15
GIDA02 JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA IKASLEEI ZUZENDUA (12 URTERA ARTE)

GIDA02Hori bai, ikastetxean aholkuak eman eta bide-ratu arren, guk atal honetan hasteko gomen-dio orokor batzuk emango dizkizugu jarduera fisikoaren gainean: Lehen komentatu dizugu

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

GIDA02JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

IKASLEEI ZUZENDUA (12 URTERA ARTE)

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

2

AURKIBIDEA

00 SARRERA 3

01 ZER DA JARDUERA FISIKOA? 5

02 ZERGATIK EGIN BEHAR DUT JARDUERA FISIKOA? 6

03 NON EGIN DEZAKET JARDUERA FISIKOA? 9

04 ZER EGIN BEHAR DUT? 12

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

3

00 SARRERAZiur maskota bat duzula edo maskota bat duenik ezagutzen duzula. Txakur bat, txori bat, dortoka bat… Animalia guztiek, kumeak direnean ikasten dute ehizatzen edo ihes egiten, jolasen bidez helduak direnerako prestatzen; etengaber ari dira jolasten, korrika egiten, zapatetako kor-doiak kosk egiten, saltoak egiten… Pertsonoi ere antzeko zerbait gertat-zen zaigu; jolastea gustatu ere egiten zaigu, asko ikasten dugu horreta-tik, batez ere haurtzaroan, baina baita helduak garenean ere. Jolasa oso garrantzitsua da maila guztietako garapen egokia izateko, gizakiontzat ez ezik animalientzat ere.

Baina gaur egin arazo bat dugu… gero eta gehiago jolasten da eseri-ta, ordenagailuak eta bideokontsolak agertu zirenetik batez ere. Azken finean, mugiarazten gaituena pantailaren barruan dago eta jokalari bakoi-tza sofan.

Komunikabideetan behin eta berriz ikus dezakegu nola hausten diren erreko-rrak, Nadal edo Kaka bera bezalako fenomenoak ikus ditzakegu, baina benetan jostatu nahi badugu gure lagu-nekin, eta bide batez, jarduera fisikoak dakarzkigun onurez ohartu, ez da erraldoi horiekin zertan alderatu, nahiko da besaulkitik irten, ordenagailua utzi eta beste barik aritzea gure esku dagoen edozein jardueratan.

Jarduera fisikoa egitea erabakitzen baduzu, kontuan izan geroago eragingo dizula.

edentarismoak osasun arazoak ekar ditzake, lagunak izateko aukerak gutxitu ditzake… horrexegatik da garrantzitsua antolatzea eta denbora lortzea besteekin jolasteko eta jarduera fisikoa egiteko. Jolas aktiboak haurtzaro osasuntsua, zoriontsuagoa eta dibertigarriagoa ekarriko dizu, eskolan konzentratzen eta hobeto lo egiten ere lagunduko dizu; gogoratu atsedena oso garrantzitsua dela hazteko.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

4

Denbora asko ematen dugu eskolan eserita edo etxean deberak egiten, balia dezagun denbora era aktiboan jolasteko.

Gida honen helburu nagusia da haurtzaroan eta gaztaroan jarduera fisikoaren garrantzia aurki dezazun. Halaber, zure adinerako jarduera egokienen gaineko zenbait orientabide ere emango dizkizugu eta inter-neteko hainbat helbide; bertan, behar duzun informazioa lortu ahalko duzulehenengo pausuak eman ahal izateko. Hasteko, aita edo amarekin sartu ahal zara Gipuzkoako Foru Aldundiko behean duzun webgunera, eta horrela ezagutu ahalko dituzu Gipuzkoan dauden aukerak.

www.gipuzkoa.net/kirolak

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

5

01 ZER DA JARDUERA FISIKOA? Mugitzen garenean jarduera fisikoa egiten dugu. Egunero egiten dugu jarduera fisikorik, eskailera igotzean, oinez goazenean, korrika egiten du-gunean, bizikletan ibiltzen garenean, edo jolatorduan jokuak eta kirolak egiten ditugunean.

Soinketa klaseetan ere jarduera fisikoa egiten dugu, edota igerilekuan edo gure taldearekin jokatzen dugunean.

Harrapaketan, koreografiak egiten dituzunean, soka-saltoan, baloiare-kin jolastean…soinketan eta igerilekura zoazenean ere jarduera fisikoa egiten duzu.

Edozeinek egin dezake jarduera fisikoa era moderatu batez. Begiratu zure inguruari. Anai-arreba nagusiek, gurasoek, denek egiten dute modu batean edo bestean jarduera fisikoa. Edo ez da jarduera fisikoa amona lagunekin ateratzen denean?... Bada bai, baina agian zuretzat ona den kirol jarduera amonarentzat ez da oso egokia, eta zure amonarentzat ona dena ez da zertan egokiena izan zuretzat. Ez eskatu amonarei skatean ibiltzeko, baina bai esan ahal diezu nagusiei besaulkia utzi eta zuekin mugitzeko, haiei ere oso ondo datorkie eta.

Ohiko jarduera fisikoak zuen osasuna eta bizi kalitatea hobe ditzake. Jarduera fisikoa ohikotasunez praktikatzeak jateko ohitura egokiekin

batera, etxean esaten digutena janez, bihotzeko gaixotasunak, hezurretakoak… atzeratzen lagun diezaguke. Guztioi gustatzen zaigu osasuntsuago egotea, ezta? Eta sasoi hobean?

Jarduera fisikoa ez da telebista ikustera eseritzea, ezta bideo-jokoekin aritzea ere. Horrek ez du esan nahi ezin direnik inoiz erabili, baina ezin duzue ahaztu egunero tarte bat egin behar diozuela mu-gimenduaz gozatzeari, pilota, futbol edo saskibaloi partidu on batekin, dantzarekin edo bizikletarekin.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

6

02 ZERGATIK EGIN BEHAR DUT JARDUERA FISIKOA?EKINTZA 1

Zeintzuk dira zure ustez maiztasunez kirol jarduera egiteko arrazoiak?

Marka ezazu erantzuna V batekin

� Dibertitzen garelako.

� Gure lagunek egiten dutelako.

� Lagunak egiteko bidea delako.

� Osasungarria delako.

� Etxean eta ikastetxean esaten digutelako.

� Joku askotan korrika, saltoka, mugitzen garelako.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

7

EKINTZA 2

Zure adinarekin, oraindaik hazten ari zara, kirol jarduerak onurak dakarz-kizu. Nahiz eta konturatu ez, zer egiteko aukera ematen dizu kirolak?

Marka ezazu V batekin zure ustez egokia den erantzuna:

� PHazkunde eta garapen integral osasuntsua eragin.

� Muskulu eta hezur gogorrak osatu.

� Oreka eta koordinazioa hobetu.

� Malgutasuna mantendu eta garatu.

� Etxerako lanak lehenago bukatu.

� Pisu osasungarria lortzen eta mantentzen lagundu.

� Nire logela ez atondu.

� Sistema kardiobaskularra hobetu.

� Postura hobetu.

� Lagunak egiteko aukera eskaini.

� Autoestimua hobetu.

� Diru asko irabazi.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

8

Onura horiek guztiak maiztasunez jardutearen ondorio dira, eta gainera oso ondo pasa dezakezue era aktiboan jolastuz. Zeren zain zaudete? Hasi jolasten!.

Nahiko jarduera fisikoa egin ezean ez duzu onura horiek lortzeko auke-rarik izango, eta gehiegizko pisua edo obesitatea pairatzeko arriskua izango duzu. Gainera gehiago kostako zaizu sasoi aktiboari eustea eta besteen mailan egotea, hala kirolean nola jolasean. Asma pairatzeko ere arrisku handia izango duzu, eta gehiegizko pisuak eragindako artikula-zioetako arazoak.

Inori ez zaio gustatzen gaxorik egotea, beraz badakizu: jarduera fisikoa egin behar da indartsu eta osasuntsu hazteko.

Kirol jarduera eginez zure mugak eta gaitasunak ezagutzen ikas dezake-zu, arauen garrantzia ulertzen jokua ondo ateratzeko, edo talde-lanaren garrantzia… beraz, ez da gorputza bakarrik jarduera fisikotik onurak lortzen dituena.

Bizimodu aktibo batek aldartea ere hobetzen du, pozago sentitzen gara, triste gaudenean laguntzen digu.

Epe luzerako, jarduera fiskoak gure autoestimua ere hobe dezake, hau da, zeure buruarekin hobeto sentitzen lagunduko dizu eta lagun gehiago izango duzu.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

9

03 NON EGIN DEZAKET JARDUERA FISIKOA?Dagoeneko badakizu zer den eta zergatik den ona jarduera fisikoa, baina …non egin dezakezu jarduera fisiko hori?...

Egokiena eta errazena zuretzat izango litzateke zure ikastetxean hastea.

YEta ez bakarrik soinketa klaseetan. Ziur zure ikastetxean badago-ela egitarau bat ordutegiz kanpo eskola-kirolean hasteko eta lehiatzeko hainbat jarduera dituena.

Ikastetxeko talde batean bazabiltza ere eta oso serio hartuta ere, ez ahaztu ondo pasatzeko eta hezitzeko zaudela, berdin da entrenamen-duetan zein partiduetan.

Zure kiroldegian ere hainbat jarduera aurkituko duzu ondo pasatzeko eta kirol egiteko. Adi egon batez ere, udan eta gabonetan, ziur antolatzen direla koloniak edota bestelako ekintzak, eta bertan lagun asko egingo dituzu.

Ziur hainbat aukera duzula zure inguruan irudimena erabiliz ariketa fisikoa egin ahal izateko. Adibidez, zure etxetik hurbil dagoen parkea leku ona izan daiteke zure lagunekin jolasteko. Saskibaloia eta futbola beza-lako jokoetan aritu ahal zara, baina baita harrapaketan, zapiaren jola-sean, bizikletan, skatean edo patinetan, soka-saltoan… ere ibil zaitezke.

Familiarekin joan zaitezke natur-guneko ekintzak egitera, adibidez, men-dira, zure anai-arrebekin eta aiton-amonekin joan zaitezke, bizikletan edo oinez ibiltzera, perretxikotan, arrantzan, txango bat egitera, beraiei ere oso ondo datorkie eta ariketa egitea, eta ziur itzel pasatuko duzula.

Hondartzara ere joan zaitezke kiroldegia bailitzan, izan ere, fubolean, bo-leibolean, frisbeean, palatan, surfean, bodian,… baietz gehiago asmatu!

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

10

Hainbat leku daude jarduera fisikoak egin ahal izateko.

• Eskolan.

• Zure herriko edo hiriko parkeetan.

• Udal pista eta kiroldegietan.

• Mendian.

• Hondartzan.

• Etab-etan.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

11

EKINTZAEz daukazu aitzakiarik eserita egonean geratzeko!

Ibili zure senide edo lagunekin zure auzoan, edo uda edo asteburuak pa-satzeko lekuan zehar eta osatu egin ditzakezun jarduerekin zerrenda bat:

Baietz, uste zenuen baino luzeagoa izan?

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

12

04 ZER EGIN BEHAR DUT?• Egin jarduera fisiko bat.

• Saiatu dibertigarria izan dadin.

• Zure lagunekin edo senideekin bada, hobe.

• Ikastetxearekin bada, askoz hobeto.

• Egin modu seguruan, minik egin gabe.

• Ez molestatu zurekin batera daudenak.

Lehenik eta behin jo ezazu zure adinerako egokienak diren kirol-egituretara. 3.puntuan ko-mentatu dugu zeintzuk diren. Non egin dezaket jarduera fisikoa? Ez ahaztu, zure ikastetxeak lagunduta, zure kabuz eginda inoiz lortuko ez dituzun jarraitutasuna eta maila lortuko dituzula.

Hori bai, ikastetxean aholkuak eman eta bide-ratu arren, guk atal honetan hasteko gomen-dio orokor batzuk emango dizkizugu jarduera fisikoaren gainean:

Lehen komentatu dizugu oso garrantzitsua dela maiztasunez jarduera fisikoa egitea, ez egun batean asko eta gero 11 egun ezer egin gabe, sofan etzanda.

Oinarrizko gaitasun fisikoak deritzenak, inoiz hitz egin dizute horien gainean soinketa klasean? Malgutasuna, indarra, erresistentzia, bizkorta-suna… adin hauetan (6-12 urte bitartean) eten gabe hazten dira malguta-suna izan ezik. Hazkunde hau antzemango da trebezia, bizkortasuna eta koordinazio gaitasunak bezalako kapazitateetan, horregatik izango zara gero eta indartsuagoa, azkarragoa eta erresistenteagoa.Ziur aurten iaz baino indartsuago ematen diozula baloiari, ezta?.

Jarduera errazekin hasi behar zara eta dnebora pasatu ahala gero eta zailagoak direnekin, baina guztiak izan behar dira zure gustukoak.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei zuzendua (12 urtera arte)

13

Jolas motorrak zure adinean oso aukera onak dira garatzeko. Baten bat ezagutuko duzu zure koadrilarekin jolasteko. Halaber, Soinketa klasean egiten duzun guztia ere birpasatu ahal duzu, horretaz gain, lagunekin egin dezakezun edozein jarduera dibertigarriagoa izango da.

Zuhurtasunez jokatu behar duzu segurtasuna bermatzeko eta esan beti zure aita edo amari zer eta non egingo duzuen.

Dantza, bizikletan ibili, patinatu, igeri egin, hondartzan jokatu bezalako hainbat jarduera egin dezakegu… beti ere, ondo pasatzeko helburuare-kin.

Mendia, zelaiak, hondartza bezalako naturguneetan aritzen bazara, errespetu handia izan behar duzu landare, aimalia eta inguru osoarekin. Ez utzi aztarnarik, eraman sortzen duzun zarama guztia, horrela, berriro itzultzen zarenean gozatu ahalko dituzu leku horiek.

Eta, bukatzeko, plantea ezazu jarduera fisikoa etorkizunerako inbertsio moduan. Orain ondo pasatzen baduzu bizkletan ibiliz, edo tenisean joka-tuz, pentsa ezazu urte batzuk barru, nagusia zarenean; orduan ere, nahi izango duzu ondo pasatzen jarraitzea, eskiatzen, tenisean, etab-etan.

Solik lortuko duzu aktibo mantenduz.Garaten ari den gorputza duzu, zurea izango dena bizitza osorako eta ordezkorik ez duena,, zaindu eta zoriontsuagoa izango zara. Eta zaintzeko modu ona jarduera fisikoren bat eginez izango da.