15
UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA

Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Urola Kostako Mankomunitateak barne eta kanpo komunikaziorako duen estrategia sendotzeko komunikaziorako aholkularitza teknikoaren zerbitzua eskainiko du MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, beti ere, prentsa bulegoarekin batera elkarlanean, ekimen komunikatibo osatuagoa lortu ahal izateko.

Citation preview

Page 1: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA

Page 2: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIASARRERA

UKM estrategia

Mundu Mira Kooperatibatik, Urola Kostako Mankomunitateari egindako proposamena da hau. Abiapuntua, kanpotik ikusten denetik, baina baita, gure eragileek zuzenean eta zeharka mankomunitatearekin egin izan duen lanean oinarritzen da.

ZERTARAKO MANKOMUNITATEA?

Urola Kostako mankomunitateak eta, oro har, gainerako guztiek ere, birplanteamendu bat behar dute. Zertarako sortu ziren, baina zertarako nahi ditugun ebatzi beharko litzateke. Ze zerbitzu partekatu nahi dituzten herriek: enplegua hor dago, baina... turismo eta euskara zerbitzuak ere partekatu behar al dituzte? Baliabideen errentagarritasuna bilatu beharko da: hondakinen apustuari heltzeko eta enplegu plan serio eta bideragarri bat izateko. Horretan guztian, herrien ekarpen ekonomikoa berraztertu beharko da (nola dauden jakinik) eta mankomunitateak bere egiteko eta funtzioak zehaztu beharko ditu, dituen eta izango dituen baliabideak, bere helburuetara zehazteko.

Mankomunitatearen figurak ere behar du komunikazioa baina. Herritarren % handi batek ez daki ze funtzio betetzen duten mankomunitateek. Zarauzko udalak, herritarren zergetatik, milioi bat euro jartzen baditu, mankomunitateari agerpen publiko sendoago bat izatea dagokio, eta udalen aurretik joango ez bada ere, haien sostengu lana egitea hainbat esparrutan, eta babes gisara jokatu beharko luke, ondorioz, haiekin komunean politikak bideratuz eta elkar-eragile bihurtuz.

1

Page 3: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIASARRERA

UKM estrategia

HONDAKINEN KUDEAKETA

Zalantzarik gabe, hondakinen kudeaketa da mankomunitateek, eta baita Urola Kostako mankomunitateak ere, esku artean duten patata beroa. Hemen, mankomunitateak, iniziatiba eraman behar du hainbat aspektutan: hondakinen gaiaren lidergo morala, erreferentzia izatearen ardura udalei arinduta (Urola Kostako udalak nola dauden kontuan hartuta). Sentsibilitate eta prebentzio kanpainetako ardura berea da. Eta, horretaz gainera, soluzio praktikoak irudikatu behar ditu (komertzioetako organikoa jaso...) AABz gainera.

Nolabait esan, egun gauden AAB bai ala ez eskematik atera, eta hondakinen eztabaida epe luzeagoko beste parametro batzuetan kokatu behar du, bide orri eta irtenbide integral bat irudikatuz. Bisio baten falta ere badago ondorioz. Orain arte ikuspegi orokorrik gabe, bide orririk gabe, partxeatzen aritu denaren sentipena du herritarrak: orain erabaki bat, gero beste bat, baina herritarrak ez du norabide jakin batean, bide orri zehatz batean lanean ari denaren sentipenik.

Oposizioa ere indartsua izaten ari da, baina horregatik, bide orria izatea are garrantzitsuagoa da. Norantz joan nahi du mankomunitateak? Herritarrak horren jakitun izan behar du, gardentasunagatik, baina mankomunitateak ere Zero Zaborrerantza, bere inplikazioa eta jokaera aktiboa eskatuko duelako.

Horretarako, hurrengo 5 urterako bide orri definituago bat erakutsi behar die mankomunitateak. Eta hori diseinatu, komunikatu eta saldu behar egin behar da. Baina ez komunikazio aldetik bakarrik (prentsaurreko, prentsa ohar, web orri, triptiko…) : hori Xabierrek egin dezake eta egiten du. Gidaritza, ikuspuntu eta oinarri politiko bat behar du, ikuspegi ekologiko, ekonomiko, eta berriz diot, politikoak ere kontuan hartuko dituena.

5 urterako bide orri definituago baten bila, ardatz garrantzitsua izango da Urtetako zabortegiaren itxiera kudeatzea. 2014ko abendurako iragartzen da eta inguruko bizilagunak kexu ditu. Ez da lanik egin horren larritasuna, egokitasuna, izango dituen ondorio positiboak, baina herritarrengan etorri beharko duen aldaketa ikusarazten.

2

Page 4: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAKOMUNIKAZIOA

UKM estrategia

MUNDU MIRA KOOPERATIBAk komunikazioa du giltza eta jakituria. Horregatik, une oro, ikuspuntu komunikatibo eta politiko batetik planteatuko ditu gai hauek, jakinik politika/komunikazioa harremana lausoa dela maiz, eta zail direla ezberdintzen bataren eta bestearen eskumenak.

Komunikazio estrategia sendoa izateak herritarrek eta mankomunitateko langileek lana hobeto ezagutu eta uler dezaten balio du.

Halako estrategia bat ez da mugatzen ‘zer egin dugun’ esatera. Herritarrekin eta mankomunitateko langileekin lotura egitea bilatzen du, haien aurrean egindakoa ‘zergatik egin dugun’ eta ‘nor garen’ azalarazten laguntzen baitu. Komunikazio estrategia sendo batek erakundearen irisgarritasuna errazten du eta erakundearen jardunaren inguruko ulermena eta atxikimendu emozionala bilatzen ditu, haren ekinbide guztiak modu koherentean eta norabide jakin baten barruan marrazten dituelako.

Urola Kostako Mankomunitateak horretarako, alde batetik, prentsa bulego bat eta bestetik, aholkularitza zerbitzuen lehiaketak itxiak atera ditu. Ezinbestekoa da gure iritziz, batak eta besteak harreman zuzena izatea ez ezik, modu elkar osagarrian lan egitea. Batetik, aholkularitza zerbitzuari, UKUEk arlo komunikatiboan eraman beharreko estrategia eta ildoak ardaztea egokituko zaio, eta prentsa kabineteari (egun Xabierrek egiten dituelarik lanok jardun erdiz) hauek aurrera eramatea eguneroko lanarekin, hala nola, prentsa oharrak idatziz, kazetariekin unean uneko harremana izanez, web orriari eta sare sozialei etekina ateraz eta Udalaren kudeaketari dagokion ohiko gaien jarraipena eginez.

Dena dela, prentsa-bulegoko lan horri dimentsio komunikatibo osatuagoa ematearen beharra nabarmendu nahi dugu, UKUEk komunikazio estrategia sendoa gauzatu eta aurrera begira ildo berriak garatu ahal izateko, bai barnera eta bai kanpora begira.

Aholkularitza komunikatiboak, beraz, prentsa bulegoa norabide zehatz batean kokatzea du helburu, besteak beste.

3

Page 5: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAKOMUNIKAZIOA

UKM estrategia

KOMUNIKAZIOA: LAN PROGRAMAREN GILTZARRIA

MUNDU MIRA KOOPERATIBAren iritziz, gobernu taldeak mankomunitatearen balio sinbolikoa gorpuzten duen neurrian, eta orain arteko kudeaketaren ardura bere gain hartzea dagokiolako, parte hartze aktiboagoa izan behar du komunikazio estrategia horretan. Herrietan dagoen kapital sinbolikoa mankomunitateari itzuli beharko litzaioke, horrela, gure ustez, UKUEren kudeaketaren inguruko hautemate publikoa indartuta aterako delako. Hala, gobernu taldearen komunikazioari dagokion lanketa estrategikoki kudeatu beharrekoa iruditzen zaigu.

KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA

Urola Kostako Mankomunitateak barne eta kanpo komunikaziorako duen estrategia sendotzeko komunikaziorako aholkularitza teknikoaren zerbitzua eskainiko du MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, beti ere, prentsa bulegoarekin batera elkarlanean, ekimen komunikatibo osatuagoa lortu ahal izateko.

Aholkularitza emankorra garatzeko honako ildoak jarraituko ditu:

a) Komunikazio estrategia nagusia ezarri eta mankomunitatearen ekimen zehatzak sustatu. Hala nola, lehendakariaren ardatzak nola denboran hala garrantzian kokatu. Hauen antolaketa, mezua eta egikaritzea jarraitu, baina batez ere, aholkulari bezala, herritarrengana heltzeko estrategiak garatuko ditu, hauekin batera elkarlana sustatzeko.

b) Mankomunitatearen kudeaketaren adierazpen komunikatiboa indartu. Eguneroko jardunari ahalik eta etekin komunikatibo handiena atera behar zaio. Horrek ez du derrigorrez esan nahi ikuspegi mediatiko batetik aztertu behar denik guztia. Ekimen politikoa eskuratuta, komunikazioa berez dator, prentsa oharrik gabe herritarrek ekimen zehatz baten berri izan dezakete, oso aldeko jarreraz.

4

Page 6: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAKOMUNIKAZIOA

UKM estrategia

Beraz, guztia ez da mediatikoa, baina komunikazioa martxan jartzen dugun heinean herritarrari eta herriko hainbat eragileri udal gobernuaren zein alkatearen jardunaren berri iritsi behar zaio. Gobernu taldeari eta prentsa bulegoko arduradunari egun egiten duten lanari “lan gehiago” eta norabide egokian eranstea da helburua.

c) Gobernu taldearen aitzindaritzan sakondu. Lehendakaria, eta gaiaren arabera, dagokion arduraduna, subjektu bihurtu eta indartu egingo dugu. Gobernu taldeak eta herrietako alkateek ordezkatzen dituzte mankomunitatearen baloreak, politika egiteko moduak eta sentsibilitateak.

d) Lehendakariaren aholkulari lanak egin. Mankomunitateak esku artean dituen lanen inguruko informazioaz baliatuz gero, gaien inguruko aholkularitza eskainiko du aholkularitza teknikoak. Komunikazio aholkularitza, jakinik, aipatu bezala, politika/komunikazioa bikotea askotan eskutik helduta doazela. Aholkularitza teknikoak profesionaltasuna, dedikazioa eta diskrezioa ziurtatzen ditu. Zerbitzu honen baitan sartuko litzateke, besteak beste, bilera garrantzitsuak, elkarrizketak, prentsaurrekoak edota bilkurak prestatzea eta horietarako argudiotegiak lantzea.

e) Krisi egoerak kudeatu. Sor liteken edozein ezusteko, istripu, gertakariren kudeaketan aholkularitza teknikoa bertako parte izango da. Horretarako krisi batzordeko kide izango da eta deitutako bileratan parte hartuko du.

f) Norabide edo narrazio bat indartu. Hasieran, eta komunikazioaren logikak aipatu ditugunean, dena ez dela jarraipen mediatikora mugatzen esan dugu. Mankomunitatearen ardura da herriak, gai jakin batzuetan, norabide egoki batean kokatu eta hau herritarrei aurkeztea. Herritarrek hurrengo lau urtetan nonbaitetik beste norabaiterako bidea egingo dutela ikusarazi behar dute, eta hartuko diren erabaki eta gertatuko diren aldaketa guztiak norabide eta zentzu horretan gertatuko direla. Komunikazio aholkularitzak, egunean eguneko lanak, testuinguru eta norabide jakin horretan kokatu beharko ditu eta herritarrek, une oro, argi izan beharko dute, Udal Gobernutik hartzen diren erabaki guztiak, norabide eta kontzientzia jakin batekin hartzen direla.

5

Page 7: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAFUNTZIONAMENDUA

UKM estrategia

Hau jakinik, MUNDU MIRAren funtzionamendua honakoa litzateke:

1.- Lehendakariarekin egunero bilduko gara eta, horrez gainera, Batzordeen arteko koordinazio bilerarik balego bertan parte hartuko dugu.

2.- Komunikazio Plangintza orokorra egingo da prentsa bulegoko arduradunarekin batera. Prentsa bulegoko arduradunarekin sortu beharreko harremana oso estua izango da.

3.- Plangintzak beti lehendakariaren onespena beharko du.

4.- Aipatu bileretan egoteko edota koordinazioa eramateko gure jarduna presentziala izango da.

5.- MUNDU MIRAko arduradunak telefono irekia izango du. MUNDU MIRA UKUEren zerbitzura egongo da urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan, gerta daitekeen edozein gertakari edo larrialdiren aurrean aholkularitza edota asistentzia emateko.

6.- Mundu Mirak aholkulari tekniko bat jarriko du espresuki UKUEren aholkularitza lanak egiteko.

7.- Hiruhilero egindako lanaren txostena aurkeztuko dio dagokion arduradunari.

6

Page 8: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIALEHENTASUNAK

UKM estrategia

Urola Kostako Mankomunitateari honako urtebeteko egutegia kudeatzea proposatzen diogu. Lanketa honen baitan sartuko lirateke: egutegia zehatzago diseinatzea, lehendakaria aholkatzea hau egikaritzeko eta jarraipena egitea, egutegi hori betetzen den edo ez ikusteko, eta arazorik balego, alternatibak planteatzeko edo zehazteko.

Mundu Mirak proposatzen duena, zentzu horretan, honakoa da:

a) Mankomunitatearen marka indartu. Mankomunitateak bere identitatea aurkitu behar du egitura eta erakundeen sare honetan. Bere funtzioak definitu behar ditu, eta hori behar du, urrats berriak. Horretarako, funtzioen argiketa bat egin behar du.

b) Lehendakariaren funtzio politiko eta publikoa indartu. Mankomunitatearen funtzioak argitzearekin batera, eta lidertza hartu nahi badu, lidertza horrek, erakunde bat, baina aurpegi publiko bat ere izan behar du jendaurrera agertzeko, baina jendarteak ere erakundea pertsona batekin identifikatu dezan. Amaiaren funtzioak indartuko dira, argudiotegiak landuz eta azpi komunikatiboa emanez.

c) Hondakinen kasurako bide-orria. Hondakinena izango da, aipatu bezala, mankomunitatearen patata beroena, eta lehentasunez heldu beharko duen gaia. Zentzu horretan, eta norabide bat markatzeko, lehentasunezkoa du mankomunitateak bide orri bat izatea hurrengo bost urteei begira, sistema aldaketaz haruntzago. Bide horretan, Mundu Mirak, Urola Kostako Mankomunitatearen oniritzirik balu, Katalunian Zero Zabor politiketan adituak direnekin lan egingo luke, eskualde osorako Zero Zabor politiken garapen posibleak aztertzeko, Atez Ateko bilketa sistemaz haratago (honen bideragarritasun plana egina duela jakinik). Bide orri horren funtsetako bat, nagusiena, Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako biztanleei hondakinen inguruko bisio bat aurkeztea izango da, herri bakoitzaren ezaugarriak geografiko/ekonomiko/sozial eta baldintza politikoak kontuan hartuz.

7

Page 9: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIALEHENTASUNAK

UKM estrategia

d) Atez Ateko bilketan murgilduko diren herriei babes handiagoa: San Marko Mankomunitatea erabakigarria izan zen Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Atez Ateko ezarketetan. Urola Kostako mankomunitateak ere, Zumaiari batez ere, une honetan era guztietako babesa eskaini behar dio. Nola azpiegitura, komunikazio edo ekonomikoa. Egoera soziala nolakoa den aztertuta, eta Zumaiaren itzalera, ondo egitera, Getaria ere animatu baitaiteke lan honetara.

e) Prebentzio lana + berrerabili eta birziklatu. Orain arteko lana heldu eta biderkatu beharko du, beti ere hondakinen kasuan eramango duen bide orri, bisio eta narrazioaren baitan, eta hortik atera gabe, helburu jakin batera heltzeko. Sentsibilizazio kanpainak, irtenbide praktikoak landu beharko ditu. Urrats honetan kokatuko genituzke autokonpostaje komunitarioa, eskola berdeak, Zero Zabor hondartzak, komertzioguneetatik hondakin organikoa jasotzeko bitartekoak jartzea eta abar…

Bost helburu hauek zehaztu eta gauzatzeko, eta bereziki, alor batzuetan mankomunitateak izan beharreko lidertza eta erreferentzialtasuna izateko, eta aipatu udalei itzuli beharreko zerbitzuen efikazia bermatzeko plan bat aurkeztuko luke, hau bide egokian eramateko aholkularitza eta jarraipena ere eskainiko lukeelarik.

8

Page 10: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAPLANGINTZA

UKM estrategia

EGUTEGI PROPOSAMENA

Hilabeteko eskema batean funtzionatuko genuke. Horrek aukera emango ligukeelako, gure helburuak hilabetez hilabete ebaluatzeko, eta zer moduz goazen neurria hartzeko.

URTARRILA: Mankomunitatearen eta udalen arteko harremanak indartu. Eskumenak bereizi: zer egingo du mankomunitateak eta zer udalak, bakoitzaren organo eta espektatibak definituz. Hondakinen kudeaketaren inguruko azterketa: 2012ko bilketa selektibo tasak aurkeztu herriz herri: txostena definitua + irakurketa. Azterketa abiarazi udari begira, turismo gune garrantzitsuetan (hondartzak eta ingurunea...) Zero Zabor politikak ezartzeko.

OTSAILA: Hondakinen 2012ko bilketa selektibo tasa aurkeztu ondoren. Urtetako zabortegiaren itxiera kudeatzeko lanetan hasi. Eskualdeko udalei, itxierarekiko harturiko konpromisoa berretsi eta horretarako urratsak iragarri. Herritarrekin zabortegietara bisitak + sentsibilizazio lana.

MARTXOA: Eskualdeko paperontzi guztiak selektiboki biltzeko prestatzeko kanpaina prestatzea. Aztertu egin behar elkarlanean egin daitekeen Foru Aldundiarekin + GHKrekin + .... Sentsibilizazio kanpaina errefusa gutxitzeko: “ziur zaude hemen uztekoa dela?/ ¿Estás seguro de que debes dejarlo aquí?” Lehen hiruhilabeteko bilketa selektibo tasak eman.

APIRILA: Higiezinak eta altzariak jasotzeko etxez etxeko zerbitzua jarri indarrean, kalera ateratzea debekatuz hondakinak. Mankomunitateko brigadarekin, Usurbilgo estilora, etxean jasoko zaio jendeari ordua hartuz eta 15 euro ordainduz. Eskualdeko zerbitzua + enplegua sortzeko.

MAIATZA: Autokonpostajerako bigarren kanpainarako deialdia. Lehenaren balantzea egin. Udal baratza guztietan autokonpostajea egiteko kanpaina. Organikoa sustatzeko kanpaina: “lurrak emandakoa lurrari itzuli, berriz jasotzeko”.

9

Page 11: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAPLANGINTZA

UKM estrategia

EKAINA: Udako ZZ plana aurkeztu: Hondartzak + turismo guneak. Hiru hilabeteko balantzea egin: bilketa selektibo tasa aurkeztu.

UZTAILA-ABUZTUA: Udako ZZ planaren jarraipena egin + komunikazioa.

IRAILA: Eskualdeko eskoletan “eskola berdea” proiektua abian jarri. Udako ZZ planaren ebaluazioa egin. Hiru hilabeteko datuak: bilketa selektibo tasa aurkeztuz.

URRIA: Komertzioei kartoia atez ate biltzeko kanpaina. Industriaguneak atez ate biltzeko kanpaina. Jatetxe eta tabernei organikoa jasotzeko baliabideak jartzea.

AZAROA: Urteta, azken urtea: kanpaina abiatu: irteera dataren hurbilpenagatik hondakinen kulturan aldaketa behar dela, datorrela irudikatuz eta zabortegiaren itxiera ekarriz.

ABENDUA: urtearen balantzea eta hurrengo urterako asmoak iragarri.

10

Page 12: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAAABren EZARPENA

UKM estrategia 11

Egitekoen zerrendan aipatu bezala, ezinbestekoa izango da mankomunitateak paper aktiboa jokatzea AABko ezarpena egingo duten eskualdeko herrietan (Zumaian, orain arte). Zentzu horretan, bideragarritasun planen azterketa egiten ez ezik,komunikazio lanketan, sentsibilizazio eta azpiegitura kanpainetan lan handia egin behar du mankomunitateak.

Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du.

Page 13: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIABIDE ORRIA

UKM estrategia 12

Zabortegiaren itxierari loturik eta Udako ZZ plangintzaren bidetik, garrantzitsua litzateke mankomunitateak eskualde osorako bide orri bat aurkeztea, hurrengo urtetarako helburu etiko, ekologiko, ekonomiko eta programatikoekin. Horren definizioan, jakina, Mundu Mira modu aktiboan arituko litzateke.

Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du.

Page 14: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAZEHAZTAPENAK

UKM estrategia

MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, San Marko mankomunitatean, Urola Erdiko Lapatx zabortegian, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Lapatxen, hondakinen kudeaketaren inguruko politiketan duen esperientziagatik, honako ardurak hartuko ditu beraz:

a) Udari begira eta eskualdeko herriak Zero Zabor norabidean kokatzeko azterketa bat indartzeko kanpoko eragileekin bide orri bat zedarritzea, herri bakoitzaren egoerara moldatuko dena, eta mankomunitatearen irizpideak aintzat hartuko dituena.

b) Kanpainak diseinatu eta egikaritzea:

13

Urtetako zabortegia ixtera bideratutako kanpaina, sentsibilizazioa landuz eta bisitak antolatuz.

Errefusa gutxitzeko kanpaina. “Ziur hemen dela?” kanpaina: herri bakoitzak duen eta izango duen bilketa sistemaz gaindi, arazoaren funts nagusiena errefusa kopurua jaistean oinarritzen da. Horregatik, errefusa gutxitzeko kanpaina baten beharra ezinbestekoa dela uste dugu. Herritarrari bestelako kanpainekin gogorarazten zaio hondakin bakoitza non utzi behar den, baina honek, errefusa gutxitzearen garrantzian sakonduko luke, gainerako edukiontzietan hondakinak uzteko premiarekin batera. Kanpaina hau edukiontzietan itsasgarriekin garatuko litzateke eta garapena izango luke prentsan eta sare sozialetan. Usurbilen, komunikabideetan, herritarren galde eta erantzunak jasotzeko leihotxo bat jartzen genuen, birziklatzeko orduan herritarrek zituzten zalantzak argitzeko. Besteren artean, horrelako zerbait egitea proposatuko dugu.

Page 15: Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

UROLA KOSTAKOMANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIAZEHAZTAPENAK

UKM estrategia 14

Altzariak etxean jasotzeko zerbitzua. Hemen zerbitzua antolatzeko aholkularitza eskainiko litzateke, mankomunitateak eskura dituen baliabideak baliatuz, eta aurkezpenkanpaina bat diseinatuko litzateke, zerbitzua jendaurrean aurkezteko.

Autokonpostajerako kanpaina. Lehen olatuan batu direnen balantzea egin, eta maiatzerako bigarren olatu bat prestatu ezaugarriak autokonpostajerako baldintzak bete baina izen eman ez zutenekin. Bigarren olatu honetan auzokonpostaren aukera indartu. Herri txikietarako (Aia) kanpaina berezia bideratu, baserri eta landa eremuko etxe guztietara heltzeko. Kanpaina honek bideo eta diseinu babesa beharko luke.

Turismo guneetarako kanpaina. Turismo guneetarako Zero Zabor kanpaina bat diseinatu. Irizpide argiekin.

Eskola berdeak. Proiektua mahaiaren gainean du Mankomunitateak. Irailean, kurtso hastapenarekin batera jartzea litzateke asmoa. Eskola berdeen egitasmoa, Agenda 21 eta mankomunitateak berak daraman ildoaren baitan txertatuko litzateke, sentsibilizazioa, pedagogia eta neurri zuzentzaileak zehaztuz.