21
Jaraunspen-zerbitzua Jaraunsleak laguntzeko gida

Jaraunspen-zerbitzua Jaraunsleak laguntzeko gida · • Erregistro Zibilera gutuna zuzenduz, ziurtagiria bidali behar den izena eta posta-helbidea adieraziz, ... • Eskaera Azken

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

1

Jaraunspen-zerbitzua

Jaraunsleak laguntzeko gida

2

BBVAn badakigu herentzia bat tramitatzea zaila izan

daitekeela. Laguntzeko, prozesua osatzeko beharrezkoak

diren gestioei buruzko informazio praktikoa eta zehatza

jasotzen duen gida egin dugu.

Gainera, jaraunspenetan espezializatutako aditu-taldea

eskura jartzen dizugu, izan ditzakezun zalantza guztiei

erantzuteko eta horiek argitzeko.

> Herentzia bat tramitatzeko informazio gehiago lortu nahi baduzu, bide hauen bidez jar zaitezke beraiekin harremanetan dokumentu honen 10. orrian aurkituko duzun harremanetako datuak emateko dokumentua bidalita helbide elektroniko honetara: [email protected]

> Herentzia tramitatzeko kudeaketak hasi nahi baduzu, 5., 6. eta 7. orrietan adierazitako dokumentuak bidal ditzakezu aipatu helbide elektronikora.

Gida hau erabilgarria izatea espero dugu.

3

Aurkibidea

1 - Tramitazio-gida ................................................................................................................................................. 4

2 - Zure espezialistekin harremanetan jartzeko eskaera ................................................................................... 9

3 - Jaraunspen-espedientea tramitatzeko enkargu-oharra ............................................................................. 11

4 - Posizioen ziurtagirien eskaera ...................................................................................................................... 14

5 - Eranskinak ....................................................................................................................................................... 17

Jaraunspen-zerbitzua

Tramitazio-gida

5

Behar izan ditzakedan dokumentuak

Enkargu-oharra

Zer den – Interesdunak jaraunspen-espedientea abiarazteko asmoa adierazteko erabiltzen duen

dokumentua.

Nola lortzen den – BBVA Bulego guztietan, interesdunak eskatzen den unean bertan sina dezake.

Heriotza-ziurtagiri literala

Zer den – BBVAri heriotzaren berri emateko dokumentu ofiziala. Jaulkitako dokumentua literala delakoa

izan behar da.

Nola lortzen den –

• Heriotza gertatu den tokiko Erregistro Zibilera joanez, ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren NANa

erakutsiz eta hildakoaren izen-deiturak eta heriotzaren eguna eta tokia emanez.

• Erregistro Zibilera gutuna zuzenduz, ziurtagiria bidali behar den izena eta posta-helbidea adieraziz,

eskaeran ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren izen-deiturak eta NANa eta bere harremanetarako

datuak jakinaraziz, baita hildakoaren izen-deiturak eta heriotzaren tokia eta data ere.

• http://sede.mjusticia.gob.es/ webgunean sartuz, Erregistro Zibil informatizatua bada. Informazio

gehiago: http://www.mjusticia.gob.es

Jarraitu behar ditudan urratsak1.- Posizioen ziurtagiria, egungo posizioen egoera eta kontuen mugimenduak eskatu.

2.- Akreditazioa – Jaraunsleak/eskatzaileak jaraunsleak identifikatzeko beharrezkoa den dokumentazioa

entregatzea:

• Heriotza ziurtagiriak.

• Azken nahiaren ziurtagiria.

• Testamentua edo nabaritasun-akta.

3.- Posizioen ziurtagiria, egungo posizioen egoera eta kontuen mugimenduak jaulki.

4.- Tramitazio-eskaera – Interesdunak, enkargu-oharra sinatuz, tramitatzea abiarazi ahal izango du.

5.- Herentzia esleitzea – Jaraunsleak/eskatzaileak esleipenerako beharrezkoa den dokumentazioa

entregatzea:

• Herentziaren onarpen- eta esleipen-dokumentu publikoa edo banaketa-dokumentu pribatua.

• Oinordetza-zergaren kitapena eta ordainketa-gutuna, zergaren salbuespena edo preskripzioa.

• Jaraunsleen jarraibide osagarriak.

• Baterako titularren jarraibideak, hala badagokio.

6.- Gauzatzea eta banaketa – BBVAk ondasunak banatu eta esleituko ditu, aurreko puntuan emandako

dokumentazioari jarraiki.

6

Azken nahiaren ziurtagiria

Zer den – Pertsona batek testamentua eman duen eta zein notarioren aurrean egin duen egiaztatzen duen

dokumentua. Horrela, jaraunsleak notario horrengana jo eta testamentuaren kopia baimendua jaso ahal

izango dute.

Nola lortzen den – Heriotzaren egunetik gutxienez 15 egun baliodun igarota, 790 Zerga Ereduaren

bitartez. 790 eredua honela lor daiteke:

• Justizia Ministerioko Lurraldeko Gerentzietan edota Espainia osoko Erregistro Zibiletan.

• www.mjusticia.gob.es helbidean.

• Madrilgo Herritarren Arretarako Bulego Nagusian.

790 Ereduak jasotzen duen tasa BBVA Bulego guztietan ordain daiteke, eta honela aurkez daiteke:

• Justizia Ministerioko Lurraldeko Gerentzietan eta Madrilgo Herritarren Arretarako Bulego Nagusian.

• Eskaera Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusira igorriz, Justizia Ministerioa, Plaza de Jacinto

Benavente, 3, 28012 Madrid. Ziurtagiria 790 Ereduan dagozkion laukietan jasotako helbidera bidaliko da.

• Justizia Ministerioko erabiltzaile-ziurtagiri elektronikoarekin, http://sede.mjusticia.gob.es/ helbidean.

790 Eredu honek heriotzaren unean indarrean dauden heriotza-estaldurako aseguru-kontratuen ziurtagiria aseguru-etxeari eskatzeko ere balio du.

Jaraunsleen Testamentua eta Nabaritasun Akta

Zer den – Testamentua hildakoaren borondatea jasotzen duen dokumentu ofiziala da, bere ondasunen

jomugari dagokionez, jaraunsleak edota legatudunak izendatuz eta horietako bakoitzari dagokion

herentziaren proportzioa adieraziz.

Hildakoak testamenturik eman ez badu, jaraunsleak nortzuk diren jasotzen duen nabaritasun-akta

beharrezkoa izango da.

Nola lortzen den – Hildakoak testamentua eman bazuen, bere jaraunsleek azken testamentuaren kopia

baimendua eskatuko dute eman zen notariotzan.

Hildakoak testamenturik eman ez bazuen, hildakoak Espainian izandako azken helbideko notario batek

emandako nabaritasun-aktak ordeztuko du.

Posizioen, egungo posizioen egoeraren eta kontuen mugimenduen ziurtagiriak

Zer diren –

• Posizioen ziurtagiria. Hildakoak BBVAn zeuzkan produktu guztiak jasotzen ditu, heriotzaren uneko

saldoekin.

• Posizioen egungo egoera. Produktu berberak jasotzen ditu, jaraunsleen eskatzen duten eguneko

saldoekin.

• Kontuetako mugimenduak. Posizioen ziurtagirian zehaztutako kontuetako azken urteko

mugimenduak jasotzen ditu.

Nola lortzen den – Gida honetan jasotzen diren harremanetarako datuak dituen eta jaraunspenetan

aditua den espezialistaren bitartez eska ditzakezu, edo BBVA Bulego guztietan, gidan aurkituko duzun

eskaera-dokumentua osatuz.

7

Edonola ere, BBVAk entregatu ahal izateko, eskatzaileak bere burua identifikatu beharko du, eta heriotza-

ziurtagiria, azken nahiarena eta testamentua edo nabaritasun-akta aurkeztu beharko ditu. Seme-alaben

edo ezkontide alargunaren kasuan aski izango da heriotza-ziurtagiria familia-liburuarekin batera aurkeztea.

Posizioen ziurtagiria:• Oinordetza Zerga egoki den autonomia-erkidegoko erakunde zerga-biltzailearen aurrean kitatzeko

modua ematen du.

Posizioen egungo egoeraren dokumentua:• BBVAn gordailuan utzitako ondasun guztien banaketa abiaraztea ahalbidetzen du, 6. atalean

adierazten den moduan.

Kontuetako mugimenduen dokumentua:• Helbideratze, aldizkako intsuldaketa eta gainerako aginduei eusteko eta horiei buruzko jarraibideak

emateko modua ematen du. Aurkakorik agindu ezean, ez da horrelakorik egingo heriotza egiaztatzen

denetik.

Herentziaren banaketa- eta esleipen-dokumentua

Zer den – BBVAn gordailuan utzitako ondasun guztien banaketa jasotzen duen dokumentua, partaide

bakoitzari egoki dakiokeen ehunekoa edo frakzioa zehatz-mehatz adierazi.

Nola lortzen den – Jaraunsleen nahierara, honela:

• Herentzia jasotzearen eta esleitzearen notario aurreko dokumentu publikoa, herentzian interesa

duten guztiek emana (jaraunsleek, ezkontide alargunak eta, hala badagokie, legatudunek).

• Banaketa-dokumentu pribatua, herentzian interesa duten guztiek sinatuta (jaraunsleek, ezkontide

alargunak eta, hala badagokie, legatudunek).

Oinordekotza-zerga

Zer den – Auto-kitapen edo kitapen-dokumentua; BBVAn gordailuan utzitako saldoen zerrenda eta

zergaren ordainketa-gutuna edo salbuespena edo preskripzioa jaso behar ditu. Esleitutako saldoak erabili

ahal izateko nahitaezko betekizuna da.

Nola lotzen den – Egoki den Autonomia Erkidegoko erakunde zerga-biltzailearen aurrean.

8

Kontuan hartu beharrekoak• Hildakoa mailegu edo kredituen titularra izatekotan, BBVAk titular-aldaketa onetsi beharko du eta

zordunaren subrogazio (zordun-aldaketa) gisa tramitatuko da; horretarako BBVA Bulego batera jo

beharko du informazio gehiago jasotzeko.

• Jabari osoa (jabetza osoa) usufruktuan(1) eta jabetza soilean(2). Bana daiteke. Usufruktudunak

usufruktuaren xede diren saldoen uztak eta errentak jasotzeko eskubidea du (interesak, dibidenduak,

etab.). Jabe soilak saldoen titulartasuna gordetzen du, baina ez ditu bere uztak eta errentak jasotzen.

Izaera operatiboko arazoak saihesteko jabetza soila eta usufruktua eskudiru bihurtzea gomendatzen

dizugu.

Indarrean dagoen zerga-araudiak usufruktua balioztatzeko arau hau aurreikusten du helburu fiskaletarako:

- Usufruktuaren balioztapena = 89 - usufruktudunaren adina eragilearen heriotzaren egunean =

gozatutako saldoari aplikatu beharreko jabari osoaren %.

- Jabetza soilaren balioztapena = 100 - usufruktuaren balioztapena.

Esleipendunek balioztapen-irizpide hau erabili ahal izango dute nork bere buruari esleitzen dion

eskudiruzko zenbatekoa kalkulatzeko, edo beste zenbatekoren bat adierazi.

• Interesdunek herentzia esleitu eta banatzeko dokumentuan bankuak gordailuan utzitako produktuak

jabetza indibisoan(3) batera esleitu badituzte (esleipenean ehuneko zehatzak ager badaitezke

ere), produktu berriak horien guztien izenean irekiko dira, baterako titulartasunean. Produktuen

erabilgarritasun-erregimenari dagokionez, jaraunsleek egoki diren kontratuetan hitzartzen diren unean

jaraunsleek ezartzen dituztenak izango da. Interesdunek banakako esleipena nahiago badute (ez

baterakoa), idatziz eskatu beharko dute, horien guztien data eta sinadurarekin.

• Ondasunak baterako titulartasunean badaude, jaraunsleak ez diren beste batzuekin, horiei inbentarioan

sartu gabeko partea dagokie herentzia gisa. Hori dela eta, jaraunsleei gordailua utzi baino lehen,

jaraunsleak ez diren baterako titularrek idazki bat izenpetu beharko dute, herentziari esleitutako

ehunekoarekin ados dagoela adieraziz, eta baterako titular gisa dagozkien ondasunak gordailuan uzteko

jarraibideak emanez.

• Zenbait kasutan beharrezkoa izan daiteke gida honetan zehaztutako dokumentazioan jasotakoen

jarraibide gehigarriak eskatzea (saldo-alderik egonez gero, ordaindu gabeko saldoen banaketa...).

GLOSARIOA

(1) Usufruktua.- Usufruktudunari beste baten ondasuna gozatzeko modua ematen dion eskubidea (uztak

eta errentak jasotzen ditu).

(2) Jabetza soila.- Egoera horretan jabeak ez du ondasuna gozatzen (uztak eta errentak usufruktudunak

jasotzen ditu).

(3) Indibisoa.- Ondasun bakar baten jabeak hainbat pertsona direnean ematen da.

Jaraunspen-zerbitzua

Jaraunsleen harremanetarako datuak emateko dokumentua

10

Interesatuak emandako datu pertsonalak, zeinaren egiazkotasunaz eta eguneratzeaz arduratzen den, BBVAren fitxategian sartuko dira dokumentu honetan aipatzen den testamentua kudeatzeko eta emandako kanalen bitartez egindako kudeaketen emaitzaren berri emateko, eta testamentu-betearazte espedientearen izapidetzan zehar eta hura bukatu arte gordeko dira. Espedientea bukatutakoan, BBVAk datu pertsonalak blokeatuta izango ditu legeak ezartzen dituen epeetan, oro har 10 urtez, kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzeko araudiaren arabera. Epe hori igarotakoan, suntsitu egingo dira. Tratamentu horren legezko oinarria testamendu-betearaztearen espedientea egikaritzea da. Datuen tratamentuaren erantzulea Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. da, zeinaren helbide soziala hurrengoa den: San Nicolás, 4, 48005 Bilbo. Interesatuak doan erabili ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, erabileraren aurka azaltzeko eta beste batera eramateko eskubideak Bezeroaren Arreta Zerbitzuari eskatuz, BBVA Taldea, 1598 posta-kutxa - 28080 Madril, hurrengo helbide elektronikoan: [email protected] edo BBVAren bulegoetako batean. Eskakizunarekin batera NANren kopia edo nortasuna egiaztatuko duen beste dokumentu baliokide bat aurkeztuko da. Horrez gain, interesatuak BBVAren Datuen Babesko Ordezkariarekin jarri ahal izango da harremanetan [email protected] helbide elektronikoan eta, edozein kasutan ere, Datuen Babeseko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango du (www.aepd.es). Testamentu-betearaztea behar bezala izapidetu ahal izateko, zerbitzu batzuek beste enpresa batzuekin ditu kontratatuta BBVAK eta haiek BBVAren bitartez atzitu ahal izango dituzten interesatuen datu pertsonalak zerbitzuak emateko (“back-office” zerbitzuak, administrazioko zerbitzuak eta finantza zerbitzuen beste jarduera osagarri batzuk).

Hildakoaren izen-deiturak:

IFZ: Heriotzaren eguna:

Hauek dira nire datuak jaraunspen honen tramitazioari buruzko informazioa jasotzeko

(komunikatzeko bide egokiago gisa posta elektronikoa gomendatzen dugu):

Helbide elektronikoa:

Telefono mugikorra:

Posta Helbidea:

(e)n 20 (e)ko aren (e)an

Sta.:

NAN:

Jaraunspen-zerbitzua

Jaraunspen-espedientea tramitatzeko enkargu-oharra

12

Hildakoaren izen-deiturak:

IFZ: Heriotzaren eguna:

Hauek dira nire datuak jaraunspen honen tramitazioari buruzko informazioa jasotzeko

(komunikatzeko bide egokiago gisa posta elektronikoa gomendatzen dugu):

Helbide elektronikoa:

Telefono mugikorra:

Posta Helbidea:

Izenpetzen duenak (aurrerantzean, interesdunak), erreferentziako hildakoaren oinordekotzan interes

legitimoa duela aitortuz, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.-ri (aurrerantzean, BBVA) Jaraunspena

tramitatu eta egoki diren transferentziak, intsuldaketak edo gordailuak egin ditzala eskatzen dio.

Horretarako interesdunak enkargu-oharra sinatu eta dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Herentzia onartzeko eta banatzeko eskritura publikoa.

2. Erregistro Zibilak jaulkitako Heriotza Ziurtagiri Literala.

Azken Nahien egintzako Erregistro Orokorraren ziurtagiria.

Testamentua (kopia baimendua) edo abintestato jaraunsleen nabaritasun-aitorpena Banaketa- eta

esleipen-dokumentu pribatua, herentzian interesa duten guztiek sinatuta (jaraunsleek, ezkontide

alargunak eta, hala badagokie, legatudunek).

Edonola ere, kitapena eta ordainketa-gutuna edo Oinordekotza Zergaren salbuespen edo preskripzio-

aitorpena eta hildakoak heriotzaren unean zituen ondasunen inbentarioa, Ogasunaren aurrean aurkeztuta

eta bertan BBVAn zituen ondasunak jasota. Gainera beste dokumentu batzuk ere behar izan daitezke,

usufruktu, indibiso edo jaraunsleak ez diren baterako titularrak dituzten kontuen kasuetan.

Dokumentu guztien beharra eta xehetasuna Jaraunsleei Laguntzeko Gidan azaltzen dira.

Jaraunspenak tramitatzeko zerbitzuaren kostua 90 eurokoa da (gehi BEZ edo egoki diren zergak), BBVAk

argitaratutako eta indarrean dagoen komisioen, baldintzen eta bezeroei jasanarazi dakizkiokeen gastuen

tarifari jarraiki. Zenbateko hori hildakoaren edozein kontutan kargatuko da.

Jaraunspenaren tramitazioa interesdunak eskatutako dokumentu guztiak aurkeztutakoan abiaraziko da. Komisioa espedientea osorik tramitatuz gero eta amaitutakoan bakarrik kobratuko da.

13

IInteresatuak emandako datu pertsonalak, zeinaren egiazkotasunaz eta eguneratzeaz arduratzen den, BBVAren fitxategian sartuko dira dokumentu honetan aipatzen den testamentua kudeatzeko eta emandako kanalen bitartez egindako kudeaketen emaitzaren berri emateko, eta testamentu-betearazte espedientearen izapidetzan zehar eta hura bukatu arte gordeko dira. Espedientea bukatutakoan, BBVAk datu pertsonalak blokeatuta izango ditu legeak ezartzen dituen epeetan, oro har 10 urtez, kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzeko araudiaren arabera. Epea igarotakoan, suntsitu egingo dira. Tratamendu horren legezko oinarria testamentu-betearaztearen espedientea egikaritzea da. Datuen tratamenduaren erantzulea Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. da, zeinaren helbide soziala hurrengoa den: San Nikolas, 4, 48005 Bilbo. Interesatuak doan erabili ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, erabileraren aurka azaltzeko eta beste batera eramateko eskubideak, Bezeroaren Arreta Zerbitzuari eskatuz, BBVA Taldea, 1598 posta-kutxa - 28080 Madril, hurrengo helbide elektronikoan: [email protected] edo BBVAren bulegoetako batean. Eskakizunarekin batera NANren kopia edo nortasuna egiaztatuko duen beste dokumentu baliokide bat aurkeztuko da. Horrez gain, interesatua BBVAren Datuen Babesko Ordezkariarekin jarri ahal izango da harremanetan [email protected] helbide elektronikoan eta, edozein kasutan ere, Datuen Babeseko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango du (www.aepd.es). Testamentu-betearaztea behar bezala izapidetu ahal izateko, zerbitzu batzuk beste enpresa batzuekin ditu kontratatuta BBVAK eta haiek BBVAren bitartez atzitu ahal izango dituzte interesatuen datu pertsonalak zerbitzuak emateko (“back-office” zerbitzuak, administrazioko zerbitzuak eta finantza zerbitzuen beste jarduera osagarri batzuk).

Interesatuak baimena ematen dio BBVAri BBVASeguros, S.A. y Reaseguros-i (“BBVASeguros”) emandako dokumentazioan bildutako datu pertsonalak (“Datu Pertsonalak”), aseguruen ezbehar-espedienteak izapidetu ahal izateko, kontratatuak izan badira, dokumentu honen bitartez, kostu osagarririk gabe kudeaketa eskatzeko. Tratamendu horren legezko oinarria testamentu-betearaztearen espedientea egikaritzea da. Datu Pertsonalen tratamenduaren arduraduna BBVASEGUROS, S.A. de Seguros y Reaseguros da, zeinaren helbide soziala Diego López de Haro Kale Nagusia, 12, 48001 Bilbo den, eta egoitza nagusia calle Azul, nº4 28050 Madrid. Helbide elektronikoa: [email protected]. Datu Pertsonalak ezbeharra izapidetzen den bitartean eta hura bukatu arte gordeko dira. Espedientea bukatutakoan, BBVA SEGUROSek blokeatuta izango ditu legeak ezartzen dituen epeetan, oro har 10 urtez, kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzeko araudiaren arabera. Epea igarotakoan, suntsitu egingo dira Datu Pertsonalak.

Interesatuak doan erabili ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, erabileraren aurka azaltzeko eta beste batera eramateko eskubideak hemen: [email protected] edo posta elektronikoz BBVAren Kalitateko Departamentuari zuzendutako postaz: calle Azul, nº4 28050 Madrid. Eskakizunarekin batera NANren kopia edo nortasuna egiaztatuko duen beste dokumentu baliokide bat aurkeztuko da.

Horrez gain, BBVA Taldearen Datuen Babesko Ordezkariarekin jarri ahal izango da harremanetan [email protected] helbide elektronikoan eta, edozein kasutan ere, Datuen Babeseko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango du (www.aepd.es). BBVA Seguros-en Datuen Babeseko Politikaren informazio gehiago aurki daiteke hurrengo estekan: www.bbvaseguros.com

Testamentu-espedientea tramitatzeko komisio hori erakundeak emandako zerbitzuarekin justifikatzen da,

aurrez aipatu den interesdunek testamentura ekarritako dokumentua aztertzeaz osatzen dena, ondorengo

gisa ziurtatzeko xedez, erakundean gordailututako ondasuna esleitzeko duten eskubidea justifikatu eta

euren zerga-betebeharrak betetzeko.

Beste erakundeetarako transferentzia arruntak% 0,40ko eragiketa-komisioa izango du eta gutxienez 4,00 €-koa.

Beste erakunde batzuetara baloreak transmititzeak % 0,35eko komisioa izango du, eta gehienez 60 €-koa,

balore mota bakoitzeko. Paragrafo honetan bildutako tarifei dagozkien zergak zordunduko zaizkie. Gainerako

tarifak kontsultatzeko, joan www.bbva.es helbidera.

(e)n 20 (e)ko aren (e)an

Sta.:

NAN:

Jaraunspen-zerbitzua

Posizioen ziurtagirien eskaera

15

Hildakoaren izen-deiturak:

IFZ: Heriotzaren eguna:

Hauek dira nire datuak jaraunspen honen tramitazioari buruzko informazioa jasotzeko

(komunikatzeko bide egokiago gisa posta elektronikoa gomendatzen dugu):

Helbide elektronikoa:

Telefono mugikorra:

Posta Helbidea:

Izenpetzen duenak/dutenek (aurrerantzean, interesduna/k) Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.-ri

(aurrerantzean, BBVA) erreferentziako bezeroaren heriotza jakinarazten dio/te eta, hori egiaztatze

aldera, Erregistro Zibilak jaulkitako heriotza-egiaztagiri hau entregatzen dio/te. BAI EZ

BBVAk bezeroa hiltzat emango du aipatutako heriotza-ziurtagiriaren entregarekin.

Hildakoaren oinordekotzan interes legitimoa duela adieraziz, interesdunak BBVAri eskatzen dio hildakoak

BBVAn edo BBVA Taldeko beste erakundeetan zeuzkan posizioen ziurtagiria jaulki dezala, BBVAri

dokumentu hau ziurtagiriak banaka jaulkiko dituzten sozietate horiei entregatzeko.

Posizioen ziurtagiria atera ahal izateko beharrezkoa izango da interesdunak herentzia jasotzeko

deitutakoaren izaera egiaztatzea, honako dokumentu hauek aurkeztuz:

• Erregistro Zibilak jaulkitako heriotza ziurtagiri literala.

• Azken Nahien egintzako Erregistro Orokorraren ziurtagiria.

• Testamentua (kopia baimendua) edo bestela abintestato jaraunsleen nabaritasun-aitorpena.

Dokumentu hauen beharra eta xehetasuna entregatu zaizun Dokumentazio Gidan azaltzen zaizkizu.

Halabeharrezko jaraunsleen kasuan (seme-alabak edo ezkontidea), posizio-ziurtagiria atera ahal izateko,

dokumentu hauek besterik ez dituzte aurkeztu beharko:

• Erregistro Zibilak jaulkitako heriotza ziurtagiri literala.

• Familia liburua.

Posizioen ziurtagiri hau jaulkitzeagatik ez da inolako komisiorik sortuko.

(e)n 20 (e)ko aren (e)an

Sta.:

NAN:

16

Interesdunaren ardura da emandako datu pertsonalak egiazkoak izatea eta eguneratuta egotea, eta BBVAren fitxategietara gehituko dira dokumentu honi dagokion Jaraunspena kudeatzeko eta eskura jarritako kanalen bitartez egindako gestioen emaitzei buruzko informazioa emateko bakarrik. Interesdunak BBVAri baimena ematen dio bere datuak honek Testamentu Zerbitzua emateko kontratatutako enpresei laga diezazkion. Datuen tratamenduaren arduraduna Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. da, helbide soziala San Nikolas 4, 48005 Bilbo duena. Interesdunak sartu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, doan, Servicio de Atención al Cliente, Apartado de Correos 1598, 28080, Madrid, helbidean. [email protected] helbidean edo edozein BBVA bulegotan. Eskaerarekin batera NAN kopia bat edo nortasun-egiaztagiri baliokidearen kopia bat gehitu beharko duzu. Gainera, interesduna BBVA erakundearen Datuak babesteko ordezkariarekin jar daiteke harremanetan [email protected] helbidean eta, bestela, erreklamazio bat aurkez dezake Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean. BBVA jaraunspena behar bezala tramitatzeko, zenbait zerbitzu beste enpresa batzuen bidez emateko kontratatu duzu eta BBVA kontuaren bidez atzitu ahal izango dira interesdunaren datu pertsonaletara esklusiboki zerbitzu horiek emateko (“back-office” zerbitzuak, administrazio-zerbitzuak eta finantza-zerbitzuan laguntza-jarduera batzuek).

Jaraunspen-zerbitzua

Eranskinak

Jarraian erreferentziazko hainbat eredu sartu ditugu, zuk zeuk idatzi eta Bankuari entregatu beharko dizkiozunak horietan jasotzen den egoeraren batean aurkituz gero.

18

EZKONTIDEAREKIKO BANAKETA PRIBATUKO DOKUMENTUAREN EREDUA(EZKONDUTA HILTZEN DEN KAUSATZAILEAREN HIPOTESIA)

(e)n bilduta (data) Jaunaren/Andrearen

Jaraunsleak eta (e)n hila (data) :

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

BBVAn gordailuan utzitako ondasun hauek banatzea adostu dute (kasuan kasu banatzen den

titulartasunaren % adieraziz):

Irabazpideko Ondasunak:

1) .......................................................................................................

2) .......................................................................................................

3) .......................................................................................................

4) .......................................................................................................

Ondasun Pribatiboak (hala badagokio):

1) .......................................................................................................

2) .......................................................................................................

Honela:

(pertsona bakoitzarentzat kontu eta gordailuetako egungo saldoen % adieraziz, akzio-kopuru zehatza eta

inbertsio-funtsetako partaidetza-kopuru zehatza; halaber, banaketa JABARI OSOAN/USUFRUKTUAN/

JABETZA SOILEAN den ere adieraziko da, JABETZA OSOAN izan behar diren kontuetarako izan ezik)

Bere ezkontide alargunak , IRABAZPIDEKOEN ERDIA ORDAINDUZ, bere buruari

esleitzen dio , ETA BERE JARAUNSPEN-ESKUBIDEAK ORDAINDUZ bere buruari hau

esleitzen dio.

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Data:

Interesdun guztien sinadura:

19

EZKONTIDERIK GABEKO BANAKETA PRIBATUKO DOKUMENTUAREN EREDUA (EZKONTIDERIK GABE HILTZEN DEN KAUSATZAILEAREN HIPOTESIA)

(e)n bilduta (data) Jaunaren/Andrearen

Jaraunsleak eta (e)n hila (data) :

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

Jn./And. , IFZ:

BBVAn kausatzailearen izenera gordailuan utzitako ondasun hauen banaketa adostu dute:

1) .......................................................................................................

2) .......................................................................................................

3) .......................................................................................................

4) .......................................................................................................

Honela:

(pertsona bakoitzarentzat kontu eta gordailuetako egungo saldoen % adieraziz, akzio-kopuru zehatza eta

inbertsio-funtsetako partaidetza-kopuru zehatza; halaber, banaketa JABARI OSOAN/USUFRUKTUAN/

JABETZA SOILEAN den ere adieraziko da, JABETZA OSOAN izan behar diren kontuetarako izan ezik)

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Jaunari/Andreari , esleitzen zaio

Data:

Interesdun guztien sinadura:

20

PROINDIBISOAREN HAUSTURA:

Erreferentzia: (r)en jaraunspena

Erreferentziako jaraunspenari lotuta, zera adierazten dizuegu:

datako jaraunspen-zatiketaren dokumentuan ondasunak (zein ondasun diren adierazi,

guztiak ez badira) indibisoan esleitu ziren, hau da, hemen sinatzen dutenekin batera.

Hala eta guztiz ere, gure asmoa da idazki honetan banaketa-ekintza gauzatzea; hori dela eta, ondasunak

bakoitzari banaka gordailuan uztea eskatzen diogu Bankuari, aipatutako banaketa-dokumentuan

adierazitako titulartasun-proportzio berari eutsiz.

Data:

Sinadura:

21

ESKUDIRUZKO USUFRUKTUA GAUZATZEA:

EZIN DA ESKUDIRUZKO (DIRUA) KONTU KORRONTERIK KONTRATATU HORIEN GAINEKO

USUFRUKTUAREKIN. Hala, ezin da ezkontidearen aldeko kontu korronte baten usufrukturik ezarri.

Hala, interesdun guztiek (jaraunsleek, ezkontideak eta, hala badagokie, legatudunek) –jabe soilek eta

usufruktudunak– banaketa-dokumentua jaso behar dute, data eta guzti eta nork bere buruari jabetzan

esleitzen dion eskudirua sinatuta.

Gida honetan bertan ondasunak banatzeko eta esleitzeko dokumentu pribatuak erantsita doaz.