11
R URREZKO DOLUMINAK Amagoia Iban Chourraut eta Manuel C hourraut, Maialen. Ira- bazi du urrezko domi- na bat, eta kontzilia- zioaz hitz egiten ari ga- ra etxean, kalean, sare sozialetan, hedabide ofizialetan. Aurreko Jo- koetatik hauetara bitartean ama izan delako, eta, horren ondorioz, oztopo latzak gainditu behar izan dituelako. Gainditu ditu. Emaku- me ala gizon jaio, diziplina bat ala bestea aukeratu, oso aukera des- berdinak eskaintzen dizkizun ki- rol mundu zailean; etxetik kanpo- ko lana eta amatasuna kontzilia- tzea mirari den gizarte batean. Eta behin hortik abiatuta, plano oro- korrera jauzi egin, eta nagusi den guraso ideiari buruz ere ari gaitez- ke. Amatasuna = umearen zaintza formulaz. Aitatasuna = zaintzarik ezaz, nahiago baduzue. Gurasoak gizon-emakume eta zaintza biko- te barruko kontutzat dauzkan sis- tema batean. Riokoak bezain bi- ziak dira korronte horren kontra arraun egitea erabakitzen duen jendearen ur jokoak. Manuel, Simone. Azalaren ko- lorearen arabera kirol jakin ba- tzuk ala besteak egitera bidera- tzen zaituen gizartearen salatari. Zientzialari zein pentsalari supre- mazisten asaldagarri –zenbat ikerketa zientifiko zapalduen za- palketa genetikaz, ustezko ezin- bestekotasunez zilegiztatzeko!–. Arrain beltza Ameriketako Estatu Batuetan oraindik ere zurien ere- mu pribatu diren unibertsitate eta igerileku sareetan. Urrezko domina irabazi du 100 metro li- brean. Ikur bat, letra larriz, jatorri biztanleak eta afroamerikarrak Poliziaren tiro ariketetako jomu- ga arrunt diren herrialdean. Chourraut eta Manuel. Olin- piar Jokoek kirola etengabean gainditzen duteneko adibide gar- bi bi; formulismo ustel garrantzi- tsuak auzitan jartzeko abiapuntu. Doluminak. Formulistoei. EUSKAL KIROLARIAK GEBRE, ZIRIMOLA BATEAN GALDUTA «NIRE ONENA EMAN DUT» 2. ORRIALDEA 4. ORRIALDEA IGERIKETA PHELPSEK ASEEZIN JARRAITZEN DU: 26. DOMINA LORTU DU BERRIA LARUNBATA, 2016KO ABUZTUAREN 13A POZEZ GAINEZKA DAGO MAIALEN CHOURRAUT, IRABAZITAKO URREZKO DOMINAK «BETEA» SENTIARAZI BAITU 6. ORRIALDEA ORESTIS PANAGIOTU / EFE

«NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

RURREZKODOLUMINAKAmagoia Iban

Chourraut

eta Manuel

Chourraut, Maialen. Ira-

bazi du urrezko domi-

na bat, eta kontzilia-

zioaz hitz egiten ari ga-

ra etxean, kalean, sare sozialetan,

hedabide ofizialetan. Aurreko Jo-

koetatik hauetara bitartean ama

izan delako, eta, horren ondorioz,

oztopo latzak gainditu behar izan

dituelako. Gainditu ditu. Emaku-

me ala gizon jaio, diziplina bat ala

bestea aukeratu, oso aukera des-

berdinak eskaintzen dizkizun ki-

rol mundu zailean; etxetik kanpo-

ko lana eta amatasuna kontzilia-

tzea mirari den gizarte batean. Eta

behin hortik abiatuta, plano oro-

korrera jauzi egin, eta nagusi den

guraso ideiari buruz ere ari gaitez-

ke. Amatasuna = umearen zaintza

formulaz. Aitatasuna = zaintzarik

ezaz, nahiago baduzue. Gurasoak

gizon-emakume eta zaintza biko-

te barruko kontutzat dauzkan sis-

tema batean. Riokoak bezain bi-

ziak dira korronte horren kontra

arraun egitea erabakitzen duen

jendearen ur jokoak.

Manuel, Simone. Azalaren ko-

lorearen arabera kirol jakin ba-

tzuk ala besteak egitera bidera-

tzen zaituen gizartearen salatari.

Zientzialari zein pentsalari supre-

mazisten asaldagarri –zenbat

ikerketa zientifiko zapalduen za-

palketa genetikaz, ustezko ezin-

bestekotasunez zilegiztatzeko!–.

Arrain beltza Ameriketako Estatu

Batuetan oraindik ere zurien ere-

mu pribatu diren unibertsitate

eta igerileku sareetan. Urrezko

domina irabazi du 100 metro li-

brean. Ikur bat, letra larriz, jatorri

biztanleak eta afroamerikarrak

Poliziaren tiro ariketetako jomu-

ga arrunt diren herrialdean.

Chourraut eta Manuel. Olin-

piar Jokoek kirola etengabean

gainditzen duteneko adibide gar-

bi bi; formulismo ustel garrantzi-

tsuak auzitan jartzeko abiapuntu.

Doluminak. Formulistoei.

EUSKAL KIROLARIAKGEBRE, ZIRIMOLABATEAN GALDUTA

«NIREONENA EMAN DUT»

2. ORRIALDEA 4. ORRIALDEA

IGERIKETA PHELPSEKASEEZIN JARRAITZEN DU:

26. DOMINA LORTU DU

BERRIA LARUNBATA, 2016KO ABUZTUAREN 13A

POZEZ GAINEZKADAGO MAIALENCHOURRAUT,IRABAZITAKOURREZKO DOMINAK«BETEA»SENTIARAZI BAITU

6. ORRIALDEA

OR

ES

TIS

PA

NA

GIO

TU

/ E

FE

Page 2: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

Enekoitz Telleria Rio de Janeiro

Berriemaile berezia

Ingelesez ari da beste ko-munikabide batekin. Noneta nola entrenatzen denari zaio kontatzen. BERRIA-ko kazetaria ikusi duene-

an, aldartea aldatu zaio. Ezagutuegin du. «Ez dakit zer gertatu zai-dan», eman nahi ditu azalpenakazalpenik eskatu gabe. Karguhartzera bagindoaz bezala. «Ani-mo, ez da ezer gertatzen», kaze-tariak. Puskatu egin da Trihas Ge-bre. Negarrez ari da. Besarkatuegin dugu.

Gehiago nahi zuen Gebrek. Au-rreneko hamarren artean sailka-tzeko aukera ikusten zuen, eta ezdago batere gustura egindako las-terketarekin. «Eta ongi entrena-tu naiz aste honetan, benetan. Ezdago horren aitzakiarik. Ez dakit

zer gertatu zaidan», errepikatzendu berriro. Lasterketa azkar joandela, irabazleak munduko markaapurtu duela, hori ere hartu be-har dela kontuan esan, eta ez dagomodurik. «Lasterketa azkar joanda bai, baina ni nire kabuz joannaiz. Ez dakit hor barruan zer ger-tatu zaidan. Berez, indartsu nen-goen, baina ez dut egin lasterketaonik».

«Gogor jarraitu behar dut»Kontsolamendu eskasa izangodela agian, baina Olinpiar Jokobatzuetan aritu dela esaten diokazetariak. Orduan goxatu daapur bat. «Ez nago honekin bate-re gustura, baina gainontzean es-perientzia ederra izan da Jokoena.Ohartu naiz zer jende indartsuakhartzen duen parte horrelakoe-tan, eta, haien mailara iristeko,entrenatzen gogor jarraitzea bai-no ez zait gelditzen».

Eta zer dion entrenatzaileak?Ez du Riora etortzerik izan Ricar-do Jimenezek, bainaWhatsapp bide jarri daharremanetan BERRIAre-kin, lasterketa bukatueta minutu gutxira. «Zo-riondu ezazu nire parte-tik mesedez, esaiozu ahalduena egin duela, eta ezestutzeko bere burua ho-rrenbeste», Jimenezenlehen mezua. Zintzo be-teta gelditu da.

Hurrengo mezuan da-tor lasterketaren lehenbalorazioa. «Nola hasidiren kontuan hartuta,ez zen lasterketa errazaberarentzat. 3.000 metrokoa9.20an egin dute, eta lasterketaazkar samarra da hori Gebreren-tzat. Tropelaren erdialdean geldi-tu da, une batez aurrera egin ahalizan du, baina azken bi itzulietanbehera egin du nabarmen».

Jarritako helbururik bete oteduten galdetuta: «32 minututikjaistea, helburu hori jarri geniongeure buruari jarri genion, etaizan ditu denboraldi honetan au-kerak marka hori egiteko. 32.09egin du, eta, beraz, ez da helburuhorretatik oso urruti ere ibili. Aldehorretatik, nik gehixeago esperonuen arren, lan ona da».

Entrenatzaileak laburtutakohori izan baitzen 10.000 metro-koen finala. Hasieratik bizkorabiatutako korrikaldia, eta buka-era ikusgarri batekin amaituta-koa. Almaz Ayana etiopiarra zenurrea irabazteko faborito argia,baina badago aldea urrea irabaz-tetik urrea irabaztera, eta mun-duko marka berria ezarrita iraba-zi du etiopiar gazteak (29.17,45).Zirimola ari eta indartsu bat.

ZIRIMOLAN

PRESO

GELDITU DA

Trihas Gebre, akituta, helmugan, lasterketa amaitu berritan, atzo. SRDJAN SUKI / EFE

Trihas Gebrek ez du bererik ematenasmatu 10.000 metrokoan, eta 29. izan da.Lehen zatian eutsi die indartsuenei, bainabigarrenetik aurrera behera egin dunabarmen. «Ez dakit zer gertatu zaidan».Munduko marka egin du Almaz Ayanak.

BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

d

ATLETISMOA

SAILKAPENA

10.000 METROKOA (E)

1. Almaz Ayana (Etiopia) 29.17,45

2. Vivian Cheruiyot (Kenya)29.32,53

3. Tirunesh Dibaba (Etio.) 29.42,56

4. Alice Nawowuna (Ken.)29.53,51

5. Betsy Saina (Kenya) 30.07,08

6. Molly Huddle (AEB) 30.13,17

7. Yasemin Can (Turkia) 30.13,70

8. Gelete Burka (Etiopia) 30.26,66

9. Karoline Grovdal (Norv.)31.14,07

10. Eloise Wellings (Z. B.) 31.14,94

29. Trihas Gebre (Esp.) 32.09,67

2 b RIO16

Eta Gebrek ezagutzen du ira-bazlea eta munduko marka be-rriaren jabea. «Elkarrekin hasiginen atletismoan. Ezagutzen dutAyana. Etiopian elkarrekin aritu-takoak gara», gogoratu du. Era-kustaldia izan zen Ayanarena.Alice Aprot kenyarra izan zen las-terketa bizitzen lehenengoa, etahura buruan hartuta egin zuenprobak lehen zati osoa. Zortzi

atletek bakarrik eutsi zioten errit-mo horri, eta bigarren zatian era-gin zuen txikizioa Ayanak. Errit-mo aldaketa bortitz bat egindautzi zituen atzera Aprot eta VivianCheruiyot kenyarrak.

Atleten prozesioa bilakatu zenhura orduan. Denak luze-luzeeginda, aurrekoak atzekoekinnahastuta, itzulia irabazitakoakitzulia galdutakoekin. Nahasmenbat. Bederatzigarren kilometro-an, 26.22koa ikusita eta mundukomarka egin zezakeela ohartuta,hustu egin zen Ayana. Estadioazutik jarrita zegoen ordurako.1993tik Junxia Wang txinatarrakezarritako marka apurtu zuen,eta Txinako selekzio hark susmo-pean lortutako azken erreferen-tzia desagerrarazi. Ma Junren en-trenatzailearen aginduetara ari-tutakoa zen Wang, eta dortokaodolaren onurei esker lortu etaindarrean jarraitzen zuen azkenmarka zen harena. Bigarren bu-katu zuen Cheruiyotek eta atzetikaurrera eginda hirugarren Tiru-nesh Dibaba etiopiar handiak.

Indartsu nengoen, baina ez dutegin lasterketa onik. Ez nagobatere gustura, baina olinpiaresperientzia ederra izan da»

Trihas GebreAtleta

«Denbora ez da txarra. Gureasmoa zen 32tik jaistea, eta32.09 egin du. Zerbait gehixeagoespero nuen, baina lan ona da»

Ricardo JimenezTrihas Gebreren entrenatzailea

‘‘

Page 3: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

RIO16 b 3 BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

Unai Zubeldia

Astean hiruzpalaualdiz entrena-mendu gogorrapistan; beste biegun gimnasioan;

eta tarteka errepideko bizikleta-rekin saioa. Izan uda, udazkena,negua edo udaberria. Mallorcanlehen; etxe inguruan orain. Lauurte luze. Ia oharkabean iritsi zi-tzaizkion Juan Peraltari Londres-ko Olinpiar Jokoak. Oso gazterik.22 urte pasatxorekin. Ikastera etagozatzera joan zen nafarra or-duan, eta abiadura probako ha-margarren postuarekin itzuli zenetxera. Pozez zoratzen. Baietzesan zion bere buruari; saiatukozela pistan, gimnasioan edo erre-pidean. Izan uda, udazkena, ne-gua edo udaberria.

Baina hamar segundo eskaseanitzali zen atzo lau urte luzekolana. «Helduagoa naiz orain», ai-tortu zion BERRIAri Rio de Janeiro-ko belodromoan lehiatu bezpe-ran. Baina 200 metrokoan aurre-ra egin ezinik gelditu zen nafarra.Itxura batean, ez zen txarregiaizan egindako marka: 10,055 se-gundo. Baina marka harrigarriakegin zituzten aurkariek. 27 zirenlehian, eta hemezortzirentzat ze-goen lekua. Hamar segundo azpi-tik markak egin eta egin, Maximi-lian Levy alemaniarraren lanazen oso gertutik zaindu beharre-koa. Eta 10,035 segundo beharizan zituen hark lanak amaitzeko.

Akatsen bat nork egin zezake-en asmatu ezinik gelditu zen na-farra. Eta akatsa ez zen iritsi.0,020 segundo falta izan zitzaiz-kion hemezortzi onenen arteansartu eta final-hamaseirenak jo-katzeko. «Zazpi beste hogeirengainetik daude, eta hogei horienartean ez dago ia alderik». «Ia»hori falta izan zitzaion, ordea, Pe-raltari. Hamar segundoren langahautsi zuten hamasei txirrindula-rik —tartean, olinpiar marka egin

zuen Jason Kenny britainiarrak(9,551)—. Belodromoa motela zelaesan eta esan aritu dira pistardasko azken egunotan, baina osomarka onak egin zituzten atzo:Erresuma Batuko selekzioakmunduko marka ondu zuen gizo-nezkoen taldekako jazarpenean

(3.50,570), Bradley Wiggins lau-kotean zela. Eta baita Txinak ereemakumezkoen taldekako abia-duran (31,928) —aurretik, sailka-tzekoan, olinpiar marka onduzuen bikote horrek (32,305)—.

Hain zuzen ere, Txinako biko-teak utzi zuen dominen lehiatikkanpo Espainiakoa. Tania Calvokatzo zuen debuta Olinpiar Jokoe-tan, Helena Casasekin batera, tal-dekako abiaduran, eta diplomabatekin amaitu zuen eguna, zaz-pigarren postuan. Bederatzi biko-tek ekin zioten lehiari, eta zortzikegin zuten aurrera. Postu horre-tan sailkatu ziren Calvo eta Casas,eta lan zailak izan zituzten gero.Izan ere, olinpiar marka ondu be-rritan, Txina izan zuten parezpare, eta ezin izan zuten ezertxoere egin. Hori bai, Kanadarendenbora onduta, zortzigarrenpostuari iskin egitea lortu zutenbehintzat. 0,014 segundora geldi-tu zitzaien Frantzia, seigarrensailkatua.

Calvo, gaur, keirineanLehiaketa betean sartuta, Calvokatzo ezagutu zuen Rioko belodro-moa, eta gaur izango du bigarrenaukera debuteko urtean gozatzenjarraitzeko. Keirin probari aurreegin beharko dio gasteiztarrak,Euskal Herrian 15:00ak direneanhasita. Bigarren txandan ariko daarabarra, eta txanda bakoitzekolehen biek zuzenean egingo duteaurrera. Gaur jokatuko luke biga-rren txanda ere (21:22).

LAU URTE HAMARSEGUNDOAN

Tania Calvo —aurrean— eta Helena Casas, atzo, taldekako abiadura proban, ahalegin betean. ALEJANDRO ERNESTO / EFE

Juan Peraltak hasterako esan die agurJokoei: hemezortzi sailkatzen zirenabiaduran, eta hemeretzigarren izan da.Tania Calvok diploma lortu du taldeka.

Ivan Fernandezekez du ordezkatukoJavi Guerra

ATLETISMOA bIvan Fernandezmaratoilari gasteiztarra ez da ari-ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jo-koetan. Javi Guerra espainiarrakmin hartu duen arren, eta Fer-nandez ordezkoa den arren, Es-painiako Atletismo Federazioakjakinarazi egin dio haren egoeraez dela aldatu. Beraz, azken ordu-ko aldaketarik egon ezean, gas-teiztarrak etxetik ikusiko du ma-ratoiko lasterketa.

Lopez de Egilazeketa Ibarrak partidaerabakigarria dute

BELAR HOCKEYA bMaria Lopezde Egilaz eta Rocio Ibarra Espai-niarekin ariko dira gaur, HegoKorearen aurka, ligaxkako azkenjardunaldian (22:00). Espainiakkosta ahala kosta irabazi behardio Hego Koreakoari final-laur-denetan egoteko aukeraren batizan nahi badu. Garaipena ezezik, aurretik dituen selekzioekhuts egitea ere behar dute Lopezde Egilazek eta Ibarrak.

Espainiak azkenpartida irabazibeharko du derrigor

ESKUBALOIA bSei euskal herri-tar tartean zirela, Espainiak hutshandia egin zuen atzo Erruma-niaren aurka (24-21), eta etzi An-golari irabazi beharrean da orainfinal-laurdenetan sartzeko. Era-bakigarria izan zen Paula Ungu-reanu Errumaniako atezainakegin zuen lana. 17-11ko kontra-koa 18-19ra eraman berritan, ateaurrean asmatu ezinik ibili zenEspainiako selekzioa. Eli Pinedo, lurrean etzanda, atzo, jokaldi baten amaieran. LAVANDEIRA JR / EFE

Gizonezkoen abiaduranhamasei txirrindularijaitsi dira hamarsegundotik, eta 10,055egin du Juan Peraltak

Jokoetan debuta eginduen egunean diplomalortu du Tania Calvok,taldekako abiaduranzazpigarren amaituta

Page 4: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

4x100 metrokoan nagusitu zenlehenengo, oso errelebo onaemanda; tximeleta estiloko 200metrokoan eta 4x200 metrokoangero, egun berean, asteazken goi-zaldean; eta estiloetako 200 me-trokoan atzo goizaldean. Estiloe-tako 4x100 metrokoan izango duazken aukera podiumeko koska-rik gorenetik agur esateko. «Niknahi dudan bezala hartuko duda-lako erretiroa». Handienek egi-ten duten moduan.

Teknika landua dago Phelpsenerakustaldi bakoitzaren atzean.Lehen jauzitik bertatik baliatzendu naturak eman dion baliabidea:

Unai Zubeldia

Nik nahi dudanbezala hartukodut erretiroa».Inoizko kirola-ririk onenakmerezi duela-

ko erabaki hori bere kasa hartzea.Arazo pertsonal asko izan du Mi-chael Phelpsek Riora bidean, bai-na, hasiera ekitaldian AEBetakobandera bere eginda eta igerile-kuan erakustaldiari erakustaldiagehituta, bere buruarekin bakeanhartuko du erretiroa. Hartzenbadu. Gorputza pixka bat gehiagoestutzeko gaia badaukala erakus-ten ari baita egunero.

Aita izan berritan eta fisikokiorain gutxi izan zenera itzulita,barrua mugitu dio kolkoratutakourre bakoitzak. Kontzentrazioa-ren eta lehiaren izenean, zaleen-gandik urrunegi mantentzekoarriskua izaten dute goi-goi mai-lako kirolariek. Baina horretanere asmatzen ari da Phelps. Ba-rruak agindu dio gozatzeko. Az-ken urteotako sufrimenduariukitu goxoa emateko. Eta senti-menduei segika ari da zaleenganairisten. Umore oneko, podiume-an barrez lehertu zen lehenengo;harmailetara igota, semea besoe-tan hartu zuen gero; Ryan Lochteparez pare zuela makarroi plater-kada bat jaten argazkia atera zuensegidan —Lochtek publikatuzuen—... Dominaz domina heldu,eta zaleengana gerturatu da esta-tubatuarra.

22 olinpiar dominarekin iritsizen Riora: urrezko hemezortzi,zilarrezko bi, eta brontzezko bes-te bi. Eta 26rekin joan zen lotaraatzo: urrezko 22, zilarrezko bi, etabrontzezko beste bi; horietatikhamalau, bakarkako probetan.Beste inork ez du lortu halakorik—bart zen lehiatzekoa tximeletaestiloko 100 metroko finalean—.

gorputzarena. Aurkari gehienekbaino denbora gehiago irauten duur azpian, hankekin lan zoraga-rria eginez —hamabost metro in-guru egiten ditu, gehienezko neu-rriaren muga-mugan—. 1,94 me-tro da luze, 90 kilo pisa-tzen du, eta ohi bainoluzeagoa dauka gorpu-tzaren goialdea. Ezau-garri horiekin, eta be-soen teknikarekin, mu-rriztu egiten du urarekiko ma-rruskadura indarra, eta ehunene-koetan islatzen da abantaila hori.Perfekziora bidean, gorputzaksortzen duen energiaren zatirik

handiena hanketara bideratzekogaitasuna dauka Phelpsek. Ho-rrekin nahikoa ez, eta ez daukaparekorik biraketetan. Aurkarigehienek baino bizkorrago jira-tzen du gorputza, eta, alde batera

okertuta dagoela, hankekin bikolpe ematen ditu ur azpian sartuberritan. Uretan gainerakoak bai-no sakonago sartzeko gai da, ho-rri esker hankekin daukan gaita-

sunari etekin handiagoa ateratze-ko. Eta gehienek baino sei besokolpe gutxiago ematen ditu luzebakoitzean. Amaierarako energiagehigarria esan nahi du horrek.

Bular estiloan, nagusiHistoria parez pare begira zeukanatzo Phelpsek, Carl Lewis eta AlOerter atleta pusken parean jar-tzeko aukera baitzeukan. Lewi-sek luzerako jauzian lortu zuenurrezko domina Los Angelesen(1984), Seulen (1988), Bartzelonan(1992) eta Atlantan (1996); etaOerterrek, disko jaurtiketan Mel-bournen (1956), Erroman (1960),Tokion (1964) eta Mexikon (1968).Estiloetako 200 metroko proban,Phelpsek ere kolkoratuta zeukanurrea Atenasen (2004), Pekinen(2008) eta Londresen (2012), eta,proba kontrolatuz, gozatua hartuzuen atzo ere.

Bigarren postuan eman zuenbira tximeleta estiloko 50 metro-koa amaituta, Thiago Pereiraren-gandik 0,17 segundora. Brasilda-rraren parean jarri zen bizkar es-tiloko lanak amaituta, RyanLochte herrikidea 0,01 segundoaurretik zuela. Eta bular estilokoluzean hautsi zuen finala. Poten-tzia erakustaldia emanda, 0,41 se-gundora urrundu zuen Pereira,eta 1,13ra Lochte. Aurkariekikoaldea hazi besterik ez zen egin es-tilo libreko azken 50 metroetan.1.54,66 minutuko denborarekin,1,95 segundora urrundu zuen Ko-suke Hagino japoniarra —zilarrez-ko domina—, eta 2,39ra ShunWang txinatarra —brontzea—.

Michael Phelps, atzo, estiloetako 200 metroko lehen luzean, tximeleta estiloan. PATRICK B. KRAEMER / EFE

Carl Lewis eta Al Oerter atleten parean jarri da Michael Phelps,Olinpiar Jokoetako proba berean, estiloetako 200 metrokoan,lau aldiz jarraian nagusituta. Behar zuen agurra izaten ari da.

4 b RIO16BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

d

IGERIKETA

BERE BURUARIOMENALDIA

Michael Phelps, eskuin eskuan urrezko

domina duela eta ezkerrekoarekin lau

zenbakia erakutsiz, atzo. DEAN LEWIS / EFE

Bi urre banatu

dituzte emakumeen

100 metrokoan

R1984tik gertatu gabe ze-

goen halakorik. Urte har-

tan, Los Angelesen, Carrie

Steinseifer eta Nancy Hogshe-

ad estatubatuarrek urrea iraba-

zi zuten 100 metroko proban,

denbora berbera eginda

(55,92), eta, atzo, gauza berbera

gertatu zitzaien Simone Manuel

estatubatuarrari eta Penny

Oleksiak kanadarrari. 52,70 se-

gundorekin, olinpiar marka lor-

tu zuten biek. Dominarik gabe

gelditu ziren Campbell ahizpak,

Bronte (4.) eta Cate (6.). Sarah

Sjostrom suediarrak irabazi

zuen brontzezko domina.

Gizonezkoen bizkar estiloko

200 metrokoan, Ryan Murphy

estatubatuarrak lortu zuen

urrea, eta, emakumezkoen bu-

lar estiloko 200 metrokoan, Rie

Kaneto japoniarrak.

Aurkari gehienek baino denboragehiago irauten du ur azpian,

hanketara bidaltzen du energia,eta artista da biraketetan

Page 5: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

RIO16 b 5BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

islarik onena izan da Rion AEBak

ordezkatu dituen boskotea. Tal-

deko bi izarrak, Biles eta Douglas,

beltzak dira, eta Laurie Hernan-

dez, hispanoa. Kirola, berriro ere,

arraza eta kultur aniztasunaren

isla.

Bakarka zein taldeka, Biles izan

da izarra. Baina taldekakoaren

kasuan, Martha Karolyi entrena-

tzaileak talde orekatu, oso eta per-

fektua eratu du Bilesen inguruan.

Gazteen ilusioa eta irabazteko gri-

na eskarmentudunen lasaitasu-

narekin uztartu ditu. Gimnastika

artistikoaren konstelazioan de-

nek egin dute distira. Bostek jarri

dute beren aletxoa garaipenean,

finalean lortutako 184.897 pun-

tuetan. Urruti geratu dira Errusia

eta Txina.

Osagai horiek guztiak Etxaldea

Ainara Arratibel Gascon

Aly Raisman, Madi-

son Kocian, Lau-

rie Hernandez, Si-

mone Biles eta

Gabby Douglas

gimnastek poz-pozik erakutsi zu-

ten asteazken gauean taldeka ira-

bazitako urrezko domina. Urtee-

tako lanaren, entrenamenduen

eta diziplinaren fruitua izan da.

Baina domina horren pusketa

bat, txikia bada ere, Wendy Hi-

llardi zor diote gimnasta horiek

guztiek. Hillardek ordura arte ezi-

nezkoa zena lortu zuen, 1970eko

hamarkadan. Ameriketako Esta-

tu Batuetako gimnastika artisti-

koko taldeko lehen neskato afro-

amerikarra izan zen.

Haren borrokaren fruiturik eta

izeneko gimnasioan nahastu ditu

Karolik. Errusiatik Ameriketako

Estatu Batuetara joandako entre-

natzaileen laguntza izan du lan

horretan. Baina gimnasio horrek

ez du zerikusirik Nadia Comane-

cik ospetsu egin zuen Deva gim-

nasioarekin. Diziplina da nagusi

Etxaldean ere. Baina, nahiz eta

ordu askoko entrenamenduak

egin, gimnastikatik harago beren

bizimodua dute bostek. Beren la-

gun eta senideekin harremana

dute, irribarre egiten dute, eta

tarteka gozoak jaten uzten diete.

Hala, modu naturalean barneratu

dute diziplina.

Bilesen azken salto perfektu,

neurtu, eder, natural eta amaie-

zina lehia osoan erakutsi duen

mailaren isla izan da. Ez bakarrik

berak, baita haren taldekideek

ere. Olinpiar Jokoetan, Bilesek

berretsi egin du duen maila.

Willardek nekez pentsatuko

zuen, borrokan hasi zenean,

emakume beltz bat gimnastika

artistikoko ikur izango zenik. Are

gutxiago Ameriketako Estatu

Batuak ordezkatzen.

Aurreko Olinpiar Jokoetan,

dena den, aukera hori posible

izan zitekeela erakusten hasi zen

Douglas. Londresen urrezko

dominak irabazi zituen bakarka

zein taldeka. Rion, Bilesen itzale-

an egoten jakin du ariketa guztie-

tan, erregulartasun ikaragarria

erakutsiz. Lurrean nabarmendu

zen, batez ere, Douglas.

Raismanek eskarmentua

eman dio taldeari. Taldeko kapi-

taina eta gimnastarik helduena

izan da. Amona esaten diote tal-

dekideek. Amona batzuek egiten

duten bezala, behar zuten goxo-

tasuna, babesa eta lasaitasuna

eman die taldekideei. Halako

txapelketak irabazteko beharrez-

ko osagaiak dira horiek. Hortik

harago, ariketetan bere eskar-

mentua eta kalitatea erakutsi

ditu.

Freskotasuna eta gaztetasuna

Laurie Hernandezen kontua izan

da. 16 urterekin —boskoteko gaz-

teena—, Puerto Ricon jaiotako

gimnasta horrek naturaltasun

eta freskotasun handia erakutsi

du. Madison Kocian, berriz, tal-

dearen osagarri perfektua izan

da. Izan ere, barretan taldeak

zuen hutsunea bete du.

Atlantan urrea irabazi zuten

zazpi gimnastei zazpi magnifiko-

ak deitu zieten. Rioko bostekoak

badu ezizena: bost aseezinak.

Aparatu guztietan nagusitu zirela

kontuan hartuta, ez dago ezizen

egokiagorik. Ziurra da urrezko

dominei koska egiten jarraituko

dutela. Sobietar Batasunak 1984

arte erakutsitako nagusitasuna

errepikatuko al dute?

WENDY HILLIARDEN DOMINABost aseezinak, taldeka lortutako urrezko dominarekin: Alexandra Raisman, Madison Kocian, Laurie Hernandez, Simone Biles eta Gabrielle Douglas. MARCELO SAYAO / EFE

Simone Bilesen inguruan, talde lanperfektua erakutsi du AmeriketakoEstatu Batuetako gimnastika artistikokotaldeak Rion. Gaztetasuna, eskarmentuaeta irabazteko grina izan ditu oinarri.

Bihar hasiko duteaparatuen lehia

RBi eguneko atsedena

hartu ostean, gimnas-

tek ikuskizuna ematen ja-

rraituko dute bihartik aste-

artera bitarte. Bakarka eta

taldeka lehiatu ostean, apa-

ratuen txanda izango da. Gi-

zonezkoen kasuan, bihar,

saltoko eta jauzi zaldiko fi-

nalak jokatuko dituzte, eta

emakumezkoek, lurrekoa

eta barra asimetrikoetakoa.

Astelehenean, uztaietan eta

saltoan lehiatuko dira gizo-

nezkoak, eta emakumezko-

ak, oreka barran. Gimnasti-

kako azken finalak astearte-

an jokatuko dituzte: barra

paraleloak eta finkoak gizo-

nezkoetan, eta lurrekoa

emakumezkoetan. Simone

Biles eta Kohei Uchimura

izango dira aparatu gehie-

netan faborito.

d

GIMNASTIKA ARTISTIKOA

Page 6: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

6 b RIO16

«Bete-betea» sentitzen da, domina helburua zelako, eta huralortzeko gogor egin duelako lan. Gertukoen garrantzia erenabarmendu du, haiek gabe «ezinezkoa» zatekeelako.

I. Magro Eizmendi Rio de Janeiro

Berriemaile berezia

Olinpiar txapelduna da Maialen Chou-rraut (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1983).Euskal Herriak bakarka eman duen bi-garren olinpiar txapelduna —Miguel In-durain izan zen lehena, 1996an, Atlan-tan (AEB)—. Behin proba osteko emo-zioa pasatuta, lasaiago mintzatu zengauean, xehetasunak emanez. Hori bai,eskaintzak, berak: «Etxekoei, ahizpari,laguntzen nauten guztiei, La Seuko jen-deari eta, noski, Lasarteko herriari». Zer sentitu zenuen helmugara iriste-

an?

Helmugara iritsi eta denbora ikusi du-danean, garrasi egitea baino ez zitzai-dan irten. Harritu egin ninduen, ez nin-tzelako hain ondo sentitu jaitsieran. Ha-lere, bukatzean banekien denborahorrekin domina nuela, eta hori ospa-tzen ari nintzen. Oraindik bi lehiakidefalta ziren, urrea kentzeko gai zirenak. Eta domina irabaztean?

Zoriona, poza... Dena. Domina hau bai,hau irabazi egin dudala sentitzen dut,eta ingurukoengatik ere izugarri poztunaiz. Nire onena eman dut. Eta ez dagoaskoz gehiago hobetzeko. Betea sentia-razi nau, ez Londreskoak bezala. Ondolehiatu naiz, eta pozik nago. Azkenean,urrea dut, urrea! Ez nekien lortuko nuen,eta, azkenean, esku artean daukat.Ingurukorik gabe, ezinezkoa litzateke

hau.

Argi dago; nik beti esan dut Xabi Etxani-zik gabe ez legokeela Maialen Chou-rrautik. Gero, alaba dago, gurekin era-

maten dugu, eta haren zaintzailea, Ra-quel. Gurasoak, etxekoak... Orain eure-kin gozatu nahi dut. Honaino ez naizbakarrik iritsi, jende askoren lana dagoatzean eta jende askoren pazientzia.Jende pila batek bultzatzen nau honai-no iristeko. Nik duela lau urte apustubat egin nuen familiarekin lehiatzerajoateko; asko inbertitu dut apustu ho-rretan, eta, zorionez, irabazi egin dugu. Helburua jarri, eta lortu.

Londrestik hona, egunero egin dutamets dominarekin. Gure helburua,Londres bukatu zenetik, pausoak ema-ten joatea zen. Ni Jokoetara ondo pres-tatua nentorren. Nire ametsa urrezkodomina bat irabaztea zen, baina ez ne-kien zer pasatu behar zen. 21. izan nin-tekeen, hamabosgarren, bosgarren edoaurrenekoa. Nik lehen sailkatua izannahi nuen, baina finala amaitu arte za-lantza horrekin bizi nintzen. Nire lanairabazteko ahalik eta aukera gehienedukitzea zen, baina zer gertatuko zenjakin gabe. Kirol hau oso tranpatia da.Huts gutxien egiten duenak irabaztendu. Beti daude hutsak; oso erraza da hu-tsak egitea, eta, askotan, huts txiki ba-tek emaitza oso txarra dakar. Susto eta guzti. Sailkapen eguna ez

zen gozoa izan.

Helburua finalean egotea zen, bainaargi dago ez genuela sailkapen hain kas-karra egin nahi. Lehen jaitsieran, jauzibatean, huts egin nuen, eta ez nekien bi-garren jaitsieran sailkatzea lortukonuen ala ez. Baina lortu nuen, eta hel-burua hor genuen. Finalerdietan denaahaztu egin nuen, sailkapenak sailka-

penak direlako. Aurreko zikloan sailka-pen guztiak irabazi nituen, eta gero eznuen domina lortu. Hori bai, hutsarenondoren, gizonezkoen kayak eta kanoalehiaketa egunak oso ondo erabili ni-tuen xehetasun guztiak lotu eta zirkui-tua buruz ikasteko. Mila aldiz errepika-tu nuen ibilbidea nire buruan.Sekreturik ba al da?

Ni Xabirekin entrenatzen hasi nintze-nean, aspaldi, hitz bat grabatu zigun tal-deko guztioi: Iraunkortasuna. Hori dagakoa, irautea eta gogor lan egitea. He-men ez dago beste sekreturik. Domina irabazi berritan kontziliazioa-

ren aldeko aldarria egin zenuen.

Nire ustez, lan kontziliazioa gizarteakkonpondu beharreko auzi bat da. Ama-

tasun baimenak lau hilabete irauten dubakarrik. Ume batek lau hilabeterekinaita edo amaren premia handia du, etalau hilabete ditu bakarrik. Zaintza aito-na-amonengan eta haurtzaindegietanoinarritzen da. Nik, aldiz, pribilegioaizan dut nire alabaren alboan egotekobere lehen hiru urteetako egun guztie-tan. Ordu pila bat egin ditut berarekin.Hori pribilegio bat da, ez delako egoera

ORESTIS PANAGIOTU /EFE

normala. Kontziliazio politikak aldatubeharko liratekeela uste dut, eta lortududanak erakusten du posible dela aldiberean goi mailako kirola egin eta amaizatea. Horretan sinetsi egin behar da,eta apustu egin. Erabaki hori hartzenduen emakumeari lagundu egin beharzaio, niri lagundu zidaten bezala. Alaba honen guztiaren jakitun da?

Berak bazekien Olinpiar Jokoetara gen-tozela. Urte osoan ibili gara bueltaka,Brasilera etorriz. Berari esaten geniontxapelketa hau oso garrantzitsua zela.Bera ohituta dago ni podiumean ikuste-ra, eta esaten zidan, «ama, bat», eta nikbaietz esaten nion, baina ez zela erraza,oso zaila zela. Ondo irteten bazen, pri-meran, eta, gaizki irteten bazen, tira.Eta berak zera esan zidan: «gaizki irte-ten bada, musu handi bat emango di-zut». Eta urrea irabazi nuenean, ikusininduenean hatz bat altxatu zuen,«bat» esanez. Ez dakit zer esan nahizuen dakien, baina argi dago piraguis-mo asko ikusi duela.

Londresen bezala, oraingoz,

domina bakarra emakumezko

batena.

Londresen emakumeen emai-tzak onak izan dira, eta argi dutemakumezkoen kirolaren aldeapustu egin behar dela. Gertua-goko jarraipena egin eta bene-tako apustua egin.Tokiora joango zara?

Ez dakit zer pasatuko den etor-kizunean. Oraingoz oporrak behar di-tut. Ni egunez egun bizi naiz, eta olin-piar ziklo hau oso erakargarria da nire-tzat. Heldu den urtean Pauen izangoda Munduko Txapelketa, eta 2019an,La Seu d’Urgellen, entrenatzen naizentokian, Jokoen aurreko urtean. Bainajoan gaitezen pausoz pauso, eta lehenpausoa gozatzea da. Jadanik MartinBerasategik gonbidatu gaitu afaltzera.

RIRITZIAAnder Elosegi

Ur bizietako piraguista

Horrela bai,irabaz daitekedomina bat

Poz handia hartu dutMaialenengatik. Pozhandia hartu dut hel-muga pasatu, eta ospa-

tzen ikusi dudanean. Oso zorion-tsu nago lortu duen dominagatik.Egun, ez gara elkarrekin entrena-tzen, toki ezberdinetan bizi gare-lako, baina askotan egon gara el-karrekin: txapelketa askotan, saioaskotan... Hiru Olinpiar Jokoetanere elkarrekin egon gara, eta es-kutik joan gara. Pozik nago erebai nola lan egin duen badakida-lako, eta ondo merezitako domi-na izan delako.

Maialenek modu oso dotoreaaukeratu du urrezko domina batirabazteko. Zeelanda Berrikolehiakideak marka oso ona lortudu, eta presio puntu bat bazuen.Halere, hasieratik oso kontzen-tratuta ikusi dut, denbora onakegiten. Azken ate gorria pasatuduenean hiru bat segundo atera-tzen zizkion bigarren sailkatuari,eta ordurako banekien irabazikozuela. Ez nau harritu berak iraba-zi izanak. Kirol honetan nork ira-baziko duen asmatzea ez da erra-za, baina, azken urteetako harenjarduna ikusita, argi zegoen osogai zela irabazteko.

Albiste oso ona da euskal kirola-rentzat, Euskal Herriko kirolaribatek Olinpiar Jokoak irabazi di-tuelako. Ur bizietako piraguismo-arentzat, aldiz, ez dut uste egoeraasko aldatuko denik. Bere garaiankanal bat edukitzeko aukera izangenuen, baina pasatu egin zen, etaez dut uste Maialenek urrea iraba-zi duelako ekarriko duenik. Beraz,kanpoko kanaletara joaten jarrai-tu beharko dugu. Izan ere, Maiale-nek nahi badu, beste Olinpiar Jokobatzuetan lehiatu ahal izango da.Haren bizitza aldatu da, ama da...Baina berak nahi badu, Jokoetanegongo da. Gakoa haren boronda-tea da, eta egunero erritmo horre-tan entrenatzen jarraitzeko gogoaedukitzea. Gogo hori badu, ziurJokoetan egon dela, ziur nago.

MaialenChourraut«Azken lauurteetan,egunero egindut ametsdominarekin»

BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a RIO16 b 7

Enekoitz Telleria Rio de Janeiro

Berriemaile berezia

Egin du! Lortu du! Sekula-koa da», dio Iñaki Chou-rrautek BERRIAko kazetariagogor besarkatzen duen bi-tartean. «Akordatu naiz

zuekin, bai; nik uste dut BERRIAko titu-lua ez izorratzeko egin duela!», diotxantxetan. Pozarren daude bera etaTxelo Iurramendi, Maialenen gurasoak.Kabitu ezinda, baina osorik. Ezagutzendute kazetaria. Lisboatik Riorako bidaiaelkarrekin egin zuten hegazkinean. Or-du asko elkarrekin. Kontu asko elkarri.Tartean atzoko gehigarrirako ImanolMagrok jada aukeratuta zeukan titulua-ri buruzko aipamena: «ChoURREAut».«Nolakoak zareten kazetariak. Errazikusten duzue zuek», zioen orduanzuhur Txelok. «Urre batekin goaz! Urrebatekin», zioen atzo.

«Ez dakizue zuek ondo zenbat landagoen honen guztiaren atzean», erre-pikatu zuen berriz Iurramendi amak,hegazkinean bezala. «Urte askotako la-naren emaitza da hau, amets bat bete-

tzearen modukoa. Eta zer dago gauzahoberik amets bat betetzea baino», na-barmentzen du. «Urduri, oso urduri»ikusi du finala, baina «disfrutatu» eginnahi du orain. «Etxean ikusiko duguurrea orain, baina kirol hau oso gogorrada. Kazetariok uste duzue urrea lortzeaerraza dela, esfortzurik gabe lortzen di-rela dominak, baina es-fortzu handi batenemaitza da finalean sar-tzea», hartzen digu kar-gu berriro. Hori baitzenhaien kezka nagusia.Domina irabazteko fi-nalean sartu behar delalehenengo, eta sailka-tzeko orduan Chou-rrautek izandako hu-tsegitea eta pasatutakotrantzea dakartza gogo-ra. «Ikusten nola esannizuen?», dio Iurra-mendik. «Kirol hau ho-rrelakoxea da. Edozeinoker txikik kanpoan uz-ten zaitu», dio Chou-rreaut aitak.

Ez zuten bidaia oso ongi hasi, galduegin zitzaielako maleta bat. Ez zen ager-tu Belo Horizonten eginiko geldialdian.«Esan nizuen nik ez nuela askorik si-nesten esan zutenean bazekitela nonzegoen, baina egia da hurrengo egune-an jada hotelean geneukala», dio aitak.«Hotelarekin ere kezkatuta geunden,baina, azkenean, hartu diogu neurriahiriari, eta gustatu zaigu. Oso ongi ibiligara. Ginga bakarrik falta zitzaigun, etabadaukagu», nabarmendu du amak.

Telefonoz ahizparekinGertatzen ari denari neurririk hartuezinda dabiltza. BERRIArekin hizketanikusita konturatu dira gainontzeko he-dabideak Maialenen gurasoak direla.Elkarrizketatu egin nahi dituzte. Iurra-mendik dio hitz egiteko senarrarekin,hobeto moldatzen dela. Kezkatuta dagoOihanerekin hitz egin nahi duelako,Maialenen ahizparekin. Lasarten dagohura, eta etxea jendez beteta dauka.Osaba-izebak, lehengusuak, lagunak...denak elkartu dira telebistaren bueltan.

Baina telefonoa blokeatu zaio Iurra-mendiri, eta ez daki nola lortu bere bes-te alabarekin hitz egitea. Haren larriazohartuta, BERRIAk eskaini dio berea, etaegin du deia. «Bai? Maialenen ahizpazara? Urrezko domina irabazi duenare-na?», kazetariak. «Horixe berbera!»,entzuten da beste aldean, txalo eta ga-rrasi artean. «Bada, zure ama daukathemen, eta zurekin hitz egin nahi du»,kazetariak. «Oihane! Oihane! Lortuduela! Lortu duela!», amak. «Orain ja-rriko da aita, hemen dabil, kazetariz in-guratuta». Aitak: «Sekulakoa egin duOihane, sekulakoa!». Eta jardun duhizketan alabarekin, eta kontatu dionolakoa izan den jaitsiera, eta nola da-goen hura dena kazetariz beteta… etaemazteak hartu dio kargu. «Iñaki! Tele-fonoa ez dela zurea! BERRIAkoa dela!».

Alabarekin egon nahi eta ezina. Kaze-tariek daukate hartuta preso. «Zuek ezal duzue hartu behar?», amaren galde-ra kezkatuta. «Lasai, egongo gara gero,edo bihar, lasaiago eta luzeago berare-kin», erantzuna. Ane bilobarekin dagoamona, eta irratirako hitz eta pitz ari daaitona. «Caipirinha-ren bat? Bat segu-ru, eta igual bi ere bai», erantzuten dioaurikularren beste aldean duenari.«Nekatuta dago, ezta?», bilobaz galde-tu dio BERRIAk amonari. «Egongo ez daba! Badakizu zenbat ordu diren hemen?Eta Rion bertan ere bai. Bihar bertan do-az etxera. Gu beste egun batez gelditukogara. Ez genuen lehiaketaren hurrengoegunean joan nahi», amonak. Aitonakirratikoekin jarraitzen du: «Denok gal-detzen didazue gauza berbera! Nolakoaizango zen bada Maialen txikitan! Nes-ka normal bat, beste guztiak bezalakoa.Agian, kaskagogor samarra, hori bai».Bukatu du aitonak eta argazkirako jarridira biak, bilobarekin. Arrazoia dute:bidaia ez zen ondo hasi, baina bikainbukatu da.

«‘BERRIA’-KOTITULUAREKINAKORDATU GARA»

Maialen Chourrautek gurasoek «hunkituta eta urduri»ikusi zuten alabaren finala. «Kirol hau oso gogorra da.Urte askotako lanaren emaitza da domina», diote.

Txelo Iurramendi, Iñaki Chourraut eta Ane Etxaniz Chourraut. E. T.

«Domina hau bai, hau irabazi egin dudala sentitzen dut, eta ingurukoengatik ere izugarri poztu naiz»

«Kontziliazio politikak aldatubeharko liratekeela uste dut.Horretan sinetsi egin behar da, eta apustu egin»

Page 7: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

Doinu bihurtzeko haren joana, ha-

ren keinua, haren ibilia eta haren

jarrera: «Olha que coisa mais lin-da,mais cheia de graça é ela meni-na que vem que passanum docebalanço caminho do mar».

Veloso taberna desagertu zeneta Garota de Ipanema izenekoaagertu. Ipanema auzoaren umilaeta ezkutua desagertu ziren, etaerakutsi nahia eta beharra agertu.Turistenak dira orain joanak, kei-nuak, ibiliak eta jarrerak. Bainaentzun nahi dituenak entzungoditu oraindik doinu bihurtutakonotak, eta ikusi nahi dituenakikusiko ditu oraindik poemabihurtutako begiradak, eta dasta-tuko ditu whiskizko minutuak.

Eta garota hezur-haragizkoa

Enekoitz Telleria Rio de JaneiroBerriemaile berezia

Veloso zuen izena ta-

berna hark lehen.

Eta 1962a da lehen.

Prudente de Morais

eta Montenegro ka-

rrikek bat egiten duten hertz har-

tan lehen. Prudente de Morais eta

Vinicius de Moraes karrikek bat

egiten duten ertz hartan orain.

Whiskizko minutuak zituzten or-

duek han lehen. Eta bi zelatari: Vi-

nicius de Moraes eta Tom Jobim.

Poeta, musikari eta alproja. Eguna

joan eta etorri, oraindik auzo umil

eta ezezagun hartan, egunero

erosketa egitera pasieran zihoan

garotahura noiz pasatuko zelatan.

bizi da. Heloisa Eneida MenezesPaes Pintok, Helo Pinheiro ereesaten diotenak, 67 urte dituegun. Olinpiar zuziaren azken-aurreko erreleboa hark egin zuen,eta hamaikagarrenez oroitu dituabestiari buruzkoak eta inguru-koak. Lehen oroitzapena: abestiharen harira «muturka» amai-tzear egon zirela haren ordukomutil-laguna —egungo senarra—eta Vinicius de Moraes eta TomJobim, «baina azkenean lagunakegin ziren». Esan du, gainera,mutil-lagunari ez zitzaiola falta

jeloskor jartzeko arrazoirik, «as-kotan» eskatu omen ziolako Jo-bimek berarekin ezkontzeko,nahiz eta elkarren artean 18 urte-ren aldea izan. «Nitaz maitemin-duta zegoen, burutik nahastuninduen, baina lagun gisaraamaitu genuen azkenean. Harre-man ona daukagu».

Onartzen du ez zitzaiola errazaegin abesti haren «inspirazioa»bera izan zela jakin eta ondorioeineurria hartzea. «Bizitza aldatuzidan abestiko protagonista ninintzela esateak. Ez nuen sines-ten. Hunkitu egin nintzen, etadenbora behar izan nuen guztiahura onartzeko». 50 urte bainogehiago pasatu dira, eta nostal-giaz gogoratzen du garaia Pinhei-rok. Enpresaria da orain, eta tele-bista programa bat dauka. Osa-sun aholkuak ematen dizkieadinekoei. Eta eusten dio orain-dik Veloso tabernako bi alprojahaiek txunditu zituen freskotasu-nari. «Ni oso lotsatia nintzen. Eznien sekula erantzuten haien lo-reei. Gurasoentzat zigarretakerostera joaten nintzen taberna-ra, edo handik pasatzen nintzenhondartzara joateko».

1962ko abuztuan aurkeztu zu-ten abestia, baina gerorago eginzen ezagun. Asko izan ziren eurenburua abesti hartako garota gisa-ra aurkeztu zutenak, baina Vini-ciusek esan zuen nor zen. Famatubihurtu zen Pinheiro. Aktore tele-nobeletan eta edertasun lehiake-ten antolatzaile. Playboyaldizka-riko azalean azaldu zen 56 urtere-kin, eta lege arazoak izan zituenmusikarien oinordekoekin, Ga-rota de Ipanema izenarekin arro-pa saltzen hasi zelako.

Veloso tabernako alprojek bes-tela oroituko dute: «É ela meninaque vem que passanum doce ba-lanço caminho do mar».

GAROTA BAT DOINU

BIHURTUTA HEMEN

Garota de Ipanema taberna, Rio de Janeiroko Ipanema auzoan. ENEKOITZ TELLERIA

Turisten joan-etorrirako gune bihurtu daGarota de Ipanema taberna. Han sortuzuten abesti ezaguna Vinicius de Moraeseketa Tom Jobimek. Badu oraindik xarma.Bossa novaren sorleku eta ezlekua da.

R‘CITIUS, ALTIUS,FORTIUS’Enekoitz Telleria

«Lortu dugu»

Belodromoa (11:30).Han daude. Pistarenerdian. Entrenatzaileaagurtu dut. «Juan eta

Taniarekin egon nahi dut, argazkibat ateratzeko». Baiezkoa. «Bai-na bukatutakoan». Ados. Zain.Bideo batzuk Twitterrerako. Jua-nek agurtu nau. Taniak ere bai.Helena Cuevasek nire txioa bir-txiotu du. Haren izena ere jarriegin dut. Taniaren taldekidea da.Kataluniarra. Harmailetara begi-ratu du. Agurtu dut. Imanol Deo-doron. Maialen sailkatu da. Larriibiliko naiz. Ia bi ordura doa en-trenamendua. Juanek kanpora ir-teteko. Taniak ere bai. Debekatu-tako eremutik noa. «Zer moduzbiok?». Irribarretsu biak. «Jantzikaskoa, altuagoa emango duzuhorrela», Juanek Taniari. Agu-rrak eta bostekoak. «Zorte onbihar». 14:15. Larri ibiliko naiz.

Olinpiar parke guztian kontra-ra korrika doan bakar hori ni naiz.Ez zait Behobiarako gaizki etorri-ko. D36 autobusa han dago. Ba-rrura. Ez da abiatzen. ImanolekDeodorotik baietz, iritsiko naize-la, Maialen 15:20ean abiatzen de-la. Larri ibiliko naiz. Abiatu gara.Bost lagun autobusean. «Maldandatorren busa hirea?», Imanolenmezua. «Bai, nirea». Iritsi naiz.

Garrasi egin du. Garrasi egindugu. Ander Elosegik aurreratudigu. «Urrea da». Ospakizunenbideoa. Jarri dut. Wifia ondo dabil.Imanol idazten ari da. Gurasoak.Besarkada Iñaki aitari. Muxu han-di bat Txelo amari. «Lortu dugu»,esan didate. Taldean egin digutetokia. BERRIAko tituluarekin akor-datu da Iñaki. Oihaneri deitu dio-gu telefonotik. Xabirengana goaz.Ane txikia nekatuta dago. Hitz go-xoenek ere enbarazu egiten diote.Maialen dator. Bideo bat Lasarte-rako. Prentsa aretoa. Iñigori keinubat. «Hik galdera eta nik bideoa.Euskaraz». Telefonoa dardarkahasi da. 780 birtxio. Deodoron be-hera goaz. Hiru egunean lehen al-diz afaldu egin dugu. Imanol ige-riketa finaletara doa. Nik «nolalortu dugun» nahi nizuen konta-tu.

Entzun nahi dituenakentzungo ditu oraindikdoinu bihurtutako notak,eta dastatu whiskizaporeko minutuak

8 b RIO16BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

Page 8: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

I. Magro Eizmendi Rio de Janeiro

Berriemaile berezia

Emakume gogorra da Ana PaulaOlivares (Rio de Janeiro, Brasil, 39urte). Duela bi urte, semea hil zionPoliziak, eta, hartaz geroztik, ezda isildu. Inspirazio izan nahi duPoliziak hildako beste gazteen fa-milientzat. Amnesty Internatio-nalen (AI) arabera, Rioko Poliziak2.600 pertsona hil ditu 2009az ge-roztik; hiriari Olinpiar Jokoakeman zizkiotenetik, hain zuzen. Zein da zure semearen kasua?

Nire semea 2014ko maiatzaren14an hil zuten, Manguinhosekofavelan. Polizia militar batek hilzuen, Bakegintza Polizia (PP) uni-tatekoa. Polizia horri beste hiruerailketa eta bi saiakera egoztendizkiote Baixada Fluminensen.Polizia hori hilabetez egon zenkartzelan 2013an, eta orain libredabil, hiru gazte horien erailketa-rengatik martxan jarritako auzi-bidea izoztuta dagoelako. Zer gertatu zen egun hartan?

Johnatha hil zuten egunean, berebikotekidearen etxetik zetorren,eta iskanbila egon zen PPko poli-zien eta komunitateko biztanleenartean. Eztabaida berotu egin zen,Polizia oldartu egin zelako, eta Po-liziak oldarraldi bortitzak egin etatiroak jo zituen airera. Jendeakkorrika egin zuen babesera, bainapolizia horrek, Alessando Marce-linho De Spouzak, hiltzera eginzuen tiro. Ez zen ihes egindako tirobat. Nire semeari saihetsetaneman zioten tiroa. Epaiketarik egin al zen?

Niretzat Poliziak adina erru duBrasilgo Justiziak. Ez ditu kasuak

behar bezala ikertzen, eta are gu-txiago zigortzen, eta poliziek in-punitate osoz jarduten dute. Minematen dit ikusteak nik pagatzendudala nire semearen hiltzailea-ren soldata. Johnatha ez da izanPPren lehen biktima. PP 2012kourrian sartu zen Manguinhosekokomunitatean, eta hainbat gaztehil ditu han, denak beltzakNolakoak dira epaiketak?

Tristeak eta ernegagarriak. Fave-

letan hildako gazteen kasuakepaitegietara iristen direnean,gehienetan gure seme-alabakkondenatzen dituzte. Galderakbeti eurei buruzkoak dira: «Zeregiten zuen? Ikasten al zuen? Etalan?...» Helburua argia da: Poli-ziak eginikoari legitimotasunaematea. Kasu hori horra iritsi bal-din bada, familiak borroka eginduelako da. Jendeak hara jotzenduenean, justizia espero du, eta ez

da halakorik gertatzen. Tristea etaernegagarria da Ez da erraza izango auzibidea

hastea, ezta?

Brasilgo Justiziak gure semeenodolarekin idatzi ditu epaiak.Kasu askotan, familiek ez dute bo-rrokatzeko indar edo dirurik,errepresalien beldurra dago, etaaskok ez dute justizian sinesten,kasuak beti artxibatzen direlako.Gero, beste aldea dago, biktimakriminalizatzearena. Poliziak fa-velan hiltzen duenean, beti Auto

de Resistencia ezaguna plazara-tzen du, norbere buruaren defen-tsan izan zela esatea. Beharrezkoada hori bukatzea. Manguinhosenhiru ama gaude borrokan, ez du-gulako ezer galtzeko beldurrik: ezdugu beldurrik, gure semeak zi-ren. Ez dugu heroi izan nahi, bes-teentzako inspirazio iturri baizik. Zer dio gizarteak?

Gizartea oro har ez da hunkitzenbehar lukeen adina. Hiriko bestetokiren batean hilketaren bat da-goenean, auzo aberatsagoetan, gi-zartea hunkitu egiten da; protestaegiten du. Aldiz, egunero gerta-tzen diren hilketen kasuan, urte-en poderioz kopuru erraldoi bila-katu direnak, ez da hunkitzen.Borrokan gaudenok ez dugu gi-zartearen babesa sentitzen. Gaz-tea, beltza eta faveletakoa bazara,ez zara garrantzitsua. Eliteak ustedu jende pobreak suntsitua izanbehar duela.

Poliziari sinesten al dio?

Hedabideek jende txiroa erailtzenlaguntzen dute. Badirudi jendea-ren burua garbitzen dutela, etapertsonei sinetsarazten diete bi-dezkoa dela faveletako jendeaerailtzea. Jendeak jakin behar dupobrezia dela arazoa. Aldiz, heda-bideek jendeari sinetsarazten dio-te faveletako biztanleak direla gi-zartearen etsai nagusia. Narko-trafikoaren aitzakia behar dutejende txiroa hiltzeko. Jokoekin, 85.000 militar mugitu

dituzte. Beste aitzakia bat?

Jokoak hanka sartze bat dira. Ho-rrelako herrialde batean, Brasilekduen egoeran... Agintariek argidute ezerk ezin duela festa oztopa-tu, eta, bitartean, jendea hiltzenari da faveletan Poliziaren eskue-tan, ospitaleetan nahikoa baliabi-de ez daudelako. Jokoak ezin dai-tezke egon pertsonen aurretik.Pobreak dira kaltetuak, zerbitzupublikoen erabiltzaileak: eskolak,ospitaleak...

«Justiziakgure semeenodolarekinidatzi dituepaiak»Ana Paula Olivares b

Rioko Poliziak hildako gazte baten ama

Rio de Janeiroko Poliziak 2.600 pertsonahil ditu azken zazpi urteetan. Horietakobat bere semea izan zen, eta ez dioinpunitatea salatzeari utzi. Inspirazioizan nahi du beste familia batzuentzat.

RIO16 b 9 BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

«Hedabideek jendearisinetsarazten diotefaveletako biztanleakdirela gizartearenetsai nagusia»

IMA

NO

L M

AG

RO

EIZ

ME

ND

I

RIPANEMAKOMUTILAImanol Magro

Xanpainahegazkinean

Bueno, Iñaki, uste duthonezkero konta de-zakegula xanpainare-na, ezta? Iñaki, Iñaki

Chourraut da, eta anekdotarenbeste hanka Txelo Iurramendire-na da. Maialen Chourrauten gura-soak bikote ezin atseginagoa dira,eta BERRIAko kazetariok haiekinegin genuen Riorako bidea. Gureaurrean egokitu zitzaien eserle-kua, eta euskara entzuteak emanzigun elkarren berri. Bazkaltzekogaraia ere iritsi zitzaigun, «oilas-koa edo bakailaoa?». Bakoitzakberea. Eta edateko, xanpaina.Laurok eskatu genuen, baita topaegin ere:«Ez dadila esan, demon-tre!»; eta, gero, iragarpena goikoargazkikoak: «Iñaki, xanpainare-kin hasiko duzue bidaia, eta xan-painarekin bukatuko!».

Ez zien grazia handirik egin, ezbaitute gustuko irabazi gabe os-pakizunik egitea. Kirolari batenguraso izatea ez da erraza. «Ira-bazten duen kirolari bakoitzekogaltzen duten asko daude. Etazuek hori ez duzue ikusten», zio-en atzo Txelok, zentzu handiz,anekdota oroitzean. 22 ordu etahiru hegazkineko bidaia egin ge-nuen elkarrekin, gutako bakoi-tzaren biziak kontatzeko nahibeste denbora. Eurek alabarenatzetik eginiko milaka kilome-troak azaldu zizkiguten, pozak,atsekabeak, bidaiak... Bizitzekomodu bat, azken finean. Kirolaribatek arrakasta izan dezan, ezin-bestekoa da haren ingurukoenbabesa, eta hark ere helburuarenalde apustu egin dezala.

Maialen Chourrautek dominairabazi zuenean, parez pare eginnuen topo Txelo eta Iñakirekin,eta musu handi bana eman nien,eta haiek gustura hartu. Poz ika-ragarria hartu nuen, haiei entzu-nikoen ondoren garbi nuelakofamilia horrek merezi zuela do-mina. «Askok merezi dute, bainairabazi egin behar da», Txelok,berriz ere, zentzua jarri zion ego-erari. Merezi eta irabazi. Gaur,itzulerako hegazkinean, eginezazue topa berriz ere.

Page 9: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

10 b RIO16BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

Galdu egin nuen tele-bistak zuzenean emanzuen saioa. Gerora ha-maika aldiz ikusi dut

zuriz jantzitako arkulariak bete-betean asmatu zuela Bartzelona-ko olinpiar sua pizten, baina eznuen zuzenean ikusi. Entzun dutlitekeena dela guztia amarrua iza-tea, eta ordezko sistema bat prestizatea geziak huts eginez gero bes-te modu batez pitz zedin, bainanork daki.

1992. urteko uztailean gutxiaxola zidan niri BartzelonakoOlinpiar Jokoetan zer jazoko zen.Gerorako oroitzapenengatik zer-bait gogoratzen dut Sevillako Ex-poaz eta urriko Amerikako Aur-kintzaren V. mendeurrenaz. He-

merotekak zerrenda luzea dakarurte horretako gertakariekin,baina gure etxean arreta gutxi es-kaini genion aktualitateari. 1992.urtean, izan ere, Hernaniko (Gi-puzkoa) Pedro Orbegozo lantegiaitxi zuten eta gurean arrakalahandi bat ireki zen, urteetan al-txatutako eraikuntzaren zimen-duetan dunbots ikaragarria sor-tuz. Hauskortasuna zer den uler-tu genuen orduan.

1.500 langile izatera heldu zenaltzairurtua lantzen zuen lantegihandia. 1.500 langile asko da,

mundu bat, mundu kiratsu etazalapartatsua, mundu laranja edourdina, buzoen koloreen arabera-koa. Sirenak adierazten zuenegunaren hasiera eta amaiera, etasirenaren arabera antolatzen zi-ren ordu guztiak. Lan-txandakapuntatuta zeuden sukaldeko te-lefono gorriaren ondoan, egutegihark aitaren orduak ez ezik, etxe-ko guztionak ere baldintzatzenzituelako. Gauez lan egitea toka-tzen zitzaionean isil-isilik jaiki,gosaldu eta aterako ginen eskola-rantz; arratsaldez zegoenean, be-rriz, gaueko hamarrak arte eutsi-ko genion logurari, musu banaeman arte ez baikinen oheratuko.

Mundu horretan bizi ginen gu,1.500 langile horietako bat bai-tzen gure aita, eta 1.500 langilehorietakoak baitziren gure adis-kideak eta auzokide ia guztiak. Nibaino zaharragoak diren nireahizpek gogoratzen dute bertarairitsi aurretik beste zenbait lan-gintzatan jardun zuela aitak,baina nik «fabrika handia»baina ez dut oroitzen. Lantegia-ren sarrera trafiko handiko erre-pidean zegoen, albo bietan plata-nondo handiek inguratzenzutena. Zuhaitz sendoak ziren,eta udaberrian albo bietako ada-rrak besarkatu egiten ziren arkubat sortzeraino kotxeen gainetik,bizitzak derrigor lantegi sarrera-raino eramango zintuela iradoki-tzen zuena.

Bizi ahal izateko lan egin beha-rra dagoela esaten zuen gure aitakbehin eta berriro, baina 1992. ur-tera arte bera eta bere modukogainerako 1.500 langile horiek lanegin ahal izateko bizi zirela esan-go nuke.

Askok lortu egin zuten; bizi-tzea, esan nahi dut. Tartean gure

aitak, lantegia itxi zen urteanerretiroa hartzeko aukera izanbaitzuen. Denboratxoa beharizan zuen oreka aurkitzeko, bizi-tza berriro ordenatuko zituenerrutinak aurkitzeko, baina lortuegin zuen. Familia onik irten zenataka gaizto horretatik, apur batminberatuta ezustearen kolpeaz,baina onik. 1.500 horietatik zen-batek esan dezake horrelakorik?

Geroztik ez da buzo laranjarikageri, ezta sirena-hotsik ere. Las-ter garai horretako oroitzapenakere galduko dira, altzairua galda-raren ahutzetan desegiten zenmodu berean.

Nire munduaren zati bat 1992.horretan desagertu zen, bainagaitz erdi, esan beharko nuke. Es-kerrak gezi guztiek ez dutela betibete-betean asmatzen.

Olinpiar oroitzapena b Pili Kaltzada

Bartzelonako Jokoetako inaugurazio ekitaldiarekinakordatu da kaltzada kazetaria. Ez ekitaldia beraduelako ongi akorduan, orduan haren munduanarrakala ireki zuen beste gertaera batengatikbaizik: Hernaniko Orbegozo lantegiaren itxiera.

BE

RR

IA

ARGAZKIA

Eguna. 1992ko uztailaren 25a.

Ekitaldia. Bartzelonako Olinpiar

Jokoetako inaugurazio ekitaldia.

Gertaera. 20:00etan hasitako eki-

taldia 23:15ean bukatu zen, eta

22:40an piztu zuten olinpiar sua.

Herminio Menendez piraguistak

sartu zuen estadioan zuzi olinpia-

rra, eta Juan Antonio San Epifanio

Epi saskibaloi jokalariari eman

zion, azken erreleboa egin zezan.

Estadioari itzuli erdi bat eman, eta

zelaitik eskaileretan gora Antonio

Rebollo arkularirengana jo zuen

Epik, gainontzeko kirolari guztien

artetik pasatuta. Rebolloren gezia-

ri su eman, eta arkulariak jaurtiketa

bakarrarekin piztu zuen olinpiar

sua estadioan. Gerora jakin zen ez

zuela bete-betean asmatu, kale

egin zuela, baina horretarako ere

prestatuta zeudela Bartzelonan.

Bartzelona

1992

Geziak

Enekoitz Telleria

Helsinkiko Jokoetan (1952) jar-tzen da gimnastika artistikoa-ren mugarria, kirol horretakolehen iraultza. SESBeko selek-

zioak 22 domina irabazi zituen Joko haie-tan, eta horietatik 21 gimnastikan. Bazenselekzio hartan Larisa Latinina izenekoneskato bat. AEBetako selekzioko RobertaBonniwellek horrela definitu zuen harenjarduna: «Kirola artearen mugara hurbil-tzen du; ez du sekula gimnastikak mailahorretako erritmorik eta graziarik izan».Ez zuen Latininak dominarik irabazi han,baina aurreneko urratsa eginda zegoen.

Hortik aurrerakoak, izan ere, denak diradominak, aho zabalik utzitako epaileaketa zutunik txaloka jarritako ikusleak. Ez

da haren parekorik sortu. EztaNadia Comaneci bera ere. Olin-piar Jokoetan 18 domina irabazizituen Latininak orotara: bede-ratzi urrezkoak, bost zilarrezko-ak eta lau brontzezkoak. Mel-bournen (1965), lau urrezko, zi-

larrezko bat eta brontzezko bat. Erroman(1960), hiru urrezko, bi zilarrezko etabrontzezko bat. Tokion (1964), bi urrezko,bi zilarrezko eta bi brontzezko. OlinpiarJokoetakoak eta Munduko zein Europakotxapelketetakoak kontuan hartuta, urrez-ko 24, zilarrezko 15 eta brontzezko 5 domi-na lortu zituen denera. Beste inork egingabeko balentria da hori.

Agnes Keleti handia goitik behera arizen garaian egin zuen Latininak behetikgora, eta Vera Caslavskarekin izan zituen

gerora buruz buruko ikusgarrienak. 11 urte zituela gelditu zen umezurtz, etaestatuak hezi zuen Artearen eta KirolarenAzterketarako programan. Pasioz bizi zi-tuen musika eta dantza, eta zoruan egin-dako ariketekin txunditu zuen mundua,inork aurretik egin gabekoak egin zituela-ko mugimenduz, musikaz eta ausardiaz.

SESBek Gerra Hotzaren garaian propa-gandarako erabili zuela aitortu izan du La-etininak, eta ez zuela sekula ulertu nolatan«purgatu» zituzten gimnasta errusiarrakComaneci errumaniarraren distirak itzalizituenean. Anbizio etenik gabea izan zuen.Moskuko Munduko Txapelketan (1958)bost hilabeteko zegoela lehiatu, eta bosturre irabazi zituen. 1966an hartu zuenerretiroa, 32 urterekin. Entrenatzaile gisajarraitu zuen Errusiarekin. Bizi da.

ERAZTUN MOREA

Larisa LatininaMelbourne 1956

Ez da beste emakumezkorik Jokoetanhark adina domina irabazi duenik (18).Phelpsek apurtu zuen haren marka,Londresen. Gimnastikako mitoa da.

BE

RR

IA

Ez nuen zuzenean ikusi.Gerora hamaika aldizikusi dut zuriz jantzitakoarkularia. Gutxi axolazidan han zer jazoko zen

Nire munduaren zati bat1992. horretan desagertuzen, baina eskerrak geziguztiek ez dutela betibete-betean asmatzen

«Niretzat ez da zaila Simone Bilesekin lehiatzea, plazera baizik. Gimnasta bikaina da» Alia Mustafina gimnasta errusiarra, brontzezko domina banakako lehiaketan

ENTZUNDAKOA

Page 10: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

1Fijik Olinpiar Jokoetan irabazitako urrezko dominak. Fijik historia egin du zazpiko errugbian nagusituta, herrialdehorrek lehen urrezko domina baitu Olinpiar Jokoetan. Hori ospatzeko, festa nazionala egingo dute abuztuaren 22an.

Irudia b Rio de Janeiro

Bi urre lortzen aurrenaIpar Koreako olinpismoaren historian sartu da Rim Jong Sim. Halterofilian lehia-tzen da, eta atzo urrezko domina eskuratu zuen 75 kiloko kategorian. Londresenlortutako urrearekin bigarrena du, eta lehen emakumea da herrialde horretanhalako balentria bat lortzen. 274 kilo altxatzea lortu zuen. Bigarrena BielorrusiakoDarya Naumava izan zen. 258 kilo mendean hartuz, zilarra kolkoratuz. Hiruga-rren, berriz, Lidia Valentin espainiarra sailkatu zen, eta 257 kilorekin brontzea er-dietsi zuen. Maila handiko finala izan zen atzokoa. LARRY W. SMITH

Egitaraua

FINALAK

14:00. Olinpiar tiroa. Skeet (G) eta

25 metro pistola azkarrarekin (G).

14:30. Arrauna. Banakako skiffa (G

eta E) eta zortzikoa (G eta E).

15:50. Atletismoa. Diskoa (G).

17:00. Tenisa. Banakakoa (E).

19:00. Tranpolina. Taldekakoa (G).

21:00. Pistako txirrindularitza.

Taldekako jazarpena eta keirina (E).

22:00. Esgrima. Sablea, tald. (E).

00:00. Halterofilia. 94 kilo (G).

01:50. Atletismoa. Luzera jau. (G).

02:25. Atletismoa. 10.000 m. (G).

03:00. Igeriketa. 50 m.estilo libre-

an (E), 1.500 m. estilo librean (G),

4x100 m. estiloak (G eta E).

03:35. Atletismoa. 100 m. (E).

03:53. Atletismoa. Heptatloiaren

azken proba: 800 metrokoa.

EUSKAL HERRITARRAK

15:00. Tania Calvo. Pistako txirrin-

dularitza (keirina).

15:00. Juan Peralta*. Pistako txi-

rrindularitza (banakako abiadura).

Final-zortzirenak, final-laurdenak, fi-

nalerdiak eta finala.

22:00. Rocio Ibarra eta Maria Lo-

pez de Egilaz. Belar hockeya.

Hego Korea-Espainia.

BERRIA TELEBISTA

16:00. Imanol Magro Eizmendi eta

Enekoitz Telleria BERRIAko berrie-

maileen bideo kronikak, Amaia

Ugartemendia eskubaloi jokalari

ohiarekin solasaldia, Danel Agirre-

ren atala eta erreportajeak.

TELEBISTA

La1. 16:00-21:00 eta 22:05-05:00.

Teledeporte. Egun osoan.

Fr2. 13:55-20:00. 21:00-05:05.

Fr3. 09:00-11:50, 12:55-14:00 eta

19:55-20:55.

Emaitzak

FINALAK

ATLETISMOA

20 kilometro ibilketan (G)

1. Zhen Wang (Txina) 1:19:14

2. Zelin Cai (Txina) 1:19:26

3. D. Bird-Smith (Australia) 1:19:37

ZALDIKETA

Zaldi heziketa

1. Alemania 81.936

2. Erresuma Batua 78.595

3. AEB 76.667

GIMNASTIKA

Tranpolina (E)

1. R. Maclennan (Kanada) 56.465

2. Bryony Page (B. Handia) 56.040

3. Dan Li (Txina) 55.885

HALTEROFILIA

75 kilo (E)

1. Sim Jong Ring (Ipar Korea) 274

2. D. Naumava (Bielorrusia) 258

3. Lidia Valentin (Espainia) 257

JUDOA

+78 kilo (E)

1. Emilie Andeol (Frantzia)

2. Idalys Ortiz (Kuba)

3. Y. Song (Txina)-Y.Kanae (Jap.)

+100 kilo (G)

1. Harasawa Hisayoshi (Japonia)

2. Teddy Riner (Frantzia)

3. R Silva (Brasil)-Or Sasson (Isra.)

OLINPIAR TIROA

50 m. erriflearekin, etzanda (G)

1. Henri Junghaenel (Ale.) 209,5 pt.

2. KIm Jong-hyun (H. Kor.)208,2 pt.

3. Kirill Grigorian (Errusia) 187,3 pt.

Skeeta (E)

1. Diana Bacosi (Italia)

2. Chiara Cainero (Italia)

3. Kimberly Rhode (AEB)

ARKU TIROA

Banakakoa (G)

1. Bonchan Ku (Hego Korea)

2. Charles Valladont (Frantzia)

3. Elison Brady (AEB)

ARRAUNA

Scull bikoitza arina (G)

1. Azou-Houin (Frantzia) 6.30,70

2. O’Donovan anaiak (Irla.) 6.31,23

Dominak*HERRIALDEA U. Z. B. G.

1. AEB 16 12 14 42

2. Txina 12 9 14 35

3. Japonia 7 3 15 25

4. Britania Handia 6 8 6 20

5. Frantzia 6 5 5 16

6. Hego Korea 6 3 4 13

7. Alemania 6 3 1 10

8. Australia 5 5 7 17

9. Hungaria 5 1 1 7

10. Errusia 4 8 8 20

*Gaueko hamaikak arte

RIO16 b 11 BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

3. Brun-Standli (Norvegia) 6.31,39

Scull bikoitza arina (E)

1. Head-Paulis (Herb.) 7.04,73

2. Jennerich-Obee (Kana.) 7.05,88

3. Huang-Pan (Txina) 7.06,49

Bikoa lemazainik gabe (E)

1. Glover-Stanning (E. B.) 7.18,29

2. Scown-Behrent (Z. B.) 7.19,53

3. Rasmus.-Anders. (Dan.) 7.20,51

Laukoa lemazainik gabe (G)

1. Erresuma Batua 5.58,61

2. Australia 5.47,06

3. Italia 6.03,85

Page 11: «NIRE EMAN DUT» - Berria · 2. orrialdea 4. orrialdea a phelpsek aseezin jarraitzen du: tu du berria larunbata, 2016ko abuztuaren 13a pozez gainezka dago maialen chourraut, irabazitako

12 b RIO16BERRIA

Larunbata, 2016ko abuztuaren 13a

Irudia b Rio de Janeiro

Kamenski, mesedez, zure tokira!Errifleko 50 metrokoa jokatu zen atzo Rio de Janeiroko olinpiar tiroko diziplinan. Beste proba batzuekin alderatuta, berezitasun nabar-mena du: tiratzaileek etzanda egiten dutela tiro. Denbora luzez egoten dira etzanda, burua altxatu gabe, eta, azkenerako, nekeak jota egonohi dira. Sergei Kamenski errusiarrari pasatu zitzaion atzo, sailkapen saioan, eta burua altxatu beste aukerarik ez zuen izan. ARMANDO BABANI /EFE

132ZENBAT EGUN JARRAIAN

DARAMATZATEN AEB-EK JO-

KOETAN DOMINA IRABAZTEN

AEBetako selekzioarentzat egu-

neroko kontua da Olinpiar Jokoe-

tan dominaren bat irabaztea. Da-

tuei erreparatu besterik ez dago:

132 egun daramatza jarraian Joko-

etan gutxienez domina bat eskura-

tzen. Horrez gain, estatubatuarrek

27 egun daramatzate jarraian

urrezko dominaren bat lortzen.

Estropadalari batgaixo jarri da urenkutsaduragatik

GAIXOTASUNAb Gertatzeko

arriskua zegoen, eta gertatu da

azkenean. Evi Van Acker estro-

padalari belgikarra gaixo jarri da,

eta, medikuen arabera, Rio de Ja-

neiroko badiako uren kutsadura-

gatik izan da. 2012an Radial mai-

lan brontzezko domina irabazi

zuen kirolaria hamargarren pos-

tuan zihoan sailkapen nagusian,

baina lehian jarraitzeko «inda-

rrik gabe» geratu zen.

«Ur kiroletakoguneak eta, bereziki,igerilekuak oso-osogaizki usaintzen du,norbaitek puzker batbota izan balubezala»Stephan FeckTranpolin jauzilari alemaniarra

Aurreneko bi positiboakatzeman dituzte

DOPINA bChen Xinyi igerilari

txinatarra eta Silvia Danekova

atleta bulgariarra dira Rio de Ja-

neiroko Olinpiar Jokoetan positi-

bo eman duten lehen bi kirola-

riak. Xinyi laugarren izan zen txi-

meleta estiloko 100 metrokoan,

baina Jokoetatik at utziko dute,

diuretiko batekin positibo eman

baitu. Danekovak, berriz, Riora

iritsitakoan egin zioten kontrol

batean eman du positibo. Simone Manuel igerilaria. E. BIBA / EFE

RHARTU ETA PASAAinara Arratibel Gascon

Moda

kontuak

Koloretako zintak izan

ziren Londresen, eta

bentosak Rion. Olin-

piar Jokoak hasi zire-

netik hizpide izaten ari dira hain-

bat kirolarik gorputzean dituzten

ubeldu modukoak. Michael

Phelpsenek sortu dute ikusminik

handiena.Cupping izeneko tera-

piaren ondorio dira. Txinako me-

dikuntzan erabiltzen den terapia

bat da. Bentosak gorputzean jarri,

eta airea kentzen zaie. Hala, toxi-

minetarako balio dutela diote

erabiltzen dutenek.

Londresen ostean, zinten era-

bilera zabaldu egin zen, eta gaur

egun edozeini jartzen dizkiote

masaje emailearengana joatean.

Litekeena da bentosekin ere ber-

din gertatzea. Moda kontua da.

Elastiko edo zapatila ikusgarriak

eramatea modan dagoen bezala,

zinta eta bentosak ere bai.

Baina ni ez naiz oso moda zalea.

Nahiago nituen garai bateko ki-

nak kentzen dira odoletik. Horri

esker, odolaren isuria hobea da,

eta giharrak lasaitu egiten dira.

Batez ere bizkarreko eta lepoko

rolariak. Ez zuten zinta, ubeldu

edo zapatila ikusgarrien beharrik

ikusmina edo arreta erakartzeko.

Gainera, berdin-berdin lortzen

zituzten markak, dominak eta

garaipenak. Askoz baliabide gu-

txiagorekin, eta irudiari horren-

besteko garrantzirik eman gabe.

Ez zapatila ikusgarririk, ez eta

zintarik ere.

Marketinak pisu handiegia

dauka kirolarien irudian. Horren

erakusleiho dira Olinpiar Jokoak

ere. Nekez dago erakusleiho han-

diagorik. Xiurra da bentosa ho-

rien agerpenarekin gerora nego-

zioa egingo duten enpresak

egongo direla.

Kirol marken eta babesleen

morrontzan erori dira kirolariak.

Zail izango dute morrontza ho-

rretatik ihes egitea, diru iturri ga-

rrantzitsua baita haientzat. Baina

egingo balute, garai bateko kiro-

lariek zuten alde xarmagarri hori

berreskuratuko lukete.