22
INPERIALISMOA ETA LEHEN MUNDU GERRA

Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Inperialismoaren kausak, garapena eta ondorioak. Lehen Mundu Gerra

Citation preview

Page 1: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

INPERIALISMOA ETA LEHEN MUNDU GERRA

Page 2: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Zer izan zen inperialismoa?

Zeintzuk izan ziren inperio nagusiak?

Inperialismoaren ondorioak

Lehen Mundu Gerraren garapena

Gerraren ondorioak

Page 3: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

XVI-XVIII. mende bitartean Inperio Kolonial Handien garaia zen (Espainia, Portugal, Ingalaterra, Frantzia eta Holanda). Merkantilismo sisteman oinarrituta zeuden.

1800. urtean munduko %35 Europa edo Estatu Batuen menpe zegoen. 1914an %84 baino gehiago. Grafikoa hemen

Inperialismoa, fenomeno berria

Mundu gehiena konkistatu zuten:

1870 inguruan agertu ziren:

Inperio kolonial berriak Europan (Belgika, Alemania, Italia)Europatik kanpo beste bi (A.E.B. eta Japonia)Ingalaterrak eta Frantziak haien inperioak handitu zituztenPortugalek eta Holandak mantendu egin zituztenEspainiak Amerika eta Ozeano Bareko koloniak galdu zituen

Page 4: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Potentzia handiek 1914an jabetzan zituzten koloniak

Page 5: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Inperialismoa industrialiazioaren ondorioa da. Europako herrialdek soberako kapitalak inbertitzeko eta lehengai merkeak lortzeko lekuak bilatzen zituzten; baita ere, produktuak saltzeko merkatuak.

Hedapen inperialistaren faktoreak

Ekonomikoak

Ideologikoak

Politikoak

Koloniek potentzia handien eskakizun estrategikoak betetzen zituzten. Beste batzuetan sentimendu nazionala sendotu eta nazioarteko prestigioa handitu ere nahi zuten

Nagusitasun sentimenduak eta zibilizatzeko idealak. Ebangelizazioa.

Page 6: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Potentziaren sobiranotasun eta administrazioaren menpe zeuden. Metropoliek kontrol politikoa zuen.

Menperatze motak

Koloniak

Protektoratuak

Emakidak

Herrialde independente batzuek merkataritza abantaila eta portu batzuk ematen zizkieten

Potentzia babesleak kanpo politika eta aberastasunak kontrolatzen zituzten eta bertakoaz barne politikaz arduratzen ziren

Page 7: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Garaiko inperio kolonialik handiena. Kontinente guztietan zituen koloniak, funtsezko gune estrategikoetan (Gibraltar, Suez, Singapur, Hong Kong), horrela, Britainia Handia munduko itsas bideen jaun eta jabe zen. India kolonia nagusia zen. Afrikan, hegoaldetik (Lurmutur Hiria) iparraldera (Egipto) egin zuen aurrera. Kanada eta Ozeaniako zati handi bat ere bazuen.

Zeintzuk izan ziren inperio nagusiak? Britainia Handiko inperioa

Europako beste inperio batzuk

Frantziako inperioa Munduko bigarren inperioa zen garrantziari eta tamainari dagokienez. Afrikan Mediterraneoko kostaldean hasi zen hedatzen (Algeria, Tunis eta Marrokoko protektoratua) eta lurralde handiak lortu zituen kontinente honetako erdialdean eta mendebaldean. Asian, Indotxina

Alemaniak eta Italiak berandu hasi zituzten haien hedapen inperialistak. Bi herrialdeok koloniak lortu zituzten Afrikan. Belgikako erregeak Kongo lortu zuen. Errusiak mugen ondoan konkistatu zituen lurraldeak (Siberia, India eta Txinaraino hedatu zen)

1800eko inperio kolonialen mapa

Afrika Berlingo Konferentzia egin ondoren (1885)

1914ko inperio kolonialen mapa

Page 8: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Inperioak 1800ean

Page 9: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Inperioak 1914an

Page 10: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Afrika 1914an

Page 11: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Zeintzuk izan ziren inperio nagusiak? (2)

Europatik kanpoko inperioak

Amerikako Estatua Batuak

Japonia

Espainia garaitu ondoren lortu zuten beren inperioa Kuba, Filipinak eta Puerto Rico menperatuz. Gainera, hedapen ekonomikoa hasi zuten, dolarraren inperialismoa eta Amerikako herrialdeak haien menpean geratu ziren.

Asiatik hedatu zen Txina eta Errusiari aurka egiten. Beraz, Korea eta Formosa konkistatu eta Mantxurian protektoratua ezarri zuen.

Kontzeptu mapa

Page 12: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Inperialismoaren ondorioak (1) Kolonizatutako herrialdeentzat

Politikan

Administrazio modernoa eta antolamendu politikorako Europako ereduak ezarri ziren. Mugak egiterakoan ez zituzten kontuan hartu bertako desberdintasunak eta horrek arazoak ekarri zituen.

Ekonomian

Sail handien nekazaritzan eta meatzeen ustiapenean oinarritutako ekonomia nagusitu zen.

Gizartean

Gizarte tradizionala desagertu zen eta indigenak baztertu egin zituzten. Heriotza tasa txikitu egin zen, Europako osasun ohitura batzuk ezarri baitziren.

Kulturan

Mendebaldeko zibilizazioa kolonietan inposatzeak krisi sakona eragin zuen bertako kulturetan.

Page 13: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Inperialismoaren ondorioak (2)

Herrialde kolonizatzaileentzat

Ekonomian

Potentziek beren hazkundea jarraitu ahal izan zuten. Lehengaiez hornitu ziren eta koloniei saldu zizkieten industriako produktuak; honetaz gain, trenbideak, errepideak eta portuak eraiki zituzten. Honi guztiari esker irabazi handiak lortu zituzten.

Kulturan

Mendebaldeko kultura hedatu zen kontinente guztietan eta europarrek beste zibilizazio batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Dena den, mendebaldekoek zuten nagusitasun sentimendua areagotu zen.

Kontzeptu mapa

Page 14: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Inperialismoaren ondorioak (3) Nazioarteko ondorioak

Potentzien arteko harremanetan tirabirak sortu ziren eta horrek Lehen Mundu Gerra piztea ekarri zuen .

Ezarrita zegoen “Orekaren Politika” (potentziek ez zuten nagusitasunik gainerakoekiko) Alemaniak apurtu zuen .

1890eko hamarkadan zenbait itun sinatu ziren eta Europa bi zatitan zatitu zen:

Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austrohungariar Inperioa eta Italia

Entente Hirukoitza: Britainia Handia, Frantzia eta Errusia

Gastu militarrak handitu ziren eta belizismoa eta abertzaletasuna piztu zituzten. Aldi berean, potentzien arteko tokian tokiko gatazkak areagotu ziren (Marrokon, Balkanetan)

Page 15: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerraren hasiera Gerraren pizgarria1914ko ekainean serbiarren aldeko bosniar batek Austrohungariar inperioko Frantzisko Fernando Artxidukea hil zuen. Austriak Serbiari deklaratu zion gerra. Zenbait gerra deklarazio gertatu ziren elkarren segidan

Parte hartzaileak Aliantza Hirukoitza

Alemania Austrohungariar Inperioa Turkia Bulgaria

Entente Hirukoitza Frantzia Britainia Handia Errusia Italia

Page 16: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerraren garapena (1) Zergatik izan zen gerra desberdina?

Militarrek gerra motza izango zela pentsatzen bazuten ere lau urte iraun zuen. Ondorioak izugarriak izan ziren. Berrikuntza asko geratu ziren aurreko gatazkekiko.

Atzeguardia guztiak mobilizatu zituen

Gerran zeunden estatuek gerra ekonomia hartu zuten sektore guztietan. Kontsumoa murriztu egin zen armadak hornitzeko. Lantegietan gazteak ordezteko eskulana errekrutatu zen (emakumezkoak, adineko gizonak).

Aurrerapen teknologikoak erabili ziren arma industrian (gerra hegazkina, itsaspekoa, gas toxikoa, tankeak)

Page 17: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerraren garapena (2) Gerraren leku nagusiak Frantziako ipar-mendebaldea Ekialdeko frontea Italiako iparraldea Itsasoa; Alemaniak, Britainia Handia baino ahulagoa zela ohartuta, itsaspeko gerra egin zuen

Gerraren lau aldiak Mugimenduen gerra (1914), Alemaniak mendebalean gerra azkarra egin nahi zuen Frantzia menperatzeko eta ekialderantz jotzeko. Frantziak erasoari eutsi zion Marnen. Hala ere, Alemaniak Errusian sartzea lortu zuen Posizioen gerra. Fronteak egonkortu egin ziren eta lubakien defentsa taktika hartu zuten. Milaka lagun hil ziren (Verdunen, Sommen), baina inork ez zuen aurrera egin. 1917. Urtean Errusiako frontea erori zen iraultza boltxebikearen ondorioz Errusia erretiratu baitzen. Ameriketako Estatu Batuak aliatuen alde sartu ziren gerran eta erabakigarria izan zen Gerraren amaiera. Alemaniak Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen Errusiarekin (1918). Frantziak erasoei ekin zien fronte guztietan. Erdialdeko inperioak errenditu egin ziren. 1918ko azaroaren 11n armistizioa sinatu zuten

Gerraren mapa.

Page 18: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerraren bilakaera

Page 19: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerraren garapena (3) Bake itunak 1919. urtean Parisko Konferentzia Garaituekin kontatu gabe, Frantziak, Britainia Handiak AEBek eta Italiak hartu zituzten erabakiak eta ezarritako baldintzak onartzera behartu zituzten garaitutako herrialdeak.

Parisko Konferentzian Nazioen Elkartea sortzea adostu zuten, bakea zaintzeko eta herrialdeen arteko gatazkak negoziazioaren bidez konpontzeko.

Versaillesko Ituna (1919) Alemaniari leporatu zioten gerra gertatu izanaren errua eta zigor gogorrak ezarri zizkioten: lurraldeak galdu, armada murriztu, Rhin ibaiaren ezkerraldea desmilitarizatu eta Frantziak Sarre eskualdea okupatu zuen. Honek Alemaniaren mendeku gogoa areagotu zuen.

Page 20: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Gerraren ondorioak (1) Hildakoak eta kalte materialak

Mobilizatutako 65 milioi lagunetatik, 9 milioi hil eta beste 9 milioi zauritu ziren. Frantziak galdu zuen biztanleri gehien, ondoren Alemaniak, Austria-Hungariak eta Errusiak.

Politikoak eta sozialak

Ekonomia egoera txarrak giro iraultzailea piztu zuen kontinente osoan (gerra zibilak, grebak...).

Kalte material handiak. Europako herrialdeetako ekonomia asko ahuldu zen eta maileguak eskatu behar izan zizkieten Estatu Batuei, lehen potentzia berriari.

Zenbait herrialdetan gobernu sozialdemokratak edo laboristak sortu eta ezkerreko politika erreformistak egiten saiatu ziren

Page 21: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Gerraren ondorioak (2) Lurralde aldaketak Gerra ondorengo itunek, Versailleskoa (1919), Saint Germaingoa (1919), Trianongoa (1920) eta Sevreskoa (1920), erabat aldatu zuten Europako mapa.

Europan gerra hasi baino lehen zeuden bost inperio handietatik, Britainia Handiko inperioa soilik iraun zuen.

Alemaniak kolonia guztiak galdu eta Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli behar izan zizkion, Schleswig-eko dukerria Danimarkari eta Posnania eta Dantzig-eko korridorea Polonia estatu berriari. Austrohungariar inperioa lau estatutan banatu zen: Austria, Hungaria, Jugoslavia eta Txekoslovakia. Errusiar inperioan. Finlandiak, Estoniak, Letoniak eta Lituaniak independentzia lortu zuten. Italiak Trento eta Istriako lurraldeak anexionatu zituen.

Otomandar inperioak Europako lurralde batzuk galdu zituen, Greziak eta Errumaniak eskuratu zituztenak, eta Mesopotamia, Palestina, Siria eta Armeniako Probintziak aliatuei eman behar izan zizkien

Europa eta Ekilade Hurbileko mapa Lehen Mundu Gerraren ostean

Page 22: Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Europa eta Ekilade Hurbileko mapa Lehen Mundu Gerraren ostean