23
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. 2010-2011 ikasturtean eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailak abian jarri zuen Hezkuntza Marko Hirueleduna izeneko hezkuntza-proiektua. proiektu horren baitan, eskoletan euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza bati astean 5-6 ordu eskaintzen zaizkio. hezkuntza-proiektu berriarekin gaur egungo A, B eta d ereduak desagertze-bidean jartzen dira, eta guztiak ordezkatuko lituzkeen eredu bat ezarriko litzateke, eredu eleanitza. Artikulu honetan proiektu hori abian jarritako hainbat ikastetxeetako esperientziaren inguruko azterketa erakusten da. horretarako, alabaina, euskal herriko hezkuntza ere- duen historiari sarreratxoa egiten dio egileak, hezkuntza elebiduneko A, B eta d ereduen bilakaerari eta hezkuntza elebidunarekiko jarreren eta iritzien inguruko gaiari. Ikerturiko ikastetxeetako esperientzia aztertu ondoren egileak hainbat ondorio ere planteatzen ditu. Hitz-gakoak: hezkuntza elebiduna, hezkuntza eleanitza, Hezkuntza Marko Hirueleduna, hizkuntza-konpetentzia. Abstract. The consequences of the trilingual education framework. during the 2010-2011 academic year the education department of the Government of the Basque Autonomous Community (region) launched its education project entitled Trilingual education Framework. within this project, 5-6 hours a week are devoted to Basque, Spanish and a foreign language. with the new education project, the current A, B and d education models are set to be discontinued and be replaced by the multilingual model. This paper deals with a study of the experience of several schools where this project has been piloted. But for this purpose, the author has included a brief introduction on the history of the Basque Country’s bilingual education models, on the evolution of the A, B and d models in bilingual education and on the attitudes and opinions towards bilingual education. After analysing the experience of the schools in the study, the author also puts forward some conclusions. Key words: bilingual education, multilingual education, Tri- lingual Education Framework, language competence. hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Maier ugartemendia Euskal filologoa HauSnaRTu euskal Soziolinguistika Sarien iV. edizioko hirugarren saria (2011)

hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. 2010-2011 ikasturtean eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailak abian jarri zuen Hezkuntza

Marko Hirueleduna izeneko hezkuntza-proiektua. proiektu horren baitan, eskoletan euskara, gaztelaniaeta atzerriko hizkuntza bati astean 5-6 ordu eskaintzen zaizkio. hezkuntza-proiektu berriarekin gauregungo A, B eta d ereduak desagertze-bidean jartzen dira, eta guztiak ordezkatuko lituzkeen eredu batezarriko litzateke, eredu eleanitza. Artikulu honetan proiektu hori abian jarritako hainbat ikastetxeetakoesperientziaren inguruko azterketa erakusten da. horretarako, alabaina, euskal herriko hezkuntza ere-duen historiari sarreratxoa egiten dio egileak, hezkuntza elebiduneko A, B eta d ereduen bilakaerari etahezkuntza elebidunarekiko jarreren eta iritzien inguruko gaiari. Ikerturiko ikastetxeetako esperientziaaztertu ondoren egileak hainbat ondorio ere planteatzen ditu. • Hitz-gakoak: hezkuntza elebiduna, hezkuntza

eleanitza, Hezkuntza Marko Hirueleduna, hizkuntza-konpetentzia.

Abstract. The consequences of the trilingual education framework. during the 2010-2011 academicyear the education department of the Government of the Basque Autonomous Community (region)launched its education project entitled Trilingual education Framework. within this project, 5-6 hours aweek are devoted to Basque, Spanish and a foreign language. with the new education project, the currentA, B and d education models are set to be discontinued and be replaced by the multilingual model. Thispaper deals with a study of the experience of several schools where this project has been piloted. But forthis purpose, the author has included a brief introduction on the history of the Basque Country’s bilingualeducation models, on the evolution of the A, B and d models in bilingual education and on the attitudesand opinions towards bilingual education. After analysing the experience of the schools in the study, theauthor also puts forward some conclusions. • Key words: bilingual education, multilingual education, Tri-

lingual Education Framework, language competence.

hezkuntza markohirueledunaren ondorioak

Maier ugartemendia Euskal filologoa

HauSnaRTu euskal Soziolinguistika Sarien iV. edizioko hirugarren saria (2011)

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 83

Page 2: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

SaRReRa

y

Helburua2010-2011 ikasturtean eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailak abian jarrizuen hezkuntza proiektua: hezkuntza Marko hirueleduna. honek es-koletan euskara, gaztelera eta atzerriko hizkuntza bati astean 5-6 ordueskaintzea eskatzen du. hezkuntza proiektu berri honekin gaur egunezagutzen ditugun A, B eta d ereduak desagertuko lirateke, eta guztiakordezkatuko lituzkeen eredu bat ezarriko litzateke, eredu eleanitza.

proiektua aurkeztu zen momentutik gaia oso eztabaidatua izan da,eta 2010-2011 ikasturtean zehar zenbait ikastetxetan proba moduanezarri den arren, Isabel Celaá eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuakjada ohartarazi du marko hirueledunak “ez duela atzera bueltarik” (be-rria.info). hezkuntza Sailburuak 2013. urtean eAeko 525 ikastetxeetanbeste eredurik ez dela egongo adierazi zuen urte hasieran (berria.info,gara.net, diariovasco.com, 2011/05/31).

esan bezala, gai honek hauts asko harrotu ditu; egitasmoa aurkeztuorduko eta baita gaur egun ere, hainbat ikastetxe eta eragilek ezbaianjarri dute proiektuak arrakasta izateko duen aukera. Batez ere, ikaslehoriek guztiz euskaldunduko ote diren zalantza dute batzuek, eta “ereduhoriek euskarari hizkuntza gutxitua den heinean, kalte besterik ez dio-tela egiten” uste dute zenbait elkartek (berria.info, 2011/01/19). Askotanhezkuntza elebiduneko A eta B ereduek ikasleen euskalduntzea ber-matzen ez dutela salatu izan denez, eta oraingo markoa askok B ere-duarekin parekatzen dutenez, ondorengo galderei erantzutea zilegi di-rudi: marko hirueledunak zer eragin izan ote dezake euskara bezalakohizkuntza gutxitu batengan? Benetan egokia ote da hezkuntza ereduhau eAe guztirako?

Gauzak honela, hezkuntza edo marko hirueledunak euskararenganzein eragin izan ditzakeen aztertzea izango da nire helburua datozenorri hauetan. horretarako, euskal herriko hezkuntza ereduak ezagutukoditugu, zenbait ikastetxeren bizipenak aztertuko ditugu, elkarte eta era-gileen iritzia jasoko dugu, eta ikasleen hizkuntza gaitasunean ere arretajarriko dugu, besteak beste.

1. euSKal HeRRiKO HezKunTza eReDuaK

y

Gaur egun eAe osoan ezarriko den hezkuntza eredu bat ulertzeko, hauda, marko hirueleduna ezagutu ahal izateko, honek sortu dituen ezta-baidak ulertzeko eta proposamenaren zergatia jakiteko, ezinbestekoa

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

2010-2011ikasturteanEuskoJaurlaritzakoHezkuntza Sailakabian jarri zuenhezkuntzaproiektua:HezkuntzaMarkoHirueleduna.Honek eskoletaneuskara,gaztelera etaatzerrikohizkuntza batiastean 5-6 ordueskaintzeaeskatzen du.Hezkuntzaproiektu berrihonekin gauregun ezagutzenditugun A, B etaD ereduakdesagertukolirateke, etaguztiakordezkatukolituzkeen eredubat ezarrikolitzateke, eredueleanitza.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 84

Page 3: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

da lehenago euskal herrian ezagutu ditugun hezkuntza ereduen berriizatea, eta hauen nondik norakoei begiradatxo bat ematea.

horregatik, jarraian historian zehar euskal herrian egon diren hez-kuntza ereduak ezagutuko ditugu, eta gaur egunera arte egon den etaoraindik dagoen A, B eta d ereduen inguruko oinarrizko datu batzukezagutuko ditugu atal honetan.

1.1 euskal Herriko hezkuntza ereduen historiaorain dela hogeita hamar urte, hezkuntza ele bakarra zen euskal herrikoeskola-sistemetan ezarrita zegoen eredua. Gaztelaniaz ikasten zirenikasgai guztiak, eta gaztelania hutsez alfabetatzen zituen eskola horrekbertako haur guztiak. euskarak hezkuntzan presentziarik ez izateak,beraz, XX. mendera oso ahulduta iristea ekarri zuen.

Gizarteak euskara sustatzeko zuen nahiari esker, 1960tik aurreraindarrean zegoen legeari aurre eginez, hazkunde bizia izan zuten ikas-tolek: hamarkada batean euskal herriko ikastolek berpizkunde modukobat izan zuten. klandestinitatean sortu ziren ikastolak. Baimenik gabeeuskara erabiltzen eta euskal kultura lantzen zuten, libururik gabe etagurasoen babesa besterik ez zutelarik; baina, bazuten indarra ematenzieten beste zerbait: beraien arbasoen hizkuntza eta kultura defenda-tzeko zuten konpromisoa.

denboraldi honetan bi gertaera garrantzitsu jazo ziren: Frankorenheriotzaren ondoren espainiako konstituzioaren aldarrikapena eta es-painia aldeko euskal herriko politika garatzeko alderdi politiko demo-kratikoek hartu zuten ardura. Are gehiago, eskola liburuak euskal he-rriko hizkuntza, kultura, historia, geografia eta abarri buruzko edukikurrikularrak barneratzen hasi ziren. Gainera, garai honetan Autonomiaestatutua (1979) eta 1983an dekretua onartu ziren, azken honek eAekohaurrek euskara derrigorrezko gaia izango zutela arautzen zuen (etxe-berria, 1999: 1.go orria). Garai horretan diseinatu ziren orduko A, B, Ceta d ereduak; gerora hirura mugatu direnak. hala ere, urte haietan es-kaintza nahiko juxtua zen arren, eskaria oso nabarmena izan zen. eAekobiztanleen %25 bakarrik izanik euskalduna, beren seme-alabentzat ira-kaskuntza elebiduna nahi zuten gurasoak askoz ere gehiago ziren.

1979ko euskararen erabilera Normaltzeko legeak ikasle orok bereikasketak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko eskubidea duela aitortzendu, batetik; eta, bestetik, beharrezko neurriak hartzera behartzen duadministrazioa, bere obligaziozko ikasketa-aldia amaitzerakoan ikasleorok hizkuntza ofizial bien behar adinako ezaguera praktikoa izan de-zan. hau euskararentzat aurrerapauso garrantzitsu bat izan zen.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Orain delahogeita hamarurte, hezkuntzaele bakarra zenEuskal Herriko

eskola-sistemetan

ezarrita zegoeneredua.

Gaztelaniazikasten ziren

ikasgai guztiak,eta gaztelania

hutsezalfabetatzenzituen eskolahorrek bertakohaur guztiak.Euskarakhezkuntzan

presentziarik ezizateak, beraz,

XX. mendera osoahulduta iristeaekarri zuen.

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 85

Page 4: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

honela, eusko Jaurlaritzak eta hezkuntza Sailak dekretu baten bi-tartez adierazi zuen eskolan euskara eta gaztelera “derrigorrezko” ikas-gaiak izango zirela, eta ikasleek zituzten helburuen arabera “A, B eta dikasteredu elebidunetan” banatuko zirela (zalbide eta Izagirre, 2011:16.or). orduan, d eredua jatorriz euskaldun ziren haurrentzako zelaegokiena uste zen; B eredua bi hizkuntzen ezagupena zuten haurren-tzako; eta A eredua, azkenik, euskararen ezagupen oso txikia edo batereez zuten haurrentzako (etxeberria, 1999).

1.2 Hezkuntza elebiduneko a, B eta D ereduen bilakaerahezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaeraezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak, pausoka pausokagorakada handia izan duela esan genezake. hazkunde hau lortzeko,ordea, lan handia egin behar izan dute eragile askok: irakasle-gai eus-kaldunak sortuz (Irakasle eskolak horretarako egokituz), lehendik la-nean ari ziren irakasleak euskaldunduz edo alfabetatuz… horrez gain,ikasmaterialak sortu behar izan dira, lehen esan bezala ez zegoelakoeuskarazko materialik. hiritarren, irakasleen eta ikasleen euskara-mailaneurtzeko agiriak ere sortu eta gestionatu behar izan ziren. herritarguztientzat eGA sortu zen eta irakasleentzat bereziki hizkuntza eska-kizunak sortu ziren. Azkenik euskararen erabilera normalizatzeko eki-menak, programak eta proiektuak bideratu behar izan dira urte askoan.

Ikasle kopuruaz gain, hezkuntza ereduan aldaketa nabarmena izandu eredu aukeraketak ere. hasiera batean, ikastetxe gehienetan euskarakez zuen presentziarik eta X eredu bat aurkitzen zen nagusiki. hau gain-dituta, hezkuntza elebiduna izan da nagusiki azken urte hauetan eAekoeskoletako sisteman. eredu batzuek besteek baino eboluzio handiagoajasan dute. oro har, haur hezkuntzako lehen ikasmailan haurrak sartudituzten gurasoek gero eta proportzio handiagoan aukeratu dituzte Beta, bereziki, d ereduak.

Lehenengo irudi honetan portzentajeen araberako ereduen bilakaeraikus daiteke:

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hezkuntzan A, Beta D ereduaezarri zirenetik,hiru ereduekbilakaeraezberdina jasandute. Euskaranagusi duen Dereduak, pausokapausokagorakada handiaizan duela esangenezake.Hazkunde haulortzeko, ordea,lan handia eginbehar izan duteeragile askok:irakasle-gaieuskaldunaksortuz (IrakasleEskolakhorretarakoegokituz),lehendik laneanari zirenirakasleakeuskaldunduzedo alfabetatuz…

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 86

Page 5: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

1.go irudia: EAEko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakastereduen mende

laurdeneko bilakaera (Zalbide eta Izagirre, 2011).

Grafikoak eman dituen datuei begiratuz gero, berriz, argi eta garbiikus daiteke behin eta berriz aipatutako bilakaera hori. Alde batetik, le-hen aipatutako X eredua guztiz desagertu da. Bestetik, benetan deigarriada laurogeigarren hamarkada hasieran nagusi zen A eredua, hau da,erdara oinarri duena, izugarri jaitsi dela; beheranzko joera etengabeaizan du. Aldiz, B ereduak hasiera batean oso leku txikia zuen arren,pixkanaka zabaltzen joan da, eta denborarekin mantentzea lortu du.hala ere, benetan aldaketa eta gorakada izugarria izan duena d ereduaizan da. eAeko gurasoek euskal ereduarekiko apustua egin dute; ha-sieran ia lekurik ez zuen eta gaur egun eredu nagusia bilakatu da.

1.3 Hezkuntza elebidunarekiko jarrerak eta iritziakhezkuntza hirueleduna martxan jarri aurretik ere, eztabaidagai izanda hezkuntza elebiduna. Sarri hezkuntza elebidunak ikasleak euskal-duntzeko ez zuela balio esan izan da, eta A eta B ereduak oso kritikatuakizan dira, ikasleen hizkuntza maila ebaluatutakoan ez dutelako beharbezalako maila izan.

Askotan aipatu izan da ikasleak eskolan euskalduntzen zirenarenustea, ez zela guztiz egia (erriondo, Lore; Isasi, Xabier; Azurmendi,Mari-Jose; Mendiguren Bereziartu, Xabier 2005: 1.go or). derrigorrezkoBigarren hezkuntza bukatzen duten 16 urteko gazteek euskara mailarikez dutela lortzen baieztatu izan da maiz.

Guzti hau kontutan hartuta, zenbaitek eredu bakar baten aldekoapostua egiteko proposatu izan du: d eredua indartu eta beste biak, Aeta B, desagertu. horrez gain, gure ikastetxeen curriculuma, metodolo-gia, baliabideak berraztertu egin beharko dira (erriondo & beste, 2005:

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 87

Page 6: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

2.or). Irakasleek ere zenbait proposamen egin izan ohi dituzte: irakasleokere badugu zer berritu hizkuntzen irakaskuntza alorrean. Ikuspegi for-malista eta gramatikala mugatuz, orientabide komunikatiboa eta inte-gratzailea landu beharra dago. hizkuntzari zor zaion garrantzia emanez,denok hizkuntza irakasleak garela ohartuz. Badirudi, agian, ikasleakguztiz ez euskalduntzearen arrazoia ez dela ereduena soilik, beste hain-bat faktorek ere eragin dezakete, prozesu hori benetan bete dadila ber-matzen. hala ere, horretarako administrazioaren babesa eta laguntzabeharrezkoa dela ere adierazi izan dute. Irakaslegoarekin jarraituz, ira-kasle elebidunak beharrezkoak direla esan izan da, eta horretarako be-harrezkotzat jo izan dute “euskal herriko Irakasle eskoletan erdal ada-rrak desagertzea”, ez baitute zentzukoa ikusi irakasle ez diren edo zirenirakasleak hezitzen jarraitzeak (erriondo & beste, 2005: 2.or). Jarrerabera hartu behar ote da hezkuntza hirueledunean irakasle diren edoizango direnekin? Gaur egun irakasle hirueledunak prestatu behar alditugu? Benetan euskarak dituen behar horiek asetzen jakingo al dutehezkuntza hirueleduneko irakasleek?

2. HezKunTza MaRKO HiRueleDuna

y

hezkuntza Marko hirueledunak euskara bezalako hizkuntza gutxitubatean izan dezakeen eragina aztertu ahal izateko, lehenik eta behinzer den eta zer funtzionamendu duen ezagutu beharko dugu. horreta-rako, 2010. urtean proiektua nola azaldu zen erakutsiko dut, ikastetxeekizandako jarrerak aztertuko ditut, ikastetxeen bizipenak ezagutuko dituteta ereduarekiko zenbait jarrera ere bilduko ditut.

2.1 Hezkuntza eleanitzaren proiektuahezkuntza Marko hirueleduna 2010-2011 ikasturtean martxan jarri zenarren, lehenagotik abian zen hezkuntza eleanitz baten proiektua. Ikas-tolen elkarteak urte mordoxka daramatza euskara oinarri duen proiektueleanitz bat garatzen. esate baterako, Tolosako Laskorain Ikastolakduela hogei urte jarri zuen martxan beraien marko propioko eleanitzproiektua. proiektu eleanitz horretako bereizgarria ingelesaren irakas-kuntza goiztiarrarekin (4 urterekin) hastean datza.

horrez gain, 2006. urtean Tontxu Camposek eAeko hezkuntza,unibertsitate eta Ikerketa sailburua zenak, eAeko ikastetxe publikoetaneredu berritzailea eta eleanitza martxan jartzea proposatu zuen. A, Beta d ereduen ordez eredu bakarra eta malgua ikastetxe guztietan ezar-tzea zen asmoa. euskara oinarri hartuta, “hezkuntza prozesua amaitzean

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Askotan aipatuizan da ikasleakeskolaneuskalduntzenzirenaren ustea,ez zela guztizegia (Erriondo,Lore; Isasi,Xabier;Azurmendi,Mari-Jose;MendigurenBereziartu,Xabier 2005:1.go or).DerrigorrezkoBigarrenHezkuntzabukatzen duten16 urteko gazteekeuskara mailarikez dutela lortzenbaieztatu izan damaiz.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 88

Page 7: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

herritarrek hizkuntza ofizial bietan ezagupen maila nahikoa izatea” zenhelburua. “Atzerriko hizkuntza batean edo bitan komunikatzeko oina-rrizko ezagupena izatea” ere helburutzat ziren.

ordura arte egin ez zen bezala, helburu horiek denak neurtzeko asmoaazaldu zuen Camposek. europako erreferentzia hartuko zen erreferentziabezala: euskara eta gaztelanian B1 maila lortu beharko zuten ikasleek Lehenhezkuntza bukatutakoan, eta B2 maila dBh bukatutakoan. Ingeleseanedo frantsesean, aldiz, B1 maila lortu beharko litzateke dBhren amaieran.Maila horiek lortzen ziren edo ez ikusteko ebaluazioak egingo ziren.

Ikastetxe bakoitzak bere eredua garatu ahal izango zukeen, tokiantokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuz. Ikastetxe bakoitzak di-seinatuko zukeen bere hizkuntz proiektua. Alde horretatik, autonomiaizango zuten, baina erdietsi beharreko helburuak eta markoa mugarriizanda. hezkuntza marko hau Lehen hezkuntzako lehenengo mailatikaurrera jarri nahi zuen martxan Camposek, 2008-09 ikasturtean hasita.eta horrela, 10 urteren buruan marko berria ezarrita egotea espero zuen.

hala ere, proposamen honek zalantza asko sortu zituen alderdienartean eskatzen zen hizkuntza-maila zela eta. Ikastetxeen autonomiaeta malgutasunari zegokion gaia ere ez zen denak ados jartzen zituenzerbait, askeegia izan zitekeen ala ez eztabaidatzen zen. ebaluazioareninguruan ere aldekoak zein kontrakoak zeuden. Azkenean, proiektuhau atzera bota zuten Legebiltzarrean.

hemen aipatutako hau ez da atzera bota zen proiektu eleanitz ba-karra, baina, oinarri ezberdineko proiektu eleanitz guztiak Legebiltza-rrera iritsi ohi izan direnean, arrazoi batengatik edo bestearengatik, betiatzera bota izan dira.

2.2 Hezkuntza Marko Hirueledunaren hasiera2010. urteko martxoan aurkeztu zuen Isabel Celaák, hezkuntza, uni-bertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2010-2011 ikasturtean proba moduanabian jarriko zen hizkuntza Marko hirueleduna. Jaurlaritzak probamoduan gaztelera, euskara eta atzerriko hizkuntza bat ardatz izangodituen hezkuntza egitasmo bat martxan jarriko zutela adierazi zuen or-duan (berria.info: 2010/03/04).

2010- 2011 ikasturtean 40 ikastetxetan hasi zuen proba Jaurlaritzak,eAeko hiru lurraldeetako ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. BertanLehen hezkuntzako 4. mailako eta derrigorrezko Bigarren hezkuntzako1. mailako ikasleekin aritu ziren lanean 2010-2011 ikasturtean. proiektuhonek hiru helburu ditu: euskara sustatzea, elebitasuna finkatzea etaingelesa aktibatzea.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

IkastolenElkarteak urte

mordoxkadaramatza

euskara oinarriduen proiektueleanitz bat

garatzen. Esatebaterako,TolosakoLaskorain

Ikastolak duelahogei urte jarrizuen martxanberaien marko

propioko eleanitzproiektua.

Proiektu eleanitzhorretako

bereizgarriaingelesarenirakaskuntzagoiztiarrarekin(4 urterekin)hastean datza.

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 89

Page 8: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

era berean, hizkuntzak “irakasgaiak izateaz gain irakasbideak”izango direla zehaztu zuen sailburuak, 2010. urtean egindako hezkuntzaBatzordean. Lehen hezkuntzan, gutxienez astean bost orduz erabilikodute hizkuntza bakoitza irakasgai batzuetan, eta sei orduz dBhn. “orduhoriek bete beharreko gutxienekoak dira; ikastetxeek zehaztuko dutegero zein hizkuntzari emango dioten ordu gehiago, hezkuntza Sailarenoniritziarekin”.

ekimenak “izaera esperimentala, borondatezkoa eta malgua” izangozuela adierazi zuen hasieratik Celaá, sailburuak. Badirudi, “ikastetxeenesku” dagoela ekimen honetan parte hartzea edo ez, eta, gainera, “ikas-tetxe horietako ikasleen gurasoek ere oniritzia eman beharko diote”.

Ikasturtearen hasieran eta amaieran egin zituen ebaluazioak ISeI-IVeI-ek hezkuntza Sailak hala eskatuta. hala ere, emaitza hauek ezdira 2011. urtearen amaiera arte ezagutuko.

2.3 Hezkuntza Marko Hiruledunarekiko iritziakhezkuntza Marko hirueledunarena Legebiltzarrean aurkeztu zenean,hiru eleko hezkuntzaren beharra eusko Legebiltzarreko hezkuntza Ba-tzordeko legebiltzarkide gehienek aipatu zuten. hala ere, denek ezzuten bat egin sailburuaren proposamenarekin. Celaák hezkuntza ereduberriarekin elebitasuna “indartuko” zela adierazi zuen arren, guztiekez zuten uste proposamenak elebitasuna bermatzen zuenik.

Lan honetan alderdi politikoetako kideek eta euskal herriko eragileezberdinek proposamena aurkeztu zenean hartu zuten jarrera, edo or-duan emandako iritzien bilketa bat egin dut, (lan osoan iritzien bilketahori osorik irakur daiteke). Laburbilduz, alderdi politikoen aldetik oro-korrean adostasun bat zegoela esan daitekeen arren, ezin liteke gauzabera esan eragile eta sindikatuei dagokienez. Beste behin ere, ikus dai-teke hezkuntza eleanitza ezartzeak, euskara galduko ote denaren edoeuskarak nahiko presentzia izango ote duenaren zalantza sortzen duela;eragile eta sindikatuek euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzatkaltegarria izan daitekeela uste dute.

proiektua aurkeztu zenean egindako adierazpenetan ikus daitekemarko hirueledunaren euskararentzat “eraso” bezala ikusten zutelanabari zen, eta “euskara desagerrarazteko estrategia” bat dela ere ai-patu zuten. A eta B ereduetan izandako emaitzak beraien aldeko ar-gumentu bezala erabili zituzten. Gainera, beraiek uste zuten “eAenofizialak diren bi hizkuntzen ezagutza eta erabilera erreala bermatzekoeredu berri bat” behar dela, proposamen berri horrek ez lukeelakoeuskalduntzea bermatuko. Izatez, helburua “euskarazko irakaskuntza

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburbilduz,alderdipolitikoen aldetikorokorreanadostasun batzegoela esandaitekeen arren,ezin liteke gauzabera esan eragileeta sindikatueidagokienez. Bestebehin ere, ikusdaitekehezkuntzaeleanitzaezartzeak,euskara galdukoote denaren edoeuskarak nahikopresentzia izangoote duenarenzalantza sortzenduela; eragile etasindikatuekeuskara bezalakohizkuntza gutxitubatentzatkaltegarria izandaitekeela ustedute.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 90

Page 9: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

ahultzea” dela ere baieztatzen zuten (berria.info 2010-03-04 eta gara.net2010-03-04).

2.4 Hezkuntza Marko Hirueleduna abian jarri dutenikastetxeen bizipenakGarrantzitsua da eragileek, alderdi politikoek, hezkuntza sailburuak,ekimenek… marko hirueledunaren inguruan pentsatzen dutena eta esa-ten dutena ezagutzea. Baina, garrantzitsua da baita ere 2010-2011 ikas-turtean marko hirueleduna abian jarri zuten ikastetxeen bizipenak eza-gutzea. ezinbestekoa da marko hirueleduna praktikan izan dutenikastetxeen iritzia ezagutzea, beraien ereduaren nondik norakoak eza-gutzea, ikastetxeetan izan dituzten emaitzak eta sentsazioak jasotzea,beraiek eredu honetan euskara zein lekutan ikusten duten jakitea…

horretarako, 2010-2011 ikasturtean hezkuntza Marko hirueledunaabian jarri zuten bi ikastetxeri galdeketa bat egin nien. hezkuntza Markohirueleduna hobeto ezagutzeko asmoz, hamahiru galderez osatutakogaldetegi bat prestatu nuen. Guztira 40 ikastetxe publiko eta itunpekotanjarri zuten martxan hiru eleko eredu berria. Ni ikastetxe horietako as-kotan saiatu nintzen informazioa biltzen, horretarako ikastetxe publikonahiz itunpekoetara, probintzia edo lurralde ezberdinetara eta egoerasoziolinguistiko ezberdinetara galdetegiak bidaliz; baina, zoritxarrezedo halabeharrez, bi ikastetxek erantzun zieten nire galdetegiari: Tolo-sako Laskorain Ikastolak eta urnietako Maria Ikastetxeak.

Laskorain ikastola Tolosako herri ekimenez 1967an sortutako ikas-tola da. Tolosako egoera soziolinguistikoari dagokionez, Tolosan eus-kaldunen kopurua %65 ingurukoa da eta udalak egiten dituen kaleneurketen arabera euskararen erabilera %45 ingurukoa da. Ikastola ho-netan hezkuntza Marko hirueleduna abian jarri aurretik, duela 20 urteabian jarri zuten eleanitz proiektua zuten martxan. proiektu honenezaugarrietako bat ingelesaren irakaskuntza goiztiarrarekin (4 urtekoikasleak) hastea da. hezkuntza sailaren hezkuntza Marko hirueledunaridagokionez, berriz, 2010-11 ikasturtean jarri zuten martxan.

urnietako Maria ikastetxeari dagokionez, honakoa eskola erakun-dearen parte den ikastetxe erlijioso bat da. eta, bertan d eredua izandute orain arte, nahiz eta, ikasle gehienen familiak erdaldunak diren.urnietako Maria ikastetxean 2010eko irailaren 1etik dute abian hez-kuntza Marko hirueleduna.

Ikastetxe guztiek ez dute kontuan hartzen ingurunean bizi dutenegoera soziolinguistikoa beraien eredua egokitzerakoan, beste batzuek,aldiz, bai. horren adibide Maria eta Laskorain ikastetxeak. Maria ikas-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ezinbestekoa damarko

hirueledunapraktikan izan

duten ikastetxeeniritzia ezagutzea,

beraienereduaren

nondik norakoakezagutzea,

ikastetxeetanizan dituztenemaitzak etasentsazioak

jasotzea, beraiekeredu honetaneuskara zein

lekutan ikustenduten jakitea…

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 91

Page 10: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

tetxekoek ikastetxe guztietan berdin neurtzen dela diote eta Laskorainikastolakoek, berriz, ingurune soziolinguistikoa oso kontutan hartzendutela diote. Laskorain ikastolan euskara da hizkuntza ardatz nagusia.

Bi ikastetxeetan kanpoko ebaluazioak egin zituzten ikasturte hasie-ran eta amaieran. Laskorainek kanpo ebaluazio ezberdinetan parte har-tzen du: ISeI-IVeIk ereduen araberako hizkuntzen konpetentzien neur-keta egin dute; Ikastolen elkarteak bideratzen dituen neurketetan ereparte hartu ohi dute; pISSA eta TIMS neurketetan parte hartu dute; etaebaluazio diagnostikoan ere parte hartu izan dute azken ikasturteetan.hala ere, ez dute kanpoko ebaluaziora soilik egokitzen beraien lana etabarne ebaluazioak ere egiten dituzte. ebaluazio irizpideak mailaz-mailaezarrita dauzkate, arloko konstanteen eta erreferentziaren arabera, etaazken helburuak lortzera bideratuta daude. 2010-2011 ikasturtean, dBh4.mailan gainditze tasak honako hauek izan ziren (ikastolako datuenarabera): euskara %100, gaztelera %97 eta ingelesa % 95.

urnietan, kanpo ebaluazioak egiten dituzte; ISeI-IVeI eta Cambridgarduratzen dira neurketak egiteaz kurtso hasieran eta amaieran. eba-luaketa beraien esku uzten dute.

emaitzei dagokienez kanpo ebaluazioetakoak ez dituzte jaso orain-dik, ISeI-IVeIk 2010-2011 ikasturtearen hasieran eta amaieran egindakoebaluazioen emaitzako 2011ko udazkenean ezagutu ahal izatea esperozen, gutxi gora behera. Laskorainen egin zituzten ebaluazioetan emai-tzak “onak” direla diote, nahiz eta, beti ere euskaran hobeagoak izatendiren gazteleran baino.

euskara hizkuntza gutxitua izanda, marko hirueledunak euskara-rengan izan ditzakeen eraginei buruz galdetuta, Laskorainekoen ustez“ingurune soziolinguistikoa oso kontuan hartu behar da horrelako es-perientziaren bat martxan jartzerakoan, eta eredu malgoa behar du ego-era honetara egokitzeko. horrela egin ezean euskararen egoeran eraginoso kaltegarria izan dezake”. Marko hirueleduna abian jartzeak ikasleenjarreran edo hizkuntzaren batenganako jarreran aldaketa bat eragin de-zakeela pentsa daiteke, baina, Laskorain ikastolaren kasuan ez dute“aldaketa aipagarririk nabaritu”; izan ere, beraiek orain dela 20 urtetikmartxan duten eleanitz egitasmoaren lan ildoak hartu dituzte oinarritzat,eta bertan marko hirueleduna txertatu dute. Beraz, beraientzat egokitzesoil bat besterik ez da izan.

urnietako Maria ikastetxekoek 2010-2011 ikasturtean jarri zutenabian marko hirueleduna, eta bereziki ingelesarekiko jarrera aldaketanabaritu dutela diote. “orain arte, ona bazen ere orain komunikaziorakotrebetasun handiago bat” nabaritu dute. Beraz, jarrera aldaketa hizkun-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarahizkuntzagutxitua izanda,markohirueledunakeuskararenganizan ditzakeeneraginei buruzgaldetuta,Laskorainekoenustez “ingurunesoziolinguistikoaoso kontuanhartu behar dahorrelakoesperientziarenbat martxanjartzerakoan, etaeredu malgoabehar du egoerahonetaraegokitzeko.Horrela eginezean euskararenegoeran eraginoso kaltegarriaizan dezake”.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 92

Page 11: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

tza hori gehiago lantzearen ondorio izan da. Maria ikastetxekoen iritzizeuskara ikasteko zailtasuna hizkuntza indoeuroparra ez izatean datza:“gaztelania ama hizkuntza baldin bada, euskara oso urrun dago gazte-leratik, izan ere ez da hizkuntza indoeuropar bat”. Arrazoi honengatik,berriz, ikasleei ingelesa ikastea ez zaiela “hain zaila” egiten uste dute.urnietakoek lehen aldiz jarri zutenez martxan eredu hirueleduna hainbataldaketa sumatu dituzte ikasle eta gurasoengan. hizkuntza mailari da-gokionez, mintzamenean “hobekuntzak” nabaritu dituzte hiru hizkun-tzetan. Bestetik, euskaran eta gaztelanian “dezente” hobetu dute. Gai-nera, ikasleek “ingelesean aurreikusi zen maila gainditu dute” etahizkuntza abilezien arteko orekara “gehiago” gerturatu dira. Gurasoeidagokienez, proiektuaren garapenarekin “asebete” sentitu direla adierazidiete; eta ikasleak marko hirueledunarekin “oso motibatuta” daudeladiote. Inplikatuta dagoen eta ez dagoen irakaslegoari dagokionez, “poz-tasun maila altua da” eta “pentsamolde aldaketa bat” suposatu du. Be-raz, badirudi urnietako Maria ikastetxean marko hirueledunak eragitendieten pertsona guztiak oso gustura daudela izandako emaitzekin; ikas-leen, gurasoen eta irakasleen jarrera oso positiboa da. eta, emaitzei da-gokienez ere badirudi esperotako emaitzak eskuratu dituztela, eta aregehiago gainditu ere egin dituztela.

hezkuntza Marko hirueledunak gauza positibo eta negatiboak ditu;zer esanik ez 2010-2011 ikasturtea lehena izan zela kontutan hartuta.Ikastetxeek proiektuari ikusi dizkieten alderdi positibo eta negatiboakezagutzea garrantzitsua da, hurrengo urteetan abian jarraituko duenproiektu hau hobetzen joateko. honela, lehenik eta behin gauza positi-boetan jarriko dugu arreta. Tolosako Laskorain ikastolak ikusten dizkiongauza positiboak hauek dira: “gure eleanitz proiektuaren baliagarrita-suna agerian jartzea, hizkuntza marko hirueleduna bere baitan jarriaz”eta bide batez, “balio hori kanpoko ebaluazioaren bidez baieztatzea”.Beraiek duela 20 urte abian jarri zuten elenitz proiektua probatzekomodu bat da, kanpo ebaluazioak baliagarriak izan daitezke, orain arteegin duten lana baieztatzeko eta baloratzeko. proiektua sendotuta dutejada, eta horrek emaitzak mantentzea ekarriko dietela uste dute. urnie-tan alde positiboa ikasle, irakasle eta gurasoek proiektuarekiko izandute jarrera positiboa, eta jasotako emaitza positiboak izan dira.

hala ere, normala den bezala dena ez da positiboa eta bi ikastetxeekproiektuari hobetu ditzakeen zenbait puntu ikusten dizkiete. Laskorainikastolak euskararen egoera bermatze aldera “ereduak malgutasuna”behar duela uste du; honela, marko hirueleduna “tokian tokiko egoerasoziolinguistikoetara” egokitu ahal izango delarik. Bestalde, bada proiek-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laskorainikastolakeuskararen

egoera bermatzealdera “ereduakmalgutasuna”

behar duela ustedu; honela,

markohirueleduna

“tokian tokikoegoera

soziolinguistikoetara” egokitu ahalizango delarik.Bestalde, badaproiektuariikusten dionbeste alde

negatibo bat ere,eta honako hauda: “hezkuntzasailak egiten

duenproiektuarenerabilerapolitikoa”.

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 93

Page 12: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

tuari ikusten dion beste alde negatibo bat ere, eta honako hau da: “hez-kuntza sailak egiten duen proiektuaren erabilera politikoa”. urnietakoMaria ikastetxeak ere zenbait gauza hobetuko lituzke marko hiruele-dunean. Alde batetik, proiektua 2010eko martxoan aurkeztu zenetikirailean abian jarri zen arte denbora gutxi igaro zela uste dute, eta ho-rregatik “gure errealitatera egokituta dagoen materiala egiteko denbo-rarik ez” zutela izan diote. Beste ikastetxe batzuekin “amankomunekoezaugarriak” aurkitzea ere “zaila” izan dela diote, “errealitate bakoitzazeharo desberdina” baita. hori dela eta, esperientziak partekatzea erezaila izan dela diote. ebaluazioari dagokionez ere, bada aldatuko luketenzerbait; izan ere, kanpo ebaluaketak oso jarraian egin direla uste dute:“lehenengoa otsailean izan baitzen, eta azkenekoa ekainean” izan zen.

Alderdi negatibo hauek alde batera utzita, bi ikastetxeek 2011-2012ikasturtean ere hezkuntza Marko hirueledunarekin aurrera jarraitudute, eta gauza bera egin dute 2010-2011 ikasturtean proiektua aurreraeraman zuten beste 38 ikastetxeek ere.

2.5 Hezkuntza Marko Hirueledunak aurrera jarraitu du2011-2012 ikasturtean2011-2012 ikasturtean ere abian jarraitu du hezkuntza Marko hiruele-dunak, eta Isabel Celaá, hezkuntza sailburuaren arabera, “hiru elekoereduak ez du atzera bueltarik” (berria.info 2011/05/31). hiru elekohezkuntza sistemaren bilakaera ezin dela gelditu nabarmendu zuenIsabel Celaá, eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuak. “ez du atzerabueltarik, ezta esku frenorik ere” (berria.info 2011/05/31), beraz, probamoduan ezarri zen marko hirueledunak martxan jarraituko du datozenikasturteetan ere. Saioaren lehen datuak 2013. urtean jakinaraziko dira,hau da, eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo diren urtean.Nahiz eta, argi eta garbi adierazi zuen hiru eleko hezkuntza esparruak“aurrera jarraituko duela, gobernu aldaketa balego ere”.

2011-2012 ikasturtean 78 ikastetxe berri ari dira parte hartzen egitas-moan. 2011-2012 ikasturtean lurraldeak eta ikastetxe motak modu oreka-tuan jaso dira. Guztira 118 ikastetxe ari dira hiru eleko ereduan ikasturtehonetan. Bakoitzak bere erritmoa mantenduko du. Aurreko ikasturtetiklanean ari direnek iaz hasitako talde berarekin jarraituko dute lanean, eta2011-2012 ikasturtean hasi direnak Lhko 4. mailan eta dBhko lehen mai-lan hasi dira. Iaz proiektua hasi zutenek egin zuten modu berean.

Ikastetxe gehienek, euskara eta gaztelaniaz gain, ingelesa erabiltzendute irakas hizkuntza bezala. hiru ikastetxetan, ordea, frantsesa da hi-rugarren hizkuntza, eta beste kasu batean alemana.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Minimo batzukbetetzen ezbadira, hizkuntzkomunitatearenekosistema eredegradatzenhasiko da, etaekosistemamoduan bereheriotz bideansartuko da.Horren aurrean,ekologiak etikabat planteatzendigu, zaintzearenetika,dibertsitatearenetika, biziariizaten etagaratzenuztearen etika.Eta balio etikogisa, baliohorrekiko arduraetaerantzukizuna.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 94

Page 13: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

3. iKaSleen HizKunTza-Maila

y

hezkuntza Marko hirueledunari gehien leporatzen zaion arazoa, ikas-leak ez euskalduntzea da. hau da, badirudi hezkuntza hirueledunarekinikasleek euskaraz maila txukun bat lortzea ezinezkoa dela. hau euskarakbizi duen egoera diglosikoaren ondorio litzateke, eta hori argudiatzekoA eta B ereduetan ikasleen euskara maila eskasa izatea aipatzen dute.

euskal herrian orokorrean, eta euskal Autonomia erkidegoan ze-hazki euskara maila aztertzeko hainbat ikerketa egin dira. hezkuntzaMarko hirueleduna ere aztertu dute 2010-2011 ikasturtean, baina zori-txarrez, ezin izango ditut emaitza horiek hemen aztertu. oraindik ezbaitira publikoki azaldu. hezkuntza Marko hirueleduna abian jarri du-ten ikastetxeetan egindako ikerketak irailean hasi zen aztertzen ISeI-IVeI ikerketa erakundea; eta oraingoz ez dira argitara atera.

horregatik, hemen eredu elebidunean 2010 eta 2011.urteetan ISeI-IVeIek egindako ikerketetan oinarrituta A, B eta d ereduetako euskaramailak aztertzen dira.

3.1 a, B eta D ereduko ikasleen hizkuntza-mailarenebaluazioaemaitzak ikusteko modurik egokiena hezkuntza elebidunean izandakoebaluazioen emaitzak hezkuntza Marko hirueleduna abian jarri ondo-rengo emaitzekin alderatzea izango litzateke. Baina, lehenago aipatu be-zala, ezinezkoa izan da marko hirueledunean 2010-2011 ikasturtean jaso-tako ebaluazioen emaitzak jasotzea. Gauzak honela, 2010. urtean ISeI-IVeIerakundeak egindako ikerketa batzuen ondorioak aztertuko ditut hemen.honela, A, B eta d ereduetako ikasleek duten hizkuntza-maila (euskaraneta gazteleran) zer moduzkoa den ikusi, eta euskararen presentziarenarabera, euskararekiko izaten diren emaitzak alderatuko dira.

3.2 a, B eta D ereduetako ikasleen hizkuntza-mailarenebaluazioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila2010.urtean ISeI-IVeI erakundeak ebaluazioen bi diagnostiko aurkeztuzituen. 2009-2010 ikasturtean zehar ebaluazio diagnostiko bat garatuzuten Sailaren hiru zerbitzuen artean: Irakas-sistema ebaluatu eta Iker-tzeko erakundeak (ISeI-IVeI), hezkuntza Ikuskaritzak eta irakasleei la-guntza emateko zerbitzuak (Berritzegune). Ikerketa lan honek ikasleenmultzo beraren informazioa eskaintzen du derrigorrezko eskolatze-aldikobi mailatan: Lehen hezkuntzako 4. mailan, eta derrigorrezko Bigarrenhezkuntzako 2. mailan. Lanean zehar bi mailatako ikasleen diagnosia

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Datuak eredukaaztertuz gero,berriz, datu osoesanguratsuakikus daitezke.Izan ere, A

ereduan, esatebaterako,

ikasleen hirulaurden bainogehiagok ez duhasierako mailagainditzen eta%3 soilik dagokonpetentzia

honetako mailaaurreratuan.

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 95

Page 14: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

egiten den arren, laburpen honetan derrigorrezko Bigarren hezkuntzakoemaitzetan oinarrituko naiz. honela, ikasleek derrigorrezko ikasketakamaitzen dituaztenean zer nolako hizkuntza-maila duten aztertuko dut.

Guztira 333 ikastetxek parte hartu zuten ebaluazio honetan, bertan858 talde zeuden eta guztira 18.021 ikasleren hizkuntza-maila aztertuzen. 333 ikastetxetatik 227k (%68,2) eredu bakarra zuten martxan, 95ek(%28,5) bi eredu zituzten eta 11 ikastetxek (%3,3) hiru eredu zituzten.

euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

(Iturria: ISEI-IVEI, 2010)

eredu bakoitzari dagokien ikasle kopuruei dagokienez, dBhko 2.mailan, 132 talde zeuden A ereduan (talde guztiak kontuan hartuta,%15,4); B ereduan, aldiz, 243 talde zeuden (maila horretan dauden taldeguztien %28,3) eta d eredua 483 taldek osatzen zuten (%56,3).

(Iturria: ISEI-IVEI, 2010)

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 96

Page 15: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

datuak orokorrean aztertuz gero, ikus daiteke eAeko dBhko 2.mailako ikasleen %33,5ek hasierako mailan daudela. Ikasleen %42 in-guru erdiko mailan daude, eta %24 inguruk maila aurreratuari dagoz-kion lan konplexuagoak gauzatzea lortzen du. Beraz, esan daitekedBhko 2. mailako euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpeten-tzian ikasleen %66,5 erdiko mailan eta maila aurreratuan dagoela.

(Iturria: ISEI-IVEI, 2010)

datuak ereduka aztertuz gero, berriz, datu oso esanguratsuak ikusdaitezke. Izan ere, A ereduan, esate baterako, ikasleen hiru laurdenbaino gehiagok ez du hasierako maila gainditzen eta %3 soilik dagokonpetentzia honetako maila aurreratuan. B ereduan, ikasleen ehuneko%37 inguru hasierako mailan daude eta %19,3 inguru maila aurreratuankokatuta daude. d ereduan, hasierako mailako ikasleen ehunekoa%22,5ekoa da eta %31 inguruk maila aurreratura eskuratu du.

(Iturria: ISEI-IVEI, 2010)

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 97

Page 16: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

Ikasleen emaitzak ereduka eta ikastetxe motaren arabera (publikoaedo itunpekoa) ere aztertu zituzten ISeI-IVeIekoek. orokorrean esandaiteke A ereduko geruzetako emaitzak B eredukoetakoak baino na-barmen baxuagoak direla, eta horiek, aldi berean, d eredukoetakoakbaino baxuagoak. ondorioz, dBh 2an euskara-mailari dagokionez, dereduko ikastetxeak dira emaitza onenak lortzen dituztenak. Bestalde,ikastetxe publikoetako emaitzak itunpeko ikastetxetakoak baino nabar-men apalagoak dira hizkuntza-eredu guztietan.

Benetan adierazgarria da A ereduko ikastetxeetan euskarako hasieramailan dauden ikasleen kopurua, benetan altua izatea; A ereduko ikas-tetxe publikoetan %95 baino gehiago, eta itunpekoetan %73 inguru. Bereduko ikastetxe publikoetako ikasleen erdiak, eta B ereduko itunpekoikasleen %34 hasierako mailan kokatzen dira. d ereduan, aldiz, ikasleenehunekorik txikienak hasierako mailan (%25 d publikoan eta %18 itun-pekoan) aurki daitezke, eta ehunekorik handienak maila aurreratuan (%28d publikoan eta ia %36 itunpekoan). A ereduko emaitzak benetan kezka-garriak dira, baina, orokorrean ere ezin esan emaitza bikainak direnik. dereduko ikastetxeetan ere ia erdiak erdi-mailan kokatzen baitira.

Ikasleen etxeko hizkuntza aztertzean, etxeko hizkuntza euskara du-ten ikasleek konpetentzia honetan 281 puntu lortu dituztela egiaztatzenda, eta etxeko hizkuntza gaztelania edo euskara ez den besteren batdutenek 252 puntuko errendimendua lortu dute. Aldea benetan adie-razgarria da. etxeko hizkuntza gaztelania edo euskara ez den besterenbat duten ikasleek, berriz, hasierako mailan ehuneko altuagoak etamaila aurreratuan ehuneko baxuagoak biltzen dituzte. eta, hasierakomailan kokatzen da etxeko hizkuntza gaztelania edo euskara ez denbesteren bat duten ikasleen %38, eta ehuneko hori erdia baino gutxiagoramurrizten da etxeko hizkuntza euskara duten ikasleen kasuan (%15).Maila aurreratuan, etxeko hizkuntza euskara duten ikasleen ehunekoaketxeko hizkuntza besteren bat dutenen kopurua bikoizten du (%40,1eta %19,8). Beraz, esan daiteke etxeko hizkuntzak eragin nabarmenaduela ikasleen emaitzengan, euskararen kasuan, behintzat.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikasleen etxekohizkuntzaaztertzean,etxeko hizkuntzaeuskara dutenikasleekkonpetentziahonetan 281puntu lortudituztelaegiaztatzen da,eta etxekohizkuntzagaztelania edoeuskara ez denbesteren batdutenek 252puntukoerrendimendualortu dute.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 98

Page 17: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

gaztelerako hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

(Iturria: ISEI-IVEI, 2010)

emaitza orokorrei begiratuz gero, ikus daiteke ikasleen %88 inguruerdiko mailan eta maila aurreratuan dagoela. hau da, ikasleen gehiengoia osoak gaztelera menderatzen duela. eAeko dBhko 2. mailako ikas-leen %12k hasierako mailarako deskribatu diren trebetasunak bakarrikmenderatzen ditu. Ikasleen %59 inguru erdiko mailan dago, eta %29inguruk maila aurreratuari dagozkion trebezia konplexuagoak mende-ratzen ditu.

(Iturria: ISEI-IVEI, 2010)

Ikastetxe motaren arabera (publikoa edo itunpekoa) eta eredu ba-koitzaren arabera, emaitza ezberdinak nabarmentzen dira. esate bate-rako, euskaran gertatu den bezala sare publikoko ikastetxeen emaitzak

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 99

Page 18: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

apalagoak dira itunpekoek lortu dituztenak baino. Itunpeko ikastetxeenartean A eta B ereduko emaitzak oso antzekoak dira (nahiko onak). deredu publikoko ikastetxeek, sare publikoko A eta B ereduko ikastetxeekbaino emaitza askoz hobeak lortu zituzten. hala ere, itunpeko ikaste-txeetan egoera ez da berdina, aurkakoa gertatzen da.

emaitzak zehatzago aztertuta ikus daiteke, A geruzako ikasleen%34 inguru gaztelerako hizkuntza-mailaren hasieran dagoela, eta gai-nera, %11 inguruk soilik lortu zuela maila aurreratua. eAeko dBhko2. mailako ikasleen %88 erdiko mailan eta maila aurreratuan kokatzendirela kontutan hartuta, A geruza publikoak izan ezik, gainerako geru-zak %84tik (B publikoa) %91ra (itunpeko B) bitarte doaz.

etxeko hizkuntzari begiratuz gero, kontutan hartu behar da dBh2ko ikasleen artean %20k baino gehiagok euskara duela etxeko hizkun-tza eta %77 inguruk ez duela euskara etxeko hizkuntza. Familia eus-kalduneko ikasleek 248 puntu lortu dituzte gazteleran, eta familian gaz-telaniaz edo bete hizkuntza batean hitz egiten dutenek 254 puntu. Aldeahamar puntutik behekoa da. etxean euskaraz hitz egiteko joerarik ezduten ikasleen %88k maila aurreratua edo erdi-maila lortu zituzten.

3.3 a, B eta D ereduko ikasleen hizkuntza-maila aztertuondoren atera daitezkeen ondorioakemaitza orokorrak aztertuz gero, ikus daiteke hasierako mailan daudenikasleen ehunekoa handiagoa dela euskaran gazteleran baino. Badirudieredu guztietako ikasleen gehiengoa erdi-mailan eta maila aurreratuandagoela; euskara-mailari dagokionez ere gehiengoak erdi-mailan etamaila aurreratuan badaude ere, hasiera mailako ikasleen ehunekoa bi-koitza baino gehiago da (gaztelera %12 eta euskaran %33,5).

Ikastetxe motak eta ereduak aztertuta, hasierako teorietako bat guz-tiz betetzen dela ikus daiteke. derrigorrezko Bigarren hezkuntzakoikasketak amaitzeko bi ikasturte falta zaizkien ikasleen ehuneko handibatek ez du euskara menderatzen. Benetan larriak eta adierazgarriakdira A ereduko ikastetxe publikoetako emaitzak, ikasleen %96,3 euska-raren hasiera mailan baitago oraindik ere. eta, itunpekoetan ere emaitzahobeagoak dauden arren A ereduko itunpeko ikastetxeetako ikasleen%73,5 euskararen hasiera mailan kokatzen da. Baina, larriena da d ere-duan ere ikastetxe publikoetan %47 eta maila aurreratuan %28 daudela,eta itunpeko ikastetxeetan %46, 1 erdi-mailan eta %35,7 maila aurrera-tuan daudela. hau da, d ereduko ikastetxe publikoetan ere oraindikikasleen %25a hasiera mailan dagoela. Aldiz, gazteleran ikasleen kopuruhandienak erdi-mailan daude. eta, benetan paradoxa bat den arren

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Itunpekoikastetxeenartean A eta Bereduko emaitzakoso antzekoakdira (nahikoonak). D eredupublikokoikastetxeek, sarepublikoko A etaB eredukoikastetxeek bainoemaitza askozhobeak lortuzituzten.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 100

Page 19: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

emaitzarik baxuenak A ereduko ikastetxe publikoetako ikasleek esku-ratzen dituzte ikasleen %34 hasiera mailan dagoelarik. emaitzarik one-nak itunpeko A ereduko eta B ereduko ikastetxeek lortzen dituzte. Bes-talde, d eredu publikoko emaitzak hobeak dira B publikokoak baino.

ondorioz, emaitza guzti hauek aztertu ondorenesan daiteke A etaB ereduek ez dituztela ikasleak inondik inora euskalduntzen; eta d ere-duan ere ez da %100ean ikasleen euskalduntzea lortzen. Gazteleran, al-diz, ikastetxe publikoen artean d eredukoek lortzen dituzte emaitzarikonenak, nahi zeta itunpeko A ereduko ikastetxeak izan gazteleran mailaaltuena duten ikasleak.

OnDORiOaK eTa PROPOSaMenaK

y

hasierako helburua eta helburu nagusia hezkuntza Marko hirueledu-nak euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean izan ditzakeen ondorioakaztertzea zen; era berean, ikasleen euskalduntze prozesuan izan zeza-keen eragina aztertzea ere helburu zen.

Ikerketan zehar ikusi ahal izan da eta lan honetan bildutako hainbatiritzik honela adierazi dute: kezka nagusia ikasleen euskalduntzea ber-matzen duen eredua den ala ez ikustea dela. kezka hori hezkuntza ele-biduneko A, B eta d ereduko ikasleen euskalduntze ezatik sortutakoada, eta hori benetan hala zen ala ez jakiteko ISeI-IVeI erakundeak egin-dako ikasleen hizkuntza-maila aztertzen zuten ebaluazioen emaitzakere aztertu ditut lan honetan.

80. hamarkadaren hasieran euskal hezkuntzan eredu bakarra izate-tik, elebiduna izatera pasa ginen. euskal Autonomia erkidegoan A, Beta d ereduen artean aukera zitekeen. eredu hauek martxan jarri zire-nean, A eredua zen nagusi eta d ereduak zuen ikaslerik gutxien. halaere, denborarekin gauzak asko aldatu dira, eta gaur egun d eredua daikasle eta gurasoen gehiengoak aukeratzen duena, B eredua mantenduegin da, eta A eredua nabarmen jaitsi da.

Ikusi ahal izan da, hezkuntza elebidunak jada kritika asko izatenzituela eta dituela ikasleen euskalduntzea bermatzen ez duelako, hainbateragilek behin eta berriz eredu euskaldun bakar bat ere eskatu izandute (adibidez, Sortzen Ikasbatuazek: berria.info 2010/01/19).

2010-2011 ikasturtean hezkuntza Marko hirueleduna jarri zen mar-txan, eta honek hautsak harrotzea lortu du. hainbat alderdi politikorenartean kezka sortu du, eta euskal sindikatu eta eragileen gehiengo batekjarrera guztiz aurkakoa erakutsi dute. “eraso” edo “inposaketa” bezalaere definitu dute; euren ustez “euskara bigarren mailako hizkuntza iza-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Emaitzaorokorrak

aztertuz gero,ikus daiteke

hasierako mailandauden ikasleen

ehunekoahandiagoa dela

euskarangazteleran baino.Badirudi eredu

guztietakoikasleen

gehiengoa erdi-mailan eta maila

aurreratuandagoela; euskara-

mailaridagokionez eregehiengoak erdi-mailan eta maila

aurreratuanbadaude ere,

hasiera mailakoikasleenehunekoa

bikoitza bainogehiago da

(gaztelera %12eta euskaran

%33,5).

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 101

Page 20: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

tetik hirugarren mailakoa izatera pasako litzateke” (Sortzen Ikasbatua-zen esku orri batean). era berean, euskararen egoera diglosikoa kontutanez dela hartzen eta euskalduntzen ez duten ereduetan oinarrituta da-goela uste dute.

euskalduntzea bermatu ahal izateko eredu malguagoa ere eskatuizan da zenbaitetan, badirudi eAe guztirako eredu uniforme bat etabakarra sortzeak eragin kaltegarria izan ditzakeela euskararengan. eta,horregatik ingurune soziolinguistikoa kontutan hartzen duen eredueuskaldun eta eleanitz malgu bat eskatzen dute (berria.info 2011/01/19).ezin delako metodo bera, sistema bera eta ordu kopuru bera erabili Ba-rakaldon edo Tolosan. Ikasleen beharrak eta ahulguneak ezberdinakizango baitira. hau marko hirueleduna abian duten ikastetxeek eurekere ikusten dute.

eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak, ordea, hezkuntza Marko hi-rueledunak atzera bueltarik ez duela esan ondoren, 2011-2012 ikastur-tean guztira 118 ikastetxe ari dira proiektuan parte hartzen, 40 aurrekoikasturtetik martxan dutenak eta 78 berriak.

hemen behin eta berriz, aipatutako kritika horien arrazoia ikasleeneuskalduntze prozesua dela eta egin izan direla esan ondoren, egokienaarrazoi hauek benetan betetzen diren ala ez jakitea zen. eta, ISeI-IVeIekegindako ikerketan ikusi ahal izan da ikasleen euskalduntzea ez delainondik inora bermatzen, eta gazteleran jasotako emaitzak, berriz, askozhobeak direla ikusi ahal izan da.

Batez ere A ereduan ikasleen %98 inguruk derrigorrezko Bigarrenhezkuntzako 2. mailan oraindik ez dute hasiera maila gainditzen. hauda, beraien bizitzako gutxienez 10 urte euskara ikasten eman arren, ezdira hasiera mailatik pasatzen. paradoxa da, ordea, gazteleran ere ikas-tetxe publikoetako A ereduko ikasleen emaitzak izatea txarrenak; iker-keta horretan, beraz, ikus daiteke d ereduek gazteleran ez dituztelaemaitza txarrak lortzen.

Guzti hau ikusita gure ondorioa honakoa da: hezkuntza Marko hi-rueledunak eragin kaltegarria izan dezake euskara bezalako hizkuntzagutxitu batean; eta honela izango da, hainbat faktore kontutan hartzenez badira. esan bezala, hainbat aldagai hartu behar dira kontuan: etxekohizkuntza, testuinguru soziolinguistikoa, harreman sareak, eskala sozialaeta abar.

Bizi garen gizarte honetan argi eta garbi dago hizkuntzak aberasta-sun bat direla, eta gaur egun atzerriko hizkuntzak jakitea ia ezinbestekoabilakatu da; baina, horren truke gurea alde batera utzi behar al dugu?Muga linguistikoek garapen kognitiborako duten eragina kontutan

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskalduntzeabermatu ahalizateko eredumalguagoa ereeskatu izan dazenbaitetan,badirudi EAEguztirako ereduuniforme bat etabakarra sortzeakeraginkaltegarria izanditzakeelaeuskararengan.Eta, horregatikingurunesoziolinguistikoakontutan hartzenduen eredueuskaldun etaeleanitz malgubat eskatzendute.

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 102

Page 21: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

hartu behar da. Barne mundua osatzeko eta komunikatzeko hizkuntzaaberastasunak duen garrantzia ez da ahaztu behar. eta ondorioz garapenpertsonalerako, sozialerako eta komunikatiborako.

euskara hizkuntza gutxitu bat da, eta bere egoera soziolinguistikoaez da batere xamurra euskal herriko leku gehienetan. urteetako iker-ketek eta baita azkena egin direnek ere hezkuntza elebidunak ikasleakez euskalduntzea dakarrela erakutsi dute, A ereduan emaitzak osotxarrak dira euskaran (eta ikastetxe publikoetan gazteleran ere bai). dereduan, aldiz, euskararen kasuan emaitza nahiko onak (hala ere, ho-beak izan zitezkeen) lortzen dira eta gazteleran ere ez dira atzera ge-ratzen.

kontutan hartu behar da, herririk euskaldunenean ere gaztelerarenpresentzia handia dela: irratia, telebista, internet, egunkariak… Gazte-lerak presentzia handia eta indartsua dauka gizartean. etxeko eta ingu-runeko hizkuntza euskara duen haur batek 10 urterako oso ondo men-deratzen du gaztelera, etengabe gaztelera entzuten ari baita. Baina, ezindugu ahaztu ingelesak ere datozen urteetan gaztelerak bezainbestekogarrantzia eta zabalera izango duela. hala ere, argi eta garbi dago ikas-leek eleanitzak izan behar dutela, eta euskaraz gain gaztelera eta ingelesaere ikasi behar dituztela.

Ikasleek eskolatik kanpo jasotzen duten hizkuntzak ere eragin han-dia dauka beraiek gerora erabiltzen duten hizkuntzaren aukeraketan.euskara eskolan soilik erabiliz gero, euskara gauza negatiboekin soiliklotuko dute, eta behin ere ez dute guztiz menderatuko. eta, hizkuntzabat ez menderatzeak hizkuntza horrekiko aurkakotasun bat sortzea era-gin dezake.

horregatik, egokiena euskara oinarri duen hezkuntza eleanitz batizango litzatekeela uste dut. hezkuntza Marko hirueledunak ez du be-reizketarik egiten hizkuntzen artean, eta euskara, gaztelera eta ingelesaegoera berdinean baleude bezala jokatzen du. Baina, errealitate linguis-tikoa ezin da albo batera utzi, eta euskararen egoera benetan kontutanhartzekoa da, euskarak bizirik irautea nahi badugu.

horregatik, euskara oinarri duen eta ingurune soziolinguistikoa be-netan kontutan hartzen duen eredu eleanitz bat sortzea izango litzatekeegokiena. hizkuntzaren erabilera politikoak alde batera utzi, eta iker-keten emaitzak objektiboki aztertu behar dira. Ikasle osatuak eta pres-tatuak sortu behar dira.

datozen urteetan martxan jarraituko duela dirudien hezkuntzaMarko hirueledunak kontutan hartu behar du benetan zer nahi duen,errealitatea begiratu, emaitzak aztertu eta helburuak ondo finkatu on-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

HezkuntzaMarko

Hirueledunakeragin

kaltegarria izandezake euskara

bezalakohizkuntza gutxitu

batean; etahonela izango da,hainbat faktorekontutan hartzenez badira. Esanbezala, hainbataldagai hartubehar dira

kontuan: etxekohizkuntza,testuinguru

soziolinguistikoa,harreman sareak,eskala soziala eta

abar.

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 103

Page 22: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

doren, horri egokitutako benetako Marko eleanitz bat sortu beharkodu. hala eta guztiz ere, emaitzak jasotzen hastean ikusiko da benetanmarko honek aipatzen dituen helburuak betetzen dituenentz. l

BiBliOgRafia

ISeI-IVeI, (2010), ebaluazio diagnostikoa 2010. Lehen hezkuntzako 4.Maila. emaitzak eta aldagaien analisia. eusko Jaurlaritza.

ISeI-IVeI, (2010), ebaluazio diagnostikoa 2010. dBhko 2.maila. emai-tzak eta aldagaien analisia. eusko Jaurlaritza.

zalbide, M. eta S. Izagirre (2011), Hezkuntza-alorreko hizkuntza plangintza.hIzNeT, hizkuntza plangintza Ikastaroa.

zubeldia, L. (2010), hezkuntza eredu hirueleduna. euskara gelako baz-tertua? Galtzaundi aldizkaria, 322. alea.

SaReKO BiBliOgRafia

BeRRia egunKaRia

www.berria.info

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-03 04/002/014/jaurlaritzak_hiru_eleko_hezkuntza_eredua_40_zentrotan_probatuko_du.htm

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-03-11/004/006/euskara_marko_hirueledunean.htm

http://paperekoa.berria.info/harian/2011-05-31/012/002/zelaak_ohar-tarazi_du_hiru_eleko_ereduak_ez_duela_atzera_bueltarik.htm

DiaRiO VaSCO egunKaRia

http://www.diariovasco.com/v/20100314/al-dia-sociedad/marco-tri-lingue-debe-flexible-20100314.html

euSKalDunaK eTa eleanizTunaK BlOga

http://euskaldunaketaeleaniztunak.wordpress.com/euSKO JauRlaRiTza

http://www.langile.com/fitxategiak/dokumentuak/doks/marko-hirueleduna_3_3_10_e.pdf

eiTB-KO alBiSTeaK

http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/640956/esperientzia-hirueledunak-aurreikuspen-guztiak-gainditu-ditu/

HiK HaSi alDizKaRia

http://www.hikhasi.com/artikulua/1012 : erriondo, Lore; Isasi, Xabier;Azurmendi, Mari-Jose; Mendiguren Bereziartu, Xabier (2005); Hiz-

kuntza ereduen porrota frogatu da. hik hasi aldizkaria, 99. alea.http://www.hikhasi.com/artikulua/493: etxeberria, F. (1999), Elebita-

suna eta hizkuntza euskararen herrian. hik hasi aldizkaria, 43. alea.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Maier Ugartemendia – Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 104

Page 23: hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak Ugartemendia.pdf · hezkuntzan A, B eta d eredua ezarri zirenetik, hiru ereduek bilakaera ezberdina jasan dute. euskara nagusi duen d ereduak,

http://www.hikhasi.com/artikulua/439: oregi, Sabin. (1999), Alfabe-

tatzea Euskal Herrian (1.500-1.994). hik hasi aldizkaria, 38. alea.http://www.hikhasi.com/artikulua/1383 : - (2006), Hizkuntzen marko

berria EAE-n. hik hasi aldizkaria, 117. alea.iSei-iVei

http://www.isei-ivei.net/eusk/isei/indexisei.htm

OHaRRa1. Lan hau hiznet hizkuntza plangintza Graduondoko sakontze-egitasmo gisa landuaizan da, Lionel Jolyren zuzendaritzapean, 2010-2011 ikasturtean.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 82, 2012 (1) | 83-105 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak – Maier Ugartemendia

bat82 (196 orr)_Maquetación 1 16/02/12 17:02 Página 105