Herria eta eskola

  • View
    231

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskarara itzuli berri duten Haurren hiria liburuaren aurrerapena ekarri dugu batetik. Bestetik, haurrek eskolan arrakasta izan dezaten, herri osoaren inplikazioa nola gauzatu azaldu digu Maria Luisa Jaussi Ikas komunitate eskola ereduko adituak. Euskararen arloan, eskolak bermatzen duen ezagutzari erabilerak jarrai diezaion herrian aisialdi ekintzak sustatzen dituen Txatxilipurdi elkarteko Eneko Barberena eta Aizpea Otxandianok Arrasateko esperientzia kontatu digute. Azkenik, udalaren ikuspegitik umeak bere herrian bizimodua egiteko eskolak duen garrantzia aldarrikatu dute Pierre Pinque Barkoxeko hautetsiak eta Naiara Sampedro Donostiako Hezkuntza zinegotziak.

Text of Herria eta eskola

  • 2175. zenb. 2013ko apirila

    Eskola, burbuila izatetikherria eraldatzera

    Haurren begietatik hiria birpentsatzeko beharra mahaigaineratu du FrancescoTonucci psikopedagogo italiarrak Haurren hiria liburuan. Etxetik eskolarahaurra bakarrik eta oinez joatea askorentzat pentsaezina den garaiotan, beharrezkoada umeen autonomia bultzatuko duen hirigintza. Haurrentzat proposatzen denhiriak guztientzat balio du, zaharrentzat, elbarrituentzat, etorkinentzat. Ikuspegi hauhezkuntza eragileen artean zabaltzen ari denez, herriaren eta eskolaren artekoelkarlanaren beharra lau arlotatik aztertu dugu. Euskarara itzuli berri duten Haurrenhiria liburuaren aurrerapena ekarri dugu batetik. Bestetik, haurrek eskolan arrakastaizan dezaten, herri osoaren inplikazioa nola gauzatu azaldu digu Maria Luisa JaussiIkas komunitate eskola ereduko adituak. Euskararen arloan, eskolak bermatzen duenezagutzari erabilerak jarrai diezaion herrian aisialdi ekintzak sustatzen dituenTxatxilipurdi elkarteko Eneko Barberena eta Aizpea Otxandianok Arrasatekoesperientzia kontatu digute. Azkenik, udalaren ikuspegitik umeak bere herrianbizimodua egiteko eskolak duen garrantzia aldarrikatu dute Pierre Pinque Barkoxekohautetsiak eta Naiara Sampedro Donostiako Hezkuntza zinegotziak.

    Testuak: Estitxu Eizagirre Kerejeta eta Mikel Garcia Idiakez

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: larrun@argia.com Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.366. zenbakiarekin banatua, 2013ko apirilaren 28an)

    Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea Azaleko argazkia: Jagoba Manterola, Argazki Press Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

  • Hirigintza / Iritzia

    3

    Proiektuak helburuitxuraz txikia du:haurrek etxetikbakarrik irtetekoaukera izan dezatela

    Hona proposamena: hiritar arrunt heldu, gizo-nezko eta langilea haurrarekin ordezkatzea. Ezdatza ekimenak prestatzean, ezta aukerak eskain-tzean edo haurrentzat egitura gehiago sortzean,ezta gizarteko talde ahul baten eskubideak defen-datzean ere. () Administrazioaren eginbeharra,ordea, begirada haurren parera jaistea izanbeharko litzateke. Haurrak berezko duen anizta-suna onartzean dago gakoa, honek aniztasunguztien bermea baitakar. () Ustea da hiria hau-rrentzat egokiagoa bilakatzen denean, guztion-tzat egokiagoa bilakatuko dela. Haurren hiria1991. urtean Fanoko udalerrian hasitako espe-rientzia batetik sortzen den proposamen zehatzada, gaur egun, hainbat udalerri italiar eta atzerri-tarren interes eta atxikimendua jaso duena. ()

    Lehenik egin beharrekoa eta garrantzitsuenaden aukera, haurrei protagonistaren papera ema-tea da, beraiei ematea hitza, beraien iritziak par-tekatzeko aukerak eskaintzea eta guk nagusiok,

    entzulearen jarrera hartzea, ulertzeko gogoz etahaurrek esaten dutena kontuan hartzeko boron-datez. Zer esanik ez, haurrentzat proposatzenden horrek hiritar guztientzat balio du, zaharren-tzat, elbarrituentzat, etorkinentzat. Hona berriz,haurra guztiontzat bide zabaltzaile eta berme-emaile bezala. Ezin ditu inork haurrak ordezka-tu, beraiei galdetzeaz, tartean sartzeaz edo entzu-teaz arduratu gabe. Haurrei hitza ematearekin, ezdiegu guk sortutako hiriko arazoak beraiek kon-pon ditzaten eskatzen, beraien ideiak eta propo-samenak kontuan hartzen ikasten dugu, ordea.()

    Estereotipoez askatuz eta sormenari haizeemanez, haurrek aurrez aurre jartzen dituzteerrealitatea, beraien beharrak, nahiak eta balizkoirtenbideak. () Hau guztia posible izan dadin,haurrekin lan egiteko gai diren langile berriakhezi behar ditugu. () Haurrek hiriaren proiek-tuan parte hartzeko aukera baldin badaukate,

    Francesco Tonucci

    Psikopedagogoa

    Francesco Tonucci psikopedagogo, pentsalari eta marrazkilari italiarrak haurrenneurrira egindako hiria aldarrikatzen du, haurrak eskoletan eta ludoteketansartuta izan beharrean kalean eroso egon daitezen. Tonucciren Haurren Hiria. Hiriapentsatzeko beste modu bat euskaratu du Maider Elkoro Gabilondok (eta Ester ZarrauaIsasi-Isasmendik zuzendu); hona hemen pasarte batzuk.

  • 175. zenb. 2013ko apirila

    4

    seguru egon gaitezke, bai gaur eta bai biharnagusi direnean, hiria beraiena sentituko dutela,zaindu eta defendatu beharreko hiria, guztiokgure etxearekin sentitzen dugun moduan. ()

    Proiektuak helburu zehatz eta itxuraz txiki etaarrunt bat ezartzen dio bere buruari: Haurreketxetik bakarrik irteteko aukera izan dezatela.() Gure haurrak gaur egun hazten direnmodua guztiz ezezaguna, berria da, gure haurtza-roarekin alderaezina. Ez dira modu berriak auzo-kidetza, elkartasun eta segurtasun zentzua galdudirelako, harreman sozialak oso konplexuakbihurtu direlako eta distantziak handitu direlakobaizik. Elkar ezagutzea zaila da, solairu altuetakoapartamentuetatik jaistea zaila da, kalea zeharka-tzea arriskutsua da, eta abar. Hiria, dena dela,aberatsagoa, artikulatuagoa eta nahi bada, lilura-garriagoa ere bihurtu da. Bestalde, etxetik irtetea,kaleetan bakarrik ibiltzea eta bere ingurua ezagu-tzea exijentzia garrantzitsua da haurraren haz-kunde sozial eta kognitiborako. Oinez ibiltzea,paseatzea, helduontzako plazera da, noizeanbehin geure buruari egiten diogun oparia, bainahaurrentzat beharrezkoa da. Gure mugimenduakgero eta gehiago lekualdaketak dira, puntu bate-tik besterako igarobideak, helburu bat xede dute-nak eta funtzio bati guztiz lotuta daudenak.Ardura hauek buruan, axolagabeki gabiltza etaahalik eta denbora gutxienean gure helmugarairisten saiatzen gara. Haurrek modu oso bestela-koan jokatzen dute. Haurrentzat leku batetikbestera joatea, oraineko momentuen segida batda, momentu oro da berez garrantzitsua, geraldi,mirari edo kontaktu bat izateko duin. Orduan,denborak luzatu egiten dira, haurren poltsikoakharri, hosto eta paperez betetzen dira eta buruairudi, galdera eta aurkikuntza berriez. Eta guztiabateratzen da, ederra, berria, orokorra eta bere-zia dena. Honek askotan sortzen ditu nagusieki-ko gaizki-ulertuak eta ez zaitez aldiro gelditu!edo ezazu denborarik galdu! bezalako tontake-riak esaten dituzte, galdutako denborari eskerbihurtzen dela norbanakoa handi konturatugabe. Haurrek irteteko daukaten aukera eta auto-

    nomia gurearekiko alderantziz proportzionalada: helduok zenbat eta gehiago mugitzen garenkotxez, are eta gure mugimendu eremua gehiagozabaltzen dugu, arrisku gehiago sortzen ditugu,espazioak oztopatu eta airea kutsatzen dugu,gure haurren autonomia-zailtasunak handituz.Haurrak mugitzen direnean, gero eta maizagogurekin mugitzen dira, gure kotxean, atzeko jar-lekuan. Modu honetan, haurrak ez du hiria ikus-ten, ez ditu bere ezaugarriak bereizten, agudopasatzen da, ezinezkoa zaio orainaren, jakin-minaren eta geraldien etengabeko beharrei eran-tzutea. Mugitzeko modu arraro honetan ez duezer finkatzen, ez du bere espazioa antolatzeriklortzen, ezin du bere hiria eraiki. ()

    Egun haurren denbora librea desagertu eginda. Etxeko atetik kanpo dauden arrisku ugariekhaurrak etxetik bakarrik irten ez daitezen aholka-tzen dute eta egoera ekonomiko onenek arratsal-deko hainbat eskolatan izena emateko bermeaematen dute: igerilekua, gitarra eskolak, ingelesa,dantza, gimnasioa. () Garrantzitsua da, haurratxikia denetik bakarrik irten ahal izatea, etxekosegurtasuna uzteko arrisku eta plazerak bere gainhartzea. Kalera jaitsi, lagun bat bilatu, jokoa etaarauak adostu eta ondoren jolastu, edo naturaaztertuz, objektuei begiratu, helduen jarrereninguruan kontuak atera; beraien indarren parekoarriskuak hartu eta oztopoak gaindituz, gatazkeiaurre egin eta konponduz; etxera nekatuta buel-tatzea, beharbada zikin-zikin, asaldatuta, guraso-ek jakin ezin ditzaketen kontuak kontatzeko irri-kaz. Haurrek hiruzpalau urtetik aurrera bizibehar zuketen esperientzia hau, eta edonondikbegiratzen diogula ere, bere konplexutasunakihesik egin ezin digun bizipen honi, gaur egun,mutilak hamar urtetik aurrera ekingo dio eta nes-kak, beharbada, beranduago, garapen kognitiboeta sozialaren aroa aspaldi burutu denean. Zeinondorio izango ditu berandutze honek haurra-rengan? ()

    Hiriaren osasuna edo degradazioa neurtzekoingurumen-adierazle sentikorra izan daiteke hau-

  • Hirigintza / Iritzia

    5

    rra: jolasten duten haurrak, paseoan dabiltzanaketa bakarrik dabiltzan haurrak baldin badaudehirian, hiria osasuntsua denaren seinale da.Hirian ez bada haurrik ikusten, hiria gaixotuadagoen seinale, ordea. Haurrak kalean dabiltzanhiria, hiri segurua da, ez haurrentzat bakarrik,zaharrentzat, elbarrituentzat eta hiritar guztien-tzat baizik. () Baina haurrentzat etxetik baka-rrik irteteko aukera egon dadin, hiria aldatubeharra dago, guztiz, apurka-apurka bada ere.Defentsaren hautuan modu basatian garatu denhiriak, hautu aldizkakoak egiteko gai izan behardu, bizitzari eta etorkizunari ateakzabaltzeko gai. Horrenbestez,maila anitzetan eta norabideanitzetan lan egin beharradago. ()

    Lasaitasunez oinezibili ahal izatea eta espa-zio publikoak erabili ahalizatea hiritar guztion esku-bideak dira. Guztioi askata-sunez oinez mugitzeko aukeraitzultzea administrazioaren lehenta-sunezko betebeharra da eta hiriaren etorkizu-na prestatzeko modu zuzen eta serioa. Autoenboterea, oinezkoena hasten den tokian bukatukoden etorkizuna, hiria garbiagoa eta gutxiagookupatua izango duen etorkizuna, mugitzeaposible izango den hiria, elkartu eta elkarrekinegon daitekeen hiria, hau da, hobeto bizi daiteke-en hiria, haurra bere lagunekin bakarrik irtenahal izango den hiria. Beraz, plaza berehala buel-tatu behar zaie hiritarrei eta gero saiatuko gara,aukera dagoen neurrian, aparkalekuen arazoakonpontzen. ()

    Helduei ulertarazi behar zaie, guraso ona ezdela, haurrek guztia izan dezaten edo toki guztie-tara lagunduak izan daitezen bere bizitza aldebatera uzten duena. Guraso onaren ezaugarrinagusia, egunak pasa ahala, h