Click here to load reader

NON ZER - Argia · PDF file 2014-12-30 · suna lantzeko unitate didaktikoa prestatu du, eskoletatik homofobia uxatzea helburu. “Gero, noski, guk eman beharreko edukiak adinaren

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of NON ZER - Argia · PDF file 2014-12-30 · suna lantzeko unitate didaktikoa prestatu...

  • 2015EKO URTARRILAREN 4A 3�

    NON ZER

    Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria: Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia- Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: Lander Arbelaitz. www.argia.eus: Gorka Bereziartua, Jon Torner. Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L. Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta, Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena: Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte- Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa: GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala: [email protected] Harpidetzak: [email protected] Erredakzioa: [email protected] Interneten: www.argia.eus. Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebeteko harpidetza. Euskal Herria: 145 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

    Azaleko argazkia: MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

    Azala: GARBINE UBEDA GOIKOETXEA

    ASTEKO GAIA SEXU HEZIKETA Eskoletan ilunpean dagoen ikasgaia.

    NAGORE IRAZUSTABARRENA / 4

    PERTSONAIA JOSEBA ASIRON: «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean

    daltonikoa naiz, ez ditut bereizten». REYES ILINTXETA / 10

    GAIAK BILADI HADI Hamaika begirada Palestinari Euskal Herritik.

    AXIER LOPEZ / 16

    IRITZIAREN LEIHOA ESKUIN MUTURRA UKRAINAN ASIER BLAS MENDOZA / 20 ETNOKOREOLOGOA OIER ARAOLAZA / 22 ALAVESEK 1, ERREALAK 0? IÑAKI MARTINEZ DE LUNA / 23 GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21 TXANDAN Gogoratu eta eskatu. KATTALIN MINER / 22 BERTSO BERRIAK Ondarroako Topaketa Feministarako jarriak.

    EKHIÑE EIZAGIRRE / 23 ZIRTAK Afari-aldia. ANGEL ERRO / 24

    ERDIKO KAIERA EIDER RODRIGUEZ: «Sarrionandiak helduleku asko ematen

    ditu testuetan agertzen diren elementuak interpretatzeko». JON ARIZKUN / 26

    LITERATURA AMAIA ALVAREZ URIA / 30 MUSIKA IKER BARANDIARAN / 31 DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32 ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 34 LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35 DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 36

    TERMOMETROA OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA Lankidetza eta

    akordioaren emaitza Gasteizen. MIEL A. ELUSTONDO / 38 EUSKAL PRESOAK ETA SALBUESPEN LEGEDIA Mendekua

    gaurdaino ekarri duen espetxe politika. XABIER LETONA / 44 EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 43 EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 43 NET HURBIL Proletarioek ez baina prekarioek aldatuko dute

    mundua? PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48 MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

    2015eko urtarrilaren 4a, 2.444. zenbakia

    ARGIAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitara ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.

    OHARRA Datorren astean ez da ARGIA kaleratuko. Urtarrilaren 18an itzuliko gara.

  • �4 2015EKO URTARRILAREN 4A

    ASTEKO GAIA

    SEXU HEZIKETA

    Eskoletan ilunpean dagoen ikasgaia

    | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

    MUGAZ ALDE BATEAN zein bestean, sexu heziketa mugaz inguratuta dago. Frantziako Estatuan eta, beraz, Ipar Euskal Herrian, sexu heziketa eskola curriculumaren parte da 1973tik. Baina, orotara, ikasleek 30-40 ordu- ko prestakuntza jasotzen dute derrigorrezko

    hezkuntza osoan. 2013ko irailean gobernu zentralak les ABCD de l’égalité (Berdintasuna- ren ABCD) programa abiarazi zuen eskolan genero estereotipoak ahultzeko asmoz. Dena den, ez dirudi iritzi publikoa sexu prestakun- tza indartzearen alde dagoenik. Duela zazpi

    T X

    A N

    T X

    IK U

    IK A

    ST O

    LA

    Oñatiko Txantxiku Ikastolako LHko 4. mailako haurrak sexu heziketa lantzen.

    Gure eskoletan sexu heziketa oso mugatuta dago. Ordu kopurua mugatua da, instituzioen parte-hartzea ere bai eta legeriak ere ez du laguntzen mugak gainditzen, alderantziz.

    Sexologoek ahal dutena egiten dute, baina garbi dute zer egin nahi duten: haurrak sexuetan hezi.

  • 2015EKO URTARRILAREN 4A 5�

    SEXU HEZIKETA

    urte Parisen ZiziSexuel erakusketa zabaldu zuten lehenengoz, haurrei zuzendutako sexuari buruzko ekimen didaktiko interesga- rria. Ia Europa osoa ibili du erakusketak eta berriki Parisera itzuli denean duela zazpi urte baino polemika handiagoa sortu du; hasieran zenbait elkarte katolikok eta kontserbadorek 8.000 sinadura jaso zituzten erakusketaren aurka eta itzuleran 40.000ra iritsi dira.

    Eta hala ere, sexu heziketaren egoera hobea da Hego Euskal Herrikoarekin aldera- tuta, ofizialki behintzat. Espainiako Estatuan sexu heziketa 1990ean azaldu zen lehenengoz (LOGSE), Osasun Hezkuntza zehar lerroko ikasgaiaren baitan. 2006an LOEk ikasleek gizarte bizitzarako gaitasunak jasotzea pro- posatzen zuen, baina ez zituen sexu hezike- tari buruzko eduki espezifikoak jasotzen Herritartasunerako Hezkuntzan planteatuta- koez harago. 2010eko sexu eta ugalketa osa- sunari buruzko lege organikoak dioenez, botere publikoek informazio eta heziketa afektibo-sexuala bermatuko dute hezkuntza sistemaren eduki formal guztietan. Baina legearen alderdi hori ez da garatu eta orain LOMCEk sexu heziketaren arrasto urri guz- tiak ezabatzen ditu hezkuntza curriculumetik.

    Ikastetxeen erabakiz Ondorioz, Harremanak taldeko Olatz Beras- tegi sexologoaren arabera, “sexu heziketa ikastetxeen esku dago eta gehienetan beraiek erabakitzen dute prestakuntza hori nola

    egin”. Sexu heziketa eskaintzea erabakitzen dutenek kanpoko sexologoak kontratatzen dituzte 6-8 orduko ikastaroak eskaintzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasturteetan, guztira, 30 ordu eman ohi dituzte eta, zenbaitetan, Lehen Hezkuntzan beste 6 ordu. Hortaz, derrigorrezko hezkun- tza osoan 0-36 ordu bitartean eskaintzen zaizkio. Espainiako Estatuan 15 eta 24 urte arteko gazteei egindako inkestan, soilik %46k erantzun zuen ikastetxean sexuari buruzko informazioa jaso zuela. Hego Euskal Herriko datu espezifikorik ezean, Olatz Berastegik dio EAEko egoera Estatuko gainerako lurral- deetakoa baino hobea dela; Nafarroari dago- kionez ez da hain baikorra.

    Instituzioak ere beren hondar alea ekar- tzen hasi dira: “Gehienbat Gipuzkoan ber- dintasunaren gaiak indarra hartu du eta udal askok herriko eskolei ikastaroak eskaintzen dizkiete. Baina nagusiki berdintasunaren eta indarkeriaren prebentzioaren inguruan jardu- teko”.

    Eta oro har gero eta ikastetxe gehiagok erabakitzen du sexu heziketako programak kontratatzea. “Baina maiz egiten dutela esan ahal izateko kontratatzen gaituzte”, dio sexo- logoak, “eta batzuek ordu gutxitan eta are diru gutxiago ordainduta gauza asko ematea nahi dute”. Horrek konkurrentzia ekarri du, eta ez beti leiala. “Zenbaitek prezioak asko jaisten dituzte eta doako orduak eta bestelako eskaintza bereziak proposatzen dituzte. Horrek, azkenean, gure lanbideari eta, oro har, sexu hezkuntzari kalte egiten dio”.

    Nahi eta ezin Ikastetxeek sexologoei programak eskatu ohi dizkiete beren zerbitzuak kontratatzerakoan zer eduki emango dituzten jakiteko. Baina ordu kopuru mugatua izanik, “askotan urgen- tziazko gaietara mugatu behar dugu eta eduki

    LOMCEk Espainiako Estatuko hezkuntza curriculumetik sexu heziketaren arrasto oro ezabatzen du. Kontua da, hori baino lehen ere, sexu heziketak eremu urria eta garatu gabea zeukala lege aldetik. Sexu heziketak ikastetxeen erabakia izaten jarraitzen du. Praktikan LOMCEk ez du egoera gehiegi aldatzen, baina etorkizunean hazteko aukerak erabat murrizten ditu.

    BA Z

    T A

    N IK

    A ST

    O LA

    K O

    G U

    R A

    SO E

    LK A

    R T

    E A

    Gaixotasunen eta tratu txarren prebentzioan oinarritzen dira edukiak. Ondorioz, sexuaren inguruko mezu ezkorra helarazten zaie haur eta gazteei: arriskutsua dela, kontuz ibiltzeko...

  • SEXU HEZIKETA

    2015EKO URTARRILAREN 4A6 �

    EFIGENIO AMEZUA (Palentzia, Espainia, 1941), Sexologian doktore da 1971tik. Titulua, jakina, Lovainan (Belgika) eskuratu zuen, oraindik ere Europa osoan sexologiako karrera eskaintzen duen unibertsitate bakarrean.

    Espainiako Estatuko sexologiako profesionalen jardunaldi batzuetan Amezuak emandako hitzaldia- ren zati batzuk jaso ditugu:

    “Sexu heziketaz ulertzen denaren egungo egoera orokorraren azterketak oinarrizko akats bat du eus- karri: giltzarri gisa sexua erabiltzea eta, hala, sexual- tzat jotzen den guztia genitalari buruzkoa da.

    (...) Garrantzitsua da zuhaitzek ez dezatela basoa ikustea eragotzi eta, halaber, genitalaren zuhaitza basoarekin berarekin ez nahastea.

    (...) Sexu heziketa sexuen heziketatzat dut. Sexue- na, pluralean eta ez sexuarena, singularrean, genita- laren sinonimo gisa. Sexu heziketa, niretzat, beste ezer baino lehen, subjektuen identitatearen heziketa da: bakoitza gustura sentitu eta bizi ahal dadila emakume eta gizon gisa. Horixe litzateke muina. Gainerakoa hortik abiatuta soilik uler daiteke. Inba- ditzen gaituen sexu heziketa delakoaren zati handi bat brikolaje hutsa da. Baliozko muin nagusitik etengabe arreta galaraztea. Huskeriatan behin eta berriz galtzea, nagusiena

Search related