11
1 Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza Eskolaz kanpoko jarduerak 2019-2020

Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

1

Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Lehen Hezkuntza

Eskolaz kanpoko jarduerak 2019-2020

Page 2: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

1

Guraso agurgarriok:

Honen bitartez 2019-2020 ikasturterako ikastetxean aurreikusita ditugun eskolaz kanpoko jardueren eskaintza jakinarazi nahi dizuegu.

Margolaritza (LH 3.-6. mailak)

Marrazkia eta pinturaren bitartez, haurrak bere ahalmen sortzailea garatzen ikasten du. Eremu adierazkorra izateaz gain, jarduera artistikoaren bidez, haurrak keinuak, espazioa, formak, koloreak ezagutzen eta erabiltzen ditu, behaketaren sena garatzen du eta eskematizatzeko gaitasuna zorrozten du.

Lacunza: Ingelesa (LH 1.-6. mailak)

Mundaiz eta Lacunza akademia ados jarri dira eskolaz kanpoko ingeleseko klaseak antolatzeko eta kudeatzeko. Kalitatezko irakaskuntza irakasle natiboekin eskaintzen da, ezagueraren hobekuntza esanguratsua izateko eta trebetasun linguistikoak bermatzeko asmoz.

Informazio gehiagorako begira ezazue esteka honetan: http://www.mundaiz.com/assets/2019.05.08-lacunza-informazioa.pdf

Aloha (LH 1.-6. mailak)

ALOHA Menthal Arithmetic garuna garatzen laguntzen duen, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinaturiko programa bat da. Gure jarduerei esker neuronak trebatuko dituzte eta hainbat gaitasun garrantzitsu sustatuko dituzte, besteak beste, kalkulu gaitasuna, arreta eta kontzentrazioa, pentsamendu logikoa, imajinazioa eta sormena, memoria fotografikoa… ALOHAren eskolan egiten dira ere joko didaktikoak eta taldeko jarduerak, betiere, haurrek ondo pasatzeko aipatutako gaitasunak garatzen dituzten bitartean.

Informazio gehiagorako jo esteka hauetara:

Web-orria: https://www.alohaspain.com/es/para-padres/

Bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=fygleP1dKlk

Page 3: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

2

Myrobotfun: Teknologia eta programazioa (LH 1.-6. mailak)

Hezkuntza-Teknologia eta programazioa eskolaz kanpoko jarduera ikasleentzat motibazio iturri perfektua da. Dibertitzeaz gain informatika, teknologia, matematikak eta beste hainbat gaien ikaskuntza erraztu eta gainera neska-mutilen etorkizuneko konpetentziak eta zenbait gaitasun garatzen laguntzen die.

Informazio gehiagorako: myrobotfun.com

Izar Leku kluba: Gimnasia erritmikoa (LH 1.-6. mailak)

Gimnasia erritmikoak musika-koordinazioa eta erritmoa dotoretasunarekin eta tapizaren gaineko trebetasunarekin konbinatzen ditu. Jendaurrean egindako ariketen aurkezpenak arrakasta du entrenamendu-ordu askoren ondoren. Baina kirol honengatiko pasioak sakrifizio guztiek gutxi irudi dezatela lortzen du.

Mekanografia (LH 3.-6. mailak)

Informatika programak aldatuz doazen bitartean idazkera digitalak bere horretan dirau: aski da bizitzan behin egiten den ikastaroarekin!

KLIKATUZ gure programa hizkuntza desberdinetan erakuts litekeen metodo dinamiko, erraz eta dibertigarria da; euskara lehenesten da.

Page 4: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

3

Patinajea (LH 1.-2. mailak)

Patinaje-eskola hockeyko harrobi nagusia da Mundaizen. Gainera, mugimenduen eta ariketen bidez oreka garatzen eta gorputzaren harmonia mantentzen duen jarduera da.

Hockey (LH 3.-6. mailak)

Patin hockeya bost jokalariz osaturiko bi talderen (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesiz inguratuta egon behar du, izkinak borobilduak eta zelai bakoitzean porteria bana egon behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko patinen bidez mugitu behar dira eta sticka edo zurezko makil kurbatu baten bidez kautxuzko pilota bat gidatu behar dute, hau aurkako taldearen porterian sartzen saiatuz.

Hockey Mundaiz Klubak 40 urteko ibilbidea du eta familia bihurtu da non jokalari guztientzat bizikidetasuna eta adiskidetasuna oinarri bihurtu diren.

Jolashezi: eskola kirola (LH 1.-2. mailak)

Eskaintza berri hau 6-8 urte bitarteko haurrei eskaintze zaie. Programa honen helburua da, batetik, adin horretako haurrentzat egokia izango

den prestakuntza eskaintza bat edukitzea, haien garapen motor, sozial eta afektiboa ahalbidetzeko. Konfiantzaren pedagogia deiturikoan oinarritzen da. Xedetzat du konfiantzazko inguruneak sortzea, adin txikikoek beren potentzial osoa gara dezaten, jolasaren bidez, eta ikasleek adin horietan garatu behar dituzten konpetentzietara egokitutako erronkak proposatuz. Programa diseinatzerakoan kontuan hartu dira, halaber, balioetan oinarritutako hezkuntza, euskal kulturaren berezko edukiak eta euskararen erabileraren sustapena.

Kirol anitza (LH 3.-6. mailak)

Kirol anitzak funtsezko izaera hezitzailea du. Heziketa-betekizun hori, bi zentzutan ulertu behar da:

Kirol anitza, heziketa integrala lortzeko bitarteko gisa, gizakiaren alderdi guztiak modu harmoniatsuan eta orekatuan garatuz, bai alderdi psikologikoei (intelektual, emozional edota afektiboak, baloreak) bai fisikoei dagokionez, betiere gizarteratzen lagunduko dien moduan.

Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko etapa gisa, betiere jarduera fisikoa eta kirola egitearen joera guztiak aintzat hartuta.

Page 5: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

4

Corass: Futbol-eskola (LH 3.-6. mailak)

Mundaiz Futbol Eskola parte-hartzaileen hobekuntza tekniko, taktiko eta estrategikora orientatutako kiroletako proiektua da, gure entrenatzaileek prestatutako ariketa espezifikoen bidez.

Haurrak beti jolasean (LH 1.-2. mailak)

Haurrek ordubete pasatzen dute hezitzailearekin jokoak, abestiak, antzerkiak, eskulanak eta jarduera ludikoak egiten euskaraz, giro lasaian. Hezitzaileak saiatuko dira haurrek ahalik eta gehien komunikatu eta hitz egin dezaten, ondo pasatuz eta euskaraz soilik hitz eginez.

Helburuak:

Euskara haurren arteko hizkuntza naturala izateko urratsak ematea. Euskara eskola eta gelako hizkuntza soilik ez izatea.

Euskarak lagun artean, eskolatik kanpo, egoera informalago batean, jolasteko, lagunekin hitz egiteko, ondo pasatzeko, tarteka haserretzeko ere balio duela praktikan erakustea.

Helburua ez da euskara ikastea, baina hizkuntza zenbat eta gehiago erabili orduan eta hitz jario hobea izango dute haurrek, haien artean euskaraz hitz egitea naturalagoa egingo zaie, eta euskara maila ere hobetuko dute.

Saieko: Eskubaloi-eskola (LH 3.-6. mailak)

SAIEKO K.E. 2011ko maiatzean hasi zen. Eskubaloiko zale talde batek eman zion forma proiektuari. Gure helburua eskubaloiaz gozatzea da.

Gure helburu nagusia da ikasleek kirol hau ezagu dezatela eta ondo pasa daitezela. Adin guztietarako proiektua da, bai neskentzat bai mutilentzat.

Web: www.saieko.org Izen ematea: galdetegia. Informazioa: benjamina, alebina.

Page 6: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

5

Easo abesbatza (LH 1.-6. mailak)

Lanketa koralari buruz hitz egiterakoan, ez dugu kantua bakarrik begiratzen baizik eta lantzen ditugu ere helburu hauek:

Haurraren adierazpena eta sentsibilitatea indartzea.

Arnasteko mekanismoa eta ahozko emisioa kontzienteki kontrolatzea, aukera tinbrikoak aberasteko eta ahotsari erresistentziarako gaitasuna emateko.

Barneko entzumena erabiltzea afinazioaren, entzumen harmonikoaren eta musikaren interpretazioaren oinarri gisa.

Taldean elkarri entzutea eta taldean soinuak integratzea lortzeak duen garrantziaz jabetzea.

Abesbatza landuz, mendebalde tradizioko musika eta beste kultura batzuetakoa ezagutzea.

Musika haurrari gerturatzea eta bere garapen pertsonala, soziala, kognitiboa, afektiboa eta mugimenduzkoa eragitea.

Hasierako musikaren bitartez, bizipen ludikoak taldeetako beste ikasleekin partekatzea, kantua, mugimendua eta dantza, eta jolasak erabiliz.

Musika mintzairarako sarrera (1º-2º EP)

Helburua: Neska-mutilen dohain musikalak garatzea, bai bakarka bai taldeetan, beren adierazpena, interpretazioa eta alde teorikoen ulermena indartuz.

Edukiak: Abestiak eta lelotegiak, dantzak, entzunaldi aktiboak, fitxak, musika-kodeak, musikaren irakurketa eta idazketa, musikogramak.

Esku pilota (LH 3.-6. mailak)

Teknikaren oinarrizko ikasketa burutuko da, besteak beste, jardueraren alderdi orokor eta zehatzak ezagutu, material motak, jokamoldeak… Koordinazioa, oreka eta kirol trebetasunak garatuko dira. Lankidetza, taldeko lana, joko garbia eta lehiakortasun osasuntsuaren jarrerak sustatuko dira.

Page 7: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

6

EBALUAZIO SISTEMA

Eskolaz kanpoko jardueren ebaluazioa egingo da. Hiruhilekoaren bukaeran irakasleak ikaslearen txosten pertsonala osatuko du eta gurasoei bidaliko die.

JARDUEREN ORDUTEGIA ETA IRAUPENA

Jarduera bakoitzaren ordutegiak esteka honetan topatuko dituzue: ordutegiak (eranskina ikusi).

Jarraian jarduera bakoitzaren hasiera eguna duzue:

Ingelesa (Lacunza) irailaren 9ren astean hasiko da.

Margolaritza, patinajea, hockey, kirol-anitza, Corass eta Izar Leku irailaren 16ren astean hasiko da.

Easo abesbatza, Aloha, mekanografia eta Myrobotfun urriaren 1en astean hasiko dira.

Haurrak beti jolasean urriaren 14an hasiko da. Kirol jarduera batzuk bere egutegi propio izaten dute. Informazioa familiei dagokionean

helaraziko zaie.

IZEN-EMATEA, PREZIOAK ETA ORDAINTZEKO MODUA

Esteka honetara zuzendu jarduera bakoitzaren prezioak topatzeko: prezioak (eranskina). Beste esteka honetan izen-ematea egin daiteke: LH1-2; LH3-4; LH5-6. Izen-emate epea irailaren 6tik 13ra bitarte berriro irekiko dugu. Oro har, ikasturtearen prezio osoa 8 kuotatan banatuko da (urritik ekainera bitarte). Kuota

banketxez pasatzen den ikastetxeko hilerokoari erantsiko zaio Jarduera batzuk berezko ordaintzeko modua dute (ikusi prezioen orria eranskinean)

ARDURADUNAK ETA IRAKASLEAK

Koordinatzailea: ..................... Patricia Tejero Peralo ([email protected]) Margolaritza: .......................... José Manuel Brancussi ([email protected]) Lacunza: .................................. Ainize Oroz ([email protected]) Izar Leku kluba: ........................ Itziar Beluche ([email protected]) Aloha: ....................................... Alai Proiektuak ([email protected]) Myrobotfun: ............................ Rafael del Amo ([email protected]) Patinaje y Hockey: ................... Daniel Alonso ([email protected]) Kirol anitza: .............................. Hno. Ramón Díaz de Espada ([email protected]) Mekanografia: ......................... Javier Fernández ([email protected]) Corass: ...................................... Aitor Barrena ([email protected]) Easo abesbatza: ....................... Santos Sarasola ([email protected]) Saieko:...................................... Koldo Arruti ([email protected]) Esku pilota: .............................. Xabier Elejalde ([email protected])

Page 8: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

7

ARAUDIA

Taldeek ikasle-kopuru mugatua izango dute eta izen-ematearen orriaren arabera osatuko dira. Bajak itxarote-zerrendaren ordenaren arabera osatuko dira.

Izena eman duten ikasle kopurua taldea osatzeko nahikoa ez bada, jarduera ez da martxan jarriko eta gurasoei jakinaraziko zaie.

Ikasleek ezin izango dute izena eman asteroko bi orduko den eta ordutegi-interferentziagatik edo beste zirkunstantzia bategatik egun batean soilik joan daitekeen jardueran.

Edozein jardueratarako izen-emateak gutxieneko konpromisoa ekartzen du: 4 kuota. Behin jarduera hasita, ez da bajarik onartuko ezta kuotarekin proportzionala den zatia itzuliko, salbuespenezko egoerak izan ezik.

Asistentzia eta puntualtasuna. Asistentzia nahitaezkoa da. Hutsegiteak eta puntualtasun faltak errepikatuz gero, gurasoei jakinaraziko zaizkie eta berriro gertatuz gero, jardueran baja arrazioa izan ahal izango dira.

Ikasle guztiak ikasgela garbiak mantentzen, klase-altzariak zaintzen eta bere ikaslagunen eskola-materiala errespetatzen saiatuko dira. Arratsaldean ikasleak bere klaseetara itzuliko direnean kexak eta ustekabekoak saihestuko dira.

Agur bero bat.

Patricia Tejero Peralo

Donostia-San Sebastián, 2019ko irailaren 6a

Page 9: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

8

ERANSKINA: ORDUTEGIAK ETA SALNEURRIAK

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ETA 2. MAILAK

JARDUERA IKASMAILA KUOTA ASTEL. ASTEAR. ASTEAZ. OSTE. OSTIR.

Lacunza (inglés) 3,6 LH 1.-2. Pdf 13:35

14:30

13:35

14:30

Aloha2,4,7 LH 1.-2. 27 €/hila 13:30

14:30

Myrobotfun Teknologia eta

programazioa2,7,8 LH 1.-2. 30 €/hila

13:30

14:30

Patinajea2,5 LH 1.-2. 28 €/hila 13:15

14:15

13:15

14:15

Izar Leku Kluba Gimnasia

erritmikoa2,5 LH 1.-2. 34 €/hila

13:30

14:30

13:30

14:30

Jolashezi2,5 LH 1. 20 €/hila 16:45

17:45

16:45

17:45

Jolashezi2,5 LH 2. 20 €/hila 16:45

17:45

16:45

17:45

Haurrak beti jolasean1, 9

LH 1.-2. B modulua10 12:30

13:25

12:30

13:25

12:30

13:25

Easo abesbatza1,5,8 LH 1.-2. 25 €/hila 13:30

14:30

Musika mintzairarako

sarrera1,5,8 LH 1.-2. 17 €/hila

13:30

14:30

1 Jarduera berriak 2019-20. 2 Ordainketa 8 hilabetetan egingo da, urritik maiatzera. 3 Informazio gehiagorako: http://www.mundaiz.com/assets/2019.05.08-lacunza-informazioa.pdf 4 Aurreko ikasturtetan Aloha egin ez dituzten ikasleek 24,50 € ordaindu egin beharko dute lehenengo bi urtetan material-

kontzeptuan. 5 Jardueraren hasiera: irailak 16aren astean. 6 Jardueraren hasiera: irailak 9ren astean. 7 Jardueraren hasiera: urriak 1ren astean. 8 Hileroko kuotaren barne materiala. 9 Jardueraren hasiera: urriak 14aren astean. 10 Haurrak beti josasean (B modulua): arrunta, 195,07 €/urtea; familia ugaria edo guraso bakarrekoa, 146,30 €/urtean; familia ugari berezia, 97,53 €/urtean; gizarte laguntzadun familia, 19,50 €/urtean. Bi kuotatan ordainduko da: urrian eta abenduan.

Page 10: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

9

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ETA 4. MAILAK

JARDUERA IKASMAILA KUOTA ASTEL. ASTEAR. ASTEAZ. OSTE. OSTIR.

Lacunza (ingelesa)3,6

LH 3.-4. Pdf 12:35

13:30

12:35

13:30

Aloha2,4,7 LH 3.-4. 27 €/hila 12:30

13:30

Myrobotfun Teknologia eta

programazioa2,7,9 LH 3.-4. 30 €/hila

12:30

13:30

Mekanografia2,7 LH 3.-4. 28 €/hila 12:30

13:30

Margolaritza2,7,8 LH 3.-4. 36 €/hila 13:25

14:25

13:25

14:25

Club Izar Leku Gimnasia

erritmikoa2,5 LH 3.-4. 34 €/hila

12:30

13:30

12:30

13:30

Hockey

benjamina5,10 LH 3.-4. 265 €/urtea

17:00

18:30

17:00

18:30

Kirol anitza2,5 LH 3.-4. 24 €/hila 16:45

18:00

16:45

18:00

Corass

Futbol-eskola2,5 LH 3.-4. 31 €/hila

17:00

18:00

Easo abesbatza1,5,8 LH 3. 25 €/hila 13:30

14:30

Easo abesbatza1,5,8 LH 4. 25 €/hila 12:30

13:30

Esku pilota1,7 LH 3.-4. 15 €/hila 13:30

14:30

Saieko

benjamín1,7 LH 3.-4. Pdf

16:30

18:00

1 Jarduera berriak 2019-20. 2 Ordainketa 8 hilabetetan egingo da, urritik maiatzera. 3 Informazio gehiagorako: http://www.mundaiz.com/assets/2019.05.08-lacunza-informazioa.pdf 4 Aurreko ikasturtetan Aloha egin ez dituzten ikasleek 24,50 € ordaindu egin beharko dute lehenengo bi urtetan material-

kontzeptuan. 5 Jardueraren hasiera: irailak 16ren astean. 6 Jardueraren hasiera: irailak 9ren astean. 7 Jardueraren hasiera: urriak 1ren astean. 8 Salneurrian mihiseak barne. 9 Hileroko kuotaren barne materiala. 10 Kuota onespenaren zain dago.

Page 11: Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea Lehen Hezkuntza...Kirol anitza epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa; hau da, kirol desberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko

10

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZA 5. ETA 6. MAILAK

JARDUERA IKASMAILA KUOTA ASTEL. ASTEAR. ASTEAZ. OSTE. OSTIR.

Lacunza

(ingelesa)3,6 LH 5.-6. Pdf

12:35

13:30

12:35

13:30

Aloha2,4,7 LH 5.-6. 27 €/hila 12:30

13:30

Myrobotfun Tekonologia eta programazioa2,7,9

LH 5.-6. 30 €/hila 12:35

13:25

12:35

13:25

Mekanografia2,7 LH 5.-6. 28 €/hila 13:30

14:30

Margolaritza2,7,8 LH 5.-6. 36 €/hila 13:25

14:25

13:25

14:25

Club Izar Leku Gimnasia

erritmikoa2,5 LH 4.-6. 34 €/hila

13:25

14:25

13:25

14:25

Hockey alebina5,10

LH 5.-6. 265 €/urtea Astean ordu eta erdiko 2 saio. Ordutegia Kiroletako Udal

Patronatuak berretsi egin behar du.

Kirol anitza2,5 LH 5.-6. 24 €/hila 16:45

18:00

16:45

18:00

Corass

Futbol-eskola2,5 LH 5.-6. 31 €/hila

18:00

19:00

Easo abesbatza1,5,8 LH 5.-6. 25 €/hila 12:30

13:30

Esku pilota1,7 LH 5.-6. 15 €/hila 12:30

13:30

Saieko

alebina,7 LH 5.-6. Pdf

17:00

18:30 1 Jarduera berriak 2019-20. 2 Ordainketa 8 hilabetetan egingo da, urritik maiatzera. 3 Informazio gehiagorako: http://www.mundaiz.com/assets/2019.05.08-lacunza-informazioa.pdf 4 Aurreko ikasturtetan Aloha egin ez dituzten ikasleek 24,50 € ordaindu egin beharko dute lehenengo bi

urtetan material-kontzeptuan. 5 Jardueraren hasiera: irailak 16ren astean. 6 Jardueraren hasiera: irailak 9ren astean. 7 Jardueraren hasiera: urriak 1ren astean. 8 Salneurrian mihiseak barne. 9 Hileroko kuotaren barne materiala. 10 Kuota onespenaren zain dago.