazte eta helduentzat, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

19:30ean: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. Beltran hirukotea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa

20:30ean: DANTZALDIA-ERROMERIA, AMIKUZEko TXARANGAren eskutik, Done Eztebe plazan. Muxikoak!!! Animatu dantzara!

21:00etan: KARAOKEA, txosnagunean. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.

23:00etan: Musika Jaialdia, Landetxeko plazan: ZARTAKO eta K.O. ETILIKO. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

00:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe plazan: BIDE BATEZ. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

02:00etan: DJ FESTA, Landetxeko plazan. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

HAURREN EGUNA

ABUZTUAK 6 igandea

09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

10:00etan: 70. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, Euskal Federazioak 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat antolatzen duen Euskaldun Trofeoa. Antolatzailea: Lartaun Zikloturistak.

10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE

Page 9: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

10:30ean: Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola

12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa

12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.

14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea

16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

16:30ean: Xanistebanetako 22. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Gure Esku Dago

17:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

19:00etan: MUSIKA JAIALDIA, HIRU, BI, BANDekin, Done Eztebe plazan.

19:30ean: AITOR TXIKI X. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian.

22:30ean: MUSIKA JAIALDIA, MAIDER ZABALEGIrekin, Done Eztebe plazan.

00:00etan: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.

Ondoren: Dantzaldia, MODESTOrekin, Done Eztebe plazan.

OHARRAK: Barraketan prezio bereziak izango dira Oiartzunen Xanistebanetan:

bidaia bat: 1,30 euro 5 bidaia: 5 euro

Page 10: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

KIROL EKITALDIAK

UZTAILAK 29, LARUNBATA

19:00etan: AITOR TXIKI X. ARETO FUTBOLEKO txapelketako finalerdiak, Elorsoro kiroldegian.

UZTAILAK 31, ASTELEHENA

10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, banaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE

KULTUR EKITALDIAK

UZTAILAK 31, ASTELEHENA

19:30ean: LANDARBASO ABESBATZAren musika jaialdia, Done Eztebe elizan, HIESaren aurkako Harri Beltza elkartearen eskutik.

ABUZTUAK 1, ASTEARTEA

18:00etan: Udal Areto Nagusian, Xanistebanetan ohitura den bezala, Oiartzun 2017 urtekariaren aurkezpenari ekingo dio Udaleko Kultura Batzordeak.

Jarraian, Anton Mendizabal eta Suberri Matelok Mugarri bildumarako idatzi duten liburua aurkeztuko da: Artikutzako Trena.

Nabarralde Fundazioak eginiko Beloagako Gaztelua (Arkaleko Haitzak) bideoaren laburpen bat proiektatuko da.

Era berean, Xanistebanak 2017 kartel lehiaketako irabazleen sariak banatuko dira.

Ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian, Txomin Perurena txirrindulari handia izandakoaren kirol bizitzari buruzko erakusketa zabalduko da.

Bukatzeko, herrian nabarmendu direnei omenaldia egingo die Udalak.

Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu: Erantzun!

Nola jokatu?1) Emakumeari laguntza behar duen galdetu eta bere erabakia errespetatu.

2) Ez bakarrik utzi eta itxaron bere konfiantzazko baten bat etorri arte.

Udaltzainak: 943 49 33 11 · SOS Deiak: 112

Page 11: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

Oharra: Oiartzungo Udalak ez ditu bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak. Halaber, egitarau honetan adierazten diren festa edo ekintzetan iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena du.

Azala: Xanistebanak 2017 iragartzen dituen kartela.Egilea: Eneko Salaberria Gonzalez.

*Abuztuaren 2tik 6ra, Xorrola herri barruko autobus zerbitzua egongo da. Anbulategiko eta Yon Oñatibia kaleko geltokiak Bibliotekako parera pasatuko dira.Ordutegi berezia: 7:10 / 22:40 (Arraguan hasi eta bukatu)

XANISTEBANETAN

Xanistebanek irauten duten bitartean, ERAKUSKETA hauek izango dira:Txomin Perurena txirrindulari handia izandakoaren kirol bizitzari buruzko erakusketa.Erakusketa hori Udaletxeko Areto Nagusian izango da, abuztuaren 3tik 6ra bitartean, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.Abuztuak 1ean, 2an eta 4an, Manuel Lekuona Bibliotekan: Xanistebanak 2017 Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.

Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu: Erantzun!

Nola jokatu?1) Emakumeari laguntza behar duen galdetu eta bere erabakia errespetatu.

2) Ez bakarrik utzi eta itxaron bere konfiantzazko baten bat etorri arte.

Udaltzainak: 943 49 33 11 · SOS Deiak: 112

Page 12: Oiartzun - Oarsoaldeko Hitza · Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola 13:15ean: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done

Xan

iste

bana

k Ja

i Bat

zord

ea.