141

IDEIEN GIDA - herriak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herrietako programa egiteko ideien zerrenda

Citation preview

Page 1: IDEIEN GIDA - herriak
Page 2: IDEIEN GIDA - herriak

AURKIBIDEAPARTAIDETZALANKIDETZAGAZTE POLITIKAJ + K ANIZTASUNAETXEBIZITZAHEZKUNTZAENPLEGUATOKIKO GARAPENAMERKATARITZA

INDUSTRIABASOGINTZAELIKADURA BURUJABETZATURISMOAEKONOMIA OROKORRAEKONOMIA FEMINISTAOGASUNAKULTURAKIROLAPOLÍTICA FEMINISTAHIZKUNTZAHELDUAKLURRALDE ANTOLAKETA ETA HIRIGINTZAENERGIAUDALEN ETA BESTE INSTITUZIO PUBLIKOEN ARTEKO HARREMANAKOSASUNAUDALTZAINGOAANIZTASUN FUNTZIONALAANIZTASUN SEXUALAHONDAKINAKUDALBILTZAHERRITARTASUNAGIZARTE POLITIKAKFORU ETA UDAL HARREMANAKBIOANIZTASUNAURA

1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31-32-33-34-35-

Page 3: IDEIEN GIDA - herriak

PARTE HARTZEA

IDEIA

nagusiak

1. Parte hartzearen ondorio zuzenak herritarrek boterea eskuratzea izan behar du..

2. Parte hartzearen bitartez norbanakoa/gizarte/komunitate eta pertsona askeagoak eraikitzen dira. Herri mugimendu eta elkarteen lana ezinbestekoa da, euren autonomia sustatu nahiko genuke erabateko errespetuz.

3. Parte hartze kultura bultzatu behar da: parte hartzeak kalitatezkoa, eraldatzailea eta eraikitzailea izan behar du.

4. Erakundeetatik informazio egokia eta gardena eskaini behar da, eztabaidatzeko eta erabakietan eragiteko aukerak sortuko dituena, kontrol tresnak indartuz. Erakundeen humanizazioa eta desburokratizazioa sustatuko da.

5. Parte hartzea berdintasun ikuspuntutik landuko da: orain arte estrukturalki bereizkeria egoeran egon diren sektoreen ahotsa entzun dadin.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Herritarren partaidetza ez da gauza berria gure herrian. Historikoki gure antolamenduan auzolana izan dugu eta gaur egunera arte mantendu da. Sozialki oso barneratua dugu autoeraketaren bidez eta borondatez gauzak egitea. Euskal Herriak mugimendu eta elkarte sare handi eta bizia izan du eta dauka gaur egun ere.

EHBilduk, parte hartzea eraldaketarako tresna gisa ulertzen du. Herritarrak boteretzeko prozesua da. Herritarren parte hartzeak aktiboa, kalitatezkoa, erabakitzailea, eraikitzailea eta eraldatzailea izan behar du eta horretarako erakundeek boterea konpartitu behar dute.

EHBildu prest da delegazio eta ordezkaritza kulturatik, norberaren ardura eta parte hartzea oinarri duen kulturara bidea egiten jarraitzeko. Zailtasun eta traba bereziak dituzten norbanako eta komunitateak bereziki kontuan hartuta.

Herritarren partaidetzarako mekanismo eta egitura finkoak eta iraunkorrak sortu behar dira. Erakundeak demokratizatzeko egiten ari garen ahaleginean sakondu behar dugu, erakundeen ateak irekitzen jarraitu behar dugu. Erakundeen ateak irekitzeko lan moldeak, jarrerak eta arautegiak sakonean eta modu estrukturalean aldatzen eta egikaritzen jarraitu behar dugu.

Erakundeetan egiten dugun eta egingo dugun lana gardentasun osokoa izango da.

Informazioa denen eskura jarriz, modu ulergarrian. Eztabaida kolektiboak egiteko bitartekoak eskaini eta ahal den gehienetan kolektiboki erabakiz. Herritarrek erakundeen lana kontrolatzeko tresnak ezarriz.

Page 4: IDEIEN GIDA - herriak

PARTE HARTZEAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

PARTE HARTZEA HERRITARRAK BOTERETZEKO

”Herritarren partaidetzarako eskola” sortu. Bertan erakundeetako arduradun teknikoak, politikoa eta herritarrak modu etengabean trebatzeko. Herrialde desberdinetako esperientziak partekatzeko eta horietatik elkarrekin ikasteko aukera eskainiko du, modu deszentralizatuan. Eskola bera parte hartze prozesu baten ondorioz diseinatuko da. Tradizionalki aktibatu ez diren herritar eta kolektiboak, parte hartze prozesuetara ekartzeko lana indartzea izango da helburu eskola hauen bidez.

PARTE HARTZEKO KULTURA BULTZATU

Auzolana filosofia modu orokorrean ulertuta (ez bakarrik lan fisikoa) sustatu eta lagundu.

Batzordeak arratsaldeetan jarri .

Plenoen ordutegiak herritarren parte hartzea errazteko egokitu. Horretarako, egungo araudien aldaketa emanaz.

Batzordeen izen aldaketa, izaera ireki hori indartzeko “Batzorde Informatibo Parte-hartzaileak” deituko ditugu. Lan egiteko moduan ere parte hartzailea izan behar du, ez bakarrik izenean.

Auzoaei lotutako erabakiak daudenean pleno ibiltariak egin.

Udalaren egun irekia. Urtean egun bat edo (jai eguna hobe) ate irekiak. Jai giroan.

EH Bildu talde osoa eta udal funtzionarioak parte-hartzearen printzipioetan hezitu. Pedagogi eraldatzailea tarteko: aktiboa eta partehartzailea.

Parte-hartzea bultzatzeko/bermatzeko ardura politiko bat finkatu eta alkatearen inplikazioa bultzatu. - Zuzendaritza sortu - Partaidetza araudia berrikusi

Parte hartze ekimenak antolatzean, zaintza-zerbitzuak bermatu.

Konpromiso handiena hauteskunde programa herritarrekin partekartzea/osatzea da.Bilatzen duguna parte-hartze zuzena eta ordezkariak herriaren mandatupean izatea da. Horretarako ez du balio herritarrek botoen bidez alderdien programa onartzea.Beharrezkoa den denbora hartuko dugu benetan parte hartzea egoteko: eztabaidatzeaz eta adosteaz gain erabakiak ere hartu egin behar dituzte herritarrek eguneroko jardunean.

Behin programaren lanketa eginik, ez da itxia izango.Programan ez dauden gauezetan (garrantzitsuak direnean ulertzen da) lanketa eskatuko zaie herritarrei gaiak eskatzen duen presaren arabera, bitarteko desberdinen bitartez (internet, jendaurreko tramitea, bozketa, asanblada, etb...) euren iritzia emateko.

PARTAIDETZA AURREKONTUAK.Partaidetzazko aurrekontuak urte osoko lanketa eskatzen dute. Urtez urte partaidetzarekin erabakitzen den diru kopurua handituz joango da.

Araudien aldaketa, elkarte edo eragileek plenoetan galderak/mozioak... sar ditzaten edo hitza har dezaten. Baita batzorde berezietan parte hartzeko aukera izan dezaten ere.

Mapa Administratibo berria osatu. Auzoen mapa osatu hiri eta herri handietan. Subjetu aktibo gisa auzoak hartu. Eta, distritoaren desagerpena eremu kontsultatzaile gisa.

Jai batzorde herrikoiak sustatu.

Page 5: IDEIEN GIDA - herriak

ERAKUNDEETATIK INFORMAZIOA-

KOMUNIKAZIOA-GARDENTASUNA

Lehen pausua hizkuntza instituzionala sinplifikatzea eta erraztea, teknizismoen gainetik argitasun-pedagogikoa lehentsiz. Horretarako, teknikari eta politikoak formatu beharko dira.

Udal informazioa era sinple eta sakonean landu, parte hartzea errazteko (mamira joan eta informazioa tratatzen inbertitu). Landu gabeko informazioa ematea, ez da gardentasuna. Gaiak eta epeak planifikatu iraunkorki informazioa emateko.

AGENDA PUBLIKOAKWebguneetan bilera, erabaki, proposamen, adostasun eta batzordeen berri eman, batez ere alkatearenak (ez dago zertan zehaztasunetan sartu norekin-zertarako). Erakundeak herritarrei ireki bilera eta elkarrizketa fluxu iraunkorren bitartez, kolektibo desberdinek erakundera jotzen dutenean gertutasuna eduki dezaten.Gainera herritarrekin egoteko orduak zehaztu eta errespetatu.

Batzorde irekiak herritar, elkarte zein eragileak deituz eta eskubide osoko kide moduan parte hartuz. Ezinbestekoa izango delarik legealdiaren lehen plenoan izaera ireki horrekin osatzea batzorde informatiboak. Araudiaren aldaketak eginaz.

Gaikako (kirola, euskara, hirigintza...) interesa duten taldeak sortu eta informazioa bideratu; email, whatsap, gutun, .... bidez.

PARTE HARTZEA BERDINTASUN IKUSPUNTUTIK

LANDU

Herri galdeketen arautzea.

Parte hartzearen ordenantza eta klausula sozialak eraiki, eragile sozialekin elkarlanean.Erakundeei erraztasun eta laguntza juridikoak eskaintzeko.

Erakundeak deitutako batzar ireki edo bilera jendetsuetan, zaintza zerbitzuak eskaini, herritar orok bertaratzeko aukera izan dezan.

Erakundeak deitutako batzar edo bilera irekiak, kolektibo desberdinek izan ditzaketen lan edo zaintza arazoak kontuan hartuz antolatu, ordutegia herritarren arabera jarriz eta ez beraz erakundeko ordezkarien agendaren baitan.

Herriko edo hiriko gune desberdinetan, informazio taulak edota bando sistemak aktibatu, erakundeko erabaki eta informazio garrantsitsuak, zuzenean transmitituak izan daitezen herritarrei (guztiek ez baitute bileretara joan edo internet erabiltzeko aukera izaten).

Page 6: IDEIEN GIDA - herriak
Page 7: IDEIEN GIDA - herriak

LANKIDETZA

IDEIA

nagusiak

1. Nortasun eraldatzailea duen garapenerako lankidetza-politika publikoa sendotzea; hau da, administrazioak berak hartzen du politika hori planifikatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko erantzukizuna..

2. Nazioarteko elkartasunean, gizarte-justiziaren globalizazioan, herritartasun unibertsalean eta erantzukizun partekatuan oinarritzen den lankidetza-politika integrala bultzatzea.

3. Eraldaketa-subjektuak laguntzen dituen lankidetza-politika bultzatzea.

4. Lankidetza-politikak zehar-lerro hauek txertatuko ditu: genero ikuspegia, tokiko gaitasunen eta parte-hartzearen ikuspegia, giza eskubideen ikuspegia eta tokiko/globala ikuspegia.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

•Lankidetza:politikapublikoa.

•Lankidetza:politikaintegrala.

•Lankidetza:eraldaketasozialerakotresnabezalaulertuta.Hanetahemen.

•Lankidetza: Politika publikoa, gardentasunerako eta eraginkortasunerako bermeekin ezarria; tokikoelkarteen zuzeneko parte hartzearekin, eta tokian tokiko errealitatea eta harreman aurrekariak ere kontuan hartzen dituen politika publikoa.

•Lankidetza: Lankidetzaren interesa jatorritik abiatzen da kooperazioa. Garapenerako aliatuak gara, ezasistenteak, ez laguntzaileak. Alde bikotasunean landu, iraunkorrean lan egin.

•Lankidetza:Herrienartekoelkartasuna,internazionalismoaoinarri.

PRINTZIPIO GIDARIAK

Elkartasuna; ez dira garapenerako lankidetzaren aldeko politikaren barruan sartuko enpresa-mozkinak edo merkataritza-abantailak, nazioarteko harremanen sustapena edo asistentzialismoarekin eta karitatearekin zerikusia duten helburuak dituzten ekimenak. Era berean, printzipio hori jarraiki, irabazi-asmorik gabeko erakundeak politika horren eragile gisa onartu behar dira, hau da, iparralde globaleko eta hegoalde globaleko erakunde publikoak eta gizarte-erakunde, antolakunde eta mugimenduak.

Jabetzea eta laguntza;Garapenerako lankidetzarenaldekopolitikarenedozeinarlotan,ekimenakbiztanle subjektuengandik sortu behar dira, eta ekimen horietan parte hartzen duten eragileek bereak balira bezala hartu behar dituzte. Harremanak horizontalak izan behar dira, eta lankidetza ez da pertsonen, herrien eta komunitateen garapen-prozesuen ordezkoa izan behar. Ildo horretan, pertsonen borondatea eta erabakitzeko gaitasuna errespetatu behar dira, haiek baitira lankidetzaren aldeko ekimenen eta politiken erdigunea.

Page 8: IDEIEN GIDA - herriak

Sakontasuna; Bazterkeriaren kontzeptuaren nahiz garapenaren kontzeptuaren dimentsioaniztasunari jarraituz, lankidetzaren aldeko politikaren eginkizun bakarra ez da oinarrizko premiak asetzea; beraz, politika horren barruko ekimenak funtsezko alderdietara zuzenduta egongo dira: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, giza eskubideak, politikan parte hartzea eta politikan eragina izatea, ekologiaren iraunkortasuna...

Kalitatea eta gardentasuna; garapenerako lankidetzaren aldeko politikaren kalitatea neurtzeko kontuan hartu behar dira inpaktua, aldaketa sendoak eta egiturazko eraldaketak, eta horretarako, beharrezkoakdiraepeluzekoprozesuaketaestrategiak,sakontasunarenprintzipioarekinbat.Gardentasunalortzeko ezinbestekoa da sustatutako lankidetza-politika ebaluatzearen eta hari kontuak eskatzearen aldeko ekintzak abiaraztea, eta ekintza horiek eragile nagusiei zein herritarrei jakinaraztea, haien berri izan dezaten eta haien inguruan eztabaidatzeko eta haien zilegitasuna erabakitzeko aukera izan dezaten.

Koordinazioa, inpaktua hobetzeko, eta eskuragarria dauden baliabideak mugatuak direla kontuan izanda, ezinbestekoa da erakundeen arteko koordinatzeko ahalegina egitea.

Page 9: IDEIEN GIDA - herriak

LANKIDETZAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Gardentasuna Lankidetza politikoaren gardentasuna bermatuko dituen neurriak hartzea. Deialdien eta onarturiko proiektuen publikotasuna eta zabalkundea ziurtatzea.

Eraginkortasuna Bultzatu edo sostengatutako ekimenen eraginkortasunaren kontrola bermatzeko neurriak hartzea.

BALIABIDEAK

Giza baliabideak: Udalen kasuan eta aukeren arabera: zinegotzi bat, lankidetzaren eta elkartasunaren alorreko ordezkari politikoa; bai eta udaleko erreferentziazko teknikari bat edo gehiago lankidetza lanaz arduratzea.

Baliabide ekonomikoak esleitzea: % 0,7ko nazioarteko konpromisoarekin lotuta erakunde bakoitzari aplikagarri zaion kopurua esleitzea, esleitutakoaren %100 aplikatzea.

Aurrekontu osoan gorantz berrikustearen konpromisoa hartzen da, herritartasun globalaren eta herrien arteko elkartasunaren printzipioei jarraiki.

Lankidetza politika politika publikotzat hartu, hau da, administrazioak berak hartzen du politika hori planifikatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko erantzukizuna, zein politika horri jarraipena eta ebaluazioa egitekoa. Administrazioa ez dadin bihurtu beste eragile batzuek gauzatzen dituzten ekimenen finantzatzaile hutsa

Baliabideen esleipenerako gure eredua mistoa izango da. Hala ere, aurrekontu eta baliabide nahiko egonen diren udaletan, lankidetza zuzeneko politika aldarrikatuko dugu lehentasunez. Zeharkako lankidetza berriz, bestelako eragileen bidez, zuzenekoa bideragarri ez den kasuetan.

Bere lankidetza-politiketan, EH Bilduk giza garapen iraunkorra onartuko du pobreziaren aurkako borrokarako estrategia bakartzat, ezin baita onartu garapena ekonomia-hazkundera mugatzen dela. Alde horretatik, irabazi asmorik gabeko entitateei bideratuko zaizkie bakar-bakarrik.

SARETZEA

Udalaren ekarpena martxan dauden sareekin kudeatzea (Euskal Fondoa edo nazioarte mailako udalerrien sareak adibidez)Herri txikien kasuan, bereziki, saretuak dauden erakundeen bidez egingo da.Herri ertainetan, saretuak dituzten erakundeen bidez eta zuzenean udalek beraiek dituzten proiektuak garatuko dira.Herri handietan, saretutako erakundeen bidez, zuzeneko proiektuak eta pleguak aterako dira.1. Lehentasuna emango zaio gizarte mugimenduak lankidetza-dinamiketan naturaltasunez txertatzeari, eraldaketarako elementu estrategikoak baitira, eta lankidetza agenda osoarekiko gogoeta kritikoa sortuko da. Hortik abiatuta, defendatuko da mugimendu horiek kalitateko parte-hartze aktiboa izatea nazioarteko lankidetzako dinamiketan.

Page 10: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

PROIEKTUEN NOLAKOTASUNA

Hurrengo parametroetan kokatzen diren proiektuak babestea lehentasunez:-Pobretzea errotik desagerrarazten laguntzea, bere dimentsio osoa kontutan hartuz-Garapenerako eskubidea sustatzea eta munduko ordena zuzenago eta bidezkoago bat eraikitzea-Aldeaniztuneko harremanak eta garapen prozesuak sustatzea-Herritarren artean elkartasun-kultura sustatzea

EREMU GEOGRAFIKOAK

Hurrengo baldintzak betetzen dituzten proiektuak babestea lehentasunez:-Elkartasun-harremanetarako aurrekariak egotea-Tokiko lankidetza-eragileen lan-esperientzia-Giza-eskubideak, bakea eta konponbide ereduak sustatu dituztenak-Estaturik gabeko herriak

PROIEKTUEN JABETZEA

Esleitzen diren proiektuen jabetzea bermatu behar da: Hau da, proiektuaren subjektu diren bi herrien eta noski, proiektuen, inguruko informazioa gizarteratu: Argazki erakusketen bidez, euskarri desberdinen bidez proiektua gauzatzen den herritarrei elkarrizketak...

Herri eta sektore sozial ezberdinen arteko desoreka eragiten duten arrazoiei buruzko kontzientzia kritikoa eraikitzea xede duen lankidetza politika bultzatzeko neurriak hartu behar dira. Erantzukizunean kide izan behar dugu.

Antolatutako herritartasun kritikoa (ikerketa, eragin politikoa, emantzipaziorako hezkuntza, artikulazioa) sortzeko zuzenean bideratutako lankidetzarako guztizko ehunekoa handituz joango da, etengabe, eta ezaugarri hori euskal lankidetzaren bereizgarri bihurtuko da, Iparra-Hegoa logika apurtzeko estrategia baten barruan, eragile berri batzuk izango dituena, gizarte mugimenduak kasu.

Lankidetza bitartez egindako lana herrietan zabaltzeko bitartekoak jarri behar dira. Anbizioz jokatu behar dugu alor honetan.

Gainontzean ez dugu herri presiorik ez eta egindako lanaren emaitzak herriratzeerik.

SENIDETZEAKSenidetzeak nahitaez herrian errotuak izan behar dira. Egiten diren senidetze berriek oinarrian bi herrietako herritarren konplizitate erreala, ezagutza, sentsibilizazioa bermatu behar da.

Page 11: IDEIEN GIDA - herriak

GAZTE POLITIKA

IDEIA

nagusiak

1. Gazteriak krisiaren eta oro har sistemaren ondorio latzak modu berezituan pairatzen ditu. Bizitza politikoan, gazteriaren parte-hartze zuzena ezinbestekoa da, dagozkion eskubide eta beharrizanei erantzuteko eta jendartea eraldatzeko.

2. Gure helburu den zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzeko gazteria ahalduntzea nahitaezkoa da. Bide horretan, parte-hartzea izango da EH Bilduk garatuko duen gazte-politikaren oinarri nagusia. Horrela bermatuko dugu, eremu guztietan, gazteriaren ahotsa entzuna eta aintzat hartua izango dela; eta, ondorioz, gazteria ahalduntzeko prozesua eraginkorki gauzatuko dela.

3. Ez gatoz gazteriarentzako programa konkretu batzuk, edo laguntza ildo jakin batzuk sustatzera eta bideratzera. Gazteak erabakien parte izatea nahi dugu, gazteoi zuzenduriko politika konkretuetan zein politika orokorretan. Horregatik da EH Bildu, beste proiektu guztien aurrean, alternatiba erreal bakarra.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Gazteriak krisiaren eta, oro har, sistemaren ondorio latzak modu berezituan pairatzen ditu, eskubideen murrizketa eta prekarietatea modu berezian jasanez. Sektore espezifikoa den heinean, beharrizan espezifikoak ditu eta, ondorioz, gazte problematikari, beharrizanei zein eskubideen bermeari modu berezituan erantzun behar zaie.

Egoera hori iraultzeko, bizitza politikoan gazteriaren parte-hartze zuzena ezinbestekoa da. Dagozkion eskubide eta beharrizanei erantzuteko eta jendartea eraldatzeko subjektu aktibo izan behar da gazteria. Hortaz, gure helburu den zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzeko gazteria ahalduntzea nahitaezkoa da. Gazteri ahaldundua behar dugu, balore parekide eta askatzaileak oinarri dituena eta herriarekin konprometitua dagoena.

Gazteriaren beharrizanak eta problematika berezituak izaera integrala dute eta beraz, gazte politikak zehar-lerro izaera dauka eta horrela landuko du EH Bilduk, parte-hartzea gazte politikaren oinarri nagusitzat hartuz. Horrela soilik bermatuko dugu, eremu guztietan, gazteriaren ahotsa entzuna eta aintzat hartua izango dela; eta, ondorioz, gazteria ahalduntzeko prozesua eraginkorki gauzatuko dela.

Bide horretatik, argi daukagu gazteoi dagokigula geure eskubideak errespetatuak izan daitezen lortzea, gazte problematikari erantzutea eta geure burua ahalduntzea. EH Bilduk, gazte politika, horretarako bitarteko gisa ulertzen du eta, parte-hartzean oinarrituz, gazteok gazteontzat zuzendutako neurriak hartzea da helburu nagusia. Hori guztia bideratzeko, alegia, politikan gazteriaren parte-hartze normalizatu eta aktiboa bultzatzeko, beharrezko mekanismoak jartzeko konpromisoa hartzen du EH Bilduk.

Laburbilduz, EH Bildutik gazteak politikaren parte aktibo izatea da bilatuko duguna, gazte ikuspegitik, gure gizarteko arlo ezberdinak behatu, dauden problematikak aztertu eta alternatibak planteatuz. Ez gatoz gazteriarentzako programa konkretu batzuk, edo laguntza ildo jakin batzuk sustatzera eta bideratzera; ez dugu gazteria zaindu beharreko gobernuaz aparte dagoen sektore gisara ulertzen. Gazteak, gazteok, erabakien parte izatea nahi dugu, gazteoi zuzenduriko politika konkretu zein politika orokorretan. Horregatik da EH Bildu, beste proiektu guztien aurrean, alternatiba erreal bakarra.

Page 12: IDEIEN GIDA - herriak

GAZTE POLITIKAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

BIZI BALDINTZAK(GAZTE POLITIKA ZEHAR

LERRO GISA)

Tokiko garapen proiektuetan gazteen parte hartzea bultzatuko da gazteriaren ikuspegia txertatua geratu dadin. Gazte ekintzailetza bultzatzeko bitartekoak jarriko dira.

Lana: gazteok lan mundura sartzeko mekanismoak ezarriko dira. Langabeziari aterabidea emateko neurriak. Besteak beste, gazteen gizarteratzeko kontratazio publikoetan gizarte klausulak ezarriko dira kontratazio horiek portzentai batean gazteek betetzeko.

Etxebizitza: Alokairu soziala bultzatuko dugu. etxe hutsak gazteen emantzipaziorako berrerabiltzeko apustua egingo da. Etxebizitza politikaren baitan gazteen baliabide eta beharretara egokituko diren politikak bultzatuko dira, etxebizitza eredu berriak sortuz.

Kultura eta sorkuntza: Sormena sustatzeko eta bultzatzeko baliabideak eskainiko dira, ekonomikoak, azpiegituren bidez, zein gune komunak ideien deskargarako eta kultur munduan dabiltzan gazte sortzaileak eta ekoizleak ezagutu ahal izateko SARE bat osatzeko helburuarekin.

Kanpora ikastera edo lanera joateko laguntzak (itzultzeko laguntzak).

AHALDUNTZEA (FORMAZIOA +

AHOLKULARITZA)

Parekidetasuna: Sexu aholkularitza zerbitzuak abian jarriko dira bai era zuzenean gaztei zuzenduta bai ikas zentroekin batera. Eraso sexisten aurkako protokoloak zehaztuko ditugu.

Etxebizitza jabego ereduari alternatibak ezagutzera eman eta sustatu.

Egungo kontsumo eredua gaindituko duen jendartearen bidean kontzientziazioa garatu.

Ama Lurrarekiko defentsan sakondu eta kontzientzia garatu.

Aniztasuna: migrazioa, integrazioa, kulturen arteko bizikidetza eta, oro har, aniztasunaren inguruko lanketak txikitatik (ikastetxe, udal zerbitzu,…).

Page 13: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

PARTE-HARTZEA

Herriko gazteekin harreman iraunkorra: 1) Gazte mahaien sorrera bultzatu. 2) Instituzioak gazte espazioetara hurbildu.

Espazio eta baliabideak eskaini gazteek proiektu propioak garatzeko.

Parte-hartze prozesuetan planteamendu espezifikoak, gazteen errealitatea aintzat hartuz.

Gazteriaren beharrizan eta aldarrikapenak politikako eremu guztietan presente egotea bermatu. Horretarako gazteei bereziki zuzenduriko neurriez gain egiten den planteamendu orotan, “planteamendu honekin gazteen beharrizanak asetuta al daude?” galderari erantzunez.

Jai eredu parte hartzaile eta parekideak bultzatu, zeinak gazte eragileak kontuan edukiko dituen.

Page 14: IDEIEN GIDA - herriak

IDEIA

nagusiak

1. EH Bildurentzat, herri honetan bizitzea erabaki duen pertsona oro da euskal herritarra, edonon jaioa dela ere (“Irunen/Senegalen/Oionen/Errumanian/ Aranon/Badajozen/Pekinen/Fezen/Karrantzan/Vigon... jaioa naiz eta euskal herritarra naiz”) eta Euskal herritar guztiok ditugu eskubide eta betebehar berberak.

2. Pertsona guztientzat eskubide guztiak eta aukera berdintasuna aldarrikatzen ditu EH Bilduk. Aldarri hori errealitate izan dadin behar-besteko neurriak abian jartzeko konpromisoa hartua dugu, zurrumurru eta aurreiritzi faltsuak zabaltzen dituzten mezu interesatuak desmuntatzetik hasita.

3. Elkarbizitza da gakoa. Horretarako, elkar-ezagutza, elkar-ulertzea eta elkarrekiko aitortza ezinbestekoak dira. Bide horretan, euskara, kohesio eta komunikazio bitarteko gisa aintzakotzat hartu beharrekoa da, elkarbizitzaren eraikuntzaren ezinbesteko elementu gisa.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Migrazioa eragiten duten arrazoiak anitzak dira: kulturalak, sozialak, politikoak eta, gehienetan, ekonomikoak. Arrazoi horiek eragindako beharrek barreiatu dituzte euskal herritar ugari munduan zehar eta, alderantziz, jatorri anitzetako pertsona ugari Euskal Herriratu.

Sistema kapitalistak, bere eredu ekonomikoa aurrera ateratzeko, herrialde anitz pobretu ditu gutxi batzuk aberasteko eta, ondorioz, pobretutako herrialdeetako gizon-emakumeen bizi-baldintzak minimoen azpitik jarri. Horrek migratze-beharra eragin du eta behar hori baliatu du sistema kapitalistak, interesatu zaionean, jatorri desberdinetako langile klaseak elkarren kontra jartzeko. Zertarako? Injustizia horren errua bere sorburua den kapitalismoaren gain beharrean, langile-klasearen gain jartzeko; oro har, ahulenen gain.

Horrela, aspaldi honetan, krisi ekonomikoa baliatuz, inolako funtsik gabeko mezu interesatuak zabaldu dira kultura eta jatorri jakin batzuetako herritarren kontra. Enplegu duin bat izateko zailtasunak eta prestazio sozialen beharra areagotzen ari diren honetan, euskal herritar ugarirengan sarrera eta eragina duten mezuak ugaritzen ari dira (“lana kentzen digute”, “bertokoei dagozkigun diru-laguntzak eramaten dituzte”...). Oinarri errealik gabeko zurrumurruak baino ez diren mezu horien eraginez, jende askok areriotzat, bere egoera kaskarraren erruduntzat eta lehiakide desleial eta arriskutsutzat hartzen ditu jatorri edota kultura jakin batzuetako herritarrak. Mezu horiek beldurra eragiten dute eta beldur horrek jarrera arrazistak eta xenofoboak azaleratzeko baldintzak sortu ditu.

Jatorri eta kultura aniztasunaren kudeaketa, beraz, gai konplexua da eta arduraz hartu beharrekoa. Hori horrela izanik, eta Europatik zein estatuetatik inposatu dizkiguten migrazio lege eta araudi eskubide-urratzaileek bestelakorik badiote ere, EH Bildutik argi daukagu pertsona guztiok daukagula duintasunez bizitzeko eskubidea eta, edonon jaioak izanik ere, bizitza duin horren bila edonora joateko askatasun osoa. Hori dela eta, EH Bildurentzat, norberaren identitatea erabat errespetatuz, herri honetan bizitzea erabaki duen pertsona oro euskal herritarra da, edonon jaioa dela ere; eta euskal herritar guztioi bermatu behar zaizkigu eskubide, erantzukizun, betebehar eta aukera berberak, gure arraza, sexua, sinesmena, etnia, identitatea, sorlekua edo nazionalitatea edozein dela ere. Eta hori erakunde publikoen lana da.

Pertsona guztientzat eskubide guztiak eta aukera berdintasuna aldarrikatzen ditu EH Bilduk. Eta aldarri hori errealitate izan dadin behar besteko neurriak abian jartzeko konpromisoa hartua dugu. Horren bermerako, administrazio publikoak herritarrei erabat irekiak egon behar dira, bertatik kudeatuko diren

KULTUR ETA JATORRIANIZTASUNA

H E R R I A K

Page 15: IDEIEN GIDA - herriak

baliabide eta zerbitzu publiko guztietara iristeko aukera erraztuz.

Elkarbizitza da gakoa. Horretarako, elkar ezagutzea, elkar ulertzea eta elkar aitortzea ezinbestekoak dira. Elkarren ezagutza eta ulertzea ahalbidetuko duten dinamikak eta jarduerak beharrezkoak ditugu, elkar aitortzaren eta, ondorioz, elkarbizitzaren oinarri baitira. Hori dela eta, alor honen dimentsio anitzak aintzakotzat hartuz, administrazio publikoetan aurrera eramaten diren politika orotan zehar-lerro gisa lantzea ezinbestekoa da eta beharrezko dugu mota anitzetako harrera, elkar ezagutza eta bizikidetza planak diseinatu eta martxan jartzea, instituzio-arteko elkarlanean oinarrituz.

EH Bildutik, jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna aberastasun gisa ulertzen ditugu eta euskara eta euskal kultura euskal herritar ororen arteko elkarbizitza eta elkar-ezagutzarako komunikazio-bitarteko eta kohesio-tresna gisa.

• Hizkuntzari dagokionez, norbere hizkuntza garatzeko bideak eskaintzearekin batera, euskara elkarbizitzarako komunikazio-bitarteko gisa sustatuko dute administrazio publikoek, elkar-ezagutzarako eta jendarte kohesiorako tresna gisa. Horretarako, euskara euskal herritar ororen hizkuntza komuna izan dadin, beharrezko bitartekoak ziurtatu behar dituzte administrazio publikoek.

• Kulturari dagokionez, norbere identitate kulturala garatzeko bideak eskaintzearekin batera, euskal kulturaren elementu guztietara iristeko bitartekoak ziurtatu behar dizkiote erakunde publikoek euskal herritar orori. Bestalde, kultur espresio ororen aukera bermatu beharra dago, parte-hartze aktibo eta zuzenean oinarritutako kulturen arteko bizikidetzaren lanketatik abiatuz.

Zurrumurru eta aurreiritzi faltsuak bazterrean uztea lehentasunezkoa dugu; horiek jendartean eragiten dituzten beldurrak uxatzea ezinbestekoa da bazterkeriari, arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko. Zentzugabekeria horri aurre egiteko, egiazko informazioa da tresnarik eraginkorrena. Horrekin batera, jatorri/kultura desberdinak izatearen aldeak baino, pertsona gisa komunean ditugun elementuak (bizi-beharrak, egoera laboral-ekonomiko-afektiboak...) ikusarazi behar ditugu.

Mota guztietako bazterkeriarekin erabat bukatzea helburu, egoera larrienen dauden herritarrei, beren jatorria delakoa izanik ere, maila orotako ahalik eta babes handiena eskaintzea dugu xede, gure helburu behinena izanik behar duen herritar orok oinarrizko errenta jasotzea. Bide horretan, arreta berezia jarriko dugu egoera prekarioenak jasaten dituzten emakume eta gazteengan.

Alor honen kudeaketari zuzenean ez badagokio ere, erlijio aniztasunaz aipu bat egin nahiko genuke. Erlijioa aukera pertsonal eta askea da, administrazio publikoek errespetatu eta bermatu beharrekoa. Baina erlijioak -bat bera ere- ezin dira politika publikoen baldintzatzaile izan. Horrela, kredo aukera librea izaki, askatasun hori errespetatuz, administrazio laikoaren bidez bermatuko da norbere aukeraren garapena, aukera berdintasuna bermatzeko politiken gauzatzean erlijio guztiek trataera berdina izan dezaten.

Page 16: IDEIEN GIDA - herriak

KULTUR ETA JATORRIANIZTASUNA

H E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Elkarbizitza: elkar ezagutu + elkar ulertu + elkar

aitortu

Mota anitzetako planak osatzea (harrera orokorra, harrera linguistikoa, bizikidetza, elkar-ezagutza...), hemen agertzen diren gainontzeko neurrien bidez osa daitezkeenak – planak osatzeko eredu gisa erabilgarri izan daitezkeen zenbait praktika on: Lasarte-Oria, Pasaia, Ordizia, Zarautz.

Herrian egon daitezkeen osaketa anitzetako elkarteekin (bertokoek osatuak, migranteek osatuak zein mistoak) harremana egin eta elkarlanerako oinarriak jarri.

Elkarte desberdinen arteko elkarlanerako guneak sortu/erraztu.

Norbanakoen edo/eta herriko eragileen artean aniztasun gune iraunkorrak sortu eta elkarteen promozioa bultzatu, parte-hartze publikoa sustatuz.

Herritarrek eta herriko eragileek harrera prozesuetan duten garrantziaz ohartarazi eta prozesu horren parte egin (arlokako informazioa eskainiko duten ikastaroak, herritarrek emango dituztenak...)

Elkar ezagutzeko programak martxan jarri: hitzaldiak, jardunaldiak… jatorri desberdineko bizilagunen partaidetza sustatuz.

Jatorri anitzetako pertsonak gazte eta haur lokal/eremuetara erakarri, elkar-ezagutza ahalbidetuko duten ekimen desberdinak egiteko (jolas, hitzaldi, ipuin, elkarrizketa...)

Herritarrak, beraien esperientziak trukatu, eta, elkarlanean, jatorri aniztasuna era positiboan lantzeko ekintzak aurrera eramateko, parte hartze taldeak eratu.

Euskal Herriaren eta herriaren historia, ezaugarriak eta bilakaera aditzera eman etorri berri diren bizilagunentzat, eurek ere herriaren parte direla aitortuz eta eurei ere euren herriaren historia eta ezaugarriak gainontzekoekin parti ditzaten guneak eskainiz.

Jatorri aniztasunaren baitan ematen diren gaizki ulertuei erantzuna emateko, parte hartzean, elkar ulertzean eta aitortzan oinarritutako kanpaina eta dinamiken diseinua, eskubideen defentsaren ikuspegitik eta eraikuntzaren perspektiban (adibide gisa, EH 11 kolore).

Page 17: IDEIEN GIDA - herriak

Eskubide guztiak pertsona guztientzat

Migranteentzat informazio eta harrera zerbitzuak martxan jarri eta herri mailako baliabide eta zerbitzuak herrian dauden pertsona guztiei zabaldu, jatorria kontutan izan gabe (etxebizitza, gizarte zerbitzuak, diru-laguntzak, aisialdia…)

Erroldatzeko erraztasun guztiak eman, malgutasuna irizpide izanik.

Migrazio legeek edo araudi desberdinek urratzen dituzten eskubideak gauzatzeko herritarren babesa bermatu.

Herrialdeko erakundeekin elkarlanean, udalaren zerbitzu eta baliabideei buruzko dokumentuak hizkuntza desberdinetan argitara eman (ahal den neurrian).

Page 18: IDEIEN GIDA - herriak

Kultura eta hizkuntza propioak + euskara eta euskal kultura kohesio

tresna gisa

Herrian dauden hitzkuntza/kultura ezberdinak ezagutu, eta, aitortzeko ekimenak sustatu (antzerki emanaldiak, mendi irteerak, bisita gidatuak, bazkariak...) eta herrian egiten diren ekitaldietan hizkuntza hauek kontuan hartu (presentzia bermatu – kartelak...).

Eskoletan, jatorri anitzetako pertsonek parte hartzeko mekanismoak erraztu (bitartekariak...).

Herritar guztientzako euskarazko murgiltze ereduaren aldeko apustua egin, gainontzeko hizkuntza guztiak aitortuz eta, ahal den neurrian, modu proportzionatu eta orekatuan, hizkuntza horiei leku eginez.

Euskara sustatzeko eta euskal herritar guztion arteko benetako kohesio tresna bihurtzeko, euskararen ikaskuntza doan izan dadin baliabideak eskaini (progresiboki bada ere, doakotasunera heltzeko bidean) eta, ahal den neurrian, gainontzeko jatorrizko hizkuntzak garatzeko bideak erraztu.

Euskara ikastea, elkarbizitza, eta, sozializazio elementu bezala: herriko eragileekin euskara gerturatzeko ekintzak aurrera eraman (mendi irteerak, bisita gidatuak, bazkariak...).

Euskara guztion hizkuntza bihurtu, elkartrukatze hizkuntza. Horretarako, helduen euskalduntzea erraztuko duten euskara ikasteko metodo alternatiboak mahai gaineratu: ordutegi aldetik malgua, elkar ezagutza bultzatuko duena, praktikoa, herritarren beharren araberakoa...

Herri mailako ekimen kulturalak (jaiak, gastronomia, kirolak...) aniztasunaren ikuspegia txertatuz diseinatu; alegia, herrian bizi diren jatorri eta kultura guztietako kideen parte-hartzea bultzatuz eta kultura guztien presentzia ziurtatuz ekimenetan, beti ere, modu proportzionatuan eta oreka zainduz.

Aurrieritzien kontra, egiazko informazioaren

zabalpena

Zurrumurruen aurkako kanpainak martxan jarri.

Herriko aniztasuna ezagutarazi, eta, bitarteko anitzak erabiliz (ikus-entzunekoak, elkarrekiko ekimen anitzak...) herritarrok komunean duguna indartu (behar berdinak, sentipen antzekoak...).

Page 19: IDEIEN GIDA - herriak

Aniztasun politikak zehar-lerro gisa

Aniztasuna, gizateriaren ondare gisa, maila guztietan aitortua izan dadin, udal-mozio komuna adostu eta bideratu, hura adierazi eta egikaritzeko markoa ezarriko duena (printzipio adierazpen bat)

Udaleko politiketan zehar-lerro gisa landu dadin, horren gaineko ardura hartuko duen pertsona bat izendatu eta baliabideak jarri, sail desberdinetan aniztasunaren inguruan zer egin, nola kontuan hartu, eman beharreko urratsak... osotasunean aztertu eta jarraipena egiteko.

Udal araudiak sortzerakoan, aniztasunaren ikuspegia kontuan hartu.

Urteroko maiztasunarekin herriaren diagnosia egin, horren arabera neurri zehatzak eta azkarrak hartu ahal izateko.

Administrazioko langileria eta, arreta bereziz, Udaltzaingoa, aniztasuneko balore eta printzipioetan hezi, herritar guztiei arreta egokia eskain diezaien.

Herritartasuna: edonon jaiota ere, euskal herritar.

Herriko jaietan, auzolanetan, ekimen kolektiboetan, gazteria taldeetan… etorkinen partaidetza bultzatu eurek ere herriaren parte direla aitortuz eta hala sentitu dezaten.

Herritarrek bete beharreko formularioetan “nazionalitatea”-z ez galdetu, datu estatistikoetara bideratuta daudenetan salbu.

Xenofobia eta arrazakeriazko kasuak publikoki salatu eta gaitzetsi.

Page 20: IDEIEN GIDA - herriak

ETXEBIZITZA

IDEIA

nagusiak

1. Pertsona orok du etxebizitza duin eta egoki bat gozatzeko eskubidea. Hori posible egiteko, beharrezkoa da politika publikoaren esku hartzea helburu honen mesedetan aritzea eta ez espekulazioa indartuz. Beraz, norabidea guztiz aldatu behar da eta lurrari etekin pribatua ateratzeko joerari muga jarri behar zaio. Alegia, etxebizitza eskubide unibertsal bilakatuko duen eredu berria eragileekin elkarlanean eraikitzeko lanean aritzearen aldeko hautua egiten du EH Bilduk.

2. Eredu berri horren ardatza alokairuaren aldeko apustu garbia izango da. Ahalik eta gutxien eraikitzea eta lur berriak ez okupatzetik abiatuz, etxe aukerak ugaltzeko lehenetsiko diren bideak etxe hutsen erabiltzea, alokairu publikoa sustatzea eta birgaitzea izango dira. Horrekin bat herritarren beharrak kontuan hartuz tipologia berriko etxebizitzen aldeko hautua egin, eta kooperatiba bidez beren etxebizitzak eraikitzeari erraztasunak eman.

3. Erakunde publikoek Lurzoruaren garapenetik eskuratuko dituzten bitartekoak, alokairuzko etxebizitza publikoa sustatzeko politiketara bideratuko dituzte, bestelako era guztietako beharrak finantzatzeko erabiltzeko joerari muga jarriz. Bitartekoak bideratuko dira, beharren arabera: alokairuzko etxeak sustatzera, birgaitzea laguntzera, lur berriak eskuratzera …

4. Herri-antolamendurako planak lur zoruaren, etxebizitzaren eta ekipamenduen politikak zehazteko tresna izango dira. Hirigintza plangintza oinarrizko eskubideak, justizia soziala, ingurugiroaren babesa, genero perspektiba bermatuz egingo da, prozesu parte hartzaileen bidez eta hurrengo belaunaldiak hipotekatu gabe.

5. Etxea eskubidea bada, etxe kaleratzeak ekidin behar dira. Horretarako erakunde publikoek finantza erakundeekin hartu beharreko neurriak aztertuko dituzte, hala izan dadin, beharrezkoa bada presio neurri zehatzak hartuz. Modu berean erakundeak etxe-gabetzeen aurka ari diren eragileekin elkarlanean arituko dira.

6. Etxebizitzen berritzea bultzatu eta erraztuko dugu, dagoeneko ditugun baliabide higiezinen ikuspuntu efiziente batetik. Osoko birgaitzea, ez da ohiko etxebizitzetan oinarrituta izango, baizik eta eraikin eta etxe-uharte osoak kontutan hartuz, eta gainontzeko politika sektorialekin koordinatuz. Helburua giza-koherentzia eta hirigintza-koherentzia mantentzea izango da.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Page 21: IDEIEN GIDA - herriak

EHBildutik bultzatzen dugun turismo eredua, euskal herriko herri eta zokoen, bai eta euskal herritarren ezagutza bultzatzea ez ezik, munduko herrialdeen eta herritarren arteko elkar trukatzea bultzatuko duen turismo mota da.

Turismo merkantilistaren aurrean, turismo eredu jasangarria, soziala eta herriak zein bertako pertsonak oinarri dituena babesten dugu.

Sopelatik Miarritze arteraino, Euskal Herriko kostak tradizionalki ekin izan badio ere turismoari, hau bertako izaera kulturala ezagutaraziz burutu izan da. Modu bertsuan, mendialdeko turismoa, Olitetik Larraiñe arterainokoa, bertako mendi, gune historiko eta elikagaiekin lotutakoa izan da. Turismoa, eskualde eta herrietako jardun ekonomikoa bultzatzeko erreminta ezinbestekoa izateaz gainera, euskal izaera atzerrian ezagutarazteko aukera ezin hobea da, bai eta beste herrietako pertsonekin elkartasun guneak osatzeko baliabidea ere.

Turismoa da sektoreen artean deslokalizatu ezin den eta lanpostuak sortzen dituen bakarretakoa. Gure turismo eskaintza ezin da beste inora eraman. Horregatik, kontziente izan behar dugu baliabide honek mugak dituela eta ezin dugula zentzugabekeriaz ustiatu. Gauza on bat dugu egun, baliabide honek indar handia duela oraindik. Indar hori turismo iraunkor, zuhur eta zentzudun baten alde apustu egiteko baliatu beharra dago. Turismoa etorkizuneko errealitate bat da beren herrian bizi eta lan egin nahi dutenentzat.

Gure turismo eskaintza burutzeko garaian, ezin dugu ezaguna den horren gainean bakarrik garatu: hiri handiak, eta horien atzean hiriak bezain onak edo hobeak diren beste baliabide eta esperientzia batzuk gorde. Euskal Herri osoa ezagutzera eman behar dugu.

Barne turismoa bultzatzea ere garrantzitsua dela deritzogu izan ere, oraindik orain gure ezagutarazteko eskaintzak egiteko aukera paregabea dugula uste dugu, baita barne turismo honek gure ekonomiarentzat oso baliagarria izan daitekeela ere.

Euskal herriko errealitatea anitza izanda, bai geografikoki, bai hiri-herri banaketari dagokionean, bai eta kultura tradizionala eta modernoaren arteko dinamismoari dagokionean ere, garatu beharreko eskaintza turistikoak aukera anitzak eskaintzen dizkigu, Euskal Herriko turismo bereizlea garatzen joateko, eta EHko izaera propioa indartzeko joateko geure mugez gaindi.

Euskal herriratzen den turista oro, euskal herriko errealitatearen bozeramaile izango dela kontuan hartu behar dugu; berez turismo honek aberastasun ekonomiko ekartzeaz gain, munduan zehar euskal aberastasun sozio-kulturala zabaltzeko aukera ere eskaintzen du.

Page 22: IDEIEN GIDA - herriak

ETXEBIZITZAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

ETXEBIZITZA HUTSAK ERABILGARRI JARTZEKO

NEURRIAK

Etxebizitza hutsen udal zentsuak osatu, herriz herri errealitatea ondo ezagutzeko

Ez ohiko etxebizitzei IBIaren errekargoa aplikatzeko neurriak hartuko ditugu. Neurri honetatik jasotako etekinak, osotasunean etxebizitza politiketarako zuzenduko ditugu.

BIRGAITZEA

Etxebizitzak duen funtzio soziala bermatzeko, baldintza duinak ziurtatzeko, birgaitzera bideratutako neurriak bultzatuko ditugu, tartean efizientzia energetikoa, ingurumenaren zaintza, irisgarritasuna eta segurtasunari lotutakoak sustatuz.

Aurreikusitako neurriak borondatez aplikatu nahi ez dituztenen kasuan, Udalek behartutako birgaitze bidea garatuko dute, bilatzen den azken helburua izanik etxebizitzak baldintza duinak izatea.

ALOKAIRUA SUSTATZEA

Diru publikoz eraikiko diren etxe guztiak, alokairuan eskainiko dira, diru publikoa pribatizatzeari utziko zaio.

Urrats praktikoak eman alokairuzko parkeak osatzen joateko: hirigintza hitzarmen bidez etxeak eskuratu eta alokairura bideratu, lehentasunezko erosketa bidez babestutako etxeak eskuratzeko aukerak probestu ahal den guztietan eta etxe horiek alokairuko parkera lotu.

Alokairua diru sarreren arabera ezarriko da, ez du gaindituko hauen %30, alokairu sozialaren kasuan %15etik azpikoa izango da, eta behar gehien dutenek aukera gehiago izan dezaten baremazio bidez banatuko dira eta diru sarrerak izango dira lehentasunezko irizpidea.

Page 23: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

KALERATZEAK EKIDITEKO NEURRIAK HARTZEA

Udalak etxe-gabetzeen aurka lanean dihardutenekin harreman iraunkorra izango du, baita kaltetuekin ere modu partikularrean

Kaleratze prozeduren aurrean Udalak hauen etetea eskatuko du eta bestelako irtenbideak bila daitezen eskatuko du

Udalak finantza erakundeek gai honetan duten jokamoldearen baitan, hauekiko bere harremana aztertu eta erabakiak hartuko ditu.

Udalak ez du etxe-gabetze prozedurarik bultzatuko, ezta beraietan parte hartuko ere, eta beste bide batzuk erabiliko ditu arazoak gainditzeko

Udalak, ohiko etxebizitzaren etxe-gabetzea nozitu duten herritarrei, etxebizitza eskubidea onartua izan dezaten, informazioa, laguntza juridikoa eta lehen arreta eskainiko die.

ETXEBIZITZAREN FUNTZIO SOZIALA

BERRESKURATZEKO MOBILIZAZIO SOZIALAREN

AURREAN:

EH Bildu egun Euskal Herrian ematen diren okupazio dinamikekiko begirunea erakusteaz gain, horiek kriminalizatzearen kontra argi eta garbi agertzen da. Horrenbestez, okupazio dinamikek arazoak sortzekotan, horiek elkarrizketa bidez konpondu beharko dira.

Aurrekoa dela-eta, honakook dira EH Bilduk bere gain hartzen dituen konpromisoak:a.Udalek, ez udal langileek, ez dute parte hartuko desalojo ekintzetan.b.Bai Batzar Nagusiek zein Udalek, kaleratzeak eta okupatutako eraikinetan gauzatzen diren jarduerak etetea ekiditeko paper aktiboa izango dute. Eta beharrezkoa balitz, bitartekari lana egiten, eraikina okupatu dutenen eta jabe pribatuen artean.

Page 24: IDEIEN GIDA - herriak

HEZKUNTZA

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Hezkuntza euskal herritar ororen eskubide indibiduak zein kolektiboa da, herrien zein norbanakoon garapen integralerako ezinbesteko tresna. Jendartearen oinarrizko zutabea da, alegia. Honengatik, Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da gure lehentasuna.

• Herri gisa: Estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gure herriaren biziraupenerako zein garapen eta egituratze sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikorako.

• Norbanako gisa: euren garapen integrala bultzatuz pertsona euskaldun, aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendartean elkarbizitzeko gai izango direnak.

Era berean, jendarte kohesioaren bidean, eta herri eta norbanakoen garapena uztartuz, hezkuntza interes pertsonal eta kolektiboen arteko dikotomia apurtu eta interes kolektiboak norbere interesekin uztartuko dituen prozesu gisa ulertzen dugu. Norbere duintasuna galdu gabe talde baten partaide sentitu eta horrentzat zein etorkizuneko belaunaldientzat lan egiteko prest azalduko diren pertsonak heziz. Alegia, hezkuntzaren bidez, konpromiso kolektiboa eta auzolanaren garrantzia landu beharra ikusten dugu, norbanakoaren askatasuna eta konpromiso kolektiboa uztartuz.

Horrez gain, hezkuntza, eskolatik harago doan prozesu gisa ulertzen dugu; une eta espazio ezberdinetan bizitza osoan zehar ematen dena alegia. Zentzu horretan, hezkuntza formala (haur eskolatik, unibertsitate eta bizitza osoan zeharreko hezkuntzara) zein ez formala barnebiltzen ditugu. Hezkuntzaren ikuspegi integral horretatik jendartean ematen diren heziketa espazio eta tresna guztiak aintzat harturik, kirola eta kultura ere hezkuntzaren baitan ulertzen ditugu; horiek transmititzen dituzten baloreak zein ematen duten nortasunaren, sormenaren, ezagutzaren, artearen, gorputzaren, musikaren… ezagutza edonoren garapenean eta bizitzan duten garrantziaz oharturik.

IDEIA

nagusiak

1. Hezkuntza nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialerako oinarrizko zutabe da. Herrien zein norbanakoon garapen integralerako ezinbesteko tresna da hezkuntza

2. Hezkuntza herritar ororen ardura eta erantzukizuna da; eskola komunitateko sektore guztiena zein herritar ororena.

3. Haurra edota ikaslea hezkuntza prozesuan subjektu aktibo gisa aitortzen dugu.

4. Hezkuntza inbertsioa da, ez gastua.

5. Gure helburua Hezkuntza Sistema Propioa da.

H E R R I A K

Page 25: IDEIEN GIDA - herriak

Hezkuntzak duen izaera eta biltzen dituen funtzio guzti hauek aintzat harturik, lehentasunezko eremu gisa kokatzen dugu. Krisi sistemikoa pairatzen ari garen garai hauetan (ekonomikoa, kulturala, soziala, politiko) are eta gehiago indartu beharreko arloa dugu. Murrizketak alboratu, eta hezkuntzaren bidez krisiaren aurrean bestelako jendarte eredu baterantz bidea egiteko. Horregatik bestelako hezkuntza paradigma batean sinisten dugu, bide horretan hezkuntza inbertsio bezala kontsideratuz eta ez gastu bezala.

Gainera, hezkuntza eskola komunitatea osatzen duten ikasle, langile eta familiez gain, herritar ororen ardura eta erantzukizuna dela ulertzen dugu.

Egun, ordea, pertsonon eta herriaren behar eta garapenari erantzungo dion hezkuntza sistema garatzeko mugak jartzen zaizkio gure herriari. Hala ere, eta zorionez, urte luzez herritar, irakasle, ikasle eta familia askok horri aurre egin eta bestelako eredu baten alde lan itzela egin dute. Honen aurrean, eta aspaldi ekindako bideari jarraituz, hezkuntza sistema eredu berria, propioa eta publiko-herritarra, ezinbestekoa dugu:

• Burujabetza: Gure herriarentzat egokiena den hezkuntza eredua erabaki eta aurrera eramateko.

• Eraldaketa soziala: hezkuntza eredu berri horren bidez jendarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko.

Hezkuntza Sistema Propioaren bidez, orain arte egindako lanaren uzta jasoz, euskal hezkuntza eredu publiko berriaren eraikuntzari ekin nahi diogu gaurdanik, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan barnebildutako ezaugarriak gure eginez: sistema euskalduna, herritarra, dinamikoa, demokratikoa eta parte hartzailea, unibertsala, solidarioa, hezkidetzailea, anitza, laikoa, inklusiboa eta haurra edota ikaslea subjektu aktibo gisa ulertu eta pertsona ororen garapen integrala bermatuko duena; Euskal Herritik munduari begiratuko diona.

Page 26: IDEIEN GIDA - herriak

HEZKUNTZAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

0-3 ZIKLOA

Euskalduna, unibertsala, kalitatezkoa eta hezitzailea izan dadin plangintza diseinatuko dugu sektorean dauden eragileekin batera.Plazen beharra dagoen eremuetan Haurreskolak irekitzeko ahaleginak egingo ditugu.

LANDA EREMUKO ESKOLAK – ESKOLA

TXIKIAK

Sor litezkeen eskola berriak laguntzeko konpromisoa dugu.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Euskarazko eskaintza bultzatuko dugu, eskaintza egiten duten eragileekin hitzarmenak eginez.Ohiko jardueretaz gain, elikagaiak eta baratzak, tokian tokiko historia eta kulturaren ezagutza, zientzia eta teknologia berriekin sorkuntza... bezalakoak bultzatuko ditugu.Sektoreko elkarteak lagunduko ditugu eta elkarlana sustatuko dugu.Hezkuntza integrala egikaritzeko kriol, kultur eta gainerako udal azpiegiturak konpartitzeko praktikak bideratuko ditugu.

MUSIKA ESKOLAK

Euskarazko eskaintza sustatuko dugu.Musika eskoletako curriculuma garatuko dugu. Euskal musikaren presentzia eta zaintza bermatuz.Musika instrumentuen katalogoa berrituko dugu baztertuta dauden instrumentuak ere txertatuz.Tokian tokiko eragile izaera emango diegu, elkarlana sustatuz eta herriko ekimen ezberdinetan hauen parte hartzea bermatuz.

HELDUEN HEZIKETAMurrizketarik ez dugu onartuko dagokion instituzioan salaketa eginaz.Eredu berri baten diseinuari ekingo diogu, eremuko agente inplikatuekin eztabaida partehartzailea zabalduz.

BERTSO ESKOLAK Murrizketarik ez dugu onartuko dagokion instituzioan salaketa eginez.Beharrezko baliabideak eskainiko ditugu beharren azterketa bat eginez.

HIZKUNTZA ESKOLAK

Murrizketarik ez dugu onartuko dagokion instituzioan salaketa eginez.Beharrezko baliabideak eskainiko ditugu sektorean beharren azterketa bat eginez.Euskaltegiekin hartu-eman berezia izango dugu euskalduntzearen bidean betetzen duten papera aitortuz eta lehentasunezko bidelagun gisa kokatuz.

Page 27: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

HEZIGUNEEN AZPIEGITURA ETA

ZERBITZUAK

Egoeraren azterketa egin eta lehentasunen zerrenda finkatuko ditugu.Jantokietan tokian tokiko kudeaketa bultzatuko dugu elikadura subirautzaren norabidean bitartekoak eskainiz.Irisgarritasun eta larrialdietarako planak aztertu eta berregokituko ditugu.Herrietako erakundeekin mantenuaren eta inbertsioen inguruko elkarlana bultzatuko dugu.Herritar bakoitzari hezkuntzara sarbidea errazteko azpiegiturak eta baliabideak bermatuko dizkiogu eskuduntza duten erakundeekin elkarlana sustatuz.

IKASLERIA

Ikaslea hezkuntzan subjektu aktibo gisa aitortzen dugu eta edozein proiektutan bere parte hartzea bermatuko dugu.Ikasle antolakundeekin hartu-eman berezia izango dugu eta beren jarduna garatu dezaten baliabideak eskainiko dizkiegu.

HEZKUNTZA PROIEKTUAK – CURRICULUM PROIEKTUAK

Auzo eta herrietako gaiak heziguneetan landuko ditugu.Euskal Curriculuma elikatu bidean herri curriculumak sustatu, lagundu eta bultzatuko ditugu.Tokian tokiko hezkuntza proiektuak garatzen dituzten hezkiguneen sarea osatuko dugu.

HEZKIDETZA

Hezkidetza programak sustatu, lagundu eta bultzatuko ditugu.'Hezkidetza Gida' landuko dugu.Udaletxea eta heziguneen artean hezkidetza programak garatzeko hitzarmenak bultzatuko ditugu.

HEZIGUNE INTEGRALAK – HERRI

HEZITZAILEAK

Heziguneen erabilera publikoa bultzatuko duguUdal azpiegiturak heziguneen eta hezkuntza eragileen esku ere utziko dugu.Egoki eta beharrezko ikusten den herrietan Hezkuntza Batzordeak sortuko dugu.Herri hezitzaileak bultzatuko ditugu. Hau da, hezkuntza herri baten ardura, erantzukizuna eta eskubidea denez, jendarte osoaren inplikazioa bultzatuko dugu parte-hartze guneak sortuz.

LOMCE

Ez aplikazioa bultzatuko dugu beharrezkoa den babes juridiko, politiko, administratibo eta soziala bermatuz.LOMCEren aurkako herria izango gara.Ez aplikaziorako 'Gure Gida' bezalako tresnak bultzatuko ditugu sektoreko subjektuekin elkarlanean.

Page 28: IDEIEN GIDA - herriak

ENPLEGUA

IDEIA

nagusiak

1. Pertsona guztiek dute kalitatezko enplegu duinerako eskubidea, bizi baldintza duin eta autonomoa bermatuko duen soldaten bidez. Gaur egun eta geroz eta gehiago, enpleguak ez du bermatzen pobreziatik ateratzea.

2. Jendarte eredu berri bat eraiki nahi dugunontzat aberastasuna banatzea garrantzitsua den bezala, lanaren banaketari ekitea garrantzi handiko ildoa behar du izan. Nekez pentsatu daiteke hurrengo urteotan 200.000 enplegu sortzeko gaitasuna izango dugunik, lan banaketaren eztabaidari ekiten ez bazaio bederen.

3. Enpleguaz hitz egiten dugunean, bere zentzu zabalean egin behar da. Lan produktibo zein erreproduktiboaz hitz egin behar da, etxeko lanak eta zaintza lanak ere kontuan hartuko dituen enplegu politika baten alde egin behar dugu.

4. Euskal Herriari ukatu egiten zaio lan merkatuaren eta babes sozialaren inguruko arautzea oro har eta atal honetan ere, bestelako eredu sozial eta alternatibo bat osatzeko dugun burujabetza ekonomikoaren garrantzia azpimarratu beharra dago.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

EHBilduren ustez enplegua ezin da luxu bat izan, aitzitik bizi baldintza duin eta autonomo baterako bermatu beharreko eskubidea baizik.

Burutu diren erreforma laboralengatik eta oro har lan merkatuan dagoen errealitate gordinaren ondorioz, gaur egun, lana izateak ez du bermatzen pobreziatik at gelditzea, horregatik garrantzia dauka kalitatezko enplegua aldarrikatzea.

Inposaturiko kontratu partzialak, ETT-ak , behin behineko kontratuak, subkontraten prozesu amaigabeen ondoriozko soldatak...Guztiak, prekaritatea sortarazten dute. Egun, bestalde, emakumeak, gazteak eta etorkinak dira bereziki prekaritate hori gehien pairatzen dutenak eta ezberdintasun sozial hori pairatu behar dutenak. Horregatik, prekaritatearen aurkako borroka lehentasuna behar du EHBildurentzat.

Orain arteko ereduak porrot egin du eta aurrerantzean bestelako eredu baterantz errotik aldaketak erakarriko dituzten neurriak behar dira. Horien artean, lan banaketarena, zalantzarik gabe, garrantzitsuetako bat izan behar du.

Lan banaketak ordea, esparru guztiak kontutan hartu behar ditu, lan produktiboa zein erreproduktiboa eta horretarako zaintza lanak enplegu gisa ezaugarritzea eta horren araberako erabakiak eta neurriak hartzea funtsezkoa da.

Euskal Herriak lan merkatua arautzeko eskubidea eta beharra dauka. Lan erreformak inposatzen zaizkigu, herrialde mailan adostutako konbenioak bertan behera uzten dira eta enpresariei botere osoa eskaintzen zaie. Egoera horri buelta emateko aukera bakarra, guk geuk arautzea, lan eskubideak suntsitzeko baino, lan eskubideak bermatu eta arautu ahal izateko.

Lan merkatuaren eta lan baldintzen arautzeaz mintzatzen garenean, bere osotasunean aztertu eta arautu ahal izateko, Euskal Herriak babes sozialerako sistema osoa arautzeko duen beharra eta eskubidea ere azpimarratu nahi dugu, besteak beste gizarte segurantza eta pentsioak bezalako tresnak ere gure esku izateko.

Enplegu nitxo berriak landu beharko dira; menpekotasunaren alorrean, gizarte lanetan, energia berriztagarrietan edo ingurugiroaren jasangarritasunean.

Page 29: IDEIEN GIDA - herriak

ENPLEGUAH E R R I A K

NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

Lan publiko guztietan lurraldeko lan-hitzarmenen baldintzak betetzen direla bermatzea.

Udalak dituen kontratazio publiko guztiak berrikuspen prozedura abiatu eta kontratazio berriak lan baldintzak kontutan hartzen dituzten klausula sozialak barnebilduz egin. Klausula sozialak aplikatzeri lehentasun osoa emango zaio.

Klausula sozialekin zein komenioen errespetuaren aldeko apustua egiten duten enpresak lehenetsi eta bultzatuko ditugu.

Azpikontratazioaren kateari amaiera emateko bitarteko zehatzak hartzea kontratazio publikoaren alorrean.

Gutxieneko soldata 1.075 eurotan “sinbolikoki” aldarrikatzea eta beronen errespetuaren norabidean lan egitea.

Aldi baterako enpresak inoiz ez kontratatzea eta horiek kontratatzen dituzten enpresekin harreman edo kontratu ekonomikoak etetea.

Berriz ere zuzenean eskaini ahal izateko, egun pribatizatuta dauden zerbitzu publiko guztien ikerketa burutzea, ondoren, eta ahal balitz, dagokion publifikazio prozesuak martxan jartzeko.

Eztabaidak proposatzeaz gain, eredu izan behar dute instituzioek eta norabide horretan, sektore publikoan lanaldia murrizteko urratsak ematen hasi behar da. Lehen urratsa, nola ez, ordu kopurua igo nahi duten dekretuak ez aplikatzea behar du izan eta ondoren administrazioko mahaia konbokatu eta eztabaida horri ekin.

Klausula sozialak: Instituzioaren aldetik erosketa publiko eta kontratazioetan klausula sozialak txertatzeko konpromisoa hartuko dugu. Klausula horien arabera, dagokion arloko hitzarmenarekiko konpromisoa, ingurugiroaren bermerako neurriak, hizkuntza irizpideen betetzean, berdintasuna bermatzeko urratsak eta ezgaituek lan merkatuan txertatzeko konpromisoetan sakontzea beharrezkoa ikusten da.

Soldata mantenduz, lana banatu eta enplegua sortzeko apustua egiten duten enpresak laguntzeko egitasmoak hausnartzea ( diru laguntzak, hobariak...) eta martxan jartzea.

Bestalde, azken urteetan ukatutako aukera izaki, dauden behar publiko eta sozialei aurre egiteko eta zenbait kasutan azken urteotan sindikatuekin adostutako lan poltsa publikoak ateratzea eta prozesuak martxan jartzea.

Euskal Herriak lan harreman eta babes sozialerako esparru propioa behar du. Euskal instituzioek gai hau beren agendaren lehen lerroan jarri behar dute, esparru propio hori iraunkorki aldarrikatzeko eta egunerokotasunean urrats praktikoak eman daitezkeen aztertzeko.

Herri mailan lan erreformak ez aplikatzeko jarrera publiko eta aktiboa izatea, Madriletik inposatutako lan erreformak arbuiatuz eta gehiengo sindikalarekin hitzartutako negoziazio kolektiboa bultzatuz eta babestuz.

Halako egitasmo bat garatzeko elkarlana beharrezkoa izan daitekeelarik, eskualde mailan, gazte ekintzailetza kolektibo eta sozialaren sustapenerako programak sortzea atal hauek kontutan hartuz:

-Formazioa: ekonomia sozial eta solidarioa zein kooperatibagintzari buruzko formaziorako bitartekoak eskaini -Proiektuak sortu eta garatzeko aholkularaitza juridiko, estrategiko zein finantzieroa -Ekonomia sozial eta soliddarioan oinarritutako proiektuen saretzea sustatzeko egitasmoak -Haztegien sorrerak aipaturiko proiektuen garapenerako gune eta eskaintza gisa

Page 30: IDEIEN GIDA - herriak

TOKIKO GARAPENA

IDEIA

nagusiak

1. Egoera sozioekonomiko injustu honi ezingo diogu berau sorrarazi duen eskema sozioekonomiko berarekin aurre egin. Beraz, herritarrekin batera eraikiko dugun tokiko garapen-eredu berriak eskema eta balio berriak izango ditu oinarri.

2. Langile eta herri klaseen ongizatea lortzeko ikuspuntu ekonomizista hutsak alboratu eta elkartasunean oinarritutako garapen-eredua eraiki beharrean gaude.

3. Gure eskualdearen garapen sozioekonomikoa behetik gora hausnartu, eztabaidatu, diseinatu eta adostu beharko dugu, kanpotik gure arazo guztiak konpontzera etorriko den eragilerik ez baita existitzen.

4. Tokiko garapenaren azken helburua herritarron eta ingurumenaren ongizatea izatea lortzeko, ezinbesteko izango dugu herritarren aktibazioa, prozesuarekiko atxikimendurik gabe nekez lortuko baita bilatzen ditugun fruituak lortzea.

5. Tokiko garapenak ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko aukera eskainiko digu, ekonomiarekiko urruntasuna eta beldurra gaindituz eta etorkizuna eraikitzeko ilusioa piztuz.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Euskal Herriari eskaintzen diogun garapen-ereduak ingurumenarekiko oreka eta langile eta herri-sektoreen ongizatea izango ditu helburu. Etengabeko hazkundean oinarritutako garapen-eredua agortua dago. Egungo testuinguru sozioekonomiko larrira ekarri gaituen garapen-eredua agortua dagoela begi bistakoa da, nahiz eta honaino ekarri gaituzten neoliberalek kapital metaketa bermatuko dien sistemarako beste bide batzuk bilatzen aritu. Ingurumenaren ikuspuntutik, ezinezkoa da baliabide naturalen xahuketa aseezin honi eustea eta ikuspuntu sozioekonomikotik, langile eta herri-sektoreen pobretzea besterik ez du eragin. Kapitalismo neoliberalak gizakiak ingurumenarekiko eta gizakiak gizakiarekiko esplotazioa besterik ez dakar. Garapen-eredu berri hori eraikitzea, hortaz, desiragarria ez ezik, ezinbesteko dugu Euskal Herriaren eta euskal herritarron etorkizuna bermatzeko.

Garapen-eredu berria behetik gora eraikiko dugu, lurraldearen eta nolakotasunaren dimentsioak funtsezko ardatz bilakatuz. Badakigu tokiko eremuak gaur egun ez direla eremu autonomoak, are gutxiago globalizazio kapitalistaren dinamiketatik at geratzen diren eremuak. Haatik, ekoizpen- eta kontsumo-sare kapitalista globalean txertatuta ez ezik, gure inguruneak geroz eta txertatuagoak daude jendartearen harreman-sare globalizatu horietan. Baina eredu berriaren eraikuntzan herri-sektore zabalak aktibatu eta ahalduntzea ezinbesteko izango zaigu aurrean dugun erronkari aurre egin ahal izateko. Lan praktiko horretan, gertutasun eta elementu konkretuei erreparatu beharko diegu eragin-eremua (auzoa, herria, eskualdea...) definituz eta eremu horretan eragiten duten subjektuen parte-hartzea bilatuz. Bere etorkizunaren jabe izan nahi eta bidea hasia duen herri egituratuari nekez irabazi ahal izango dio sistema kapitalista neoliberal patriarkalak.

Tokiko Garapenean sakontzeak, jendarteak burujabetzarekiko duen atxikimendua areagotuko du. Lurralde jakin batean etorkizuna marrazteko aukera eskaintzeak, norberak bere etorkizunaren gaineko erabakiak hartzeko bidea ikusaraztea dakar eta norbanako hori komunitate bihurtzen denean prozesu horizontal eta parte-hartzaileen bidez, bidea, komuna ez ezik, egingarria irudikatzen zaigu. Hala, bere etorkizunaz hausnartu, eztabaidatu, erabaki eta bideari ekiten dion jendartea zentzu guztietan burujabe izatearen garrantziaz modu sakonean jabetuko da.

Garapen-eredu berriak ikuspegi integrala izan beharko du. Horretarako, edozein garapen

Page 31: IDEIEN GIDA - herriak

jasangarri artikulatzen duten hiru bektoreak hartuko ditugu kontutan: ekonomia, ingurumena eta jendartea. Ikuspuntu ekonomizista hutsak eragindako ingurumen- eta jendarte-kalte ikaragarriak kontutan harturik, ezinbestean garapen ekonomiko gisa ulertu denari erreparatu beharko diogu, eta bereziki, sektore produktibo eta erreproduktiboei. Hala, praktikan eremu horri arreta berezia jarriko diogu betiere, ikuspegi integralak eskainiko digun ezagutzari eta ingurumenaren eta langile eta herri-sektoreen interesak kapitalaren gainetik ezarriz. Hala, eskualdean bizi eta lan egiteko zentzuzko asmoei jarraiki, joera orokorra, jarduera produktibo eta erreproduktiboak eskualde ikuspuntutik jorratzea izango dela aurreikus dezakegu. Ekonomia sustapen eta enplegu politiketan emakumeen inkorporazioa bermatuko da.

Garapen-eredu horren bilakaerak, ezinbestean eraldaketa soziala izango du bidelagun. Espekulazioan eta kontsumoan oinarritutako zoriontasunaren iruzurrak ekarri gaituzte puntu honetara. Indibidualismoari dagozkion balioek zuzendu dute orain arte “garapen-politika” gisa ulertu duguna, inongo parte-hartzerik gabeko eredu zentralista eta teknokratak bultzatuz. Beraz, nolakotasunaren dimentsioa landuko dugun heinean, praktikan, eredu agortuari lotutako balioak alboratu eta berriak eraikitzen edo gure lur, itsaso eta komunitateei lotutakoak berreskuratzen arituko gara.

Ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko apustua egingo dugu irmotasunez sortzen diren proiektu berrietarako, zein eraldaketara irekiak dauden egitasmoetan. Horretarako, ekoizpen, banaketa, kontsumo zein finantzazio arloetan ekonomia sozial eraldatzailea nola txertatu ikertu, eztabaidatu eta formakuntza eskainiko dugu. Ekonomia sozial eraldatzaileak elkartasuna, autonomia, berdintasuna eta elkar-partekatzea oinarri baditu, guk nahi dugun garapen-eredu berria eraiki eta eraldaketa sozialean sakontzeko aliatu ezin hobea izango dugu. Horretarako, kontzeptua bera landu, zabaldu eta barneratu behar dugu eta neoliberalismo harrapariak ohi duen moduan edukiz ez husten lagundu. Hala, kapitalaren logikatik, eremu publiko eta pribatuaren merkantilizaziotik eta mozkin handienak lortzearen helburutik at, justizian, lankidetzan eta bizitzaren lehentasunean oinarritutako ekonomia-harremanak garatuko ditugu.

Tokiko Garapenaren lanketan, erakunde publikoek demokrazia parte-hartzaileranzko saltoa egiten lagunduko dute. Behetik gorako eraikuntza orok, nahitaez, funtzionamendu-aldaketak ekarri beharko ditu berarekin. Hori dela eta, erabakiguneak horizontaltasunez eta lidergo partekatuaz blaitu beharko dira. Lurraldean eragiten duten eragile guztien elkarlana bilatu asmoz, erakunde publikoek gogoeta, formakuntza, eztabaida eta erabakietarako guneak ahalbideratu beharko dituzte, behar denean, programak, baliabideak eta erraztaileak gune horien mesedetan jarriz.

Garapen-eredu berriaren bidean, trantsizio-ikuspegia txertatzea ezinbesteko zaigu, egoeraren larritasunak eragiten duen antsietateari aurre egin eta epe eta dimentsio desberdinetako egitasmo eta proiektuei bide eman ahal izateko.

Page 32: IDEIEN GIDA - herriak

TOKIKO GARAPENAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

BARNE-EGITURAKETA

1. Gure udal hautagaitzetan berariaz Tokiko Garapenaz arduratuko den zinegotzi bat izendatuko dugu. Zinegotzi horren ardura, ikuspegi integral batetik, herriaren eta eskualdearen garapen sozioekonomiko berrirako baldintzak sortu eta egitasmo zein prozesuak martxan jartzea izango da.

2. Ikuspuntu sozioekonomiko batetik, herria baino eskualdea izango litzateke lantzeko lurralde-eremu egokiena, gehienetan eskualdean lan eta bizitzeko aukera izatea izango bailitzateke zentzuzkoena, nola ingurumenaren hala jendartearen ikuspuntutik. Hori dela eta, ikuspuntu instituzionaletik, arreta berezia jarriko diegu udalez gaindiko eskualde mailako egiturei, izan kuadrillak, behargintzak, tokiko garapen agentziak, mankomunitateak, partzuergoak edota zenbait udal biltzen dituen nolabaiteko erakunde-egitura.

3. Hala, udal eta foru hauteskundeetan ere, lehen aldiz, eskualde programa egiten saiatuko gara, udalerri desberdinen artean, eskualdean landu beharreko gai garrantzitsuenen inguruko adostasunak bilatuz. Egun bizi dugun testuinguru sozioekonomiko larria medio, tokiko garapenaren kontzeptuaren laguntzaz, gai horiek bereziki eskualdearen jarduera produktibo eta erreproduktiboen ingurukoak izatea aurreikusten dugu.

4. Eskualde programarekin batera, horretarako aukera eskaintzen duten eskualdeetan, eskualdeko udalez gaindiko egitura garrantzitsuenaz arduratuko den eskualdeko hautagai bat aurkeztuko dugu, udal jakin baterako tokiko garapeneko zinegotzigai izanik, hauteskundeen emaitzak hala ahalbideratuko balute, aipatu egituraren buru jarriko genukeena.

5. Eskualdea osatzen duten udalerri desberdinetako tokiko garapeneko zinegotziek elkarrekin lan egingo dute euren udalerrien zein eskualdearen mesedetan. Hala, zinegotzi horiek landuko dituzten gaiak gure herritarren etorkizuneko ongizatearentzat eta gure herrien etorkizuneko garapen-ereduarentzat funtsezkoak direnez, harreman estua izan beharko dute alkate izango diren edo ez diren hautagaiburuekin. Krisiak eragiten dituen ondorio larriak egun batetik bestera aldatzeko gaitasunik izango ez badugu ere, ezinbesteko zaigu berandu baino lehen, egungo garapen-eredua alboratu eta berriari ekiteko indarrak biltzea. Horregatik, oso garrantzitsua izango da legegintzaldiaren hasiera-hasieratik, udal taldeak argi izatea ibilbide honen pisu politikoa.

6. Azkenik, tokiko garapenaren gaiari udalgintzatik ez ezik, EHBilduren egitura osotik egingo diogunez aurre, herri zein eskualdeetan ez ezik, herrialde eta nazional mailan gaia lantzeko sarea sortu beharko dugu. Sareak bi norabidetan funtzionatuko du: herri eta eskualdeetatik beharrak eta esperientziak azalduz, herrialde eta nazional mailatik baliabideak, formakuntza eta ezagutza eskainiz.

Page 33: IDEIEN GIDA - herriak

ERREALITATEAREN EZAGUTZA

Edozein garapen-plan edo estrategia burutu baino lehen, udalak edo udalez gaindiko erakundeak diagnostiko bat egingo du. ñ Lehenik diagnostikoaren gaia definitu behar da. Hona hemen proposamen batzuk:ñ Eskualdeko jarduera produktibo eta erreproduktiboen egoera. Bertan, ohiko adierazleak ez ezik, enpresen jabetza eta jarraipena, langileen lan-baldintzak, finantzazio-arazoak edota hornitzaileen erlazioa azter daitezke, besteak beste. Gainera, sektore produktibo bakoitzaren azterketa sakonak egin daitezke.ñ Eskualdeko herritarren ongizate maila. Bertan, ohiko adierazleez gain, etxebizitzaren gaia ere azter daiteke: hipoteka edo alokairuen prezioak, eskaera maila, azken urteotako joera... Bestalde, osasunarekin zerikusia izan dezaketen ingurumen-balioak ere kontutan hartzekoak izan daitezke, baita ikasketak burutu ahal izateko aukera ekonomikoak ere.ñ Eskualdeko herritarren hezkuntza maila eta eskualdeak egun eskaintzen dituen hezkuntza aukerak.ñ Eskualdeko baliabide naturalen egoerañ Eskualdeko migrazioañ Eskualdearen Lurralde-Antolaketaren diagnostikoa: eskualdeko hiri sistemen polizentrismoa, hiri-herrien antolamendua, mugikortasunerako gaitasuna (publikoa/pribatua), espazio publikoen azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa, ingurune naturalaren nolakotasuna, genero ikuspegia, lehenengo sektorea garatzeko gaitasuna, ekipamendu publikoen/kolektiboetarako irisgarritasuna...ñ Eskualdearen gaitasun produktiboaren gaitasuna/espezializaziorako gaitasuna detektatzen diren joera/gaitasunen arabera: espezializazio produktiborako gaitasuna.ñ Eskualdeko kooperazio sozialean oinarritzen diren iniziatiba ekonomiko/sozial/politiko/kulturalen azterketa, kokapena, eboluzioa, bereziki zaintza-lanei erreparatuz.

ñ Diagnostikoaren helburuak desberdinak izan daitezke:ñ Edozein enpresak datu kuantitatibotan oinarrituta egin dezakeen diagnostikoa azkarra eta zehatza izan daiteke, aurrez adierazle egokiak aukeratzen baditugu.ñ Informazio gehiago eskain dezakete datu kuantitatiboak ez ezik, elkarrizketa bidezko datu kualitatiboak ere jasotzen dituzten azterketak. ñ Azkenik, diagnostikoa bera eskualdeko zenbait eragile ezagutu eta kohesionatzeko aukera ere izan daiteke, horretarako luzeagoa baina aberatsagoa izan daitekeen prozesu parte-hartzaile bat martxan jarriaz. Bide luze honek gainerako diagnostikoek emandako emaitza kuantitatibo berak emango baditu ere, nolakotasunaren dimentsioa ondo landuz gero, etorkizuneko biderako lanak aurreratzeko aukera eskaintzen digu.

ñ Azkenik, ezin ahantz dezakegu, diagnostikoaren garrantzia ondoren datorren plan estrategikorako elementu nagusiak biltzea dela. Horregatik, oso garrantzitsua izango da prospektibarako, hau da, etorkizuneko joera zein izan daitekeen antzemateko elementuak biltzea.

Page 34: IDEIEN GIDA - herriak

ERREALITATEAREN EZAGUTZA

Bestalde, diagnostiko sakonik gabe ere, errealitatearen ezagutza izateko hainbat neurri har ditzakegu gure udal eta udalez gaindiko egituretan:ñ Udalerri edo eskualdeko merkatari eta ostalari guztien zerrenda eta zenbait ezaugarri garrantzitsu jasotzea, hala nola, langile kopurua eta lan-baldintzak, lokalen jabetza, hornitzaileen jatorria, finantzazio-arazoak...ñ Udalerri edo eskualdeko lurren inbentarioa izendapena, jabetza eta erabilera zehaztuaz.ñ Lehen sektoreko lurren kasuan, baserrien inbentarioa ere egin azpi erabilita edo jubilatzear dauden ala ez zehaztuaz. Emakumeek landa inguruan bizi duten jabetza- eta lan-egoera aztertuko da, jarraian egoeraren hobekuntza sustatzeko. Horretan, Landa Garapeneko Agentziak izan daitezke erabilgarrienak.ñ Elikagai-ekoizpenaren inbentarioa, eraldaketa eta banaketarako aukerarik duten aztertuz.ñ Elikagai ekologikoen eskaintza eta balizko eskaera aztertu.ñ Zerbitzuak eskaintzen dituzten eta 5 langiletik beherako establezimenduen inbentarioa, bezeroen jatorria, teknologia berrien erabilera eta bideragarritasun planik duten aztertuz. ñ Udalerri edo eskualdeko energia kontsumo maila eta berau sortzeko egon daitezkeen aukerak aztertu.ñ Udalerri edo eskualdean jarduera produktibo eta erreproduktiboan diharduten enpresa, kooperatiba edo elkarteen zerrenda, euren izaera juridikoa ez ezik, antolamendua, jabetza, aberastasuna banatzeko modua... jasoz.ñ Udalerri edo eskualdean tokiko garapen iraunkorrean oinarritutako turismorako zein baldintza egon daitezkeen aztertu.ñ Udalerri edo eskualdeko etxebizitzen inbentarioa, erabilera, jabetza, egoera, irisgarritasuna... aztertuz.ñ Jarduera erreproduktiboak udalerri eta eskualdean nola betetzen diren aztertu, beharrak identifikatu eta baliabideak partekatzeko hausnarketa bultzatuz.ñ Udalerri edo eskualdeko gazte eta emakumeen egoera eta balizko etorkizun sozioekonomikoaren azterketa.ñ Udalerri edo eskualdeko herritarrek aurrezteko duten ahalmena eta udalerri edo eskualdean beharrezkoak diren proiektuetan parte hartzeko izan dezaketen prestutasuna aztertu.ñ Udalerri edo eskualdeko garapenean parte hartzen duten eragile ekonomiko zein sozial guztien zerrenda, euren jarduera eta antolamendua aztertuz.ñ Udalerri edo eskualdeko industria-enpresen teknologia maila eta ingurumen-balioak aztertu. ñ Udalerri edo eskualdeko hezkuntza-zentroen egoera eta azken urteotako joera aztertu.ñ Eskualdeko udal desberdinen Hirigintza Antolamenduko Plan Orokor desberdinak jaso eta uztargarriak diren aztertu.ñ Udalerri eta eskualdeko kirol- zein kultura-azpiegiturak azter ditzakegu udalen arteko elkarlana bilatuz, gastu ekonomiko handiak ekiditeko. ñ ...

Page 35: IDEIEN GIDA - herriak

TOKIKO ESTRATEGIAK DEFINITZEA

Ohikoa da gure udalerri zein eskualdeetan nolabaiteko plan estrategikoak egitea, baina askotan kanpoko enpresa batek egingo duen txostenean diru andana gastatu eta segituan kaxoi batean geratu ohi da. Hori ez gertatzeko eta gure eskualdean benetako plan estrategiko bat egin eta martxan jartzeko, hona hemen kontutan hartu beharko genituzkeen zenbait elementu:ñ Plan estrategikoa aurrez egin den diagnostiko eta prospekzioan oinarrituko da. Plan estrategikoa eskualdeko baliabideak eta beharrak kontutan hartuta burutuko da.ñ Edozein plan estrategikok, nahitaez, lurralde horretako eragileen parte-hartze aktiboa izan behar du. Horretarako, eragileak ikuspegi integral batetik definitu beharko dira; adibidez, ikuspegi sozioekonomikotik, ohiko enpresa munduko eragileak ez ezik (enpresaburuak, teknikoak, langileak...), jarduera produktibo txikiak (baserritar, ostalari, merkatari, zerbitzu-eskaintza...), hezkuntza-munduko pertsonak (irakasle, hezkuntza-zentroetako zuzendari, ikasle...), instituzioetako ordezkari zein langileak edota pertsonen ongizatean eragin zuzena duten eragile sozialak ere kontutan hartu beharko ditugu (REAS, Stop Desahucios...).ñ Behar bezalako plan estrategikoa egiteko, baliabide ekonomikoak beharko ditugu eta horretarako daude udalez gaindiko egiturak (tokiko garapen agentzia, mankomunitate, kuadrilla, behargintza...). Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritza edota Nafarroako Gobernuak eman ditzakeen diru-laguntzak ongi etorriak izango badira ere, egitura horiek hein handi batean udalek finantzatzen dituzte eta hala izaten jarraituko du, udalak berak horrelako planen garrantziaz jabetu eta horien elaborazioan aktiboki ere parte hartu beharko baitute.ñ Halaber, plan estrategiko horiek herritarrengandik hurbil egon behar dute, eta horretarako, parte hartzera animatzeko estrategiak markatzeaz gain, bertan eztabaidatu eta adosten diren edukien gaineko informazio modu pedagogikoan helarazten saiatuko gara. Plan estrategikoaren berri izateaz gain, gure eskualdearen etorkizunerako tresna garrantzitsutzat jo behar dute.ñ Prozesuan parte hartuko duten eragile eta norbanakoei, aurrez, edukien gaineko informazioa eta formazioa jasotzeko aukera eskaini behar zaie. Horretarako, beste eskualde edota herrialdeetako esperientzien berri izateko bideak eraikiko ditugu.ñ Plan estrategikoa osatzeko prozesua dinamikoa, parte-hartzailea eta modu horizontalean eraikia izan behar du. Horretarako, kanpo aholkularitza erabiltzea baino, udalez gaindiko egiturako langileek erraztaile gisa aritzea proposatzen dugu. Eginkizun hori betetzeko langilerik ez balego, aurrez formakuntza hori ematen saiatuko ginateke. Bestela, prozesua kanpo-aholkularitzarekin batera modu mixtoan burutzea proposatzen dugu, prozesuaren alde teknikoa ezagutuko duen langileetako bat gutxienez eskualdean lanean geratuko dela ziurtatzeko. Hala, eskualde bakoitzaren autonomia eta ahalduntzea ere bultzatzen saiatuko gara.ñ Azkenik, udaletako ordezkari eta EHBilduko kide gisa, plan estrategikoaren osaeran gure eskualdearen etorkizuna guztion artean definitzerakoan, hainbat balio eta oinarriren aldeko apustua egingo dugu: tokiko garapena ikuspegi integral batetik ulertzen dugu gure lurraldeko langile eta herri-sektoreen ongizatea eta ingurumenarekiko oreka, irabazi ekonomizista ororen gainetik jarriz. Hala, ekitatea, parekidetasuna, elkarlana, elkartasuna, osagarritasuna, elkar-trukatzea, aukera berdintasuna, autonomia, jendarte-kohesioa, ahalduntzea, demokrazia, parte-hartzea, inplikazioa edo konpromisoa bezalako kontzeptuak marko teorikoetatik gure eguneroko praktiketan txertatuko ditugu, jarrera sozialetan ez ezik, jarduera ekonomikoetan (ekoizpena, banaketa, kontsumoa, finantzazioa...) ere balio horiek ororen gainetik jarriz.

Page 36: IDEIEN GIDA - herriak

TOKIKO ESTRATEGIAK DEFINITZEA

Halaber, egitasmo estrategikoek gure eskualdearen garapen integralari egin beharko diotenez erreferentzia, eskualdean lan eta bizitzeko beharrezko ditugun aldeei erreparatu beharko die eta, gaur egun, herritarron ongizatea kolokan jartzen duen elementu garrantzitsuena enplegua da. Horregatik, arreta berezia jarriko diogu enplegua eta norberaren egoera sozioekonomikoa baldintzatzen duten beste elementuei, hala nola, etxebizitza, elikadura, osasuna edota hezkuntza. ñ Eskualdeko jarduera produktiboek euren arteko nolabaiteko oreka izan behar dute, dibertsifikazioa bultzatuz eta menpekotasun maila handiak ekidinez. ñ Hala, lehen sektorearen hedapen maila gorenena bilatuko dugu, nola nekazaritza, abeltzaintza, basogintza zein arrantzan (ikus bakoitzari dagozkion programak). Hala, elikadura burujabetza helburu, agroekologian eta zero bazterkin filosofian oinarrituko gara. Egungo testuinguru zaila kontutan hartuta, proposatuko ditugun neurriak trantsizio-bidea egiteko pentsatuak izango dira, egungo ereduaren eraldaketa ekarriko duten jauzi txiki zein handiak proposatuz.ñ Industria-ehuna etengabe galtzen ari garen honetan, dagoenari eusteko ahalegin guztiak egingo baditugu ere, dugun industriaren etorkizuna aurreikusi beharko dugu, bizirauteko aldaketak gaurdanik txertatzen hasteko. Hala, industriaren birmoldaketa aztertuko dugu bereziki energia kontsumo handia, teknologia maila baxu edo ertaina, edo kontaminazio maila altua dutenetan. Bestalde, sektore honetan ezinbestekoa dirudi deslokalizazioa geratu edota oinordekorik gabeko egoerei aurre egiteko langileek enpresetan izan behar duten partaidetza birpentsatzea. Azkenik, industria-ehunaren galera garrantzitsua finantziazio gabeziatik dator gaur egun. Hartara, enpresa-eredu berrietan ez ezik, enpresa horien jarduera finantzatzeko modu berrietan ere pentsatuko dugu.ñ Zerbitzuen eskaintza zabala eta kalitatezkoa izatea ezinbestekoa da eskualde orotan. Horretarako, ordea, sektorearen atomizazioaren aurka jo eta elkarlana bultzatzeko sare eta guneak sortu behar dira. Askotan, elkarren berri izan eta baliabideak partekatzearekin nahikoa izan daiteke, baina horretarako, aktiboa izango den subjektu bat behar da. Besteak beste, merkatari eta ostalarien elkarteekin elkarlana sustatuko dugu. Bestalde, nekazalguneetako zerbitzu publikoak sustatzera jo behar dugu zaintza-lanen ardura emakumeen bizkarretik kentzeko.ñ Turismo-eredua eraldatu behar dugu, eskualdeko baliabideak turistaren beharretara moldatu beharrean, behar horiek baliabideetara moldatuz. Hala, turismo-eredu berriak tokiko ingurumena eta jendartea izan beharko ditu oinarri. Ildo horretan, oso ekimen interesgarriak burutu izan dira nekazal mundutik ez ezik, baita historia eta kulturaren mundutik ere. Gainera, arreta berezia jarri beharko dugu turismoarekiko menpekotasuna adierazten duten eskualdeetan, menpekotasun horrekin hautsi eta eraldaketa hori pixkanaka ematen joateko.ñ Askotan, eskualdeko erakunde publikoak enplegu sortzaile handiak ditugu eta horrexegatik da hain garrantzitsua bertan sortzen den enplegua kalitatezkoa eta lan-baldintza duinekoa izatea. Zentzu horretan, erakunde publikoak eurak izango dira klausula sozialak betetzen eta betearazten lehenak.ñ Jarduera erreproduktiboari dagokionez, ekonomia feministan bereziki lanketa handia egin da gaiaren inguruan, eta gure herri eta eskualdeetan horren inguruko esperientziak martxan jartzen hasiko gara. Hala, adibidez, zaintzek gaur egun gure bizimoduan duten lekua aztertu, aitortu eta lan horiek betetzeko beharrezko baliabide eta antolamenduak jarriko ditugu martxan, publiko, kooperatibo eta komunitarioaren arteko sinergiak bilatuko dituzten lan-kooperatiben bidez. ñ Jendartearen beharrizanak asetzeko garaian irudimena erabiliz, multinazionalekiko menpekotasunarekin amaitu eta enplegu sozial eraldatzailea sortzeko aukera asko ditugu sektore estrategikoetan: elikadura, energia, hondakinak, zaintza, telekomunikazioak, azpiegiturak... Horiek guztiak gu guztion beharrak asetzeko sektoreak

ñ Finantzazioaren arazoa nonahi aurki dezakegu gaur egun. Horretarako, gure udal eta eskualdeetan, aldundi eta goragoko instituzioekin harremana izango dugu eskualdeko finantzazio-arazo larriei erantzuten saiatzeko. Hala, instituzioei ez ezik, Kutxabank bezalako bankuei ere lukurreria eta espekulazioa albo batera utzi eta erantzukizun sozialez eskualdeko proiektuetan parte har dezaten eskatuko diegu. Bestalde, herritarren aurrezkiak finantza etikoen bidez kudeatu eta eskualdeko proiektuetarako finantzazioa bilatzeko moduak ere bilatuko ditugu.

Page 37: IDEIEN GIDA - herriak

UDALEZ GAINDIKO EGITURAK

Aurrez esan bezala, herrialdearen arabera, kuadrilla, behargintza, tokiko garapen agentzia, mankomunitate edota partzuergo deituriko eskualde egiturak sortu ziren 80eko hamarkada inguruan. Horien helburu nagusiena, printzipioz, krisi ekonomikoari tokiko erantzuna ematea izan bazen ere, euren arteko koherentzia eta koordinazio eza dela eta, bakoitzak bere bidea bere modura egin du, nahiz eta guztiek garapen ekonomikoa helburu gisa izan. Hauek, ordea, ez dira eskualde mailako udalez gaindiko egitura bakarrak, landa garapen agentziak edo zenbait baliabide kudeatzeko partzuergoak oso ohikoak baitira. Zentra gaitezen, ordea, tokiko garapen ekonomikoaz arduratzen direla dioten egitura horietan.

ñ Tokiko garapen agentziarik ez den eskualdeetan sortu egingo ditugu, tokiko garapena oinarri, jendartearen ongizatea eta ingurumenarkiko oreka helburu udalen arteko elkarlana bultzatzeko. Hor ditugu Buruntzaldea eta Sakanako adibideak bideari ekin behar badiogu.

ñ Jada sortuta dauden eskualdeetan, oposizioan egon ala ez, agentzia horiekiko programa osatuko dugu, bertan lantzen dituzten gaiekiko gure proposamenak eginez. Agentziako lehendakaritzarako hautagaia ere aurkeztuko dugu eskualdeko zinegotzigaien artean.

ñ Tokiko garapen agentzia gehienek ez dute egungo krisiaren aurrean birdefinitzen jakin eta joera zaharren baitan jarraitzen dute lanean. Horregatik, agentzien beren funtzio eta helburuak berriz ere hausnartzeko proposamena egingo dugu, eskualdeko beharrizanak eta baliabideak kontutan hartuz, lehentasunak ondo markatuz. Horretarako, prozesu parte-hartzaileak jarriko ditugu martxan, agentzietako langileek ez ezik, alderdi poltikoetako ordezkariek zein eragile sozial eta ekonomikoek ere parte har dezaten.

ñ Tokiko garapen agentzien egiteko nagusietako bat eskualdeko eragile sozioekonomikoen arteko elkarlana bultzatzea da. Horretarako, konfiantzazko eremu, gune edo foroak sortuko ditu, gaiak eztabaidatu adostasunetara iritsi eta proiektu partekatuak sustatzeko.

ñ Tokiko garapen agentziak eskualdeko eragile sozioekonomikoen beharrak ezagututa, erakunde publikoetatik eratorritako baliabideen kudeaketa zuzena egiteko ardura du. Horretarako, mahai gainean dauden edo egon daitezkeen baliabideen berri emango die eragile sozioekonomiko guztiei.

ñ Tokiko garapen agentzien eragin-esparrua eskualdea bada ere, ezinbesteko zaio gainerako agentziekin batera elkarlanean aritzea, bai eta herrialdeko erakunde publikoekin ere. Bestalde, Udalbiltza bezalako erakundeekiko harremana ere landu beharko dute.

Page 38: IDEIEN GIDA - herriak

UDALEZ GAINDIKO EGITURAK

ñ Tokiko garapen agentzietan etengabeko formakuntza bultzatuko dugu, bertan parte hartzen duten eragile eta langileei begira ez ezik, eskualdeko gainerako eragile eta herritarrei begira ere bai. Zentzu honetan, berrikuntza sozialari arreta berezia jarriko diogu, kanpoko zein eskualdeko esperientzien berri izan eta horien gainean hausnartu eta lanketa sakona egiteko aukera eskainiko baitigu.

ñ Tokiko garapen agentziek ekintzailetza eraldatzailea sustatu ez ezik, proiektu eta egitasmo partikularrak martxan jartzeko aholkularitza-zerbitzuak eskainiko ditu gabezia gehien ditugun arloetan: enpresa-motak, finantzazioa, bideragarritasun ekonomikoa...

ñ Tokiko garapen agentziak bereziki emakume eta gazteen egoera sozioekonomikoari aurre egiteko berariazko politikak jarriko ditu martxan. Horretarako, errealitatearen ezagutza sakona ez ezik, egoera sozioekonomiko hori eragiten duten arrazoiei eragiten dieten praktikak jarriko ditu martxan.

Page 39: IDEIEN GIDA - herriak

MERKATARITZA

IDEIA

nagusiak

1. Azalera handiko merkatalguneak ireki izanak, gure herri eta auzoetako kaleetako komertzio txiki ugari ixtera eraman du eta beste kasu askotan ozta-ozta iraunaraztera. Ondorioz, EHBilduk azalera handiko merkatal-gune berrien kontrako jarrera irmoa du, bere ondorioak ere larriak direlako eta tokiko merkataritza bultzatu eta babestu nahi dugulako.

2. EHBilduren ustez, tokiko merkataritza bultzatu eta babestu beharra dago herriei, auzoei eta herritarroi honoko ondorio positiboak ekartzen dizkigulako:

2.1. Auzo eta herri biziak eskaini eta harreman pertsonalak bultzatzen ditu.

2.2. Distantzia laburreko zirkuituak egiten direnez, ekologikoagoa da, bai pertsonen mugimenduei dagokionean, bai eta merkaturatzen diren produktuen 0 Km filosofiari dagokionean ere.

2.3. Bertako produktuak saltzeko aukera handiak ematen ditu.

2.4. Enplegua sortzen du; herrietan lan egiteko aukerak ematen ditu.

2.5. Bertako produktuen kontsumoak, bertan eragindako aberastasuna gehiago banatzeko aukerak eskaintzen ditu eta ingurumenarekiko errespetua areagotzen du.

3. Udalek eta eskualdeko entitateek, merkatari-elkarteekin batera, herritarren artean bertako merkataritzaren aldeko hautua sustatu eta merkatarien eskaintza kalitatezkoa, modernoa, bidezkoa eta ekologikoa izan dadin bultzatu behar dute.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Azalera handiko merkatal-zentroak sistema kapitalistak bultzatzen duen kontsumismo basatiaren isla dira. Erosketa eta aisialdia uztartu nahi dituen filosofia bera, horren isla nabarmena da, non proposatzen zaigun aisialdia kontsumoan soilik oinarritua dagoela.

Oro har, azalera handi hauek mundu mailako enpresa eta produktuentzat gune edo saltoki dira, izan ere era honetako merkatalguneetan ekoizle txikientzako baldintzak hain zorrotzak dira euren produktuak saltzeko oso aukera gutxi dituztela.

Azalera handien irekierak, herri eta auzoetako komertzioan eragin ikaragarria izan du. Kasu askotan ixtea izan da erabakia, kaleak hustuz eta bizitza soziala murriztuz. Beste kasu batzuetan, eta langileen prekarietatean oinarriturik, irauteko ere zailtasunak dituzte.

Azalera handiek, langileen lan-baldintzak kaskartzea ekarri dute hainbatetan, ordutegien aferak erakutsi duen moduan.

Tokiko merkataritza aldiz, gure ustez bultzatu beharreko jarduera ekonomikoa da. Batetik, aipatu bezala, herriei, auzoei eta kaleei bizitza ematen dielako eta harreman pertsonalak garatzeko aukera gehiago ematen dituelako.

Tokiko merkataritza ekologikoagoa da, oro har, globalizazio ekonomikoaren produktuetarako egina ez dagoelako eta bereziki, bertan dugularik, garraioa hartzea beharrezkoa ez delako.

Tokiko merkataritzak aukerak ematen ditu bertako produktuak saltzeko, besteak beste, prezioan baino, kalitatean oinarritzen delako.

Page 40: IDEIEN GIDA - herriak

Azalera handiak ireki behar direnean, lanpostuak sortzen direla esaten digute, baina oro har ahaztu egiten da bertako merkataritzan zenbat jndek lan egiten duen eta zein garrantzia daukaten gure herrien ekonomian.

Herri askotan, zorionez, dendari eta merkatarien elkarteak sortu dira eta elkarlana helburu duten neurrian eta sarri jarduera soziala eta kulturala bultzatzeko egitasmoak lantzen dituztelarik, gure babes osoa behar dute izan.

Merkatarien elkarteekin batera elkarlana bultzatzea garrantzitsutzat jotzen dugu, baita gure eredu sozial eta ekonomikoaren norabidean urratsak eta ekimenak bultzatu eta laguntzeko ere:

• Herritarren artean tokiko merkataritzaren aldeko hautua hedatzeko.• Eskaintzen diren zerbitzu eta produktuen kalitatea hobetzeko.• Ikerketa, berrikuntza eta teknologia berrien aldeko inbertsioak egiteko eta tokiko merkataritza

moderno bat bermatzeko.• Merkatariaren erretiroa heltzean denda edo komertzioa irekita jarraitzeko laguntza eta

aholkularitza profesionala emanez bai erretiratzen denari bai merkatari berriari.• Enplegu duina sortzeko.• Bertako produktuei lehentasuna emateko.• Elikadura Burujabetzaren bidean, bertako ekoizleekin batera, bertako produktuen merkaturatzea

gertutasunetik eta konfiantzatik egiteko.• Energia gastuak murrizteko.• Bidezko merkataritza bultzatzeko.• Klausula sozialak ezartzeko.

Tokiko merkataritza aipatzen ari garelarik, garrantzi berezia hartzen du bertako nekazari zein arrantzaleen produktuetan oinarritutako “herriko merkatuak edo azokak”. Hauek ere, eskaintza garrantzitsua dira oso, beste komertzioekin batera herritarrei eskaintza integral bat bermatzeko.

“Herriko merkatuek” beraz ekimen zehatzak ere behar dituzte, kasu askotan egon den urteetako utzikeria alboratzeko eta kalitatezko eskaintza baten baitan eraberritzeko.

Merkaturatzea gertutasun eta konfiantzatik: Merkatu globalean orokorrean hemen ekoiztutako produktuek ezin dute biderik egin hemengo produkzio kostu altuak direlako. Gertuko merkatuari begira ekoiztutakoak lor dezake balio erantsia, produktuaren atzean benetan dagoena erakustearen bitartez herritarren konfiantza irabaziz eta gertutasunetik harreman molde berriak eraikiz.

Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki: Egungo elikadura sistema neoliberalari aurre egiteko Elikadura Burujabetza tokiko elikadura sistemetan oinarritzen da, elikagaien kate osoaren antolaketa barnebiltzen delarik. Zentzu honetan herri edo eta eskualde mailako elikadura sistemak eraiki behar dira, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartu eta baserritar, arrantzale, herritar, merkatari txiki, Udal, Aldundi eta bestelako eragileen artean elkarlanerako guneak antolatuz, estrategiak adostuz eta garatuz.

Tokiko merkataritzarako esaten dugun ia oro, baliagarria suertatu daiteke ostalaritzaren kasurako, hauek herri eta auzoen bizitza sozialerako oinarri garrantzitsuak ere badirelako.

Tokiko merkataritzan euskararen erabilpena bultzatzeak ere garrantzi handia dauka herri eta auzoetan bultzatu behar diren euskararen normalizaziorako planen baitan.

Page 41: IDEIEN GIDA - herriak

MERKATARITZAH E R R I A K

NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

Azalera handiko merkatalguneen aldeko apustuak komertzio txikiaren aurkako erasoaldi iraunkorra ekarri duen neurrian, azalera handiko zentroen eskari berriei uko egitea.

Legeak geroz eta irekiagoak dira, hau da merkatuaren liberalizazioa merkataritza txikiaren aurka doa zuzen zuzenean. Ondorioz, tokiko merkataritzarekiko politika afirmatiboak egitea da erronka.

Kaleko paisaia goxatzeko egitasmoak: Geroz eta denda gehiago isten ari dira, ondorioz kaleko paisaia geroz eta grisagoa da kasu askotan. Itxita dauden denden eskaparateak berrirekitzeko edota irekita dauden dendek beren produktuak jartzeko egitasmoak bultzatu.

Herrian dauden merkatari edota ostalarien elkarteko ordezkariekin zein parte hartu nahi duten eragileekin, elkarlan iraunkorrerako tokiko merkataritzaren mahaia osatzea, bertatik ondoren aipatuko ditugun hainbat neurri jorratu daitezkeelarik. Merkatari edota ostalarien elkarterik ez balego, antolatu dezaten animatzea eta ahal balitz laguntzea.

Herritarren artean tokiko merkataritzaren aldeko hautua hedatzeko eta arrazoiak gizarteratzeko kanpainak.

Merkatari edota ostalarien elkarteek antolatzen dituzten jarduera kultural eta sozialak babestea eta Udalaren eskaintzarekin uztarketa bilatzea.

Tokiko merkatari edota ostalarien elkarteekin elkarlanean, moneta lokalak, herrian edo eskualdean, martxan jartzeko ikerketak burutzea eta egokia ikusiko balitz inguruko herri edo herrialdeekin era koordinatuan martxan jartzea.

Tokiko merkataritza eta herriko baserritar eta arrantzaleen arteko elkarlana bideratzeko egitasmoak bultzatzea. Azokak, adibidez, lehen sektorea indartzeko balio dute eta era berean herrira herritarrak erakartzen ditu motore lanak egiten tokiko merkataritza zein ostalaritzan.

Asteroko azokak sustatu azpiegitura eta baliabide egokiak bermatuz. Funtsezkoa da herritarren egungo ohituretara egokituko diren leku eta ordutegiekin jokatzea (ostiral arratsaldero herriko plazan bertan adibidez). Baita azoketan norbere produktuarekin dabiltzanak eta bitartekariak bereiztea, barazkiez gain bestelako produktuak saltzeko betebeharrak bermatzen laguntzea eta instalatu berriei merkatuan lekua egitea.

Baserritar eta merkatari txikien arteko aliantzak sustatzea:

-Zuzenean erositako tokiko elikagaiekin lan egiten duten merkatari txikientzako baldintza bereziak bultzatu.--Gutxieneko ehuneko kopuru bat bertako produktua saldu eta baserritarrei zuzenean bidezko prezioan erosten duten merkatari txikien herri edo eskualdeko katalogoa sortu.

Page 42: IDEIEN GIDA - herriak

Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraikitzeko plan integralak behar dira, ekoizpenaren hasieratik kontsumoa burutzen den momentu-arteko fase guztiak izan behar dira kontutan. Bestelako ikuspegiak lantzea interesgarria da ere, gastronomia eta turismoa adibidez.

Fase bakoitzean parte hartzen duten aktore desberdinen arteko elkarlan zabal batetik antolatu daiteke gisa honetako plan integral bat, baserritar, arrantzale, herritar, kontsumitzaile elkarte, merkatari, LGE, Garapen Ekonomikorako Elkarte, bestelako eragile, administrazio eta abarren arteko elkarguneak sortu eta egitasmoak martxan jarriaz.

Garapen Agentzia, Aldundia eta Gobernu autonomikoen laguntzarekin tokiko merkataritzaren berrikuntza egitasmoak eta teknologia berrien aplikazioa bultzatzea.

Bertako ekoizle, merkatari, tabernari eta kulturgileen arteko elkarlana bultzatzea (erakusketak, kontzertuak, antzerkiak....).

Bidezko merkataritza elkarteen eta herriko merkatari zein tabernarien arteko elkarlana bultzatzea.

Herriko merkatuen eraberritzea burutzea eta bertako produktuen eskaintza iraunkorra bermatzeko planak bultzatzea. Halaber, herriko merkatuaren eraikina herri mailako eskaintza kultural eta sozialetarako aukera eskaintzen duen aztertu, eta hala balitz, baliatu.

Herritarrentzat, oinezkoentzat eta tokiko merkataritzarentzat ere onuragarriak izan daitezkeen kaleen peatonalizazioak burutzea.

“Herriarentzat Ekarpena” ekimena bultzatzea: parte hartzen duten merkatari eta tabernek beren sarreren ehuneko zehatz bat (herrien eta negozioen arabera adostu beharko lukete) urtero egitasmo zehatz batetara bideratuko dute. Udalak txartel elektronikoak egin-banatu eta egiten den gastu bakoitzean % hori bideratuko da. Parte hartzen duten guztiek denda-taberna sarreran txartela izango dute eta ondorioz herriari egiten dioten ekarpena (kulturala, soziala...) ezaguna izango da. Herriaren eta egitasmoaren arabera, urtero ekimen ezberdin bat bultzatu daiteke, honek publizitate eta hedapenerako aukera gehiago ematen duelarik.

Herriko euskaltegiekin elkarlanean, tokiko merkataritza eta ostalaritzako langileen euskalduntze planak burutzea.

Page 43: IDEIEN GIDA - herriak

INDUSTRIA

IDEIA

nagusiak

1. Euskal Herriko ekonomiarentzat industria-sektore indartsu, eraberritu, anitz eta eskualde ezberdinetan kokatua izatea funtsezkoa da.

2. Ekonomia espekulatiboaren eskutan gelditzen ari den egungo industria-eredua irauli eta sektore publikoak, eragileen parte hartzearen laguntzaz, industriaren aldeko bultzada eta plan integral bat garatu behar du.

3. Bultzatu nahi dugun industria-sektorearen ezaugarri nagusiak honakoak lirateke:

3.1. Dibertsifikazioa, bai eskualdeei dagokionez zein garatu nahi diren jardueren ikuspuntutik.

3.2. Eskualdeko errealitatea eta bertan dauden baliabide ezberdinekin uztartua.

3.3. Maila teknologikoa handitzeko helburuarekin eta I+G+B-n inbertsio iraunkorra egiten duena.

3.4. Ingurumenaren eta baliabide naturalekiko errespetu osoa bermatzea (kutsadura) eta industria berdearen aldeko inbertsioak bultzatzea (energia berriztagarriak, hondakinen tratamendua, material biologikoen tratamendua...).

3.5. Kudeaketan edota jabegoan langileen parte hartzea ahalbideratzen duena.

3.6. Nazioarteko merkatuan harreman komertzial arduratsuak garatzeko gaitasuna izango duena; giza eskubideak, zein natura eta langileen eskubidea errespetatzen dituzten herrialde edota enpresekin harremanak garatuko dituena.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Ekonomiaren dibertsifikazioa: EHBilduk ekonomia dibertsifikatu baten aldeko apustua egiten duen neurrian, garrantzitsua jotzen du Euskal Herrian ematen ari den desindustrializazio prozesu larriarekin amaitu eta berrindustrializazio prozesu indartsu bati ekitea.

Eskualdeetan dibertsifikatua: Industriak ekonomian pisu garrantzitsu bat izan dezan apustu egiten dugu eta pisu hori eskualdeka ere orekatua izan behar du.

Jarduera anitzetan dibertsifikatua: Garrantzitsutzat jotzen dugu sektore industrialaren baitan, esparru anitzen aldeko apustua egitea.

Eskualde ezberdinetan ezarritako industriak eskualdeko errealitate sozial eta ekonomikoarekin txertatua eta bertako baliabideekin uztartua: tokiko garapen prozesuekin uztartua, enpresen arteko saretzea bultzatuz, ikastetxe edo formakuntza zentroekin elkarlana bideratuz eta, oro har, eskualdeko behar sozialekin arduratsu jokatuz.

Izaera soziala oinarri duten industria jardueren aldeko hautua egiten dugu, langileak hartutako erabakien protagonista izango direnak eta lurraldearekiko zein ingurumenarekiko atxikimenduz jokatuko dutenak, izan enpresa txiki edo ertain, izan kooperatiba eredua.

Sektore publikoak pisu garrantzitsua izan behar du industrian: Enpleguarentzat funtsezkoak diren sektoreetan trantsizio gisa inbertituz eta enpresak ixten utzi gabe, traktoreak izan daitezkeen jardueren alde eginez eta sektore berrietan zuzenean edo partaidetza mixtoko inbertsioak eginez (bioteknologia, nanoteknologia....).

Page 44: IDEIEN GIDA - herriak

Datuek diotenez, gure industriak oro har, maila teknologiko ertain edo ertain-baxua du eta ondorioz I+G+Bren aldeko apustu sendoa egin beharra dago: enpresek lan kostuetan oinarritutako eredu produktiboaren ordez balio erantsian, berrikuntzan oinarritutako lehiakortasuna bultzatze aldera, maila teknologikoa igotzeko I+G+Bren aldeko apustu sendo eta iraunkorra bermatu behar dute eta instituzioek ere bide honetan badute zer esana, I+G+Bn zuzenean inbertituz edota beren politika fiskalarekin I+G+B-ren aldeko apustua sarituz

Energia kontsumoan intentsiboak diren edota kutsatzen duten enpresetan ere I+G+B-ren aldeko apustua ere egin beharra dago naturarekin errespetu osoa bermatzeko eta mozkinak ingurumenaren kontura egiten ez direla bermatzeko.

Era berean, ingurumenaren defentsak ekonomia berdearen aldeko apustua egitera eraman behar gaitu, hain zuzen industria berdearen aldeko apustua bultzatuz: energia berriztagarriak, hondakinen tratamendua, material biologikoen ekoizpena...

Industriako enpresetan, besteetan bezalaxe, langileen parte hartzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Langileen parte hartzea kudeaketaren alorrean eta baita jabetzan ere (kooperatiba izan ala ez) garrantzitsua da industria beraren garapenerako eta apustu bateratuak egiteko.

.

Page 45: IDEIEN GIDA - herriak

INDUSTRIAH E R R I A K

NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

Egun, gure herriko enpresa eta kooperatiba txikiek duten arazorik larriena finantziazioa izaki, Kutxabank eta gaiinontzeko euskal finantza erakundeen eta B.E.I-ren (Europako Inbertsio Bankuaren) finantziazioa bilatzeko konpromisoa hartu eta beharrezkoa den "finantziazioa eta bermea" eskaintzeko zorpetze malgurako linea zuzena eta erreala lantzea herrialdeko enpresa eta kooperatiba txikiei eskaini ahal izateko.

Enpresak itxi edo saltzen ari diren honetan, Euskal Herriko beste instituzioekin batera, inbertsio publikorako eta enplegua sortzea helburu duen egiturazko funtsa sortzea, besteak beste, honoko helburuak kontutan hartuz:

1. Politika industriala zehazteko, instituzio eta bertako finantza entitatean parte hartzeaz gain, eragile sozial, sindikal eta ekonomikoena ere bultzatzea.

2. Tokiko Garapen Agentzien plan estrategiko eta egitasmoak kontutan hartu eta inbertsio publikoarekin babestu eta bultzatzea.

3. Trantsizio-fase honetan, eskualdeetan edo sektorean duten eraginagatik (lanpostu kopuru garrantzitsua, bertako fakturazioa, eskualde edo sektoreko motorra...) arriskuan egon daitezkeen enpresekiko txoke-planak martxan jartzea, erortzen edo "gaizki" saltzen utzi aurretik, salbatzeko asmoz.

4. Etorkizunerako garrantzitsuak izan daitezkeen sektoreetan (nanoteknologia, bioteknologia, arrisku handiko ingieniaritza sektoreak,ekonomia berdea...) inbertsio publiko-pribatua izan ditzaketen proiektu eta enpresak sortzeko hautua egitea. Edonola ere, inbertsio publikoa egiteak jarraipen hestua eskatzen du, herritarren diruarekin eginiko inbertsioak direlako.

5. Energia kontsumoa murriztu, ingurumena errespetatu eta enplegu berdea sortuko duen proiektu industrialak sustatzea.

6. Eskualdearen aktibazio ekonomikoa eta langileriaren protagonismo soziala izango duten industria jarduera ereduak sustatu.

7. Oro har, ehun industrial zabal, anitz, moderno eta ekologikoa bultzatzea.

Enpresa txiki zein kooperatibismoa ditugu ardatz, ekonomia sozial eraldatzailea geureganatzeko, eta tokiko garapen soziala indartuko duen industria eredua sortzeko.

Goitik behera baino, eskualdeetan oinarritutako eta bertako baldintzetan oinarrituriko garapen industriala bultzatzeko, Tokiko Garapen Agentzietako plan estrategikoak, proiektu eta egitasmoak babesteko "benetakoa" den diru-laguntza lineak martxan jarri behar dira.

Kooperatiba eta enpresa txikiei laguntza teknologikoa eskaini asmoz, Zaintza teknologiko -eta inteligentzia- zerbitzu publikoa martxan jartzea.

Unibertsitatea/k, hezkuntza zentroak eta eskualdeetako garapen agentzien zein parke teknologikoen proiektuen arteko elkarlana bideratzeko hitzarmenak burutzea.

Programatutako zaharkitzeari uko egiten dioten enpresak, klausula sozialen bidez lehenetsi administraziotik sustatzen diren proiektuetan. Era berean, atal honetan udal eta aldundiek izan ditzaketen eskumenak aztertu.

Page 46: IDEIEN GIDA - herriak

I+G+B-ren alorrean, egungo nahaspila gainditu eta ematen diren diru-laguntzen kontrol eta koordinazio -eta plangintza- burutzea. Era berean eta Europako herrien norabidean, nola ez, diru-laguntzen partidak igo eta atal honetan ezinbestekoa dugun inbertsioa bermatzea. Kontrol eta Jarraipena egiteko adierazleak ezarri eta auditoria publikoak aktibatu.

Energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren alorreko irakaskuntzari, ikerkuntzari, garapenari eta berrikuntzari begirako programa berezituak diseinatu, sektorea, administrazioa eta ikerkuntza arloak elkarlanean garatuko dutena. Esate baterako, industriaguneetan, enpresa ezberdinen artean energia eta lehengaiak aurrezteko zein sortutako ondakinak murrizteko elkarlana bultzatuko da. Gainera, garatutako proiektuen segimendu egonkortua eta auditaje publikoak aktibatuko dira

Gastu energetikoa murrizteko, energia-auditoriak burutzeko programa martxan jarri.

Gure industriak, oro har, energia gastu altua duela ikusirik eta honek enpresen bideragarritasunean zein ingurumenarekiko sostengarritasunean erabat kaltegarria delarik, industriaren alorreko enpresetan efizientzia energetikorako inbertsio planak babesteko egitasmoa zehaztea eta norabide horretan doazen I+G+B-ko egitasmoak sustatzea. Norabide horretan ere, Biomimesiaren teorian oinarritutako industria garbiak saritu.

Zero zabor helburu duen hondakin politika sustatu eta eskualdez eskualde, bai etxe hondakin zein industria hondakinen tratamendu egokienerako beharrezkoak izango diren azpiegiturak eta horiekin sortu daitekeen enplegu berdea bultzatzeko planak babestea.

Euskal elikagaien industriaren garapena bertan ekoiztutako lehengaietan eta bertako merkatuan oinarritzeko ekimenak sustatzea. Ekoizleen lan baldintzekiko konpromisoa eta herritarrei informazio zabal eta gardena eskainiz.

Aldian-aldian ikuskaritzak egiteko sistema bat ezartzea, enpresei emandako diru-laguntza publikoen bidez lortu beharreko helburuak betetzen dituztela bermatzeko eta aipatu adierazleak betetzen direla bermatzeko.

Diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresek lurraldean mantentzeko konpromisoa bermatu beharko dute eta hori egin ezean, jasotako dirulaguntzak itzuli beharko lituzkete.

Euskal Herri osoko kooperatiba eta enpresa txikien nazioarteratzea bultzatuko duen instituzio eta eragileen arteko egitura berria sortzea ondoko helburuekin:

-Egun era banatuan egiten den lana koordinatzea/biderkatzea -Kanpo merkataritza bultzatzea. Bertako kooperatiba eta enpresentzat, beraz, kanpoan saltzeko aukera ugaltzea -Nazioarteratzea inplantazioari zein merkaturatzeari dagokiolarik, harreman justu eta solidarioetan oinarritu eta berauek gauzatzea izango dute beti helburu.-Kanpo merkataritzarako, herrien eta langileen eskubideak zapaltzen ez diren herriak bultzatzea

Page 47: IDEIEN GIDA - herriak

Enpresei ematen zaizkien laguntza guztietan klausula eta irizpide sozialak ezartzeko plangintza diseinatu eta burutu dezala. Klausula eta irizpide horietan ezarriko dira, besteak beste, enplegua eta lan baldintzak mantentzeko, berdintasuna eta lanaren banaketarako, enpresa ez deslokalizatzeko, azken lan erreformaren alderik gogorrenak ez aplikatzeko eta negoziazio kolektiboa sustatzeko konpromisoa.

Kudeaketan eta jabetzan langileen parte hartzea helburu duten egitasmoak babestea eta oro har balore kooperatiboak hedatzeko programak bultzatzea.

Page 48: IDEIEN GIDA - herriak

BASOGINTZA

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Bertako ekosistemetan eta espezieetan oinarritutako basogintza bultzatu behar da. Bertako espezieen karakterizazio teknologikoa bultzatuz, kudeaketa eta ikerketa esparru berriak zabalduz; dagoenari uko egin gabe, baso produktuen dibertsifikazioa, berrikuntza eta nazioartekotzea sustatuz.

Epe luzerako baso politikak eraiki behar dira eta epe luzeko espeziekin lanean hasi. Ezin diogu gure etorkizuna hazkunde azkarreko espezietan oinarritutako basogintza bakarrari lotu. Espezie eta produktuen kalitatean eta dibertsifikazioan egongo da etorkizuneko giltzarritako bat.

Bertako espezie, baso eta ekosistemetan oinarritutako basogintzara heltzeko, beharrezkoa da hiru ardatz edukiko dituzten politikak martxan jartzea:

• Ekonomikoak:

• Nekazaritzako ustiapenen errenta osagarri izan beharko luke, bertako ekosistemak zaindu eta ekoiztu ahal izatea.

• Basoek eskaintzen duten ekoizpen eta zerbitzu anitzen onuradun nagusia gizarte osoa izanik, fiskalitate berde baten oinarriak martxan jartzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

• Basoaren ekoizpen ezberdinak landu behar dira: zura ez diren beste produktu batzuen kudeaketa eta ekoizpena ere posible da. Hor daude baliabide mikologikoak, turistikoak, fruitu eta landareak… Hauek kudeatzeko eta ikertzeko plangintzak abian jarriko dira.

• Bertako egurra balioan jarriko dituen politikak egikaritu, erosketetan, eraikuntzan, etab.

IDEIA

nagusiak

1. Beste eredu sozio-ekonomiko baten oinarriak ezartzearen alde gaude, baita basogintzan eta mendietako kudeaketan ere. Gure ekosistemen eta bioaniztasunaren kudeaketa berria proposatzen dugu, baliabide naturalen errentagarritasun ekonomikoa ezin baita bioaniztasunaren eta ekosistemen kudeaketa iraunkorraren kontra egon.

2. Egurra material berriztagarria da, beraz, agortu ezina era jasangarrian kudeatzen bada. Kudeaketa honek bioaniztasunaren alde egiten badu, balio erantsi bat ematen dio egurrari.

3. Baso ekosistemak ezinbestekoak dira, gizarteak bizi kalitate duin bat eskuratzeko: uraren eta lur zoruaren kalitate egokia bermatzen du, C02 xurgatzen du atmosferatik eta oxigenoa ekoiztu, negutegi efektua murriztuz, eta basoak bertan dauden landare eta animalien gordailu bilakatzen dira. Gero eta baso anitzagoa izateak, gero eta onura gehiago dakar.

4. Larrea eta basoa mendietako txanponaren aurpegi biak dira. Euren arteko oreka eta elkargunea sustatu behar da. Horretarako sistema mistoek, alegia, larrea eta basoa uztartzen dituztenek, berebiziko garrantzia dute.

5. Basoak lurra sortzen du, baliabide preziatuena eta C02 kopuru gehien pilatzen duen gordailua. Horregatik, basoaren kudeaketak garrantzi handia du lur zoruaren higaduran.

H E R R I A K

Page 49: IDEIEN GIDA - herriak

• Sozialak:

• Kalitatezko enplegua sortzeko esparru egokitzat ikusten dugu; gaur egun, sektorea pairatzen ari den krisiari aurre egiteko, beste kudeaketa mota batzuk probatuz eta lanaren baldintzak hobetuz.

• Landa eremuan lanpostuak sortu: basogintzako ikasketak eta ikastaroak areagotu behar dira, basoaren kudeaketan adituak sortzeko eta bertan lan egiteko. Herri honek basoarekiko eduki duen harremana eta ezagutza ez galtzeko eta eguneratzeko.

• Ingurumenarekikoak:

• Bioaniztasunaren galera gelditu eta hobetuko duena. Bioaniztasunaren galera, galera ekonomiko ere bihurtzen delako.

• Ingurumenarekiko zerbitzuak kuantifikatu daitezke eta hartu beharreko neurrietan islatu behar dira.

Nazioarteko hainbat konferentziatan ( Rio, Bohn, Helsinki, etab.) behin eta berriro azpimarratu denez, baso baliabideen kudeaketa gizarte osoaren ardura da. Eragileak, sektorearen ordezkariak, sindikatuak, erakunde publikoak, administrazioa… Denon parte hartzearekin eraikitzen hasi behar da etorkizuneko baso politika.

Page 50: IDEIEN GIDA - herriak

BASOGINTZAH E R R I A K

NEURRI ZEHATZAK

Administrazio publikoak aitzindariak izan behar dira kudeatzen dituzten mendietan, bertako espeziekin eta ekosistemekin sortutako basoen kudeaketa jasangarria eta bioaniztasunarentzat onuragarria izango den kudeaketa aurrera eramaten:

• Diru laguntzen lerroak bertako espezieak eta ekosistemak hauspotzera bideratu behar dira.• Lurren banku publikoak sortzera jo behar da, irizpide publiko jasangarrien baitako kudeaketa

bermatzeko.• Zaintza programak martxan jarri: hitzarmenak jabe pribatuekin edo udalekin espezie autoktonoak

indartzeko eta beste kudeaketa bat eramateko.• Landaretzaren eta faunaren bioaniztasunarengatik, paisaiaren edertasunagatik edo ondare

historikoagatik, garrantzia duten eremuen erosketarako diru laguntzak ezarri.

Bertako baso espeziekin ikerketa eremu berriak ireki behar dira berandu baino lehen, ildo nagusi hauekin: • Gaztainondoekin: ADNaren araberako ikerketak, bertako barietateen karakterizazioa egiteko eta

gaixotasunei erresistentzia erakusten duten klonak sortzeko eta merkaturatzeko.• Bertako espezieen egurraren karakterizazio teknologikoa: izugarrizko garrantzia du bertako

egurren ezaugarriak finkatzea eta arautzea, erabilera desberdinentzako materialen erresistentziak eta portaerak aurreikusteko.

• Mikorrizazioa eta aprobetxamendu mikologikoak uztartzeko basoaren ekonomian eta errentagarritasun ikerketetan.

• Hobekuntza genetikoa: bertako espezien haziekin hobekuntza genetikoko proiektuak ahalbidetzea ezinbestekoa da kalitatezko ekoizpen bat abian jartzeko, baita izurrite eta gaixotasunen kontra borrokatzeko.

• Bertako basoen eta ekosistemen kudeaketa iraunkorra bezain errentagarria gauzatzeko beharrezkoa ikusten da eremu espezifiko bat. Hau da, ekosistemen errentagarritasunaren arloan, epe luzerako izango liratekeen ikerketa eta froga eremu zehatzak egikaritu beharrekoan gaude.

Basoek hartzen duten azalera eta duten jarduera ekonomikoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango litzateke basogintzan oinarritutako ertain eta goi mailako ikasketak, ikerketak eta formazioa trukatzeko ahalbidetuko lituzkeen elkarguneak antolatu.

Erosketa publikoa: Eraikuntza berrietako proiektuetan, erosketa berdea oinarri hartu eta bertako egurra erosteko eta erabiltzeko sareak osatu. Eskualde mailan, ekoizle, enpresa eraldatzailea eta agente publiko zein pribatuen arteko elkarlana eta sinergiak bilatu.

Biomasaren erabilera eta kudeaketari buruzko ikerketak eta esperientzia pilotuak martxan jarri, beti ere baso autoktonoaren kudeaketa integrala helburu izanda.

Landa eta basoetan bizi diren landare zein animalia espezieen segimendua, babesgunea, ikergunea eta kudeaketa aktibatu behar da.

Page 51: IDEIEN GIDA - herriak

ELIKADURA BURUJABETZA

IDEIA

nagusiak

1. Elikadura oinarrizko beharra izanik Euskal Herriak elikadura osasuntsu baten bermea izan behar du herri gisa etorkizuna izan dezan.

2. Egungo elikadura sistema neoliberalean elikagaiak merkantzia soil bezala erabiltzen dira merkatu espekulatzailean elikagaiak handik hona eta hemendik hara garraiatuz korporazio handien etekinetan oinarrituta.

3. Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki behar dira Elikadura Burujabetzaren norabidean urratsak eman eta ekoizpen eta kontsumoaren planifikazioaren baitan elikagaiak fisikoki zein ekonomikoki eskuragarri izateko.

4. Nekazaritza eta arrantza iraunkor eta herrikoia sustatu behar da agroekologiaren eta arrantza selektiboaren bidetik, baserritarren eta arrantzaleen bizi eta lan baldintza duinak bermatu eta herritarrekin gertutasunean eta konfiantzan oinarritutako ereduak eraikitzeko.

5. Lana eta baliabide natural eta ekonomikoak banatu Euskal Herriko txoko guztietan ahalik eta nekazari eta arrantzale gehien egoteko, nekazarien eta arrantzaleen lan eta bizi baldintza duinak eta jatorrizko funtzio soziala bermatuz.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Nekazaritza iraunkor eta herrikoia, agroekologiaren bidetik: Azken 30 urtetan sustatu den industria transformatzailearekiko menpekotasun eta zentralizazioari aurre egin nahi dio EHBilduk baserritarrek autonomia irabaziz, ekoizpenaren hasieratik salmentaren azken une-arteko ziklo osoan baserritar eta herritarrek erabakitzeko ahalmen gehien eskaintzen dituzten ereduetan sakonduz, ingurumen ikuspegiaz gain, ikuspegi sozial eta ekonomikoa ere kontutan hartuz.

Ekoizpen iraunkorra ipar: Azken urteetan sustatu den ekoizpen intentsibo eta espezializatua norabidez aldatu beharra dago baserri bakoitzak eskura dituen baliabideen arabera birdimentsionatuz aktibitatea, etxeko lehengaiak ahal bezain beste erabiliz, zikloak itxiz eta aktibitatea dibertsifikatuz. Euskal Herriko abeltzain eta zerealisten arteko elkarlan eta adostasunak garrantzitsuak dira bi aldeen behar eta nahiak uztartu eta herri ikuspegitik sektorea indartzeko.

Ekoizpen ekologikoa sendotu: Gorantz datorren nekazaritza eredua da, ingurumena zaindu eta naturaren zikloak errespetatuz elikagai osasuntsuak eskaintzen dituena. Herritarren aldetik ere geroz eta eskaera handiagoa dago eta bereziki sustatu beharreko nekazaritza mota da berau.

Arrantzan zero bazterkin: Itsasoko baliabideak mugatuak direnez kuoten erabilpen eraginkorra bermatu behar da zero bazterkin politika aplikatuz eta tresna selektiboak erabiliz, harrapatzen den guztia portura ekarri eta kontsumora bideratzea ahalbidetuz.

Transformazioa baserritarren eskura: Baserritarrak ekoizle soil izatera bultzatu dira transformazioa eta merkaturatzea beste batzuen eskuetan utzi eta negozioa beste batzuek bereganatuz. Etxean ekoiztutako produktua transformatzeko aukerak zabaldu behar dira, baserrietan bertan edo kolektiboki antolatutako azpiegituretan, baserritarrei ekoizpenetik merkaturatzerainoko ziklo guztia ixteko aukera emanez.

Merkaturatzea gertutasun eta konfiantzatik: Merkatu globalean orokorrean hemen ekoiztutako produktuek ezin dute biderik egin hemengo produkzio kostu altuak direlako. Gertuko merkatuari begira ekoiztutakoak lor dezake balio erantsia, produktuaren atzean benetan dagoena erakustearen bitartez

H E R R I A K

Page 52: IDEIEN GIDA - herriak

herritarren konfiantza irabaziz eta gertutasunetik harreman molde berriak eraikiz.

Elikagaien ekoizpena eta hauen kontsumoa ahal den neurrian planifikazioan oinarritu: “merkatu libre” deritzotenak baserritarren arteko konpetentzia dakar, eta hau ez doa herritarren mesederako, agronegozioaren mesederako baino. Elikagaien ekoizpenak sortutako arriskuak baserritarren eta arrantzaleen lepoan besterik ez dira kokatzen eta ekoizpenak herritarren beharrei erantzutera baino kapitalaren negozio bilakatzen dira, herritarrak kontsumotik kontsumismora bultzatuz.

Nekazaritzarako baliabide naturalak babestu eta banatu: Lurra eta ura dira bertako animali arraza eta haziekin batera babestu behar ditugun ondareak. Nekazaritzarekin zerikusirik ez duten bestelako interes ekonomikoen gosea asetzeko bideratu dira nekazaritzako lur asko eta asko eta aurrerantzean dagoena babestu behar dugu. Horretaz gain azpi erabilitako lurrak nekazaritza jardunerako berreskuratu behar ditugu eta bestelako baliabide naturalekin batera baserritarren eskura jarri, emakume baserritarrei, gazteei, berriei eta nekazaritza agroekologikoari lehentasuna emanez.

Itsasoan babestutako eremuak eta erreserba guneak: Espezieak bere egoerara itzuli daitezen eta arrantza tradizionala eta arrantzale txikien biziraupena ziurtatzeko beharrezkoa da itsasoan babestutako eremuak eta erreserba guneak ezartzea.

Baliabide ekonomikoak banatu: Alde batetik baserriak gutxitzen doaz eta bestetik ekoizpenak eta baliabide ekonomiko zein naturalak pilatzen. Diru laguntzak norabide hori indartzeko hauspo izatetik ahalik eta baserritar gehien egotera bideratu nahi ditu EHBilduk, diru laguntzen banaketaren oinarria buru kopurua edo lur hektarea kopurua izan beharrean, erdigunean baserritarra, pertsona jarriz.

Zerga politikan progresibitatea: Lehen sektorean ere progresibitatean oinarritutako zerga sistema gehiago daukanak gehiago ordain dezan.

Administrazioen elikagaien erosketa Elikadura Burujabetzatik: Administrazio publikoak dira entitate bezala elikagaien erosle nagusiak eta gaitasun honek elikagaien sisteman eragiteko ahalmena dauka. Elikadura Burujabetzaren norabidean urrats garrantzitsua da administrazioaren ardurapean dauden jangeletarako elikagaien erosketa gertutasun, kalitate eta ingurumen irizpideak kontutan hartuta egitea.

Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki: Egungo elikadura sistema neoliberalari aurre egiteko Elikadura Burujabetza tokiko elikadura sistemetan oinarritzen da, elikagaien kate osoaren antolaketa barnebiltzen delarik. Zentzu honetan herri edo eta eskualde mailako elikadura sistemak eraiki behar dira, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartu eta baserritar, arrantzale, herritar, merkatari txiki, Udal, Aldundi eta bestelako eragileen artean elkarlanerako guneak antolatuz, estrategiak adostuz eta garatuz.

Baserritar eta arrantzaleen funtzio soziala eta herritarren elikadurarekiko ezagutza eta konpromisoa berreskuratu: baserritarrak ez dira paisaiaren zaintzaile soilak, ez turismoa erakartzeko ale folklorikoak, ideia hauetatik haratago baserritar eta arrantzaleak elikagai ekoizleak dira, gainontzeko herritar eta jarduera ekonomikoen eskubide eta betebehar berdinekin. Bide berean herritarren elikadurarekiko ezagutza eta konpromisoa berreskuratu behar dira, kontsumitzaile hutsa izatetik (non bere izatea kontsumo gaitasunaren gainean neurtzen den), elikaduran gutxienez, eskubide eta betebeharren jabe den subjektua bihurtuz.

Page 53: IDEIEN GIDA - herriak

ELIKADURA BURUJABETZAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

EKOIZPENA

Udal lurren inbentario egin eta nekazaritzarako egokiak diren lurrak baserritarren esku jarri, lurren erabilerarako beharrezkoak diren hobekuntzak eginda. Lurren esleipenerako irizpideak zehaztu (emakumeak, gazteak, berriak, agroekologikoa, lurren banaketa justua…).

Urteroko aurrekontuetatik ehuneko kopuru bat lur pribatuen erosketara bideratu.

Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorretan IVtik beherako balore agrologikoa duten lurrak nekazaritzarako babestu.

Baserrien inbentarioa egin azpi erabilita dauden baserriak eta baserritarrak jubilatzear dauden baserriak identifikatuz, ondoren nekazari gazteak instalatzeko proiektuak garatzeko. (Landa Garapen Elkartearen (LGE) bitartez)

Lehen sektorea bultzatzeari begira, lehen sektorera bideratu beharrako hobari politika zehaztuko dugu,baserrietako instalakuntzak hobetzeko egiten diren inbertsioetan udal tasetan ehuneko kopuru bat murriztuz besteak beste.

Baserritarrek ekoizpenerako era kolektibo batetan erabil ditzaketen tresneria bideratzea. (LGE)

Eguraldiak baserrietarako bideetan eragindako oztopo edo kalteen aurrean erantzun azkarra emateko prestatuta egotea.

ERALDAKETA

Baserritarrek autonomia irabazteko helburuarekin ekoiztutakoa transformatu eta merkaturatzea errazteko, herrialde osoan zehar transformazio guneen sare bat antolatuko da. Era anitzetako transformazioak burutzeko zerbitzua eskainiko du sareak, barazki, esneki, fruta, haragi eta abarrak.

Administrazioak ekoizleen esku jartzen duen zerbitzua da, Udal, Aldundi eta Landa Garapen Elkarteen artean finantzatu eta kudeatua.

Egun dauden transformazio gune publikoen kudeaketa publifikatu (behar den kasuetan). Kudeaketa organo berrietan bai baserritarren, bai merkatari txikien ordezkapena bermatuz.

Eskualdeetan ez dauden transformazio guneetara elikagaien garraioa erraztu.

Kostako herrietan arraina transformatzeko guneekin batera eskaini daitezke zerbitzu bateratuak.

Lehen sektoreari begirako neurri guztietan zehar-lerro bezala Elikadura Burujabetzaren norabidean urratsak ematea da helburua, nekazaritza eta arrantza arduratsu, iraunkor eta herrikoi bat sustatuz agroekologiaren bidetik.

Page 54: IDEIEN GIDA - herriak

MERKATURATZEA (LGEAREN

LAGUNTZAREKIN ZENBAIT

KASUTAN)

Arrainaren salerosketarako kofradiek behar dituzten azpiegitura egokiak bermatzea, kofradien aldeko apustu garbia eginez.

Herri edo eta auzo guztietan aurre planifikazioan eta elkarren arteko konpromisoan oinarritutako kontsumo taldeak sustatu taldeek dituzten behar izanetan lagunduz.

Herri edo eta eskualde mailako asteroko azokak sustatu azpiegitura eta baliabide egokiak bermatuz. Funtsezkoa da herritarren egungo ohituretara egokituko diren leku eta ordutegiekin jokatzea (ostiral arratsaldero herriko plazan bertan adibidez). Baita azoketan norbere produktuarekin dabiltzanak eta bitartekariak bereiztea, barazkiez gain bestelako produktuak saltzeko betebeharrak bermatzen laguntzea eta instalatu berriei merkatuan lekua egitea.

Baserritarren produktuak leku publikoetan jarritako makina automatikoetan saltzeko erraztasunak eman baserritarrei.

Herriko edo eta eskualdeko baserritarren produktuen katalogoa egitea eta berau zabaltzea.

Baserritar eta merkatari txikien arteko aliantzak sustatzea:• Zuzenean erositako tokiko elikagaiekin lan egiten duten merkatari txikientzako

baldintza bereziak bultzatu.• Gutxieneko ehuneko kopuru bat bertako produktua saldu eta baserritarrei

zuzenean bidezko prezioan erosten duten merkatari txikien herri edo eskualdeko katalogoa sortu.

BASERRITARRAK ETA

ARRANTZALEAK DUINDU

Tokiko baserritar eta arrantzaleen lanaren garrantziaz eta funtzio sozialaz sentsibilizatzeko kanpainak martxan jarri (eskolak, komunikabideak…)

Tokiko emakume baserritarrek, sektoreak eskura dituen trebakuntza saio, antolaketa gune, baserri guneen jabegotza-eskuratze, autonomo izendatze eta baldintza orokorren duintzeak eskuratu ahal izateko baliabideak aktibatu (informazioa, zerbitzuak, etab.)

Landa guneetara iritsiko diren zerbitzu publikoak egonkortu, zaintza- eta produkzio-lanak kontziliatze aldera bereziki: haurtzaindegi, eguneko zentro, garraiobide publiko, etab.

Baserri munduan dagoen genero banaketa gainditzeko ildoak aktibatu: produkzio eta merkaturatze modu desberdinak, esplotazioen jabegotza, diru laguntzen eskuratzea, etab.

Page 55: IDEIEN GIDA - herriak

TRANSGENIKOAK

Transgenikoak pertsona eta animalien elikadura katean ez erabiltzearen aldeko konpromisoa hartu, horretarako epe motz eta ertainera begirako egitasmo desberdinak martxan jarriaz.

Transgenikorik gabeko gune izendatu herriak eta herrialdeak

Animalien elikaduratarako erabiltzen diren produktu transgenikoen alternatibak bilatu eta plangintzak martxan jarri.

Transgenikoen gaiaren inguruko sentsibilizazioa kanpainak martxan jarri.

EROSKETA PUBLIKOA

Elikagaien erosketa publikoa burutzen diren lekuak identifikatu, berauen eskumenak eta baldintzak zeintzuk diren aztertu eta gertutasun, kalitate eta ingurumen irizpideak kontuan hartuta inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuak erabiltzen hasi herriko merkatari txikiekin bestelako produktuak osatuz.

Udalak edo Aldundiak babestutako edozein ekintza gastronomikotan bertako baserritarren eta arrantzaleen produktuak erabiltzeko konpromisoa posible denean era agroekologikoan eta arratza arduratsu bitartez ekoiztutakoak lehenetsiz.

Sariketa desberdinetan ohiko garaikurren ordez inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuz osatutako saskiak banatzearen aldeko konpromisoa.

TOKIKO ELIKADURA-SISTEMAK

Tokiko elikadura-sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraikitzeko plan integralak behar dira, ekoizpenaren hasieratik kontsumoa burutzen den momentu-arteko fase guztiak izan behar dira kontutan. Bestelako ikuspegiak lantzea interesgarria da ere, gastronomia eta turismoa adibidez.

Fase bakoitzean parte hartzen duten aktore desberdinen arteko elkarlan zabal batetik antolatu daiteke gisa honetako plan integral bat, baserritar, arrantzale, herritar, kontsumitzaile elkarte, merkatari, LGE, Garapen Ekonomikorako Elkarte, bestelako eragile, administrazio eta abarren arteko elkarguneak sortu eta egitasmoak martxan jarriaz.

Page 56: IDEIEN GIDA - herriak

TURISMOA

IDEIA

nagusiak

1. EHBilduk turismoaren aldeko apustua egiten du ekonomiaren beste atal garrantzitsu gisa. Bultzatu nahi dugun turismoak ordea, turismo eskaintza arruntarekin alderatuz, ezberdina behar du izan eta bestelako oinarriak behar ditu.

2. EHBilduk bultzatu nahi duen turismoak honoko oinarriak ditu:

2.1 Herri izaera eta gure kultura ezagutarazteko baliogarria..

2.2 Gure historia zaharraren eta eskaintza garaikidearen uztarketa bilatuko duena

2.3 Gure kulturaren partea ere baden gastronomia bultzatuko duena

2.4 Zalantzarik gabe gure natur baliabideak eta nekazal guneak errespetatuko dituena.

2.5 Masifikazioa helburu duten proiektuak alboratzen dituena.

2.6 Kostako herri zehatzetan bezalaxe, barnekaldeko eskaintza anitza eta orekatua egingo duena.

2.7 Tokian tokiko garapen eta errealitate sozial eta naturala kontutan hartu, errespetatu eta beronen zerbitzura jarriko dena eta ez alderantziz.

3. Orobat, ingurumenarekin, gizartearekin eta gure herriarekin arduratsua den turismoa sustatzea dugu helburu..

OINARRI IDEOLOGIKOAK

EHBildutik bultzatzen dugun turismo eredua, euskal herriko herri eta zokoen, bai eta euskal herritarren ezagutza bultzatzea ez ezik, munduko herrialdeen eta herritarren arteko elkar trukatzea bultzatuko duen turismo mota da.

Turismo merkantilistaren aurrean, turismo eredu jasangarria, soziala eta herriak zein bertako pertsonak oinarri dituena babesten dugu.

Sopelatik Miarritze arteraino, Euskal Herriko kostak tradizionalki ekin izan badio ere turismoari, hau bertako izaera kulturala ezagutaraziz burutu izan da. Modu bertsuan, mendialdeko turismoa, Olitetik Larraiñe arterainokoa, bertako mendi, gune historiko eta elikagaiekin lotutakoa izan da. Turismoa, eskualde eta herrietako jardun ekonomikoa bultzatzeko erreminta ezinbestekoa izateaz gainera, euskal izaera atzerrian ezagutarazteko aukera ezin hobea da, bai eta beste herrietako pertsonekin elkartasun guneak osatzeko baliabidea ere.

Turismoa da sektoreen artean deslokalizatu ezin den eta lanpostuak sortzen dituen bakarretakoa. Gure turismo eskaintza ezin da beste inora eraman. Horregatik, kontziente izan behar dugu baliabide honek mugak dituela eta ezin dugula zentzugabekeriaz ustiatu. Gauza on bat dugu egun, baliabide honek indar handia duela oraindik. Indar hori turismo iraunkor, zuhur eta zentzudun baten alde apustu egiteko baliatu beharra dago. Turismoa etorkizuneko errealitate bat da beren herrian bizi eta lan egin nahi dutenentzat.

Gure turismo eskaintza burutzeko garaian, ezin dugu ezaguna den horren gainean bakarrik garatu: hiri handiak, eta horien atzean hiriak bezain onak edo hobeak diren beste baliabide eta esperientzia batzuk gorde. Euskal Herri osoa ezagutzera eman behar dugu.

Barne turismoa bultzatzea ere garrantzitsua dela deritzogu izan ere, oraindik orain gure ezagutarazteko

H E R R I A K

Page 57: IDEIEN GIDA - herriak

eskaintzak egiteko aukera paregabea dugula uste dugu, baita barne turismo honek gure ekonomiarentzat oso baliagarria izan daitekeela ere.

Euskal herriko errealitatea anitza izanda, bai geografikoki, bai hiri-herri banaketari dagokionean, bai eta kultura tradizionala eta modernoaren arteko dinamismoari dagokionean ere, garatu beharreko eskaintza turistikoak aukera anitzak eskaintzen dizkigu, Euskal Herriko turismo bereizlea garatzen joateko, eta EHko izaera propioa indartzeko joateko geure mugez gaindi.

Euskal herriratzen den turista oro, euskal herriko errealitatearen bozeramaile izango dela kontuan hartu behar dugu; berez turismo honek aberastasun ekonomiko ekartzeaz gain, munduan zehar euskal aberastasun sozio-kulturala zabaltzeko aukera ere eskaintzen du.

Page 58: IDEIEN GIDA - herriak

TURISMOAH E R R I A K

NEURRI ZEHATZAK

Emakume eta gizonen ekitatea eta emakumeen autonomia sozioekonomikoa, turismoak eskaintzen dituen lan eta autoenplegu-aukeren bidez sustatzeko plan estrategikoa ezartzea.

Ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako proiektuetarako aholkularitza-zerbitzuak eta laguntza ekonomikoa martxan jartzea lehentasunezko eremuetan, turismoaren garapena iraunkorra izan dadin.

Kalitatezko turismo-prestakuntza zehatza sustatzea, turismo iraunkor eta alternatiboaren ereduarekin lotuta izango dena, eskaintzaren kalitatea hobea izango dela ziurtatzeko.

Bertako sukaldaritza, gastronomia eta produktuen eskaintza indartzea, gure sukaldaritzak eta establezimendu tipikoek (sagardotegiak, pintxo-tabernak, erretegiak, ospe handiko jatetxeak...) nazioartean sortzen duten erakarpena baliatuz. Bereziki, tokiko gure gastronomia-jaiak, azokak eta lehiaketak sustatzea.

Turismo iraunkorreko plan integralak dituzten beste turismo-jomuga batzuekin, esperientziak, ideiak eta prestakuntzari buruzko informazioa trukatzeko harremanak, elkarlana edota anaikidetza sustatzea.

Turismo iraunkorraren garrantzia ezagutarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egitea, zabaltzeko turismoa funtsezko ekonomia-elementua dela kultura eta natura-ondarearen kontserbaziorako, EH Bilduk defendatutako eredu agroekologikoaren ikuspegiari jarraiki.

Ibilbide historikoak ( Done Jakue, abelbideak, bide berdeak...) bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriak eskaintzen dituen bide ezberdinak promozionatuko dira, gure herrialdeko leku adierazgarrienetako batzuk ezagutzera emanez.

Baserri-eskolak sustatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza, naturarekiko kontaktuaren alderdi ludikoa eta hezkuntzakoa sustatzeko, garapen iraunkorraren ikuspegitik.

Mendiko ibilbideen seinaleak eta sarbideak hobetzea, eta lurraldeen arteko sare bat sortzea, mugarik gabekoa. Sare hori eskaintza global bat balitz bezala sustatuko da, eta eremu babestuak lotzen dituzten ibilbideak nabarmenduko dira. Sarearen mantentze-lanak lan-iturria izango lirateke landa eremuetan.

Nekazaritza-turismorako laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ematea, turismo iraunkorraren eredu eta landa-garapenerako baliabide baitan.

Euskal Herriko, herrialdeen eta tokian tokiko eskaintza sozio-kulturala ezagutarazteko baliabideak eta proiektuak bultzatzea.

Alor honetako lan baldintza duinak hobetze aldera, eman daitezkeen diru-laguntza edo bultzatzen diren egitasmoetan arlo hau kontutan hartzea.

Page 59: IDEIEN GIDA - herriak

EKONOMIA OROKORRA

IDEIA

nagusiak

1. Finantza boterearen diktaduran, kontsumo eta produkzio amaigabean, eskubide sozialen zapalkuntzan eta ingurumenaren ustiapen basatian oinarritutako EREDUAK PORROT EGIN DU.

2. ONDORIO LARRIAK dira oso arlo eta atal ezberdinetan. Horren erakusle gordinak dira langabeziaren eta pobreziaren datuak eta hauen ondorioz, desberdintasun ekonomikoaren areagotzea : aberatsak gero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreago.

3. Egun bizi dugun krisiak ez du aterabiderik, bestelako eredu bat sortzeko gai ez bagara. Behin-behineko neurriek edota partxeek ez dute balio. EHBILDU DA ALTERNATIBA BAKARRA BESTELAKO EREDU BERRI BATERANTZ URRATSAK EMATEN HASTEKO. Eta indarrez eta ilusioz diogu: beste ekonomia eredu bat sortzea POSIBLE DA eta HORTARA GOAZ.

4. BESTELAKO BALIO ETA EZAUGARRIAK ezinbestekoak dira eredu berri bat josten eta saretzen hasteko:

4.1. Izaera HERRITARRA. Herria eta herritarrak subjektu aktiboak izateko.

4.2. FEMINISTA, emakumeen parte hartzea bermatzeko eta balore feministak zabaltzeko.

4.3. ELKARTASUNA, EKITATEA eta JUSTIZIA SOZIALA oinarri dituen ekonomia sozial eraldatzailea jendarte ereduaren norabidea.

4.5. EKOLOGISTA, natura errespetatu eta gure seme alaben geroa bermatzeko.

4.6. GARDENTASUNA. Herritarrak ahalduntzeko lehenengo urratsa.

4.7. Funtsean, gutxi batzuk burutzen duten gehiengoaren zapalkuntza eta esplotazioa irauli eta GEHIENGOA BERE BURUAREN JABE egingo duen benetako DEMOKRAZIA batean oinarritutako etorkizuna marrazteko behar diren ezaugarriak.

5. EREDUAREN OINARRIAK honakoak izango dira:

5.1. BURUJABETZA oinarri izango du, neoliberalimoaren uholdeari aurre egiteko ezinbestean behar dugulako, tokian tokiko garapenean sinesten dugulako eta erabaki sozial eta ekonomikoak ere, herri honi hartzea dagokiolako.

5.2. BENETAKO DEMOKRAZIA. Pertsonek agindu behar dute. Pertsonek boterea berreskuratu behar dute. Burujabetza demokrazia eraikitzea da ere bada. Eta pertsonak protagonista izan behar badira, pertsonen arteko harremanak eremu lokalean ematen dira. Horretarako ere behar dugu burujabetza, globalki pentsatu baina lokalean aritu ahal izateko.

5.3. SEKTORE PUBLIKOAk paper garrantzitsu bat izan behar du: aipatu ezaugarriak bultzatzeko, ekonomiaren joko arauak zehazteko, ondasuna banatzeko, zerbitzu orokorrak eta eskubide sozialak ziurtatzeko, eta pertsona eta ingurumena oinarri, azpiegiturak bermatu eta estrategikoak diren sektoreetan inbertsioak eginez, ekonomia sustatzeko. Guzti horretarako Sektore Publiko gardena eta eraginkorra beharrezkoa da

5.4. EKONOMIA SOLIDARIO ETA SOZIALAren hedapena dugu helburu, bestelako baloreetan oinarrituatako ekonomia eta jendarte eredua sortzeko.

5.5. EKONOMIA ERREALEAN oinarritutako eredua, sektore produktibo eta erreproduktiboak kontutan hartuz, ekonomia dibertsifikatuz eta herritarren bizitza kalitatea, ongizatea, lehenetsiz.

6. BEHETIK GORA eraikitako eredua da gurea. TOKIAN TOKIKO, herri eta eskualdeetako baliabide humano, natural, sozial eta ekonomikoetan oinarriturik eta bertako berezitasunak eta indar guneak aukera moduan erabiliz.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Page 60: IDEIEN GIDA - herriak

Zapalkuntzan eta esplotazioan oinarritutako ereduak porrot egin du. Ekonomiak ekosistema esplotatzen du, hiriak landa lurra, kapitalistak langileria, gizonak emakumea, iparraldeko herri “garatuek” hegoaldeko “hirugarren mundua”, finantzak ekonomia produktiboa, ekonomia produktiboak ekonomia erreproduktiboa, etab… Eta aipatu esplotazioaren ondorioz izugarrizko desorekak sortu dira: ekonomikoak, sozialak, generoarenak, ingurumenari dagozkionak, politikoak....Ezberdintasun horien areagotzeak krisi sistemikoa eragin du.

Post-kapitalismoaren baitan bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat sortu nahi dugunok burujabetza behar dugu.

• Burujabetza, eredu berri baterantz gure politika propioak erabakitzea guri dagokigulako.• Burujabetza, finantza botereek inposatu eta Brusela eta Madrileko instituzioek bereak egiten dituzten

politika neoliberalak gurean ez ezartzeko.• Burujabetza, kontsumoaren eta produkzioaren globalizazioaren aurrean, gure herrian zein produkzio

sistema eta merkatal harremanak nahi ditugun guk erabaki nahi dugulako, gure produkzioa eta kontsumoa lehenetsi nahi dugulako, naturarentzat, osasunarentzat, kulturarentzat eta gizartearentzat onuragarriagoa delako.

Ekoizpenaren eremuan sektore pribatua, kooperatiboa eta publikoa uztarturik ageri dira. Edonola ere, guretzat sektore publiko garrantzitsu eta sendoa izatea ezinbestekoa da.

• Justizia soziala helburu, eskubide sozialak bermatzeko, lan duina eta etxebizitza eskubideak ziurtatzeko.

• Zerbitzu publiko moderno batzuen bitartez osasungintza, zaintza, hezkuntza eta kultura eskubideak bermatzeko.

• Zerga eta aurrekontu politikaren bitartez, ekitatea helburu, ondasuna banatzeko.• Ekonomiarentzat estrategikoak diren sektore eta baliabideak bermatu eta eragile guztien garapen

ekonomiko-sozialerako ekosistema ekonomikoa bermatzeko. • Bere jardueraren ardatzak gardentasuna eta herri partaidetza izango dira.

Ekonomia sozial eraldatzailea bultzatu eta babestuko duen eredu bat da eraiki nahi duguna

• Kontsumo eta produkzio amaigabean oinarritzen den ekonomia baino, bestelako balore eta beharrak bultzatuko dituen eredua da.

• Izaera soziala izango duena, elkartasuna eta balore kooperatibistak oinarri izango dituena eta publiko pribatu dikotomia gainditzeko baliagarria izan daitekeena.

• Zapalkuntza eta esplotazio ezberdinak gainditu eta pertsonen duintzea eta ongizatea helburua duena.

• Emakumeen zapalkuntza ekonomiko eta soziala irauli nahi duena eta ekonomia feministaren oinarriak saretzeko urratsak emango dituena.

• Ingurumena eta naturarekiko errespetu eta orekatik abiatuta, ekonomia ekologizatzeko asmoa jorratuko duena.

• Jendartearen ongizatea helburu duen ekonomia da beraz bultzatu behar duguna. Helburua ezin baitu izan gutxi batzuk aberasten duen eredua garatzea, herritarron eskubideak eta ongizatea helburu duen eredua bultzatzea baizik.

Ekonomia errealaren aldeko apustua.

• Gure ehun produktiboa garatzeko, ekonomi errealaren aldeko apustua egin behar da, • Ekonomia erreala ordea, atal produktiboa eta erreproduktiboa kontutan hartu behar ditu• Ekonomiaren dibertsifikazioa funtsezkoa da: elikadura burujabetzaren esparrua, industria eraberritu

moderno eta ekologikoa, sektore berrien eta I+G+B-ren aldeko apustua, tokiko merkataritza, zerbitzu publikoen garrantzia, zaintza ekonomia...Horiek denak dira gure ustez garatu beharreko esparruak, enplegua eta ongizatea bermatzeko guneak.

Page 61: IDEIEN GIDA - herriak

• Pertsona, gizon eta emakumeak, gazteak eta helduak, eta euren ongizatea eta eskubide sozialak bermatzea behar du ekonomia eredu honen helburua eta ez enpresen mozkin hutsa.

Behetik Gora abiatuz, tokian tokiko garapena da bidea Euskal Herria berria josteko.

• Gure eredua ez da goitik behera gutxi batzuen artean eta gutxi batzuen mesedetan diseinatzen. Ahalik eta eragile gehienen artean, herri eta eskualdeetan eta gehiengo sozial batentzat sortu nahi den garapena da.

• Garapen honek eskualdeko baliabideak ditu oinarri eta izaera integrala behar du izan: alor soziala eta ekonomikoa, baliabide kultural eta naturalak, publikoa eta pribatua, lokala eta globala...

• Eskualdean lan eta bizitzeko eskubidea behar du helburua eta norabide horretan gutxieneko jarduera batzuk eskualde guztietan bermatzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

• Horien artean elikadura burujabetzak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, sistema justua izateaz gain, osasunean ere duen eraginarengatik.

• Oro har, tokiko garapenak elkarlanerako tresna gisa ulertzen dugu, elkarrekin hausnartu eta elkarrekin behar diren lanpostu, baliabide edota ongizatea sortzeko. Harremantze prozesu horizontal batetaz ari gara beraz, eragileak eta herritarren parte hartzea eta ahalduntzea ere helburu duena.

• Era berean, ekoizteko eta kontsumitzeko ereduaren inguruko hausnarketarako parada ere ekarri behar du.

Trantsizioa ere du ardatz. Egungo eredutik eredu berri baterantz igarobidea ere marraztu behar duelako.

Page 62: IDEIEN GIDA - herriak

EKONOMIA FEMINISTA

IDEIA

nagusiak

1. Emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Errealitatea aldatu ahala, patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik jarraitzen du.

2. Giltzarria da sexuaren araberako lan-banaketa gainditzeko pauso esanguratsuak ematea, hau da, emakumeak esparru pribatura eta gizonak esparru publikora lotzen dituen sistema aldatzen hastea. Giltzarria da, baita ere, patriarkapitalismoak bazterreko bihurtu duen lan “erreproduktiboa”ren garrantzia berreskuratzea eta bizitzaren eta jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea.

3. Ezin da ulertu esparru publikoan geratzen dena esparru pribatura begiratu gabe. Politika egiterakoan esparru pribatuari ere begiratu behar diogu, pertsonala politikoa baita.

4. Patriarkapitalismoak sustatutako espazioen atomizazioa eta pertsonen isolamendu-prozesua gainditzea erronka garrantzitsua da. Esaterako, emakumeok lan “erreproduktiboaren” zatirik handiena etxebizitza isolatuetan egiten dugu. Tokian toki espazio komunak berreskuratu behar ditugu, harreman-sareak eta aliantzak sortzea erraztuko dutenak.

5. Gizonen neurrira egindako munduan bizi gara. Gizonen beharrak eta interesak guztionak balira bezala ulertu izan dira; gizonek guztiok ordezkatuko bagintuzte bezala. Edozein politika publiko edo ekimen egiterakoan emakumeen beharrak, arazoak eta interesak aintzat hartu behar dira. Ez da zilegi politika publikoak egitea emakumeen parte-hartzerik gabe.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Gaur eta hemen emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Berdintasun formalaren esparruan aurrerapausoak eman izanak, ordea, berdintasunaren ilusioa zabaldu du, emakumeon zapalkuntza gaindituta dagoela pentsatzeraino. Baina gaur egun, oraindik, emakumeon menpekotasunean oinarritzen den botere-sistema osoa indarrean dago; egoerak aldatzen joan diren neurrian patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik dago oraindik. Duela hamarraldi batzuk, legeek lotzen zituzten emakumeak. Gaur egun, berriz, kateek urre itxura hartu dute: edertasun-eredu ezinezko bat lortu beharrak lotzen gaitu, “printzipe urdinaren” ideiak eta amatasuna bizitzeko modu zaharberrituak. Beste alderdi batzuk lehengoan diraute, sexuaren araberako lan-banaketak, esaterako. Hau guztia esanda, gutxienez zalantzan jartzeko modukoa da emakumeon rola aldatu ote den: ama, emazte, zaintzaile, objektu desiratua izatea ez ote den jendarte sexista honetan pertsona bat “benetako emakume” egiten duena. Laburbilduz, berdintasun erreala lortzeko lan handia dago egiteko.

EHBilduren politika feministatik nabarmendu nahi dugu, hortaz, eraldaketa feministak erabateko eredu-aldaketa esan nahi duela guretzat. Gure jendartea eta gure egunerokotasuna definitzen duten egitura eta harreman guztiak zalantzan jartzea eskatzen du horrek. Gauzen zergatiaz galdetzea. Ikuspegi kritikoa eta, aldi berean, eraikitzailea. Jendarte-eredu berri bat eraikitzea baita gure erronka nagusia. Bigarren mailako herritarrak izateari uzteko, batzuen pribilejioak desagerrarazi eta guzti-guztiok (emakumeak, kanpotik etorritakoak, euskaldunak, langileak) lehen mailako herritar izan gaitezen.

Patriarkapitalismoaren ezaugarrietako bat da esparru pribatuaren eta publikoaren arteko banaketa. Esparru pribatura eraman ditu etxeko eta zaintza-lanak, hauen ardura emakumeei ezarriz. Eta esparru publikoan kokatu du lan produktibo gisa izendatu dena, honen ardura gizonengan jarriz. Era berean, lan “produktiboari” lan izaera eman dio, nolabaiteko errekonozimendu soziala eta ekonomikoa (lan ordaindua baita). Hau da “lan” gisa ezagutzen duguna. Lan “erreproduktiboa”, berriz, bigarren mailako zeregin gisa ezaugarritu du, errekonozimendu sozialik eta ekonomikorik gabea. Laburbilduz, espazioen banaketa, sexuaren

H E R R I A K

Page 63: IDEIEN GIDA - herriak

araberako lan-banaketa, lan-mota ezberdinen hierarkizazioa eta baita pertsonen arteko hierarkizazioa ere, emakumeak gizonen menpe.

Baina zaintza-lanez emakumeak arduratzea ez da gauza naturala; ez da berezkoa. Sexuaren araberako lan-banaketa hau injustizia handi baten oinarria da eta lan-banaketa gainditzeko pausoak ematen hasi behar dugu. Are gehiago, bizitzaren zutabea den lan “erreproduktiboa” bazterreko bihurtu du patriarkapitalismoak, ezkutuko lana eta itxuraz baliorik gabea. Lan “erreproduktiboaren” balio soziala berreskuratu behar dugu. Daukan garrantziaz jabetu eta bizitzaren antolaketaren erdigunean jarri.

Aurreko guztiak eskatzen du eredu ekonomikoa, hots, garapen eredua, goitik behera zalantzan jar-tzea. Birdefinitu nahi dugu nola bizi nahi dugun, zer den garrantzitsua, zer beharrezkoa eta zer ez. Sozialki garrantzitsuak eta beharrezkoak diren lanak erdigunean jarri eta sozialki kaltegarriak direnak baztertu. Per-tsonen zaintzari eta beharrei lehentasun soziala eta politikoa eman.

Page 64: IDEIEN GIDA - herriak

EKONOMIA FEMINISTA

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

POLITIKA PUBLIKOEN ERALDAKETA

Udal-langileek bizitza laborala eta pertsonala bateragarri egin ahal izateko erraztasunak ematea, emakumeen boteretzea eta zaintza-lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatuko duena.

Kontratazioetan eta diru-laguntzetan klausulak, hau da, berdintasun-irizpideak ezarri, baita segimendurako adierazleak ere.

ZAINTZA DUINA ETA UNIBERTSALA

Pertsona guztiok zainduak izateko dugun eskubidea bermatzen hasteko pausuak ematea.· -Zerbitzu publikoak indartu.· -Zaintza-sare komunitarioak lagundu.

Hausnarketa-prozesuak eta ezagutzen trukea erraztuko ditugu mugimendu feministaren, emakumeen elkarteen, bestelako herri mugimenduen, akademiaren eta erakunde publikoen artean, pertsonak eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko alternatiboaren zehaztapenean, eraikuntza kolektiboan eta trantsizioan aurrerapausoak ematen joateko.

Eztabaida feministak sortu zaintza duinen inguruan, zaintzaren balioa berreskuratzearen inguruan eta esplotazio-baldintzak iraunarazten dituzten imajinario kolektiboen inguruan.

EMAKUMEEN AUTONOMIA EKONOMIKOA

Autoenplegu kolektiboa laguntzeko laguntza-planak sortu, emakumeengan arreta berezia jarriz.

Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak martxan jarri emakumeen kooperatibak sortzea ahalbidetzeko, sektore feminizatuetan arreta berezia jarriz.

Nekazal-eremuko emakumeei bideratutako trebakuntza-ekintzak garatu, hala nola, kooperatibismoari buruz eta emakume nekazari gisa dituzten aukera eta alternatibei buzuz.

M U N I C I P I O S

Page 65: IDEIEN GIDA - herriak

OGASUNA

IDEIA

nagusiak

1. Ekitatea: errenta berdinek, berdin ordaindu behar dute.

2. Progresibitatea: ahalmen ekonomiko handia dutenek, ekarpen handiagoa egin behar dute.

3. Berdintasuna: pribilegioak ezabatu. Iruzur fiskalaren aurkako borrokan tinko aritzeko oinarria.

4. Gardentasuna: iruzurraren aurka borrokatzea denon ardura da.

5. Nahikotasuna: gizartea egituratzeko sektore publiko indartsua behar da, horretarako zerga erreforma ezinbestekoa da. (zergen jaitsieren aurrean. Idei honek lanketa eskatzen du).

6. Birbanaketa. Aberastasuna birbanatzeko tresna da zerga politika.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Zerga politikaren helburua nagusia baliabideak biltzea da. Zerga politikaren gakoa da, beraz, diru horiek biltzeko modua, hau da, ze printzipioen arabera biltzen da. Bestelako helburuak gastuarekin lotuta daude; edo oso garrantzi gutxi dute.

Nola bildu behar da dirua:

- Ekitatea oinarria: berdin irabazten dutenek berdin ordaindu beharko lukete, nahiz eta irabazi edo errenten jatorria ezberdina izan (Ekitatea) (soldata jaso edo interesak kobratu adibidez; kopurua berdina bada, berdin ordaindu)

- Progresibitatea. Ahalmen ekonomikoa handitzen den neurrian, ekarpena ez da proportzionala izan behar (portzentaje berdin bat) baizik eta handitzen joan behar duela, gehien duenak ekarpen handiagoa egiteko.

- Berdintasuna. Pertsona guztiek tratamendu berbera jaso behar dute Ogasunaren aldetik. Horretarako pribilegioak ezabatzea ezinbestekoa da (aitorpen konfidentzialak,…). Tratamendu berdina izanik, iruzurraren aurrean exijentzia handitzen da, ez dago aitzakiarik

Gastu politika:

- Gardentasuna. Herritarrek jakin behar dute zertan eta nola gastatzen da dirua. Hori ezagutzera ematen den neurrian, iruzurra egiteko aitzakiak desagertzen dira.

- Nahikotasuna. Baliabide nahikorik bildu behar dira gizartearen oinarrizko zerbitzuak bermatu ahal izateko. Sektore publiko indartsuak jendartea egituratzen du. Horrelako sektore publikoa osatzeko zerga erreforma ezinbestekoa da, baliabide gehiago lortzeko eta era berean zerbitzu sozial zabalagoak antolatzeko

- Gastuaren lehentasuna: Urteetan aurrera eraman diren gastu politiken ondorioz eta egun topatzen ditugun aurrekontuen aurrean zaila suerta daiteke gastu politikaren lehentasunak definitzea. Edonola ere, EHBildurentzat, zerbitzu publikoak bermatzea eta gastu soziala lehenestea izango da gure gastu politikaren oinarria.

Zerga politikaren emaitza

Baliabideak biltzen diren eta gastatzen diren moduen arabera, aberastasuna birbanatzen da: gehien duenak ekarpen handiagoa egiten du eta itzulkin txikiagoa izaten du. Gutxi duenak, alderantziz. Horrela, zerga politika eta gastu politika ezberdintasun sozialak gutxitzeko tresna garrantzitsuak dira.

Page 66: IDEIEN GIDA - herriak

OGASUNAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Ogasunaren lanketa herriko instituzioetatik

Sarrera eta irteeren arteko azterketa bat egitea funtsezkoa da urtero, norabidea marrazteko.

Udalaren zerga errealitatea zein den ezagutzeko, azterketak egingo ditugu.

Zerga politika, progresibitatea eta kriterio berbanatzailea kontutan hartuta egin behar dugu, ditugun aurkerak landuaz. Alegia, gehiena duenak gehiago ordaindu dezala, gutxien duenak oinarrizko zerbitzuak bermatuak izan ditzan.

Orokorrean, Elizak dituen zerga salbuespen eta pribilejioei aurre egingo diegu. Elizaren ondasunak gainerako guztienak bezala, zergapetzen saiatuko gara. Konkordatuaren arabera, Elizak legea bere alde badu ere, gu horri aurre egiten saiatuko gara, egoera salatuz.

Bizi dugun krisiaren aurrean, beharrik handiena dutenentzat hobari irizpideak jarriko ditugu.

IBI / OHZ

Azken urteetan asko eraiki dela kontutan izanik eta kontrolik gabeko etxebizitza asko detektatu direla jakinik, eremu honetan iruzurraren aurkako lanketa bat egitea funtsezkoa da. Bereziki herri edo hiri handietan.

Etxebizitza hutsen zergapetzea garatuko dugu ahalik eta tiporik altuena aplikatuz. Helburua, etxebizitza hutsak merkatura ateratzea izango da.

Foru instituzioei, balio katastralaren arabera tipo desberdinak aplikatu ahal izateko aukera irekitzea eskatuko diegu. Horrek IBI arekin politika selektiboagoa egiteko aukera emango digu.- Industriari dagokion Ondasun Higiezinen Zerga, irizpide orokorra:- Aplikatu daiteken gehieneko tipora hurbildu, industria ezarpena garrantzitsua den herrietan, bereziki.- Egoera ekonomiko eta larria dutenei, ordainketen atzeratzeak aplikatuko dizkiegu. Beti ere, beraien egoeraren berri zehatza ematen duten dokumentazioa aurkezten duten heinean- Adibidez, EREekin dauden empresek, etab.

Page 67: IDEIEN GIDA - herriak

Ibilgailuen zerga

Ibilgailuen zerga, zilindradaren arabera aplikatu. Proportzionalki.

Kutsadura kontutan hartuko duen tipoak jarri.

Lehen sektorerako diren eta beste salbuespen egoera batzuri aurre egiteko neurriak hartuko ditugu.

JEZ / IAE

Enplegu egonkorraren sorreran urratsak eman dituzten enpresei hobariak aplikatzeko aukera landuko dugu.

Iruzurrari aurre egiteko neurriak zorroztu.

Jarduera ekonomiko hau, herri edo hiriko zein kale edo eremutan kokatuta dagoen aztertu (zonalde deprimituak,...) eta bakoitzari egokitzen zaion neurri fiskalak hartuko ditugu.

ICIO

Iruzurrari aurre egiteko neurriak zorroztu.

Obran dagoen eraikinaren azterketa bat egingo dugu. Etxebizitzak birgaitzeko egindako obretan, tasa baxuagoak aplikatuko dira.

TASAK Orokorrean, diru sarreren inguruko hobari sistema antolatu.

Ura

Kontsumoaren araberako aplikazioa.

Oinarrizko kontsumoa merke. Kontsumoaren igoeraren arabera, tipo altuagoak aplikatu.

Udaletan eta mankomunitateetan, tasak aplikatzeko irizpideak bateratu behar ditugu.

Hemen jarduera ekonomikoari zuzenki lotuta doazen kontsumo mailak bereziki aztertuko dira.

Hondakinak Hobariak birziklatzen duenari. Autokonpostaia eta birziklaia bultzatuko duten neurri fiskalak garatu.

Page 68: IDEIEN GIDA - herriak

KULTURA

IDEIA

nagusiak

1. Kultura aniztasunetik euskal kultura ardatz.

2. Kultura gizarte eraldatzaile.

3. Kultura herritik herriarentzat.

4. Herri bizia kultura bizia.

5. Kulturaz Euskal Herria ehunduz.

6. Jai eredu herrikoi, parekide, euskaldun, internazionalista eta parte hartzailea

7. Kultura eta jakintza denontzat, libreak eta herritarron eskura, eskuetan eta eskuetara.

8. Komunikabideak, euskal kulturaren eta herri kulturaren hedatzaileak.

9. Kultura azpiegituren arteko elkarlana eta saretzea.

10. Kultura; sortu hedatu eta sustatu.

11. Euskal Kultur industria lagundu.

12. Gurea ezagutu eta gurea ezagutarazi.

13. Kultura bilguneak ekinbide kulturalaren ardatz.

14. Kultura formala eta informala.

15. Kultura tradizionala eta urbanoa.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Kultura eskubide gisa: Euskal herritar orok bere herriaren historia, ohitura eta kultura ezagutu eta sakontzeko eskubidea du; era berean eskubide osoa du beste herrialdeetako kulturak ezagutu eta bereganatzeko. Kultura, hizkuntza, hezkuntza eta beste zenbait eskubideren moduan, herri eskubide kolektiboa izateaz gain, pertsona bakoitzak duen eskubide indibiduala ere bada. Beraz herritarrei auzo-herritik hasiz Euskal Herri mailan sorturiko kulturaren jabe eta partaide izatea zor diegu.

Kultur ekologia: Euskal Herriak bizi duen aniztasun kulturala aldarrikatzen dugu, ekosistema bizi gisa. Kulturak egunerokoan osatzen eta eguneratzen doazen egitura sozialak diren neurrian, inguruarekin harremanduta eta inguruarekin solaskidetzan ulertzen dugu. Horren baitan euskal kultura eta euskarazko kultura ditugu aniztasun guzti horren kohesionatzaile eta ardatz.

Kultura gizarte eraldatzaile:

Kulturaren bidez jendartea eraiki eta eraldatu egiten da balio ezberdinen sustapenaren bidez. Horien artean bereziki azpimarratzen ditugu: Feminismoa, aniztasuna, elkartasuna, internazionalismoa, ekologismoa, parte hartzea...

Kultura, entretinemedu edo aisialdi soila baina askoz gehiago da; kultura gizarte baten garapenerako ezinbesteko elementu bat da; herri baten oinarri sinbolikoa elikatzen duen lehengaia. Gizarte batean kultura mota ezberdinak elkarbizi egiten dute, baina ezinbestekoa izan behar da guztiak lotu, kohesionatu, aglutinatuko dituen bat izatea; herri honen bizinahia elikatuko duena; kasu honetan euskal kultura ekarriko genuke lehen plano horretara.

Kultura auzolanean:

Herritarren auto eraketa eta enpoderamendua bilatuko duen kultur ereduaren alde egiten dugu; herritarrak sortzaile eta parte hartzaile izango dituena.

Horretarako auzolana oinarri izango duen herritik sortutako eta herriarentzako kultura bultzatuko dugu; Administrazioa laguntzaile izango delarik

Page 69: IDEIEN GIDA - herriak

KULTURAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

KULTURA ANIZTASUNETIK

EUSKAL KULTURA ARDATZ.

-Udal zein foru ekinbidean euskara eta euskal kultur eta hizkuntza komunitatea indartzea helburu duten egitasmoak lehenestea.-Euskal herriratu zaizkigun kultura desberdinak barneratu, aberastasunaren eta aniztasunaren seinale.

KULTURA GIZARTE ERALDATZAILE.

-Udal zein foru ekinbidean oinarrietan aipaturiko baloreak sustatzen dituzten egitasmoak lehenestea.-Herritartasuna, jatorriak, baloreak, elkar bizitzatik eta elkarren aitortzatik abiatuta, ulertarazi kultura aniztasun eta aberastasunetik.-Kultura tradizionala eta urbanoa garatu. -Kultura formala eta informala, biak sustatu.-Aisian, kultur-jardueratan eta festetan emakumeen parte hartzea bermatzea:

-Ez da lagunduko emakumeak diskriminatzen dituen kultur-jarduerarik, ospakizunik, ekintzarik. Era berean, ez zaie inolako babes instituzionalik emango emakumeak diskriminatzen dituzten ekimenei eta gainontzeko erakundeek ere hala egiteko lan egingo da. -Emakumeak diskriminatzen dituzten ekimenen, ospakizunen edo gune sozialen aurrean, gatazka konpontzeko eta parekidetasunean oinarritutako irtenbidea bilatzeko lan egingo dugu. -Edozein jardueraren diseinuan emakumeek parte hartzea bermatu behar da. Eta jarduera gauzatzerakoan emakumeek parte hartzea. -Diru-laguntzak ematerakoan, garrantzia berezia emango zaio aurreko puntuari, hau da, ekintza antolatzerakoan emakumeen parte-hartzea bermatzeari eta ekintza garatzerakoan emakumeen parte-hartzea sustatzeko egingo diren ekimenei.

KULTURA HERRITIK HERRIARENTZAT.

-Kultur egitasmoen instituzioekiko autonomia eta autogestioa sustatzea.-Herritarrak sortzaile, parte hartzaile eta kultur “transmisore” / “biderkatzaile” izango dituen kultur ereduaren alde egitea.

-Horretarako auzolana oinarri izango duen herritik sortutako eta herriarentzako kultura bultzatzea, bide horretan administrazioa (erraztatzaile) laguntzaile izanik:-Prozesuen pizgarri izanez-Espazioak eskainiz-Kultura formalaz gainera, informala ere sustatuz-Eta herritar zein kultur eragileen arteko elkarlana sustatuz; baita ere hauen eta administrazioaren artekoa

-Espazio publikoaren erabilera publikoa bultzatzea dugu eta ez horren pribatizazioa-Ohiko espazio formaletatik atera jardun kulturalak.

Page 70: IDEIEN GIDA - herriak

HERRI BIZIA KULTURA BIZIA.

Gure kultur ondarea berreskuratu, mantendu, eraldatu eta ezagutaraztea.

ONDARE MATERIALA1.- ARKEOLOGIA• Ezinbestekoa da sektorea bere onera ekartzea, eta hori barneko eragile nagusiekin batera egin beharko da: Gipuzkoan kokatua dagoen Arantzadi Taldea, EHUko Arkeologia Saila, arloan ari diren enpresa pribatuak, pertsona erreferentzialak eta abar. Aroka sailkatuko dugu arloa. (Badago gaiaren inguruko ekarpen oso bat gaiaren inguruan eskuragarri)2.- ARTEA• Arkitektura-artearen zein beste arte arloen katalogatze egokia egitea.• Artelan eta eraikinen zaharberritzeari garrantzi handiagoa eman.

-Arte urbanoa, grafiti arteari dagokion lekua eta bultzada ematea.3.- MUSEOAK• Gure museoak didaktikoagoak bihurtu.• Euskal arteak presentzia eta promozio handiagoa izatea museotan.• Euskal museoak berrantolatzerakoan ikuspegi nazionalari garrantzia ematea.4.- ARTXIBOAKOrokorrak• Sakabanatuta dauden materialak artxibatzeko eta katalogatzeko lana indartu.• Dauden artxiboak zaindu eta ordenatu.• Mikrofilmatze eta digitalizatze lanak indartu.• Internet kontsultatzeko moduan ipini materialak.• Ikertzaileen eta noizbehinkako erabiltzaileen esku jarri materialak.Bereziak• Badira musika eta kanta zaharren artxiboak. Baita bertsoenak ere, Xenpelar zentroa, esaterako. Dantzak jasotzen eta hedatzen diharduten taldeak ere bai. Ezin ahaztu, Euskal Herriko azken urteetako historia sozio-politikoa biltzen duen Lazkaoko artxiboa. Abian dauden ahaleginak koordinatzeko eta indartzeko politikak garatu.Pribatuak• Artxibo pribatuak publikora irekitzeko urratsak eman, denen eskura jarriz.5.- LIBURUTEGIAK• Utzikeria salatu: herritarrek gehien erabiltzen duten kultur zerbitzua baita, bereziki herritar xeheen seme-alabak.• Liburutegiak lehentasunez landu.• Liburutegi publikoetan euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatu.• Arazo estrukturalak gainditzeko planteamendu bat egin.• Liburutegien egituraketa eta saretzea sustatu.

ONDARE INMATERIALA

1. EUSKARA • Euskararen prehistoria eta historia ezagutzeko ikerketak bultzatu. Antzinako euskararen nolakoa, hedadura, beste hizkuntza batzuekin balizko harremanak eta abar ezagutzeko ikerketak lagundu.• Aztarnak eta agiriak jaso, aztertu eta erabiltzaileen eskura ipini.-Horrekin batera euskara modernoa, beste hizkuntzekin kontaktuan dagoena,

Page 71: IDEIEN GIDA - herriak

KULTURAZ EUSKAL HERRIA EHUNDUZ.

-Lurraldetasunaren perspektiban kokatu behar dira burutu edo lagunduko ditugun kultur egitasmoak.-Aukeran Euskal Herria zatitzen duten hiru eremu administratiboetako eragile edo herritarren parte hartzea bermatzen duten kultur egitasmoak lehenetsiko ditugu.-Euskarazko kultur egitasmoak lehenetsiko ditugu-Aniztasuna, parekidetasuna, solidaritatea, elkarren aitortza, elkar bizitza indartzen dituzten jardunak bultzatuko ditugu.

JAI EREDU HERRIKOI, PAREKIDE,

EUSKALDUN ETA PARTE HARTZAILEA

-Herrigintzatik sortzen diren ekimen eta espazio naturalak errespetatu eta babestu; gure oinarriak errespetatzen dituen neurrian.-Administraziotik egiten den eskaintzan gure oinarriak bermatu eta sustatu; eta herritarren parte hartzea bideratu.- Laguntza araudietan, balore horiek babestuko dituzten irizpideak zehaztu.- Aipatutako balorean babesten ez dituzten jardun bideak ez babestearekin batera, errebisatu zeintzuetan dagoen hitzarmenik edo espazioen lagapenik erakundearen aldetik, eta bertan behera uzteko prozesuari ekin.-Bertako sortzaile eta kulturgileen arteko herri mailako sareak erraztu.

KULTURA ETA JAKINTZA

DENONTZAT, LIBREAK ETA HERRITARRON ESKURA, ESKUETAN

ETA ESKUETARA.

-Software librea ezarri eta sustatu.-Creative Comons: guk sortutakoetan zein diruz laguntzen ditugunetan

KOMUNIKABIDEAK, EUSKAL KULTURAREN

ETA HERRI KULTURAREN

HEDATZAILEAK.

-Euskal hedabideen mapa egin.-Hedabideen arteko elkarlana eta saretzea erraztu,-Tokian tokiko euskarazko komunikabideak indartu.-Hedabide libre eta komunitarioen berezko espazioa bermatu

KULTURA AZPIEGITUREN

ARTEKO ELKARLANA ETA SARETZEA.

Egun dauden azpiegitura, egitasmoa, baliabide...-en arteko elkarlana eta saretzea sustatu

Page 72: IDEIEN GIDA - herriak

KULTURA; SORTU HEDATU ETA SUSTATU.

-Sorguneak bultzatu sortzaileen eta administrazioaren arteko elkarlanean.-Administrazioak sustapen lana (eta erraztatzaile): baldintzak jarri sorkuntzarako.-Sorkuntzaren “retorno soziala” (gizarte balioa?) bermatu.-Ibilbide sendoa edota kalitate bermea erakutsi duten egitasmoak zaindu , haien jarraipena egin eta elkarlana sustatu, egitasmook blindatze eta babeste aldera.-Ibilbide ahulagoa egin dutenen jarraipena egin eta elkarlana sustatu.-Auzolan-kultur egitasmoak sustatu.-Kaleko ekimenak sustatu (diziplina guztietan).-Kulturgintzako diziplina desberdinen ikerketa, topaketa eta trukaketa iraunkorrak (dagoena indartu eta berriak bultzatu)

-Emakumeen sormena eta kultur-jarduera sustatzea eta ikusaraztea:-Ekitaldi nahiz ospakizun instituzionaletan emakumeak protagonista dituzten adierazpenei eta taldeei leku egingo diegu, hauen lana ikusarazteko eta rol sexistak apurtzen joateko. -Herriko emakume sortzaileak ezagutzera ematea eta ikusaraztea. Eta babes ekonomiko eta instituzionala ematea.

KULTUR INDUSTRIA

- Erakunde autonomo baten sorrera aztertuko dugu eragile kultural guztiekin elkarlanean kultur politika bateratua garatzeko helburua izango duena. Arloz arloko diagnostikoak egin, eta neurri zehatzak finkatuko dituena.- Epe luzerako finantziazio koherente eta egonkorra bermatzea izango dugu helburu, diru laguntza deialdietatik haratago estrategikoak diren sektore eta proiektuetan.- Sektorearen eredu aldaketa eta berrikuntza eta garapena bere bizi iraupenerako oinarrizkoa den garai hauetan, instituzio publikoek neurri eraginkorrak abian jarriko dituzte norabide horretan doazen ekimen eta proiektuak laguntzeko.  - Euskarazko kultur industria lehenetsiko dugu Euskal Herrian bizi dugun diglosia egoera gainditzeko.

KULTURA BILGUNEAK.-Herriz herri tokiko kultur eragile eta herritarrak bilduko dituen bilgune irekiak sortu; bertan herri diagnostiko bat osatu, lehentasunak markatu eta herriari dagozkion kultura ekinbidea eztabaidatu eta zehazteko.

Page 73: IDEIEN GIDA - herriak

KIROLA

IDEIA

nagusiak

1. Kirola eskubide gisa ulertzen dugu, edozein pertsonaren garapen integralerako zein gizarte kohesiorako elementua. Kirolera herritar ororen sarbidea eta aukera berdintasuna bermatu behar dugu.

2. Kalitatezko kirola da horretarako tresna nagusia; kirol eremu eta maila guztietan (eskola kirola, kirol ez federatua, kirol federatua eta errendimenduzko kirola)

3. Kirola dugu Euskal Herriaren kohesio, egituratze zein nazio garapenerako giltzarrietako bat; gure identitatea eta ikurrak bultzatuz, euskara lehenetsiz, kirol eredu propioa egituratuz, lehiaketa markoa definituz eta egituratuz eta herrialdeen arteko saretzea bultzatuz.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Denontzako Kirola: Kirola eskubide gisa ulertuta, herritar orori bermatu behar zaizkio kalitatezko kirol praktikarako sarbidea eta kirola praktikatzeko baldintza duinak. Berau dugu pertsonaren garapen integralerako zein bizi kalitate oneko gizarte kohesionatu eta osasuntsua lortzeko giltzarrietako bat.

Bide horretan, ezinbestekoa dugu kalitatezko kirola:

• Gorputz garapen harmoniko eta osasungarria eta kirol jardute ohiturak eskuratzeko. Horretarako, hezkuntza prozesuaren adin guztietan heziketa fisiko eta kirol-aukerak hobetu eta zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu; arreta berezia jarriz adin txikikoen artean kirola sustatzean, ordutegi egokiak bermatuz.

• Formazio egokia izango duten kirol hezitzaile / entrenatzaileak izango dituena, hori ahalbidetuko duen etengabeko formazioa eskainiz.

Kirola funtsezko elementua dugu Euskal Herriaren kohesio, egituratze eta nazioaren garapenerako.

• Nazio identitatea eta gure sinboloak suspertuz

• Euskararen normalizazioan urratsak emanez

• Euskal kirol eredu propioa egituratzeko giltzarriak diren egiturak (federazio, elkarteak…) eta lehiaketa-markoa definituz eta egituratuz

• Herrialdeen arteko kirol-estrategia eta -ekintzak partekatuz eta elkarlanean arituz.

Page 74: IDEIEN GIDA - herriak

KIROLAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

DENONTZAKO KIROLA

Erakunde eta sail arteko elkarlana sustatuaz herritar guztiek aktibitate fisikora sarbidea izateko, programa zehatzak garatuko ditugu aurrekontuetan diru lerroak jasoaz. Bereziki gazte eta adinekoen sektorean indar berezia ezarriaz. Eskualde mailan dauden txartel mankomunatuak oinarri hartuta, herrialde mailako kirol txartel bakarra ezartzen saiatuko gara. Herritar orok sarbidea izan dezan udaleko kirol azpiegitura eta zerbitzuetara, bakoitzaren diru sarreren araberako kuotak ezarriko ditugu, eta irizpide sozialak aintzat hartuko ditugu, bakoitzaren egoera ekonomikoak baldintza ez dezan kirol praktika.Kiroletik egoera edo portaera homofobiko, transfobiko edo genero aukera ezberdinen aurkakoetan jatorria duen edozein diskriminazio mota errotik kentzeko oinarriak ezarri.Herritarren artean prebentzioa eta ohitura osasuntsuak landu eta bereganatzeko norbanako zein kolektibo gisa herritarren ahalduntzea, formazioa saioak antolatuko ditugu

-Elikadura osasuntsua / Ohitura osasuntsuak / Aktibitate fisikoa-Berdintasun politikak (Indarkeria matxista…) / Heziketa Sexuala / Lehen Sorospenak.

Kirol feminizatu eta maskulinizatuen esparruak gainditzeko neurriak sustatuko ditugu. Bereziki bultzatuko dugu kirol feminizatuetan gizonek parte hartzea eta, alderantziz, kirol maskulinizatuetan emakumeek parte hartzea. Estereotipoekin hautsi duten erreferente interesgarriak ezagutarazi.Emakume helduen jarduera fisiko eta kirol praktikarako aukera malguak bideratzea. Herriko komunikabideekin hitzarmenak sinatu herriko emakume kirolari edo taldeen berriari toki gehiago emateko.Herriko emakume kirolarien lorpenak azalarazten dituzten materialak sortu (egutegiak, kartelak, triptikoak...)Feminizatuak diren kirol jardueren inguruko ekitaldi publikoak egin (aerobik, maratoia, fitness eguna…) eta hauetan gizonen parte hartzea ere sustatu.

EGOERAREN AZTERKETA ETA OROKORRAK

Kirol munduaren herrietako azterketa sakonaErrealitatearen argazki bat atera (instalakuntzak, saretze maila, estruktura...)Kirolaren ekonomiaren erregularizazioa eta jasangarritasuna sustatu eta bermatuArloko memoria, ikerketa, formulario edo bestelako edozein dokumentutan datuak sexuaren arabera bereizita jaso.

Page 75: IDEIEN GIDA - herriak

KIROL EGITURA

Federazio bakoitzak Berdintasun plan bat izateko elkarlana abiatu.Federazioek lehiaketa kirolaz gain partaidetza kirola susta dezaten elkarlana abiatu.Euskal kirol egitura sendoa eta lehiaketa markoa eraikitzen joateko, erakunde arteko, kirol egitura eta kirolari eta epaileen ordezkaritza bilduko den gunea sutatu eta sortzeko bideak ireki.Kirolaren esparru guztietan Euskal Herriko beste lurraldeekin kirol estrategia eta ekintzak partekatzeko bide instituzional berriak irekitzen ahaleginduko gara.Bertako kirol modalitateetarako laguntza esparrua optimizatu.Elkarte bizitza, herritarren parte –hartzea eta boluntariotza sustatu.Kirol jardueraren bidez euskararen normalizazioa sustatu, euskarazko hiztegi tekniko eta materialen sorrera bultzatuz.Kalitatezko kirol praktika garatzeko, kirol munduan maila desberdinetan arituko diren hezitzaile eta oro har herritarren formazioa eta ahalduntzea sustatu eta bideratzen saiatuko gara, eskura ditugun bitarteko publikoak lehenetsiz eta optimizatuz, Aldundien eta Jaurlaritzaren pean dagoen Kirolene kirol formazioa zentroarekin elkarlanaren bidez.Txapelketatan emakumezko eta gizonezko kategorietan sari berdinak ematea.

ENTE PUBLIKOEN ELKARLANA

Drogomenpekotasun taldeekin lanketak bultzatu.Osasun mailan lanketa handiagoa bermatu (prebentzioa eta osasun azterketak, kanpainak)Osakidetza eta udalen arteko lotura bilatu. Osasun errezeta.

SARETZEAInstituzioek eta klubek, eragileekin gune komuna behar duteProfesionalizazioa baztertu gabe ere, laguntza publikoetan, denontzako kirola lehenetsi.

DIRULAGUNTZA POLITIKA

Nazio mailako saioak sarituBegiraleen formazioa saritu. Formatuta ez daudenak formatzeko laguntzak.Kirol politikak indartzen lagunduko duen diru laguntza politikaren irizpideak kirol egitura eta eragileekin adosten saiatuko gara. Beti ere, zehaztuko dugun diru laguntza politikan onura sozialak xede izanik.Kirol-elkarteei zuzendutako diru-laguntzatan berdintasun-irizpideak txertatzea, hala nola, kirol maskulinizatuetan neska edo emakume federatuak izatea aintzat hartuz eta alderantziz kirol feminizatuetan, zuzendaritzan emakumeen presentzia baloratuz, emakumeen partaidetza bultzatzeko ekintzak egitea, komunikazio ez sexista, emakume-taldeak izatea, etab.

Page 76: IDEIEN GIDA - herriak

ESKOLA KIROLA

Aktibitate fisikoaren, kirolaren praktika adin guztietan bultzatzeaz gain, adin txikikoetan bereziki sustatzeko neurriak bideratuko ditugu, adin txikikoenekin hasiaz: eskola kirola hobetuaz, indartuaz eta zabalduaz, kalitatezko hezitzaileak bideratuz, ordutegiak irekiaz, ofiziala ez den adinetara ere irekiaz; gazteen artean ere kirol praktika sustatzeko herri mailan,kirol elkarteekin neurriak definituko ditugu. Guzti hori ikastetxe, kirol elkarte eta guraso elkarteekin elkarlana bideratuz.Kirol Eskolak eta Eskola-kirolen arteko elkarbizitza ahalbidetzeko berregituraketa.Kirol aniztasun ereduaren definizio berria. Ondoren neurriak bideratuz berorren inplementaziorako.0-6 urteetako umeentzat jarduerak ezarri eta garatu Aldundi, ikastetxe eta udalak elkarlanean.Eskola kirola eta gazte kirol programak nerabezaroko eskaintzarekin lotu, bereziki, neskatilen eskaintza eta eskaerekin. Genero ikuspegia txertatu, ohiko kirolez gain, adingabeak kirol, aktibitate jardueretara erakartzeko programak garatuz.Hezitzaileen etengabeko formazioa ziurtatu.Eskola kirolaren bidez neskek eta mutilek kirol-mota ezberdinak ezagutzea eta hauekin gozatzea bultzatu.

KIROL FEDERATUAEnbutu estrukturak ez dira bultzatu behar instituzioetatik. Honelakoak ez pasatzeko bideak diseinatu eta martxan jarriko ditugu. Kirol federatua denentzako kirol estrukturan sartu behar da.

KIROL EZ FEDERATUA Kirol ez federatuari garrantzia emango diogu eremu guztietan.

ERRENDIMENDUZKO KIROLA / ELITEZKO KIROLA

KIROL AZPIEGITURAK

Kirol Ekipamenduen PTS eta Bidegorriena uztartu. Udalekin elkarlana eta koordinazioa bideratuz. Foru eta Herri bidegorrien sarea zabaltzea helburu izanda.Kirol, kultur, eta gainerako udal azpiegiturak konpartitzeko politikak bideratu. Eta espazio publikoen herri erabilera bideratzeko neurriak definitu eta garatuz.

KIROL EKONOMIAKirol kudeaketaren menpeko eremu guztietarako baldintza berdineko lan-hitzarmen bakarra sustatu eta garatu (subrogazioa, lan jardun osoa, klausula sozialen inklusioa, euskalduntzea...).

Page 77: IDEIEN GIDA - herriak

POLITIKA FEMINISTA

IDEIA

nagusiak

1. Emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Errealitatea aldatu ahala, patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik jarraitzen du.

2. Kalean zein instituzioetan indarkeri matxistari irmoki erantzungo diogu.

3. Giltzarria da sexuaren araberako lan-banaketa gainditzeko pauso esanguratsuak ematea, hau da, emakumeak esparru pribatura eta gizonak esparru publikora lotzen dituen sistema aldatzen hastea. Giltzarria da, baita ere, patriarkapitalismoak bazterreko bihurtu duen lan “erreproduktiboa”ren garrantzia berreskuratzea eta bizitzaren eta jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea.

4. Ezin da ulertu esparru publikoan geratzen dena esparru pribatura begiratu gabe. Politika egiterakoan esparru pribatuari ere begiratu behar diogu, pertsonala politikoa baita.

5. Gizonen neurrira egindako munduan bizi gara. Gizonen beharrak eta interesak guztionak balira bezala ulertu izan dira; gizonek guztiok ordezkatuko bagintuzte bezala. Edozein politika publiko edo ekimen egiterakoan emakumeen beharrak, arazoak eta interesak aintzat hartu behar dira. Ez da zilegi politika publikoak egitea emakumeen parte-hartzerik gabe

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Gaur eta hemen emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Berdintasun formalaren esparruan aurrerapausoak eman izanak, ordea, berdintasunaren ilusioa zabaldu du, emakumeon zapalkuntza gaindituta dagoela pentsatzeraino. Baina gaur egun, oraindik, emakumeon menpekotasunean oinarritzen den botere-sistema osoa indarrean dago; egoerak aldatzen joan diren neurrian patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik dago oraindik. Duela hamarraldi batzuk, legeek lotzen zituzten emakumeak. Gaur egun, berriz, kateek urre itxura hartu dute: edertasun-eredu ezinezko bat lortu beharrak lotzen gaitu, “printzipe urdinaren” ideiak eta amatasuna bizitzeko modu zaharberrituak. Beste alderdi batzuk lehengoan diraute, sexuaren araberako lan-banaketak, esaterako. Hau guztia esanda, gutxienez zalantzan jartzeko modukoa da emakumeon rola aldatu ote den: ama, emazte, zaintzaile, objektu desiratua izatea ez ote den jendarte sexista honetan pertsona bat “benetako emakume” egiten duena. Laburbilduz, berdintasun erreala lortzeko lan handia dago egiteko.

Indarkeri matxista egiturazkoa da. Emakumeen menpekotasuna eta gizonen nagusitasuna du jatorri eta helburu. Indarkeria matxista gure eguneroko ogia da eta honi irmotasunez erantzutea ezinbestekoa da guretzat. Beharrezkoa da indarkeria matxistaren arazoa agenda politikoaren lehen lerroan jartzea, erasoei neurriko erantzuna ematea eta indarkeria matxistaren dimentsioaz jabetzeko eta honen jatorria ulertzeko diskurtsoa lantzea, indarkeria matxista hauspotzen duten diskurtsoak eta kultura matxista ahulduz era berean.

EHBilduren politika feministatik nabarmendu nahi dugu, hortaz, eraldaketa feministak erabateko eredu-aldaketa esan nahi duela guretzat. Gure jendartea eta gure egunerokotasuna definitzen duten egitura eta harreman guztiak zalantzan jartzea eskatzen du horrek. Gauzen zergatiaz galdetzea. Ikuspegi kritikoa eta, aldi berean, eraikitzailea. Jendarte-eredu berri bat eraikitzea baita gure erronka nagusia. Bigarren mailako herritarrak izateari uzteko, batzuen pribilejioak desagerrarazi eta guzti-guztiok (emakumeak, kanpotik etorritakoak, euskaldunak, langileak) lehen mailako herritar izan gaitezen.

Gaur egun ezagutzen dugun ekonomia (kapitalista) espazio publikoaren eta pribatuaren banaketan oinarritzen da, besteak beste. Espazio publikoan kokatzen da lan “produktiboa” (gizonei ezarritako esparrua, ordaindua eta soszialki errekonozitua) eta pribatuan lan “erreproduktiboa” (emakumeei ezarritako esparrua, ordaindu gabea eta sozialki errekonozimendurik gabea). Ekonomia eta bizitza espazio publikoaren arabera antolatzen da, espazio pribatuko lanak honen menpe ezarriz.

Page 78: IDEIEN GIDA - herriak

Aurreko guztiak eskatzen du eredu ekonomikoa, hots, garapen eredua, goitik behera zalantzan jartzea. Lan erreproduktiboaren garrantzia nabarmendu eta esparru horretan bizi dugun lan-banaketa desorekatua agerian jarri eta gainditzeko bideak landu nahi ditugu. Birdefinitu nahi dugu nola bizi nahi dugun, zer den garrantzitsua, zer beharrezkoa eta zer ez. Sozialki garrantzitsuak eta beharrezkoak diren lanak erdigunean jarri eta sozialki kaltegarriak direnak baztertu. Pertsonen zaintzari eta beharrei lehentasun soziala eta politikoa eman.

Ikuspegi feministak gure jarduera guztia busti behar du. Horrenbestez, berariazko politika feministak garatzeaz gain, esparru guztietan zeharlerrotasunez txertatu behar dugu ikuspegi feminista. Hori dela eta, gure programatan nahiz lanean ari garen erakundeetan politika feministak erdigunean egon behar du, dena bustiko duen zirimiria izan dadin.

Page 79: IDEIEN GIDA - herriak

POLITIKA FEMINISTAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

POLITIKA PUBLIKOEN ERALDAKETA

Politika publikoetan ikuspegi feminista txertatzeko eta politika feminista garatzeko baldintzak sortzea:

-Berdintasun Saila sortu/indartu, leku preferentea eman, sailen arteko koordinazioa hobetzeko guneak sortu/indartu-Bitarteko materialak eta pertsonalak ezarri.-Trebakuntza ordezkari politikoei eta teknikari eta udal langileei oro har.

Udal-langileek bizitza laborala eta pertsonala bateragarri egin ahal izateko erraztasunak ematea, emakumeen boteretzea eta zaintza-lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatuko duena.

Kontratazioetan eta diru-laguntzatan klausulak, hau da, berdintasun-irizpideak ezarri, baita segimendurako adierazleak ere.

Diru-laguntzatan genero-ikuspegia txertatuko dugu. Ez dira diruz lagunduko sexuagatik diskriminatzen duten ekintzak, emakumeen parte-hartzea sustatzeko ekintza zehatzak aurreikusi beharko dituzte, etab.

Mugimendu feministaren eta emakumeen elkarteen ordezkarien parte-hartzea sustatzea politika publikoen diseinuan, erabakietan eta segimenduan, solaskidetza politikorako guneak sortuz.

Komunikazioan hizkuntza eta irudi ez sexistak eta inklusiboak erabiliko ditugu.-Udal-barneko inprimaki eta dokumentuetan.-Udalaren kanpo-komunikazioan: aldizkariak, prentsa-oharrak, bandoak…-Kanpo-harremanetan edo agerraldi publikoetan: erakundearen ordezkaritza mistoak, parekideak-anitzak, etab.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZE SOZIO-POLITIKOA

Parekidetasunean oinarritutako parte-hartze eredu osasuntsu, orekatu, iraunkor eta eraldatzailea sutatzea.

Herriko emakumeen boteretzea helburuduten proiektuak eta espazioak sortzea edo sustatzea edo kasuan kasu kontsolidatzea.

-Emakume Txokoak, Jabetze Eskolak edo antzeko ekimenak indartuz edo sortuz.-Emakumeentzako espazio propioak sortzeko nahiz garatzeko konpromiso politikoa, baliabide ekonomiko zein pertsonalak bermatuz.-Emakume gazte eta migratzaileen jabekuntza berariaz sustatzen duten partaidetzazko prozesuak abian jartzen eta indartzen lagunduz.

Page 80: IDEIEN GIDA - herriak

ZAINTZA DUINA ETA UNIBERTSALA

Pertsona guztiok zainduak izateko dugun eskubidea bermatzen hasteko pausuak ematea.

-Zerbitzu publikoak indartu.-Zaintza-sare komunitarioak lagundu.

Hausnarketa-prozesuak eta ezagutzen trukea erraztuko ditugu mugimendu feministaren, emakumeen elkarteen, bestelako herri mugimenduen, akademiaren eta erakunde publikoen artean, pertsonak eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko alternatiboaren zehaztapenean, eraikuntza kolektiboan eta trantsizioan aurrerapausoak ematen joateko.

Eztabaida feministak sortu zaintza duinen inguruan, zaintzaren balioa berreskuratzearen inguruan eta esplotazio-baldintzak iraunarazten dituzten imajinario kolektiboen inguruan.

EMAKUMEEN AUTONOMIA EKONOMIKOA

Autoenplegu kolektiboa laguntzeko laguntza-planak sortu, emakumeengan arreta berezia jarriz.OMIA EKONOMI

Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak martxan jarri emakumeen kooperatibak sortzea ahalbidetzeko, sektore feminizatuetan arreta berezia jarriz.

Nekazal-eremuko emakumeei bideratutako trebakuntza-ekintzak garatu, hala nola, kooperatibismoari buruz eta emakume nekazari gisa dituzten aukera eta alternatibei buzuz.

Page 81: IDEIEN GIDA - herriak

INDARKERIA MATXISTA

Jendartean harreman-eredu berriak eta horizontalak sortzeko oinarriak jartzea. Prebentzioa lantzeari begira:

-Nerabeekin indarkeria sexista prebenitzeko eta harreman-eredu egokiak sustatzeko tailerrak, herriko ikastetxeekin elkarlanean.-Herriko ikasleen indarkeria sexistaren inguruko jarreren azterketa egin eta horretarako udal-ikastetxeak inplikatu. Bertatik ateratako emaitzekin elkarlanean diseinatutako plan bat eraiki.-Ekintza adibide bat: Herriko "gune beltzak" herriko gazteekin detektatu eta haiek izan daitezela lanketa honen bozeramaileak.-Kontzientziazio kanpainak indartsuak.

Herrian indarkeria-kasuak gertatzen direnean erantzun bateratua eta tinkoa emateko protokoloa landu parte hartzeko prozesu baten bidez. Prozesuan parte hartuko dute udalean inplikatuta egon behar duten organo guztiek eta herri-eragileek eta, bereziki, mugimendu feministak.

Indarkeria sexista jasan duten emakumeen arretan inplikatuta dauden erakunde eta eragile guztien artean tokiko protokoloa landuko da, hala nola, udaleko berdintasun saila, zerbitzu sozialak, udaltzainak, Osakidetza, Ertzaintza, epaitegia.

Page 82: IDEIEN GIDA - herriak

HIZKUNTZA

IDEIA

nagusiak

1. Euskara dugu berezko hizkuntza, normalizatu beharrekoa. Gure kultura eta nortasunaren funtsezko osagarri.

2. Hizkuntza politika berria behar dugu, burujabea, kanpo esku hartzerik gabea.

3. Euskarak badu balio erantsia, denok irabazten dugu bere normalizazioarekin.

4. Gure hizkuntza politika organikoa, ez asistentziala, zeharkakoa, eta eragile zein herritarrekin elkarlanean osatua izango da.

5. Euskaldun izate kontzientzia, eta euskaraz bizitzeko nahia, herri gogoa beraz, elikatuko ditugu.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatus juridiko egokia ematea.

Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herrian lehenetsitako hizkuntza izatea, herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko izatea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frantsesak, beraien estatuetan duten estatusa eta parekotasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan.

Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia.

Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da.

Guztion ondare den heinean, euskaldunona izateaz gain, jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena zein berton biziko direnena, Udalak bere eskumenetan diren baliabideak garatuko ditu ahalik eta biztanle gehienek ikas dezaten.

Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz, berdintasun tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitate guztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapen osoa ziurtatzea.

Hemen landuko ditugun hainbat jardunbide:

• Euskara normalizatze bidean, ardura ez da soilik euskara sailena, zehar-lerro izan behar du hizkuntzak gure udaletan, eta horretarako egitura eta bitartekoak egokituko ditugu ahal den heinean.

• Herritarrek eta euskalgintzako eragileek lehen mailako protagonismoa izango dute euskara arloan egin beharreko urratsak aukeratu eta garatzerakoan.

• Udaletatik gainontzeko administrazioekin elkarlana bultzatuko dugu euskararen normalizazioan ahalik eta urrats sendoenak eta eraginkorrenak emateko.

• Berreuskalduntzearen ardura ez da soilik eskolarena, eta espazio zein ekinbide euskaldun osagarriak eratuko ditugu gure umeen eta gazteen hizkuntza garapena osatu eta normalizatzeko.

Page 83: IDEIEN GIDA - herriak

• Euskaldunon hizkuntz komunitatea berrosatzeko bidean arnasguneek (fisikoak, udalerri euskaldunak, zein funtzionalak edota gune zehatzetakoak) lehentasuna izango dute eta beraien trinkotzea zein garapena bultzatu eta babestuko dira.

• Herritar euskaldunen burujabetzea ezinbestekoa den heinean, horretarako bideak sustatuko ditugu, euskaraz bizitzeko nahia elikatuz eta izan daitezkeen traben aurreko baliabideak eskainiz.

• Gure udalek erabakiak eta are gutxiago euskarari dagokionean ezin du administrazio arrotzak trabatu, horri aurre egingo diogu.

Page 84: IDEIEN GIDA - herriak

HIZKUNTZAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

FAMILIA TRANSMISIOA

1.1.- Familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, berauen euskalduntzea errazteko estrategiak garatu

1.2.- Udalerrian den hezkuntza eskaintza aztertu eta euskaraz erabat murgiltzeko baliagarria den eredua sustatzeko kanpainak egin.

1.3.- Familiek elkarrekin parte hartzeko ekitaldi euskaldunak lehenetsi, euskara zein gainerako sailetatik.

1.4.- 0-3 urte arteko euskarazko eskola orokortzeko baliabidea eskaini eta sustapena egin

1.5. Eskoletako guraso elkarteen inplikazioa bilatu, antolatzen dituzten ekintza ezberdinak famili transmisioan koka daitezen

1.6. Euskal ereduetara egokitzeko programak bultzatuko dira, euskal herriratu berri diren ikasleei zuzenduta.

ARNASGUNEAK

2.1.- Baldintzak betetzen dituen udalerria UEMAn sartu.

2.2.1.- Arnasgune literalki diren udalerrietan oraindik praktikan izateko hutsuneak identifikatu eta soluzioak bilatu 2.- Udalerri euskaldunetan arnasgune bihurtzeko urratsak emango dira: euskara lehentasuna emango dion jardunbidea administrazio osora zabalduz. 3.- Oraindik udalerri euskaldun ez direnetan, gune edo funtzio hegemonikoki euskaldunak izango direnak bilatu, sortu edota trinkotu. Adibidez: Aisialdia 0-18 bitartean erabat euskaraz eskaini.

2.3.- UEMAn ez diren udalerrietan berezko arnasguneak identifikatu (auzo zehatz, parke, ludoteka, ...) eta horien balioa lantzeko neurri zehatzak planteatu.Adibidez: Kiroldegia euskaraz soilik funtzionatzea

HELDUEN EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA

3.1.-Euskararen ezagutza eta erabilera orokortzea izango da euskara sailaren helburu nagusietakoa., horretarako plan zehatza landuz langintza horretan dabiltzan eragileekin.

3.2.- Arreta berezia jarriko da udalerrira etorri berri direnengan, beraien euskalduntzea erraztuko duten bitartekoak eskainiz, behean zehaztuta

Page 85: IDEIEN GIDA - herriak

Doakotasuneranzko urratsak:

3.3.1.- Udalak matrikularako dirua aurreratuko du. 2.- Baldintzak betetzen ez dituenari zuzenean erretiratuko dio emandakoa bere kontutik. 3.- Horretarako ezarritako diru poltsa gainditzen badu eskariak, banaketa ponderatua egingo da.

3.4.- Arreta berezia jarriko du bere eremuko euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko

3.5.- Ahozkotasuna eta komunikazio gaitasuna sakontzeko programak ezarriko dira. Programa horien azken helburua beti izango da ikaslea trebatzea euskaldunen zirkuituan, bizimodu arruntean aritu dadin euskaraz.

3.6.- Esparruko eragileen (HABE, udal euskaltegiak, homologatuak eta pribatuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta gainerakoak) arteko osagarritasuna sendotu.

SENTSIBILIZAZIOA + MOTIBAZIOA

4.1.- Gazteek berezko dituzten esparruetan erabilera areagotzeko ekintza pizgarriak antolatu.

4.2.- Euskaldun izatearen kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri gogoa elikatu, sentsibilizazio ekintzen bitartez.

4.3.- Euskararen erabilera bermatzeko neurriak bideratu udalerriko eragileekin batera.

4.4.- Talde naturaletan ere eragiteko ekintzak programatuko dira, taldeen kontzientziarengana zuzendutako mezu konkretuak landuz. Adibidez: gazte guneetan kuadrilategiren antzeko egitasmoak martxan jarriz; kirol taldeetan...

4.5.- Normalizazio politikoaren eta normalizazio linguistikoaren arteko kidetasuna, eta euskal hiztunen aurkako bazterkeriaren aitortzaren beharra gizarteratzeko lanketak egin

4.6.- Euskaraz biri diren eta euskaraz bizi nahi duten herritarrenganako enpatia eragiteko herritar erdaldunei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak egin.

Page 86: IDEIEN GIDA - herriak

ADMINISTRAZIOA

5.1.- administrazioko organo instituzionalak (udalbatzak, batzordeak, etab.) euskaraz egiteko behar diren neurriak hartu

5.2.- administrazioetako hautetsiek agerraldi publikoetan euskaraz aritzea lehenetsiko dute.

5.3.- administrazioekin lan egingo duten enpresek eta erakundeek ezarritako hizkuntza baldintzak bete beharko dituzte. Honen jarraipen zorrotza egingo da eta neurri betearazleak ezarri.

5.4.- Erakunde publikoek osatzen duten harreman zirkuitua euskaldundu.

5.5.- administrazioak zerbitzu guztiak euskaraz emateko bideak jarri.

5.6.- administrazioak bideak landuko ditu bere sailetako lan hizkuntza euskara izan dadin.

5.7.- Ahal den udaletan, euskara sail berezitua (hezkuntza, kirola eta beste arloengandik) osatu eraginkortasuna bermatzeko, eta alkatetzari lotu zuzenean, beste sailekiko eragina bermatze aldera.

5.8.- Udalerrian zein herrialdean, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, Ordenantzak edo Alkatetza Dektretua/Foru-Dekretuak erabiliko dira.

5.9.- Udal administrazioarekin euskara hutsez jardun nahi duten herritarren datu-basea osatu edota Udalerrian diren datu-baseetan (Udalgest, ...) txertatu irizpide hori.

5.10.- Udalean, beharrezko urratsak eta lege-garapenak egin arduradun politiko gorenek ere hizkuntza ofizial biak menpera ditzaten bermatzeko.

5.11.- administrazioek, beren organismo autonomoek eta sozietate publiko orok zein haien kontzesionarioek euren publizitatea argitaratzerakoan euskarazko komunikabideei lehentasuna eman, eta komunikabide elebidunen artean, %33tik gora euskaraz argitaratzen dutenei.

5.12.- Udal Administrazioa partaide den enpresa publikoak, izaera eta hedaduraren arabera, enpresa kokatua dagoen edo dagokion administrazioaren betebehar berberak beteko ditu.

Page 87: IDEIEN GIDA - herriak

ADMINISTRAZIOA

5.13.- Harrera protokoloetan euskaraz egin eta euskal kultura txertatu eta lehenetsi.

5.14.- Koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna bilatu euskararen gizarte erakundeekin eta gainerako instituzio eta erakunde publikoekin.

5.15.- Euskalgintzaren eta euskaltzaleen konpromisoa, inplikazioa eta borondatezko lana indartu, sinergiak bilatuz, elkarlanean arituz, estrategiak finduz eta aurrera egiteko aukerak baliatuz.

5.16.- administrazioek herritarren zuzeneko parte-hartzea antolatu eta erraztu, Euskara batzorde/Euskararen Foro zein beraien azpi-batzordeen eta bestelako parte hartze tresnen bidez, Udalaren/Diputazioaren hizkuntza politika zehazten, ezartzen eta ebaluatzen.

5.17.- Administraziokolangileak beraien eguneroko lanean euskaraz egiteko eta euskaraz egin dadin eragiteko trebatuko dira.

5.18.- Foru/Udal: Euskararen aurrekontua ahalik eta emankorren izan dadin, Euskara Sailek ahalegin berezia egingo dute beste sailetakoak izan daitezkeen ekintzak eta jarduerak hara bideratzen, esaterako, euskaraz sortutako kultura Kultura Sailetik babestu dadin.

5.19.- Udalak Euskararen lurralde osoko erakundeekiko eta, bereziki, Aldundiaren lege esparruan euskararen ardura nagusia duen Jaurlaritzarekiko lankidetza bultzatuko du, sinergia bilatu eta eraginkortasuna handitzeko

5.20.- Foru: Lankidetza berezitua garatuko du aldundiak udalerri euskaldunekin eta UEMArekin, arnasguneak zaindu, indartu eta hedatzeko.

5.22.- Foru: Aldundiak indarrean ezarriko du foru administrazioa berreuskalduntzeko eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza-politika.

5.23.- Foru: Euskara lehentasunez erabiltzeko hizkuntza-irizpideak indarrean jarriko ditu Aldundiak.

Page 88: IDEIEN GIDA - herriak

ADMINISTRAZIOA

5.24.- Foru: Barne- eta kanpo-ebaluazio tresnak indartuko dira, eta hobekuntza helburuak zehaztuko dira, urtero, helburuak erdiesteko eta araudia eraginkortasunez ezartzeko.

5.25.- Foru: Bere jarduera osoa euskaraz egitera iristeko plana zehaztuko du Aldundiak.

5.26.- Foru: Beren jarduera dagoeneko euskara hutsez garatu dezaketen atalak ‘euskarazko atal’ izendatuko ditu Aldundiak, eta jarduera euskaraz egiteko urratsak eta epeak zehaztuko ditu.

5.27.- Foru Aldundiak bere zerbitzu guztiak euskaraz eskainiko ditu.

5.28.- Foru Aldundiaren mendean lan egingo duten langile berri guztiak euskaldunak izango dira.

5.29.- Foru Aldundiaren kontratazioetan herrialdeko udalek adostutako hizkuntza-baldintzak sistematikoki ezartzen direla bermatuko da.

5.30.- Udalarekin euskarazko harremana izatea erraztu eta bermatuko zaio euskaldunari.

5.31.- Foru Aldundiaren komunikazioko hizkuntza-irizpideetan euskarak lehentasuna izango du.

Page 89: IDEIEN GIDA - herriak

AISIA + KIROLA

6.1.- Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu, horretarako, entrenatzaileei eta begiraleei zuzendutako hizkuntzan eragiteko formazio ikastaroak bultzatuko ditugu, helburua taldeak euskaraz kudeatzea izanik.

6.2.- Arlo hau bereziki landuko da gazteeen erabilera ez formaleko gaitasuna indartzeko.

6.3.- Gazteriari begira egingo den eskaintza euskaraz izatea bermatuko da.

6.4.- Foru/Udal: Diruz lagunduko diren elkarteek (taldeak, klubak…) bermatuko dute euskararen erabilera euren jardueretan.

6.5.- Gure kultura, historia, ohiturak eta usadioak gaurkotzen eta biharkotzen dituzten ekimenak hobetsiko ditugu. Euskarazko sormena bultzatu nahi dugu: produkzio molde berriak, tokikoak, eguneratuak, parekideak, ekologikoak…auzolanean eraikitzea.

Page 90: IDEIEN GIDA - herriak

LAN MUNDUA

7.1.- Udalerriko/Herrialdeko lan munduaren euskalduntzean eragiteko bideak aztertu eta jorratuko dira zuzenean zein ziurtagiriak edota euskara planak bultzatuz.

7.2.- Kontrataziorako hizkuntza irizpideak ezarriko dira udalak zein Foru Aldundiak egindako edozein kontratutan.

7.3.- Beren zerbitzuak euskalduntzeko diru laguntzak eskainiko dizkie Aldundiak enpresei.

7.4.- Beren zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak sustatuko ditu Udalak/Aldundiak.

7.5.- Udalerri euskaldunetan, enpresa publikoek euskara erabiliko dute lehentasunez euren jardueran.

7.6.- Zerbitzu publikoa emango duten enpresek administrazioaren maila berean bermatuko dituzte herritarren hizkuntza eskubideak.

7.7.- administrazioek gizarte-erantzukizun korporatiboaren kontzeptua landuko dugu enpresa munduko borondateak eta jarrerak irabazteko.

7.8.- administrazioetatik, herritar euskaldunak bezero diren heinean, beraien eskubideak bermatzera eta hizkuntza eskakizunak aldarrikatzera bideratutako ekimenak sustatuko ditugu.

7.7.- Helburu hauek betetzeko, lan munduko eragile ezberdinekiko elkarlana ezinbestekoa da: sindikatuak, zenbait enpresetan iada dauden euskara batzordeak, ...

Page 91: IDEIEN GIDA - herriak

HEDABIDEAK

8.1.- Udalak ardura berezia izango du tokiko edota eskualdeko zein herrialdeko hedabide euskaldunak sustatzeko eta, badiren tokian, hedatzen laguntzeko.

8.2.- Foru: Herrialde eremuko hedadura duten komunikabide publikoetan eragingo dute Aldundiak eta Batzar Nagusiek, euskararen presentzia gutxienez herrialdeko euskaldunen ehunekoaren adinakoa izan dezaten.

8.3.- UEMAn ez diren udal euskaldunetan, euskarazko prentsa zabaltzeko kanpaina egingo da.

8.4.- Udalak/Diputazioak bere eremuan diren hedabide euskaldunen mapa egingo du eta direnak babesteaz gain, balizko gabeziak osatzeko ahalegina egingo du.

8.5.- Foru/Udal: Euskarazko hedabideen sektorea egituratzeko eta indartzeko, eskualdeetan lankidetzan oinarritutako euskarazko komunikabide multimediak sortzea eta garatzea bultzatuko eta lehenetsiko dugu.

8.6.- Foru/Udal: Euskarazko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa, egonkortasuna eta eraldaketa bermatzeko diru-laguntzazko politikatik hitzarmengintza edo kontzertazio-politikara pasatuko gara.

8.7.- Foru: Arloko eragileekin adostuko du Aldundiak euskarazko hedabideei zuzendutako diru laguntza politika.

8.8.- Euskarazko hedabideei lehentasunezko tratua emango diegu eta ez da inolaz ere gaztelania hutsezko informaziorik bideratuko administraziotik komunikabideetara.

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO

TEKNOLOGIEN TRESNAK (IKT)

9.1.- Euskarazko IKT tresnak eta aplikazioen ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dira.

9.2.- Administrazioak erabiltzen dituen IKT guztiak (sare sozialak, web orriak, etab.) euskaraz erabiltzea lehenetsiko da.

9.3.- .eus domeinua eskuratzen lagunduko dugu.

9.4.- Internet euskarazko edukiz hornitzen lagunduko dugu.

Page 92: IDEIEN GIDA - herriak

KULTURGINTZA

10.1.- administrazioak euskarazko kultur sorkuntza, bere kontsumoa eta kanpo proiekzioa sustatuko ditu.

10.2.- Udalak/Diputazioak arreta berezia eskainiko die bere eremuan diren euskarazko kulturgileen proiekzioa handitzeari.

LIBURUGINTZA

11.1.- Udalak/Diputazioak euskarazko liburugintza lagunduko du eta euskal literatura zabaltzeko ahalegina egingo du.

11.2.- Udalak/Diputazioak liburu elektroniko bitartez ere saiatuko dira euskal literatura zabaltzen eta euskarazko irakurleak ugaltzen.

Page 93: IDEIEN GIDA - herriak

HELDUAK

IDEIA

nagusiak

1. Pertsona adinduek pairatzen duten egoera latzari erantzuteko ezinbestekoa da eremu publikoaren eta ongizate estatuaren defentsa. Erantzukizun publikotik erantzun behar zaio egoeraren larriari.

2. Eremu honen lanketan kultura aldaketan sakondu behar dugu, alor hau atal asistentzial eta sanitariotik harantzago kokatuz. Pertsona adinduen protagonismoa indartu behar dugu eta hori zehar-lerroko politiken bidez baino ez dugu lortuko.

3. Pertsona adinduak gizartearen parte aktibo izatea da helburua. Horretarako, lehenik eta behin, bizi baldintza duin eta kalitatezkoak izan behar dituzte eta, hori lortzeko, oinarrizko diru sarrerak bermatzea funtsezkoa da.

4. Bide horretan, parekidetasunean eta erantzukizunen partekatzean urratsak eman behar dira, gaur gaurkoz oso txikia den emakumeen parte-hartze sozial aktiboa bermatu ahal izateko.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Hainbat elementuk ezaugarritzen dute egungo egoera, besteak beste, batetik, troikak darabiltzan politiken ondorioz, sektorerik apalenen bizi baldintzak larritu egin dira; bestetik, gure herriaren burujabetzaren alde hazten ari den borondatea ukatu egiten da; azkenik, Espainiako erregimenaren krisialdia, nagusikeria, zentralismoa eta ustelkeria ezaugarri dituena.

Abagune horretan, adinduok osatzen dugun herri-sektorea indar bereziz ari da kolpatua izaten. Hala ere, jendartean eremu honekiko dagoen ezagutza eza gero eta handiagoa da eta horri aurre egiteko azterketak egin eta ezagutzera ematea ezinbestekoa da.

Herri-sektore honen egoeraren larria estrukturala da, alegia, eremu orotan du bere isla. Horrela, pentsio publikoei egin erasoek, pentsioak lortzeko gero eta oztopo handiagoak jartzeak eta haien etengabeko debaluazioaren ondorioz, adinduok etengabe ari gara galtzen eroste-ahalmena; gure bizi-kalitatearen narriadura muga guztiak gainditzen ari da -ez dira gutxi “jan edo berogailua piztu” aukeratu behar duten pentsiodunak-; pentsioak “pribilegio” edota laguntza-pentsio bihurtu dira...

Bestalde, adinduen sektoreak gero eta zailtasun handiagoak dituzte osasunaren eremuan. Botiken ber-ordainketak sektoreari ekarri dizkion ondorio larriak agerikoak dira; aurrekontu publikoak urtez-urte urriagoak dira osasun-zaintzaren eremuan... Egoera are larriagoa da sektore hau, osasunari dagokionez, ahulena eta zaurgarriena dela kontuan hartzen badugu eta, ondorioz, osasun-arretaren behar handiena duena.

Bestetik, egun aplikatzen diren politika publikoek gabezi handiak dituzte pertsonen autonomia galtzeari koherentziaz eta modu egokian erantzuteko, besteak beste, autonomia pertsonala galtzearen prebentzioa sustatu beharko luketen aurreratze politiketan hutsuneak nabarmenak dira (lan-osasuna, bakardadeari aurre egin, berezko zaintza...); ingurunea menpekotasun egoerei egokitzeko politikek gabezi handiak dituzte (urbanismoa, laguntza teknikoak, garraio egokitua...); laguntza-politikak ez-nahikoak dira (etxez-etxeko laguntza...). Ildo honetan, bereziki kezkagarria da menpekotasun egoeran daudenen eskubideen garapen eskasa eta desorekatua. Eta ezin aipatu gabe utzi etxeetan, jendartean eta erakunde mailan ahultasun egoeran dauden adineko pertsonei ematen zaien tratu txarra.

Azkenik, adineko emakumeen parte-hartze sozial aktiboa txikia da oraindik orain (elkarteetan, plataformetan...). Hori dela eta, parekidetasunean eta erantzukizunen partekatzean urratsak eman behar dira, emakumeen presentzia aktiboa bermatu ahal izateko.

Page 94: IDEIEN GIDA - herriak

Honen guztiaren ondorioz, herri-sektore honi dagokionez, ezinbestekoa da eremu publikoaren eta ongizate estatuaren defentsa. Erantzukizun publikotik erantzun behar zaio egoeraren larriari. Lanketa honetan, kultura aldaketan sakondu behar dugu, alor hau atal asistentzial eta sanitariotik harantzago kokatuz.

Pertsona adinduak gizartearen parte aktibo izatea da helburua; bere erantzukizun eta ardura guztiak aintzakotzat hartuz. Horretarako, alegia, subjektu aktibo izan daitezen, lehenik eta behin, bizi baldintza duin eta kalitatezkoak izan behar dituzte eta, hori lortzeko, oinarrizko diru sarrerak eta beren ingurunean bizi eta artatuak izateko duten eskubidea bermatzea funtsezkoa da.

Bestalde, herrian eta herriko ekimenetan zuzenean parte har dezaten bideak irekitzea funtsezkoa da. Pertsona adinduen protagonismoa indartu behar dugu eta hori zehar-lerroko politiken bidez baino ez dugu lortuko.

Page 95: IDEIEN GIDA - herriak

HELDUAKH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

BIZI BALDINTZAK ETA AUTONOMIA EKONOMIKOAREN

BERMEA

Herriko pertsona helduen eta beraien egoera ekonomiko eta pertsonalaren zentsu edo diagnostikoa egin. Beti ere diskrezio-oinarriak errespetatuz.

Informazioa landu. Dituzten eskubideak zein diren argi adieraziaz, eskuorriak bideratu etxe guztietara.

Edozein eskaera edo tramite administratibo egiteko erraztasunak eman.

Dirusarrera eskasak dutenentzat erraztasunak (udal zergak, laguntza osagarriak).

80 urtetik gora izan eta bakarrik bizi diren pertsonei jarraipena egiteko bitartekoak jarri (bixitak, telefono deiak,...).

65 urtetik gorakoei, urtero jarraipena. .-AES ek ematen dituzten aurkerak pertsona helduen mesedetan jarri.

Page 96: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

HERRIAN PARTE HARTU,

GIZARTEKO EREMU GUZTIETAN,MODU

TRANSBERTSALEAN

Herrian, Helduen Kontseilua osatu adineko pertsonen eta euren elkarteen partaidetzarekin.

Belaunaldi arteko harremanak. Pertsona helduak gizarteko beste sektore batzuekin maila naturalean harremanetan jarri. Belaunaldi arteko harremanak bultzatu.

Udalak dituen eskaintzetan (kirolak, kultura, berdintasuna, sexologia,... helduen presentzia areagotu.

Herriko jai, aktibitate eta gainerakoetan helduen parte-hartzea eta presentzia areagotu.

Herriko informazio orokorra helduengana bideratu, horretarako beharrezkoak diren egokitzapenak eginez.

"Esperientzia Eskolak” bultzatu eta indartu.

Inguru lagungarriak sustatu (orientazioa, elkarbizitzarako guneak).

Inguru lagungarriak sustatu (orientazioa, elkarbizitzarako guneak).

Garraio publikoa hurbila eta irisgarria.

PERTSONA HELDUA BERE INGURUNEAN BIZI ETA ARTATU.

Udal gizarte zerbitzuen egituretan kasu kudeaketako metodologia bultzatu, adinekoen behar dinamikoei erantzuteko, baliabide formalen eta familiakoen koordinazio egokiaren bidez.

Udalak eman ditzakeen laguntza teknikoak helduen eskuetan jarri (akzesibilitate eremuan egin beharreko lanak,...).

Zerbitzuen itxaron zerrenda arindu.

Etxez etxeko laguntzari buruzko azterketa eta hausnarketa egin, dauden premiei, dagozkien erantzunak emate aldera.

Page 97: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

PERTSONA HELDUENTZAT OSASUN ETA ZERBITZUEN ESKAINTZA

Anbulategien eta gizarte zerbitzuen koordinazioa areagotu, etxean bizi diren adinekoei erantzun integratua emateko.

Koordinazio horren bidez atzemandako programen beharrei erantzun (ariketa fisikoa, elikadura, laguntza soziala, gizarteratzeko programak) herri bakoitzaren egoeraren, premien eta lehentasunen arabera. Eremu honetan eragile diren instituzio guztien arteko koordinazioa hobetu.

Osasun baliabideen planfikazioan, kontuan hartu adinekoen banaketa lurraldean eta beren beharrak.

Pisu tutelatuak, egoitzak, adineko jangelak, otorduak egin ahal izateko bonoak,...eskaini.

Ikuspuntu prebentibotik garatu segurtasunaren gaia eta horrek pertsona helduengan eragiten duen beldurra (suteak, lapurretak,...).

ADMINISTRAZIOAREKIKO HARREMANETARAKO

ERRAZTASUNAK. LEIHATILA BAKARRA.

Udal gizarte zerbitzuen egituretan kasu kudeaketako metodologia bultzatu, eta erreferentziako solaskide finkoa izan dezatela.

Harrerako langileen aukeraketa eta formazioa zaindu, lagungarriak izan daitezen adinekoekiko.

Administrazioarekin harremanetarako ezinbestekoak diren bitartekoak (Webb guneak,...) erraztu eta sinplifikatu.

Administrazioa eta pertsona helduen arteko komunikazioa errazteko bideak jarri.

Page 98: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

EMAKUME HELDUEN BOTERETZEA

SUBJEKTU AKTIBO GISA GARATZEKO

Emakumeen presentzia areagotu eta emakume helduak erabakiak hartzeko boteretu.

Jubilatuen etxeetan berdintasun planak garatu.

Emakume helduek egiten duten lan eskerga (biloben zaintza, helduagoen zaintza,...) eta honen gizartean duen garrantzia azpimarratu.

Estrukturalki emakumeek egiten duten lanak egiteko, gizonezkoak formatu.

EELZ erabili zaintzaileen zainketa zama arintzeko.

Emakumeek beren gain dituzten karga sozialak banatzeko baliabideak jarri.

Zaintzako lana partekatzeko ardurari buruz prestakuntza eta informazioa bultzatu emakumeen eta gizonezkoen artean.

Jubilatuen elkarteetan berdintasun planak garatu.

HELDUEN BEREZITASUNAK

LANDA EREMUETAN

Adineko pertsonen errolda eta mapa izatea, bakoitzaren egoeraren, beharren eta baliabideen etengabeko jarraipena eginez.

Mediku artapen iraunkorra izateko baliabideak jarri.

Landa eremuetara garraioa erraztu.

Segurtasuna landu, ikuspuntu prebentibotik.

Opor eta denbora librerako baldintzak eta guneak sortu.

HELDUAK ETA ZAINTZA-

HARREMANETARAKO BOLONDRESEN

PROTAGONISMOA ZABALDU

Adineko pertsona eta talde jakinen ekarpenak ikustarazi eta omendu.

Helduen protagonismoa azpimarratzeko kanpainak egin.

Beharrezkoa den kasuetarako janarien bankuarekin harremana egin.

Page 99: IDEIEN GIDA - herriak

LURRALDE ANTOLAKETA

IDEIA

nagusiak

1. Garraioaren eskuragarritasuna: Hirigintza eta lurralde antolaketak mugikortasun behartua murriztearen helburua izan behar du, intentsitatea eta aniztasuna kontuan hartu beharko dira. Garraioaren aldeko politikak edozein herritarri (egoera ekonomikoa, fisikoa, generoa,..albo batera utzita) mugitzeko aukera bermatu behar zaio bere indarrez (oinez/bizikletaz,...) edo beste energiatan oinarrituriko modu kolektibo publikoetan (tren, autobus,...); baina ez da etengabeko mugikortasuna bultzatuko. Ongizatea, osasuna eta hezkuntza ez bezala, mugikortasunera bideratutako baliabide erabakiak kontuan hartu behar du mugitzeak dakarren aukera eta morrontzaren arteko oreka.

2. Hiri/Herriko mugikortasunean hierarkiak ezarri: Gizakiok mugitzeko beharra dugu eta gure egoera ekonomiko, fisiko eta edozein ezaugarriren arabera mugitzeko aukerak bermatu behar zaizkigu dagokion neurrian. Baina benetan denon eskuragarri izateko garraio publiko eta kolektiboa da sustatu behar dena, ez garraio pribatuak erostea edota erabiltzea sustatzea. Gainera, ingurugiroan mesedetan, energia ez berriztagarrien kontsumoa eta kutsadura dakarten garraiobideak ekidin beharko dira batez ere. Guzti hau kontuan hartuta, hurrengo mugikortasun hierarkia proposatzen dugu:

1-Oinezkoak, bizikletak eta garraio publiko kolektiboa ereduaren ardatz

2- Erregai fosilekiko/espazioarekiko mendekotasun txikia duen garraio pribatuak (motoak, auto elektrikoak)

3-Autoak

3. Deshazkunde antolatua: Bizi dugu sistema krisiaren aurrean (ekologikoa, energetikoa, elikadura menpekotasuna, ekonomikoa, balore sozialak …) ezinbestekoa da oreka lortzea garapena eta lurraldearen artean, hiri eta herrien artean. Hirigintza konpaktua eta nekazal lurren mugagabeko okupazioari eta etengabeko mugikortasun hazkunderi mugak jartzen dizkiona.

Uste dugu lurralde eredu berri bat beharrezkoa dugula eta horretarako prozesu garden eta partehartzailea zabaltzea eskatzen dugu. Euskal gizartea, izaera plural, gaitasun anitzeko eta oso kapazak diren gizarte mugimenduez osatua dago. Adostasunak landu behar ditugu, ekonomia-ekologia-gizarte arloko diagnostikoetan aritzen diren herri, eskualde eta eragileen protagonismoarekin.

4. Lurralde antolaketa integratua eta ez espezializatua: Lurralde Antolaketa herri kohesionatu bat lortzera zuzendu behar da eta horretarako nahitaezkoa da eskualde kohesionatuak izatea, eskualde integratuak eta ez espezializatuak izatea. Lurralde orekatu bat izateko eskualde orekatuak izan behar ditugu, tokiko garapen orekatua ardatz izango duena, eta hau izan beharko da lurralde antolaketaren abiapuntu nagusia, lurralde garapenari erantzungo dion plangintza izan behar du. Eskualde barneko harremanak indartuz eta eskualdeetan zerbitzuak bermatuz, bertakoari garrantzia emanaz, gertukoari, distantzia motzekoari.

5. Hirigintza, Herri Proiektu bat antolatzeko tresna: Udal Proiektu horrek besteak beste honako arloak izan behar ditu kontutan: herritarren arteko harremanak, herritarren eskubideen bermea eta egikaritzeko erraztasuna, ikuspegi feminista, Ingurugiroaren defentsa, Baliabide naturalen kudeaketa, Udalaren garapen ekonomiko orekatua, Udalaren barne eta kanpo mugikortasuna, Udal Ondarearen babesa eta sustapena, eraikin parkearen erabileraren optimizazioa, inguruko Udal eta eskualdeekiko harremana …. Horretarako funtsezko baldintza da bere atzean dagoen Udal Proiektuak Udal horretako eragile eta herritarren sostengua izatea. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu Parte Hartze Prozesu sakonak burutzea Udal Proiektuaren definizioan eta Hirigintza Planen garapenean.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Page 100: IDEIEN GIDA - herriak

LURRALDE ANTOLAKETAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

MUGIKOR-TASUNA

Mugikortasun eta irisgarritasun planik ez dagoen herrietan horiek garatu. Mugikortasun zein irisgarritasun planak dauden herrietan, beharrezkoa ikusten bada, gaurkotu eta bertan agertzen diren neurriak ahalik eta azkarren ezarri.

Erregai fosiletan oinarrituta ez dagoen mugikortasuna lehenetsiko da, oinezkoen bideak eta bidegorriak eraikitzen, gehien bat herri zein, eskualdeen barruan, herri arteko bideak eta bidegorriak suspertzen. Bizikletak garraiobidetzat hartuko dira, espazio berezituak emango zaizkie edota autoekin tartekatzeko aukera emango zaie (30 guneak)

Garraio publikoa sustatuko dugu, beharrak aztertu eta distantzia ertain/luzeetarako baliabideak garraio publikora egokituko ditugu, baliabideen eta eskuduntzen arabera; gainera motor alternatiboak (elektrikodunak, gasarenak edo hibridoak) lehenetsiko dira.

Lan tokietan, industrialdeetan edota ikasgune espezializatuetan auto pribatuaren erabilera murrizteko saiakera egingo da. Garraio publikoa, bizikletak eta oinez joaten lagunduko dituen neurriak jarriko ditugu. Merkatal-gune handien kasuan ondo aztertu beharko da erakundeek ase (sustatu) behar ote ditugun mugikortasun behar horiek (garraio publikoa) edota beren kabuz ase behar dituzten udal erregulazio eta arauak betez.

Erdiguneak eta kasko historikoak edota interes bereziko guneak (hondartza,...) oinezkoentzat eta bizikletentzat irabaziko ditugu eta autoen erabilera murriztu. Parkingak egiteko beharra ikusten badugu, kanpoaldean kokatuko ditugu, aparkaleku disuasorio eginkizuna bete dezaten. Hiri barruan aparkalekua arautzeko sistemak jarriko dira, diru bilketan behar denean baina batez ere bertakoentzako edota behar berezientzako erreserbak eginda.

Mugikortasuna diseinatzeko momentuan, ingurumen eraginarekin batera, ikuspegi feminista zein 8-80 hiri ikuspegiak ere barneratuko ditugu.

Etxebizitzetan, parkingetan, plazetan,... bizikletak gordetzeko tokiak egingo dira, bereziki eraikitzen direnetan. Plan Orokorretan eraikuntza berrietan bizikleta aparkalekuak edota bizilagunek bizikletak gordetzeko tokiak barneratu beharko dira.

Page 101: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

LURRALDE ANTOLAKETA

Lur eremuak babestu egin behar dira. Bukatu da udalez gaineko, udal maila edo bestelako plangintzatan, soilik irizpide ekonomikoetan oinarrituta eta herritarren adostasun barik, azpiegitura erraldoientzako erreserbak egitea, aldiz, geratzen diren nekazaritza lur apurrak eta baso lurrak babestu behar dira, denboran orekatuak izango den diren nekazaritza nahiz baso politikak bultzatzeko. Lur eremu berrien okupazioarekin bukatu edo murriztu egin behar da.

Euskal Herri eta eskualdeen errealitatean oinarritutako Ordenamendua eta azpiegitura proiektuak lehenetsiko dira. Egungo azpiegituren osagarriak eginaz eta eraikita dagoena egokituz.

Lurralde Antolaketarako Arauak osatzerakoan (DOT, POT, PTP, PTS,...) hainbat elementu hartu behar dira kontutan: Demografia, hazkunde ratioak, eremu funtzionaleko errealitate sozio ekonomikoa, energia elektrikoaren behar izanak kontutan hartu behar dira. Iturri berriztagarriekin, era banandu batean energia elektrikoa ekoizteko azpiegiturak eta baliabideak jaso.

Page 102: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

HIRIGINTZA (H,h)

Herrietako planeamendua egiteko orduan (HAPO), transbertsalak diren hiru arlo jorratuko dira.-Parte hartzea, hasieratik irizpideak ezartzeko, eta lanketa guztian zehar eginen

da, Beti ere legeak ezartzen dituen minimoetatik gora.-Berdintasuna, txosten teknikoetatik abiatuta eta parte-hartzearekin osatuta,

neurriak ezarriko dira.-Euskara: plangintzan ematen diren aldaketak euskararekiko zein eragin duen

aztertu beharko da, emaitzaren arabera neurri zuzentzaileak edo bertan behera utziz egitasmoa.

Higiezinen burbuilaren eztanda baino lehen onartutako Hiri Antolaketako Plan Orokorren (HAPO) berrazterketa, herritarren parte-hartze aktiboa eta loteslea sustatuz prozeduraren fase guztietan (diagnostiko, aurre-txostena, onarpena).

Gerora onartutako HAPO-en kasuan diagnostiko parte-hartzaileak sustatu eta horren ondorioz berrazterketaren beharrak aztertu.

Herri eta hirietako herri-guneak eta alde zaharrak berreskuratzea, arkitekturaren eta historiaren aldetik duten balioa nabarmenduta eta iraunkortasun irizpideen arabera, berriak eraikitzea baino eraginkorragoa baita.

Gazteria herri-gune historikoetara erakartzeko politikak bultzatzea.

Garatzen diren lurzoruetan, herri lurzoru asko egotea lortzea

Herrien barne loturak eta barne garapena orekatua izatea lortzea. Bizitzeko toki izan behar dute herriek.

Instalazio publikoen, ekipamenduen eta berdeguneen zentralitatea eta kokapena zaintzea, gizarte etxebizitzen, saltokien eta industrialdeen kokapena zaintzearekin batera.

Ez Urbanizagarriaren zaintzarako katalogazio eta babes neurri berriak hartu, HAPOen berrikuspenaren bitartez.

Udalek, urtero diru kopuru bat bideratu behar dute, lurraren banku publikoa osatzeko.

Hirigintzara ikuspegi berriak txertatu behar dira: Generoa, barrera arkitektonikoak, hizkuntza,...

Udalez gaindiko Ordenamendu Arauei jarraipena egiteko, eskualde mailan batzorde parte-hartzaile iraunkorrak sustatu.

Page 103: IDEIEN GIDA - herriak

ENERGIA

IDEIA

nagusiak

1. Egungo eredu energetikoarekin bukatu beharra dago, gure lurra suntsitzen du eta kontsumoa bultzatu.

2. Euskal Herriak duen menpekotasun energetikoa ia ia erabatekoa da, %90a baino handiagoa. Euskal Herriak burujabe izan nahi badu energia burujabetza handitzea ezinbestekoa du.

3. Erregai fosilen ustiaketan energia ekoiztu eta banatzen duten multinazionalen esku bizi gara, oligopolio energetikoaren esku.

4. Oligopolio honen helburu bakarra kapital metaketa da, diruairabaztea, ingurugiroarekiko inongo begirune barik, energia zikina, kutsakorra sortuz. Irabazi millonarioak dauzkaten enpresak dira, baina energia oso prezio altuetan saltzen dute.

5. Kontsumoa murrizteko neurri praktikoak hartuko ditugu, Plan Energetikoak osatuz.

6. EH Bilduren instituzioek oligopolio honen enpresak utziko ditu, energia berriztagarriak lehenetsiz bere energia kontsumoan.

7. Gure herriak ahalik eta burujabeena izateko energia produkziorako proiektuak martxan jartzeko aukerak aztertuko ditugu.

8. Energia sortzeko arriskutsuak eta kutsakorrak diren teknikarik ez dugu gure herrietan onartuko, Fracking-a edota planta nuklearrak.

9. Estatu Espainiarrak onarturiko erreforma energetikoaren aurrean posizionatzen gara, eta honek herritarrengan ezartzen dituen traba eta oztopoak bertan behera uzteko aukerak aztertuko ditugu.

10. Pobrezia energetikoa, Euskal herrian geroz ea gehiago zabaltzen diharduen gaitza da. Energia herritarren ondare gisa definitzen dugun momentutik, herritar oroko izan beharko du energiarako sarbidea, oinarrizko bizi-baldintzak egokiak bermatuko dituena. Honi aurre egiteko neurriak aztertuko dira herriz herri.

11. Euskal Herriak Eredu Energetiko Burujabea behar du, oinarri eta praktika berrietan oinarriturik. Hau eraikitzeko burujabetza ezinbestekoa dugu, gure etorkizun energetikoari begira, erabaki propioak hartu ahal izateko.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Energia burujabetza da gure helburu estrategikoa. Baina ez edozein eredu txikitzaileren bitartez lorturiko autosufizientzia, baizik eta eredu energetiko berri eta integral baten bitartez lorturikoa, balore eta praktika zehatzak bultzatuko dituena. Eredu berri honi “Eredu Energetiko Burujabea” deituko diogu.

Lehendabiziko helburua kontsumoaren murrizketa izan beharko du. Eraiki beharreko eredu berri osoa kontsumoaren murrizketan oinarrituko da. Soilik gure dependentzia energetikoa murriztuz (eta beraz kontsumoa gutxituz) lortuko dugu burujabetza energetikoa. Honek, inplikazio indibidual zein kolektiboa beharrezkoa du.

Energiaren produkzioa, banaketa eta kontsumoa oinarri berri batzuen arabera eraikiko dira. Behetik gorako eredua filosofia baino praktikan eraiki behar da, herri eta eskualdeak oinarrizko unitate izanik. Hauek izango dira “Eredu Energetiko Burujabe”aren balore eta ardatzak:

• Edozein praktika garatzerakoan, abiaraziko dugun proiektu edo hartuko ditugun erabakiek suposatzen duten ingurua zein lurraldearekiko inpaktua aztertu eta baloratuko da.

• Produkzioa: eredu deszentralizatua. Produkzio puntuak, kontsumitzaileetatik ahalik eta gertuen, ziklo ahalik eta txikiena osatuz.

Page 104: IDEIEN GIDA - herriak

• Produkzio energetikoa beti baliabide berriztagarrien bitartez sortuko da. Hauek betiere eskala ahalik eta txikienean, ingurugiroari ahalik eta inpaktu gutxien sorrarazi asmoz.

• Gertuko eredua sustatuz, banaketa geroz eta murritzagoa izango da, banaketarako baliabideak minimora murriztuz.

• Autohornikuntza da helburua, eta beraz, herri zein eskualde bakoitzak bere aukerak aztertuko ditu.

• Kontsumoari begira, ahalik eta kontsumorik efizienteena lortu behar da. Honetarako beharrezkoak diren neurri indibidual zein kolektiboak bultzatuz.

Efizientzia energetikoa: gutxiago kontsumitzearekin batera, kontsumitzen duguna era efizientean egitea ezinbestekoa da. Gutxitze hori sustatzeko, norbanako zein instituzioek neurri zehatzak hartu behar dituzte.

·Ereduaz gain, honen kudeaketa publikoa defendatzen dugu. Energia herritarren ondare bilakatu beharko litzateke, negoziorako erabili ordez, oinarrizko eskubide bilakatzeko.

Page 105: IDEIEN GIDA - herriak

ENERGIAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

PLANIFIKAZIOENERGETIKOA

Herriko argazki energetikoa osatu; honen baitan aztertu:• herriaren (eta udalaren) aztarna ekologikoa• baliabide energetikoakHerritarrei azterketa helarazi

MURRIZKETERAKOPLANA

(INSTITUZIOA)

Kaleak:•Kontsumobaxukoargiteria•Argiteriarenordutegiakegokitu•Argiteriandetektoreak/sensoreak•Koadroelektrikoetanreduktoreak•Kaleosoargiztatuetanbatzukpiztubestebatzukamatatu

Udal eraikinak•Berriztagarrienaldekoapustuaegin

-biomasakalderak-geotermikotxikiak-minieolikoak

•Argiteriarenordutegienmurrizketa• Kontratuen berrikuspena eta kontratatutako potentziaren jaitsiera beharrezkoa denkasuetan

Obrapublikoetanklausulaenergetikoak-gastuenergetikoatxikienapuntuatu

Informaziobulegoenergetikoak

Garapenagentzienaholkularitzazerbitzua(herritarrakzeinenpresak)

CovenantofMayors20-20-20konpromisoasinatuPlanenergetikoa(honenbaitanmurrizketaplana)

MURRIZKETARAKOPLANA

(HERRITARRAK)

Murrizketarakoneurripraktikoakhelarazi,buzoneoakInformaziorakotelefonoaeskaini,aholkularitza

Herrialdeezberdinetanaurkitzendirenenergiaagentziazeinzuzendaritzekin,etxeetakoazterketa energetikoak egiteko akordioak erdietsi.

EREDUA(HERRITARRAK)

Auto-hornikuntzarakolaguntza/zerbitzuaeragileherritarrekinelkarlanean.Oligopolioenergetikotikatkokatuetaherritarmugimendutikeratorriakdirenenergia100%berriztagarriaeskaintzendutenenergiahornitzaileakhautatu,energiazerbitzuetarako.

Page 106: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

EREDUA(INSTITUZIOA)

Herrihandi,eskualdeedoherrialdeetanagentziaenergetikoaksortzekoaukeralandu.

Energiaplanestrategikoa

Sorkuntzarakoproiektuak(elkarlanakooperatibekin)

Lanketaideologikoa:hitzaldiak,mahainguruak,tailerrak(eragileekinelkarlanean)Herritartaldemurritzekinlanketapilotoakabiarazi(autohornikuntza)

Herriautosufizienteakdinamika:herri txikietanproiektuezberdinenbitartezahaliketaburujabeenakbilakatzekoplanak(Plakak,minieolikak,hidraulikatxikiak...)

Page 107: IDEIEN GIDA - herriak

IDEIA

nagusiak

1. Udalek ahots propioa izan behar dute beste erakunde publikoetan. Harremanak zuzenean emango dira eragileen artean. Salbuespeneko kasuetan udalek euren parte-hartzea beste erakunde edo instituzio batean delegatuko dute.

2. Instituzioen arteko harremanak berdintasunean eta elkarren arteko errespetuan oinarritu behar dute. Udalek beste erakundeen pare egon behar dute.

3. Harremanak gardenak eta udalen beharretan oinarrituak izan behar dute.

4. Udalek finantza nahikotasun eduki behar dute.

5. Udalen zuzeneko parte-hartzea bermatu behar da baliabide ekonomikoen banaketa ematen den guneetan.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Eskualdeetako bertebrazio instituzionala eremu geografiko naturaletan eman behar da.

Eskualdeen bertebrazio instituzionala garatu ahal izateko garapen agentziak edo mankomunitateak, partzuergoak,... izango dira ente/erakunde egokiak.

Hainbat eskualdeetan ematen den erakunde supra-munizipalen atomizazioa ordenatu eta erakunde bakar baten bueltan polarizatzen saiatu behar dugu.

Eskualde mailako instituzio hauek sozializatu behar ditugu. Herritarrentzako erreferente bihurtu behar dute euren eskumenen eremuan.

Eskualdeko egitura instituzional horrek ezin du ahalbideratu herri txikien desagertzea. Herri txiki eta ertainen identitatea babestu/bermatu behar da.

Eskualdea bertebratuko duten erakunde hauetan zuzendaritza politikoa bermatzeko neurriak hartu bera dira. Gaur egun tekniko eta gerenteen esku daude erakunde hauek. Ordezkari politikoek ez dute behar adinako pisua. Horrek erakunde hauen norabidea difusoa izatea dakar.

Zerbitzuak mankomunatzeko beste erakunde supramunizipalen kasuan, jarraipen eta zuzendaritza politikorako erreferenteak sortu behar dira.

UDALEZ GAINDIKOERAKUNDEAK

H E R R I A K

Page 108: IDEIEN GIDA - herriak
Page 109: IDEIEN GIDA - herriak

UDALEZ GAINDIKOERAKUNDEAK

H E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Udal Politika Publikoen Kontseiluak eratu herrialdeetan.

Jaurlaritza bultzatzen ari den udal legean badator halako figura bat baina erkidego mailakoa. Guk herrialdeen berezitasunak aintzat hartuko dituen antolaketa modu berri bat egokiagoa dela uste dugu. Horien osaerak udal guztien tipologia, aniztasuna eta ordezkaritza bermatzeko modukoa izan behar du. Jorratuko den gaiaren arabera osaera aldatu ahal izango litzateke.

Udalek beste erakunde publikoekin garatu beharreko harremanak modu zuzenean eman daitezen neurriak hartuko dira.

Bai Nafar Gobernuan, bai Foru Aldundietan eta bai Jaurlaritzan udalekin harremanak garatzeko proposamenak tarteratuko ditugu legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak abian izan duen ereduari jarraikiz.

Foru Aldundietan udalen parte-hartzea bermatu

Foru Aldundietan udalei eragiten dieten gaiak jorratzen direnean, euren parte-hartzea ahalbideratzeko neurriak hartzea exijituko dugu.

Consejo Vasco de Finanzas.Gune horretan udalek parte-hartze zuzena eduki behar dute, ahotsa eta erabakimena. Bai behintzat, udalei eragiten dieten erabakiak hartzeko garaian.

Nafarroako finantziaziorako legea aldatu.

Lege horri, ezinbestean, udalen finantziaziorako nahikotasuna bermatzen duen erredakzio berri bat eman behar zaio. Horrekin herriek gobernuarekiko duten menpekotasun/klientelismo harremanak ekidingo lirateke.

Nafarroako ILM.

Legeria aldatu behar da. Aldaketarekin ezinbestean bermatu behar da: ñHalakoen tramitazioa ematen denean, quorum

nahikoa lortzen bada, parlamentuan eztabaida ematea.

ñEztabaida horietan udalei lehentasunezko parte-hartze onartzea.

Udal lege berrian ILMak aurreikustea.

ESKUALDEETAKO BERTEBRAZIO INSTITUZIONALA EREMU GEOGRAFIKO NATURALETAN EMAN BEHAR DA.

Ez gatoz ezer berria sortzera. Jada sortuak dauden erakundeak erabili behar ditugu eskualdea bertebratzeko. Hauek normalean eremu geografiko naturaletan eratuak izan dira.

Berriak sortu beharko balira tentu handiz jarraitu beharko genuke hau guztia.

ESKUALDEEN BERTEBRAZIO INSTITUZIONALA GARATU AHAL IZATEKO GARAPEN AGENTZIAK EDO MANKOMUNITATEAK IZANGO DIRA ENTE/ERAKUNDE EGOKIAK

Page 110: IDEIEN GIDA - herriak

HAINBAT ESKUALDEETAN EMATEN DEN ERAKUNDE SUPRAMUNIZIPALEN ATOMIZAZIOA ORDENATU ETA ERAKUNDE BAKAR BATEN BUELTAN POLARIZATZEN SAIATU BEHAR DUGU

Azterketa bat beharko genuke lehenengo atomizazio horren zergatia eta arrazoiak aztertzeko.

Azterketaren ondorioen baitan atomizatuak dauden zerbitzu horiek batzen joateko bide orria definitu behar da.

Ahal dela zerbitzu guztiak batuko ditugu erakunde bakar batean. Hala ere, gerta daiteke (erakundeen osaera desberdinak direlako, hartuak dituzten erronkengatik, eremu funtzionala diferentea delako,...) hori ezin izatea edo komenigarri ez izatea.

ESKUALDE MAILAKO INSTITUZIO HAUEK SOZIALIZATU BEHAR DITUGU. HERRITARRENTZAKO ERREFERENTE BIHURTU BEHAR DUTE EUREN ESKUMENEN EREMUAN

Eguneroko jardunarekin lortuko da gehien batean.

Kanpainan zehar aparteko atal bat eman behar zaio gaiari; bai mitinetan, bai herri programetan eta bai antolatzen diren bestelako mahai-inguruetan,...

Erakundearen kudeaketa gure esku balego kanpaina komunikatibo bat egin beharko litzateke ezagutzera emateko (zer den? Zertarako den?...).

Ezagutzera emateko errondak egin eskualdeko eragileekin.

Foro iraunkorrak eratu behar dira erakunde hauen baitan, bertan herritarren eta eragileen parte-hartzea ahalbideratu eta erakunde hauen egunerokoan eragiteko aukera izan dezaten.

ESKUALDEKO EGITURA INSTITUZIONAL HORREK EZIN DU AHALBIDERATU HERRI TXIKIEN DESAGERTZEA. HERRI TXIKI ETA ERTAINEN IDENTITATEA BABESTU BEHAR DA

Norabide horretan hartu beharreko neurri guztiak hartu behar ditugu: udalen eskumenak eta eskualdeko erakunde hauenak ondo bereizi, bakoitzaren eragiteko eremua ondo definitu,.

Erakunde hauek udal txikientzat ezinbesteko tresna bihurtu behar dira.

Udal txikien eta erakunde hauen arteko lankidetza harremanak bultzatzea komeni da. Bakoitzak bere eremutik urratsak eman eta bakoitzaren identitate eta funtzioak aldarrikatzeko.

Ordezkaritza/erabakimena zehazteko garaian hartu behar dira neurriak. Botere banaketa orekatu behar da. Horretarako neurriak hartu behar dira (adib.: Tolosaldean eman den urratsa, Bortzirietakoa).

Page 111: IDEIEN GIDA - herriak

ESKUALDEA BERTEBRATUKO DUTEN ERAKUNDE HAUETAN ZUZENDARITZA POLITIKOA BERMATZEKO NEURRIAK HARTU BEHAR DIRA

Herri bakoitzak eskualdeko gaiak jorratuko dituen zinegotzi bat izendatuko du. Hau izango da eskualdearen eta udalaren arteko lokera politikoak egingo dituena. Zinegotzi horren lehentasuna (edo lehentasunetako bat) eskualde mailako lanketa izango da.

Alkateek ere parte-hartze zuzena izango dute eskualdea bertebratzen duen instituzioan. Hauek, baina, zuzendaritza orokorraz arduratuko dira. Hauen ardura izango dira: aurrekontua, herrien diru ekarpena, ildo orokorren zehaztapena,...

Noski, aurreko bi funtzioak pertsona berdinak bete ditzake. Hala ere, hobe da egunerokoaren kudeaketa eta zuzendaritza orokorra bitan banatzea.

Printzipioz, aurreko bi figurak ez dira horretara dedikatuko esklusibidadean. Euren lehentasunen artean egongo da baina udaleko beste funtzio batzuekin uztartu beharko dituzte.

Erakunde hauen buru (presidentea) udaletxe bateko zinegotzia izango da. Berak egingo du egunerokoaren kudeaketa eta zuzendaritza politikoa. Horretarako bi lantalde izango ditu: lehena, arloko ardura duten zinegotziekin, eta bestea, alkateek osatzen dutena.

Azken honek bermatuko du norabidea erakundean. Horretarako liberazio osoa izango du. Noski, beharren arabera.

Gerentearen eta presidentearen funtzioak ondo bereizi eta banatu beharko dira.

Hauteskunde kanpainan arlo honi buruzko urrats jakin batzuk eman behar dira:

ñEskualde mailan hausnarketak eman eta eskualde mailako programak egin.

ñErakunde publiko berri hauen gidaritza eramango duten kideak identifikatu.

ñKide hauen aurkezpena egiteko aprobetxatu kanpainan zehar egingo diren ekitaldietan.

ZERBITZUAK MANKOMUNATZEKO BESTE ERAKUNDE SUPRAMUNIZIPALEN KASUAN, JARRAIPEN ETA ZUZENDARITZA POLITIKORAKO ERREFERENTE SORTU BEHAR DIRA

Page 112: IDEIEN GIDA - herriak

OSASUNA

IDEIA

nagusiak

1. Osasuna pertsonak gure bizitzako asmo eta helburuetara ahalik eta gaitasun handienekin dedikatzeko, giza eskubide bezala ulertzen dugu; ongizatearen eta kalitatezko bizitza integralaren funtsezko elementua;lehen mailako faktore sozioekonomikoa, ondasun publiko globala, norbanako zein kolektiboa, eta justizia sozialaren eta ekitatearen parte.

2. Osasun sistema publiko iraunkor, eraginkor, solidario, euskalduna eta integralaren aldeko hautua egiten dugu: pertsona ardatz (erabiltzaile eta langileak) duen kalitatezko sistema publiko, ekitatibo, unibertsala bermatu eta hobetuz.

3. Gizarte kohesionatua eraikitzeko, prebentzioa eta zeharkakotasuna oinarri izanda, pertsonen arteko desberdintasun sozialak gutxitzeko osasunean eragina duten baldintzatzaileetan (pobrezia, etxebizitza, elikadura, ingurumena…) eragitea da gure xede nagusia. Horretarako, osasun politikak gainerako politika publiko guztietan txertatuz

4. Osasun sistema publikoaren demokratizazioa xede izanda, osasun sistema jendarte ra irekitzeko, herritarren partaidetza eta ahalduntzea sustatu eta garatu. Herritarrak osasun sistema publikoaren ardatz eta bermatzaile bilakatuz.

5. Kalitatezko osasun sistema publikoa pertsona guztien hizkuntza eskubideak ere bermatuko dituena izango da, bai langileena eta bai pazienteena. Bai ahoz eta bai idatziz. Pertsonen eta hizkuntzen arteko hierarkiak albo batera utziko dituena. Beraz, EH Bilduk osasun sistema publikoa euskalduntzeko ekimena hartu eta urrats eraginkorrak ematea du helburu.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Pertsona ardatz (erabiltzaile eta langileak) duen kalitatezko sistema publiko, ekitatibo, unibertsala bermatu eta hobetzea dugu helburu. Pertsona guztiei, bakoitzaren egoera juridiko administratiboa dena delakoa izaki, osasun arreta integrala bermatuz.

Sistema publiko, unibertsal, doakoaren defentsan, murrizketei, pribatizazioari, eta inposizioari aurre egingo diegu.

Eskualdea oinarri hartuta, herritarrei kalitatezko osasun zerbitzu integrala eskaintzeko giza baliabideak, azpiegiturak eta zerbitzuak bermatzea dugu helburu.

Zeharkakotasuna eta prebentzioa oinarri eta xede izanda, parekidetasuna, talde eta egoeren adin eta aniztasuna kontutan hartuta ahalduntze estrategiak garatuko ditugu.

Udal eta herrialde mailako arlo sektorialeko politika publiko guztietan osasun politikak txertatuko ditugu, osasun egoeran eragiten duten desberdintasun sozialak gutxitzeko.

Ikuspegi soziala eta sanitarioa integratuko dituen arreta integrala eskaintzea dugu helburu.

Osasun sistemaren eta gizartearen arteko uztarketa bideratzea, parte-hartzea areagotzea eta demokratizazioa bizkortzea gure jardunaren ardatza izango da.

Osasun sistema publikora sarbidea erraztea eta ahalbidetzea; herri edota eremuen ezaugarriak (landa guneak, dentsitate handiko guneak, gune euskaldunak) kontutan izanez.

Babesik gabeko eta zailtasunak izan ditzaketen herritarrak gure lehentasun izango dira.

Page 113: IDEIEN GIDA - herriak

Administrazio publikoaren prozesu guztietan osasun irizpideak klausula sozialetan, txertatuko ditugu.

Ezagutza publikoan eta bitarteko publikoetan oinarritutako ikerkuntza eredu indartsu baten alde egingo dugu. Ezagutza, informazioa, herritarren eta jendarte osoaren ahalduntzea ahalbidetuko duena. Egunerokotasunari loturiko berrikuntzan sakonduko dugu, zerbitzu klinikoei loturikoa, pazienteei loturikoa, traslazionala.

Pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen kalitatezko osasun sistema publikoaren alde egingo dugu eta, bertako zerbitzu integrala pazienteek/erabiltzaileek lehenetsitako hizkuntzan eskainiko da.

Osasun arloko gertakizun profesionalak aurreikusi behar ditugu eta osasun sistema publikoan artatuak izan behar dira.

Mutua profesionalak Gizarte Segurantzako kotizazio sozialen bidez mantendu diren heinean, beren baliabide eta funtzioak gure osasun eta babes sozialeko sistema publikoetan txertatu behar dira.

Page 114: IDEIEN GIDA - herriak

OSASUNAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

HERRITARREN OSASUN BABES ETA ARRETA

ESKUBIDEA

1.1.Herritar orok osasun babes eta arreta jasotzeko neurri eta bitartekoak bideratzea, erakunde eta eragileekin elkarlanean.

1.2.Euskal Herrian bizi garen herritarrok osasun arreta jasotzeko bideak aztertu eta ezarri.

1.3.-“Botiken berrordainketa”bezala ezagutzen den neurriari -16/2012 dekretuari- aurre egiteko eta ezartzen dituen neurriak indargabetzeko bideak landu eta sustatu, gainerako erakundeekin elkarlanean:-Neurriak bideratzen saiatu botiken berrordainketa edo eta kopagoa indargabetzeko.-Sendagaiak eskuratzeko edo eta Tratamentuei atxikitzeko dauden laguntza deialdiak (EAEn 447/2013 dekretuan jasoak) unibersalizatzeko bideak sustatu eta ireki.-Tratamentuari atxikitzeko laguntzetara izapidetzea eta sarbidea errazteko, gizarte zerbitzuen eta erakunde zerbitzuen laguntza eta koordinazioarekin aholkularitza zerbitzu teknikoak abian jartzera; bereziki egoera kaxkarrenetan ego daitezkeen pertsonei estaldura soziala bermatzeko helburuarekin.

1.4.-Bazterketa arriskuan eta bazterketa egoeran egon daitezkeen herritarren osasun eskubidea bermatzeko neurriak garatzea zerbitzu sozialekin elkarlanean: gutxieneko diru sarrerak, etxebizitza, elikadura bermatzeko.

1.5.-Babesik gabe, eta arriskuan dauden herritarrak identifikatu eta babesteko protokoloak definitu eta garatu erakunde arteko eta herri mailako osasun, hezkuntzan eta zerbitzu sozialak elkarlanean.

1.6.-Osasun egoeran eragiten duten pobrezia eta bazterketa egoerak ekiditeko, auzo eta herrietan dauden, diru sarrera gabeziak dituzten, bazterketa arriskuan eta egoeran dauden, eta etxegabekoentzat arreta integrala bermatzeko neurriak garatzea. Arreta berezia jarriaz eskualde buru eta hiriburuetan.

1.7.-Osasun Kontseilu -batzordearen bidez, itxarote zerrendak herritarrek eskura izateko baliabideak eskuduntza duen erakundearekin elkarlanean sustatzea eta kontrol eta jarraipena egitea.

1.8.-Itxarote murrizteko eta arintzeko protokoloak bideratzen direla kontrol eta jarraipen lana Osasun Kontseilutik eskuduntza duen erakundeari.

1.9.-Beharra duten beste herri batzuekin elkartasuna bultzatuko dugu.

1.10.-Sendagaien, eta gainerako tratamenduen erabilera egokia bultzatuko dugu.

Page 115: IDEIEN GIDA - herriak

OSASUN SISTEMA PUBLIKOAREN EGITURA

2.1.- Eskualdea oinarri hartuta, herritarrei kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzeko azpiegituren, giza baliabideen eta zerbitzuen planifikazio, jarraipen eta kontrola burutu Osasun Kontseiluan,eta mankomunitate mailan.

2.2.-Osasun Kontseilu-batzordea abian jarri,osasun sistemaren demokratizazioari, parte hartzeari bideak irekiaz. Osasun zentroak herrira ireki.

2.3.-Herriko Osasun zentroak eta eskualdeko erakunde sanitario integratuak euskalduntzeko neurriak sustatu eta eskuduntza duen erakundearekin elkarlanean aritu.

2.4.-Erkidego, herrialde,eskualde, herri, hiriburu konkretuetan egon daitezkeen arazo konkretuen inguruko lanketak,tokian tokiko egin, bertako eragileekin eta eskuduntza duen erakundeetan ditugun kideekin elkarlanean.

OSASUN PUBLIKOA.PREBENTZIOA

3.1.-Herri mailan, osasun, hezkuntza,kirola, zerbitzu sozialetako profesionalekin elkarlanean,herritarrekin ohitura osasuntsuak landu eta bereganatzeko prebentzio eta formakuntza plan estrategikoak definitu eta garatu, adin tarte guztiei zuzenduta:

-Elikadura osasuntsua. -Ohitura osasuntsuak -Aktibitate fisikoa. -Familia eta lana uztartzeko berdintasun politikak. -Heziketa sexuala. -Lehen sorospenak.

3.2.-Udaletik bideratzen diren politiketan osasun politikak txertatzea:-Enplegu politiketan.-Kirol politiketan

-Ingurumen politiketan: uraren, airearen kalitatean; uhin elektromagnetikoen esparruan; transgeniko eta pestiziden erabilera.-Hirigintza politiketan.-Zerbitzu sozialetan.

Page 116: IDEIEN GIDA - herriak

ESPARRU SOZIOSANITARIOA

4.1.-Haur eta Gazteak4.1.1.-Herri, eskualde mailan babesik gabeko haurrak detektatu eta babesteko osasun zentro eta zerbitzu sozialen arteko protokoloak, programak diseinatu eta abian jarri.

4.1.2.-Herri, eskualde mailan haur eta gazteen loditasunak eta ohitura toxikoak ekar ditzakeen osasun arazoak ekiditeko protokolo eta programak abian jarri.

4.1.3.-Arreta Goiztiarraren programa lurralde guztietara zabaldu. Momentuan soilik Bizkaian da indarrean.

4.1.4.-Behar duten umeentzat zainketa aringarriak.

4.2.-Adinekoak4.2.1.-Adinekoak beren etxean eta ohiko inguruan zaintzea bermatzeko, osasun zerbitzu eta gizarte zerbitzuetako koordinazioa garatzea, hiru aldundiekin elkarlanean. Nafarroan ere erakunde desberdinen, eta departamentuen arteko koordinazio eta adostasuna sustatzen ahaleginduko gara. Horrela, familiaren gain eta bereziki emakumearen gain erortzen den zama, administrazio publikoaren bitartez bideratzea zerbitzu desberdinak garatuz: etxez etxeko zerbitzuak, zaintza aringarriak etxeetan, eguneko zentroak...Beti ere, lan eredu hori soldatapekoa izanez.

4.2.2.-Ikuspegi soziala eta sanitarioa integratuko dituen arreta integrala eskaintzeko, Udalekl, Jaurlaritzak eta, Foru Aldundiek elkarlanean eta era adostu batean, laguntza soziosanitarioaren prestazio zorroa definitu eta era bateratuan hiru lurraldeetan ezartzeko egutegia zehaztu. Nafarroan ere, prestazioen zorroa definitu eta garatzeko orduan,udal, mankomunitate eta eragile sozialekin era adostu batean egitea sustatzea izan behar dugu.Halaber, patologia desberdinen uztarketaren ondorioz, 4.2.3mendekotasun konplexuak dituzten pertsonentzat eskaini beharreko laguntza multidizplinarrak ere kontutan izanez.

4.2.4.-Telelaguntza hobetzeko neurriak garatu, gainerako erakundeekin elkarlanean.

Page 117: IDEIEN GIDA - herriak

LAN OSASUNA

Bere langileen gertakizun profesionalak Gizarte Segurantzako Institutuaren (INSS) bidez egitea kontzertatuko dute. Ohiko gertakizunak artatzeko mutuekin egon daitezkeen kontzertu edo akordioak kenduko dituzte.Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatuko diote Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileak bihurtzeko eta bertan sartzeko beren administraziopean dauden langile guztiak, gertakizun guztiak Osakidetzan eta Osasunbidean artatuak izateko helburuarekin.Prebentzio zerbitzu propioak eta mankomunatuak izango dituzte.Lan segurtasun eta prebentzio irizpideak ezartzea, klausula sozialean bidez; era horretara, administrazio publikoak egindako kontratazio guztietan osasun segurtasuna bermatuko da.

PARTE HARTZEA

Neurri guztiak definitu, koordinatu eta garatzeko markoa “Osasun Kontseilu - Batzordea” deiturikoa sortu herri mailan. Osasun Politikak gainerako politiketan txertatzeko, zeharkakotasuna lantzeko eta osasun sistemaren demokratizazio eta irekieran laguntzeko, eragile desberdinek parte hartuko duten batzordea izango da. Eragileak honako hauek izan daitezke: udaleko zinegotziak, zerbitzu sozial,kirol teknikari, herriko osasun zentroko ordezkari edo ordezkariak, elkarte desberdinetako ordezkariak, sindikatuak...

Page 118: IDEIEN GIDA - herriak

UDALTZAINGOA

IDEIA

nagusiak

1. Herritarrek segurtasunaren beste ikuskera bat eskatzen dute, egoera politiko, sozial eta ekonomiko berrira egokitua.

2. Herritarren eskubideak eta askatasunak errespetatuko dituen segurtasuna eskatzen da.

3. Beharrezkotzat jotzen da polizia/biztanle ratioa errealitate politiko, sozial eta ekonomiko berrira egokitzea.

4. Tokiko segurtasun zerbitzua lehenetsi behar da, gertukoa eta herritarrekin inbrikatua.

5. Iraganeko inertzien ondorioz udaltzaingoetan ematen diren jardunbide desegokiak zuzendu behar dira.

6. Udaltzaingoek Ertzaintzarekiko eta Foruzaingoarekiko duten menpekotasuna eta dependentzia (teknikoa eta politikoa) desagerrarazi behar da.

7. Herritarren eta gizartearen parte-hartzea sustatu behar da arlo honetan.

8. Genero berdintasuna eta emakumeen presentzia aktiboa bermatu behar da.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Page 119: IDEIEN GIDA - herriak

UDALTZAINGOA

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Herriak parte hartu, gizarteko eremu guztietan, modu transbertsalean

Herriko Segurtasun Kontseilu Zabalak bultzatu. Gure hiriburuetako udaltzaingoetan antzematen den hierarkizazio handiarekin eta batzuen militarizazioarekin bukatu (Iruñea, Bilbo...). Identifikazio zenbakia ikusgai.

Foru Segurtasun Kontseilu Zabalak bultzatu. Foruzaingoetan antzematen den hierarkizazio handiarekin eta batzuen militarizazioarekin bukatu (Nafarroako Foruzaingoa bereziki). Foruzaingoak (Nafarroa) pilota-jaurigailuak erabiltzeko debekua. Identifikazio zenbakia ikusgai.

Polizia bakoitzeko agente kopuruaren berrikuste kritikoa:

Ertzaintza, Foruzaingoa eta Udaltzaingoak.

Udaltzaingoaren papera bultzatuko da, beste polizia batzuen kaltean. Beste polizia horien egiturak eta kide kopurua optimizatu behar dira, bikoiztasunak ekiditeko.

Hala badagokio, foru funtzionario berrien kontratazioa egokituko da, kontuan hartuz foruzaingoen egiturak eta kide kopurua optimizatu behar direla udaltzaingoekiko bikoiztasunak ekiditeko.

Udaltzaingoaren aldeko apustua Tokiko Segurtasun Zerbitzu

baten oinarri eta berme gisa.

Udaltzainen jarduera herritarren zerbitzura egongo da.Prebentzioa eta bitartekaritza lehenetsiko dira, zigorraren edo gatazkaren gainetik.Prestakuntza herritarren beharretara egokitu behar da: udal ordenantzak, genero berdintasuna, immigranteekiko errespetua...

Foruzaingo guztien berrikuste kritikoa egin behar da, eta Tokiko Segurtasun Zerbitzurako laguntzen aurrekontu bat ireki.

Administrazioarekiko harremanetarako

erraztasunak. Lehiatila bakarra.

Udaltzainak udal langileak dira, gertukoak eta herritarrekin konprometituak, eta begirunez jokatu behar dute beti herritar guztiekin.Udaltzainek bi hizkuntza ofizialak jakin behar dituzte.

Foruzainak foru langileak dira, gertukoak eta herritarrekin konprometituak, eta begirunez jokatu behar dute beti herritar guztiekin.Foruzainek bi hizkuntza ofizialak jakin behar dituzte.

Udaltzaingoen eskumenak eta

plantilla handitu.

Udaltzaingoen eginkizunak handituko dituzten ordenantzak garatu. Euskal polizien arteko koordinazioa horizontala izatea.

Foruzaingoen eginkizunak zehazten dituzten ordenantzak berrikusi. Euskal polizien arteko koordinazioa horizontala izatea.

H E R R I A K

Page 120: IDEIEN GIDA - herriak

Obskurantismoarekin bukatu.

Herritarrek, jendarteak eta sindikatuek herrietako segurtasun kontseiluetan parte hartuko dutela ziurtatu.

Herritarren parte-hartzea eta kexa edo salaketen tramitazioa erraztu.

Herritarren eta instituzioen bidez Euskal Herriaren desmilitarizazioa

aktibatu.

Mozioak, kontrolen edo maniobra militarren salaketak… Kuartelak edo beste azpiegitura militar batzuk helburu sozialetarako berreskuratu.

Militarrek erabiltzen dituzten lurrak, eraikinak edo beste azpiegitura batzuk berreskuratzea eskatuko da, hasiera batean dagokion Aldundiaren jabetzakoak izatera pasa daitezen. Berreskuratu ondoren, dagokion toki-erakundeari emango zaizkio.

Page 121: IDEIEN GIDA - herriak

HERRITARTASUNA

IDEIA

nagusiak

1. Euskal Herria estaturik gabeko nazio bat da, eta gu, euskal herritarrok gure borondatearen gainetik, ofizialki frantziarrak edo espainiarrak izatera beharturik gaude. Gure herrian bertan bigarren mailako herritarrak gara.

2. Nazio gisa ukaturik, administratiboki eta politikoki zatikaturik eta / edo beste batzuekin diluiturik ez gara gure buruaren jabe eta gure nazioaren ikur eta adierazpen sinbolikoak 2. mailakoak bezala tratatuak dira jazarpena pairatzen ez ba dute.

3. Errealitate hori ez da Euskal Herritarrok libre eta demokratikoki erabaki egin duguna, gerra eta konkistaz beteriko historiaren ondorioa baizik. Euskal herritarrek egoera hori era demokratiko batean aldatzeko hamaika saio egin duten arren Frantziako eta Espainiako estatuen ezezkoa izan da jaso duten erantzun bakarra.

4. Aturritik Ebrora eta Enkarterrietatik Auñamendira, Pirinioetako bi aldeetan bizi garen 3 milioi euskal herritarren gehiengoak, Euskal Herritar gisa bizi nahi du eta gure eskubide zibil eta politiko ez ezik, Nazioarteko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik eratortzen diren eskubide guztien jabe bizi nahi du Euskal Herri osoan. Erabakitzeko eskubidearen alde sortzen ari den herri mugimendu ikusgarria gehiengo horren borondatearen isla da.

5. Jatorri, hizkuntz, kultura eta identitate aldetik anitza da gure herria baina hori mehatxua baino gehiago aberastasuna da. Aniztasun hori era demokratikoan kudeatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Euskal Herritarrak garela adierazteko garaia heldu da eta udaletatik ere Euskal Herritartasunaren aldeko dinamika sustatzeko unea da. Euskal bidearekin bat, kaleetan zein eraikuntza publiko eta partikularretan euskal ikurrak jartzeko deia zabaldu nahi dugu. Ikur arrotzen gainetik eta zer ez garen baino, garena eta sentitzen duguna ikurren bidez publikoki adierazteko.

Kultur, hizkuntz eta identitate aldetik anitz eta aberatsa sortzen ari den Euskal Herri berri honi so egiten diogu. Horregatik, atxikimendu librean oinarriturik, gure herritartasuna adierazteko eskubidea aldarrikatzen dugu, beharrezkoak eta egokitzat jotzen ditugun bitartekoak plazaratuz.

Zer garen gaur, iragana ezagutu gabe oso zaila delakoan, aitzineko zein garaikidea den oroimen historikoa berreskuratzeko konpromisoa hartzen dugu.

Page 122: IDEIEN GIDA - herriak
Page 123: IDEIEN GIDA - herriak

HERRITARTASUNAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

Euskal Herriko paisaia aldatu.

Euskal ikurrak zabaldu udalerrian zehar: - Esanguratsuak diren eremu publikoetan: kirol instalakuntzetan, plaza

nagusietan, biribilgunetan, monumentu berezietan....- Elkarteetan- Kirolarien soinean,..- Norberaren balkoietan jartzeko kanpaina bultzatu- Herriko sarrera eta irteeretako errepide seinaletan- Turismo euskarrietan

Euskal Herriaren marka irudia udalen bitartekoetan integratu

- Udal papeleria aldatzen joan eta Espainiaren aipamenak desager arazi eta EHren presentzia sustatu Udalbiltzaren estilo liburua indarrean jarri.

- Udalaren web guneetan- Udal etxearen eraikuntzan- Langileen soinean- Udalen parke mobila

Puntu eus domeinu informatikoaren erabilera sustatu

- Udalekin zerikusia duten helbideak “puntu.eus”-era aldatu- Elkarte, merkatariak, ikastetxeak domeinu berrira pasatzeko

gonbidatu- Partikularrei ere animatu

Page 124: IDEIEN GIDA - herriak

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

UDALBILTZAREKIKO ATXIKIMENDUA GAUZATU.

Hautetsi gisa: Atxikimendu fasean izena eman, harremanetarako bidea eskaini eta intereseko gaiak adieraziInkestak beteEkarpenak bideratuUdal Hitzaren jarraipena eginDeitutako bilkuretan parte hartu

Udal gisa: Udal hautetsien atxikimendua erraztu: atxikimendu fasean informazioa zabaldu eta arreta piztu hautetsi guztien artean.Baldintzak izanez gero, Partzuergoan sartzeko eskaera luzatu. Parte hartze horretatik ondorioztatzen diren konpromisoak bete. ( kuota ordaindu, erabakiguneetan parte hartu.... ) Euskal Herriko Kohesio eta Garapenerako Fondoarekin elkarlanerako hitzarmena adostu. Ordezkaria izendatu eta egin beharreko guztiak bete ditzan erraztasunak eman.Udalaren bitarteko tekniko eta materiala eskainiUdalaren harreman instituzionaletan Udalbiltza sartu dagokion maila aitortuz

UDALBILTZAREN JARDUERA ETA

EGITASMOEN BERRI EMAN

Udalaren Web gunean: Udalbiltzaren web gunearen presentzia nabarmendu eta esteka eskaini“Euskal Herriari Begira” atariari espazio bat eskaini udalaren web gunean

Udal aldizkarian: Udalbiltzaren ekimenen berri emanAdierazpen ofizialak jaso

Udal hitza aldizkari digitala zabaldu udal hautetsi guztieiUdala eta Udalbiltzarekiko hitzarmena aurkeztu herriari hitzaldi / erakusketa... baten bidezUdalbiltzaren jardueretan parte hartzeko gonbidapena luzatu hautetsi zein herritarrei (udako jarduera anitzak, elkartasunezko ekimenak...)

EUSKAL HERRIKO UDAL ZERBITZUEN SAREAN

PARTE HARTU.

Udalak dituen baliabideak eta bitarteko teknikoak nazio eraikuntzaren mesederako jartzeko disposizioa erakutsiUdal zerbitzuak nazio mailan koordinatzeko disposizioa izan

Page 125: IDEIEN GIDA - herriak
Page 126: IDEIEN GIDA - herriak

GIZARTE POLITIKA

IDEIA

nagusiak

1. Gizarte zerbitzuen sistema publiko eta unibertsala sortzea.

2. Salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatzea.

3. Hiritar bakoitzari existentzia duina bermatzeko adinako baliabideak ematea.

4. Zainketen lanaren onarpena eta lan hauek duintzea.

5. Zainketak libreki aukeratu eta egiten direla bermatzea.

6. Pertsona guztien integrazio osoa sustatzea, gizarte bazterketa eta desberdintasunei aurre eginez.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Gizarte zerbitzuak Ongizate Estatuaren oinarrietako bat dira eta eskubide unibertsal eta subjektibo gisa eratu behar dira. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzu sistema ahul baten aurrean gaude, eskubide hauek bermatzeko gai ez den sistemaren aurrean: diru hornidura eskasa, pribatizazio maila altua eta lurralde desoreka izan ditu beti sistema honek.

Errealitate honen aurrean, salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatuko dituen ardura publikoko eredu bat sortu behar dugu. Eskubide hauek modu eraginkorrean bermatzeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema publiko, unibertsal eta lurralde guztietan komuna sortzea dakar derrigor, Ongizate Gizartearen ardatz gisa. Gure ereduak berdintasun, justizia soziala eta aberastasun birbanaketa printzipioetara egokitu behar du.

Gizarte politiken konpetentzia alorrak zainketen alderdi batengan du eragina, konkretuki, zainketa espezializatu eta intentsiboenengan. Testuinguru honetan, ezin da ukatu familia erdigune dela zainketen sisteman Hego Euskal Herrian eta, familien baitan, emakumeak dira batez ere lan hauek beren gain hartzen dituztenak. Errealitate hau ez da emakumeen aukeraketa libre baten ondorioa. Zainketen etika atzerakoi baten inposizioa da honen arrazoi nagusia eta honi gehitu egiten zaizkio sistema familiaristagoa edo ez hain familiarista sortzeko politika publiko desberdinek duten eragina. Egungo krisi egoera honetan, gainera, familiak dira ongizate kolektiborako ongizatean ardatz diren gaietan egiten diren murrizketa bortitzen kostea beren gain hartu dutenak, konkretuki, emakumeak.

Egoera honen aurrean zainketa duinak eta kalitatezkoak eskatzen ditugu. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte zerbitzuetan soldata duinak izatea, langileei dagozkien lan baldintzak aitortzea eta ahaztu izan den gizarte sektore bat ikustaraztea.

“Duintasuna” aipatzen dugunean esan nahi dugu eman eta jasotzen diren zainketen kantitatea nahikoa izatea eta kalitatezko zainketak izatea. Baina batzuek zainketa duinak izateak ezin du izan besteentzako zainketa ezegonkorren kontura, bokazio unibertsala izan behar dute. Alegia, zainketek egokiak eta libreki aukeratutakoak izan behar dute. Bakoitzak askatasuna eduki behar du erabakitzeko bere burua nola zaindu nahi duen edo norbera nola zaintzea nahi duen; edo nola, zenbat eta nor zaindu nahi duen bakoitzak.

Askatasun erreala ezin da baldintza materialetatik banandu, hauek bermatuko baitute praktikan gauzatu ahal izatea. Gizarte existentzia bermatzeko nahikoa oinarri materialik ez duenak beste pertsona batzuei baimena eskatuz biziraun beharko du, eta, era berean, hauen borondatearen mendeko izango da. Horregatik, pertsona orok izan behar du existentziarako eskubidea bermatuko duen oinarri material minimoa lortzeko aukera, alegia, askatasuna modu oso eta errealean gauzatzeko aukera.

Page 127: IDEIEN GIDA - herriak

Diru sarrera faltak herritarren parte bat pobrezian nekez bizitzea dakar. Komeni da egoera hau gizarte bazterketatik desberdintzea, azken honek ez baitu dimentsio ekonomikoa bakarrik. Pertsona baten bazterketa definitzen dutenak enplegua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, gizarte harremanak eta partehartze politiko eta soziala dira, besteak beste. Horregatik, gizarte bazterketaren kontrako jarduerak gizarte zerbitzu, osasun, etxebizitza, hezkuntza edo enplegu politika integralen baitan artikulatu behar dira, bai eta hirigintza, garraio edo kulturatik ere.

Inklusioa arautzailea izan daiteke –alegia, pertsonari bere desberdintasunei uko egin diezaien eska dakioke sozialki onartua izan dadin- edo pluraltasunari irekitako inklusioa izan daiteke, hau da, identitate eta bizimodu desberdinen -besteen identitate eta bizimoduak erasotzen ez diren bitartean onargarriak- aldeko jarrera aktiboa duena. Beraz, desberdinen arteko harremanak saretzeko jarreran kokatzen gara eta ez gizartea bere osotasunean arautu eta berdintzeko posizioan.

Page 128: IDEIEN GIDA - herriak

GIZARTE POLITIKAH E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK

Gizarte Zerbitzuen sistema publiko eta

unibertsala

o Gizarte zerbitzuek nahikoa diru jasotzen dutela bermatzea.

o Herritarren errolda bermatzea oinarrizko eskubidetarako sarbidea lor dezaten.

o Gizarte zerbitzuetan ekimen pribatua sartzeari mugak jartzea.

o Gizarte zerbitzuen sistemaren izaera publikoa indartzea. Administrazio publikoa kudeaketa eta kontrolaren presentzia handitzea.

o Gizarte zerbitzuen sistema bateratuagoak izatea lurralde eta udalen arteko desoreka eta desberdintasunak gainditzeko.

o Gizarte partaidetza sustatzea gizarte zerbitzuen politika eta jarduerak osatu, kudeatu eta plangintza, garapen eta ebaluazio erabakiak hartzerakoan.

o Oinarrizko gizarte zerbitzuetan profesional eta ratio egokiak izendatzea, egungo langile kopuruak handituz eta foru erakunde eta erakunde autonomikoei dagokien finantziazioa eskatuz.

o Pixkanaka erabiltzaileen ekarpena murriztea sistemara sartzeko oztopo baita:

· Aurrera egitea ordaindu behar ez dutenen kantitate minimoetan eta osasun eta asistentzia laguntzen doakotasunean.

· Erabiltzaileen ekarpenen murrizketa lehenestea ezkutuko ekonomian konpetentzia argia duten zerbitzuetan batez ere.

o Kartera desberdinetan aurreikusitako zerbitzuak emango direla bermatzea, beharrezkoa bada handituz. Ikuspegi deszentralizatu, komunitario eta gertukotik garatuko da.

o Dauden estaldurak handitzea zerbitzuetarako sarrerako itxaron zerrendak murrizteko.

o Gune soziosanitarioa bultzatu.

o Sektorekako lan hitzarmenen sustapenean inplikazio aktiboa, bereziki, halakorik ez duten gizarte zerbitzuen alorretan.

o Neurriak jartzea sektore publikoko eta hitzartutako langileen arteko soldata desberdintasuna %20 baino baxuagoa izan dadin.

o Gune soziosanitarioa bultzatzea.

Page 129: IDEIEN GIDA - herriak

Mendekotasun egoeran dauden

pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta

sustatzea

o Zainketa informalak laguntzea etxera bisitak eginez. o Protagonismo handiagoa ematea oinarrizko gizarte zerbitzuen aginduei,

bereziki ahultasun egoeretan. o Zaintzaile informalen formazioan txertatzea autozainketa eta zainketak

banatzeko etxe barruko negoziaziorako formazioa ikuspegi enpoderatzaile batetik.

o Autonomia sustatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzea. o Alojamendu zerbitzu sarea garatzea, egoitza zerbitzuen alternatiba gisa.o Etxerako Laguntza Zerbitzua indartzea, honi funtzio desberdinak emanez,

zerbitzuaren intentsitatea handituz eta prezio publikoa eta erabiltzailearen ekarpen maila jaitsiz.

Haur eta nerabeen babesa o Babesgabeko egoeretan familia interbentzio programak bultzatzea.

Inklusio ez arautzailea

o Interbentzio eredu eta sarerako sarrera baldintzak egokitzea erabiltzaileen gizarte aldaketa eta profilera egokitzeko, arretarik gabe geratzeko egoerak egon ez daitezen.

o Egun eta gaueko arretarako baliabideen sorrera bultzatzea. o Bazterketa larria duten kolektiboekin kaleko Interbentzioa egin dadin

baliabideak jartzea. o Kudeaketa autonomoa lortu dadin zainketa bereziak dituzten pertsonak

laguntzeko programak indartzea. o Osasun sailarekin batera buruko gaixotasun eta egoitza bazterketa duten

profilen arreta egokia koordinatzea.

Pobreziaren kontrako borroka o Gizarte Larrialdietarako Laguntzak lortzeko baldintzak aldatu behar dira eta

diru hornidura handitu behar da.

Indarkeria matxistari aurre eginez

o Arreta zerbitzuak indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeak enpodera daitezen lortzera bideratzea.

o Udaletako gizarte zerbitzuetako langileek indarkeria matxista formazio espezifikoa izan dezaten bultzatzea.

o Udaletako gizarte zerbitzu eta berdintasun alorren arteko koordinazio egonkorrerako tresna sortzea.

Page 130: IDEIEN GIDA - herriak

IDEIA

nagusiak

1. Udalek ahots propioa izan behar dute beste erakunde publikoetan. Harremanak zuzenean emango dira eragileen artean. Salbuespeneko kasuetan udalek euren parte-hartzea beste erakunde edo instituzio batean delegatuko dute.

2. Instituzioen arteko harremanak berdintasunean eta elkarren arteko errespetuan oinarritu behar dute. Udalek beste erakundeen pare egon behar dute.

3. Harremanak gardenak eta udalen beharretan oinarrituak izan behar dute.

4. Udalek finantza nahikotasun eduki behar dute.

5. Udalen zuzeneko parte-hartzea bermatu behar da baliabide ekonomikoen banaketa ematen den guneetan.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Eskualdeetako bertebrazio instituzionala eremu geografiko naturaletan eman behar da.

Eskualdeen bertebrazio instituzionala garatu ahal izateko garapen agentziak edo mankomunitateak, partzuergoak,... izango dira ente/erakunde egokiak.

Hainbat eskualdeetan ematen den erakunde supra-munizipalen atomizazioa ordenatu eta erakunde bakar baten bueltan polarizatzen saiatu behar dugu.

Eskualde mailako instituzio hauek sozializatu behar ditugu. Herritarrentzako erreferente bihurtu behar dute euren eskumenen eremuan.

Eskualdeko egitura instituzional horrek ezin du ahalbideratu herri txikien desagertzea. Herri txiki eta ertainen identitatea babestu/bermatu behar da.

Eskualdea bertebratuko duten erakunde hauetan zuzendaritza politikoa bermatzeko neurriak hartu bera dira. Gaur egun tekniko eta gerenteen esku daude erakunde hauek. Ordezkari politikoek ez dute behar adinako pisua. Horrek erakunde hauen norabidea difusoa izatea dakar.

Zerbitzuak mankomunatzeko beste erakunde supramunizipalen kasuan, jarraipen eta zuzendaritza politikorako erreferenteak sortu behar dira.

UDALEZ GAINDIKOERAKUNDEAK

H E R R I A K

Page 131: IDEIEN GIDA - herriak
Page 132: IDEIEN GIDA - herriak

UDALEZ GAINDIKOERAKUNDEAK

H E R R I A K

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Udal Politika Publikoen Kontseiluak eratu herrialdeetan.

Jaurlaritza bultzatzen ari den udal legean badator halako figura bat baina erkidego mailakoa. Guk herrialdeen berezitasunak aintzat hartuko dituen antolaketa modu berri bat egokiagoa dela uste dugu. Horien osaerak udal guztien tipologia, aniztasuna eta ordezkaritza bermatzeko modukoa izan behar du. Jorratuko den gaiaren arabera osaera aldatu ahal izango litzateke.

Udalek beste erakunde publikoekin garatu beharreko harremanak modu zuzenean eman daitezen neurriak hartuko dira.

Bai Nafar Gobernuan, bai Foru Aldundietan eta bai Jaurlaritzan udalekin harremanak garatzeko proposamenak tarteratuko ditugu legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak abian izan duen ereduari jarraikiz.

Foru Aldundietan udalen parte-hartzea bermatu

Foru Aldundietan udalei eragiten dieten gaiak jorratzen direnean, euren parte-hartzea ahalbideratzeko neurriak hartzea exijituko dugu.

Consejo Vasco de Finanzas.Gune horretan udalek parte-hartze zuzena eduki behar dute, ahotsa eta erabakimena. Bai behintzat, udalei eragiten dieten erabakiak hartzeko garaian.

Nafarroako finantziaziorako legea aldatu.

Lege horri, ezinbestean, udalen finantziaziorako nahikotasuna bermatzen duen erredakzio berri bat eman behar zaio. Horrekin herriek gobernuarekiko duten menpekotasun/klientelismo harremanak ekidingo lirateke.

Nafarroako ILM.

Legeria aldatu behar da. Aldaketarekin ezinbestean bermatu behar da: ñHalakoen tramitazioa ematen denean, quorum

nahikoa lortzen bada, parlamentuan eztabaida ematea.

ñEztabaida horietan udalei lehentasunezko parte-hartze onartzea.

Udal lege berrian ILMak aurreikustea.

ESKUALDEETAKO BERTEBRAZIO INSTITUZIONALA EREMU GEOGRAFIKO NATURALETAN EMAN BEHAR DA.

Ez gatoz ezer berria sortzera. Jada sortuak dauden erakundeak erabili behar ditugu eskualdea bertebratzeko. Hauek normalean eremu geografiko naturaletan eratuak izan dira.

Berriak sortu beharko balira tentu handiz jarraitu beharko genuke hau guztia.

ESKUALDEEN BERTEBRAZIO INSTITUZIONALA GARATU AHAL IZATEKO GARAPEN AGENTZIAK EDO MANKOMUNITATEAK IZANGO DIRA ENTE/ERAKUNDE EGOKIAK

Page 133: IDEIEN GIDA - herriak

HAINBAT ESKUALDEETAN EMATEN DEN ERAKUNDE SUPRAMUNIZIPALEN ATOMIZAZIOA ORDENATU ETA ERAKUNDE BAKAR BATEN BUELTAN POLARIZATZEN SAIATU BEHAR DUGU

Azterketa bat beharko genuke lehenengo atomizazio horren zergatia eta arrazoiak aztertzeko.

Azterketaren ondorioen baitan atomizatuak dauden zerbitzu horiek batzen joateko bide orria definitu behar da.

Ahal dela zerbitzu guztiak batuko ditugu erakunde bakar batean. Hala ere, gerta daiteke (erakundeen osaera desberdinak direlako, hartuak dituzten erronkengatik, eremu funtzionala diferentea delako,...) hori ezin izatea edo komenigarri ez izatea.

ESKUALDE MAILAKO INSTITUZIO HAUEK SOZIALIZATU BEHAR DITUGU. HERRITARRENTZAKO ERREFERENTE BIHURTU BEHAR DUTE EUREN ESKUMENEN EREMUAN

Eguneroko jardunarekin lortuko da gehien batean.

Kanpainan zehar aparteko atal bat eman behar zaio gaiari; bai mitinetan, bai herri programetan eta bai antolatzen diren bestelako mahai-inguruetan,...

Erakundearen kudeaketa gure esku balego kanpaina komunikatibo bat egin beharko litzateke ezagutzera emateko (zer den? Zertarako den?...).

Ezagutzera emateko errondak egin eskualdeko eragileekin.

Foro iraunkorrak eratu behar dira erakunde hauen baitan, bertan herritarren eta eragileen parte-hartzea ahalbideratu eta erakunde hauen egunerokoan eragiteko aukera izan dezaten.

ESKUALDEKO EGITURA INSTITUZIONAL HORREK EZIN DU AHALBIDERATU HERRI TXIKIEN DESAGERTZEA. HERRI TXIKI ETA ERTAINEN IDENTITATEA BABESTU BEHAR DA

Norabide horretan hartu beharreko neurri guztiak hartu behar ditugu: udalen eskumenak eta eskualdeko erakunde hauenak ondo bereizi, bakoitzaren eragiteko eremua ondo definitu,.

Erakunde hauek udal txikientzat ezinbesteko tresna bihurtu behar dira.

Udal txikien eta erakunde hauen arteko lankidetza harremanak bultzatzea komeni da. Bakoitzak bere eremutik urratsak eman eta bakoitzaren identitate eta funtzioak aldarrikatzeko.

Ordezkaritza/erabakimena zehazteko garaian hartu behar dira neurriak. Botere banaketa orekatu behar da. Horretarako neurriak hartu behar dira (adib.: Tolosaldean eman den urratsa, Bortzirietakoa).

Page 134: IDEIEN GIDA - herriak

ESKUALDEA BERTEBRATUKO DUTEN ERAKUNDE HAUETAN ZUZENDARITZA POLITIKOA BERMATZEKO NEURRIAK HARTU BEHAR DIRA

Herri bakoitzak eskualdeko gaiak jorratuko dituen zinegotzi bat izendatuko du. Hau izango da eskualdearen eta udalaren arteko lokera politikoak egingo dituena. Zinegotzi horren lehentasuna (edo lehentasunetako bat) eskualde mailako lanketa izango da.

Alkateek ere parte-hartze zuzena izango dute eskualdea bertebratzen duen instituzioan. Hauek, baina, zuzendaritza orokorraz arduratuko dira. Hauen ardura izango dira: aurrekontua, herrien diru ekarpena, ildo orokorren zehaztapena,...

Noski, aurreko bi funtzioak pertsona berdinak bete ditzake. Hala ere, hobe da egunerokoaren kudeaketa eta zuzendaritza orokorra bitan banatzea.

Printzipioz, aurreko bi figurak ez dira horretara dedikatuko esklusibidadean. Euren lehentasunen artean egongo da baina udaleko beste funtzio batzuekin uztartu beharko dituzte.

Erakunde hauen buru (presidentea) udaletxe bateko zinegotzia izango da. Berak egingo du egunerokoaren kudeaketa eta zuzendaritza politikoa. Horretarako bi lantalde izango ditu: lehena, arloko ardura duten zinegotziekin, eta bestea, alkateek osatzen dutena.

Azken honek bermatuko du norabidea erakundean. Horretarako liberazio osoa izango du. Noski, beharren arabera.

Gerentearen eta presidentearen funtzioak ondo bereizi eta banatu beharko dira.

Hauteskunde kanpainan arlo honi buruzko urrats jakin batzuk eman behar dira:

ñEskualde mailan hausnarketak eman eta eskualde mailako programak egin.

ñErakunde publiko berri hauen gidaritza eramango duten kideak identifikatu.

ñKide hauen aurkezpena egiteko aprobetxatu kanpainan zehar egingo diren ekitaldietan.

ZERBITZUAK MANKOMUNATZEKO BESTE ERAKUNDE SUPRAMUNIZIPALEN KASUAN, JARRAIPEN ETA ZUZENDARITZA POLITIKORAKO ERREFERENTE SORTU BEHAR DIRA

Page 135: IDEIEN GIDA - herriak

UDALTZAINGOA

IDEIA

nagusiak

1. Herritarrek segurtasunaren beste ikuskera bat eskatzen dute, egoera politiko, sozial eta ekonomiko berrira egokitua.

2. Herritarren eskubideak eta askatasunak errespetatuko dituen segurtasuna eskatzen da.

3. Beharrezkotzat jotzen da polizia/biztanle ratioa errealitate politiko, sozial eta ekonomiko berrira egokitzea.

4. Tokiko segurtasun zerbitzua lehenetsi behar da, gertukoa eta herritarrekin inbrikatua.

5. Iraganeko inertzien ondorioz udaltzaingoetan ematen diren jardunbide desegokiak zuzendu behar dira.

6. Udaltzaingoek Ertzaintzarekiko eta Foruzaingoarekiko duten menpekotasuna eta dependentzia (teknikoa eta politikoa) desagerrarazi behar da.

7. Herritarren eta gizartearen parte-hartzea sustatu behar da arlo honetan.

8. Genero berdintasuna eta emakumeen presentzia aktiboa bermatu behar da.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

H E R R I A K

Page 136: IDEIEN GIDA - herriak

UDALTZAINGOA

LAN-EREMUAK NEURRI ZEHATZAK

Herriak parte hartu, gizarteko eremu guztietan, modu transbertsalean

Herriko Segurtasun Kontseilu Zabalak bultzatu. Gure hiriburuetako udaltzaingoetan antzematen den hierarkizazio handiarekin eta batzuen militarizazioarekin bukatu (Iruñea, Bilbo...). Identifikazio zenbakia ikusgai.

Foru Segurtasun Kontseilu Zabalak bultzatu. Foruzaingoetan antzematen den hierarkizazio handiarekin eta batzuen militarizazioarekin bukatu (Nafarroako Foruzaingoa bereziki). Foruzaingoak (Nafarroa) pilota-jaurigailuak erabiltzeko debekua. Identifikazio zenbakia ikusgai.

Polizia bakoitzeko agente kopuruaren berrikuste kritikoa:

Ertzaintza, Foruzaingoa eta Udaltzaingoak.

Udaltzaingoaren papera bultzatuko da, beste polizia batzuen kaltean. Beste polizia horien egiturak eta kide kopurua optimizatu behar dira, bikoiztasunak ekiditeko.

Hala badagokio, foru funtzionario berrien kontratazioa egokituko da, kontuan hartuz foruzaingoen egiturak eta kide kopurua optimizatu behar direla udaltzaingoekiko bikoiztasunak ekiditeko.

Udaltzaingoaren aldeko apustua Tokiko Segurtasun Zerbitzu

baten oinarri eta berme gisa.

Udaltzainen jarduera herritarren zerbitzura egongo da.Prebentzioa eta bitartekaritza lehenetsiko dira, zigorraren edo gatazkaren gainetik.Prestakuntza herritarren beharretara egokitu behar da: udal ordenantzak, genero berdintasuna, immigranteekiko errespetua...

Foruzaingo guztien berrikuste kritikoa egin behar da, eta Tokiko Segurtasun Zerbitzurako laguntzen aurrekontu bat ireki.

Administrazioarekiko harremanetarako

erraztasunak. Lehiatila bakarra.

Udaltzainak udal langileak dira, gertukoak eta herritarrekin konprometituak, eta begirunez jokatu behar dute beti herritar guztiekin.Udaltzainek bi hizkuntza ofizialak jakin behar dituzte.

Foruzainak foru langileak dira, gertukoak eta herritarrekin konprometituak, eta begirunez jokatu behar dute beti herritar guztiekin.Foruzainek bi hizkuntza ofizialak jakin behar dituzte.

Udaltzaingoen eskumenak eta

plantilla handitu.

Udaltzaingoen eginkizunak handituko dituzten ordenantzak garatu. Euskal polizien arteko koordinazioa horizontala izatea.

Foruzaingoen eginkizunak zehazten dituzten ordenantzak berrikusi. Euskal polizien arteko koordinazioa horizontala izatea.

H E R R I A K

Page 137: IDEIEN GIDA - herriak

Obskurantismoarekin bukatu.

Herritarrek, jendarteak eta sindikatuek herrietako segurtasun kontseiluetan parte hartuko dutela ziurtatu.

Herritarren parte-hartzea eta kexa edo salaketen tramitazioa erraztu.

Herritarren eta instituzioen bidez Euskal Herriaren desmilitarizazioa

aktibatu.

Mozioak, kontrolen edo maniobra militarren salaketak… Kuartelak edo beste azpiegitura militar batzuk helburu sozialetarako berreskuratu.

Militarrek erabiltzen dituzten lurrak, eraikinak edo beste azpiegitura batzuk berreskuratzea eskatuko da, hasiera batean dagokion Aldundiaren jabetzakoak izatera pasa daitezen. Berreskuratu ondoren, dagokion toki-erakundeari emango zaizkio.

Page 138: IDEIEN GIDA - herriak

URA

IDEIA

nagusiak

• Uraren ziklo osoaren kudeaketa printzipio jasangarrietan eta gardentasunean oinarritu behar da.

• Ur baliabideen zein, orokorrean, ur-bilketarako azpiegituren kontrola publikoa izan behar da.

• Ur-baliabideen egoera hobetzeko, zein ur-bilketarako azpiegituren egoera ona bermatzeko, beharrezkoak diren azterketa, ikerketa zein babes neurriak gauzatu behar dira. Izan ere, premiazkoa da ur-bilketa guztien babesa, bai eta isurialdeena zein akuiferoen errekarga guneena ere.

• Uraren kalitatearen inguruko azterketa zorrotzak etengabe egin behar dira eta aldizka datu horiek ezagutzera eman.

• Ur kontsumoa arrazoizkoa izateko neurriak jarri behar dira eta ur-kontsumoaren xahuketak kontrolatu egin behar dira.

• Kontrolik gabeko ur-bolumenaren azterketa ahalik azkarren egin behar da. Arazo hori murrizteko berehalako neurriak jarri behar dira.

• Eskaeraren kontrola ezarri. Era berean, tarifa sistema justuagoa eta progresiboagoa aplikatu, egoiliar, erabiltzaile zein kontsumo mota ezberdinen eta zerbitzuaren kostu erreala kontutan hartuko duena.

• Partzuergoen osaketa orekatuagoa eta zabalagoa izan behar da, tokiko errealitate politiko eta sozialaren isla izan dadin. Halaber, Partzuergoen organoek herritarren partaidetza bultzatu behar dute.

• Edozein herritarri uraren inguruko edozein informazio eskuratzeko eskubidea benetan bermatu beharko zaio.

• Partzuergoak (udalak) eguneroko kudeaketa gardena izatea bermatu behar du, aurrekontu zein informazio ekonomiko guztia gardena izateko bideak jarriaz, aurrekontuak orekatuak izanez eta goi karguen soldatak erabat murriztuz.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Ura faktore produktibo hutsa izatetik, ezinbesteko aktibo ekosozial bezala ulertzera igaro behar gara… Hiru oinarritan nabarmentzen da:

1. Ibai, erreken, ibaiertz eta hezeguneen funtzionalitatearen zaintza eta babesa uren zein ekosistemen kalitatea babesteko bide bezala; ekosistemek eskaintzen dituzten balio zein ingurumen zerbitzuei iraunkortasun ikuspuntuak.

2. Eraginkortasuna: orain arteko eskaintzaren gaineko estrategietatik eskariaren kudeaketan oinarritutako ikuspuntu berrietara igarotzea, gaur egun oraindik indarrean dauden eskaria bezalako oinarrizko kontzeptuei bestelako ikuspuntuak emanez, eta kudeatzaileak finantzazioarekin zein dirulaguntza publikoekin asetu beharreko aldagai independente bezala ulertutako kontzeptua gaindituz.

3. Iraunkortasun ikuspuntuekin adimen kolektiboaren bidez araututako lurralde antolamenduaren antolaketa. Garapen iraunkorrarekiko koherentziaz, lurraldean uraren kudeaketa barneratzea, interes orokorraren kontzeptu berrituaren bizkarrezur berri moduan. Ura eta lurraldea zatiezinak diren errealitate bat izatera igarotzea.

Page 139: IDEIEN GIDA - herriak

Bide horretan, EUROPAKO URAREN DIREKTIBAK , lau zutabe nagusi ezartzen ditu; Lau zutabe nagusi Uraren Kultura Berritik:

1. Ur-masen egoera ekologiko ona da helburua

• Kalitatearen kontzeptua aldatu: ez urarena, ekosistemarena baino.

2. Ikuspegi ekosistemikoa ezarri

• Ura ez da naturan isolatua den zeozer, ekosistemen lokarria da.

• Ibai-arroa kudeatzea urtegiak eta araztegiak kudeatzea baino askoz gehiago da.

3. Demanda kudeatu beharra

• Urari prezioa jartzeak horretarako tresna behar du izan.

4. Herritarren eskuartzea eta kudeaketaren gardentasuna

• Erabiltzaile-eskubidea baino askoz gehiago: herritarren eskubidea!

Page 140: IDEIEN GIDA - herriak

URA

LAN ESPARRUA NEURRI ZEHATZAK

Kudeaketa jasangarri eta gardena

• Ursareosoarendiagnostikointegrala:urbaliabideenegoera,urarenkalitatea,urgalerenkopuruak,kontsumoak,sarearenegoera,ur-azpiegiturenegoera…

• Tokiko ur baliabideen aprobetxamendua bultzatzea tokikokontsumoetarako.

• Urbaliabideentitulartasunarenazterketaetaeguneraketa.• Ibaietaerrekenegoeraekologikoarenazterketa.• Ohikoak ez diren eta ingurunearekiko jasangarriagoak eta

naturalagoak diren ur azpiegituren proiektuak bultzatzea,saneamenduaribegiraadibidez.

Ur baliabide/azpiegituren kontrol publikoa

• Zerbitzuaren kudeaketa nola egiten den (publikoa, pribatua,azpikontratatua)etazuzeneanetapublikokiegitekoaukerakaztertu.

• Kontrol neurriak indartu/bermeak jarri zuzenean kudeatzen ezdirenarloetan.

• Pribatizazioak ekiditeko neurriak hartu (udalek PartzuergoekinklausulaksinatzeahorigertatuzgeroudalaPartzuergotikateratzekoaukerajasoz).

Ur baliabideen babesa: akuiferoak, ur-bilketa guneak eta isurialdeena

• Babesperimetroenezarpenaurbaliabideeninguruan.• Baso politika egokia bultzatzea: ordenantzak sustatu mozketa,

bideenerabilpeneanzeinespezieenlandaketeibegiraurbaliabideenbabesalehenetsiz.

Uraren kalitatearen inguruko azterketa zorrotzak

• Azterketendatuakherritarreneskujartzea.• Kalitateagutxitzendituztenfaktoreenidentifikazioa.• Kontsumorako egokiak ez diren urak bestelako erabilpenetarako

bultzatu(industria,kalegarbiketa,…)

Kontsumo arrazoizkoa eta xahuketak ekidin

• Aurrezte politikak bultzatu: horniduraren inguruko datueneskuragarritasuna bultzatu, sentsibilizazio kanpainak egin,fakturetankontsumoareningurukoinformaziozehatzagoaematea,uraren kontsumoa gutxitzen dituzten dosifikagailuen banaketa,euriuraketaurzikinakbanatzekosareakegitea/planifikatzea,udalerabiletarako urak (lorategi eta zelaien ureztaketarako erabiltzendirenurak…),igerilekupribatuetarakoneurribereziakezarri.

• Tarifenbidezaurreztendutenerabiltzaileaksarituetaxahutzaileakzigortu.

Page 141: IDEIEN GIDA - herriak

Kontrolik gabeko ur bolumenaren azterketa eta ur galerak ekidin

• Ur ihesak identifikatzeko eta konpontzeko sistema/zerbitzueraginkorragoakezarri.

• Sareareneraginkortasunmailahobetzekolehentasunakezarri.• Kontagailuenberriztapenaplanifikatuetaaldiroberritu.• Kontagailuakezarrierabiltzaileororenhartuguneetan.

Ur tarifa justoak eta progresiboak

• Tarifikaziotartehandiagoaketahobeagoakezarri,arrazoizkoadenkontsumoaoinarrihartuta.

• Arrazoizkoadenkontsumoasaritzendituztentarifakezarri.• Arrazoizkoakezdirenkontsumoakzigortzendituztentarifak.• Erabiltzaileen araberako bereizketa bultzatu (etxekoak, industriak,

merkatariak,nekazariak,…).• Etxekobiztanleenaraberakotarifikazioa.• Erabiltzailearenerrentarenaraberakohobariakeskaintzea.• Ohikoa ez den etxebizitzetarako tarifikazio ezberdina (herriaren

arabera).

Partzuergoen osaketa orekatua eta zabala

• Bilkura publikoak eta herritarrei zabalik, azken hauen hitzabermatuz.

• Herriezberdinenpartehartzeorekatuaizatea.• Urareningurukoadituenpartehartzeabultzatubaitaeragileenaere.

Herritarren informazio eskubidea bermatu

• Weborrietaninformazioaeskuragarriegotea.• Fakturetaninformaziomailahanditzea.• Informazioeskarieierantzutekozerbitzua.

Aurrekontu gardenak eta oreka-tuak

• Azpikontratazio eta pribatizazioa mugatu eta aukeren araberaezabatu.

• Zuzendaritza organoen murrizpena, goi karguak ezabatu, dietakmugatu.

• Auditoriapublikoenezarpena.• Kudeaketaren kontrol publikoa bultzatzeko bideak jartzea, parte

hartzeariirekiak.• Partzuergoetanidazkari-kontuhartzaileakegotea.