226
Joseph Conrad Ilunbeen bihotzean euskaratzailea: Iñaki Ibañez

Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

  • Upload
    others

  • View
    12

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Joseph Conrad

Ilunbeen bihotzean

euskaratzailea: Iñaki Ibañez

Page 2: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Iñaki Ibañez.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1991Jatorrizkoaren data: 1902

Joseph Conrad euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=196

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1659

Page 3: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

SARRERAJoseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea

izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututainork ez zuen asmatuko bigarren erdiak hartubehar zuen norabidea. Marinel izateko erabakiahartu eta gero (lehor aldekoak izaki, familiakoakharri eta zur utzi zituelarik), lanbide horretangoren mailaraino ailegatu, adin helduago bateanhura bertan behera utzi eta idazteari ekin zion.Idatzi, gainera, arrotz zuen hizkuntza batean,berandu ikasia eta ordura arte lanabes gisabaino erabili ez zuena. Hala eta guztiz, idazlebezala ere karrera egiten du eta hortik ogibideaatera ez ezik, bere izena narratzaile handienzerrendan sartzeraino ere iritsi zen. Bere bizi-tzan hain desberdinak diren bi erdi horiek, oste-ra, oso lotura estua dute elkarrekiko, beraz, idaz-lea hobeki ezagutzen da zer nolako gizona izanzen ezaguturik.

Jósef Teodor Konrad Korzeniowski (berandua-go izena aldatu eta Joseph Conrad deituko zen,ingelesaren ahoskera txarra ezin jasan zezakee-

Page 4: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

lako) 1857. urtean jaio zen Berdyczów-en (Ukra-nian) aitoren semeen familia baten baitan. Txiki-txikitatik nazionalismo zapalduaren izpiritu gar-tsua ezagutu zuen Errusiaren (baita ere Austriaeta Prusiaren) menpeko Polonia batean, naziobezala desagertzeraino iritsi eta jendearen biho-tzean eta gogoan baizik iraun ez zuena. Aita,Apollo Korzeniowski, Errusiaren aurkako errebol-tari militantea zuen, eta aldi berean, erromanti-ko idealista, itzultzailea eta antzerki nahiz oler-kien egilea. 1861ean familia osoa Warsaw-eraaldatzen da, bertan mamitzen ari baitzen geroeta azkarrago erresistentziazko mugimendunazionalista, 1863ko matxinadan gauzaturikporrot egingo zuena. Horren ondorioz, Apolloatxilotu eta Vologda-ra (Errusiako ipar ekialdera)erbesteratu zuten, emaztea eta lau urteko semebakarra berarekin batera eramanez. Ama bere-hala eta aita lau urte geroago hiltzen zaizkiola,osaba kontserbadore baten tutoretzapean geldi-tzen da hamaika urteko haurra zen Jósef, etalehenengo aldiz joaten da eskolara.

Nobelagile bezala, irudimenean baino gehia-go oroimenean oinarrituta idatzi zuenez, haur-

Page 5: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tzaro horrek bereziki markatu zuen. Harrigarriagertatzen da, hala ere, idazteko erabili zituengaietatik Poloniako haurtzaro hori bazter uztea,Prince Roman narrazioa eta beste bakan batzuksalbuetsita. Sorpresa hori konfirmatu egiten daUnder Western Eyes (Mendebaldearen begirada-pean) idazlanean Errusiako giroa azaltzean nola-baiteko trebetasun falta bat nabari zaiola egoz-ten zaionean. Badirudi inkontzienteki haurtzaroaestali nahian edo ibili zela.

Beste maila sakonago batean, ordea, haur-tzaro horrek nabarmenki eragin zion bere obraguztian. Idazle bokazioa bera aitaren literaturza-letasunetik letorkioke. Abentura eta erromanti-zismorako zaletasuna ere, seguru aski, aitarenizaerari zor dio. Gai obsesibotzat dituen deserro-tzea eta identitate pertsonalarena, besteakbeste, Polonia zatituan, erbestean, umezur-tzean, egoitza egonkorraren faltan, bere adinekolagunik ezean egon daitezke funtsaturik. Azke-nez, narrazio politikoetan agertzen duen idealis-mo iraultzailea, intriga partidista, korrupzioa etatirania, dudarik gabe, nazionalismo amorratuaeta zapalkuntza bortitzezko giro batean bizi iza-

Page 6: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nik horiei buruz gogoeta egindako pertsonabatengandik datoz.

Hamalau urte zituela, ikasketak utzi eta Mar-sellara aldatu zen marinel sartzeko asmo sendo-arekin. Han zenbait bidaia egin zituen marinelbezala, bizitza desordenatua eraman, arma kon-trabandoko negozio batean harrapatu zuten,jokoari eman, bere burua hiltzen saiatu... Urtehorietako lekukotza The Arrow of Gold (Urrezkogezia) eta Tremolino dira.

1878an bizitza berregitea erabaki eta Ingala-terrara abiatu zen, bertan, lanaren poderioz itsa-sontzietako ofiziale tituluak eskuratu eta, azke-nik, Britainiako Itsasgintzako Kapitain bilakatuzen. Britainiako nazionalitatea bereganatu etalehen bidaiak egin zituen Ekialdera. Merkatari-tzako marinel gisako urte horiek esperientziaaberatsekoak izan bide ziren, izan ere, horiekhartu baitzituen bere narratzaile lanbidearen itu-rri agorrezintzat eta ia bere obra guztia espe-rientzia horien laburpen gisara har daitezke.

Urte guzti horietan nobelagilea bere materia-la eta bere hizkuntza literario berria hausnartzenari dela, honako lan hauek ageri dira, besteak

Page 7: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

beste: Youth (1898) (Gaztetasuna), The Niggerof the Narcissus (1897) (Narcissuseko beltza),Typhoon (1902) (Tifoia), Almayer’s Folly (1895)(Almayerren eromena), An Outcast of the Islands(1896) (Irletako baztertutako bat), Lord Jim(1899) eta The Rescue (1919) (Salbamendua).

Idazteko premia benetakoa, aldiz, usteka-bean etorriko zitzaion 1889an, anartean nabiga-tzen eta esperientziak biltzen segitu zuelarik.Horien artetik Kongo belgikarrean (edo zehazkia-go Leopoldo II.aren Kongon) izandako esperien-tzia dramatikoak gero askok eta askok bere mai-sulantzat jo izan duten Heart of Darkness (1899)(Ilunbeen bihotzean) ekarriko zuen.

Idazle profesional bezala oztopo asko gaindi-tu behar izan zituen. Berandu ikasitako hizkun-tza bat erabiltzeaz gain, idaztea bera ere izuga-rri kostatzen omen zitzaion, baina aparteko setaerakutsiz lortu zuen liburuak erregulartasunezateratzea.

Liburuak, oro har, kritikaren aldetik ondo har-tuak izan ziren, baina irakurlegoaren aldetikoarrakasta nekez etorri zitzaion, Chancerekin(Patua), etorri ere 1912an. Paradogikoki, arra-

Page 8: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

kastaren ondoko garaia beheralditzat jotzen da,salbuespen batzuk kenduta, The Shadow Line(1916) (Itzalaren marra), esaterako. Berak erre-gulartasun berdinarekin produzitzen segitzendu, baina bizitasuna eta kritika zorrotzerakoahalmenak galduz. Errekonozimendu publikoalortu zuen eta 1924an sir tituluari uko egitekoluxua permititzen da. Urte berean hilko zen Bis-hopsbourne-n, Canterbury-tik gertu.

Idazle karreran hiru etapa antzematen zaiz-kio:

1895etik 1989ra bitartekoa, edo Almayer’sFollytik Youthera artekoa. Ikasketa aldia, baiidazteko ohitura falta zaiolako, bai hizkuntzaarrotz baten erabilera literarioa egiten duelako.Hegoaldeko Itsasoetan izandako esperientzietanoinarritua, gehienbat. Hautatutako inguruen izpi-ritua komunikatzeko trebetasun nabaria. Des-kripzioen exajeraziorako joera (inoiz erabat ken-duko ez zitzaiona) eta pertsonaien karakteriza-zioan halako ahultasun bat. Hasiera-hasieratikagertutako kezkak: nortasunaren krisialdia, alie-nazioa, bakardadea, deserrotzea, identitatearengaltzea.

Page 9: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

1899tik 1911ra bitartekoa, edo Heart ofDarknessetik Under Western Eyesera artekoa.Heldutasun aldia, eta orduantxe burutzen ditugaur maisulantzat ditugunak. Inguruak berdin-tsuak dira: Ekialdea (Lord Jim, Victory) eta itsa-soak (The Secret Sharer (Partaide sekretua),Chance). Gero beste paraje batzuk ere hartzenditu, baina gehienak, Ingalaterra kenduta (TheSecret Agent (Agente sekretua)) urruneko lurral-deetan kokaturik daude: Afrikan (Heart of Dark-ness), Hegoamerikan (Nostromo) edo Errusian(Under Western Eyes). Dena den, aurrera eginahala giroak protagonismoa galtzen du eta per-tsonaiek indar handiagoa hartzen dute. Nobelaguzti horiek aurretik erabiltzen zuen gai berberasakontzen dute: azalez abenturazko kontakizu-nak badira ere, mamiz nortasun isolatuaren kri-sialdia nabarmentzen dute.

1912tik 1924ra bitartekoa, edo ChancetikThe Roverera (Pirata) artekoa. Beharbada, osa-sun makaleko gizona izaki, karga emozionalgehiegizkoagatik edo ezkortasunaren mailarikgorenera iristeagatik, kontua da, ahalmenenahultze bat nabari zaiola. Azken aldi honetako

Page 10: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

narrazioak sinplistagoak dira eta nostalgia lausobatez estaliak. Hala ere, erdipurdiko lanenartean, salbuespen batzuk ere badaude, halanola, Chance eta The Shadow Line.

Conraden teknika narratiboak oso berezkoadu fikzioari berari darion ahots narratzailea,esperientziarekiko hurbiltasuna damaiona.Horrela Conradek errealitatearen ikuspegi pro-blematikoa agertzen digu, ez unibokoa edo dog-matikoa. Denboraren tratamenduan ere aitzin-dari bilakatzen da, sentsazioen eta gertaerendenbora aldaketa eginez, lotura logikoak ezaba-tuz eta horiek aurkitzera irakurlea behartuz.Horrela, fikzioko mundua objektibatu egiten dueta errealitateko mundura hurbildu.

Conradek lau narraziotan erabiltzen du Mar-low pertsonaia (Youth, Heart of Darkness, LordJim eta Chance), itsasontzi ingeles bateko kapi-taina, bere historia pertsonala kontatzeko, etahorrekin oso gustura sentitzen denez, esperi-mentazioak egiten ditu eta gero eta paper kon-plexuagoa ematen dio.

Pertsonaia hori narrazio teknika berri batiekiteko erabiltzen du, narrazioaren barruko

Page 11: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

narrazioa, alegia, idazleari narraziotik kanpokokatzeko aukera ematen diona eta horrelaerrealismo handiagoa erantsi. Marlow, ordea, ezda marinel arrunt bat. Marlowek badirudi ez delahezur-mamizko pertsonaia bat, jarrera moral batsinbolizatzen du, Conradena, alegia. Berak ema-ten dituen iritziak dira istorioari esanahiadamaiotenak.

Marlowen jarrera, bestalde, anbiguotasunezeta zalantzez betea dago. Narrazioaren harianegiten dituen etenak errelatoari bizitasuna etaegiatasuna emateko ez ezik, emozio bizien adie-razezintasuna agertzeko eta komentarioakamaitu gabe uzteko ere erabiltzen ditu, halatan,anbiguotasuna areagotuz.

Heart of Darkness 1898. eta 1899. urte bitar-tean idatzi eta Blackwood’s Magazinen argitara-tu zen lehenbiziko aldiz atalez atal 1899ko otsai-letik martxora bitartean. Liburu moduan 1902anargitaratu zen Youth eta The End of the Tether(Mendearen amaiera)-rekin batera.

Heart of Darkness, Conraden lan gehienakbezala, erdi autobiografikoa da. Gizon sentiberahonek Kongon izandako esperientziaren gainean

Page 12: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

jaso zituen inpresioak azaltzen ditu. Azalezkoerrelatoaren azpian giza emozioei buruzko azter-keta konplexu bat garatzen da. Conraden gaiobsesiboak azaltzen dira: giza bakardadearenarazoa eta gizakiaren borroka izadiaren indarkontrolaezinen aurka. Baina kasu honetan bereezagutza zuzenaz baliatzen da mendebaldekozibilizazioak landugabeko lurralde hau koloniza-tzean burututako gehiegikeriak salatzeko, edoironia garratzez kritikatzeko, bederen. Conradekberak 1902ko edizioaren sarreran zioenez:«Heart of Darkness gertatutako esperientzia batda, baina egiatasunetik pixka bat harantzagoeramana (eta pixka bat bakarrik), nire ustez guz-tiz zilegi den asmo batekin, alegia, irakurleenburuetara eta bihotzetara ekartzekoa. Gai ilunhorri beldurgarrizko doinu bat eman beharzitzaion, berezko tonalitate bat, airean zintzilikgeldituko zen —hori espero nuen— dardaraetengabe bat, azken nota jo ondoren belarriangrabaturik jarraituko lukeena».

Conradek kontatzen duen gertaera egituraaldetik oso sinplea da, hitz gutxitan esanda, Mar-lowek, bere bapore txikiaren kargu, barrualdeko

Page 13: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

lurraldean oso gaixorik dagoen merkatari baterrelebatzeko asmoarekin Kongo ibaian goraegiten duen bidaiaren kronika litzateke. Hala etaguztiz ere, narrazioaren indar guztia pertso-naiengan datza, Marlow eta Kurtzengan nagusi-ki; horien gainean dago Conradek ezartzen diengogoeta moral hertsiaren zama. Conrad kezka-tzen duen gaia giza bakardadea da, eta gizaba-nakoak bere isolamenduan gainditu behar duennortasun froga.

Conrad deskripzioaz baliatzen da gehienbatamesgaiztoen edo, hobeto esanda, aluzinazioenmundu horretan sar gaitezen. Marlow, bere sen-tsazioen bitartez, giroa eraikitzen doa, gero etahertsiagoa eta zakarragoa den giroa, gure zen-tzumenei dei berezi bat eginez. Ikusmenari ema-ten dio garrantzia, batik bat, argi eta itzalezkojoko etengabe bat erabiliz, batzuetan luminotek-niatik gertu dagoena, halatan errelatoari mugi-kortasuna emanez eta teknika narratiboaren ele-menturik eraginkorrenetako bat bilakatuz. Con-radek hitz bakoitza neurtzen du, bere irudienefektua graduatzen du, askotan irudi kaleidosko-pikoak, bestetan sinkopatuak, baina beti ere

Page 14: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

estilizatuak, giro estugarri bat sortzeko. Tamesi-sen bokalean hasten da eta bertan amaitzen,oihan ikaragarri eta etengabe baten sareanharrapaturik. Liburu honetan, beraz, ez dagoberezko hasierarik, ez amaierarik, zeren amaie-ra hasierara bueltatzea baita, zibilizazioarenhasierara eta Londoneko gauera.

Conrad, hizkuntza ingelesa adierazpidebakartzat hartu bazuen ere, literatura frantzia-rraren ezagutzaile eta miresle handia izan zen,bereziki tradizio errealistako Flaubert eta Mau-passantenak eta «le mot juste» lantzen zuteneskolako partaidea. Hala ere, bere odolarendeterminismoa indartsuagoa zen eta, azkenbatean, espresionismo erdi europarraren tradi-ziotik zetorkion suhartasun espresiboa eta «hitzjustua»ren bilaketa itsua, biak batera erabiltzenzituen.

Conradek tentsio emozionalari eusteko iru-dien trinkotzea eta elkar gainkatzea nahasteandatzan artifizio bat erabiltzen du, erritmoari arre-ta berezia eskainiz, kontakizunaren tentsioaribatasuna ematearren. Horretarako ez du zalan-tzarik izaten elkarrizketa eta deskripzioa bat egi-

Page 15: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

terakoan, subjektu eta esaldi sinkopatuak txan-dakatuz joko konplikatu bat egiten, batzuetanispilu deformatzaileen efektua sortaraziz.

Conradengan eraginik handiena izan dutenidazleak Flaubert, Mallarmé eta Henry Jamesizan dira, baina berak ere izan du eraginik zen-bait idazlerengan, besteak beste, GrahamGreen, George Orwell, William Golding (begibis-takoa da Heart of Darknessek Lord of the Flies(Eulien ugazaba) nobelan duen eragina, eta LuisBorges idazle argentinarrarentzat Joseph Conradnobelagilerik gorena da. T.S. Eliot olerkariakHeart of Darknessen aipu batzuk egiten ditubere lanetan. Era berean, erakarpen berezia izandu zine zuzendariengan, batez ere Werner Her-zog eta Francis Ford Coppolarengan, azkenekohonek Vietnamgo Gerrari buruz burutu zuenApocalypse Now filmeak oinarri sendotzat baituHeart of Darkness nobela.

Hemeretzigarren mendeko azken urtean ida-tzia, Heart of Darkness hogeigarren mendekolehen nobelatzat har daiteke, duen zalantza etaanbiguotasun giroagatik, konfiantza moralarengaltzeagatik, «fede»rako beharragatik moral

Page 16: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

aldeko basatasunaren erdian, subkontzientearenesplorazioagatik eta gizabanakoaren askatasunakonfirmatzeagatik.

Istorioan azaltzen den kolonizazioaren diru-zalekeriak eta zapalkuntzak, eta gizonen asmozintzoen, goi idealen eta egiten dutenarenartean dagoen amildegi zabalak ikaragarrizkogarrantzia dute oraindik ere, eta Marlowek«lurraren konkista» deitzen zionak oraindik ereaurrera darrai, eta oraindik «ez da horren gauzapolita ber-bertatik ikusten baduzu».

Inperio belgikarrak eta britainiarrak gainbe-hera egin dute, baina beste batzuek hartu dutehaien tokia. Marfil zuriaren ordez petrolio beltzajotzen da «harrapakin» nagusitzat eta «ideia»ridagokionez, «fede desinteresatua... goralduaizan daitekeen zerbait, eta bere aurrean ahus-peztu eta opariak eskaini» urrunegi dago orain-dik. Progresoa da, noski, horietako bat. Gukondoen ezagutzen dugun ideia ia sakratuak —egiten dugun guztia hobekuntza da eta gizadiakaurrerako mugimendu etengabea du— oraindikere euskarri bat dauka gizartean; eta progresoadeitzen zaionaren sarraskiez gero eta gehiago

Page 17: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

jabetzen eta haien aurrean gero eta lotsatuagosentitzen garen neurrian heldulekua poliki-polikidesagertzen ari da, baina oraindik ez dugu era-bat itxi Marlowek garraztasunez deitzen zion«progresoaren zakarrontzia»ren tapakia.

Gizon zintzo askorik ere badago, Kurtz beza-lakoak, ideiak aurrera eramateko, baina, berakbezala, haien ideien eta egiten dutenaren arteanamildegi zabala dago. Ilunbeak, Marlowek azke-nean ikusi zuen bezalaxe, gure inguruan daude,eta gure baitan ere bai. Arazoa zera da, zeinekdauka horiei «eusteko» behar adinako kemena?

Iñaki lbañez

Page 18: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ILUNBEEN BIHOTZEAN

Page 19: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

INellie, kruzeroko iola bat, oihalen ikararik

gabe aingura aldera kulunkatu eta bertan geldi-tu zen. Ur gora zegoen, ez zebilen haizerik ia-iaeta ibaian behera zihoalarik gauza bakarra eginzezakeen, aingura bota eta ur beherari itxaron,alegia.

Thameseko bokalea gure aurrean hedatzenzen ubide amaiezin baten hasera bailitzan. Ikus-menean zeru-itsasoak joskurarik gabe urtzenziren elkarrekin eta eremu argitsu hartan itsas-gorak bultzaturiko gabarretako oihal onduek,punta zorrotzeko mihise sorta gorritan, barniza-turiko masten islekin geldirik ziruditen. Laino-peak lautada aienakorretan itsasorantz ezaba-tzen zen behe lurraldearen gainean atsedetenzuen. Airea ilun zen Gravesend gainean etaharantzago oraindik ilunbe goibel batean trinko-tua zirudien, geldotasun mehatxagarrian lurbira-ko hiririk zabalenaren eta handienaren gain.

Konpainien Zuzendaria genuen kapitain etaanfitrioi. Guk laurok adeitasunez begiratzen

Page 20: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

genion bere bizkarrari brankan itsasaldeari sozegoela. Ibai osoan deus ez zen urtar itxura han-diagorik zuenik. Kai gizona zirudien, marinela-rentzat fidagarritasunaren irudia bera dena. Zailzen imajinatzen lana ez zuela han kanpoan,padura argitsuan egiten, baizik eta bere atzean,beldurgarrizko ilunbearen barrenean.

Gure arteko lotura, beste nonbait esan duda-nez, itsasoarena zen. Banantze aldi luzeetangure bihotzak elkarri lotzeaz gain, eramankorbihurrarazten gintuen besteren istorioekiko ber-din konbikzioekiko. Abokatuak —lagun zaharre-tarik onena— urte asko eta bertute asko baitzi-tuen, berak zeukan ontzi gaineko burko bakarraeta manta bakarraren gainean zegoen etzanda.Kontableak zegoeneko aterata zeukan dominokaxa bat eta fitxekin ari zen arkitekturazko jola-sak egiten. Marlow txopan eserita zegoen han-kak gurutzaturik, bizkarra gibel mastan etzandazeukala. Masailak hondoratuak zeuzkan, azal-mintza horia, bizkarra tente, aszeta itxura, etabesoak erorita zeuzkanez, esku ahurrak kanpo-rantz, idolo bat zirudien. Zuzendaria, ainguraongi finkatuta zegoela ziurtatu ondoren, txopa

Page 21: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

aldera ibili eta gure artera jesarri zen. Hitz bana-ka batzuk trukatu genituen nagiki. Berehala isil-tasuna zen nagusi iatearen gainean. Hargatikedo bestegatik ez genion domino saioari ekin.Pentsakor sentitzen ginen, ezgauza ezertarako,lasai ikusmiratzeko ez bazen. Eguna amaitzearzegoen dirdai bare eta bikain baten soseguan.Ura diz-diz bakean; zerua, garbi-garbi, arrastorikgabeko argi eremu eztia zen; Essexeko padurengaineko gandua bera ere, ehun garden eta disti-ratsu bat bezalakoa zen, barrualdeko baso mui-noetatik zintzilikaturik behe lurraldea tolesargiekin estaltzen zuena. Soilik ilunbea mende-baldean, ibaiaren goialdean mehatxatuz, bilaka-tzen zen gero eta ilunago, eguzkiaren hurbilaga-tik suminduta bezala.

Finean, bere erorkera kurbatu eta antzema-nezinean, eguzkia ortzi-mugara abaildu eta zuribizitik gorri motelera aldatu zen, printzarik gabeeta berotasunik gabe, iraungitzeko zorian balegobezala, gizaide baten gainera mehatxagarrizegoen ilunbe haren ukipenaz herio zauriturik.

Segituan aldaketa bat gertatu zen ur gai-nean, eta baretasuna hain distiratsu ez, baina

Page 22: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

sakonago bilakatu. Ibai zaharra zegoen zegoe-nean geratu zen bere bokale zabalean egunaamaitzean, bere hegietan bizi zen arrazari men-dez mende zerbitzu onak eskaini ondoren, lurbi-rako bazterrik urrunenetara gidatzen duen ubidebaten duintasun patxadatsuan luzatua. Korronteohoragarriari begira geunden, ez etorri eta beti-ko joaten den egun labur bateko jario bizian, bai-zik oroipen iraunkorren argitasun agurgarrian.Eta egiazki, deus ez zaio errazagorik, «itsasoari—esan ohi den bezala— begiramenez eta atxiki-menduz jarraitu dion» gizon bati, Thamesenbehealdearen gaineko iraganaren izpiritu itzal-tsua oroitzea baino. Mareak gora eta behera egi-ten du bere zerbitzu etengabean, zein etxekoatsedenera, zein itsasoko gudaldietara, garraia-tu izan dituen gizon eta ontzien oroitzapenezbeterik. Nazioa harro daukaten gizonak oro eza-gutu eta zerbitzatu ditu berak, sir Francis Drake-rengandik hasita sir John Frankilenganaino, zal-dunak denak, tituludunak nahiz titulu gabeak:itsas zaldun errari ospetsuak. Berak garraiaturi-ko ontzi guztien izenak denboraren gauean diz-diz dagiten harri bitxiak bezala dira, hasi Golden

Page 23: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Hindetik, bere sabel borobilak altxorrez betetaitzultzen zena Maiestate Erreginak bisita zie-zaion, eta horrela legenda erraldoitik desager-tzeko, eta Erebus eta Terroreraino, bestelakokonkistatarako abiatuak eta inoiz itzuli ez zire-nak. Berak ontziak eta gizonak ezagutu zituen.Partituak ziren Deptfordetik, Grenwichetik, Erit-hetik, abenturazaleak eta kolonizatzaileak; erre-ge ontziak eta Merkataletxeko gizonen ontziak;kapitainak, almiranteak, Ekialdeko merkatari-tzan ziharduten «trafikari» ilunak, eta EkialdekoIndiatako «bitartekari» komisionatuak. Urre bila-tzaileak zein ospe jarraitzaileak, denak zirenkorronte horretan abiatu, ezpata eskuan, etaaskotan zuzia, erresumako boterearen mezulari,su sakratuzko txinparta baten eroale. Zein han-ditasun ez ote da uretaratu ibai horren beheral-dian lurralde ezezagun baten misteriorantz!...Gizonen ametsak, kolonien haziak, inperioenkimuak.

Eguzkia sartu zen; ilunabarra uretara abaildueta argiak kostaldean zehar agertzen hasi ziren.Chapmaneko faroak, lautada zingiratsu bateanjasotako hiru hankadun gauza batek, biziki dirdi-

Page 24: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ratzen zuen. Ubidexkan ontzien argiak mugitzenziren, argizko joan-etorri handia gora eta behera.Eta mendebalderago, ibaiaren goialdean muns-trozko hiriaren kokalekua artean parte txarrezmarkatua zegoen zeruan, ilunbe mehatxagarriaeguzkiaren argitan, argitasun beltza izarrenazpian.

«Eta hau ere —esan zuen Marlowek bat-batean—, lurbirako ilunbetako toki bat izanada.»

Gutariko bakarra zen artean «itsasoari jarrai-tzen ziona». Berari buruz esan zitekeen okerrenazen bere mailaren eredugarri ez zela. Marinelazen, baina itsas erromesa ere bai; itsasgizongehienek, ostera, honela esatea baldin badago,bizitza sedentarioa eraman ohi dute. Izaera etxe-koia dute, eta etxea beraiekin dute beti: ontzia;berdin aberria: itsasoa. Ontzi batek antz handiadu beste batekin; itsasoa, berriz, beti bera da.Euren inguruaren aldaezintasunean kostaldearrotzak, aurpegi arrotzak, bizitzaren mugaga-betasun aldakorra, irristan igarotzen zaizkie,misteriozko sentsazio batek estalirik ez, bainaezjakintasun apur bat erdeinagarri batez; ezen

Page 25: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

itsasgizonari deus ez baitzaio misteriotsuagorikitsasoa bera baino, bere izatearen maistra etaPatua bezain sumaezin. Gainontzean, berelanorduen ondoren, inoizko paseoaldi bat edoinoizko mozkorraldi bat lehorrean aski du konti-nente oso baten sekretua bereganatzeko, etajeneralean ohartzen da sekretua ezagutzeakpena merezi ez duenaz. Marinelen kontakizunekbadute sinpletasun zuzen bat, beren esanahiguztia intxaur kraskatu baten oskolaren barruansartzeko modukoa. Marlow, ordea, ez zen tipikoa(istorioak kontatzeko joeraz aparte) eta beraren-tzat pasadizo baten esanahia ez zegoen bar-nean, mamia bezala, kanpoan baizik, ipuinainguratuz eta bakar-bakarrik agertarazten zuenargiak lainoa agertarazten duen antzera, batzue-tan ilargiaren argitasun espektralak agerian jar-tzen dituen laino harilkatu horien gisara.

Bere komentarioak ez zirudien batere harri-garria. Marlow bezalakoxea zen. Isilean izan zenonartua. Inork ez zuen ezta marmar egiteko erenekerik hartu; eta geroxeago emeki-emeki esanzuen:

Page 26: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

«Aspaldiko aldietan ari nintzen pentsatzen,erromatarrak honantz estreinako aldiz etorrizirenean, orain dela bederatziehun urte; lehengoegunean... Argia sortu zen ibai honetan geroztik—zaldunak esaten dituzue?—. Bai, baina bela-zean hedatzen den sutea bezala da, oinaztargibat bezala hodeien barrenean. Gu sugarrarendardaran bizi gara. Iraungo ahal du mundu zaha-rra jira-biraka dabilen bitartean! Baina atzo ber-tan ilunbeak zeuden hemen. Imajinatu Medite-rraneoko —nola deitzen zaie?— trirreme bikainbateko komandantearen sentimenduak, halakobatean iparraldera bidalia, Galia ziztu bateanzeharkatua, bere kargura ontzi bat, legionariek,hilabete batetan edo bitan, nonbait, ehunka erai-ki ohi zituzten ontzi txiki haietako bat —gizontrebe pilo bat ere izan behar zuten, alajaina—,irakurtzen duguna sinesten badugu, behintzat.Imajina ezazue bera hemen —munduaren bazte-rrean bertan, berunaren koloreko itsaso bat,kearen koloreko zeru bat, hauspoa bezain zurru-na den ontzi mota bat— eta ibai honetan joanezhornidurekin, edo aginduekin, edo nahi duzuena-rekin. Hondar-pilak, zingirak, oihanak, basatiak;

Page 27: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gizon zibilizatu batek jateko modukorik ezergutxi, edatekorik ezer ez Thameseko ura baizik.Falernoko ardorik gabe, hemen, lehorrera egingabe. Hor-hemenka kanpamendu militar batbasa lurralde batean galduta, orratz bat bezalalasto meta barruan —hotza, lainoa, ekaitzak, izu-rriteak, erbestea, eta heriotza— zelatari heriotzaairean, uretan, sastrakan. Euliak bezalaxe hilkoziren hemen. Bai, bai; egin zuen. Oso ondo eginere, dudatu gabe, eta hartaz asko pentsatugabe, ez bazen beranduago, bere bizialdianegindakoaz harropuzteko, agian. Ilunbeei aurpe-gi emateko bezain gizon ziren. Eta agian adoreematen zion handik lasterrera Ravenako ontziflotara mailaz igotzeko abagunea izateak, baldineta Erroman lagun onak bazituen eta klima gaiz-toan bizirik irauten bazuen. Edo pentsatu togazjantzitako hiritar gazte prestu bat —agian jokozale amorratua, badakizue— hona iristen dena,gobernari, zerga biltzaile edota merkatarirenbaten segizioan, bere ondasuna berregitekoasmotan. Zingiradi batean lehorreratu, basoetanbarrena ibili eta barrualdeko tokiren bateanbasakeria, basakeriarik ankerrena, bere ingu-

Page 28: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ruan hesten dela nabaritzen du; oihanean, jun-gletan eta basagizonen bihotzetan dardaratzenden basatasunaren bizitza misteriotsu guzti hori.Ez dago inolako hastapenik misterio horietarako.Ulergaiztasunaren baitan bizi behar du, arbuia-garria ere badena. Eta horrek ere badu lilurarik,berarengan eragina izango duena. Izugarriarenlilura, badakizue, imajinatu damua areagotzea,ihes egiteko irrika, ezinbesteko nahigabea, etsi-pena, gorrotoa.»

Isildu zen.«Pentsa —berriro ekin zion beso bat ukondo-

tik altxatuz, esku ahurra kanporantz, eta nolahankak bere aurrean gurutzaturik zituen, Budabaten planta zeukan, predikuan ari zena europa-rrez jantzita eta loto lorerik gabe—. Pentsa, guta-ko inor ez zen bera bezalaxe sentituko. Salba-tzen gaituena eraginkortasuna da, eraginkorta-sunarekiko debozioa. Baina tipo horiek, ez zutengarrantzi handirik, izan ere. Ez ziren koloniza-tzaileak; euren administrazioa ez zen zapalkun-tza baizik, hori besterik ez zela susmatzen dut.Haiek konkistatzaileak ziren eta horretarakoindar hutsa besterik ez duzu behar, harro egote-

Page 29: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ko moduko ezer ez hori baldin badaukazu, zenorberaren indarra besteren ahuleziatik dato-rren halabeharra baino ez baita. Eskura zezake-ten guztia harrapatzen zuten, harrapatzearenaldera bakarrik. Indarkeriazko lapurreta hutsazen, hilketa astungarria neurri handitan burutua,eta gizonak itsumustuan joanik, ilunbeei eraso-tzen dietenei dagokien bezalaxe. Lurraren kon-kista, azken finean guk ez bezalako azal koloreaedo sudur zapalxeagoa dutenei hura kentzeaesan nahi duena, ez da horren gauza polita ber-bertatik ikusten baduzu. Ideiak bakarrik salba-tzen du. Ideia bat bere atzean; ez nahikundesentimental bat, ideia bat baizik; eta fede desin-teresatu bat ideiarekiko, goraldua izan daite-keen zerbait, eta bere aurrean ahuspeztu etaopariak eskaini...»

Hitza moztu zuen. Ibaitik suak lerratzenziren, su ttiki berdeak, su gorriak, su zuriak, elka-rri jarraituz, aurrea hartuz, bat eginez, elkarrekingurutzatuz, gero bananduz poliki nahiz bizkorki.Hiri handiko trafikoak aurrera segitzen zuen ibailokabearen gainera sakonagotzen zen gauean.Guk ikusmiran jarraitzen genuen, egonarriz itxa-

Page 30: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

roten —beste zereginik ez ur gora amaituartean; baina isilune luze baten ostean, duda-mudazko ahotsez zera esan zuenean «Uste dut,adiskideok, gogoan izango duzuela nola behin urgezatako marinel bihurtu nintzen boladabatean» orduantxe bakarrik jakin genuen, urbehera hasi aurrez, Marlowen pasadizo badaez-padakoren bat entzutera kondenatuta geundela.

Ez zaituztet gehiegi gogaitu nahi neroni ger-tatu zitzaidanarekin —hasi zen, ohar horrekinkontalari askok beren entzulegoak entzun nahilukeenaren ezjakinean egonik, antza, maiz era-kusten duten ahulezia berbera erakutsiz—, nahizeta, nigan izan zuen eragina ulertuko baduzuejakin beharrean zaudeten nola heldu nintzenhara, zer ikusi nuen, nola joan nintzen ibai horre-tan gora gizagaixo hura estreina topatu nuenlekuraino. Nabigazio tokirik urrunena zen etanire pasadizoaren helmuga. Bazirudien halakoargitasuna sortzen zuela nire inguruko gauzaguztietan eta nire pentsamenduen baitan. Nahi-ko laiotza ere bazen —eta eskasa—, apartekoaez inolaz ere, ezta oso argia ere. Ez, oso argia ez.

Page 31: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Hala ere, bazirudien halako argitasuna sortzenzuela.

Aldi hartan, gogoratuko duzuenez, Londone-tik itzuli berria nintzen, bolada batez IndiakoOzeanoan, Barean eta Txinako Itsasoan igaroondoren —Ekialdeko asealdi ederra— sei urtezedo, eta alferkerian nenbilen, zuei lanean enba-razu egiten eta zuen etxeetara noiznahi sartzen,zuek zibilizatzeko misio zerutarra izango banubezala. Primeran egon zen denboraldi baterako,baina laster nazkatu nintzen egonean egoteaz.Orduan ontzi bila hasi nintzen —munduko lanikzailena, seguru aski—. Ontziek, baina, begiratu-rik ere ez zidaten egiten. Eta nazkatu nintzenjoko horretaz ere.

Zera, mutikotan mapa zale porrokatua nin-tzen. Orduak eta orduak ematen nituen begira-tzen Hegoamerika, edo Afrika, edo Australia, etaesplorazioaren aintzetan galtzen nintzen. Aldihartan hutsune asko zegoen lurraren gaineaneta mapan bereziki tentagarria zirudien bat ikus-ten nuenean (hala ematen zuten denek, baina)behatza gainean ipini eta neure baitan esatennuen: «Handia naizenean horra joango naiz».

Page 32: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Iparburua zen leku horietako bat, gogoan dut.Bada, egon gabea naiz oraindik eta honez geroez dut ahaleginik egingo. Dagoeneko xarmarikez du. Beste leku batzuk Ekuatore inguruanbarreiaturik zeuden, latitude guztietan eta bihemisferioen luze-zabalera guztian. Horietakobatean edo bestean izanda nago eta... Beno, ezdugu horretaz hitz egingo. Baina bazegoen batartean ere —handiena, hutsena, nolabait esan-da— tirriatzen ninduena.

Egia esan ordurako jada ez zen hutsune bat.Nire haurtzarotik ibaiez eta aintzirez eta izenezbetetzen joan zen. Utzia zion misterio atseginez-ko hutsune, mutiko bati aintzazko ametsak era-giteko adina zuriune izateari. Ilunbetako toki batbilakatua zen. Baina bazegoen bertan ibai batbereziki, ibai handi ahaltsu bat, mapan ikustenzena, sigi-sagako suge ikaragarria zirudiena,burua itsasoan, gorputza atsedenean luze bihu-rriturik herrialde zabal batean barrena, eta isa-tsa lurraldearen barrenean galtzen zitzaiona. Etadenda bateko eskaparatean mapari begiratzennionean liluratu egiten ninduen sugeak txoriabezala, txori ttiki leloa. Gero gogoratu zitzaidan

Page 33: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bazegoela enpresa handi bat, Konpainia bat, ibaihorretan merkataritzan ziharduena. Arraiopola!Pentsatu nuen neurekiko, ezin dute ur gezahandi horretan merkataritzan jardun ontzi klase-ren bat erabili ezean. Baporeak! Zergatik ezsaiatu horietako baten kargu egiten? Fleet Stree-ten aurrera jarraitu nuen baina ezin ideia horiburutik kendu. Sugeak txoratu egin ninduen.

Kontutan eduki merkatal sozietate hori Konti-nenteko enpresa bat zela; baina senide mordobat daukat kontinentean bizi direnak, merkeadelako eta ez omen da dirudien bezain gogaika-rria.

Aitortu beharra daukat aspergarri izaten erehasi nintzaiela. Jokabide hura gauza berria nuen,benetan. Gauzak horrela lortzen ez nago ohituta,badakizue. Ni beti neure bidetik eta neure kabuzjoaten nintzen norabait joateko asmoa nuenean.Neronek ere ez nuen sinetsiko; baina gero,aizue, nolabait sentitu nuen haraino heldu beharnuela, aldez edo moldez. Bada, aspergarri izannintzaien. Gizonek esan zuten: «Ene lagun mai-tea» eta ez zuten ezer egiten. Gero —ezetz sine-tsi?— emakumeekin saiatu nintzen. Nik, Charlie

Page 34: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Marlowek, emakumeak baliarazi nituen lanpostubat eskuratzeko. Alajaina! Beno, ikusten duzue-nez, ideiak erakarri egiten ninduen. Banuenizeba bat, arima maitagarri sutsu bat. Idatzizidan: «Zoragarria izango da. Zuregatik edozergauza egiteko prest nago, edozer gauza. Ideiabikaina da. Administrazioko jaun goren batenemaztea ezagutzen dut, baita ere gizon batinfluentzia handikoa...» etab. etab. Bost ahalakegitera deliberatuta zegoen, harik eta ni ibaibapore bateko patroi izendatzen ninduten arte,nire nahia hori baldin bazen, behintzat.

Karguaz jabetu nintzen, noski, azkar askojabetu ere. Agi zenez, Konpainiak albistea jasozuen, bere kapitainetako bat hilik gertatu zelaindioekin izandako liskar batean. Hortxe nuenaukera eta horrekin batera joateko irrika areago-tu egin zitzaidan. Hilabete askoren buruan, gor-putik gelditzen zena berreskuratzen ahalegindunintzenean, orduantxe aditu nuen gatazka, hainzuzen, oilo batzuei buruzko gaizki ulertze baten-gatik piztua zela. Bai, bi oilo beltz. Freslevenek—hala zuen izena tipoak, Danimarkakoa bera—pentsatu omen zuen tratuan iruzur edo egin zio-

Page 35: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tela; hortaz, ontzitik lurreratu eta herrixka harta-ko buruzagia makila batekin jipoitzen hasi omenzen. Bada, ez zitzaidan batere harritu huraentzutea, ezta bidenabar jakitea ere Freslevenhura bi hanka gainean egundo ibili den gizase-merik goxoena eta lasaiena zela. Halakoxea zeladudarik ez da; baina urte pare bat edo bazirenkanpoan zela kausa nobleari emana, badakizue,eta atzenean seguru aski bere buruarekiko begi-runea nola edo hala berresteko beharra nabarituzuen. Hala, bada, gupidagabeki makilatu zuenagure beltza, anartean beretar gizaldra handibat berari begira zegoela, harri eta zur, harik etanorbaitek —buruzagiaren semea omen— zaha-rraren auhenak entzuteaz etsiak hartuta, gizonzuriari lantza batekin ziztada beldurtia jo zionarte, eta jakina, aise sartu zen soin-gurutzeanbarrena. Gero herri osoa oihanera ezkutatu zen,era guztietako ezbeharrak etorriko zirelakoan,eta beste aldetik, Freslevenen gidaritzapekobaporea ere ibairatu egin zen, izu gaiztoak har-turik, mekanikaria buru zela, uste dut. Geroztikinor ez omen zen Freslevenen gorpuzkinez askoarduratu, ni neu iritsi eta bere ordez sartu nin-

Page 36: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tzen arte. Ezin nuen, bada, horrela utzi; bainaazkenez neure aurrekoarekin topatzeko abagu-nea suertatu zitzaidanean, bere saihetsen arte-tik hazten zen belarra hezurrak estaltzerainobezain luzea zen. Hantxe zeuden denak. Naturazgaindiko izakia inortxok ere ez zuen ukitu behinerori zenez gero. Eta herrixka inor gabe zegoen;etxolak zabal-zabal eta beltz, usteltzen eta guz-tiz okertuta hesitu eroriaren barruan. Ezbeharraetorria zen, dudarik gabe. Jendea desagertu eginzen. Izu laborriak sastraka aldera uxatu zituengizonak, emakumeak eta haurrak, eta inoiz ezziren itzuli. Oiloen azkenaz ere ezer ez dakit.Pentsatzen dut progresoaren kausak harrapatu-ko zituela, nolanahi ere. Zena zela, aintzazkoegitate hura medio jabetu nintzen karguaz,berau neureganatzeko itxaropena izaten hasibaino ere lehenago.

Ero moduan ekin nion prestamenak egitearieta berrogeita zortzi ordu baino lehen Kanalaigarotzen ari nintzen nagusiei neure burua aur-keztu eta kontratua sinatzeko. Ordu gutxirenburuan hiri batera heldu nintzen, betiere hilobizuritu bat gogorarazten didana. Aurreiritzi bat,

Page 37: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zalantzarik gabe. Ez nuen eragozpenik izan Kon-painiaren bulegoak aurkitzeko. Hiriko gauzarikhandiena zen eta topatu nuen mundu guztiakaho betean aipatzen zuen. Itsasoaz bestaldekoinperio bat gobernatu behar omen zuten etadirutza handiak egin merkataritzarekin.

Kale mehar eta mortu bat itzalpe betean,etxe handiak, ezin konta ahala leiho estalkiveneziarrekin, hilerriko isiltasuna, belarra harritartean ernetzen, arkupe ikusgarriak ezker etaeskuin, atal biko atetzar astunak erdi zabalik.Horietako zirrikitu batetik barruratu nintzen,eskobaturiko eta apaindurarik gabeko ezkaratzbat, basamortua bezain elkorra igo eta topatuta-ko lehenengo atea zabaldu nuen. Bi emakume,bata lodia, liraina bestea, lastozko aulki apalbanatan eserita, artile beltzarekin ehuntzen.Emakume liraina zutitu eta zuzenean nigana ibilizen —artean ehuntzen begiak apaldurik— etabere bidetik kentzea pentsatzen hasita nengoe-la, sonanbulu batekin egingo litzatekeen bezala,orduantxe burua altxa eta so egin zidan. Beresoinekoa guardasolaren oihala bezain leuna zen;hitzik gabe jiratu eta bere atzetik eraman nin-

Page 38: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

duen itxaron gela bateraino. Izena eman nueneta ingurunera begiratu. Zurezko mahai baterdian, aulki arruntak horma guztien kontra,mapa handi distiratsu bat izkina batean, ortza-darraren kolore guztiekin markatua. Gorriakopuru handian zegoen —atsegina ikusteko edo-zein unetan— erakusten baitu hor taxuzko lanaari dela burutzen, urdin mordoa, berde pixkabat, laranja zipriztinak eta zerrenda more batEkialdeko kostaldean, progresoaren aitzindarialaiek beren zerbeza motel alaigarria non eda-ten duten adierazteko. Ni, ordea, ez nintzenhaietako ez batera ez bestera joango. Hori kolo-rera nindoan. Hilda erdialdean. Eta hantxe zego-en ibaia, liluragarri, hilgarri, suge baten antzera.Hara! Ate bat zabaldu, idazkari baten buru urdinbaina begitarte errukiorrekoa ageri eta behatzzuzen argal batek santutegira sarrarazi ninduen.Argi motela zegoen, eta idazmahai gotor batekgela erdia betetzen zuen. Eraikuntza horrenatzealdetik lebitaz jantzitako lodikote zurbilbaten irudia azaldu zen. Gizon handia bera. Bostoin bete t’erdiko luzera zuen, hala bota nion, etamilioi asko ibiltzen zituen eskuartean. Bostekoa

Page 39: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eman zidan, hala uste dut, lausoki marmaratu,nire frantsesa ontzat eman zuen. Bon Voyage.

Berrogeita bost bat segundoren buruan berri-ro itxaron gelan aurkitu nintzen idazkari errukio-rrarekin, eta honek, goibeltasunez eta urrikalta-sunez, zenbait agiri sinarazi zidan. Uste dut kon-prometitu nintzela, besteak beste, merkatalsekreturik ez plazaratzera. Beno, hori egitekoasmorik ez dut.

Pixka bat ondoezik sentitzen hasita nengoen.Zuek badakizue ni ez nagoela horrelako zeremo-niatara ohituta, eta giroan bazegoen zerbaitmehatxagarria. Zera bezala, konspirazio bateanparte hartzera sartu banintz bezala, ez dakit, osozuzena ez zen zerbait; eta pozik nengoen irtenizanagatik. Beste gelan bi emakumeek kartsukiehuntzen zuten artile beltza. Jendea ailegatzenari zen, eta bietan gazteena atzera eta aurrerazebilen hura sarrarazten. Zaharra aulkian eseritazegoen. Painuzko bere zapatila lauak berontzibaten gainean ezarrita zeuden eta katu batzegoen bere magalean etzanda. Buruan halakogauza txuri almidoiztatu bat zeukan jantzia,garatxo bat masailean eta zilarrezko euskarridun

Page 40: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

antiojuak sudur puntari itsatsiak. Antiojuen gai-netik begi eman zidan. Soaren goxotasun biziezaxolatiak asaldatu egin ninduen. Aurpegiinozo eta alaiko bi gazte barrura gidatuak ariziren eta berak jakituriazko begirada arduragabeberbera bota zien. Bazirudien haietaz, eta nitazere, dena zekiela. Halako sentsazio arraro batekhartu ninduen. Itxura misteriotsua eta patu txa-rrekoa zuen. Handik urrun nengoela maiz pen-tsatu nuen bi emakume haietaz, Ilunbetako ateazainduz, artile beltzarekin ehunduz hil-jantzi epelbaterako bezala, bata barrura sarraraziz, eten-gabe sarraraziz ezezagunerantz, bestea aurpegialai inozoak aztertuz bere begi zahar arduraga-beekin. Ave! Artile beltzaren ehule zaharra. Mori-turi te salutan! Berak so egindako askok ez zuenbera inoiz berriro ikusi, erdiak ere ez, gehienerajota ere.

Medikuari bisita falta zen artean. «Formalita-te hutsa» segurtatu zidan idazkariak nire zori-txar guztietan guztiz bat zetorkidalako aire bate-kin. Hala bada, sonbreirua ezkerreko bekainarengainera okertuta zeraman tipo gazte bat, enple-gaturen bat, pentsatzen dut —negozioan bazeu-

Page 41: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

den enplegatuak, antza, nahiz etxe hura herioa-ren hiriko etxe bat bezain isilik egon— eskailerannonbaitetik azaldu eta gidatu ninduen. Itxurabaldresa eta moldakaitza zuen, jakaren besoaktintaz zikinduta, eta gorbata handi harroa botazahar baten muturraren antzeko bere kokotsa-ren azpian. Medikuarengana joateko goiztxo zenartean, beraz, zerbait edatea proposatu nion etaberehalaxe pozik baino pozikago agertu zen.Geure bermuten aurrean eserita geundela Kon-painiaren negozioak goraipatu zituen eta gero-xeago aipatze aldera nire harridura adierazi nionbera harantz ez joateaz. Derrepentean oso hotzeta uzkur agertu zen. «Ez naiz ematen dudanbezain ero, jaulki zien Platonek bere dizipuluei»sententziatu zuen, bere edalontzia deliberamen-du sendoz hustu eta altxa egin ginen.

Mediku zaharrak pultsua hartu zidan, bestezerbaitetan pentsatzen ari zela, bistan zen.«Ongi, hara joateko ongi» ahapeka esan, etagero halako irrika batez galdegin zidan ea bure-zurra neurtzen utziko nion. Harritu samar baietzesan nion eta orduantxe konpas antzeko gauzabat atera eta atzetik, aurretik eta alde guztieta-

Page 42: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tik neurtu zidan, arreta handiarekin oharrak har-tuz. Gizon txikia zen, bizarra egin gabea, gabar-dina antzeko beroki higitu bat zeraman eta oinakzapatilaz jantzia, eta ero kaltegabetzat jo nuen.«Nik beti, zientziaren interesetan, burezurraneurtzeko baimena eskatzen diet hara joatendirenei,» esan zuen. «Eta itzultzen direnean erebai?» galdetu nion. «Ez ditut inoiz ikusten eta —komentatu zuen—, gainera, aldaketak barre-nean gertatzen dira, badakizu.» Irribarre eginzuen, broma txiki bat izan balitz bezala. «Harajoatekoa zara, orduan. Zoragarria. Interesgarriaere bai.» Begirada aztertzailea bota eta besteohar bat hartu zuen. «Zure familian inoiz erota-sun kasurik bai?» galdegin zidan doinu neutrobatez. Erresuminduta sentitu nintzen. «Galderahori ere zientziaren interesetan al da?» «Zien-tziarako interesgarria litzateke —esan zuen niresuminduraz ohartzeke— gizabanakoen adimenaldaketak bertatik bertara ikuskatzea, baina...»«Zu alienista zara?» eten nion. «Mediku guztiekizan behar lukete... pixka bat,» erantzun zuenxelebre hark lasai-lasai. «Nik badut teoria txikibat, zuek, hara joaten zareten Messieur horiek

Page 43: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

frogatzen lagundu behar didazuena. Hango kolo-nia bikainaren jabetzatik nire herriak aterakodituen etekinetatik niri dagokidan partea da.Aberastasuna bera besteri uzten diet. Barkatunire galderak baina zu lehenengo ingelesa zaranire ikuskapenean jartzen dena...» Behingoansegurtatu nion batere eredugarria ez nintzela.«Horrela izatera,» esan nion, «ez nintzen zurekinhonela hitz egiten egongo.» «Zuk diozun horinahiko sakona da eta seguru aski erratua,» esanzuen barre algara batez. «Begira zaitez sumin-tzetik, eguzkitan egotetik baino gehiago. Adieu.Nola esaten duzue zuek inglesez, Eh? Good-bye.Ah! Good-bye. Adieu. Tropikoetan lasaitasunagorde behar izaten da ezeren aurretik.»...Behatz zuzen aholkulari bat jaso zuen... «Ducalme, du calme. Adieu.»

Beste gauza bat gehiago zegoen egiteko,nire izeba zoragarriari adio esan, hain justu ere.Garaile aurkitu nuen. Kikarakada bat te hartu —azken kikarakada te itxurazkoa egun askotara-ko— eta dama baten egongela zer nolako izateaespero zitekeen, lasaigarriro halako itxura zeu-kan gela batean solasaldi luze patxadatsua izan

Page 44: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

genuen sutondoan. Konfiantza horietan hauxeazaldu zitzaidan argiro, agintari gorenarenemazteari eta, gainera, Jainkoak daki zenbatjende gehiagori, gizaseme bikain eta dohatsuagertu ninduela, zorioneko aurkikunde bat Kon-painiarentzat, egunero harrapatzen ez den gizonbat. Alajaina! eta ni ibai bapore kaxkar batenkargu egitera nindoan, txilibitu kaxkar bat zeu-kana gainera! Agi zenez, ordea, ni ere Langilee-tako bat omen nintzen, L handiarekin, badaki-zue. Argiaren mezulari antzeko zerbait, behemailako apostolu antzeko zerbait. Horrelakozabor piloa idatzi eta hitz egin zen horri buruzgarai hartan, eta andere zoragarriak, berritsuke-ria guzti haren zalapartan bertan bizi zenez, bereburua eramaten utzi zuen. «Milioika ezjakinhoriek euren ohitura ikaragarrietatik erauzi»beharraz mintzo zen, harik eta, zinez diotsuet,nahikoa gogaitu ninduen arte. Arriskatu nin-tzaion adieraztera Konpainia probetxu bila zebi-lela.

«Ez ahaztu, Charlie maitea, langilea bere sol-dataren duin dela,» esan zidan irribarretsu.Bitxia da nola dauden emakumeak errealitatetik

Page 45: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

hain urrun. Euren munduan bizi dira, eta ez dainoiz horren antzekorik izan eta ezin inoiz izango.Ederregia baita, izan ere, eta eraikitzeari ekingobaliote, eguzkia sartu aurretik txikituko litzateke.Mundua sortu zenetik gizonok amore emandabizi izan garen egite madarikaturen bat sortu etadena lurretik botako luke.

Ondoren besarkada bat eman, franelaz janz-teko esan, sarri idazten ez ahazteko, eta abar...eta alde egin nuen. Kalean —ez dakit zergatik—inpostore bat nintzelako sentsazio arraroak asal-datu ninduen. Harritzeko gauza da, nik, alegia,hogeita lau orduko epean, gizon gehienek kaleagurutzatzeko behar dutena baino gutxiago pen-tsatuta, munduko edozein tokitara abiatzen ohi-tuta nagoenak, une bat izatea, duda-mudazkoaez dut esango, baina bai nahasmenduzko geldiu-ne bat, afera hutsal honi heldu aurretik. Zueiazaltzeko modurik onena zera esatea da, segun-do pare batez edo, sentitu nintzela kontinentebaten bihotzeraino joan beharrean, lurrarenbihotzeraino abiatzear nengoela.

Bapore frantses batean itsasoratu nintzeneta frantsesek han dituzten portu madarikatu

Page 46: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

guztietan atrakatu zuen, zertarako eta, nik daki-dala, soldaduak eta aduanako enplegatuak leho-rreratzeko, ez besterako. Kostaldea ikusmiratzennuen. Ontziaren aurretik lerratuz doan kostaldeaikusmiratzea enigma batean pentsatzea bezalada. Aurrez aurre daukazu, irribarretsu, kopetilun,kilikari, harro, doilor, geza edo basati, eta betie-re mutu, «Zatoz eta aurki nazazu,» xuxurlakabezala. Kostalde hau, ia aurpegirik gabea zen,izan ere, artean eraketan balego bezala, itxuragoibel eta monotonoa agertzen zuelarik. Oihantantai baten ertza, berdearen ilunez ia beltzazena, apar zuriz azpildua, zuzen zihoan, errege-laz eginiko marra bat bezala, urrutira, aski urru-tira, itsaso urdinean barrena, beronen distiragandu igokari batez lausoturik. Eguzkia kiskalga-rri, lurrak dirdai eta lurrun jario zirudien. Han-hemenka ñabardura grisaxka-zurixkak ageriziren apar zuriaren baitan, euren gainean bande-ra bat zabal-zabal, apika. Zenbait mendetakoegoitzak eta orratz buruak baino handiagoak ezartean hondoko zabalgune ukitu gabearenaldean. Aurrera gindoazen poliki, geldituz, solda-duak lehorreratuz, jarraituz, aduanako enplega-

Page 47: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tuak lehorreratuz zergak biltzeko Jainkoak esku-tik utzitako basamortu antzeko hartan, han nonlatorrizko txosna bat eta bandera masta bat gal-durik zeuden; soldadu gehiago lehorreratuz,aduanako enplegatuak babesteko, nonbait.Batzuen batzuk, erresakarekin ito omen ziren;hala izan edo ez, nolanahi ere, ez zirudien inorbereziki arduratu zenik. Haiek hantxe utzi etageuk aurrera segitzen genuen. Egunero berdinaematen zuen kostaldeak, mugitu ez baginabezalaxe; ordea, zenbait portu igaro genituen,merkatal portuak, hala nola, Gran Bassam edoLittle Popo izenekoak; antzokiko oihal malapar-tatu baten aurrean jokatutako fartsa gordinbateko izenak ziruditenak. Bidaztiaren astial-diak, neure isolamenduak inolako kidetasunik eznuen gizon haien artean, itsaso koipetsu etanaroak, kostaldearen itzaltasun lauak, baziru-dien gauzen egiatasunetik kanpo edukitzen nin-dutela, etsipen beltz eta zentzugabe bateko una-duraren barnean. Erresakaren ahotsa, lantzeanbehin egiazko gozamena izaten zen, anaia batenhizketa bezala. Zerbait naturala, bere arrazoiazuena, esanahi bat zuena. Noizean behin kostal-

Page 48: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

detik zetorren txaluparen batek errealitateareki-ko atxikimendu aldi bat eskaintzen zuen. Beltzbatzuk ari ziren arraunean. Urrundik haienbegietako zuria diz-diz ikus zitekeen. Oihuka,kantari; gorputzak izerdi patsetan; gizon haienaurpegiak maskara irrigarriak bezalakoak ziren;baina hezurrak zituzten, giharrak, bizitasunbasatia, mugimenduzko indar sendoa, eurenkostaldeko erresaka bezain naturala eta egiaz-koa zena. Han egoteko aitzakia beharrik ezzuten. Atseden gozoa hartzen zen haiei begira-tuz. Aldi batez sentitzen nuen errealitate xumee-tako mundu baten partaide nintzela artean ere;baina sentsazioak ez zuen luze irauten. Zerbaitsortu ohi zen hura uxatzeko. Behin batean, oroi-tzen naiz, kostalde parean ainguratutakogerraontzi bat topatu genuen. Txosna bat ere ezzegoen bertan, eta sastraka bonbardatzen arizen. Agi zenez, frantsesak inguru haietan zituz-ten gerratako batean murgildurik zeuden. Eurenezaugarria trapu baten modura zintzilik; seiontzako kainoi luzeek beren ahoak agertzenzituzten ontziaren behealde osotik; itsasaldi koi-petsu eta likatsuak aupada nagia eman eta eror-

Page 49: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tzera uzten zuen, haren masta meheak kulunka-raziz. Azkengabeko lur, zeru eta ur eremu hutshonetan, hantxe zegoen, ezin ulertuzko moduan,kontinente baten barrenera su eginez. Danba!Joko zuen sei ontzako kanoiak; sugar ttiki batpiztu eta itzaliko zen, ke zurizko bafada xumebat aienatuko zen, jaurtigai ñimiño batek kirrikamotela egingo zuen eta deus ere ez zen gertatu-ko. Deus ere ezin zitekeen gerta. Bazegoen zen-tzugabekeria kutsu bat jokabidean, komedia bel-tzezko zentzu bat ikuskizunean; eta ez zen eza-batu itsasontziko norbaitek serio-serio esan bazi-dan ere han nonbait indioen kanpamendu batzegoela —etsaiak deitzen zien!— agerritik ezku-tatuta.

Hango eskutitzak eman (aditu nuenez itsa-sontzi bakarti hartan hiru gizon hiltzen ziren egu-nero sukarrak jota) eta aurrera jarraitu genuen.Izen irrigarriak zituzten toki gehiagotan ere por-turatu ginen, non herioaren eta merkataritzarendantza alaiak oraindik gelditasunezko giro lurta-rraz segitzen duen, galdan dagoen katakunbabatean bezala; formarik gabeko kostaldeanzehar, erresaka arriskugarriz azpildua, Natura

Page 50: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bera ere intrusoak aldentzen saiatuko balitzbezala; sartu eta irten ibaietan, heriozko korron-teak bizian, bertako hegiak lokatzez ustelduak,bertako urak basaz lodituak eta mangle bihurri-tuen menpean, gure aurrean oinazez okertutaziruditenak, etsipen ezdeus baten zorian. Inonere ez genuen geldialdi aski luzerik egin hangoinpresio xehea jaso ahal izateko, baina itolarrilauso eta hertsiaren sentsazio orokorra areagotuegin zitzaidan. Amesgaitzen aieru arteko pelegri-naia nekoso baten antzekoa zen.

Hogeita hamar egunetik gora joan ziren ibaihandiaren ahoa ikusi nuenerako. Gobernukoegoitzaren aurrean ainguratu genuen. Ordea,nire lana ez zen hasiko berrehun bat milia urru-nago baizik. Hala bada, ahal bezain laster, hogei-ta hamar milia goragoko toki baterantz abiatunintzen.

Itsas bapore txiki batean egin nuen bidaia.Bere kapitaina suediarra zen, eta marinela nin-tzela jakitean, zubi gainera gonbidatu ninduen.Gizon gazte, lerden, horail eta zakar bat zen,ilaia zimelekoa eta ibilera herrendua zuena. Kaimixerabletik alde egin genuenean destainaz era-

Page 51: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gin zion buruari hegiari begira. «Hor izandazaude?» galdetu zidan. «Bai.» esan nion nik.«Jendilaje ederra gobernuko tipo horiek, ezta?»jarraitu zuen ingelesez zehaztasun handiz etagarraztasun nabarmenaz. «Harrigarria da hilekolibera batzuen truk zenbait jende egiteko kapazdena. Zer gertatzen ote zaie horrelakoei herrial-de honetan sartzerakoan?» Nik esan nion huralaster ikustea espero nuela. «Bejondeizula!»oihu egin zuen. Zeharka ibili zen herren bat egi-nez, begi bat erne aurrera begira. «Ez egonhorren ziur —jarraitu zuen—. Lehengoan gizonbat ontziratu nuen kaminoan bere burua urkatuzuena. Suediarra zen, baita». «Bere burua urka-tu! Zergatik, Jainkoarren?» garrasi egin nuen.Berak adi-adi begira segi zuen. «Zeinek daki?Eguzkia gehiegizkoa berarentzat, edo herrial-dea, agian.»

Azkenez zabalgune bat ireki genuen. Tontormalkartsu bat agerian, iraulitako lur piloak urertzean, etxeak muino baten gainean, burdinaz-ko teilatuekin, eskabazioen nahaspila batenartean edota malkarrean dindilizka. Goragoko urjauzien burrunba etengabea gailentzen zen biz-

Page 52: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tanduriko hondakizun eszena honetan. Jendemordo bat, beltzak gehienak eta biluzik, xinau-rriak bezala mugitzen ziren. Kai mutur bat ibaianbarrentzen zen. Eguzkiaren argi itsugarri batekhori dena itotzen zuen aldiro bat-batean dirdaiabiziagotzean. «Hor dago zure Konpainiaren esta-zioa,» esan zidan suediarrak, barrakoi itxurazpendiz harritsuan zeuden zurezko hiru eraikun-tza seinalatuz. «Zure gauzak hor gora bidalikoditut. Lau kutxa esan duzu? Ondo. Adio.»

Galdara bat topatu nuen txilipurdika belarre-tan; gero bide zidor bat aurkitu nuen maldangora zihoana. Saihestu egiten zen harkaitzakzeudelako, baita burdinbideko orgatxo bat erehan zetzalako ahoz behera gurpilak gora zituela.Bat falta zuen. Animalia baten hezurdura bezainhila zirudien gauza hark. Hondatutako makineriaatal gehiago topatu nuen, errail herdoilduak pila-turik. Ezkerretara arboladi batek gerizpea osa-tzen zuen eta bertan gauza ilunbetsuak ahulkieragiten zirela zirudien. Begiak kliskatu nituen,bide zidorrak aldapa handia zuen. Adar batek joeskuinetara eta beltz jendea korrika ikusi nuen.Danbateko astun eta motel batek lurra ikaratu,

Page 53: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

harkaitzetik ke bafada bat atera eta hori izan zenguztia. Ez zen aldaketarik ageri harri azalarengainean. Burdinbide bat eraikitzen ari ziren. Har-kaitza ez zen ez traba ez ezer, baina leherketazentzugabe horiek ziren burutu beharreko languztia.

Tilin hots batek nire atzetik burua itzularazizidan. Sei gizon beltz errenkadan zetozen, ozta-ozta bide zidorrean gora. Tente eta astiro zebil-tzan, buru gainean saskitxo bana bete lur ore-kan, eta tilintina euren urratsekin batera. Lotsa-riak zarpail beltzez bilduta zeramatzaten, etaatzealdean haien mutur laburrak alde batetikbestera dantzatzen ziren, buztanak bailiran.Saihets hezur guztiak antzematen nizkien; eurenbeso-zangoetako hezur giltzak soka baten kora-piloak bezala ziren; bakoitzak burdinazko uztaibana lepoaren inguruan, eta denak elkarri lotutakatea batekin, euren artetik dindilizka, erritmokitilin hotsa ateraz. Malkarretik etorri zen besteeztanda batek kontinentearen barrenera su egi-nez ikusi nuen gerraontzia gogorarazi zidan supi-tuki. Ikaragarrizko ahots klase berbera zen;baina gizon haiei, irudimena estuegi lotuta ere,

Page 54: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ezin zitzaien etsaiak deitu. Kriminalak deitzenzitzaien eta bortxatutako legea, lehertzen zirenbonbak bezalaxe, itsasotik zen etorria, ulertezi-nezko misterio baten modura. Haien bular eska-sak denak batera arnaska, indarrean puztutakosudurrak dardarka, begiak zorrozki begira mendigailurrari. Arrabetera edo pasa zitzaizkidan,begiraturik ere egin gabe, zorigabeko basatiekohi duten heriozko ezaxola bete horrekin. Lehen-gai honen atzetik damututako basati bat, lanekoindar berrien emaitza, abail eginda paseatzenzen, errifle bat erditik helduta. Uniformeko jakazjantzita botoi bat falta zitzaion eta bidean gizonzuri bat ikusirik, arma zalutasunez sorbaldaratuzuen. Hori zuhurtzia hutsagatik zen, gizon zuriakurrutira hain antzekoak izaki eta, ezin jakin norizan nintekeen ni. Berehalaxe sosegatu zen etakeinu zabal, zuri, maltzur batekin, eta bere kar-gari begiratuz, bere enpresa gorenean partaide-tzat hartzen ninduela zirudien. Azken finean, neuere parte bat nintzen prozedura goitar eta zuzenhaien kausa handian.

Goraka jarraitu ordez, bira eman eta ezkerre-tik jaitsi nintzen. Nire asmoa, izan ere, mendi

Page 55: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gailurrera igo aurrez gatibu kate hura bistatikgaltzea zen. Badakizue ni, izatez, ez naizelaxamurra; kolpeak eman eta gelditu beharrasuertatu izan zait. Eutsi beharrean gertatu izannaiz eta oldartu beharrean ere inoiz —eustekomodu bat baino ez dena— kontu zehatzak ateragabe, zein bizimodutan murgildurik nengoen,harexen eskakizunen arabera. Nik ikusia dut bio-lentziaren deabrua, eta zekenkeriaren deabruaeta grina gartsuaren deabrua; baina, Arraioa!Deabru horiek gogorrak, kementsuak eta begigorriak ziren, gizonak menderatu eta goberna-tzen zituztenak, gizonak diotsuet. Aitzitik, mendimagal honetan nintzelarik barrundatu nuenlurralde hartako eguzkiaren argi itsugarriarenpean deabru maskal, hantuste eta begi epel batezagutu behar nuela, eromen zikoitz eta urrikalgabekoa. Zein malmutza izan litekeen, gainera,zenbait hilabete beranduago eta hainbat miliaaurrerago bakarrik ezagutuko nuen. Lipar batezabisu batek ikaratuta bezala geldirik egon nin-tzen. Azkenik, aldapa jaitsi nuen, zeharka, iku-siak nituen zuhaitzen aldera.

Page 56: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Albora utzi nuen zulo zabal artifizial bat, mal-dan egiten norbaitek jardun zuena, zein helburu-rekin ez dakit, hori asmatzen ezinezko gertatubaitzitzaidan. Zernahi zela ere, ez zen harrobibat ez hondardi bat. Zulo bat besterik ez zen.Zerikusia izan zezakeen kriminalei egitekorenbat emateko desira filantropikoarekin. Ez dakit.Gero amildegi estu-estu batera erortzeko zorianegon nintzen, pitzadura bat mendian, hori bainogehiago ez zena. Deskubritu nuen inportaziokodrainatze hodi mordo bat bertara iraulkatua izanzela. Bat ere ez zegoen puskatu gabe. Gurarizkotxikizio funsgabea zen. Atzenean zuhaitzen azpi-raino heldu nintzen. Gerizpetik pixka bat ibiltze-ko asmotan nintzen, baina bertara ordukoxeInfernuren bateko zirkulu malapartatuan oinaezarri nuela iruditu zitzaidan. Ur lasterrak hurbilzeuden eta burrundara etengabe, berdin, bor-borkari eta jariotsuak soinu misteriotsu batezgaineztatzen zuen basoko gelditasun ituna, ezbrisa ikararik, ez hosto firfirarik, bultzarazitakolurbiraren abiadura gaitza supituki entzungarribilakatu bailitzan.

Page 57: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Irudi beltz kuzkurtuak, etzanak, eseriak,zuhaitzen artean, enborren kontra jarriak, lurrariatxikiak, erdi ageriak, erdi estaliak argi mote-lean, oinaze, abandonu eta etsipenaren jarreraguztietan. Malkarrean beste mina batek zapartegin eta horren jarraian lur azalaren ikara arinbat gertatu zen nire oinpean. Lanak aurrera egi-ten zuen. Lana! Eta hau zen langileetako batzukhiltzera bakartu zireneko lekua.

Geldi-geldiro ari ziren hiltzen, oso argi zego-en. Haiek ez ziren etsaiak, haiek ez ziren krimi-nalak, haiek ez ziren lurreko ezer orain; ezer ez,eritasunaren eta ahuleriaren itzal beltzak baizik,erdi ilunbe berdexka hartan nahas-mahaseanzeutzanak. Kostaldeko bazter orotatik aldi bate-rako kontratuen legaltasun osoarekin erakarriak,ingurune arrotzean galduak, etxekoaz bestelakojanarekin elikatuak, gaixotu egiten ziren, ezgai-tu, eta orduantxe gizartetik bakantzen eta atse-den hartzen uzten zitzaien. Agoniazko irudihoriek airea bezain libre ziren eta hori bezainfinak ia-ia. Zuhaitzen azpian begien dirdirabereizten hasi nintzen. Orduan, behera begiratu-rik, aurpegi bat ikusi nuen neure eskuaren ondo-

Page 58: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

an. Hezur beltzek besaburu bat zuten zuhaitza-ren kontra luze eratzanik eta astiro-astiro beta-zalak jaso eta hondoratutako begi handi hutsekso egin zidaten, halako izpi itsu, zuri bat, betzu-loen sakonean emeki itzali zena. Gizonak gazteazirudien, mutiko bat ia, baina horiekin zaila daesaten, badakizue. Gauza bakarra egitea burura-tu zitzaidan, patrikan neuzkan ene suediar mai-tearen ontziko gaileta bat eskaini, alegia. Beha-tzek poliki-poliki haren gainean itxi eta helduegin zioten: ez zen beste mugimendurik, bestebegiradarik izan. Lepo inguruan bilbe zurizko zatibat lotuta zeukan. Zergatik? Non ote zuen esku-ratu? Zer ote zen, ezaugarri bat, apaingarri bat,kuttun bat ala ekintza propiziatorio bat? Ideiarenbatekin nolabait lotua ote zegoen? Itxura zirrara-garria zuen bere lepo beltzaren inguruan itsaso-az bestaldeko hari zurizko zati hark.

Zuhaitz beretik gertuan beste bi eskutadaangelu zorrotz zeuden hankak uzkurturik. Bata,kokotsa belaunen gainean jarria, ezerezari modueramanezin eta negargarrian begira zegoen;bere anaia mamuak bekokia makurtuta zeukan,ahidura gaitzak gainditua bezala; eta inguruma-

Page 59: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

rietan beste batzuk zeuden barreiaturik pot egin-dakoen postura bihurri guztietan, sarraski edoizurrite bati buruzko koadro batean bezalaxe. Nianartean zutik nengoela, horroreak laztuta,kreatura haietako bat bere esku-belaunen gai-nean altxa eta lau hankan joan zen ibaira edate-ra. Eskutik miazkatu zuen, gero eguzkitan eseri,zangoak bere aurrean gurutzatuz, eta handikpixka batera bere buru iletsua bular hezurreraerortzen utzi zuen.

Ez nuen gehiago gerizpean alfer ibili nahi etapresaka estaziorantz abiatu nintzen. Eraikuntze-tatik hurbil nengoenean gizon zuri batekin topoegin nuen, hain janzkera ustekabez dotoreazuena, non hasieratik halako ikuskari moduko-tzat jo bainuen. Lepo almidoiztatu tente bat,eskumutur zuriak, alpakazko jaka argi bat, gal-tza elurtsuak, gorbata argi bat, eta bota betu-neztatuak ikusi nituen. Sonbreirurik ez. Ileaarrailatua, zepilatua, gantzutua, esku zuri handibatek oraturiko marra berdedun guardasol batenazpian. Liluragarria zen, eta idazluma bat zeu-kan belarri gainean.

Page 60: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Mirakulu honen eskua estutu eta Konpainia-ren kontabilitate burua zela ikasi nuen, baita erekontu liburu guztiak estazio honetan eramatenzirela. Momentu bat atera omen zen «eguraste-ra», esan zuenez. Esateko modu horrek harriga-rrizko doinu bitxia zuen, bulegoko bizitza seden-tarioa iradokitzen zuena. Tipo honen aipamenikere ez nizueke inolaz egingo baldin eta garai har-tako oroipenekin hain lotura estuan zegoen gizo-naren izena lehenengo aldiz bere ezpainetatikentzun izan ez banu. Gainera, tipo horri errespe-tua nion. Bai; errespetua nien bere lepokoei,bere eskumutur zabalei, bere ile zepilatuari.Bere itxura, zinez, ile-apaindegiko maniki batenazen; baina hango lurraldeko etsipen handiarenartean bere itxurari eusten zion. Hori da nortasu-na izatea. Bere lepo almidoiztatuak eta bularzutak izaeraren lorpenak ziren. Ia hiru urte zirenkanpoan zela; eta beranduago, hain era apai-nean janzteko nola moldatzen zen galdegin niongogoari ezin eutsiz. Gorritasun izpi bat izan etaumilki esan zuen: «Estazio inguruko emakumeindio bati erakusten aritu naiz. Zaila izan da.Lanari gorroto dio.» Gizon honek, beraz, beneta-

Page 61: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ko zerbait erdietsia zuen. Eta ezin hobeki antola-tuak zeuzkan bere liburuetara zegoen emana.

Estazioan gainerako guztiak nahastuta zeu-den: buruak, gauzak, eraikuntzak. Oin lehertue-kiko beltz hautseztatuen errenkadak heltzen etajoaten ziren; fabrikako gauzaki uholde bat, kotoimerkea, kristalezko alea eta latoizko haria ilun-been barrenera bidaltzen zen, eta itzuleran mar-fil zirrista polit bat etortzen.

Estazio hartan hamar egunez itxaron beharizan nuen, luzaz, horratio. Hesituaren barrukoetxola batean bizi nintzen, baina nahaspilatikaparte egotearren batzuetan kontu eramailea-ren bulegoan sartzen nintzen. Etzaniko oholezeraikia elkarri hain gaizki josiak baitzeuden,gizona bere idazmahai altura makurtzen zeneanlepotik orporaino eguzkiaren errainuzko zerren-da estuez zeharkaturik geratzen zen. Ikusi ahalizateko leiho estalki handiak zabaldu beharrik ezzegoen. Beroa ere bazen barruan; eulitzarrekburrunbaka ankerki, eta ziztadak ez, baina sas-tadak ematen zituzten. Ni normalean lurreanesertzen nintzen, eta berak bizkitartean, narrio-gabeko itxura zuela (eta pittin bat urrinztatua

Page 62: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ere bai), aulki garai batean igota, idatzi egitenzuen. Noizbait ere zutitzen zen pixka bat ibiltze-ko. Gurpilekiko ohe bat ezarri zutenean, bertangizon eri bat etzanda (barrualdetik ekarritakoagente elbarriren bat), gizalegezko suminduraagertu zuen. «Eriaren intziriek arreta galaraztendidate —esan zuen—. Eta hori gabe gaitz dabenetan idazketa okerretatik libratzen klimahonetan.»

Behin batean zera komentatu zuen bururikaltxa gabe: «Barrualdean Mr Kurtzekin topatukozara dudarik gabe.» Galdegin niolarik zein zenMr Kurtz, esan zuen lehen mailako agente batzela; eta ikusirik nire dezepzioa informaziohorren aurrean, zera gaineratu zuen geldiro,bere luma utziz: «Gizon aparta da.» Ondorengogalderek erasan zioten Mr Kurtz orduan garran-tzi handiko estazio baten kargu zegoela marfila-ren jatorrizko herrialdean. «Barren-barrenean.Beste guztiek adina marfil bidaltzen digu berakbakarrik...» Idazten hasi zen berriro. Gizon erilarriegi zegoen intzirika ari ahal izateko. Euliekburrunbaka bake lasaian.

Page 63: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Supituki berbaro gero eta ozenago bat izanzen eta tirriki-tarrakako pauso hots handia. Kara-bana bat zen iritsia. Ahots zakarrezko zalapartabortitza lehertu zen oholez bestaldean. Garraiariguztiek batera hitz egiten zuten, eta iskanbilarenerdian agente buruaren ahots penagarria adituzen «gainditua» negarti hogeigarren aldiz egunhartan... Bera poliki jaiki zen. «Hau istilua hemendagoena!» esan zuen. Gizon eriari begiratzekoastiro zeharkatu zuen gela eta itzuleran, hauesan zidan: «Ez du entzuten.» «Zer! Hilda?» gal-detu nion asaldatuta. «Ez. Oraindik ez.» eran-tzun zidan lasai-lasai. Gero, buruari eragitenestazioko esparruan zegoen zurrunbiloa seinala-tuz: «Kontuak zuzen idatzi behar dituzuneanbasati horiek gorrotatzeraino iristen zara, bizikigorrotatzeraino, baina.» Pentsakor geratu zenpixka batez. «Mr Kurtz ikusten duzunean —jarraitu zuen— nire partez esaiozu hemen dena—begirada azkar bat bota zion idazmahaiari—primeran dabilela. Ez zait gustatzen bere ErdiEstazio horretara karta egiterik, gure mezularihauekin inoiz ez dakizu eta zeinen eskuetara iri-tsi daitekeen.» Begira-begira jarri zitzaidan lipar

Page 64: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

batez bere begi xamur, irten haiekin. «Bai, gorairitsiko da, oso gora —ekin zion berriro—. Luzegabe norbait izango da Administrazioan. Goiandauden haiek —Europako Kontseilukoek, badaki-zu— hala izatea nahi dute.»

Bere lanera itzuli zen. Kanpoko zarata isilduazegoen, eta geroxeago, irteten ari nintzela, ateondoan gelditu nintzen. Eulien etengabekoburrunbaren artean, etxeratzekoa zen agenteaitolarrian eta sorgor zetzan; besteak, aldiz, bereliburuen gainera makurtua, kontu zuzenak idaz-ten zituen transakzio guztiz zuzenei buruz; etaate ondoko mailatik berrogeita hamar oin betebeherago herioaren basoko adaburuak ikusnitzakeen.

Biharamunean azkenik estazio hartatik irtennuen hirurogei gizonek osatutako karabanabatekin berrehun miliatako ibilaldia burutzera.

Alferrik da zuei hartaz ezer kontatzea. Bidex-kak, bidexkak, nonahi; zapaldutako bidexka sarebat landa hutsaren gainetik hedatua, belarluzean zehar, belar errean zehar, basoetanzehar, amiltoki ospeletatik jaitsiz eta igoz, bero-ak kiskalitako muino harritsuetatik igoz eta jai-

Page 65: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tsiz; eta bakardadea, bakardadea, inor eza, txa-bola bat ere ez. Biztanleak aspalditik ziren hankaeginak. Izan ere, baldin eta beltz misteriotsu pilobat mota guztietako iskilu beldurgarriez armatu-ta, halako batean Deal eta Gravesend bitartekoerrepidean abiatuko balitz, bertakoak ezker-eskuin harrapatuz bere garraio astunak eramanditzaten, bada, pentsatzen dut ingurumarietakoabeltegi eta landetxe guztiak azkar asko hustu-ko zirela. Hemen, aitzitik, bizitokiak ere desager-tu ziren. Hala eta guztiz ere, herrixka abandona-tu batzuetatik igaro nintzen. Badago patetikokiumekeriazkoa den zerbait belarrezko hesienhondakinetan. Egunez egun, neure atzetik hiru-rogei oin pare huts nituela zanpatuz eta herres-tatuz, pare bakoitza 60 libratako fardel banarenazpian. Kanpamendua ezarri, afaria prestatu, loegin, kanpamendua jaso, bideari lotu. Lantzeanbehin garraiari bat hilda zerbitzuan, belar luzeanbotata bide bazterrean, aldamenean urontzihuts bat eta bere makila luzea. Isiltasun handiainguruan eta gainean. Noizbaiteko gau lasaibatean agian danborren dardara urruna, motel-duz, ozenduz, dardara hedakorra, geldoa; soinu

Page 66: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

harrigarria, deigarria, adierazkorra eta basatia;eta agian herri kristau batean kanpai hotsakahalako esanahi sakona zuena. Behinola gizonzuri bat, uniformearen botoiak askatuta, bideankanpatua Zanzibar ximelen eskolta armatu bate-kin, oso abegikor eta alaia, mozkorra ez esatea-gatik. Bidea zaintzeaz arduratzen ari zen, adiera-zi zuenez. Ezin esan biderik edo zaintzarik ikusinuenik, non eta erdi adineko beltz baten gorpua,kopetan bala zulo bat, hiru milia aurrerago estro-pezu egin nuena, hobekuntza etengabetzat har-tzen ez den. Neuk ere bidelagun zuri bat banuen,tipo txarra ez zena, baina lodi xamarra izaki eta,aldapa bero galdatan konortea galtzeko ohituragogaikarria zuena, itzal edo ur arrastorik txikie-netik hamaika miliatara, hain justu ere. Aizue,nekagarria da, gero, bere onera etortzen ari dengizon baten buru gainean zeure jakari guardasolmodura eutsi behar izatea. Ezin gogoari eutsibehin galdetu gabe zer egiteko asmotan zenhara etorria. «Dirua egiteko asmotan, noski. Zeruste duzu ba?» esan zuen, zaputz. Gero sukarrakhartu eta makila batetik zintzilikaturiko ohe-sarebatean garraiatu behar izan zuten. Bederatzi

Page 67: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

arroako pisua nola baitzuen, behin eta berriz jar-dun nuen errietan garraiariekin. Errebelatu egi-ten ziren, ihesari ematen, gauez ezkutuan aldeegiten nork bere fardelarekin: egiazko matxina-da bat. Arrats batean, bada, hitzaldi bat botanien ingelesez keinuekin lagundurik, horietakobat bera ere galtzen ez zutela aurrean neuzkanhirurogei begi pareek, eta biharamun goizeanabiarazi egin nituen ohe-sarea aurretik, arazorikgabe. Handik ordubetera tramankulu osoa sas-trakan hondatuta aurkitu nuen: gizona, ohe-sarea, aieneak, gehiegikeria, izugarrikeria. Maki-la latzak bere sudur gaixoa harramazkatua zion.Irrikitzen zegoen nik norbait akaba nezan, bainahan gertuan garraiarien arrastorik ere ez zego-en. Mediku zaharra etorri zitzaidan gogora:«Zientziarako interesgarria litzateke gizabana-koen adimen aldaketak bertatik bertara ikuska-tzea.» Zientifikoki interesgarri bihurtzen ari nin-tzela nabaritu nuen. Hori dena, ordea, ez datorharira. Hamabosgarren egunean ibai handiaberriro begietaratu zitzaidan eta Erdi Estaziorai-no herrenka heldu nintzen. Urlo batean zegoensasiz eta basoz inguratua, alde batetik basatza

Page 68: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

kirastunezko ur bazter polit bat zeukana, etabeste hiruetatik ihizko hesi barregarri batezitxia. Sarreratzat ez zuen ebakidura zabar batbesterik, eta aski zen tokiari lehen begiratu batematea erreparatzeko deabru maskala zela zirkohura zuzentzen zuena. Eraikuntzen artetik gizonzuriak azaldu ziren, eskuan makila bana zutela,niri geldiro inguratuz begiratu bat ematera, etaondoren bistatik noranahi ezkutatu ziren. Haieta-ko batek, bibote beltza zuen tipo gizen, erretxinbatek, zein nintzen esan bezain laster, hitz jariohandiz eta hariari gehiegi lotu gabe jakiteraeman zidan, nire baporea ibaian hondoratutazegoela. Ni zur eta lur nengoen. Zer? Nola? Zer-gatik?. Ez, «ondo» omen zegoen. «Zuzendariabera» ere han omen zegoen. Dena zuzen.«Mundu guztia primeran portatu zen, primeran!»«Lehenbailehen —esan zuen asaldatuta—,zuzendari nagusia ikustera joan behar duzu.Zain daukazu eta!».

Urperatze horrek zeukan benetako garrantziaez nuen berehalakoan ikusi. Orain uste dut ikus-ten dudala, baina ez naiz ziur; ez erabat ziurbederen. Afera hura, izan ere, inozoegia baitzen

Page 69: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

—horrekin pentsatzen dudanean— halabeharhutsa izateko. Hala ere... Baina tenore hartaneragozpen gogaikarri bat bezala bakarrik ager-tzen zen. Baporea urpean zegoen. Bi egun lehe-nago omen ziren ibaian gora abiatuak berehala-ko presaldi batean, zuzendaria ere ontzian zela,borondatezko patroi baten kargu, eta kanpoanhiru ordu egin gabeak zirela ontziari harrien kon-tra krosko azpia arrakalatu eta hegoaldeko hegi-tik hurbil urperatu omen zen. Neure baitan gal-detu nuen zer egin behar ote nuen han, ontziagalduta nuenez gero. Egia esan, banuen nahikoazeregin neure manupekoa ibaitik atoan atera-tzen. Biharamunean bertan ekin behar izan nion.Horrek eta konponketek, atalak estaziora ekarrinituenean, hilabete batzuk eraman zituzten.

Zuzendariarekin izan nuen lehen elkarrizketabitxia izan zen. Ez zidan esertzekorik ere eskainigoiz hartan neure hogei miliatako ibilaldia egin-da nengoela. Arrunta zen bai gorputzez, bai aur-pegiz, bai gizalegez, baita ahotsez ere. Garaieraerdikoa zen eta gorpuzkera normalekoa. Begiak,ohizko, urdintasunekoak, nabarmenki hotzakzituen beharbada, eta begiraldia, egiazki, aizko-

Page 70: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ra bezain zorrotz eta astun eror eraz zezakeennorberaren gainera. Baina aldi horietan ere bereizatearen gainerakoak hartarako asmoa ezezta-tzen zuela zirudien. Osterantzean bakarrik zeu-kan ezpainetako imintzio adierazezin, lauso bat,barre-iduri antzeko zerbait ezkutua, ez barre-iduria; gogoan dut, baina ezin dut azaldu. Ohar-kabea zen, barre-iduria, alegia; hala ere, zerbaitesan eta berehalaxe biziagotzen zitzaion pixkabatez. Bere hitzaldien amaieran agertzen zen,hitzei itsatsitako zigilu bat bezala, esaldirikhutsalenaren esanahia guztiz aztergaitz bihur-tzeraino. Merkatari arrunt bat zen, gazte-gazte-tatik alderdi honetan enplegatua; besterik ez.Obeditu egiten zitzaion, nahiz maitagarria ezizan, ez beldurgarria, ez eta errespetagarria ere.Gogaikarria zen. Horixe bera! Gogaikarria. Ezfidagaitza justuki, gogaikarria baizik, besterik ez.Ideiarik ere ez duzue zein eraginkorra izan daite-keen halako... halako... gaitasun bat. Jeniorik ezzuen antolamendurako, ez ekimenerako, ez etaeratasunerako ere. Hori begi-bistan zegoen esta-zioko egoera negargarriaren antzeko gauzetan.Ez zuen ez ikasketarik, ez adimendurik. Bere

Page 71: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

maila etorri egin zitzaion. Zergatik? Beharbadasekula gaixotzen ez zelako... Hiruna urteko hirualditan zerbitzatu zuen han... Gorputzen porro-kaldi orokorraren erdian osasunez garaile izatea,botere klase bat delako, berez. Baimenarekinetxera joaten zenean gehiegikeria izugarriak egi-ten zituen, panparroikeriaz. Marinela lehorrean—baina alde batekin— itxuraz bakarrik. Ondoriohori bere inoizko solasetik atera zitekeen. Deusere ez zuen sortzen, egunerokotasunari eustekogauza zela, besterik ez. Hala ere, gizon handiazen. Handia zen gauza txiki honengatik, ezinez-koa zela esatea, hain zuzen ere, halako gizonazerk kontrola zezakeen. Berak ez zuen sekretuhori inoiz agertu. Bere baitan ezertxo ere ezzegoen, agian. Halako susmo batek gogoeta era-giten zuen, ze han ez baitzen kanpoko trabarik.Behin batean, eritasun tropikal batzuek estazio-ko «agente» gehientsuak etzanaraziak zeuzkate-nean hauxe esaten entzun zitzaion: «Hona dato-rren gizonak ez luke errairik eduki behar.» Adie-razpen hori bere-berea zuen barre-iduri harekinzigilatu zuen, bera jagole zegoen ilunbeen barre-nera zabaldutako ate bat bailitzan. Zerbait ikusi

Page 72: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zenuela iruditzen zitzaizun, baina zigilua ipinitazegoen. Otorduetan gizon zuriek esertzekolehentasunagatik izan ohi zituzten liskarrezaspertu zenean, izugarrizko mahai borobil bategin zezaten agindu zuen, eta hartarako etxeberezi bat eraiki behar izan zuten. Huraxe zenestazioko jantokia. Bera non esertzen zen, hanzegoen mahaiburua, gainerakoak nonahi zeu-den. Batek nabaritzen zuen horixe zela bere kon-bikzio aldaezina. Ez atsegina ez desatsegina zen.Barea zen. Bere «mutilari» —kostaldeko beltzgazte asebete bati— gizon zuriak lotsagabeke-riaz tratatzen uzten nion, bere begien aurreanbertan.

Ni ikusteaz bat hasi zen hizketan. Bideanluzaro ibilita nengoen. Ezin zuen itxaron. Ni gabeabiatu behar izan zuen. Ibaiaren goialdeko esta-zioetan txanda aldaketa egin beharra zegoen.Zegoeneko hainbeste atzerapen izan baitziren,ez zekien zein zegoen hilik, zein bizirik, nola mol-datzen ziren, eta abar, eta abar. Nire azalpeneiez zien arretarik jarri eta, zigilatzeko lakre zatibatekin jolasean ari zela, behin eta berriz errepi-katu zuen «oso egoera larria, baina oso larria»

Page 73: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zela. Estazio garrantzitsu bat arriskuan zegoelazurrumurrua zebilen, eta bertako burua zen MrKurtz gaixorik omen zegoela. Egia ez izateaespero zuen. Mr Kurtz zen... Akitua eta suminkoiaurkitzen nintzen. Pikutara doala Kurtz, pentsatunuen. Moztu nion esateko Mr Kurtzen aditzeabanuela kostaldetik. «Orduan berataz hitz egitendute hor behean,» xuxurlatu zuen berekiko.Gero atzera hasi zen, Mr Kurtz berak zeukanagenterik onena zela segurtatuz, gizon bikaina,guztiz garrantzizkoa Konpainiarentzat; beraz,bere larritasuna ulertu behar nuen. Esan zuen«oso, baina oso urduri» zegoela. Inondik ere ezi-negon handiz zegoen aulkian eserita; garrasiegin zuen: «Ai, Mr Kurtz!» zigilatzeko lakre zatiakraskatu eta ezbeharragatik harri eta zur geldituzen, itxuraz. Hurrena jakin nahi zuen gauza ea«zenbat denbora eramango lukeen»... Berriromoztu nion. Goseak egonik, aizue, eta artean erehanka gainean, zakartzen hasita nengoen. «Zerdakit nik? —esan nion—. Hondakinak ere ikusigabe nago eta; hilabete batzuk bai, dudarikgabe.» Berriketaldi guzti hura hain ezereza irudi-tzen baitzitzaidan. «Hilabete batzuk —esan

Page 74: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zuen—. Bada, esan dezagun hiru hilabete berrizabiatzerako. Bai. Horrekin afera konponduta.»Airean alde egin nuen bere etxolatik (bakar-bakarrik bizi zen buztinezko etxola batean, atarimoduko bat zeukana) neure artean berari buruzneukan iritzia marmarka. Hitzontzi babo bat zen.Beranduago zuzendu nuen harriduraz jabetuahala zeinen zehazki jo zuen «aferak» beharzuen denbora.

Biharamunean ekin nion lanari, estazioaribizkarra emanik, nolabait esatearren. Horrela ezbestela iruditu zitzaidan bizitzako egintza salba-tzaileei eutsita jarrai nezakeela. Hala ere,batzuetan ingurura begiratu beharra izaten da;eta orduan estazio hau ikusi nuen, gizon hauekesparruko eguzkipean hara-hona noraezean ibi-liz. Batzuetan neure buruari galdetzen nion guztihark zentzurik ote zuen. Batetik bestera alderraiibiltzen ziren euren eskumakila luze absurdoakzeramatzatela, fedegabeko pelegrin talde batenantzera, usteldutako hesiaren barrualdeansoreztaturik. «Marfil» hitza airean durundian,xuxurlaka, zizpuruka. Pentsa zitekeen erregukaari zitzaizkiola. Zekenkeria ergelezko kirats bafa-

Page 75: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

da batek kutsatzen zuen dena, hilotz batenhatsak bezala. Alafede! Hain gauza alegiazkorikez dut neure bizitzan egundaino ikusi. Eta kan-poaldean, lurreko argiunetxo hau inguratzenzuen basatasun isilak zerbait handi eta garaiezi-naren modura erasan zidan, gaitzak edo egiakbezala, egonarriz zain ametsezko inbasio haunoiz aldenduko.

A ze hilabeteak! Baina bost axola. Gauzabatzuk gertatu ziren. Arrats batean lastozkoestalpe bat, kalikoz, kotoi estanpatuez, kristalez-ko aleez eta nik ahal dakit zer gehiagoz betea,sutan lehertu zen hain derrepentean non baziru-dien lurra erdibitua zela su mendekatzaile batizabor guzti hura kiskaltzen uzteko. Ni neure pipalasai-lasai erretzen ari nintzen neure bapore des-mantelatuaren kontra, eta argitasunean denakitzulipurdika ikusi nituen, besoak gora, etaorduantxe bibotedun gizon lodia ibairaino arra-paladan jaitsi, eskuan eztainuzko ontzi bat zuela,mundu guztia «primeran, baina primeran» porta-tzen ari zela segurtatu, laurden bat edo urezbete eta atzera ere arrapaladan joan zen. Erre-paratu nuen ontziak zulo bat zeukala ipurdian.

Page 76: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Poliki-poliki inguratu nintzen. Ez zegoen pre-sarik. Kontutan eduki gauza hura pospolo kaxabat bezala hartu zuela suak. Haste beretik ez zenesperantzarik. Sugarra gora hedatu zen munduguztia atzeraraziz, den-dena argitu eta gainbe-hera egin zuen. Estalpea ordurako txingar pilobat zen, erregai gori-goria. Beltz bat egurtzen ariziren han inguruan. Esaten zuten berak eraginzuela sutea, nolabait; hala izan edo ez, moduizugarrian ari zen aieneka. Harrez gero zenbaitegunetan gerizpe txiki batean eserita ikusi nuen,oso gaixo itxurarekin eta bere burua suspertunahian: gero altxa eta joan egin zen eta oihanakzaratarik gabe bere altzoan hartu zuen berriro.Ilunetik argitasunera nola hurreratu bainintzen,hizketan ari ziren bi gizonen atzean gertatu nin-tzen. Kurtzen izena aitatzen entzun nien, gerohitz hauek: «Probetxua atera ezazu zoritxarrekoezbehar honetatik.» Gizonetako bat zuzendariazen. Gabonak eman nizkion. «Ikusi al duzu inoizhorrelakorik? Eh? Sinetsi ezinezkoa da,» horiesan eta alde egin zuen. Beste gizona bertangeratu zen. Lehen mailako agente bat zen, gaz-tea, prestua, isil samarra, bizar motz arraildua

Page 77: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eta sudur gakoduna. Uzkur zen beste agentee-kin, eta hauek beren aldetik eurei salatzekozuzendariaren espia zela zioten. Nik, berriz, eznuen ia berarekin hitz egin ordura arte. Elkarriz-ketan sartu eta poliki ibiliz hondakin zartakarie-tatik urrundu ginen. Gero estazioko eraikuntzanagusian zegoen bere gelara gonbidatu nin-duen. Pospolo bat piztu zuelarik ohartu nintzengazte aristokrata honek zilarretan muntatutakoapain kutxatila bat ez ezik, kandela oso bat erebazuela osorik berarentzat. Tenore hartan, hainzuzen, zuzendariak bakarrik zuen kandelatarakoeskubiderik. Alfonbra indioek buztinezko paretakbetetzen zituzten; lantza, gezi, ezkutu eta laba-na bilduma bat trofeo gisa zegoen eskegirik.Tipo honen gain utzitako eginkizuna adreiluakegitea zen; hala informatu zidaten; estazio har-tan, ordea, adreilu apurrik ez zegoen inon ere,eta urtebete baino gehiago zen bera han zegoe-la, zain. Bazirudien ezin zuela adreilurik egin zer-baiten faltan, zer ez dakit, lastoa, beharbada.Nolanahi ere, han ezin zuen aurkitu eta Europa-tik bidaltzea oso litekeena ez zenez, ez nuenondo ikusten zeren zain ote zegoen. Sorkuntza

Page 78: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bereziko ekintza baten zain, beharbada. Denaden, guztiak zeuden —pelegrin guztiak, hamaseihogei bat— zerbaiten zain; eta, alafede, ez ziru-dien eginkizun txarra zenik, ikusirik hura nolaametitzen zuten, nahiz eta etorri zitzaien gauzabakarra eritasuna izan, ikusi ahal izan nuenez,behintzat. Elkarren aurka marmarka eta azpijo-koan ematen zuten denbora modu inozo batean.Azpikeriazko giro bat sumatzen zen estazioan,baina inolako ondoriorik izan gabe, jakina. Gai-nerako guztia bezain alegiazkoa zen, enpresaosoaren pretentsio filantropikoa bezala, eurenhizkera bezala, euren administrazioa bezala,euren lan itxurak bezala. Egiazko irrika bakarraestazio baterako izendatua izatea zen, hartaramarfila eskuratu eta komisioak lortzeko aukeraizateko. Arrazoi horregatik bakarrik elkar har-tzen, iraintzen eta gorrotatzen zuten, baina era-ginkortasunez behatz bat mugitu behar zenean,bai zera. Alajaina! Azken finean zerbait dagomunduan gizon bati zaldi bat lapurtzen baimenaematen diona eta beste batek, aitzitik, debeka-tuta dauka bridari begiratzea ere. Zaldi batlapurtu, zirt-zart, oso ondo. Egina dago. Behar-

Page 79: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bada zaldi gainean ibil daiteke. Baina badagobridari begiratzeko modu bat, santurik urrikalga-rriena ere sutan jarriko lukeena.

Ideiarik ere ez nuen zergatik agertu nahizuen adiskidetsu, baina han solasean ari ginelabat-batean otu zitzaidan tipo hura zer edo zerlortu nahian ari zela, galdeketan, hain justu ere.Etengabe Europaren aipamena egiten zuen, hanezagutzen omen nuen jendeaz, galdera asmo-tsuak eginez hiri hilobitarrean omen neuzkanezagunei buruz, eta abar. Bere begi txikiekkuriositatez distiratzen zuten mikazko orrienantzera, nahiz eta harrotasun pittin bat ere gor-detzen saiatu. Ni hasieran txundituta nengoen,baina berehalaxe kuriositate bizia sortu zitzai-dan nigandik zer lortuko zuen ikusteko. Ezinnuen zinez imajinatu zer ote neukan neure bai-tan berari bere ahalegina justifikatzeko adina-koa. Oso polita zen nola nahastatzen zen ikus-tea, ze nire gorputza egiazki hotzikarez ez bes-tez beteta baitzegoen, eta nire buruak deus ereez zeukan baporearen kontu madarikatu hurabaino. Bistan zen lotsagabeko prebarikadorehustzat joa ninduela. Azkenean haserretu zen,

Page 80: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eta sumindura biziko imintzio bat disimulatzekoaharrausi egin zuen. Zutik jarri nintzen. Orduanzirriborro txiki bat erreparatu nuen, taula bateanolioz margotuta, emakume bat irudikatzenzuena, soinekoz jantzirik eta begiak estalirik,zuzi izeki bat zeramana. Hondo iluna zuen, bel-tza ia-ia. Emakumearen mugimendua sotila zeneta zuziaren efektua aurpegian parte txarrekoa.

Arreta deitu zidan eta bera gizabidez egonzen zutik, pinterdiko xanpain botila huts bati(botika bizkorgarriak) oratuta, kandela bertanahokatua. Nire galderari erantzun zion Mr Kur-tzek margotua zela —estazio honetan bertanurtebete baino lehenago— bere estaziora joate-ko garraioaren zain zegoen bitartean. «Aizu,mesedez —galdegin nion— nor da Mr Kurtzhori?»

«Barne Estazioko burua.» erantzun zuenbrastakoan, niri begiratzeke. «Mila esker —esannion barrezka—. Eta zu Erdi Estazioko adreilugi-lea zara. Mundu guztiak daki hori.» Isilik egonzen pixka batez. «Prodigio bat da —esan zuenazkenean— errukiaren mezulari bat da, eta zien-tziarena, eta progresoarena eta deabruak daki

Page 81: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zer gehiagorena. Hona guk zer nahi dugun —deklamatzen hasi zen bat-batean— Europakgure gain utzi duen eginkizuna gidatzeko, nola-bait esatearren, adimen argiagoa, begikotasunzabalagoa, xede bakartasun bat.» «Nork esatendu hori?» galdetu nion. «Hango askok eta askok—ihardetsi zidan—. Batzuek idatzi ere egin dute;eta halatan bera honantz dator, gizaki berezibat, jakin behar zenukeenez.» «Zergatik jakinbehar nuke?» moztu nion zeharo harrituta. Ezzidan jaramonik egin. «Bai. Gaur estaziorik one-neko burua da, datorren urtean zuzendariordeaizango da, bi urte gehiago eta... baina, uste dutbadakizula bi urte barru zer izango den. Zu taldeberrikoa zara, bertutearen taldekoa. Bera bidalizuen jende berberak zu ere propio gomendatuzintuen. Ez, ez esan ezetzik. Begiak dauzkatikusteko.» Argi agertu zitzaidan. Nire izeba mai-tearen influentziazko harremanek harrigarrizkoeragina izan zuten gazte harengan. Ia algarabatean lehertu nintzen. «Konpainiako gutun kon-fidentzialak irakurtzen dituzu?» galdegin nion.Esateko hitzik ez zuen. Asko libertitu nintzen.«Mr Kurtz Zuzendari Nagusia denean —jarraitu

Page 82: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nuen serio—, ez duzu horrelako aukerarik izan-go.»

Kandelari tupustean putz egin zion eta kan-pora irten genuen. Ilargia goian zegoen. Irudibeltzak noraezean ibiliz baldarka, ura isuriz txin-garretara; ilargiaren argitan lurruna goraka;beltz jipoitua nonbait aieneka. «Zer iskanbilasortzen duen astakirten horrek! —esan zuengizon bibotedun asperrezinak gure aldameneanazalduz—. Horrela ikasiko du. Okerra-zigorra-danba! Gupidagabe. Gupidagabe. Ezin bestela.Beste suterik ez da egongo geroan. Zera esatennion zuzendariari...» Nirekin zegoena ikusi etaburumakur geratu zen bat-batean. «Oheratugabe oraindik —esan zuen halako morroi alaita-sun batez—. Normala da. Hara! Arriskua, nahas-mendua.» Desagertu zen. Ibai ertzera abiatu nin-tzen eta bestea atzetik jarraiki zitzaidan. Marmarmingarri bat belarriratu zitzaidan. «Artaburualaenak! Aire!» Pelegrinak ikusi nituen taldeka,imintzioka, eztabaidan. Batzuek oraindik bereneskumakilak zeuzkaten. Oheratu ere, pertikahoriekin oheratzen zirelakoan nago, zinez.Hesiaz bestaldean oihana mamu izugarri baten

Page 83: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

antzera altxatzen zen ilargiaren argitan, etalurraren isiltasuna hostoen ikara lausoan barna,esparru negargarri hartako hots moteletanbarna, bihotzaren erdiraino barrentzen zitzaionbati, bere misterioa, bere handitasuna, bere bizi-tza estaliaren errealitate harrigarria. Beltz zauri-tua han nonbait ahulki ari zen hasperenka, etagero arnas sakon bati jaregin zion nire urratsennorabidea aldaraziz. Esku bat beso azpitik sar-tzen nabaritu nuen. «Ene lagun maitea —esanzidan tipoak—, ez nuke nahi zuk gaizki ulertze-rik, zuk batik bat, aurki Mr Kurtz ikusiko duzunhorrek, nik atsegin hori izan baino askoz lehena-go, hain zuzen. Ez litzaidake gustatuko nirejarreraz uste okerrik izan dezan...»

Bere hitzontzikeria aspergarriarekin jarrai-tzen utzi nion kartoi-harrizko Mefistofeles hari,eta irudipen hauxe izan nuen, alegia, neurebehatz zuzenarekin alderik alde zulatzen ahale-gintzera, ez nukeela bere baitan ezer ere aurki-tuko, ez bazen zikinkeria beratz pixka bat, agian.Bera, ikusten duzuenez, handik lasterrera ordu-ko zuzendariaren ordezkoa izateko planak egitenaritua zen eta ikusten nuenagatik Kurtzen eto-

Page 84: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

rrerak ez zituen bi haiek gutxi kezkatu. Arrapata-ka hitz egiten zuen eta nik ez nuen geldiaraztenahaleginik egin. Bizkarra etzanda nengoen neurebaporeko hondakinen kontra, aldapan goraarrastaka eramana izan zena ibaiko animaliahandi baten hezurdura bailitzan. Basatza usaina,antzinako basatza usaina alafede! sudur zuloe-tan neukan; antzinako oihanaren gelditasungaraia begien aurrean neukan; isla distiratsuakzeuden ibai golkoaren gainean. Iretargiak zilar-mintza fin batez ihinztatu zuen ororen gaina,belar oparoaren gaina, basatzaren gaina, tenplubateko murrua baino gorago altxatzen zen lan-daretza bihurrizko murruaren gaina, ibai handia-ren gaina, dir-dir ikusten nuena ebakidura ilunbatean barrena, dir-dir, zabal-zabal jariatuz mur-muriorik gabe. Hori dena ikusgarri, erne, mutuzegoen, gizonak bere buruaz murduskatzenzuen bitartean. Neure artean galdezka ari nin-tzen gu bioi begira zegokigun baztergabetasuna-ren aurpegiko soseguak dei bat ala mehatxu batesan nahi ote zuen. Zer ote ginen gu, han galduginenok? Gauza isil hura geuk menderatuko otegenuen, ala berak menderatuko ote gintuen gu?

Page 85: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Nabaritu nuen zein handia zen, zein ikaragarrihandia, gauza hura, hitz egiterik ez zuena etaagian gorra ere bazena. Zer zeukan barruan?Marfil pixka bat ikus nezakeen handik irteten etaaditua nuen Mr Kurtz hor barruan zegoela. Zera,nahikoa aditua nuen kontu hura, Jainkoarren! Ezdakit zergatik baina berarekin batera irudirik ezzekarren, han barruan aingeru edo deabru batzegoela esan balidate baino gehiago ez. Nik hurasinetsi, zuetako batek Martitz planetan biztan-leak daudela sinetsi dezakeen modu bereansinetsi nuen. Behin batean ontzi oihalgile esko-ziar bat ezagutu nuen, etsita zegoena, guztizziur, Martitzen jendea badagoela. Eskatzenbazenion haien itxuraz eta izaeraz ideia batemateko, lotsati eta ahapeka esango zuen «lauhankan ibiltzea»ri buruzko zerbait. Zuk irribarre-rik txikiena egitera ere, bera —hirurogei urtekogizona izanagatik— erronka jotzeko prest ager-tuko zitzaizun. Ni Kurtzengatik ez nintzen erron-ka jotzeko punturaino iritsiko, baina beragatikgezurra esateko puntuan egon nintzen. Zuekbadakizue gezurra esateari gorroto eta higuinadiodala, jasanezina gertatzen zaidala, eta ez

Page 86: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gutako inor baino zuzenagoa naizelako, bai zera,izugarrizko beldurra ematen didalako baizik.Gezurrak herio kutsu bat dauka, hilkortasunzapore bat, eta hori da, hain zuzen ere, mun-duan gorroto eta higuinik handiena diodana,ahaztu nahi dudana. Nahigabetu egiten nau, gai-xotu, zerbait ustelari koska egiteak bezala. Izae-ra kontua, pentsatzen dut. Bada, gezurra esate-ko puntuan egon nintzen, izanez ere, hangogazte txoroari Europako nire influentziaz pentsa-tu nahi zuen guztia sinesten utzi bainion. Istantbatez pelegrin soreztatuak bezain itxurati bilaka-tu nintzen. Zeragatik bakarrik, Kurtz horri nola-bait lagungarri gertatuko zitzaiola iruditu zitzai-dalako, hura anartean ikusi gabea banintzen ere,ulertzen? Bera niretzat hitz bat baino ez zen. Ize-nean ez nuen gizona ikusten zuek baino gehia-go. Zuek ikusten duzue? Istorioa ikusten duzue?Zerbait ikusten duzue? Iruditzen zait amets batkontatu nahian ari naizela, alferrik ahalegintzen,alegia, ze amets bat kontatzean ezin baita ame-tsaren sentsazioa adierazi; absurdo, sorpresaeta aztoramenezko nahas-mahas hori erreboltabortitzeko dardara batean, ametsen funtsa bera

Page 87: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

den sinesgaiztasunak harrapatua izanaren sen-tsazio hori...»

Isilik gelditu zen une batez.«...Ez, ezin da; ezin da nork bere izatearen

aldi jakin batez duen bizitzazko sentsazioa adie-razi; bere egiatasuna, bere zentzua, bere funtsfin eta sarkorra ematen dion hori. Ezin da. Bizigara amets egiten dugun bezalaxe: bakarrik...»

Berriro gelditu zen gogoetan bezala, ondorengaineratu zuen:

«Noski, lagunok, zuek gehiago ikusten duzuenik orduan ikusi ahal nuena baino. Zuek ni ikus-ten nauzue eta ezagutzen nauzue...»

Ilunbea hain beltz bilakatua baitzen, entzuleginenok apenas elkar ikusten genuen. Aspalditikbera, aparte eserita zegoelarik, ahots bat beste-rik ez zen guretzat. Hitzik ere ez zuen inork esan.Bazitekeen besteak lo egotea, baina ni esna nen-goen. Ni entzuten ari nintzen, narrazio honek ira-dokitako gorabehera mantsoaren giltza emangozidan esaldiaren, hitzaren zain. Bazirudien berezgorpuzten zela giza ezpainik gabe ibai gainekogaugiro astunean.

Page 88: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

«...Bai, jarraitzen utzi nion —berriz hasi zenMarlow—, eta atzean neuzkan botereen gaineangogo zuena pentsatzen utzi nion. Hori egin nuen!Eta atzean ezer ere ez neukan! Ezertxo ere ezneukan bizkarra etzanda nengoen zaharkitutakobapore elbarri madarikatu hura baino, eta berakanartean atertu gabe hitz egiten zuen honelazioela «mundu guztiak aurrera egin behar du.«Eta hona etortzen bazara, ez da, noski, ilargiaribegira egoteko.» Mr Kurtz «jenio unibertsal» batzen, baina jenio batek ere aiseago lan egingozuen «lanabes egokiekin: gizon argiekin.» Ezzuen adreilurik egiten. Zergatik? Horretarakoezintasun fisiko bat zegoelako, ondo jakineannengoenez; eta zuzendariarentzat idazkari lanakegiten bazituen zeragatik zen «gizon zentzudunbatek ez duelako bere goragokoen konfiantzanahita errefusatzen.» Ikusten nuen? Ikustennuen. Zer gehiago nahi nuen bada? Nik egiaesan errematxeak nahi nituen, Jainkoarren! Erre-matxeak. Lanarekin jarraitzeko, zuloa estaltze-ko. Errematxeak nahi nituen. Halakoez betetakokaxak erruz zeuden kostaldean, kaxak pilaka,lehertuta, zarrakatuta! Urratsa eman orduko

Page 89: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

errematxe erori batekin topo egingo zenuenmalkarrean zegoen estazio hartako esparruan.Errematxeak herioaren basoraino itzulipurdikaamilduak zeuden. Poltsikoak errematxez betekozenituen makurtu beste lanik gabe; ostera, erre-matxe bat bakarra aurkitzerik ez zegoen berepremia zegoen tokian. Burdin xaflak bagenituenbaliatzeko modukoak; haiek zerekin finkatu ez,ordea. Eta astero-astero abiatzen zen mandata-ria, beltz bakarti bat, karta-zorroa bizkarrean,eskuan makila, gure estaziotik kostalderantz.Eta astean hainbat aldiz karabanak iristen zirenkostaldetik traturako merkantziekin: kalikoarrunki ezkoztatua, begiratu hutsarekin hotzika-rak eragiten zituena, kristalezko ale bitxiak peni-ke bat koartoa balio zutenak, kotoizko musuzapipikart zatarrak. Eta errematxerik ez. Hirugarraiari aski ziren baporea igerian jartzekobehar zen guztia ekartzeko.

Isilkari ari zitzaidan orain, baina uste dut nirejarrera uzkurrak azkenean ernegarazi edo egin-go zuela, ze beharrezkotzat jo baitzuen niri jaki-naraztea inori ere ez ziola beldurrik, ez Jainkoari,ez deabruari, eta are gutxiago gizon soil bati. Nik

Page 90: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

esan nion hori oso ondo ikusten nuela, baina niknahi nuena errematxe kopuru jakin bat zela etaerrematxeak zirela Mr Kurtzek egiazki nahi zitue-nak, hori jakinez gero, alegia. Bada, eskutitzakastero joaten ziren kostaldera... «Jauna! —oihuegin zuen— esanera idazten dut.» Errematxeakexijitzen nituen. Bazegoen modu bat... gizon argibatentzat. Jarrera aldatu zuen; oso hotz bihurtuzen eta hitzetik hortzera hipopotamo batez min-tzatzen hasi zitzaidan; ea enbarazurik egin zidanbaporearen barruan lo egiten nengoenean (gaueta egun tinko eusten nion neure salbamendua-ri). Hipopotamotxo xahar bat omen zegoen,gauez ur ertzera irten eta estazioko lurretatikusnan ibiltzeko ohitura txarra zuena. Pelegrinakbat eginik kanporatu eta eskumenera edukiahala errifle hustu ohi zituzten bere gainera.Beragatik gaubeila egindakorik ere bazen. Ener-gia guzti hura alferrik galduta, ordea. «Animaliahori soreztatuta dago —esan zuen—, baina horipiztiez bakarrik esan daiteke herrialde honetan.Ez da gizon bat ere, aditu?, ez da gizon bat eresoreztatuta dagoenik.» Bertan geratu zen pixkabatez ilargiaren argitan bere sudur mako fin

Page 91: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

pixka bat okertuarekin eta bere mikazko begiakdiz-diz kliskadarik ere gabe; ondoren, Gabonzakar batekin, urrats luzeka alde egin zuen. Ikusiahal izan nuen minduta eta zeharo nahastutazegoela eta horrek baikorrago sentiarazi nin-duen egun askotan egon nintzena baino. Guztizaltxagarria izan zen tipo harengandik influentzia-dun lagunarengana itzultzea, alegia, latorrizkonire bapore kolpatu, bihurrikatu, hondatuaren-gana. Ontzira igo nintzen. Nire oinpean kirrizkaegiten zuen hala nola Huntley & Palmers gailetakaxa huts batek erretenean barrena ostikozbidaliak; egituraz ez zen hain sendoa eta nahikoitsusiagoa itxuraz; hala ere, maitagarri izatekoadina lan gogorra eskainia nion. Inongo laguninfluentziadunik ez zitzaidan baliagarriago gerta-tuko. Nire burua apur bat ezagutzeko paradaeman zidan, zer egiteko gauza nintzen jakiteko.Ez, lana ez dut gogoko. Nahiago dut aisian ibilieta egin litezkeen gauza eder guztietan pentsa-tu. Lana ez dut gogoko, inork ere ez du gogoko;bai, ordea, gogoko dut lanaren baitan dagoena,zeure burua aurkitzeko abagunea, hain zuzen.Zeure errealitatea —zeure ikuspegitik, ez beste-

Page 92: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

renetik—, beste inork sekula jakiterik ez duena.Bestek ezin dute antzezpen hutsa besterik ikusieta ezin dute sekulan esan egiazki zer esan nahiduen.

Ez nintzen harritu norbait ikusi nuenean txo-pako gainaldean eserita, hankak basatza alderazintzilik zituela. Zera, nahiago nuen estazioanzeuden mekanikari banaka haiekin kidetu, bestepelegrinek mespretxatzen zituztenak, noski,manera desegokiak zituztelako, pentsatzen dut.Honako hau kontramaisua zen —lanbidez galda-rakina—, langile on bat. Gizon ximel bat zen,argal, aurpegi horixka hezurtsua eta begi handibiziak zituena. Kezkati itxura zuen eta burua nireesku ahurra bezain soildua; ilaiak, ordea, baziru-dien erorkeran kokotsari atxiki eta kokalekuberrian hazi egiten zela, ze bizarra gerrirainoluzatzen baitzitzaion. Alargunduta zegoen seiseme-alaba txikirekin (bere arreba baten karguutzi zituenak hara joateko) eta bere bizitzakopasioa uso zaletasuna zen. Zale porrokatua etaezagutzaile aditua zen. Usoekin txoratuta zego-en. Inoiz lanorduen ondoren bere etxolatik bisitaegiten zidan bere seme-alabez eta bere usoez

Page 93: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

berriketan aritzeko; lanean ari zela, bestalde,basatzan baporearen kroskotik arrastaka ibilibehar zuenetan, bere bizar hura serbileta antze-ko zapi zuri batean biltzen zuen, horretarakopropio ekarria. Begizta batzuk zituen belarrietanipintzeko. Ilunabarrean han ikusten zitzaion urbazterrean kokoriko, babesgarri hura arreta han-diz bustitzen, eta gero lehortzeko sasi baten gai-nean solemneki zabaltzen.

Bizkarrean txapaka egin eta garrasika esannion: «Aurki errematxeak izango ditugu!.» Berasalto batez zutitu eta oihu egin zuen: «Ez esan!Errematxeak!» belarriei sinetsi ezinean bezala.Gero ahots apalez «Zuk... eh?» Ez dakit zergatiktxoro moduan ari ginen. Behatza sudur hegalbatean ipini eta buruari modu misteriotsubatean eraginez baieztatu nuen. «Bejondeizu-la!» garrasi egin zuen eta eskuekin kriskitin joburuaren gainetik, hanka bat altxatuta zeukala.Dantza bat entseatu nuen. Zilipurdika ibili ginenontziaren burdinazko gainaldean. Berebizikodunbotsa sortu zen hezurdura hartatik, eta urazbestaldeko oihan zarratuak atzera bidali zuendurundi burrunbatsuan estazio lokartuaren gai-

Page 94: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nera. Horrek, antza, pelegrinen bat jaikiarazizuen estalpeetan. Irudi ilun batek zuzendariarenetxolako ate argitua lausotu zuen, desagertuzen; gero, segundo batera edo, atea bera eredesagertu zen. Gelditu egin ginen eta gure oinzanpatzeak uxaturiko isiltasuna atzera ere jaria-tu zen lurreko bazterretatik. Landarezko murrugaraia, nahaspilatutako enbor, adar, hosto,besanga eta zintzilikarioen anabasa oparo hura,ilargiaren argitan geldi, bizitza mutuaren oldarbortitza bezalakoa zen, landarezko olatu kiribildubat, bulartua, gandortua, ibaiaren gainera eror-tzeko zorian, gizon kaxkar guztiok geure izatekaxkarretik erauzteko. Eta ez zen mugitzen.Palastada eta bafada biziko eztanda moteldu batiritsi zitzaigun urrundik, ibai handian ictiosaurusbat distira bainu bat hartzen ari izan balitz beza-la. «Azken batean —esan zidan galdarakinakarrazoizko doinu batez—, zergatik, bada, ezgenituen errematxeak lortu behar?.» Zergatikez? Arraioa! Ez lortzeko arrazoirik ez nuen ikus-ten. «Hiru aste barru iritsiko dira,» esan nuenkonfiatuta.

Page 95: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Baina ez ziren iritsi. Errematxe beharreanerasoaldi bat etorri zen, zigorraldi bat, ikustaldibat. Sailka etorri zen hurrengo hiru asteetan, sailbakoitzaren buru asto bana, gainean gizon zuribana zeramatela jantzi berritan eta zapata ondu-tan, garaitasun hartatik ezker eskuin agur eginezpelegrin txundituei. Astoaren orpotik beltz aldrasuminkoi bat zetorren oin lehertuekin eta bekoz-ko ilunez; denda, kanpainako aulki, latorrizkokaxa, ontzi txuri eta fardel nabar pilo bat lurrerabotatzen zuten esparruan, eta misteriozko giroapixka bat sakonagotzen zen estazioko nahas-menduaren gainean. Halako bost segizio etorriziren, nahas-mahasean ihes egindakoen aireabsurdo harekin, ezin konta ahala jantzi etajanari biltegitako hornidurak zeramatzatela,halako eran non batek pentsa bailezake lapurre-ta egin ondoren oihanean barrena zamatzen arizirela bertan hainbanaketa egiteko. Bereizi ezi-nezko nahaspila bat osatzen zuten berez itxuraz-koak baina giza eromenaren eraginez harrapaki-nak ziruditen gauza haiek.

Lantalde saiatu honek bere buruari EldoradoEspedizio Esploratzailea deitzen zion eta nire

Page 96: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ustetan sekretua gordetzeko zin eginak ziren.Haien hizkera, aitzitik, pirata gordinen hizkerazen: mutiria baina bipiltasunik gabea, zekenabaina azartasunik gabea, ankerra baina kemen-tasunik gabea; talde osoan aurreikuspen edodeliberamendu apurrik ere ez zegoen, eta ezziruditen jakinaren gainean munduan ibiltzekogauza horiek beharrezkoak direla. Haien desiralurraren erraietatik altxorrak erauztea zen, lapu-rrek kajafuertea bortxatzean dutenaz bestekezka moralik gabe. Enpresa noblearen gastuakzeinek ordaintzen zituen ez dakit, baina gurezuzendariaren osaba zen talde horren buruzagi.

Itxuraz bazter auzo pobre bateko harakinbaten antza zuen eta begiek lo erdiko maltzurke-ria ukitu bat zuten. Bere zilbor lodiaren zamanabarmen eramaten zuen bere hanka laburrengainean eta bere koadrilak estazioa infestatuzuen denbora guztian ilobari beste inori ez zionhitz egin. Eguarte osoan hortik zehar ikusikozenituen elkarren aldamenean famili kontseiluamaigabe batean.

Ni errematxeez kezkatzeari utzita nengoen.Norberaren gaitasuna halako erokeriatarako nor-

Page 97: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

berak uste baino mugatuagoa da. Esan nuen:Pikutara! eta gauzak joaten utzi nituen. Pentsa-ketan aritzeko astiarekin nengoen eta aldianbehin Kurtzengan ipintzen nuen gogoa. Beratazoso interesaturik ez nengoen. Ez. Hala ere, kurio-sitatea nuen nolabaiteko ideia moralez jantzitaetorri zen gizon hura azken buruan gailurreraigoko ote zen eta hartaraz gero nondik nora jokoote zuen.

Page 98: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

IIArratsalde batean neure baporeko gainal-

dean luze etzanda nengoela, ahots batzukentzun nituen hurbiltzen: eta osaba-ilobak zirenur ertzean zehar paseatzen. Berriro burua beso-aren gainean etzan eta lo arinak hartzeko zoriannengoela, norbaitek nire belarrira ia-ia, honelahitz egin zuen: «Hanka gorri bat bezain otzananaiz, baina ez zait gustatzen inork aginduakematerik. Zuzendaria naiz ala ez naiz? Gizonahara bidaltzeko agindu zidaten. Sinestezina dahau.»... Ohartu nintzen biak ibaiertzean zutikzeudela baporearen aurrealdearen parean, nireburuaren azpian bertan. Ez nintzen mugitu; ezzitzaidan mugitzerik gogoratu: logale nintzen.«Gogaikarria, benetan,» marmaratu zuen osa-bak. «Administrazioari eskatu dio hara bidaltze-ko —esan zuen besteak—, zer egiteko kapaz denfrogatzeko asmoz; eta niri hala jokatzeko agin-dua eman zidaten. Pentsa zer influentzia ez oteduen edukiko gizon horrek. Gehiegizkoa da hau,ezta?» Biak bat etorri ziren hura gehiegizkoa

Page 99: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zela, gero komentario arraro batzuk egin zituz-ten: «Euria eta eguraldi ederra egitea... gizonbat... Kontseilua... bere gogoak eman bezala»,esaldi absurdoen zatiak, loa galarazi zidatenak;hala, bada, burua ia argiturik neukala osabakhauxe esan zuen: «Hemengo klima hau zure era-gozpenaren konponbidea izan liteke. Bera baka-rrik al dago han?» «Bai —erantzun zuen zuzen-dariak—; bere laguntzailea ibaian behera bidalizuen niretzako ohar bat ekarriz, honela zioena:«Bota ezazu herrialdetik gizagaixo hau, eta ezezazu honelakorik gehiago bidaltzen nekerikhartu. Nahiago dut bakarrik egon zuk eskuraditzakezun moduko gizonak aldamenean edukibaino.» Hori orain urtebete baino gehiago izanzen. Lotsagabekeria handiagorik, aizu!» «Berri-rik ez, geroztik?» galdegin zuen besteak ahotsmarrantarekin. «Marfila —hitzetik hortzera ilo-bak—, pila bat, primerakoa gainera, pilaka,gogaikarria oso bere aldetik.» «Eta horrekin?»galdetu zuen ahots garratzak. «Faktura.» izanzen, erantzuna disparatua, nolabait esanda.Ondoren isiltasuna. Kurtzetaz aritu ziren sola-sean.

Page 100: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Ni jada guztiz esna, baina patxada ederreanetzanda nengoenez, geldirik egon nintzen, pos-turaz aldatzeko eragingarririk ez nuen eta. «Nolaegin du marfilak bide luze hau?» marruskatuzuen gizonetan zaharrenak, oso erresuminduta,zirudienez. Besteak azaldu zuen kanoa flotabatekin etorria zela, berarekin zeukan enplegatuingeles mestizo baten kargu, Kurtz berbera itzul-tzen saiatu omen zela, estazioa tenore hartanmerkantziez eta hornidurez gabetua baitzegoen,baina hirurehun milia ibili ondoren bat-bateanbira ematea erabaki eta egin ere, halaxe eginomen zuela berak bakarrik piragua txiki bateanlau arraunlari lagun zituela, mestizoari marfilare-kin ibaian behera jarraitzen utziz. Bi tipoek lilura-tuta ziruditen halako gauza bat burutzen inorahalegindu izanaz. Hori egiteko arrazoi funtsez-ko bat aurkitzeko gauza ez ziren. Niri dagokida-nean, aldiz, iruditu zitzaidan Kurtz estreinakozikusi nuela. Irudi argia zen: piragua, lau basatiakarraunean, eta gizon zuri bakartia bat-bateanbizkarra emanez egoitza nagusiari, segurantzia-ri, etxera itzultzeko asmoari; aurpegi emanezoihanaren barrenari, bere estazio huts eta isola-

Page 101: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tuari. Arrazoia ez nekien. Agian, gizon fin batbaino ez zen, bere lanari lanagatik isuria. Bereizena, konturatu baldin bazarete, ez zuten behinere aipatu. Bera «gizon hori» zen. Mestizoa, ikusinuenagatik bidaia arriskutsu bat zuhurtasun etabipiltasun handiz burutu zuena, «doilorkumehori» bezala aipatzen zuten beti. «Doilorku-mea»k informatu zuenez «gizona» oso gaixoegon omen zen, ondo bizkortu gabe omen zego-en... Orduan nire azpian zeuden bi tipoak urratsbatzuk urrundu eta atzera-aurrera ibili ziren hur-bil samarretik. Aditu nuen: «Postu militarra...medikua... berrehun milia... bakar-bakarrikorain... ezinbesteko atzerapenak... bederatzihilabete... berririk ez... zurrumurru arraroak.»Atzera hurbildu ziren, zuzendaria hauxe esatenari zenean: «Inor ere ez, nik dakidala, bakar-bakarrik trafikari antzeko ibiltari bat, tipo nazka-garri bat, indioei marfila harrapatzen diena.»Zeinez ari ote ziren orain? Zatietatik atera nue-nez, Kurtzen barrutian bide zegoen gizon batomen zen eta zuzendariaren gustukoa ez zena.«Konpetentzia desleialetik ez gara libratuko tipohorietako bat urkatu arte, ikasbidea emateko.»

Page 102: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

esan zuen. «Bai, ba! —marmaratu zuen bes-teak—. Urkatu dezatela! Zergatik ez? Herrialdehonetan edozer gauza egin liteke, edozer gauza.Nik zera diot: inork ere ezin du hemen, ulertzen?hemen, zure postua arriskutan jarri. Eta zerga-tik? Zuk klimari eusten diozu, zuk denak garai-tzen dituzu. Arriskua Europan dago; han, ordea,ni irten baino lehen badaezpada...» Pixka batalboratu eta xuxurlaka aritu ziren; baina ondorenahotsa berriro goratu zuten. «Hainbat atzerapenizatea ez da nire errua. Nik ahaleginak eginnituen.» Gizon lodiak hasperen bat bota zuen.«Tristea, benetan.» «Eta bere hizkera absurdoeta nazkagarriak —segitu zuen besteak—, era-bat gogaitzen ninduen hemen zegoenean. “Esta-zio bakoitzak faro bat ahalakoa behar luke izanaurrerabidearen gidaritzan; bilgune bat merka-taritzarako, baiki, baina orobat gizakintzarako,hobekuntzarako, irakaskuntzarako.” Pentsa,astakirten halakoa! Eta zuzendaria izan nahi du!Ez, zera da...» Hemen itobeharrean gehiegizkosuminduragatik eta nik burua doi-doi altxatunuen. Harritu nintzen nigandik hain gertu zeude-la ikusteaz, nire azpian bertan. Haien sonbrei-

Page 103: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ruen gainera tu egin nezake. Lurrari begira zeu-den, gogoetan sorgortuak. Zuzendaria adaxkafin batekin hanka gainean jotzen ari zen: bereahaide maltzurrak burua altxatu zuen. «Ondoegon zara oraingo honetan atera zinenetik?» gal-degin zuen. Bestea asaldatu egin zen. «Zein? Ni?Primeran. Bai, primeran. Baina besteak, EneJaungoikoa! Denak gaixorik. Gainera, hain azkarnola hiltzen diren, herrialdetik kanpora bidaltze-ko astirik ere ez dut izaten, sinestezina da!»«Hum. Bai, horixe —murmuratu zuen osabak—.Ai, mutila! Honetan konfiatu, aizu, honetan kon-fiatu.» Bere beso motza zabaltzen ikusi nuen,oihana, ugaldea, basatza eta ibaia hartzenzituen keinu batean; bazirudien eguzkiak argitu-tako lurraren aurpegiaren aurrean, herio zelata-riari, ezkutuko gaitzari, bere bihotzeko ilunbesakonei, desohorezko imintzio batekin iruzurrezdeitzeko sinua egiten ziela. Hain zen ikaragarrianon salto batez zutitu eta burua jiratuz oihana-ren ertzari so egin nion, konfiantzazko agerpenbeltz haren aurrean nolabaiteko erantzuna espe-ro banu bezala. Badakizue zer burutapen zoroaketortzen zaizkion bati batzuetan. Baretasun

Page 104: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

garaiak bere parte txarreko egonarriarekin aur-pegi ematen zien bi irudi horiei, inbasio bitxi haunoiz aldenduko zain.

Biok batera ozenki birao bat bota, izuarenizuz, uste dut, eta gero niri ez ikusiarena eginez,estazio aldera itzuli ziren. Eguzkia behean zego-en eta maldan gora besoz beso aurrerantzmakurturik zihoazela, bazirudien luzera ezberdi-neko beren bi itzal barregarriak atzetik nekezarrastaka zeramatzatela belar luzearen gainetik,astiro, printza bakar bat ere tolestu gabe.

Egun gutxiren buruan Eldorado Espedizioaoihan egonarritsuan barrendu eta hura gaineanhertsi zitzaion, murgilkari bati itsasoa gaineanhesten zaion bezalaxe. Handik puska batera astoguztiak hil zirelako albistea etorri zen. Ez dakitezer balio gutxiagoko animalien patuaz. Horiek,dudarik gabe, guk denok bezala, merezi zutenaaurkitu zuten. Ez nintzen galdezka aritu. Orduanurduri xamar nengoen laster batean Kurtzekingertatu behar nuelako. Laster batean diodaneankonparazio batera diot. Hain zuzen ere, bi hilabe-te iragan baitziren ugaldea utzi genuen egunetik

Page 105: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Kurtzen estazio azpiko hegi aldera iritsi ginenarte.

Ibai hartan gora joatea atzera ere munduarenlehenengo hastapenetara bidaiatzea bezala zen,landaretza lurrean multzokaturik zuhaitz tan-taiak errege zireneko aldietara. Isurbide mortua,isiltasun betea, oihan barrenezina. Airea epel,lodi, astun, geldoa zen. Eguzki argiaren briluanalaitasunik ez. Ubideko bitarte luzeak desertukiaurreratzen ziren, gerizaturiko distantzien goi-beltasunerantz. Zilarrezko hondartzetan hipopo-tamoek eta kaimanek elkarren ondoan eguzkiahartzen. Urak, zabaldu ahala, zuhaitzezko uhar-te mordo batean zehar jariatzen ziren; ibaihorretan basamortuan bezala galduko zenuenbidea eta egun osoan ibiliko hondar-pilekinestropezuka ubidea aurkitu nahian, harik eta lilu-raturik, behinola, antza, oso urrunean, bestebizialdi batean, apika, ezagutu omen zenituengauza guztietatik isolatuta sentituko zinen arte.Noizik behin iraganaldia atzera etortzen zitzai-zun, zeure buruari une bat ere eskaintzekorik ezduzunean gertatu ohi den bezalaxe; etorri,ordea, landare, ur eta isiltasunezko mundu harri-

Page 106: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

garri honetako errealitate nahastaileen arteantxundimenez oroitzen duzun amets asaldagarrieta zaratatsu baten itxuran etortzen zen. Etabizitzazko gelditasun honek bakearen antzikapurrena ere ez zuen. Asmo sumaezin batenhausnarketan diharduen indar gupidagabebaten gelditasuna zen. Mendekua hartzeko itxu-raz begiratzen zizun. Gero ohitu egin nintzen; eznuen gehiago ikusten; astirik ez nuen. Bideaasmatzen jarraitu behar nuen; urpeko hondar-pilen zantzuak hautematen, inspirazioz gehiene-tan; hondoratutako harriei adi; hortzak kolpetikestutzen ikasten ari nintzen bihotzak bularretikihes egin ez ziezadan estalitako oztopo zaharzitalen bat txiripaz libratzen nuenean, latorrizkobaporeari bizia erauzi eta pelegrin guztiak itokozituena; erne egon behar egur lehorraren azta-rrenik non ikusiko, gauean ebaki eta biharamu-nean galdaran erabiltzeko. Arreta horrelako gau-zatan, ur gaineko gorabehera soiletan ipinibehar duzunean, errealitatea —errealitatea dio-tsuet— lausotu egiten da. Zure barneko egiaezkutuan dago, zorionez, zorionez. Nik, ordea,berdin-berdin sumatzen nuen, sarritan bere gel-

Page 107: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ditasun misteriotsua nire pailazokeriatan begirazegokidala sumatzen nuen, zuei ere, lagunok,zeuen soka gaineko saioan begira dagokizuenbezala, zenbatean? korona erdia itzulipurdibakoitzeko.»

«Mesedez, ez zaitez horren gordina izan,Marlow» —marruskatu zuen ahots batek, etahalatan jakin nuen entzule bat gutxienez esnazegoela nire aldamenean.

Barkamena eskatzen dizuet. Ahazten nuenprezioaren barne dagoen samina. Izan ere, zeraxola prezioa, saioa ondo egina baldin bada?Zuek oso ondo egiten dituzue zeuen saioak. Etanik ere ez nuen gaizki egingo, ze neure lehenbidaian ez bainion baporeari hondoa joarazi.Oraindik ere harritzen zait. Imajinatu gizon batbegiak estalita kamino eskas batetik furgonetabat gidatzen. Izerdia dezente bota nuen istoriohorrekin eta ikaratu ere majo ikaratu, benetan,aizue. Azken batean, marinel batentzat bekatubarkaezina baita bere manupean dagoen bitarteguztian ustez igeri egin behar duen gauzarenazpialdea arrakalatzea. Beharbada inork ez dujakingo, baina zuri zarrastada ez zaizu sekula

Page 108: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ahaztuko, eh? ukaldi bat bihotzaren erdian.Horrekin gogoratzen zara; horrekin amets egitenduzu; gauerdian esnatu eta horretaz pentsatzenduzu —handik urte batzuetara— eta gorputzaizerditan eta hotzikarez nabaritzen duzu. Ez dutesan nahi bapore hau betiere igerian ibili zenik.Behin baino gehiagotan pixka batez ibian igarobeharra izan zuen, hogei kanibal inguruan txipli-txaplaka eta bultzaka. Horietako batzuk tripula-zio gisara sartu genituen. Jende fina —kaniba-lak— euren tokian. Gizon horiekin lan egin zite-keen, eta aintzakotzat hartzen ditut. Eta azkenfinean ez zuten elkar jaten nire begien aurrean:bidekotzat hipopotamo okela ekarri zutenaldean, usteldu egin zitzaiena eta oihanarenmisterio kirastua nire sudurrari usnarazi. Puf!Oraindik usaintzen dut. Ontzian zuzendaria nera-man, baita ere hiruzpalau pelegrin euren esku-makilekin, koadrila osoa, beraz. Noizean behinhegitik gertu estazioren bat topatzen genuen,ezezagunaren magalari itsatsia eta txabola zar-pail batetik gizon zuriak kanporatzen ziren, keinuhandiak egiten pozez eta harrimenez eta abegionez; oso bitxiak ziruditen; aztikeria batek ber-

Page 109: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tan gatibatuta edukitzeko itxura zuten. Marfilhitzak airean durundian eta gero isiltasuneraitzultzen ginen, eremu hutsetatik zehar, bihurgu-ne mantsoak biratuz, gure bide bihurriarenmurru garaien artetik, txopako errotaren palas-tatze unatuak txalokada moteletan durundan.Zuhaitzak, zuhaitzak, milioika zuhaitz, sailka,eskergak, gorantz metatuak; eta haien oinetan,hegiaren ertzetik joanez uraren kontra, bapore-txo belztua arrastaka, hala nola kakalardo nagibat arkupe itzel bateko zorutik arrastatzen.Horrek oso ttikia sentiarazten zizun, oso galdua;sentipen hori, hala ere, ez zen erabat deprimen-tea. Zena zela, ttikia izanik ere, kakalardo likitsaaurrerantz arrastatzen zen, horixe egitea nahizenuen eta. Norantz uste zuten pelegrinek arras-tatzen zela, hori ez dakit. Egingo nuke zerbaiteskuratzea espero zuten lekuren batetarantz.Niretzat Kurtzengana soilki arrastatzen zen;baina lurrun hodiak jarioka hasi zirenean astiro-astiro arrastatu ginen. Ibai-arteak aurretik zabal-du eta atzetik hertsi egiten zitzaizkigun, oihanatipi-tapa uretan barrendu bailitzan guri itzulera-ko bidea eragozteko. Gero eta barrenago sar-

Page 110: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tzen ginen ilunbeen bihotzean. Isiltasun handiazegoen bertan. Gauez inoiz zuhaitzezko gortina-ren atzetik danbor hotsa ibaian goratu eta ber-tan luzaroan gelditzen zen ahulki, dilindan beza-la goiko airean, gure buruen gainean, egunaurratu arte. Bere esanahia gerra, bakea edo otoi-tza ote zen, ezin esan genezakeen. Goiz-albakgelditasun hozkirri baten beheraldiak iragartzenzituen; egurgileak lo; euren suak ahiturik; adax-ka baten kirrikak ere asaldatu egingo zintuen.Erromes ginen antzinako lurraren gainean, pla-neta ezezagun baten tankerako lurraren gai-nean. Iduri genezakeen nahigabe larriaren etalan neketsuaren ordainetan menperatu beharradagoen oinordetza madarikatu batez jabetzenlehen gizonak ginela. Hala ere, supituki, bihurgu-ne bat nekez biratzen genuenean, istant batezihizko paretak begiztatzen genituen, belarrezkoteilatu zorrotzak, intzirizko eztanda bat, beso-zango beltzezko zurrunbilo bat, nahas-maha-sean eskuak txaloka, oinak zanpaka, soinak zan-buluka, begiak jiraka, hostaia astun eta geldia-ren abaroan. Baporea emeki iragaten zen, azto-ramen beltz eta ulertezin baten ertzetik. Antzi-

Page 111: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nako gizonak birao, otoi ala abegi egiten zigun,zeinek daki? Gure ingurunearen ulerkuntzatikisolatuta geunden; fantasmak bezala lerratuzigarotzen ginen, txunditurik eta isilean ikaratu-rik, eroetxe bateko biztualdi gartsu batenaurrean gizon zuhurrak egongo liratekeen beza-laxe. Ezin genuen ulertu urrunegi geundelakoeta ezin genuen oroitu lehen aldietako gaueanbidaiatzen ari ginelako eta aldi horiek joanakdira, doi-doi zantzu bat utziz; oroitzapenik ez,ordea.

Lurrak ez zirudien lurtarra. Menderatutakomunstro katigatu baten itxuran ikusten ohitutagaude; han, aitzitik, munstrozko gauza askebaten gisan ikusten zenuen. Ez zen lurtarra, etagizonak ere ez ziren... Bai, gizatiarrak ziren.Bada, aizue, horixe zen okerrena, gizatiarrak oteziren susmoa, alegia. Hori pixkanaka ernetzenzitzaion bati. Oihu eta jauzi egiten zuten, etabirak ematen, eta aurpegi ikaragarriak jartzen;baina benetan bihotz erdiragarri gertatzenzitzaizuna haien gizatasunean —zurea bezala-koa— pentsatzea zen; harrabots basati eta gri-natsu harekiko zenuen ahaidetasun urrunean

Page 112: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

pentsatzea. Itsusia. Bai, itsusi samarra zen;baina nahiko gizona bazinen, aitortu beharzenuen zeure baitan bazegoela erantzun batenarrastorik ttipiena ere zarata haren egiatasunizugarriaren aurrean, susmo ilun bat, zarata har-tan esanahi bat bazegoela, zuk —lehen aldieta-ko gauetik hain urrun zeundenak— ulertzekomodukoa. Eta zergatik ez? Giza gogoa edozerta-rako gai da, bere baitan gauza guztiak daudela-ko, nola iragana hala etorkizuna. Zer zegoen hanbada? Poza, beldurra, nahigabea, jaiera, keme-na, amorrua —zeinek daki?—: alabaina, egia,denboraren estalgarriaz erantzitako egia. Ergelaasalda eta hunki bedi; gizonak, aldiz, jakin bada-ki, eta kliskada bat ere gabe beha dezake. Behardu izan, baina, kostaldeko horiek bezain gizongutxienez. Egia hori bere egiarekin alderatubehar du, jatorrizko bere indarrarekin. Printzipio-ek ez dute balio. Eskurapenak, jantziak, zarpailpolitak, lehen astinaldi ederrean eroriko zirenzarpailak. Ez, fede deliberatua behar duzu. Nire-tzako dei bat dagoela demoniozko zalapartahorretan? Oso ondo; entzuten dut; onartzen dut,baina nik ere badut ahots bat, eta onerako nahiz

Page 113: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

txarrerako nirea ezin isilaraz daitekeen hitzaldiada. Noski, ergela, bere izuarekin eta bere senti-mendu onekin, beti salbu dago. Zein ari da hormarmarrean? Zergatik ez nintzen lehorreratuoihu eta dantza egitera? Egia da; ez nuen egin.Nire sentimendu onak diozue? Pikutara senti-mendu onak. Ez nuen astirik. Galdu behar izannuen lurrun hodi pitzatu haiek berun zuriarekineta lanazko manta txatarrekin estaltzen lagun-tzeko, horrexegatik. Lema zaindu behar nuen,eta oztopo haietatik begiratu eta latorrizko poteazart edo zalapart ibiltzea lortu. Gauza horienazalean bazegoen gizon jakintsuago bat ere sal-batzeko adina egia. Eta bien bitartean galdara-zain zegoen basatia zaindu behar nuen. Espezi-men hobeagotu bat zen; zutikako galdara batpizteko gai zen. Han zegoen bera nire azpianeta, zinez diotsuet, berari begiratzea txakur batgaltza motzetan eta lumadun sonbreiruz jantzitaatzeko hanka gainean tente ibiltzeko parodiabatean ikustea bezain altxagarria zen. Horra horprestakuntzako hilabete gutxi batzuek zer bila-katu zuten mutil bikain hura. Ausardiazko ahale-gin nabariarekin aztertzen zituen lurrunaren

Page 114: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

manometroa eta uraren maila; eta gainera, hor-tzak limatuta zeuzkan gizagaixoak, eta bere kas-kamotzeko ilea era bitxian afeitatua eta masaile-tan hiruna orbain apaingarri. Ibaiertzean egonbehar zukeen eskuak txaloka eta oinak zanpaka;alabaina, gogor ari zen lanean, aztikeria harriga-rri batek gatibaturik, probetxuzko jakituriaz hor-nitua. Gai zen irakatsi egin zitzaiolako; eta berakhauxe zekien, baldin eta gauza garden hartakoura agortzen bazen, galdara barruko izpiritugaiztoa haserretu, biziki egarritua baitzegoen,eta mendeku ikaragarria hartuko zuela. Halatan,izerditu eta sua piztu eta kristalari izututa begi-ratu egiten zuen (besoari lotuta kuttun bat zuela,trapuz egindakoa eta beheko ezpainean zeharkasartuta, hezur zati leundu bat, erloju batentamainakoa) eta bizkitartean hegi basotsuak gel-diro lerratzen zitzaizkigun, zarata txikia gibeleanutzia zegoen, isiltasunezko milia amaigabeak,eta gu arrastaka gindoazen Kurtzenganantz.Baina, oztopoak zitalak ziren, ura engainagarriaeta txikia, galdarak egiatan zirudien barruandeabru erretxin bat zeukala eta ez galdarazainak

Page 115: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ez nik ez genuen astirik gure pentsamendu bel-durgarriei begira egoteko.

Barne Estaziotik berrogeita hamar bat miliabeherago kanaberazko txabola bat deskubritugenuen, masta okertu eta malenkoniatsu bat,zintzilikaturik egondako bandera klaseren batenpiltzar itxuragabeak zituena, eta ondo antolatu-tako egur meta bat. Hori ezustekoa zen. Lehorre-ra egin eta egur pilaren gainean ohol pusketabat aurkitu genuen lapitzez idatzitako zirriborrobat zeukalarik. Hura deszifratu eta hauxe zioen:«Egurra zuentzat. Azkar ibili. Kontuz hurbildu.»Sinadura bat zegoen, baina irakurtezina zen,Kurtz ez, baina hitz askoz ere luzeago bat. Azkaribili. Nora joateko? Ibaian gora? «Kontuz hurbil-du». Ez genuen hala egin. Baina oharrak ezinadieraz zezakeen hurbildu ahala bakarrik aurkilitekeen leku bat. Zerbait gaizki zebilen goial-dean. Baina zer? Eta zenbateraino? Hori zenauzia. Komentario gaitzesgarri batzuk egin geni-tuen estilo telegrafiko haren pellokeriaz. Inguru-ko sastrakak ez zioen ezer ez eta oso urrutirabegiratzen ere ez zigun uzten. Kotoi gorrizkogortina tarratatu bat zegoen ate ondoan zintzilik

Page 116: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eta goibelki ikaratzen zen gure aurpegietan. Bizi-tokia hutsik zegoen, baina begi-bistakoa zengizon zuri bat ez oso aspaldi bertan bizi izanzela. Mahai zakar bat gelditzen zen, xafla bat bizutoinen gainean; zabor pilo bat txoko ilunbatean lagata eta atetik gertu liburu bat eskue-taratu nuen. Azalez gabetua zegoen, eta orrial-deak eskuztatzearen poderioz zeharo zikinduaketa bigunduak; bizkarra, aldiz, kotoizko harizuriarekin maitekiro birjosia, artean ere garbiitxurarekin. Berebiziko aurkikundea zen. Izenbu-rua Nabigazio alor batzuei buruzko ikerketa bat,egilea Tower, Towson, edo antzeko izen bat,Bere Maiestatearen Itsas Armadako Kapitaina.Gaiak aspergarri samarra zirudien irakurtzeko,irudizko adibideez eta zenbaki taula higuinga-rriez hornitua, eta aleak hirurogei urte zeuzkan.Zaharkin harrigarri honi ahalik eta maitasunikhandienarekin heldu nion, ez ahal zitzaidaneskuartean desegingo. Barruan, Towson edoTowserrek taxuzko ikerlana jorratzen zuenontzietako katea eta apailuen etendura indarrazeta horrelako beste gai batzuetaz. Ez zen osoliburu interesgarria; baina lehen begiratuan

Page 117: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

asmo bakar bat ikus zenezakeen han, kezkajator bat lanari ekiteko modu egokiari buruz,hainbeste urte lehenago idatzitako orrialdexume hauei argi profesionalaz bestelako argiezdistirarazten ziena. Marinel zahar xaloak, kateaeta apailuen gaineko bere istorioarekin, oihanaeta pelegrinak ahaztarazi zizkidan, dudarik gabeegiazkoa zen zerbait aurkitu nuelako sentsaziozoragarria sortaraziz. Han halako liburu bat ego-tea nahiko harrigarria zen, baina oraindik txundi-garriagoak ziren ertzean lapitzez idatzitako oha-rrak, eta testuari zegozkion zuzeneko aipame-nak zirenak. Ezin nien neure begiei sinetsi! Len-goaia zifratuan zeuden! Bai, lengoaia zifratuarenantzekoa zen. Imajinatu gizon bat aipatutakoabezalako liburu bat inongo bazter honetaraaldean ekartzen, hori ikasten eta oharrak egiten,lengoaia zifratuan, aizue! Misterio bitxia zen.

Zarata gogaikarri batez erdi oharturik egonnintzen pixka batean, eta begiak altxatzearekinbatera ikusi nuen egur pila desagertua zela, etazuzendaria, pelegrin guztien laguntzaz, ibaier-tzetik deiadarka ari zitzaidala. Liburua patrikangorde nuen. Egiatan esaten dizuet, irakurtzeari

Page 118: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

uztea adiskidetasun zahar eta sendo batenbabespetik bereiztea bezala izan zen.

Motor karrankaria martxan jarri nuen. «Trafi-kari txatxu hori da, sobra ere, intruso hori,» oihu-katu zuen zuzendariak, atzean utzitako tokiarigaizto begirada botaz. «Ingelesa izan behar du.»esan nuen nik. «Horrek ez du salbatuko arazoakizatetik kontuz ibiltzen ez bada,» ilunki marma-ratu zuen zuzendariak. Itxurazko xalotasunezohartarazi nion inor ez dagoela mundu honetanarazoetatik salbu.

Ura lasterrago zetorren orain, baporeakazken arnasan zirudien, txopako errota indargepalastatzen, eta ni ontziaren taupada berribakoitzari jakin-minez adi aurkitu nintzen, zereneta, egia esateko, traste penagarri hark unebatetik bestera pot egingo zuela espero bainuen.Bizitza baten azken dardarari so egitea bezalazen. Baina artean arrastatzen ginen. Inoiz bideanaurreraxeago zuhaitz bat begiz jotzen nuen Kur-tzengananzko gure aurrerapena neurtzeko,baina betiere haren paretik igaro aurretik gal-tzen nuen. Begiak gauza baten gainean finkatu-ta hain luze edukitzea gehiegi da gizonaren

Page 119: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

pazientziarako. Zuzendariak etsipen galantaagertzen zuen. Ni urduri jartzen nintzen etaamorrarazita eta nire buruarekin eztabaidan eaKurtzekin argi eta garbi hitz egingo nuen ala ez;baina inolako konklusiorik atera ahal izan aurre-tik bururatu zitzaidan nire hitz egitea edo nireisiltzea, alegia, nire ezein egintza, hutsarenhurrengo gertatuko zela. Zer axola batek zekie-nak edo ez zekienak? Zer axola nor zen zuzenda-ria? Inoiz halako barne argialdiak izaten ditubatek. Afera honen mamia azaletik aski sakonzegoen, nire eskumenaz harantzago, eta niresartzeko botereaz harantzago.

Bigarren eguneko iluntze aldera Kurtzenestaziotik gutxi gora behera zortzi miliatarageundela jo genuen. Nik aurrera egin nahi nuen;zuzendariak, berriz, bekozko iluna jarri eta esanzidan handik gora nabigatzea hain zela arrisku-tsua, non komeniko bailitzateke, ordurako eguz-kia sartzear zegoenez, geunden lekuan bertanbiharamun goizera arte itxarotea. Bestalde azpi-marratu zuen kontuz hurbiltzeko oharrari jarrai-tu behar bagenion, egun argitan hurbildu behargenuela, ez ilunabarrean edo gauean. Hori nahi-

Page 120: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ko zentzuzkoa zen. Zortzi milia ia hiru ordukobidaia zen guretzat, gainera uhin susmagarriakikusi nituen ibai-tartearen amaieran. Hala etaguztiz ere, ezin esanezko moduan nengoenernegatua atzerapenagatik, eta arrazoi izpirikgabe gainera, ze gau bat gehiago hutsa baitzenhainbeste hilabeteren buruan. Egurra ugarigenuenez eta leloa kontuz ibiltzea zenez, ibaierdian bota nuen aingura. Ibai-tartea meharrazen, zuzena, hegiak gora, trenbide batekoezponda bezala. Inularra habailduz sartu zen,eguzkia artean ezkutatu gabea zela ere. Ibaiakur laua eta lasterra zekarren, baina hegietan gel-ditasun mutua zetzan. Zuhaitz bizidunak sastra-kako igokariekin elkarri estekatuak, harrienordez alda zitezkeen, baita adaxkarik mendree-na, hostorik ezdeusena ere. Ez zen loa, ez ziru-dien naturala, trantze egoera bat bezala. Soinu-rik motelena ere ez zen inondik aditzen. Zur etalur begiratzen zenuen eta gortuta ote zeundensusmatzen hasi; orduan gaua supituki jausi, etaitsututa ere uzten zintuen. Goizaldeko hirurakaldera arrain handi batek salto egin eta txaplas-tada ozenak arma baten tiro hotsak bezala asal-

Page 121: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

datu ninduen. Eguzkia altxa zenean laino zuribat zegoen, epel-epela eta itsaskorra, gauabaino ere itsugarriagoa. Ez zen mugiten, ez ika-ratzen; hantxe zegoen, egon ere, geldirik, norbe-ra inguratuz zerbait sendoa bezala. Zortzietanedo bederatzietan, apika, pertsiana bat bezalaaltxa zen. Istant batez zuhaitz tantai ugariakbegiztatu genituen, nahaspilaturiko oihan esker-ga, honen gainean eguzkiaren bolatxo dirdaitsuazintzilikaturik, dena geldi-geldi, eta ondoren per-tsiana zuria berriro eraitsi zen, aiseki, koipezta-turiko errailetatik labainduz bezala. Katea, jaso-tzen hasiak ginena, berriro aska zezaten agindunuen. Karranka sorrarekin korritzeaz geldituaurretik, oihu bat, oso oihu zolia, ezin saminga-rriagoa, aire sarriaren baitan astiro hegaldatuzen. Isildu zen. Aldarri arranguratsu batek, diso-nantzia basatietan modulatua, belarriak gainez-tu zizkigun. Erabateko ustekabetasunak ilea ten-tearazi zidan gorra azpian. Nik ez dakit besteeizer nolako bihotz zirrara eragin zien, niri behin-tzat ganduak berak garrasi egin izan balu bezalairuditu zitzaidan, hain bat-batean sortua baitzeneta itxuraz alde orotatik batera etorria deiadar

Page 122: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zalapartatsu eta auhenagarri hura. Gehiegizkoeta ia jasanezinezko irrintzien eztanda zalapar-tari batekin bukatu zen, kolpetik isildu zena, gupostura barregarri ezberdinetan utzita, kasikhain lazgarria eta gehiegizkoa zen isiltasuneanbelarria setati ipinita. Jaungoikoa! Zer esannahi...» hitz totelka esan zuen nire aldameneanpelegrin batek, gizontxo potolo bat, ile horia etaloki gorriak zituena, gomazko zoladun botaz jan-tzia eta pijama arrosa galtzerdi barrenetan sar-tua. Beste bi aho zabalik geratu ziren minutu osobatez, gero kabinatxoaren barrura oldartu etaberehalaxe itsumustuan kanporatu ziren zutikgelditzeko begirada ikaratiak botaz, Wincheste-rrak eskuetan prest zituztela. Gure ingurukobaporea baino ezin genuen ikusi, bere ertz lau-sotuak, urtzeko zorian bezala, eta ur zerrendalanbrotsu bat, bi oin bete zabal, beharbada, berejiran, eta hori zen guztia. Munduaren gainerakoaez zen inon, gure begi-belarriei zegokienezbederen. Inon ere ez. Aldendua, desagertua,garbitua izan zen atzean xuxurla bat edo itzalbat utzi gabe.

Page 123: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Aurrera joan eta katea motz jasoa egotekoagindu nuen, hartara aingura goratu eta bapo-rea berehala abiatzeko prest egon zedin, beharizanez gero. «Eraso egingo ote dute?» xuxurlatuzuen ahots ikarati batek. «Txikizioa egingo digu-te laino honekin!» marmaratu zuen beste batek.Aurpegiak larriagatik zurrunduta, eskuak darda-ra txikian, begiak kliskatzeaz ahaztuta. Osobitxia zen aurpegien kontrastea ikustea gizonzurietatik gure tripulazioko beltz jendera, hauekibaiaren alde honetan gu bezain arrotzak zirela-rik, nahiz eta etxea handik zortziehun miliatarabaizik ez eduki. Zuriek, noski, arrunt deseginda,bazuten gainera halako iskanbila asaldagarriakminez hunkituta egoteko itxura kurioso bat. Bes-teek espresio ernai eta interesatua zuten, jakina;baina beren aurpegiak lasai zeuden, egon ere,baita katea jaso bitartean irribarrez ari ziren biz-pahiru haienak ere. Batzuen batzuk esaldi labu-rrak trukatzen zituzten purrustaka, agi zenezarazoa beren gogara konponduz. Euren buruza-gia, beltz gazte bulartsu bat, urdin ilunez azpil-dutako jantziez arrunki apaindua, sudur zulo izu-garriak eta ilea kizkur koipetsutan artezki antola-

Page 124: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tua, nire aldamenean zegoen. «Eta?» esan nionadiskidetsu agertzeko asmo hutsarekin. «Harra-pa itzazu —zirt-zart bota zidan, bere begi odol-tsuak zabalduz eta bere hortz zorrotzak distira-ziz—. Harrapa itzazu. Guri eman.» «Zuei, eh? —galdegin nuen— Eta beraiekin zer egiteko?»«Jateko.» lehor esan zuen, eta ukalondoa baran-daren gainean ipiniz lainoaren barrenan so geldi-tu zen duintasunez beteriko jarrera gogoetatsubatean. Ni izu laborriak hartuko nindukeen duda-rik gabe, baldin eta berak eta bere lagunek gosehandiz egon behar zutela otu ez balitzait, geroeta gose handiagoz egon ere, azken hilabetehonetan batik bat. Sei hilabeterako kontratatuakzeuden (ez dut uste haietako bakar batek eredenboraren ideia garbirik zuenik, ez guk bezalabehintzat hainbeste menderen buruan. Haiekdenboraren hasierakoak ziren, atzean ere; ale-gia, erakutsiko zien esperientziarik ez zutenheredatu), eta, jakina, ibaiaren behealdean egi-niko lege irrigarri bat edo besteren arabera ida-tzitako paper puska bat zegoen bitartean, Inonez zitzaion bururatu ere egiten beraien bizimo-duaz kezkatzea. Egia da aldean hipopotamo

Page 125: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

haragi ustela ekarri zutela, edozein modutaraoso luze iraungo ez ziena, ez eta pelegrinek,harramantza hunkigarri baten erdian, mordoxkabat kareletik bota ez balute ere. Nagusikeriazjokatzea iduri lezake, baina egiazki nork bereburuaren defentsako kasu bat zen. Ezin duzuhipopotamo hilaren kiratsa usnatzen egon esna-tzean, lo egitean eta jatean, eta aldi berean bizi-tzari diozun atxikimendu badaezpadakoari eutsi.Gainera, astero latoizko hiruna alanbre zati ema-ten zizkieten, bakoitza bederatzi ontzakoa edo,eta moneta harekin teorian euren hornidurakerosi behar zituzten ibai ertzeko herrixketan.Ikusten duzue lana nola zegoen antolatuta. Edoherrixkarik ez zegoen, edo jendea etsai zitzaien,edo zuzendariak, guk denok bezala poteak, etaaldian behin eskupeko aker zaharren bat jatenzuena, ez zuen baporea gelditu nahi agerikonahiz ezkutuko arrazoiren bategatik. Beraz, noneta alanbrea bera irensten ez bazuten, edotaarrainak harrapatzeko laxo modura moldatzen,ez dut ikusten soldata arlote hark zertarako balioote ziezaiekeen. Esan beharra dago merkatalkonpainia handi eta ohoragarri baten dinako

Page 126: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

erregulartasunez ordaintzen zitzaiela. Osteran-tzean, eskuartean ikusi nien jateko gauza baka-rra —itxuraz jangaitz samarra bazen ere— erdiegositako ore antzeko sustantzia baten zatibanaka batzuk ziren, labanda zikinaren kolore-koak, hostoetan bilduta gordetzen zituztenak,eta noizean behin pixkaka jaten zutena, haingutxika, ordea, ze gauzaren itxuragatik eginazela baitzirudien, elikatzeko asmo serioagatikbaino. Zergatik gosearen deabru eztenkari guz-tien izenean ez ote zitzaizkigun gainera erori —hogeita hamar ziren bosten aurka— eta behin-goz sikiera betekada eder bat hartu, orain ereharritzen zait horrekin pentsatzen dudanean.Gizakote mardulak ziren, ondorioak neurtzekogaitasun handirik gabekoak, adorea zutenak,indarra zutenak, artean ere, nahiz eta zegoene-ko azalaren fintasuna eta giharren gogortasunagalduak eduki. Eta ikusi nuen, eusten zien zer-bait, probabilitatea desafiatzen duten gizasekretu horietakoren bat, jokoan sartua zela.Derrepentean geroz eta interes handiagoarekinbegiratzen nien, ez otu zitzaidalako luze gabebeharbada jan egingo nindutela, nahiz eta zuei

Page 127: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

aitortu behar orduantxe ohartu nintzela —argiberri batez edo— pelegrinek zein itxura jangai-tza zuten eta espero nuen, bai, benetan esperonuen, nire itxura —nola esango nuke?— gusta-garriagoa edo izatea: alegiazko harrotasun ukitubat, tenore hartako egun orotan nagusi zitzaidanamets sentsazioari ongi egokitzen zitzaiona.Agian sukar pixka bat ere banuen. Batek ezin dubizi beti behatza pultsuaren gainean duela. Sarriizaten nuen «sukar pixka bat», edo beste gauzabatzuen ukitu pixka bat: oihanaren atzaparkadajostalariak, bere egunean etorri zen eraso bortitzlarriagoaren aurreko huskeria iragarlea. Halaxeda, bai, begiratzen nien zuek edozein gizoniderrigorrezko premia fisiko baten froga jartzeanbegiratuko zenioketen bezalaxe, jakin-minezhaien bihozkada, eragingarri, gaitasun eta ahu-lezien aurrean. Eutsi! Nola eutsi ordea? Zer otezen, superstizioa, nazka, eramanarria, beldurraala antzinako gizalege motaren bat? Beldurrik ezda goseari atzera egingo dionik, eramanarririkez da gosea berdinduko duenik, nazka izatez ezda, gosea dagoenean; eta superstizioari dago-kionez, sinesmenak, eta printzipioak deitzen die-

Page 128: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gunak, galautsa brisapean baino ezdeusagodira. Badakizue zer den etengabeko ahuleziarendeabrukeria, bere oinaze sumingarria, bere pen-tsamendu beltza, bere basakeria ilun eta ikara-garria? Bada, nik bai. Gizonak jatorrizko indarguztia behar du gosearekin behar bezala borro-katzeko. Izatez aiseago jasaten da dolumina,desohorea eta norberaren arima galtzea, halakogosete luzea baino. Tristea, baina egia. Eta tipohoriek, gainera, arrazoi mundutarrik ez zuteninolako eskrupulorik izateko. Eutsi! Guda zelaikohilotzen artetik usnan ari den hiena batengandikhala eustea espero liteke. Baina egitatea hanaurrean neukan, egitate liluragarria, begi-bistan,aparra bezala itsasoko sakonen gainean, uhinbat bezala igarri ezinezko enigma baten gai-nean, lainoaren zuritasun itsugarriaren atzeanibai bazterraren gainetik ziztu bizian igaro zitzai-gun harrabots basati haren baitan zegoen ondi-kozko etsipen nota bitxi, adierazezina baino mis-terio handiago bat, hartaz pentsatzen dudanean.

Bi pelegrin txutxu-mutxu larrian ari zireneztabaidaka hegiei buruz. «Ezkerretara.» «Ez,ez; hori esatea ere! Eskuinetara, eskuinetara,

Page 129: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

noski.» «Oso serioa da hau —esan zuen zuzen-dariaren ahotsak nire atzean—. Nahigabe handiahartuko nuke Mr Kurtzi gu iritsi aurretik zerbaitgertatuz gero.» So egin nion eta egiati zela dudaizpirik ere ez nuen izan. Justuki itxurak gordenahi lituzkeen gizon klasea zen. Hori zen bereeustea. Ordea, berehala abiatzeari buruzko zer-bait marmaratu zuenean, erantzuteko lanik ereez nuen hartu. Banekien, eta berak ere baze-kien, ezinezkoa zela. Hondoko finkagarria askatuorduko aire hutsean ginateke, espazioan. Ezginateke gauza izango norantz —ibaian gora,behera edo zeharka— gindoazen ere esateko,hegi batarekin zein bestearekin topo egin arte,eta orduan ere bietako zein zen ez genuke jakin-go hasieran. Jakina, ez nintzen mugitu. Ezbeharbat gertatzeko gogorik ez nuen. Naufragio bate-rako toki malapartatuagorik ez zenukete imaji-natuko. Bertan ito edo ez, gauza segurua zenbatera nahiz bestera azkar asko hilko ginela.«Nire baimena duzu ahalik eta gehiena arriska-tzeko,» esan zuen isilune labur baten ondoan.«Ez dut inolako arriskurik nahi.» lehor esan nion;berak espero zuen erantzuna, hain zuzen ere,

Page 130: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nahiz eta doinuak apika harritu egingo zuen.«Ongi da. Zure iritzira makurtu beharra daukat.Zeu zara kapitaina,» esan zuen adeitasun naba-riarekin. Onerizpen ezaugarritzat bizkarra emannion eta lainoaren barrenera ikusmiratu nuen.Zenbat iraungo ote zuen? Ikusmirarik etsituenazen, etsitua bazen. Sastraka madarikatuan mar-fil miaketa gartsuan ari zen Kurtz horrenganahurreratzea, ipuinezko palazio batean lo lego-keen printzesa xarmangarri bat izan balitzbezain arriskutsua zen. «Eraso egingo dutelauste al duzu?» galdetu zuen zuzendariak doinukonfidentzial batez.

Nik ez nuen uste eraso egingo zutenik, bista-ko arrazoi desberdinengatik. Bata zen laino trin-koarena. Hegia utzi eta euren kanoetan ibairatuzgero ber-bertan galduko ziren, guri gertatukolitzaigukeen bezalaxe mugitzen saiatuko bagina.Bestalde, bi hegietako oihana guztiz barrenezin-tzat joa nuen; alabaina, begiak zeuden bertan,eta begi horiek ikusi egin gintuzten. Ibai ertzekosasitza itsu-itsua zen, izatez; atzealdeko lahar-pea, berriz, bistan zen barrengarria zela. Ostera,igoera laburrean zehar ez nuen ibai-tartean

Page 131: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

kanoarik ikusi, baporearen parean ez, bederen.Baina erasoaren ideia gertaezin irudiaraztenzidana zarataren, entzun genituen oihuen nola-kotasuna zen. Berehala borrokari ekiteko asmoairagartzen duen ankertasunik ez zuten. Ezuste-koak, basatiak eta bortitzak nola izan baitziren,nahigabezko irudi bizia eragin zidaten. Baporeaikusteak arrazoiren bategatik neurrigabekobihozminez bete zituen basati haiek. Arriskua,etortzekotan, azaldu nien, lehertutako giza jai-dura bortitz batetik hurbil egotetik letorkiguke.Bihozminik larriena ere, azken buruan, bortizke-riaren bidez asaska daiteke; gehienetan, ordea,gogogabetasunaren itxura hartzen du...

Pelegrinen begirada txunditua ikusi beharzenuten! Ez zuten bihotzik ez barre egiteko, ezniri irainak botatzeko ere, baina uste dut erotzathartu nindutela, izuagatik, agian. Egundokohitzaldia bota nien. Ene lagunok, alferrik zensumintzea. Erne egon? Bada, pentsa lainoaribegiratzen niola ea altxatzeko seinalerik otezegoen, katuak saguari begiratzen dion bezala;baina gainontzean, begiek ere ez ziguten baliokotoi meta batean miliatako sakoneran barren-

Page 132: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

duak egon bagina baino gehiago. Sentsazioa ereberdintsua zen: estugarria, epela, itogarria. Bes-talde, esan nuen guztia, arlotekeria ematenbazuen ere, egia borobila zen, izan ere. Geroagoeraso bat bezala aipatu genuen hura egiazkierrefusatze saio bat izan zen. Ekintza ez zeninondik ere oldartzailea, ez eta defendatzaileaere, ohizko zentzuan: etsipenaren larrian gauza-tua eta funtsean babestailea baino ez zen.

Hori gertatu zen lainoa altxa eta handik biordutara, esango nuke, eta Kurtzen estaziotikbeherago milia t’erdira edo zegoen toki bateanizan zuen hasiera. Ez al genuen aldaroka etamakurka bihurgune bat biratu, uhartetxo batikusi nuen, belar berde biziko muino soil bat,korrontearen erdian. Tankera hartako gauzabakarra zen; baina bidea gehiago zabaldugenuenean hondar-pila luze baten burua zelaerreparatu nuen, edo sakonera txikiko hondargune kate bat hobeki, ibai erdian behera luza-tzen zena. Kolorgeak ziren, urak gaineztuak, etalerro osoa urpean doi ikusten zen, gizon batenbizkarrezurra larruazalaren azpitik ikusten denbezalaxe. Orduan, ikusten nuenez, bere ezkerre-

Page 133: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tik berdin eskuinetik joan nintekeen. Bi ubideakezezagunak zitzaizkidan, noski. Hegiak itxuraznahiko antzekoak ziren, sakonera berdina ager-tzen zuten; baina estazioa mendebaldean zego-ela informatu zidatenez, jakina, sartaldeko pasa-bidera jo nuen.

Artean ere guztiz sartu gabeak ginelarik, nikuste baino meharragoa zenaz ohartu nintzen.Ezkerretara baxa luze jarraitua genuen etaeskuinetara, aldiz, hegi gora malkartsua, sastra-ka itsuaz mukuru betea. Sastrakaren gainetikzuhaitzak maila hertsietan goratzen ziren. Ada-rrak astunki zintzilikatzen ziren uraren gainera,eta tarteka-marteka zuhaitz baten besangaluzea irmoki aurreratzen zen uraren erdiraino.Zegoeneko arrats behera zen, oihanaren aurpe-gia beldurgarria, eta uretara jada itzal zerrendazabal bat amildua zegoen. Itzal horren baitanaurreratzen ginen, astiro-astiro, pentsatukozenutenez. Dena lehorrera biratu nuen, hegiarenondoan baitzegoen urik sakonena, zunda hagakadierazten zidanez.

Nire kide goseti eta eramankorretako batbrankan zundaketan ari zen, nire azpian bertan.

Page 134: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Bapore hau ontzigainadun gabarra baten berdin-berdina zen. Ontzigainean teka zurezko bi etxe-txo zeuden, ate-leihoak zeuzkatenak. Galdaraaurrealdeko muturrean zegoen eta makineriazuzen txopa aldean. Guzti horien gainetik sabaiazal bat zegoen, zutoinez sostengatua. Tximiniasabai horretan gora altxatzen zen eta tximinia-ren aurrean xafla azalez eraikitako kabina txikibatek lematokitzat balio zuen. Barruan kamainabat, kanpainako bi aulki, kargatutako Martini-Henry bat txoko batean zutik ezarria, mahai ttikibat eta errubera zeuzkan. Aurrealdean ate handibat zuen eta alboetan leihatila zabal bana.Horiek denak beti zabal-zabal egoten ziren, jaki-na. Nik sabaiaren aurrealdeko muturrean igotaematen nituen egunak, atearen aurrean. Gauezkamainan lo egiten nuen, edo saiatzen nintzen,behintzat. Beltz gihartsu bat, kostaldeko triburenbatekoa eta nire aitzindari dohakabeak hezita-koa, lemazain zegoen. Latoizko belarritako parebatez apaindua, gerritik txorkatiletaraino estal-tzen zuen oihal urdin bat zeraman eta bereburuaz oniritzi handia zeukan. Egundo ikusidudan txoribururik aldakorrena zen. Trebeziaz

Page 135: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gobernatzen zuen baporea bere ondoan zeunde-nean; baina bistatik galtzen zintuenean, bereha-laxe izu laborriak jo eta bertan uzten zuen bapo-re elbarri hura bere gisara.

Goitik zunda hagari begira nengoela eta saioberri bakoitzean uretatik gero eta gehiago irte-ten zela ikusiz suminduta sentitzen ari nintzela,hara non ikusi nuen zundazainak tupustean bereeginkizuna bertan behera utzi eta ontzigaineanluze etzaten zela, bere haga jasotzeaz ere ardu-ratu gabe. Hagari helduta segitzen zuen, halaere, eta hura uretan ildokatzen zen. Aldi berean,labezainak, neure azpian ere ikusi nuena, berelabearen aurrean plausta eseri eta burua eror-tzera utzi zuen. Ni txundituta nengoen. Orduanez bat eta ez bi begiratu beharra izan nuen, ubi-dean oztopo bat zegoen eta. Ziriak, ziri txikiak,inguruan hegaldatzen ziren, saldoka: firrindannire sudurraren paretik, nire azpian erortzen,zirti-zarta jotzen nire atzean lematokiaren kon-tra. Denbora guzti horretan, ibaia, hegia, baso-ak, isil-isilik zeuden, isiltasun osoan. Bakar-baka-rrik entzuten nuen txopako errotaren txipli-txa-plako kolpatze astuna, eta gauza haien burrun-

Page 136: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

dara. Baldarki saihestu genuen oztopoa. Geziak,Jainkoarren! Geziak jaurtikitzen zizkiguten! Ziztubatean barruratu nintzen lehor aldeko leihatilaixteko. Lemazain txoro hura, eskuak erruberarenkirtenetan zituela, belaunak gora eta beherakaari zen, oinak zanpaka, ahoa klaskaka, zaldi bri-datu baten antzera. Babo arraioa! Eta gu zealdo-ka ari ginen hegitik hamar oin betera edo. Buruaasomatu behar izan nuen leihatila astuna era-kartzeko, eta aurpegi bat ikusi nuen hostoenartean buruz buru, ankertasunez begira-begirazegokidana; ondoren, derrepentean begietatikerrezela bat kendu izan balidate bezala, goibel-tasun nahaspilatsuaren barrenean, bular bilu-ziak, besoak, hankak, begi distiratsuak haute-man nituen: sastraka giza atal mugikorrez bor-borka ari zen, dirdirka, brontzearen kolorekoak.Abarrak inarrosi, kulunkatu eta kraskatzen ziren,haietatik geziak hegaldatzen eta orduantxe itxinuen leihatila. «Zuzen jarraitu!» esan nion lema-zainari. Burua tente eduki zuen, aurpegia aurre-ra; baina begiak jira-biraka zeuzkan, oinak emekigora eta behera jarraitu zuen; ahotik lerde pixkabat zerion. «Egon geldi!» esan nion sutan. Hori

Page 137: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

esan edo zuhaitz bati haizearekin ez kulunkatze-ko esan berdin-berdin. Arrapataka kanporatunintzen. Nire azpian oinen zirrin-zarran handiazebilen burdinazko zoruaren gainean; deiadarnahasiak, ahots batek oihuztatu zuen: «Ezinduzu buelta eman?» V formako uhin bat begieman nuen aurrealdean ur gainean. Zer? Besteoztopo bat! Tiroketa bat lehertu zen nire oinenazpian. Pelegrinek euren Winchesterrak dantza-tu zituzten eta sastrakaren barrenera berunaparrastatzen baino ez ziren ari. Ke mando batsortu zen eta ezarian-ezarian aurrerantz hedatu.Birao bat bota nuen. Orain ezin nuen ikusi ezuhina ez oztopoa ere. Ate ondoan zutik geratunintzen, aurrea aztertzen, eta geziak samaldakazetozen. Bazitekeen pozonduak egotea, bainaeuli bat akabatzeko gauza ere ez zirela ematenzuten. Sastraka uluka hasi zen. Gure egurketa-riek gerra oihu bat jaurti zuten; errifle baten dan-batekoak nire atzean bertan gortuta utzi nin-duen. Sorbaldaren gainetik azkar begiratu etalematokia anartean zarataz eta kez betea zego-ela ziztu batean erruberari heldu nion. Beltzzoroak dena bertan behera utzi zuen leihatila

Page 138: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zabaltzeko eta Martini-Henry harekin tiratzeko.Irekidura zabalaren aurrean zutik zegoen, hase-rre begiratuz, eta nik atzera joateko oihukatunion, anartean baporearen tupusteko zeihardurazuzentzen nuela. Buelta emateko lekurik ezzegoen, hala nahi izan banu ere; oztopoa hanaurrean nonbait zegoen oso gertu ke arraioharen baitan; ez zegoen galtzeko denborarik,beraz, lehorrera jiratu nuen, lehorreraino berta-raino, han ur sakona zegoela banekien eta.

Poliki aurreratu ginen zintzilikaturiko landare-tzan barrena, abar hautsien eta hosto hegalda-rien zurrunbilo batean. Beheko tiroketa berehalagelditu zen, nik aurreikusia nuen bezalaxe xixtakhustuko zirenean. Burua atzera bota nuen firrin-da distiratsu baten aurrean, lematokia zeharka-tu zuelarik leihatila zulo batetik sartuz eta beste-tik irtenez. Errifle hustua inarrosten eta lehorre-ra oihukatzen ari zen lemazain txoro haren gai-netik begiratu nuenean giza irudi lausoak ikusinituen korrika gerritik makurtuta, jauzika, ezku-tuka, bereizezinak, osatugabeak, aienakorrak.Zerbait handia azaldu zen airean leihatilarenaurretik, erriflea kareletik erori eta gizonak atze-

Page 139: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ra pauso bizkor bat eman zuen, sorbaldaren gai-netik azkar begiratu zidan modu harrigarri,sakon, ezagun batez eta nire oinetara ziplo erorizen. Bere buruaren albo batek errubera bi aldizjo zuen, eta kanabera luze bat zirudien gauzaharen muturrak inguruan tarrapataka eta kan-painako aulki txiki bat lurretik irauli zuen. Baziru-dien gauza hura lehorreko norbaiti indarrezerauzitakoan oreka galdu balu bezala. Ke arinaaienatua zen, oztopoa saihestua genuen etaaurrera begiratuz ikusi nuen handik ehun iarda-tara edo hegitik desbideratzeko modua izannezakeela; baina oinak hain epel eta hezeaknabaritzen nituen, non behera begiratu beharraizan nuen. Gizona bizkarraren gainetik itzulikatueta finko begiratzen zidan; bi eskuek tinko hel-tzen zioten kanaberari. Lantza baten kirtena zen,irekiduran barrena jaurtikia edo bultzatua albobatean harrapatu zuena, saihets hezurrenazpian, hain justu ere; eztena bistatik desager-tzeraino barrendu zitzaion, ebaki izugarri bateragin ondoren; zapatak blai neuzkan; odolputzu bat zegoen geldi-geldi, gorri ilunez diz-dizerruberaren azpian; begiek brilu harrigarri batez

Page 140: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

distiratzen zuten. Tiroketa atzera lehertu zen.Arranguraz so egiten zidan, lantzari oratuta zer-bait preziatua bailitzan, hura harrapatzen saiatu-ko nintzen beldurrez bezala. Ahaleginak eginbehar izan nituen neure begiak bere behakotikapartatzeko eta lemazaintzaz arduratzeko. Eskubatekin buruaren gainetik lurrun txilibituarensoka haztatu eta tira egin nion itsumustuan txis-tu eta txistu eraginez. Oihu haserre eta gerrarienzalaparta deblauki isildu zen eta gero oihanarensakonetik halako auhen dardarati eta luze batsortu zen, beldur beltzekoa eta etsipen soberaz-koa, lurreko azken esperantzaren ihesari ustezjarraituko liokeena bezalakoa. Aztoramen handiaizan zen sastrakan; gezi jasa atertu zuen; tiroxirripa bakan batzuek zorrozki hots egin zuten;gero isiltasuna eta bere baitan txopako errota-ren palastatze geldoa argiro belarriratu zitzai-dan. Erruberari dena istriborrera eragin etaorduantxe pijama arrosadun gizona ate ondoanagertu zen, arrunt berotua eta asaldatua.«Zuzendariak bidaltzen nau... —doinu ofizialbatez hasi zen eta kolpetik isildu—. Jaungoikoa!»esan zuen, zauritutako gizonari begi emanez.

Page 141: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Bi gizon zuriok zutik geunden bere aurreaneta bere begirada distiratsu eta galdetzaileakbiok bildu gintuen. Egiatan, begiratzen zigun unebatetik bestera galdera bat hizkuntza ulertezinbatean egingo baligu bezala; ostera, hil zen soi-nurik motelena jaulkitzeke, gorputz adarrikmugitzeke, giharrik uzkurtzeke. Azken uneanbakarrik, guk ikusi ezinezko seinaleren bati, gukaditu ezinezko xuxurlaren bati erantzunez beza-la, bekainak astunki zimurtu zituen eta zimurdu-ra horrek bere heriozko maskara beltzari izuga-rrizko espresio ilun, gogoetatsu eta mehatxaga-rria eman zion. Begiraldi galdetzailearen distirabeirazko hustasunaren baitan aienatu zen supi-tuki. «Erruberari helduko diozu?» galdegin nionagenteari lehiatsuki. Duda-muda handian ziru-dien, baina besotik heldu nion eta segituan uler-tu zuen erruberari nahi eta nahi ez heltzeko esannahi niola. Egia esango badizuet, zapatak etagaltzerdiak aldatzeko irrika bizian nengoen.«Hilda dago,» marmaratu zuen tipoak arras hun-kituta. «Hori seguru —esan nuen zapata lokarrieiero moduan tira eginez—. Hain zuzen, Mr Kurtzere, honez gero hilda egongo dela uste dut.»

Page 142: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Ordukoz hori zen iritzi nagusia. Gehiegizkoetsipen sentsazio bat nuen, guztiz funsgabekozerbaiten atzetik lehiaz ahalegindu nintzela kon-turatu izan banintz bezala. Nahigabe txikiagoahartuko nukeen bide guzti horretan Mr Kurtzekinhitz egiteko asmo bakarrarekin bidaiatu izanbanintz. Mr Kurtzekin hitz egiteko... Zapata batkareletik bota eta ohartu nintzen horixe zeladesiratzen egon nintzena: Mr Kurtzekin hizketanaritzea. Harrigarriro deskubritu nuen Kurtz eznuela inoiz imajinatu ekinean, aizue, solaseanbaizik. Neure buruari ez nion esaten: «Orain ezdut inoiz ikusiko» edo «Orain ez diot inoiz eskuaemango», baizik eta «Orain ez diot inoiz entzun-go.» Gizona ahots bat bezala agertzen zen. Ez daere, noski, ekintza moduren batekin lotzen eznuenik. Esan ez zidaten egin, bada, bekaizkeriaeta miresmen doinu guztietan, berak bakarrikmarfil gehiago bildu, trukatu, maulatu edo ebatsizuela beste agente guztiek batera baino? Hori ezzen gakoa. Gakoa zen, kreatura dohatsua zela,eta bere dohain guztietatik gehien nabarmen-tzen zena, egiazko agerraldiaren sentsazioaematen zuena, bere hitz egiteko gaitasuna zela,

Page 143: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bere berbak, mintzamenaren dohaina, liluraga-rria, argigarria, goragarriena eta arbuiagarriena,argi etorri taupakaria, edo barrenezinezko ilun-been bihotzetiko jario gezurtaria.

Beste zapata deabruzkoa ibai hartarainohegaldatu zen. Pentsatu nuen, arraioa! Kito.Beranduegi iritsi gara; Kurtz desagertu da,dohaina desagertu da, lantza, gezi edo zarta batdela medio. Azkenean ez dut tipo horren hizke-tarik entzungo, eta nire atsekabeak harrigarrizkohunkipena zuen, sastrakako basati haien atseka-be ulukarian antzeman nuenaren antzekoa. Eznintzateke nolabait honen bakarrik eta nahiga-beturik egongo, sinesmen batez gabetu izanbanindute edota bizitzako xedean erratu izanbanu... Zergatik ari zara intzirika modu izugarrihorretan, nornahi zaren hori? Absurdoa? Konfor-me, absurdoa. Jauna! Edo gizon batek ezin duinoiz...? Ala, tabakoa emadazue...»

Isiltasun beteko geldiune bat izan zen, geropospolo bat piztu zen eta Marlowen aurpegiargala ageri, ahitua, hondoratua, zimurdurezarraildua eta betazalak erorita, gogoeta sakone-ko itxura zuela; eta bere pipari ahokada sendoak

Page 144: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eman ahala bazirudien gauean atzera-aurreraari zela sugar ttipiaren ikara erregularraren argi-pean. Pospoloa itzali zen.

«Absurdoa! —oihu egin zuen—. Hauxe duokerrena kontatzen saiatzeak... Zuek denokhemen zaudete, bakoitza bina amarrarekin ondolotuta, itsasontzi bat bi aingurarekin bezala, etxekantoi batean harakina, polizia bestean, apetitubikaina eta tenperatura normala, aditu?, norma-la urte osoan zehar. Eta esaten duzue: absurdoa!Pikutara doala zuen absurdoa! Absurdoa! Enelagunok, zer espero dezakezue urduriaren urdu-riz zapata pare berri bat kareletik bota berriduen gizon batengandik? Orain pentsatzendudala, harritzen zait negarrik ez egina. Oro har,neure osotasunaz harro nago. Eztenkada biziaematen zidan Kurtz dohatsuari entzuteko pribile-gio neurrigabea galdu nuela pentsatzeak. Jakina,oker nengoen. Pribilegioa zain neukan. Bada,bai, aski eta sobera entzun nuen. Eta zuzen nen-goen baita. Ahots bat. Apenas zen ahots batbaino gehiago. Eta berari entzun nion, bere aho-tsa, beste ahots batzuk, horiek denak apenasziren ahotsak baino gehiago, eta aldi hartako

Page 145: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

oroipenak nire inguruan darrai, ukiezin, berrike-ta atergabe, txoro, anker, gordin, basati edo sin-pleki zikoitz, inolako zentzurik ez zuen hilzorikodardara bat bezala. Ahotsak, ahotsak, baitaneska bera ere... orain...»

Puska batean isilik egon zen.«Azkenean gezur batekin uxatu nuen bere

dohainen mamua —ekin zion bat-batean—.Neska! Zer? Neska bat aipatu dut? Beno, neskaaparte dago, guztiz. Horiek —emakumeak, ale-gia— aparte daude, aparte egon behar zuten.Euren mundu eder horretan gera daitezen lagun-du behar diegu, baldinba gurea okerragotuko ezzaigun. Bai, neskak aparte egon behar zuen. MrKurtzen gorpu desehortziari entzun behar zenio-ten esanez: «Nire maitea.» Orduan berehalaulertuko zenuten nola neska guztiz aparte zego-ela. Eta Mr Kurtzen kopetezur gorena! Ileakbatzuetan hazten jarraitzen omen du, hau...espezimen hau, izugarri burusoila zen. Oihanakeskua burutik pasatu zion eta, begira, bola batbezalakoa zen, marfilezko bola bat; laztanduzuen eta, horra hor, gizona ihartu egin zen; oiha-nak bereganatu egin zuen, maitatu, besarkatu,

Page 146: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bere zainetan sartu, mamia xurgatu, eta berearima berearekin bat egin, deabrukerien hasta-penezko zeremonia sinestezinen bitartez. Kurtzbere mainatua zen eta bere maite kuttuna. Mar-fila? Hala izango zen. Mordoka, pilaka. Buztinez-ko estalpe zaharra gainezka zegoen. Pentsa lite-ke letagin bakar bat ere ez zela geldituko ez lurgainean ez azpian herrialde osoan. «Fosilagehienbat,» erdeinuz azpimarratua zuen zuzen-dariak. Ni baino fosilagoa ez zen; baina beraiekfosila deitzen diote lurpean dagoenean. Agida-nez, beltz horiek lurperatu egiten dituzte batzue-tan; baina bistan da sorta hau ezin izan zutela MrKurtz dohatsua bere patutik salbatzeko bezainsakon lurperatu. Baporea marfilez bete etamordo bat ontzi gainean pilatu behar izangenuen. Hartara berak ikusten ahal zuen etaikusi ahal bitartean gozatu, zeren fabore honenhobespenak azkeneraino lagundu baitzuen.Entzun behar zenioten esaten: «Nire marfila.»Bai, bai, nik entzun nion: «Nire maitea, nire mar-fila, nire estazioa, nire ibaia, nire...» dena zenbere. Arnasa geldiarazten zidan oihanari barrezantzoez lehertzen entzuteko zain, izar finkoak

Page 147: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

euren tokietan dardarazteraino. Dena zen bere,baina hori huskeria bat zen. Kontua zen jakiteabera zerena zen, ilunbetako zenbat boterekeskatzen zuten beretzat. Gogoeta hori zen gor-putza dardarizoan jartzen zizuna. Ezina zen —eta norberarentzat ere ez zen ona— imajinatzensaiatzea. Berak goi jarki bat hartu zuen lurralde-ko deabruen artean, literalki esan nahi dut. Zuekezin duzue ulertu. Nola ulertuko zuek, oinpeanzoladura sendoa duzuenok, auzokide maitaga-rriez inguratuta zaudetenok zuen atseginerakoedo zuen gainera erortzeko, harakinaren etapoliziaren artean poliki zabiltzatenok, eskanda-luaren eta urkabearen eta eroetxeen izu laborrisainduaren menpe? Nola imajinatuko duzuelehen aldietako zein eskualde zehatzetara era-man dezaketen gizon bat bere hanka libreekbakardadearen eraginez —bakardade osoa, poli-ziarik gabe— isiltasunaren eraginez —isiltasunosoa, non auzokide maitagarri baten ahots kon-tseilaria iritzi publikoaz xuxurlaka entzuterik ezdagoen? Gauza txiki horiek markatzen dute aldehandia. Horiek desagertu direnean zeure jato-rrizko indarraz baliatu beharra daukazu, zeure

Page 148: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

leialtasunerako gaitasunaz. Jakina, okerbidetikjoateko bezain ergela izan zaitezke, baita ilunbe-tako botereek erasotzen zaituztela ez jakitekobezain motza ere. Seguru nago ez dagoela erge-lik bere arima deabruari inoiz saldu dionik: edoergela ergelegia da, edo deabruegia deabrua, ezdakit zein. Edota ikuskari eta soinu zerutarra ezden ororen aurrean guztiz gor eta itsu izatekobezain kreatura burubero izan zaitezke. Lurraorduan egoteko toki bat baino ez da zuretzat etahala izatea zure kalterako edo zure mesederakoden ez naiz esatera ausartzen. Baina gutakogehienok ez gara ez bata ez bestea. Guretzatlurra bizitzeko toki bat da eta bertan ikuskariaketa soinuak jasan behar ditugu, eta usainak erebai, alajaina! hipopotamo hila usnatu, esaterako,eta kutsatua izan gabe. Eta hortxe sartzen dazure indarra, ikusten? zure gaitasunerako fedeaezkutuko zuloak egiteko barruan gaia lurpera-tzeko, zure deboziorako ahalmena, ez zurekiko,baizik eta enpresa ilun eta nekoso batekiko. Etahori nahiko zaila da. Egiatan, ez naiz ari neureburua desenkusatu edo azaldu nahian, nireburuari Mr Kurtz, Mr Kurtzen itzala zuritu nahian

Page 149: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ari naiz. Ezerezaren baitatik sortutako animaerratu ikasi honek erabat desagertu aurretikharrigarrizko bere konfiantzarekin ohoratu nin-duen. Hori izan zen nirekin ingelesez hitz eginzezakeelako. Jatorrizko Kurtz erdizka Ingalate-rran hezitakoa zen eta —bera aitortzeko gauzazenez— bere sinpatiak behar zuten tokian zeu-den. Ama erdi ingelesa zuen; aita, berriz, erdifrantsesa. Europa osoak lagundu zuen Kurtz egi-ten eta geroxeago jakin nuenez, Ohitura Basa-tien Ezabaketarako Nazioarteko Elkarteak, osoegokiro, txosten bat idazteko eginkizuna utziomen zuen bere gain, etorkizunean gidaritzatbalio ziezaion. Eta idatzi ere idatzi zuen. Ikusitadaukat nik. Irakurrita daukat. Elokuentea zen,elokuentziaz zirraragarria; sutsuegia, ordea, nireustez. Hamazazpi orrialde trinko idazteko betaere izan zuen! Baina hori zera gertatu bainolehen izan behar zuen, bere nerbioek —nolabaitesateko— hutsegin eta gauerdiko dantzabatzuetan buru izatera bultzarazi aurretik, ezinadierazizko erritoekin amaitzen zirenak eta —behin baino gehiagotan entzundakotik desgoga-ra atera nuen konklusioaren arabera— berari

Page 150: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eskainiak zirenak —ulertzen?— Mr Kurtz berbe-rari. Guztiarekin ere, idazki ederra zen. Hasiera-ko pasarteak, ostera, geroagoko informazioarenargitan, parte txarreko zirrara eragiten dit orain.Abiapuntuko argudioan zioenez guk zuriok, lortudugun garapen mailagatik, «naturaz gaindikogizakien antza izan behar dugu beraientzat(basatientzat); jainkoen adinako ahalmenarekinhurreratzen gatzaizkie» eta abar, eta abar.«Gure borondatea erabiltze hutsarekin, botereongile ia mugagabea izan dezakegu» eta abar,eta abar. Hortik aurrera gora egiten zuen eta niberarekin eraman ninduen. Amaiera bikainazuen, nahiz gogoratzen zaila, badakizue. Ongi-nahi txit agurgarri baten agindupeko Bazterga-betasun exotiko baten irudipena ematen zidan.Gogo beroz dardarazi ninduen. Hauxe zen elo-kuentziaren —hitzen— hitz suhar prestuen bote-re mugagabea. Esaldien jario magikoa etengozuen aipu praktikorik ez zegoen, non eta oharantzeko gauza bat azken orrialdearen oinean,bistan zenez askoz beranduago esku ikaratibatez zirriborratua, metodo baten azalpentzatikusten ez den. Oso sinplea zen, eta sentimendu

Page 151: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

altruista orotarako aldarrikapen erdiragarrihorren amaieran itsutu egiten zintuen, argitsueta lazgarri, oinaztargiak zeru oskarbian bezala:«Basatar guztiak akabatu!» Kuriosoena zen nolaposdata baliotsu hura ahaztu bide zuen, zereneta, beranduago, bere senera etortzean edo,arren eta arren eskatu baitzidan «nire panfle-toa» (hala deitu zion) ondo zaintzeko, ziur bai-tzegoen etorkizunean eragin onuragarria izangozuela bere lanbidean. Ni informazioz beteta nen-goen gauza horiei buruz, eta gainera neroni ger-tatu zitzaidan bere txostena zaindu beharra.Nahikoa egin dut horren alde eta, beraz, eskubi-de ukaezina daukat, hala aukeratzen badut, hurabetiera guztirako progresoaren zakarrontzira,zibilizazioaren simaur artera, eta irudizko zen-tzuan, zibilizazioaren katu hil guztien arterabotatzeko. Baina, ikusten duzuenez, ezin dutaukeratu. Bera ez da ahaztua izango. Zernahizela ere, ez zen arrunta. Bere ohoretan azti dan-tza sumingarri bat egin zezaten landugabeko ari-mak soreztatu edo ikaratzeko ahalmena zuen;aldi berean, pelegrinen arima kaxkarrak gogan-behar garratzez bete zitzakeen: lagun leial bat

Page 152: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zeukan gutxienez eta munduan ez landugabeaez berekoikeriaz usteldua ez zen arima bat kon-kistatu zuen. Ez; bera ezin dut ahaztu, nahiz etaez nagoen prest esateko beraganaino heltzengaldu genuen bizitzaren duin zenik ere. Nirelemazain zenaren hutsune ikaragarria nabari-tzen nuen, bere hutsunea lematokiaren barruangorpu zetzanean ere nabaritzen nuen. Harrigarrisamarra irudituko zaizue beharbada basatibatenganako dolumin hau, Sahara beltz bateanhondar ale bat baino gehiago ez zenarenganako.Bada, begira, berak zerbait egin zuen, lemazain-tzan aritu zen, hilabetetan neure atzean edukinuen: laguntza bat, tresna bat. Lankidetza motabat zen. Berak niretzat lematzen zuen, nik berazaindu behar nuen, bere hutsez arduratzen nin-tzen eta horrela lotura mehe bat sortu zen, supi-tuki etena izan zenean bakarrik erreparatunuena. Eta zauria hartu zuenean zuzendu zidanbegirada haren sakontasun lagunkoiak gaurdai-no iraun du nire oroimenean, une goren bateanegiaztaturiko ahaidetasun urruneko baieztapenbat bezala.

Page 153: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Ai txoro koitadua! Leihatila hura bakean utziizan balu... Bere buruari eusten jakin ez, ordea,—Kurtzek bezalaxe—, haizeak kulunkaturikozuhaitz bat. Zapatila lehorrak jantzi bezain las-ter, arrastaka atera nuen kanpora, lantza saihe-tsetik brastakoan erauzi eta gero, eta aitortzendut operazio hori begi itsuka burutu nuela. Orpo-ek biak batera bote txiki bat eman zuten ateondoko koskaren gainean; bere sorbaldak bular-tea estutzen zidan; etsi-etsian besarkatu nuenatzetik. Ai! Pisua zen, oso pisua, lurreko edozeingizon baino pisuagoa, nire irudiko. Ondoren,beste zalapartarik gabe kareletik irauli nuen.Korronteak atzeman zuen belar izpi bat bailitzan,eta ikusi nuen nola gorpuak bi jira eman zituenbistatik betirako galdu aurretik. Pelegrin guztiaketa zuzendaria orduan sabaiaren gaineanbatzartuak zeuden lematokiaren ondoan, elka-rrekin marra-marra, aztoratutako erroi saldo batbezala, eta eskandaluzko zurrumurru bat egonzen nire arinkeria bihozgabeagatik. Gorpua hor-tik zehar bueltaka ibiltzea zertarako nahi zutenez dakit. Baltsamatzeko, agian. Baina bestezurrumurru bat ere entzun nuen, eta oso parte

Page 154: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

txarrekoa, behealdean. Nire lagun egurketariakhalaber eskandalizatuta zeuden eta itxurazkoarrazoi hobea zutela, nahiz eta onartzen dudanarrazoia izatez nahiko onartezina zela. Izugarria!Zinez erabakita neukan nire lemazain zena inorkjan behar bazuen, arrainek ez bestek jango zute-la. Segundako lemazaina izan zen bizi artean,baina orain hilik zegoela primerako tentaziobihur zitekeen, eta seguru aski arazo larriren batsortu. Gainera, erruberari heltzeko irrikitan nen-goen, ze pijama arrosadun gizonak esperantza-rik gabeko ezdeustasuna agertu baitzuen zere-gin horretan.

Horixe egin nuen hileta xumea amaitzeazbat. Abiadura erdian gindoazen, ibai erditikzuzen jarraituz eta nik inguruko hizketaldiaentzuten nuen. Galdutzat ematen zuten Kurtz,galdutzat ematen zuten estazioa; Kurtz hildazegoen eta estazioa su emanda, eta abar, etaabar. Pelegrin ilegorria bere onetik irtenda zego-en Kurtz dohakabea gutxienez behar bezalamendekatua izan zelakoan. «Aizue! Sekulako txi-kizioa egingo genuen sastrakan, ezta? Zer usteduzue? Bai, ezta?» Dantza eta guzti egiten zuen

Page 155: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ile gorriko arlote txiki odolzaleak. Eta ia alditxa-rra ematen dio gizon zauritua ikusi zuenean!Ezin eutsi nion gogoari hau esateko: «Sekulakoke piloa egin duzue, egitez gero.» Nik ikusi nuen,sastraka gaina parrastatu eta inarrostekomoduagatik, tiro gehienak oso goitik joanak zire-la. Ezin duzu ezer jo ez baduzu sorbaldatik apun-tatzen eta disparatzen; tipo hauek, ordea,gerrialdetik eta begiak itxita disparatzen zuten.Erretirada, nire iritziz, —eta zuzen nengoen—txilibituaren txistukadak eragina zen. Hori zelaeta, Kurtz ahaztu eta oihuka hasi zitzaizkidanerresuminez kexuka.

Zuzendaria erruberaren ondoan zegoen isilkamarmaratuz ibaian behera albait gehiena urrun-du behar genuela, ilundu aurretik nolanahi ere,eta orduantxe urrutira soilgune bat ikusi nuenibai ertzean eta eraikuntza motaren baten silue-ta. «Zer da hori?» galdegin nuen. Eskuekin txaloegin zuen harriduraz. «Estazioa!» oihukatu zuen.Berehalakoan bazterrera jo nuen, abiaduraerdian joanez artean ere.

Neure katalejuen bidez muino baten maldaikusi nuen, zuhaitz arraroez zipriztindua eta sas-

Page 156: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

trakaz erabat soildua. Gailurrean eraikuntza luzelardaskatu bat zegoen erdi lurperatua belarluzearen barruan; teilatu zorrotzaren zulo han-diak aho zabalka urrunetik; oihanak eta basoekosatzen zuten hondoa. Ez zegoen inolako itxitu-ra edo hesi motarik, baina zirudienez egon zenbat, zeren etxetik gertuan dozena erdi bat zutoinmehe gelditzen baitziren ilaran, zakarki landuaketa puritan zizeldutako bola borobilak zituztelaapaingarri. Langak, edo haien tarteetan egongozirenak, desagertuak ziren. Jakina, hori denaoihanak inguratua. Ibai bazterra garbi zegoeneta ur ertzean gizon zuri bat ikusi nuen orga gur-pilaren antzeko sonbreiru baten pean besagain-ka imintzioak eginez etengabe. Basoaren ertzagoitik behera azterturik nahiko ziur nengoenhigidura batzuk ikusi nituela, giza errainuak han-hemenka lerratuz. Baporea gizonaz harantzagozuhurki eraman, makinak gelditu eta urak behe-ra bultza zezan utzi nuen. Hegiko gizona deia-darka hasi zen, lehorrera egiteko premiatuz.«Eraso egin gaituzte!» garrasi egin zuen zuzen-dariak. «Badakit. Badakit. Dena ondo dago —ihardetsi zion besteak oihuka, zuek gogo duzuen

Page 157: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bezain alaiki—. Etorri. Dena ondo dago. Askopozten naiz.»

Bere itxurak lehendik ikusitako zerbait gogo-rarazi zidan, nonbait ikusitako zerbait xelebrea.Saiheska lehorreratzeko maniobratan ari nintze-la neure artean galdetzen nuen: «Zeren antza dutipo honek?» Supituki jakin nuen. Arlekin batematen zuen. Bere jantziak seguru aski holandamarroia izandako oihal batez eginak ziren, bainanonahi adabakiz estalita zeuden, adabaki distira-tsuak, urdinak, gorriak eta horiak: adabakiakatzean, adabakiak aurrean, adabakiak ukalondo-etan, belaunetan; koloretako zerrenda bat jaka-ren inguruan, gorri biziko azpildurak galtzabarrenetan, eta eguzkiaren argiak itxura txitalaitsua ematen zion eta arras txukuna bestalde,ikus baitzitekeen zeinen ederki adabatua zegoenhura guztia. Haur aurpegi bizargabea, oso atse-gina, aipatzeko moduko ezaugarririk ez, sudurlarrutua, begi urdin ttikiak, barre-iduriak etakopetilunak elkarri segika musu zabal hartatik,hala nola eguzkia eta itzala haizeak astindurikolautada batean. «Kontuz, kapitaina! —garrasiegin zuen—. Oztopo bat dago hortxe bardanik

Page 158: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

trabatua.» Zer! Beste oztopo bat? Aitortzen dutlotsagabeki biraoka hasi nintzela. Neure ontzielbarria arrakalatzeko zorian egon nintzen, txan-go zoragarri haren amaiera gisa. Hegiko arleki-nak bere sudur zapala goratu zuen niregana.«Ingelesa?» galdetu zidan irribarretsu. «Eta zu?»garrasi egin nion erruberatik. Barre-iduria ezku-tatu eta burua astindu zuen nire mukerragatikpenatuta bezala. Gero aurpegia alaitu zitzaion.«Ez dio inporta!» oihu egin zuen adoretsu.«Garaiz iritsi gara?» galdegin nion. «Hor goiandago bera» erantzun zuen buruarekin muinoa-ren gaina seinalatuz eta derrepentean beltzurijarriz. Bere begitartea udazkeneko zerua bezala-koa zen, orain eguzki orain laino.

Zuzendaria, pelegrinek eskoltatua, hauekdenak leporaino armatuta, etxe aldera irtenzenean, mutil hori ontzira igo zen. «Aizu, hau ezzait gustatzen. Indio horiek sastrakan daude.»esan nion. Zinez segurtatu zidan dena ondozegoela. «Jende sinplea da —gaineratu zuen—;zera, pozten naiz zuek etortzeaz. Neure denboraguztia erabili dut urrun egon daitezen.» «Ez alduzu esan, ba, dena ondo zegoela?» garrasi egin

Page 159: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nuen. «Zera, ez zuten minik eman nahi.» esanzuen; eta txundituta begiratu nionez zuzenduegin zuen. «Ez justu.» Ondoren, bizitasunez:«Alafede! Zure lematokia garbitu eder bat behardu!» Arnasa hartu gabe esan zidan galdaranbadaezpada lurrun nahikoa eduki nezan txilibi-tua jo ahal izateko, arazorik sortzen bazen.«Hobe duzu txistukada on bat, zure errifle guz-tiak baino. Jende sinplea da.» errepikatu zuen.Hain barra-barra hitz egiten baitzuen nahastatuere egiten ninduen. Bazirudien isilaldi luzeakkitatu nahian ari zela eta barrez adierazi zidan,izan ere, halaxe zela. «Ez al duzu hitz egiten MrKurtzekin?» esan nion. «Gizon horrekin ez dahitz egiten, entzun egiten zaio.» ihardetsi zuenserio eta sutsu. «Orain, ordea...» beso bat astin-du zuen eta begien itxi-ireki bat orduko tristura-rik beltzenean murgilduta zegoen. Istantera sus-pertu zen berriro salto batez, bi eskuak berega-natu zizkidan eta gelditu gabe inarrosten zituen,honela murduskatuz: «Marinel anaia... ohorez...adeitasunez... atsegin handiz... hona hemen...errusiarra... artzipreste baten semea... Tambo-veko Gobernua... Zer? Tabakoa! Tabako ingele-

Page 160: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

sa! Tabako ingeles paregabea! Aizu, hau baianaitasuna. Nik erre? Ez da marinelik erretzen ezduenik.»

Pipak sosegatu zuen eta pixkana-pixkanajakin nuen eskolatik ihes egina zela, itsasontzierrusiar batean itsasoratua zela; beste behinihes egin zuela; bolada batean itsasontzi ingele-setan lan egina zela, orain artziprestearekinbaketua zegoela. Behin eta berriz aipatu zuenhori. «Baina bat gaztea denean gauza horiekikusi behar ditu, esperientzia bildu, ideiak; gogoahedatu.» «Hemen!» moztu nion. «Zeinek daki!Hemen Mr Kurtz aurkitu nuen,» esan zuen gazte-tasunaren solemnitatez eta akarrez. Horrenaurrean ez nuen tutik esan. Agidanez kostaldekomerkatal etxe holandar bat limurtu zuen bideko-ez eta merkantziez horni zezan eta barrualdera-ko bideari lotu zitzaion bihotza pil-pil eta zergerta lekiokeen umegorri batek baino gutxiagozekiela. Bi urtez edo ibilia zen ibai haren inguru-marietan alderrai bera bakarrik, nornahi eta zer-nahitik bakartua. «Ez naiz ematen dudan bezaingaztea. Hogeita bost urte ditut —esan zuen—.Hasieran Van Shuyten zaharrak pikutara joateko

Page 161: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

esaten zidan —atsegin gozoz kontatu zuen—;baina aspergarri jarri nintzaion, hitz eta pitz, etaazkenean sekulam sekulorum hitz egingo otenuen beldurrez, zirtzileria eta zizpa bakanbatzuk emanda esan zidan nire aurpegia sekulaberriro ez ikustea espero zuela. Holandar jatorra,Van Shuyton zaharra. Orain dela urtebete marfilsorta txiki bat bidali nion, hortaz, ezin dit litxa-rrero deitu itzultzen naizenean. Espero dut jaso-ko zuela. Eta gainontzean ez naiz kezkatzen.Egur pixka bat neukan zuretzat pilatuta. Horinire etxe zaharra zen. Ikusi duzu?»

Towsonen liburua eman nion. Musu emate-koa egin zidan baina gogoari eutsi zion. «Geldi-tzen zitzaidan liburu bakarra, eta galdu nuelako-an nengoen —esan zuen, sor eta lor begiratuz—. Aizu, hainbeste ezbehar gertatzen zaio hortikzehar bakarrik dabilen gizon bati. Batzuetankanoak iraultzen dira, bestetan lehenbailehenhanka egin behar izaten duzu jendea haserre jar-tzen denean.» Liburua orrikatu zuen. «Zuk egindituzu oharrak errusieraz?» galdetu nion. Burua-rekin baietz esan zuen. «Uste nuen zifratuan ida-tzita zeudela,» esan nion. Barre egin zuen, gero

Page 162: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

kopetilun jarri zen. «Arazo asko izan ditut jendehori uxatzen,» esan zuen. «Zu hiltzeko ahalegi-nik egin zuten?» galdetu nion. «Ez, ez!» oihuka-tu eta mutu gelditu zen. «Zergatik eraso zigu-ten?» berriz ekin nion. Pixka bat dudatu eta gerolotsaturik esan zuen: «Ez dute nahi bera joandadin.» «Ez dute nahi?» esan nuen jakin-minez.Buruarekin baiezko keinu bat egin zuen miste-rioz eta jakituriaz betea. «Benetan esaten dizut—oihukatu zuen—, gizon horrek gogoa hedatudit.» Besoak zabaldu zituen, niri finko begira,borobil-borobilak ziren bere begi ttiki urdinekin.

Page 163: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

IIIZur eta lur begiratu nion. Han zegoen bera

nire aurrean, koloretsu, bufoi talde batetik ihesegin balu bezala, gogotsu, zoragarri. Existitzeabera ere gertaezina zen, adierazezina eta guztizulergaitza. Problema konponezin bat zen gizonhura. Pentsaezina zen nola existitu zuen, nolaerdietsi zuen hain urrun iristea, nola moldatu zenirauteko, zergatik ez zen istantean desagertu.«Pixka bat urrunago joan nintzen —esan zuen—,gero pixka bat urrunago oraindik, eta azkeneanhain urrun joan naiz, ez baitakit inoiz itzuliko nai-zen ere. Ez dio inporta. Denbora sobera daukat.Moldatuko naiz. Lehenbailehen eraman ezazueKurtz, aizue, lehenbailehen.» Gaztetasunarenxarmak bere zarpail koloretsuak, bere arloteke-ria, bere bakardadea, bere ibilera hutsalen fun-tsezko lazeria inguratzen zituen. Hilabeteak,urteak joan ahala bere bizitzak ez zuen balio lauzorri; eta bera han zegoen ausarki eta axolaga-beki bizirik, suntsiezin, itxura guztien arabera,bere gaztetasunaren eta bere burugabeko azar-

Page 164: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tasunaren dohain hutsengatik. Liluratu ninduenmiresmen antzeko zerbait, inbidia sentitzeraino.Xarmak bultzatzen zuen, xarmak gordetzenzuen onik. Seguru aski ez zion oihanari ezereskatzen, arnasa hartzeko eta aurrera egitekolekua baizik. Bere beharrizana existitzea zen etaaurrera jarraitzea ahalik eta arriskurik gehiene-kin eta gabetasunik handienarekin. Inoiz eraba-teko menturazaletasun hutsak, kalkulatugabeak, ameslariak, gizonik menderatu badu,gazte adabatu hau menderatu du. Ia sugar apaleta argi honen jabetza inbidiatzen nion. Baziru-dien berari buruzko pentsamenduak hainbeste-raino agortu zituela, non zuri hitz egiten arizitzaizun bitartean ere, ahazten baitzenuen berazela —zure begien aurreko gizona— gauzahauek bizi izan zituena. Aitzitik, ez nion inbidia-tzen Kurtzenganako debozioa. Ez zuen horriburuzko gogoetarik egin. Etorri egin zitzaion etaberak halako fatalitate sutsu batez onartu zuen.Esan behar dut nire irudiko egundaino suertatuzitzaion gauzarik arriskugarriena zela, inondikere.

Page 165: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Halabeharrez ziren elkartuak, hala nola biitsasontzi, bata bestearen ondoan baretu etabesoz beso ukituka dautzanak. Suposatzen dutKurtzek entzulegoa behar zuela, zeren eta behinbatean, oihanean kanpaturik zeudenean, gauosoan hitz egin omen zuten edo seguru askoKurtzek hitz egin zuen. «Denaz hitz egin genuen—esan zuen, gomutak nahiko eramanda—.Logura deitzen zaion gauza bat zegoenik ereahaztuta nengoen. Gauak ordubete bakarrikiraun zuela iruditu zitzaidan. Denaz! Denaz!...Maitasunaz ere bai.» «Kontxo, maitasunaz hitzegin zizun!» esan nion nik txantxetan. «Ez dazuk uste duzuna —oihu egin zuen aski grinatu-rik—. Orokorki izan zen. Agerian jarri zidan zen-bait gauza... zenbait gauza.»

Besoak goratu zituen. Une horretan ontzi gai-nean geunden, eta nire egurketarien buruzagiak,inguruan ibilian zebilena, bere so astun eta disti-ratsua egotzi zion. Inguruari begiratu nion, etaez dakit zergatik, baina zinez diotsuet, egundai-no ez zitzaizkidan iruditu lurraldea, ibaia, oihana,zeru irazekiaren sabai goiena bera ere, hain etsi-garri eta hain ilunbetsu, hain barrenezin giza

Page 166: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gogoarentzat, hain errukigabe giza ahuldadea-rentzat. «Eta harrez gero, berarekin egon zaranoski,» esan nion nik.

Alderantziz. Badirudi beraien arteko adiskide-tasuna sarritan hautsi zela, arrazoi desberdinen-gatik. Moldatu omen zen, harro jakinarazi zida-nez, Kurtz bi gaixoalditan zaintzen (hori aipatzenzuen egintza arriskutsu bat bailitzan), bainaeskuarki Kurtz bakarrik ibiltzen omen zen, urruti,oihanaren barrenean. «Asko eta askotan, estaziohonetara etorri eta egunetan itxaron behar iza-ten nion bera azaldu aurretik —esan zidan—. Ai,pena merezi zuen itxarotea! Batzuetan.» «Zer-tan aritzen zen? Esploratzen ala?» galdegin nion.«Bai, ba; jakina;» Herrixka pilo bat deskubrituomen zuen, aintzira bat ere bai —ez zekienzehazki zein norabidetan; arriskutsua omen zengaldera gehiegi egitea—; baina bere espedizioeknormalean marfila zuten xedetzat. «Baina sasoihartan ez zuen merkantziarik tratuan aritzeko,»arrapostu nion. «Kartutxo mordo bat gelditzenda oraindik,» erantzun zuen niri begiratu gabe.«Garbi hitz eginda, herrialde osoa xahutu zuen,»esan nion nik. Baietz egin zuen. «Bera bakarrik

Page 167: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ez, noski!» Zerbait murmuratu zuen aintzirahorren inguruko herrixkei buruz. «Kurtzek bereatzetik jarraiarazi zion tribuari, ezta?» iradokinion. Pixka bat urduritu zen. «Adoratu egitenzuten,» esan zidan. Hitz horiek hain doinu harri-garria zuten, non begirada aztertzaile bat zuzen-du bainion. Bitxia zen Kurtzetaz hitz egiten zue-nean irrika eta ezaxolazko nahasketa ikustea.Gizon hark bizitza betetzen zion, pentsamen-duak okupatzen, emozioak kontrolatzen. «Zeresperoko duzu? —lehertu zen—; trumoi eta txi-mistekin etorri zitzaien, badakizu, eta haiek ezzuten inoiz antzekorik ikusi, eta ikaragarrizkoazen. Bera izugarria izan zitekeen. Ezin duzuKurtz edozein gizon bezala epaitu. Ez, ez, ez!Begira, —ideia bat emateko—, ez zait inportazuri esatea, behin batean niri ere disparatu nahiizan zidan, baina nik ez dut epaitzen.» «Zuri dis-paratu! —garrasi egin nuen—. Zergatik, baina?»«Zera, nik banuen marfil pixka bat, nire etxetikgertu dagoen herrixkako buruzagiak emana. Ehi-zan ibiltzen nintzen, ba, beraientzat. Bada, berakhura nahi zuela eta, ez zuen arrazoirik entzunnahi. Esan zuen disparatu egingo zidala baldin

Page 168: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

eta marfila berari eman eta ondoren herrialdetikospa egiten ez banuen, berak hori egin zezakee-lako, eta kapritxo hori zuelako, eta munduanezertxo ere ez zegoelako gogoak ematen zionahiltzea galaraziko zionik. Eta hori, egia zen, gai-nera. Marfila eman nion. Zer axola niri! Baina eznuen ospa egin. Ez, ez. Ezin nuen bera utzi. Kon-tuz ibili behar izan nuen, jakina, atzera aldi bate-rako adiskidetu ginen arte. Orduantxe izan zuenbere bigarren gaixoaldia. Geroago bere irispide-tik kanpo ibili beharra izan nuen; baina, ez zidanardura. Denbora gehiena aintziraren ingurukoherrixka haietan ematen zuen. Ibaira jaistenzenean batzuetan begikotzat hartzen ninduen;bestetan, berriz, hobe izaten nuen kontuz ibili.Gizon horrek gehiegi sufritzen zuen. Hau denagorrotatzen zuen eta ezin zuen alde egin edo.Aukera izan nuenean arren eskatu nion ahaleginbat egiteko eta alde egiteko garaiz zegoenartean; neure burua eskaini nion berarekin itzul-tzeko. Eta berak baietz esan eta gero bertan gel-ditzen zen; beste marfil bilaketa batera jotzenzuen; astetarako desagertzen zen; bere buruazahazten zen jende horren artean, bere buruaz

Page 169: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ahaztu, aizu.» «Hara! Erotuta dago,» esan nuen.Erresuminduta protestatu zuen. Mr Kurtz ezinzitekeen erotuta egon. Hitz egiten entzun izanbanio, bi egun lehenago bakarrik, ez nintzatekehorrelako gauza bat esatera ausartuko. Hizketanari ginela katalejuak hartu eta lehorrera begira-tzen ari nintzen, oihanaren ertza miatzen etxea-ren albo bakoitzetik eta atzealdetik. Sastrakahartan, hain isil, hain lasai —muinoko etxe porro-katua bezain isil eta lasai— jendea zegoelasumatzeak ondoeza sortzen zidan. Naturarenaurpegian zantzurik ere ez zegoen kontakizunharrigarri honetaz, kontatzen baino gehiago ira-dokitzen ari zitzaidana, oihu samingarriez, sor-balda uzkurraldiekin osatuak, esaldi etenez, has-peren sakonekin amaituriko aieruez. Basoakgeldi-geldi zeuden, begiratzen zuten maskarabatek bezala —astunki, espetxeko ate hertsiakbezala— ezkutuko jakituriaren, eramanarrizkoaditasunaren eta isiltasun mukerraren jabe iza-teko aire batekin. Errusiarra azaltzen ari zitzai-dan ez oso aspaldi jaitsi zela Kurtz ibaira, bera-rekin batera aintzira horretako tribuaren gizongerrari guztiak ekarriz. Zenbait hilabetez kanpo-

Page 170: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

an egon omen zen —bere buruaren adoragarri,suposatzen dut— eta ustekabean jaitsi omenzen, itxura zenez ibaiaz bestaldean edo ibaianbehera sarraldi bat egiteko asmotan. Bistandenez marfil gehiagoren gosea nagusitu eginzitzaien aspirazio —nola esango nuke?— ez hainmaterialei. Ostera, hagitz gaizkitu omen zen bat-batean. «Aditu nuen ohean ezinduta zegoela,hortaz, gora igo eta neure aukeraz baliatu nin-tzen —esan zidan errusiarrak—. Ai! Gaizki dago,oso gaizki.» Katalejuak etxe aldera zuzendunituen. Ez zegoen bizitza arrastorik, baina hanzeuden teilatu hondatua, buztinezko hormaluzea belarraren gainetik kukulduta, bere leihomoduko hiru zulo karratu txikiekin, hirurak neu-rri desberdinetakoak: hau guzti hau nire esku-menera erakarria edo. Eta orduan derrepenteanmugitu nuen eta desagertutako hesitura hartatikgelditzen ziren zutoinetarik bat nire katalejuenikuspegira ernatu zen. Gogoratuko duzue nolakontatu dizuedan arreta deitu zidatela distan-tziara halako apaindura saio batzuek, askinabarmenak hondamendi itxurako leku hartan.Orain bat-batean hurbilagotik ikusi nituen eta

Page 171: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

lehenengo erreakzioa burua atzera botatzeaizan zen, kolpe baten aurrean bezala. Gero kata-lejuekin poliki zutoinez zutoin joan eta nirehutsaz jabetu nintzen. Kirten borobil haiek ezziren apaingarriak, sinbolikoak baizik; adierazko-rrak eta txundigarriak ziren, zirraragarriak etaasaldagarriak, gogoetarentzako bazka, baitaputreentzat ere, baten bat zeru gainetik begiraegon balitz; baina nolanahi ere hagatik gora egi-teko bezain langile izango ziren inurrientzat.Erdiragarriagoak izango ziratekeen oraindik zur-kaitzen gaineko buru haiek, baldin aurpegia etxealdera begira ez balute. Bat bakarra zegoen,lehenbizi hauteman nuena, nire aldera begira. Ezzidan zuek pentsa ahalako zarrastadarik eman.Egin nuen atzera saltoa, izan ere, harridurazkomugimendu bat baino ez zen izan. Bertan zurez-ko kirten bat ikustea espero nuen, ulertzen?Nahita aurrena ikusi nuenera itzuli nintzen, etahantxe zegoen, beltz, lehor, abaildua; betazalakbilduta; buru hark lotan zirudien makilaren pun-tan eta ezpain lehor zartatuek hortzen lerrokadatxuri estu bat erakusten zutelarik, irribarrez ere

Page 172: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ari zen, etengabe irribarrez betiereko loaldi har-tako amets amaigabe eta barregarriren batekin.

Ez naiz inolako merkatal sekreturik plazara-tzen ari. Alegia, zuzendariak geroago esan zuenMr Kurtzen metodoek barrutiari porrot eraginziotela. Horri buruzko iritzirik ez daukat, bainagarbi ulertarazi nahi dizuet ez zuela inolako ete-kinik ematen buru haiek han egoteak. Zera bes-terik ez zuten frogatzen, Mr Kurtzek bere hainbatgutizia asetzeko orduan bere buruari eustekogauza ez zela, zerbaiten eskas zela, bere premialarria zegoenean elokuentzia bikainaren azpianaurkitzerik ez zegoen txikikeriaren bat. Bereeskasia honetaz jabeturik zegoenetz ez dakit.Jabetasuna, uste dut, azkenean etorri zitzaion,azken buruan bakarrik. Baina oihanak berehalaantzeman zion eta berarengan mendeku ikara-garria hartu zuen alegiazko inbasioagatik. Nikuste bere buruaz ez zekizkien gauzak xuxurlatuzizkiola, bere bakardade handiari aholkua eska-tu zion arte pentsatzen ez zituen gauzak, hainzuzen, eta xuxurla biziki liluragarria gertatuzitzaion. Durundi ozena egin zuen bere baitan,funtsean hutsik zegoelako... Katalejuak utzi

Page 173: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

nituen eta hitz egin ahal izateko bezain gertuageri zen burua bazirudien supituki nigandik hel-duezinezko distantzia batera salto egina zela.

Mr Kurtzen mireslea pixka bat burumakurzegoen. Ahots larri, nahasi batez hasi zitzaidanesaten ez zela ausartu sinbolo horiek edo erais-tera. Ez zen indioen beldur; horiek ez zuten zirki-nik ere egingo Mr Kurtzek agindua eman artean.Bere aginpidea izugarria zen. Jende horren kan-pamenduak hango inguru guztian zeuden etaburuzagiak egunero etortzen ziren Mr Kurtz ikus-tera. Arrastaka etortzen ziren... «Ez dut ezerjakin nahi Mr Kurtzengana hurreratzeko erabil-tzen dituzten zeremoniez,» oihukatu nion. Gauzakuriosoa da nola eman zidan sentsazioa, xeheta-sun haiek jasanezinagoak gertatuko zitzaizkidalaMr Kurtzen leihopeko zutoinen gainean lehorturi-ko buru haiek baino. Azken finean, hori ikuskaribasati bat baino ez zen eta ni, aldiz, bazirudienjauzi batez izugarrikeria finezko lurralde ilunbaten barrenera eraman nindutela, non basake-ria hutsa, berez, benetako aringarri bat zen,eguzkipean bizitzeko eskubide ukaezina duenzerbait delako. Gazteak harrituta begiratu zidan.

Page 174: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Suposatzen dut ez zitzaiola okurritu Mr Kurtz nireidoloa ez zela. Ahaztuta zegoen nik ez nituelabakarrizketa zoragarri haiek entzun, zertaz? mai-tasunaz, zuzenbideaz, jokabideaz edo dena dela-koaz. Kontua baldin bada Kurtzen aurrera arras-taka etortzea, orduan bera ere basatietan basa-tiena bezainbeste arrastatu zen. Egoeraren berriez nekiela esan zuen: buru horiek erreboltarienburuak ziren. Nire algarak gehitxo asaldatu zuengizona. Erreboltariak! Zein izango litzatekehurrengo definizioa? Zegoeneko etsaiak, krimi-nalak, langileak egon ziren eta hauek errebolta-riak ziren. Niretzat buru erreboltari haiek ondomenderatuak zeuden euren makiletan. «Ez daki-zu ondo bizimodu honek zer pasada ematen dionKurtz bezalako gizon bati,» oihukatu zuen Kur-tzen azken dizipuluak. «Bai, eta zuri?» esan nion.«Ni! Ni! Ni gizon sinple bat naiz. Nik ez dut pen-tsaera apartekorik. Nik ez dut inorengandik ezerespero. Nola konparatzen nauzu...?» Bere emo-zioa gehiegizkoa zen hitz egiteko eta bat-bateanpot egin zuen. «Nik ez dut ulertzen, —intzirika—. Neure ahalegin guztiak egin ditut bizirik gorde-tzeko eta hori nahikoa da. Guzti honetan ez dut

Page 175: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zerikusirik. Nik ez dut gaitasunik. Hilabetetan ezdugu hemen botika tantarik edo gaixoentzatmokadurik eduki. Lotsagarria da nola abandona-tu duten. Hau bezalako gizon bat, pentsaerahorrekin. Lotsagarria! Lotsagarria! Nik... nik...hamar gau badira lo egiten ez dudala...»

Bere ahotsa arrastiriko baretasunean galduzen. Oihanaren itzal luzeak muinotik beheralerratu ziren hizketan ari ginen bitartean, estalpehondatuaz gaindi joanak ziren, makilen errenka-da sinbolikoaz gaindi. Hau dena ilunbetan zego-en; gu, berriz, eguzkiaren argitan geundenartean ere, eta soilgunearen aurreko ibai-tarteaerlantz mantso eta itsugarri batez distiratzenzen, goian-behean bihurgune laiotz eta abarotsubana zeukalarik. Lehorrean arimarik ez. Sastra-kan hosto firfirarik ez.

Halako batean etxe ingurutik gizon talde batagertu zen, lurretik erne balira bezala. Gerrirai-noko belarretan barrena herrestatzen ziren,batasun trinkoan, erdian inprobisatutako andabat zeramatela. Une berean, lurraldearen soilta-sunean, oihu zoli bat goratu zen aire geldia urra-tuz, lurraren bihotzeraino zuzen hegaldaturiko

Page 176: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

gezi zorrotz bat bezala; eta aztikeriaz edo, giza-kiak uholdeka, gizaki biluziak, eskuetan lantzak,uztaiak, ezkutuak, begirada ankerrak eta mugi-mendu basatiak, gaineztatzen ari zen soilguneraoihanaren bekozko ilun eta gogoetatsua. Sastra-ka inarrosi, belarra une batez kulunkatu etadena gelditasun erne batean geratu zen.

«Orain, hitz egokia esaten ez badie, gureakegin du,» esan zuen errusiarrak nire aldame-nean. Anda zekarren gizaldra ere geldirik zen,baporera bidean, harri bihurtuta bezala. Ikusinuen nola anda gaineko gizona agontzen zen,hezur eta azal, eta beso bat gora, garraiariensorbalden gainetik. «Espero dezagun maitasu-naz orokorki hain ondo hitz egiten duen gizonakoraingoan barkatzeko arrazoi bereziren bat aur-kitzea,» esan nuen. Garrazki sumintzen ninduengure egoeraren arrisku absurdoak, mamu ikara-garri haren eskumendean egotea desohorezkopremia bat izan balitz bezala. Ez nuen hotsik adi-tzen, baina neure katalejuen bidez ikusi nuenbeso argala agintzaile luzatzen, behe barailaeragiten, agerkari haren begiak ilunki distira-tzen, imintzio irrigarriekin mugitzen zen buru

Page 177: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

hezurtsu hartan hondoraturik. Kurtz, Kurtz,horrek motza esan nahi du alemaneraz, ezta?Bada, izena bezain egiazkoa zuen dena berebizitzan... eta heriotzan. Gutxienez zazpi oinbete luze zirudien. Estalkia erorita zeukan etagorputza hil-jantzi batetik bezain penagarri etalazgarri ernetzen zitzaion. Bere saihets kaioladardara batean antzeman nezakeen, bere beso-ko hezurrak ikaraz. Esan liteke marfil zaharrezlandutako herioaren irudi bizidun bat aritu zelaeskua mehatxuka astintzen brontze ilun eta dis-tiratsuz eginiko gizalde geldi baten aurrean.Ikusi nuen ahoa zabal-zabal irekitzen: harriga-rrizko itxura gosetia ematen zion, aire guztia, lurguztia, aurrean zituen gizon guztiak irentsi beha-rrean bezala. Ahots sakon bat apalki heldu zitzai-dan. Garrasika ari zen, nonbait. Tupustean bizka-rrez erori zen. Anda dardaratu egin zen garraia-riak berriro aurrerantz zabunkatu zirenean etaaldi beretsuan ohartu nintzen nola basa taldeadesagertzen ari zen erretiradazko mugimendunabaririk gabe, oihanak hain derrepentean ego-tzitako gizaki haiek atzera xurgatu balitu bezala,

Page 178: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

arnasgora luze batean hatsa xurgatzen denmodura.

Pelegrin batzuek andaren atzetik bere armakzeramatzaten —bi eskopeta, errifle astun bat,eta errepetizioko karabina arin bat— Jupiterpenagarri haren tximistak. Zuzendaria bere gai-nera makurtu zen, marmarrean bere buruarenaldamenetik zebilela. Kabina txikietako bateaneraitsi zuten; kamaina bat eta kanpainako aulkipare batentzako tokia besterik ez zuen gela bat,badakizue. Bere gutun atzeratuak ekarriakgenizkion eta azal urratuak eta orrialde zabal-duak zeuden ohe gainetik erruz barreiaturik.Eskua indarge zebilkion paper horien artetik haz-tamuka. Hunkitu ninduten bere begien sugarraketa bere behakoaren hildura sosegatuak. Ez zenhainbeste eritasunaren ahuldadeagatik. Ez ziru-dien oinazetan. Itzal honek asebete eta lasaiitxura zuen, ordukoz emozio guztiez bete-beteabalego bezala.

Gutun haietako bat inarrosi eta aurpegirafinko begiratzen zidala hauxe esan zuen: «Askopozten naiz.» Norbait niri buruz idazten arituzitzaion. Errekomendazio famatuak berriro ager-

Page 179: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tzen ari ziren. Doinuaren ozentasunak, esfortzu-rik gabe, ia ezpainak mugitzeko nekea ere hartugabe jaulkitakoak, liluratu egin ninduen. Hurazen ahotsa, hura! Lodia zen, sakona, zolia, etagizonak xuxurla baterako gauza ere ez zirudien.Hala ere, indar nahikoa bazuen —alegiazkoa,noski— ia gureak egiteko, aurki entzungoduzuen bezala.

Zuzendaria isilean azaldu zen ate ondoan; nibertatik kanporatu nintzen eta berak nire atzetikitxi zuen gortina. Errusiarra, pelegrinek kuriosita-tez begiratzen ziotena, lehorrera finko begirazegoen. Bere behakoaren norabideari jarraitunion.

Urrunean giza errainu ilunak antzeman zitez-keen, lausoki iheska oihanaren ertz ilunbetsua-ren kontra, eta ibai ondoan brontzezko bi irudi,lantza luze banari eutsita, eguzkiaren argitanzutik zeuden, larru pikartezko buruko ikusgarrienazpian, gerrari antza eta hala ere estatuazkogelditasunean. Eskuinetik ezkerrerantz ibaiertzargituan barna emakume baten agerraldi basatieta sotila mugitu zen.

Page 180: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Urrats neurtuekin zebilen, marra eta litsakikooihaletan bildua, lurra arranditsu zapalduz, basaapaindurak doi-doi dilindan eta dirdirka. Buruatente zeraman, adatsa kasko baten erara zeukanorraztua; latoizko galtzerdiak zituen belauneta-raino, latoi alanbrezko eskularruak ukondoeta-raino, orizta gorrimin bat matrail beltzaranean,kristalezko aledun koilare sorta bat lepo ingu-ruan; gauzaki bitxiak, kuttunak, azti gizonenopariak, soinetik zintzilika, dirdirka eta dardarkaurrats bakoitzean. Zenbait elefante letaginenbalioa eraman behar zuen aldean. Basati etaharroxkoa zen, bikain eta begi zorrotz; zerbaitikaragarria eta goresgarria zegoen bere ibilerapausatuan. Eta negargarrizko lurralde osoarengainera supituki amildutako isiltasunean, oihaneskergak, bizitza emankor eta misteriotsuarengorputz tantaiak bazirudien berari begiratzenziola, pentsakor, bere arima ilunbetsu eta grina-tsuaren irudiari begira bailegoen.

Baporearen aitzinera etorri, bertan gelditueta so egin zigun. Bere itzal luzea ur ertzeraerortzen zen. Bere aurpegiak atsekabe basatieta oinaze mutu baten itxura tragikoa eta anke-

Page 181: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

rra zuen, borrokatzen zen gaizki definitutakoerabaki baten beldurrarekin nahasia. Begiraegon zitzaigun, zirkinik gabe eta, oihana berabezala, igarri ezinezko asmo bat bilbatzen aritze-ko aire batekin. Minutu oso bat pasa eta gerourrats bat aurrera eman zuen. Dilin hots motelbat izan zen, metal horizko distira bat, litsakikooihalen zanbulu bat, eta gelditu egin zen, biho-tzak hutsegin izan balio bezala. Nire aldamenekomorroi gaztea marraka. Pelegrinak nire atzeantxutxu-mutxuka. Begiratu zigun bere bizitza soa-ren jarraitasun tinkoaren menpe balego bezala.Bat-batean bere beso biluziak zabaldu eta gogorgoratu zituen buruaren gainetik, zerua ukitzekodesira biziak hartuta bezala, eta aldi berean itzalarinak lurrera oldartu ziren, ibai gainetik barreia-tuz hurbildu eta baporea besarkada itzaltsubatean estutu zuten. Izugarrizko isiltasuna nagu-situ zen ikuskizun hartaz.

Emeki-emeki biratu, berriro bideari lotu,ertzetik jarraikiz eta sastrakaren barrenean mur-gildu zen ezkerretara. Behin bakarrik distiratuziren bere begiak guri atzera so eginez arbola-diaren iluntzean ezkutatu aurretik.

Page 182: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

«Ontzi gainera igotzekoa egin izan balu,seguru aski bera akabatzen saiatuko nintzen —esan zuen adabakiekiko gizonak urduri—. Neurebizitza arriskatzen ibili naiz egunero hamabostegun honetan etxetik uxatzeko. Behin bateanetxean sartu eta sekulako iskanbila sortu zuenarropak adabatzeko almazenean harrapatunituen piltzar ziztrin hauek zirela eta. Ez omennengoen dezente jantzita. Horregatik zen, antza,ze Kurtzekin ordubetez hitz egin baitzuen hase-rre bizitan, noizean behin niri seinalatuz. Ez dutulertzen tribu horren hizkera. Nire zorionerako,Kurtz, uste dut, oso makal zegoen egun hartanezertaz arduratzeko, ze bestela istiluak sortukoziren. Ez dut ulertzen... Ez, gehiegi da niretzat.Bada, orain dena kito.»

Une horretan Kurtzen ahots sakona entzunnuen gortinaren atzean: «Ni salbatzera! Marfilasalbatzera esan nahiko duzu. Ez esan. Ni salba-tzera! Neuk salbatu zaitut zu eta. Orain nire pla-nak oztopatzen ari zara. Gaixorik! Gaixorik! Zuksinetsi nahiko zenukeen bezain gaixorik ezbehintzat. Berdin da. Neure ideiak aurrera atera-ko ditut oraindik: itzuliko naiz. Erakutsiko dizut

Page 183: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zer egin daitekeen. Zu eta zure txerpolari ideiahoriek; traba egiten didazu. Itzuliko naiz. Nik...»

Zuzendaria kanpora irten zen. Adeitasunezbesotik heldu eta aparte eraman ninduen. «Oso-oso makal dago,» esan zidan. Beharrezko iritzizion hasperen bat botatzeari, baina ez zuen askozaindu osotasunez nahigabeturik agertzea.«Ahalegin guztiak egin ditugu beragatik, ezta?Baina ezin gertaerak desitxuratu, Mr Kurtzekmesede baino kalte gehiago egin dio Konpainia-ri. Ez zuen konprenitu indarrezko ekintzetarakosasoirik egokiena ez zela. Kontuz, kontuz, horranire printzipioa. Oraindik kontuz ibili behar dugu.Barrutia itxita daukagu bolada baterako. Tama-lez! Merkataritzak, oro har, sufrituko du. Ez dutukatzen marfil kopuru dezentea ez dagoenik,fosila gehienbat. Salbatu beharra daukagu, nolaedo hala; baina begira zein egoera kaxkarreangauden, eta zergatik? Metodoa okerra delako.»«Zuk honi —esan nion, lehorrera begiratuz—metodo okerra deitzen diozu?» «Dudarik gabe —ihardetsi zidan sutan—. Zuk ez ala?».

«Inolako metodorik ez dago eta,» esan nionahapeka handik pixka batera. «Horixe ez dagoe-

Page 184: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

la —pozarren esan zidan—. Esan nuen nik. Era-bateko burugabekeria erakusten du. Nire egin-beharra da dagokion tokian jakinaraztea.» «Bai—esan nion nik—, tipo horrek, zer izen du? Adrei-lugileak, txosten dotore bat prestatuko dizu.»Nahastuta geratu zen pixka batean. Irudituzitzaidan halako giro zitala behin ere sumatugabea nintzela, eta Kurtzengana itzuli nuengogoa, gozagarri bila, egiatan, gozagarri bila.«Dena den, pentsatzen dut Mr Kurtz gizon apar-ta dela,» esan nion hitzak azpimarratuz. Asalda-turik begirada hotz astuna egotzi, lasai-lasai:«Hala zen,» esan eta bizkarra eman zidan.Akabo nire pagotxa, sasoirik egokiena ez zenekometodoen jarraitzaileen artean sartuta nengoenKurtzekin batera: Okerra nintzen! Ah! Bainagutxienez zerbait zen neure amesgaitzak auke-ratu ahal izatea.

Nik, egiazki, oihana nuen xedetzat, ez Kurtz;zeren hori, onartzeko prest nago, lurperatutabezala baitzegoen, egon ere. Eta une batez iru-ditu zitzaidan ni neu ere sekretu doilorrez bete-tako hilobi itzel batean lurperatuta nengoela.Nabaritu nuen pisu jasangaitz batek bulartea

Page 185: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

estutzen zidala, lur hezearen usaina, korrupziogarailearen presentzia ikusiezinak, gau barrene-zin baten ilunbeak... Errusiarrak sorbaldan txa-paka egin zidan. Entzun nuen murruzka etatotelka honelatsu zioela: «Marinel anaia... ezinzuri ezkutuan gorde... Mr Kurtzen izen onarikalte egin diezaioketen kontu batzuen berriematea.» Itxaron nuen. Berarentzat, bistan zen,Kurtz ez zetzan hilobian; susmoa dut Mr Kurtzberarentzat hilezkorretako bat zela. «Eta? —esan nion azkenean—. Hitz egizu. Gertatzen dani Mr Kurtzen laguna naizela... nolabait.»

Adeitasun handiz jakinarazi zidan «lanbideberekoak» izan ez bagina kontua beretzat gorde-ko zuela, ondorioetan erreparatu gabe. «Barrun-datzen zuen benetako gaizkinahia zegoela bera-renganako gizon zuri haien aldetik...» «Arrazoiaduzu —esan nion, ezustean entzundako elkarriz-keta bat gogoratuz—. Zuzendariaren ustez urka-tua egon behar zenuke.» Isilpeko horren aurreanhalako egonezin bat agertu zuen, hasieran liber-titu egin ninduena. «Hobe dut isil-isilik eskapatu—esan zuen, benetan—. Dagoeneko ezin dutKurtzengatik gehiago egin, eta beraiek berehala

Page 186: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bilatuko zuten aitzakiaren bat. Zerk geldiarazikoditu? Hemendik hirurehun miliatara badago kan-pamendu militar bat.» «Ongi. Nire iritziz —esannion—, alde egitea duzu onena, hango ingurukobasatien artean lagunik baduzu, behintzat.»«Pilo bat —esan zidan—. Jende sinplea da... etani ez noa ezeren bila, badakizu.» Ezpaina hozka-tzen egon zen, gero: «Nik ez dut nahi hemengozuriei kalterik gertatzerik; baina, noski, Mr Kur-tzen izen onarekin ari nintzen pentsatzen... zu,ordea, marinel anaia zara eta...» «Konforme —esan nion geroxeago—. Mr Kurtzen izen onanirekin salbu dago.» Ez nekien ondo zeinen egia-ti mintzo nintzen.

Jakitera eman zidan, ahotsa apalduz, Kurtzekberak agindu zuela baporearen aurkako erasoal-dia burutu zedin. «Batzuetan gorroto izaten zionhemendik eramana izateko ideiari, eta geroberriz... Baina nik ez ditut gauza horiek ulertzen.Ni gizon sinple bat naiz. Pentsatu zuen beldurrezhanka egingo zenutela, amore emango zenutela,bera hildakotzat joz. Nik ezin geldiarazi nion. Ai!Oso bolada txarra pasatu dut azken hilabetehonetan.» «Ederki —esan nion—. Bera ondo

Page 187: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

dago orain.» «Ba-a-a-i,» ahapeka esan zuen, ezoso konbentzituta, nonbait. «Eskerrik asko —esan nion—; begiak erne edukiko ditut.» «Baina,ixo, eh?» erregutu zidan, artega. «Izugarria litza-teke bere izen onerako hemengo norbaitek...»Isiltasun osoa agindu nion seriotasun handiz.«Kanoa bat eta hiru lagun beltz dauzkat zainhemendik ez oso urruti. Banoa. Martini-Henrykartutxo batzuk emateko modurik bai?» Modurikbanuen eta eman egin nizkion, behar bezainezkutuan. Berak hartu zuen, begi keinu bat egi-ten zidalarik, eskutada bat nire tabakotik. «Mari-nelen artean, badakizu, tabako ingeles ona.»Lematokiko ate ondoan jiratu egin zen. «Zera,behar ez duzun zapata pare bat ez duzu izango,bada?» Hanka bat jaso zuen. «Begira.» Zolaksoka korapilatsuez sandalia gisara lotuta zeudenoin biluzien pean. Pare zahar bat atera nuennonbaitetik eta txundituta begiratuz bere ezke-rreko galtzarbean egokitu zuen. Bere patriketa-ko bat (gorri bizia) kartutxoz borborka, bestetik(urdin iluna) kirika «Towsonen ikerketa», etaabar, eta abar. Bazirudien oihanarekin bestetopaketa berri bat izateko bere buruari ezin

Page 188: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

hobeki hornitua irizten ziola. «Ai! Halako gizonikez zait sekula berriro suertatuko. Poesia errezita-tzen entzun behar zenion; berea zen, gainera,hala esan zidan, behintzat. Poesia!» Begiak txi-txildu zituen une zoragarri haiek gomutatuz. «Ai!Berak gogoa hedatu dit!» «Adio,» esan nion nik.Eskua estutu zidan eta gauean estali zen.Batzuetan neure buruari galdetzen diot ea inoizbenetan ikusi nuen, ea zitekeen gauza zen hala-ko fenomeno bat topatzea...

Gauerdiak jo berritan esnatu nintzenean bereabisua etorri zitzaidan gogora, berekin zekarrenarrisku iradokizunarekin batera, ilunbe izartsuanhain egiazkoa zirudielarik, ezen ingurutik begira-tu bat emateko asmoz jaikiarazi baininduen.Muino gainean su handi bat erretzen zen, esta-zioko etxearen kantoi oker bat aldizka argituz.Agenteetariko bat, gure beltz banaka batzuenpikete batekin, hartarako propio armaturik,guardia egiten ari zen marfilaren ondoan; bainaoihanaren barren-barrenean, argitasun gorri dar-darati batzuek, itxuraz lurrean hondoratuz etabertatik ernatuz belztasun biziko zutabe formanahasien artean, zehazki erakusten zuten non

Page 189: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zeukaten kanpamendua gaubeila asaldaria buru-tzen ari ziren Mr Kurtzen adoratzaileek. Danborhandi baten kolpatze monotonoak astinaldimotelduez eta dardara luzatu batez betetzenzuen airea. Etengabeko soinu burrunbatsu bat,gizon ugarik harrigarrizko aztikeriaren bat norkbere buruari kantatuz sortzen zutena, oihanarenmurru beltz, lautik irten zen, erleen burrunbaerlauntzetik irteten den bezala, eta eragin loa-razle arraro bat zuten nire zentzumen erdi lokar-tuetan. Uste dut barandaren gainean apoiaturiklo arinak hartu ninduela, harik eta aieiezkozapart sorgor batek, ezin eutsizko aztoramenmisteriotsu baten leherketa erdiragarriak, txun-dimen nahastaile batez iratzarri ninduen arte.Kolpetik eten zen, eta durundi behereak isiltasunentzungarri eta sosegatuaren efektua sortuzjarraitu zuen. Halabeharrez kabina txikiarenbarrura begiratu nuen. Argi bat piztuta, baina ezzegoen Mr Kurtzik bertan.

Uste dut zalapartaka hasiko nintzela neurebegiei sinetsiz gero. Baina hasieran ez nien sine-tsi, hain ezinezko gauza baitzirudien. Kontua dani erabat ikaratuta nengoela, izu laborrizko

Page 190: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

terrore abstraktu hutsez, arrisku fisikoaren inola-ko forma ezagunekin zerikusirik ez zuena. Emo-zio hau hain jasanezin bihurtu zuena zen —noladefinituko nuke?— hartu nuen bihotz zarrastada,alegia, guztiz munstrozko zerbait, adimenaren-tzat eramanezina eta arimarentzat gorrotaga-rria, ustekabez gainean ezarri izan balidatebezala. Honek, noski, segundo baten zatirik txi-kiena iraun zuen, eta gero herio arriskuarenohizko sentsazio ezaguna, bat-bateko erasoal-diaren eta triskantzaren egokiera, edo horrelakozerbait, gain-gainean ikusten nuena, benetanongi etorria eta lasaigarria gertatu zitzaidan.Hainbeste baretu ninduen, baretu ere, ez bai-nuen alarma jo ere egin.

Agente bat zegoen ontzi gainean gorainobotoituriko longain batean bildua aulki batean lo,nigandik hiru oin betera. Aieiek ez zuten iratza-rri; zurrunga oso txikian ari zen; bere lo beteanutzi eta lehorrera salto egin nuen. Ez nuen MrKurtz traizionatu —aginduta zegoen inoiz eznuela traizionatuko— idatzita zegoen leialtasunagordeko niola nik aukeratutako amesgaitzari.Itzal horrekin bakarrean gertatzeko irrikitan nen-

Page 191: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

goen, eta gaur ere ez dakit zergatik nengoenhain jeloskor esperientzia haren belztasun bere-zia inorekin partekatzeko.

Ez al nuen lehorreratu lorratz bat ikusi nuen,lorratz zabal bat belarretan barna. Gogoan dutneure baitan pozarren esan nuela: «Ezin du ibili,lau hankan arrastaka dabil, harrapatu dut.»Belarra ihintzez hezatua zegoen. Urrats luzekabizkor ibili nintzen ukabilak hertsita. Uste duthalako asmo lauso bat nuela, bere gainera erorieta bizkarra berotzekoa. Ez dakit. Burutapenzoro batzuk izan nituen. Katuarekin ehuntzen arizen atsoak oroimena itsutzen zidan, honelakopasadizo baten buruan eserita egoteko pertso-narik desegokiena bailitzan. Pelegrin ilara batikusi nuen Winchesterrak gerrialdean aireraberuna parrastatuz. Pentsatu nuen baporerainoiz ere ez nintzela itzuliko eta neure buruabasoan imajinatzen nuen bakarrik eta armarikgabe bizitzen adinean sartu arte. Horrelako txo-rakeriak, badakizue. Eta gogoan dut nola danbo-rraren taupada neure bihotzaren taupadarekinkonfunditzen nuen, eta laket zitzaidan bere erre-gulartasun mantsoa.

Page 192: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Arrastoari jarraiki nintzaion, hala ere; geroentzuteko gelditu nintzen. Gau zohardia zegoen;espazio urdin ilun bat, ihintzez eta izarren argiezdirdirka, bertan gauza beltzak geldi-geldi zeude-larik. Mugimendu antzeko zerbait ikusi uste nuenneure aurrean. Gau hartan orotaz ziur nengoenharrigarriro. Egia esan, arrastoa utzi eta itzulin-guru zabal batean korritu nuen (uste dut neureartean barrezka egiatan) eta hala ikusita neukanzirkin edo higidura antzeko haren aurrera ager-tu, zerbait ikusita baneukan behintzat. Haur jolasbat balitz bezala ari nintzen Kurtz inguratzen.

Bere aurrean gertatu nintzen, eta etortzenentzun ez balit, bere gainera ere eroriko nintza-tekeen, baina garaiz altxa zen. Kili-kolo, luze,zurbil, lauso, lurrari zerion lurruna bezala zutitueta pixka bat kordokatu zen, lanbrotsu eta isilnire aurrean; ordea, nire atzean suak nabaritzenziren zuhaitzen artean eta ahots ugarien murmu-rio bat barreiatzen zen oihanetik. Artezki moztunion bidea, baina egiazki bere parean nengoe-nean neure senera etorri nintzela iruditu zitzai-dan, arriskua bere neurri egokian ikusi nuen. Ezzen desagertu, hain gutxi ere. Eta garrasika has-

Page 193: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ten bada? Ozta-ozta zutik egoteko gauza bazenere, ahotsean indar izugarria zeukan artean.«Alde egizu, ezkuta zaitez,» esan zidan beredoinu sakonarekin. Espantagarria zen. Begiertzetik atzealdera begiratu nuen. Hurbilenekosua hogeita hamar iardatara genuen gutxi gora-behera. Irudi beltz bat zutitu zen, hanka luze bel-tzekin urrats luzeka, beso luze beltzei eraginez,argitasuna zeharkatu zuen. Adarrak zeuzkan,antilope adarrak, uste dut. Intxixu bat, azti bat,dudarik gabe: itxura zeharo deabruzkoa zuen.«Badakizu zer ari zaren?» xuxurlatu nion.«Noski,» erantzun zidan, ahotsa goratuz hitzbakar hori esateko: soinu urrun eta hala ere oze-nez jo zidan belarrira, bozgorailu baten bidezkodei batek bezala. Zalaparta sortzen badu,gureak egin du, pentsatu nuen neurekiko. Bistanda mutur joka hasteko kasu bat ez zela, gaineranazka ematen zidan itzal hura jo beharrak,gauza errari eta oinazetu hura. «Galdu egingozara —esan nion—, ezin gehiagoan galdu ere.»Batek horrelako inspirazio-aldiak izaten ditubatzuetan, badakizue. Gauza egokia esan nuen,zeren ezin baitzuen une hartantxe zegoena

Page 194: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

baino galduago egon eta une horretantxe gureintimitatearen zimentarriak ezartzen ari ziren,irauteko, irauteko, azken bururaino ere, haran-tzagoraino ere.

«Sekulako planak neuzkan,» murmuratuzuen zalantzakor. «Bai —esan nion nik—; bainagarrasi egiten saiatzen bazara burua kraskatukodizut zerarekin...» Inguruan ez zegoen ez egurrikez harririk. «Lepoa bihurrituko dizut.» zuzendunuen. «Gauza handien atarian nengoen.» arran-guratu zen, oroi-minezko ahots batez, hain doinuetsigarriz, ze odola gatzatu egin zitzaidan.«Orain, berriz, doilorkume txotxolo horrenga-tik...» «Zure arrakasta Europan segurtatuta dagonolanahi ere,» zuhurki esan nion. Ez nuen nahilepoa bihurritu beharrean egoterik, ulertzen?Gainera horrek ezer gutxi balioko zuen inolakohelburu praktikorako. Aztikeria hausten saiatunintzen —oihanaren aztikeria pisutsua, mutua—,bera bere bihozgabeko altzora bereganatunahian zirudiena, berarengan sen ahantzi etaaberekoiak berpiztuz, munstrokeriazko grinaasebeteak oroitaraziz. Horrek ez bestek, etsitanengoen, eraman zuen oihanaren ertzera, sas-

Page 195: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

trakara, suen argitasunera, danborren taupada-ra, konjuru harrigarrien burrunbara; horrek ezbestek liluratu zuen bere arima debekatua bai-mendutako xedeen mugaz haraindi joatera. Eta,aizue, egoeraren izu laborria ez zetzan kaskarre-ko bat hartu ahal izatean —nahiz arrisku horrensentsazio bizi-bizia ere banuen—, baizik etagizon bati aurre egin behar niola eta horrekinezeren goragarri edo beheragarriren izeneanjotzerik ez nuela. Nik ere, beltzek bezalaxe, berainbokatu beharra nuen, bere galdukeria asaldarieta sinestezina. Ezer ere ez zegoen bere gaine-tik edo bere azpitik, eta nik banekien hori. Osti-koka askatu zen lurretik. Gizon arraioa! Ostikokatxikitu zuen lurra bera ere. Bakarrik zegoen bera,eta ni bere aurrean ez nekien lur gainean edoairean flotatzen nengoen. Esan genuena konta-tzen aritu natzaizue —erabili genituen esaldiakerrepikatzen— baina zer balio du? Egunerokohitz arruntak ziren, bizitzara jaiotzen den egunbakoitzean trukatzen diren hots ezagunak, lau-soak. Bai, eta? Atzetik, nire irudiko, ametsetanentzundako hitzek, amesgaitzetan adierazitakoesaldiek ohi duten liluramendu beldurgarria zeu-

Page 196: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

katen. Arima! Inor bada inoiz arima batekinborrokatu denik, neu naiz gizon hori. Eta ez nin-tzen txoriburu batekin ere eztabaidan ari. Usteez baduzue ere, adimena guztiz argia zeukan;bere baitara bizitasun ikaragarriarekin bildua,egia da, hala ere, argia; eta hortxe nuen aukerabakarra —non eta, jakina, ber-bertan hiltzen eznuen, hain komenigarria ere ez zena, ezinbeste-ko zarata zela eta—. Baina bere arima erotutazegoen. Oihanean bakarrik egonik, bere baitarabegiratu zuen eta, alajaina! Erotu egin zen,aizue. Neronek ere —neure bekatuengatik, supo-satzen dut— bere baitara begiratzeko frogapasatu behar izan nuen. Ezein elokuentziak ezin-go zukeen norberak gizatasunarekiko duenfedea hala agortu, nola bere azkeneko leherketaegiatiak. Bere buruarekin ere borrokatzen zen.Ikusi nuen, entzun nuen. Ikusi nuen ez bridarik,ez federik ez beldurrik ezagutzen ez bazuen ere,bere buruarekin itsu-itsuan borrokatzen zenarima baten misterio pentsaezina. Nahiko ondoeutsi nion neure buruari; baina azkenez kamai-nan eratzan nuenean, bekokia xukatu nuen, han-kak neure azpian dardarka nituela, muino harta-

Page 197: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tik behera tona erdi bat bizkarrean garraiatuizan banu bezala. Eta hala ere, heldu besterik eznion egin, bere beso hezurtsua lepo inguruaestutzen zidala, eta haur bat baino askoz pisua-goa ere ez zen.

Biharamun eguerdian partitu ginenean, gizal-dea, horren presentziaz zuhaitzezko gortinarenatzean guztiz kontziente izana bainintzen, baso-etatik atzera isuri zen, soilgunea gaineztu,malda brontzezko soin biluzi arnaskari, dardar-karien nahaspila batez estali. Lurrunaren presioapixka bat igo eta ondoren ibaian behera biratunuen, eta bi mila begik jarraitu zituzten ibai dea-bru ankerraren mugimenduak txaplaka, danba-daka, urari kolpeka bere isats ikaragarriarekineta airera ke beltza jarioka. Aurreneko ilararenaitzinean, ibai ertzean zehar, hiru gizaseme,burutik oinetara buztin gorriminez basituta, fan-farroi zebiltzan harat-honat urduri. Berriz erehaien parera iritsi ginenean, ibaira begiratzenzuten, oinak zanpatzen, euren buru adarduneieragiten, soin eskarlatak kulunkatzen; ibai dea-bru ankerraren aldera luma beltz sorta bana ina-rrosten zuten, buztana dilindan zuen larru ezka-

Page 198: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

biatsu bana —kalabaza lehorraren antzeko itxu-ra zuen gauza bat—; giza hizkuntzaren soinuakez ziruditen harrigarrizko hitz parrastadak oihu-katzen zituzten aldizka denak batera; eta gizal-draren murmur sakonak, supituki etenak, sata-nen letania baten erantzun modukoak ziren.

Kurtz lematokira eramana genuen: han airehandiagoa zegoen. Kamainan etzanda, finkobegiratzen zuen zabaldutako leihatilatik. Zurrun-bilo bat gertatu zen giza gorputzen nahaspilaneta orrazkera kasko erara eta matrail beltzara-nak zituen emakumea ur ertzeraino oldartu zen.Eskuak hedatu zituen, zerbait oihukatu eta giza-bar basatiak koru burrunbatsuan jarraitu zionoihuari lengoaia artikulatu, arin eta arnasestubatez.

«Ulertzen duzu hori?» galdegin nion.Niri erreparatu gabe kanpora begira segi

zuen begi suhar eta lehiatsuz, irrikaz eta gorro-toz nahasitako aurpegierarekin. Ez zuen erantzu-nik eman, baina nik barre-iduri bat ikusi nuen,ezin adierazizko esanahia zuen barre-iduri bat,ezpain kolorgeetan ageri zitzaiona, horiek gero-xeago dardara handian zirelarik. «Nola ez?»

Page 199: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

esan zidan emeki, arnaska, hitzak naturaz gain-diko botere batek erauziak bezala.

Txilibituaren lokarriari tira egin nion, eta horiegin nuen ikusi nuelako nola pelegrinek ontzigainean euren errifleak ateratzen zituzten jolasatsegingarri bat prestatzen aritzeko trazarekin.Bat-bateko txistukadaren ondorioz izu laborrizkohigidura bat izan zen gorputzen nahaspila bil-duan zehar. «Ez! Ez uxatu!» deskontsolaturikoihukatu zuen norbaitek ontzi gainean. Lokarria-ri tira eta tira egin nion. Sakabanatu egin ziren,korrika, jauzika, makurka, itzurika, soinuarenterrore hegalariari iheska. Hiru tipo gorriakzerraldo erori ziren, ahozpez ibai ertzean, tirobatek hilak bezala. Soilik emakume basatar etaharroxkoak zirkinik egiteke bere beso biluziaktragikoki luzatu zituen gureganantz ibai goibeleta distiratsuaren gainetik.

Orduantxe ontzi gaineko gizalde ergelak berejostaketari ekin zion eta ez nuen gehiago ikuste-rik izan keagatik.

Ur arrea borborka zerion ilunbeen bihotzari,eta gorako bidean baino bi bider handiagokoabiadurarekin ginderaman itsasorantz; eta Kur-

Page 200: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tzen bizitza ere borborka zerion bere bihotzari,beheraldian, beheraldian, gupidagabeko denbo-raren itsasorantz. Zuzendaria gozo-gozo zegoen;ez zuen bizi kezkarik orain; begirada xamur etaatsegin batez hartu gintuen biok: «afera» nahibezain ongi burutua zegoen. Ikusten nuen hurbil-tzen ari zela «metodo okerraren» taldeko kidebakartzat geratuko nintzeneko aldia. Pelegrinekdestainaz begiratzen zidaten. Hildakoen arteanzenbatua nengoen, nolabait esanda. Harrigarriada nola onartzen nuen halabeharreko elkartzehau, mamu zeken eta zikoitz horiek inbaditutakolurralde ilunbetsuan bortxaz ezarri zizkidatenamesgaitzen hautapen hau.

Kurtz hizketan ari zen. Hura zen ahotsa hura!Azken-azkeneraino sakon hots egin zuen. Inda-rrari eutsi zion bere bihotzaren ilunbe elkorraelokuentziaren toles bikainetan ezkutatzeko. Ai,nola borrokatu zen, nola! Irudi itzaltsuek bisita-tzen zituzten orain bere burmuin abailduen hon-darrak, aberastasun eta ospe irudiak, eskuzabal-ki itzulikatzen zirenak bere adierazmen prestueta gorenaren dohain agortezinaren inguruan.Nire maitea, nire estazioa, nire lanbidea, nire

Page 201: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ideiak: horiek ziren goi sentimenduen inoizkomintzagaiak. Jatorrizko Kurtzen itzala maiz ager-tzen zen itxurapen hutsaren oheburuan, bero-nen patua udaberriko lurrustelean aurki ehortziaizatea zelarik. Baina barrendu zen misterioekikomaitasun deabruzkoa nahiz lurraz gaindikogorrotoa, biak borrokatzen ziren antzinako emo-zioez asebeteriko eta gezurrezko ospearen, sasiprestutasunaren, arrakasta eta botere itxuraguztien gose zen arima horretaz jabetzeko.

Batzuetan haur jokaera gogaikarria agertzenzuen. Egintza handiak burutzeko xedeaz egon-dako Inon ospel batetik itzultzean erregeak trengeltokietan zain edukitzea desiratzen zuen.«Froga iezaiezu zeure baitan benetan baliagarriaden zerbait badaukazula eta orduan zure gaita-sunaren aitorpena mugagabea izango da —esanohi zuen—. Arrazoiak, noski, arretaz hautatubehar dituzu, arrazoi zuzenak, beti ere.» Ibai-tarte bera eta bakarra ziruditen ibai-tarte luzeak,berdin-berdinak ziren bihurgune monotonoak,baporearen pasaeran lerratzen ziren, behialakozuhaitzen ugaritasuna patxadaz begira zegoelaaldaketaren, konkistaren, merkataritzaren,

Page 202: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

sarraskien eta bedeinkapenen aitzindari zenbeste mundu bateko pusketa likits honenaurrean. Nik aurrera begiratzen nuen errubera-tik. «Itxi leihatila —esan zuen behin Kurtzek bat-batean—; ezin dut eraman hau ikustea.» Halaxeegin nuen. Isilune bat izan zen. «Baina bihotzabihurrituko dizut oraindik, alafede!» garrasi eginzion oihan ikusiezinari.

Matxura bat izan genuen —nik espero nuenbezalaxe— eta ontzia konpontzeko uharte batenmuturrean gelditu beharra izan genuen. Atzera-pen hau izan zen Kurtzen konfiantza hunkituzuen aurreneko gauza. Goiz batean paper sortabat eta argazki bat eman zizkidan, horiek denakzapata lokarri batez elkarrekin bilduak. «Gordeegidazu hau —esan zidan—. Txoro zital hori(zuzendariaz ari zen) kapaz da ezkutuan nirekutxak arakatzeko.» Arratsaldean ikusi nuenzuzendaria. Ontzi gainean ahoz gora etzandazegoen begiak itxita, eta ni isilean erretiratu nin-tzen, baina hauxe entzun nion ahapeka esaten:«Gizalegez bizi, hil, hil...» aditu nion. Ez zen bes-terik izan. Bere loaldian hitzaldiren bat errepika-tzen ari zen ala egunkarirako artikuluren bateko

Page 203: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

esaldi zati bat zen? Egunkarietarako idatzi izanzuen eta berriro hasteko asmoa omen zuen «nireideiei laguntzeko. Egin beharrekoa da.»

Berea ilunbe barrenezina zen. Eguzkiak seku-la argitzen ez duen amildegi baten hondoandatzan gizon bati goitik aztertuko litzaiokeenbezala begiratzen nion nik. Baina ez nuen den-bora askorik berari eskaintzeko, ze makinazaina-ri laguntzen ari bainintzaion hondatutako zilin-droak desmuntatzen, biela okertu bat zuzentzen,eta horrelako gauzak egiten. Herdoila, karras-kautsa, torloju, berno, giltza, mailu eta trinketez-ko nahas-mahas beldurgarri baten erdian bizinintzen, gorrotatzen ditudan gauzak, hain zuzenere, horiekin ez bainaiz ondo moldatzen. Ontzigainean zorionez geneukan forja txiki batean arinintzen ni; txatar pilo madarikatu baten erdian joeta ke lanean, baldin eta zutik egon ahal izatekohotzikara gaiztoegiak ez banituen, behintzat.

Gau batez kandela batekin sartu nintzeneanzur eta lur geratu nintzen ikara doi batez hauxezioela: «Hemen natza, ilunbetan, herioarenzain.» Argia begietatik arra betera edo zeukan.Neure burua behartu nuen ahapetik esatera:

Page 204: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

«Txorakeriak!» eta bere aldamenean geratu nin-tzen, zurtuta bezala.

Begitarteak egin zuen aldaketaren antzekorikegundaino ikusi gabea nintzen eta espero dutsekula berriro ez ikustea. Ez, ez nengoen hunki-tuta. Liluratuta nengoen. Errezela bat urratzeabezala izan zen. Marfilezko aurpegi hartan harro-tasun iluna ikusi nuen, botere errukigabea, izulaborria, amore emate bizi eta etsia. Bere bizitzaatzera bizi ote zuen desira, tentazio eta etsime-nezko xehetasun orotan jakintza beteko unegoren hartan? Xuxurla batez oihukatu zion irudi-ren bati, ikuskariren bati, bi aldiz oihukatu zuen,hats bat baino ez zen oihua:

«Horrorea! Horrorea!»Putz eginez kandela emendatu eta kabinatik

irten nuen. Pelegrinak jantokian afaltzen ariziren eta nik zuzendariaren aurreko eserlekuahartu nuen; berak begiak jaso eta begiradaaztertzaile bat egotzi zidan, nik poliki saihestunuena. Atzerantz makurtu zen, patxadatsu,barre-iduri berezi hark bere zikoizkeriarenbarrunbe adierazi gabeak zigilatzen zituela.Eltxo erauntsi atergabea ari zuen firrindaka lan-

Page 205: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

pararen inguruan, mantelaren inguruan, gureesku-aurpegien inguruan. Halako batez zuzenda-riaren mutilak bere buru beltz lotsagabea atetikagertu eta mespretxuzko doinu mingots batezhonako hau esan zuen:

«Mistah Kurtz, bera hil.»Pelegrin guztiak kanpora oldartu ziren ikuste-

ko. Ni bertan gelditu eta neure afariarekin jarrai-tu nuen. Uste dut anker bihozgabetzat jo nindu-tela. Dena den, ez nuen askorik jan. Bertan lan-para bat zegoen —argia, aizue—; eta kanpoanhain zen beltza ilunbea. Ez nintzen berriro ingu-ratu bere arimaren lurreko ibilerei buruz iritzi bateman zuen gizon apartarengana. Ahotsa joanazen. Zer gehiago egon zen han? Baina jakitunnaiz, noski, pelegrinek biharamunean zerbait lur-peratu zutela zulo lohitsu batean.

Eta gero ni lurperatzeko zorian egon ziren.Ordea, ikusten duzuenez, ez nintzen bereha-

la joan Kurtzekin elkartzera. Ez horixe. Geratunintzen amesgaitza azkeneraino bizitzeko etaKurtzekiko neure leialtasuna beste behin froga-tzeko. Patua. Nire patua! Bai gauza irrigarriadela bizitza, logika zorrotzezko gertutasun mis-

Page 206: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

teriotsu hori xede hutsal baterako. Beragandikgehienez espero dezakezuna da zeure buruarenezagutza moduko zerbait —beranduegi iristendena—, damukizun azkengabeen uzta bat.Heriotzarekin borrokan arituta nago. Imajinadezakezuen konbaterik epelena da. Gristasunukiezin batean gertatzen da, oinpean ezer gabe,inguruan ezer gabe, ikuslerik gabe, auparikgabe, aintzarik gabe, garaipenerako irrika handi-rik gabe, galtzapenerako beldur handirik gabe,eszeptizismo epeleko giro kutsatu batean, zeureeskubidearekiko fede handirik gabe eta gutxiagooraindik zure etsaiarenarekiko. Azken burukoezagumena era horretakoa baldin bada, orduanbizitzak gutariko askok uste baino enigma han-diagoa da. Neure iritzia emateko azken aukeraeskumenean eduki nuen eta lotsaturik ohartunintzen ez nukeela seguru aski zer esatekorikizango. Horrexegatik diot Kurtz gizon apartazela. Berak bazuen zer esatekorik. Esan zuen.Ertzera asomatu naizenez geroztik hobeki uler-tzen dut bere begirada finkoaren esanahia, kan-delaren sugarra ikusterik ez baina unibertsoosoa besarkatzeko bezain hedakorra zena, ilun-

Page 207: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

betan taupaka ari diren bihotz guztiak barrentze-ko bezain ebakitzailea. Berak laburpena eginzuen; berak iritzia eman zuen. «Horrorea!»Gizon aparta zen. Azken finean, hori sinesmenmota baten adierazgarri zen; xahutasuna zuen,sinesgarritasuna zuen, errebolta doinu zoli batzuen bere xuxurlan, erdikusitako egia baten aur-pegi lazgarria zuen, irrika eta gorrotozko nahas-keta arraroa. Eta ez da neure une larria hobekiengogoratzen dudana: erarik gabeko gristasunikuskari bat, oinaze fisikoz betea, eta axolagabe-ko mespretxu bat gauza ororen galkortasunaz,baita oinazeaz ere. Ez! Bere une larria da bizidudala iruditzen zaidana. Egia, berak azken pau-soa eman zuen, ertzaren gainetik igaro zen; nik,ordea, neure oin ezbaikoa erretiratzeko paradaizan nuen. Eta beharbada horretan datza aldeguztia; beharbada guztizko ezagumena, eta guz-tizko egia, eta guztizko zintzotasuna, ikusiezina-ren ataria igarotzen dugun denbora une antze-manezin horretan trinkotuak daude, hain zuzenere. Beharbada! Amestu nahi dut neure laburpe-na ez zatekeela axolagabeko mespretxu hitz batizango. Hobe bere garrasia, askoz hobe. Baiezta-

Page 208: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

pen bat zen, garaipen moral bat, ezin konta aha-lako galtzapenez, terrore higuingarriez, goza-men higuingarriez ordaindua. Garaipen bat halaere! Horrexegatik azkeneraino jarraitu dut leialKurtzekiko eta geroagoraino ere, handik puskabatera beste behin entzun nuenean, bere ahotsaez, baina bere elokuentzia bikainaren oihartzu-na, kristalezko malkar bat bezain gardena zenarima batek itzulia.

Ez, ez ninduten lurperatu, nahiz eta denboral-di bat dagoen, lausoki, txundimen zirraragarribatez oroitzen dudana, esperantza eta desirarikgabeko mundu asmaezin bat zeharkatu banubezala. Atzera ere hiri hilobitarrean aurkitu nin-tzen, jasanezina gertatzen zitzaidalarik jendeaikustea kaleetan barrena presaka, elkarri sosbanaka batzuk xixatzeko, euren janari okaztaga-rria irensteko, euren zerbeza kaltegarria edate-ko, euren amets hutsal eta leloak egiteko. Haiekpentsamenduak gainditzen zizkidaten. Intrusoakziren eta bizitzari buruz zuten ezagutza preten-tsio sumingarri bat zen niretzat, hain ziur bai-nengoen beraiek ezin zituztela jakin nik nekiz-kien gauzak. Beraien portaera, euren zeregine-

Page 209: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

tara segurantza osoaren ziurtasunean joatendiren gizabanako arrunten portaera baino ezzena, iraingarri zitzaidan, ulertezin gertatzenden arrisku baten aurrean erakutsi ohi den ergel-keria nabarmen laidogarria bezala. Horiei argiaemateko gogo berezirik ez nuen, baina zailsamarra gertatu zitzaidan beraien aurpegienaurrean barre egiteari eustea, harrokeria ergelezhain beteak baitzeuden. Ni seguru asko ez nen-bilen oso ondo aldi hartan. Kaleak kili-kolo korri-tzen nituen —zenbait eginkizun zegoen betetze-ko—, pertsona txit errespetagarriei barre sami-nak eginez. Aitortzen dut neure jokaera barkae-zina zela, baina egun haietan bakan izaten nuentenperatura normala. Nire izeba maitearen aha-leginek «osasuna bizkortzeko» guztiz alferrika-koak ziruditen. Ez nuen osasuna bizkortu beha-rrekoa, irudimena nuen arindu beharrekoa. Kur-tzek emandako paper sorta gordetzen nuen, etaez nekien justu zer egin berarekin. Ama hil berriazuen, bere maitearen zaintzapean, esan zidate-nez. Bizarra apainki egindako gizon batek,manera ofizialak zituena eta urreztaturiko eus-karridun betaurrekoak jantzita, behin batean

Page 210: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bisitatu eta galderak egin zizkidan, inguru-min-guraka hasieran, ondoren eztiki premiatuz, hala-ko «agiri» batzuei buruz, berari hala deitzeaatsegin zitzaion eta. Ez nintzen harritu ze bimatrakaldi izan bainituen zuzendariarekin han,gai hori zela medio. Errefusatu nuen paketeharen zatirik txikiena ere ematea eta jarrera ber-dina hartu nuen betaurrekodun gizonarekin.Kopetilun azkenez mehatxuka hasi zitzaidan, etasutan argudiatu zuen Konpainiak eskubide osoazuela bere «lurraldeei» buruzko informaziorikxeheena ere izateko. Eta esan zuen: «Mr Kurtzeknahitaez ezagutza zabala eta berezia izan beharzuen esploratu gabeko herrialdeen gainean, kon-tutan hartuz gizon trebea zela eta zirkunstantziatamalgarrietan egon beharra suertatu zitzaiola,beraz...» Nik segurtatu nion Mr Kurtzen ezagu-tza, zabala izanik ere, merkataritza nahiz admi-nistraritza arazoei buruzkoa ez zela. Gero zien-tziaren izena inbokatu zuen: «Izugarrizko galeralitzateke baldin eta...» eta abar, eta abar. «Ohi-tura Basatien Ezabaketa»ri buruzko txostenaeskaini nion, posdata kenduta zuelarik. Lehiazonartu zuen, baina azkenean mespretxuzko aire

Page 211: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

batekin errefusatu. «Hau ez da espero izatekoeskubidea duguna;» adierazi zuen. «Ez ezazubesterik espero —esan nion nik—. Gutun priba-tuak besterik ez dago.» Auzitara jotzeko meha-txu eginez alde egin zuen eta ez nuen gehiagoikusi; baina beste tipo bat, Kurtzen lehengusuazela zioena, handik bi egunetara azaldu eta bereahaidearen azken uneei buruzko xehetasun guz-tiak entzuteko irrikitan zegoen. Bidenabar jakite-ra eman zidan Kurtz izatez musikari handia izanzela. «Arrakasta izugarria lortzeko gai zen,»esan zuen gizonak, organujolea omen zena, ustedut, jakaren iduneko koipetsuaren gainerazerion ile urdin tximatsua zeukana. Bere baies-pena zalantzan jartzeko arrazoirik ez nuen; etagaur ere ez naiz gauza esateko zein zen Kurtzenlanbidea, edo lanbiderik bazuen eta horixe zenbere talenturik handiena. Egunkarietan idaztenzuen margolaritzat hartua nuen nik, edota mar-gotzen zuen kazetaritzat, baina lehengusuakberak ere (elkarrizketan rape hartzen zuena) ezzuen lortu bere lanbidea zehazterik. Jenio uni-bertsal bat omen zen, eta horretan bat nento-rren agure zaharrarekin, eta honek jarraian

Page 212: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

kotoizko sudur-zapi handi batekin zaratatsukizintz egin eta zaharren dardarizoarekin alde eginzuen, aldean garrantzirik gabeko famili eskutitzeta ohar batzuk eramanez. Atzena kazetari batazaldu zen bere «lankide maitearen» zoriaz zer-bait jakiteko irrikitan. Bisitari honek berri emanzidan Kurtzen bere-berezko arloa politikagintzaizan behar zukeela «jendetzaren gidari» bezala.Bekain zuzen iletsuak zeuzkan, ilea tente etamurritza, monokulo bat xingola zabal batekin etahitz-jario agertuz aitortu zidan bere ustetan Kur-tzek ez zekiela pixka bat ere idazten, «baina,kontxo! Hiztun paregabea zen. Entzulego han-diei zirrararazteko ahalmena zuen. Fedea zuen,aizu, fedea. Bere buruari edozer gauza sinetsa-raziko zion, edozer gauza. Alderdi estremistabateko lider bikaina izan zitekeen.» «Zein alder-ditakoa?» galdegin nion. «Edozeinetakoa,» eran-tzun berak. «Horixe zen bera... estremista bat.»Ez al nintzen iritzi berekoa? Baietz. Ba al bane-kien, bat-bateko kuriositatea agertuz galdetuzidan, «zerk bultzatu zuen hara joatera?» «Bai,»esan nion, eta aldi berean Txosten famatua luza-tu nion argitara eman zezan, egokitzat jotzen

Page 213: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

bazuen. Presaka gainbegiratu, denbora guztianahapeka hitz eginez, «baliagarri»tzat jo eta bereharrapaketarekin aldendu zen.

Hala, azkenean geratu nintzen gutun sortamehe batekin eta neskaren erretratuarekin.Bere edertasunak zirraratu ninduen; esan nahidut begikera ederra zeukala. Badakit egun argia-ri ere gezurra erasan dakiokeela, nahiz eta bateksentitzen zuen argia eta posea nolanahi manipu-latuta ere ezin adieraz zitekeela aurpegi harkbere baitan zuen egiatasun ñabardura fina.Entzuteko prest zirudien, buru erretserbarikgabe, errezelorik gabe, beretzat pentsamendubat ere gorde gabe. Azkenean erabaki nuen nineu joan eta bere erretratua eta eskutitz horiekneronek itzuli. Kuriositatea? Bai; eta beste senti-mendu batzuk ere bai, agian. Kurtzena izandakoguztiak eskuetatik ihes egin zidan: bere arimak,bere gorputzak, bere estazioak, bere planek,bere marfilak, bere lanbideak. Bere oroitzapenaketa bere maitea bakarrik gelditzen ziren, etahoriek ere iraganaren eskuetan utzi nahi nituennolabait, berataz gelditzen zitzaidan guztia nero-nek laga ahanzturari, gure patu komunaren

Page 214: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

azken hitza den horri. Ez naiz neure burua defen-datzen ari. Ez nuen garbi ikusten benetan zernahi nuen. Beharbada oharkabeko leialtasunbultzada bat edota giza izatearen egintzetanezkutuan egoten diren premia ironiko horietakobaten betetzea. Ez dakit. Ezin dut esan. Bainajoan nintzen.

Nik uste nuen bere oroitzapena gizon ororenbizitzan metatzen diren heriotzaren beste oroi-tzapenak bezalakoa zela: itzalek euren azkenbidaia azkarrean garunera erortzen direneanbertan uzten duten aztarren lauso bat, bainaatetzar luze gotorraren aurrean, hilerriko ibilbideongi zaindutako bat bezain lasaia eta txukunazen kale bateko etxe altuen artean, bere ikuska-ria izan nuen anda gainean, ahoa goseki zabal-tzen, lurbira osoa, gizadia eta guzti, irentsi beha-rrean bezala. Orduan nire aurrean bizi izan zen;inoiz ez bezala bizi izan zen: itxurapen bikainezeta errealitate ikaragarriez ase ezinezko itzalbat; gauaren itzala baino ilunagoa zen itzal bat,elokuentzia ederraren tolesetan prestutasunezbildua. Ikuskariak bazirudien nirekin batera sar-tzen zela etxera: anda, mamuaren garraiariak,

Page 215: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

adoratzaile esanekoen gizaldra basatia, oihane-ko iluntasuna, bihurgune itzaltsuen arteko ibaia-ren erlantza, danborraren taupada, bihotz batentaupada bezain erregularra eta sorra... ilunbegaraileen bihotza. Garaipen une bat zen oihana-rentzat, oldar erasotzaile eta mendekatzaile bat,iruditu zitzaidanez bakarrik aurre egin beharniona beste arima baten salbaziorako. Eta hanurrutian esaten entzun nionaren oroitzapena,irudi adardunak atzean eragiten nituela, suenargipean, baso egonarritsuen artean, esaldi etenhaiek atzera etorri zitzaizkidan, berriro entzunziren euren parte txarreko sinpletasun espanta-garrian. Gogoratu nuen bere erregu zitala, beremehatxu zitala, bere desira doilorren tamainaeskerga, bere arimaren zikoizkeria, oinazea,estutasun grinatsua. Eta gero bere manerageldo eta neurritsua ikusi uste nuen, behinbatean hauxe esan zuenean: «Marfil pila hauneurea da. Konpainiak ez du ordaindu. Neronekbildu nuen neure burua arrisku handian jarriz.Beldur naiz ez ote diren beretzat eskatzen saia-tuko. Hum. Kasu zail bat da. Zer uste duzu eginbehar nukeela, eutsi? Eh? Zuzenbidea besterik

Page 216: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ez dut nahi.»... Zuzenbidea besterik ez zuennahi, zuzenbidea besterik ez. Txirrina jo nuenkaobazko ate baten aurrean lehen solairuan etazain nengoela bazirudien kristalezko xaflarenbarrenetik finko begiratzen zidala, unibertsoosoa besarkatzen, kondenatzen eta erdeinatzenzuen begiratu zabal eta baztergabe harekinbegiratu ere. Bazirudien garrasi xuxurlatuaentzun nuela: «Horrorea! Horrorea!»

Ilunabarra amiltzen ari zen. Areto galantbatean itxaron behar izan nuen, bertan hiru leiholuze zorutik sabairaino, argizko hiru zutabe gor-tinadun bailiran. Altzarien hanka-bizkar bihurriurreztatuak okergune lausotan distiratzen ziren.Marmolezko sutondo garaiak monumentu batenzuritasun hotza zuen. Piano handi bat gotorkialtxatzen zen izkina batean, dirdai ilunak zituelaazalera lauen gainean, sarkofago itzaltsu etaezkoztatu baten antzera. Ate gora bat zabaldu...hertsi. Jaiki nintzen.

Neska hurreratu zitzaidan, dena beltzez,burua zurbil, ilunabarrean flotatzen niganantz.Doluz jantzita zegoen. Urtebete baino gehiagozen bera hil zenetik, urtebete baino gehiago zen

Page 217: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

albistea etorri zenetik; bazirudien betiera guz-tian gomutatu eta negarreztatu behar zuela.Nire bi eskuak eskuetaratu zituen eta ahapeka:«Banekien etortzekoa zinela.» Erreparatu nionez zela oso gaztea, esan nahi dut neskatxa batez zela. Heldutasuna zeukan leialtasunerako,federako, sufrimendurako. Gelak ilunagotuazirudien, arrats lainotsuaren argi goibel guztianeskaren kopetan gerizpetu bailitzan. Bereadats horaila, bere musu zurbila, bere bekokiaratza, uztai hauskara batez inguratuak bezalaeta horren barrenetik begi ilunak niri begira.Haien soa egiatia, sakona, segurua eta sinesko-rra. Bere buru nahigabetua zeraman nahigabehorretaz harro bailegoen, hauxe esango bailuen:«Neuk bakarrik dakit berak merezi bezala nega-rreztatzen.» Baina artean eskuak estutzen ariginela aurpegian halako begirasun atsekabezgaineztua ageri zitzaion, non Denboraren jolas-garri ez diren kreatura horietako bat zela ohartubainintzen. Berarentzat bart arratsean zen hila.Eta, Jainkoarren! Hain zirrara bizia eragin baitzi-dan, neroni ere iruditzen zitzaidan bart arratseanhila zela, areago oraindik, minutu hartan bertan.

Page 218: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Biak denbora une berean ikusi nituen —batarenheriotza eta bestearen nahigabea—, neskarennahigabea Kurtzen heriotzaren une berean ikusinuen. Ulertzen? Biak elkarrekin ikusi nituen, biakelkarrekin entzun nituen. Neskak esan zuen,arnasari sakon eutsiz: «Bizirik iraun dut,» etabazirudien nire belarri zorroztuek zolitasunezentzun zutela, neskaren etsipen doinu deitoraga-rriarekin nahasia, Kurtzen betiereko galmenarenxuxurla laburtzailea. Neure baitan galdetzennuen zer ari nintzen ni han, bihotzean ikara sen-tsazio bat nuela, gizaki batek behatuak izatekodesegokiak diren misterio krudel eta absurdozkotoki batera amildu izan banintz bezala. Aulki batseinalatu zidan. Eseri ginen. Neure fardelamahaitxoaren gainean poliki utzi eta berakeskua gainean ipini... «Zuk ondo ezagutzenzenuen,» murmuratu zuen doluzko isilune batenondoan.

«Elkarren ezaguera berehala egiten da han—esan nion—. Gizon batek beste bat ezagutudezakeen bezain ondo ezagutzen nuen nik.»

Page 219: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

«Eta zuk miretsi egiten zenuen —esan zuenberak—. Ezinezkoa zen bera ezagutu eta ezmirestea. Ez da hala?»

«Gizon aparta zen,» esan nuen zalantzati.Gero bere soaren finkotasun galdetzailearenaurrean, nire ezpainetatik hitz gehiago entzute-ko zain bailirudien, jarraitu nuen: «Ezinezkoa zenbera ez...»

«Maitatzea,» bukatu zuen berak lehiatsu, niribeldurgarrizko mututasunera isilaraziz. «Egiaborobila, bai horixe! Baina, aizu, pentsatzeainork ez zuela nik bezain ondo ezagutzen! Nikbere konfiantza noble osoa neukan. Neuk ezagu-tzen nuen hobekien.»

«Zeuk ezagutzen zenuen hobekien,» errepi-katu nuen nik. Eta beharbada hala zen. Hitzbakoitza esan ahala, ostera, gela gero eta ilun-tzenago ari zen, eta bere kopeta soilik, fin etazuri, pizturik gelditzen zen fedearen eta maitasu-naren argi iraungiezinarekin.

«Zu bere adiskidea zinen —jarraitu zuen—.Bere adiskidea —errepikatu zuen pixka bat oze-nago—. Hala izan behar zenuen hau eman etanigana bidali bazintuen. Sumatzen dut zurekin

Page 220: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

hitz egitea badudala, eta, ai ene! Hitz egin beha-rra daukat. Esan behar dizut —bere azken hitzakentzun dituzun horri— bere duin izan naizela...Ez da harrotasuna... Bai! Harro nago, munduhonetan inork baino hobeki ulertu nuela jakiteaz,berak ere hala esan zidan. Eta bere ama hil etagero ez dut inor... inor... zererako...»

Nik entzun egiten nuen. Ilunbea sakonagobilakatu zen. Ez nengoen seguru ez eta zegokionfardela eman zidan ere. Izanez ere, susmatzendut beste paper sorta baten ardura eman nahizidala, bera hil ondoren zuzendariari lanparaazpian aztertzen ikusi niona, hain justu ere. Etaneskak hitz egin egiten zuen, bere pena nirebegikotasunaren segurtasunean arintzen; gizonegartiek nola edaten duten, hala hitz egitenzuen berak. Entzunda neukan bere familiak Kur-tzekiko ezkon hitza gaitzesten zuela. Ez omenzen behar bezain aberatsa edo horrelako zerbait.Eta egia esan, ez dakit bere bizitza osoan ez otezen pobre bat izan. Hara bultzatu zuena berepobretasun konparatiboaren egonezina izan zelapentsatzeko bidea emana zidan.

Page 221: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

«...Nor ez zen bere adiskidea izango behinhitz egiten entzunez gero? —esaten ari zenneska—. Gizonak bereganatzen zituen beraien-gan zegoen onenagatik.» Bizitasunez so eginzidan. «Hori gizon handien dohaina da;» jarraituzuen eta bere ahots apalaren soinuak bazirudieninoiz entzun nituen misterioz, bakartasunez etaatsekabez beteriko beste soinu guztien laguntzazuela: ibaiaren zaplada, haizeak kulunkaturikozuhaitz hostoen firfira, gizaldeen marmarra,urrundik oihuztaturiko hitz ulertezinen durundiahula, betiereko ilunbe baten mugaz bestaldetikmintzo zen ahots baten xuxurla. «Zuk entzunegin diozu, ordea! Zuk badakizu!» oihukatuzuen.

«Bai, badakit,» esan nuen bihotzean etsipenantzeko zerbait neukala, baina gur egiten nuenbere baitan zegoen fedearen aurrean, lurrazgaindiko argiarekin ilunbetan dirdira zegienamets handi eta salbatzaile haren aurrean, ezbera ez neure burua defendatzerik izango eznuen ilunbe garailetan.

«A ze galera niretzat... guretzat! —zuzenduzuen eskuzabaltasun ederraz; ondoren xuxurla

Page 222: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

batez erantsi zuen:— Munduarentzat.» Arratsbeheraren azken argi apaletan begiak ñir-ñirikusten nizkion, negar malkoz beteak, eroriko ezziren negar malkoak.

«Oso zoriontsua izan naiz, oso dohatsua, osoharro sentitzen naiz —jarraitu zuen—. Dohatsue-gia. Zoriontsuegia bolada labur batean. Orain,berriz, zorigaiztokoa naiz... bizitza guztirako.»

Zutik jarri zen; bere adats horailak bazirudiengelditzen zen argi guztia urrezko erlantz bateraerakartzen zuela. Ni ere zutitu nintzen.

«Eta guzti horretatik —jarraitu zuen bihozmi-nez—, bere agindu guztietatik, bere handitasunguztitik, bere izpiritu eskuzabaletik, bere bihotzprestutik, deus ere ez da gelditzen, oroitzapenabaizik. Zu eta ni...»

«Guk beti gogoan izango dugu;» esan nionazkar.

«Ez! —oihukatu zuen—. Ezinezkoa da haudena galdu beharra, halako bizitza bat eskainibeharra ezer ere ez gelditzeko, bakarrik atseka-bea. Zuk bere plan handiak ezagutzen zenituen.Nik ere ezagutzen nituen, beharbada ezin nituenulertu, baina beste batzuek ezagutzen zituzten.

Page 223: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

Zerbait gelditu behar du. Bere hitzak, gutxienez,ez dira hil.

«Bere hitzak gelditu egingo dira,» esan nionnik.

«Eta bere ikasbidea —xuxurlatu zuen bereki-ko—. Gizonek berarengan itxaropena zuten;bere ontasunak ekintza bakoitzean distiratzenzuen. Bere ikasbidea...»

«Egia da —esan nion—; bere ikasbidea erebai. Ahaztuta neukan.»

«Nik ez, ordea. Ezin dut —ezin dut sinetsi—oraindik ez. Ezin dut sinetsi ez dudala inoiz berri-ro ikusiko, inork ez duela inoiz ikusiko, inoiz ez,inoiz ez, inoiz ez.»

Besoak irudi iheskor bati jarraiki bezala luza-tu zituen, beltz hedatu zituen, eta esku zuriakitxita leihotiko argitasun aienakor eta meharragurutzatu zuen. Inoiz ez ikusi! Nik nahiko argiikusten nuen orduan. Mamu hitz-jario hura bizinaizen bitartean ikusiko dut, eta baita ere ikusi-ko dut Itzal tragiko eta ezagun bat, imintziohonetan beste baten antza zeukana, tragikoaere, eta ahalgabeko kuttunez hornitua, beso bel-tzaran biluziak luzatzen infernuzko ibai distira-

Page 224: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

ren gainetik, ilunbetako ibaiaren gainetik. Bat-batean oso ahots apalez esan zuen: «Bizi bezalahil zen.»

«Bere azkena —esan nuen, neure baitanamorru motela borborka nabarituz—, bere bizi-tzaren duin izan zen, inondik ere.»

«Eta ni ez nengoen berarekin,» murmuratuzuen. Nire amorruak amore eman zuen neurriga-beko urrikaltasun sentimenduaren aurrean.

«Zera bakarrik egitea izan genuen...» motel-ki esan nion.

«Ai! Nik, ordea, munduan inork baino gehia-go sinesten nuen berarengan, bere amak berakbaino gehiago, berberak baino gehiago. Nirebeharrean zegoen! Nire beharrean! Altxor batbezala zainduko nukeen bere intziri bakoitza,bere hitz bakoitza, bere zeinu bakoitza, berebegirada bakoitza.»

Estura jelatu baten antzekoa nabaritu nuenbulartean. «Ez dezazula egin,» esan nuen, ahotsahularekin.

«Barkatu. Nik... nik... hain luze negar egindiot isilean... isilean... azkeneraino egon zinenberarekin? Bere bakardadearekin pentsatzen ari

Page 225: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

naiz. Inor ez aldamenean nik ulertuko nukeenbezala ulertzeko. Beharbada Inor ez entzute-ko...»

«Azken bururaino —esan nuen duda-mudaz—. Bere azken hitzak entzun nituen...»izu-ikaraz isildu nintzen.

«Errepika itzazu —murmuratu zuen bihotzhautsizko doinu batez—. Nahi dut... nahi dut...zerbait... zerbait... horrekin bizitzeko.»

Garrasi egiteko zorian egon nintzen: «Ez aldituzu aditzen?» Ilunabarra etengabeko xuxurlabatean ari zen haiek errepikatzen, gu zeharoinguratuz, mehatxagarri puztuz zirudien xuxurlabatean, altxatzen den haizearen lehen xuxurlabezala. «Horrorea! Horrorea!»

«Bere azken hitza... horrekin bizitzeko —berriz ekin zion—. Ez duzu ulertzen maite nuelaala?... Maite nuen... Maite nuen!»

Neure indar guztiak bildu eta astiro hitz eginnuen.

«Berak esandako azken hitza izan zen... zureizena.»

Intziri mehe bat entzun nuen eta gero nirebihotza gelditu egin zen, bertatik hilda geratu

Page 226: Joseph Conrad - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Joseph Conrad... · SARRERA Joseph Conrad (1857-1924) ez ohizko idazlea izan zen. Bere bizitzaren lehen erdia ezagututa

zen garrasi bozkariotsu eta ikaragarri batenga-tik, asmaezinezko garaipenaren eta adierazezi-nezko minaren garrasiagatik. «Banekien... Segu-ru nengoen!»... Bazekien. Seguru zegoen. Nega-rrez entzun nion; aurpegia eskuetan ezkutatuzuen. Iruditu zitzaidan etxeak lur joko zuela nikihes egitea lortu aurretik, ortzia nire buruarengainera amilduko zela. Baina ez zen ezer gerta-tu. Ortzia ez da amiltzen horrelako huskeriabategatik. Eroriko ote litzateke, galdetzen dut,Kurtzi zegokion zuzenbidea egin izan banio? Ezal zuen esan, bada, zuzenbidea besterik ez zuelanahi? Baina ezin izan nuen. Ezin esan. Oso ilunaizango zatekeen... ilun-ilun-iluna...»

Marlow gelditu eta aparte eseri zen, lauso etaisil, Buda gogoetatsu baten planta zuela. Inor ezzen mugitu puska batean. «Itsasbeherarenhasiera galdu dugu,» esan zuen zuzendariak bat-batean. Burua altxa nuen. Bokalea hodei bel-tzezko atalaga batez hertsia zegoen eta lurrekobazterrik urrunenetara gidatzen zuen ubidemantsoa ilun jariatzen zen zeru goibelaren azpi-tik; bazirudien mugagabeko ilunbeen bihotzeragidatzen zuela.