32
2018ko azaroa 101. zenbakia XXXV. urtea ihintza

Ihintza - lasalle.eus · eta iokinek autobiografi kutsuko Eskola eta barne eskola eskaini nahi izan zigun hamar emanaldietan (84- 93 zenbakietan). ale hau osatzeko Patxi eta iokin

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

2018ko azaroa 101. zenbakia XXXV. urtea

ihintza

ZER NON NORK

IHINTZA – Salletarren aldizkaria. 1998. urtean sortua Zuzendaritza eta erredakzioa: La Salle, 851 postakutxa, 20.080 – DonostiaL.G.: SS 485/84 ISSN: 1135-3945Gertu inprimategia

Argitalpen honen laguntzaileak:

Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 03

Patxi eta IokinPello Esnal, Patxi Eta iokin, zEin baino zEin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 04Jon Lezamiz, iokin Eta PatxirEn bizitzEn PuzzLEan zEnbait PiEza . . . . . . . . . . . . . . . . . 06Juan Luis urmeneta, “...cuando un amigo sE va” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 09

Patxiibon gaztañazpi, oroitzaPEnak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10irati goikoetxea, PEtrEtxEmarako bidEan, zurEkin, Patxi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11Ekaitz goikoetxea, Patxiri, biHotzEz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12Juan Lopetegi, Patxi Eta biok . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13imanol irigoien, Frai Francis LindEn, PErEgrinus . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14Paulo agirrebaltzategi, Patxi: gizon sakona, sakonEko idazLEa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17Joxe Ertzibengoa, anai Patxi EzkiagarEn EstEtika. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19martin J. Lasa, Patxi EzkiagarEn kanturako PoEmak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22

IokinJuan carlos orus, Jokin, anaia biLakatutako aita . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24Juan Landa, anai iokin gogoan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25iñaki  zelaia, zErbait idaztEn duEn tiPo aPaL bat. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27Jose Ertzibengoa, JokinEn barruko EskoLa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30

IHIN

TZA 10

1

3

AurkezpenaAurkezpena

irakurle adiskide hori:

Jakingo duzu ziurrenik Patxi Ezkiaga eta iokin otaegi, La salleko anaiak eta aldizkari honetako idazle oparoak,hil berri zaizkigula. bata ekainean eta bigarrena uztailean. Horrela izanik, ihintzaren 101. zenbaki honi edukiberezia eman nahi izan diogu, osorik biei eskainiz.

ale honek omenaldi eta oroitzapen kutuna izan nahi du alde batetik eta, bestetik, bien ekarpen literarioenbalioztapen xume bat eskaini. izan ere, bien presentzia aldizkari honetan ugaria eta kalitate handikoa izanda aldizkariaren hasiera-hasieratik, 0 zenbaki hartatik (1984ko martxoan). aurkezpen-zenbaki hartan PatxikNire herriaren alegi mingotsa poema luzea eskaini zigun eta iokinek hainbat poema, bertso eta kopla. Etabatak zein besteak harrezkero ihintzaren orrietan oparitu izan dizkigute beren sormenetik sortutakoidazlanak. azken-azkenekoak aipatzekotan, Patxik hemen aurreratu izan dizkigu bere azken gaixoaldiansortutako Kaleidoskopio eta Krisalida poema-bildumetako olerki batzuk (94, 95, 96, eta 99 zenbakietan)eta iokinek autobiografi kutsuko Eskola eta barne eskola eskaini nahi izan zigun hamar emanaldietan (84-93 zenbakietan).

ale hau osatzeko Patxi eta iokin ondo ezagutu izan dutenengana jo dugu eta 14 idazleen ekarpenak jasoditugu: erdiak, Patxi eta iokin bezala, salletar anaiak ditugu eta haiekin anai elkarteren bat edo besteanelkarrekin bizi izandakoak eta beste erdiak ikasle ohiak, lankideak, bizitzan batarekin edo bestearekin topoegin dutenak. denak bataren nahiz bestearen lagun-minak.

Era honetan banatu dugu jasotakoa:

aurrena, Patxi eta Iokini buruz, biei buruz, idatzitakoak jarri ditugu. Hiru idazlan dira: batarekikoeta bestearekiko bizipenak, egiaztapenak eta oroitzapenak islatzen dizkigute eta zenbait gogoetaeta balioztapen eskaintzen.

bigarren zatian, Patxi gogoan izanik zortzi lagunen ekarpenak datoz: miretsitako Patxirekin biziizandakoa eta harengatik jasotakoa dute idazgai batzuek, besteek Patxi idazlea eta hark idatzitakoa.gertutasunetik idatziak dira denak.

Eta azkenekoan, Iokini buruz dihardute lauek. Laurak salletar anaiak dira. bik iokinekin bizi izandakoaislatzen dute eta beste bik iokin idazlea dute gaitzat, lehena haren ekarpen literario osoarenlaburpena ekartzen saiatu da orrialde hauetara eta besteak iokinen idazteko era, hain berea, islatunahi izan du.

Etorri zaigun guztia jaso dugu ihintzaren orrialde hauetan. dena den, izango zarete, zalantzarik gabe, Patxiriburuz edota iokini buruz zer idatzirik duzuenak. Ekarpen berrientzat aldizkariaren hurrengo zenbakiek erezabalik jarraituko dute.

batak zein besteak esku zabalez ereindako guztiak jarrai dezala uzta ona ematen. Ez adiorik!

Jose manuel agirrezabalaga

IHIN

TZA

101

4

PATXI ETA IOKIN,ZEIN BAINO ZEIN

Pello EsnaL

astebeteko tartea izan zen bien hileten artean.uztailaren 2an, Patxirena; uztailaren 9an,iokinena. biak leku berean: irungo La salle

Enean.

agian, horrexek –hain tarte gutxian eta lekuberean agurtu izanak biak– bat-batean erakutsi diguzeinen antzekoak ziren, hain desberdinak izanik ere.

Idazle eta poeta

Patxi eta iokin, biak, ezagutu genituen euskalidazle, noiz eta garai haietan –1964-1965ean– gureinguruan apenas zegoenean euskal idazlerik. izanere, iokin hasi zenean, ia debekatuta zegoeneuskaraz idaztea; eta Patxi hasi zenean, inor gutxizegoen euskaraz alfabetatua.

biak ezagutu genituen poeta. Poeta esanahibetean: esperientzia estetikoa bizi izanez, unebakoitzari darion eternitatea hitzez islatu nahian.

Jarduera horrek prosazko estiloa ere markatzendu. Hala, ez da harritzekoa zer egotzi zion iokini erdalidazle on batek –erdara dotoreaz eta ondo lotuazidazten zuen batek–: aizkorakadaz idazten zuela. Ezdago gaizki esana. baina, hobeto zegokiokeenesatea, agian, argazkilari baten moduan idaztenzuela –flashez–, poemak idazten diren bezala.

bai Patxik eta bai iokinek asko idatzi zuten Ihintzahonetan. zirraraz ditut gogoan, batez ere, hamarzenbakitako lanak: 84-93 zenbakien bitartekoak;2013 eta 2016 urteen artean plazaratu ziren.aldizkari hau eskuratu orduko, iokinen prosazkolanaren bila jotzen nuen zuzen-zuzenean; halakobizia zerien aizkoraz ebakitako lerro haiei. gerorakouzten nituen Patxiren poemak.

gaur, iñaki zelaiak egindako lan finari esker, denakbatera ditugu iokinen hamar artikulu haiek, Eskolaeta barne eskola izenburuko liburuxka xume bezainederrean. (Honen orrialdeen arabera ipini dutdatozen bi aipuen erreferentzia.)

Bujedo eta Mauleko tradizioko

iokinen honako hitz hauek ezin egokiagoerretratatzen dute bere burua; eta, kontrapuntuz,baita Patxirena ere. Honelaxe diote (13. or.):

garai hartan [1950 inguruan], bi espiritualtasuneskola zebiltzan jokoan gure barrutian: bujedotikzetorrena: Luis gonzaga, barne bilkura… Etazuberoako mauletik zetorrena: askeagoa, alaiagoa,itxura horiei barre egiten ziena. Lehenengoaerakutsi zidaten niri. Horrekin nindoan mundura[eskola ematen hastera, zarautzera].

bujedo: zoko laiotza, bekozko iluna, debekuareneremu, gaztelako aszetika… maule: egutera,begitarte alaia, biziaren ingurune, iparraldekoaskatasuna… azken distira hauek zerizkien Patximuguruzaren hitzei ere, maule aipatzen zuenbakoitzean.

agian, aizkorakadaz ariko zen iokin; nostalgiazPatxi muguzura –iragana dena urrezko bihurtzenduen nostalgiaz–; eta karikatura egiten ariko naiz ni.baina karikaturatik gutxi dago iokinen ondorengobeste testigantza bizian (16. or.); ondotxo dakiguanai Leopoldo ezagutzeko zoria izan genuenok:

Etxera orduko [zarauzko komunitatera iritsiorduko, 1950ean, hogei urterekin], Leopoldok,anaien aurrean:

–dena irekia daukazu, sukaldea, janariak…,dena. Hartu beldurrik gabe behar duzuna.

Hara hizkera berria. Hezitzaile paregabea zenLeopoldo, txikien zoriona. Haren presentzia hutsakespazio libreak irekitzen zizkien.

Leopoldoren presentzia hutsak espazio libreakirekitzen zizkien ume txikiei, eta iokini berari ere bai.mauleko eskolakoa izan, nonbait, Leopoldo.

mauleko eskolakoa zen Patxi Ezkiaga ere. Etahorrekin dena esana dago. mauleko eskolakoa, nahizeta ez zen han formatu. zirrikitu asko ditu tradizioak.

Mistiko, begiak zabalik

zer alde dago poeta izatetik mistiko izatera? ba,esperientzia estetikotik esperientzia erlijiosoradagoena. Eta zer adierazi nahi du “begiak zabalik”horrek? ba, ez dagoela esperientzia mistikorikesperientzia etikorik gabe. dena den, bi goi-esperientziek infinitua dute iturri eta jomuga. Etabiek suposatzen dute esperientzia oinarrizkoago bat:esperientzia ontologikoa. azken batean denak dirabat.

Patxi eta IokinPatxi eta Iokin

IHIN

TZA 10

1

5

(barkatu horren era kriptikoan jardutea. bainanola laburbildu, hitz gutxitan, miguel garcía barófilosofoak berrogei orrialde trinkotan esana? ikus Deldolor, la verdad y el bien obran, “La infancia, elsilencio y las experiencias culminantes” kapitulua:65-105. or.)

Poeta eta mistiko hitzek, biek ere, ez dute sonaonik gaur. batzuentzat, kiratsa ere badarie. badirudibegiak itxita bizi diren gizaki autista edo zerutiarrakdirela poetak eta mistikoak. Patxik eta iokinekbazekiten begiak ixten. baina begiak ondo zabalikzituztela bizi ziren biak ere. bestela, ez zuteneuskaraz idatziko, ez zuten Euskal Herriarekikoharremana hain sakon biziko, ez ziren buru-belarimurgilduko egunerokotasunean. bestela, iokin ezzen ruandara joango 1988an, berrogeita hamazortziurterekin, eta ez zen han lanean ariko 2002ra arte,eta ez zuen idatziko Rwanda bihotz-minezzirraragarria. bestela, Patxik ez zizkigun utzikohainbeste poema lurtar, infinituaren oihartzunetxeko, azkenean agian denetan lurtarrena –Urrutikolur hauek…– eskaintzeraino.

Patxi eta iokin gogoan nituela irakurri dut berriroMística y humanismo, Juan martín velascoteologoaren liburu ederra. Horrelako liburuakhobeto irakurtzen dira, izan ere, hitzek diotena aldezaurretik hezur eta haragi ezagutu badituzu.

Ez adiorik

bion azken urteak oso izan dira gogorrak. barru-barrutik ezagutu duzue mistiko eta gizaki zintzoengau iluna, barrua erabat husteraino. Ez. Joangurutzekoaren poema mistikoak ez ziren apaingarrihutsalak.

azkenean, joan zarete, baina erabat joan gabe,Patxi eta iokin.

izan berri naiz arantzazun. Hantxe zaudete zuekere, oteizaren apostolu huts haiekin batera: hutsuneharrigarriaren ume eta, aldi berean, harridurak –misterioak– hustu eta mutu utzitako ume, ekintzakekintza, hitzak hitz eta poemak poema.

(doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket)

arantzazuko inguruneabiziaren ingurune,giza jarleku antzinakoa,borda, baserri, auzune…;erdi-erdian, plaza zabalik,gizadiaren bilgune,apostoluak, hutsuneharrigarriaren ume,hitzak ere isilune–garena gara, zer eta dena,denaren taupada xume–,esker oneko onarpen osogunez gune, unez une.

Patxi eta IokinPatxi eta Iokin

IHIN

TZA

101

6

IOKIN ETA PATXIREN BIZITZEN PUZZLEAN ZENBAIT PIEZA

Jon LEzamiz

Joan den uztailean iritsi zitzaidan artikuluaidazteko deia. Epe luze-luzea, beraz. Lasai hartunuen gonbita. Hasperen sakona. Ez dut

erlojupeko etapan jardun behar. madrilen aurkitzennintzen eta oraindik banituen oporraldiak estreinatugabe. dena dela berehala ekin nion lanari. sarakoerretoreak, axular berak, Gero liburuan, lehenbizikopartean ezarritako gomendioa gogora etorrizitzaidan: Zenbat kalte egiten duen luzamendutanibiltzeak, egitekoen geroko uzteak …. bitorianogandiagaren esperientzia ere, Uda batez Madrilen,ezproi bihurtu zitzaidan. mendatako poetak Dzu!dzu! onomatopeiaz adierazten zuen hiriburuhonetako azkartasuna. bada, dzu-dzu giroanmugitzen naiz eta ez, bitorianok berak zioenez, olazaharren aldameneko errekondoan amets egitenzuenaren erritmoan. Horregatik, madrilgo hiribildueta gortean bizi naizenez, itsumustuan idazteari ekinnion.

arrapaladan eskematxo bat zirriborratu nuen,baina ideien lapikoa borborka hasi zitzaidan batbatean. Ezin nituen menderatu ez Patxirekin eziokinekin izandako esperientziak. biak ala biak osopertsona hurbilak izan baitira niretzat eta eureneragina oso handia izan baita niregan. biak ala biakadiskide kuttunen zerrendako buru baitira.

Harro izan gabe eta alabaina harrotasun puntu batsentituz, beldurrik gabe, esan dezaket eurenbarneko zoko-mokoak ikuskatzeko parada izandudala, baina beti euren izaeraren misteriorakosarbidean geratuz. Espero dut beste idazle etaikertzaile batzuek bai iokin bai Patxiri buruz idazlantrinkoak burutzea. nik, horretarako, ez dut ez betaeta ez eskarmenturik ere. biekin izandako harremanpertsonalen mailan mugatuko naiz. gainera, artikulueta argitalpenaren baldintzei kasu egiten saiatukonaiz zenbait zertzelada solteak aipatzen ditudalarik.

IOKIN1971ko irailean ezagutu nuen iokin. artean sasoiko

anaia zenean. urtebetez nire zuzendaria izan zendonostian, cou / uoi ikasketak egiten nituenbitartean. behin, Pazko garaian gogoeta bat eginzigun taldekideoi. gogoeta hark bazuen halako kutsu

poetikoa. Prosa neurtua. anaforaren baliabideliterarioa erabili zuen. Lerroalde bakoitzarenhasieran Uste genuen uste … errepikatzen zuen.Emausera zihoazen bidaztien solasaldiaren antzera,gogoetaka ari zen gazteok izan ohi genituenitxaropenekin, gure adorea piztekotan eta biziarenaldeko apustua egin genezan. orain ere, ametsakzimeltzen ari zaizkidanean, nire baitan lelo huraibiltzen da bueltaka: Uste genuen uste.

Eta iokinekin bi urtez bizi izan nintzen Legazpin.artzai onaren ikastetxean, baina Kimu-berri izeneko(gaur egunean, Haztegi) ikastolatik zetozenikasleekin. bi urte haietan herri mailan euskalkulturaren alde lan itzela burutu genuen, gau-eskolan, herriko ohiturak berreskuratuz… bainagaztea nintzenez, ingalaterrara joatea eskatu zidateneta nire kontaktua iokinekin eten egin zen, harik etauda batez rwandara proiektu batean partaideizateko gonbita egin zidaten arte. sasoi hartan, 90.hamarkadaren hasieran, iokin nyundoko arte-eskolan zuzendaria zen. Harritu egin nintzen nolakoausardiaz ari zen gidatzen kivu ondoko eskola hura,arte munduan inolako eskarmenturik izan barik.baina mila muinoetako herrialdean, Rwanda rwizan(ederrean), izandako bizipenetatik bat aipatuko dut.oraindik bizi bizirik dirau eta nire oroitzapenkuttunen gordailuan dago.

Egonaldia amaituta goizeko bostak aldean kigalikoaireportura joan ginen kigaliko kuriatik, bertan loeginda edo. iokin alboan nuela sabena airlineschecking mostradorean ohiko kudeaketa guztiakamaituta, pasaportea erakutsi eta banindoanhegazkinera. oinez pistatik pentsakor, atzerabegiratu, bista altxatu eta jende askoren artean iokinikusi nuen aireportuko terraza batean, beltzenmunduan arrillagan hezitako semea. berriro, zirrarabatek jota, frogatu nuen bakardadea zertan zetzan.afrikara iritsi eta berehala, kigaliko kale batean anaialoysek, rwandako delegazio-buruak, eskatu zidanbere zain egoteko zenbait enkargu burutzen zituenbitartean. tupustean hogeiren bat neska-mutiloihuka hasi ziren nire inguruan eskua luzatuz:Umuzungu, amafaranga! (gizon zuria, dirua).orduan, pittin bat bada ere, ulertu nuen zer esannahi zuen bakardadeak afrikako bihotzean,

Patxi eta IokinPatxi eta Iokin

IHIN

TZA 10

1

7

matxinbentako Largarate baserrian jaiotakobatentzat.

Ez, ez dut ezer aipatuko rwandan izandakotriskantzaz eta genozidioaz. iokinek berak idatzi duhorretaz. nik neuk, handik atera behar izan zuenean,egun pare bat igaro nuen berarekin. orduak etaorduak eman zituen kontu kontari izandakotestigantzaz. Ez dakit zenbat cassette grabatu nituen.zortziren bat? solasaldi horien helburuaterapeutikoa zen bere barruak husteko asmotan.zoratzearen beldur zen ikusitako eta bizitako guztiabere barruan gordez gero. Hala-eta guztiz ere,egoera baretu zenean, rwandara itzuli zen berriro.garai hartan ni Erroman bizi nintzen. ErromakoEtxeburutik ostegunero, gaueko 9etan, anai noëlbois-ek telefonoz deitzen zion delegazioko berriakjasotzeko. Etxean nintzen bakoitzean, anai noëlekesaten zidan bere ondoan egoteko, iokinekineuskaraz mintza nendin. nire oroimenean oraindikere kinyarwanderaz grabaturik daude Muraho, Iokin(kaixo)! Amakuru (zelan zagoz)? esaerak.

rwandatik barrutira betiko itzuli zenean, iruñeaneta bilbon bizi izan zen. urte luzeetan san Frantziskokaleko iturburu elkartean. Eroso sentitzen omen zenkultur giro aniztunean. zenbat aldiz igo ote zenlaugarren solairura mandatuak egin eta gero, tipi-tapa egurrezko eskaileretatik gora, albo banatanpoltsak zeramatzalarik. Laurogei urte gaindituakzituela, osasun mugak nabariagoak izan arren, aurreegiten zion egoera ezerosoari. gogoan dut nola orainbospasei urte elkartean bisitan nengoela, orekagaltzeko arriskutan zebilen arren, ibilaldi bat egitekogonbita egin zidan. osteratxo bat egiteko jantziegokirik ez nuenez, galdetu nion ea arropa berezirikbeharrezko nuen ala ez. berak, ezetz. baina a zer-nolako ibilbidea! ni neu bilbotarra izanik, inoizzapaldu ez nituen parajeetatik mendi-buelta galantaeman genuen. san Frantzisko, urazurrutia,zamakola, abusu (La Peña), ollargan, illunbe parkea,malmasin gaina eta buiatik itzulera, izerditan eta,zenbait unetan, arnasestuka!

iokinen bizitzatik hiru pasadizo. aski, bestepertsonen ekarpenekin puzzle osoa betekodugulakoan. amaitzean eskerrak eman nahi ditutpertsona asko izan baitira iokinen bokazio saioetanukituak izan direnak; formazio taldeetan erakutsibaititu tradizioarekiko leialtasuna eta etorkizunberriarekiko konpromisoa; betidanik erakutsi baituherrialde ezberdinetako kulturarekiko amodioa;egoera orotan sustatu baitu ezberdina eta arrotzadenarekiko preziamena; sarri ukituak izan baikara

bere berba sakonaz eta hitz trinkoaz; egokieraorotan harritu baikara bere jarrera xumeaz etatokian-tokian txertatzeaz; gehienetan irteerajarreran eta mugetatik haratago ulertu baitu bereburua; berriari so egin baitio zaharkitua alboan utziz;pieza bateko fededun izaten erakutsi baitigu beresinesmen xume, biluztu, trinko eta apaingarririkgabekoaren bidez; bere bizitzaren gardentasunezargitu baitu apal eta zaurgarrien geroa; eta, batikbat, bidaide izan baikara bere lorratzetan. Murakoze(eskerrik asko)!

PATXIPatxiri buruzko oroitzapenak ehunka eta alehunka

dauzkat. berarekin elkarte berean bizi izan ez banaizere, oso hurbil egon naiz azken hamaika urteotan;batik bat, donostian. nire harremanak Patxirekingaztaroan hasi ziren. nola izan zen lehenengotopaketa? nire sendia bisitatzera joan nintzenbatean, hara non ikusten dudan Joxe Ertzibengoa,nire irakasle ohia. san mamesera zihoan manchesterunited aldeko deiadar egiten zuen supporteramorratu batekin. Patxi zen zale zaratatsu hura.ingalaterra utzi berria omen eta oraindik ez zenkonturatzen old trafford gure katedrala bainourrunago zegoenik.

Patxiren ibilbidea zein izan den adierazteko,hiruzpalau zeinu hautatu ditut: motxila, aho-soinua,liburuak eta arrosarioa. banoa zeinu bakoitza banan-banan azaltzera datozen lerroetan, jakinarengainean izanik zeinuak, ondo aukeratuak badira, ezdirela luze azaldu behar, are gutxiago Patxi ondoezagutu dutenei.

xx. mendeko laurogei hamarkada hasieranmotxila gorri bat zeukan. mendiko ibilaldi frankotanPatxiren lagun bereiztezina izan zen motxila hura.motxila berriagoak izan arren, kolorea galdurik etajostura batzuetan zarpaildurik zegoen huralehenesten zuen Patxik. motxila horretan eskuzidatzita El Shaddai irakur zitekeen. Patxik gabrielcañellas biblia adituarekin ikastaro bat izan eta gero,idatzi zuen Yahweren izena El Shaddai bezala,mendietako Jainkotzat hartua (irteera 6,3). mendianeta oro har natura osoan errotua zegoen Patxirenespiritualtasuna. iruna joan aurretik, azken seirenbat urtetan egunero La salle ikastetxeko terrazaraigotzen zen goizeko zortzietan eta kantatzen zuenberak moldatutako zortzigarren salmoa: Zeinhaundia zaren, Jauna! (O store Gud – How GreatThou Art, suediar musika ospetsuarekin).

Patxi eta IokinPatxi eta Iokin

IHIN

TZA

101

8

aho-soinua. Patxi musika arloan oso sentibera zeneta melodia-sorta zabalaz gozatzen zuen. mariacallasen Casta Diva, Jacqueline du Preren Elgar celloconcerto, mikis theodorakisen MargaritaMagiopoula … lehenetsiak zituen. baina ez zenentzute huts horretan geratzen. bere aho-soinuazbaliatzen zen bihotzean zeramatzan doinuak fisikokientzun ahal izateko eta lagunei opari gisaeskaintzeko. Patxirekin bizi izan edo berarekin sarriegon den edonor hunkiturik sentitu ohi izan daMarlene Dietrich edo benito Lertxundiren Bizkaiamaite doinuak Patxiri jotzen entzunaz.

Liburuak. zeinu honetaz ez naiz luzatuko. arrazoia,agerikoa. badaude horretaz adituak eta lotsa naiz gaihau ukitzen. Patxiren idazlanaz dezente idatzi da etaberehalaxe idatziko. Patxi irakurle amorratua zen etazail samarra da lerro gutxitan esatea zer irakurtzenzuen. Legorretan familiaren etxea liburuz gainezkaomen dago eta, pista bat eman diezagukeirakurlearen nondik norakoak. nik neuk detailetxobat besterik ez nuke aipatu nahi. orain hiru urte,abuztuan hain juxtu, Patxi hil ala bizi egon zen2015ko urte hartan, lehen mundu gerrarenehungarren urteurrena ospatu zen. Hori zela eta,enegarren aldiz ekin zion sebastian Faulks-enBirdsong nobela gordina txastatzeari. saiakera eregustuko zuen eta egun haietan george steinerrengogoetak zituen gogoko. bestalde, mistika arloan,rhinelandeko meister Eckhart-en euskararaitzulitako testuak hausnartzen ibili zen. tentuzhautatutako idaztiez elikatzen zen zeramatzan dudakargitzearren. belaguan, 2011ko uztailaren 22an,idatzi zuen: Eta, iluntasuna datorkidanean ere, / fedeitxura eman nahi nioke /orduko zalantzari. nik neuksan agustinen Aitorketak liburutik eman niontxatalean islatzen zuen bere burua: Dei egin zenidan,dei, heiagoraz, eta eten egin zenuen nire gortasuna;zuri zerizun lurrina hausnartu nuen eta zure irrikaznago orain; dastatu egin zintudan, eta orain zuregose eta egarri naiz; ukitu egin ninduzun, eta antsiazirrikatzen dut zugandik datorkidan bakea.

arrosarioa. zenbat eta zenbat arrosario aletu otezituen donostiako ikastetxeko terrazan etamartindozeneako ezkien pasealekuan. Patxirenfedea sakona, araztua eta isiltasunean birfindua izanarren, aldi berean, bazeuzkan fede herrikoiarenukituak; hots, jende xumearen senaz iragazia zenbere sinesmena. Patxik arrosario bilduma bat zeukaneskura. nik neuk oparitu nizkion italiatik ekarritakobatzuk; assisitik eta san giovanni rotondotik, hainzuzen. donostiako zainketa bereziko gelan, hiru

asteko “loalditik” esnatzean, arrosario bat eskatuzuen. Hilabeteetan eskegita egon zen ospitalekobere oheburuan zegoen gako batetik. rietikobailaran dagoen Fonte colomboko frantziskotarkomentu ospetsuan erosia zen.

donostian bizi izan zituen azken zortzi urteetanbederen, arratsaldeko arrosarioa amaitzean, sei etaerdietan edo, thomas s. Eliot-en The Rock poemarentestu batzuk xuxurlatzen zituen otoitz gisa ingelesez.Orain argia ikusten duzu eta badakizu nondikdatorren Ikusiezinezko Argia. Ilunabarrik gabekoegunean aintzatu zure bizitzaren Eguzkia.

Patxik, italiako dolomitetan, cima grande diLavaredo (2.999 m) kateatu zuen. gorriak ikusizituen eskalatze arriskutsu hartan. amildegira erorieta bertan hiltzeko ezer gutxi falta izan zitzaion. Halaere bere kemenaz eta eskalatzaile baten laguntzazkapaz izan zen erpineko gurutze handiabesarkatzeko. behin kontatu zidan italiatik itzuli etagero, nola di marzik konposatu zuen bertagnolimendizalearen omenez Signore delle cime sonahandiko kanta (1958). Elur-jausi batek harrapatuzuen aipatutako bertagnoli Lavaredon.

Honaino irakurtzen iritsi zaren horrek, arren,aintzat hartu gomendio hau: jo Youtubera eta bilaezazu Signore delle cime. gozatu musika eta testuxumea. Eta amaitzean otoitz apal hau xuxurladiezaiogun El Shaddai, mendiko Jainkoari: Dio delcielo, Signore delle cime, su nel Paradiso lascialoandare per le tue montagne nostro amico Patxi.

Patxi eta IokinPatxi eta Iokin

IHIN

TZA 10

1

9

nire talaiatik“... cuando un amigo se va”

Juan Luis urmEnEta

Ekainaren amaiera: Patxi Ezkiaga

baditut Patxirekin mendian bizi izandakoabenturaren bat edo beste, baina hobe da horiekafalondo baterako uztea. askoz sakonagoak diraharen hitzek utzitako aztarnak pausoek utzitakoakbaino.

Poeta zen Patxi, beste poeta askori gertatu izanzaien bezala ulertezintasuna pairatu behar izanzuena, haren hitzek espiritualtasunarekin bat egitenzutelako. Jakina, bizitzea egokitu zaizkigun garaietanespiritualtasuna ez da politikoki zuzena, gutxienezesparru publikoan, eta Patxiren poesia ere ez. bainaaskori horrexek asebete gaitu bere teknika poetikoakedo hiztegi aberastasunak baino.

Ezkiagaren hitzak bizirik segituko du gutakoaskorengan, hark idatzitakoak noizean behin eskolanerabili ahal izango ditugulako edo zenbait partitureijarritako hitzak kantatuko ditugunean.

Uztailaren hasiera: Jokin Otaegi

Joaquin Pescador deitzen zion nire izeba batek,Jokin baitzen eskolaz eskola ibiltzen zena bokazioerlijiosoak sustatzen ni mutiko nintzela. Harkarrantzatu ninduela uste zuen nire izebak. geroagozuzendari izango nuen nobiziadura joan aurrekoetapan.

Hortik abiatuta, haren ibilbidea begiratuz,Jokinengan ikusi edo aurkitu dudana –ikasi dudana–herriarekiko konpromisoa izan da. non bizi izan deneta, ondorioz, non irakatsi duen begiratzea baino ezdago, baina idazle izanaren ikuspegitik ondorioberera irits gaitezkeen ustetan nago. Legazpinegindako lana izan daiteke horren adibide eta badirahorren lekuko izan daitezkeen idazlanak, Hotsaldizkariari lotutakoak bereziki (Legazpiko IdazleakIII liburuan idazle legazpiar gisa hartua izan zen).gauza bera ikus daiteke Eguberri poema liburuan:gabon egunetarako otoitzak direla esan daitekebaina ruandan pasatako esperientzia islatzen dute.Horregatik dago hango irudigile batek egindakomarrazkiez horniturik.

Ikasturte hasiera: ez adiorik!

Ezaguna da sevillanaren hasiera: Algo se muere enel alma … baina ondoren datorrenak ematen diozentzu osoa: Y va dejando una huella que no sepuede borrar.

Joera dugu, hurbileko norbait hiltzen zaigunean,gugan uzten duen hutsuneaz pentsatzea, egitekozituenez, esateko zituenez edo guk esan gabe utzigenionez, elkarrekin egin genezakeenez … bainanorbaiten heriotzak ez du galerarik ekartzen. inorkbete ezin dezakeen hutsunea utziko du, seguru,baina gugan hustu ezin daitekeen zerbait utzita joanda.

gordeta daukat ikasle batek idatzitakoa, berezikiondo idatzita dagoelako adibide gisa erabiltzeko.Esaten du bizitza neurtzeko ez dela denbora erabilibehar bizitako uneak baizik. bizi izandakoak eustengaitu bizirik eta gertukoekin bizi izandakoek uztendituzte bizirik gugan haiek betirako joaten direnean.

Patxi eta IokinPatxi eta Iokin

IHIN

TZA

101

10

OROITZAPENAKibon gaztaÑazPi

gaur bertan izan balitz bezala gogoan dut Patxiezagutu genuen eguna. artean, ordukooHoko 7. mailako ikaslea nintzen, eta aste

haietan, udaberria zen, Birmaniako Harpa izenekoliburua irakurri genuen, michio takeyamak idatzi etaPatxi Ezkiaga zeritzon La salleko anaia batekitzulitakoa. Justo Landa zen gure tutorea, eta harkesan zigunez Patxi Ezkiaga irakasle, poeta etaitzultzailea zen, goi-mailakoa gainera, eta hurrengoostiralean gure gelara etortzekoa zen liburuari buruzhitz egitera. gogoan dut ostiral arratsaldea zela, etapasioz hitz egin zigun Patxik liburuari buruz, bainabatez ere bi oroitzapen geratu zaizkit burmuineaniltzatuta: batetik, Patxik begiak itxita eta bi eskuetakohatzak indarrez kateatuta hitz egiten zigula, etabestetik, barru barrutik ari zela, luzamendutan etaalferrikako hornikeriatan galdu gabe. gaztetxoa izanarren, orduan nintzen nerabe hura ederki konturatuzen gizon hark bazuela zerbait berezia, beste distirabat zeukala haren begiradak, eta bestelako lilura batharen jardunak.

zarauzko La salletik donostiarakora egin nuenjauzi oHo-ko 8.maila bukatuta. bbb-ko lehenengohiru urtetan Patxi irakasle egokitu ez zitzaidan arren,nik ikusten nuen urte batzuk lehenago zarautzenezagututako gizon hura ikastetxean; bata zurizjantzita, batzuetan goiko terrazan pasieran, bestebatzuetan patioan Joan mari irigoienekinberriketaldi luzeetan. aurrez aurre berarekin inoizhartu-emanik izan ez banuen ere, hasia nintzen,gainera, haren ibilbidea eta jarduna jarraitzen.Patxiren poesiaren bat edo beste irakurri nuen,berari egindako elkarrizketak ere bai, baina batez ereEgin irratian aurkezten zuen literatur saioaren uberaezagutzen nuen. irratsaio hartan, urte batzuklehenago zarautzera etorri zeneko pasio etabizitzarekiko maitasun bera antzematen nion.banuen bera ezagutzeko gogoa.

azkenik, ubin egokitu zitzaidan Patxi irakasleizatea. Ez dut aurreragorako utziko. benetakopribilegioa, luxua eta zortea. La salleko hamabiurteetan, geroago EHu-n zuzenbide lizentziaturaneta deustuko unibertsitatean komunikaziolizentziaturetan, hainbat hizkuntza akademiatan,musikan, inoiz gertatu zaidan irakaslerik onena.Horrela, kategorikoki esanda. Hasiera hasieratikbaieztatu ahal izan nuen bera ezagutu aurretik

nekarren susmoa. irakasle moduan ere sinestenzuen egiten zuen hartan, barru-barrutik hitz egitenzigun, pasioa eta jakin-mina transmititzen zigun, etabeti errespetuz, hurbiltasunetik, maitasunetik,horizontaltasunetik. gaur oso erraza da esateaPatxiren ikasleenganako jarrera eredugarria zela.baina hala baitzen. anekdotarioa oso zabala da.Esaterako, ingelesa irakasten zigularik, gogoan dutegunero egunero hutsik egin gabe nola ekartzenzigun bbc irrati kateko eguneko bertako albisteiragarpena, goizeko bostetan berak grabatutakoa.Lehena lanean hasten, azkena bukatzen. uste dutPatxirekin ikasi nuela ingelesa ere gertuko hizkuntzasentitzen.

ikasturte hartan Euskara irakasgaiko maisu eregertatu zitzaigun Patxi. zer esan. nerabezaro bete-betean geunden, gure izaera, harremanak, munduabera eta Euskal Herria deskubritzen. 1994. urtea zeneta kontuak ez ziren gaurkoak bezalakoak zorionekogure herri honetan. Ez daukat ahazteko Euskaraorduetan nola jorratu genituen banan bananeuskalki guztiak. abestiak, berak grabatutako aitonamonen lekukotzak, olerkiak, mapak, Historiako etaarteko erreferentziak ekartzen zizkigun Patxik eskolaorduetan. ni txunditurik nengoen. Euskara etaEuskal Herria gehiago eta hobeto ezagutzeko egarrizzegoen gazte harentzako etengabeko ur freskoemaria. ordu haietan Patxirekin ikusi eta ikasitakoakni aldatu egin ninduen, eta gaurko nire ezeuskarekiko edo Euskal Herriarekiko ikuspegiabakarrik, baizik eta hizkuntzekiko eta munduarekikoaere bai. gogoan dut Patxi eskola ordu haietan,begiak itxita eta behatzak kateatuta, hitz egiten edoisilik, lapurteraren bihurrikeriak, batuaren beharraedo coventry eta gernikako bonbaketak lantzengenituenean. Lerro hauek idatzi eta une haiek gaurgoizean gertatu izan balira bezala bizi ditudanean,eskerrik asko handi bat baino ez datorkit gogora.Eskerrik asko, Patxi, hainbeste emateagatik.

irakasle-ikasle jakintza transmisioaz haratago,ordea, bada beste adar bat bete-betean datorkidanaPatxiren maisu jardunari buruz idaztean. nik besteinoren ordez ezin dezaket hitz egin, niregatikbakarrik, baina bere ikasle izandako batek bainogehiagok esan dit azken hilabeteetan Patxik, nolabaitere, gure barrua ezagutzen lagundu zigula. gurebegiradaren fokoa gutako bakoitzaren baitara

Patxi Patxi

IHIN

TZA 10

1

11

bideratzen asmatzen zuela. nire kasuan bai, behinikbehin, beste anekdota honek ongi azaltzen duenmoduan. Lehenago esanda moduan, munduadeskubritzen ari ginen 16-17 urteko nerabeak ginenPatxi ezagutu genuenean, eta nire kasuan behintzat,nahikoa galduta zebilena: oriotik donostiara, lagunbatzuk utzi eta besteak ezagutu, gau-munduanlehenengo sartu aterak… kontua da noraez hartan,egokitu zitzaigula ingeles azterketa bat egitea, etaoso gutxi edo ia batere prestatu gabe aurkeztunintzela proba hartara. azterketa penagarria eginnuen eta espero nuen kalifikazio txarra. notak etaazterketa banatu zen egunean jaso nuen ezustekoa:gainditu egin nuen. kalifikazioaren ondoan, ordea,Patxiren letraz, kolore urdinez idatzitako ohar batzetorren, 23 urte pasa ondoren ere ahaztu ezindudana: Ibon, gogoratu, norbere buruarekikozintzotasuna da euskaldun baten lehenengoeginbeharra. to. Hori izan zen, zen, eta da Patxiniretzat. Errespetuzko gertutasuna, koherentzia,behartu gabe bidea iradokitzea, inteligentzia, barnebegiradarako gonbitea, isiltasun zaratsua…

denbora luzez jarrai nezake Patxi irakasle izangenuen garaiko pasarteei buruz, eta hain zuzen ere,halaxe jarduten gara orduko ikaskide ohiakbazkaltzeko juntadizoa egiten dugunean. kontua da,ordea, Loiolako La salle utzi eta bizitzaren itsasorajauzi egin nuenean ez zela denbora asko joan Patxi,irakasle izatetik lagun izatera pasa zen arte. oriokotraineruaren jarraitzaile sutsu izanik, zegoen lekuanzegoela, udaro udaro bidaltzen zidan postalen batedo gutunen bat animoak emateko, hain maisuki

idatzitako lerro arte horietan ezkutuko mezuren batutziz, alu hark! nik ere erantzuten nion tarteka, etageroago, idatzizko harreman hura aldatu eta urterobisitan joaten hasi nintzaion, Loiolara aurrena etairunera ondoren. bisita haietan gustura aritzen ginenhizketan, azaletik behar zenean azaletik, eta gaiaksakon eskatzen zuenean sakonago. Hutsik egin gabejarduten genuen arraunari buruz, beti, eta harritutageratzen nintzen traineru eta arraunlariekiko garatuzuen jakintasunarekin. denak ezagutzen zituen.telebistatik estropada guztiak jarraitzen zituen,batez ere azken urteetan, eta beti egiten niongaldera bera: Patxi, zer moduz ari naiz euskaraz?Kolpe handiak ematen al dizkiot. Eta erantzuna, betibera: Ederki Ibon, ederki. Hiretik egin ezak! beregelan orioko eta athleticeko banderak zeuzkanzintzilik, manchester united-i buruz ere beti aritzenginen, hizkuntzaz, herriaz, familiaz… elkarestimatzen duten bi lagunek hitz egin ditzaketenedozeri buruz. berezitasun batekin, ordea. Poesianbezalaxe harremanetan ere ez zen batere zabarraPatxi, detaileak zaintzen zituen, eta lagunakmaitatzeko ez ezik zaintzeko ere denbora eta lanahartzen zuen. bisitan joaten nintzaion aldiro, ahokosoinua atera, eta musu-gitarrarekin kanta bateskaintzen zidan.

doinu haiek nire barruan daramatzat, batzuetanisilago besteetan ozenxeago entzuten ditut, hemeneta orain, gertuko sutondoren batean, Patxi ari balitzbezala maite gaituen guztioi pieza horiek eskainiz,bizitza pixka bat gizatiarragoa eta ederragoa eginez.

PETRETXEMARAKO BIDEAN,ZUREKIN, PATXI

irati goikoEtxEa

Patxi, maitea:

askotan egoten naiz 2017ko martxoaren 19anLegorretan elkarrekin atera genuen argazkiari begira.Ekaitz, Joan mari, Patxi, Eleder eta irati. irribarretxiki-erraldoi bat duzu ezpain-artean. bihurria. urreabalio du irribarre horrek. bati baino gehiagori esandiot azken hilabeteotan oparia izan dela zuezagutzea. orduak eta orduak pasako nituzke2009tik (lehenagotik akaso) idatzi izan dizkidazunmezu eta poema guztiak irakurtzen. Irati, maitea...Bihotzez, Patxi. Eta tartean muxuak eta besarkadak,eta tartean aitorpenak gizatasunez. zenbat aste dituurteak? ba... biderkatu bider bost gutxi gorabehera...

zenbat da, Patxi? Eta biderkatu hori sentimendu etaemozioz... hori guztia da eman didazuna, emandiguzuna. bihotzak salto egin izan dit denbora luzezastero-astero-astero-astero zure izenean, “Poema-txoa” izenburupean, mezu elektronikoa jaso etazabaltzerakoan. itakako entzuleentzat oparia. behin,ez dakit zergatik eta ez dakit nola zure ezagun eginnintzen eta beste behin, ez dakit zergatik eta ez dakitnola zure lagun. Eta ordutik hustu eta hustu egin zaranigan eta gugan, eta itaka olerki bihurtu diguzu. Ezdut gogoan nik zuri edo zuk niri egin zenidan astero-astero irratiko lehen tarterako olerkia bidaltzekoproposamena. zure hitzei oihartzun egiten jarraitukodugu, behar hainbat alditan errepikatuko ditugu

PatxiPatxi

IHIN

TZA

101

12

zure olerki ederrak, gure artean presente egotenjarrai dezazun.

Lore baten izena eskatzen zaidanean, “lilia”ateratzen zait barrutik, udan, Petretxemarakobidean, mazelak betetzen dituen kolore urdin moreagogoan... Hitzak desagertu arte errepikatu etaerrepikatu egingo nuke zure olerkia... zenbatetanamestu dudan... gau bat, gau bat mesedez,Patxirekin belaguan... gustura egingo nuke belaguangora zure olerkietako hitz ederren atzetik,zenbatetan irudikatu izan dudan Petretxemarakobidean mazelak betetzen dituen kolore urdin morea,zure hitzek deskribatzen duten intentsitate beraz.gai naiz esku bat irudikatzeko, mendian goitikjoateko gonbita eginez, gai naiz zure eskuairudikatzeko, joateko eta joateko esanez, mendianegun eder bat elkarrekin igaroko dugula esanez. gainaiz irudikatzeko, hain zinen erreala, barka athleticzalea baina… hain zinen erreala, hain zarabenetakoa.

zure eskuaren indarra berriro sorbaldan,bizkarrean sentitzeagatik… zure aholkuen indarra,zure babesaren indarra, zure hitz-esapide-jolastien

indarra. indarra, zurea, itzal loretsuak udaberribihurtzerainokoa. zure aurpegieraren zorroztasuna,zure irriaren gozoa, xorrotx eta goxo sentitu izanditut beti. zorrotza eta gozoa, xorrotxa eta goxoa.izugarri ikasi dut zuregandik, Patxi. Ez ditut ahaztekobehin andraizeaz esan zenizkidanak: beste zenbaitgauzen artean bertako kosmobisio “hondradua”atsegin dut nik, bizikizunen isla. Badakizu, Irati,barrutik leitzen ohituta nagoela.... Ez dut ahaztekoorduko hartan bidali zenidan poematxoa oparipertsonal gisa. Barruan aspaldian lotuta egon direngauza askotxo askatu nahi izan ditut, modu apalean.Ez dut ahazteko orain hilabete batzuk idatzizenidana: ni ere askotan oroitzen naiz zurekin.Zaindu Eleder, bihotzez, Patxi.

zu tarteko lagun asko eta oso onak ditut; maialen,Joan mari, manuel, Felix, amaia... zu izango zaragure oroitzapen iturri eder eta emankorra.

itakak ahotsa jarriko dizu eta iratik bihotza.

behin esan zenizkidanak doaz bueltan. musote etaabrazote bat, maitasuna eta estimua elkarren-ganakoak baitira. Plazera izan da. Eskerrik asko.bihotzez, irati.

Gaua zabaldu arrenastun eta pisu,zenbat maite zaitugunzuk ondo dakizu,poeta maitagarri,soinuzale itsu,zure negua izandadin paradisu,gure bihotzak betikantatuko dizu.

Heriotzak horrelajotzean aldaba,isiltzea ekintzapoetikoa da,gure Ulises, gurePatxi Ezkiaga,tori gure muxuaeta besarkada,Ithakara bideanelkartuko gara.

PATXIRI, BIHOTZEZEkaitz goikoEtxEa

Patxi Patxi

IHIN

TZA 10

1

13

PATXI ETA BIOKJuan LoPEtEgi

donostiako ikastetxean lankideak izan aurretikezaguna nuen Patxi Ezkiaga. Egbkozazpigarren mailan geunden berak geografia

eta Historia eman zigunean, 1977 urteareninguruan. garai haietan irakasle-anaia atipikoa zen,ez bakarra, bere izaeragatik, gertutasunagatik etaeuskaltasunagatik batez ere. Laurogeita hamarrekohamarkadaren hasieran irakasten hasi nintzen etahor umea nintzeneko Patxi bertsua topatu nuen:aldarte onekoa, hasiberriari lagundu nahi ziona, etaeuskal idazle saritua. baina tarte horretan, niikasgelan egotetik irakasle-gelara igaro nintzen arte,mendia, izaba, lagunartea eta patua izan genuentopagune. azken honetan, halabeharrean, gertutikezagutzeko aukera izan nuen.

Ez noa ni bere ibilbide profesionala edo literarioagogoratzera, horretaz diharduten ni baino aditua-goak badira eta. bere bestelako dimentsioa ekarrinahi nuke plaza honetara, ezaguna baina bakarrikesperientzia pertsonalean biziz gero benetanbaloratzen dena. alegia, supituki, bat-batean,ustekabean, irrazionalki esango nuke, Heriotzakharrapatzen gaituenean, une zail horietan, Patxikzabaltzen zuen gertutasuna hildakoaren sendian etalagunartean bakea, itxaropena, patuaren itsukeria,eta heriotzaren onarpena adierazirik. Eta antolatzenzituen elizkizun dotoreak, ondo gidatuak... doluagainditzeko hasierarik onena, azken agurra baita.

zoritxarrez hiru momentutan bizi ahal izan nuenhori guztia. Lehenengoa aketegiko kobazulotik aterabezain laster amildurik hemezortzi urte zituela, gurekoadrilakoa zen Luisangelek utzi gintuenean.bigarrenez, handik lau hilabete eskasera, beste laguneta adiskidea, xabi, footing egiten ari zela mozkorbatek kotxez harrapatuta zeruratu zitzaigunean.Hirugarren aldiz, nire osaba Joanito mendian laneanari zela hartutako kolpe txar batengatik zenduzenean.

une latz horietako oroimenak dramatikoakizanagatik ere, Patxik ilunpetik argi izpirik ematenziguten leihoak zabaldu zizkigun, bere izena etaizana neurean betikotuz. gogoan ditut horiekguztiak, aipatuko ditut batzuk. donostiakoikastetxean, eliza lepo, begiak ñir-ñir, Julen meza-emaile, Patxi alboan zuzendari, herria orfeoibihurtuta Bizkaia maite eta Agur Jesusen amaabestuz... denon gogoan atzo goizean ikusi zintudan,

edota agur itsasoko izar distiratzailea esaldiekzentzu berezia eta pertsonala hartu zuten. bestebehin, naturaren babesean armonika atera zuenXalbadorren heriotzan jotzeko, une hartan ez zegoenrequiem hoberik hori baino, niri hala irudituzitzaidan behintzat... adiskide bat bazen orotanbihozbera gure barrurako xuxurlatzen genuenbitartean. Eta zer esanik ez, galdutako lagunariiraupena emateko hilarri itxurako oroigarriajartzearena, oroimenaren abstrakzioa materiabihurtuta, lagunarteko kohesio jarduna erabatekozentzua hartzen zuena kide baten galerarenondoren, eta gerora halako erreferentzia suposatuizan duena gure baitan orduz geroztik gaur egun artegaldutako laguna fisikoki kokatzeko tokia ez ezik,bere azken irudia ere izan baitugu. Patxiri zor dioguhori guztia. Feliziano, zuri ere mila esker plaka lanederra da eta.

Ez hori bakarrik. Hunkitu ere egiten zen. Heriotzakantzaldatu egiten zuen, eta gizaseme sendoa zenasentibera bihurtzen zen minbera izateraino. Etahorrek ere berarenganako sinergiak sortu zizkidan,Superpatxi mundutarra baitzen.

kontu zaharrak dira, ez, ordea, ahaztuak. berehasierako poema liburuetan, Beldur naiz eta Aiodikoherriko kantak izenekoetan, olerki jakin batzuetangaldutako adiskideak gogoan izanik, nire usteapalean kristau sinesmenak duen paradoxarikkontrajarrienetako bat gaitzat hartu zuen:hilezkortasunaz jardutea gazte bat hil denean. zailabenetan heriotza hilezkorra oximorona hizpide duenolerkigintza. izan ere, Heriotzak Patxi arduratu,axolatu, estutu, larritu eta urduritu egiten zuen.

kezka hori oso agerikoa da aipaturiko liburuetan:

–Heriotza: Oi zu, anai ta arerio! / ortzadar /guztien azken peajea, / zauri ororen azken / zornea,/ oi zu, maitari guztien / azken emaztea / oi zu, eneeguneroko / heriotz / hilezkorra... (“oi zu, heriotz”,Beldur naiz).

–naturaren patua: (…) Gero, Udaberri batez /zeruak eta lurrak eta / espazio sideralak / oihugarratz eta ozen bihurtu / zirenean .../ “Ai ene!”zioen bere baitan, / “Zer da kanpoko guzti hori? /Isiltasuna? Isiltasuna ote?” / Eta nik negar egin nuenzugatik / adiskide! (“Lagun bati tristeziaz”, Beldurnaiz).

PatxiPatxi

IHIN

TZA

101

14

FRAI FRANCIS LINDEN, PEREGRINUS(Patxi Ezkiagari, in memoriam)

imanol irigoiEn

–agurra: Zaude zure lurrean, / udazkeneko ortzigardenean / diztirarenpean, / zaude zure lurrean /Aketegiko haitz boteretsuen / negarraren / seaskakantan (…) (“Luisangeli”, Aiodi herriko kantak).

–Heriotzaren onarpena: Emaidazue nire oheberberan etzanaz / kosmoekin berlotzen nauenlokarriari eustea, / izadia osotasunera jaioko den /egunean berarekin aintzalduko nauen / aterpe etaaberria, / elkarrekiko ferekan topaketatuko nauen /Egun Haundia (...) (“aintza, aintza!!”, Aiodi herrikokantak).

–Fedea: Horregatik utziko zaitut lurrean, /zuretzat inoiz izan ez zen arnasa / bihur dadinnekosta berde baten / sustraia... / gaur eta atzoaninongoa izanik / nonbaitekoa izan zaitezen geroan,/ geroan... geroan... geroan. (“zuri, guadalupe”Aiodi herriko kantak).

–kezka: (...) azken agurraren fereka urrunaz/ gozatutako samiña, bihotzean / oraindik, hil behareta nahi / ez duenaren keinu orrokatua... / munduakhautsi bait zaizkit, / lehena eta oraina (...)(“munduak hautsi...” Aiodi herriko kantak).

bukatze aldera, heriotzaren zein doluaren gaialirikan jorratzeko ez da batere erraza, are zailagoafamilia eta lagunartean kudeatzeko, eta langintzahorretan ere Patxi maisua zen. Jardun horretanezagutu dugunok beti estimatuko dugu berakegindakoa. bihoakio nire aldetiko eskerrik onena!

Hesia urratu dukez zegok artzainikizabako bordatikesango digunikbadela maitasuniketa etsipenik,Heriotzak gauzkaladenok zain jadanik.Esadak, Patxi, handikdabilen lagunik.atzo, beldur hintzen hiegun beldur nauk ni.

izenburuko hitz horiexekin (Frai Francis Linden,peregrinus) sinatu zuen zendu berri zaigunpoetak neure eskuetan utzi zidan Hitzaren

beiratea poema liburu, artean, argitaratu gabekoa –baita gerora ere, nik dakidala behintzat–. (Anai PatxiEzkiaga, erromes, alegia, ingeles-latinezko hitzokeuskaratuta.) Eta aipu honexekin ematen zionhasiera liburuari: «Leongo katedraleko beirateenirakurketa milurtekorako».

–To... Manuel (adiskide min-mina –eta konplizea–izan zuen Joan mari anaiari entzunda, izen honekindeitzen ninduen Patxik, anaia-arrebok zein altzatargertu-gertukook deitu izan nauten bezalaxe), hortxedauzkak, Leongo katedraleko beirateak oinarri,idatzi ditudan olerkiok... ea gustukoak dituan. Eta,hori esanda, 53 orrialdeko koaderno mekanografiatubaten fotokopiak eman zizkidan eskura. Ez dakit nonizan zen: izan zitekeen La salle Loiola-donostiakoikastetxean, nik hari egindako bisita batean, edo nireestudioan agian, hark niri egindako beste batean.

non ez dut gogoan; noiz izan zen, hori bai, ordea,hori oso garbi daukat: emaztea eta biokamsterdamera bidaiatu ginen baino egun gutxibatzuk lehenago, 2005. urtean. opari ezin hobeaniretzat.

Holandako lurretan genbiltzala, eta behinhiriburuko rijksmuseum-a eta van gogh-renabisitatu ondoren, bidaiatxoa egin beharreangeunden delft hirira vermeer pintoreak zapaldutakolurrez gozatu ahal izateko. margolariaren miresleitsua izanik, hiri hura ezagutu gabe etxera itzultzerikezin, inolaz ere. Hala, bada, delft-era eramangogintuen rotterdam eta Haga-ra zihoan autobusahartu eta zorroan neukan Hitzaren beirateairakurtzeari ekin nion joan-etorrian, buru-belarri.

Emaztea bidelagun, kilometroz kilometro joannintzen, patxada osoz, olerki bilduma irakurtzen etaberrirakurtzen ilunabarrera arte, han-hemenkaarkatz-azpimarrak eta hainbat ohar zein iruzkineginez, hitzen muinetaraino iritsi nahian. delft-en

Patxi Patxi

IHIN

TZA 10

1

15

ginen konturatzerako. Holandar paisaia ederrakaldian-aldian leihotik kontenplatuz eta poemaliburuxka soseguz dastatuz, hiriburuan oharkabeanginen berriro ere, joanaldia amaitutzat emanez.vermeer-en egongeletako leiho beruneztatuei zerienargi-itzal distiratsuek izpi epelez ferekatzen zituztelagure «Francis Lindenen» olerki koloretsu-argitsuak...edo halako zerbait sentitu nuen neure baitarenbaitan. baita Leongo katedraleko beirate ezinederragoen barna irazten zirela ere arratsaldeapalean –kristal-errezelak bailiran– vermeer-en argixarmangarri haiek, eta kaleidoskopioarenpolikromiaz janzten zituztela erretauletako zurezkoimajinak, halaxe irudikatu nuen une batez eguneanbizi izan nuena, autobus geltokira iritsi ahala.

amaitu genuen bidaldia eta amaitu nuenEzkiagaren Hitzaren beiratea poema-sortarenmilurtekorako irakurraldia, non hitza beirate bihurtuzitzaidan eta beiratea hitz. vermeer, delft eta Leongokatedraleko beirateak: «hitzaren beirateak»,zeintzuk argiez, itzalez, koloreez... arku gotikoez,erretaulez, zimenduez, gurutze zein nerbio bobedaz,arkiboltaz, errosetez... gizakiaz, historiaz, bizitzaz...jende xehe-apalaren sinesmenaz mintzozitzaizkidan. neure egin nituen Patxiren hitzak,neure bihotz-begietan. gero, itzaliz joan zen,ahulduz, ilunabarreko argi leuna, eta azken errainuhaiek egun hartan izandako bizipen eta barnesentipenetan laztankiro pausatzen zirelakoannengoen. argi eta garbi esan dezaket, gidariaz gain,olerki haien ahapaldiek gidatu nindutelaHerbeheretan zehar, ezin ahaztuzko bidaldi iniziatikohartan.

opari guztiz preziatua Patxiren olerki bilduma –argitaratu gabea izateak agian intimoago edopertsonalago bihurtzen duena–, opari berezia,baliotsu eta estimatua; eta ezin ederragoa, berriz,vermeer eta rembrandt-en lurraldeetan bizi izannuen irakurraldi hura. oparia izan zait liburua,dohako oparia; opari ahaztezina, orobat,autobuseko itzuli gogoangarri hura.

Halaxe dio opari-liburu honek amaiera aldekoXarmaria izeneko olerkian (50 o.; Erromesaldia, iii.kapituluaren barruan), ataungo zaindaria dentourseko martinekin solasean ari dela olerkaria:Begira, Tourseko Martin, / bizkarrean haur gaixoadakarkian praile erromesa / ni nauk: [...] higanadatorren berdez jantzitako nekazari elbarria / ninauk: [...] astoaren gainean, nekez, dihoan erromesgorriz jantzia / ni nauk: [...] halere, lurrean eserita,besoak higana altxata dagoen eskale grisez jantzia,

/ ni nauk: [...]. Praile erromesa... nekazari elbarria...erromes gorriz jantzia... eskale grisez jantzia... filmederrenean antzera, halaxe dut gogoan Patxi poeta,musikari, kolorezale... edertasunzale, eta, batik bat,adiskidemina. Patxi «peregrinus»: Patxi pelegrino,erromes, beilari; Patxi nekazari, eskale... baitaermitau ere, ermitau-eremutar –14 apostoluakpoetaren solaskide, materiagabeak, hezur-haragizhustuak denak–: Poema liburu hau Arantzazun etaBelaguako bakardadean bizi izandako gurtza-esperientzian oinarritzen da, eta kontenplazioarenisiltasunean aurkitzen du bere oihartzunik ozenena,halaxe dio profetaren 14 hitz gordetzen dituenliburuxkak, Isiltasunaren etxea izenburu daramanhitzaurrean (Oteiza, profetaren 14 hitz – 14 palabrasproféticas, bermingham, 2011).

Paleta luze-zabaleko kolorezale: «berdez»...«gorriz»... «grisez»... jantzia, hi heu haiz hori, Patxi.Eta lorategiez ari dela, lorez lore doa aletzen opari-liburuko 24. orriko olerkia, «Larrua» izenekoa:...peonia malba / handiak, irisak, gasaren sugarrabezain urdinak, / tulipan beltzak, nigana makurtuta,hiazinto moreak, / [...] arrosa multzoak, / [...] sinetsinahi ez dugun heriotzarako krisantemoak / [...]:«malba»... «urdinak»... «beltzak»... «moreak»...arrosa... kolorezale maiteminduaren kromatismoa.argiaren espektroa. katedrale paregabearenbeirateek (kristalezko espektroak [50. o.], zeintzuk,materiaz hustutako horma meheen ordez, katedralaberari eusten diotela diruditen) bide ematen diotepoetari bere hitzak ezin kontatuzko koloreez etasinboloez janzteko.

izan dut, idazlan horrez gain, salletar lagunarenbeste olerki liburu bat ere bidaiari ene oroimenean:Bidai soinua – Melodía para el viaje (arantzazuEdizio Frantziskotarrak, 2005) poema liburua.Eskerdun izango naiz beti gure poeta erromes-bidaiariarekin orduan egin zidan azal-irudiareneskaintzagatik. (Hain zuzen, liburu hau ez daagertzen berriak, 2018-vi-30ean, eskainitakobibliografian.)

begiraldi xehe bat egin diet etxeko apaletanditudan Ezkiagaren liburu guztiei –ez dira gutxi!–, etaegin zizkidan liburu-eskaintzen artean bizpahiru aipubaino ez ditut azalduko: bata, Argi-joko hauekManuelen pintzela besterik ez ditek behar... (Uso batgehiago, ibaizabal, 2002); bestea, Manuel, hirepaletaren koloreak ere hemen daudela esango nikek.(Haizearen parabola, arantzazu, 2006); eta azkena,Manuel: Ezer gutxi gehiago esan dezaket, bainazintzotasunez idatzitako poemak dira. (Ez izan

Patxi Patxi

IHIN

TZA

101

16

beldur... Erbesteko kantak, arantzazu, 2013).Lehenari dagokionez, nola, baina, pintzelez margotulagunaren argi-joko atzemanezin horiek?;bigarrenari dagokionez, berriz, ohore eta poz handiada niretzat, bizi-arnasa izan zaizkidan eta egunean-egunean bizipoza eman izan didaten kolore horiekpoeta adiskideak bereak egin eta bion arteanpartekatu izana (margolari baten koloreak poetaadiskidearen hitzetan daudela esatea –«hemendaudela», idazlearen liburuan, alegia–: ba ote horibaino gauza handiagorik margolari batentzat?); eta«zintzotasunari» dagokionez, azkenik, ez dut ustezehaztasun hori (zintzotasunez idatzitako poemakdirela, alegia) inondik ere beharrezkoa zenik idazleaezagutzen genuenontzat, ondo asko baikenekien,zintzotasuna, poemetan eta letretan ez ezik, bizitzaosoan ere Patxiren ezaugarririk ohargarrienetakoaizan dela. (garbi dago, dena den, zer nabarmendunahi izan zuen berak eskaintza horretan:zintzotasunaren balio gorena nahita-nahitaezkoadela arlo guztietan, uneoro azpimarratu etaaldarrikatu beharrekoa bai bizitzan eta bai artean...).zintzotasun osoz egin izan baitzion aurre berak baibizitzari eta bai idazteari ere.

Jakina denez, korpus poetiko-literario luze-zabalaburutu zuen gure idazle nekaezinak euskal letretan(poesia, batez ere; kontakizunak: eleberriak, ipuinak,parabolak... itzulpenak... abesti hitzak...): lan oparoa,zinez, berea, non olerki bakoitza otoiz bat den,erregu bero, errezo sutsu; non ahapaldi eta bertsooro gurtzak eta eskertzak diren, bere Jainkoarizuzenduak, Jauna baitzuen solaskide eta lagun-minetan lagun-min, baita bere bizi-eskaintza ere.natura, gizakia, Jainkoa... gai hauek laburbiltzen dutebere jardun poetiko-existentziala, goranzko eskailerabatean bezala Jakoben zerurantz doazenak.belaunaldi gazteagoko inork izango ote du, inoiz,Patxiren obra poetiko eskergari heltzeko eta ikerketasakon bat egiteko asmorik eta adorerik?

susmoa dut, urteak joan urteak etorri, Patxiri ezzitzaiola poesiaren aldarean sartu gabeko egunikigaro, hantxe gure gizona belaunikoz eta oinutsik...!Hitzaren aurrean egunero; hitza banan-banan,ttanttaka, mamituz, hitz soila uholdea bihurtzeraino.Hitza zuen kolore, hitza musika, hitza fede... eta hitzaedertasun! Eguneroko olerki-jardunaz osatu zuenbere egunkari ezkutua, ezarian-ezarian mamituzuena: existentziari buruzko bere eguneroko gogojardunen egunkaria. ogia bezain egunerokoa.betiere fedea oinarri, eta edertasuna ardatz. Fedeaeta edertasuna, bat eginik biok. Fede-itxaropenaren

edertasun bila uneoro. Eta izaki-gizakienganakomaitasuna eguneroko xede. bertute kardinalakororen gainetik, asisko Patxi: frantziskotar-salletarFrancis. mundu fisikotik mundu metafisikoraerromesaldian zebilen poeta erromantiko-ameslaritzat jotzen dut Ezkiaga.

–anaiaren liburu bat izan diat eskuetan gaur etaizenburua leitu bezain laster, hiretaz gogoratu nauk,Patxi; anna ajmátova duk egilea eta halaxe dio,gazteleraz: He leído que no mueren las almas (Poesíaportátil, 2018); arimak hiltzen ez direla, alegia.Heurea ez behintzat, lurreko bizitzan ere hilezkorrahintzen-eta!

zenbat eta zenbat instant bizi ez ote hitueneternitatearen intentsitatez, heure bizitzan, Patxi:etxean, anaidian, ikasgelan, lagunekin, kalean,naturan (Pirinioetako ermitan bizitutako bakardade-esperientzia hura mugarri: 17 egun-eta-gau, 17,bakardadeak –bakardade hutsak– inguraturik!);irakaskuntzan, liburuen zein poemen artean beti...!

Hik bai, heriotzan sinesten huen, eta eternitateainstant bat baino ez dela jakinda alde egin dukgugandik: orain, istantez jositako bizitza berri batopa diat bihotzez!

Erromes zintzoa bezala, iritsi haiz puntualki hiredone Jakuera –heure harmonika zaharra esku-ezpainetan–, hala ere, ez haut erabateko geldi-tasunean kokatuta imajinatzen lurralde horretan,geldi-geldirik; guztiz kontrara, mundu honetanherririk herri erromes ibili haizen hori han erebatetik bestera dabilen erromes ibiltari ikusten haut,bazter berriak ezagutzen, «lur bat haratago»;kontraesana bazirudik ere, beilari ikusten haut,ibiltari, kontenplaziozko bizitza batean. Profetalagunekin solaskide, isaias gidari, filosofo, teologoeta artistekin solasean Peripatetikoen Etorbidean.Eta biblia ohe mahaian beti, hire ametsen zaindari.kontenplaziozko erromesa, hi: «semper peregrinus»,erromes-pelegrino beti. baita ermitaria ere:apaingarri guztiez biluzia.

–Eta orain bai, fedearen misterioan murgilduta,sartu haiz «isiltasunaren etxera», eta han, donibanegurutzekoa bera aurrez aurre ezagutzerik izango dukazkenean, hezur eta mami, baita haren Cánticoespirituala ere. (Maite kantak, inazio goikoetxea“gazteluren” itzulpenean.) Eta azken batean, musikaisila entzuterik ere izango duk, izan ez duk hori,bada, heure betiko ametsa! susmoa diat, gainera,hori ere lortuko duala, soinu orotaz haratago. gu,bitartean, hire abizenaren ezki lorearen elixir

PatxiPatxi

IHIN

TZA 10

1

17

lasaigarria edanez, aurrera egiten saiatuko gaitukegunez egun.

–Hermann Hesse-ren aforismo batek dioenez(«Lecturas para minutos», alianza Editorial, 1986),...hilaren sakrifizioa gure arimaren barruan burutubehar da, oroitzapen zehatza gogora ekarriz, gurebarnean pertsona maitatua berreraikiz. Lortzenbadugu, hilak gure ondoan jarraitzen du, bere irudiasalbatua dago eta gure oinazea emankorra izatenlaguntzen digu. idazle alemanak dioenaren ildotikidatzi dizkiat lerrook, Patxi.

–Hire ipuin liburu batean (Uso bat gehiago) ipinihuen aipuarekin berarekin esango diat: agur, anai

Patxi, olerkari-musikaria: Uraren musika isuri da /mugen bestaldera. / Hitzak sobera. Esan beharrikere ez haiku honen egilearen izena: heure, eta geure,anaia Joan marirena.

(P.s.: galdetu nion anaiari ea ez ote zuen Patxirenoroimenez ezer idatziko –anaia baita agianpertsonarik egokiena horretarako, nik hala uste–, etaberak ezetz, egunero dagoela poeta lagunarekinharremanetan.... hitzak sobera. anaia ezean, bada,eta barrenak hala eskatuta, gizalegez agurtu nahiizan dut lagun hil berria, guztiz bainintzen zorberarekin...)

PATXI: GIZON SAKONA, SAKONEKO IDAZLEA

Paulo agirrEbaLtzatEgi

iHintza aldizkariaren zuzendariari eskerrak emannahi dizkiot, Patxi Ezkiaga zenaren neuretestigutza xume hau emateko aukera eskaini

didalako: ohoretzat hartu dut, eta aukera ematen ditberarekin partekaturiko zenbait bizikizun, kezka etaamets gogoratu eta neure baitan berritzeko.

Hasteko, 1970-1980 urteetara jo beharrean naiz,garai hartako salletar gazte sutsu eta argien taldea,beren ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeneta horretarako material idatziak prestatzenziharduena, gogoratzeko: Joxe Ertzibengoa, Josemanuel agirrezabalaga, mikel alkorta, Periko alkaineta beste; Patxi Ezkiaga, tartean. Harremanak,ekimenak eta itxaropenak partekatzeko aukera izangenuen haiekin Jakin taldekook. Patxirekin harremanzuzenekoa, berriz, beraren hainbat liburuargitaratzeko lankidetzan izan dut; beraren bizitzakoazken hamabost urteetan, hain zuzen ere.

1. Elkarlanean Patxirekin

askoz lehenagotik ezaguna nuen, ordea, aurrezaurre, 1989. urteko aste santu hartan oharritzengogo-jardun modukoak zuzendu nizkionetiksalletarreen euskal taldeari, egun haietakoelizkizunak zuzentzearekin batera. gogoan dutarratsalde libre haietako bat mendaurrera igotzekobaliatu zuela Patxik: nik artean ezagutzen ez nueneta gerora hainbat bider gozatu dudan arantzagaineko mendi tentea.

Jaunarekin supazterrean olerki-liburuarekin hasigenuen gure arteko argitalpen-lankidetza (2003).gandiagaren literatur ondareaz nengoen arduratua

urte haietan, horren edizio kritikoa lantzen; Patxikpoema liburu berria prestatua zuen, eta nahi zuenolerki bakoitzaren buruan gandiagaren testulaburren bat ipintzea. Horretan lagundu ahal izannion; eta horrela argitaratu genuen liburua.

geroztik hainbat joan-etorri izan genuen, berarenasmotako edota burututako liburuen artean; iaetxekotzat sentitu izan dut Loiolako salletarrenikastetxea: Hara joan ohi nintzaion, gehienetanberaren libururen bat inprimatzeko prestatuaeskuetan; igogailua hartu, eta gora, beraren gelaraedota goreneko terrazara, non arratsaldez batetikbestera ibilian aurkitzen bainuen, batez ere berezoritxareko gaitzaldi luzetik ateratzen ari zenetik.Eskuartean genuen liburuaz eta beste zenbaitetazsolasaldian joan-etorrian ibili ondoren, berarengelara eramaten ninduen sarritan, itzultzen edolantzen ari zen bestelako liburugaiak erakusteko.batekin joan, eta beste bat gehiagorekin itzultzennintzen neure groseko mendu bulegora.

Patxik ondo zekien arantzazu ez dela argitaletxeindartsu horietakoa, banaketa zabalekoa etasalmenta handikoa. baina ez zuen bere liburuenbidez irabazi ekonomikorik bilatzen –euskal literaturidazle militante izaki– eta militantzia utsezeuskarazko liburuak argitaratzen zituen nire mendubulegora jo zuen. Eta urtez urte, negozio editorialakeskatu ohi duen epeen diktadurarik gabe, beste lauliburuok atera genituen: Bidaiaren doinua (2005),Haizearen parabolak (2006), Ez izan beldur (2013);eta r. tagoreren Gitanjali eta k. gibran-en Profetaliburuen itzulpena, Patxik egina (2007).

Patxi Patxi

IHIN

TZA

101

18

Bidai doinua / Melodía para el viaje Pirinioetakobenasque ibarreko bere Ernesto apaiz adiskidearieskainia du; urte askotan hango herrien Eliz arduraizan zuen Enestok, eta bertako salletarren etxeanbizi zen; adiskide mina zuen Patxik Ernesto, etaberaren omenez prestatu zuen olerki-liburua. Horiargitaratzeko lanetan genbiltzala, ibar eta mendihaietan eman genituen egun batzuk Patxik eta biok,Ernestoren lurrak ezagutuz eta libururako argazkiakeginez. salletarren guayente-ko eskola-etxean izangenuen ostatua. aparteko edizio haren ondoren,bigarrena ere badu liburuak, “ostertza” sailean(2013), Joxe Ertzibengoaren sarrera eta guzti.

Liburu txiki berezia da Haizearen parabolak(2006): kontakizun poetikoak, hitzlauz idatzita.autoreak bere sarreran dionez: “Haizearenparabolak lehenik eta behin parabolak dira, historia,gizon-emakume guztiona, gehienetan klandestinoadelako, edozein lekutan ezkuta daitekeelako, gukgeuk jakin gabe ere. Eta haizearenak dira, hitzarenbitartez beste mundu batera eraman gaitzakete-lako”.

idazle eta editorearen harremanean Patxiadiskidea barruagotik ezagutzeko beta ona izan dut,erlazio “profesionaletik” harantz. Loiolako terrazakosolasaldi “peripatetikoez” eta beraren gelakoelkarrizketez gain, Patxiren mendi gozamenapartekatzeko aukera ere izan nuen: benasque aldeanbai, baina baita belagua aldean ere, berak hainmaite izan eta arreta handiz zaintzen zuen hangosalletarren bordan egunen batzuk emateragonbidatuta.

2. Patxi, sakonaren eta sakoneko poeta

Patxiren irudiaren ezaugarria emateko eskatukobalidate, “sakona” hitza erabiliko nuke. sakona etasakonekoa zen Patxi: bere solasean, bere poesian,bere mendi-esperientziak adieraztean, berebizikizun guztietan. sakoneko espiritualitatearenadierazgarria da beraren olerki erlijiozkoa; eta barnesakonetik ateratzen zuen olerkia, mendiaren ederraeta bizia kantatzen zuenean ere. sakonean dagoPatxiren traszendentzia.

gure garai honetan erlijiozkoaren euskal poetabikainak izan ditugu: iratzeder, gandiaga, Lekuona,artze... eta Ezkiaga, denetan oparoena Ezkiaga. osogoian dute ipinia bostek euskarazko olerkierlijiozkoa. bere aurreko lauak maite zituen Patxik,baina gandiaga zuen bereziki bihotzeko; horrenElorri liburuak aparteko eragina izan omen zuen,berak aitortua zuenez. Horren lekukotzat har daiteke

aipaturiko Jaunarekin supazterrean. Gandiagaoroituz liburua, biek sinatua nolabait.

3. Patxiren sintonia frantziskotarra

sintonia poetikoaz gain, espirituala ere bazuenPatxi salletarrak gandiaga frantziskotarrarekin etahorren arantzazurekin: poetikoa eta espiritualabatean, bereziki izadiaren misterioa kantatzean. sanFrantziskorenganako miresmena bestalde, hain-batetan erakutsi zuen Patxik; asiskoaren azkenurteetako bizikizunei buruzko Pobre baten jakinduriaE. Leclerck-en saiakera zoragarria oparitu nion; berakaitortu ohi zidanez, behin eta berriro irakurri zuen,mami iradokiorraz batera euskal itzulpen ederraz eregozatuz. bere aldetik santu berari buruzko Le trèsbas (christian bobin) euskaratua zuen: Txikietan txiki–argitaratzeko daukagu oraindik–. mila esker onezerantzun nion san Frantziskoren egunez bidali zidanzorion-agurra: “gaur, anai Frantziskoren jaiegunean,zortziko handian idatzitako poematxo hau bidali nahidizut opari gisa. saiatu naiz asisko TxikietanTxikiarekin bat egiten”. Hona Eguzkiaen kantika-rendoinura-edo konposaturiko otoitz-olerkia:

NIRE OTOITZA

Zeru urdina da nire otoitza,eguzkiaren beroa,zelaietako kilker apala,haraneko galsoroa.Graziaren biluztasun hutsezjantzi nahi nuke gogoa,nire doinuek bete dezatenJainko-oihartzunez geroa.

Izar-kantua da nire otoitza,samurtasun du izena,ipurtargien ahots isila,uraren doinu ozena.Bihotz barruan hozka nahi nuke kriseiluaren eztena,iluntasuna izan ez dadingure lehiaren azkena.

Egunsentia da nire otoitza,lehen izpien eztanda,hasiera gardenen aukera,errukizko besarkada.Urratsez urrats bizi nahi nukebarkamenaren bultzada,bihotz berria izan dakigunesperantzazko taupada.

PatxiPatxi

IHIN

TZA 10

1

19

4. Patxiren literatur ondarea

benetan oparoa eta mamitsua izan da Patxirenekarria, euskal literaturari egin diona: narrazioa,nobela, poesia –bereziki poesia, 20 bat liburu–; etaliteratura unibertsaleko klasikoen itzulpenak –ohartunaizenez, horren zenbait bibliografia eguneratu gabedago–. idazle porrokatua! azken urteetako gaitz etaahultasunean ere indarra atera izan du idaztenjarraitzeko. bisitatzera joaten nintzaion gehienetanzeukan proiektu berriren bat erakusteko.

zoritxarrez argitaratu gabe geratu zitzaizkigumahai gainean hainbat idazlan aipagarri; horientestigutza utzi nahi dut hemen, luzatu gabeargitaratzekoak liratekeela gaineratuz. Horietako bibere sorkuntzakoak ditu: Inferno. 20. mendeanriburuzko zortzi kantu (prosaz idatzia) eta Haizearen

sustraietan / En las raíces del viento (poesi bilduma).besteok itzulpenak dira: Orduen Liburua, thomasmerton-en A book of hours ezagunaren itzulpena;rabindranath tagore-ren hiru obra: a) Ilgora / TheCrescent Moon / La luna nueva, b) Txori alderraiak /Stray Birds / Pájaros perdidos, c) Uzta / Fruitgathering / La cosecha (Jatorriz bengalieraz idatzieta tagorek berak ingelesera itzuliak; gaztelaniazkoitzulpena, z. camprubí-rena da; euskarazkoa,Patxirena).

azkenik pentsamentu espiritualeko bi liburu,frantsesetik euskaratuak: Eloi Leclercq-en JainkoarenHerria gauean (“Le Peuple de dieu dans la nuit”,1976) eta Txikietan txikia, gorago aipatua.

Laister ikusiko al ditugu denak argitaratuta!

ANAI PATXI EZKIAGAREN ESTETIKAanai Joxe ErtzibEngoa

Literaturaren munduan lan egiten duenariestetika zer den galdetuko bagenio, ziur naizdefinizio bat emango ligukeela, eta, beharbada,

oso erakargarria. artean lan egiten duen bati galderabera egingo bagenio, ziur naiz definizio bat emangoligukeela, eta, agian, aurrekoarena bezainerakargarria edo hobea, batek daki. bertsogintzanlan egiten duen bati hauxe bera galdetuko begenio,ziur naiz erantzun bitxia emango ligukeela, inolakozalantzarik gabe. beraz, hiru definizio eta hirurakederrak, egokiak eta ilusioz betetzeko baliokoluketenak. orduan, zer dugu? gure anai PatxiEzkiagak beste estetika motaren bat asmatu al digu,edo zer? kontua da estetika hitzak balio asko etaorokorrak eta noizean behin subjektiboak ere biltzendituela. beraz, azken puntu hau kontuan hartuta,gure anaiaren estetika non, noiz eta nola adieraztenden erakusten saiatuko naiz modu laburrean,aldizkari honek mugak jartzen dizkigulako denenonerako eta, batik bat, irakurri behar dutenenerraztasunerako.

Har dezagun Euskal akademiak (Euskaltzaindiak)ematen digun definizioa estetikaren inguruan. Harahemen: “Edertasuna eta artea aztertzen dituenjakintza; edertasunari buruzko ikuspegi jakinbakoitza”. ikusten denez definizio zabala da. bestela,galdetu zer den edertasuna, zeri ematen diogun izenhau, zer dela-eta obra bat, testu bat, pasarte bat,den ederra eta ez itsusia, galdetu. Ez dakit zein direnkriterioak edertasuna definitzeko, baina ziur naiz

iritziak ezberdinak jasoko nituela kontu honenaitzinean, eta denak baliagarriak, apika. orduan,anai Patxi zeri lotu zitzaion egiten zuenak balioestetikoa zuela aldarrikatzeko. zeren gure Patxik hitzbat beste batzuk baino gehiago erabiltzen bazuenbere lana definitzeko, hitz hori estetika hitza zen, eta,Patxiren inguruan ibili garenok, neu barne, badakiguzer adierazi nahi zuen. Edertasuna bai baina zentzuzabal batean. demagun, naturaz ari dela, orduan,ederra da paisaia, ederra da ur jauzia, ur lasterra, urhandia, ur hegazkina, ederra da mirua zure buruarengainean hegan ikustea, ederra da pagadiaudazkenean, ederra baita ere ibaiaren isiltasunagorbeiako maldetan, ederra txori baten txiru-txirua,ederra da mendi tontor batetik ikusten den haranalainoz jantzia, ederra da barne bakea, ederra dabarne mintzoa isiltasunean deika ari zaizunean,ederra da paper baten gainean lerro zikin batzukidazten dituzunean jakinda bihotzetik irtenzaizkizula, ederra da… hamaika gauza gehiago. Esandudan guztia badakit egia dela Patxiri buruz arigarenean. alabaina, hitzetik adibideetara pasatzekogaraia heldu zaidala uste dut. ondoren, arestianesandako guztiak kontuan hartu eta gero, honahemen Patxiren ispiluan ikusi ditudan koadroak,hark esango lukeen bezala. ohar bat: erabilikoditudan adibideak poesia liburuetatik jasotakoakizango dira. baditu beste estetika mota batzuk sortuzuen prosan eta era honetan ere definitzeko egokiakdirenak, baina, esan bezala, noan poesiarenbaratzera.

Patxi Patxi

IHIN

TZA

101

20

Erromantikoekin lotuta egon naiz denbora luzeaneta oraindik erromantikoa naiz. Erromantikoaestetikaren arloan. Coleridge, Wordsworth, Keats,Hölderlin eta Tennyson, oso maite ditut.

Hiru gizon aipatuko dizkizut niregan eragina izandutenak: Juan Mari Lekuona, Bittoriano Gandiagaeta Xabier Lete. Oraindik ere baxualdiak,txakalaldiak, makalaldiak sentitzen ditudanean,Xabier Leteren musika jartzen dut eta begiak itxitaentzun egiten dut, besterik gabe.

bi aipu hauetan xabier Lizardi eta Lauxeta, biak alabiak, ez aipatzeak harritzen nau. ziur naiz behinbaino gehiagotan izan dituela bizitzan zehar, bainaez dituela denak esan zerrenda luzeegia gerta ezzedin.

Patxik ukitu dituen arlo guztiak hona ekartzeaezinezkoa da, eta, era berean, ezinezkoa da lerrobatzuetan laburtzea estetikaren alorrean egin duenoro adieraztea. demagun musikaz ari garela.Udazkeneko hamar kanta (uHk) izeneko poesialiburua egin zuen eta bilduma horretatik jaso nahidut hurrengo adibidea:

Nire kotoiezko galtzerdi / zurian pausatu da /tximeleta. / Mokoka hasi da / zuritasunaren aratza/ zurgatu nahian, / udazken salbatzaileren bateko /bitxilore erraldoia bezala, / beharbada. / Zorionerrugabearen / lilura!. (uHk, iv)

begien bistan dago musika ez dela nota musikalasoilik. aipatu poema laburrean musika da tximeleta,bitxilorea, kotoia, zoriona, aratza, galtzerdi zuria…

beste adibide bat zeinetan aliterazioa bera musikabihurtzen den arreta ematen badiogu, eta leihotikat entzuten diren soinuei uko egiten badiegu, jakina:

Zuhaitzak dantzan, / belarra dantzan / eta dantzan/ udazken basoaren gaineko / hodeitzarrak. / Euriusaina haranean / eta, erauntsiaren atarian ere, /ezkilen soinuarekin, / agerikoaren harmoniasarkorra, / poetak ezagutu orduko / betierekobilakatzen dena. (uHk, vii)

Edertasuna naturan ez ezik Jainkoarengan ereaurkitzen du Patxik. askotan dauka gogoan munduhau sortu zuen Jainkoa. Egia da ez duela askotanizena bera aipatzen, baina bai goraipatzen harkegindako gauza guztiak. Horietako batzuk ederrakdira, uste baino ederragoak, nahiz eta gizakiakmakurrak bilakatu ahaleginak eta bi eginez:

Gaur goizean, Jauna, gainezka datorren /errekaren durundiak bildu ditu / egunsenti garaiko

doinu guztiak: / neguko txori bakartiaren kanta / -euritan mututua ia-, / behorren intziria, / etaartzainaren 4L-ren motorra, / gure erreguarekinbatera / igo daitezen zuregana: / munduarenitxaropena. (Jaunarekin supazterrean, 99. or.)

zer ikusi du Patxik oteizaren eskulturetan? Egia dani ez naizela inoiz joan Patxirekin oteizareneskulturak ikustera. Egia da biok dakigula oteizamaisu handia izan dela. biok dakigula oteiza etatxillida mokoka ibili zirela artea zela eta ez zela, edo,nahi bada, aurrena nor zen eta nor ez zen, edo,maisua zein zen eta zein zen ikaslea; zerbait izan zelabion artean bai, Patxik ere bazekien. Patxikarantzazu ezagutzen zuen nik bezala eta, nik bezalahark ere, arantzazuko arkupean botata ikusi zituenharrizko apostoluak. orduan? urte dezente geroagohonako hau eskribitu zuen orioko Jurgi gogoratuz:

otoitza.Harriaren aurrean nagoenean / ez dut adierazten

didana besterik / ulertu nahi; / horrela erakustendiot / sekretu orok merezi didala / mira, / etaasmaketetan jardutea, batzutan, / esanahi galduarieginiko saldukeria dela. / Zu ez zara harri bat, ordea,/ eta bihotzean sortu zaidana bota nahi dizut. /Jakizu: isiltasuna nagusitzen denean / isiltzendirenekin bat etortzea / bizitzari eta historiari traizioegitea da. (…) Eta horretan zintzo saiatu zinela, /kaioak bezalaxe, / hondartza galdu batetik zatozenarren, / gu guztion antzera. / Amen. (oteizaProfetaren 14 hitz, 49. or.)

aita donostiari egin zion aldarean edo koban edomaskor konkaboaren barruan izan gara biok. Hangoespazioan hutsa zen oihartzuna, mailuaren hotsa.ongi gogoan daukat biok saiatu ginela espazio hutsagure ahotsez betetzen, hitzak materiak betetzen ezduena bete baitezake. Ez dakit bete genuen, bainagure bozek itsasoko norabidea hartu zuten, mugarikez duen uretarantz, ihesean.

biblia santuan daukagun kantarik Ederreneanaurkitzen ditugun edertasunaren balio estetikoakaurkitzen ditugu Patxiren poema labur honetan.tchaikovskiren Patetika-ri buruz ari da; azken zatiabaino ez da: ederra ederren artean:

Oheko burkoaren aurka / bihotzaren taupada /entzun dezaket, / maindiren iluntasun pean / neureharagia / fereka dezaket… / baina lehor aurkitzennaiz, / iragarkietako plastikozko elurretan / etzana.(komediaren Jainkoa, 15.or)

sexua, komedia, amodioa, Jainkoa, ohea, burkoa,bihotza, taupada, maindirea, iluntasuna, haragia,

PatxiPatxi

IHIN

TZA 10

1

21

fereka dezaket…, lehor, plastikoa, elurra, etzana.norekin ala zerekin ari da berbetan gure anaia? Etasalomonen testuan nor dira hizketan ari direnak?Emaztea eta senarra? Eliza eta Jainkoa? zein daederra Jainkoa ez bada? zein ferekagarria maiteduguna ez bada? bihotzaren estetika aztertzekodago oraindik. Halako batean, honetaz egin beharkoda zerbait, ezta? Patxiren ahotsa nahiko nukehementxe. ziur naiz dagoen lekuan ari dela irriñokanire pitokeriak direla kausa.

Ez da denbora asko Franciscus-en “dios es joven”deitu liburua erosi nuena. thomas Leoncini-kgalderak egiten dizkio bergogliori eta honek xumeeta apal erantzuten dizkio, nire uste apaleanulertzeko moduan. beraz, Jainkoa gaztea deladiosku, baina ez dut hemen liburuaz ezer esango;nahi duenak bihoa dendara eta eros dezala. kontuada Patxik duela asko liburu eder bat argitaratu zuelaeta guri opari gisa eskaini zigula: “zaurien salmoak”.Egia esan ez dakit salmoak diren, otoitzak diren,poemak diren edo zer, baina irakurtzeko zoragarriakdirela esan dezaket. bada horietako batean honakohau aurkitu dut:

Udaberri-landetako kilkirrak / amesten ditutganbarako itzalean; / udako armiarma-saredirdiratsuak, / supazterreko txingar koloretsuetan; /amodio-sute bana eskuetan, / Eztiri maitearenondoan. (…) Urtaroen arima ziklikoan dirauen /Jainkoa amesten dut, / gaztetasunez jantzita, / Eztirimaitearen ondoan. (zs, xLiv)

kontuan hartzen badugu Franciscus oraingo aitasantua dela eta Patxiren “zaurien salmoak”1997.ekoa, esan dezakegu gure anaia aurreratua

izan dela Jainkoa era honetan definitzen. Egia daFranciscus-en Jainkoak eta Patxirenak, hemen aipatudugun testuan, zentzu ezberdina dutela, begienbistan dagoen bezala.

Honela jarrai nezake luze, baina lerro hauek,nolabait esateko, Patxiren aldeko omenaldia baitira,ez naiz gehiago luzatuko, nahiz eta gaia badagoentesina edo azterketa sakonagoa egiteko. baina utziiezadazue gogoetatxo hau Patxiren azken egunetakopoema labur batekin bukatzen. “krisalida” deitukoadernoan utzi du idatzita legorretarrak:

Ibaia udazkenean, / orbelaren eta arbaren /panteoia. / Mantso-mantso doa Esako urtegira. /Sabelean daramatza / Arrakogoitiko ur jauziarenoroitzapena, / udako trumoien oihartzuna / etatxorien goiztiriko kantuak. / Baina ez da panteoitristea / eta bertan murgiltzen garenon errelatoa /ez da hilerriko errespontsua, / baizik meza kosmikobateko / komunio kanta, / Leireko erromanikoareneta Erriberako frutondoen irrikaz. / Ezka,udazkenean. (krisalida, 11)

Patxi, gehiago jarrai nezakeen hitaz idazten, bainahire meza kosmiko komunio kanta erdietsi baduk,zertan ari nauk ni hemen hire gozamena azaltzekohitzik gabe gelditu naizenean? dozenaka, ehundaka,milaka…, esaldi, poema, gogoeta, ilusio, berba…gelditu zaizkidak tintontzian. Horiek guztiak bestebaterako utziko ditiat. bitartean, ibaiarenzurrunbilotik aldenduko nauk ibañetako mendianeta hango bi aldeetako baskoiekin bateraortzemugara begiratuko diat, bazekiat-eta eguzkiahandik irtengo duala beste behin ere.

Patxi Patxi

IHIN

TZA

101

22

PATXI EZKIAGAREN KANTURAKO POEMAK

anai martin J. Lasa

salletarron liburu eta bildumetan ditugu jasoakPatxi Ezkiagak urteetan zehar idatzitakokanturako poemak. musikarekin batera

agertzen dira. abesti horien hitzak Patxirenak dira,doinuak musikari desberdinenak. bilduma hauetandaude jasota: Kanta Jaunari, Goretsazue Jainkoa etaAita, neure baitan zaitut I eta II. banaka batzukbildumetan sartu gabe geratu dira. guztira,berrogeiren bat abesti dira Patxiren hitzakdaramatenak. abesti horiez aparte, GoretsazueJainkoan agertzen diren 13 antifona labur batzuenletrak ere bereak ditu Patxik.

atsegin handiz abesten ditugu Patxiren abestihoriek, doinu ederrak eta hitz sakonak dituzte-eta.Poema horiek kantatzen edo entzuten dituztenenbizitza eta bihotza inspiratzeko indarra dute.

Nola sortu dira poema horiek?

Patxi ezagutu dugunontzat oso argi dago askomaite zuela musika. benetan gozatzen zuenliluratuta uzten zioten melodia haiek berrentzuten,abesten eta armonikaz errepikatzen. ondo askoasmatu zuen salletar kide Fermin Huartek El ciegode Legorreta izengoitia jarri zionean. zeren Patxikarmonika ezpainetan zuela, interprete mistiko batengisa jotzen zuen maite zuen doinua, erabattranszendituta geratzen zen, abestian murgilduaegongo balitz bezala. begiak itxita, beste mundubatean zirudien.

Erakartzen zuten doinu haiei euskarazko poemasortzen saiatzen zen bakardadean. zenbat koadernoeta paper mutur bete ote zituen holakoetan. Eta zepoema ederrak oparitu dizkigun.

Prozesu hori bizi izan zuen Patxik O Store Gudsuediar abestiaren aurrean, berdin gerardmarkland, g. Holst, carl owens, Emilio salado,rivière-berthier, mikis theodorakis, William H.monk, stavros xarhakos, thomas koschat, Patrickrichard, marcel godard… konpositoreen doinuekin.

doinu horiek euskal hitzez jantzi zituen: suediarabestiari Zein haundia zaren, Jauna poema emanzion, markland-i Ez izan beldur, owens-i Doan, doan,salado-ri Laztan baten gisa, Jauna eta Jauna dator,rivière-berthier-i Bide, egia, bizia eta Ilunaurrean,theodorakis-i Jauna zugan bizi nahi dut eta Maite

zaitut, monk-i Gera zaitez, stavros sarhakos-iHondartzan barrena, koschat-i Jaun onak narama,richard-i Agnus, godard-i Barkamen hitz.

Beste poema batzuk eskariei erantzuteko sortuzituen.

1. Gogoan dut nola ekarri nizkion Erromatik laukoralen musika eta hitzak vatikanoko san Pedronabestu zirenak turongo martirien beatifikazioan(1990). koral horien doinu ederra oso ezaguna daeta askotan erabilia bai Europako nazioetan, baivatikanoko eliz funtzioetan. Euskaratzeko eskatunion Patxiri. denbora hartu zuen horretarako. bereeskuz idatzitako lau poema horien hitzak gordetzenditugu bilbo barrutiko artxibategian. noiz eginzituen ere agertzen da eta laurak sinatuta daude:Lurreko izaki guztiok (1992-01-03), Lur guztiakdamaizu, Jauna (1992-01-04), Hitzez hitz, Jaun ona(1992-01-04) eta Haundia zara, Jauna (1992-01-05).

gure Kanta Jaunari liburuan sartu genituen laukoralak (kJ 197-200 orr.). atsegin handiz eta sarriabesten ditugu gure otoitzaldietan.

2. Zu, Jauna euskal abestia. gustav Holst-en ThePlanets, op. 32eko Jupiter zatiaren doinuari egokituzion Patxik euskal poema.

orain ez asko oscar candendo organo-kontzertistak argitu dit Patxiren poema horrenhistoria. Honela zioen 2017ko urtarrilaren 28komezu batean:

“Hace muchos años escuché un himno anglicanoque lleva una melodía adaptada de la suite Los pla-netas por su propio autor, gustav Holst (1874-1934).El himno en cuestión se llama Thaxted pero quizá esmás conocido por el comienzo del texto: I Vow toThee, my Country. La melodía es nobilísima… tantome gustó, que pensé que la música era muy aprove-chable para cantarla en nuestras iglesias poniéndoletexto en euskera. Le pedí el favor a José Luis aran-buru, quien por aquel entonces dirigía la EscolaníaEaso, pero él, a su vez, hizo ese pequeño encargo algran escritor en euskera Patxi Ezkiaga, quien escribiótres hermosas estrofas para la melodía de Holst…

te cuento todo esto porque mañana en ocho, sá-bado 4 de febrero, se celebra el concierto de sociosdel Easo en la Parroquia de san vicente y el pro-

PatxiPatxi

IHIN

TZA 10

1

23

grama se terminará con el himno de g. Holst-PatxiEzkiaga . Él ni se acordará del tema y, por otro lado,estoy recordando que hace un tiempo me hablastede que Ezkiaga andaba mal de salud… En fin, ¿tú lecomentarías la cuestión y le invitarías al concierto?¿Le puede hacer ilusión o, por el contrario, sería po-nerle en un compromiso?”

Egun berean idatzi nion oscarri:

“Ese himno de Holst con la preciosa letra de nues-tro Patxi la tenemos incluida hace muchos años ennuestro cancionero Kanta Jaunari. La cantamos confrecuencia en nuestras comunidades y encuentros.si la música, como dices, es nobilísima, la letra es deuna hondura y riqueza similar.

acabo de estar a primeras horas de esta mañanavisitándole a nuestro Patxi, que ayer o anteayer tuvoque ser ingresado en el Hospital. Le comentarécuanto me dices cuando vuelva a visitarle. Le ale-grará, te lo agradecerá en el alma por cuanto le dicesy por tu invitación y, a la vez, le apenará, al ver quesu salud le trae malas pasadas.”

3. Patxiren poemetako beste sail dezente batmusikariei eskainia izan zaie eta hauek jantzitakodoinuekin ditugu orain. tomás aragüés-ek eta Juanmari udabek hartu zuten lan hori 2012-2014urteetan. anai manuel udabe izan zen prozesu

horren inspiratzaile eta eragile. Patxiri eskatzenzizkion poemak, eta tomasi eta Juan mariribidaltzen, doinua jar ziezaien.

Prozesu horren fruitu ditugu: Hau da agindutakolur berria (bai tomasena bai Juan marirena), Beharzaitut, Jauna (tomasena eta Juan marirena), Zu zaragure poza (tomasena), eta Juan mariren Nireotoitza, Zure esku, Hats bizia, Ihintza, Kolorezkoharmonia, Pazko Bildotsa.

4. Badago, azkenik, beste sail bat: Patxik motuproprio edo norbaiten eskariari erantzunezeuskarazko hitzak jarri dizkiona.

Hor sartuko nituzke a Gauaren magal ilunak (Juanmari udaberena) eta Zu zara, Jesus Jauna (davidJulien-ena). biak erdaraz eman zituen salamancakosan Pio x institutuak 1968an. Lehena Oración de lanoche a María bezala (P 48 zenbakipean); bigarrenaVictoria, tú reinarás bezala, (L 3 zenbakipean).

sail honetan sartu behar dira Emilio salado salletarmusikariaren erdarazko antifonetatik Patxikeuskaratutako 14 antifonak (Goretsazue Jainkoaneta Aita, neure baitan zaitut-2 koadernotan daude).

Patxiren abestien ederrenetakoen artean jartzendut gustav Holsten doinuari jarri zioen poema.Literatur eta erlijiotasun mailan lortuenetakoairuditzen zait. Hona hemen.

Zu, Jauna

Zu, Jauna, orain guztien egile eta indar,Zu, Jauna, lehen guztien babes, barkamen mahats,Zu, Jauna, gero guztien arragoentzat sugar:zaude gurekin beti, ez gaitzazu ahantz!Zu gabe, gure bihotza beldurrez dabil, koldar.Zu gabe, izuen bitsa gara, herio itzal.

Zu, Jauna, gure ametsen xede eta bulkada,Zu, Jauna, gure bidaien urrats eta helmuga,Zu, Jauna, gure txalupen arraun eta aingura:zaude gurekin beti, zakizkigun ipar!Zu gabe, gauak gaitzake galduen artean jar.Zu gabe, ezin gintezke izan inoren izar.

Zu, Jauna, giza nekeen atseden eta magal,Zu, Jauna, giza ekaitzen urdin eta ostadar,Zu, Jauna, giza zaurien orbain nahiaren ibar:zaude gurekin beti, goiz nahiz ilunabar!Zu gabe, lur elkor gara, bide ertzeko lahar.Zu gabe, ez dugu ezer argi, hilezkor, aratz.

Patxi Patxi

IHIN

TZA

101

24

JOKIN, ANAIA BILAKATUTAKO AITAJuan carlos orus

Grazia-urtea

“Postu”-ra iritsi nintzenean, 1973an, bizitzakaitaren irudi eta esperientzia berri bat oparitu zidan:harrera eta onarpena, entzute begirunetsua, otoitzegiteko beste era bat, nire familiarekiko erlaziohurbila, laguntasuna… eta hori guztia famili taldegiro barruan, hein handi batean berria zena niretzat.

nola ahaztu Jokinekiko elkarrizketa pertsonalenberritasuna, bere gutun interpelatzaileak (Norkekarriko dion mimosarik1), bilera eragile haiek(isiltasun-une luze eta tirabiratsuekin), mendiigoerak… baliabide haiek guztiek aurrera saltoadierazgarria ekarri zuten nire bokazioaren prozesupertsonalean. Euskara eta euskal kultur arloan nikemandako lehen pausok, Jokinen klasepertsonalizatuen bidez izan ziren.

Eta, formazio-aldi hura amaitzeko, ibilaldi-erromesaldia, donostiatik san asensiora,nobiziatuan aritzeta-ko amaren oinetan “berepostulanteak” uzteko (Ez izan beldur, ene artaldetxohori2). Hala ere, ez gintuen betirako utzi, etaunánimes aldizkariko bere gutunen bitartez gidaribaliotsua izaten jarraitu zuen denbora batean.

Herri-eskolarekin maitemindua

Postulantaduaren ondoren, Jokin herri-eskolariemana bizi izan zen, zaragozako valdefierronaurrena eta ondoren Legazpin, behartsuen etagutxietsitako euskal kulturaren zerbitzuan,komunitate bizidun eta adierazgarrietan txertaturik.Hurbila berriro, eta orain ereduago etaerreferenteago. garai hartan valdefierro zen “mugakbaino harantzagoko lekua”, orduko irteera, batezere, zaragozako anai gazteentzat. Jokinekinpartekatutako esperientziek herri-eskolaranzkoilusioa piztu zuten gugan (herri-pedagogia: Freineteta barbiana gure artean erronka bihurtuta).

Jokin Legazpin eta ni zumarragan ginela, nolaberriro bat ez etorri, orain batez ere, euskara etaeuskal kulturaren inguruan? (apal eta baliotsuaLegazpiko gau Eskola hura…). nire gaurko euskaraurriak, nire identitatearen kontzientziak,aniztasunarekiko errespetuak… garai hari etakonpainia haiei asko zor diete.

…herritik kanpora, estranjeri aldean…3

urteak aurrera, bata bestarengandik urruti biziizan gara, ni 1986tik aurrera Ekuadorren eta Jokinrwandan 1996tik aurrera. urte haietan, hala ere,gure arteko komunikazioa, batez ere gutunen bidezez zen apurtu. biok inkulturazioa bizitzen saiatuginen eta partekatzen genuen geure esperientzia,nik andetar kañari-en artekoa, eta Jokinek afrikarreneta haien kulturaren artekoa, beren erronkak etazailtasunekin. distantziak anaiago egin gintuen.

Anaiak deituko dira4

2002-2003 ikasturtean biok iruñeko elkartean(Errotxapea auzoan) elkartu ginen, Jokin rwandatiketorri berria, zauriak oraindik haragitan (Rwandabihotz-minez5). anai elkartean, elkarrekin gozatzeko,elkarri entzuteko eta laguntzeko eta, iñaki zelaia ereelkartekide genuela, euskarari ere berriz ekiteko…une ederra izan zen, nahiz eta laburra!

Handik Jokin iturburu Elkartera etorri zen (ni eznaiz nor bilboko bere esperientziaz hitz egiteko) etani zaragozara. distantzia distantzi, Fogaral etaiturburu Elkarteen artean (auzoan kokatutako bielkarte) topaketak bultza genituen, berriroelkargune herritarren bizitzari buruzko interesaizanik, hori bai, segur aski muga gutxiagokoherritarrak eta identitate-aniztasun handiagokoak.kaleetako ikasle eta maisu argi, Jokin.

Mugazainak ataka irekiko didan bezala,nire soroan ereinak dauden hazi on guztiek

lur elkor hau zulatuko dute.Haziko dira eta berdetuko.

(Jokin otaegi, Ataka irekiko didanean

IokinIokin

1 Jokinen gutun baten hasiera.2 Horrela hasi zuen bere mezua gure "abitu-hartze" ospakizunean.3 J. m. iparragirre, gazte gaztetatikan.4 kristau Eskoletako anaiak, kontseilu orokorra, 466. zirkularra, 2013.5 Hiria 2008.

IHIN

TZA 10

1

25

Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?6

bere azken ibilaldian, pixkanaka pixkanaka isiltzenjoan zitzaigun; hasieran komunikazioa posiblea zennahiz eta neketsua: elkarrizketa laburrak, gerokeinuak, bostekoak eta kili-kiliak, azkenean soilikbegiradak, gero eta nahasiagoak…

2018ko uztaileko egun samingarri batean agurraesateko ordua iritsi zen, bere anai, lagun eta senidezinguraturik. Esker onezko unea izan zen, Jokinbidelagun izan genuelako, aita, anaia eta laguna izangenuelako bizitzan zehar. norbaitek zure agurreanaldarrikatu zuen bezala, ez dizkiogu belarriak itxikozure interpelazioari, Jokin.

ANAI IOKIN GOGOANJuan Landa

iokin anaiaren hileta ondoren, borborka etorrizaizkit gogora berarekin bizi izandako oroimenak.bost urtez bizi izan nintzen estu-estu iokinekin

Postulantadua deitzen genion formazio-taldean.une garrantzitsu eta berriak anaigaientzat; bainabaita guretzat ere. Esanguratsuenak soilikapartaturik ere, luze joko litzaidake bost urte haietazaritzea. Horregatik, berarekin egindako nirelehenengo urtean geratuko naiz, betez ere.

Ez dakit, idazten hasi naizen lerro hauetan,benetan iokinez jardungo naizen ala neure buruazegiten dudan gogoetaz; ez zait erraza bereiztea berazena eta nire oroitzapena, hain markaturik utzibaitzidan harekin bizitako esperientziak.

ni zaragozatik etorri nintzen irunera 1969an,neure “Fisika atomika eta nuklearrean” lizentziaturaestreinatu berriarekin, arrozko agian. Ez nuen inolazere espero, hemen Postulantaduan kokatukonintzenik, nire ametsa ikastetxeren batetara itzultzeabaitzen. baina hala aginduta etorri, eta betebeharhonetan aditu gisa hartu ninduen iokinek, sekulakoeskarmentua izango banu bezala formaziokontuetan. agian iokin, berarentzat bigarren urteaizan arren, “ikasle” sentitzen zen. Hau izan zen nirelehenengo harridura berarekin. gero ondo sentitunuen iokin beti ari zela nolabait ikasten bere bizieraneta bere betebeharretan.

Lehenengo urte horretan, lehenengoa niretzatnoski, biok besterik ez ginen animatzaile gisa etaberrogei eta bi postulante. Honetaz gainera, PrEuikasketak bertan egin behar zituzten, irakasgaiguztiak beraientzat bakarrik emanez. gogoan dutnola eman nituen matematika, Fisika, kimika etanatur zientziak urte berean. taldetxo bat Letretakoazen eta gehiengoa zientzietakoa; horregatik,eskolastikadutik eta anaigaitegitik ere anaia batzuketortzen ziren gairen bat ematera. iokinek filosofiaeta frantsesa ematen zien denei. 42 haietatik 8renbat aldameneko Lanbide Eskolara joaten zirenmaisutza industrial ikasketak osatzera. denen arteanahalmen handiko eta baliabide askotako taldeaosatzen zuten.

arratsalde eta iluntzeak erabiltzen zituztenpostulanteek beren formazio berezia osatzeko. Etaiokin eta bion artean prestatzen genituenotoitzaldiak: goizekoak eta arratsaldekoak. Formaziogaiak iokinen esku geratzen ziren gehien bat.askotan denon arteko elkarrizketa saio luzeakbideratzen zituen. beraz, ondo beteta izaten genueneguna.

oraingo talaia honetatik begiratuz, urte gogorrairuditzen zait urte hura; baina ez nuen hala bizi izan.alderantziz, asko gozatu nuen eta asko eman zidatengazteek eta, batez ere, iokinek. Ez dut ulertzen nola

IokinIokin

6 mikel Laboa, gure hitzak.

IHIN

TZA

101

26

fidatzen zen hainbeste nitaz, nik gauza askotarakoaditu hain eskasa izanik. iokin bere gauzetan nahikoestua zirudien; baina eskuzabala zen oso,besteengan erabateko konfiantza jartzen zuen.

bi pasadizo adibide gisa:

garai hartan PrEu ikasketen bukaeran uniber-tsitatean egiten zen azterketan, bigarren hiz-kuntzarena, frantsesarena hain zuzen, ahoz eginbeharrekoa zen. Hori horrela, Paris mach aldizkariaerosten zien eta egon gelan uzten zuen denekhizkuntza ariketak egin zitzaten. inoiz gertatu izanzen, kanpotik etorritakoren bat astora samartu zelalehenengo orrian halako emakume ederrenargazkiak postulanteen esku ikustean, hemengoaldizkarietan ez baitziren horrelakorik ikusten garaihaietan.

Postulante haietako batek ingelesa ikasten zuen,bilboko santiago apostol ikastetxetik etorria baitzen.ingelesa irakasten zion anaiak, agian lanpetu samarzebilelako edo berarekin asperturik, laga egin zionklaseak emateari kurtsoaren bi hilabete oraindikosatu gabe. iokin eta biok hasi ginen arazoa nolabideratu pentsatzen. kanpoan akademiaren batenbila ere hasi ginen; baina oso garesti ateratzen zeneta oso aldrebesa orduak-eta adosteko. Ezer esangabe, baina hitz erdi bat edo aurreratu zidan neukhar nezan lantxo hori, zaragozan Fisika ikasketenbitartean, ingelesa ere pitin bat ikasia nuelarik. Ezdut gogoan inoiz iokinek ezer agindu zidanik, etaoraingo honetan ere ez. baina onartu egin nuen etahorrela ingeles irakasle ere bihurtu nintzen eta,aldizkariren bat lortuz, postulantea eta biok, afalostean egiten genuen saiotxoa, irakurri, ulertu etazerbait esanarazi. PrEu azterketan gainditu eginzuen ingelesa eta, hara nola lortu nuen ehunetikehuneko arrakasta izatea irakasle bezala.

iokinek ez zuen edukitzen ikasturtea aurretikzehatz eraturik eta idatzita; nik dakidala behintzat.askotan ematen zuen bat-batean bururatzenzitzaiona egiten zuela; baina bazekien ondo zertanari zen gauzak eratzerakoan eta zertarako egin beharziren zenbait ekintza. bakoitzari, bere biziera etabizimodua aukeratzeko tresna egokiak euren eskuuztea zen helburu nagusia. Horrela egunez egunhartu behar izaten zituzten erabaki pertsonalak,ikasturtearen azken egunetarako utzi gabe.Horretarako saiatzen zen bakoitzarentzat ekintzarenbat bilatzen etxetik kanpo, batez ere, aste buruetan.Hala nola, katekesietan, laguntza taldeetan edoigande goiza erietxeren batean gaixoak edo zaharrakzaintzen.

urte berritan san asensiora joan ginen hirueguneko gogo-jardunak egitera, garai hartako bentazaharrean, nola hala hotzari aurre eginaz. orduanere, hitzaldiren bat prestatzeko gonbitea luzatuzidan. nire lizentziatura ikasketak amaitzear nituelaeskura iritsi zitzaidan, garai hartan sona handia izanzuen liburua: Harvey cox-en La ciudad secular.irakurri berria nuen, beraz, eta hor oinarriturikprestatu nien postulanteei mintzaldi luze batJainkoari buruz. a ze txapa izango zen eman niena!inork ez zidan ezer esan; baina iokinek prestatuzituen gauzak, hura bera mendeluko mojakarmeldarrei emateko lau saioetan igande goizetan.Eta horrela iokinek teologian ere aditua bihurtuninduen.

Esan dut aurretik, ahalmen handiko eta baliabideaskotako taldea zela. gauza ziren igandetan bi orduluzez bazkalondoa luzatzeko beren kantu etaabarrekin. denok batera edo banaka etataldetxoetan, baina aspertu gabe.

garai hartan gure ikastetxetan “antzerki irakurria”erabiltzen hasi ginen ikasleen garapenerako tresnaegokitzat. Postulanteek ere ez ziren gutxiago izangoeta, dena euren esku harturik, ondo asko prestatzenzuten dena: irakurketa, hori baitzen helburunagusiena, baina baita behar zen hornidura ere etaargi kontuak, pertsonaia bakoitzari hitz egiterakoanpizten zitzaiona, eta abar. gero emanaldian, denokgeratzen ginen guztiz harrapaturik kontatzen zenistorioarekin. iokinek bazuen bere eragina guztihonetan, nahiz eta bera ia beti bigarren planoangeratu.

iokinek ez zuen oso gustukoa, egunak joan etaegunak etorri, 42 postulante haiek etxe barruanedukitzea, etxe tzar handia izan arren. mendiirteerak eta egonaldiak egiten genituen. Hala nolaotzaurteraino trenez joan, garai hartan goizeangoizeko trena geratu egiten zen hanmendizaleentzat. Handik aizkorriko gaina etaarantzazura. arratsaldez oinatira oinez, hanzumarragarako autobusa hartzeko. zumarraganelkarteko anaiekin afaldu eta azkeneko trena hartuiruneraino.

beste batean, udaberri aldean, agian maiatzaren1eko jaia baliatuz, ni jaio nintzen baserrira, beliosorogoikoara, joan ginen hiru egunetarako. arratsaldeantrenez debaraino eta handik oinez para bat orduzedo, beliosoraino. ordurako nire gurasoak eta anai-arrebak, etxe berria egina zuten itziarren bizitzeko.baserria osoa genuen guretzako. bertara iritsi, ondokokatu taldeka zeuden geletan eta afaltzera. afal

IokinIokin

IHIN

TZA 10

1

27

ostean, baserriko sukaldean elkartu ginen denok, 44guztira, eta lehengo ohitura zaharrak aipatuzerrosarioa errezatu genuen. Ez dakit nola eutsi zionsukaldeko zoluak, beheko “enparantzara” erori gabe.ondo edo ondo samar lo eginda, hurrengo egunean“basamortu eguna” izan zen. bakoitzak bere txokoabilatuz, txostenen baten laguntzarekin, bere bizitzariburuzko hausnarketa egin behar zuen. bainataldetxo batek ikusi zuen han mendi tarteko behekozuloan bazegoela herri bat: zestoa, hain zuzen, etahara abiatuz iritsi ere egin ziren. Pare bat ordu luzejoan-etorrian. iokinek jakin zuen berehala zergertatu zen eta bazkari garaian ez zuen oso aurpegialaia azaldu. denok konturatu ginen eta isiluneanagusitu zen ezer esan beharrik gabe. bainaarratsaldean, egunaren elkar jartzea egitean, zeharoaldatu zuen bisaia eta elkarrizketa gozoa suertatuzen. Hurrengo egunean, hau da hirugarren egunean,izarraitz igo eta azpeiti aldera joatekotan ginen.Eguraldi oso makurrarekin argitu zuen eguna. bainahala ere ez ginen kokildu eta aurretik genuenasmoari eutsi genion. baserritik gora abiatu, agiroeta sesiarte arteko arrateko sakonetik pasa etazorrozperaino. Handik izarraitz aldera; baina xoxoteingurura iristean laino itxi-itxian sartu ginen eta euriabarra-barra zeharkako haizearekin. Ez zen 5metrotara baino haratago ezer ikusten. Eta, hanbide-gurutzea ematen zuen tokian, iokin eta biok,guardasol azpian, atera genuen mapa katastrala etaipar-orratza, eta norabidea asmatu nahiangenbiltzalarik, gazte batek, Eibartarra bera, ozenki

esaten digu, “pues si no se sabe el camino no sesale”. beldurtu egin zen nonbait han, mendi puntan,galduko ote ginen-edo. baina, ez, abiatu ginenbeherantz eta jaitsiera erdialdean aurkitu genuentxabola bat aterpean zerbait jan eta indarrakberritzeko. Loiolara iritsi eta presaka geltokira,urolako azken trena hartzeko. Hurrengo goizean,igandean, katekesira edo beste eginbehar baterajoan behar baitzuten postulanteek.

Eta hau dena osatu zen udarako ekintzekin:kanpalekuetan, kolonietan edo beste nonbaiten,ahal balitz pobreenen artean, beraien laguntzaeskainiz. ordurako, gehienek erabakita zeukateniraila iristean nobiziatura joango ziren ala ez. Horrelaazkeneko eskaera ofiziala Probintzialari luzatzea,tramite bat besterik ez zen, serioski egina izan arren.

nik udara hartan, ez dakit neuk eskatuta alaiokinek berak iradokita, bartzelonan egin nuenhilabete, han sarriako Jesuiten institutu kimikoankurtso bat eginez eta rosa sensat erakundearenbabesean beste bat. Eta irailean berriro elkartuginen irunen, geratzen ziren 27 postulante eta iokineta biok, nobiziaturako azken urratsak emateko. Etairailaren amaieran, san asensiora. Han nobiziatukohasiera-ospakizunean parte hartu eta berriroirunera. iluntzeko bederatziak aldean iritsi ginenirunera eta han zeuden afaltzen, Pedro gil-enardurapean, talde berriko postulanteak, berrogeirenbat. orain hiru izango ginen animatzaileak. Etaberriro hutsetik bezala hasi behar; baina hori besteistorio bat da.

IokinIokin

ZERBAIT IDAZTEN DUEN TIPO APAL BAT

iñaki zELaia

Ni ez naiz idazle sentitzen, zerbait idaztenduen tipo apal bat baizik, esan zuen behiniokin otaegik. Eta definizio horretan bere

barneko selfia agertu zigun: ilunpean ari denlangilearena, alegia.

izan ere iokinek dezente sortu du bere bizitzan etaitzulpenak egin ere bai, bukaeran doan oinarrizkobibliografiak adierazten duenez. bertan aipatzendiren lehen sei liburuetatik aparte milaren bat orridauka kaleratuta: ipuinak, bertsoak, poesiak,kronikak, gutun irekiak, otoitzak, artikuluak,itzulpenak… guzti hori, ordea, argitalpen xumeetanegonik –liburuxketan batzuetan, tirada urrikoaldizkarietan gehienetan– testuak aurkitzea bera

nahiko neketsua bihurtzen da. ongi legoke berazcorpus guzti hori bilduma sendo batean plazaratzea,baina oraingoz beude bibliografian aipatutako bi“zenbait idazlan” bildumak nahiz eta osatugabeakizan.

Eta goazen iokinen idazlan esanguratsuenakaurkeztera.

Ipuina

Legazpiko historia da, “ipuin moduan jarria”, bereipuinen artean nagusia. idatzi baino lehen helburupedagogikoa besterik ez zeukana literatura bilakatuda bidean, non iokinek gogoz apurtzen dituengeneroen arteko mugak. narrazioari gehitzen dizkio

IHIN

TZA

101

28

bertsoak, abesti herrikoien egokitzapenak,atsotitzak, gutunak, sermoiak, antzerkia…, emaitzaoparoa eskainiz: prehistoriatik hasita 2222. urterainoLegazpiren memoria eta profezia zazpi ipuinenbitartez.

Bertsoa

ospakizunak izan ohi dira momentupribilegiatuenak bertsotan aritzeko. Hor dugu baiokin bertsolari familiako ezkontzetan, anaienurtebetetzetan, elkarte egitasmo topaketetan,botoak egiteko bilkuretan, sendotzako elizkizunetan,urteroko euskara egunetan….

Hala ere 1981. eta 1982. urteetan sortutakobertsoak dira aipagarrienak. garai haietan sonahandia hartu zuten postulanteen udako ibilaldiakkontatzen dizkigu iokinek: partaideen izenak etaizaerak, elkarren arteko giroa, ezusteko pasadizoak,ibilbidearen nondik norakoak, eguraldiarengorabeherak, hausnarketa pertsonalak, taldekootoitzak… bertsotan idatzitako kronikak dira azkenbatez bertsook.

Poesia

Hitzen jolasa izan baldin badaiteke ere poesia (ikusEnarak pio, Jo, Pitxu, jo…) eta naturaren aurreanlilura adierazteko bide (Degurixa, Akua…), barnealdesakonena husteko erabiltzen du batik bat iokinek,askotan ere samin puntu batez:

Bai, bai, badakit. / Nirea da errua. / Neu naizerrudun. // Baina ez etorri oihuka, / ez bultza, /mesedez. (Banatorkizue)

Bart esan hidan: / “Jokin, banoak; / zuenlagunartetik banoak. / Nireak hemen egin dik, egin.”// Hoa, bai, hoa. / Min diat, / bihotza min. / Hoa, bai,hoa. (Oroipenez)

beste adibideak: Lainoa, Pobrearen ama, Gizonserioa…

Omenaldia

soslai samur asko dituzte iokinen idatziek adiskideminen oroitzapenak direnean, omenaldi gisa, eskeronez beterikoak. gaztetan zarautzen ezagutu zituenelkartekoei, esate baterako: iñaki olabeagaeuskaldun eta abertzaleari, Luis sarasua herrikoi etaxaloari, Leopoldo aranguren amultsu eta apalari;gehi nikolas altzola salletar euskal idazleenaitzindariari, rwandan lagun izan zituen anaibatzuei…, guztiak europarrak, zuriak, gizonezkoaketa salletarrak.

baina hara non Rwanda bihotz-minez liburuanbeste motako pertsonak agertzen zaizkigunEmakumeen erakusleihoa izenburupean. Erakus-leiho horretan iokinek oso gertutik ezagutu zituenrwandarrak goraipatzen ditu, beltzak, emaku-mezkoak eta laikoak: mama kristina, mamanathanasia eta Edith elbarria, iokinen arte Eskolaaldameneko ikastetxean zeuden umezurtz etabaztertuen hezitzaile oparoak, Eugenia, marijo etaFelicitas irakasleak, odetta idazkaria, Faustaelkarteko langilea… gehienak aihotzez erailak.iokinen oihu garratza: Bizirik nahi zintuzket!

Itzulpena

Frantziako idazleak ditu iokinek buruan Eguberriliburuko poesi eta otoitzak itzultzeko garaian(charles Péguy, La salle, marie noël, Paul verlaine…) eta Espainiakoak (gabriel celaya, blas de otero,José Hierro, José Luis Hidalgo) Itzulpen amorratuakosatzean. Han espiritualitatearen irrikaz eta hemenamodio adierazpenen bila, lagun ezkonberribatentzat prestatu baitzuen poema sorta hau.kontuan har, bestalde, “amorratu” hori ez delapoemak gogorrak direlako baizik eta momentuhorretan itzultzailea amorratua sentitzen zelako.

Patxi Ezkiagaren Zaurien salmoak Jorge g.arangurenekin batera itzuli eta gero prosarapasatzen da iokin, eta orain ere emakume beltzarenohoretan, emakume afrikar nobelagileen arteanpuntakoa eta emakume eskubideen aldeko borrokanaitzindaria den mariama bâ senegaldarraren Haingutun luzea euskaratzen du.

IokinIokin

IHIN

TZA 10

1

29

IokinIokin

Ikerketa

iokin ez da ikertzailea baina bai jakin-minhandikoa. rwandara baldin badoa ikertuta daudenohiturak, sineskerak, tradizioak, ahozko poemagintzaeta abar miatuko ditu (ikus Munezero eta Bertso).

Eta Legazpira baldin badator bertako euskalidazleak ezagutu nahiko ditu. Lan nekeza, herrihonetan literatura-esparrua desertu hutsa dirudi-eta. ikerketaren ondorioz, ordea, apurka loreakagertzen joango dira: bertsolariak, bertso-jartzaileak, poetak, Arantzazu aldizkariarenfundatzailea, “lihoaren penak eta nekeak” ikertuzituena, Karraspio euskara erraza saileko gehienirakurria izan den nobelatxoaren sortzailea, ikastolankazetaritza jorratzen zuen irakaslea... Hotsaldizkariak emango du pertsona hauen berri etaberaien emaitzak kaleratuko, martin ugarte,“saletxe”, iokinen lagun-mina, da ezagunena.

Autobiografia

1988.etik aurrera –rwandan kokatzen denetikhasita, beraz– jasotzen ditugu Euskal Herrian iokinenkronikak, anekdotikoak oro har. baina denboraaurrera zihoalarik hasierako estilo askea eta lasaiakolorez aldatzen joan zen 1994.eko apirilaren seiadramatikoa bihurtzeraino, bere bizitza ere arriskubizian egon baitzen. gero, 1995. urtetik aurrera,rwandara berritzuli zenean, kontakizun lazgarriekinjarraituko du: hango txikizioa, gorrotoa, odol

usaina… eta anaitasun-eza elkartekideen artean,“gorbatadun basapiztia” metafora mingarriakazaltzen digunez.

nolanahi ere 2013. eta 2014. urteetan zeharidazten du iokinek bere autobiografia xumea. ihintzaaldizkariko zuzendariak “eskola”-ri buruz nahi zituenartikuluak; iokinek, ordea, “barne eskola”-rik gabeezin idatzi. beti barnealdera!

Iokin Otaegiren idazlanak

Sormenezkoak

Legazpi Harana. Legazpiko historia ipuin moduanjarria. Hots, Legazpi, 1988, 118 orr.

Rwanda bihotz-minez. Hiria, donostia, 2008, 384orr.

Eskola eta barne eskola. bilbo, 2016, 76 orr.

Itzulpenak

Eguberri, askoren artean. La salle, donostia, 1989,120 orr.

Zaurien salmoak. Salmos de la herida, PatxiEzkiaga. bermingham, donostia, 1997, 216 orr.

Hain gutun luzea, mariama bâ. Edo!, bilbo, 2015,180 orr.

Eta abar

Jokin Otaegi, Zenbait idazlan (1955 – 1987). iñakizelaia. Legazpi, 1988, 628 or.

Jokin Otaegi, Zenbait idazlan (1988 – 2016). iñakizelaia, bilbo, 2016, 330 or.

bi bilduma hauetan bildu dira liburu, liburuxka etaaldizkari desberdinetan argitaratuta dauden hainbatipuin, bertso, poesia, kronika, gutun ireki, otoitz etaartikulu.

Liburuetan: Legazpi, Hemen nauzu, Filosofia –UZEI.

Liburuxketan: Amen – Jesus!, Otoitz liburua,Kanonak, Erne, Espaloirik gabeko hiria, Legazpikoidazleak.

aldizkarietan: Nora?, Enlace, Unánimes, ZerukoArgia, Egan, Habe, Hots, Ihintza, Hotsizki,Hotsegunkaria, Hermanos Mayores.

IHIN

TZA

101

30

JOKINEN BARRUKO ESKOLAanai Jose ErtzibEngoa

Nire barneko eskolaren historia kontatzeranoakizu, eskola formalarekin ez baitu zerikusiestua.

Letra etzanaz doakizun testu honek Jokinennortasuna adierazten du, ez osoki baina bai neurrihandi batean. Hain zuzen ere, lerro apal hauen bidezhauxe eman nahi dizut jakitera, hots, Jokinenbarruko eskola, Jokinek barnean eraman duen etahausnartu duen hori ezagutzera, neurri batean,bederen.

Jokini barruko mintzoak hitz egiten dio, dudarik ezdago. batzuetan bertso librean hitz egingo dio etabestetzuetan prosaz, baina batean zein bestean,barruko mintzoari ekingo dio, bai eskolan eta baieskolatik at. kontua da ekite horretan dotoreziaagerian uzten duela, ez duela zaborkeria nahi, ezdiola edozein literatura motari kasu ematen, den-dena aukeratua agertzen duela, eta, ondorioz,zenbait kasutan nekez ulertzen diogula, nahiz etaigarri bai nondik nora doan ibilbide sakon horretan.

Nire buru eta barrenak zabaltzen joan zinen ba. Ezbarne borroka latzik gabe, baina, tira… Bat-batekootoitz hura, ikusi zintudan kontzientzietanetengabeko lanean… Gero, Convertis du XXèmesiècle irakurtzeak eman didan hauspoa izan dut fedegidari.

orain artekoa irakurrita norbaitek pentsa lezakeJokin barrura begira soilik bizi izan zela, baina hau ezda egiazko errealitatea. Egia bada barrutik hitzegiten zuela oro har, baina egia ere bada inguruanbizi izan zuenak bazuela funtsa gure anaiarengan.Hara bestela:

Orduan elkartu zen gure komandoa, euskarariemanez ahotsa eta bandoa, herri aldizkari bat edereta sendoa, Euskal Herriak izan zuen lehenengoa.

Jokinen mundua zabala zela esatean balirudikekontraesanean erortzeko arriskuan nagoela, bainahitz joko bat baino ez da. Egia da gure anaiaren lanesparrua ez zela denen agerikoa baina bai zinezkoa,ordea.

ongi gogoan daukat orain dela gutxi arte etortzenzela literatura-zirkuluetara, hots, Lita deitu taldera,non euskaraz idatzitako liburuen gainean mintzatzenginen, Jokin barne. nire buruan gelditu dira harksortutako irudiak besteon gogoeta entzuten zuenbitartean. Ez dakit amorrazioz entzuten zuen,

entzuten al zuen? nekez jakin zezakeen zertaz ariginen gorreriak jota zegoelako azken urteetan.alabaina, denok bai baikenekien gorreriak hartutazegoela, azken hitza berari uzten genion, eta,orduan, orduan askatzen zuen arestian esan dudana,alegia, barruko mintzoari ateak ireki eta funtsezkoiritziak, kriterioak, gogoetak… mahairatzen zituennekatu gabe, guztiok txundituta uzten gintuelarik.une horretan isladatzen zuen zenbatekoa zuenbarneratua gogoeta, azterketa, arrazoia, mistika,estetika eta bestelako dohainak ordura arteezkutuan edukitakoak.

Honela dio Rwanda bihotz-minez liburuan: Bagoazairean doan autobus handian mundutik Kigalirantz.Han behean, gure azpian, mila muino, bananadi,etxebizitza biribilak misteriopean babesten, auzo etabaserri, erreka uher, zein ez dakizun bat-batekoanerreka diren ala bide diren. Noranzko erreka, urrutibaita itsasoa, ezker eskuin ipar ala hego. Urruti. Bizibehar bitartean. Gu bezala. Noraezean.

badirudi deskripzio samur batez ari dela eta badahalako zerbait. alabaina, sakonean barruko mintzoaari zaio ate joka; gogora dakarkio naturarekin izanduen eta duen harreman estua; afrikan dabil, bainabeizama izan zitekeen; erreka da itsasora doana,baina bizitza ere bai heriotzara. Bagoaz aterantzjarraitzen du esanez liburu berean kasik etengabe,errepikakor eta zentzua galdu gabe. Joera beraerakusten du aurrerago. kontua da joerari musikaberezia jartzen diola Jokinek eta horrela erakustendigula zoritxarraren erdian nolako izaerak gobernatubehar gaituen: ... eta mendiko urmaeletan urgardenak baliran zulatua zuen granito harria… Etabegiak ireki zituenean garrasi ikaragarria ito beharizan zuen eztarrian: kobra sugetzar baten itxura zuenpiztiaren aurrean zegoen; buztanaren gainean zuthura… Haren gorputzak laba harritan ehoa zirudien;begi bakarrak, berriz, sumendi. Puztu zuen lepoa etagiza hizkuntzan honako hau adierazi: hemen zaitutazkenean emaztegai. Berandu zatzaizkit hagitz,gizaldiak baitira zain ninduzula, emaztekietanederrena baitzara zu. itun zaharreko KantarikEderrena-ren eraginez apaindua.

Liburu beretik jarrai nezake Jokinen espiritua,estetika, mistika eta figurazioa aipatuz, baina haugomuta bat baino ez da. narrazioari eskainitakoa alebat besterik ez da. ziur naiz bera nik baino hobeto

IokinIokin

IHIN

TZA 10

1

31

ezagutzen dutenek gehiago eta hobeto adierazikoluketela lerro hauetan apaltasun handiz esandakoa.Haien eskuetan uzten dut, beraz.

noan orain poemetara. Hasteko esango dutprosan aurkitu dudan sakontasuna, berbakizuna etazeresana olerkietan ere aurki daitekeela inolakoarazorik eta trabarik gabe. kontua da eskura izanditudan olerkiek sen erlijiosoa daukatela eta aldehorretatik Jokinek Patxik bezala bizitzari buruzkokontzeptu erlijiosoa oro har erakusten duela delakoolerkietan. alabaina, hau ez da oztopo edertasunak,kolore guztiekin, bere espazioa hartzeko.

ondorengo hau adibide bat besterik ez da:

Sinesten dut, itxaropendun naiz, ispilu hautsihonetako apurrak bilduko dizkidazula, oso bakarraeginen didazula, non, osorik osatuta, osorik ikusikonaizen. Mosaikoak Pantokrator amodiozkoa legez,non, Osoarekin bakeak lortuko ditudan, behin betikobat eginda. osoki erlijiosoa dimentsiorikzabalenean. Estetikoa izaki horretan hitziradokikorrak erabiliz: ispilua, apurrak, mosaikoa,pantokrator, osoa, bat eginda behin betiko. Hurbilote zuen ikusten heriotza?

beste pasarte, otoitz, poema, batean mateoEbanjelariaren testua murtxikatzen du gariarenartean olo gaiztoa dagoela gogora ekarriz, eta bereburua inplikatuz, pertsonalizatuz, alegia:

Neure burua ere ez dut errazegi epaitu behar, ezdut azkarregi gaitzetsi behar. Onen alderdian jarriere ez. Naizena naiz eta neuk ere ez dakit ziur nornaizen. Ekar iezazkidazu burura apaltasun hitzegokiak. Hitzak ere badira-eta maisu… Azken batez,gauza guztiak kritikatu behar honetan, neure buruagorde nahia baitago. Astakeriak burlaize bigunez

begiratzen ikasi. Gaiztoen iturri beretik jaso urgarbia, upel beretik edan ardo bizia, eskola bereanikasi jakituria, denda berberetan erosi jaki ona, auzoberean, eskailera berean eman bizitza. Errealismoaere Jokinen beste ezaugarria dateke.

arestian esanda utzi dut Jokinen poemarioaerlijiosoa dela gehien bat, eta, besteak beste, hauizan daitekeela arrazoi ezezaguna izateko bai gureartean, nik baietz esango nuke, eta bai kanpoan, haubatik bat. baina nola gorde halako altxor poetikoalau haizetara zabaldu gabe sinestu ala ez sinestu?dakusagun:

Jolas egin ote dezaket zurekin, Jainko? Xake, mus,pilota, saski baloi, futbol? Gordeketan! Bertanditudan zuhaitzak, asfaltorik gabeko herria, mendiangorako basoa, zeru urdin astuna, eta zeru urdinarengarbitasun distira. Gizakia, basoa, mendia, zerua …Maitagarri! Zurekin gordeketan jolas egin dezaket,Jauna? Artearen basoan, artea: airera ateratakoerroan giza burua zizelatu balu bezala, adar ihartuhautsian txakurraren burezurra … Zibilizazio zaharbaten harresiak. Urik gabeko erreka zuloak … Milamamu, mila irudi, mila presentzia … Jolas dezagunbai, gordeketan, adiskide Jainko.

Era honetan jarrai nezake Jokin goraipatuz,aztertuz, tonuan aztertuz, melodia astun batezdinamika arina markatuz, nondik norakoak adierazizeta bestelako irudi poetikoak azpimarratuz. bego,gero ere esango baitu zenbateraino izan den Jokinpertsona, euskalduna, salletarra, eskoladuna, poeta,esataria, narratzailea, mendizalea, Jainkozalea,laguna, elkartekidea, etab. Eta zenbaterainozizelkatu zituen hitzak barne mintzoari ateak parezpare zabaltzeko.

IokinIokin

GURE HEZKUNTZA SAREA EUSKAL HERRIAN

Andoain - Beasain - Donostia La Salle - Donostia San Luis Eibar Azitain - Eibar Isasi - Irungo La Salle - Zarautz - Zumarraga

Bilbo La Salle - Bilbo Elkarbanatuz - Sestao Andra Mari - Sestao Artizar