28
JAIME KEREXETA (1918-1998)

JAIME KEREXETA (1918-1998) · ondora, buru-belarri euskal gaiak ikertzeko eta lantzeko eta kristau herriari eta abadeei euskarazko eliz liburuak eskaintzeko. Izan ere, ... mardulena,

  • Upload
    others

  • View
    12

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

JAIME KEREXETA(1918-1998)

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página III

Egilea:

MIKEL ATXAGA

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página B

BIZITZAKO URRATSAK

Jaime Kerexeta Gaillaiztegi, EuskoIkaskuntza eta Euskaltzaindia sortuziren urte berean, 1918ko uztailaren31n, San Inazio egunez, jaio zenElizburu kalean, Elorrioko herriak ugaridituen etxe eder horietakoan. Hortxeegin zuen bizitzaldirik luzeena ere, San Agustin parrokiako apaiz lanei etaeuskararen ikerketari eta euskarazkoliburugintzari emana. Eta hortxe, berejaioterrian, hil zen 1998ko abuztuaren4an.

Adrian Kerexeta Sagastibizkarra etaJoakina Gaillaiztegi Arantzibia senar--emazteek sei seme-alaba izanzituzten: Jose Maria eta Maria Teresa(Jaimeren bataioko aitabitxi etaamabitxia), Adrian Maria, Maria Pilar,Kontxa eta Jaime. Etxe oneko kristaufamilia zenez, seietatik hiru erlijiososartu ziren: Adrian Maria, frantziskotar;Maria Pilar, karmeldar; Jaime, etxekottikiena, apaiz.

Horretarako Arratiako Gaztelu--Elexabeitian hasi zituen apaizetarakoikasketak Jaimek. Gazterik ekin zionmusika ikasteari ere BilbokoKontserbatorioan, 1945ean amaitu

1

MUSIKARI ETA OLERKARI

baitzuen musikari zegokion karrera.Apaiz, berriz, 1947an ekainaren 22anegin zen. Meza berria, bestalde,Arantzazun eman zuen, urte horretakouztailaren 13an, Adrian Maria anaiafrantziskotarrak lagunduta.

Jaime Kerexeta abade egin berria.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 1

Aurretik, ordea, Teologia ikasketakburutu behar zituen. Hain zuzen,Teologia ikasteari Comillasen ekinzion, gerra ondoan, 1939an. Bainaikasturteren bat edo beste Burgoseneta Sevillan ere egin zituen: bertako«Schola Cantorum» izenekoabestaldearen zuzendari izateko,batean; organojole izateko, bestean.Teologiako hirugarren urtea, berriz,Tui-ko seminarioan egin zuen, musikairakastera eta katedraleko organoajotzera eraman baitzuten 1945ean.Lehiaketa gainditu ondoren, 1947kourtarrilaren 2an irabazi zuen behinbetiko katedraleko organojole plaza.

2

Jaime Kerexeta, Adrian eta Joakinagurasoekin.

Gaztaroan etxekoekin, 1923an, egindako argazkia.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 2

Herriminak, ordea, ez zion Galiziandenbora askoan irauten utzi. Etanahiago izan zuen Tui-ko katedraleanorganoa jotzen jarraitzea bainoUrkiolakoa astintzea, San Antoniorenohoretan eta hara biltzen zireneuskaldunen gozamenerako. 1952-1956 bitarteko txangoa eginzuen Urkiolan. Lau urteren bururaElorrioko San Agustin elizako apaizlaguntzaile izendatu zuen-eta Bilbokogotzainak.

Pozik zen Jaime bere sortetxean,bere arreba Maria Teresa eta beronenfamiliarekin. Baina lau urte eskas iraunzion etxetik hurbileko bere gogokolanak. Kerexeta, jakina, ez zenherritarren eta herriaren arazoeiiskintxo egiten zien apaiza. Gizaeskubideen eta Euskal Herriarennortasunaren eta euskararenetorkizunaren kezka eta ardura handiazituen. Kezka horrek bultzaturik salatu

3

Meza berria Arantzazun eman zuen 1947ko uztailaren 13an. Anaiafrailearekin eta beste senide batzuekin egun hartan egindako argazkiak.

Jaime Kerexeta abadegaia etxeko balkoian, eskuan liburua duela.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 3

langile porrokatua zenez,euskaldungoak zeuzkan premieierantzutea. Idatzi ere idatzi zionapezpikuari, «parrokiako lanetarakobaino abilagoa nauzu euskal gaiakikertzeko eta idazteko».

Hala ere, Jose Maria Zirardak,Gurpideren ondorengo gotzainak, San Agustin parrokiako erretoreizendatu zuen 1969ko urtarrilean,ordurarte erretore zen EmilianoIturraran Ondarroara eraman baitzuen.Hain zuzen, 1984ko uztailaren 12anutzi zion erretoretzari Jaimek, erretiroaharturik.

Lehen, apaiz lanetatik kanpokotxolarteak bakarrik eskaintzenbazizkion euskarari, hemendik aurrera,

zituen 1960an, beste 339 apaizekinbatera, askatasunik eta gizaeskubideekiko begirunerik eza,euskararen kontrako erasoa etaElizaren erregimenarekiko gehiegizkolotura. Gotzainari eskuz esku gutunhura emateko adorea izan zuen,gainera.

Horren ondorioz, Iurretarakoizendatu zuen Gurpide gotzainak.Baina denbora gutxirako. Iurretanurtebete igaro ondoren, Elorriora itzulibaitzen berriro, Maria Teresa arrebarenondora, buru-belarri euskal gaiakikertzeko eta lantzeko eta kristauherriari eta abadeei euskarazko elizliburuak eskaintzeko. Izan ere,Kerexeta ez zen salaketa hutseangeratzen zen gizona. Nahiago zuen,

4

Etxeko loba eta ilobekin (1995).

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 4

egunak dituen ordurik gehienakeskaintzen dizkio, hamalau urtez,1998ko abuztuan hil zen arte.Horregatik da bere bizitza luzeabezain oparoa: hirurogeiren bat liburu,handi eta txiki, onduak eta argitaratuakdituenez.

Bere lan horien aitorpen dira, noski,lortu dituen izendapenak, ohoreak etasariak: euskaltzain urgazleEuskaltzaindiak, 1964an; «AgirreLendakaria» Saria, 1975ean;Euskalerriko Adiskideen Elkartekoohorezko kide, 1985ean; EkuadorkoQuitoko «Amigos de la Genealogía»elkarteko ohorezko kide, 1986an;Euskal Itzultzaileen ElkarteakOhorezko Kide, 1991n; «UrrezkoKaioa» urte horretan bertan; etaohorezko euskaltzain, 1998an.

5

Besteak beste, EIZIE, Euskaltzaindia eta EuskalHerriko Adiskideen Elkarteko kide-agiriak jaso zituen.

Knörr eta Lizundiaren eskutik jaso zuen OhorezkoEuskaltzain agiria, 1998an.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 5

Arantzibia bere laugarren abizenazbaliaturik, gehienetan.

Olerkigintzan, berriz,euskaltzaletasunak eraginda hasi zen.«Euskeraganako maitasunak erabillinau; bai, aldarrika diñot: argitaradamodazan lerro oneik, arek sortu taeragiñak dozuz» aitortzen du Orbelakliburuaren hitzaurrean.

Euskara ez ezik, musika ere barru--barruan bizi zuen Kerexetak. Osogazterik egin zituen musikari buruzkoikasketak. Eta oso gazterik ekin zionirakasteari, abesbatzak sortzeari etaorganoa jotzeari. Eta euskaraz erabilizuen lehenengoetako gaia ere musikaizan zen. «Ereslari batzuenoldozkunak», «Frederic Chopin» eta

EUSKALTZALE ETAMUSIKALARI

Erbesteko txango luzean ez zuenetxean eta herrian ikasitako euskaraerabat galdu. Urrutian bizi beharrakpiztu zizkion herrimina etaeuskaltzaletasuna. Galiziako Tui hirilasaian biziro ekin zion euskaraikasteari, Azkueren Morfología Vascaeta Altuberen Erderismos lagunzituela. Kerexetak bizitza osoan miretsieta eskertu zituen bi maisu handihauek.

Beste asko bezalaxe aldizkarietanhasi zen Jaime Kerexeta euskarazidazten, Sabin Muniategik bultzata.Egan, Euzko Gogoa, Zeruko Argia,Olerti, Jesusen Biotzaren Deia, Agur,Zer eta abarretan idatzi zuen,

6

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 6

«Ereslari erromantikuen aldia»argitaratu zituen Euzko Gogoaaldizkarian, 1954 eta 1955ean.

Bistakoa denez, Chopinzaleagertzen da lan hauetan. «Ez diñotbesteak baiño gehiago balio dauanik,atsegiñen izango yatzula baiño... Beinbaiño geiagotan esan dot neurekotan:Al izango ba’neu nik Chopin’enantzerakoa izan, aren eskuak euki,aren adorea lortu!» amesten du EuzkoGogoa aldizkarian idatzitako bigarrenidazlanean.

7

Jaime Kerexeta musikari eta Chopin-zale handia zen: Tuiko katedraleko kalostran eta organoan, 1949an, eta Chopinen irudiaren ondoan, 1997an.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 7

Argibide eske joatenzitzaizkionentzat ere adeitsua zenJaime Kerexeta. Adierazgarria daAugustin Zubikaraik egiten dionaitorpen hau: «Jakintsu andienantzera, bere bostean ebillan. Ori bai,iñori bere laguntasunik ukatu barik.Euskera kontuan lez, armarri, ikurdi,genealogi eta antzeko gaietan. (...)Orretan askok joten dabe beragana.Batzuk nik aholkatuta, beste batzuk nikjakin barik nire izena artuta. Ba dakitdanei erantzun izan dautsela».

Gramatikazale porrokatua ere badaJaime Kerexeta. Edonorekin izan ohizituen eztabaida eta jardunaldi luzeakgramatikari buruz. Zaletasun hori ederkinabarmendu zitzaion Aita Pikarmeldarraren Kristoren Antz-bidea etaJuan Bautista Ibargutxiren Otoia liburueiEuzko Gogoa-n egin zien kritikan.

Baina ez zen teoria hutsean geratuzen gizona. Gehienik, erlijio gaiakerabili bazituen ere, euskal gaiakplazaratzen ere egin zuen ahaleginik.Luis de Castresanaren Iparragirre’renBizitza eta Gernikako beste Arbolaitzuli zituen, 1978an eta 1979an.Hurrena, 1984an, BohorquezenBolibar. Zenbait euskal idazleren lanenargitalpenak ere paratu zituen,bestalde: Aita Basaberen Gogarteak,1963an, Errose Bustintza Mañariko-renIpuinak, 1990ean, eta Xabier GoitiarenEusko Umeak Atzerrian, 1991n.

IKERLE ETA BIDEGILE

Euskal gramatika, hiztegia,abizenak, armarriak eta abar arakatueta ikertu zituen, azken urteetan.Ordenadorea tresna egokia da lanhauetarako. Jaimek, pianoan,organoan eta idazmakinan ohitua,laster ikasi zituen ordenadorearentrikimailuak.

Mazmarroizti deitzen zion«heraldica» oso gogokoa zuenKerexetak. Hamaika artikulu eskainizizkion gai horri Euzko Gogoa-n, hiruurteren buruan, 1956, 57 eta 58an.

Alor honetan burutu duen lanikmardulena, hala ere, bost liburukikoDiccionario Onomástico y Heráldicovasco da, 1970-74 bitarteanargitaratua, 26.000 abizen ikertuz.Diccionario euskériko kaleratu zuenondoren, 1977an. Bereak dira Vascosen Colombia, Casas Solariegas enBizkaia, Linajes y Casas Solariegas deElorrio, Linajes y Casas de Gipuzkoaeta Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII. Baina 1990ean argitaratuzen Diccionario AMAIA de la LenguaVasca, 1.143 orrialdeko hiztegimardula, zuzentzen eta gidatzen eginzuen lana ez da txantxetakoa.

8

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 8

9

Kerexetak euskal hiztegia, euskal abizenak, armarriak eta abar ikertu zituen.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 9

Hamalau olerki argitaratu zituenEuzko Gogoa-n: «Agur ixarrak»,«Arantzazu, Arantzazu...!», «Ardibati», «Aspaldikoa», «Edurtzan»,«Ezpaia», «Igone», «Ipar-aizea»,«Memarijan«, «Udabarrian», «Udagoigau batez», «Urki-artean», «Udazken--gabean» eta «Zure ondoan».Txistulari, Zer, Olerti eta Aguraldizkarietan, berriz, bost: «Edurne,Txistulari Alkarteari», «Gabekobederatzietan», «Il, baiña bizi»,«Jasone» eta «Uso bake-geznariok».

«ARANTZIBIA» OLERKARIA

Idazle bezala 1954an plazaratu zenJaime Kerexeta, Euzko Gogoaaldizkarian, Arantzibia amarenbigarren abizena izengoitia bihurtuz.Izengoitia erabiltzeko ohitura handiabaitzen. Aldi berean, ordea, kritikareneta zentsuraren beldur ere izanzitekeen izen-deitura ezagunezagertzeko. Dena den, apal eta lotsatiantzean plazaratzen da Elorriokopoeta, bere olerkiak «xume etamengel, edonok egin daikezanak»direla uste baitu.

10

Jaime bere lobekin mendiaz gozatzen.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 10

Bere lehen liburuak ere olerkizosatutako liburuak izan ziren: Orbelak,1958an; Bitargi, 1959an. ManuelLekuonak egin zion hitzaurrea Orbelakliburuari, «Arantzibia»ren poesiari«euskal-usaia dariola lau aldetatik»azpimarratuz. Santi Onaindiak eginzion Bitargi-ri. «Igaz mendi, ira, oroldi--usainez blei-blei etorkigun elorriotarolerkari gaztea; aurten barrukoagodatorkigu, lirika poesiaz gaiñezka,mintzo erne, ugari ta atsegiñez». EtaLizardi, Orixe, Zaitegi, Lauaxeta,Gaztelu eta abarren artean sailkatzendu Onaindiak Kerexeta.

11

Jaimek bazekien familiarekin ere ordu goxoak bizitzen.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 11

Egia esan, harrera ona egin zionorduko kritikak. «Hartu dut zureliburuxka txairoa ta bai gozo irakurriere. Opila bezin gozo ta gustagarriaurkitu dut» aitortu zion Villasantek,Aranzazu aldizkarian.

Jokin Zaitegi Euzko Gogoa-renzuzendariak goi mailakotzat duKerexetaren poesia. Hala idatzi zuenUdalaizpe izenordez, 1959an: «Belarri--biotzetan samur, goxo eta gogor iosieta itsatsi oi diran olerki errex, arinbigunak... Orainaldi ontan bizkaieraznabarmentzen diran olerkarigorengoen artean gorengoetariko batdugu “Arantzibia”, nonbait: dananeurri, dendu ta musika».

Koldo Mitxelenak, ohi bezala, begiargiz irakurri zituen Kerexetarenolerkiak. Orbelak eskuratu ordukoigerri zion Mitxelenak «Arantzibia-rendoinuari: berria dela eta batez erebere-berea duela. Hiru sailetan bereziditu olerkiak, beti labur eta txairoak:Izadikoak, Maitezkoak, Biozkadak.Gaiak, ikusten duzunez, nonnahikoakizanik, euskal-olerkarien kuttunetakoakdira. Baina ez dirudi hemen, inolazere, betiko leloa entzuten ari garenik;betiko leloa bada ere, Arantzibia-reneskuz antzaldatua ageri baitzaigu.Sorgindua ere esan daiteke,edertasun-sorginkeriaz, sorginak etasorginen erregina ezpaitabiltza olerki

Badu maitasun olerki ederrik etafinik. Maite-kanten artean hauxe berexizion Onaindiak hitzaurrean:

Izarren argia dozuzure begi urdiñetan;izarren soiñu biguna

maillubizko ezpainetan

Betegarririk gabe eta neurkeraz ongimoldatuak burutzen ditu, bistandenez. Baina oso bakanak direnneurriak ere erabiltzen ditu inoiz,zazpi-zortzikoa, adibidez.

Zortzi egunezekin eutsen andrak

otoiari;ta zortzi gauez

odeiak –samurki–,negarrari.

Gaia gaurkotasunez jantzia izanarren, badaki Arantzibiak egitura edomolde zaharrean ere, zahar-kutsuz,bere poesia borobiltzen.

Ez dau iñoiz ezautuudabarriak ustelik;iñoiz ez da ezautu

maitasun bako gazterik.

Ahapaldi borobil eta beterik ereaurkitzen da elorriotarraren olerkietan,jakina. Halaxe da honako hau:

Alako baten, txistu min batekIratzartu dau goizeko isila:

Azkon zorrotz bat arin-aringaUrten da, egaz, norbaiten bila.

12

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 12

hauetatik urruti: Anbotoko AndereaBatzarre-buru nagusi».

Anbotoko AndereaBatzarre-buru nagusi;Bolu ondoko zelaianSorgin oztea nabasi.

Bitargi-ri ere ez zion muzinik eginerrenteriar jakintsuak: «Era ikasian etajakintsuro, herri-poesiaren bideetara jodu itxuraz Kerexetak eta zentzuenbitartez atzematen duena da nolazpaitere bihotzeko izkutuen argibide etaezaugarri. Elkarren ondoan datoz irudibiziak, esaldi laburretan, ur-hegikolizar nahiz makal lerdenen andanakbezala. Zeruan eta olerkariarengogoan ez da gelditzen giroen etaorduen dantza arina: goizeko eguzkiargia, laino euritsua, ilunabar xamurra,izartxoen keinua».

Zahartzaro aldera, 1980an,berrargitaratu zituen liburu bakarbatean, euskaraz eta gaztelaniaz,lehengo biei Udazken izenekoagehituz. XVI-XVII. mendekobizkaierazko maitasun kantu bat erebadakar liburu horretan. Azkenik, berepoesiaz Manuel Lekuonak, KoldoMitxelenak, Villasantek, Ibiñagabeitiaketa abarrek argitaratutako iritziakbiltzen ditu.

13

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 13

Jaungoiko-zale, beste landare askobezalaxe, gerrateko suteak eta ondokoizozteak galdu zuen betiko. Hala ere,haietako zenbaitek gerora ere jarraituzuen lanean. Izpiritu haren ondorengoriketa jarraitzailerik ere izan da: JaimeKerexeta ezagunena eta emankorrena,bera izan baita bere kabuz eta bakarkajardun duen azkenetakoa.

Olerkari, itzultzaile eta eliz liburuenegile eta argitaratzaile izan zen JaimeKerexeta. Eta ez garai erosoetan.Larderiarik gogorrenean heldu zionaurrekoen bideari, arriskuak arrisku.36ko gerra ondoan, sermoiak ereerdaraz egitera behartu nahi izanzituzten apaizak. Euskarazko dotrinaketa eliz liburuak ere ezkutarazi zituzten.Isilka eta ezkutuan berrargitaratuzbakarrik eskura zitezkeen.

Orixeren Urte Guziko Meza--Bezperak liburua iparraldeanargitaratu behar izan zen, 1949an.Argitaratzeko baimena ere ez zuenhemengo gotzainak eman, ClementMathieu Akizeko apezpikuak baizik.Hala ere, han argitaratzea errazagoazen, muga itxian isilpean pasatzea etahegoaldean isilpean banatzea baino.

JAUNGOIKO-ZALE-RENJARRAITZAILE

Elkarte bat izan zen lehenikJaungoiko-zale: apaiz elkartea.Bizkaian kokatua bazen ere HegoEuskal Herriko apaizak biltzen zituen;bistakoa denez, bizkaitarrakgehienbat. Orduan, jakina, Gasteizkoelizbarrutian elkarturik zeuden Araba,Bizkaia eta Gipuzkoa eta errazagoazen apaizen arteko elkartasuna ere,Gasteizko apaizgaitegitik elkarrenezagunak eta lagunak suertatzenbaitziren, gainera. Dena den, milaapaiz baino gehiago zituen elkarteabilakatu zen berehalaxe, euskaldunfededunei euskarazko bitartekoekinlaguntzeko asmoz.

Euskal apaizen arteko ezagupideeta elkartasun hori ezabatzeko zatituzuen Francok, 1950ean, Gasteizkoelizbarrutia hirutan; Bilbon etaDonostian apaizgaitegi berri banaeraikiz. Horregatik utzi zituen Gasteizeta Bilboko elizbarrutiak Burgoskoariloturik eta Donostiakoa, Iruñekoari. EtaFrancok sakabanatu zuena ez duErromak oraindik batu.

14

ITZULTZAILE JORI ETA EGOKIA

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 14

KATEAREN AZKEN MAILA

Gure euskal literaturaren hutsuneaknabarmenak dira. Koldo Mitxelenakongi adierazten duen bezala, «urria,berankorra, ñaño-antxekoa izateazlanda, badu beste makur nabarmena:txit mugatua izan dela, erlijio edohobeki eliz arazoetara irauliagehienbat luzaroko mendeetan».

Baina literaturarentzat akats denaeta beste jende ikasiarentzatlotsagarri, elizgizonentzatmerezimendu goraipagarri suertatzenda. Irakasle, mediku, legegizon etaabarrek bakoitzak bere gaiak euskarazeman balizkigu, euskara idatziaaberatsagoa izango baikenuen etaeuskal literaturak ez zukeen alderakarga hori izango.

Elizgizonek, jakina denez,salbuespenak salbuespen, kristaueuskaldunekiko harremanetan euskaraerabili dute: sermoiak egiterakoan,

dotrina irakasterakoan, aitortzakentzuterakoan, elizkizunetako otoitzeta kantuetan eta jendearekikoharremanetan. Eta lehen latinezematen ziren mezak ere euskarazematen hasi ziren, Vatikano Bigarrenakliturgiarako herri hizkuntzak hobetsizituenean.

Elizgizonek, bidezko denez, batezere beren eginkizunetarako landu duteeuskara. Bakoitzak bere lapikoariegiten baitio su, Koldo Mitxelenarenhitzak erabiliz, «erlijio edo hobeki elizarazoetara irauli dira gehienbat»elizgizonak: Biblia, sermoiak, dotrinaketa abar euskaraz idatziz, hau da,edozein apaizek bere lanerako beharzituen bitartekoak euskaraz eskainiz.Beste batzuen utzikeriaz literaturakduen hutsune hori, ordea, ez dadagoenari muzin eginda konponduko,dagoentxo horretan dauden altxorrakbilatuz eta jasoz baizik.

Jaime Kerexetak, abade zenez,olerkigintza ia erabat alde baterautzirik, liturgiarako, elizkizunetarakoeta kristau eta apaizen laguntzarakobeharrezkoak ziren liburuak burutzeariekin zion. Premia ere halakoxeabaitzen. Izan ere, gerrateak etaondorengo ekaitzak ezkutarazi zituenlehengoak eta berriak egiteko bideakdebekatu. Hutsune hori bete nahi izanzuen Elorrioko abadeak.

15

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 15

BIBLIA EUSKARAZ

Biblia da kristauen oinarrizko liburua.Hala ere, Trentoko Eliza Katolikoak ezzuen bere kristauen eskuetan jarri nahiizan, behar bezala ulertzekogaitasunik ez zutelako. Horregatik,bitxia bada ere, Joanes Leizarragaapaiz protestanteak euskaratu zuenlehen aldiz Jesus Christ gure JaunarenTestamentu Berria, 1571n, AlbretekoJoana erreginaren aginduz.

Geroztik, Duvoisin kapitainakTestamentu zahar eta berria argitaratuzuen lapurteraz, 1859an, BonapartePrintzearen laguntzaz. Ehun urtegeroago, berriz, Raimundo Olabidejosulagunak euskaratutako Itun Zar etaBerria argitaratu zen, 1958an, aitaPatxi Etxeberriaren eskutik.

Duvoisin kapitainak bezalaxe,Arrigorriagako aita Uriartefrantziskotarrak ere euskaratu zuenLuziano Bonaparte printzearenaginduz. Baina, Duvoisinena ezbezala, argitaratu gabe geratu zen.

Argitaratuta zeuden Leizarragarena,Duvoisinena eta Olabiderena zailegiakgertatzen ziren Bizkaiko

16

BIZKAIKO ELIZAREN ZERBITZARI

euskaldunentzat. Eta Jaime Kerexetalotzen zaio lan horri. Beharrizan horrierantzuten emango ditu bere bizitzakosaiorik luzeenak eta jorienak. ItunBerriarekin hasi eta Biblia osoabizkaieratu arte ez da geldituko.

Loreak ihintza bezala hartu zutenbizkaitarrek 1960an argitaratu zuenJesuskristo Gure Jaunaren Barri Ona.Ahalegin berezia egin behar izan zuenhor Kerexetak, eskolan euskaradebekatua zen garaietan hazitakokristau eta apaizak gogoan. Eta garbiaitortzen dio Mitxelenak ahalegin hori:«Egilearen izenak bakarrak askiesaten du hemen erabili dituen arretazeta txukuntasunaz».

«Ebanjelio alkartuen itzulpen honekzabalkunde handia izan eban:aspaldiko egarri bizia asetzera etorrenur garbia zalako. Ebanjelioakbizkaieraz irakurteko ez geunkanbesterik Argi Donea baino, eta honekdomeketako ebanjelioak baino ezekazan. Bai abadeok, bai kristinauherriak pozarren hartu genduanKerexetaren itzulpen hau: edozeinekneke handi barik ondo ulertzekoeuskera garbian egoan bizkaieratuta»

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 16

aitortu zion hilondoan KarmeloEtxenagusia gotzain laguntzaile etaeuskaltzain urgazleak Euskaltzaindianegin zuen hitzaldian.(Euskera-XLIV-1999, 1).

Hortik aurrera etenik gabeko emanadu Jaime Kerexetak, kargurik gabezigortua dagoenez, egun osoa beregain baitu. Bibliaren inguruko dozenabat liburu idatzi zituen gutxienez.

Zirardak, 1969an, San Agustinparrokiako erretore izendatu arren,izan zuen euskarazko bere lanekinaurrera jarraitzeko astirik eta adorerik:Apostoluen Egiñak (1961), ApostoluenEgiñak eta Idazkiak (1965), Didaje edoAmabi Apostoluen irakaspena.Apostoluen irakaspena (1965),Jesukristo Gure Jaunaren Barri Ona(1966), Gure Salbaziñoko Egintza(1972), Alkartasun Barria (1972),Ebanjelio Alkartuak (1973), Itun Barria(1974), Eliz-Guraso Apostolikuak,«Jose Antonio Agirre Saria» irabazizuena (1975).

17

Euskal gaietako zenbait itzulpen: Iparragirre,Gernikako arbola, Berri-Otxoa eta abar.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 17

ELIZKIZUNAK EUSKARAZ

Vatikanoko Bigarren Kontzilioa artelatina zen Erromako Elizaren hizkuntza,mezetan, sakramentuetan eta otoitzaskotan. Hutsune hori betetzeko eginohi ziren meza denboranbederatziurrenak, arrosarioak eta abar.Jaiera edo otoitz liburuak ere jarri ohiziren eliztarren eskuetan.

Hogeigarren mendean, ordea, mezabilakatu zen ardatz kristau bizitzarako.Eta apaizak latinez ematen zuenmezari jarraitzeko herriarenhizkuntzara itzulitako meza liburuakugaldu ziren. Orixek itzulitako Urteguziko Meza Bezperak argitaratu zen,1949an. Meza hobeto entzuten ezezik, euskara lantzen ere hamaikaapaizgai eta fraidegairi lagundu zionliburu horrek.

Erlijioari buruzko beste zenbait liburuere argitaratu zuen elorriotarrak:Berrio-Otxoa (1988), Kenpis (1989),Kristau-Gaiak (1995) eta EscrivarenBidea (1995).

Eta Testamentu Berria euskaratuazuenez gero, zergatik ez euskaratuTestamentu zaharra ere? Edonorikaratzeko moduko lana da hori denaitzultzea. Baina Kerexetak ez du atzeraegingo, bere lagunek ez ezik, AntonioAñoveros bere gotzainak ere eskatudiola jakinik, gutxiago. Inork uste bainolehenago itzuli ere. 1976rako kaleanzen Euskal Biblia.

Geroztik, Liturgi batzordeakeuskaratutako Itun Berria etakatolikoen eta protestanteen arteanburututako Elizen arteko Bibliaargitaratu ziren, 1980an eta 1994an,euskararen aldetik ere batasunahalegin handia eginez.

18

Helduaroan senideekin egindako argazkia:Jose Mari, Maria Teresa, Adrian Maria, MariaPilar, Kontxa eta Jaime.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 18

Baina Bizkaiko jendearentzat zailsamarra gertatzen zen Orixeren nafaraldeko euskara. Jon Gurutz Ibargutxiabadeak konpondu nahi izan zuenarazo hori, meza liburua bizkaieraraitzuliz. Baina, batek daki zergatik,argitaratu gabe geratu zen. Eta JaimeKerexetak ekin zion, Aita Onaindialagun, orri batzuetan igande etajaiegunetako mezen itzulpenakzabaltzeari. Eta osaturik zuen, aldiberean, 1963rako Eguneroko Meza,urte guztiko mezak soilik zituena;bezperarik, goratzarreen doinurik,erritualik, eliz abestirik eta alboanlatinik gabea.

Vatikano Bigarrenaz geroztik, lehenez bezala, jo zuen Elizak Bibliara,Ebanjelioetara. Eta Eukaristia da,lehen bederatziurrenak, arrosarioaketa debozioak bezala, kristaubizitzaren janari. Jaime Kerexetakhoriexek nahi ditu jarri apaizen etakristauen eskueran: Biblia,Ebanjelioak, meza.

Eta asmatu egin zuen. Saldu zituen5.000 aleak baino hobeto inor gutximintzo daiteke meza liburu horrenpremiaz eta arrakastaz. Arrazoi zuenMitxelanak Eguneroko Mezaaipatzerakoan: «Txalogarria dabenetan guztiontzat asmo hau, baitabizkaitar ez garen euskaldunontzatere, Kristau liturgia liburu honen

bitartez gehiagoren irispidean jarridelako, Bizkaiko euskalki ederralanduaz bidenabar. Eta langileenizenak aipatze hutsak aski adieraztendu, noski, lana nolako arduraz etataxuz burutan atera duten».

Eguneroko Meza argitaratu zen urteberean Kontzilioak liturgia berritzeairagarri zuen, inork espero ez zuengaraian, ezta Kerexetak ere. Alfer lanaegin ote zuen beranduegi zebilelako?Inolaz ere ez. Pare-parean suertatuzitzaien meza euskaraz eman nahizuten Bizkaiko apaizei, itzulpen ofizialaargitaratu bitartean. Kerexetak berakere bere liburu horrekin eman zueneuskarazko lehen meza GazetakoAndra Mari elizan.

«Domeka ta jaiegunetakoirakurgaiak hainbat urtetan entzunizan dituez Bizkaiko gure eleiztarrakKerexetaren hizkeran; astegunetakoeta santuen mezetako irakurgaiak,ostera, oraindino luzeroago,Irakurgaiak deritxon liburu lodikoteofiziala 1988. urtera arte ez zalakoBizkaian argitaratu. Horra hor,Kontzilioari eskerrak, Kerexetakeleiztarrendako asmatu eta egindakomeza liburu txikia, gero Altarakoliburu bihurtu zan urte askotanBizkaiko abade euskaldunontzat»(Karmelo Etxenagusia, Euskera-XLIV,1999, 1).

19

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 19

ZUGASTIREKIN ELKARLANEAN

Anizeto Zugasti Donostiako Altzanjaio zen 1904ko apirilaren 17an. Hil ereDonostian hil zen 1983ko irailaren 9an,Artzain Onaren katedraleko kalonjezena. Hamalau urteren aldea bazutenere bikiak ziruditen biek, aldeaskotatik: organojole eta musikariakziren biak; poesiaren bidez plazaratuziren biak euskal baratzera; Zugastiere parrokiaz aldatu zuten, PasaiatikSoraluzera, zigorturik gerraondoan;Francoren larderiaren kontrako agiriensinatzaile izan ziren biak; euskalkienaldekoak ziren biak; kristaueliztarrentzat eta apaizentzateuskarazko liburuak eskaintzenahalegindu ziren biak, batzukelkarrekin gainera.

Oso gazterik hasi zen AnizetoZugasti euskaraz idazten, 19 urterekin,Euskal Esnalea aldizkarian 1923anargitaratu zuen Mendi-mendiyanolerkiarekin. Geroztik Bareak, Atsegingoxua, Udaberriaren izkuntza ixilla,Argiaren irratsaioa, Maitasun zotiñak,Arantzazun, Kantari, Maite naukala?Gezurra!, Mendi-bidea, Nere maitea,Oakit eta abar argitaratu zituen hangoeta hemengo aldizkarietan.

Baina Anizetok, Kerexetak bezalaxe,erlijioko premiei erantzun nahi izanzien. Jaiera handiz egiten zirenelizkizunetarako, aurrena: Maiatze’ko

Kerexetaren liturgi lanik nagusienahori baldin bada ere, ez da bakarra.Liturgia euskaraz egin zedin baliabideasko eskaini zituen. Besteak beste,Astegunetako Meza-otoitzak etaJainko-erriaren otoitza (1977), Domekaeta jaiegunetako Ospakizunak AbadeBagarik (1982), Elizearen Otoitza(1982), Fededunen Otoitza (1988). Eta abar.20

Anizeto Zugasti eta berorrekin batera egindako itzulpenak

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 20

Loreak (1950), Jesus’en Biotzaren illa(1951), Argi-bidea (1951), Garbitokioanimen bederatziurrena (1951),Esotzi’ko Andre Mariari (1952), Argi-bide txikia (1954) eta AmabirjiñaMiraritsuari (1962).

Umeentzat Kristau-Ikasbideakeuskaratzen ere lan eskerga egin zuenAnizeto Zugastik, euskara erraz etaargikoa baitzen. Jose Maria Setienekhala eskaturik, Zugastik itzulitakoakaldatu ziren euskara batura ere.

Kristau bizitzaren ardatz Biblia etameza bilakatzen ari ziren garaian,ordea, arlo hauei heldu zien Anizetok,Jaime Kerexetarekin elkarturik. Elkarlanhorren fruitu dira, Itun Berria (1967),Salmudia (1968) eta Umeen Biblia(1969). Bestalde, Kerexetak bizkaieratuzuen Zugastiren Argi-bide txikia (1965).

LITURGI BATZORDEKO KIDE

Kontzilioak, 1963ko abenduan, mezaherri hizkuntzan emateko bideakzabaldu zituenean, herri hizkuntzatzatEstatuko hizkuntza ofiziala bakarrikonartu nahi izan zuenik izan zen. BainaEuskal Herriko elizgizon asko ezzegoen horretarako prest: berehalaxehasi ziren, Kerexetaren eta Orixerenmeza liburuez baliaturik liturgiaeuskaraz ospatzen, baitapremiazkoenak euskarara itzultzen ere.

Iparraldekoak hasi ziren aurrena,1964ko udaberrian, Baionakoapezpikuaren oniritziz eta Belokekobeneditarren laguntzaz. Hegoaldean,euskarazko liturgiari ofizialtasunaemateko garrantzitsua izan zenLorentzo Bereziartua Donostiakogotzainaren jokabidea: ManuelLekuona buru zuen itzultzaile taldeasortu eta lan hori egiteko agindu zuen.Arabako gotzainak Donostiakoelizbarrutiko itzulpenak erabiltzeaerabaki zuen. Nafarroakoak Orixerenmeza liburua onartu zuen. Bizkaikoak,berriz, Kerexetarena.

Bakoitza bere aldetik hasi bazen ereberehalaxe sortu zen elkarrekin lanegin beharra, argitalpenen gastuakarintzeko eta ahalik eta euskararikberdintsuena egiteko. Erromak ere,jakina, hizkuntza bakoitzean itzulpen

21

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 21

«Laburpen gisa esan dezagun,badirela garrantzi berezia duten hiruhistoria-une: lehenengoa, liturgiaeuskaraz ere ospatzea erabaki etaitzulpen lanak hasi zirenekoa, 1964an;bigarrena, liturgi lanak elizbarrutiguztietakoak elkarrekiko taldebakarrean egitea erabaki zenekoa,1968an; eta hirugarrena, 1975ekoa,eliz idazti nagusietarako euskararen bierabilkera hartu zirenekoa, bainaliturgian ere baturantzako bideak ahalzen neurrian hartzen zirela» laburbilduzuen Eustasio Etxezarreta Liturgibatzordeko idazkariak, Bergaran1978an egin zen EuskaltzaindiarenVIII. Biltzarrean. (Euskera-XXIV, 1978-2).

Eta lan horretako batzordean eginzuten berriro topo Jaime Kerexetak etaAnizeto Zugastik, Baionako, Iruñeko,Bilboko eta Donostiako elizbarrutietakobeste elizgizon askorekin batera.

ofizial bakarra hobesten zuen. Gaineralehengo testu askok ez zuten balio,Erromak irakurgai, otoitz eta testuberriez liturgia eraberritzeari ekinbaitzion, 1968an Euskaltzaindiaeuskara baturako erabakiak hartzenhasi zen urte berean, hain zuzen.

Giro horretan, zorioneko Lizarrabilakatu zen euskarazko liturgiarenetorkizunerako topaleku. Hor bildubaitziren Arturo Tabera Iruñekoartzapezpikua, Jazinto ArgaiaDonostiako gotzaina eta Jose MariaZirarda Bilboko gotzainadministratzailea elkarrekin liturgiitzulpenak nola egin erabakitzeko.1969ko urtarriletik hasita, elizbarrutiguztietako taldeak talde bakarreanbildu ziren.

Hala ere, ez zen euskalki guztietanulergarria gertatuko zen testu bakarraegitea erraza. Euskarari buruzkoegoera ere bihurri samarra zenorduan. Jose Maria Setien gotzainlaguntzailea izendatu zuten bestegotzainek arazo horren arduradun.Euskararen erabilpenean bi mailaberezi zituen horretarako osatu zenbatzordearen laguntzaz: bata,liturgiakoa, herri xeheak, entzutehutsez, ulertu beharrekoa; bestea,parrokietako kristau ikasbideetan etagotzainek kristau herri osoarentzategiten dituzten idazkietan erabilibeharrekoa.

22

Ordenadore honetan idazten zituen bere lanak Jaimek.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 22

BIZKAIKO EUSKARARENZUTABE

Euskarari eman zizkion Kerexetakbizitzako ordurik eta txanponikgehienak. Argitaletxerik etaerakundeen laguntzarik ez zenez,hamaika txanpon jarri zuen horretan.Eta benetan emankorrak izan zirenbere denbora, lana eta txanponak.Joan Mari Torrealdaik Euskal IdazleakGaur liburuan dioen bezala, «erlijio,

biblia, liturgia itzulpenetan ez dahorren idazle emankorrik izan».Aspaldi samar jarri zion txapela gauregun gotzain den KarmeloEtxenagusiak: «Euskaltzale guztientxaloak merezi ditu Jaime Kerexetak:Izan ere, 25 urteotan, Bizkaian, norkegin du hark bezainbat lan euskaralantzen eta zabaltzen?»

Lan ugaria eta txukuna, gainera.Asko eta ondo, ez ohi da erraza izan.Baina Kerexetak halaxe egiten du.Behin eta berriz aitortzen dio KoldoMitxelenak dohain hori. Izan ere,garbizalekeriari eta mordoilokeriariihesi, euskara zuzen eta egokianburutzen zituen bere lanak. Hil bainobi egun lehenago jaso zuen OhorezkoEuskaltzain izendapenaren agiria,ordainetan. Eta hiletetara bildu zenjendetzak eta aldarean meza emateko,Karmelo Etxenagusia gotzainarenondoan, elkartu zen apaiz taldeak ere

23

Kerexeta, Gaillaiztegi, Sagastibizkarra eta Arantzibia Jaimeren lauabizenen oihalezko irudia.

Ia bizitza guztian zaindu zuen Teresa arrebarekin etxeko egongelan,1995ean.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 23

Kerexetak ainako eragin luze tasakonik?» (Karmelo Etxenagusia,Euskera-XLIV-1999, 1).

Kanpai-otsa torrean:Norbait il da, itxuraz.

Txoriak ixil mutu,Otsaren durundaz.

Erritarrak erreguz;Etxandrak, itaunez:

«Nor il da»? Ta guztiak:«Kalean, inor ez».

Ez dakie nor il dan;Iñor geisorik bai?Ez egin jaramonikErriko kanpaiai!

Baiña areik, astiro,Din-daun diardue:

Eguneko egiaEurak dirautsue.

Ekin gogor, kanpaiok;Zabal gure ituna!

Gaur goizeon il baitaBiren maitasuna!

(Bitargi, 26. orrian)

gogotsu eskertu zion Jaime Kerexetaribere bizitza luze eta jorian egin zuenlan eskerga.

«Alde batetik, Bizkaiko Eleizearen–hau da, bizkaitar asko ta askoren–beharrizanei erantzun egokia emotenjakin daualako, beste inok bainolehenago, gehiago eta hobeto.

Eta bestetik, azken berrogei urteotanbeste noren euskerea izan doguhemen irakurriago edo, behinik behin,entzunago? Hizkera argia,gehiegikeria bako garbia, zuzena,arau zehatzez ondo hornitua, zentzunhandiz landua eta txukuna, gureherriak egunero ahotan erabiltendauan berbetatik hur-hurrekoa...Gogoangarriak dira, duda barik, gureidazle “klasikoen lanak”, hori ezin ginei ukatu. Baina euron artean, zeinekizan dau bizkaitarron gogo-bihotzetan

24

Musikan ez ezik, olerkigintzan eta izadiarekiko maitasunean ere erakutsizuen Kerxetak bere sentiberatasuna lobekin egiten zituen mendiibilaldietan.

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 24

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Jaime Kerexetaren familia.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2001eko maiatza

Ale-kopurua: 2.800

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Argazkilaria: Joseba Olalde

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1691-3 (Obra osoa)84-457-1693-X

L.G.: BI-1329-01

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página 25

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística

KEREXETA 25/5/01 09:22 Página II