23
UNITATE DIDAKTIKOA NATURA Txantxangorriak Aguirre Granja, Noemi Garcia Rodriguez, Laura Gonzalez Miguel, Paula Mtz. De Albeniz, Irantzu 2011-2012 Haur Hezkuntza 1.maila 31.taldea 01

Natura unitate didaktikoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gasteizko Irakasle Eskolako lehenengo mailako ikasle talde batek, Txantxangorriak, egin dugun unitate didaktikoa.

Citation preview

UNITATE DIDAKTIKOA

NATURA

Txantxangorriak

Aguirre Granja, Noemi

Garcia Rodriguez, Laura

Gonzalez Miguel, Paula

Mtz. De Albeniz, Irantzu

2011-2012

Haur Hezkuntza

1.maila

31.taldea 01

1.Gaiaren hautaketa

Herri-gune handietan, haurrek naturarekin duten kontaktua oso urria izaten da.

Izan ere, azken urteotan hainbat ikerketa egin dituzte 3 eta 6 urteko haurrak

erreferentzia gisa hartuta. Ikerketa horietan, haurrei baserriko animalia bat marrazteko

eskatu zieten. Oilo edo oilasko bat margotu zutenen haurren artean, askok, erretako

oilaskoa marraztu zuten. Hortaz, ikerketa horietatik ondorioz ondoriozta genezake,

askotzok , ez dutela baserriko animaliak ezagutzeko aukerarik.

Hori dela eta, unitate didaktiko honen gaia “ natura” da. Gehien bat, haurrak

euren ingurugiroan eta naturan ezagutzeko, disfrutatzeko eta mantentzeko garrantziaz

jabetzearren. Honekin batera, zenbait balore positibo sustatu nahi ditugu, esaterako,

errespetua, elkarlana, konfiantza eta laguntasuna.

Unitate didaktikoa egiteko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 5 urteko gela bat

aukeratu dugu. Matxinsalto ikastola gasteiz hirian kokatuta dago eta D eredukoa da.

Gelan, 18 iaksle daude; horietatik, 10 neska eta 8 mutil, hain zuzen ere. Bestalde, 18

ikasleetik 15 bertakoak dira eta 3 atzerrikoak.

2. unitate didaktikoaren programazioa

Unitate didaktikoa hau, maitzaren lehenengo astetik aurrera burutuko da.

Maitzatik aurrera egitea aukeratuta dago; izan ere zenbait jarduera aurrera eramateko

eguraldi ona, hala nola, eguzkitsua, beharrekoa dugu.

Matxisalto ikastolaren ordutegia goizeko 9tatik- 12. 30 ak arte , U.D. honen

programazioa ordutegi horretara egokituko da.

Gure gaia natura izanez, 3 arlo desberdinetan antolatuta dago: lehenengo arloa

, baserria, non animaliei buruzko ezagutza garatuko duten; bigarren arloa, azoka, non

oro har, fruitu eta barazkien ezagutzak garatuko duten; hirugarrena eta azkenik,

hirugarrena, lurra landu, non baserriko eta azokako ezagutzak erlazionatu eta lurra

lantzearen ezagutza garatuko duten.

Oinarrizko Hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak kontuan izango dira

H.H -ko ikasleek zer gaitasun eskuratu behar dituzten zehazteko , ikuspegi

integratzailea eta praktikoa aintzat hartu behar dira.

Hauek dira oinarrizko gaitasunak:

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.

Ingurune fisikoarekiko harremanei erreparatzen die gaitasun honek.

Konpetentzia honek aukera ematen du gertakariak ulertzeko,

aurreikuspuntuak egiteko .

Askotariko trebetasunak izatea eskatzen du, autonomia adibidez,

mundua interpretatzeko.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasleak ikasten ikas dezan , norberaren gaitasunen eta jakintzen

jabetza, kudeaketa eta kontrola izan behar du. Ikasleak pentsamendu

estrategikoa izan behar du, batik bat, bere burua ebaluatzeko.

Matematikarako gaitasuna

Zenbakiak, oinarrizko eragiketak , sinboloak ( zenbakiak adibidez) eta

adierazpen eta arrazoitze moduak erabiltzeko eta lortzeko trebetasuna

da. Eguneroko bizitzako egoera erreal edo simulatuetan erabiltzea

dakar, baita arrazoitze- prozezuak abiaraztea ere, arazoak konpontzeko

edo informazioa lortzeko.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

Gaitasun honen funtsa hizkuntzaren erabilera da, bai ahozkoan zein

idatzizkoa.

E.A.E-an bi hizkuntza ofizialak daude : Euskara eta Gaztelania eta

biztanle guztiek dute horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea

derrigorrezko eskolaldia amaitzean.

Informazioa tratatzekoeta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Informazioa bilatzean , lortzean, prozezatzean , komunikatzean eta

informazio hori jakitate bilakatzean datza konpetentzia hau.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Gaitasun honek aukera emango dio ikasleari zer gizarte – errealitate bizi

duen ulertzeko, lankidetza- jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta

herritartasun demokratikoa gizarte plural batean erabiltzeko.

Gizartea hobetzen laguntzeko konpromisoa hartzeko aukera emango

dio.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna

Kultura eta arte-adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko

eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna da hau.

Konpetentzia hau trebetasun multzo bat izatea eskatzen du.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Gaitasun hau izateko , ikasleak sormenez , konfiantzaz, arduraz

eta sen kritikoz Portu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu ekintzak

edo proiektu indibidualaz nahiz kolektiboak.

Etapako helburu orokorrak

Haur Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du.

Gaitasun horiek aukera eman behar diote haurrari:

a) Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein

diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan.

b) Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek

aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko

interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu

aktiboan eta apurka-apurka parte har

dezan.

c) Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere

buruarekiko konfiantza eta ekimena

gara ditzan.

d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren

irudi positiboa eta benetakoa

eratzeko.

e) Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-

harremanetarako oinarrizko arauak

barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba

dadin.

f) Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak

garatzeko.

g) Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketaidazketa ikasten

hasteko, eta mugimendua, keinuak eta

erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler

eta interpreta dezan.

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala

1.astea 1.jarduera: Baserria

Goizez zer dakigu baserriaz?

Goizez gaiari buruzko bitsak pasatu eta bideo bat ikusi

Goizez bitsak pasatu eta marrazki bat egin.

Goizez bitsak pasatu eta abesti bat ikasi

Goizez bitsak pasatu eta animalien soinua desberdintzeko jolasa eta esatea datorren asterako

baserri eta azokako argazkiak etxetik ekarri behar dituztela

2.astea 2.jarduera: azoka

Goizez Zer dakigu azokaz? eta ekarritako argazkiak partekatu

Goizez Azokari buruzko bitsak pasatu eta klasea apaindu

Goizez psikomotrizitate-musika ariketak erritmoak lantzeko Gurasoentzako oharra azokarako

Goizez Azokari buruzko ipuinak, bideoak, musika...

Goizez azokara Eta erositako fruituekin mazedonia egin

3.astea Lurra erein.

Goizez Zer dakigu lurra lantzeari buruz? Baratza bat egiteko pausuak erakutsi

Goizez baratza antolatu eta erein

Bi eguneko irteera baserrira Goizez bizipenak islatzeko mural bat egin eta antzerkia ikusi Kolore eta formei buruzko galderak.

3. JARDUERAK

3.1 .BASERRIA

3.1.1. ZER DAKIGU BASERRIAZ?

Gaitasuna: komunikazio gaitasuna

Edukiak: hiztegia, galderak, erantzunak

Aurreko ezagutzak: hitz egiten jakitea, oinarrizko hiztegia, baserriak ezagutzea.

Baliabideak: baserria eta euren elementuen marrazki zein argazkiak, gelaren paretetan

itsasteko.

Jardueraren deskribapena: aurre-. Jakin-minaz esploratzeko ariketa bat da. Baserriko

buruzko galderak egin zenbateraino dakiten jakiteko. Esaterako:

Zer da baserri bat? Hirietan baserririk ahal dago? Baserrian egon zaudetenak zer ikusi

zenuten bertan? Zer egin zenuten? ( ekintzak) zenbat aldiz joan zarete ( asko, gutxi) ?

zer animali bizi dira? Zer nolako lanak egiten dute baserrian?

Jarduera hau gelan, korruan eseriko dira; denbora ez dugu zehaztuko, erantzuten

dutenaren araberakoa.

3.1.2. Gaiari buruzko bitsak pasatu eta bideo bat ikusi

Baserriari buruzko bitsak pasatuko dira , hala nola, animaliei buruzkoak,

baserrian erabiltzen diren garraioei buruz, produktu eta fruituei buruz eta bizi direnei

buruzko irudiak.

Gaitasunak: kominikazio gaitasuna.

Edukiak: baserriko animaliak, garraioak, produktuak eta fruituak eta biztanleak.

Baliabideak: bitsak.

Baserriari buruzko bideo bat ikusiko da. 20 minutuko bideoa da, non bitsetan

agertzen den guztia ikusi ahal dute. Horrela hobeto barneratuko dituzte kontzeptuak.

3.1.3. bitsak pasatu eta marrazkia egin

Baserriari buruzko bitsak pasatuko dira , hala nola, animaliei buruzkoak,

baserrian erabiltzen diren garraioei buruz, produktu eta fruituei buruz eta bizi direnei

buruzko irudiak.

Gaitasunak: komunikazio gaitasuna.

Edukiak: baserriko animaliak, garraioak, produktuak eta fruituak eta biztanleak.

Baliabideak: bitsak

Baserriari buruzko marrazki bat egin Irakasleak bitsen marrazkiak emango

die eta haurrak aukeratutako marrazkia margotuko du.

Gaitasunak: komunikazio gaitasuna.

Edukiak: baserriko elementuak( animaliak, friutuak, garraioak eta baserritarrak)

Aurreko ezagutzak: marrazten jakin, animaliak, fruituak eta garraioak bereiztu

ondoren margotzeko, hiztegia jakitea.

Baliabideak: gaiari buruzko marrazkiak eta margoak.

3.1.4. Bitsak pasatu eta abesti bat ikasi

Baserriari buruzko bitsak pasatuko dira , hala nola, animaliei buruzkoak,

baserrian erabiltzen diren garraioei buruz, produktu eta fruituei buruz eta bizi direnei

buruzko irudiak.

Gaitasunak: kominikazio gaitasuna.

Edukiak: baserriko animaliak, garraioak, produktuak eta fruituak eta biztanleak.

Baliabideak: bitsak.

Abesti bat ikasi. “ Atzo joan nintzen azokara” abestia ikasiko dute. Zirkulu

batean jarrita irakasleak abestia abestuko die eta haurrak entzungo dute, abesten duen

bigarren aldia keinuak egingo ditu eta haurrek errepikatu behar dute eta hirugarren

aldia abestu eta gero irakasleak galderak egingo die abestiari buruz. Goizean zehar

abestia entzungo dute.

Gaitasunak : Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Edukiak:

Aurreko ezagutzak:

Baliabideak:

3.1.5. Bitsak pasatu eta animalien soinua desberdintzeko jolasa eta esatea

datorren asterako baserri eta azokako argazkiak etxetik ekarri behar dituztela. 3.3: BASERRIRA IRTEERA.

Gaitasunak:

1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzean zentzumenak erabiltzea, eta hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak gero eta hobeto identifikatzea.

Manipulazio- trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea.

Jolasaren bitartez ingurunea aztertzea: mugimen- eta zentzumenen jolasak, jolas sinbolikoak eta arauak dituztenak. Jolasa gozatzeko eta ingurukoekin harremana izateko bidetzat hartzea.

Ekintzaren plangintza sekuentziatua egitea eginkizunak gauzatzean, eta haien ondorioak egiaztatzea.

Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea.

2. Esperientzia eremukoak: INGURUAREN EZAGUERA.

Jolasa baliabide modura erabiltzea, ingurune fisikoa aztertzeko. Ingurunearen gaineko ekintzaren bidez, esanahiak eta ezagutza eraikitzea.

Animaliekiko eta landareekiko jakin- mina eta errespetua izatea eta haiek zaintzea; giza ekintzek animaliengan eta landareetan dituzten zenbait eragin aurreratzea, aire zabalean eta naturan jarduerak egiteko interesa, eta ingurunea babesteko eta zaintzeko jarrerak garatzea.

Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea

3. Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA.

Komunikazio- trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea ( hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz …)

Irudiak interpretatzea eta adierazpen grafikoko moduak bereizten hastea ( marrazkia, idatzizko hizkuntzak, murala,…)

Ohiko komunikazio- egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

Edukiak: animali motak, fruitu motak, animalietatik ateratako produktuak( esnea, gazta, txuletak,…), baserri baten ohiko bizitza ezagutu. Aurreko ezagutzak: hitz egiten jakitea, oinarrizko hiztegia, baserri bat zer den ezagutzea. Baliabideak: zikingarria izan daitekeen arroparekin joatea, eta aldatzeko arropa eramatea.klasean landutako argazki zein marrazkiak eramatea baserritarren azalpenei laguntzeko eta irudikatzeko. Irteera honetan oso garrantzitsua da landu nahi dena baserritarrekin ondo adoptatzea eta ezin dena egin eta moldatzea. Jardueraren deskribapena: baserriko irteera behaketa eta esperimentaziorako jarduera da. Bertako bizitza, natura, animaliak, eta barazki zein fruituak ezagutzeko aukera aproposa alegia. Bi egunetako jarduera da.

1. Baserria ezagutu: baserriaren eremu ezberdinetara eramango gaitu

baserritarrak eta bere ohiko lana eta erakutsiko digu. Ematen ari den azalpenari

laguntzeko, klasean landutako argazkiak eta marrazkiak aurkeztuko ditugu.

2. Baserrira heltzerakoan, goizean, haurrak logeletara joango dira eta motxilak

utziko dute. Hau egin eta gero, baserriko egongelara joango gara eta

baserritarrek baserriko bideo bat jarriko du umeek ingurugirora egokitzeko, non

baserriko animaliak, lurrak nola lantzen den ikusten …

3. Arratsaldean, baserritarrek lurra nola lantzen duten ikustera eramango dute.

Hemen ikusiko dute zer erabiltzen den lurra lantzeko, traktorea, …

4. Bigarren egunean, ostegunean, baserritarrak behietatik ateratako esnea, gazta

eta baserrian egindako ogia gosalduko dute.

5. Esperimentazioa: baserria ezagutu ondoren, baserritarrak bihurtuko gara, eta

talde bitan banatuko dugu. Talde bat baserritarrekin baratzera joango da eta

bertan aurrez prestatutako baratzean arituko dira landareak ondo aztertzen,

ukitzen, usaintzen, baserritarrei laguntzen, zuhaitz bat nola landatzen den

ikusten eta parte hartzen.

Beste taldea, berriz, baserri horretako beste pertsona batekin, bertako

animaliak ezagutzera joango dira. Txoko honetan, animalia ezagutuz gain,

behar dituzten zaintzak etab ezagutuko dituzte eta jaten ematen lagunduko die.

6. Bazkaltzeko eta ondo pasatzeko momentua: hemen haurrek denbora librea

izango dute baserritik askatasunez ibiltzeko.

7. Ondoren, ikusi dutenaz hitz egingo dugu: nolakoak ziren animaliak? Nolakoak

ziren landareak? Nola zaindu behar dira?

8. Eta azkenik dena jaso ondore, autobusa hartuko dugu Gasteizera itzultzeko.

Mazedonia egin

Gaitasunak:

1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA

PERTSONALA.

Norberaren ezaugarriak baliosten eta onartzen joatea, bai et anorberen

aukerak eta mugak ere. Norberaren gaitasunean eta aukeretan

konfiantza izatea, eskuragarri dituen eginkizunak eta ekintzak

gauzatzeko.

Manipulazio- trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu

baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea.

Beste hezkuntza- behar batzuk dituzten iksakideak errespetatzea eta

haiei laguntza ematea.

Antolakuntzari, konstantziari, arretari, ekimenari eta ahaleginari loturiko

ohiturak eta jarrerak garatzen hastea.

Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomogoan gauzatzea:

gorputzaren higienea, elikadura eta atsedena. Jardute horri loturiko

eremuak eta objetuak behar bezala erabiltzea.

Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko,

elkarlanean aritzea eta horretan laguntzea.

2. Esperientzia eremukoak: INGURUAREN EZAGUERA.

Ingurunean dauden objetuak eta materialak, haien funtzioak eta

eguneroko erabilerak aztertzea. Norberaren eta besteen objetuak

errespetatzea eta zaintzea.

Objetuen eta materiaren zenbait bereizitasun bereiztea: kolorea, itxura,

funtzioa,… Objetuen arteko antzekotasunak eta aldeak hautematea.

Ezaugarriak ( tamaina, kolorea,…)eta ezaugarrien mailak ( gutxi, asko,

txikia, ertaina, handia,…) identifikatzea.

Zenbait eginkizunek eta ziklok duten iraupena kalkulatzea denbora-

unitatetan ( eguna, astea, urtaorak, urteak,…), eta eguneroko jarduerak

denboran kokatzea ( eguna, gaua, goiza,astea,…).

3. Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA

ADIERAZPENA.

Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazio-

asmoak ulertzea.

Ohiko komunikazio egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan

entzutea.

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, komunikatzeko, informatzeko eta

gozatzeko bide gisa.

Edukiak: mazedoniaren osagaiak ezagutu,

Aurreko ezagutzak: oinarrizko hiztegia menperatu behar dute eta besteekin

komunikatzeko behar dituen ezagutzak izan behar dituzte. Horretaz gain, aurreko

egunetan landutakoa freskoa izan behar dute.

Baliabideak: alde batetik, sukaldean ibiltzeko amantala behar dute arropa ez

zikintzeko. Bestetik, klasean landutako argazkiak behar dute mazedonia nola egin

jakiteko. Eta noski, frutak eta ontziak behar dituzte mazedonia egin ahal izateko.

Jardueraren deskribapena:

1. Hasierako azalpena: ikasgelan sartzean borobilean jarriko dira eta gaur zer eta

nola egingo den azalduko da,ondoren, bosnaka zer eta nola egingo duten

erabakiko dute.

2. Esperimentazioa: behin dena adostu denean, bakoitzak bere eginbeharretara

joango da eta esperimentazioarekin hasiko dira, hau da, mazedonia egiten.

3. Egindakoa probatu: behi mazedonia egin denean, nola ez, guztion artean jango

da.

4. Erabilitakoa jaso: jan ondoren ikasgela guztion artean txukunduko da eta

erabilitak materiala jasoko da.

5. Egin dugunaz hitz egin: amaitutakoan, berriro ere, borobileak jarriko dira eta zer

ikasiko den, gustura ibili diren,…hitz egingo dugu.

BARATZA ANTOLATU ETA EREIN

Gaitasunak:

1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA

PERTSONALA

Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero

eta modu autonomoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-

gaitasuna areagotzeko.

Errezpetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere

jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun

edo nagusitasun jarrerarik ez izatea.

Eginkizun errazak eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea,

aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzea daraman jarrera adieraztea, eta

besteengan beharrezko lankidetza bilatzea.

2. esperientzia eremukoak: INGURUAREN EZAGUERA

Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboak aztertzea eta esploratzea,

eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide

diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaitekosegurtasunez eta

autonomiaz moldatzeko.

Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta

ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune

naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua

garatzeko.

3.Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA.

Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea eta askotariko hizkuntza

testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea,

komunikazio- asmoak egoki interpretatzeko.

Edukiak: barazki ezberdinak, udaberriko barazkien aukeraketa, lurraren egoera,

ongarriak, ureztatzea, baratzaren kokapena, tresna ( aitzurra), baratzeko intsektu

bizidunak ( bareak, barrazkiloak, zizareak,…), baratzeko landareen gaizotasunari aurre

egiteko produktu kimikoen ezagupena.

Aurre- ezagutzak: barazki ezberdinak identifikatu, barazkien garapena( haziak) ,

lurraren ezagupena, ura eta ongarrien beharra identifikatzea.

Baliabideak: jantzi eta oineko egokiak baratzean lan egiteko, lurra ereiteko tresnaria (

adina kontuan hartuta, irakaslearen esku), ureztatzeko tresnaria , haziak,…

Jardueraren deskribapena: baratza ereitearen lana esperimentaziorako jarduera da.

Aurreko egunetan baserriko irteera, landutako fitxa eta liburuen bidez ikastolan gelan

denen artean adostuta egongo da baratzaren antolaketa eta haur bakoitzak baratzean

izango duen egitekoa. Kontuan hartu behar da lurra baserritarrak prestatuko duela eta

haziak azokarako irteera erosiko dituztela, beraz, materiala eta prestakuntza aurrez

egingo dira. Goizez ekingo zaio baratzaren antolakuntzari. Goizaren antolakuntza

denboran kontuan hartua:

GELAN:

1. Aukeratutako barazkien hazien erakusketa eta identifikazioa. Kontuan hartuta

baratzea udaberrian ereingo dela, letxuga, …

2. Erabiliko diren tresnen erakusketa: aitzurra eta ura botatzeko ontzia eta beraien

erabilpena eta arriskuaz hitz egin.

3. Taldeak osatuko dira barazkien arabera.

4. Talde bakoitzak lepoko bat eramango du beraiei tokatu zaien barazkia

identifikatzeko.

5. Barazkien ordena eta kokapena errepasatu.

6. Baratzeko arauak denen artean aipatu eta gogorarazi.

BARATZA BERTAN

1. Lurra esperimentazioa era librean, lehorra, bustia, bertako xomorroak, etab

ezagutu.

2. Talde bakoitzak, gelan antolatutakobaratzaren egitura paperean izango du.

Baratzaren aurrean daudenean, irakaslearen laguntzaz, taldeek identifikatu

beharko dute beraiei tokatzen zaien lur saila.

3. Landaketa burutuko da, beti ere irakasleak erabiliko du aitzurra, kontuan

hartuta haurren duten adina eta arriskia mina hartzeko.

4. Ureztapena, talde bakoitzak bere barazkiak, taldekide guztiek parte hartuko

lukete.

5. Baratzaren ondoan eseri eta hamaiketakoa bat eginez, bakoitzak nolam pasa

duen kontatuko du, ze barazki gustatzen zaion,…

MURALA:

Gaitasunak:

1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA

PERTSONALA.

o jolasa eta mugimendua. Oinarrizko manipulazio trebetasunak

eskuratzen hastea.

o Jasrduera eta egunerokotasuna. Ikaskideak errespetatzen eta laguntzen

ikastea elkarlanean arituz, muralaren margotzeko espazioak

errespetatuz eta besteei lagunduz.

2. Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIO ETA

ADIERAZPENA.

Zentzumenak aztertzea eta plastikako ekoizpenarako beriarazkoak ez diren

materialak eta tresnak erabiltzea. Materiala eta tresna horien ezaugarri batzuk

aurkitzea.

Plastika adierazpenarekiko interesa sustatu eta norberaren eta besteen

ekoizpenekiko errespetua landu.

Oinarrizko trebetasunak eta teknikak erabiltzen hastea. Manipulazio trebetasun

finak koordinatzen eta kontrolatzen hastea. Materiak eta tokiak zaintzen parte

hartzea.

Edukiak: plastika adierazpenarekin esperimentatu, materialak ezagutu, trebetasun

manipulatiboak lortu, kooperazioa landu

Aurreko ezagutzak: margotzen jakin, umeen artean espazioa errepetatzen jakin,

taldeka lan egiten jakin.

Baliabideak: murala egiteko paper handi bat, eskuekin margotzeko pintura.

Jardueraren deskribapena: aurreko ariketen bidez ikasitakoa eta haien emozioak

eta sentimenduak islatzeko marrazki handi bat egingo da eskuen bidez. Marrazki

honen helburua esperimentazioan oinarritzen da; umeek bizi izan nahi dutena nahi

duten moduan islatzeko aukera da.

Horretarako, lehendabizi borobilean eserita aurretik ikasitakoa eta ikusitakoa

gogoratuko dugu guztion artean. Ondoren, amantala jarriko dute arropa ez

zikintzeko. Irakasleak, materiala haien eskuz utziko du askatasunez muralean nahi

dutena egiteko.

3.METODOLOGIA

Oinarri metodologikoak

Metodologia hezkuntzako asmoak betetzeko funtsezko curriculum-

elementuetako bat da, alegia, hezkuntza-jardueraren berri ematen duen eta jarduera

hori zehazten duen erabaki multzoa.

Haurrek adin horietan nolakoak diren eta nola ikasten duten erakusten duen

gaur egungo ezagutzaren oinarria abiapuntu hartuta, esku-hartze pedagogikoak

honako printzipio metodologiko hauek izan beharko ditu erreferentetzat:

1.– Aniztasunaren trataera.

Haur eskolara joaten direnerako umeek jadanik badituzte bizipen pertsonalak,

eta hauek beti ezberdinak izaten dira.

Umeen taldeetan izaten den heterogenotasuna errespetatzen du, eta gainera

aberastasun – iturri bezala hartzen du elementu hori.

Heterogenotasunaren trataera integratzaile batek bi gauza eskatzen ditu: alde

batetik anistazuna errespetatu eta bultzatzea eta , bestetik ezberdintzasun hori

haurrengan zenbait gaitasun eta trebetasun garatzeko erabiltzea.

Bere nortasuna eta jatorria dela eta, besteengandik ezberdina izaten da ume

bakoitza. Curriculum honetan ezberdintasun horiek hezkuntza behar gisa hartzen dira,

eta ikuspuntu integratzaile batetik erantzuten zaie. Hezkuntza beharrak behar relatibo

eta iragankor gisa ulertu behar dira, eta horiei erantzungo dien estrategiazko eta

baliabidezko testuinguruak haurren gaitasunen garapenik handiena erraztearekin

batera, ezberdintasunei aurre egitea ahalbidetu behar du. Ezberdintasun hauek

soziokulturalak, sexualak eta psikologikoak izan daitezke.

Afektibitatea

Maitasunaren beharra janaria edo babesaren beharra bezain oinarrizkoa da.

Haur txikiek pertsona heldu batzurekin harremana iraunkorra izateko beharra dute, hau

da, zaintzen dituzten, babesa ematen dieten eta jolasten laguntzen dieten pertsonekin.

Harreman hauek ongizate, konfidantza eta segurtasunezko sentimenduak sortarazten

dituzte.

Guraso eta hezitzaileek erne egon behar dute behar ezberdinak asetzeko

uneak noiz datozen antzemateko. Segurtasuna emango duen giro afektiboa sortu

behar dute.

Pertsona heldu baten segurtasuna eta onespena behar dituzte , elkartrukaketa

afektiborako prest dagoen heldu batena alegia. Elkarrekintza hauetan hezitzaileak

haurraren konfiantza sentimenduak bulaza ditzake , bai eskolaren inguruarekiko , eta

bai beren buruarekiko ere.

Sozializazioa

Haurrak etengabe ibiltzen dira estimulu sozialen bila, piskanaka piskanaka

beren eta besteen arteko ezberdintasuna aurkitzen dute, eta pertsona hurbilak

ezezagunengandik bereizten hasten dira. Haurrek bere harreman sozialak nahiz

inguruaren ezaguera zabaldu nahi dute.

Haur hezkuntzan giro goxo eta lasai batek , hau da, elkarrenganako

errespetuan, gatazkak gainditzen ikasteko borondatean , eta, eguneroko elkarbizitzan

sorteen diren ihardueretan partehartzean oinarrituriko giroak , haurren jokabidea

arautzen eta autonomia gehiago lortzen lagunduko du.

Haurrek elkartrukaketa eta komunikaziozko esperientziak bizi dituzte, baina

elkarrekintza hauetan gatazkak ere maiz gertatzen dira ( haurrek gauza bera nahi

dutenean , adibidez) .

Elkartrukaketak gatazka sozio – kognitiboa sortzen duenean , taldeak garapen

soziala eta kognitiboa estimulatzen ditu.

Globalizazioa

Hezkuntza etapa honen ezaugarririk nabarmenetako bat haurrak ere global edo

oso batean adierazten , erlazionatzen eta ikasten dutela da.

Izaera global hau, halaber, ikaskuntza esanguruatsuari lotuta dago, zeren hain

zuzen ere ikaskuntza mota honetan ez da soilik esperientziak eta ezagupenak pilatzen.

Haurrek esanguratsuki ikasi ahal izateko Haur Eskolak ume bakoitzarentzat

esanahirik izando duten esperientziak eta iharduerak bultzatu beharko ditu, hau da,

beren interesekin loturik duten eta aktiboki partehartzera gonbidatuko dituzten

esperientzi eta iharduerak.

Globalizazioa ez da ulertzen teknika didaktiko bat bezala, irakaskuntza-

prozesuaren aurrean jarrera bat bezala baizik. Globalizazioak arrazoi psikologikoak

aduzca oinarri , eta arrazoi psikologiko hauek umearen ezagutzaren , motrizitatearen

eta afektibitatearen egiturarekin zerikusia dute.

Helburuak

Gure proiektuaren azken xedea esperimentazioa da. Horretarako, azoka, baserriko eta

lurra lantzeko kontzeptuak landu ditugu eta ondoren hauek praktikara eraman dugu. Helburu

nagusiena hau delarik, klaseak landutako kontzeptu guztiak umeek praktikan ikustea bilatu

dugu, bestela, kontzeptuak haiek haien buruetan egindako irudi batean besterik ez geldituko

dira. Oso garrantzitsua da umeak klasean ikasi duena errealitatean ikustea, eta berarentzat

berriak diren esperimentuak eta ikerketak burutzea.

Jarraian aurkezten dira oinarrizko helburu batzuk, ikasle guztiak bete ahal izatekoak,

eta beste batzuk zabaltzekoak edo sakontzekoak.

Helburu orokorrak

1-Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial

osoa eta orekatua lortzea da, eta gure proiektuan zehar helburu hau garatzen ere izango da

oinarria. Burututako jardueren bitartez helburu honekin planteatutako gaitasun fisikoak garatzea

lortu ahal izango dugu, eta baita sozial eta afektiboak ere, gehienetan jarduerak ez dituztelako

banaka egiten, baizik eta binaka edo talde txikietan.

2.Mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren

adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta

ikasleen ingurunearen ezugarri fisiko eta sozialen aurkikuntza, beste helburu garrantzitsu

bat da. Helburu hau lortzeko, umeekin klasean soilik ekintzak egin beharrean, azokara eta

baserrira irteerak egiten ditugu, modu honetan, espazio-denborazko egitura modu zabal batean

garatuko dugu azaldutako helburuak lortzen ditugun bitartean.

3.Haurrak bere buruaren irudi positiboa eta orekatua eraiki dezan eta gero eta autonomia

pertsonal handiagoa izan dezan bideratuko dira gure unitate didaktikoan zehar egindako

jarduera eta ariketak. Izan ere, umearen autonomia garatzeko, lehendabizi haren

autokonfidantza eta autoestimua garatu beharko dugu, beraz, umeari hainbat galderak egiten

zaizkie, haiek ere arduratsuak sentitzeko eta haien iritzia kontuan hartzen dela proiektua

aurrera eramateko orduan konturatzeko.

4.Familiarekin lankidetzan, haurren garapen osoa sustatu. Hau ezinbestekoa da haurrak

ikusteko haren familia eta eskolaren arteko harremana ona dela, eta haren konfidantza

irakaslearengan handiagotzeko. Bere gurasoak eskolarekin parte hartzen badute erosoago

egingo dute jarduera edo ariketa. Hau haintzat harturik, umeek ohar batzuk idatziko dizkiete

azokara eta baserrira irteera egingo dutela jakinarazteko, eta bestetik, etxetik argazkiak

eskatzen zaienean, gurasoen laguntzarekin egiteko esaten zaie. Horrela, haurrak ikusiko du

proiektu hau aurrera ateratzeko irakaslearen laguntzaz aparte, gurasoena ere duela, bere

motibazioa eta proiektuarekiko segurtasuna handituz.

5.Desberdintasunak prebenitzeko eta orekatzeko hezkuntza sustatu, bereziki gizartean

edo pertsonalki egoerarik ahulenean daudenei arreta emanez eta ekitea bilatzen saiatuz.

Beraz, zailtasunak dituzten haurrei arreta gehiago prestatuko diegu besteen erritmoa jarraitu

ahal izateko, eta inoiz ezin diegu errieta bota atzeratuak joateagatik edo ekintzaren bat burutu

ezin izateagatik. Beti animatuko ditugu balorazio postiboak eginez eta haien artean dauden

desberdintasunak ahalik eta txikienak bihurtzeko, ekintzan zailtasun maila neurtuz.

6.Hezkuntza-jardueraren hasieratik, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza

ofizialetako elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sustatu eta bultzatu. Gure proiektua

euskeraz garatuko dugu, baina bitsak pasatzerako orduan informazioa erderaz, euskeraz eta

ingelesez egongo da.

Gure proiektuan landutako gaitasunak lortzeko helburuak

1.Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta

desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. Helburu hau lortzeko gehienbat psikomotrizitate

klasean egindako ariketak erabili ditugu, bertan lantzen dugulako gorputza eta mugimendua.

2.Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita

horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu

aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan. Horretarako, azokara edo baserrira joan baino

lehen klasean landutako ariketetan umearen partehartze aktiboa sustatzen joan gara, gerorako,

azokan edo baserrian daudenean, modu aktibo batean ariketak burutzeko. Gainera, klasean

emandako informazioak kontzeptuak ezagutzeko interesa sortuko die eta modu honetan haien

motibazioa irteerak egiteko handituz joango da.

3.Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko

konfiantza eta ekimena gara ditzan. Jarduerak burutzerako orduan, baita ariketetan ere,

umeei galderak egingo zaizkie eta haiei askeki jarduera edo ariketak garatzeko modua

aukeratzea utziko zaie noizbehinka, haien autokonfidantza sustatzeko asmoz, honekin batera

autokontzeptua eta autoestimua baitatoz.

4.Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta

benetakoa eratzeko, klaseetan irakasleak emandako balorazioa positiboa izango da, inoiz ez

balorazio negatiborik. Umeek zerbait gaizki lantzen badute, modu egokia azalduko zaio, baina

ez zaio esango berak egindakoa gaizki dagoenik, beti ere, haien esfortsua baloratuz eta haien

iniziatibak kontuan hartuz.

5.Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako

oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin,

pentsamendu dibergentea sustatuko dugu, haien irudimena eta pentsamendu librea garatuz,

ariketetan sortutako zailtasunak eta oztopoak gainditu ahal izateko.

6.Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko,

proiektuan zehar pasatutako bitsetan informazioa erderaz, euskeraz eta ingelesez egongo da.

7.Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta

mugimenduak, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta

interpreta dezan. Helburu hau proiektu osoan zehar lantzen da, aurrezagutzak lantzerako

orduan, bitsak pasatzerakoan, psikomotrizitateko erritmoa lantzeko klaseetan...

Helburu didaktikoak

● Gaitasunak garatzen laguntzen dute:

○ Kognitiboak: bitsen bitartez ikasitako kontzeptuak sailkatzea, identifikatzea,

analizatzea, ulertzea...

○ Prozedurazkoak: ikusitako kontzeptuak eta informazioa erlazionatzea,

aplikatzea, laburtzea, antolatzea...

○ Jarrerazkoak: umeek egindakoa eta haien esfortsua haiek ere baloratzea,

haien artean ariketak egiterako orduan laguntzea, errespetua izatea, ariketa eta

jardueretaz gozatzea...

● Hiru eduki moteei egiten die erreferentzia:

○ Umearen autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko ariketa eta jarduerak

egingo dira, umearen autokontzeptu eta autoestimua landuz, eta beti ere bere

autokonfidantza lortzea oinarri delarik. Umeak ardura batzuk izango dituzte

proiektuan zehar (esaterako, oharrak haiek idaztziko dituzte irakasleak idatzi

beharrean) bera bakarrik lantzekoak baina hasieran laguntzarekin landuko

dituenak. Pixkanaka laguntza hori gero eta eskasagoa izango da haren

autonomia garatzen den heinean.

○ Umeek ingurunearen ezaguera garatuko dute. Ingurune fisikoa, naturala eta

soziala modu aktiboan aztertu eta esploratuko dituzte, eta ingurune horiek

ezagutzeko interesa erakusteko aurretiko kontzeptuak eta ezaguerak azalduko

zaizkie. Horrela haien arreta eta motibazioa ingurunearen ezagutzearekiko

handiagoa izango da. Honekin batera, naturako animaliak, landareak,

elementuak eta fenomenoak aztertuko dituzte, eta haiei buruzko saiakuntzak

egin eta hitz egingo dituzte, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko

eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.

○ Hizkuntzak, komunikazioa eta adierazpena landuko da, hizkuntza guztiez

pixkanaka jabetzeko eta haien ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz,

komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresana gisa erabiltzeko.

Komunikazioaren aldeko jarrera erakutsiko da, bai hizkuntza ofizialean baita

atzerriko hizkuntzetan ere, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere

ezagutzeko. Bide batez, gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzeko

saiakuntzak egingo dira, haiekiko interesa erakusteko eta erabiltzeko.