2
TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA 2016ko urtarrilak 29, 7.zenbakia LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA IRUDI BERRIA Irudi Berria programaren barruan, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak Leidorren izan ziren urtarrilaren 26an. Proiektuaren helburua, gure gazteak kontsumo osasuntsu eta arduratsuaren inguruan heztea da eta arduragabe jokatzearen ondorioak ezagutzea eta horietaz hausnartzea. Oraingo honetan, ?Anita? laburmetraia ikusi ondoren unitate didaktiko labur bat landu zuten etikako saioan: substantzien kontsumoa eta honek portaeran daukan eragina. Hori guztia errematatzeko, Leidorren izan ziren, gaiaren inguruko pelikula sorta ikusten. Egunero Otsailak 1 Otsailak 2 LH 2. Igeriketa saioa Artezkaritza kontseiluaren bilera DBH4. Peter Roberts mimoa Otsailak 4 Otsailak 6 Otsailak 8 HH-LH. Ostegun gizeneko jaialdia 10:30ean Sakramentinoetan LH. Haur danborrada Geltoki kaletik 17:00etan Kazkabarra taldearen Baserria konpartsa LH2ko ikasleek ?Boga boga, marinela? gaiaren baitan, jolas bat sortu dute eta ondoren LH1eko geletara joan, jokoa aurkeztu, elkarrekin jolastu eta oparitu egin diete. Uretako animalien inguruko jokoa da honakoa. Animalia horien izena eta ezaugarriak ikasteko aukera ematen du jolas honek eta era berean, idazketa eta irakurketa lantzeko bide ere ematen die ikasleei; bai sortzeko garaian eta baita jolasean dabiltzan bitartean ere. Jakina, hori guztia, lagun artean primeran pasatzen ari diren bitartean. Ikusi argazki gehiago hemen. LH2 ETALH1- EKOAKELKARLANEAN Haur txokoko haurrak, adinaren arabera bi taldetan banatuta egon ohi badira ere, aste honetan, 1-2 urte bitarteko haurrak 0-1 urtekoengana joan dira bisitan. Adin ezberdinetako ikasleak elkarri gauza ezberdinak eskaini diezazkieke. Hori aintzat hartuta eta aberasgarri izan litekeelakoan, denak elkarrekin aritu dira jolasean aste honetan. Hona hemen hori jasotzen duten hainbat argazki.Ikusi argazkiak hemen. HAURTXOKORABISITAN Urtero bezala, LH 6. mailako ikasleek Harremanak izeneko proiektuko saio batzuk izan dituzte gelan aditu batzuekin. Saio hauetan sexu harremanei buruzko informazioa ematen zaie eta sortzen zaizkien zalantzak argitzen dizkiete. Udalak ikastetxeekin batera bultzatutako proiektua da. HARREMANAKLH 6. MAILAN MUSIKAASTEAHH2- N Giro alai eta musikatua izan dute aste honetan zehar HH2ko ikasle eta irakasleek euren geletan. Izan ere, Musika Astea ospatu dute beste urte betez. Gurasoak gonbidatu dituzte ikastolara eurek jotzen dakiten musika instrumentua eskuetan hartuta. Honela, haurrek instrumentu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, elkarrekin batera abestu dute, dantzatu? Besteak beste, eskusoinua, panderoa, gitarra, armonika eta turuta doinuak izan dituzte entzungai. Gure eskerrik beroenak musika doinuekin alaitu gaituzten gurasoei. Ikusi gehiago hemen. agenda OSTEGUNGIZENEKO ENTSAIOAK Inauteriak gain gainean ditugun honetan, Laskorain Ikastolako ikasle eta irakasleak, buru-belarri dabiltza Ostegun Gizeneko ikuskizunaren prestaketetan. ?Munstroak dantzan? jaialdirako dantzak, mozorroak, musikak? prestatzen ari dira ilusioz gainezka. HH2 eta LH6 bitarteko ikasleek hartuko dute parte bertan, guztira, 1.000 ikasle inguru. Jaialdia, goizeko 10:30ean hasiko da eta Sakramentinoetan izango da. Beraz, gurasoak, aiton-amonak, lagunak? denok gonbidatuta zaudete ikastolako ikasleen emanaldiaz gozatzera. Jai giro aparta izango da gurean!

LASKORAIN IKASTOLA · 2020. 10. 12. · Uretako animalien inguruko jokoa da honakoa. Animalia horien izena eta ezaugarriak ikasteko aukera ematen du jolas honek eta era berean,

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: LASKORAIN IKASTOLA · 2020. 10. 12. · Uretako animalien inguruko jokoa da honakoa. Animalia horien izena eta ezaugarriak ikasteko aukera ematen du jolas honek eta era berean,

TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA2016ko urtarrilak 29, 7.zenbakia

LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA

IRUDI BERRIAIrudi Berria programaren barruan, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak Leidorren izan ziren urtarrilaren 26an. Proiektuaren helburua, gure gazteak kontsumo osasuntsu eta arduratsuaren inguruan heztea da eta arduragabe jokatzearen ondorioak ezagutzea eta horietaz hausnartzea. Oraingo honetan, ?Anita? laburmetraia ikusi ondoren unitate didaktiko labur bat landu zuten etikako saioan: substantzien kontsumoa eta honek portaeran daukan eragina. Hori guztia errematatzeko, Leidorren izan ziren, gaiaren inguruko pelikula sorta ikusten.

Egunero

Otsailak 1

Otsailak 2

LH 2. Igeriketa saioa

Artezkaritza kontseiluaren bilera

DBH4. Peter Roberts mimoa

Otsailak 4

Otsailak 6

Otsailak 8

HH-LH. Ostegun gizeneko jaialdia 10:30ean Sakramentinoetan

LH. Haur danborrada Geltoki kaletik 17:00etan

Kazkabarra taldearen Baserria konpartsa

LH2ko ikasleek ?Boga boga, marinela? gaiaren baitan, jolas bat sortu dute eta ondoren LH1eko geletara joan, jokoa aurkeztu, elkarrekin jolastu eta oparitu egin diete. Uretako animalien inguruko jokoa da

honakoa. Animalia horien izena eta ezaugarriak ikasteko aukera ematen du jolas honek eta era berean, idazketa eta irakurketa lantzeko bide ere ematen die ikasleei; bai sortzeko garaian eta baita jolasean dabiltzan bitartean ere. Jakina, hori guztia, lagun artean primeran pasatzen ari diren bitartean. Ikusi argazki gehiago hemen.

LH2 ETA LH1- EKOAK ELKARLANEANHaur txokoko haurrak, adinaren arabera bi taldetan banatuta egon ohi badira ere, aste honetan, 1-2 urte bitarteko haurrak 0-1 urtekoengana joan dira bisitan. Adin ezberdinetako ikasleak elkarri gauza ezberdinak eskaini diezazkieke. Hori aintzat

hartuta eta aberasgarri izan litekeelakoan, denak elkarrekin aritu dira jolasean aste honetan. Hona hemen hori jasotzen duten hainbat argazki.Ikusi argazkiak hemen.

HAUR TXOKORA BISITAN

Urtero bezala, LH 6. mailako ikasleek Harremanak izeneko proiektuko saio batzuk izan dituzte gelan aditu batzuekin. Saio hauetan sexu harremanei buruzko informazioa ematen zaie eta sortzen zaizkien

zalantzak argitzen dizkiete. Udalak ikastetxeekin batera bultzatutako proiektua da.

HARREMANAK LH 6. MAILAN

MUSIKA ASTEA HH2- NGiro alai eta musikatua izan dute aste honetan zehar HH2ko ikasle eta irakasleek euren geletan. Izan ere, Musika Astea ospatu dute beste urte betez. Gurasoak gonbidatu dituzte ikastolara eurek jotzen dakiten musika instrumentua

eskuetan hartuta. Honela, haurrek instrumentu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, elkarrekin batera abestu dute, dantzatu? Besteak beste, eskusoinua, panderoa, gitarra, armonika eta turuta doinuak izan dituzte entzungai. Gure eskerrik beroenak musika doinuekin alaitu gaituzten gurasoei. Ikusi gehiago hemen.

agenda

OSTEGUN GIZENEKO ENTSAIOAKInauteriak gain gainean ditugun honetan, Laskorain Ikastolako ikasle eta irakasleak, buru-belarri dabiltza Ostegun Gizeneko ikuskizunaren prestaketetan. ?Munstroak dantzan? jaialdirako dantzak, mozorroak, musikak? prestatzen ari dira ilusioz gainezka. HH2 eta LH6 bitarteko ikasleek hartuko dute parte bertan, guztira, 1.000 ikasle inguru. Jaialdia, goizeko 10:30ean hasiko da eta Sakramentinoetan izango da. Beraz, gurasoak, aiton-amonak, lagunak? denok gonbidatuta zaudete ikastolako ikasleen emanaldiaz gozatzera. Jai giro aparta izango da gurean!

Page 2: LASKORAIN IKASTOLA · 2020. 10. 12. · Uretako animalien inguruko jokoa da honakoa. Animalia horien izena eta ezaugarriak ikasteko aukera ematen du jolas honek eta era berean,

Usabal 2620.400 Tolosa

[email protected]

943 697127

943697122

LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko urtarrilak 29, 7.zenbakia

www.laskorainikastola.eus

AMAIA ANTERO?KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREN BEGIRADAK, PERTSONA, BETETA IKUSTEN DU"

Asteazkenean, Amaia Antero, Arrasaten dagoen Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoko zuzendaria izan zen Laskorain Ikastolan Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko hitzaldia eskaintzen. Amaia, azken urte hauetan, pedagogia berri honen ikerketan, formazioan eta materialgintzan murgldurik dabil. Gurean eskaini zuen hitzaldira, guraso ugari eta hezkuntza arloko profesionalak ere bertaratu ziren. Ekarpen interesgarri ugari egin zituen Amaia Anterok eta hitzaldiaren ostean, berarekin hitz egiteko aukera izan genuen Konfiantzaren Pedagogiaren nondik norakoen berri izateko.

Noiz sortu zitzaizuen aldaketa pedagogiko baten beharra?

Orain dela zazpi urte, ?proiektu berria? bezala izendatu genuen hura abian jarri genuenean, gure helburua ez zen zuzenean eraldaketa pedagogiko bat egitea. Gure helburua eta motibazioa ondorengo hauxe zen; nola lagundu txikitatik pertsona kooperatiboak garatzen. Ondoren, gure xede horrek aldaketa pedagogiko bat eskatu zuen bai metodologiari dagokionez eta baita planteamendu arkitektonikoei dagokionez. Jakina, gure helburu hori betetzeko pertsonarengan zentratu behar genuen, bere beharrak identif ikatu eta ikusi zeri erantzun behar zaion ezinbestean gero pertsona hori kooperatiboa izan zedin.

Nondik dator Konf iatzaren Pedagogia? Zein da jatorria?

Eredu hau bere honetan ez dago beste inon. Baina era berean, argi dago guk planteatzen dugun guztia asmatuta dagoela. Non dago gure ekarpena? Momentu honetan guretzat klabeak diren hainbat ideia josi egin ditugu marko batean. Pertsonaren garapenerako behar dena, testuinguruari dagokionez zaindu behar duguna eta ikas-irakaskuntzan kontutan hartu behar dena bildu ditugu guk eraikitako marko batean. Hor dago gure ekarpena.

Konf iantzaren Pedagogiak zer du bere oinarrian?

Pertsona ikusteko eta ulertzeko modua, hori dago Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrian. Pedagogia honen begiradak, pertsona beteta ikusten du. Gaitasunez, beharraz, zailtasunez eta ametsez beteta ikusten du. Pertsona horrek bere baitan dauka behar duen guztia zoriontsu izateko eta bere burua garatzeko. Pertsona modu horretara begiratzeak dena aldatzen du. Konfiantzazko begirada bat da pertsona horrekiko. Pertsona horri ispilu hori jartzen diozunean, bere burua ere horrela eraikitzen du, konfiantzaz. Bere buruarengan, besteengan eta inguruan segurtasuna izanik joango da gaitasunak garatzen.

Zein aldaketa dakartza Konf iantzaren Pedagogiak orain arteko pedagogiarekin alderatuta?

Aldaketak hiru eremutan dakartza. Alegia, pertsonaren garapenerako baldintzetan, testuinguruaren baldintzetan eta baita irakas-ikasteko

baldintzetan ere. Baina zenbait abibide konkretuago ematearren, haur bakoitzaren erritmo biologikoak kontutan hartzen dira, esaterako. Ordutegiak ere beste era batera antolatzea eskatzen du. Ez materialka; agian, proiektuka eta modu interdisziplinarrean. Era honetan, ez dago irakasle bat, gela batentzako, ordu beteko saio baterako. Planteamendua ezberdina da. Komunikatzeko moduaren kontzientzia hori ere oso presente dago pedagogia honetan. Gauzak esan eta adierazteko modua, alegia. Ebaluazioa, materiala, metodologia, taldekatzeak? aspektu askotan dakartza, beraz, aldaketak Konfiantzaren Pedagogiak.

Zeintzuk dira ikasle, guraso eta irakasleen sentsazioak pedagogia berritzaile honekiko?

Lehenik eta behin, esan beharra dago, Konfiantzaren Pedagogia ez dagoela berdin garatuta etapa guztietan. Haur Hezkuntzan daukagu garatuen, Lehen Hezkuntzan lanean ari gara eta Bigarren Hezkuntzan, hasita gaude baina bidea daukagu egiteko. Beraz, sentsazio eta balorazioei dagokienez, Haur Hezkuntzari buruz hitz egin dezakegu bereziki.

Etapa honetan esan dezakegu, gurasoak oso oso pozik daudela beren seme-alabak ere ikaragarri pozik joaten direlako ikastolara. Ikasleak gauza interesgarriak egiten ari direla iruditzen zaie, dinamika eta metodoarekin ere gustura daude, eurak ere parte sentitzen baitira, beraientzako txoko bat ere badute Haur Hezkuntzako eremu guztietan. Era berean, orain Arizmendi Ikastolan lanean diharduten irakasleak ere oso gustura daude aldaketarekin. Egindako inkesta batean jasotako datuen arabera, bat bera ere ez litzateke eredu zaharrera itzuliko. Horrek, beraz, zerbait adierazten du.

Amaia Antero, Arizmendiko Berrikuntza Pedagogiko Zuzendaria