32
AZKEN DEIA BIZIRAUTEKO > 12 E.LKARRIZKETA. ANDER IZAGIRRE: «Sari honekin denbora pixka bat erosi nahi dut, zintzilik ditudanak idazteko» > 22 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Nafarroa eta Gipuzkoa, atzoko eta biharko lehia RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko apirilaren 18a | VIII. urtea • 412. zbk. 0,50 euro

mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

AZKEN DEIA BIZIRAUTEKO > 12

E.LKARRIZKETA. ANDER IZAGIRRE:«Sari honekin denbora pixka bat erosinahi dut, zintzilik ditudanak idazteko» > 22

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Nafarroa eta Gipuzkoa, atzokoeta biharko lehia RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko apirilaren 18a | VIII. urtea • 412. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Thailandiako Armada

Shinawatraren aldekoak

kanporatu nahian 04

Libanoko gerraren urteurrenik

ez Sirian 07

Al Yarmouk, palestinar

iheslarien eremua 08

Zibilizazio berri bat

eraikitzeko deia 12

Haurrak protagonista egin nahi

dituzten bost liburuxka 18

e.lkarrizketa: Ander Izagirre 22

Infraganti: Rakel Mateo 28

4

22 18

16

28

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Sinpletasuna, Clarice, ez errazkeria, arren

10 Ander Gortazar Balerdi: Jokoz kanpo

11 Ramon Sola: Nafarroa eta Gipuzkoa, atzoko eta biharko

lehia

15 Ainara Azpiazu «Axpi»16 Koldo Sagasti: Su txikiak Gasteiz piztera

20 Arantxa Urbe: Euskal Hezkuntza Sistema pentsatzen

21 Iker Barandiaran: Gipuzkoarren kritikotasuna31 Itziar Irigoien: «Big data»

Page 3: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Mundua zoroa da. Betidanik geopolitikaninteresa izan arren, azkenaldian, hainbatgertaerek zeharo harritu naute, ez soilikespero ez nituelako, baizik eta espero zi-tekeen ondoriorik ez dutelako eragin.Mundua konplexua ere bada, baina pixka

bat ulertzeko asmoz, gertaera horien ausazko zerrendasoila egin dut, balorazio handitan sartu gabe. Zerrendaburuz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork, Europaren erdian, hein batean

AEBen eta Errusiaren, alegia, munduko indarren artekogerra tradizionalaren erreprodukzio posmodernoan, lu-rretik jaurtitako misil batek 298 bidaiari zibil zihoazenhegazkin komertzial bat botako zuela esan izan baligu,III. Mundu Gerra orduantxe hasiko zela esango genuke,zalantzarik gabe. Ez da honelako ezer geratu, ordea. Area-go, informazioaren aroan, ia urtebete geroago ez dakiguUkrainian gertatu zenaz izpi-rik. Ez dut han gertatutakoazespekulatu nahi, daturik ezdudalako. Baina egia dakite-nen erreakzioa, alde batekoe-na zein bestekoena, harriga-rria iruditzen zait. Zer esanikez biktima gehien izan zi-tuen Holandaren erreakzioeza. Guda testuingurutik apar-

te, baina hein batean bereondorioz, Andreas Lubitzekbidaiari guztiekin lurrera bo-ta zuen hegazkinaren kasuaere aipagarria da. «Terroris-moaren aurkako gudan» hartu ziren neurriek atentatu-rik saihestu duten zalantzagarria da, baina horien ondo-rioz 150 pertsona hil ziren Alpeetan orain gutxi. ZoroaLubitz edo zoroa mundua?«Random» erako heriotza tragiko horiez gain, azkenal-

dian geoestrategiarekin zerikusia duten exekuzioak etaheriotza bitxiak jazo dira. Boris Nemtsov politikari erru-siarraren kasua edo Alberto Nisman fiskal argentinarra-ren heriotza arduragarria aipa daitezke hemen. Baita,beste maila batean bada ere, ISISek publiko egin dituenexekuzioak ere, nagusiki Muaz Kasasbeh pilotu jordania-rraren erreketa krudela, eta “Charlie Hebdo”-ko erredak-zioko kideen tiroketa eta atentatugileen heriotza. Atzera-go joanda, Bin Ladenen ehizaldia edo Parisenexekutatutako Sakine Cansiz, Fidan Rojbin Dogan etaLeyla Saylemez kurduak daude. Heriotza horien artean

ez dago inolako lotura zuzenik. Batzuek gerra hotzarenoroipenak dirudite eta gainerakoek bake beroaren edoguda posmodernoen formula berriak izan daitezke. Alor horretan, hilketa selektiboen antza izan nahi du-

ten baina zitalki kontingenteak diren dronak aipatu be-har ditugu. Ziur asko, AEBetan Obama aipatutako Bin La-den akabatzeagatik gogoratuko dute, baita azkenaldianatzerrian estatubatuar soldadu gutxien galdu dituen Ad-ministrazioa gidatzeagatik ere. Baina gerran dronen era-bilera hedatu zuen presidentea ere bada. Honezkero ho-rien ondorioz zenbat zibil hil diren esatea zaila da, bainawww.livingunderdrones.org taldearen ikerketek milakadirela baieztatzen dute.Aldi berean, Obamak AEBen eta Kubaren arteko harre-

manak «normalizatu» eta Iranekin energia nuklearrariburuzko akordioak ere egin ditu. Sirian, hein batean AE-Bek bultzatu zuten ISISen aurka, Al Assadekin akordiorik

erdietsiko ote duen ikusteko dago. Oraingoz, Mendebal-deak han kurduekin egin dituen aliantza puntualakezohiko gertaera gisa ulertu behar dira.Hori guztia, munduak II. Mundu Gerratik jasan duen

krisi humanitariorik larriena bizi duenean. Aita Santuekere dimititu dezaketen mundu xelebrean bizi gara.Hannibal Lecterrek zoro baten jokabidea ulertzeko sin-

pletasuna eskatzen zion Clariceri, gertaeren soiltasunarieta giza izaeraren konplexutasunari erreparatzeko. Zen-baitetan mundu zoro hau ulertzen saiatzeko sinpletasu-na lagungarria da, baina askok horren ordez errazkeria darabilte. Konspirazioek, beren barrokismoan, errazkeriabilatzen dute, fenomeno konplexuen azalpen soila. Ze-rrenda hau ikusita mundua ulertzea erraza dela dioenazez naiz fido. Geopolitikan, hobe da mundua zoroa delaonartzea, alternatiba zoroen munduan bizitzea baita. •

{ datorrena }

Sinpletasuna, Clarice, ezerrazkeria, arren

Hannibal Lecterrek, zoro baten jokabideaulertzeko, sinpletasuna eskatzen zionClarice-ri. Azkenaldiko gertaeren zerrendaikusita, mundua ulertzea «erraza» deladioten zoroez, ordea, ez naiz fido

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

atzerria

(estatu kolpea-hauteskundeak-estatu kolpea-eta berriro hau-teskundeak) behin betiko apur-tu nahi dute militarrek orainYingluck politikatik at behin be-tiko utzita. Baina «alkandora gorrien»

atzean nekazarien eta txiroen babesa dago. Oraingoan, mugi-mendu horrek oso zuhur jokatudu. Gobernua erori baino lehenere, Shinawatraren dimisioa es-katzen zuten manifestariekingatazkak saihestu zituen. Hilabeteak egon ziren oposi-

ziozaleak Bangkokeko erdialde-an protesta egiten, azkeneanmilitarrek esku-hartzea lortu ar-te. Egun horietan alkandora go-rriak ez ziren kalera atera. Yin-gluck Shinawatrak berak erelasai aurre egin zien protesteiorduan, baita manifestariek ad-ministrazioko hainbat eraikinokupatu zituztenean ere. Estatukolpearen ondoren, agerraldisinboliko batzuk baino ez dituegin, besteak beste, Bhumibol

Thailandiako Arma-dak politikatik be-tiko kanporatunahi du «alkandoragorrien» oposizioa,azken urteotan

behin eta berriro hauteskunde-ak irabazten dituela ikusirik, ba-tez ere nekazaritza inguruetakobabes handiari esker. Lehenen-go urratsa Yingluck Shinawatralehen ministro ohia politikatikbaztertzea izan da. Shinawatraripolitikan aritzeko bost urtekodebekua ezarri diote eta, horrezgain, hamar urteko kartzela zi-gorra jaso dezake. Orain arte Thailandiako histo-

rian ez da inoiz horrelako neu-rririk hartu. Asanblea Naziona-lak –190 alde, 18 kontra eta 18abstenzio– kargua betetzekogaitasunik gabe utzi zuen joanden urtarrilean. Zabarkeria le-poratu zion arroz ekoizleentza-ko laguntzen kudeaketan. Ustez,laguntza horiek galera itzelakeragin zizkioten Estatuari 2011eta 2014 urteen artean. Baina Parlamentuak estatu

kolpea eman zuten militarrenaginduak jarraitzen ditu, milita-rrek beraiek izendatu baitzituz-ten diputatuak. «Demokrazia hil da gaur Thai-

landian, baita legeari errespetuaere», salatu zuen ShinawatrakParlamentuak erabakia hartuzuen egunean. «Ni suntsitzekotresna bat da», gaineratu zuen.

«PROBOKAZIOA»Ordu gutxira, Fiskaltzak, «ustel-keria» leporatuta, lehen minis-tro ohiaren kontrako prozesuairagarri zuen, baina bi gertaerakia aldi berean izatea «ausazkoa»izan zela adierazi zuen. Fiskal-tzaren arabera, nekazarien alde-ko diru-laguntzen programa batbaliatuz, Shinawatraren Gober-nuak arroza prezio erdian erosizuen.Auzitegi Gorenak salaketa

baieztatu du eta hamar urtekozigorra izan dezaketen delituen-gatik epaituko du. «Alkandora gorriak kalera ate-

ratzeko probokazio hutsa da»,esan zuen Jatuporn Prompanek,«alkandora gorrien» buruak.Hala ere, momentuz, Shinawa-traren jarraitzaileei etxean gera-

Pablo RUIZ DE ARETXABALETA

PRESIO ELTZEA Thailandiako Armadak Shinawatrarenaldekoak politikatik kanporatu nahi ditu

Thailandiako Armada, iaz estatu kolpea eman zuenetik,Yingluck Shinawatra eta bere jarraitzaileak politikatikkanpo uzteko buru belarri ari da, orain arteko hauteskunde guztiak irabazi badituzte ere. Lehenministro ohiaren aurkako epaiketa azken urratsa izan daeta berotzen ari den egoera «presio eltze» bihur daiteke.

Thailandiako Armadakosoldaduak kontrol bateanhegoaldeko Narathiwatprobintziako errepidebatean. Madaree TOHLALA | AFP

POLITIKA / b

tzeko eskatu die, protestak egi-teko une egokiaren zain. Argidute militarrek gerra-legea era-biliko dutela edozein manifesta-zio eragozteko. Yingluck Shinawatra 2011. ur-

tean iritsi zen boterera, bere al-derdiak hauteskundeak irabazi-ta. Oposizioak beti hartu dubere nebaren txotxongilotzat.Neba, Thaksin Shinawatra, atze-rrian bizi da gaur egun, bere

aurkako jazarpenagatik, ihesla-ri. Bera ere estatu kolpe batekatera zuen boteretik 2006an;ustelkeria ere egotzi zioten; po-litika egiteko gaitasunik gabeere utzi, eta, azkenean, kartzelazigorra ezarri zioten. Baina estatu kolpe eta guzti,

hurrengo hauteskudeetan opo-sizioak ez zuen lortu garaipenaeta berriro Shinawatrazaleakatera ziren irabazle. Ziklo hori

Page 5: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 4 / 5

erregea dagoen ospitalean. Halaere, errepresioaren aurkako pro-testak ez dira asko hedatu, epeerdira haserrea handitu badaite-ke ere alkandora gorrien eta Shi-nawatraren jarraitzaleen artean.

«HASERREA KALERATUKO DA»Thitinan Pongsudhira Bangko-keko Chulalongkorneko uniber-tsitateko irakaslearen arabera,azkenean haserre hori azaleratuegingo da. Bere ustez, Thailan-dia gero eta gehiago berotzenari den «presio eltzea» baita. Epe luzera, Armadarentzat

egoera gobernaezina izan daite-ke. Eskubideak eta herritarrenaskatasunak murriztuz, «nazioadiskidetze» prozesuari ekindiotela diote militarrek. Bainabereizketa politikoa eta sozialaoso sakona da Thailandian. Alde batetik, hirietako eliteak

daude; Shinawatra familia us-telkeriaren ikurtzat daukate etaestatu kolpea babesten dute.Bestetik, iparraldean eta ipar-ekialdean Thaksin eta YingluckShinawatraren alde dago jendegehiena –batez ere nekazariak,eta Bangkokeko klase pobreak– ,eman dizkieten laguntza sozia-lei esker. Babes horretaz balia-tuz, bere alderdiak 2011 urtetikgaur arte hauteskunde guztiakirabazi ditu.Yingluck Shinawatra 1967ko

ekainean jaio zen Chiang Main,(iparraldean). Bederatzigarrenalaba zen leinu txinatar botere-tsu baten familian. 1938an abi-zena aldatu zuten eta Shinawa-tra izen tailandiarra hartu zuen.Zeta merkataritzaren bitartez

eta maileguek emandako diru-irabaziekin –garai hartan bankanegozioa oraindik hasten ari ze-la– aberastu ziren. Chiang Mai-ko unibertsitatean Zientzia Poli-tikan l izentziatu zen, eta1990ean, AEBetako KentuckyUnibertsitatean doktoretza es-kuratu. Hortik aurrera familia-ren enpresak kudeatzeari ekinzion. Hala, AIS sakeleko telefo-no-operatzailearen zuzendariizan zen eta, azken etapan, SCAsset Company etxegintzakosektoreko enpresen presidente.Nebaren kasuan bezala, bote-

rean bi urte eta erdi zeramatza-la, oposizioko Alderdi Demokra-

tak Gobernuaren aurkako pro-testa kanpaina hasi zuen. Hain-bat hilabetez Bangkokeko er-dialdea erabat gelditzea lortuzuen. Azkenean, ezegonkortasu-naren aitzakiarekin, Armadakestatu kolpea eman zuen berri-ro iazko maiatzaren 22an.2007an, Epaitegi Konstituzio-

nalak bost urtez kargua betetze-ko gaitasunik gabe utzi zituenThaksin eta beste ehun ordezka-ri politiko. 2008an, beste epaite-gi batek, dagoeneko atzerrianzegoela, bi urteko zigorra ezarrizion. Ordutik atzerrian bizi da. Orain bere arreba historia be-

ra bizitzen ari da, baina oraingo-an Parlamentua izan da, ez auzi-tegiak, politikatik bota duena.«Nire errugabetasuna berres-

ten dut», adierazi zuen YingluckShinawatrak Fiskaltzak salaketajarri zuenean, eta auziak bereeskubideak urratu zituela gai-tzetsi zuen. «Arrozaren diru-la-guntzaren plana oso plan onazen eta ez zuen inor kaltetu»,gaineratu zuen. Hala ere, zigo-rra «ez da harritzekoa», esanzuen. «Akusazio prozesuan ez nuen

eskubiderik izan», salatu zuenAuzitegi Gorenak epaitegira era-mango zuela iragarri zuenean,eta esku-hartze politikorik ezizateko eskatu zuen lehen mi-nistro ohiak. Hala ere, epaiketanaurkeztuko diren lekukoenganeta frogetan konfiantza duelaesan zuen. Epaiketa bihar bertan hasiko

da –estatu kolpetik ia urtebeteondoren– eta berarekin baterabeste 21 pertsona eseriko diraakusatuen aulkian.2014an Auzitegi Konstituzio-

nalak Shinawatra dimititzerabehartu zuen polizia-arduradunbat kargutik kendu zuelako,«nagusikeria» leporatuz. Eta ho-rren ondoren hasi zen ustelke-riaren aurkako batzordea arro-zaren gaineko diru-laguntzenauzia ikertzen. Ustelkeriarenaurkako batzordearen arabera,arrozaren plana hauteskundeeibegira antolatutako estrategiaizan zen. Lehen ministroakarroz tonako 15.000 bat (396 eu-ro inguru) ordaintzea aginduzuen, merkatuan prezioa 7.000batekoa zenean.

Erakunde horren arabera, pla-nak 2011 eta 2014 urteen bitarte-an 13 milioi euro inguruko gale-rak eragin zizkion Estatuari,ustelkeria suspertu zuen eta, or-dainketak atzeratu zirenez, ne-kazariengan kalte ugari eragin zituen.

ARMADARENMEATXUAK

Aste batzuk geroago, Armadakboterea ekuratu zuen, protesteiloturiko indarkeria ekintzak eki-diteko helburuaren argudioaemanda. Gaur egungo gober-nuak, Prayuth Chan-ocha jene-ral ohi eta Batzar Militarrarenpresidente buru denak, adierazizuen 2015eko bukaeran hautes-kunde demokratikoak antolatu-ko zituela, baina dagoeneko go-bernukide batzuek ohartarazidutenez, hauteskundeek urtebe-teko atzerapena izan dezakete.Chan-ochak ziurtatu zuen ez

zuela agindu Parlamentuak le-hen ministro ohiaren kontraegitea. Hala ere, parlamentarigehienak militarrek aukeratudituztenez, espresuki agindu be-harrik ere ez zuen. Demokraziaren aldeko eta

Diktaduraren aurkako Frontea-ren bozeremaileak, berriz, bes-telako iritzia du. Thanawut Wi-chaiditek esan zuenez, «ekintzahorien helburua Yingluck etaShinawatra familia osoa Thai-landiako politikatik desagerra-raztea da. Yinglucken gaitzespe-nen atzean esku ikustezin batdagoela uste dut».Azken hamar urteotan Shina-

watraren aldeko mugimenduko150 kideei politika egitea debe-katu diete. Bitartean, Armadakoposizioa meatxatu egin du,protestak isilarazteko. «Lagun-tzeko eskatu diegu. Ez baduteulertzen, berriro aginduko die-gu», adierazi zuen Udondej Sri-tabutrek, batzorde militarrekoarduradunetako batek. Hainbat oposizioburu deitu

zituzten, besteak beste, NattwutSaikuar, Alkandora Gorrien ki-dea. «Bere jarrera zuzentzekogonbidapen» hauek –militarrenhitzen arabera– ondorio latzakekar ditzakete: herritik ateraedo sartzeko debekua; zergakontrol estuak edota kontu ko-rronteak ezin erabiltzea. Yingluck Shinawatra lehen ministro ohia. Christophe ARCHAMBAULT | AFP

Prayut Chan-ocha jenerala, batzorde militarreko burua. Pornchai KITTIWONGSAKUL | AFP

Momentuz, Shinawatrak bere jarraitzaileeietxean geratzeko eskatu die, protestak egitekoune egokiaren zain. Militarrek argi utzi duteedozein mugimendu gogor zigortuko dutela

«Ekintza hauen helburua Yingluck etaShinawatra familia osoa Thailandiakopolitikatik kanpo uztea da», salatzen duteestatu kolpearen aurkako aktibistek

Page 6: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

atzerria

«Eraikitzaileak ez diren galde-rak» egiten dituzten kazetariakere mehatxu horien pean dau-dela gaineratu zuen Prayut je-neralak. Eta duela egun batzukargiago utzi zuen, keinu seriozeta zalantzarik erakutsi gabe,honakoa esan zuen erregimena-ri gustatzen ez zaizkion albiste-ak argitaratzen dituzten kazeta-riez: «Litekeena da hiltzea». Estatu Batuetatik iritsitako

kritikek ez dituzte mehatxuhauek gelditu. Daniel RusselAsiarako Estatu idazkariaren al-bokoak esan zuen lehen minis-tro ohiaren aurkako auziak «po-litikoak izan daitezkeela».Atzerri Ministerioak berehaladeitu zion AEBetako enbaxado-reari kritika horiengatik azalpe-nak eskatzeko. Mehatxu horiek guztiak nahi-

koak ez balira, militarrek salata-riak bilatzen dituzte herritarrenartean. Chan-ocha batzorde mi-litarreko buruak tailandiarreieskatu zien segurtasun indarren«begiak eta belarriak» izateko.

Bangkokeko Auzitegi batenaurrean granada batek eztandaegin ondoren –biktima edo zau-riturik gabe– militarrak adiera-zi zuenez, «atzerritarren kon-fiantza berreskuratzeko,segurtasunak lehentasuna izanbehar du, eta herritarrei dei egi-ten diegu agintarien begiak etabelarriak izan daitezen». Izanere, militarrek agintean jarrai-tuko dutela ziurtatu nahi duteeta, horretarako, neurrira egin-dako Konstituzioa baliatuko du-te.

Horrela, Konstituzio berriaosatzeko lanetan diharduen ba-tzordeak hartutako erabakiarenarabera, batzar militarreko kide-ek politikan parte hartzen ja-rraitu ahal izango dute. Ez daharritzekoa hori erabaki izana,militarrek beraiek aukeratu zi-tuztelako batzorde horretako ki-deak. Thaksin Shinawatra boteretik

kendu zuen estatu kolpearenondoren ere, 2007an, Konstitu-zio berria egin zen eta, horrenarabera, Senatuak kontrol ahal-men handiagoa zuen, senata-rien erdiak baizik ez zirelakoizango hauteskunde bidez auke-ratutakoak.Modu horretan, militarrek eta

epaileek lan horretan bere gus-tuko ordezkariak aritzea ziurta-tu zuten. Baina oraingoan sena-tari guztiak goi-funtzionarioekizendatuko dituzte eta epaileeketa militarrek hainbat eserlekuerreserbatuta izango dituzte.Gainera, lehen ministroa bera

ere ez da nahitaez hautagai gisaaurkeztutakoetako bat izango.«Aurrerantzean, politikariak

burokrata talde txiki baten kon-trolpean egongo dira», dioKhemthong Tonsakulrungruan-gek, Chulalonngkorneko uniber-tsitateko konstituzio zuzenbide-ko irakasleak. Iazko estatu kolpetik Thailan-

dia gerra legearen pean bizi izanda. Lege horren ondorioz, turis-ten kopurua nabarmen jaitsi da,bidaia ajentziek ezin dutelakoturistentzako asegururik erosi.Agian horregatik, joan den

martxoan legea bertan beherautzi zuten. Baina, bere ordez«44. sekzioa» izeneko artikuluaerabiliko du. Artikulu horrek bo-tere bereziak ematen dizkio Pra-yuth Chan-ocha lehen ministro-ari. Besteak beste, bost pertsonabaino gehiagoko manifestazio-ak debekatu; kargurik gabe edo-zein pertsonaren zazpi egunekoatxikoletak agindu, komunika-bideak zentsuratu; hots, gerralegearen antzeko mugak.Dagoeneko ehunka politiko

eta aktibista kargurik gabe atxi-lotuta eraman dituzte Armada-ko koarteletara eta epaitegi mi-litarrek horietako batzuk epaitueta zigortu dituzte.

Ikasle tailandiarrak epaitegimilitar baten aurrean joan

den martxoan egindakoprotesta batean.

Pornchai KITTIWONGSAKUL | AFP

ESTATUKOLPEAIXTEKOAZKENURRATSAThailandiako militarrakestatu kolpearekinhasitako eszena politikoaitxiko duen eta bere etsaipolitikoak botereraitzultzea galaraziko duenKonstituzioa prestatzenari dira. «Konpondubeharreko azken hamarurtetako arazoak aztertuzidatzi duguKonstituzioa», esan duPaiboon Nititawanek.Nititawan Gobernuarenaurkako iazko protestenburuetako bat izan zeneta militarrek saritu egindute Konstituzioaidazteko batzordeansartuz. 2016anagindutakohauteskudeekin batera,Konstituzioa sistemaberriaren oinarria izangoda, baina 80kohamarkadakoaren antzahandia izango du –ezhautatutako militar bateketa elite monarkikoakzuzendua–. Lege berriakShinawatrazaleen partehartzea debekatuko du,2001etik hauteskundeguztiak irabazi arren.Teknokrata-talde batekhautatuko ditusenatariak eta hainbateserleku gordeko dira epaileentzat etamilitarrentzat. Hala,Shinawatraren aldekoekdebekuak saihestekomoduren bat aurkitutaere, hauteskundeenondorengoParlamentuaren edozeinerabaki kontrolpeanizango dute Senatuarenbetoarekin. Paiboonneurri horien alde dagoalderdi politikoetatikbadatoz, «errazagoaizango delako usteltzea»,politikan sartzen direnenpresaburu handienkontra elite tradizonalendiskurtsoa erabiliz.

Konstituzio berriaren bitartez, Armadakbotereari eutsi, Shinawatraren aldekoalderdiak debekatu eta Parlamentuarenedozein erabakiren gaineko betoa ziurtatzen du

Militarrek euren gustukoak ez diren galderakegiten eta albisteak argitaratzen dituztenkazetariak mehatxatu dituzte. «Litekeena dahiltzea», garbi esan zuen Prayut jeneralak

Page 7: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 6 / 7

Libanoko gerraren 40. urteurre-

na izan da asteon. 1975eko api-

rilaren 13an entzun ziren lehen

tiro hotsak. 15 urte luze iraun

zuen libanoarren arteko guda zi-

bilak. 15 urte, 150.000 hildako

eta 17.000 desagertu. Nazioar-

teko eta eskualdeko potentziek

gerra hau baliatu zuten lehia

geopolitikoan. Ordaindu, ostera,

libanoarrek ordaindu zuten. Ze-

droen herriko komunitateek ba-

tak bestearen kontra ekin zioten.

Sunitak xiiten aurka, drusoak

kristauen kontra, kristauak pa-

lestinar errefuxiatuen aurka...

guda lerroan zein zeinen aurka

zegoen jakitea zaila bilakatu zen

askotan.

Drama hura ez errepikatzeko

hautua egin dute libanoarrek,

musulman zein kristauek. Baina

beldurrez ikusten duten Siriakoa,

ondoko herrialdeak hartu baitu

lekukoa. Siriakoa ez da oroimena,

errealitate krudela baizik. Han

ere denak denen etsai. Noiz ar-

te? Noiz izango da oroimen hu-

tserako urteurrena?

Dabid LAZKANOITURBURU

LIBANOKO GERRARENURTEURRENIK EZ SIRIAN

Amwar AMRO | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

atzerria

Pierre KrähenbühlUNRWA palestinariheslariei laguntzaeskaintzeko sortu-tako NBEko agen-tziako mandatariak

Al Yarmouk Damaskoko iheslarieremuan harrapatuta geratu di-ren zibilak errespetatzeko eska-tu die aste honetan borrokan aridiren aldeei. «Neurtu ezin direnirainak jasan behar izan dituzteiheslari horiek. Bertatik aldeegin nahi dutenei laguntza ema-ten saiatzen jarraituko dugu»,adierazi zuen astelehenean,orain astebete Damasko Siriakohiriburura iritsi ondoren.Al Yarmoukeko iheslari ere-

mua 2012ra arte hiriburuko au-zorik dinamikoenetako bat zen.700.000 pertsona inguru biziziren bertan, horietako 220.000palestinarrak. Bertako merkata-ritza eta kultura giroa zirela me-dio, kaleak jendez beteta egonohi ziren.Baina gerra hasi zenetik, ere-

mua hustu egin da pixkanakaeta orain urte batzuk azokaerraldoi bat zen lekua eremumortua da orain: ez dago zersaldu, ez eroslerik, ez bizitzaarrastorik; erasoek eragindakohondakinak besterik ez. Gaur egun 18.000 pertsona

inguruk jarraitzen du bertan,gehienak palestinarrak eta gai-nerakoak siriarrak. Gerrak etxeasuntsitu ez badie, bertan ezkuta-tzen dira, kalera irtetea arrisku-tsuegi izan daitekeelako, batezere hilabete hasieratik, EI, EstatuIslamikoko jihadistak Al Yar-moukera sartu zirenetik.

ZAKURRAK JATEKO BAIMENA

Azken urteotan, UNRWAren la-guntza izan dute iheslari ere-muko biztanleek jan ahal izate-ko. Iheslari batzuek barazkibatzuk landatzea lortu izan ba-dute ere, nazioarteko laguntza-ren premian zeuden Al Yarmou-kekoak. Baina gerrarekin baterairitsi zitzaien setioak eraginzuen janari guztiak agortzea.Ondorioz, Al Yarmoukeko

imamak fatua (islamean, buru-

zagi erlijioso batek hartutako le-ge erabakia) bat eman zuen argi-tara, ordura arte debekatutazeuden abere batzuk (zakurrak,katuak eta arratoiak, esaterako)jatea bizirik jarraitu ahal izatekoonartzen dela esanez.Puntu horretara iritsi ziren

iheslari eremuko gabeziak. Bo-rroken eraginez, 2013ko ekaine-tik 2014ko urtarrilera UNRWAiheslari eremura sartu ezinikegon zen, janaria banatzeko au-kerarik gabe, alegia. Uste da ehun pertsona inguru hil zirelagosez hilabete haietan. Epe ilunhartan bertako hazi eta belarguztiak jan zituzten herritarrek,

baita kalean aurkitutako bela-rrik tristeenak ere.«2014ko urtarrilean Al Yar-

moukera itzuli ginenean, pasa-dizo ikaragarriak kontatu zizki-guten. Esaterako, alaba txikiarititia ematerik ez eta erditu be-

rria zen zakurraren titia emanzion amaren kasua», azaldu dioGAUR8ri Raquel Marti UNRWA-ko kideak.2014ko urtarrilean itzuli zen

agentzia eremura, zazpi hilabe-teko etenaldiari amaiera ema-nez. NBEko adituen kalkuluenarabera, iheslari guztiei janariaeman ahal izateko egunean 400kaxa banatu behar dituzte. Kaxahorietako bakoitzak zortzi lagu-neko familia hamar egunez eli-katu dezake. Baina hilabetehaietan beharren laurdena ereezin izan zuten bete.Horregatik da hain indartsua

UNRWA agentziak banatu etaGARA egunkariak joan den aste-an argitara emandako argazkia.Milaka lagun ikus zitezkeenhondakinen artean, NBEk era-mandako elikagaien zain, gose-

Al Yarmoukekoherritarrak UNRWAkbanatzen duenjanariaren zain. UNRWA

ESTATU ISLAMIKOAREN ERASOALDIADamaskoko Al Yarmouk, Siriako gerraren basakeriaagerian utzi duen palestinar iheslarien eremua

Asier VERA

Sirian bizi diren gizakiek azken urteotan jasan beharizan duten egoera negargarriaren beste kapitulu batbaino ez da Al Yarmoukeko eremuan egun dutena.Egoera larriagotu egin da Estatu Islamikoko jihadistakbertara sartu direnean. UNRWA agentziako adituekedonor kezkatzeko moduko irudia ezagutarazi dute.

JENDARTEA / b

Page 9: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 8 / 9

ak amorratzen. Mundu osorairitsi zen irudi ikusgarri bezainesanguratsua.Etenaldi gehiago ere izan dira.

2014ko abenduaren 6tik2015eko martxoaren 4ra arte ja-naririk banatu ezinik egon zi-ren, eta gauza bera gertatu daEstatu Islamikoko jihadistak AlYarmoukera sartu ondoren, hi-laren 1ean, alegia. Herritarrenegoera jasanezina da, nahiko ja-naririk ez izateaz gain, urtebetebaitaramate edateko modukourik gabe. Eta argindarrik gabeorain ia bi urte geratu ziren ber-tako iheslariak, eta oso negu go-gorrak joan dira bi urteotan.Ahul dagoenarentzat gosea

bezain txarra izaten da hotza.Arazoari aurre egin nahian, he-rritar batzuek etxeko altzariak

bota zituzten sutara, berotzekoasmoarekin. «Bideo bateanikus daiteke gizon bat etxeanduen arropa guztia sutara bota-tzen, familia hotzak akabatzenzegoelako. Eskura zeukan irten-bide bakarra zuen», azaldu duRaquel Martik. «Horri erantsibehar zaio emakume askoetxean erditzen direla, erietxe-era joateko aukerarik ez dutela-ko. Horrek ere hildakoak ekarriditu».Edonola ere, Al Yarmoukekoa

ez da aparteko egoera bat. UNR-WAk hamabi iheslari eremu dituSiria osoan, baina horietakobostera sartu ezinik dago. KhanEshieh da horietako bat (hiribu-rutik 27 kilometrora). Bertan ezdute elikagairik banatu 2013koabuztuaz geroztik. Beste eremubatzuk indarra erabiliz hustu di-tuzte, Sbeinehn, kasu. Beraz, be-re garaian Palestinatik ihes eginbehar izan zuten palestinarrakberriz ihes egin beharrean dira.Horietako 10.000 palestinar in-guru NBEren eskolatan hartu di-tuzte, Sirian bertan. «Al Yar-mouk Siria osoan gertatzen aridenaren metafora bat baino ezda, beste toki batzuetan ere gau-za bera gertatzen ari denez, he-dabideetan aipatu ez arren»,esan du Martik.

«Bideo batean ikus daiteke gizon bat etxeanduen arropa guztia sutara botatzen, familiahotzak akabatzen zegoelako. Eskura zeukanirtenbide bakarra zuen», esplikatu du Martik

Gosez ehun pertsona inguru hil ziren hilabetehaietan. Epe ilun hartan bertako hazi eta belarguztiak jan zituzten herritarrek, baita kaleanaurkitutako belarrik tristeenak ere

Raquel Marti UNRWA palestinar iheslariei laguntzaeskaintzeko sortutako NBEko agentziak Estatu espainoleanduen egoitzako zuzendariak GAUR8ri nabarmendu dionez,Ekialde Hurbilean eragin ahalmena duten mundukoagintariei eta gatazkan esku hartzen ari diren aldeei dei eginbehar zaie su-etena adostu eta konponbidea negoziatzeko.Lehen helburua Assaden Gobernuak iheslari eremuarenaurka agindu dezakeen erasoa saihestea da, milaka lagunenbizitza arriskuan ipiniko luke eta: «Hori arazoa sarraski batenbitartez desagerraraztea izango litzateke».«Yarmoukeko agertokian eragile asko daude, nor bere

interesarekin. Negoziatzen hastea ezinezkoa izan da.Horregatik da ezinbestekoa eragile horiei presio egitea, etahori munduko agintari jakin batzuek baino ezin dute lortu»,erantsi du. Bere ustez, talde armatuei arma gehiago emateakez du ezer konponduko. Ezta iheslari eremura indarra erabilizsartzeak ere.PAE, Palestina Askatzeko Erakundeak ordezkariak bidali

ditu Damaskora iheslari eremua husten lagundu dezaten,baina ideia hori ez da egokia, UNRWAko kidearen iritziz.«Nork bermatuko du ebakuazio operazioaren segurtasuna?Nora eramango ditugu iheslariak, Siria osoa tankerakoegoeran dagoenean?», galdetzen du Raquel Martik.Berak proposatzen duen irteerak ere badu arazorik. NBEk

eskatzen du «giza korridore seguruak» zabaltzeko, AlYarmouketik alde egin nahi dutenek aukera bat izan dezaten.Martiren iritziz, palestinarrek beraiek hartu beharko luketeeremua uzteko erabakia. «Benetako konponbide bakarralitzateke talde armatuek zibilak bizi diren lekuetatik aldeegitea», erantsi du. Dagoeneko 100 lagun inguru iritsi diraTadamonera, Al Yarmouketik gertu dagoen lekura. Ihes egitealortu zuten eta eskola publiko batean hartu dituzte.

RAQUEL MARTI

«Ezinbestekoa daaldeei presio egitea»

Siriako Armadakegindako eraso bateanhildako bi palestinarrenehorzketa, joan denastelehenean. Rami AL-SAYED | AFP

Raquel Marti. Asier VERA

Page 10: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/hez

kun

tza

/ te

knol

ogia A

rgudia liteke itxurakeria hutsa dela, marketinkontua, baina eraikinen jasangarritasun ziurta-giriak gero eta ohikoagoak dira, eta gero etajende eta diru gehiago mugitzen dute ingu-ruan. Ziurtagiri hauek eraikin berriek ingurume-nean eragindako albo kalteak minimizatzea dute

helburu; aldi berean, sustatzaileak dirua aurrez dezake epe er-tain eta luzera, eta salmenta amu gisa ere baliagarriak dira. In-guruotan, Oronak Hernanin duen ikerketa zentroak eta IKEAkBaionan irekiko duen saltokiak, esaterako, harro erakusten du-te jasangarritasun ziurtagiria.Ezagunenak BREEAM eta LEED dira gurean. Metodologia ez-

berdinak erabili arren, parekoa dute prozedura: eraikin batenerrendimendua neurtzen dute, eta horren araberako puntua-zioa eman, jasangarritasunaren ikuspuntu ezberdinak kontuanhartuz. Egun-argiaren aprobetxamendua, CO2 isurpena, erai-kuntza materialak, energia kontsumoa, hondakinak, garraioa...Futbolean bezala, puntu bakoitzak axola du eta partidu guztiakdira garrantzitsuak. Hala da, Juanan: miresgarria da sustatzaile,arkitekto eta ingeniariek jasangarritasun puntu bakoitza bo-rrokatzeko erakusten duten grina.

Futbolaren similarekin jarraituz, 70 futbol zelaik adinakoazalera izango du Gipuzkoako Parke Teknologikoak Irun etaHondarribia artean hartuko duen eremuak. Miramon txikigelditu da antza, eta bi udalok ados jarri dira Urdanibia-Zubie-tako lurrak enpresa jarduerari eskaintzeko.Zalantzak zalantza (Miramongo okupazioa %70ekoa da, eta

Bizkaiko eta Arabako teknologia parkeena ez da %60ra iristen),demagun proiektua aurrera doala. Sustatzaileek jasangarrita-

sun ziurtagiriak eskatuko dizkiete arkitektoei, aholkulariakBREEAM edo LEED puntuak nondik lortu pentsatu beharko du-te, eta hara non, konturatuko diren kokalekuak berak izugarribaldintzatuko duela puntuazio duin bat lortzea.Izan ere, ezertan pentsatzen hasi aurretik, kokalekuak soilik

ziurtagiriaren puntuen %10 arriskuan jar dezake, mugikorta-sun jasangarriari loturikoak, alegia. Puntuok kalkulatzeko me-todologia Realari etxetik kanpo irabaztea baino errazagoa da:BREEAMek, esaterako, Excel formatuko taula sinple bat du es-kuragai, hogei minutuko lana eskatzen duena. Nik neuk egindut saiakera, eta tira, lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke Gi-puzkoako Teknologia Parkeko arduradunei esateko nekez lortu-ko dutela kokapenari dagokion punturik, arbitroaren laguntzazez bada.

Autobus sarea nahikoa ez, eta tren geltokiak urrunegi ditugarraio publiko bidezko irisgarritasun punturik lortu ahalizateko. Bizikleta bidezko irisgarritasunari dagokionez, egin li-teke zerbait akaso, fede handiko gizona naiz-eta. Funtzio baka-rreko eremua izanda –ez al da parke teknologiko kontzeptua al-boratzeko garaia?–, hiri zerbitzuekiko gertutasunari dagokionpunturik ere ez luke lortuko (amenities BREEAM jergoian, hots,janari denda, postetxe, kutxazain eta abarrak). Bada puntu in-teresgarri bat, gehienezko auto aparkaleku kopuruari dagokio-na, baina ez dirudi kontuan hartzeko asmorik dutenik errepidesarbideak diseinatzeko beharra lehentasun gisa adierazi dute-nean.Asko hitz egiten dugu ikerketa eta berrikuntzaz, baina hiri-

gintzari dagokionez lehengo lepotik burua. 70 futbol zelai, bai-na jokoz kanpo. •

Ilustrazioa: Ander Gortazar Balerdi

Ander Gortazar BalerdiArkitektoa

Jokoz kanpo

Page 11: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Badatoz, bai, euskal kazetarioi buruhaustegehien ematen dizkiguten hauteskundeak.Lau herrialde, lau hiriburu eta beste 500udalerritik gora jokoan, bakoitza bere berezi-tasunekin; ezin esan bere txikitasunean He-go Euskal Herriak konplexutasunik ez due-

nik. Hauteskunde mapa osoa egoki enfokatzea ariketazaila da, are gehiago sigla berriak agertu eta ezagutzengenuen guztiaren azpitik nolabaiteko lur mugimendunahasia antzematen den honetan. Biziki interesgarriakdira, duda barik, azken urteotan Araban sumatzen direnhaize berriak, boto-emaile berrien eskutik heldutako bul-tzadak. Gure metropoli bakarra izateagatik, Bilbo bera-ren bilakaerak ere arreta merezi du. Baina horiek gutxie-tsi gabe, bi bataila nagusiak Nafarroan eta Gipuzkoanjokatuko direla antzeman daiteke. Bi lehia ezberdin,egun berean erabakiagatik politikoki une historiko ez-berdinetakoak diruditenak.Maiatzaren 24ko gaueko

lehendabiziko begirada Na-farroako emaitzen gaineanpausatu beharko dela dirudi.Pentsaezina zena gertatubaita bertan, lau urte eskase-tan. Gogora dezagun 2011komaiatzean NaBai eta Bildu-ren artean legebiltzarkideen%30 eskuratu izana urratshistorikotzat jo zela, eta izanbazen. Baina oroi dezagunere UPNk eta PSNk erosota-sun osoz osatu zutela koali-zio gobernua, eta bazirudienhorrekin erregimenaren zutabeak ia beste belaunaldi ba-terako tinko berrezarrita gelditzen zirela.Uste ustela, zorionez. Gertuago zegoen ia mende oso

batez esperotako irauliaren aukera. Hortxe bertan daorain, eskura, inoiz baino egingarriago, bost asterenbueltan. Eta nolabaiteko deja vu sentsazioa aitortzen du-te duela 35 urteko aukera hura bizi (eta galdu) zutenek.Bukle moduko bidea egin du UPNk: sortu, hazi, goia jo,ahuldu, eta, hondoratze bidean akaso? Beste hitz batzue-kin, agian, baina orduko erronka guztiak (erabakitzekoesparrua, Euskal Herriaren gainerako lurraldeekiko ha-rremana, euskara, ikurrak, eskubide zibilak, aberastasu-na versus pobrezia...) mahai gainean dira berriz. Nafarroademokratizatzeko aukera, ez besterik: frankismoa behin-goz atzera utzi, elite aberats atzerakoiei boterea kendu,nafar guztien arteko berdintasuna bermatu, benetako

historia agerrarazi... Gauza zinez sinpleak baina oraindiklortu gabeak. Hortaz, XX. mendeko usaina du bataila ho-nek, hamarkada luzez atzeratu ostean bueltan datorrena,oraingoan, bai, irabazteko esperantzarekin. UPNren hiz-kerak berak islatzen du hori; beste garai batekoak diren arerioen kontrako irainekin eta boto-emaileei txertatunahi dizkien izuekin egiten ari da kanpaina.Gipuzkoakoa, aldiz, XXI. mendeko norgehiagoka da,

2011ko urriaz geroztiko denbora berriarena, politikagin-tza «modernoa» oinarri duena... Horregatik da etorkizu-nari begirako laborategi aparta. Hauteskundeok ez dirajokatzen Nafarroako zelai berean, ez eta tresna berdine-kin ere. Hutsuneak hutsune, demokraziak oinarri sendo-agoak ditu Gipuzkoan, bizikidetzan aurrerago egin deladirudi, alderdien arteko eztabaidetan iraganak bainoetorkizunak hartu du pisua, ezker-eskuin dikotomia na-bariagoa da... Gutxiengo eskubideak ditugu hizpide

oraindik Nafarroan; herritarren ongizateaz hasi gara hiz-ketan behingoz Gipuzkoan. Eta esparru horretan, askodira hautestontziek argituko dituzten zalantzak: ondasu-na nola banatu nahi den, diru publikoa nola erabili beharden, ustelkeria zantzuen aurrean gipuzkoarren toleran-tzia maila zenbatekoa den, Gipuzkoa Garaile bezalakolobby-ek eta ‘‘El Diario Vasco’’ gisako botere faktikoek no-rainoko eragina duten, benetako eraldaketak lortzeko EHBilduk nondik eta nola bultzatu behar duen...Kinka honetatik Nafarroa Garaian gehiengo politiko

berri bat sortzen bada, behingoz iraganeko orria pasaahal izango da, etorkizunari bide emanez, segur askiatzeraezin bilakatu den prozesu batean. Hortik aurreraezer ez da berdina izango. Baina biharko Euskal Herri ho-ri nolakoa izango den aurreikusteko, hobe M24an ipar-mendebaldera begiratzea, Gipuzkoa aldera. •

{ asteari zeharka begira }

Nafarroa eta Gipuzkoa,atzoko eta biharko lehia

Gutxiengo demokratikoak ditugu hizpideoraindik Nafarroan, «jateko gauzak»Gipuzkoan. M24an Nafarroan itxi litekeiraganeko orria, baina etorkizunekoanolakoa den Gipuzkoan hasiko da idazten

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herria

Azken Deia du ize-na eta manifestugisa aurkeztu da.Finean gizarteosoari helaraztenzaion hausnarke-

ta bat da: ezin dugu jarraituamildegira eramaten gaituenhazkunde modelo honekin.Egun, 7.000 sinatzaile inguruditu deiak, eta gehiago izateko

bidean dago. Intelektualak, poli-tikariak, sindikalistak… perfilanitzeko atxikimendu zerrendaluzea lortu du.

Ideia Estatu espainolean jaiozen 2014ko udan, eta duela gu-txi Bilbon aurkeztu dute. Halaere, Euskal Herriko eta Estatuespainoleko mugak gainditu di-tu jadanik. Hamabost hizkun-tzatara itzulita, zabaltze proze-

suan jarraitzen du, eta sinatzailegehiago irabazten ari da han etahemen.

«Planetak ezin du gizarte pro-duktibista eta kontsumistamantendu», dio testuak, etagaineratu, «biosferarekin orekaberreskuratzea helburu duen gi-zartea behar dugu». Manifestu-tik hartutako esaldi biek deiarenmamia laburbiltzen dute.

Izan ere, egungo erralitatea-ren deskribapenean oinarritzendute deia. Manifestuak dioenez,«ikertzaile eta zientzialari bu-ruargienak alarmarako zantzusendoak ematen ari zaizkiguXX. mendeko zazpigarren ha-markadatik hona: orain artekohazkunde joerekin jarraituz ge-ro (ekonomikoa, demografikoa,baliabideen erabilera, kutsatzai-leen ekoizpena, desberdintasu-nen hazkundea), XXI. mendeanzibilazioa kolapsatzea da ondo-rio probableena».

Diotenez, errealitate horri au-

Zumaiako itsas-labarragarbitzeko lanetan aridira hainbat gazteirudian.Imanol OTEGI | ARGAZKI PRESS

AZKEN DEIA BIZIRAUTEKOBiosfera erabat agortu baino lehen,zibilizazio berri bat eraikitzeko deia

Nerea GOTI

«Gehienez ere bost urte inguru ditugu hazkundearen mugeiburuzko eztabaida zabal eta transbertsala sendotzeko, etademokratikoki alternatiba ekologiko eta energetiko zehatzeta bideragarriak eraikitzeko». Azken Deia manifestuarenproposamena da eta zabalkunde handia lortu du mundumailan. Jada 7.000 sinatzaile baino gehiago ditu.

JENDARTEA / b

Page 13: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 12 / 13

rre egiteko une honetan propo-satu diren bideak «garapen ja-sangarriaren mantra kosmeti-koak» dira, aurrean daukagunerronkari aurre egiteko aski ezdirenak. «Teknologia ekoefizienteen

aldeko apustu soilak ere, edo ba-lizko ‘ekonomia berde’ batek,ondare naturalen eta zerbitzuekosistemikoen merkantiliza-zioa ezkutzatzen du», dokumen-tuaren arabera.Beste kontu batean jartzen du

arreta: krisi ekologikoa «ez dagai partziala». Dioenez, ekolo-giari gertatzen zaionak gizarteosoan du eragina; elikaduran,garraioan, industrian edota ga-tazka belikoetan, besteak beste.Ekologia, «finean, gure ekono-miaren eta bizitzen oinarriada», nabarmentzen duenez.Horregatik, hain zuzen ere, bi-

zitzarekin zerikusia duen arazonagusiari so egiten dio manifes-tuak: baliabideak urritzen ari di-ren planetan, 7.200 milioitik go-ra biztanleri elikagaiak etabizitza duina ematea beharrez-koa da. Hala, zibilizazioa berre-raikitzea planteatzen du, eta, ho-rretarako, «errotiko aldaketakbeharko dira bizimoduetan, pro-dukzio moduetan, hirien disei-nuan eta lurralde antolaketan»,baina batez ere «baloreetan».

ORAIN DAMOMENTUA

Azken Deiak proposatzen dueneraldaketa handiak «bi oztopoitzel» dituela onartzen du mani-festuak: «bizimodu kapitalista-ren inertzia eta talde pribilegia-tuen interesak». Horregatik,«indarrean den hegemoniare-kin haustura politiko sakona»behar dugula diote. Eta, izatez,momentu egokia da gaurkoahaustura hori gertatzeko, sina-tzaileen aburuz. Batetik, diotenez, «zorionez,

gero eta jende gehiago ari daerreakzionatzen». Bestalde, Es-tatu espainoleko egoera politi-koan zentratuta, M15ak ekarridituen «duintasunak eta esnaldi demokratikoak gizarte antolake-ta batzuek ahalbidetuko dutenprozesu konstituziogilea mami-tzen» ari dela uste dute. Transformazioaren bidean,

proiektu alternatiboei aldakun-

tza proposamen «askoz ere ado-reatusagoak» planteatzeko deiaegiten die manifestuak. Izan ere,parean daukagun erronka «Neo-litikoko iraultza edo industria-iraultzaren mailako gertakarihistorikoen neurrikoa izangoda», eta denbora amaitzen arida. Manifestuaren arabera,«gehienez ere bost bat urtedauzkagu hazkundeari buruzkoeztabaida zabal eta trasnbertsa-la sendotzeko» eta «demokrati-koki alternatiba ekologiko etaenergetiko zehatz eta bideraga-rriak eraikitzeko».Errezeta zaharrek ez dute ba-

lio eta ez dago errezeta magiko-rik. Sinatzaileek argi dute alda-ketak «gehiengo handiak»behar dituela. «Boterearen na-gusikeriak eta aberastasun pila-ketak eragindako bidegabeke-rien aurka borrokatzeaz gain,errealitatea onartuko duen ere-du batez ari gara, naturarekinbat etorriko dena, Lurraren mu-ga ekologikoen barnean», argi-tzen dute.Florent Marcellesi manifes-

tuaren sinatzailea eta bultza-tzaileetako bat da, eta Equokobozeramaile Europako Parla-mentuan. Euskal Herrian biziden aktibista eta ikertzaile eko-logista honek argi dauka oraindela gauzak aldatzeko unea.Dioenez, sindikatu, alderdi etamugimendu ezberdinetako la-gunek bat egin dute deiarekin,eta ez hori bakarrik, zonalde ez-berdinetan bizi direnek diag-nostikoa berdina egin dutelaadierazten du.

ESTATU ESPAINOLEKO PANORAMA

Marcellesiren hitzetan, estatumailan jaio zen ideia, baina izanzuen harrera ikusita (bost milasinadura inguru hasierako hila-beteetan), berehala etorri zenhedatzeko asmoa. «Emaitza es-pektatiben gainetik» egon delaaipatzen du, eta erantzun indar-tsu horrek sare bat osatzeko as-moa ekarri du. Kolektibo etamugimendu zehatz batzuek,tartean, Euskal Herriko Desaz-kundea mugimenduak, deia be-re egin, eta manifestua zabal-tzen ari dira. Beste kontu bat plantetau

zion Gaur8k manifestuaren bul-Greenpeacek Pasaian egindako protest. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 14: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herria

tzatzaile Florent Marcellesiri.Ongizatea hazkundearekin etaazken hau kontsumoarekin lo-tzen duen gizarte batean, pen-tsaera horri zelan eman bueltaeta nora begiratu dezakegunideia hori gauzatzeko. Eredurikba al dago?Marcellesiren ustez, «berez

ekintza natural bat da kontsu-moa eta ezin da gaixotasun batden kontsumismoarekin nahas-tu. Gizarte modernoaren patolo-gia bat da». «Kontsumitzea kon-tsumitzeagatik, zentzurik gabe,ezin zaio eutsi. Kontsumo ardu-ratsuaz hitz egitean, kontua ezda kantitatea, kalitatea baizik»,azaldu zuenez. Adibide bat jarrizuen: «ondoko ekoizleari toma-te bat erosten diodanean, bada-kit zer jaten ari naizen, kalitateajaten ari naiz, ez diot nire osasu-nari ez planetarenari kalte egi-ten, eta gainera, ez diet zapal-tzaileei erosten, eta ondokolagun horren lana onartzen dut.Beste balore batzuk ezartzen arigara». Gaineratu zuenez, hone-lako jokabide sinple bat super-merkatura joan eta salneurri ba-xuko tomate bat erostea baino

askoz baliotsuagoa da, beste to-mate horrek munduari bueltaeman diolako eta lan baldintzaez-duinetan ekoiztu dutelako,bere zaporeak ez daukalako on-dokoaren antzik eta askoz kali-tate txarragokoa delako inguru-menaren eta pertsonenosasunarentzat».Azken Deia proposamen ilu-

sionagarri bat ere badela adiera-zi zuen Marcellesik. «Ez da dis-kurtso alarmista bat, arazo batdaukagula dioen mezua da, ara-zo horren parte izan gara etaorain soluziobidearen parte ereizan gaitezke. Gure jokabideariesker gu hobeto bizi eta gure bi-loben bizitza ere hobetuko du-gu, beraz, nahiko mezu baikorrada; oraingoak, gaur ogia etabihar gosea, besterik ez du».«Planetako biztanleen gehien-goari gaurdanik ogia eman etagure ondorengoen ogia berma-tzea da planteatzen duguna»,esan zuenez.Sinatzaileen artean, Euskal

Herriko izen ezagun ugari dago.Pablo Ibarra EHUko irakasleahorietako bat da. Gaur8ri azalduzionez, Azken Deia daukagun

arazoaren muinera doa. «Sako-neko soluziobide batek zibiliza-zio aldaketa bat exijitzen du, ba-loreen sistemaren errotikoaldaketa bat», aipatu zuenez.Egiten duen planteamentua ar-gia da: ahalik eta etekin handie-nak bilatzearen ideia egungosistemaren baloreetako bat da,beste askoren artean, eta horiekguztiak aldatzeko proposamen bat egiten bada, zibilizazio alda-keta batetaz hitz egiten ari gara. Ibarraren hitzetan, «mugarik

gabeko hazkundearen balioagizartean nagusi dela, mezuaez da galtzea, baizik eta modu

arduratsuan kontsumitzea etazentzuzko bizitza baldintza ba-tzuk ezartzea mundu guztia-rentzat». «Gelditu ezineko haz-kundean oinarr itutakoekonomia batetik berdintasu-nezko ekonomia batera eralda-tzeko prozesua da honakohau», eta «hori da, hain zuzen,bizirauteko bide bakarra», na-barmendu zuenez.Iñaki Barcena EHUko Zientzia

Politikako irakasleak ez du za-lantzarik izan Azken Deia sina-tzeko orduan, eta poztu da ma-nifestua izaten ari denzabalkundearekin. «Asko erres-petatu eta maite ditudan per-tsonak, gehienak mugimenduekosozialistakoak, hasi zirenmanifestua zabaltzen eta nireizena gehitu nuen duda barik le-hengo momentutik», azalduzion Gaur8ri. Esan zuenez, «guz-tiok konpromiso hori bera har-tzea behar-beharrezkoa», etakontuan hartu behar dugu «gu,euskaldun eta europarrak, lehe-nengo mundu pribilegiatuan bi-zi garela, eta baldintza sozialorekatuetan, baina hori ere ko-lokan dago».

DENON KONPROMEZUA

«Erronka handia da baina ez da-go inor edota ezer soberan»,adierazi zuenez. Barcenaren us-tez, «kantariek eta unibertsita-riek, artistek eta kazetariek, gaz-teek eta zaharrek… denok agertubehar dugu konpromisoa beha-rrezko aldaketa horren alde…Eta aldaketa ez da soilik ‘ekolo-gikoa’; naturarekiko harrema-nak aldatu behar ditugu, noski,baina baita pertsona artekoakere. Patriarkatua eta arrazismoamehatxu larriak dira».Gizarteak daukan erronkaren

aurrean nondik hasi argi du:«ariketa xumeak, txikiak badiraere, eredugarriak izan daitezkenorabidea aldatzeko». Esan zue-nez, «desazkundea hemen dago,goia (edo behea) jo dugu. Kon-tua da ea bide arrazional eta de-mokratikoetatik onartuko du-gun edo kaos eta gatazkakriminalaren aldetik, Sirian, Af-ganistan, Iraken edo Afrikangertatzen ari den moduan». Os-trukarena egitea XXI. mendean,horixe da erokeria.

Bidasoa eskualdeanerakitzekoak zirenerrauskailuaren aurkakomanifestaldia. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Ez dago irtenbide teknologiko magikorik….gu,euskaldun eta europar, lehenengo mundupribilegiatuan bizi gara eta baldintza sozialorekatuetan, baina hori ere kolokan dago»

«Manifestua arazoaren muinera doa,zuzentzeko neurriak proposatzen ditu, etasakoneko soluziobideek balio aldaketaeskatzen dute; zibilizazio aldaketa»

Page 15: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 14 / 15hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AZPIAZU“AXPI”

Page 16: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herria

Uudaberria metamorfosierraldoi bat da, oso den-bora tarte laburrean ger-tatzen dena: landare-e r r e i n u a keraberritze-prozesu osoa

egiten du, ugaltze-aparatua prestatuz; ani-malia-erreinua, aldiz, zoramen hutsa da.Zurrunbilo horretan murgilduta, baratze-zain aztoratuak ere lurrari eta zeruari be-giratzen die, zalantzati, dagoeneko kalaba-zak landatzeko garaia den ala ez erabakiezinda. Ez genuke presarik izan beharko udara-

ko landaketak egiteko orduan; hobe dapixka bat itxarotea, baldintzak egokiakizan arte (erraza da esatea, ezta?). Badago,edonola ere, zalantzarik gabe egin beharkodugun lan bat: belarrak kontrolatzea. Bela-rrek haziak egitea ekiditen badugu, dato-rren urterako lan asko aurreztuko dugu.Lurraren aroak baimentzen badu, apiri-

letik aurrera udarako laboreek hartuko di-tuzten lursailak prestatzen hasi gaitezke.

Egokiena azaleko estalki begetala kentzealitzateke, aitzurrarekin azaleko lana egi-nez. Hau da eraginkorrena, eta, horregatikere, lan gehiago egin behar da. Belarraahalik eta laburren moztea eta berau erre-tiratzea irtenbide ona izan daiteke, bainagerora belarren kontrolean arreta gehiagojarri beharko dugu. Hurrengo laborea, au-keran, lauhortz edota lorezaintzako palabatekin lurra askatzea izan beharko litza-teke. Ondoren, zokor edo mokilak aitzu-rrarekin edo rotabatorearekin apurtzea le-torke. Azkenik, ongarritzea egin beharkolitzateke, gutxienez 6 hilabeteko simaurkonpostatua erabilita (2-4 kg/m2-ko do-sian). Berriz ere rotabatorea arinki pasatu,konposta eta lurra nahasteko, eta lursailalandaketarako prest genuke. Ortu handia eta makineria eskura dau-

katenek, kultibadorea pasatzen dute aurre-na, lurpea lantzeko makina ondoren, gerokonposta zabaltzen dute, kultibadorea be-rriz ere pasatu, eta prest dute lursaila. Ne-guan zehar ongarri berdeak erein badira,orain da momentua berauek moztu, lehor-tzen utzi eta lurrari gehitzeko.Udaberrian, zalantzarik gabe, bisitari

izango ditu bareak. Kontu handia izan be-har da molusku hauekin, gau bakarreanlandaketa berriak desagerrarazi baititzake-te. Horregatik, ezinbestekoa da ortuarenperimetro guztia garbi mantentzea, bareeknon gorde izan ez dezaten. Errautsak bare-ak geldiarazten ditu, baina behin bustiz ge-ro, eraginkortasun guztia galtzen du. Neka-zaritza ekologikoaren araudiak moluskuenkontra onartzen duen sustantzia bakarraburdin fosfatoa da.Eguzkiak jadanik indarra hartu du, one-

rako eta txarrerako. Lurra berotzen da, etahorrek ahalbidetzen du udarako laboreakbehar den bezala garatu ahal izatea, etafruituak ematea. Bestalde, eguzki indartsubatek lurra asko eta azkar lehortu dezake,landaketa berrien heriotza eraginez, hazi-tegietan kalte handiak sortuz edota lur go-zoa zena harri gogor bihurtuz. Horregatik,landaketa egiterakoan ganoraz ureztatubehar da ortua, landareen inguruan betihezetasuna egon dadin sustrai berriak ga-ratu artean. Hobe da ugari eta lantzeanbehin ureztatzea, urri eta sarri baino. Lan-daretxo batek gehiegi sufritzen badu, beregarapena ez da egokia izango. Landaketa

egiterakoan landaretxoei zainak pittin batmoztuz gero, sustrai berrien garapena sus-tatzen da. Ereintzak egiteko, hobe da goi-zez jardutea; landaketak egiteko, aldiz, ho-bea da arratsaldea.Zalantzarik gabe agertuko den beste

ezagun zahar bat zorria da. Zoritxarrez,bere etsai naturalak (mantangorriak, ka-su) oraindik erabat esnatu gabe daude.Zorriak gogoko ditu kimu gazteak, zen-bat eta nitrogenodunagoak, orduan eta hobe. Horregatik, komeni da simaurfreskoaren erabilera ekiditea, honek ni-trogeno asko baitauka. Beroa nabarme-nago egiten denean, ilarretan zorriak etagaixotasun kriptogamikoak (oidioa edozurina, nabarmenki) agertzeko aukerakhanditu egiten dira.Uztari dagokionez, udaberria da, agian,

aniztasun txikiena daukan urtaroa: negu-ko landaketako azken porruak geratu dai-tezke, baita zerbak, espinakak, azak edotaazaloreak ere, baina litekeena da dagoene-ko guztiak igota egotea. Orburua eta zain-zuria, aldiz, sasoi betean daude udabe-rrian. Apirila bukaeran-maiatzean, bababeltza eta ilarra ere etorriko dira.

Udaberriko lanakortu ekologikoan

HUTSA

Argazkiak: Haritz MAYORA SARASUA

Page 17: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 16 / 17hutsa

Eduardo Galeanok zioen mundua sutxikiek osatutako itsaso bat dela,eta su bakoitzak berezko dirdiraduela. Ezberdinak dira su guztiak,

batzuk handiak, besteak txikiak, koloreguztietakoak. Batzuk su motelean ari dira;besteek, berriz, sugar zoroa daukate, aireatxinpartaz betetzen duen horietakoa. Ho-rrexek ematen dio munduari duen xarma,aniztasunak, ezberdinen arteko elkar eli-katzeak, elkarrengandik ikasteak, eta norbereaz harro elkarri irakasteak... horrelaxeegin du aurrera gizateriak mundua mun-du denetik. Zenbait, aldiz, mundua kolorebakarrekoa zeneko garaietara bueltatzekotematuta daude.

Oroitzen dut Gasteiz Vitoria zenean. Or-duan hiria kolore bakarrekoa zen. Zeruazgain zeru azpikoa ere grisa zen hiri hartan;telebista, berriz, zuri-beltzean. Kolore ba-karrekoa zen, halaber, hango jendea; etahizkuntza ere, bakarra. Nik, inguruan ger-tatzen zen guztia ulertzen ez banuen ere,ordurako banekien helduek “grisak” izene-ko gizon batzuei zietela beldur, baina ho-rretaz ez zutela haurrokin sekula hitz egi-ten, eta akaso horregatik haien kopetakere grisak zirela. Oroitzen dut bizilagunzurbilen hiri hartan beste kolore batekopertsona bakarra zegoela, Essie Hollis, or-duko Baskoniako fitxajea. Eta akordatzennaiz ordura arte beltzak entziklopedietan

baino ez nituela ikusiak, eta gerripekoabaino ez zeramatela jantzita. Orduan des-kubritu nuen bestelako kolore batzuk erebazirela. Eta Hollisen atzetik beste askoetorriko ziren, eta hiriko grisari koloreakateratzen hasi zitzaizkion. Eta orduan eus-kara ikasteak ere ahalbidetu zidan mun-duari kolore askotako antiojoez begiratudakiokeela deskubritzea. Eta batzuen etabesteen ekarpenez hiri gris hura Galeanokirudikatutako su txikien itsaso bilakatuzen. Gaur da Gora Gasteiz Eguna, sugarhorri hauspoa emango diogun eguna, ka-leak berreskuratuz, plazetan aberats egi-ten gaituen aniztasuna erakutsiz, Gasteizsu biziz pizteko eguna. •

0hutsa

Su txikiak Gasteiz piztera

Koldo Sagasti

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

APIRILA

Apirilean neguak oraindik ere azkenekokolpeak eman ditzake. Horrela izanda ere,lurra pixkanaka berotuz doa. Lasai, orain-dik denbora soberan dago.Landaketak: Tipula eta tipulina landatze-ko sasoia da. Aire libreko lehenengo letxu-gak ere landatu daitezke, baita borraja ere.Negutegian tokia izanez gero, tomatea, pi-perra, alberjinia… landatu daitezke, uztai-lean fruitua ematen hasiko direnak. Ma-rrubien landaketa-sasoiaren mugangaude.

Ereintzak: Ilargiaren arabera, kalabaza,kalabazina eta pepinoa erein daitezke ba-bespean. Maiatzean prest egongo dira or-tura eramateko. Aire librean zein negute-gian, lehenengo lekak, azenarioak, borraja,errukula eta erremolatxak erein daitezkeere. Aldiro-aldiro, letxuga mota ezberdi-nak eta errefautxoak ereitea komeni da,etengabe hornituta egon gaitezen. Patataereiteko sasoia da oraindik.

MAIATZA

Patata ereiteko garaiz gabiltza. Maiatzarenerditik aurrera, printzipioz, aire librekolandaketa guztiak egiteko moduan gaude,nahiz eta zenbait ortugilek nahiago izan tomatea eta piperra landatzeko apur bat

gehiago itxaron. Izan ere, gerta daitekemaiatza trakets samarra izatea, eta eginda-ko landaketak behar den moduan ez gara-tzea. Ekainean, oraindik, landaketak egite-ko denbora dago.

Landaketak: Bigarren hamabostalditikaurrera, tomatea, piperra, alberjinia, kala-baza, kalabazina, pepinoa, meloia. Hilabetehasieratik, letxuga, kukulua, zerba, borra-ja…

Ereintzak: Azenarioa, errefautxoa, bo-rraja, erremolatxa, leka, artoa, indaba, pa-tata, letxuga, kukulua, azak, errukula.

EKAINAEsan bezala, oraindik ere sasoiz gabiltzatomate eta piper preziatu horiek landatze-ko, nahiz eta ia udazkenera arte itxaronbeharko dugun uzta jasotzen hasteko. Bi-garren hamabostalditik aurrera, udazken-neguko porruak landatzen hasi gaitezke.Berdina esan genezake azez eta azaloreez.Lonbardak eta brusela-azak landatzea erekomeni da, bi labore hauek oso ziklo luzeabaitaukate. Kalabazari eta kalabazinei no-labaiteko akoltxatua jartzea komeni da, lu-rraren hezetasunari eusteko. Lastoa, kon-posta, egur xehatua edota plastikoa erabilidaiteke, baina kontua izan beharko dugubareekin, oso gustura egoten baitira akol-

txatu azpian. Ekainetik aurrera, letxugakez dira ondo moldatzen negutegian.

Landaketak: Tomatea, piperra, alberji-nia, kalabaza, kalabazina, pepinoa, porrua,aza, azalorea, brusela-aza, lonbarda, letxu-ga, kukulua, zerba, borraja…

Ereintzak: Azenarioa, errefautxoa, erre-molatxa, borraja, leka, letxuga, azakiak

LANDARE ESTRAKTUAK

Landare askok frogatu dute ortuko izu-rrien eta gaixotasunen aurkako ahalmena,edota laboreak indartzeko gaitasuna. Asu-na eta azeri buztana dira horien artean ezagunenetariko bi. Udaberrian, bi landa-re hauek berriz ere agertzen dira. Hortaz,orain dugu momentu egokia horiek batueta oso lagungarri izango zaizkigun “sal-dak” prestatzeko. Landare bakoitzaren es-traktua aparte prestatu behar da.

Asuna onddoen prebentzio modura:asun kilo bat 10 litro uretan beratzen utzi-ko dugu 4 egunez, egunean behin, behin-tzat, irabiatuz (euri ura erabiltzen bada, as-koz hobe; kloratutako urarekin ari bagara,komenigarria da gau batez beratzen uztea,kloroa lurrundu dadin). Ondoren, asunguztiak erretiratu eta salda iragazi beharda. Toki fresko eta lehorrean gorde ezazue,ahal dela hermetikoki itxita. 1:10eko dilu-

zioan erabili ureztapenean, hostoetara zu-zendua. Goizez aplikatu behar da, eguz-kiak indarra hartu baino lehen. Oharra:asuna 10-15 egunez beratzen utziz gero,saldak landarea indartzeko balio du.

Azeri buztana onddoen prebentzio mo-dura: 1 kg azeri buztan egosi, ordu erdiz,10 ur litrotan. 1:10eko diluzioan erabili.

NOLA BABESTU GURE BARATZAK EKOLOGIKOKI?ENEEK-ak, Biolur Gipuzkoa elkarteak etaIparraldeko Biharko Lurraren Elkarteak(BLE), Bio d’Aquitaine-rekin batera, EuskalHerriko baratzeetako izurri eta gaixotasunohikoenei buruzko liburuxka praktikoaargitaratu dute “Nola babestu gure bara-tzak ekologikoki?” izenburupean. Laborariekologikoen esperientzia fitxatan atonduda, arazoen jatorria, ondorioak eta senda-bideak azalduz. Arazoa era errazean iden-tifikatzeko taulak eta aurkibidea ere ba-dauzka, laboreka sailkatuta. Paperplastifikatuan argitaratu dute, tamainaegokiarekin, eta baratzera gurekin erama-teko moduko material hau ENEEK-an zeinBiolurren eskuratu dezakezue.

HUTSA

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Page 18: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herria

Haurren partehartzea susta-tzea helburuduten hamai-ka gomendiokargia ikusi du-

te aste honetan Herri hezitzai-lea, eskola herritarra ekimenakargitaratutako bost liburuxke-tan. Haur eta nerabeen aisialdiparte-hartzailea, euskalduna,hezitzailea eta herritarra gara-

tzea dute helburu koadernotxo-ek. Hala jasotzen da bederen,ekimenaren oinarri filosofikoakipini eta Jakineko zuzendari Lo-rea Agirrek idatzitako lehen ale-an. Mundua ikusteko eta senti-tzeko berezko modua dutehaurrek eta ikuskera hau ozto-patu baino, hura garatzeko ba-liabideak eskaini nahi dituzteliburuxka hauekin.“Parkeak bizitzeko modu be-

rriak”. Hori du izenburua Txus-ma Azkonak eta Alfredo Hoyue-losek idatzitako liburuxkak.Arrasateko Txatxilipurdi elkar-teko Mireia Bazek azaldu dizki-gu bost liburuxken sekretuaketa ale honetan Iruñeko bi ira-kasle hauek egungo parke ere-duak ezbaian jarri dituztela na-barmendu du. Hir i etaherrietan dauden jolasguneakhomogeneoak dira bi irakasle

hauen begietara, kolore eta es-truktura antzekokoak denak.Haurrek zertan eta nola jolastubehar duten jolasguneen egitu-rak berak erabakitzen duela iri-tzi diote, eta askotan jolas mo-du horiek sormen zeinpsikomotrizitate beharrak ereez dituztela asetzen kritikatudute.

«Beldurraren gizartea» gisadefinitu duten honetan, gaine-ra, umeek helduen zaintzapeanaritu behar dute jolasean etahorregatik daude parkeak eser-lekuz inguratuta. Azkonaren etaHoyuelosen arabera, ez dirazertan jolasgune berriak eraikibehar, baina daudenak haurrenikuspegiaren arabera moldatubeharko liratekeela defendatudute. Ez jolasguneak bakarrik,Francesco Tonucci pedagogoentzutetsuaren teoriarekin bat

eginez, kaleko beste espazioakere haurren begietatik antolatubeharko liratekeela uste dute biirakasle hauek. Izan ere, Tonuc-cik dioen bezala, umeen begie-tatik eraikitzen diren herriak,herritar denen beharrak ase-tzen dituzten herriak dira.Udalekuak eta ludotekak ere

izan dituzte hizpide beste bi li-buruxketan. Orain arte helduekpentsatu eta programatu dituz-te udaleku ireki zein itxiak,Amarauna elkartearen arabera,baina, horretan ere haur eta ne-rebeen nahi eta beharrak ain-tzat hartzeko ordua heldu daeta udalekuak haientzat eginbeharrean, haiekin egiteko pro-posamena luzatu dute liburux-kan. Horrek noski, prestaketa,garapena eta ebaluazio uneangazteak kontuan hartzea dakar.

HEZKIDETZA, TXIKITATIK

Antzeko hausnarketa dakarteTxatxilipurdikoek “Nola eginludoteka parte hartzailea” libu-ruxkan. Ludoteketako paretakgainditu eta euskararen eta jo-lasaren espazioak berreskura-tzearen alde agertzen da Maia-len Gorosabel egi lea .Hezitzaileen papera eraldatueta haur eta nerabeen bidela-gun izatera igaroz, bizilagune-kiko, naturarekiko eta herriare-kiko harremanak sustatzekoaholkuak jasotzen ditu bertan.Herriak handitzen joan direnheinean, umeek naturarekinduten harremana ahuldu egindela uste du Bazek. Are gehiago,umeen garapenean ohikobihurtzen ari diren, estresa, hi-peraktibitatea ala gizentasunamoduko arazoak ere harremaneskas horren ondorio direlako-an dago. Finean, ludoteka hau-rrentzako egiten den egitasmobat izan ordez, haurrekin egin-dako espazioa izatea lortu nahidu Gorosabelek.Parkeetan, udalekuetan zein

ludoteketan haur eta nerabeenparte-hartzea garatzeko orduanikuspegi feminista nola txerta-tu azaldu nahi izan du Urtxin-txa Bizkaiak azken liburuxkan.

HAURRAK, PROTAGONISTAHerri parte-hartzaile eta hezitzaileak eraikitzeko asmoakhamahiru eragile batu eta bost liburuxka ekarri ditu

[email protected]

Parte hartzea, hori da Herri hezitzailea, eskola herritarraekimeneko kideen ustez herritar aktiboak heztekogiltza. Eta ate hori irekitzeko, parte hartzea sustatzekoaholkuz betetako bost liburuxka argitaratu dituzte.Haurren aisialdi hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte-hartzailea garatzeko lagungarri izan nahi dute.

HEZKUNTZA/ b

Maialen Gorosabel eta Mireia Baz labetik atera berri diren bost liburuxkak eskuetan. Juanan RUIZ| ARGAZKI PRESS

Page 19: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 18 / 19

Hezkidetzaren aldeko hautuatxiki txikitatik egin behar delasostengatu eta hura garatzekohamaika aholku praktiko jaso-tzen ditu.

Arrasaten aurkeztu zituztenlabetik ateratako bost liburux-kak ostegunean eta orain hezi-tzaile, guraso, aiton-amon etaedozein herritarren eskuetarahelarazi nahi dituzte. Herritaroro izan daiteke liburuxkenhartzailea, Bazen ustez, haurbat hezteko tribu oso baten be-harra dagoelako.

EKIMEN OSO BATEN BULTZADA

Liburuxka bakoitzaren sinatzai-leen atzean, baina, Herri hezi-tzailea, eskola herritarra ekime-neko kideak daude. Herriparte-hartzaile eta hezitzaile batsortzeko asmoak eragile anitzelkartu zituen 2012. urtean. An-doainen egin zuten lehen hi-tzordu hura eta ordutik haur etagaztetxoen aisialdi parte-har-tzailea, euskalduna, hezitzaileaeta herritarra garatzeko ibilita-ko bidean eragile gehiago gehi-tu zaizkie. Egun, Irrien LagunakKluba, HUHEZIko Sorguneakikertegia, Lizarrako eta Iruñekoudal haur-eskolen taldea, Oarso-aldeko Garapen Agentzia, Arra-sateko Txatxili purdi euskara etaaisialdiko elkartea, Euskaltzale-en Topagunea, Ikastolen Elkar-teko aisialdi-taldea, UrtxintxaBizkaia, Amarauna, Tabakalera-ko hez kuntza saila, Pil-pilean el-kartea, Ttakun kultur elkarteaeta Hik Hasi heziketa egitasmo-ak osatzen dute ekimena.

Euskal Herriko lurralde etaherri askotarikoak dira eragile-ak, bai eta esparru eta izaeradesberdinetakoak ere; izan ere,aisialdi eremukoak, hezkuntzaformalekoak, euskalgintza alo-rrekoak nahiz administraziotikgertu dauden eragile, federazioeta elkarteak daude bertan. De-nak, baina, hezkuntza eta aisiabeste modu batean amesten du-ten eragileak dira eta haurren-tzako, gazteentzako, eta, orohar, herritar guztientzako ego-kiak diren herriak eta hiriak

pentsatzeko eta eztabaidatzekogrinak biltzen ditu.

Hiru urteko hausnarketek ai-sialdi eredu bat adostera era-man ditu hamahiru eragile ho-riek. Zazpi zutabeen gaineaneraiki dute gainera aisia ereduhori: «Jolasa eta sormena ikas-teko eta garatzeko berariazkotresnatzat dituen haurren kul-tura aitortzea eta, hori oinarrihartuta, haurrei benetan partehartzeko eta erabakitzeko ahal-mena ematea. Era berean, eurekeraikitako aisia hezitzaile etaeuskaldunaren bitartez, anizta-sunean berdin eta parekide iza-nez eta ingurumen naturala etakulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartu nahidira, pertsonen arteko harre-man osasuntsu, justu eta asega-rriak josiz, finean», azaldu diguBazek.

Zazpi kontzeptuek halabeha-rrez elkarrekin joan behar dute-la ere gaineratu du; izan ere, be-re ustez, eremu horiek elkarezkontzen, garatzen eta aberas-ten dira, proposamen koheren-te eta oso bat osatuz.

Definitutako aisia eredu horiegikaritzeko argitaratutakobost liburuxkez gain, beste bilan lerro ere zehaztu ditu Herrihezitzaileko lantaldeak: dato-rren astean Donostiako Kursa-leean egingo duten “ Herri hezi-tzai lea , eskola herr itarra”batetik, eta, laster aurkeztukoduten herri hezitzaileen sarea,bestetik.

Zehazki, Donostiako Egia au-zoa, Otxandio, Baigorri, Soralu-ze, Baztan, Dima, Arrasate etaAgurain lotuz josiko dute herrihezitzaileen sarea. Bazek azaldumoduan, hezkuntza, eskolatikharatago doala sinetsita, hez-kuntza, herrigintza eta udalaalorrak batzen dituen taldemultidisziplinarra osatu dutezortzi lekuotan, eta talde horiekdira proiektuaren ezinbestekozutabe.

FINLANDIA ETA KATALUNIAGERTUTIK EZAGUTZEKO BETA“Herri hezitzailea, eskola herritarra” lelopean, hainbat ekitaldiegingo dira datozen ostiral eta larunbatean DonostiakoKursaalean. “Haurren hiria” egitasmo entzutetsuaren sortzaileFrancesco Tonucci pedagogoarekin duela bi urte hasitakobideari jarraipena emango diote bigarren edizio honetan.Oraingoan, baina, Finlandiako, Kataluniako eta Euskal Herrikohainbat esperientzia ezagutzeko aukera egongo da.

Ezaguna da oso Finlandiako hezkuntza eredua eta halaerakusten dute nazioarteko neurketetan zein beste hainbatarlotan eskuratutako emaitza bikainek. Eredu honen sekretuakaletzeko Finlandiako Hezkuntza Kontseiluko ordezkari LeoPakhin izango da Donostian. Zehazki, bi hitzaldi eskainiko ditu:“Herritarren beharren neurrira egindako hezkuntza politika”batetik, eta, “Haurra bere osotasunean hezteko, hezkuntzahumanizatua”.

Bestalde, Bartzelonako Ripollet herriko “El Martinet”eskolako esperientziaren berri zuzena emango dute bertakozuzendari eta hezitzaile diren, hurrenez hurren, MontserratNavarrok eta Lidia Estebanek. Horrez gain, Euskal Herrianbertan abian jarritako hainbat esperientzia ezagutzeko aukeraizanen da. Tartean, Gaztematika, Harremonak etaaniztasunaren kudeaketa oinarri duten hainbat praktika.

Nagusiki, euskal hezkuntzaren topagunea den Hik Hasi ari daprestaketa lanetan, eta, jardunaldi hauen bidez, aurten 20 urtebete dituztela gogoz ospatu nahi dute. Euskal irakaskuntzanziharduten guztien eztabaidarako zein elkarlanerako guneizateko bokazioz jaio zen, eta, bi hamarkadaren ostean berehorretan dihardu. Formazio-jardunaldi horietako lehenegunean heziketa ardatz duten herriak izango dituzte hizpide nagusi eta, bereziki, Hik Hasiren arabera, teknikariak,zinegotziak, hezitzaileak eta gurasoak izango ditu entzule.Bigarren egunean, berriz, aurreko parte-hartzaileez gain,irakasleak eta eskoletako hezitzaileak ere bertaratukodirelakoan daude.

Jardunaldien berri eman zuten unea. GAUR8

Herriak handitzen joan diren heinean, umeeknaturarekin duten harremana ahuldu egin da,eta horrek estresa, hiperaktibitatea zeingizentasuna moduko arazoetan eragina du

«Orain arte helduek programatu dituguudalekuak, baina haurren nahiak aintzathartzeko ordua heldu da, eta haientzat eginbeharrean, haiekin egiteko garaia da»

Page 20: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

tekn

olog

ia Araban, Bizkaian, Gipuzko-an eta Nafarroan LOMCElegea indarrean. Lehenhiruetan, gainera, Gasteiz-ko Hezkuntza sailaren HE-ZIBERRI 2020 egitasmoa.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zubero-an, FALLOUX legea.

Hiru lege horiek dira, batik bat, gauregun Euskal Herriko heziguneetan era-giten ari diren hezkuntza legeak. Hirue-tatik bat bera ere ez da Euskal Herrikojendartearen beharren eta errealitatea-ren araberakoa. Kontrara, Espainiareki-ko eta Frantziarekiko loturak estutzekodiseinatutako legeak dira. Hauxe da, az-kar batean, gaur egun Euskal Herrikohezkuntza sistemari argazki bat aterataikusiko genukeena: sistema zatikatua,administrazioetan, sareetan, ereduetaneta lurraldeetan, hezkuntzako arlo na-gusietan abiadura ezberdinetan doana.

Aurrekoan genioen Euskal Herrikohezkuntza sistema ahalbidetuko duenabagune bat –edo haratago, lege espa-rru bat– agertu bitartean, zorionez, he-zigune askotan egunero aurre egiten arizaizkiela inposaketa horiei guztiei. Etaaurre egiteko, leku egiten diete kudea-keta parte-hartzaileari, aniztasunari,pentsamendu kritikoari, sormenari, in-klusioari, euskarari eta euskal nortasu-nari. Era horretara, aukera hobe batenzain, urratsez urrats, tokian tokiko espe-rientzia eta praktikarekin, XXI. mendehonetan herri ez-normalizatu honekmundu globalizatuan aurrera egin ahalizateko eta, zergatik ez, hari ekarpenaegin ahal izateko belaunaldi berriek be-har duten hezkuntzaren zutoinak ezar-ten ari gara.

Hezkuntzaren historiari begiratuz ge-ro, jabetuko gara euskal jendarteakdesobedientziaren oinetakoak jantzi-ta egin duela bidean aurrera. Gauregun, neurri batean hezkuntza euskal-duna eta kalitatezkoa lortu badugu, jo-an den mendearen 60ko hamarkadaneuskal jendartearen zati garrantzitsubatek, beren seme-alabentzat beste hez-kuntza baten bila, Espainiak eta Fran-tziak indarrean zuten hezkuntza ereduadesobedientziaren bidez arrakalatu zu-telako da. Desobedientziaren bidetik

sortu zituzten herriz herri ikastolak, ad-ministrazioaren beraren eskolak erepixkanaka euskalduntzeko.

Ez gara inoiz egon legeak noiz alde ja-rriko. Jendartea, hezkuntza arloan ere,administrazioaren eta legeen aurretikjoan da, eta, ikusitakoak ikusita, aurre-rantzean ere hala izan beharko duela di-rudi.

Orain zenbait urte hezkuntza arlokohainbat lagun bildu ziren eta ariketa batosatzen ahalegindu ziren: nork bere in-teresak alde batera utzi eta Euskal He-rriak dituen ezaugarriak kontuan iza-nik, erronkei erantzuteko behar duenhezkuntza irudikatzen ahalegindu zirenherritar gisa. Ariketa hartatik sortu zen2006an Euskal Herriko OinarrizkoHezkuntza Akordioa, Nazio Garapena-ren itzalean. Zatiketen gainetik, EuskalHerria bere osotasunean aintzat har-tzen zuen akordio proposamena izanzen.

Akordio hark euskaldunon hezkuntzaeskubideen dekalogoa jaso zuen. Esku-bide horiek abiapuntutzat hartuta, gai-nera, publikotasunaren definizio berri

bat eta heziguneen arteko elkargune sa-re bat sortzeko proposamena barne bil-du zituen.

Hezkuntza arloko eta jendarteko la-gun askoren babesa jaso zuen akor-dioak, eta zenbait herrietan egin zirenhainbat saiakera. Udalbiltzaren ilegali-zazioak eta ondorioz Nazio Garapena-ren desagertzeak indarrez hustu zuenekimena. Baina ez omen da alferrikemandako urratsik, eta akordio harentestua eta mamia gainbegiratuz ohartu-ko gara orduan jasotakoek gaurkotasu-nik galdu ez dutela.

Ondoren etorri zen, adibidez, porrotegin duela aspalditxo jakin arren, inda-rrean jarraitzen duen hizkuntza ere-duak gainditzeko ikasle euskaldun elea-niztunak sortzeko proposamena.Horrek ere babes zabala izan zuen Hez-kuntza komunitatean, artean ezagutugabeko babesa, behar bada.

Herri hau martxan dago hezkuntzaarloan ere. Haizea alde dugunerakoprest izan behar dugu txalupa... lan ba-tzuk, behintzat, aurreratuta dauzkagu. •

Sortzenek antolatutako Euskal Eskola Publikoaren jaia Nafarroan. Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

Euskal HezkuntzaSistema pentsatzen

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Gaur egun bestelako lanak egiten baditut ere,neure burua kazetaritzat daukat, eta ez zaitlanbide hutsala iruditzen, kontrakoa. Bainagizartean aspaldian lanbide hau gutxietsitadago, eta askok ihes egiten diote beraien lan-

bidea hala definitzeari. Sare sozialen erabilera masiboakere eragin du horretan; eta zer esanik ez, jakina, hedabi-de askok –interes jakinengatik edo kosta ahala kostagehiago saltzearren– jokatzen duten paper zikinak ere.Horiei gehitu behar zaie, sare sozialetan aritzen diren ba-tzuen itxurakeria eta tontakeria. Ez da modernoa eta ez-ta enrollatua kazetaria zarela esatea. Puf! «Hori edozei-nek egiten du», esaten dute. Bai, hala da, funtseaninformazioa jaso, interpretatu eta idatziz edo beste eus-karri batean ulergarri eta argigarri helaraztean datza.Baina teknologia ondo menderatu arren, egin daitekeongi edo gaizki. Teknologiak lagundu dezake gehiago za-baltzen edo eragiten, baina muina ez da –hala sinetsarazidiguten eta batzuk erabat si-netsita dauden arren– heda-dura eta zabalkundea, edukiabaizik. Eta hori ez badago,modernitate horrek ez du as-korik aportatuko. Lainoangalduko da.

Negargarria da askotan fe-de txar zein onez kazetariokegiten dugun mina. Eta txan-ponaren beste aldean ikara-garria da egin dezakegunmesedea; uste baino eraginhandiagoa daukagu, ahaztuezin duguna. Horren haritik,inguru hurbilera erreparatuta, Gipuzkoan esaera uniber-tsal bat benetakoa dela egiaztatu ahal izan dut behin etaberriro: zuri buruzko konturen bat fede txarrez aldrebes-tu duelako hedabide horrekin haserre bazaude ere, “Dia-rio Vasco” erosten jarraituko duzu. Egunkari honen etabere jabe den Vocento enpresaren amarillismoaren estilopuruenean gertuan aspaldi bizi izan nuen adibide batekarriko dut hona: pertsona anonimo bat istripuan hilzen eta haren bikotekideak biak bizitako herrian lurpera-tu nahi zuen; gurasoek, aldiz, gorpua jaioterrira eramannahi zuten. Bada, oihartzun publikorik gabeko familiabaten kontu pertsonala zena egunkariko orrialde osokoerreportaje bihurtu zuten, «El muerto se queda aquí»izenburupean. Hori da Gipuzkoan gehien saltzen denegunkariaren lerro editoriala.

Eta zoritxarrez, egunkari horren salmenta emaitzakikusita, joera horiek kutsatu egiten dira, ezbehar pertso-

nalei buruz ahalik eta detaile gehien ematearena, alajai-na. Baita ere, albisteak, iturri eta kontrasteei bizkarraemanda, bai ala bai argitaratzen lehena izatearren, oina-rrizko zentzua eta kazetaritzaren kodedeontologikoa –lotuta joan ohi dira– albo batera jaurti-tzeko ohitura. Albistea edo dena delakoa argitaratzen le-hena izate horrek ere nahikoa gogaitzen nau; eta laster-keta horretan gero eta hedabide gehiagok hartzen duteparte, batzuetan iparra ere galduta. Adibide sinpatiko biekarri ditut hona: «Aurten ere Olentzero xxxx izangoda»; eta «Aurtengo Maritxu Kajoiko miraria honako hauizango da…». Hauek ez dira urrundik ere “Diario Vasco”-nirakurritakoa bezain ofentsiboak, intimitatearen kontra-koak, ezta gustu txarrekoak ere, ez dezala inork hori pen-tsa, baina erakusten dute ez dela derrigorrez jakin izana-gatik guztia argitaratu behar; eta are gehiago, primiziahori ematearren mirari, sorpresa edo dena delakoa pres-tatzearen lana bertan behera botatzen dutela.

Gipuzkoako hedabideen dekanoa denak, Francoren au-rretiko eta aldekoak, garaietara egokituta mozorrotu ba-du ere, ez du inoiz lerro editoriala aldatu. Eta argi du no-ren alde, edo hobeto esanda, noren kontra egin nahiduen; hala jarduten du. Baina hori horrela izanda ere, be-rorren erosleetako asko sinetsita daude berau irakurrieta erostea ekintza erabat apolitikoa –apartidista eregehituko nuke nik– dela. Eta, aldiz, “Deia” –ba ote dagoinor hor?– edo “Gara” erosteak erakusten duela jarreraaktibo partidista bat. Donostiako kazetari handi batibehin entzun nion esaten Vocentokoa zela «El periódicoque cuenta que aquí no pasa nada» eta erabat asmatuzuela uste dut. Horregatik, beste egunkari batzuk eroste-aren hautua egiten dugunoi jarrera kritikoa izatea lepo-ratu dakigukeela uste dut. Kritikotasuna, kazetaritzak,bai eta pertsonok ere izan beharko genukeen dohain ga-rrantzitsuenetako bat. •

{ koadernoa }

Gipuzkoarren kritikotasuna

«Diario Vasco»-ren erosleetako askosinetsita daude berau irakurri eta erosteaekintza erabat apolitikoa –apartidista eregehituko nuke nik– dela

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herritarrak

Europako PrentsakoSaria jaso berritanegon da GAUR8 An-der Izagirrerekin,hain gertukoa duenkolaboratzaileare-

kin. Bere mundu idazkera etaikuskera askotan arrimatzen di-ra gure leiho honetara, mun-duari luze-zabalean eta era bere-an zokotik begiratzeko.Kopenhagen (Danimarka) jasodu asteon ikerketa kazetaritzakoEuropean Press Prize saria hain-bat hizkuntzatan argitaratuduen erreportaje batengatik. Ko-lonbiako talde paramilitarreiburuzko erreportajea da eta “ElPais” egunkarian argitaratuzuen gaztelaniaz, iazko martxo-an. Gurean euskaraz joan denurrian argitaratu zen “Hildakogerrillariak fabrikatzearen nego-zioa” lana.

Kolonbiako kazetariak izan di-tuzu gogoan. Bai, eta nabarmendu nahi nukeegiten duten lana. Egunero aridira lanean gai oso gogorrak etazailak argitara ateratzen eta, gai-nera, kanpotik joaten garenakeskuzabaltasunez hartzen gai-tuzte. Baina beraiek ari dira langogorrena eta arriskutsuenaegiten. Lan oso ona egiten dute,oso ondo idazten dute, eta kan-potik goazenak aste pare batera-ko baino ez gara joaten bisitan.

Esku zabalik hartu zaituztelaesan duzu. Oso garbi daukat horrelako he-rri batera joaten naizenean ezja-kin hutsa naizela. Saiatzen naizdokumentatzen, kontaktuak to-patzen, elkarrizketak antola-tzen... baina batez ere gaiaz askodakitenekin biltzen saiatzennaiz. Orokorrean oso jende es-kuzabala izaten da. Kolonbiakoerreportajeen kasuan, bertakokazetariek bideratu gintuzten nieta Pablo Tosco argazkilaria.Tosco argentinarra da, Oxfame-kin egiten du lan eta elkarrekinjoan ginen istorio horren bila.

Hildako gerrillariak fabrika-tzearen negozioaren atzetikzenbiltzaten zehatz? Bitxia izan zen, berez helburunagusia biolentzia sexuala gerra

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

IBILBIDEA Ander

Izagirre (Donostia, 1976)

ez da geldirik egotekoa.

Munduko hamaika

bazterretako istorioak jaso

ditu eta beste hainbeste

komunikabidetara ekarri,

ikuskera propioz. Aste

honetan Europako

Prentsako Saria jaso du,

eta lehendik zekarren

zerrenda luzatu. 2001ean

Rikardo Arregi saria.

2005ean kirol literaturako

Marca saria. 2010ean lau

sari jaso zituen: bidaia

kontaketen Essery saria,

Trinidad Arroyo

kazetaritza saria, Madrilgo

Prentsa Elkartearen saria

eta Manos Unidas-en

kazetaritza saria. 2011.

urtean Juan Gomis

kazetaritza solidarioko

saria eta Unibertsitate

Complutenseko

Komunikazioa sari gaztea

lortu zituen. Eta, 2013.

urtean, iRedes Letras

Enredadas izenekoa.

Page 23: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 22 / 23

estrategia bezala nola erabiltzenden kontatzea zelako. GAUR8nargitaratuko genuen horri bu-ruzkoa. Arreta eman zidan datuikaragarri batek: ia 500.000biktima zenbatuta zeuden bio-lentzia sexuala gerra estrategiabezala sufritu zutenak eta ape-nas zegoen salaketarik, epaike-tarik eta zigorrik. Eta Kolonbia-ko gure asmo nagusia hori izanzen. Beste erreportaje hau, hil-dako gerrillariak fabrikatzearennegozioarena, bidean topatuta-ko beste hari bat izan zen. Etahari horri tira egin genion.

Pertsonen istorioak izaten dirazure erreportajeen ardatza,emozioak esnatzen dituztenak. Bai, pertsonenak bai , bainaemozioekin eta sentimenduekinkontu handiz ibiltzea gustatzenzait eta saiatzen naiz gauza me-lodramatikoak ez egiten, arris-kua baitago biktimekiko begira-da errukizko bat izatekoa. Nikuste dut batez ere beraien bo-rroka eta adorea direla nabar-mendu beharrekoak. Egia da istorio pertsonalak eta

zehatzak bilatzen genituela, ho-rietan islatzen delako politikaabstraktu bat; Uriberen garaianterrorismoaren kontrako lelope-an giza eskubideen kontrakoeraso latzak egin ziren, milakabiktima egon ziren eta horienistorioak kontatu behar dira. Guzoritxarreko protagonista ho-rien bila joan ginen.

Biktima horien duintasunazari zara. Bai, gainera ez da beharrezkoadramatizatzea edo testuei emo-zio kargarik jartzea. Istorioakberez dira oso gogorrak eta nisaiatzen naiz ahalik eta moduzuhurrenean kontatzen, emo-zioak kargatu gabe. Exajerazioakkalte egingo lioke errealitate ho-rri, berez dauka drama, eta ezdago nabarmentzeko inolakobeharrik. Gauzak diren bezalakontatuta nahiko gogorra da.

Saritutako erreportajeko pro-tagonistei emango diezu saria-ren berri, ezta? Bai, nik jakinaraziko diet. Kolon-biak badauzkat beraiekin harre-man estua duten kontaktuak eta

helaraziko diet. Lehenago ereerreportajea gazteleraz, zuekineuskaraz eta, ondoren, italierazargitaratu denean horren berrieman diet. Soachako ama horie-tako batek, Luz Marina Bernalek,bere etxean gordetzen ditumundu osoko albisteak eta era-kutsi zizkigun. Badakit esker-tzen dutela beren istorioarenberri ematea, oso eskuzabalakizan ziren beren etxeko ateakerabat zabalduz eta ni saiatzennaiz ordainetan albiste hauenberri ematen.

Munduan barna istorio bila da-bilen kazetariarentzat zein lan-tresna da garrantzitsua? Niretzat jakin-mina, bokazioa,jakiteko gogoa dira tresnarik ga-rrantzitsuenak. Hortik aurrerateknikak ez dauka misterio han-dirik. Gaur egun informazioa to-patzea eta jendearekin harrema-netan jartzea inoiz bainoerrazagoa da... Baina nik garbidaukat gai batera hurbiltzennaizenean garrantzitsuena nireezjakintasuna onartzea etagaiaz dakitenen eskutik joateadela. Eta saiatzen naiz emanda-ko laguntza eskertzen. ‘Besteenlaguntzarik gabe ezinezkoaizango litzateke’ esaldi hori ezda formalismo hutsa, erabat li-terala da.

Kazetaria, bidaiaria, idazlea.Juxtu Kopenhagera joan aurre-tik «Beruna patrikan» zure li-buruaren euskarazko bertsioaaurkezten ari zinen. Mila aur-pegi dituen kazetaria zara. Finean niri idaztea gustatzenzait, eta istorio erakargarriak to-patzea. Ez naiz gehiegi espeziali-zatu, interesatzen zaizkidan is-torioak idazten ditut .Txirrindularitza nire pasioa da,iruditzen zait idazteko lehengaiona dela eta Tourrak joko han-dia ematen duela. Bestelako gaiserioagoak ere interesatzenzaizkit... tonu oso desberdinetanaritzen naiz idazten. Ez dakit, ez dut asko pentsatu

horretaz, baina agian tonu alda-keta horrek laguntzen dit buruafreskoago mantentzen. Baina,auskalo, momentuan bideanagertzen denari eusten diot etakito.

Nola aukeratzen dituzu istorio-ak eta zure hurrengo bidaiarenhelmuga? Aspaldi autonomoa naiz –ho-rrek desabantaila argiak edukiditzakeen arren–. Nik nire bo-rondatez erabaki dut nire kasaralan egitea eta horretarako arra-zoi nagusia da askatasunez, ka-pritxoz eta interes hutsez auke-ratzen ditudala istorioak.Batzuetan han edo hemen ira-kurri dudalako, beste batzuetanproposatu didatelako, bainanormalean nik erabaki ahal iza-ten dut zein gai hautatu eta zen-bat denbora eskaini, niretzatoso gauza garrantzitsua dena.Normalean ez dut nagusirik iza-ten noiz bueltatuko naizen edolan bat noiz bukatuko dudangaldetuz. Niretzat pribilegio batda gaiak aukeratu ahal izatea ni-re interesen, gustuen edota in-tuizioen arabera. Hori niretzataskatasun handia da eta hori dakazetari autonomo izateko nirearrazoi nagusia.

Baina gero erreportaje horieksaldu egin behar dira argiaikus dezaten. Horrek energia asko eskatzen dueta batzuetan nekatuta senti-tzen naiz lan horretan. Diru al-detik ere askotan ez duzu kobra-tzen hegazkina ordaintzeko ere.Baina, tira, bokazio handia dau-kat eta alde ekonomikoa edoprofesionala bestela moldatzendut. Nik argi daukat bestelakolanak egin behar ditudala, bes-telako enkarguak, bizirauteko;gida turistiko bat idatzi, geologobaten lana editatu... horrelakoakegiten ditut. Ez dira kazetaritzalanak, baina gustura egiten di-tut. Argi daukat hanka bat kaze-taritzatik kanpo eduki behar du-dala, lan horiek ematendidatelako dirua gero gustukoditudan kazetaritza proiektue-tan gastatzeko. Eta tarteka ho-rrelako sari bat etortzen bada(10.000 euroko saria da), bada,moldatzen naiz. Finean sariakniretzako finantzaketa bide batdira, hurrengo proiekturako fi-nantzaketa. Sariketa askora aur-kezten naiz horregatik, eta ba-tzuk lortu ditut . Oraingohonetan ere bi lan aurkeztu di-tut, bata Txernobyli buruzkoa

«Gai baterahurbiltzennaizenean

garrantzitsuenanire ezjakintasuna

onartu eta gaiazdakitenen eskutik

joatea da»

ANDER IZAGIRRE

Idaztea gustatzen zaio, interesatzen

zaizkion, gustatzen zaizkion eta batez ere

jakin mina pizten dioten istorioak idaztea.

Batzuetan etxe ondoan topatzen ditu

eta, beste batzuetan, askoz urrunago.

Baina beti asmatzen du istorio horiek

irakurleari gerturatzen.

[email protected]

KAZETARIA

Page 24: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herritarrak

eta, bestea, Kolonbiakoa.

Saria hurrengo proiekturako,bidaiarako izango da? Batez ere sari horrekin denborapixka bat erosi nahi nuke. Hila-bete batzuetan lasai egon nahi-ko nuke, konpromisorik eta en-kargurik hartu gabe, zintzilikditudan gauza asko idazteko.

Bizimodu berezia da zurea. Bi-daian hara eta hona, gustatzenzaizuna egiten... idealizatua aldago? Nik gustatzen zaidalako egitendut, baina badago idealizaziobat. Jendeak bidaia plazerarekinlotzen du. Niretzat bidaia plaze-ra ere bada, baina batez ere lana

da, eta lan gogorra, askotanetxean egiten dudana baina exi-jenteagoa. Egia da aukera duda-nean turistarena ere egiten du-dala, niri ere gustatzenzaidalako hori. Baina, tira, gus-tuko nekeak direnez, pozik nago.

Hala ere, normalean ez zara is-tiluak puri-purian dauden to-kietara joaten, ezta? Ez, istilu gordinetan ez naizinoiz ibili, ez dut izan bokaziorikedo adorerik horietara joateko.Gainera, niri istorio mantsoago-ak gustatzen zaizkit, ez egunero-ko albisteak. Beste kazetaritzamota bat dela esango nuke, gau-zak gertatu eta handik denborabatera ematen dena. Txernobyl-

goa, adibidez, niretzako oso lanpolita izan zen; pentsa, duela 30urte gertatutako gertaera batenharira jendea nola bizi den ikus-tea. Horrek ez dauka egun bate-tik besterako presarik, baina is-torio horiek ere hor daude. Etani erosoago sentitzen naiz isto-rio horietan.

Internetek eta sare sozialekematen dituzten aukerak balia-tzea gustatzen zaizu. Zure isto-rio patxadatsuek ba al dute tar-terik sare sozial bizi horietan?Sare sozialak istorio luzeak za-baltzeko oso tresna baliagarriakdira. Batzuetan esaten da; ‘140karakteretan zer kontatu daite-ke?’. Tira, 140 karakteretan ha-

mar orrialdeko erreportaje bate-rako lotura jarri daiteke. Ez dugehiengoak irakurriko, baina ba-tzuek bai, eta hori beti izan dahorrela. Esperientzia pertsonale-tik badakit komunikabide digita-letan erreportaje luzeak argitara-tzen ditudanean badela jendeairakurri, komentatu eta parteka-tzen dituena. Nik uste dut ez de-la bateraezina eta tresna horiekondo erabiltzen jakin behar dela.Tontakerietarako ere balio dute,baina lanak zabaltzeko eta eza-gutzera emateko oso tresna ba-liagarriak iruditzen zaizkit.

Irakurketa sakona eta patxada-tsua aldarrikatu beharra dago. Horren aldekoa naiz ni. Baina ez

naiz batere ezkorra zentzu horre-tan, badira ekimen berriak ira-kurketa eta kazetaritza mota ho-ri sustatzen dutenak. Esaterako,nik harreman estua daukat ‘Li-bros del K.O.’ argitaletxearekin(www.librosdelko.com), hor argi-taratzen ditut nik liburuak, etakazetaritzako liburuak dira. Ka-zetaritza lan bat argitaratu deza-kezu 200 orrialdeko liburu bate-an, eta interesgarria da. Nibaikorra naiz, norberaren eskue-tan dago aukeraketa eta sare so-zialak tresna eraginkorrak dira.Tresna horiek nola erabiltzen di-ren da gakoa. Baina gure buruariezin diogu tranpa egin eta esan‘ez, gaur egun ez da irakurtzenTwitterren erruz’.

«Niretzat pribilegio bat da gaiak aukeratu

ahal izatea nire interesen, gustuen edota

intuizioen arabera. Hori niretzat askatasun

handia da eta hori da kazetari autonomo

izateko nire arrazoi nagusia»

“©TARIQ MIKKEL KHAN

Page 25: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 24 / 25

Galdutako semea gogoan, negar malkoek ihes egiten

diete itxaropena galdu nahi ez duten begietatik. Tan-

tek irrist egiten dute behera, zeruari so egin eta justi-

zia aldarrikatzen duten bitartean. Justizia, Iñigo Caba-

casentzat, orain hiru urte futbol partida ikustera joan

eta inoiz itzuli ez zen semearentzat. Justizia, Rosa Za-

rrarentzat, 1995eko ekainean Donostian heriotza aur-

kitu zuen ama, senitarteko eta emakumearentzat. Jus-

tizia gomazko pilotakadek zauritutako lagun

guztientzat. Eta bereziki, justizia, gomazko pilota bel-

tzak polizia bihozgabeen eskuetatik desagertu eta jo-

lasguneetan umeen irriak eragiten dituzten puxika ko-

loretsuak izatera itzul daitezen.

[email protected]

ZERUARI EREJUSTIZIA ESKE

Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herritarrak

Eroski kooperatibaketa Idiazabal JatorriDeiturak «betida-nik» egiten duten la-nari «formaltasuna»eman nahi izan dio-

te iaz sinatu zuten hitzarmena-ren bidez. Hala, borondatetikkonpromisora igaro dira eta arlo

bakoitzean ze ekintza egin zehaz-ten doaz. Gotzon Elizburu kooperatiba-

ko Aliantza Estrategikorako zu-zendariak GAUR8ri azaldu dio-nez, 20-25 lan ildo dituzte etahiru hilabetean behin bildu etabalorazioa egiten dute, oztopoaketa emaitzak aztertuz.

Lelo bat erabiltzen omen dutelankideen artean (“Idiazabal ezda fabrikatzen, egin egiten da”).Izan ere, gazta estimatu hau pro-duktu berezitzat hartu eta berezi-tasun hori lantzen dute. Bilatzendutena ez da gazta berdina es-kaintzea, goi mailako gazta batmerkaturatzea baizik.

ZAPORE DESBERDINAK

Ez dira fabrika batera joaten erra-tera gazta guztiak berdinak egi-tea nahi dutela; gaztagile ugari-rengana joaten dira markamerkaturatzera. Horregatik,erosleak dendako apaletik biIdiazabal hartzen dituenean ha-gitz zaila izanen da artzain bera-renak izatea, ez daude bi gazta

berdin gainera, eta kontsumitzai-leak desberdintasunak sumatukoditu, zapore bereziak. Elizburuk dio pauso garrantzi-

tsua dela hau Eroskirentzat etaxede batekin eman duela: gaztaegiten duten artzainei ahal dutenbalio guztia ematea. Kooperatibak Estatu espainiar

osoan banatuta dituen bi miladendetan, bezeroei Idiazabal gaz-ta zer den eta zer erran nahiduen azaltzen diete. Jakia ezagu-tzen eta bereizten laguntzen die-te, apaletako eskaintza zabalarenartean ez nahasteko.Dagoeneko plazan da Idiazabal

berria; joan den astean aurkeztuzuten Ordiziako Artzain Egune-an. Berri on bat ekarri zuten mer-katu honetara: gaztaren salmen-tak bizkortu dira eta, honekinbatera, esnearen prezioak goititueta esnegileen lanari balio han-diagoa ematen zaio.

2014AN NORANZKOA ALDATU

Jose Mari Ustarroz Idiazabal Ja-torri Deituraren Kontseilu Arau-tzaileko presidenteak esplikatuzuenez, 2010ean jo zuen goiagaztaren ekoizpenak eta hortikaitzinera beherantz joan zirenesnegintza eta gaztagintza.2014an, berriro aldatu zen no-ranzkoa, gorantz doaz gazta etaesnea eta sektore honetan dabil-tzanek etorkizuna ikusten dute. «Artzainek beste aurpegi bat,

beste ilusio bat dute eta esneekoizleak gehiago estimatzen di-ra, urte batzuetan nahiko bazter-tuta egon ondotik», adierazizuen Ustarrozek Artzain Egune-ko ekitaldian. Agertu zuenez,«stock» zati bat ere saldu duteeta artalde berriak daude.Eta, indartze honetan, Eroskik

ere badu zerikusia, egin ziotenomenaldian aitortu ziotenez. Ko-operatiba da lehen banatzaileasektorearen garapenean eta irau-

IDIAZABAL ETA EROSKIGaztaren salmentak bizkortzen ari dira eta kooperatibak badu horretan zerikusia

Maider Iantzi Goienetxe

Eroskiren eta Idiazabal Jatorri Deituraren arteko itunakkontent utzi ditu denak eta hori ez da erraza; hala adierazizuen Gotzon Elizburu Eroskiko Aliantza Estrategikorakozuzendariak Ordiziako Artzain Egunean, jaki preziatu hauposible egiten dutenen omenaldia jasotzean.

KONTSUMOA / b

Ordiziako azokan bilduziren bisitariek urreabailitzan eraman zutenIdiazabal gazta berria etxera.Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 27: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 26 / 27

hutsa

penean laguntzeko halako akor-dio bat egiten. Honen bidez,2014an %14 Idiazabal gaztagehiago erosi zuen, guztira129.000 kilo baino gehiago. Gauregun, Idiazabal Jatorri Deiturakogazten %10 inguru saltzen du.Iaz, %10,5 gehiago saldu zuten

produktu horretatik, eta ez Eus-kal Herrian bakarrik, kanpoan

ere bai, bereziki Katalunian, Ca-prabo saltokien bitartez. Ustarro-zek azpimarratu zuen Jatorri Dei-turarentzat garrantzitsua delakanpoan ere zabaltzea.

SELEQTIA MARKAREN BARRENEAN

Omenaldian goraipatu zuten ko-operatibak «ahaleginak eta bi»egiten dituela saltokietara hurbi-

leneko artzainen produktuak era-mateko. Gainera, Seleqtia markapropioaren barnean sartu duIdiazabal gazta, bere kalitateanduen konfiantzaren erakusgarri.Eroskik harreman komertzia-

la du Idiazabal Jatorri Deiturako30 bat gazta ekoizlerekin. Gehie-nak enpresa ertainak eta txikiakdira, gazta eskuz egiten dute-nak. Gotzon Elizbururen arabe-ra, haiekin batera lan eginez, bielementu uztartzen dituzte:«Kontsumitzaileek tokiko pro-duktuen autentikotasunarekinduten interes gero eta handia-goa eta tokiko enpresa txiki as-koren profesionalizazioa etahazkuntza».2014an, bi kanpaina monogra-

fiko egin zituzten euskal kultu-raren eta gastronomikoarenikur den produktu hau indartze-ko. Hitzarmenaren atzean, Eros-

kik Lakuako Gobernuarekin etaNafarroako Gobernuko INTIA-Reyno Gourmetekin sinatutakoitunak daude; horiekin, tokikoelikagaien industria eta ekoiz-pen ehunaren aniztasuna indar-tzea dute helburu.Urteko lehen azoka berezian,

Ordiziako Artzain Egunean, ka-leak bete ziren artaldeak artzai-nekin pasatzen ikusteko, pos-tuetan Goierriko produktuakdastatu eta erosteko, eta merka-tuaz gozatzeko. Udaletxeko are-toa ere jendez gainezka egonzen gazta berriaren aurkezpene-an eta omenaldietan. Igor Eguren alkateak adierazi

zuenez, babesa erakusten du ho-rrek, baina ez da ahantzi beharospakizuna urte osoko eta auni-tzetako lanaren azaleratzea delaeta babesak ere halakoa izan be-har duela, iraunkorra.

Jendetzaren artetik igaroziren artaldeak,transhumantzia, hau da,mendira igo aurretikherrian egiten zutenitzulia, oroituz.Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

IDIA

ZAB

AL

GA

ZTA

SASO

IKOA

{ Jatekotenorea }

NEGUA JOANDA,PLAZARA

Ardia erditzen denetik

gazta mahai gainean

izateraino hilabete luzeak

igarotzen dira. Aurten

bezala, negua luze joaten

bada ardiak etxolan egoten

dira larrera atera ezinik.

Udaberriarekin batera,

belaietara irten dira eta

artzainek plazara atera

dute gazta berria.

Azkenean sal dezakete.

Gustuen araberakoa da,

baina Idiazabal Jatorri

Deituraren Kontseilu

Arautzaileko presidenteak

dioenez, lau-sei hilabete

ontzen uztea komeni da,

gaztak bere nortasuna

hartzeko.

hutsa

hutsa

·«Artzainek beste ilusio bat dute eta esneekoizleak estimatuagoak dira», adierazi zuenIdiazabal Jatorri Deituraren KontseiluArautzaileko presidenteak

Kontsumitzaileek tokiko produktuekin duteninteres gero eta handiagoa eta tokiko enpresatxikien profesionalizazioa eta hazkuntzauztartzen dituzte harreman komertzialek

Page 28: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herritarrak

Bizitzak etengabejarri du ataka zai-len aurrean RakelMateo (Mungia,1975), baina ado-re, kemen eta es-

fortzu handiarekin ataka horiekguztiak gainditzea lortu du. 12urterekin anorexia diagnostika-tu zioten eta 10 urte luzez paira-

tu behar izan zuen gaixotasunhori. Etapa hartan oso momen-tu gogor eta zailak bizitu zituen:«Hasieran ez zara jabetzen ger-tatzen zaizunaz eta asko kosta-tzen da egoera onartzea. Denadela, pauso hori ematea ezin-bestekoa da gaitzari konponbi-dea jartzeko. Behin hori eginda,nire kasuan behintzat, okerrena

familia eta nire inguruko jendeasufritzen ikustea izan zen». Zo-rionez, familiaren babesarekin,medikuen laguntzarekin eta lanhandiarekin gaixotasuna gain-ditzea lortu zuen, eta bizimoduberri bati ekiteko aukera izanzuen. Haatik, zoria ez zuen la-gun izan eta bere bizitzan leheneguzki printzak agertu orduko,

ekaitza gailendu zen ostera. Izanere, 2001ean zorigaiztoko istri-pu batek ezker hanka ezgaituzion Mateori. Lanean ari zela100 kiloko karga erori zitzaiongainera eta hasieran hankarenmugikortasuna berreskuratzekoesperantza bazuen arren, haraeta hona mediku batetik besteraibili ostean, aurreikuspenik ez-korrenak baieztatu ziren azke-nean. «Bizitza erabat aldatu zi-tzaidan. Ni oso neska mugituanintzen eta bat-batean erabatmugatuta geratu nintzen. Bu-ruari buelta asko eman nizkioneta behin eta berriro galdetzennuen ea zergatik tokatu zitzai-dan niri halakorik» kontatu du. Pixkanaka baina errealitatea

onartu eta aurrera egitea lortuzuen. Horretarako, kirolean to-patu zuen ihesbide nagusia. Izanere, istripua izan zuenetik gertu-ko lekuetara oinez mantso-man-tso joateko gai zen arren, urru-nago zeuden lekuetara joatekokotxean eraman behar izatenzuten ezinbestean. Gauzak ho-rrela, egoera horrekin apurtzekohelburuz, bizikleta gainera igo-

tzea erabaki zuen. Hala, bereanaiaren bizikleta zaharra dendabatera eraman eta ezker hanke-ko pedala kentzeko eta bere han-ka ezinduarentzat euskarri batjartzeko eskatu zuen. Halere, le-hen pedalkada haiek ez ziren osogozoak izan: «Hasieran denapuskatzen nuen eta nire gorpu-tzeko giharrek asko sufritzen zu-ten». Pixkanaka, ordea, bizikleta-ri egokitzapenak eginda gero etaerosoago sentizen hasi zen bigurpilen gainean. «Gogoan dutbizikletarekin herritik haratagojoan nintzen lehenengo eguna.Tontakeria bat dirudi baina bizi-kletan ibiltzen nindoan bitarte-an txoriak kantari entzutea ika-ragarria izan zen niretzat.Kotxez eramaten ninduteneanezin nituen gauza horiek sentitueta txikikeria hark sorturiko ilu-sioak aurrera jarraitzeko indarraeman zidan», azaldu du.

EZUSTEAN LEHIARA

Bizikletaren gainera igotzea era-baki zuenean, uneoro besteenmende egon gabe bere kabuzmoldatzen hastea besterik ezzuen buruan. Halaber, pauso ho-ri emanda sortu zitzaion bestela-ko kezkarik. Izan ere, eskuinhankarekin soilik ibiltzen zenez,ez zen erabat seguru sentitzen,eta arduratu egiten zuen bereerruz istripuren bat sortzeak,eta, badaezpada, bizikletan ibil-tzeko lizentzien eta seguruengaineko informazioa eskuratze-ko erabakia hartu zuen. Galdez-ka hasita, konturatu zen Biz-kaian kirol egokituapraktikatzen zutenentzat lagun-tzak zeudela eta Saiatuz funda-zioarekin harremanetan jarrizen. Fundazioko kideek ikusi zu-ten bizikletan hanka barrarekinibiliagatik oso ondo moldatzenzela, eta lehiaketa batean partehartzeko proposamena luzatuzioten: «Hiru etapako proba batzen eta ezinezkoa ikusten nuenhura amaitzea. Halere, erronka-zalea naizenez baiezkoa emannuen eta nire ezustekorako denaegiteko kapaz izan nintzen».Egun hartan erakutsitako gaita-suna mugarri izan zen eta ordu-danik aurrerapausoak emanezeta gero eta erronka zailagoakgaindituz joan da Mateo. Txi-

infraganti

2001. urtean lanean ari zela 100 kiloko karga erorita ezkerhanka ezgaitua geratu zitzaion Rakel Mateori. Halere,2010ean bizikleta batera igotzea erabaki zuen, nahiz etaordura arte kirolarekin apenas izan loturarik. Eskuinhankarekin lehen pedalkada haiek eman zituenetik hesiakeraitsiz joan da apurka-apurka, eta, orain, paratriathloiangoi-mailan diharduela, Rio de Janeiroko Joko Olinpikoak ditubegiz jota.

RAKEL MATEO

2001ean zorigaiztoko istripu batek ezker hanka ezgaitu zion Rakel Mateori, ordutik kirola hartu zuen lagun. Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 28 / 29

rrindularitzan ez ezik, duath-loian eta triathloian ere badihar-du egun, eta goi-mailan gainera.Horren adierazle da bere garai-pen zerrenda luzea: 2014an,duathloiko eta triathloiko Espai-niako Txapelketak, eta Madrilenjokaturiko Serie Mundialetanurrezko domina eskuratu zituentriatloian, besteak beste. Mundu-ko rankingeko 6. postuan amai-tu zuen urtea.Aurtengo denboraldia ere gor-

putzaldi ezin hobearekin hasidu. Martxoaren 1ean urrezkodomina eskuratu zuen Hegoa-frikan jokaturiko triathloian eta12 egun beranduago 2. geratuzen, Australian jokaturiko las-terketan: «Nahiz eta garaipenalortu ez, Australiakoa da mo-mentuz korritu dudan lasterke-tarik bereziena. Munduko ran-kingeko lehen sailkatu HaileyDanisewicz baino ez zen izan nibaino gehiago. Gainera 3 minu-tu besterik ez zidan atera eta ho-rrek erakusten dit onenekinlehian aritzeko kapaz naizela».Azken bi emaitza horiekin, hala-ber, koxka bat gora egin du Ma-teok eta munduko bosgarrenada orain. Suitzan eta Chicagon, hurre-

nez hurren, jokatuko diren Eu-ropako eta Munduko Txapelke-tak ditu helburu denboraldihonetarako, baina etorkizunaribegira, 2016ko Rio de JaneirokoJoko Olinpikoekin egiten duamets. Horretarako, mundukorankingeko lehen hamarretanegotea derrigorrezko baldintzada eta momentuz behintzatgauzak primeran doazkio, nahizeta oraindik asko geratu, eta,ondorioz, lanean jarraitu beharduen.

BERE GARAIPENAK, DENEN GARAIPENAK

Goi mailan ibili nahi duen kiro-lari ororen moduan, gogor en-trenatu behar izaten du RakelMateok. Duela urtebetera arte,lan hori guztia bere kabuz egitenzuen baina, orain, prestaketa la-netan laguntzen dion jendemordoa du inguruan. Joseba Cer-cas da igeriketan gidatzen duenaeta lasterkako eta bizikletakoalorrak berriz, Milos Maillolekinlantzen ditu. Bizikletan senti-tzen da erosoen eta bertan lor-

tzen ditu denborarik onenak.Igeriketan ere garapen ikaraga-rria izan du, nahiz eta hastape-nean zailtasun handiak izan zi-tuen: «Neoprenoarekin igeriegiten dudadenan hanka txarrakflotatu egiten du, baina neopre-norik gabe zertxobait hondoratuegiten da, eta bero handia egitenduenean desabantaila handia daneoprenoa eramatea. Beraz, pos-tura berezi batzuk landu beharizan ditut neoprenorik gabehanka bere lekuan mantentzenikasteko». Zailtasun handienak,ordea, lasterka egiterakoan ditu.Izan ere, muletak erabili beharizaten ditu eta «hankekin bainoeskuekin egiten dut lasterka»kontatu du barrez. Bera da moduhorretan lehiatzen den partaidebakarra. Gainontzekoek hankakendua dutenez, protesia duteeta, hortaz, bi hankak baliatzendituzte.Rakelen ezaugarriak bereziak

direnez, lehian erabiltzen duenbizikletak bere ezaugarrietaraegokituta egon behar du, eta ho-rretaz arduratzen da Tomas Pe-rezagua kataluniarra. TomasekRakelen istoriaren berri izanzuen eta laguntzea erabaki zuentrukean ezer eskatu gabe: «Nire-tzat zerutik agertu den aingerubaten modukoa da. Ez dugu el-kar ezagutzen, telefonoz baka-rrik hitz egin dugu gure arteaneta beti dago laguntzeko prest.Gaur egun entzuten diren gau-zekin gezurra badirudi ere, jen-de on asko dago munduan. Ezdakit nola eskertuko diodan ni-gatik egiten duen guztia». Elkarez ezagutzea zailtasun gehigarribat da lan egiteko orduan. Izanere, Tomasek argazkien eta Ra-kelek ematen dizkion datuenarabera egiten ditu egokitzape-

nak, eta, argi dago, lana ez delabatere samurra. Dena den, «ar-tista bat da eta beti asmatzendu». Muletak berriz, normalakdira. Heldulekuetan zinta ba-tzuk jarrita ditu eskuak ez zarta-tzeko baina horretaz aparte ezdute bestelako berezitasunik.Halaber, Saiatu fundazioak,

Mungiako udaletxeak, Abenda-ño & Bilbao Abogados, Osatu fi-soterapiak, David Herrerok etaLantegi Batuak-ek ere egiten du-te haien ekarpena. Lantegi Ba-tuak da, hain zuzen, Mateorenlantokia eta eskuzabaltasunhandiz jokatzen ari da. Otsaileraarte goizeko 4:30etan jaiki eta6:00etatik 14:00etara 8 ordukolanaldia burutzen zuen egune-ro. Lasterketetara joateko berriz,bere jai egunak baliatu beharizaten zituen. Orain, aldiz, kirolarloan lorturiko emaitzak ikusi-ta, eta Joko Olinpikoak bistanizanda, enpresak Rakel babesteaerabaki du eta, bere lehiaketenarabera malgutasunez moldadaitekeen egutegi bat ahalbide-tzeaz gain, eguneroko lanaldia 5ordura murriztu dio, hobeto en-trenatu dezan eta atsedenerakotarte handiagoa izan dezan. Gauza horiek guztiak aintzat

hartuta, Mateoren esanetan, be-re garaipenak ez dira bereak soi-lik, bere inguruan dauden etalaguntzen duten pertsona guz-tienak baizik: «Egia da lasterke-tak nik egin eta irabazten ditu-dala, baina Cercosen etaMillolen entrenamendurik gabe,ez nukeen eman dudan aurrera-pausoa emango; Tomasen ego-kitzapenik gabe bizikletan ezin-go nuke behar bezala lehiatu;ematen dizkidaten masajeak ereezinbestekoak dira ondo erreku-peratzeko, eta zer esanik ez dirulaguntzez eta lantokian ematendizkidaten erraztasunez. Beraz,horregatik diot nire garaipenaknire ondoan dagoen talde osoa-renak direla. Haiek gabe ez nu-keelako ezer lortuko».Mateok jasotzen dituen la-

guntza gehienak bolondreski la-guntzen duten pertsona anoni-mo eta babesle pribatuenakdira. Espainiako Triathloi Fede-raziotik jasotzen duen babesa,aldiz, oso bestelakoa da. Mun-duko edo Europako txapelketa-

ko bidaiak soilik ordaintzen diz-kiote eta gainerako txapelketaguztiak bere poltsikotik ordain-du behar izaten ditu. Eta kontujakina da, Munduko edo Euro-pako Txapelketarako txartelalortzeko ezinbesteko baldintzadela gainerako lehiaketetanemaitza onak lortzea eta beha-rrezko puntuak batzea. Alegia,ezinezkoa da bi txapelketa na-gusietan izatea aurretik lan onbat egin gabe, eta horretarakoegin behar diren bidaietarakodirua behar da. «Estatu Batueta-ko eta Japoniako triathletek bi-daia guztiak ordainduta dituzteeta laguntzaileekin joaten dira,eta lehiatzeaz baino ez dira adu-ratzen. Nik berriz, dena nire ka-buz egin behar izaten dut». Beharrezko laguntza ekono-

mikoa lortzea da orain Mateo-ren buruhauste nagusia. Izanere, kirol arloan gauzak prime-ran joanagatik, bidaiak ordain-tzeko bekarik edo babeslerik to-patu ezean, ezinezkoa izango dunazioarte mailako txapelkete-tan lehiatzea, eta, ondorioz,ezingo du Rio de Janeiroko JokoOlinpikoetarako txartela lortu.Zentzu horretan Bat, Basque Te-ameko bekaren esperoan dago.Eskaria egina du eta erantzuna-ren zain dago. Lortuz gero, bi-daiak ordaintzeko gastuen ara-zoa erabat konponduko ezlitzatekeen arren, kirolean buru-belarri jarduteko aukera izangoluke ziurrenik.Momentu honetan bere kirol

garapena bere esku ez daudenbaldintzen menpe egonagatik,baikor da Mateo eta esperantzazbegiratzen dio etorkizunari. Izanere, une malkartsuak atzeanutzita orain ari da benetan bizi-tzaz gozatzen kirolari esker, etabere hitzei ilusioa darie: «Istri-pua izan aurretik nire bizitza ezzen normala. Betidanik izan di-tut arazo pila bat eta kirolari es-ker bizitzak beste aukera bateman dit. Orain zoriontsua naizeta egungo bizimodua ez nukeezerengatik aldatuko. Ea denakbere bidetik jarraitzen duen etaJoko Olinpikoetan izateko auke-ra dudan. Ikaragarria litzatekeniretzat, hori dut amets». • Mikel IBARGOIEN

Beharrezko laguntza ekonomikoa lortzea duorain buruhauste nagusi. Bidaientzako bekarikedo babeslerik topatu ezean, ezinezkoa izangodu nazioarte mailako txapelketetan lehiatzea

2014an duathloiko eta triathloiko EspainiakoTxapelketak eta Madrilen jokaturiko SerieMundialetan urrezko domina eskuratu zituen.Munduko rankingean 6. postuan amaitu zuen

Page 30: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

herritarrak

EUROPA

SARE N

> Spock

Juan Jose Ibarretxe lehenda-kari ohiaren eta Spock kapi-tainaren antz nabarmenakgure mugak gainditu etaAmeriketako Estatu Batuetan egiaztatu dute. Izan ere, NewYorkeko webgune batek,Quartz ospetsuak, Ibarretxe-ren argazki bat erabili du StarTrek sagako pertsonaiari bu-ruzko albiste batean. Argaz-kia, zehazki, EAJk 2009koinauterietan egindako ekital-dikoa da eta EAJko kideak,«vulkaniar agurra» egiten aridira, Spockek agurtzeko zuenmodu bera.

Hauek dira aste honetan Europako nabigatzaileen arreta eragin duten gaietako batzuk:

> Lurreratzea

Larrialdietako lurreratzeaegin behar izan du aste hone-tan Alaska Airlines enpresa-ko hegazkin batek Seattle-ekoaireportuan, langile bat bo-degan lo geratu eta aireratuahala ateari kolpeka hasi de-nean. Zaratak entzun orduko,pilotuak lurreratzeko agin-dua eman zuen, aireratu eta14 minutura. Presioa eta ten-peratura kontrolpean dituztehegazkinaren bodegan ere,baina, badaezpada, langileaospitalera eraman dute, az-terketa medikoa egin die-zaioten.

> Sanchez

Entzutetsua izan da oso Pe-dro Sanchez PSOEko idazkarinagusiaren hanka-sartzea.Izan ere, PPk bultzatutakoabortuaren erreformaren al-deko botoa eman du, 16 eta18 urte bitarteko adingabeei gurasoen baimenik gabehaurdunaldia eteteko aukeraukatuz. Barkamena eskatze-ko, Twitter sare sozialekokontua erabili du eta 18 urte-tik beherako emakumeen as-katasunen defentsarekinduen konpromisoa berretsidu, baina sare sozialetan bo-lo-bolo dabil bere akatsa.

> Google

Googlek Interneteko bilatzai-lean bere produktuak lehe-nesten dituela uste du Euro-par Batzordeak etamonopolioaren kontrakoarauak haustea egotzi dioofizialki. Android sakelakoe-tarako sistema operatiboareninguruko ikerketa ere abiatu-ko duela iragarri du EuroparBatzordeak. Bost urte dara-matza Bruselak Googlen mo-nopolioaren kontrako jardu-na ikertzen. Google ez datorbat eta erabiltzaileek «inoizbaino aukera gehiago» dau-katela adierazi du.

> Etorkin

400 bat etorkin desagertu di-ra Mediterraneoko uretan,Italiara iristeko ahaleginetanari zirela. Save the Childrengobernuz kanpoko erakunde-ak jakitera eman duenez gai-nera, litekeena da umeak iza-tea haietako asko. Italiakokostazainek 8.500 bat etor-kin erreskatatu dituzte ira-gan ostiraletik, Iheslarientza-ko Nazio Batuen GoiMandatariak (UNHCR) jaki-narazi duenez. Tragedia be-rriak saihesteko Mediterra-neoan zaintza areagotzeaeskatu du honek.

hutsa

Lehendabizi esertzen ikasi nuen. Hasieran, buruakagintzen zidan norantz erori; aurrerantz batzuetan,atzerantz besteetan. Eta ubeldua txandaka ibil-tzen zen kopetatik garondora. Gutxinaka, katukaibiltzen artista hutsa bihurtu nintzen. Gero, zutik,koskatik koskara. Korrika gero, estropezuka. Orainbizikletan ibiltzen erakutsiko omen didate. Zora-tzen nago, gero eta gutxiago falta zaidalako he-gan egiteko. Vicente MARTIN. FOTO CAR. KU-TXA FOTOTEKA

KUTXATEKA.COM

GERO ETA GUTXIAGOHEGAN EGITEKO

hutsa

Page 31: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

2015 | apirila | 18

GAUR8• 30 / 31hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

iaEgunero egiten ditugunekintza arruntekin etenga-be datuak sortzen ari garaia ohartu gabe: autobusatxartel bakarrekin ordain-du dugu eta erregistratuta

gelditu dira eguna, ordua, bidaia, or-daindutako prezioa... Edo Twitter sa-re sozialean zer dioten begiratu dugu,Whatsapp aplikazioan lagun batekin«hitz egiten» aritu gara, supermerka-tuan fidelitate txartela erabili dugu,ospitalean erradiografia atera digu-te... Bada, jarduera horietan guztie-tan datu ugari pilatzen joan gara.Orain urte gutxi arte datuak diseinu

jakin bati jarraituz, modu ordenatu ba-tean bakarrik biltzen genituen. Datuaklortzea zaila zen, askotan zeregin neke-tsua eta oro har zenbakizko datuak bil-tzen ziren. Egun, ordea, industria, medi-kuntza eta salerosketa prozesuetatikdatu pila bil ditzakegu gero eta ahal-tsuagoak diren ordenagailuen bidez,eta, gainera, datuok oso era desberdine-takoak izan daitezke. Izan daitezke zen-bakizkoak, baina baita bideoak, irudiakedo testuak ere. Gainera,datuok denboran zeharbiltzen joan gaitezke. Da-goeneko “big data” inge-lesezko terminoa erabil-tzen da datu masiboenbiltze, kudeaketa eta pro-zesamenduaz hitz egite-ko. Hori guztia, besteakbeste, estatistika eta datuanalisi alorretan jardutendugunontzat erronka be-rriak sortzen ari da, izanere, estatistika klasikoanerabilgarriak diren hain-bat metodo ez dira ego-kiak datu multzo ikaraga-rriak aztertzeko. Horrenadibide eta ondorio duguaztertu beharreko datumultzoa ikaragarria dene-an, milioika datu puntueta test asko eginez gero,ez dela harritzekoa ho-rien artean faltsu positi-boak topatzea. Datu multzo ikaraga-

rriak sortu, jaso eta azter-

tu behar dituzten diziplinak asko etaanitzak dira. Hortxe dugu puri-purianneurozientzia, garunaren egituran etafuntzionamenduan sakontzeko erreso-nantzia magnetikoen irudiekin (MRI)lanean. Irudi horiek aztertzeko konpu-tazio ahalmen handia behar da, aregehiago DNAtik eratorritako datu-base-ekin batera aztertu nahi badira. Bi arlohoriek elkarrekin aztertzeak, hasiera ba-tean, gaixotasun genetikoen eta garu-naren arteko erlazioa aztertzeko aukeraematen du. Onura nabarmena izan dai-teke, baina datu multzo horiek handie-giak dira metodo estandarrekin kudea-tu eta elkar partekatzeko. Gainera,zenbaitetan pribatutasunaren ingurukoarazoak ere sortzen dira. Argi dago, or-dea, diziplina desberdinetatik eratorri-tako datu baseak elkarrekin uztartzeakinformazioan urrats kualitatiboa ekardezakeela. Adibide bat jartzearren, osa-sun zentro eta administrazioetan jaso-tako datu-baseak ingurumenaren arlo-an jasotakoekin uztartzeak, esatebaterako airearen kalitatearen inguru-koekin, epidemiologian erabaki eragin-

korragoak hartzea ekar dezake datu ho-riek egoki aztertu ahal izanez gero.

Erronkak asko izanik ere, baditugu ja-da eguneroko bilakatu zaizkigunhainbat aplikazio datu andana horiekaztertzetik eskuragarri ditugunak:Google beraren itzulpen automatikora-ko aplikazioa, eskaintza orokorrak egi-tetik bezero bakoitzari egin ohi dituenerosketen araberako eskaintza pertso-nalak egiteko supermerkatuentzakoaplikazioak, trafikoaren kudeaketarakoaplikazioak... Adituek diotenez, norba-nakoari egokitutako mediku tratamen-duak ere hortik etorriko dira. Txanpo-nak, ordea, beti ditu bi alde, eta,txanponaren beste aldean, pribatutasu-na galtzearen arriskuak daude. Zalantzagabe pribatutasuna bermatu beharradago arau egokiak jarriz, pertsonareneta gizartearen onura bilatzen dutenarauak beste arrazoi guztien gaindi ja-rriz. Eta noski, gure aukera eta arduraere bada gure datu pertsonalak non etanori ematen ari garen arretaz aztertzeaeta nahi badugu ezetz esatea. •

Datu multzo handiak bildu, aztertu edo prozesatzeaz hitz egiterakoan azaltzen da «big data» terminoa. GAUR8

Itziar Irigoien

«Big data»

EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlaria

Page 32: mila leiho zabalik - naiz:Zerrenda buruz egin dut eta ez da, inondik inora, behin betikoa. Duela bost urte inork , Europaren erdian, hein batean AEB en eta Errusiaren, alegia, munduko

97

71

88

76

75

00

1

50

41

8