21
IV. BLOKEA 9. GAIA: Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila II. ERREPUBLIKA (1931-1936/39) 1. 1931ko Konstituzioa eta Biurteko Erreformista. 2. Biurteko erradikal-cedista. 3. Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren aurrekariak. Errepublikaren etorrera Madrilen ospatzen, 1931 II. Errepublika 1

IV. BLOKEA 9. GAIA: Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila II. … · 2018. 3. 13. · IV. BLOKEA 9. GAIA: Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila II. ERREPUBLIKA (1931-1936/39) 1. 1931ko

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • IV. BLOKEA

    9. GAIA: Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila

    II. ERREPUBLIKA (1931-1936/39)

    1. 1931ko Konstituzioa eta Biurteko Erreformista.

    2. Biurteko erradikal-cedista.

    3. Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren aurrekariak.

    Errepublikaren etorrera Madrilen ospatzen, 1931

    II. Errepublika 11

  • 1. 1931EKO KONSTITUZIOA ETA BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-

    1933)

    BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA

    1931ko udal-hauteskundeetan bloke errepublikano-sozialistak 1 hiri handienetan

    irabazi ondoren, apirilaren 14ean II. Errepublika aldarrikatu zen Espainian. Hori dela eta,

    Alfonso XIII.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen. Errepublikak erregimen berria

    eraikitzeko itxaropena eta ilusioa piztu zuen eta horregatik festa giroan ospatu zen,

    izan ere, milaka pertsona atera ziren Espainiako kaleetara modu baketsuan ospatzera.2

    Errepublikaren aldeko kontzentrazioa Iruñeko udal plazan 1931ean

    1 Gogoratu Donostiako Ituna sinatu zuten indarrak: alderdi errepublikanoak, PSOE eta hainbat alderdi nazionalista ezkertiar.

    2Errepublika aldarrikaturik, jarrera desberdinak agertu ziren:

    -Katalunian Estat Catalá aldarrikatu zuen Maciák, nahiz berehala konbentzitu zuten independentzia ideiabaztertzeko, Kataluniari autonomia emango ziotelakoan.

    -Anarkistek, bestalde, errepublika aukera ikusi zuten beren presoak askatzeko eta exiliatuak bueltatzeko,askatasun gehiago bere jarduera aurrera eramateko. Alabaina, sektore bat kolaboratzeko prest agertu bazen ere,anarkisten sekzio erradikalena nagusitzen joan zen, hau da, CNT-FAIrena, insurrekzioa defendatzen zuena.

    -Elizak, bestalde, errepublikaren kontrako jarrera erakutsi zuen hasieratik (Segura kardinalak argi utzizuen moduan), eta gainera 1931n zenbait hiritan elizak erre izanak sentimendu hori areagotu zuen. Legislazioantiklerikalak ere asko trakestu zituen harremanak.

    II. Errepublika 22

  • Behin errepublika aldarrikaturik, irabazle izan zen

    koalizio errepublikano-sozialistak BEHIN-BEHINEKO

    GOBERNUA osatu zuen, Niceto ALCALÁ ZAMORA buru.

    Gobernuaren helburua hauteskundeak deitzea zen,

    Gorte berriek konstituzio berria egin zezaten, eta zenbait

    erreforma egiteari ekin zioten: preso politikoei amnistia

    eman zieten, askatasun politikoak zein sindikalak

    aldarrikatu ziren, legeria sozialean,...

    Alcalá Zamora (errepublikano kontserbadorea)

    Hauteskundeak 1931ko ekainean egin ziren eta berriro ere KOALIZIO

    ERREPUBLIKANO-SOZIALISTAK3 irabazi zituen.

    1931KO KONSTITUZIOA

    Gorte berrietan ideia progresistak zituztenak nagusitu ziren eta, ondorioz,

    1931ko KONSTITUZIOA onartu zuten, Espainian lehenbiziko demokrazia sustatzen

    zuena. Izan ere,

    Espainia errepublika demokratikoa zela onartzen zen, herri-subiranotasuna

    printzipioa ere lehenbizikoz onartuz.

    Ganbara bakarreko Gorteak izango ziren, Kongresuari botere handia emanez,

    gobernua beren menpe gelditzen zen eta.

    Bestalde, eskubide deklarazio oso zabala zuen, XIX. mendeko konstituzioenak

    baino askoz zabalagoa. Adibidez, espainiar guztien berdintasuna edota

    emakumearen boto eskubidea lehenbizikoz Espainian. Kargu publikoak okupatzeko

    eskubidea ere onartzen zitzaien emakumeei; hezkuntzarako eskubidea (estatuaren

    3 Zentru-ezkerreko joerakoa

    II. Errepublika 33

  • esku geldituz), prentsa askatasuna, Habeas Corpus4, dibortzioa, ezkontza zibilak,

    hilerri zibilak, seme-alaben arteko berdintasuna,..

    Clara Campoamor5

    -Estatu bakarra onartzen zen, baina autonomiak onartzen ziren lehenbizikoz,

    Autonomia Estatutuen bidez;

    -Gainera, Estatuaren akonfesionaltasuna aldarrikatzen zen, elizaren eta estatuaren

    arteko erabateko banaketa gertatuz. Estatuak ez zuen eliza subentzionatuko,

    irakaskuntza eskubidea kentzen zitzaion eta Jesusen Konpainia bertan behera

    uzten zen. Honela, estatu laikoa sustatzen zen Espainian.

    Jabetza pribatua onartzen zen, baino interes pribatuak interes orokorraren menpe

    gelditzen ziren, jabetza kentzea eta enpresen nazionalizazioak onartzen baitziren.

    Honek lurrik gabekoen esperantzak piztu zituen eta latifundisten beldurra

    Konstituzioak, alabaina, eztabaidak eta desadostasunak sortu zituen eskuineko

    zein ezkerreko alderdien artean. Alcalá Zamorak, adibidez, ez zituen erlijioari zegozkion

    4 Norbanakoaren askatasuna bermatzen duena, atxilotze arbitrarioak ekiditeko, epaileak erabakiko baitu atxilotu ala

    ez.5Clara Campoamor, Alderdi Erradikaleko kidea zelarik, sufragio unibertsala defendatu zuen Gorteetan

    II. Errepublika 44

    Errepublikano ezkertiar moderatua

  • artikuluak onartu eta gobernuburu izateari utzi zion. Hortik aurrera, Alcalá Zamora

    Errepublikaren presidente bihurtu zen eta Manuel Azaña gobernuburu.

    BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)

    Manuel Azañaren gobernuak (errepublikanoek eta sozialistek osaturik) Espainiak

    zituen arazo nagusiei aurre egitea izan zuen helburu, Espainia modernizatzeko eta

    Europako herrialde aurreratuenekin parekatzeko asmoz. Horretarako, aurreko

    hilabeteetan martxan jarri ziren erreformei segida eman zien.

    AUTONOMIA ESTATUTUAK

    Zentralismoaren arazoa konpontzeko eta periferiako nazionalismoak

    kontentatzeko, autonomia estatutuak onartu zituen.

    -1932an, KATALUNIAKO AUTONOMIA ESTATUTUA onartu zen, Generalitat6,

    Parlamentua eta bere presidente propioa onartuz (egindako hauteskundeetan Maciá

    aukeratu zuten, ERC-ko kidea) eta katalanaren koofizialtasuna onartu zen.

    6 Gobernu autonomoa

    II. Errepublika 55

  • Companys eta Maciá (Generalitateko 1. presidentea)

    -Euskal estatutua ere abian jarri zen 1931n, EAJ eta karlistek LIZARRAKO

    ESTATUTUA aurkeztu baitzuten 4 probintzietarako, Nafarroa barne. Hori ez zuen

    Espainiako gobernuak onartu (arrazista eta konfesionala zelakoan7) eta, ondorioz,

    1932an bertze estatutua aurkeztu zen. Karlistek, ordea, ez zuten hori onartu eta

    Nafarroa euskal estatututik kanpo gelditu zen. Euskal estatutua, hala ere, ez zen 1936ra

    arte onartu, Gerra Zibila martxan zegoelarik.

    NEKAZARITZA ERREFORMA

    Lurraren egoera izan zen gobernu hau kezkatzen zuen bertze arazoa. Izan ere,

    nekazal mundua egoera txarrean zegoen, latifundismoak jornalarien bizimodu kaskarra

    eta inbertsio eskasiak errezten zituelakoz. Gainera, 1929ko krisiaren ondorioz,

    emigrazioaren atea itxita zegoen eta Espainiako nekazal-mundua gatazken eszenatoki

    bihurtu zen, miseria eta lurjabeen gehiegikeriak zirela eta.

    Horretarako, 1932an NEKAZARITZA ERREFORMA LEGEA onartu zen, lurrak banatzea

    onartzen zuena: lantzen ez ziren lurrak edo aspaldi errentan zeudenak lurjabe handiei

    expropiatu egingo zitzaizkien kalte ordainen truke (Espainiako “handikiei”8). Baina kalte

    ordainak garestiak ziren, diru gutxi bideratu zen jornalariei laguntzak emateko, lur

    banaketa motela izan zen eta, gainera, lurjabeek traba asko jarri zituzten. Ondorioz,

    7 Vatikanoarekin harremanak izatea onartzen zuelakoz. Gogoratu konstituzioak laizismoa sustatzen zuela8 Espainiako lurjabe familia handienak, aspaldiko noblezia familiak zirenak. Horiei ez zitzaien ordainduko 1932an

    Sanjurjadan parte hartu izana leporaturik.

    II. Errepublika 66

  • jornalarien frustrazioak eragin zituen eta lur okupazioak egiten hasi ziren.9 Legeak

    lurjabe handien zein ertainen haserrea eragin zuen eta gobernuaren kontra lerrokatu

    ziren.

    EJERTZITOAREN ERREFORMA

    Ejertzitoaren kontserbadurismoa eta demokrazia zaletasun falta ere kezkagarri

    zen gobernu berriarentzat, gainera ejertzitoa makrozefalikoa zen eta horrek dirutza eta

    botere handia izatea suposatzen zuen. Hortaz,

    militarren erretiroen bidez, militar kopurua jaitsi egin zen eta goi-kargu batzuk

    desagertu ziren behe postuetara jaitsi zituztelako hainbat militar (Franco, kasu);

    gainera, Zaragozako Akademia militarra itxi zuten (Francok zuzentzen zuena)

    eta Guardia de Asalto delakoa sortu zen, hirietan arituko zen errepublikaren

    aldeko polizia berria.

    9 Bestalde, lurjabeak bertako jornalariak kontratatzera behartu zituzten (greba zegoenean ezin izangozituztekanpokoak kontratatu); eta lurra lantzera behartzen zituzten, hobekuntzak egitera eta lan eskua kontratatzera

    ere ( jornalarien langabezia gutxitzeko).

    II. Errepublika 77

  • HEZKUNTZAREN ERREFORMA

    Erreforma guztien artean izarra izan zen: estatu demokratikoa sustatzeko

    analfabetismoari aurre egin behar zitzaion eta horretan estatua inplikatu behar zen,

    elizari irakaskuntzaren monopolioa kentzeko. Horretarako, hezkuntza laikoa, doakoa eta

    derrigorrezkoa bultzatu nahi izan zuten. Horrela,

    -eskola berriak eraiki ziren (10.000 eskola gehiago),

    -maisu gehiago kontratatu zituzten (7000) eta beren soldatak igo zituzten;

    -derrigorrezko erlijioaren irakaskuntza desagerrarazi zuten

    -eta elizak irakasteko eskubidea galdu zuen.

    Gainera, zenbait intelektualen laguntzarekin10, Misiones Pedagógicas izeneko

    hezkuntza proiektua sortu zuten, nekazal eremuetara kultura eta hezkuntza eramateko

    asmoz: liburutegiak eramaten zituzten, irakurketa publikoak antolatu ziren, antzerkia

    (García Lorca eta La Barraca), musika,…

    10 García Lorca, María Moliner, María Zambrano, Cernuda,...

    II. Errepublika 88

  • .LAN ERREFORMA

    Largo Caballero sozialista lan ministroa zelarik langileen lan-baldintzak

    hobetzeko neurriak hartu zituen, sindikatuen boterea handituz:

    -Epai-mistoak sortu zituen11,

    enpresari eta langileen arteko arbitraje lana egiteko.

    -8 orduko lanaldia onartu zen nekazal munduan

    -Seguru sozialak sortu ziren: amatasunarena, istripuena, jubilaziorako,…

    Franciso Largo Caballero, UGTeko kidea

    Biurteko progresita egindako erreformen eskema:

    11 Primo de Riveraren komite paritarioak ordezkatuz .Enpresarien gehiegikeriak murrizteko langileei aukera ematen zitzaien negoziazioetan parte hartzeko (soldatak igotzea zuten helburu). Epai hauetan langile zein enpresari

    ordezkaritza berbera zegoen.

    II. Errepublika 99

  • ARAZOAK:

    Baino gobernu errepublikano-sozialistak hainbat ARAZORI egin behar izan zion

    aurre:

    - 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondorioz, langabeziak gora egin zuen eta bai

    enpresariak, bai langileak gobernuaren kontra agertu ziren.

    -Gainera, CNT eta FAI12-ren erradikalizazioa gertatu zen (lurraren banaketa motelagatik,

    bertzeak bertze) eta grebak eta lur-okupazioak bultzatu zituen 1932-1933 bitarte13.

    Gobernuak errepresioa erabili zuen CNT-ren kontra, anarkisten oposizioa areagotuz.

    Eskuinak hau ere erabili zuen gobernua desgastatzeko.

    CNTeko kideak 1933an Valentzian egindako greba batean

    -Bestalde, 1932an, SANJURJADA gertatu zen, Sanjurjo14 militarra estatu kolpea ematen

    saiatu baitzen Sevillan (ejertzitoaren erreforma areagotu zuena). Huts egin bazuen ere,12 Federación Anarquista Ibérica: 1927an sortutako elkartea, Iberiar Penintsulan aritzeko.Anarkismoaren sekzio erradikalena, iraultzaren defendatzailea. CNTrekin batera aritu zen II.Errepublikan, errepublikarekin ez kolaboratzeko eta intsurrerrekzioaren alde agertu zen. GarcíaOliver, Durruti, Federica Montseny,...13 Bertzeak bertze, 1933an, Casas Viejasen gertatu zena14 Iruñean jaiotako militar afrikanista, 1932ra arte Guardia Zibilaren zuzendaria izan zena. Epaiketa

    militarra egin zitzaion estatu kolpearen saikeraren ondoren, baina 1934an askatasuna lortu eta Portugalera exiliatu zen. 1936ko estatu kolpean ezinbertzeko papera izan zuen.

    II. Errepublika 1010

  • ejertzitoaren sektore baten haserrea ere agerian gelditu zen.

    Sanjurjo

    -Bestalde, II. Errepublika aldarrikatzean eskuina banaturik gelditu bazen ere, egindako

    erreformak eta gatazka sozialak ez ziren boteretsuen gustukoak eta antolatzen hasi

    ziren gobernu ezkertiarraren eta Errepublikaren beraren kontra ere egiteko.

    o KARLISTAK, 1932an COMUNIÓN TRADICIONALISTA izeneko alderdian antolatuziren (Fal Conde, Conde de Rodezno edota Victor Pradera, bertzeak bertze) eta

    beren milizia armatua antolatu zuten, ERREKETE15

    Erreketeak entrenamendu militarrak egiten

    Urbasan

    15 Entrenamendu militarrak egiten zituzten (Mussoliniren laguntza tartean).

    II. Errepublika 1111

  • o 1933an, CEDA sortu zen, Jose María Gil Roblesen eskutik. Enpresariak, lurjabeak,nekazari txikiak, merkatariak, etab. biltzen zituen alderdi katolikoen koalizioa.

    Katolizismoaren eta ordenaren defentsa aldarrikatzen zuen, Alemania eta Italiako

    faxismoarekiko zaletasuna ezkutatu gabe.

    o 193an, gainera, Falange alderdi faxista sortu zen. 1934An, baina, JONSalderdiarekin bat egin zuen eta Falange Española y de las JONS alderdi faxista

    sortu zuten (FE y DE LAS JONS): biolentziaren erabilpena defendatu zuen (eta

    horretarako beren milizia armatuak sortu zituzten16), nazional-sindikalismoa17,

    ultranazionalismoa, katolizismoa eta antikomunismoa. Jose Antonio Primo de

    Rivera18 izan zen bere liderra.

    Jose Antonio Primo de Rivera

    16 1933.1936 bitarten ekintza biolentoak egin zituzten errepublikano. Sozialista, nazionalista periferikoen edota anarkisten kontra.

    17 Espainiako faxismoa funtsean: estatu totalitarioaren aldekoa, korporazionista, oso nazionalista, antikapitalista eta antikomunista.

    18 Ruiz de Alda nafarra Falangeren sortzailetako bat ere izan zen

    II. Errepublika 1212

  • o 1933an ere RENOVACIÓN ESPAÑOLA izeneko alderdi monarkikoa etaantiparlamentarioa sortu zen (Goikoetxea eta Calvo Sotelo tartean)

    Calvo Sotelo

    1933an Azañaren gobernuaren desgastea gertatu zen: krisi ekonomikoak alde

    batetik, patronalaren zein eskuinaren oposizioa eta langileen konfliktibitatea bestetik,

    anarkistena bereziki. Urte horretan Casas Viejas herrian gertaturiko jornalarien hilketak

    erabat higatu zuen gobernua: eskuinak gobernua erasotzeko aprobetxatu zuen eta

    sozialistek gobernu-koalizioa apurtzea erabaki zuten. Ondorioz, Azañak dimititu eta

    hauteskundeak deitu behar izan zituen. Horrela biurteko erreformistari bukaera eman

    zitzaion, eskuinak boterea eskuratu zuen eta.

    Casas Viejas herrian poliziak egindako hilketak, 1933

    II. Errepublika 1313

  • 2. BIURTEKO ERRADIKAL-CEDISTA (1933-1935)

    Azañaren gobernuaren dimisioaren ondorioz, 1933ko hauteskundeak deitu

    zituzten (emakumeek bozkatzen zuten lehenbizikoak). Koalizio errepublikano-sozialista

    apurturik, ezkerra banaturik aurkeztu zen; eskuineko alderdi gehienak, ordea, koalizioan

    aurkeztu ziren. CEDA koalizioa irabazle izan zen eta Alderdi Erradikala bigarren indarra

    izan zen eserlekuei zegokienez. Baina CEDAk ezkerrean sortzen zuen konfiantza falta

    zela eta, Alderdi Erradikalak osatu zuen gobernua, Lerroux gobernuburu bihurtuz.

    CEDAk, baina, gobernua kontrolatu eta presionatu zuen parlamentutik.

    Emakumeak bozkatzen 1933an

    Gobernu berria ERREFORMA GUZTIAK BERTAN BEHERA uzten joan zen bi urte

    horietan zehar:

    Nekazal erreforma gelditu zen eta jornalariak kanporatuak izan ziren.eta

    Erreforma militarra ere bertan behera utzi zuten eta zenbait militar

    antirrepublikanoek ejertzitoaren kargu inportanteenak okupatu zituzten (Franco,

    Mola, Goded,..) eta Sanjurjadan parte hartu zutenei amnistia eman zieten

    (Sanjurjo, kasu).

    Martxan zeuden autonomia estatutuak ere geldiarazi zituzten (euskal autonomia

    estatutua, kasu); 1934an Kataluniako Autonomia Estatutua ere bertan behera

    gelditu zen (Urriko Iraultzaren ondorioz);

    eta elizari irakaskuntzan aritzeko aukera eman zitzaion, bere eskola pribatuak

    mantenduz.

    II. Errepublika 1414

  • OPOSIZIOAREN ERRADIKALIZAZIOA

    Politika honen aurrean langileen erradikalizazioa gertatu zuen, ez bakarrik CNT,

    PSOE eta UGT ere (Largo Caballero19 iraultzaren alde agertu zen); Kataluniako

    ezkerreko nazionalisten oposizioa ere areagotu egin zen. Gainera, eskuineko alderdien

    joera antidemokratikoa gero eta nabarmenagoa zen (ezin ahaztu Europako testuinguru

    politikoa: naziak boterean, Mussolini...)

    Horrela, grebak eta manifestazioak ugaritu egin ziren bi urte hauetan (patronalak

    soldatak jaisteko probestu zuen eta). Baina erradikalizazioak 1934ko URRIAN izan zuen

    bere momentu gorena, CEDAko zenbait kide gobernuan sartu zirenean. Horren

    ondorioz, faxismorako biroa gerta zitekeela ikusita, greba iraultzaileari ekin zioten

    UGTek eta PSOEk estatu osoan, tokien arabera komunistek eta anarkistek babesturik.

    Grebak, ordea, huts egin zuen, CNT-ek ez zuelakoz toki guztietan babestu eta nekazal

    munduko langileek ere ez20. Katalunia eta Asturias izan ziren grebak eragin gehien

    izandako tokiak.

    -KATALUNIAN, Luis Companys Generalitateko presidenteak21 Kataluniar

    Errepublika aldarrikatu zuen Espainiako Errepublikaren barruan, UGTk eta

    komunistek babesturik.

    CNT-ek, baina, ez zuen

    babestu greba.

    Ejertzitoak erreprimitu

    zuen mugimendua eta

    Generalitateko

    gobernua kartzelaratua

    zuten. Kataluniako

    Autonomia Estatutua

    bertan behera utzi

    zuten .Lluís Companys eta gobernu kideak kartzelan, 1934

    19 Largo Caballerok PSOE eta UGTren barruan sekzio erradikalena zuzendu zuen20 Urte horretan bertako ekainean, nekazal eremuetako langileek bertze greba egin zuten. Huts egin zuen eta urriko

    greba ez zuten babestu.21 ERCko burua Maciá, 1933an, hil ondoren

    II. Errepublika 1515

  • -ASTURIASEN UGTk, CNTk eta komunistek ALIANZA OBRERA bultzatu zuten etagreba deitu zuten. Ia bi astetan meatzaldeko herriak eta Oviedoko Guardia Zibilaren

    kuartelak, udalak, etab. okupatu zituzten eta janariaren, uraren, elektrizitatearen,

    garraioen, edota zerbitzu medikuen kudeaketaz arduratu ziren. Gobernuak Afrikako

    Legioa eta Erregularrak bidali zituen (Francok gidatuta) eta gogor erreprimitu zuten

    greba: 1.000 pertsona baino gehiago erailda, batzuk fusilatuak, 30.000 inguru

    kartzelaratuak22 eta milaka zauritu izan ziren. Ezkerreko alderdien jarduera murriztu egin

    zen eta zentsura ezarri zitzaien beren publikazioei. Enpresariek ere langileak

    kanporatzeko, soldaten jaitsiera ezartzeko eta lan-orduak igotzeko aprobetxatu zuten.

    Honen ondorioz bai eskuina bai ezkerra erradikalizatu egin ziren.

    1935ean monarkikoek eta zenbait karlistek23 BLOKE NAZIONALA izeneko alderdia

    sortu zuten, Calvo Sotelo buru. Monarkiaren eta diktaduraren aldekoak ziren,

    faxismotik gertu. CEDA kritikatzen zuten sistema parlamentarioaren jokoa

    onartzen zuelakoz.

    Bestalde, Manuel Azañak ezkerraren batasunaren aldeko deia egin zuen eta

    HERRI FRONTEA antolatzeari ekin zion (Europako sozialistek eta komunistek egin

    zuten bezala).

    22 Batzuk San Cristobaleko gotorlekura ekarri zituzten.23 Victor Pradera barne

    II. Errepublika 1616

  • Testuinguru horretan, 1935ean, koalizio erradikal-cedistaren gobernuak dimititu

    egin behar izan zuen (finantza iruzurra zela eta) eta Lerrouxek hauteskundeak deitu

    zituen.

    3. HERRI FRONTEA ETA GERRAREN AURREKARIAK

    1935ean, koalizio erradikal-cedistaren gobernuak dimititu egin behar izan zuen

    (finantza iruzurra zela eta) eta Lerrouxek hauteskundeak deitu zituen.

    Ezkerrak batasunari eutsi zion eta HERRI FRONTEA

    sortu zuen 1936an, ezkerreko alderdien koalizioa: Ezkerra

    Errepublikanoa (Azañaren partidua), PSOE, PCE, POUM,24

    Kataluniako ERC eta ANV.25Anarkistek ez zuten parte hartu

    baina hauteskundeei boikot ez egitera deitu zuten (preso

    anarkistak askatuko zituztelakoan). Honako programa

    defendatu zuen:

    1934ko urriko presoei amnistia ematea eta

    horregatik lanetik kanporatuak izan zirenak

    berriro kontratatzea;

    autonomia estatutuak eta nekazal erreforma

    martxan jartzea

    Eskuina, bertzalde, zenbait tokitan ere koalizioan aurkeztu zen, FRONTE

    NAZIONALA osatuz: CEDA, Bloke Nazionala, Comunión Tradicionalista, Renovación

    Española, eta Katalunian Lliga. Falange eta PNV-EAJ beren kabuz aurkeztu ziren.

    Hauteskunde kanpaina oso gogorra izan zen: eskuinak beldurraren mezua

    24 Marxistak eta antiestalinistak25 Alberdi nazionalista eta ezkertiarra.

    II. Errepublika 1717

  • erabili zuten, ezkerrak irabaziz gero iraultza gertatuko zela, demokraziaren kontrako

    mezuak etengabeak zirelarik); eta ezkerrak ere faxismoaren arriskua zegoela, elizaren

    kontrakoak, etab. Hauteskundeak 1936ko otsailean egin ziren eta Herri Fronteak irabazi

    zituen, boto diferentzia txikiarekin izanda ere.

    1936KO UDABERRIA (OTSAILA-UZTAILA)

    Hauteskundeen ondoren, EZKERREKO ERREPUBLIKANOEK osatu zuten gobernu

    berria, Azaña gobernuburu bihurtuz hasieran (nahiz maiatzean errepublikaren

    presidente bihurtuko zen). PSOEk gobernuan parte hartzeari uko egin zion eta horrek

    ahulezian utzi zuen gobernua.

    Gobernuak hauteskundeetan defendatutako programa jarri zuen martxan:

    -1934ko kartzelaratuei amnistia eman zitzaien,

    -kanporatuentzako idemnizazioak agindu zitzaiezkien

    -eta autonomia estatutuak martxan jarri zituzten.

    -Jornalariak lurrak okupatzen hasi zirela eta, gobernuak okupazio horiek legalizatzen

    hasi ziren, agindutako nekazal erreforma martxan ere jarriz. Horrek konfliktibitatea

    eragin zuen zenbait tokitan, lurjabeek aurre egin zioten eta.

    Herri Fronteak hauteskundeak irabazi bezain pronto, alabaina, aurreko urteetatik

    zetorren Errepublikaren kontrako kanpaina areagotu zen:

    Falangek protagonismo handia hartu zuen enfrentamendua eta gobernuaren

    II. Errepublika 1818

  • desgastea bilatuz, talde armatuak kalera atera zituen langileen edota ezkerreko

    politikarien26 kontra atentatuak eginez. Hori dela eta, gobernuak legez kanpo

    uztea erabaki zuen eta J.A. Primo de Rivera atxilotua zuten.

    Anarkistek eta komunistek modu berean erantzun zuten, atentatuak eginez

    falangisten kontra, elizen erretzeak eta lurren okupazioak egiten zituzten

    bitartean. Hauek ere, beren miliziak osatu zituzten eta, nahiz eta gehienetan

    desfileak egin, desorden eta indar sentsazioa eman zuten, eta aitzakia kolpea

    prestatzen ari zirenentzat.

    Estatuaren segurtasun indarrek (polizia), bestalde, nekazal munduan edota

    zenbait hiritan gertatzen ari ziren langileen edo jornalarien protesten aurrean

    biolentzia handia desplegatu zuten, kasu askotan erailketak eginez.

    Gainera, Errepublikaren kontrako konspirazio bikoitza abian zegoen:

    Alderdi eskuindarren konspirazioa, Falangeren pistolerismoa ezezik, Calvo Sotelo

    edota Gil Robles bezalako politikariek kolpe militarra defendatzen zutelakoz,

    gertatatzen ari ziren hilketak erabili zituztelakoz kaos sentsazioa emateko.

    Prentsa eskuindarrak ere ildo beretik jo zuen.

    Bertzaldetik, hainbat militarrek estatu kolpearen prestakuntzari ekin zioten (Mola,

    Sanjurjo, Goded, Franco, Fanjull, Cabanellas, Queipo,..).

    Gobernuak militar hauek sakabanatu zituen, baino kolpea zapuztu gabe (Molak,

    Nafarroara bidalia izanik, karlistekin bat egin zuen, kolpea erraztuz27). Militarren

    konspirazioak, gainera, bestelako babesak ere bazituen: monarkikoak, karlistak, CEDA,

    falangistak, eta Italiako zein Alemaniako faxistak.

    Uztailean, falangistek Guardia de Asaltoko Castillo tenientea hil zuten Madrilen,

    eta handik gutxira tenientearen lankideek Calvo Sotelo politikari eskuindarra erail

    zuten. Erailketa horrek hainbat militar konspirazioarekin bat egitera animatzeaz aparte,

    26 Jimenez de Arsua diputatu sozialistari atentatua egin ondoren (zauritua izan zen, baina bere eskolta hila)27 Nafarroan Diario de Navarra egunkariaren zuzendari zen Raimundo García, “Garcilaso” goitizenez, harremanetan

    hasi zen. Lizarrako alkateak Fortunako Agirre, 1936ko ekainean, Iratxeko monasterioan Molak eta karlistek egindako

    bileraz ohartarazi bazuen ere, Madrilgo gobernuak ez zion jaramonik egin.

    II. Errepublika 1919

  • militarren planak aurreratu zituen: 1936ko uztailaren 17an Melillan altxatu ziren, eta

    uztailaren 18-19 artean estatu osora zabaldu zen estatu kolpea

    II. Errepublika 2020

  • II. Errepublika 2121