1
43 Hilekoa Idoia Anzorandia Kareaga Aitor Arrutia Azkueta Bertso sortak -Batzutan umoretsua beste batzutan apala, zure jarrera aldaketa ez da batere normala! -Bada, azalduko dizut arrazoia berehala, ni ere ziklikoa naiz ilargi ederra bezala. -Kulero odoleztatuak haserraldiak adina, zu hilekoaz sentitzen al zara sarri zikina? -Hasieran beldur nintzen odola, usaina, mina naizen eran onartzeko egin arte ahalegina. -Baina iragarkietan lotsa dago ate joka odola urdindua ta egiari erasoka. -Desmitifikatzea da emakumeon erronka nik odol gorria daukat ta erabiltzen dut kopa. -Sarritan bizi garenez kanpo iritzien menpeko, ze beldur izan zenuen hilekoa onartzeko? -Urteekin ikasi dut autoezagutza tarteko barrenera begiratzen naizena eraikitzeko. -Nekea, pena, haserrea, edo gogoa galduta, hilekoak ba ote du zure min handien kulpa? -Naturaren kontra ezin dugunez egin burruka gorputzak zer behar duen eskatzen digu oihuka. -Urtaro ta loreekin egin nahian metafora, beraz hil ta jaiotzen da zure bizitzaren lora. -Nire faseak onartuz orain nago horren gustora, dantzatzen ikasi baitut bizitzaren erritmora! Doinua: Calle melancolía Neurri berezia Neska askori hilekoa etortzen zaio. Mutil askok ez dute hilekoari buruz hitz egiten neskekin, jakiteko haiek zer sentitzen duten. Hona hemen bi neska-mutilen arteko elkarrizketa, hilekoaz. Gure ikasgelako mutilei hitz egin al die inork hilekoaz?

Hilekoa - bertsoa.eus · 2018. 3. 5. · zure bizitzaren lora.-Nire faseak onartuz orain nago horren gustora, dantzatzen ikasi baitut bizitzaren erritmora! Doinua: Calle melancolía

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hilekoa - bertsoa.eus · 2018. 3. 5. · zure bizitzaren lora.-Nire faseak onartuz orain nago horren gustora, dantzatzen ikasi baitut bizitzaren erritmora! Doinua: Calle melancolía

43

Hilekoa

IdoiaAnzorandiaKareaga

AitorArrutia

Azkueta

Bert

soso

rtak

-Batzutan umoretsuabeste batzutan apala,zure jarrera aldaketaez da batere normala!-Bada, azalduko dizutarrazoia berehala,ni ere ziklikoa naizilargi ederra bezala.

-Kulero odoleztatuakhaserraldiak adina,zu hilekoaz sentitzenal zara sarri zikina?-Hasieran beldur nintzenodola, usaina, minanaizen eran onartzekoegin arte ahalegina.

-Baina iragarkietanlotsa dago ate jokaodola urdindua taegiari erasoka.-Desmitifikatzea daemakumeon erronkanik odol gorria daukatta erabiltzen dut kopa.

-Sarritan bizi garenezkanpo iritzien menpeko,ze beldur izan zenuenhilekoa onartzeko?-Urteekin ikasi dutautoezagutza tartekobarrenera begiratzennaizena eraikitzeko.

-Nekea, pena, haserrea,edo gogoa galduta, hilekoak ba ote duzure min handien kulpa?-Naturaren kontra ezindugunez egin burrukagorputzak zer behar dueneskatzen digu oihuka.

-Urtaro ta loreekinegin nahian metafora,beraz hil ta jaiotzen dazure bizitzaren lora.-Nire faseak onartuzorain nago horren gustora,dantzatzen ikasi baitutbizitzaren erritmora!

Doinua:

Calle melancolíaNeurri berezia

Neska askori hilekoa etortzen zaio. Mutil askok ez dute hilekoari buruz hitz egiten neskekin, jakiteko haiek zer sentitzen duten. Hona hemen bi neska-mutilen arteko elkarrizketa, hilekoaz.

Gure ikasgelako mutilei hitz egin al die inork hilekoaz?