16
ERRONKA 41. orrialdea Zentzumenak probatzea Ingurukoa jasotzen dugu 2 28 Askotariko adimenak

Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Erronka 41. orrialdea

Zentzumenak probatzea

Ingurukoa jasotzen dugu2

28

askotariko adimenak

Page 2: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

EDUkIak

ERLAZIO-FUNTZIOA

Lokomozio-aparatuaZentzumenakIkusmena

EntzumenaUkimena

UsaimenaDastamena

erantzunhauteman

Ikusi, bideoren bidez, zenbat estimulu jasotzen ditugun.

Zuen artean hitz egin zer ikusi duzuen, zer entzun du-zuen, egiazkoa balitz azalean zer sentituko zenuketen, zer usain adituko zenituzketen…

Zer sentiarazi dizuete estimulu horiek?

HaSTEko

29

http://www.youtube.com/watch?v=Tp1pbDMt1_g&feature=related

Page 3: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Deigarri gertatu zaizun egoera, gertaera, objektu... bat ikustean, erantzun egiten duzu.

SEnTITU ETa EranTZUn EGITEn DUGU

30

Zer usain ote dute?

Ai! Arantza sartu zait!

Zer usain gozoa!

3. Kontuz-kontuz, zurtoinetik heldu dio Anak arrosari, arantzarik ez dagoen tokitik. Usaindu (garunak jasotzen duen informa-zioa), eta irribarre egin du, gustuko duelako (garunak bidalitako mugitzeko agindu bat).

1. Begiei esker, arrosa-landare bat ikusi du Anak. Informazio hori begietatik garunera joan da. Han, prozesatu, eta estimuluari nola erantzun erabaki da: landarera hurbiltzea, usaintzeko.

Garunak, orduan, gorputza mugitzeko eta arrosa-landarera hurbiltzeko aginduak eman ditu.

2. Arrosari heltzean, arantza sartu zaio Anari, eta berehala kendu du eskua (mugitzeko agindu bat).

Hara, arrosak!

Page 4: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Gure inguruan zer gertatzen den jakiteko, pertsonok zentzumenak erabiltzen ditugu: ikusmena, ukimena, entzumena, usaimena eta dastamena.

1. Zer estimulu jasotzen dituzu egoera hauetan? Nola jokatzen duzu? Zer zentzumen erabiltzen dituzu kasu bakoitzean?�•�Telefonoa�joka�hasi�da. •�Kalea�gurutzatzeko�zain�zaude,�eta�zirkulazio-argia�berde�jarri�da. •�Freskagarri-lata�bat�hartu�duzu,�eta�hotzegi�dago. •�Erre-usaina�dago,�eta�ogia�txigorgailuan�dago.

— �Osatu�informazioa�zure�koadernoan,�honelako�taula�batean.

—Erkatu�zure�erantzunak�ikaskideen�erantzunekin,�eta�eztabaidatu. 2. Sagar bat ikusi, eta jatea erabaki duzu. Idatzi prozesua koadernoan. Zer zentzumen erabiliko

dituzu? Gorputzeko zer atal erabiliko dituzu?

2

31

Zentzumenak xeheki aztertuko ditugu.

Ukimena

Ikusmena

EntzumenaUsaimena

Dastamena

Informazioa jasotzeko bideak

Egoera Estimulua Erantzuna ZentzumenaTelefonoa joka hasi da. Telefonoaren soinua Hartzera joatea Entzumena

Page 5: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Zer informazio jasotzen duzu?

Zer organoren bidez?Ikusmenaren organoa begia da, eta begi-globo ere deitzen zaio, esfera-forma baitu. Bi begi ditugu, aurpegian, sudurraren alde banatara.Begian, hainbat zati eta babes-sistema daude:

IkUSMEna

32

Begia ikusmenaren organoa da, eta irisa eta begi-ninia ditu. Babesteko, bekainak, betazalak eta betileak ditu.

Koloreak Formak Tamainak Distantziak

Irisa

Begiaren zati kolore-duna da, eta tamainaz aldatzen da, begi- ninitik argi gehiago edo gutxiago sar dadin.

Begi-ninia

Irisaren erdian dagoen irekigune edo zulo beltz bat da. Handik sartzen da argia begira.

Bekaina

Begia babesten du, be-kokitik behera datorren izerdia edo ura begian sartzea eragotziz.

Betazala

Begia babesten du, garbitzeko eta hezetze-ko malkoak zabalduz. Gehiegizko argitik ere babesten du.

Betileak

Begia babesten dute, hautsa sartzea erago-tziz.

Page 6: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Nola zaindu behar da?Begiak oso organo sentikorrak dira, eta zaindu egin behar dira. Horretarako...

3. Begiratu zure begietako bati ispilu batean. Marraztu, eta adierazi zer zati eta zer babes-sistema dituen.

4. Esperimentatu eta erantzun:

5. Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren.

2

33

– Jarri ura lainoztagailua duen ontzi batean.

– Jarri lainoztagailuaren zuloa zure aurpegira be-gira, lainoztatu zenbait aldiz aurpegirantz, eta utzi urari aurpegian irristatzen.

a. Itxi dituzu begiak? Zergatik? Zer babes-sistemak funtzionatu du?

b. Zer gertatzen da ura bekokian behera datorre-nean? Nola babesten dira begiak?

– Jarri ikaskide baten aurrean, eta erreparatu haren begiei.

– Estali haren begiak eskuekin mi-nutu batez.

– Kendu eskuak begietatik, eta erreparatu begi-niniei.

a. Zer gertatu da? Zergatik?

1. ESPERIMENTUA 2. ESPERIMENTUA

Zaindu distantzia liburuak irakurtzeko, telebista ikusteko eta ordenagailua erabiltzeko.

Begian hautsa edo betile bat sartuz gero, ez igurtzi! Kliskatu.

Erabili argi egokia ira-kurtzeko eta idazteko.

Garbitu aurpegia eta begiak goizero, eta kendu makarrak.

Joan oftalmologoarenera urtean behin, ikusmena aztertzeko.

Page 7: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Zer informazio jasotzen duzu?Ukitu mahaia hatz-mamiekin. Nolakoa da: go-gorra, biguna, hotza, beroa, leuna, latza…? Uki-tu ukondoarekin. Eskuekin ukitzea bezala da? Ukimenaren bidez, objektuen forma, testura eta tenperaturaren berri jasotzen dugu, eta mina eta presioa sentitzen ditugu.

Zer organoren bidez?Ukimenaren organoa azala da; gure gorputz osoa estaltzen du.

UkIMEna

34

ZONA SENTIKORRENAK

Edozein gorputz-atalekin senti-tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak, ezpainak eta hatz-mamiak, adibidez— oso sentikorrak dira, eta beste batzuk, berriz —ukondoak eta orpoak, esate baterako—, ez hainbeste.

Ilea

Azala babesten duten filamentu fin eta me-heak dira.

Poroa

Izerdia kanporatzeko erabiltzen ditugun zulo txikiak dira.

Azala da ukimenaren organoa, eta haren bidez, gorputzeko edozein ataletan, hainbat sentsazio nabaritzen ditugu: hotza, beroa, laztasuna, leuntasuna...

Page 8: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Nola zaindu behar da?

6. Hartu koadernoa, eta honelako taula batean, idatzi baldintzak betetzen dituzten hiru elementu multzo bakoitzeko:

7. Begiak estalita, identifikatu ikaskide batek mahai gainean utzitako bi objektu. Asmatu bat zer den eskuekin ukituz eta bestea zer den besaurrearekin ukituz. Nola identifikatu duzu objektua errazago? Zergatik?

8. Binaka, erreparatu zuen besoko azalari lupa batekin, eta azaldu nolakoa den: zer kolore duen, ilerik baduen edo ez, poroak nolakoak diren...

— ��Horixe�bera� egin� gorputzeko�beste� atal� batzuetako� azalari� behatuz:� lepoa,� hatzak,�esku-ahurrak...�Zer�alde�daude?�Erreparatu�ezaugarri�berberei.

2

35

Babestu azala, kre-ma erabiliz.

Kendu zikina eta izerdia; dutxa-tu egunero.

Zauri bat egiten ba-duzu, garbitu eta de-sinfektatu.

Joan dermatologoarenera; azale-ko espezia lista da.

Leuna Zimurra Hotza Beroa Gogorra Biguna… Lizpapera … … … …

Page 9: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Zer informazio jasotzen duzu?Itxi begiak, eta entzun. Zer soinu ezagutzen dituzu? Atseginak ala desatseginak dira?Entzumenaren bidez, inguruko soinuak bereizten ditugu (atseginak eta desatseginak, ozenak eta ahulak, altuak eta baxuak), eta zer distantziatara sortzen diren asmatu (hurbil edo urrun).

Zer organoren bidez?Entzumenaren organoa belarria da. Zure belarriaren barrualdea ikusterik bazenu, hiru zona bereiziko zenituzke: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria. Hauek dira atal nagusiak:

EnTZUMEna

36

Belarria da entzumenaren organoa, eta hari esker hautematen ditugu soinuak. Hiru zati ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.

Belarri-pabiloia Belarri barrurantz bi-

deratzen du soinua.

Entzunbidea

Soinua erdiko belarri-rantz bideratzen du. Barruan, argizaria sor-tzen da, hautsa sar ez dadin.

Hezurtxo-katea

Tinpanoaren bibrazioak hauteman, eta barne-bela-rrira bideratzen ditu.

Koklea

Bibrazioak garunera bideratzen ditu, eta garunak soinua identi-fikatzen du.

Tinpanoa

Soinuak jasotzean bi- bratzen duen mintza.

Kanpo- belarria

Erdiko belarria

Barne- belarria

Page 10: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Nola zaindu behar da?

9. Idatzi belarriaren zatien izenak.

—Sailkatu�belarriaren�atalak,�belarriaren�zein�zatitan�dauden�aintzat�hartuz:

10. Musika entzuten duzunean, nola iristen da soinua garunera? Azaldu.

11. Etxeko jangelan dantzan ari zara, musika oso ozen jarrita.

a. Zure ustez, musika entzuteko modu arduratsua da hori? Azaldu zergatik.

b. Nola entzun zenezake musika modu arduratsuan?

c. Musika oso baxu entzuten ari bazara, kanpoko informazioa jaso dezakezu? Azaldu zergatik.

12. Belarrien zaintzari buruz gehiago jakiteko, begiratu webgune honetan:

2

37

koklea - tinpanoa - belarri-pabiloia - entzunbidea - hezurtxo-katea

— Idatzi,�koadernoan,�zer�egin�behar�den�belarriak�zaintzeko�eta�zergatik�den�garrantzitsua�zaintzea.

http://www.youtube.com/watch?v=2FgMtvoBqDo

A B C

Saihestu ura belarrietan sartzea, eta lehortu ondo eskuoihalaz.

Saihestu toki zaratatsuak, eta ez entzun oso ozen mu-sika.

Joan otorrinolaringolo-goare nera; belarrien, su-durraren eta eztarriaren sendagile espezia lista da.

Page 11: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Zer usaintzen duzu?Kalean zabiltzala, askotariko usainak aditzen dituzu: okin-degi batean labetik atera berria duten ogiarena, aldame-netik igarotzen den norbaiten perfumearena, edukiontzi bateko zaborrarena...Usain horietako batzuk atseginak dira; beste batzuk, desatseginak; eta badira usainik ez duten gauzak ere.Gure inguruko usainak airearen bidez iristen zaizkigu, eta usaimenaren bidez ezagutzen ditugu.

Zer organoren bidez?Usaimenaren organoa sudurra da. Bi zati ditu: sudur-zu-loak eta sudur-mukosa.

Nola zaindu behar da?

USaIMEna

38

13. Nola usaintzen dugu loreen usaina? Marraztu sudurraren barrualdea, eta adierazi haren zatiak.

14. Begiak zapi batez estaliak dituzula eta usaimena erabiliz, ibili ikasgelan hara eta hona,

Sudurra da usaimenaren organoa, eta hari esker aditzen ditugu usainak. Bi zati nagusi ditu: sudur-zuloak eta sudur-mukosa.

Sudur-zuloak

Sudur-hezurrak bereizten dituen bi barrunbe dira. Heze egoten dira beti, eta, hala, airea he-zetu eta berotu egiten da sudurrean sartzean.

Sarreran, ile txiki-txiki batzuk daude (biloak),

Sudur-mukosa

Sudur-zuloen barnealdea estaltzen du, eta usai-nak bereizten laguntzen digu.

Ez sartu ezer sudur- zuloetan, eta ez ibili hatza barruan.

Eduki garbi sudur-zuloak.

Page 12: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

DaSTaMEna

Mihia da dastamenaren organoa. Dastamen-papilek estaltzen dute; haiek hautematen dute elikagaien zaporea: gozoa, gazia, garratza eta mikatza.

Zer sumatzen duzu?Meloia eta urdaiazpikoa jaten dituzunean, adibidez, zapore bera hartzen diezu biei? Janari guztiek beren zaporea dute. Oinarrizko lau zapore bereizten ditugu: gozoa, gazia, garratza eta mikatza. Janari askoren zaporea lau horien konbinazioa da.

Zer organoren bidez?Dastamenaren organoa mihia da, eta aho barruan dago. Mihian, dastamen-papilak ditugu.

Nola zaindu behar da?

2

39

Mikatza

Garratza

Gazia

Gozoa

Dastamen-papilak

Pikorta txiki gorri batzuk dira, oinarrizko lau zaporeak bereizte-ko erabiltzen ditugunak. Zapore bakoitza, nagusiki, mihiaren alde batean nabaritzen da.

Txangoetan, zooan, herriko kaleetan... zentzumenak esnatu egiten dira.

— Adierazi zer zentzumen erabiltzen ditugun irudietako egoeretan.

— Zer sentitzen duzu egoera horietako bakoitzean?

— Guztiok sentitzen dugu berdina?

Munduan zehar

Ez hartu jaki beroe-girik, ez hotzegirik.

Hortzak garbitzean, garbitu mihia ere.

Page 13: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

15. Konparatu eskema hau 29. orrialdekoarekin. Kopiatu zure koadernoan, eta osatu falta den informazioa.

Erlazio-funtzioa

Zentzumenak

ikusmena

kolorea Eta?

forma Eta?

soinu atsegina Eta? Zer usain? Zer zapore?

begia

?

azala

entzumena

?

?

sudurra

dastamena

?

informazioa jasotzeko bideak

sumatzen du

Organoa

sumatzen du

Organoa

sumatzen du

Organoa

sumatzen du

Organoa

sumatzen du

Organoa

BErrIkUSI IkaSITakoa

40

PEnTSakETan Errutina

KSI: kolorea, sinboloa, irudia• Zer dakizu zentzumenez? Guztion artean, egin ideien zerrenda bat, eta aukeratu haietako hiru.• Bete honako taula hau zure koadernoan:

• Erakutsi zure erantzunak ikaskideei, eta azaldu.

1. ideia:

.........................................................

2. ideia:

.........................................................

3. ideia:

.........................................................

Zer kolore aukeratuko zenuke ideia hori adierazteko?Zergatik?

Zer sinbolo aukeratuko zenuke ideia hori adierazteko?Zergatik?

Zer irudi aukeratuko zenuke ideia hori adierazteko?Zergatik?

Page 14: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

BaIETZ Erronka GaInDITU!

Zentzumenak probatzeaZentzumen bakoitza berezia da, eta oso informazio zehatza ematen du. Ikusi nahi?

• Ikusmenarekin bakarrik!Binaka, hartu 10 objektu desberdin, eta gorde kutxa batean.Batek, minutu batez, kutxako objektu guztiei begiratuko die, eta begiak itxiko ditu. Besteak ob-jektu bat aterako du kutxatik, eta ezkutatu.Ireki begiak, eta asmatu zer falta den.

• Ukimenarekin bakarrik!Bikoteka, bildu material ezberdinez eginiko forma eta tamaina bereko 4 objektu (tenis-pilota bat, plastikozko pilota bat, artilezko bat eta zurezko bat, adibidez).Txandaka, begiak itxita eta ukituz, asmatu bakoitza zer materialez egina den.

• Entzumenarekin bakarrik! Talde txikietan, kide batek soinu bat egingo du, eta taldekideak ikasgelan hara eta hona ibiliko dira, begiak itxita, soinua nondik datorren asmatu arte.

• Usaimenarekin bakarrik!Bete poto batzuk zenbait substantziaz (kolonia, kafea, olioa, ura, xanpua, kakaoa…). Banaka, begiak itxita, identifikatu substantzia bakoitza usaimenaren bidez.

• Dastamenarekin bakarrik!Prestatu plater batean askotariko fruta zatiak. Begiak itxita, probatu, eta, dastamenaren bidez, asmatu zer fruta den. Beste elikagairen batzuk go-gorarazi dizkizute zapore horiek?

Azkenik, hitz egin zentzumenen bidez egin dituzuen aurkikuntzei buruz, zer sentiarazi dizueten, zer zentzumen erabili duzuen errazen, zein izan den erabiltzen zailena…Guztion artean, jaso zentzumen bakoitzak ematen duen informazioa zerrenda batean, eta aukeratu beteena, edo informazio gehien ematen duena.

ataz

a in

tegr

atua

41

Page 15: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

aMaITZEkoPrakTIkan JarrI 1. Erreparatu honako egoera hauei:

a)�Mmm!�Gozoa�benetan�banillazko�eta�txokolatezko�izozkia!�b)�Zinema-areto�batean�nago,�abentura-film�dibertigarri�bat�ikusten.c)�Zelai�berde�eta�loretsu�bateko�loreen�usaina�datorkit.d)�Nire�katuaren�ile�leuna�laztantzen�dut.e)�Abesti�baten�melodia�gozoak�antzinako�Egiptora�eramaten�nau.

— Idatzi�zer�zentzumen�erabiltzen�d(ir)en�egoera�bakoitzean.� —Ondoren,�idatzi�zentzumen�bakoitzaren�organo(ar)en�izena.

2. Hartu koadernoa, eta idatzi organo bakoitzean adierazitako atalen izenak.

Gaitasunak

42

C

A D

F

G

KI

H

LJN

M

E

B

Page 16: Ingurukoa jasotzen dugu - edebe.com · Zure ustez, zergatik joan behar da oftalmologoarenera? Azaldu bisitak nolakoak diren. ... tzen dugu zerbait, baina haietako zenbait —betazalak,

Gaitasunak

HaUSnarTU Pentsatu unitate honetan landutako gaiei buruz, eta idatzi erantzuna esaldi batean:

— Zer zenekien gai honi buruz? Zer ikasi duzu?

— Zer izan da zuretzat deigarriena?

— Gai zara jolasen bitartez ikasteko?

Eskolako egunerokoa

43

3. Idatzi, koadernoan, honako egoera bakoitza zer zentzumenekin lotzen den.

EkInGosaltzeko ordua da, eta esnea kakaoarekin edaten hasi naiz, baina gelditu behar izan dut, beroaren beroaz. Ezin naiz zain egon, ordea, esnea noiz epelduko, presaka nabil eta, ez baitut berandu iritsi nahi eskolara.• Zer egin dezaket? Irtenbide ona da?• Bazegoen beste irtenbiderik?• Pozik nago arazoa neure kabuz konpontzeagatik?

AB C

D