15
NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA ERABILTZAILEAREN GIDA

NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA

ERABILTZAILEAREN GIDA

Page 2: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

FITXA TEKNIKOA

Natur Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenak gogoak agintzen dion eran erabil dezan. Gunean datorren informazioa HTML orrietan eskaintzen da. Orrien abiadura indartu eta are erakargarriago bihurtzeko, Java Script programazioarekin aberastu da gunea.

Orri horietan ematen den informazioa zabaldu eta informazioa edonoren esku gera dadin, HTML orri horiez gain FTP zerbitzari bat sortu da informazio gehigarria handik jaisteko. Horrenbestez, erraztu eta azkartu egin da informazioa jaisteko sistema. Aplikazio hori egoki erabiltzeko, ordenagailuak gutxieneko ezaugarri hauek behar ditu: Softwarea eta hardwarea: - Prozesadorea: Pentium 133 Mhz

- 64 Mb-eko RAM memoria - 800X600 pixel eta milaka koloreko monitorea - Soinu-txartela - Sistema eragilea: Windows 95/ 98/ NT/ 2000/ XP/ Mac/ Linux Nabigatzaileak:

- Mozilla 1.0 - Netscape 4.1 - Internet Explorer 5.0

Ordenagailuan web-nabigatzaile bat (Internet Explorer, Mozilla, Netscape...) behar da, eta Flash Player-a instalatuta. Webgunean jarduteko, nahikoa da web-helbide honetan sartzea. Webguneaz erabat ongi baliatzeko, nahitaez eman behar da izena sarrera-orrian. http://www.ostadar.net/natur Web-orrian, sarrerako datuak oker sartu baldin badira, horiek zuzentzeko hainbat aukera ematen du webguneak: izena emateko edota orrira joan eta pasahitza gogoratzeko aukera eta, bidenabar, webguneaz baliatzeko bidea errazten du.

Page 3: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

EZAUGARRIAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, OSTADAR II PROIEKTUrako eta 12-14 ziklorako, Natur Zientziak arloari dagokion IRAKASLEAREN GIDA DIDAKTIKOA digitalizatu eta INTERNETen argitaratu dugu proiektu honetan. Hor, NATUR ZIENTZIAK arloari dagokion garapen kurrikular integrala aurkezten da, bigarren eta hirugarren zehaztapen mailetan gauzatua. Jakina, arlo bakoitzak berezitasun eta ezaugarri bere-bereak dituenez gero, arlo bakoitza bere horretan bakarrik tratatzeko esparru zabala eskaintzen da. Hemen aurkezten den proiektua eskola-gaiak sortzeko bideratu den proiektu orokorraren osagarria da; horrek, gainerako arloekin batera, Euskal Curriculumaren ikuspegi osoa lantzen laguntzen du. Paperezko euskarriak ematen ez duen aukera eskaintzen die Gidak irakasleei eta

materiala sortzen ari direnei:

o Irakasleei Nahi edo behar den informazioa erraz eta berehala aurkitzeko aukera

eskaintzen die. Bilaketa-sistema aurreratua gehitu zaio, eta, hori dela eta, eskaintzen den informazioari buruz nahi beste bilaketa egin daiteke aldi berean.

Ikasmateriala prestatu duten egileek proposatutako curriculumaz (OSTADAR) jabetzeko, hau da, ikastetxeko erabakietara erraz egokitzeko aukera eskaintzen da. Alegia, nahi den guztia kopiatu eta kopiatutakoa testu-prozesadorean itsasteko aukera ematen du bitarteko horrek, baita hori egin eta gero helburuak eraldatzeko, berriak txertatzeko eta beste zernahi gauzatarako ere.

o Egileei

Gida eguneratzen eta osatzen joateko aukera eskaintzen die.

Page 4: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

GIDAREN GARRANTZIA Irakaslearen prestakuntzarako eta erabakiak adosteko bitartekoa da Gida didaktikoa. Gidarik gabe ikasmateriala trakeski erabiltzeko arriskua dago. Gure ikuspuntutik, proposatzen den edozein curriculumek bi ezaugarri eduki behar

ditu:

a) Kalitate onekoa izan behar du. Oinarri teoriko sendoetan errotua egon behar du. Guk proposatzen dugun curriculumaren oinarri teorikoak eta haietatik eratortzen diren aspektuak azaltzen dizkiogu irakasleari 2. zehaztapen-mailan, hau da:

Hizkuntza lantzeko hautatu den ikuspegia Arloaren didaktikaren helburua Helburu hori lortzeko ikasleek garatu behar dituzten gaitasun nagusien

definizioa (arloko konstanteak) Gaitasun horietako bakoitzean biltzen diren edo dauden azpigaitasunak Edukien sekuentziaziorako irizpideak Helburu didaktikoak Ebaluazioa (erreferenteak, tresnak, kalifikazioa bideratzeko gomendioak)

b) Erabilerraza. Gelan egin behar den lanerako funtzionala izan behar du.

Horregatik, 3. zehaztapen-mailari dagokionez, unitate didaktiko bakoitzaren deskribapen zehatza eskaintzen da:

Ikasketaren objektu den testu motaren ezaugarriak eta lan haren justifikazio didaktikoa.

Bi zailtasun-maila dituen helburu didaktikoen formulazioa (estandarra eta oinarrizkoa).

Helburuen eta edukien arteko erlazioa. Metodologia. Jarduera bakoitzaren deskribapen zehatza. Hau da:

o Zer asmorekin proposatu den o Zer helburu lortzeko bideratu den o Behar-beharrezkoa den informazio osagarria o Jardueraren soluzioa.

Ebaluazioa o Ebaluaziorako jardueren proposamena, azterketa-ereduak,

jarduera osagarriak eta kalifikaziorako gomendioak

Page 5: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

HARPIDETZA Atal honetan, erabiltzaileak webgunean harpidetu daitezke. Alde batetik, datu pertsonalak bete behar dira, eta, bestetik, webgunean sartzeko beharrezkoa da erabiltzailearen izena. Hori guztia egin ondoren, aplikazioak pasahitza sortuko du eta erabiltzaileari helbide elektronikora bidaliko dio. Horrez gain, Ostadar proiektuko beste arloetako webguneetan harpidetzeko aukera eskaintzen da.

Page 6: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

PASAHITZA GOGORATU Erabiltzaileren bati pasahitza ahazten bazaio, bada... beste pasahitz bat eskuratzeko aukera jarri da. Horretarako, berriro, erabiltzailearen izena adierazi eta posta elektronikoko helbidea bete behar da, eta, beste gabe, sortuko den pasahitza posta elektronikoz jasoko da.

Page 7: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

DATUAK ALDATU Atal honetan, erabiltzaileak datu pertsonalak, pasahitza eta Ostadar proiektuko beste webguneen harpidetza aldatzeko aukera ematen da.

Page 8: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

EDUKIA Proiektu honetan, DBHko Natur Zientziak arloko lehen zikloko gida didaktikoak eskaintzen dira, hau da, zikloko bi mailak eta maila bakoitzeko bost unitate didaktikoak.

Aurkibidea

1. zikloa

2. zehaztapen-maila

Sarrera

Helburuak

Edukiak

Metodologia

Ebaluazioa

3. zehaztapen-maila

1. maila

1. unitatea: Izarrei begira

2. unitatea: Airea eta ura, gure altxorrak

Page 9: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

3. unitatea: Harrien paradisua

4. unitatea: Bizidunen labirintoa

5. unitatea: Hau bai makina!

2. maila

1. unitatea: Azter dezagun materia

2. unitatea: Materian gertatzen diren aldaketa fisikoak

3. unitatea: Energia eta aldaketak

4. unitatea: Erliebean gertatzen diren aldaketak

5. unitatea: Bizidunetan eta ekosistemetan gertatzen

diren aldaketak

2. zikloa 3. maila

2. zehaztapen-maila

Sarrera

Helburuak

Edukiak

Metodologia

Ebaluazioa

3. zehaztapen-maila

1. unitatea: Nola daude osatuak gauzak?

2. unitatea: Nola eraldatzen dira substantziak?

3. unitatea: Nola funtzionatzen du korronte elektrikoak?

4. unitatea: Nola daude eginda izaki bizidunak?

5. unitatea: Nola funtzionatzen du gure gorputzak?

Page 10: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

4. maila – FISIKA KIMIKA

2. zehaztapen-maila

Sarrera

Helburuak

Edukiak

Metodologia

Ebaluazioa

3. zehaztapen-maila

1. unitatea: Nola higitzen dira gorputzak?

2. unitatea: Zein da higiduraren kausa?

3. unitatea: Energia eta aldaketak?

4. unitatea: Nola kontrolatu erreakzio kimikoak?

4. maila – BIOLOGIA GEOLOGIA

2. zehaztapen-maila

Sarrera

Helburuak

Edukiak

Metodologia

Ebaluazioa

3. zehaztapen-maila

1. unitatea: Nola funtzionatzen dute ekosistemek?

2. unitatea: Bizidunok eboluzionatzen al dugu?

3. unitatea: Nola funtzionatzen du gure Lurrak?

Page 11: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

Unitate bakoitzaren barruan:

Aurkibidea

Sarrera

Helburu didaktikoak

Jarduerak

Ebaluazioa

Kontrola

Page 12: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

JARDUEREN KUDEAKETA Unitate didaktiko bakoitzean dagoen “Jarduerak” atalean, jarduera-sekuentzia kudeatu eta hainbat bilaketa egin daiteke.

Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten du. Jarduera bakoitza lauki baten bidez irudikatzen da sekuentzian. Eskuineko botoien gainean kurtsorea jarriz mugitzen da sekuentzia.

Page 13: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

Era berean, kurtsorea jarduera baten gainean jartzen bada, ikaslearen liburuan delako jarduerari dagokion orrialdearen irudia agertuko da sekuentziaren ezkerreko aldean. Jardueran sakatzen bada, aldiz, pantailaren beheko aldean jarduera horri dagokion deskribapen-fitxa agertuko da.

Page 14: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

Jarduera bakoitzaren deskribapen-fitxan hainbat datu eskaintzen da: Helburu didaktikoak (oinarrizkoak eta estandarrak) Arloko konstanteak Jarduera mota Kudeaketa mota Jarduerari buruzko iradokizunak

Helburu didaktikoak eta arloko konstanteak zenbakien bitartez kodifikatuta ageri dira. Kodifikazio horren azalpena unitate didaktikoko edukietan badator ere, bada, pantaila honetatik irten gabe, zenbaki edo hizki horien gainean sakatuz, ikusteko aukera.

Page 15: NATUR ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN …ostadar.net/fitxategiak/0002-erabiltzailearen_gida.pdf · Jarduera-sekuentziak unitate didaktikoa osatzen duen jarduera-zerrenda adierazten

BILAKETA Atal honetan ere badago bilaketa-sistema bat. Helburu didaktiko estandarren edo

oinarrizkoen, jarduera moten, arloko konstanteen edo kudeaketaren arabera egin daitezke bilaketak. Horietako elementu bat aukeratu eta “bilaketa egin” botoia sakatuz, sekuentziako jardueretan bilaketa egiten da. Jarduera horietako batek eskatutako baldintza betetzen badu, horren laukia kolorez aldatuko da eta dagokion deskribapen-fitxa agertuko da. Helburu didaktikoen eta jarduera moten konbinazioak egin daitezke bilaketetan; hala, helburu didaktiko bat gehi jarduera mota bat erabil dezakegu baldintza gisa bilaketa horietan.

Bilaketa horren emaitza pantailaren beheko aldean agertuko da. Alde batetik, bilaketaren emaitzaren jarduera kopurua adierazten da, eta bestetik,

alboan, horietatik ikusgai daudenak. Pantaila bakoitzeko bost jarduera erakutsiko dira, eta gida didaktiko gehiago ikusteko, “hurrengo orria” delakoa sakatu behar da.

Sekuentzia osoko deskribapen-fitxa guztiak ikusten dira “Denak aukeratu” botoia sakatuz.