13
Gizarte Erantzukizuna Euskadiko Kutxa EGE txosten exekutiboa Euskadiko Kutxa ENPRESAK

Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Gizarte Erantzukizuna Euskadiko Kutxa

EGE txosten exekutiboa

Euskadiko Kutxa ENPRESAK

Page 2: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

EGE-arekiko konpromisoa

Euskadiko Kutxan bost urte baino gehiago daramatzagu Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko Txostena egiten, eta, aurtengoan ere, zeure esku jarri nahi dugu. Bertan, 50 urtetik gorako ibilbidean gure urratsen gidari izaten ari den gizarte-konpromisoaren kopuru eta datu zehatzak jasotzen ditugu. Global Reporting Initiative (GRI) nazioarteko estandarraz baliatu izan gara beti, eta aitorpenik gorena (A+) lortu izan dugu. Gure interes-taldeekin —bazkideak, bezeroak, gizartea, inguru-mena…— jarduera guztietan gardentasunez eta erantzukizunez jokatzeko dugun konpromisoa berresten du horrek.

Hori dela eta, gizarte-erantzukizunaren alorrean erabiltzen ditugun mezua eta jardunbide egokiak, batetik, eta etorkizu-nerako konpromisoak, bestetik, ezagutarazteko erabili nahi dugu dokumentu hau. Halere, funtsezko asmoa beste bat da: gainerako enpresa eta erakundeei gonbidapena luzatzea, antzeko ekimenekin bat egin dezaten, EGEaren alorrean erabiltzen dituzten jardunbide egokiak ezagutaraz ditzaten eta etorkizunerako hobekuntza-konpromisoak har ditzaten.

Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren inguruan Euskadiko Kutxaren 2010eko EGE txostenean jaso diren lerro eta jarduketa handiak laburtu nahi ditugu, agiri honen bidez.

Horrela, bada, honako hauek ezagutu ahal izango ditu irakurleak, orrialde hauetan zehar:

Euskadiko Kutxak EGEaren alorrean zer lorpen eta konpromiso dituen [ ikusi >>]

Euskadiko Kutxak bazkideekin zer-nolako harremanak dituen [ ikusi >>]

Euskadiko Kutxak bezeroekin zer-nolako harremanak dituen [ ikusi >>]

Euskadiko Kutxak nolako eragina duen arlo hauetan:

gizartean [ ikusi >>]

ingurumenean [ ikusi >>]

ekonomian [ ikusi >>]

[ Ikusi 2010eko EGE txostenaren bertsio osoa >> ]

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

Page 3: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Nazioarteko GRI estandarraren arabera egindako 2010eko EGE txosten osoa Euskadiko Kutxaren web-orrialdean erabilgarri badago ere, bezeroengana eta, oro har, gizartearengana modu zuzenagoan iristea da laburpen honen xedea. Horretarako, 2010eko EGE txostenaren informazio garrantzitsuena azalduko dugu.

Jarraian, 2010ean hartutako konpromisoak laburtuko ditugu, eta zenbateraino bete ditugun azaldu.

Aurreko urteetan legez, 2010ean ere eutsi egin diogu gizarte-konpromisoari, ekonomian oso egoera korapilatsua bizi izan badugu ere, gure erakundean funtsezkoa baita. Jarrera hori, egia esateko, koherentzia-erakusgarritzat baino ez litzateke hartu behar; izan ere, halako uneetan areagotu behar ditu Entitateak partaide dituen gizartea-ren ondoan egoteko ahaleginak.

2010eko konpromiso publikoak Egindakoa

Enpresekiko konpromisoak:

- 2.700 milioi € ematea zirkulatzailea fi nantzatzeko 2.734 milioi €

- 450 milioi € ematea kreditu eta maileguetarako. 470 milioi €

- 50 milioi € ematea leasing-eragiketetarako 69 milioi €

- PRO Autonomoak kontuei erantsitako kredituak Kreditudun 17.351 PRO kontu eta 10,3 milioi € erabili

- Gaztempresa Fundazioa: 700 enpresa berri sortzea267 enpresa sortu dira eta 8,21 milioi €-ren maileguak eman

Familiekiko konpromisoak:

- Sustapen Ministerioarekin sinatutako Etxebizitza Hitzarmena

Guztira 12,2 milioi €-ko 139 eragiketa egin dira

- Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako fi nantza-hitzarmena, etxebizitza babestuen erosketa sustatzeko eta gizar-te-alokairuko sustapenak eraiki nahiz partikularren etxebizitzak birgaitzeko.

Guztira 25 milioi €-ko hipoteka-bermedun maileguen 348 eragiketa egin dira1 milioi €-ko fi nantzaketa eman dugu, 102 etxebizitza-erkidego birgaitzeko

- KOI Ekonomia Iraunkorrak hitzarmena, partikular, autonomo eta enpresei fi nantzaketa emateko, epe luzera hazteko ahalmena duten sektoreetara bidera dezaten jarduera

Guztira 986.716 €-ko kopurua osatu duten 5 mailegu

EGE-aren inguruko lorpenak

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

ITZULI

Page 4: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Compromisos en materia RSE

2010eko EGE txostenean, interes-talde bakoitzaren inguruan hainbat proiektu bideratzeko konpromisoa hartu zuen Euska-diko Kutxak. Hona hemen horien egungo egoeraren taula:

EGEaren inguruko jarduerak.Oinarrizko proiektu eta ekintzak

Ekintzaren egoera

Ukitutako interes-taldeak eta egiteko epea

Ezarritako gobernu-mekanismoa

eta lorpen maila

1. Ondorengotza eta mugikortasuna kudeatzeko proiektuarekin jarraitzea, eta, bide horretatik, 2009-2012 Dinamizazio Plana garatzea

Bazkideak eta pertsonak. 2012 Dinamizazio Plana

2. Jardueraren ebaluazio- eta kudeaketa-proiek-tua prestatzea eta, hala badagokio, garatzea.

Bazkideak eta pertsonak. 2010Jarduera Ebaluatu eta Kudeatzeko Proiektua

3. Barne Komunikazioaren Prozesua abian jar-tzea.

Bazkideak eta pertsonak. 2010Barne Komunikazioko

Prozesua

4. Prestakuntza-ibilbideen proiektua sareko postuetan ezartzea. Behin-behineko langileen prestakuntza hobetzea.

Bazkideak eta pertsonak. 2010Prestakuntza Ibilbideen

Proiektua

5. Barne-bezeroarentzako zerbitzua hobetzea. Sarean egindako inkesten bidez nahiz zuze-nean jasotako hobekuntzak ezartzea.

Bazkideak eta pertsonak. 2010 Euskal Herriko sarea

6. Partikularrentzako bi mailegu sozial garatzea: berme pertsonalekoa bata eta hipoteka-ber-mekoa bestea.

Bezeroak eta gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area

7. Gaztempresaren Plan Estrategikoa hedatzen laguntzea, eta PRO bezeroentzako (autonomo eta ETE-entzako) kudeaketarekin eta ekintza komertzialekin sinergiak bilatzea.

Bezeroak eta gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area

8. 50 sukurtsaletako bero-ponpetako R-22 gasa ordezkatzea.

Bezeroak eta gizartea. 2010 Ingurumen Batzordea

9. Web-orria aldatzea, errazagoa, eskuragarria-goa eta elkarlanerako egokiagoa izan dadin.

Bezeroak eta gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area

10. Stop CO2 Euskadi ekimenean parte hartzea-ren ondoriozko konpromisoak garatzea.

Gizartea. 2010 Ingurumen Batzordea

11. Postamail indartzea, urtean zehar gauzatu beharreko komunikazio-ekintzen bidez, eta kontratatzeko eragiketa erraztea.

Gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area

12. Hornitzaileak gizartearen eta ingurumenaren ikuspegietatik ebaluatzeko sistema zehaztea.

Aliatuak eta hornitzaileak. 2010 EGEaren Batzordea

Amaitua Hasita

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

Page 5: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Gure bazkideekiko harremanak (I)

Lan-kooperatiba denez, Euskadiko Kutxako langileak erabateko eskubideak eta betebeharrak dituzten bazkideak dira, bai euren lanbide-eginkizunak betetzeari, bai enpresaren gestioan —dagoz-kien organoen bitartez— zein emaitzetan parte hartzeko eskubi-deari dagokienez.

2010ean zehar, lan-bazkideen kopuruak 77 laguneko behe-rakada izan du. Urtearen amaieran, 1.886 ziren, eta, beraz, fi nka-tuta zegoen helburuaren % 95,1era iritsi dira. Beherakada hori 1 Dinamizazio Planak eragindako irteerek ekarri dute funtsean, helburuko taldearen % 75ek egin baitu bat planarekin.

2010ean, Barruko Komunikazioko prozesua ezarri dugu. Ho-rren bidez, Pertsonen Gogobetetasunari buruzko azken inkestan antzemandako beharrari erantzun nahi izan diogu, eta komunika-zio-bide formalen eraginkortasuna hobetu.

Era berean, Jarduera Ebaluatu eta Garatzeko Proiektuaren ikuspegian egin dugu 2010ean lan, ahalmenen inbentarioaren proiektuarekin eta gaitasunen balantzearekin lotzeko. Talde osoa helburu duen proiektu horren bidez, ordainketa-sistema berrikus-tea da asmoa; hau da, ordainketa-politika, kanpoko lehiakorta-suna eta barruko koherentzia, ordainketa-formularen osagaiak eta prozedurak aztertu dira, eredu berria taxutzeko oinarrizko ildoak osatuz joateko.

Bukatzeko, Euskadiko Kutxaren izaera elebidunarekin bat, eus-kararen alorrean zehaztu diren lau jarduera-ardatzak (ezagupe-na, erabilera, motibazioa eta instituzionalizazioa) garatzeko ekintzak jarriko ditugu 2011n abian.

Lan-bazkideen kopurua

Barne-sustapena

Prestakuntza-orduak/plantilla osoa

Prestakuntzaren ebaluazioa (1-10)

Absentismoaren %-a

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

ITZULI

Page 6: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

EGEaren inguruko jarduerak.2011rako oinarrizko proiektu eta ekintzak

Ukitutako interes-taldeak eta egiteko epea

Ezarritako gobernu-mekanismoak

Ahalmenen inbentariorako metodologia ezarri eta balidatzea. Ahalmenen azterketa Zerbitzu Zentraletako

bi eremutan egitea.

Bazkideak eta pertsonak. 2011

Giza Baliabideak

Jarduera kudeatzeko sistematika eta hobekuntza-planak zehazten hastea.

Giza Baliabideak

Sartu berriei harrera egiteko eta sareko langileak gaitzeko eredua amaitu eta ezartzea.

Giza Baliabideak

Barne-bezeroarentzako zerbitzua. Ordainbideen, Prestakuntzaren, Aholkularitza Juridikoaren

eta Iradokizun-sistemen departamentuetan jasotzen den kalitatea hobetzea.

Kalitate Departamentua

Bazkide langileen arloak eta gizarte-ordezkaritzako sistemak egokitzea.

Kontseilu Soziala

2008

% 42,30

% 43,30

% 44,60

Emakume bazkideen %-a

2009 2010

2008

% 4,90% 5,10

% 5,80Emakume zuzendarien %-a

2009 2010

2008an bideratutako Aukera Berdintasunaren Planari jarraipena emanez, plana eta benetan aplikatu diren gene-ro-berdintasunerako politikak ebaluatuko ditugu, planean bertan fi nkatuta dauden adierazleei jarraiki. Ebaluazio ho-rretatik abiatuta eta emaitzak dagozkien organo sozialei aurkeztutakoan, genero-berdintasunaren alorreko ekintzak, batetik, eta bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztar-tzeko egindako ahaleginak, bestetik, diagnostikatuko ditugu. Daukagun plana berrikusi egingo dugu, berdintasuna susta-tzen jarraitzeko plan berria sortzeko.

Hona hemen gure pertsonak kudeatzeko Euskadiko Kutxan etorkizunerako hartu ditugun konpromisoak:

Gure bazkideekiko harremanak (II)

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

Page 7: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo fi nkatzen ditugu, haien igurikimenak ezagutzen ditugu eta haiekiko harremana hobetzeko ekintzak abiatzen ditugu:

Hona hemen Euskadiko Kutxak 2010ean bezeroei dagokienez bideratu dituen funtsezko ekintzak:

Elbarritasunak edo eragozpenak dituen jendea sukurtsalera heltzeko modua hobetzeko ekimenak.

Bezeroei komisioen berri emateko zuzentzen zaizkien komunikazio pertsonalizatuen gardentasuna hobetzea, eta kontsumoan laguntzea, fi nantzaketan erraztasunak emanez.

Sukurtsalen eta Entitateko gainerako eraikinen segurtasuna hobetzea.

SMS bidezko mugikorreko alerten zerbitzua bultzatzea, 114.000 bezero baino gehiagori bere kontu eta txarteletan gertatutako mugimendu garrantzitsu bakoitzari buruzko informazioa emateko.

Bezeroek eragiketak egiteko erabilitako aplikazioen segurtasuna kontrolatzea eta hobetzea.

Bezero partikularrei dagokienez, gizarteari on egiten dioten negozio-lineei eutsi zaie, eta, krisi ekonomikoaren testuinguruan, baldintza onak eskaini zaizkie, hala nola: mikrokredituak; ikasketak fi nantzatzeko maileguak; erakunde publikoekin sinatutako etxebizitza-hitzarmenak; hipoteka-bermedun maileguen berrikuntza; Medicus Mundi, Caritas eta Ikastolen Konfederakundeare-kin hitzartutako elkartasunezko txartelak; super 55 libretako puntuak hirugarren munduko proiektuetarako ematea…

Enpresa diren bezeroei dagokienez, txosten honetan aurretiaz jaso ditugunez gain, neurri bereziak hartu ditugu autonomoak eta mikroenpresak fi nantzatzeko.

Jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzen laguntzeko, Gaztempresa Fundazioa ere badugu. Ekintzaileei laguntzea du xede, eta, horretarako, enpresa-ekimen berri bati ekiteko asmoa duten pertsonei fi nantzaketa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu, enpresa sortu aurretik eta ondoren. Azken hiru urteetan (2008tik 2010era), 829 enpresa sortu dira, eta 1.306 lanpostu. Laguntza-ildo hori osatzeko, Euskadiko Kutxaren merkataritza-egiturako 40 zuzendari eta zonaldeko bururen borondatezko lana dugu.

Gaztempresa Fundazioaren eginkizun horrek hiru sari jaso ditu, Fundación Corresponsablesen, Fundación Laboral San Pruden-cioren eta Euskaliten eskutik.

2010ean gauzatutako elkarrizketa-bideak:

Focus group: 6, pentsio-planetako eta BGAE-etako portaerei, igurikimenei eta esperientzia negatiboei buruz.

Kanpoko Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkesta 18.860 bezerori, hainbat produktu eta zerbitzurekin duten gogo-betetasun maila neurtzeko.

Sukurtsalak eskaintzen dien arretarekin eta zerbitzuekin bezeroak pozik dauden jakiteko ikuskaritza. Euskal Herriko sareko 18.060 bezero eta hedapen-sareko 800 bezero.

Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroaren arreta neurtzeko ikuskaritza, Hedapen Sareko 130 bulegotan, simulatutako bezeroekin.

Stiga enpresaren sektorekako EQUOS azterketa, banku-merkataritzako sareen kalitate objektiboari buruzkoa. Espainiako 90 fi nantza-erakunderen 5.000tik gora sukurtsaletan (horietatik, Euskadiko Kutxaren 94tan) egin zen.

CLNet erabiltzen duten bezeroen igurikimenei buruzko inkesta. 23.053 erantzun jaso ditugu, eta 3.319 hobekuntza-iradokizun.

Bezeroaren Arreta Zerbitzua: 2.165 espediente ireki dira.

MONDRAGONeko kooperatibek Euskadiko Kutxako gobernu-organoetan parte hartzea, eta alderantziz, eta Kooperatiben sektorearentzako Gestio Unitate espezializatuaren jarduera.

Irudiari eta laguntzari buruzko azterlana, 2.010 elkarrizketaren bidez.

Administrazio Publikoek sustatutako hitzarmenen kudeaketan eskainitako laguntza.

CLNeten jasotako iradokizunak (2010ean 92).

Gizarte-sareak jarraitzea eta haietan parte hartzea.

Gure bezeroekiko harremanak (I)

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

ITZULI

Page 8: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

2008

2008

73,4

7,81

8,1

6,81

75,4

82,9

Mistery shopping - erosketa misteriotsua (balioespena)

EQUOS – Kalitate objektiboari buruzko azterlana

2009

2009

2010

2010

Hona hemen Euskadiko Kutxak bezeroengandik informazioa jasotzeko erabiltzen dituen sistemen —harremanak hobetzeko ekintzak sustatzeko ere erabiltzen ditu— emaitza batzuk:

2010eko ekitaldian, Merkataritza Komunikaziorako Politika onartu du Euskadiko Kutxak. Horren bidez, Entitateak eskain-tzen dituen banku- eta inbertsio-zerbitzu nahiz -produktuen inguruko merkataritza-jakinarazpenetan oinarritzat erabiliko di-ren printzipio orokorrak fi nkatu dira. Zilegitasuna, argitasuna, nahikotasuna, objektibotasuna eta gardentasuna dira Euskadiko Kutxaren jarduera gidatuko duten funtsezko printzipio oroko-rrak.

Gainera, 2011. urteari begira, hauek dira gure bezeroen gogo-betetasuna hobetzeko bideratuko ditugun ekimen nagusiak:

• Produktuak. Horiei buruzko informazioaren argitasuna eta eskuragarritasuna hobetzea. Era berean, Euskadiko Kutxa-ren web-orrialdearen bidez kontrata daitezkeen produktuen aukera handitzea.

• Finantza-kultura. Finantza-kultura hobetzea, eta, horre-tarako, Euskadiko Kutxaren blogaren bidez, interesgarriak izan daitezkeen gaiak eskaintzea, Euskadiko Kutxaren arlo guztien partaidetzarekin.

• Harremanak. Zerbitzuaren kalitatean lidergoari eustea, eta kudeatzaileko eta sukurtsaleko hobekuntza-planak kudea-tzea.

Hauek dira bezeroen gaineko eragina hobetzeko Euskadiko Kutxatik etorkizunerako hartu ditugun konpromisoak:

EGEaren inguruko jarduerak.Oinarrizko proiektu eta ekintzak

Ukitutako interes-taldeak eta egiteko epea

Ezarritako gobernu-mekanismoak

Gaztempresa. Ekintzaileei aholkua eta laguntza ematea, 295 mikroenpresa berri martxan jartzeko, eta 60

fi nkapen-lantegi egitea, eratu berri diren enpresek aurrera jarraitzen dutela bermatzeko.

Bezeroak. 2011Gaztempresa

Fundazioa

CLNeten erabilgarritasuna berrikusi eta hobetzea, elkarreraginezko irizpideak aplikatzea eta

erabilerraztasuna hobetzea.Bezeroak. 2011 Kanal Alternatiboak

Merkataritza-antolamendu berria diseinatu eta ezartzea, eta produktuan eta segmentuen arabera espezializazio

handiagoa bilatzea.Bezeroak. 2011

Sistemen eta Eragiketen Area

Gure bezeroekiko harremanak (II)

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

Page 9: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Euskadiko Kutxak Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) bat du, ISO 14001 Arauarekin bat garatua, Egoitza Nagusiko hiru eraikinetako jarduera guztietarako. AENORen azken ikus-karitzaren arabera —2010eko iraila—, «sistema heldua da, erakundearen errealitatera egokitua, ongi diseinatua eta behar bezala ezarria, eta, lehen zikloan, bilakaera positiboa izan du». Sistemaren indarguneak, besteak beste, honako hauek dira: «Sistemaren arduradunek hura manten-tzen eta hobetzen egindako lana; barruko komunikazioa eta sentsibilizazioa, eta interesa duten alderdiena; hozte-sisteme-tan poliki-poliki R-22 hozgarria ordezkatzeko proiektua; eta instalazioen ordena eta garbitasuna».

IKS sistema hori Ingurumen Batzordeak kudeatzen du, eta Aholkularitza Juridikoko, Barne Ikuskaritzako, Komunikazioko eta Publizitateko, Arriskuetako, Laguntza Zerbitzuetako eta Kalitateko kideek osatzen dute; azken horrek egiten ditu ko-ordinatzaile-lanak.

Gure Ingurumen-politikak —2008an berrikusi zen— jar-duera-ildo hauei ematen die lehentasuna:

• Bazkideak kontzientziatzeari eta motibatzeari. Horreta-rako, prestakuntza eta sentsibilizazioa erabiltzen dira, haiek ingurumenarekiko jarduera arduratsuetan aktiboki inplikatzeko.

• Sortutako hondakinak ahalik eta gehien murrizteari, aha-lik eta hondakin gehien birziklatzeari eta baliabide natu-ralen kontsumoa murrizteari.

• Gainerako interes-taldeekin lankidetzan aritzeari, ingu-rumena zaintzen laguntzeko, batez ere, hornitzaileekiko eta azpikontratistekiko harremanean ingurumen-arauak eta -irizpideak ezarriz.

Ingurumenaren alorreko eragina (I)

Publizitateko paperaren kontsumoa (kg-tan) bezeroko

Birziklatutako publizitate-paperaren %-a

Barnean kontsumitutako papera (kg-tan) bezero bakoitzeko

Kudeatutako hondakinak (kg-tan)

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

ITZULI

Page 10: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Ingurumenaren kudeaketan hauek dira Euskadiko Kutxatik etorkizunerako hartu ditugun konpromisoak:

2008

10.718

8.138

11.141

Uraren kontsumoa (m3-tan)

2009 2010

2008

2.571.159

2.543.644

2.562.967

Elektrizitatearen kontsumoa (kWh-tan)

20092010

2008

81.275

78.912

80.333

Gasolioaren kontsumoa (litrotan)

2009 2010

EGEaren inguruko jarduerak.Oinarrizko proiektu eta

ekintzak

Ukitutako inte-res-taldeak eta egiteko epea

Ezarritako gobernu-

mekanismoak

Ekokredituak eta erkidegoari zuzendutako zerbitzuen paketea merkaturatzea.

Bezeroak eta gizartea. 2011

Negozio Garapenaren

Area

50 sukurtsaletako bero-ponpetako R-22 gasa ordezkatzea.

Bezeroak eta gizartea. 2011

Ingurumen Batzordea

Eusko Jaurlaritzaren Metaposta proiektuarekin bat egitea. Interneteko postontzi eta kutxa gotor horren bidez, hiritarrek dokumentuak jaso eta biltegiratzeko aukera izango dute, doan, seguru, etengabe eta legearen babesean.

Gizartea. 2011Kanal

Alternatiboak

Euskadiko Kutxaren EGE politika eta jokabide-kodeak onestea, interes-taldeekin.

Gizartea. 2011EGEaren

Batzordea

Ingurumenaren alorreko eragina (II)

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

Page 11: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

2008aren amaieran, krisialdi fi nantzarioak kolapsoaren zorian utzi zuen nazioarteko fi nantza-sistema. 2009an, krisialdi ekonomikoak jo zuen mundua. 2010ean, krisialdiaren eragina ezberdina izaten hasi zen, eremu geografi koaren arabera: estatu espainiarrean, adibidez, oso gogor jo zuen, higiezinen krisiaren ondorioz; Euskal Herrian eta Nafarroan, berriz, depresioa ez zen hain nabarmena izan.

Zailtasun horien eta sektorearen birmoldaketaren testuinguruan, 2010eko ekitaldia gogobetegarria izan da, kudeaketaren emaitzen ikuspegitik, nahiz eta aurreko ekitaldikoak baino eskasagoak izan:

• Zerga ondorengo mozkina 51,4 milioi €-koa izan da (aurreko ekitaldiko 56,5 milioikoa baino % 8,9 txikiagoa).

• Kaudimena, iraunkortasunaren adierazle gakoa, % 11,86koa zen 2010/12/31n, Core Capital defi niziorik zo-rrotzenean. Hortaz, estatuko arautegi berriak, batetik, eta Basilea III itunak 2019rako eskatzen dituenak, bestetik, aise gainditu ditugu.

• Arriskuaren kalitatearen oinarrizko adierazle moduan, berankortasun-indizea % 3,17an kokatu zen, urtearen amaieran; aurreko urtekoa baino kaskarragoa izan zen, baina aurrezki-kutxena baino nabarmen hobea, abenduan % 5,75ekoa zen eta.

• Negozio-hazkundeak bakanak izan dira, eta batzuk ne-gatiboak ere bai. Hortaz, etxeko ekonomiei zuzendutako inbertsioaren saldoak % 0,7 txikitu dira, eta enpresetako inbertsioak % 4,5 egin du behera. Aurrezkian, Euskadiko Kutxak ez du “pasiboaren gerran” parte hartu, eta, beraz, bezeroen gordailu osoak % 0,1 baino ez dira hazi, nahiz eta erakartze-kostuei eutsi egin zaien.

• Efi zientzia-indizea % 43,96koa izan da, espero zena baino askoz hobea, baina iazkoa baino kaskarragoa. Dena den, sektorekoek baino urte hobea izaten jarraitzen dugu.

Ekonomiaren alorreko eragina

Zerga ondorengo mozkina(mila €-kotan)

Kredituak (doitu titulatuak, milioi €-kotan)

Efi zientzia-indizea (%-tan)

Fondo propioak (mila €-kotan)

Kaudimen-ratioa (%-tan)

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

ITZULI

Page 12: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

Euskadiko Kutxa Euskal Herrian sortu zen, gizartea zerbitzatzeko konpromiso handia duen enpresa-talde baten baitan. Taldea-ren misioa partaidetzazko elkarlan kooperatiboa sortzea da, aberastasuna eta ongizatea lortzeko, bai sozietateetako zuzene-ko partaideentzat, bai tokian tokiko gizartearentzat.

Euskadiko Kutxak gizarte-ongintzazko ekimenetan banatzen ditu, urtero, mozkinen % 10 (HSFaren bidez). Bestalde, enpre-sa-mozkinen % 15 enpresa-politika eta -estrategia korporatiboak bultzatzeko, kooperatiba-enpleguak sortzeko jarduera be-rriak sustatzeko eta egoera txarrean dauden kooperatibetako enpleguak fi nkatzeko erabiltzen du (KFSaren bidez).

Segidan, Euskadiko Kutxak gizarteari egindako ekarpenen bilakaera zehaztuko dugu:

Ekarpen motaEkarpena (mila eurokotan)

2009ko proiektuen adibideak2008 2009 2010

KOOPERATIBA ERREGIMENEKO ENPLEGUA SORTZEKO ETA FINKATZEKO ELKARTASUNEZKO EKARPENAK GUZTIRA 33.860 14.579 4.575

KFSLortutako mozkinaren % 15, enpresa-politika eta -estrategia korporatiboak bultzatzeko.

23.016 9.941 3.131

Hauek sustatu ziren: EKO3R, Koop. E., ontziak egiteko eta etxeko olio erabilia biltzeko; Soterna, Koop. E., energia metatzeko plakak, superkondentsadoreak, energia biltegiratzeko gailuak…

HKSFHSFaren % 43, interesgarriak diren gizarte-proiektu bateratuetarako, bereziki hauetarako: prestakuntza sozio-kooperatiborako eta profesionalerako, ikerketetarako, garapenerako eta berrikuntzarako.

6.598 2.850 898

Hainbat ikastetxe: MONDRAGON Unibertsitatea, Politeknika Ikastegia, Txorierri ikastetxea eta Lea Artibai Ikastetxea.

MONDRAGONeko Korporazio ErakundeakHSFaren % 25, erakundeei eusteko.

3.836 1.657 522

BesterikKooperatibismoaren inguruko jarduerak

410 131 24UNACC, Elkar Lan Koop. E., J. M. Ariz-mendiarrieta beatifi katzeko prozesua

GIZARTEARI EGINDAKO ONGINTZAZKO EKARPENAK 4.500 1.990 908

Azterketa- eta ikerketa-zentroak, oro har.Kooperatibizatu gabeko jarduera 917 313 216 Prestakuntza, ikerkuntza eta irakaskuntza

Gazte ekintzaileentzako laguntza eta enpresa-sustapena. 532 288 74 Gaztempresa Fundazioa

Euskararen eta euskal kulturaren sustapena 600 312 192Euskara sustatzea helburu duten erakunde eta ekimenak

Laguntza-erakundeak eta hirugarren mundukoak 972 450 167Gizakia Helburu, Mundukide Fundazioa, etorkinen integrazioa, boluntariotza indartzea

Kultura-jarduerak, oro har 1.479 627 259

Sukurtsal-sareak tokian tokiko era guztietako hiritar-elkarteei emandako dirulaguntzak sartzen dira, eskolaren, eskualdearen, parrokien, hirugarren adinekoen, auzo-elkarteen, auzoen… alorretan esangura handia duten kultura-ekimenei zuzendutakoak, alegia

HSF OSAGARRIAREN BIDEZ GIZARTEARI EGINDAKO EKARPENAK GUZTIRA 1.477 331 0

Gizartearen alorreko eragina

EGE txosten exekutiboaEuskadiko Kutxa ENPRESAK

ITZULI

Page 13: Laboral Kutxa - EGE txosten exekutiboa · 2015. 3. 5. · Euskadiko Kutxa ENPRESAK Gure bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo

HEMEN GAUDE