28

Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mendebaleko ekonomia kapitalistak bizi duen krisialdi ekonomiko sakona jorratzen da Larrun honetan, 70eko petrolioaren krisitik finantza globalizazioak euroa paretaren kontra jarri duen arte. Hainbat autoreren artikulu eta liburu erabili dira horretarako, hauek beren zabalkunderako emandako CC lizentzia moldeak erabiliz. Batzuetan artikuluak osorik itzuli dira, beste batzuetan hainbat atal eta zenbaitetan laburtu ere egin dira.

Citation preview

Page 1: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak
Page 2: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

2

161. zenb. 2012ko urtarrila

Euroaren esklabotza edo...Mendebaleko ekonomia kapitalistak bizi duen krisialdi ekonomiko sakona

jorratzen da LARRUN honetan, 70eko petrolioaren krisitik finantza globalizazioakeuroa paretaren kontra jarri duen arte. Hainbat autoreren artikulu eta liburu erabili dirahorretarako, hauek beren zabalkunderako emandako CC lizentzia moldeak erabiliz.Batzuetan artikuluak osorik itzuli dira, beste batzuetan hainbat atal eta zenbaitetanlaburtu ere egin dira.

� Egilea: Xabier Letona

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.308. zenbakiarekin banatua, 2012ko urtarrilaren 29an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa · Edukiak: CC Aitortu-berdin partekatu

Nola bilakatu zen 2007ko AEBetako finantza krisibat, mundu mailako finantza eta ekonomi krisi la-rria? Erantzun bila atzera jo behar da ezinbesteaneta 70eko hamarkadan munduko ekonomiak izanzuen bilakaera aztertu. Ertz askotako galdera daparagrafoaren hasieran aipatutakoa eta horreta-rako Quienes son los mercados y como nos gobiernan, Ica-ria-Asaco (Zein diren merkatuak eta nola gobernatzengaituzten) liburura jo dugu. 100 orrialdera iristen ezden liburuxka da eta modu samur, pedagogiko etakritikoan jorratzen ditu egungo krisiaren nondiknorakoak. Luis Buendía Garciak sinatzen du li-buruko kapitulu hau eta honakoa da laburpena:

“1973 eta 1979an petrolioaren prezioen igoe-rak eragin itzela izan zuen munduko ekonomiansortu zen krisialdi sakonean, baina baziren krisi sa-kona iragartzen ari ziren beste faktore batzuk ere.Funtsean Munduko II. Mundu Gerraren ondorenizandako hazkunde eredua agortua zen, errenta-garritasunak behera egin zuen eta, ondorioz, ga-

rai bateko hazkunde ekonomikoa oso txikia izanzen; langabeziak eta inflazioak oro har gora egitenzuten.

Egoera horri aurre egin eta errentagarritasunmaila handiagoak finkatzera etorri zen gerora neo-liberalismo moduan ezagutu den ekonomi ere-dua, arau ekonomikoen desegitean, pribatizazio-etan eta merkatuen liberalizazioan oinarritua.Ronald Reagan eta Margaret Thatcher buru, AEBeta Erresuma Batua izan ziren eredu honen bul-tzagile nagusiak 80ko hamarkadaren hasieran etaoraindik ere indarrean dirau mundu osoan.

Prozesu horren guztiaren ezaugarri nagusieta-koa soldaten doikuntza izan da eta, haren eraginez,azken hiru hamarkadetan, Ekonomia Lankidetzaeta Garapenerako Antolakundeko (ELGA,OCDE bere ingeleseko sigletan) herrialdeen nazioerrentan, soldaten pisua 12 puntu jaitsi da. Ongi-zate estatuetan murrizketa erraldoiak izan dira,

Page 3: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

pribatizazioak ere bai, eta lan merkatuaren mal-gutzeak langileen eskubideen atzerakada itzelaekarri du oro har.

Horrekin guztiarekin batera, finantzen nagusi-tzea eragin duten bi arrazoi nagusi gertatu ziren:bat, finantza munduaren desarautze itzela bul-tzatu zen; bi, ohiko jardun ekonomikoen errenta-garritasunaren jaitsieraren ondorioz, kapitalak fi-nantza esparrura egin zuen ihes, azkeneanekonomia guztia kontrolatu arte. Kapitalak espa-rru ugaritan hartu ohi du babes, eta horietan eten-gabeko burbuilak sortu izan ditu, horien arteanezagunenak etxebizitza eta higiezinenak izan dai-tezke, baina ugari dira.

Azken hamarkadetan diruari era guztietakoerraztasunak utzi zaizkio atzera-aurrera samur egi-teko, eta horren ondorioetako bat izan da munduguztian eman diren zorpetze prozesuak. Herrialdegaratuetan kanpo zorraren arazoak pobretze ika-ragarriak eragin ditu eta, oro har, herrialde gara-tuetan zorra ekonomia errealaren oso gainetikhazi da, familia, enpresa, banku eta estatu osoenzorpetze prozesu larriak eraginez”.

Ondorioa: 1939ko krisialdiaren ondoren, ka-pitalismoak ezagutzen duen krisi latzena bizi duelamunduko ekonomiak. Eta finantza merkatuekmunduko ekonomia goitik behera menderatzenduten egoerara iritsi gara. Nortzuk dira, baina

3

Krisi ekonomikoa / Erreportajea

Page 4: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

merkatuok? Funtsean honakoak: merkatal bankuhandiak, inbertsio bankuak, aseguru konpainiak,pentsio funtsak eta funts espekulatzaileak. Nagu-siki lau aktibo mota saltzen dituzte: dibisak, ak-zioak, estatuetako bonoak eta produktu deriba-tuak deitzen direnak. Iragan abendukogaztelaniazko Le Monde Diplomatique-ko bere ohikoeditorialean Ignacio Ramonetek bi datu ematenditu irakurleak konparazio egin dezan: mundumailako ekonomia errealak 45 bilioi euroko abe-rastasuna sortzen du urtero; denbora berean, pla-neta osoko finantzen eremuan merkatuek 3.450bilioi euroko kapital mugimendua eragiten dute,hau da, ekonomia errealak sortzen duena 75 aldiz.“Ondorioa –dio Ramonetek–, boteretsua izana-gatik ere (Italia munduko zortzigarren potentzia

ekonomikoa da), inongo estatuk ezin die eutsimerkatuen oldarraldiei hauek modu bateratuanerasotzea erabakitzen dutenean, eta hori da ger-tatzen ari dena mespretxuz PIIGS (txerriak, inge-leses) deitzen dituzten herrialde europarrekin:Portugal, Irlanda, Italia, Grecia eta Espainia”.

EB-KO 2011KO AZAROKO GAILURRA

Tximeletaren hegaldiak 2007ko AEBko subprime-n krisialdia erauzi bilakatu du eurogu-nean eta 2001ean moneta bakarra munduko mirariekonomiko gisa saldu bazen ere, hamar urte ge-roago hondarrean zulotik atera ezinean ari da mo-neta gaztea. Gailurrez gailur, 2011ko azaroaren8an eta 9an Europako Batasunak hil ala biziko gai-lurra taularatu zuen Bruselan, merkatuak lasai-tzeko helburu bakarrarekin eta gisa honetako me-zua igorri guran: “Lasai egon zaitezte, euroakerantzun dezake eta zuen zorrak ordainduakizango dira, ez da berriz Greziarekin izandakozorraren berregituraketa molderik (bankuekin)izango. Eta hori segurtatzeko begira zer egitekoprest gauden”.

Europako Batasunak, azken mende erdikoneurri gogorrenak jarri zituen indarrean merka-tuok asetzeko: bat, estatuetako aurrekontuen de-fizita BPGren % 0,5era mugatzea eta arau haukonstituzioetara eramatea; bi, defizitak aurrekon-tuen % 3 gainditzen badu finantza zigor gogorrak;hiru, EBZren izaera ez ukitzea; lau, lan merka-tuekiko malgutasun gomendioak …

Zein izan zen “merkatuen” erantzuna? Euro-aren kotizazioaren beherakada; arrisku tasen igo-era, burtsen beherakadak, agentziek eurogunekoherrialdeei kalifikazioa jaistea… Eta Bernard Cas-sen-ek, urtarrileko Le Monde Diplomatique-n ondo-rio larriak ateratzen ditu euroarentzat:

“Arduradun politikoek eta agintariek ez duteeuropar moneta bakarraren egokitasunaz publi-koki atzera egin nahi –Maastricht eta LisboakoItunak bozkatu edo onetsi zituzten–, baina finan-

4

161. zenb. 2012ko urtarrila

“Ez dago, beraz, beste irtenbiderik,Pedro Montes ekonomilari espainiarrakdioen legez: kaosa (euroan jarraitzea)eta hondamendiaren (eurotikateratzea) artean hautatu behar da,azken honen ondoren tunelarenamaieran argia ikusten da eta

Page 5: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

tza eragileek hoztasunez begiratzen diote aurrezaurre duten egoerari: jakin badakite euroa ezindela izan aldi berean Alemania eta, besteren artean,Greziaren moneta, haien ekonomiak desberdine-giak dira. Egoerak debaluatzea eskatzen dionean,Greziak ezin du, preso da moneta bakarraren uz-tarrian. Orduan, ezkerreko joeren susmagarri ezden Financial Times-ek idazten duen moduan, ‘Eu-ropako hegoaldeko herrialde zorpetuen berehalakoirteera barne debaluazioa da, hau da, soldata eta ju-bilazioen beherapena, zergen igoera eta langabezimaila askoz handiagoa’. Baina, jarraitzen du City-ko egunkariak, ‘egoera okertu ahala posible dahautesleak matxinatzea. Egungo baldintzetan, ba-tek serioski galde dezake Bruselako akordioa egu-nen batean indarrean jarri ahal izango den’”.

EUROTIK ATERA?

Azken hilabeteetan bada irtenbideei buruzko gal-dera oso garrantzitsua: eta zer gertatuko da euro-arekin? Azaroko gailurraren aurretik ate denakirekita ziren adituen ustez eta teorikoki gailurrakzalantzak uxatu bazituen ere, praktikan denak ai-rean jarraitzen du, eta horren adibide bat gehiagoda Frantziak eta Austriak zor kalifikazioan izan be-rri duten jaitsiera historikoa.

Baina, eta bera erori beharrean, eurotik atera-tzea komeni bada? Ezkerreko ekonomilari zen-baiten ustez hori da egin behar dena, esate bate-rako, Pedro Montes, Costas Lapavitsas, JacquesSapir edo Mark Wisbrot ikusmolde honetakoakdira. Hauen iritsiz, funtsean, euroguneko ekono-mia ahulak euroan preso daude eta ezin dituztenezbere aurrekontu eta moneta politikak nahi bezalabideratu, lehiakortasuna soldaten jaitsiera eta lanmerkatuen malgutasunaren bidetik lortzera be-hartzen dituzte, honek dakarren miseria eta ongi-zate estatuaren atzerakada erraldoiarekin. Ez dago,beraz, beste irtenbiderik, Pedro Montes ekono-milari espainiarrak dioen legez: kaosa (euroan ja-rraitzea) eta hondamendiaren (eurotik ateratzea)artean hautatu behar da, azken honen ondoren tu-nelaren amaieran argia ikusten da eta.

Beste ekonomilari batzuen iritziz hori ez da bi-dea, eurotik ateratzeak merkatuen apatxen peanutziko bailituzke eurogunetik ateratzen diren he-rrialdeak: debaluazio handiekin, kapital ihes kon-trolagaitzekin, finantza basamortuan eta merka-tuen eraso izugarrien menpe. Daniel Albarracin,Ozlem Onaran, Michel Husson, Eric Tuossaint ,Vicenç Navarro edo Juan Torresen ustez, adibi-dez, eurotik ateratzeak ez lituzke estatu ahulenenegoera konponduko, eta horren adibide da Erre-suma Batua bera, eurogunetik kanpo egonda ere,doikuntza ekonomiko estuak jasaten ari dena.

Hauen ustez, irtenbidea ezin da herrialde bakarbatekoa izan, aterabide kooperatiboak edo inter-nazionalistak bultzatu behar dira; herrialdeen kon-plizitatea bilatu behar da Bruselako zenbait neu-rri eta planei aurre egiteko, zenbait arauri ukoegin ahal izateko. Finean, bide honetan barna, he-rrialdeek gisa honetako baldintza eta neurriak be-harko lituzkete: aurrekontuen hersturaren aurkamobilizazio sozial handia; kapital ihesen aurreanneurriak hartzea; kapital errentei zergak handitzea;finantza eragiketen arautzea eta tasazioa; edo, bes-teak beste, erreskatatutako bankuen nazionaliza-zioa. Hauen aburuz, Eurotik ateratzea ez da pre-miazkoena, eta noizbait egin beharkobalitz, beti ere bestelako Europareneraikuntzaren bidean eman beharrekopausu gisa litzateke. �

5

Krisi ekonomikoa / Erreportajea

“Beste ekonomilari batzuen iritziz hori ezda bidea, eurotik ateratzeakmerkatuen apatxen pean utzikobailituzke berau uzten dutenherrialdeak, debaluazio handiekin,kapital ihes kontrolagaitzekin, finantzabasamortuan eta merkatuen erasoizugarrien menpe

Page 6: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

Islandia eta Irlandako krisi ekonomikoaren sus-traiak molde batekoak dira, irtenbideak ordea osodesberdinak. Islandian herritarren erreboltak zo-rraren zati bat ez ordaintzea ekarri du eta Irlandan,aldiz, mobilizaziorik ez da izan apenas eta gober-nuak EBk inposatutako doikuntza ekonomikoaonartu du. Ondorengo bi adibideak Vivir en deu-docracia, Icaria-Asaco (Deudokrazian bizi) liburuarenlehen kapitulutik itzuliak daude, bertan Europakohainbat estatuk zorrarekiko bizi duten egoera des-kribatzen da oso labur eta Griselda Piñero, OlivierChantry eta Iolanda Fresnillok idatzia da.

ISLANDIA, MDF IRITSI ZEN, BAINA

HERRIAK EZ DU BANKUENA ORDAINDU

GURA

Islandiako hiru banku garrantzitsuenak (Kaupet-hing, Glitnir eta, batez ere, Icesave filiala medio,Landsbanki) 2003an pribatizatu ziren eta gogorjardun zuten finantza handien esparruan, batez erefunts oso espekulatzaileak sortuz. 2008ko krisia-ren leherketarekin bat, banku islandiarrak hon-doratu egin ziren. Eta beren bankuak pribatizatueta justu bost urte geroago, Islandiako Gober-nuak berriz nazionalizatu behar izan zituen. Pro-zesua oso argia da: 2003aren aurretik banku horiekirabazi itzelak zituztenez pribatizatu behar ziren,baina hondoak jota geratu zirenetik Estatuak be-reganatu egin zituen, haien zorrak ere bizkarrera-tuz, eta 2008an zor horiek herrialdearen BPGbaino hamar bider handiagoak ziren. Hau da, zor

pribatuak nazionalizatu zituen. Eta hori egitekoNazioarteko Diru Funtsarekin (NDF) zorpetuzen. 2008ko urriaren 4an NDFk erreskate planairagarri zuen –2.100 milioi dolarreko mailegua–eta Islandiaren ekonomiaren “bizkortze pro-grama”; azken honek babes sozialaren eta pen-tsioen aurka bete-betean jotzen zuten austeritateneurri oso gogorrak agintzen zituen, eta ondoriozospitaleak itxi ziren, adibidez.

Aldi berean, Islandiako bankuetan –batez ereIcesaven– kontuak zituzten beren herritarrei kalteordainak eman zizkieten gobernu britainiar etaholandarrak, eta ondoren operazioaren emaitza Is-landiari pasatu zioten: 3.900 milioi euro. 2009arenbukaeran, Islandiako Legebiltzarrak “Icesave” le-gea onartu zuen, zeinaren arabera Erresuma Ba-tua eta Holandari zor hori ordaindu behar zaielaaitortzen den. Baina mobilizazio handiek lege ho-nekiko erreferendum loteslea lortu zuten, eta2010eko martxoaren 6an islandiarren %93k legeaatzera bota zuen. Islandiako Gobernuak akordioberri bat gauzatu zuen Londres eta Hagarekin,baina berriz bota zen atzera 2011ko apirilaren11n1 egindako beste erreferendum batean. Lehe-nago aberastu ziren bankuen zorrak ordaintzeariuko egin diote herritarrek.

Herrialdeak ez zituen Icesaveko zorrak or-daindu, baina NDFren doikuntzaren menpe egonda 2011ko abuztura arte2. Oraindik langabeziahandia eta bizkortze ekonomiko geldoa izan arren,

6

161. zenb. 2012ko urtarrila

Islandia eta Irlanda:Krisiaren aurrean bi eredu� Iturria: Vivir en deudocracia

1. Gaur egun, Holanda eta Erresuma Batuko gobernuek auzitegietara joz berreskuratu nahi dituzte dirutza hauek; aldi berean,EBko atea ixtearen mehatxu egiten diote.

Page 7: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

NDFren ustez Islandiari inposatutako doikuntzaprograma arrakastatsua izan da. Ez du kontuanhartzen, ordea, Islandiak hobetu badu ez dela izanbere gomendioak jarraitzeagatik, baizik eta zo-rraren zati bat arbuiatuta, kapitalaren kontrola etamonetaren balio-galera eraginda, guztia NDFrendogma neoliberalaren aurkako norabidean.

“TIGRE ZELTA”-REN HONDORATZEA

EDO NEOLIBERALISMOAREN PORROTA

IRLANDAN

Irlanda, “Tigre Zelta”, neoliberalismoaren defen-datzaile amorratuenen ikur, enpresak erakartzekozergak murriztean oinarritu zuen bere hazkundeekonomikoa. Atzerriko inbertsioak langabeziariamaiera eman zioten eta 2007an %0ko defizitalortu zuen. Osasuntsu ziren diru kontu publi-koak, baina burtsa, banku eta etxebizitza eremue-tan burbuila larria zen haien atzean ezkutatuta.Bankuen likidezia hazkundeak familien kreditugalgarik gabea erraztu zuen, bereziki etxebizitzaerosteko. Era horretan finantzatu zen higiezinenburbuila handi bat, ekonomiaren motore garran-tzitsuena bihurtuko zena.

2008ko finantza krisiaren leherketak, higiezineneta finantza burbuilen desegitea ekarri zuen, aireanegindako gazteluaren hondoratzea eraginez. En-presek ateak itxi zituzten edo herrialdetik alde eginzuten, langabeziak gora egin zuen (2008ko %0tik2010eko hasierako %14ra). Familien ordainketazailtasunak ikaragarri handitu ziren (krisiaren bez-peretan, familien zorpetze maila BPGaren%90ekoa zen). Banku sistemaren porrota saihes-teko, gobernuak bankuen gordailu guztien ber-mea bereganatu zuen, hau da, 480.000 milioi eu-roko diru kopurua (Irlandako BPGren hirukoitza).Higiezinen burbuilaren finantzazioan puntan arituzen Allied Irish Bank nazionalizatu zuen gober-nuak, harengan 48.000 euro injektatuz (BPGren%30 inguru). Inbertsio eta inportazioen behera-kadarekin, zerga sarreren murriztearekin eta ban-

kuen erreskateen gastu igoerarekin defizita 2009ko%14tik 2010eko %32ra iragan zen. Egoera horrekguztiak EBk agindutakora makurrarazi zuen Ir-landako Gobernua eta, ondorioz, EBk berak etaNDFk emandako 85.000 milioi euroko maileguaonartu zuen, baina diru hau batez ere finantza sis-temaren erreskaterako zen eta ez herriaren beha-rretarako. Emandako “laguntza”, oinarrizko zer-bitzu sozialei eraso egin eta kontsumoaren erosteahalmena murrizten zuen austeritate planarekinlagundua zetorren hemen ere (soldata eta gizartezerbitzuen murrizketak, eta BEZaren %21erai-noko igoera); honek kontsumoa murriztu eta eko-nomia moteltzen du. Zorrarri buruz hasi den lehenikuskaritza herritarrak azaleratu duenez, 1980kohamarkadaren amaierako 20.000 milioi eurotik40.000 milioi euro eskasera hazi zen 2007an, etaharez geroztik 91.000 milioi eurora iritsi da, batezere zor pribatuaren finantzazioa medio.

Garrantzitsua da ohartaraztea NDT, EB etaEBZ hirukoak ematen dituen “laguntza” horiekmaileguak direla eta interes tasa altuan eskain-tzen direla. Irlandaren kasuan inte-res tipoa %7koa izan zen NDFrenmaileguetan eta %6,05ekoa Euro-pakoetan. �

7

Krisi ekonomikoa / Iritzia

2. Paul Krugman, “Iceland Exits”, 2011ko irailaren 1ean (http://krugman.blogs.nytimes.com).

Negu gorrienean ere, 2008ko larunbatetan milakaherritar biltzen ziren Reikiavikeko plaza nagusian.

Page 8: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

Etengabe, Espainiak zor subiranoaren arazoaduela diogunean, zer esan nahi dugu? Egia al daEspainiako administrazio publikoa gehiegi zor-dundu dela? Espainiako zor arazoa, funtsean, Es-painiako sektore pribatuak pilatu duen zorrean da-tza. Sektore pribatua ezin eutsizko neurrianzordundu da, eta, hein handi batean Estatuak ber-matuta dagoenez, orain kolokan dagoena Espai-niako ekonomia izatea eragin du.

ESPAINIAKO ZORRA ULERTZEN…

Ez da erraza Espainiako ekonomiaren zorrarenzenbateko zehatza jakitea: Espainiako adminis-trazio publikoek, enpresek, bankuek eta familiekzor dutena, herrialdeaz kanpo nahiz herrialde ba-rruan. Izan ere, ez dakigu azken urteetan Espai-niako finantza sektoreak zehazki zenbateko zorrametatu duen. Dena den, atzerriko bi erakundekegindako azterketak aintzat hartuz, 2009ko amaie-ran zorra, gutxienez, BPGren %400 ingurukoazela jo dezakegu. Hau da, lau bider urte horretanEspainiako ekonomiak hazteko eta aberastasunasortzeko izan zuen ahalmena. BPGren %400ekokalkulua ontzat emanda, 2011ko maiatzean zorra,guztira, 4,25 bilioi euro inguruan ibiliko zen.

Espainiako Bankuaren arabera, administraziopublikoek zor dutena 700.000 milioi euro bainogutxiago da, espainiar familiek zor dutena bilioiraez da iristen, eta enpresen zorra 1,3 bilioikoa da.Hortaz, Espainiako bankuek, beren artean zeinnazioarteko hartzekodunekin (banku pribatunahiz publikoekin, hala nola Europako Banku

Zentralarekin, edo funtsekin eta aseguruekin),1,35 bilioi euro inguruko zorra dute.

Horrenbestez, administrazio publiko guztiekpilatu duten zorra Espainiako ekonomiari eska-tzen zaionaren %16 besterik ez da. Hau da, zo-rraren gainerako %84a eragile pribatuek metatudute. Beraz, bankuak (%32) eta finantzarioak ezdiren enpresak (%31) dira Espainiako ekonomiagehiegi zordundua egotearen erantzule nagusiak.

Nolatan iritsi gara gehiegizko zorduntze ego-era honetara? Euroa sartu zenetik, Alemaniarenhazkundea areagotu egin da, moneta batasunekoherrialde ahulenak zorduntzeari esker. Hau da,Alemaniak kapital soberakinak nonbait ezarri be-har zituen, eta, euroa sartu zenean, kredituen bi-dez, bere ondasunak eta zerbitzuak EBko he-rrialde periferiko deritzenei esportatzea finantzatuzuen.

Espainiako eraikuntza enpresek eta sustatzai-leek modu hain zentzugabean zorduntzea posibleizan zen kreditu merkea, hein handi batean, zu-zenean edo zeharka, Alemaniatik zetorrena, osoerraz lortzen zutelako, negozio hark sekula gale-rarik izango ez zuen usteak itsututa. Hala, Ale-maniako bankuek kredituak eman zizkieten zuze-nean Espainiako adreiluaren negoziokoenpresarioei, eta zeharka, dirua maileguan emanzieten espainiar bankuei, eta, modu horretan, ho-riek ere mozkina atera ahal izan zioten higiezinenburbuilari. Horregatik, Espainiako bankuekehunka milaka hipoteka eta kreditu erraztasun

8

161. zenb. 2012ko urtarrila

Espainiako Estatuan, nola iritsigara egoera honetara?� Egileak: Dani Gomez-Olivé - Eulàlia Reguant. Vivir en deudocracia (Icaria/ASACO, 2011)

Page 9: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

osoz eman zizkieten espai-niar familia eta enpresei, batikbat eraikuntza sektorean.

Zor pribatu handi honen ja-torrian, erantzukizuna (edoerantzukizunik eza) kredituakitzultzeko benetako ahalme-naren inolako kontrolik gabemaileguak eman zituzteneiegotzi behar zaie. Horrega-tik, benetan ordaintzen ezbada, eta zorraren bolume-nak hori gerta litekeela adie-razten du, berme egokirikgabe kredituak eman zituz-ten atzerriko nahiz Espai-niako hartzekodun pribatuei ere erantzukizunaberengain hartzeko eskatu behar zaie.

ESPAINIAKO EKONOMIAK MUGAZ

KANPO ZOR DUENA: GURE KANPO

ZORRA

Espainiako Estatuak atzerriko hartzekodunekinduen zorra, 2011ko martxoaren 31n, 1,7 bilioieurokoa zen, Espainiako BPGren % 70 inguru.Lehen egindako kalkuluen arabera, kopuru horiEspainiako ekonomiak zor duenaren ia erdia da.Gainerakoa hartzekodun espainiarrei zor zaie.

Zor publikoa kanpo zorraren %18 besterik ezda (307.000 milioi euro), eta sektore pribatuak, al-diz, gainerako %82a zor du (1,4 bilioi euro). Be-rriro ere, finantza entitateak dira zordun nagusiak,kanpo zorraren %44arekin (760.000 milioi euro,eta beste sektoreek gainerako %38 zor dute(662.000 milioi). Espainiako Bankuaren arabera,eragile pribatuek atzerrian Espainiako BPGren%140 zor dute, ekonomiaren geldialdi betean etaia bost milioi langabeturekin. Horrek urdurita-suna dakar nazioarteko merkatuan, zordun priba-tuek kanpo zorra ez ordaintzeak atzerriko har-tzekodunetan ere berehalako eragina izangobailuke.

Atzerriko presioen atzeannor dagoen jakiteko, zor ho-rren atzerriko hartzekodunakzein banku diren jakin behardugu. Nazioarteko Ordain-keta Bankuak (NOB) 2011komartxoan argitaratu zuentxostenaren arabera, Alema-niako bankuek kanpo zorgarbiaren %22 zuten. Fran-tziako bankuek %20, AEB-koek %17, Britainia Handi-koak %14, Italiakoek %4, etaEBko beste herrialde batzue-takoek %16. 2010eko maia-tzean Merkelek, Sarkozyk,Obamak eta Europako Ba-

tzordeak Zapatero presidenteari egindako deiekeragina izan zuten, deia egin zuena “frakez jan-tzitako kobratzailea” baitzen.

Halaber, NOBen txostenak nabarmentzenduenez, Espainiak atzerriko bankuekin duenkanpo zor garbia (zor gordinari atzerritarrek har-tzekodun espainiarrei zor dietena kenduta)800.000 milioi eurokoa da (Espainiako BPGren%80, gutxi gorabehera). Zor horren %11 sektorepublikoarena da eta, beraz, beste %89a (715.000milioi inguru) sektore pribatuak zor du.

Ondorioz, ez ordaintzeko arriskua nagusikisektore pribatuan dago, eta ez publikoan. Or-duan, Espainiako eta nazioarteko hartzekodunakzergatik ari dira gobernua estutzen, erreformak,murrizketak eta pribatizazioak egin ditzan, gaitzguztien jatorria sektore publikoa bailitzan?

Gobernu zentrala bankuen zor pribatuaren za-tirik handiena (edo zor osoa) bermatzeko prestagertu da, eta horrek merkatuak (hau da, Espai-niako zorraren hartzekodunak) presioa finantzapublikoei zuzentzea ekarri du, sekulabaino onbideratuagoak egon daitezen,azkenean, Estatuak Espainiako bankupribatuak erreskatatu behar baditu. �

9

Krisi ekonomikoa / Iritzia

Zorraren aurkako mugimenduek zorrarenikuskaritza serioa aldarrikatzen dute, zor

desegokia ez ordaintzeko.

Page 10: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

Europa bere Batasuna desegiteko bidean da. Ale-maniaren eskutik. Alde bakarreko zorroztasunpolitika adigogorraren eskutik, eta EuropakoBanku Zentralaren egitekoa berraztertzearen aur-kako jarrera setatsu eta errepikakorraren eskutik.Zein da seta dogmatiko monetarista horren arra-zoia? Batetik, pentsamolde adigogorra eta, beste-tik, finantza sektorearen zerbitzura jarduteareninertzia. Bigarren porrotera garamatzate.

Epe ertainean Europako krisia kontrolatzekoMerkelen “errezeta bikaina” are zentzugabeagoada. Batasuneko itunen erreforma da, zorrak haz-tea eragiten duen eta hainbat herrialdetako eko-nomia itotzen ari den diziplina instituzionalkiblindatzeko erreforma. Lehenik ahulenak eroriohi dira, baina, ondoren, esportatzaile indartsue-nak ere eroriko dira, agertzen hasi den atzeraldiakkaltetuta. Ildo oker honek eskua sartzeko duen

eskubidea Europa azkar desegiteko bide zuzenada.

2012an Europan atzeraldia izango dela etamunduan egoera hoztuko dela aurreikusten da, etatestuinguru horrek Europako herrien matxinadasustatuko du, dagoeneko agertzen hasi den Inter-nazional berria. Hautatu ez ditugun kanpoko ins-tituzioen erabaki okerrek giro soziala doilortzendute, eta herrien subiranotasunaren aldeko erreak-zio nazionalista indartsua eragingo dute. 1848 bat.

1848ko Europan “herrien udaberriak” berre-zarkuntza absolutistaren ordena kolokan jarrizuen. Agerian geratu zen Vienako Kongresuarenordena eutsiezina zela. Orain “neoliberal” deri-tzon kapitalismoa dago, edo, agian, adjektiborikgabeko kapitalismoa. Ez dakigu zer etorriko den,baina bestelakoa izan beharko du. Sistema honenbaitan, gizakiak eta planeta menderatzen dituen es-tres aztoragarria geroz eta jasangaitzagoa da.

Huts egin duen ordena absolutista batean,kasta txiki batek, %1ek, esaterako, gainerako%99ak bidegabe eta okertzat jotzen dituen era-bakiak hartzen ditu. Boterea, ondasunak eta pri-bilegioak gutxiengo oso txiki baten eskutan dau-den eta gainerakoak erabateko porroteradaramatzan ordena absolutista baten baitan bizigaren sentsazioa kalean antzematen da. Eta geroeta biziagoa da gaurko Europan. Halaber, politi-kari eta instituzio nazionalen ezintasuna ageriangeratu da. Bozkatzeak ez dio axola: boterea etaerabakiak beste nonbait daude, hautetsi gabekotoki batean. Hori guztia azkenean behar soiltzat jodaitekeen matxinadarako gonbidapena da.

10

161. zenb. 2012ko urtarrila

1848� Egilea: Rafael Poch (Diario de Berlin bloga, 2011-11-20). La Vanguardia

“Eta aurki Europan beste 1848 batgerta daiteke: desegite kiribilkontrolaezin eta ulergaitza. Egoerabaikorrenean, herritarretan (eta ezenpresetan) oinarritutako europarproiektua berreraikitzean pentsa liteke.Egoera ezkorrenei dagokienez,Europako historia gerrazale etaoldarkorra ikusi besterik ez dago. Bereesperientziatik ikasiko al du Europak?

Page 11: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

1848an telegrafoak eta ferrokarrilak bezala,orain, informazio teknologia berriek, beren gehie-gizko informazio nahasgarriarekin, berehalakota-sun eroarekin eta ordenagailuko aktibismoarekin,badute egitekoa, baina oinarrizko edukiak eta bul-kadak berberak dira: absolutismoa errefusatzeaeta herritarrak aldarrikatzea.

Subjektu errepublikar berria aldatu egin daEuropan. XIX. mendekoa baino kontinente askozaberatsagoan eta demografikoki askoz zahartua-goan, guztiek dute zer galdua. Herritarren indar-keriarik ezak zentzu berria eta bere aldeko espa-zio asko dituela iradokitzen du horrek. Bestealdean, ezarritako sistema indarkeriaz baliatzeaksistemaren beraren aurka joka dezake.

Elementu hauetako asko ikusi ziren duela 20urte, Sobietar Batasunak porrot egin zuenean,

erregimen zaharreko errezetek funtzionatu ez zu-tenean, sineste faltak eta egitura matxuratuak era-ginda. Eta aurki Europan beste 1848 bat gerta dai-teke: desegite kiribil kontrolaezin eta ulergaitza.Egoera baikorrenean, herritarretan (eta ez enpre-setan) oinarritutako europar proiektua berreraiki-tzean pentsa liteke. Egoera ezkorrenei dagokienez,Europako historia gerrazale eta oldarkorra ikusibesterik ez dago. Bere esperientziatik ikasiko al duEuropak?

Eta Espainiak? Europako politika okerrena-rekin bereziki otzana izateko zantzu guztiak di-tuen Madrilgo gobernura postfrankistak itzuliizanak Espainiako desegite kiribila bizkortukodu, eta pozik eza areagotu. Aurrei-kusten den 1848 hori gainditzea lor-tuko al dute lurralde batasunak etamonarkiak? �

11

Krisi ekonomikoa / Iritzia

1848an hasi zen Frantzian Europan absolutismoarekin apurtu zuen errebolta katea, “Europako udaberria” moduanere ezagutzen dena. Goiko koadroan, Parisko udaletxearen aurrean 1848an izandako matxinadaren irudia.

Page 12: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

EUROPAKO GOBERNATZE

BURGESAREN KRISIALDIA

Logikari segituz, kapitalismoaren aurkakoek berenideia politikoak aurrera eramateko erabili behar lu-kete krisialdia. Errealitatea, zoritxarrez, arras bes-telakoa da: ezker erradikalak ez du benetan aurreraegiten; sozialdemokrazia eta eskuina, bozketazbozketa, txandakatzen dira boterean; eskuin na-zionalistaren gorakada nonahi agertzen da. Ego-era horren jatorria ulertzeko, jakin behar da kri-sialdiaren izaera sistemikoa dela eta Europaneraikuntza zapuztu baten kontraesan espezifikoe-kin konbinatzen dela.

Esan daiteke Europa eraikitzeko erabili denmolde neoliberalak eta moneta bakarraren hau-tuak bumeran-efektu bat sortu dutela. Hori, na-gusiki, soldaten diziplinarako tresna gisa pentsatuazen: Truke-tasarekin jokatu ezin zenez, soldatazenbait nazioren ekonomiak monetagune bereanelkarrekin bizi ahal izateko doikuntza-aldagai ba-kar bilakatu zen. Baina sistema ez zen koherentea,eta iheserako bi aldagai bazituen. Moneta bakarraizateak ekartzen du interes-tasen bat-etortzea no-minala izatea, kasu horretan, beheranzkoa. Efektugaiztoa honako hau zen orduan: bere prezioakgaizki kontrolatzen dituen herrialde batek interes-tasa erreala are apalagoa du, eta horrek zorpetzean

oinarritua den hazkunde bati egiten dio mesede.Horrez gain, moneta bakarrak, definizioz, mer-kataritza-defizitak herrialde bateko monetarengain duen itzulaldi-efektua desagerrarazten du.Espainia bi efektu horiez baliatu zen, eta haz-kunde azkarra izan zuen, eta, horren ondorioz,langabeziaren atzerakada ikusgarria lortu zen.Baina hazkunde hori “boom” ekonomiko bateaneta merkataritza-defizit izugarri batean oinarrituazen.

Horrek guztiak ahal bezala funtziona zeza-keen, baina krisiak agerian utzi zituen, bortizki,modelo neoliberal europarraren inkoherentzia ho-riek. Egunez eguneko konponketetatik harago,Europa bidegurutze handi batean dago: edo urratsbat aurrera, zorren mutualizazioa berehala ahal-bidetuko lukeen federalismorantz, edo eurogu-nearen leherketa gerta liteke. Europako burge-siak ez direnez bi aterabide horiek onartzekoprest, krisia oso sakona da, hainbesteraino non ezdaitekeen Europako burgesia batua denik esanere, ez baita Europako kapitalik existitzen, ez etaEuropako Estaturik ere.

Lau “aktore” bereiztekoak dira, sinpleki azal-tzeko: multinazional handiak, bankuak, finantza-mundua eta klase menderatzaileetako gobernue-tako ordezkariak. Gai askotan erabat ados daude,

Michel Hussonen ustez kapitalismoak ezinizango du jada berdin aritu, sistema amilde-giaren ertzean ikusten du. Hemen bere arti-kulu luzeagoaren bi atal itzuli ditugu: lehe-nean Europako burgesiak krisiaren baitandituen kontraesanei buruz dihardu eta, biga-rrenean, kapitalismoak krisi honetatik atera-tzeko dituen oztopoei buruz.

12

161. zenb. 2012ko urtarrila

Hondorik gabeko krisia� Egilea: Michel Husson.

* Michel Husson, ekonomialaria da eta Frantziako Estatistikaeta Ikasketa ekonomikoen Institutu Nazionalean ari dalanean. LCRko zuzendaritzakoa izandakoa. Artikulu originala:http://hussonet.free.fr/575sfond.pdf; gaztelaniaz, Viento Suraldizkarian:http://www.vientosur.info/documentos/sinfondo.pdf

Page 13: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

beren funtsezko klase-interesak tartean badaude:oraingo egoeran, guztien ikusmoldea da egoerauzkailtzeko krisiaz baliatuz xok-terapia bat apli-katzea. Krisia atzerakada soziala urrunago era-mateko aukera da: gastu publikoak apaltzea, sol-datak izoztea, erretiroen kontraerreformak egitea,eta abar.

Baina interesezko komunitate hori ez dagokrisiak areagotzen dituen barne-kontraesanetatikat. Elkarri buru egiten dioten bi ardatzen araberaazter daitezke; alde batetik, Estatuak eta kapitalaketa, bestetik, finantza-mundua, kapitalismoarenbeste zatien aurkaria. Klase menderatzaileen ikus-pegiaren arabera, oraingo egoerak kontraesan ho-riek kudeatzeko gero eta ezintasun handiagoa duezaugarri.

Zor burujabeen krisia lehen kontraesanarenerakusle da. Kapitala, orokorki, ez da jada herri ba-teko edo besteko egoeraz kezkatzen, bere erren-

tagarritasuna eta merkatu-partaidetzak baizik ezditu kezka nagusitzat. Alabaina, ez salbideek ez etaere ekoizpen-kateek ez dituzte multinazionalaklurralde jakin bati lotzen, baina, zailtasun-egoerakagertzean, beren erreferentziazko Estatuei buruzitzultzen dira. Kapitalismo mundializatuan, Esta-tuaren kontrola errentagarritasunerako baldintzaorokorrak segurtatzera mugatzen da, gero etagehiagotan. Hala, Carlos Ghosnek, Renault en-presako lehendakari eta zuzendari nagusiak, hauxezioen Financial Times-i egindako adierazpenean(2010eko ekainaren 2an): “Renault ez da dagoe-neko frantses ekoizlea”; “Renault frantsesa da;Renaultek bere oinarria Frantzian du” (Europe 1,2010eko ekainaren 13an). Hain zuzen ere, zailta-sunetan zirenean, frantses Estatuak auto-ekoizleeiaurreratu zizkien behar bezainbeste funts. Ez gara,jada, Boukharinek duela kasik mende bat deskri-batzen zuen kapitalismo mundializatu batean, hauda, Estatuak eta kapitalak gainezar zitezkeenekogaraian.

13

Krisi ekonomikoa / Iritzia

Angela Merkelek, batez ere, eta Nicolas Sarkozyk zuzentzen dituzte EBko gobernuetako krisiaren hariak.

Page 14: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

Berritasun handia da multinazionalen zeru-muga mundiala dela eta ez dela eremu nazionaleramugatua, ez eta Europakora ere. Boukharinek,garai hartan, “goi-protekzionismo” bat aipatzenzuen, harentzat “kartelen ekonomia-politikarenestatu mailako formula” zena. Gauzak aldatu egindira, eta ez daiteke haren kontra kexatu kapitalis-moaren eraldaketak aurreikusi ez zituelako. “Des-mundializazioaren” aldarrikatzaileek ez dute harkbezalako iritzirik; izan ere, merkataritza-protek-zionismoa proposatzen dute, produkzioa munduosoan hedatua izango ez balitz bezala. Egoeraberri horrek asimetria sakona sortzen du: Estatuak“beren” kapitalen zerbitzuko dira, baina horiekbarne-merkataritza dinamikotik libratu dira. Biz-kitartean, Estatuek, hala ere, herrialde bakoitzarenbarruan, klaseen arteko harremanak kudeatzensegitu behar dute. Beren eginkizuna da, besteakbeste, krisia haien herritarrei ordainaraztea.

Bigarren kontraesana da finantza-munduak,bankuek eta Estatuak elkarri aurka egiten diotela.Hori indar berezi batez agertzen da gaur egun, fi-nantza-mundua herrialdeetako zorren kontra es-pekulatzen ari baita, zeharka, eta, horren ondorioz,bankuen porrot egiteko arriskua eragiten dute,horiek zorren zati handi bat daukatelako. Hiru

aktoreen arteko mugak (bankuenak, finantza-mun-duarenak, Estatuenak), bistan denez, zehaztuga-beak dira eta, batez ere, lausotasun handikoak.Baina interes-gatazka horiek berak daude izugarriezegonkorra den egoeraren oinarrian. Europakoburgesien baitan gertatzen diren eztabaidak bur-gesiaren “gobernatze”-krisi sakonaren erakusledira. Eztabaida horiek Greziako zorraren balizkomakur baten ondorioek sortzen duten kezkan (ezbada izuan) dute funtsa. Gobernuak, senari jarrai-tuz, aurrera doaz, bi helbururekin: krisiaren or-dainagiria beren herritarrei pagaraztea, baina, ha-laber, beren bankuek porrot egitea saihestea.

Arriskua eztanda bikoitza da. Greziako zorra-ren makur saihestezinengatik, bankuak galerakizateko mehatxupean dira, eta, galera horiek berakneurtzeko, zailtasunak dituzte. Gaur egun, ban-kuetako ekonomisten zati handi bat barneko es-tres-testak lantzen ari da, eta eder egiteko baizikbalio ez duten simulazio ofizialak baino errealis-tagoak izaten dira test horiek. Emaitzak aski kez-kagarriak dira, hainbesteraino non banku zenbai-tek, txokea aurrez ikusita, Greziako zorrarenkontrolpeko berregituraketa bat onartu duten hu-rrengo ordaintze-eperaino. Baina EuropakoBanku Zentralak defendatzen duen ikusmoldeakerabat ukatzen du ikuspegi hori. Horren kezka dabeste herrialde ahuldu batzuetara heda dadin, Gre-ziako zorra baino ondorio askoz larriagoekin.Aburu dogmatikoaren helburua, batez ere, den-bora irabaztea da, “finantza-merkatuak lasai-tzeko”, zailtasunetan diren herrialdeetan egoerahobetuko delakoan.

Gauza bat seguru da, hain zuzen: inork ez de-zake inolaz ere pentsatu Greziak bere zorra or-daintzeko ahalmena izan lezakeenik. Bloomberg-eko editorial-egileak honela dio: “Greziak bestesalbamendu-plan bat lortuko balu eta bere eko-nomia berriz abiatuko balitz ere, gobernuak, hiruhamarkadaz, Barne Produktu Gordinaren %5ekosoberakin primarioa libratu behar luke –zorrarenzerbitzutik kanpo– euroguneko arauek baimen-tzen duten BPGaren %60ko hein maximora apal-

14

161. zenb. 2012ko urtarrila

“Egunez eguneko konponketetarikharago, Europa bidegurutze handibatean dago: edo urrats bat aurrera,zorren mutualizazioa berehalaahalbidetuko lukeen federalismorantz,edo eurogunearen leherketa gertaliteke. Europako burgesiak ez direnez biaterabide horiek onartzeko prest, krisiaoso sakona da, hainbesteraino non ezdaitekeen Europako burgesia batuadenik esan ere”

Page 15: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

tzeko. Horrelako balentria fiskala oso arraroa da,baita 5 urteko epean ere, are gehiago Greziarenkasuan”. Azken salbamendu-planak oharpen horibazter batean baizik ere du erakusten.

(…)

ETORKIZUN BUXATUA

Atzeraldi guztiek tentsioak eta kontraesanak sor-tzen dituzte, eta horiek agerian gelditzen dira haz-kundea berrabiaraztea xede duen ekonomia-poli-tika gidatzeko moduan. Berrikitan gertatutako“atzerapen handiaren” kasuan egia da, bereziki,baina azken hori krisialdi sistemiko baten sintomada: Kapitalismoak ezin izango du inoiz lehen be-zala funtzionatu. Ezinezkoa da business as usual-eraedo “Hogeita hamar oparoetako” kapitalismooparora itzultzea.

Krisialdiak ekarritako garaiak ezjakintasun sa-konak ditu ezaugarri. Bere erara hortik ateratzekoproiektuan, kapitalismoak lau oztopori egin behardie aurre; aurreko artikulu batean, “dilema” izenaeman zitzaien oztopo horiei:

1. banaketa-dilema: Etekina berrezartzeak haz-kundeari aurka egiten dio, eta aberastasunen ba-naketa desorekatua eragin lezake, berriz, eta, halaere, hori krisialdiaren arrazoi sakon bat da.

2. aurrekontu-dilema: Defizit publikoen mu-rrizteak gastu publikoen apaltzea dakar ondorio-tzat, jendartearenganako efektuak aipatu gabe,atzeraldi-joerak areagotuko baititu. “Zuhurtasun-neurriek susperraldiaren abiadura gutxitu leza-kete”, Nazio Batuen Erakundeak berrikitan pla-zaratutako txosten batek dioenez...

3. Europako dilema: Arbuio hirukoitza hori delaeta —zor publikoen mutualizazioarena, bankuenbenetako ekarpen batena eta finantza-munduarieustearena—, eurogunearen leherketa-arriskua ezda baztertu behar, bata bestearen ondoko akatsenondotik.

4. mundializazio-dilema: Desoreken murrizteaez daiteke munduko hazkundearen abiadura gu-txitzekotan baizik lortu. Nazio Batuen Erakun-dearen txostenean, jadanik esaten da “munduarensusperraldia ekonomia garatuek balaztatu dutela”,eta azpimarratzen da badela arriskua “koordina-ziorik gabeko munduko ekonomiaren berroreka-tzeko”.

Lau dilemak elkarri estuki lotuta daude; kapi-talismoaren “erregulazio kaotikoa” erakusteraematen dute, kapitalismoak ez baitu gaitasunikkontraesan handiko interesekin bateragarria li-tzatekeen ibilbide iraunkor bat marrazteko kri-sialditik ateratzeko. Mobilizazio soziala modubakarra da kapitalismoa aterabiderik gabeko ego-era horretarik aterarazteko saiakerari oztopo egi-teko, non gizartearen erregresioa are gehiagohanditzen ari baita eta herrialdeen arteko ten-tsioak muturreraino eramaten ari baitira. Bainahorrek ere badakar mobilizazioak ikusmolde al-ternatiboetan oinarritu behar izatea. Borroka-maila handia da mobilizazio horietarako baldin-tza. Beraz, eginkizun historikoa, gaur egun, ezkererradikaleko indarrak batzean datza, austerita-tearen kontrako erresistentziaren eta noraezeandabilen sistema baten logikarekinapurtuko luketen helburuen artekozaldaina izan beharko duen pro-grama baten inguruan. �

15

Krisi ekonomikoa / Iritzia

“Mobilizazio soziala modu bakarra dakapitalismoa aterabiderik gabekoegoera horretarik ateraraztekosaiakerari oztopo egiteko, nongizartearen erregresioa are gehiagohanditzen ari baita eta herrialdeenarteko tentsioak muturrerainoeramaten ari baitira”

Page 16: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

Ezinezkotzat jo ohi bada ere, badago maniobra-rako aukera krisialdiaren konponbidea finantzabotereen (“merkatuen”) mendean jarri gabe ku-deatzeko. Baina horretarako, ezinbestekoa litza-teke Europar Batasunean ezarritako zenbait mu-rrizketa (Egonkortasun eta Hazkunde Ituna, etaEuroaren Ituna) desobeditzea. Desobeditze ho-rrek ez du zertan esan nahi automatikoki monetakomunetik irtetea. Baina, krisialdiaren konponbi-dea modu demokratiko eta sozialean kudeatu nahibada, ezinbestekoa da azken hamarkadatan Eu-ropako herritarrei kendu zaien subiranotasunaneurri batean berreskuratzen hastea.

Lehenik, erabaki ekonomikoak hartzeko poli-tikaren zentraltasuna berreskuratzea lehentasu-nezkoa da: gure baliabideen kudeaketa ekonomi-koa prozedura demokratikoen bidez egiten delabermatu behar da. Krisia kudeatzeko beste mo-durik ezin da martxan jarri, aurrez “merkatuendiktadura” delakoari aurre egin gabe. Horreta-rako, estatuetako nahiz Europako instituzioek be-netan demokratikoak izan behar dute, etagehiengo sozialaren zerbitzura jarduteko boka-zioa izan behar dute, bankuen eta gainerako fi-nantza inbertitzaileen alde jokatu ordez. Krisial-ditik irteteko jarraibideen oinarrizko elementuekherritarren babesa izan behar dute. Defizit publi-koaren gehienezko mugari maila konstituzionalaematea muturreko kasua da. Alderdi politikoekezin dituzte onartu herritarren gaurko eta etorki-zuneko bizi baldintzei gogor eragiten dieten neu-rriak, herritarrek bozkatzeko aukera izan zuten

programan ez zeuden neurriak. Kasu horietan,kontsulta lotesleak antolatzeko eskatu behar da,herritarrek neurriak babesten dituztela ziurtatzeko.Esaterako, Islandiak oinarrizko ekonomia gaie-tan erabakitzeko eskubidea eska daitekeela eraku-tsi du.

Finantza botereen bidegabeko autoritatetik li-bratzeko ezinbesteko beste baldintza estatuak in-bertitzaile pribatuen mendetik aterako dituen fi-nantzazio mekanismoak lortzea da. Estatuakbaliabide eskergak mobiliza ditzake; arazoa da az-ken urteetan ahalmen horri uko egin diola.

Eta uko egin dio kontzesioak eginez herritartalde aberatsenei –ordaintzen zituzten zergak na-barmen jaitsi dituzte– eta bankuei –izugarri abe-rasten ari dira estatuak finantzatuz, instituzio pu-bliko batek (Europako Banku Zentralak) ematendizkien baliabideei esker–. Zerga politika sendoeta progresiboa, kapitalaren errentak (gure he-rrialdean lan errentak baino zerga gutxiago ditu)gehiago zergapetuko dituen politika berreskura-tzeak, eta iruzurraren nahiz zerga paradisuen aur-kako borroka irmo eta eraginkorrak, Estatuareneskura dauden baliabideak asko haztea eragingoluke. Horren bidez, zorpetzeko beharra murriz-tuko litzateke eta, hortaz, finantza merkatuekinegun duen mendekotasuna.

Baliabide publikoak mobilizatzeko ahalmenaberreskuratzea bereziki premiazkoa da egungotestuinguruan, ezinbestekoa baita Estatuak ondo

16

161. zenb. 2012ko urtarrila

Posible al da merkatuen diktadurari aurre egitea?� Egilea: Bibiana Medialdea García.

Quiénes son los mercados y cómo nos gobiernan (10. kapitulua, Icaria/ASACO, 2011).

Page 17: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

bideratutako gastu programa sendoak abiaraztea.Batetik, baliabide publiko horiek herritar behar-tsuenengan krisiak eragiten dituen kalte sozialakarintzera bideratu beharko lirateke. Eta, bestetik,inbertsio publikoa ezinbestekoa da ekonomia sus-pertzeko eta enplegua sortzeko, gure ekoizpeneredua gizarte erabilgarritasun eta ingurumeniraunkortasun printzipioen bidez bideratuz.

Monetaren kudeaketak ere subiranotasun eko-nomikoaren alde jokatu beharko luke. Herritarre-kiko erantzukizunak beren gain hartuko dituztenbanku zentralak behar dira, hartzekodunen (ban-kuen eta zorra duten beste eragile batzuen) or-dezkari gisa jarduteari utziko diotenak. Estatuekbehar dutenean, EBZk beren zor publikoa luzatugabe eta interes tasa mesedegarriak ezarriz erosibeharko luke (egungo estatutuek diotenarenaurka), interes tasa murriztu horiek banku priba-tuei eskaini ordez, banku horiek estatuak askoz

kostu handiagoan finantzatuz aberasten baitira.Banku zentral arduratsu batek ez du finantza ak-tiboen errentagarritasun handia bermatu behar—horixe egiten du diru merkea bankuei, eta ez es-tatuei, utzita—, jarduera ekonomikoa suspertzeneta enplegua sortzen lagunduko duten monetaeta finantza baldintzak ezarri baizik.

Finantza arloan ere neurri garrantzitsuak hartubeharko lirateke, kudeaketa ekonomiko demo-kratiko eta eraginkorrerako maniobra tartea han-ditzen laguntzeko. Lehenik, banku eta finantzaarautze zorrotza behar da. Finantza produktueiburuzko eta eragileek burutu ditzaketen eragike-tei buruzko arauek oso zehatzak izan behar dute(“itzaleko banka” deritzona, inolako ikuskatzerikez duten finantza jarduerak deuseztatzeko), eta,hala, espekulazio jarduerak edo, besterik gabe,arriskutsuegiak direnak saihestuko lirateke; gehie-gizko arriskuek eragindako galerak, azkenean, he-

17

Krisi ekonomikoa / Iritzia

Munduko burtsarik indartsuena den New Yorkeko burtsaren irudi bat.

Page 18: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

rritar guztiengan sozializatzen direla baieztatu da.Abian dagoen pribatizazio prozesuaren aurka,banka publikoak bere tokia berreskuratzea fun-tsezkoa da, epe luzerako eta gizarte erabilgarrita-sunerako irizpideekin jarduteko gai izan behar du,eta ekoizpen eredua aldatzeko eta enplegua sor-tzeko lehentasunezkoak diren jarduera ekonomi-koei arrazoizko maileguak eskaini behar dizkie.Horrek, estatuen finantza ahalmen handiagoare-kin batera, finantza sektore pribatuaren aurreanautonomia lortzen lagunduko luke. Azkenik, ka-pital mugimenduak, finantza merkatuen artekoaknahiz herrialdeen artekoak, kontrolatzeko neu-rriak nahitaezkoak dira kapital horiek finantza-tzen dituzten proiektuekiko gutxieneko konpro-misoa izango dutela bermatzeko eta espekulaziojokaldiak saihesteko.

Merkatuen diktadura gaindiezina dela argu-diatu ohi da. Herrialde batek espekulazioa ozto-patuko luketen kapital kontrolak edo langileen al-deko lan araudia ezarriko balitu, inbertitzaileekherrialdea utzi eta jomuga erakargarriagoak auke-ratuko lituzketela esaten da. Aitzitik, EBk egoera

egokia eskaintzen du horrelako neurriak hartzeko.Gogoan izan EBko herrialdeen kanpo merkatari-tzaren ia % 70 Europako herrialdeetara bideratutadagoela. Beraz, EBko herrialdeei eragiten dienkanpo lehia, nagusiki, kontinentean bertan dago.Horregatik, kideen arteko lankidetzan oinarritu-tako europar espazio ekonomikoa guztiz bidera-garria litzateke: beheranzko joera duten lehien or-dez —zerga beheratzeak, soldata murrizketak,erretiro adina luzatzea, finantza kapitalen kontro-lik eza eta abar—, batera eta modu koordinatuanfuntzionatuko duen espazioak, alboko herrial-dearekiko epe laburreko lehia suntsitzailean oina-rritzen ez den espazioak, guztiz aurkakoak direnneurriak ezarri ahal izango lituzke.

Zehazki, EBko herrialdeen arteko benetakointegrazio ekonomikoak goranzko joera duen etabat datorren lan eta gizarte eskubide eredua ezar-tzea ahalbidetuko luke. Langabeziaren arazoaridagokionez, lanaldia murriztu (soldatak murriztugabe) eta lan bizitza laburtu liteke, eta, hala, oraindauden lanpostuak (eta irabaziak) modu bidezko-agoan banatuko lirateke. Gainera, ordaindutako la-naren banaketa orekatuagoak, ordaintzen ez direnlanen banaketa bidezkoagoa ekarriko luke (etxekoeta zainketa lanak). Gutxieneko soldatak nahikoaizan behar du bizi maila duina bermatzeko, eta,horregatik, Europako mailara iritsi behar du, mailaaltuenak erreferentziatzat hartuz.

Erabaki ekonomikoak hartzeko ahalmena be-rreskuratuta eta egun EBko herrialdeetan inda-rrean dagoen soldaten lehia mekanismoa indar-gabetuta, hiru hamarkadatan indarrean egon deneta krisialdian sakondu den soldaten doitze pro-zesua aldatzea posible litzateke. Hala, krisiarenkostuak modu zuzenagoan banatuko lirateke,errudunei egokituko litzaizkieke, eta langileekerosteko ahalmena eta azkenaldian murriztutakoeskubide ekonomiko nahiz sozialak berreskura-tuko lituzkete. Hauek dira ikuspegiekonomikotik benetan demokratikoaizango den gizarterantz aurrera egi-teko abiapuntuak. �

18

161. zenb. 2012ko urtarrila

“Baina horretarako, ezinbestekoalitzateke EBn ezarritako zenbaitmurrizketa (Egonkortasun etaHazkunde Ituna, eta Euroaren Ituna)desobeditzea. Desobeditze horrek ezdu zertan esan nahi automatikokimoneta komunetik irtetea. Baina,krisialdiaren konponbidea modudemokratiko eta sozialean kudeatunahi bada, ezinbestekoa da azkenhamarkadatan Europako herritarreikendu zaien subiranotasuna neurribatean berreskuratzen hastea

Page 19: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

19

Krisi ekonomikoa / Iritzia

Neoliberalak lan merkatua soldata nahikoa ba-xuak bermatu hutsarekin lanpostu kopuru muga-gabea sor dezakeen mekanismo perfektu eta uto-pikotzat jotzera bultzatzen dituzten begietakoideologikoak albo batera uzten baditugu eta, al-derantziz, errealitateari, merkatu horietan benetangertatzen denari aurreiritzirik gabe begiratzen ba-diogu, lanpostuak sortzen laguntzeko aintzat hartubehar diren funtsezko giltzarriak aurki ditzakegu.

Ildo horretan, irakaspen garrantzitsuenak ezdira ideiagintza neoliberaletatik datozenak, lanmerkatuen benetako funtzionamenduaren azter-ketak dakartzanak baizik. Irakasten duen lehengauza enplegua sortzeko bidea lan merkatu eta ha-rremanak oraindik eta gehiago liberalizatzea ezdela da. Ez da egia lan merkatuak gehiago desa-rautzeko eta malgutzeko erreformak egin diren to-kietan enplegu gehien sortzea eta langabeziagehien murriztea lortu denik.

Funtsezko bigarren irakaspena hau da: langi-leak babesten dituzten eta, logikoki, lanaren kos-tuak handitzen dituzten zenbait araudik eta insti-tuzioek zurruntasun handiagoa eragin dezaketelafroga litekeen arren, enpleguan duten eragina ezin

da erabakigarritzat jo, horiekin batera, beti bai-taude aldagai makroekonomikoak, eta horiek era-gin handiagoa dutela frogatu dute azken ikerlanek.

Hirugarren irakaspenari dagokionez, lan erre-formek lan kostua murriztea, lan arauak babesestandarrak murriztuta lasaitzea eta lanaren pre-karietatea handitzea eragin dute, eta horrek aldibaterako enplegua eta eskatu gabe murriztutakolanaldiak, lan diskriminazioa, segurtasunik eza etaasegabetasuna areagotzen ditu.

Laugarrenez, enplegua sortzea baldintza ma-kroekonomiko egokiak izateak mugatzen dutelapentsatzeko nahikoa froga badugu, ez duela soi-lik BPGren bidez neurtutako jardueren hazkun-deak baldintzatzen. Eta inolako arazorik gabeegiaztatu ahal izan da azken urteetan enpleguasortzeko argi eta garbi negatiboak ziren egoeraketa politikak ezarri direla.

Besteak beste:

1. Finantza errenten pribilegioa: jarduera pro-duktiboaren baliabideak beretu dituzte, eta en-presa produktiboek lanpostuak sor ditzaten be-

Zer erakusten du lan merkatuenerrealitateak?

Testu hau Hay alternativas. Propuestas paracrear empleo y bienestar social en España libu-rutik ateratakoa da. Enplegua sortzeko behardiren baldintzez aritzen den IV. kapituluarenazpiatal bat da eta neoliberalismoak enple-guari buruz duen doktrina desegokia dela az-pimarratzen du.

� Egileak: Vicenç Navarro, Juan Torres López eta Alberto Garzón Espinosa.

* Hirurak ekonomialari ezagunak dira Espainian eta 2011nestatuan oihartzun handia izan duen Hay alternativas.Propuestas para crear empleo y bienestar social en España.(Bada alternatibarik. Espainian enplegua eta ongizate sozialasortzeko proposamenak) argitaratu zuten. Interneten doan daPDFn toki ugaritan, adibidez hemen:http://www.rebelion.org/docs/138182.pdf.

Page 20: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

harrezkoak diren baliabideak kendu dituzte. Ara-zoa krisialdian bereziki larritu da, dakigunez, fi-nantzazioa ohiz kanpo murriztu delako eta, on-dorioz, enpresek ezin dutelako enplegua sortu.

2. Politika deflazionisten nagusitasuna: solda-tak eta gastuak murriztera bideratuta daude, in-flazioa eragiten dutela aitzaki, eta horrek enpresatxiki eta ertainei zuzendutako eskaera eraginkorraetengabe murriztea eragin du.

3. Gastu soziala murriztea: ongizate zerbi-tzuetan lanpostuak sortzea eragotzi.

4. Enpresa handiek merkatuan zuten botereahanditu da: batere lehiakorrak ez diren prezioaketa lanpostu gehien sorrarazten dituzten enpresatxiki nahiz ertainei kalte egiten dieten kostuakezarri ahal izan dituzte.

Bosgarrenez, enplegua sortzearen eta suntsi-tzearen azterketak adierazten duenez, biak lanal-dia eta produktibitate irabazien banaketa kudea-tzeko moduaren menpe daude, hau da, lanaren etakapitalaren arteko errentaren banaketa kudeatzekomoduaren menpe. Horrek esan nahi lanpostuaksuntsitzea saihestu eta enplegua sortzea sustatudaitekeela, lanaldia murriztuta, eta alderantziz.Krisia zenbat eta larriagoa izan, lanaldia orduaneta gehiago handituz gero, Espainian gertatu be-zala, lanpostu gehiago galduko dira. Lanaldia mu-rriztuz gero, Alemanian bezala, enpleguari eustenzaio.

Azkenik, enplegu bolumena handitzea edo txi-kitzea ere eredu produktiboaren, baliabideen le-hentasunezko jomugen eta errentaren banaketaereduaren mende dagoela dakigu. Azken batean,ekonomia baten enplegu eta langabezia mailak ez

20

161. zenb. 2012ko urtarrila

Page 21: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

daude soilik egoera ekonomikoaren mende, ego-era politikoaren araberakoak ere badira. Eta, on-dorioz, baliabideen erabilerari buruzko erabakiakhartzeko orduan, gizarte taldeek duten botereareneta eraginaren mende daude.

Horregatik, nagusien elkarte eta kapitalarenaldeko errentaren banaketaren alde egiten dutenpolitikari nahiz ekonomistek sindikatuen aurkaegiten dute beti; sindikatuek negoziazioan dutentokia murriztu nahi dute, negoziazioa kolektiboaizatea eragotzi nahi dute, banan-banan edo ahaliketa modu zentralizatuenean egiteko, langileen al-deko lana ahulagoa izan dadin, eta, oro har, sol-datapekoak babesteko ezin eztabaidatuzko esku-bide ezartzen dituzten derrigorrezko arauakdesagerrarazten ahalegintzen dira.

Eta horregatik aipatu ditugun politika makro-ekonomikoak ezar daitezen eskatzen dute. Berez,jakina da langabezia eragingo dutela, langabeziazenbat eta handiagoa izan, orduan eta errazagoaizango baita nagusiei komeni zaizkien lan eta sol-data baldintzak langileei ezartzea.

Jakina, horrek ez du esan nahi enpresario etaenpresa guztiek ikuspegi mugatu horrekin jokatzendutenik (gutxi batzuk irabazten saiatzen direnean,azkenean, enpresario guztiek galtzen baitute). En-presario asko berritzen saiatzen dira, langileekinetekin produktiboen banaketa adosten, inor po-bretu ez dadin eta enpresaren etorkizuna ere arris-kuan jarri gabe; parte-hartzea eta guztien lan bal-dintzak bultzatzen dituzte, bazterkeria eta desorekasaihesten laguntzen dute; etekinak lortzeak, ezin-bestean, ingurumenarekiko, gizarte justiziarekikoeta talde interesekiko errespetuarekin bateragarriaizan behar duela ulertzen dute, eta badakite en-presa baten arrakasta ez datzala “kolpe” hutsetan,giza beharrak asetzeko aberastasuna eta ahalik etaenplegu bolumenik handiena eragingo dituztenproiektu komunak martxan jartzean baizik.

Hortaz, enplegua sortzeko ezinbestekoa dahorrelako enpresa jokaerak eta jabetza ereduak

sustatzea, enpresa txiki eta ertainen, izaera sozialeta kooperatiboa duten enpresen nahiz lan sozie-tateen mesedetan, enpresa jarduera ulertzekomodu hori negozioetan oztopo izan ordez, aban-taila izateko baldintzak sortuz. Egiaz, krisialdiarilanpostu gutxien galduta erantzun dioten enpresaeraginkorrenetako batzuk soldaten arteko aldetxikia, soldata handienaren eta txikienaren arteko3/1eko aldea duten langile kooperatibak izan dira.Aldiz, Ibex-35eko enpresa handiek enplegugehiago suntsitzen dute, eta soldaten arteko aldea20/1ekoa izan daiteke. Arrasate horren adibide da,eta esan daiteke, Espainiako enpresa gehienekArrasatekoek bezala jokatu izan balute, gure lan-gabezia maila egungoa baino askoz txikiagoaizango zela.

Bestalde, garrantzitsua da Europa iparraldekoherrialdeetan oso zabaldua dagoen printzipioa be-rreskuratzea (herrialde horietan indar aurrerakoiaknagusi izan dira erakunde politikoetan): enpleguasortzeko erantzukizuna Estatuak du, enpresa pri-batuek nahikoa sortzen ez dutenean. Krisialdi ga-raiotan sekulako garrantzia duen printzipioa da,une honetan (Espainian egiten ari de-naren kontrara) Estatuak oraindik etakonpromiso handiagoa izan beharkobailuke lanpostuak eratzeko. �

21

Krisi ekonomikoa / Iritzia

“Horrek esan nahi du lanpostuaksuntsitzea saihestu eta enpleguasortzea sustatu daitekeela, lanaldiamurriztuta, eta alderantziz. Krisiazenbat eta larriagoa izan, lanaldiaorduan eta gehiago handituz gero,Espainian gertatu bezala, lanpostugehiago galduko dira. Lanaldiamurriztuz gero, Alemanian bezala,enpleguari eusten zaio”

Page 22: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

EKONOMIAREN HIRU SOLAIRUAK

Ekonomiak hiru maila ditu. Goian finantza mailadago, sektore pribatuari edo estatuari maileguakemanez haz daitekeena, batzuetan maileguak itzul-tzeko inolako bermerik gabe, egungo krisian be-zala. Finantza sistemak etorkizunaren aurka mai-legatzen du, hazkunde ekonomiko etengabeakzorrak eta interesak ordaintzea ahalbidetuko duenitxaropenez. Horren azpian ekonomialariek eko-nomia erreala deritzotena edo ekonomia produk-tiboa dago. Nahikoa hazten ez denean, zorrak or-daintzeke gelditzen dira. 2008an, zor piloaBPGren hazkundeari esker ordain zitekeena bainoaskoz gehiago hazia zen. Ikuspegi finantzariotik,egoera eutsiezina zen.

Baina ikuspegi ekologikotik ere BPG eutsiezinazen, hirugarren mailan, ekonomialarien ekono-mia errealaren azpian, ekonomialari ekologikoenbene-benetako ekonomia baitago, hau da, eragileekonomikoen nahiz muga fisikoen mende daudenenergia eta material fluxuak.

UZKURDURA EKONOMIKOA ETA

KARBONO CO2 IGORPENAK

Kontabilitate ekonomikoak ez ditu ingurumenkalteak eta berriztagarriak ez diren bitartekoenbalioa ondo neurtzen. Krisialdi ekonomikoak CO2igorpenen joera aldatzea eragin du, Mendebal-deko herrialdeetan behintzat. 2008az aurreko bosturteetan, gizakiek eragindako CO2 igorpenek ur-teko %3ko igoera izan zuten. Kyotoko (1997)helburua oso eskuzabala da herrialde aberatsekinkarbono isurbideen (itsasoen eta landaredia be-rriaren) nahiz atmosferaren gaineko jabego esku-bidea ematen baitie, 1999tik 2010era igorpenak%5 jaisteko promesaren truke. Krisialdi ekono-mikoak asko erraztuko du Kyotoko helburu apalhori betetzea. Karbono igorpenen salerosketa era-bat desagertuko da, herrialde aberatsek beren bu-rua igorpenak Kyotok eskatu baino neurri han-diagoan murriztera behartzen ez badute. Airegarraioa, etxebizitzen eraikuntza, autoen salmentajaisten ari dira Europako hainbat herrialdeetaneta AEBn. Ongi etorria krisi ekonomikoa!

22

161. zenb. 2012ko urtarrila

Krisialdi ekonomikoa, ekonomiaekologikoaren ikuspegitik

� Iturria: Joan Martinez-Alier Testu hau egileak Ecologia politica aldizka-rian 2008ko abenduan argitaratutako artiku-luaren laburpena da, eta ohiko ekonomila-riek aztertzen ez duten begiradarekinjorratzen du krisia. Parametro ekologikoakohiko ekonomia neurgailuetan txertatzekopremia aldarrikatzen du eta krisiak horreta-rako aukera paregabea eskaintzen dueladiosku. Hiru urte geroago erabateko gaur-kotasuna du. Nagore Irazustabarrenak egindu laburpena.

Page 23: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

KONTABILITATE EKONOMIKOA

OKER DAGO

Koralezko uharrietako edo mangladietako ingu-rumen zerbitzuak hektareako eta urteko dirutankalkula daitezke, eta, orduan, galdutako hektareakgalera ekonomiko birtual bihur daitezke, herrita-rrak eta kudeatzaile publikoak hunkitzeko. Ezdago gaizki, baina ez da nahikoa ekonomiareneta ingurumenaren arteko erlazioez jabetzeko,gure ekonomia industrialaren energia hornikuntzaez baitago egungo fotosintesiaren mende, duelamilioika urteko fotosintesiaren mende baizik. Ba-liabide biogeokimikoak ordezkatu gabe xahutzenari gara, sortzeko behar dutena baino askoz ereerritmo biziagoan.

Petrolio erauzketaren gailurrera iritsi gara be-harbada, edo aurki iritsiko gara. Gaur egun, egu-neko 87 milioi upel erauzten dira. Kaloriatan,munduko batez bestekoa pertsonako eta eguneko20.000 kcal izango lirateke (hamar bider elikadu-raren energia), eta AEBetan 100.000 kcal pertso-nako eta eguneko.

AEBetako eta Europako hainbat bankuren na-zionalizazio partzialak porrot kate geldiezinasaihestu du, baina horrek defizit publikoa area-gotuko du. Defizit horrek krisialditik irteten la-guntzen du, eta helburu sozial eta ekologikoetarabidera daiteke. Baina Zor Publikoak hazten ja-rraitzen badu (azken 20 urtetan Japonian bezala),zorra ordaintzeko ezintasuna edo inflazioa eka-

23

Krisi ekonomikoa / Iritzia

Page 24: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

rriko du. Hazkundeari esker ordaintzea lortukodela pentsa liteke, baina hazkunde hori desmate-rializatua al da? Finantzek ekonomia errealeaneragiten dute, eta honek bene-benetako ekonomian.

Hipoteka kredituen burbuilak eta beste kreditumota batzuek ekonomia erreala eta, ondorioz, pe-trolioaren eta beste lehengai batzuen eskaera ha-ziarazi zituzten. Izan ere, lehengaien prezioarenigoera krisiaren beste arrazoietako bat izan zen.Petrolioa eta beste lehengai batzuen prezioa askoigo zen 2008ko uztaila bitartean, batetik, eros-keta espekulatiboengatik, baina baita mundukoekonomia errealaren hazkundeagatik ere. He-rrialde aberatsen etengabeko erronka material etaenergia gutxiago erabilita ekonomikoki haztea da.Edo, bestela, lehengaien prezioak jaitsaraztea. Etahorixe gertatzen ari da 2008ko amaieran, krisial-dian eskaerak behera egin duelako.

LEHENGAIEN BOOMAREN AMAIERA

Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, energia etamaterialen esportazioek zabaltzeari utziko al diote,erauzketaren mugetan presio suntsitzailea mu-rriztuz?

Latinoamerikako esportazio plana handiak na-gusiki Brasilgo Lula presidenteak babestu zituen.Egia da esportazioen boomak Lulari dirua eman

ziola ekimen sozialetarako. Baina lehengaiak es-portatzeko obsesioak ez zion utzi ezer egitenAmazoniako basogabetzea geldiarazteko. Zeinizango da Lularen eta Latinoamerikako ezkerrarenestrategia 2008ko krisiaren ondoren?

Islandiaren finantza boomaren zati bat aluminiogaldaketaren neurriz kanpoko hazkundea xedezuten atzerriko inbertsioetan oinarritu zen. Eko-logistek instalazio horien aurka egin zuten, kontuekonomikoetan onartu gabeko kalteak eragingozituztelako ingurumenean. Islandiako ekonomia2008an gelditu zen, bankuek ezin zituzten gor-dailuak itzuli eta nazionalizatu egin zituzten.

1920ko hamarkadan, commodityen prezioek be-hera egin zuten 1929a baino urte batzuk lehe-nago, baina orain commodityen prezioen igoerak2008ko uztailera arte iraun du, enpresen akzioakjaisten hasi eta hilabete batzuk geroago arte. Orainprezioak jaisten ari dira. Salgaien itsas garraioarenprezioak neurtzen dituen Baltic Dry Index dela-koa gainbehera ari da 2008ko uztailetik, besteakbeste, Txinaren burdina inportazioek behera egindutelako. Europa eta AEBko automobil fabrikakprodukzioa murrizten ari dira 2008 urtearen er-dialdetik. Hori guztia ona izan daiteke ingurume-narentzat, langabeziak gora egin arren: herrialdeaberatsetan sozialki iraunkorra izango den uzkur-dura ekonomikoa ahalbidetuko duen berregitura-keta soziala behar da.

POBREEN BPG

Ohiko kontabilitate ekonomikoa oker dagoelaulertu behar da, eta beste argudio bat emangodut. Pavan Sukhdev, Pushpam Kumar y HaripriyaGundimediak ikerketa proiektu bat burutu zutenIndian, basoetako produktu ez-komertzialei (tri-buentzako edo nekazarientzako egurra eta elika-gaiak, uraren eta lurzoruaren atxikipena, senda-belarrak, CO2 xurgatzea) balio ekonomikoaemateko, eta, gero, esperientzia horrek TEEB(Ekosistemen eta Biodibertsitatearen Ekonomia-ren ingelesezko siglak) proiektu europarrarentzat

24

161. zenb. 2012ko urtarrila

“Baina ikuspegi ekologikotik ere BPGeutsiezina zen, hirugarren mailan,ekonomialarien ekonomia errealarenazpian, ekonomialari ekologikoenbene-benetako ekonomia baitago, hauda, eragile ekonomikoen nahiz mugafisikoen mende dauden energia etamaterial fluxuak”

Page 25: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

(Europako Batzordeko Ingurumen ZuzendaritzaNagusiak eta Alemaniako Ingurumen Ministe-rioak babestua) baliagarria izan zen. TEEBk na-barmentzen duenez, ur garbi, egur, larre edo sen-dabelarren eskuragarritasun naturalak eskaintzendituen zerbitzuak dirutan adierazteak, ez du be-netan neurtzen elementu horiek pobreen bizimo-duari egiten dioten funtsezko ekarpena.

Demagun meatze enpresa batek Indiako he-rrixka bateko ura kutsatzen duela. Familiak errekaeta putzuetako urez hornitu beste erremediorik ezdute. Nekazarien soldata eguneko euro batekoda, eta botilaratutako ur litro batek 15 zentimo ba-lio du. Pobreek ura erosi behar badute, soldataguztia, besterik gabe, uretan xahutuko lukete. Ha-laber, erregai gisa erabiltzeko egurrik edo simaurlehorrik ez badago, 14 kg-ko butano zilindroaerosteko pertsona baten asteko soldata gastatubehar dute. Beraz, naturak pobreen biziraupenari

egiten dion ekarpena ez dago ondo adierazia, In-diako BPGren %5 dela esanez gero. Biziraupenkontua da. Urik, egurrik, simaurrik eta ganadua-rentzako larrerik gabe, pobretutako jendea, bes-terik gabe, hil egiten da.

BPGren hazkundeak ingurumenari egitenzaion kaltea merezi al du? Indian egiaztatu zute-nez, basoen biodibertsitatearen eta horien ingu-rumen zerbitzuen onuradun nagusiak pobreakdira, eta hori galtzeak dagoeneko oso ahuldua da-goen pobreen ongizateari eragingo lioke. Inguru-men zerbitzuen galerak neurriz kanpoko eraginadute pobreen “biziraupen irabazietan”, beste gi-zarte klaseekin alderatuta. Eta hortik dator “po-breen BPG”aren ideia. Bestela esanda, meatzari-tzak errekako ura kutsatzen badu, pobreek ezindute botilaratutako urik erosi, dirurik ez dutelako.Beraz, nekazari pobreek, meatzaritza proiektu ba-tek edo industria eremu handi batek beren bizi-

25

Krisi ekonomikoa / Iritzia

Page 26: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

raupena kolokan jartzen duela ikusten dutenean,maiz protestara jotzen dute, ez ekologistak dire-lako, bizitzeko naturaren zerbitzuak behar dituz-telako baizik. Hori da “pobreen ekologismoa”.

AKTIBO TOXIKOAK ETA PASIBO

POZOITSUAK

Ordainduko ez diren zergen gaineko aktiboei “ak-tibo toxiko” izen bitxia ipini zaie egungo krisial-dian. Hala, banku hartzekodun batek hipotekamailegu bat ematen du, balantzean aktiboan jar-tzen du, zordunak hipoteka nekez ordaindukoduen arren eta kreditua babesten duen etxebizi-tzaren merkatuko prezioa jaitsi arren. Egunen ba-tean, bankuak aktibo hori ezabatu beharko duedo balio txikiagoa eman beharko dio.

Enpresen balantzeen alde pasiboan, egungokontabilitate arauek ez dute ingurumenari egin-dako kalteak kentzera behartzen. Hain zuzen,egungo ekonomiak “karbono zor” izugarria duetorkizuneko belaunaldiekiko eta gure belaunal-diko herri pobreekiko. Klima-aldaketaren ondo-rioak jasango dituzte, klima-aldaketan oso eragintxikia izan badute ere. Erauzketa sektoreko en-presa pribatu askok ere ingurumen pasibo handiakdituzte. Chevron-Taxaco enpresari 16 mila milioidolar eskatu dizkiote Lago Agrion (Ekuador). Zo-rrak pertsona pobreekin edo indigenekin dituzte.Shell enpresak Niger ibaiaren deltan pasibo es-

kergak ditu ordaintzeke. Baina enpresa horietakoakziodunek ez dute zertan kezkatu. Zor pozoitsuhoriek historia liburuetan jasota daude, baina ezkontabilitate liburuetan.

BALIO ANIZTASUNA

Erabaki ekonomikoak hobeak izango lirateke,ohiko kontabilitatean oso prezio baxua duten edopreziorik ez duten ingurumen baliabide eta zerbi-tzuak dirutan balioetsiz gero, baina ez ditugu bestealderdi batzuk ahaztu behar. Lehenik, ekosistemenfuntzionamenduari, onarpen mugei eta erresilien-tziari buruzko ezagutza zehazgabea da. Bigarre-nik, erabakietan garrantzia eman behar zaie mone-tarioak ez diren balioei, alegiazko salgaienfetitxismoan erori gabe. Adibidez, gogora deza-gun Dongria Kondh herria bizi den Niyamgirimuinoa (Orissa) mehatxatuta dagoela. 2008ko bi-garren erdian aluminioaren prezioa %50 jaitsi iza-nak, eta, beraz, bauxitaren prezioak ere behera eginizanak mendi sakratua salbatzen lagunduko duagian. Edonola ere, galdera hau egin dezakegu:zenbat bauxita tona balio du tribu batek edo galbi-dean dagoen espezie batek? Nola adieraz daitezkebalio horiek, Finantza ministro batek eta AuzitegiGoreneko epaile batek ulertzeko moduan? Indige-nen eta nekazarien balioespen lengoaiak isilaraziegiten dira, diru balioespenaren lengoaiaren mese-detan. Finean, galdera hau egin geniezaioke Don-gria Kondh herriari: zer prezio du zuen Jainkoak?

Beraz, kontua ez da balio ekonomikoa soilikbenetan existitzen diren merkatuetan zehaztenden ala ez, ekonomistek ingurumen zerbitzuaketa ondasunak dirutan balioesteko metodoak jo-rratu baitituzte. Ingurumen gatazka bati dagoz-kion ebaluazio guztiak neurri komun batean, di-ruaren dimentsio bakarrean bildu behar diren alaez da kontua.

Nork du balioespen lengoaia jakin bat bestegainetik inposatzeko eta, beraz, konplexutasunasinplifikatzeko boterea? Munduko mugimendukontserbazionistak ohiko kontabilitate ekonomi-

26

161. zenb. 2012ko urtarrila

“Beraz, naturak pobreen biziraupenariegiten dion ekarpena ez dago ondoadierazia, Indiako BPGren % 5 delaesanez gero. Biziraupen kontua da. Urik,egurrik, simaurrik eta ganaduarentzakolarrerik gabe, pobretutako jendea,besterik gabe, hil egiten da

Page 27: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak

koa kritikatu behar du, eta kontabilitate hori zu-zentzeko eskatu behar du, gizakien eta naturarenarteko harremanak hobeto jasotzeko, baina bestebalioespen lengoaiak ere zilegi direla ahaztu gabe:lurralde eskubideak, ingurumen eta gizarte justizia,giza biziraupena, eta sakralitatea.

Zientzia ekonomikoak ekonomia kontsumi-tzaileen eta ekoizle eta enpresen arteko zaldiko-maldikoa bailitzan ikusten du. Prezioak merka-tuetan sortzen dira produkzio eragileen salgaiaktrukatzean edo zerbitzuak erostean. Irabazien zatibat aurreztu egiten da, eta enpresek inbertsio on-dasunak erostea finantzatzen du. Estatuak zer-gen bidez dirua ateratzen du, eta horrekin inber-tsio publikoa eta kontsumo publikoa ordaintzenditu (eskolak, osasungintza, defentsa eta segurta-suna). Kontabilitate makroekonomikoak (BPGrenkalkuluak) kantitateak prezioez biderkatuta jaso-tzen ditu. Hori da baliabideak agortzen direla edokutsatu egiten dela ahaztuta duen Krematistika,etxeko langileen edo boluntarioen ordaindu ga-beko zerbitzuak ahazten dituen moduan.

Aitzitik, ekonomia beste modu batean des-kriba daiteke, energiak eta materialak (ura barne)produktu eta zerbitzu baliagarri, eta, azkenik, hon-dakin bihurtzen dituen sistema gisa. Horixe daBioekonomia eta Ekonomia Ekologikoa. BPGadierazle sozial eta fisikoez ordezkatzeko garaiada. Nicholas Georgescu-Roegenek duela 30 urteplanteatutako décroissance soutenable edo sozialkiiraunkorra den uzkurdura ekonomikoak herrialdeaberatsen agenda politikoko gai nagusia izan be-har du orain.

Krisialdi ekonomikoak aukera bat ematen du.Ohiko hazkunde ekonomikoa amesteari utzi (zo-rrak ordaintzea ahalbidetuko liekeena), eta mate-rial nahiz energia gutxiago erabiltzeko trantsiziosozio-ekologikoan sartzeko garaia da herrialdeaberatsentzat (zor handiak ordaintzeke utzita).Gizarte instituzioak “sozialki iraunkorra den uz-kurdura ekonomikoaren” aldekoen proposame-nen arabera berregituratzeko aukera eman behar

du krisiak. La décroissance est arrivée. Herrialde abe-ratsen helburu sozialak hazkunde ekonomikoa al-boratuta ondo bizitzea izan behar du. Gainera, ba-dirudi zoriontasuna ez dela handitzen diru-sarreramaila batetik aurrera. Hau da “erlazio ondasu-nek” ondasun materialek baino garrantzi handia-goa hartzen dute: Castoriadis-en hitzetan,“gehiago balio du lagun berri batek MercedesBenz berri batek baino”.

Eta Iparraldean nahiz Hegoaldean, elkartasu-nezko ekonomia ekologikora bidean, biztanleria-ren hazkundea geldiarazteko borondatea beharda. Planeta (gizakiak nahiz gainerako biztanle bi-zidunak) hobeto egongo litzateke 4 edo 5 mila mi-lioi pertsonekin, 8 edo 9 milioi pertsonekin baino,hazkunde ekonomikoarentzat kaltegarria izanarren. Edonola ere, hazkunde ekonomikoa gaizkineurtua dago.

Lehen begi kolpean, badirudi Hegoaldearikalte egiten diola Iparraldea ez hazteak, esporta-ziorako aukera murrizten delako eta Iparraldeak ezdituelako kredituak eta laguntzak eman nahiko.Baina, hain zuzen, ingurumen justiziaren eta eko-logismoaren aldeko Hegoaldeko pobreen mugi-mendu biziak dira sozialki iraunkorraden uzkurdura ekonomikoaren aldekoIparraldeko mugimenduaren aliatuonenak. �

27

Krisi ekonomikoa / Iritzia

“Krisialdi ekonomikoak aukera batematen du. Ohiko hazkundeekonomikoa amesteari utzi (zorrakordaintzea ahalbidetuko liekeena), etamaterial nahiz energia gutxiagoerabiltzeko trantsizio sozio-ekologikoansartzeko garaia da herrialdeaberatsentzat (zor handiak ordaintzekeutzita)

Page 28: Krisi ekonomikoa: Sustraiak eta alternatibak