16
2010eko Urtarrilaren 21ekoa - 21 Janvier 2010- 1,15 E - N° 3040- ISSN 0767-7643 Bakea bai gehigarria Encart Charte pour la paix Sustengu eta atxikimendu suha- rrak Goizarekin, hiru oreneko biltzar mamitsua da egin, Mixel Berhocoirigoin lehendaka- riak zuela lehenik hitza hartzen. Oroitarazi du duela bost urteko egun eder hura, es- perantzazko eguna, EHLG ofizialki sortzen ikusi zuen hura, mehatxuak ere haatik or- dukotzat zirelarik ageri. Bainan traba gu- zien gainetik, EHLG-k egin du bide, hartu du espazio, eta laborantzaren alorrean ezinbertzeko lantresna da bilakatu, labo- rantza iraunkor eta bizikor baten fagoretan. Ibiakoitzean, hori dute han ziren guziek ozenki errepikatu. Aditzera baizik etzen biltzar ondarrera entzun diren lekukota- sunak, Jean Baptiste Etcheto (Garapen Kontseilua) eta hunen bidez Jean Jacques Lasserre (Hautetsien Kontseilua), Frantxua Maitia (Akitaniako Kontseilua), Jean Michel Galant (Garazi-Baigorriko elkargoburua), Rafa Uribarren (Gipuzkoako Foru Aldun- dia), Martine Bisauta (Cabab), Jean-René Etchegaray baiones hautetsi abokata, Philippe Collin (Confédération Paysanne), Alain Rousset lurraldeburua eta bertze batzurenak, bakotxak bihotz bihotzetik eskertzen zuela EHLG, etsaigoan bainan baikorki ereman duen ildo emankorraz, hemendik aitzina ere bere sustengu osoaz segurtatuz. Eta hor dira ere 2009an EHLG diruz lagundu duten 1300 laguntzaileak (horietan Jacques Delors), orotara 215.000 euro ekarri dutenak, urteko buxetaren %43a segurtatuz, Patxi Nobliak jakinarazi duenaz. EHLGren urteko buxeta 500.000 euroren ingurukoa izan da 2009an, 8,5 lan- postu osorekin. Departamenduaren laguntza, lehen aldikotz Biltzarrean zehar, Iker Elosegi, Maryse Cachenaut, Francis Poineau eta bertze batzuek egin dute bost urte horietako ibil- bidearen bilduma eta hemendik aitzina bi- deratu gogo dituzten proiektuak aipatu. La- guntza teknikoak, txostenak, kontsulta ju- ridikoak, instalazio eta transmizio asmoak, formakuntzak, diagnostikak, mintzaldiak, biltzar publikoak... zernahiko lana da bu- rutu. Bost urtez, bi milako bat ekintza, 1100 laborari hurbildik teknikoki lagunduz, Ipar Euskal Herriko laborarien herena, sindikatu desberdinetakoak, beste hainbesteri ere in- formazio asko zabalduz. Eta aurtengo xede berriak ere hor dira, orain artekoen gaine- ra, Errobi bazterreko etxaldeen inguruko lanak, Natura 2000 Larrun-Xoldokogaña eskualdean eta bertze... Eta ildo horiek ai- tzina eremaiteko, lehen aldikotz Kontseilu Orokorrak finantzatuko ditu hiru proiektu, bisde hortarik nahitez EHLG-ren lan balio- sa ofizialki onartuz, Akitaniako Kontseiluak kasik hastapenetik ja egina zuen bezala. Ezagupen ofizial horrek bihotzak goxatu ditu eta goiz edo berant frantses estadutik jinen den ezagupenaren seinale bat dela dute pentsatzen askok. Anartean hor dira haatik hodei beltzak. Paueko dei auzia Duela urtea, frantses administrazioneak auzitara igorri zituen EHLG eta hunen lehendakaria, bainan osoki xuritua zituen Baionako auzitegiak. Estaduak dei egin zuen, Philippe Rey prefetaren bidez, eta dei auzi hori otsailaren 18an iraganen da Pauen. Defentsako hiru abokatak Jean René Etchegaray (Baiona), Joseph Mon- tier (Alençon) eta Corinne Lepage (Parise) izanen dira, orain arte bezala EHLGrentzat urririk ariko direnak. Txetx Etcheverryk deia luzatu du ahal duten guzieri egun hortan Pauera joan diten, sustenguz. Izanen dira autobusak, han berean segurtatuko dira janaldi eta gainerateko guziak, Lescarreko Emmaüseko langileak partxuer. Albert Jac- quard-ek hauxe errana dio Mixel Berhocoi- rigoini : “Irabaziko duzue, zuen borroka zu- zena baita”. Eta hori gogoan, besta ederra da aitzina segitu bazkari herrikoi eta alaia- rekin. Biltzar gela EHLG-ren sustengatzailez betea Mixel Berhocoirigoin, Txetx Etcheverry eta Patxi Noblia bainan lano beltzak beti hor Bost urte emankor Suharki ospatu du bere 5. urte- muga Euskal Herriko Laboran- tza Ganbarak Ainhize-Monjolo- sen joanden ibiakoitzean. Mun- du bat da harat bildu, eskualde guzietarik, hautetsi, enpresabu- ru, alderdi eta elkartetako ordez- kari, sindikalista, elizgizon eta mota guzitako sustengatzaileak, horietan barne, bistan da, labo- rariak saldoan.

Herria 3040

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3040

Citation preview

2010eko Urtarrilaren 21ekoa - 21 Janvier 2010 - 1,15 E - N° 3040- ISSN 0767-7643

Bakea baigehigarriaEncartCharte pour la paix

Sustengu eta atxikimendu suha-rrakGoizarekin, hiru oreneko biltzar mamitsua da egin, Mixel Berhocoirigoin lehendaka-riak zuela lehenik hitza hartzen. Oroitarazi du duela bost urteko egun eder hura, es-perantzazko eguna, EHLG ofizialki sortzen ikusi zuen hura, mehatxuak ere haatik or-dukotzat zirelarik ageri. Bainan traba gu-zien gainetik, EHLG-k egin du bide, hartu du espazio, eta laborantzaren alorrean ezinbertzeko lantresna da bilakatu, labo-rantza iraunkor eta bizikor baten fagoretan. Ibiakoitzean, hori dute han ziren guziek ozenki errepikatu. Aditzera baizik etzen biltzar ondarrera entzun diren lekukota-sunak, Jean Baptiste Etcheto (Garapen Kontseilua) eta hunen bidez Jean Jacques Lasserre (Hautetsien Kontseilua), Frantxua Maitia (Akitaniako Kontseilua), Jean Michel Galant (Garazi-Baigorriko elkargoburua), Rafa Uribarren (Gipuzkoako Foru Aldun-dia), Martine Bisauta (Cabab), Jean-René Etchegaray baiones hautetsi abokata, Philippe Collin (Confédération Paysanne), Alain Rousset lurraldeburua eta bertze batzurenak, bakotxak bihotz bihotzetik eskertzen zuela EHLG, etsaigoan bainan baikorki ereman duen ildo emankorraz, hemendik aitzina ere bere sustengu osoaz segurtatuz. Eta hor dira ere 2009an EHLG diruz lagundu duten 1300 laguntzaileak (horietan Jacques Delors), orotara 215.000 euro ekarri dutenak, urteko buxetaren %43a segurtatuz, Patxi Nobliak jakinarazi

duenaz. EHLGren urteko buxeta 500.000 euroren ingurukoa izan da 2009an, 8,5 lan-postu osorekin.

Departamenduaren laguntza, lehen aldikotzBiltzarrean zehar, Iker Elosegi, Maryse Cachenaut, Francis Poineau eta bertze batzuek egin dute bost urte horietako ibil-bidearen bilduma eta hemendik aitzina bi-deratu gogo dituzten proiektuak aipatu. La-guntza teknikoak, txostenak, kontsulta ju-ridikoak, instalazio eta transmizio asmoak, formakuntzak, diagnostikak, mintzaldiak, biltzar publikoak... zernahiko lana da bu-rutu. Bost urtez, bi milako bat ekintza, 1100 laborari hurbildik teknikoki lagunduz, Ipar Euskal Herriko laborarien herena, sindikatu desberdinetakoak, beste hainbesteri ere in-formazio asko zabalduz. Eta aurtengo xede berriak ere hor dira, orain artekoen gaine-ra, Errobi bazterreko etxaldeen inguruko lanak, Natura 2000 Larrun-Xoldokogaña eskualdean eta bertze... Eta ildo horiek ai-tzina eremaiteko, lehen aldikotz Kontseilu Orokorrak finantzatuko ditu hiru proiektu, bisde hortarik nahitez EHLG-ren lan balio-sa ofizialki onartuz, Akitaniako Kontseiluak

kasik hastapenetik ja egina zuen bezala. Ezagupen ofizial horrek bihotzak goxatu ditu eta goiz edo berant frantses estadutik jinen den ezagupenaren seinale bat dela dute pentsatzen askok. Anartean hor dira haatik hodei beltzak.

Paueko dei auziaDuela urtea, frantses administrazioneak auzitara igorri zituen EHLG eta hunen lehendakaria, bainan osoki xuritua zituen Baionako auzitegiak. Estaduak dei egin zuen, Philippe Rey prefetaren bidez, eta dei auzi hori otsailaren 18an iraganen da Pauen. Defentsako hiru abokatak Jean René Etchegaray (Baiona), Joseph Mon-tier (Alençon) eta Corinne Lepage (Parise) izanen dira, orain arte bezala EHLGrentzat urririk ariko direnak. Txetx Etcheverryk deia luzatu du ahal duten guzieri egun hortan Pauera joan diten, sustenguz. Izanen dira autobusak, han berean segurtatuko dira janaldi eta gainerateko guziak, Lescarreko Emmaüseko langileak partxuer. Albert Jac-quard-ek hauxe errana dio Mixel Berhocoi-rigoini : “Irabaziko duzue, zuen borroka zu-zena baita”. Eta hori gogoan, besta ederra da aitzina segitu bazkari herrikoi eta alaia-rekin.

Biltzar gela EHLG-ren sustengatzailez betea

Mixel Berhocoirigoin, Txetx Etcheverry eta Patxi Noblia

bainan lanobeltzak beti hor

Bost urte emankor

Suharki ospatu du bere 5. urte-muga Euskal Herriko Laboran-tza Ganbarak Ainhize-Monjolo-sen joanden ibiakoitzean. Mun-du bat da harat bildu, eskualde guzietarik, hautetsi, enpresabu-ru, alderdi eta elkartetako ordez-kari, sindikalista, elizgizon eta mota guzitako sustengatzaileak, horietan barne, bistan da, labo-rariak saldoan.

Gure Hitza

aizturraK eta OrratzaBehin batez errege batek bisita egin zion Farid mistiko famatuari. Haren aitzinean gurtuz, es-kaini zion balio haundiko oparia, ederrez paregabekoa, urrezko aizturrak, harri biziz apainduak. Farid-ek hartu zituen aizturrak eta itzuli zizkion erranez : -Eskerrak zuri Errege Jauna, egin didazun opariarentzat. Guziz ederra da, bainan ez dezaket balia. Emadazu, aldiz, orratz bat. Ez dut aizturren beharrik.Ez dut ulertzen, erran zuen Erregeak, orratzaren beharra balinbaduzu aizturrak ere behar di-tuzu.-Ez, azaldu zion Farid-ek, aizturrek mozten dute eta bereizten. Ez dut haien beharrik. Orra-tzak aldiz, josten du urratua dena. Amodioa, batasuna, elkartasuna dira ene erakaskuntzaren erroak. Beharrezkoa dut orratza batasunaren berriztatzeko. Aizturrek mozten dute, desegiten dute. Ekarradazu orratz arrunt bat berriz etorriko zirelarik, askiko da enetzat.

Mundu zabalean

Jondoni Bixintxo

Bixente edo Bixintxo, izen bera da denen buru bainan gure Kostaldean aiseago erraiten du-kegu Bixintxo eta hori Jondoni Bixintxo sain-dua gogoan. Funtsean, Bixintxo horrek ez ote du ba beharriarentzat ere halako goxotasun berezi bat? Dena den, Bixintxo saindu hori da Hendaiak eta Ziburuk beren patroin bezala dutena. Egia erran, gauzak orokorki ikusiz, ez da baitezpada munduan gaindi Elizak ohora-tzen dituen saindu handienetarik bainan biziki ezagutua da Pirinio mendi lerroaren bi alde-tako eskualdetan. Bera ere horko nunbaitekoa baitzen alabainan, Zaragoza aldean sortua naski. Laugarren mende haste-hastean, girixti-noak arrunt begietan hartuak zituzten agintari batzuk hil-arazi zuten, itsuski sofriarazirik gai-nerat… Ebanjelioa Euskal-Herriraino hedatu zutenek bazuketen Bixintxo horren alderat atxikimendu berezi bat. Saindu handienen le-rroan zaukaten, ez baita beraz harrigarri Jon-doni erraiten baitzaio geroztik, Jondoni Petri, Jondoni Paulo eta holako batzueri bezala…

Jondoni Bixintxo ospatzen da urtarrilaren 22-an. Horra zergatik patroin gisa daukaten lekuetan herriko bestak ere keinka huntan izaiten diren. Aitzineko asteburuan hasiz, aur-ten Hendaian bezala, edo ondokoan, Ziburuko gisa.

Frangotan aditzen da besta horiek ez dutela sasoina alde. Negua dela, noiz nahi aro hotza, batzuetan elurra, gisa guziz egunak labur, goi-zik iluna beraz… Artetan han edo hemen nor-baitek erraiten ere du besta horiek gibelatzen ahal litazkeela, udaberrian eginez beste grazia bat baluketela… Beste grazia bat, ba ote? Ez da hori gauza segurra… Hendaian ala Zibu-run, jendea biziki atxikia da besta horiek orai izaiteari… Urteko lehenak direlakotz, ihaute-riako burrunba handiena abiatu aitzin egiten direnak, frango urrunetik ere biltzen da jen-dea... Bestalde, bai Hendaian eta bai Ziburun gisa hartako besta-komiteak dituzte, egitarau aberatsa muntatzen dutenak, azken urte hotan oraino aberastu dena. Ze gauza ederra Hen-daian sustatzen duten atabalari elgarretaratze nasai hori! Gauza ederra ere Ziburun izaiten den odolki egileen xapelgo hori!

Zinez herrikoiak dira holako bestak, betiko ohidurak berme, pilotari, fandangoari eta gure kantueri toki handia eginez! Herritarren arteko bazkari edo afari handi batekin, horrek ere zerbait balio baitu!

Gora Jondoni Bixintxo beraz eta gora giro sano batean ekartzen daizkigun besta horiek!

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto-k euskaratua bere aita jostuna gogoan

• Brasilgo Amazonia naturaren eremu oihantsuez bezain aberatsa eta beharra du Hegoamerika horrek eta munduaren parte haundi batek ere, dituen ur-haun-diak gainera, euri, aro eta aireen orekak horien guzien neurri onak galdatzen di-tuelakotz. Horien denen artean eginak diren gizonen hautuek eta obra haundiek dituzte preseski beren arazo eta proble-mak sortzen, erakunde erraldoi batzuk dituztelarik interes haundiak beren alde baliatzen. Horra nola, Amazonia horrek baduen Madeira ur-haundia, orai bizpa-hiru urte huntan, Rondonia aldean elek-trika produkziorako zentral ikaragarri ba-tzuen egiten ari baitira, beharrak horiek ere alabaina. Bainan beste interes eta beharrekin ere baita, horra Brasil hortako elizen buruzagien protestak ere, beren kristau populuarekin, izan direla. Uraren barradera haundiak ere egiten dira han, soja eremuen iraultzeko, ureztatzeko eta emanarazteko. Hor berriz gertatzen dena, ur-haundia desbideratuz, milaka arrantza-leren arrantza eta ogia ebatsia dela, bati emaiteko besteari ken. Gaitzeko gogoeta biltzarrak egin ditu Elizak, ehunka eta mi-laka bilduz protesta egileak.• Italia-Kalabrian, mafia indartsu hura dute bai gobernuak, bai Elizak hor ere, eta orozgainetik langile xoil imigra-tuek beren begiko zikina. Hegora-tagotik eta, guziz Afrikatik jiten zaiz-kie langile arrotz horiek, bereziki neguko fruitu uzten biltzerat, heien ezinbertzeaz gaingainetik baliatzen direlarik Mafia hortako giderdu-nak. Hauen alde, erizain edo ONU nazioarteko zerbitzu batzu dira bermatzen, eta podore zerbitzuek berriz presondegia baino hoberik ez dohakabe horientzat, behar-dunen mespretxua bertzalde.• Amerikar Estadu Batuetan, urtea pasaturik, gorena egina ote du Barak Obama nausi berriak ? Az-ken gogo ikertzeak kitoan ezartzen zituen herri hortan guzian aldekoak eta kontra-koak, hots, biak %45etan, Luinni piakeko Unibertsitatean. Joanden ekainean % 59 alde eta % 31 kontra zituen. Baina hola-koen berri badaki politikak.• Errumania eta Bulgaria, Europako he-rri behartsuetan, oraino gibelkargarekin bi herri. Alta 2007ko urtarrilaren 1ean Euro-pear jarriak biak.• Turismo denborak dira munduan oraingo egun hauk. Eta ez bakarrik hor-tako fama duten herrialdeetan. Xina beza-lako herri haundi hortan ere aitzinekoetan ikusten dugu : 130 miliun arrotz ibili ziren

han 2008ko urtean herri hori ezarri mun-duko laugarren lerroan bisitariz. Baditu Xi-nak 34 ikustoki munduko ikusgarrienetan izendatuak direnak, UNESCO batasuna-ren neurketan.-Tunisia ere ez da ahanztekoa, zazpi mili-un bisitari ukan zituena 2008an, gutiz ge-hienak europearrak.-Vietnam herria ere, ez delarik haundia, le-rro onean ezartzekoa da arrotz bisitarien kondaketan. 6 miliuneko bat igurikatzen du 2010eko urte huntan eta iturri hortarik egitekoa du bere aberastasunaren % 12.-Kuba amerikarra bere aldetik ari dute Castroren zepo komunistek emeki-emeki libratzen eta kanpokoeri idekitzen ere bere hainean bere bi miliun turistekin, auzoko Amerika haundiak oraino boikot egiten badio ere. Hots, 2 miliar dolar diru-sartze hor ere, denen artetik.-Birmaniako diktadura bera ere laxatzen hasia da, eta zabaltzen kanpora, oraino beste horiek baino gibelago bada ere.• Haitiko lurrikara izigarri hortaz guk zer erran hemendik ? Hango bereko jende be-hardunak nigarrez eta otoitzean ari diren artean, mundu guzia hasi dela berehala mugitzen eta laguntza egiten. Kasetetan gaindi, hamalaugarren izigarrikeria da hau

gutienez gune hori jo duena 1954az gero-ztik, batean orronak (5000 hil, eta 2000 hil, eta 2500), bestean uhasteak, haizeteak, mota guzietako beste lurrikarak eta herri suntsitzeak, kondahalako hilketekin eta zer erran gehiago ?• Ban Ki Moon, ONU mundutiar era-kundeko segetario nausia ere izan da Haitin, pasatuak pasatu Port au Prince kapitalean erranez zer ziren han egiteko lan presatuenak, ahalik eta jende gehi-ena salbatzea bixtan dena laguntza be-harrean beharrenez hango dohakabeak fornitzea, erran nahi baita lehenik ura, jatekoa, sendagailu baitezpadakoenak,

bai-eta laguntzaile bolondres heien kudeatzea, baina nork erran nundik has horietan denetan ?• Mundu guziko laguntzak ere heldu zaizkiela Haitirat dudarik ez : horien artean auzo lehen den Amerikak hamar mila sol-dadu igortzen ditu harat laneko, holakorik ez baitzuten egin 16 urte huntan. Erran behar da ere Kubako bere etsai ohia ere hor dutela orai amerikanoek beren alde, bederen pasaiarentzat, denak ahantziz lehengo gasai-lak.

E.L.

2

Han eta HeMen

« BIZI » mugimendua garapen bidean

Sei hilabetez, 2009ko uztai-lan lehen urratsak emanez geroz, bere burua azkarki ezagutarazi du “Bizi!” mu-

gimenduak, Kopenhageko goibiltzarrari buruz bereziki ereman dituen ekintzen bi-dez. Sozial maileko ekintzak ere burutu ditu, igandetako lanaren salaketa eta bertze. Ingurumenaren errespetua, justizia soziala, kultur anizta-

suna... balore horiek ditu oi-narritzat Bizi mugimenduak, beti bortizkeriarik gabe eta ahalaz umoretsuki jokatuz.

Abendo hastapen hortan, ehun kidez goiti bazauzkan Bizi-k.Gaur egun, gogoetaldi ba-tean sartua da Bizi, eta hori eskualdeka. Alabainan, Bizi-ren ekintza gehienak euskal kostaldean egin balinbadira

ere, Baiona eta Miarritze inguruan bereziki, Bizi-ko kideak Ipar Euskal Herri osokoak dira, zenbaitzu ere Hego Landesetakoak. Be-raz, urtarril hontan tokian tokika egin dira bilkurak, Maulen, Bidarrain, Hazpar-nen, Ezpeletan, Angelu/Mia-rritzen, Hiriburun, Baionan, Saint André de Seignanx-en, kideek elgar hobeki ezagu-tzeko eta bakotxak tokian tokiko sentsibilitatearekin ikertzeko eta eztabaidatzeko Bizi-ren ibilmoldea, barne-antolaketa, ekintzak, ituna... Bilkura horien sintesia egi-nen da urtarrilaren 30ean, Baionan. Gerora, Bizi-k nahi luke tokian tokika sustraitu, bere hegalak xoko guzietara hedatu ahal bezainbat kide-rekin, oroen arteko hilabete-roko biltzar nagusi erabaki-tzaileak dituelarik norabide nagusiak eta lehentasunak finkatuko. Eta apirilaren 2tik 5era eginen den lau egune-tako biltzarra garrantzitsua izanen da, orduan baiditu Bi-zi-k gerorako oinarriak funski eraikiko.

Bizi mugimenduko kide batzuren arteko gogoetaldia

Krisiak amikuze ez jo 2009an

Donapaleuko eta Amikuze herri elkar-goko buruzagiak akort ziren denak, erraiteko krisiak ez duela Amikuze hunki joan den urtean. Arberatzeko languneak bi enpresa hartu ditu, han-diena MFA industria, jada hirurogei lanpostu irekiak dituena. Langune horren pa rean, Aiziritze/Gamue/Zo-haztiko lurretan beste langune bat ireki du Amikuzeko herri elkargoak. Aiziri tzen oraino gauzak aitzinatzen ari dira eritegi baten eraikitzeko, Sokorri klinika zaharkitua ordezkatuko duena. Donapaleuk beste hiru xede eskuar-tean darabiltza : ikusgarri gela bat, eskola publikoaren berritzea eta Fran-txixkanoen e txearen antolaketa.

Ja 60 lanpostu baditu MFA-k Arberatzen

3

HeGOaldean“Ibarretxe auzia” behin betiko baztertua Espainiako Auzitegi Gorenak aho batez erabaki du Ibar-retxe auziaren behin betiko artxibatzea. Juan Jose Ibarretxe Eus ko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren, Patxi Lopez egungo lehendakari eta Rodolfo Ares PSE-EEko kideen, eta Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena, Pernando Barrena eta Olatz Dañobeitia ezker aber-tzaleko ordezkarien kontrako auzia. Epaileen arabera, Bata-suneko ordezkariekin hitz egitea ez da lege haustea izan. 2009ko urtarrilean Euskal Herriko au-zitegiak auzirik ez egitea eraba-kia zuen, bainan Ermuako Foroa eta Dignidad y Justizia elkarteek erabakiaz dei egina zuten.2006an, ETAren su-eten gara-ian, Euskal Herriko gatazka poli-tikoaren konponbidearen bila, Ibarretxek, Lopezek eta Aresek ezker abertzaleko kideekin egin bilkurak lege hausteak izan zire-la zioten Ermuako Foroak eta Dignidad y Justiciak, Otegi-eta Batasuna legez kanpoko alderdi politikoko ordezkariak izanez.

ETA : Aznarren kontrako hiru saio ETAko laguntzailea zelakoan, polizak Lizartzan arrastatu Pe-dro Maria Olanok deklaratua luke ETAko komandoa hiru al-diz entseatu zela Aznar orduko gobernu buruaren kontrako atentatuak egiten. 2001eko hauteskundeak kari, gobernu Euskal Herrirat egin bisitak ba-liatu nahi izan luzkete misile jaurtitzaleen bidez Aznarren era-hiltzeko.Aitortze hoiek polizaren tortura pean eginak luzke Zabalak. Hori jakinarazi du presoak erranez tortura basatiak jasan dituela polizaren eskuetan egon den denboran.

«Txelis»ek ukatu du ETAk zer ikusia izana EgunkariarekinETAk sekulan ez duela Egunkari-aren kontrolatzeko saiorik egin deklaratu du José Luis Álvarez Santacristina, Txelis, ETAko bu-ruzagi ohiak. Egunkariaren au-zian galdezkatua izanik, Txelisek onartu du egunkariaren orrialde-tan indarkeriaren kontra idazten zutenei esker bere ikusmoldea aldatu zuela. Karmen Guisasola eta José María Dorronsorok ere ukatu zuten polizak aurkitu do-kumentuak berenak izan zirenik. Egunkariaren auziari buruzko mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean. Es-karia egiten dio Auzitegi Nazio-nalari, auzia behin betiko hets dezan, egin kalteak ordainduz. Auzipetuen aldeko elkartasuna galdatzen dio Legebiltzarrari, egunkariaren kontrako auzia zuzenbide oinarririk gabekoa dela gehituz. Auziak urtarrilaren 25ean segituko du. Egunkaria

2003ko otsailean hetsia izan zen Del Olmo epailearen agin-duz ETAren esku izaitearen akusazioarekin.

ETAren arabera, «indarrik handiena borroka politikoa». GARA egunkarira igorri agirian, ETAk dio prozesu demokratikoa aitzinarazteko indar haundiena borroka politikoa dela. Agiri berak dio prozesuaren berme nagusia, gizartearen parte har-tzeak izan behar duela. Ezker abertzalearen lerroetan bata-suna galdatzen du, eskubideen kontrako erasoen aitzinean ha-rresi baten eraikitzea galdatuz. Su etenak ez duela baitezpada elkarrizketarik eraginen dio erakunde armatuak.Agiriak eragin dituen erreak-zioen artean, gehienek diote ETAren agiria, bere kidei des-tinatua dela, barne eztabaida gelditu eta ezadostasunak ixila-raziz, bere ikusmoldea inposa-tzeko batasunaren aldeko deia eginez.

AHT Basauritik tunelaren bidez helduko da BilboraAbiadura Handiko Trena (AHT) Basauritik 7 kilometroko tunela-ren bidez, Bilboko Abando-In-dalecio Prieto geltokira helduko da, lur azpiko geltokira. Aban-do-Indalecio Prieto geltokia erro tik birmoldatua izanen dela proposatzen du azterketak, ho-rrela abiadura handiaren zer-bitzu berriei lekua eginez. Beraz AHT eta tren normalaren gelto-kia izan laiteke. Obrak helduden urtean hastekoak dira.

Munilla: lehen polemika Donostiako apezpiku berriak irra tian Haïtiko dramari buruz egin deklarazioek erreakzio asko eragin dituzte. Haïtin bizi duten tragedia baino gaitz la-rriagoak badirela deklaratu zuen apezpikuak, «dugun egoera izpiritual pobreaz eta bizitzaz ikuspundu materialistaz egin behar ginuke nigar » erranez. Deklarazio hoiek kritika biziak piztuak zituzten. Apezpikuak aitortu du larrialdi berezi baten aitzinean daudela Haïtin. «Jaun-goikorik bada horrelako gauzak nola gertatu litezkeen galdetu zidaten. Eta nik erantzun nuen gure buruari ere begiratu behar diogula, bekatu larriak ditugula eta behar bada gure kaltea han-diagoa dela» deklaratu zuela erran du apezpikuak, bere hi-tzak testuingurutik kenduak izan zirela.

Atxagaren eleberria saritu du ‘Times’ egunkariakTimes egunkariaren literatura gehigarriak saria eman dio “Soinujolearen semea” Ber-nardo Atxagaren eleberriari. Bernardo Atxagaren elebe rriak literatur kritikarien estatuko elkartearen saria ere lortu zuen. 20 hizkuntza baino gehiagotan itzuli dute eta interesa gero eta

gehiago piztu du. Azken hi-labetetan, zenbait eleberriren itzulpenak egiten ari dira, hala nola Frantzian, Obabakoak eta Soinujoleen Semea, besteak beste.

ETAko presoen mobilizazioa Euskal preso politikoen elkarteak mobilizazioak abia-tu ditu espainiar eta frantziar gobernuen politika zapal tzailea salatzeko. Elkarteak biltzen dituen 742 presoek ukatu dute beren zeldatik ateratzea.ETAk barne eztabada moz­tuPatxi López lehendakariak ETA kritikatu du erranez ez-ker abertzalearen lerrotako eztabada, indarkeriari uko egi-tekoa, aldi bat gehiago moztu duela. Cadena Ser irratian egin deklarazioan lehendakariak dio ez duela ETArekin ez-tabada egitean sinesten eta hunek desagertu behar duela. Lehendakariak dio ETAk ateak irekirik aurkitu dituela behin baino gehiagotan elkarrizketa-ren bidez borroka armatuarekin akabatzeko bainan aldi guziz erahilketa eta sufrimenduaren aldeko hautua egin izan duela.Estatuko prokuradoreak, Con-de Pumpidok deklaratu du esker abertzaleak helduden hauteskundetan parte hartzeko, ETAk armak utzi beharko dituela edo Batasunak ETA utzi behar-ko duela.Sagarno berria Basoa eskuan, «gure sagarno berria» erranez , Lasarte entre-natzailea, Aperribai presidenta eta Mikel Aranburu kapitainak, Erreala futbol taldearen izene-an ireki dute ofizialki aurtengo sagarnoaren denboraldia. Be-deratzi milioi pinta ekoiztu di-tuzte aurten, jaz baino %30 gutiago. Bainan larrazkeneko denbora goxoari esker kalitate ederreko sagarno gorpuzduna eta aromatikoa.

GETARIA : txakolin berriaren besta.Ohidura bilakatua da Getarian, San Anton egunarekin, txakoli

uzta berriaren besta egitea. Jende ainitzek parte hartu dute arno berriaren jastatzeko : 1800 botoila edan direla egun hortan diote antolatzaleek. Aurten Do-nostiako Orfeoia eta Getariako koroa izan dira omenduak.Getariako Txakolinaren sor-markak 22 soto biltzen ditu, horietatik 19 Aia, Zarautz eta Getarian kokatuak eta beste hiru Arrasate, Mutriku eta Olaberrian. Jazko mahatsarekin, 2.100.000 botila inguru ekoiztuak izan zi-ren, txakolizaleen atseginerako.

ETA : poliza Portugalen bonba fabrikaren bila Polizak Porto eta Coimbra al-dean miaketak eginten ari ditu ETAren bonba fabrika desku-britzeko asmoarekin. Berriki Zamora aldean harrapatu leher-gailuz kargatu furgonetak berriz ere polizaren susmoak Portugal aldean ezarri ditu. Frantzian ja-san kolpeen ondotik, Portuga-len bere egituraren kokatzeko hautua egina luke ETAk duela bi urte eta jadanik leihor bat balukeela auto bonben presta-tzeko.Bilbao­Portsmouth P&O Ferries enpresak erabaki du Bilbo eta Portsmouth-en arteko loturaren gelditzea. Arra zoina, ez duela ekonomikoki bererik emai-ten eta diru galtzetan jarraitzen duela. «Pride of Bilbao» izeneko untziak bere lana irailean burura-tuko du beraz 17 urtez joan jinak egin ondoan. 252 pertsonak lan egiten zuten untzian eta ahalak eginen ditu enpresak lana ho-ientzat aurkitzeko.

Emazteek jasan tratu txarra : 6.173 salaketa izan ziren jaz HegoaldeanSei emaztek bizia galdu dute Euskal Herrian jazko urtean gi-zonen gandik jasan tratu txa-rren ondorioz. Azkenak Irisarrin. Indarkeriaren kontrako 6.173 salaketa izan ziren Hegoaldean: 4.859 Autonomia Erkidegoan eta 1.314 Nafarroan. 2008ko da tuekin alderatuz, %3az emen-datu ziren salaketak Araban, Biz-kaian eta Gipuzkoan, eta %3,23z Nafarroan.

Aurtengo lehen biktima Gipuzkoako Tolosa hirian izan da. 45 urteko emazte bat, Elena Cal, ganibet ukaldika hil du bere bizilagunak. Elgarretaratze batzu izan dira gertakari horren salatzeko…

4

Urte berri bat hastean, denak ongi, denak goxo eta lasai dira asmatzen, desiratzen. Bainan bizia den bezalakoa izanez, dene-tarik bada. Gertakarieri eta jendeen bizi-moldeeri so egiteko, hek aztertzeko, iker-tzeko, hor dira berriketariak, soziologoak, psikologo eta antropologoak, bai eta ere guhaur, gure solasetan. Egun nahi nintuzke bertze batzu aipatu. Artistak. Azken hilabete hautan, bertsularien xapelketa, « Zer bola-da » ikusgarria, Iratzeder-Lertxundi-Urteaga omenaldia bai eta zenbat kantaldi, musika, kontzertu, margolaritza eta bertze... egin dira.

Artisten begiek, zer dute ikusten ? Lehenik, emazte eta gizon dira, beren denboran bizi direnak, bertze jendeak bezala gertakari berdinen lekuko. Bigarrenekorik, ikusten dutenari behatzen dute, so egiten dute, be-ren gogo bihotzetan kanporatu edo haizatu gabe hartzen dute. Hirugarrenekorik, beren gorputzeko eta izpirituko sendimendu gu-zien bitartez dituzte gertakari horiek onar-tzen ; dira heietaz jabetzen ; dituzte berriz biziarazten eta gure begieri, gure beharrieri eskaintzen. Arrunta direnak dituzte altxatzen eta beren balioa emaiten.

Gure sendimenduak atzarrarazten dituzte eta heien erakusteko aukera emaiten. Ber-tsulari baten asmatze argi eta bixia gai zail batetik ateratzeko nola ez txalotu ? Maialen Lujanbiok eta bere lagunek harriarazten gai-tuzte. Zer irriak antzerki bateko jokalariek gure huts eta okerrak agertzen dituztela-rik ! «Ze bolada»-ko ikusgarrian mintzo diren

bi nekazariek, Beñat eta Peio-k, ederki di-tuzte aipatu. Ixiltasuna, bildutasuna, Xalba-dor eta Etxahunen olerki baten hitzek gure bihotza barne barnean hunkitzen dituztela-rik. Gure kantariek, izan diten Magali, Ma-ttin eta Peio, edo Zazpi aldetako abeslariek, heien hitzak, musika lagun, kantatzen dituz-telarik gure bihotza ez dago urrun eta hetsia, gure gogoa ez dago ilun. Dantzariek taulen gainean edo karrikan beren gorputza airean iduri erabiltzen dutelarik, zangoak arin eta besoak zeruari, irriñoa ezpainetan eta alai-tasuna bihotzean, gure gorputza ez ditake harria bezala egon. Pisutasunak airean, nahibageak kanpoan, hersturak urrunean, dantzariek, bereziki Xuberotarrek, gazteta-suna daukate atxikitzen edo erreberritzen. Gure xaramelako zenbat kantu, gure kultu-rako zenbat antzerki, nigarrak sortarazten dituztenak. Artisten obren aitzinean, mires-pena erakusten dukegu, edertasunak arima altxatzea gatik. Artistek gizarte baten lokarria dute azkartzen, gizartearen batasuna dute haundiarazten, axalezko agurrak baztertuz eta barneko hausnarketari mintzatuz.

Artistek beren askatasuna, beren izpiritua-ren askatasuna, erakusten daukute. Gure mendebaleko mundua teknikoa da, infor-matikoa da ; mekanikek digute manatzen eta hauk gelditzen direlarik, arras galduak gaude. Bigarren manatzaileak dira telebixta eta holako tresnen bitartez jendeen iduripe-na, bai eta gure ondoko instituzione mana-

tzaileak : politika, ekonomia, eliza... Horien denen erdian, nola atxik gogoaren askata-suna, nola bazka bere buruaren adimendua, nola errespeta bertzen errana eta barne bar-nean pentsatzen den bertzelako hori ? Ar-tistak arima bihurri dauka, ez arrazoin bila edo nagusi nahiz, bainan bertze bidexka bat ikustea gatik, bertze argi ttirintta bat erakutsi nahiz, bertze asmo bat zeruan begistatzea gatik. Artistak, mundu-zeru arteko marra-txoak dira.

Iratzederrek aski lan egin du, nahitez, bai bere biziko hautua errespetatzeko, bai bere instituzionea maitatzeko, bai bere Euskalta-suna erakusteko nehor kolpatu gabe. Haren bitartez ditugu, buruan buru, Bezperetan latinez kantatzen gintuen salmoak, euska-raz kantatu eta kantatu ez bakarrik gure bo-zarekin, bainan ere gure adimenduarekin. Jainkoak eman adimendua guri baita erres-petatzea eta behar duen hazkurria emaitea. Harekin Mikel, Xalbat, Lertxundi, Urteaga eta ainitz apez euskal liturgia erreberritzeko. Igande aratsalde huntako omenaldi xora-garriak Belokeko elizan, zeruko leihoa ideki dauku!

Artistak ez dira bertze mundu batean bizi di-renak ; dira oroz gainetik langile haundiak, eta beren sendimenduak baztertzen ez dituztenak. Emazte eta gizon osoki. Beraz, guhaur bakotxaren baitan, artista bat ba-daukagu. Ez utz lotan sobera luzaz!

Eskerrak artista guzieri.

Maite Irazoqui

Artisten begiak

JainKOa bizia Jendea

eGun eta biHar

SaltsaEz da batere pollita izan joan-den aratsean frantses telebix-tako bigarren gatean gertatu den hori… Frantses izaiteaz eta holako gai batzuetaz min-tzatzekoak ziren xuxenean Eric Besson minixtroa, Marine Le Pen eskuinburukoa eta Vincent Peillon sozialixta. Bainan azken hau ez da batere agertu, arrunt azken puntan jakin-araziz nahia-go zuela etxen egon! Gainerat ederki mendekatuz emankizuna muntatua eta prestatua zute-neri… Ixtorio horrek piztu ditu gaitze-ko eztabadak. Batzuen gos-tuko, Vincent Peillon-ek ederki egin du, Eric Besson-ek etzuela besterik merexi, bera ere gisa hartakoa izanez. Beste batzuen ustez, Vincent Peillon horrek ttipikeria handia egin du, gisa hortan azkarki trufatuz bai minix-troaz, bai telebixtako buruzagiez bai eta telebixtari so zauden guziez… Saltsa ederra azkene-an, ez baiginuen deus beharra-gorik jadanik aski minbera diren auzi batzuen aitzina samintzeko!

Beste bat!Bai, beste bat eta beste kario-tze batez ari gira nunbaitik ere!

Beste kariotze bat beraz Ur-tats irian jasan horien gainerat! Autobide-sariak dira hilabete hunen ondarrean ozka batez kariotu beharrak… Autobideak kudeatzen dituztenek diote kar-gak emendatu zaizkiotela eta ondorioz ezin dutela bestela egin.. Alta, berrikitan zendua baita Philippe Séguin Frantzia-ko kondu-gorte nagusiaren buru zena, deplauki errana zuen ez hain aspaldi agertu txosten bate-an autobide-sari ainitz ja sobera kario zirela, batzu segurik mer-katzen ahal litazkeela… Bainan ez dira hortarik ari hor gaindi!

Nork daki?Xerrietako gripa horrekin izan da aski burrunba eta frango lu-zaz… Diotenaz, gaitza kasik desagertua da orai Frantzian gaindi eta denen buru ez da behinere hedatu ere denbora batez uste zuten heinean. Ukan duten aini tzek arras arinki ukan dute bestenaz ere… Nahiz hi-lak ere izan diren halere hor gaindi, gehienak bestalde jada-nik aski ahulduak ziren batzu… Dena den, iduriz segurik gaitza urrundua da. Hortakoak diren zerbitzuek aitzina zabaltzen di-tuzte halere xertatzearen aldeko deiak. Oraino neguan girela eta

gripa hori berriz azkartzen ahal dela gutien ustean… Bainan nork daki hori aitzinetik erraiteko segurtamenekin?

Hamar bat lagun…Helduden astelehen aratsean, Nicolas Sarkozy presidenta mintzatzekoa da telebixtako lei-hoño hortarik. Ba omen du zer-nahi gauza erraiteko. Mintzatuko da lehenik berriketari batekin, askotan gertatu den bezala, bai-nan gero, eta frango luzaz, “gu-tarteko” hamar bat lagunekin… Nork hautatu dituen hamar la-gun horiek eta nola, hori ez dute orainokoan salatua…Bainan “gutartekoak” omen dira. Zu eta ni izaiten ahalko ginen beraz horien artean. Nik segurik ez dut haatik gomitik ukan…Gisa guziz, emankizun hori opa-ri bat omen da telebixtak eskain-tzen diona Sarkozy presidentari, ondoko ortzegunean betetzen dituelakotz 55 urte…

Erdiko horiek…François Bayrou usu artzen da erran eta erran MODEM alder-dia behar dela zabaldu eta gisa hortan azkartuko ere dela… Hori erranez xuxen mintzo di-take. Bainan alderdi hori ez ote da izaitekotz hertxitzen ari,

zabaltzeko partez? Jadanik bi pusketan jarria president-bozen keinka hartan, orai berriz dena tirabira lekuka segurik, hala nola Charente-Maritime departamen-duan. Hor, lurralde bozeri bu-ruz, Ségolène Royal sozialixtak bere zerrendarat bilduak ditu MODEM alderdiko bost lagun… Horren gainetik badira beraz gaitzeko eztabadak. Erdiko frangok ez dute untsa hartzen beren lagun batzu sozialixten ganat hola lerratzea. Bainan ba-dira sozialixtak ere ez direnak ados, karkulatuz erdikoek hartu tokiak beste sozialixta batzueri kentzen direla eta hori ez dela batere untsa… J-B D

Alexix Blanc Modem-tiarra sozialixten ganat leratu dena.

5

KOstaldeanBixintxo­bestak ZiburunZiburuko bestak ortzirale hun-tan hasiko dira eta bi asteburuz

segituko. Jondoni Bixintxo ohoratuz beti bezala. Ortzirale aratsaldean Guy Poulou auza-pezak herriko giltzak utziko ditu gazteriaren esku. Banatuko dira marrazki lehiaketako sariak, bestetako afixa lehiaketa ho-rren bidez hautatua izana-eta… Han berean, ausagailuak hau-rrentzat bai eta aratsaldeko has-karia. 7-etan, makarrada karri-ketan eta Trapagatran bizkaitar txaranga. Aratsean, Kathy osta-tuan, mus lehiaketa, aldi bakoitx arrakasta ederra ukaiten duena. Azkenik, kontzertu eta dantzaldi herriko plazan.Larunbat goizean, tirokako le-hiaketa, aratsaldean rugbi par-tida Ziburu eta Mendikotaren artean, pilota plazan aldiz trial erakutsaldiak. Iluntxean, po-teo airos bat Ziburu Euskaldun taldearekin bai eta bezperan bezala makarrada eta Trapa-gatran txaranga. Aratsean, dan-tzaldia pilota plazan. Igande goizean, meza nagusia, aurresku, odolki egileen xapel-goa “munduko xapelgoa” dei-tzen dena eta herriak eskaini zintzur bustitzea, Arrantzaleak kantari taldeak alegeratuko duena. Aratsaldean, pilota par-tida esku huska, Patrick de Ezcurra eta Olivier Jeannots, Bixente Elgart eta Thierry Haris-mendy. Han berean, bertsu-lariak - Baroso, Errexil, Murua eta Soubelet- bai eta fandan-golarien lehiaketa. Ondotik, mutxikoak, Beñat Elizondo bere lagunekin. Kathy ostatuan al-diz, ortzirale aratsean hasi mus zoin-gehiagokaren finalerdiak eta finala.

Antton d’Abbadie d’Arrast gogoan…Herria-k aipatu zuen hori aur-tengo bere lehen zenbakian, eta lehen orrialdean berean, aurten-go urtetebetetze handienetarik izanen dela gure eskualdean Antton d’Abbadie d’Arrast xu-berotar ikerle jakintsuna sortu

zelako bigarren mendeburua. 1810-ean sortu baitzen Irlan-dan, Dublin hirian, bere ama hangoa izanki-eta. Hendaiak

zor dio atxikimendu berezi bat. Horko auzapez ere izan bai-tzen alde batetik eta bestetik hor eraiki-arazi baitzuen, arrunt itsas-hegian, toki xoragarri bate-an gainerat, Abbadiako jauregia deitzen dugun hori.Herriko etxeak, bere kultura zerbitzuaren bitartez, sail be-rezi bat akulatzekoa du Antton d’Abbadie d’Arrast-en ohoretan eta oroitzapenetan. Izanen da erakusketa, ikusgarri, hitzaldi eta gaineratiko, hasteko hiru as-tez segidan, martxoaren 30-etik goiti, Pazko irian beraz. Musikari, margolari, idazle, antzerkilari, hizlari, historialari edo nor nahi, izan edo ez Hendaiako, harre-manetan jartzen ahal da herriko kultura zerbitzuarekin, zerbait proposamendu nahi badio egin. Deitu 05-59-48-23-23.

Olerki lehiaketa batHendaian, herriko etxean den kultura zerbitzuak bigarren al-dikotz muntatzen du olerki lehia-keta bat. Aurtengo gaia, zirkoa. Xehetasun guziak ukan ditazke herriko etxean berean edo he-rriaren webgune berezian. Olerkiak behar dira pausatu he-rriko etxean edo harat hel-arazi berantenaz martxoaren 15-eko. Huna helbidea: Kultura Zer-bitzua- Herriko Etxea – 60 150 PK- Errepublika Plaza – 64701 Hendaia Cedex. Bakoitxak olerki bat baino ge-hiago igortzen ahal du, olerki bakoitxak ez haatik berrogoi bertsu baino gehiago ukan be-har. Sarien banatzea martxoa-ren 26-an eginen da.

Christian Vignaud Donibane Lohizunen, nork ez du ezagutzen Christian Vignaud, herriko etxean lan egiten duena duelako 35 urte huntan? Hirigintza zerbitzuen buru bezala, obra ainitzez ar-duratuz arta handirekin. Gizon ixila, langilea eta jendekina. Er-

rotik bere lanari emana, hautet-sien itzalean. Bestalde elkarte askotan barne eta bereziki gazteak drogatik ahal bezen-bat begiratzeko muntatua den batean… Erretreta laster hartzekoa du. Martxoaren 31-n xuxen errai-teko. Bainan nola oporraldi asko bazituen hartzekoak lana utzi du joanden ortziralean. Pentsatzeko da merexi duen omenaldia eskainiko zaiola on-doko egunetan…

Donibanen, polizategiaren estreinaldiaDonibane Lohizunen, poliza luzaz egona da Pergola auzo-aldeko etxe xahar batean. 1977-an jarri zen denboran Donibane izeneko hotela izana zen egoi-tzan, hor aise toki gehiago ba-zuela, 800 metro karratu nun-bait han, eta lekua beste asko gisetarat ere aise asurtiagoa… Bainan aspaldixkoan arrangura ziren gaurko behar-ordu guzieri buru egiteko tokia oraino eskas zutela. Polizategia handitu dute

Ziburuko besta-komitea jazko Bixintxoetan… Geroztik, beste gazte batzu badira oraino sartuak… Hola da elkartea gaztetzen eta az-kartzen…

beraz eta ez entraalean, lehen-go hotelaren gibeleko alderat,eraikin berria ta orai artinokoa batetaratuz. Obra larrienak be-deratzi hilabete barne akula-turik. Joanden uztailaren lehe-nean plantatuak dira polizategi berrian, obrak etzirelarik arras bururatuak. Eta iragan asteburu-an izan da estreinaldi ofiziala, Michèle Alliot-Marie minixtroa denen aitzineko. Orai, polizak badu beretzat 1500 metro ka-rratuko eremu estalia. Donibane eta inguruko herrientzat baz-ela segur holako baten beharra, hori azpimarratu da han ber-ean hi tzaldietan bai eta errepi-katu handik ixtantean portuko e rretegian polizaren urte berriko agiantza-biltzarraren karietarat. Denak elgarri konplimenduka arizan dira, erranez ere Lapurdi kostaldeko hegoaldeño hor-tan beste ainitz eskualdetan baino lan txar gutiago izaiten dela, udan izanik ere zernahi kanpotiar Poliza erneago ibilki edo(eta) jendea xintxoago, zazi zu.

Urte berriko agiantza-bilkura iragan baita Hendaian ere he-rriko etxean, karia hortarat jakin da Battit Sallaberry auzapezak salaturik bere hitzaldian xahar-etxe bat muntatuko dela Hen-daian, kontseilu jeneral edo orokorraren babespean eta pa-peren egiten ari direla proiektu hori lehen bai lehen gauzatzeko gisan. 67 lagunen tokia izanen da xahar-etxe berrian, toki hori-etarik 12 alzheimer eritasuna-rekin diren batzuentzat.Auzapezak aipatu ditu ere jaz akulatu obrak eta aurtengo dituen xedeak. Azpimarratu du jaz obra ainitz egin dela bide eta karrika batzuetan, kasik bi miliun euro gastatuz hortarako. Bestalde sozial-maileko ehun

bat bizitegi berri eraiki direla eta beste 71 aurten eginen Dogonxenia gunean, hor be-rean muntatzekoa delarik ere haurtzaindegi bat. Etxegintza solas, erran du ere “Zubien Artean” saileko eraikin batzu behin finkatu baino apalagoak eginen direla, hola aise hobeki behar litakeela, auzoalde ho-rrek bixta hobea ere ukanen du-ela. Bestalde oraino, obra asko aurten egitekoak dira herriko eskoletan, ikastegi horien han-ditzeko, gero eta haur gehiago badelakotz…Hitzaldi berean, auzapezak goretsi ditu herriko elkarteak, lan e derra egiten dutela sail asko eta askotan…

Xahar-etxe bat Hendaian

Battitt Sallaberry auzapezak gai frango aipatu du bere hitzaldian…

6

KOstaldean

Hogoi bat etxe hunkiak?

Donibane Lohizunen, herriko etxean, urte berriko agiantza bilkura zuten larunbatean. Au-zapezak gai frango aipatu du bere hitzaldian. Azpimarratuz obra asko akulatzen dela herri-an bainan diruari ahal bezenbat kasu eginez. Erakusterat eman du neurri berri batzu hartuko direla autoen mugimendua tti-pitzeko hiri erdi hortan, besteak beste ahal bezen auto guti eta ahal bezen bakan sartzeko he-rriko etxearen aitzineko plaza hortarat. Mintzatu da ere burdin-bide berriaz, erranez bera ez dela burdinbide berri baten alde. Erranez ere burdinbide berri bat egiten balitz orai aipu duten tokitik, hogoi bat etxe hunkiak litazkeela Donibanen, Xantako auzoaldean eta hor gaindi. Mugerren edo Hiriburun baino aise gutiago segur bainan hogoi ere ez dea jadanik ainitz ?

besta alegerak Hendaian!

Hendaian, herriko bestak ederki hasi dira. Pelot omendua izan da kartsuki eta biharamunean ikaragarriko atabalari elgarre-taratze handia zuten, mundu bat bildu baita, jende guziak loriatuak! Nadau taldeak eman kontzertuak ere denak xoratu ditu, entzuleak baziren zazpi ehunez goiti! Meza ere biziki ederra Jondoni Bixintxoren oho-retan…Bigarren asteburua ere airosa izanen ahal da! Larunbat ara-tsaldean, indar-jokoak, harri altxatze eta gaineratiko. Igande-an, pilotaren besta, pilota baz-karia eta ondotik pilota partidak!Bigarrenak azkarki harrotuko ditu bazterrak: Retegi II eta Ce-cilio, Urrutikoetxea eta Argote.

aturrialdea eta urruña bete betean harrapatuak bigarren

trenbidearekinBigarren trenbidearentzat Bor-deleko bilkuran egin duten hautuak ez du dudarik uzten : ihurtzuriak Lehuntze-Mugerre-Hiriburu-Milafranga, eta Urruña jotzen ditu bete betean. Xifreak hor dira : Atu-rrialdeko lau he-rrietan 1030 etxe hunkiak, eta 250 Urruñan berean ; beste herrietan sakia mendreagoa baldin bada ere, Donibane Lohi-zunen hogei bat etxe atzamanak lirateke, eta beste andana bat parte-katuak Uztaritze, Basusarri, Arran-goitze, Ahetze, Senpere eta Zibu-ruren artean.Bidezubi bat erai-kiko dute Aturriaren trebeskatze-ko Landesetatik eta Lehuntzera, Nagileko islaren hego partetik haste 150 lehunztar etxe hun-kiko ditu, eta Mugerre-Iraulde-neko etxegunean lurpeko bidea ire-kiko dute, Mugerre burgada lurpez ira-ganik A64 autobide ezkinean aterako da eta autobidea hamar bat metro gorako zubian ira-ganen du Hiriburu aldera (230 etxe hunkiak). Hor lur-peko bidea irekiko dute Lhostéko patarrean, Mila-frangan airera ate-raturik, Miotz eta Larraldeko jaure-giak zeiharkatuko ditu, Errobiko errekaren iragaiteko bidezubi berri bat, eta Uztaritze-Santa Barbara-Arrangoitze aldeak nola iraganen dituen lurpez ala ez inork ez daki mementuan. Hor-tik landa tentsione gorako linea elektrikoak segituko ditu tren-bide berriak, Ahetze-Senpere-Azkaine-Ziburuko lurretan iraga-nez sobera sobera bizitegi hunki gabe. Urruña haatik bete betean zeiharkatuko du, 250 etxe hun-kiak izanen dira, CADEko ordez-kariek diotenez ez da hor gaindi lurpeko biderik izaiten ahal, eta sakia larriagoa izanen da oraino, ezen pasagunea osoki garbituko eta estaliko dute parte osoan.Joan den astean eta honen parte gehienean bederazka bil-du dira defentsa elkarteak sakia-ren karta ezagutzeko ; hala nola bost ehun lagun baziren aitzi-neko ostiral gauean Mugerreko

Haitzondoa biltegian. Trenbide zaharraren garapena eskatzen duten defentsa guziek dei bate-ratua egin dute larunbat hone-tan Hendaian manifeztatzeko. Mobilizazioa, Hendaiako tren

geltokitik abiatuko da (16.00) eta Irungo hiri erdian amaituko. Larunbat goiz partea baliatuko dute defentsa elkarte guziek elkarrekin pasagune osoa iker-

tzeko Bordeletik Hendaiaraino, eta ezezko arrapostu ozenagoa apailatzeko arratsalderako.Hautetsiak lehen lerroan agertu dira Aturri aldean. Kantonamen-duko auzapez guziek ingura-tzen zutela, Alain Iriartek behin eta berriz eskatu du ararteko bat izenda dezan gobernuak bigarren trenbidearen kontrako ikuspuntua entzuteko eta kontu-tan hartzeko. Eskakizun horren berme auzapezek urtxoak laxatu dituzte (argazkia). Ttantto bat eskupean atxikitzen dute, baldin eta arartekorik ez balu gober-nuak igortzen ; bigarren trenbi-dea erabakitzea hautetsien abi-sua kontutan hartu gabe ilegala dela uste baitute, erabaki hori auziperatzeko prest dira. Bere-halakoan dei zabala hedatu dute heldu den larunbatean Hen-daiako manifestaldian parte hartzera.

Hiriburuko Alain iriart kontseilaria eta Victor Pachon CA-DEko presidentea urtxoak laxatzen ari.

Hendaia/Baiona trenbidearen berritzen ari langileak.

« sumbiosis” ikusgarria

Miarritzeko Koliseoan

Girondako L’Ardet konpai-niak eskainiko du urtarrila-ren 23an, larunbata (20:30), Miarritzeko Koliseo gelan, “Sumbiosis” dantza ikus-garria, Gaël Bovio eszena-toki antolatzaileak eta Da-vid Rodrigo koreografoak muntatua. Taulen gainean 4 dantzari, halako sinbiosi batean dantzan ari, greko-tik heldu den “sumbiosis” hitzak “elgarrekin bizi” nahi duelarik erran. Sartzea 18 eurotan, prezio apalagoak kide, harpidedun, ikasle eta langabeentzat. Txartelak sal-gai Miarritzeko turismo bule-goan, 8:00-18:00, tel. 05.59.22.44.66.

Herrikoa baionako

KomerzialdegianUrtarrilaren 25ean, astelehe-nez (18:30), Herrikoak bilkur publiko bat antolatzen du Baio-nako Komerzialdegian. Gaia : “Enpresa eta lanpostu berrien sortzeko, gure ekonomia indar-tzeko, tokiko finantzabideak aur-ki ditzagun”. Hizlariak : Jean Ma-rie Berckmans Komerzialdegiko lehendakaria - Pierre Mendi-boure, Herrikoako lehendakaria - Jean Paul Bonnin, CLEFE-tako arduraduna. Lekukotasunak : Jean Marc Lapiz (Semso), Ka-rine Munaux (Bio Etika), David Ducourneau (Ibaia), Pierre La-badens (ULS Concept), Ellande Ithurbide (Comedia Scop).

2009-ko hiru destorbuen

gastua baionanKlaus ekaitza (09/01/24) : 80 000 euro hiriarentzat. Otsailaren 12-ko uholdeak Mayou zubiari 5,4 milioi euroko obrak erakarri diz-kio, horietan 360 000 hiriaren esku. Irailaren 18-ko uholdea hondamendi natural deklaratua izan da, estatuak 300 000 euro ekarri ditu departamenduari. Uholde horrek hunki zituen la-rrikienik Ipar Baiona, Hiriburu eta Mugerre.

baionan KantuzUrte berria usaian bezala kantuz hasiko du Baionako Ikastolen Tuntunak, hilabeteko laugarren larunbatean beti bezala. Kantu berriak ere ekarriko ditu 2010ak, joan denak utzi dituenen ildo-tik. Preseski, aitzineko aldian frango polliki errepikatuak izan diren Itoizen « Lau Teilatu » eta Mixel Labeguerieren « Oi kanta berri » larunbat huntako pro-graman daizke. Horrekin batean aitzinekoak ere xaramelatuko dira bixtan dena, urte eta eraba-ki berrien ohoretan. Programa osoa www.baionan-kantuz.com webgunean atzeman daike. Larunbat arte, goizeko 11etan Lacarre plazan.

7

Herriz HerrisaraAgiantzak : Ganden asteko se-gida. J-M. Jauregui finantzaren axuantak erran du kontuak ongi direla eta aurtengo buxeta pres-tatzen ari dela. P. Arotzarena sozial eta eskoletako axuantak, eskola publikoko janari egilea aldatu dela : A-M. Behoteguy,

kozinan eta M. Leizagoyen laguntzeko. Beti eskola pu-blikoan, gela bat antolatuko dute informatikarentzat. Ikasto-lakotz leihor bat, haurrak josta-tzeko. Erretretatuentzat beti be-zala segituko dutela, otsailaren 13an tripotx jatea eta buruilean ateraldia. Bizi garbiarentzat D. Roudier : zikinak berexteko eta botatzeko bertze hiru leku eginen dituzte, Añimañekoa do-blatu, pizina azpiko aparka le-kuan. Hola Arzubiko auzoaren-tzat ongi, eta hirugarrena San Iñazion, lekua oraino ez dute berexia. Laborarien axuanta P. Errandonea : sustengua herriak egin duela esnearen greban. AFP estatutuak aldatu dituzte, laguntzak izateko borden an-tolatzeko. Animaleen pisatze-ko leihorra eginen da Portuko lan zelaian. Mendiak garbiki a txkitzeko Azkaingo herriarekin erosiko dute tresna bat. Atxik dezagun azkar gure laborantza, herria bizi dadin eta Sara egon dadin Sara. Kulturaren axuanta M. Urbiztondok bukatu du min-tzaldi saila. Barandiaran apez eta idazleak, Saran egonik 16 urtez, egin zuen liburu bat Saraz bainan gazteleraz. Talde bat ari da liburu hori hemengo euska-raz eta frantsesez moldatzen. Liburua agertuko da Idazleen biltzarrean Bazko biharamu-nean. Horra aurtengo agiantzak, helduden urte arte.

Margoak: Ganden astean turis-mo bulegoak antolaturik, mar-golanen txapelketako sarien ematea egin da. Ez zen errex

hautatzea, 137 margolan baitzi-ren. Lehendakari Daniel Lapla-cette eta Thérèse Gijarro bule-gokoak eman dituzte sariak. 20 bat haur hor ziren burasoekin. Denek krakada on bat izan dute. Laguntza ekarri dute Herriko Etxeak, Liburutegiak, Elkarrek,

Postak, Larrungo tren ttikiak, txapelketa antolatzeko. Milesker deneri.

Bertsu: Lur berri gelan urtarri-laren 23an larunbatarekin arra-tseko 8ak eterditan bertsu afa-ria. Bertsulariak: Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Beñat Gazte-lumendi, Iker Zubeldia. Txar-telak 20 E. Salgai herriko etxeko ostatuan, erreserba: 06-62-91-17-25 eta 05-59-54-27-58.

Ganden urtean izan dira Saran: 21 heriotze, 16 ezkontza, 42 sortze. 2008an baino 10 sortze gehiago.

Pilota: Euskal Herriko ligan eus ku huska trinketean: xitoek, Fagoaga Eneko-Arribillaga Eneko, irabazi Urruñarren kontra 40-34. Artekoek, Riobo Imanol-Sarié Bastien, irabazi Lau-He rriren kontra 40-4. Ber-tze pareak, Iribarne Iñaki-Vidal Battit, galdu Lau-Herriren kontra 40-9. Gaztetxoek, Prevost Axel-Agesta Joan, irabazi Hardoyta-rren kontra 40-22. Pasaka: Le-hen mailan, Eliceiry Jean-Jac-ques – Alli Andonik irabazi 13-7 Hardoytarren kontra. 2. mailan, Berrouet Mathieu-Barandiaran Paxik galdu 13-7 Urruñarren kontra.Eskubaloia : 11 urtekoek ira-bazi Borderen kontra 6-3. 15 urtekoek galdu Burosen kontra 33-13. 18 urtekoek irabazi Hen-daiaren kontra 21-17.Errubia: Sarak berriz galdu Can-pette landestarren kontra 25-14.

Ganex

Emazte gazteen elgarretaratzea - Bilgune Feminista eta Emazteek Diote elkarteek antolatzen dute Ipar eta Hego Euskal Herriko emazte gazteen arteko elgarretaratzea Elgar zentroan, urtarrilaren 23an, larunbatarekin (11:00-13:00). Solasgaiak : Zoin dira oraiko emazte gazteek dituzten kezkak ? Zer gogo, zer nahi dute ? Zerk elkartzen ditu…

Bigarrenetik… baxoaraino - Hazparneko San Josepe eta Armand David lizeoek antolatzen dute urtarrilaren 23-an ate zabaltze bat aur-ten 3° diren ikasleentzat. Goizeko 9etatik eguerdiraino, Bigarreneko klase batetaz xehetasun guziak izaiten ahalko dira.Proposatua izanen da : Bigarren gela orokor eta teknologiko baten aurkezpena, 2010eko ikasturte hastapenean gauzatuko den lizeo-en aldaketen aurkezpena, usaiako irakaspenekin, bai eta bereziak bilakatu diren irakaspenekin : Injeneru zientziak (IZ), Lurraren eta biziaren zientziak (LBZ), informatika eta produkzio sistema opzioa, ingurumen eta zaldiketa opzioa.Bi lizeo hauetan Bigarren orokor bat da zoinetan ikasle nonbrea hain arteko batean atxikirik baita, irakaspenak ingurumen on ba-tean egiteko gisan. Ondotik Leheneko eta Terminaleko klaseentzat bide guziak zabalik uzten ditu, ikastetxean berean segitzeko edo beste nonbait ere. Erakasleekin elkarretaraturik, aztergaien ezagutza egiten ahalko da bai eta gelak bisitatuko. Sistema tekniko desberdinak ikusiko dira. Aitama eta ikasle berriek aurkituko dituzte baxo desberdinak : S-IZ edo S-LBZ, STI elktronika, STI elektroteknika eta STAV-Agronomia eta bizidun. Hurbileko lizeoa, Baionatik 20 bat minututan.Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak finantzaturik, egun guzie-tako autobus sare bat plantan ezarria da, ikasleentzat kitorik dena. Ikastetxeak diru laguntzak dituzten ikasleak ere hartzen ahal ditu. Ikasleak pentsionista, pentsionista-erdi ala eguneko gisa izateko hautua du, astelehenetik 8:30etatik goiti, ostirala 14:40ak arte.Barnategian direnentzat, ikastetxeak garraio zerbitzu berezi bat antolatzen du.

Danborradako biltzarrea - Hazparneko Danborrada elkarteak egin du bere urteko biltzar nagusia. 62 soinulari badira elkarte hortan, 32 atabalari eta 30 barrikotelari. Musikariak bertzalde, hauek Baiona-tik etortzen dira. Joanden larunbatean, urteko biltzar nagusia hasi dute ixiltasunezko minuta batekin, orok gogoan zutela, duela aste bat ixtripuz gal-du duten lagun eta partaidea Franck Suber-case. Omenaldi hunen ondotik, urteko harat hu-natak aipatuak izan dira. Urteko ateraldi omen-tsuena Haz-parnen berean daukate, Jon-donaneko pesta igandekari. Urte-tik urterat gero eta gehiago jende etortzen zaiote ikusterat. Azken urte hau-etan, pestetako kontzertu hortan, parte hartzen dute “Elgar Oinka“ dantzari taldeko neska batzuk. Erran behar da hauen dantzak, dan-borradako doinuetan asmatuak zituela José Luis Esnaolak, bereziki, Hazparneko neska talde hunentzat. Bertzalde auzo herrietako pesta batzuetan parte hartzen dute ere, hala nola Donazaharren, Baionan, Miarritzen eta Paben. Aurten, Ar-les herrialdean izan zaizkigu gure danborradako soinulariak. Han bi egun ezin ahantzizkoak iragan dituzte, pesta giro gaitzean. Haz-parnetik 30 bat ziren, Donazaharreko hamar bat doinulariz emen-datuak. Bertze urtetan ere galdea balitz, gehixago izanen direlako agiantza dute. Urte guziez, Mendealako gelan, egin duten ikusgarria ez da hain emankorra izan, Briganthia taldearekin zeltika gau bat antolatua zuten bainan jendea huzkur gelditu da eta ondorioz diru galtzea ere ukan dute. Aurtengo ikusgarria irrisku gutiagoko egitarauarekin asmatu-ko omen dute laster.

Hazparne

Damboradako biltzar nagusia aintzin, Isiltasunezko minuta bat Franck Subercaze-en omenez.

Margolari ttipiak saristatuak izan dira.

8

Herriz Herri

Ganer huste Aurtengo lehenbiziko ganer hustea eginen da helduden igandean Altzabeko aktibitate gunean egun guzian zehar eta Latsa elkarteak antolaturik. Suerte on horietan dabiltzan be-zeroeri.

Urte berriko agiantzak Herriko etxeak iragan larunbat eguerditan eskaini ditu bere urte berriko agiantzak. Publiko ederraren aitzinean ikusi ditugu hemengo hautetsi, auzo herrie-tako auzapez eta bi kontseilari orokor: Beñat Auroy Uztaritze-koa eta Alain Iriart Hiriburukoa. Lehen parte batean Dominique Lesbats auzapezak pasa den urtearen berri eman du bainan haren mintzaldia laster jin da abiadura handiko treinbide ber-riaren aipatzera, osoki hunen aurka agertuz eta helduden 23an eginen den manifestaldira jendea nonbre handian deituz, azpimarratzen zuela R.F.F. erakundeak eta frantses podo-reak zoin mespretxu handia-rekin tratatzen dituzten tokiko

hautetsiak. Ondotik agertu ditu aurtengo egitasmoak, heietan bana beste Bilgune-ren berrit-zea, Hiribehereko haunditu berr-ria den hil herriaren zerbitzuan emaitea, trein geltokiaren ber-ritzea eta jandarmeria berriaren obrak hastea, hunek diotenaz

2011ko udazkenean idekia izan behar baitu. Hemen ohidura den bezala elkartetako ordezka-rien saristatzearekin segitu da. Aurten herriko medaila ardietsi dute: Suhiltzailetan Jean Michel Betbeder, Arruntzako kultur el-kartean Natacha Wendlin, Eskuz Esku-rentzat Emil Menguyague, Heraitzeko besta komitearentzat Laure Duhalde, Kapito-Harri pi-lota batasunarentzat Joel Migel-torrena, Labourdins elkartean Jean Laurent Esteinou, Lagu-nekin elkartean Isidore Arburua, Lapurtarrak abesbatzan Marie Laure Segain, Osasuna elkar-tean Annie Petit, R.C.U.J errug-bia taldean Jean Paul Bernatets, Gerlari ohietan Mixel Urrutia eta Uztaritzeko Gaz teria indar joko taldean bi dira, Ramuntxo Etche-pare eta Battitt Duhalde. Sarista-tu horietaz bestalde izendatuak izan dira mugarik gabeko su-hiltzailetan Mixel Sarratia (gure irakurle segitua) eta Gaelle Saez andere erizaina egun hotan baidoatzi Haiti ugarterat hango jendeeri sokorri ekartzerat. Ba-

dakigu zorigaitzez hango behar-rak zoin diren eta nahi diotegu bi laguner gure sustengu eta atxikimendua ekarri kuraia on desiratuz. Agiantza egun hau bukatzeko omore onean jendea bildu da zintzur bustitze batetara herriak eskainirik.

Liburutegitik urte berri on – Kaseta hunen bidez, liburute-giko arduradun taldeak agiantza hoberenak zabaltzen ditu herri-tar guzieri. Mota guzitako liburu berri frango badaude liburute-gian. Euskarazko liburuak ere badira ausarkian, Uztaritzeko Ikas zentroak bereziki eskaini-takoak. Aurten plazer handia dute liburutegikoek eskolako haurrak berriz errezebitzea, bi aldiz hamabost egunetarik. Bertzalde, liburutegira doanak ikus dezazke hango ordinagai-luan Francis Lefebvrek hartutako

argazkiak herriko besta eta ate-raldietaz. Eta nor edo nor balitz herriko biziaz gisa hortako do-kumentu batzu erakutsi nahian, liburutegiaren bidez egin lezake nahi balu. Liburuak kontsulta-tzeko, urtesari bat ordaindu be-har da. Eta, nahiz Herriko Etxeak dirulaguntza on bat eskaintzen duen liburutegiari, irakurleen urtesariak handizki lagungarri li-taizke haur liburuak erosteko eta internet sareari lotzeko.Liburutegiaren idekidura teno-reak : asteazkenez 14:30-16:00 eta larunbatez 11:00-12:00.

bidarraiuztaritze

Aurtengo saristatuak auzapezaren inguruan

Iragan urteko gorabeherak - Makean ukan ditugu 7 sortze, 2 ez-kontza, 4 heriotze. Mendiondoan 13 sortze, ezkontza bat, 6 herio-tze. Beraz, oro har erran daiteke, hola segituz, gure xokoak iraunen duela eta agian 2010 urteak ekarriko dauku pena baino zorion ge-hiago !

Urtsuko xoriak - Apirilaren 18an ospatuko ditugu Urtsuko xorien 30 urteak. Karia hortako, urtarrilaren 31n lehengo dantzariak gomita-tuak dira Makeako ezker paretarat 16 orenetako dantza batzuen e rrepikatzeko. Eta hola, apirilaren 18a molde ederrean iraganen dugu guzien onetan. Gora Urtsuko xoriak ! Eta gure euskal dantzak iraun dezala, gure xokoko hizkuntza menperatuz ! P.I.

Makea - lekorne

zuraideUrtarrilaren erditsua iragana bu-rua itzultzeko artean. Ordu dugu oraindik Urte zoriontsu baten agiantzatzeko Herria astekari huntan parte hartzen duten gu-zieri ! Astero eskaintzen digute euskaraz idatzitako altxor bat, 2 010 garren urte hastapen hun-tan itxuraz berritua, tamainez ttipitua, irakur errexago baizik ez dena. Biba zuek !

Iragan urteko gora beherak Ohi dugun bezala, has gaite-zen jazko ezkontzekin :

Lau bikoteren izenak dira ida-tziak izan Herriko Etxean 2 009 garren urterako• Maiatzean, NAUDIN Jean Pa-trick Andre eta PEREIRA Maria Dulce• Ekainean, ABAD Christophe Benoit eta ERRANDONEA Jo-celyne• Abuztuan, SOULA Jean Pierre eta CANCILLO Marie•Buruilan, EASTON Thomas James eta ELICEIRY Maiana.

Hogoi heriotze, jakinez ETXE-TOko Erretira Etxean gertatzen direla ainitz :ARANA Léon, ARANA Maurice, ZABALA Teodora Francisca, DAGUERRE Renée Marie Fran-çoise, CAMOU Jeanne Marie, BERHOUET Louise, ETCHE-GARAY Anna, DURAND Pierre César Albert, HIRIBARREN Mar-guerite, ETCHEVERS Jérome, ELICEIRY Jeanne, LE CURIEUX Yves François Jean, LESGARDS Marie Fabienne Suzanne,

CHEOUX ESLOURNE Simone, LAVIALLE Catherine, DUPUY Marthe, PROVOT Raymonde Georgette, MERLO Marie Thé-rèse, SUTER Emil, VONNE Pierre André.

Hamalau sortzeABAD Antton Jean, AINCIART Eñaut, BESSONART Imanol, BROSSE Leila, CAZIN- DOUR-NAUX Evan Patrice, CHAISE Mathis Loïc, ETCHEVERS Da-mien, GARATE Lina, JEFFRAY Lény Jean Baptiste Louis, JUAN-TORENA Julian Xalbat, LEGA-GNOA Patxi, MALOT- ZAMORA Ana, MIHURA- OSTIZ Mikela, SAVIC Iban Isaak. Sortze an-dana ederra, urtero berdintsua. Gero gerokoak.

IhauteriakKaskarotak trapu zaharren jos-ten hasiak zaizkigu Zuraiden, etxez etxe ibiliko baitira heldu den asteburutik goiti, bazterren alaitzen, zirtzilez jantzirik. Huna nundik pasako diren :• Urtarrilaren 23an, Bannecau auzoan• 24 an, Biak garaja eta auzape-zaren auzoan• Urtarrilaren 30an, Amezpetun• 31n, Harrobiako auzoan eta Zuraideko karrika nagusian• Otsailaren 6an, Pinodieta eta ORDOTZ auzoak• 7an, AGORRETA auzoa, Zu-raidegaraiko Bidea. Eta Otsailaren 20an, negua ka-satu beharrez, IHAUTERIAK os-patuko dira herrian.ONGI ETORRI guzieri !

9

Herriz Herri

HeriotzeJoanden asteartean, urtarrilaren 12an, zendu da Jacques RABBE jauna, 84 urtetan. Guk, « Mon-sieur Rabbé » erraiten ginion: alabainan, gure errienta (hain-bat Itsasuarren errienta) izan zen urte ainitzez Itsasuko eskola publikoan, bere emaztearekin. Eta egia da atxikimendu berezi bat diotegula irakurtzen, idazten eta kondatzen ikasi daukuteneri.Dolumin bizienak Marie-Jeanne haren emazteari, Hélène haren alabari eta Jean-François haren semeari eta familia osoari.

Auzapezaren eta Kontseilua-ren agiantzakIragan larunbatean eskaini di-tuzte beren agiantzak herritarreri auzapezak eta herriko kontseila-riek. Ehun bat presuna inguru bil-du da karia hortara Sanoki gelan.

Lehen lehenik, auzapezak jaki-narazi du bi milatik gora biztanle badirela Itsasun gaur: 2072 xuxen.Gero ongietorria egin diote he-rrirat jin berrieri, hamabost bat familia izendatuz.Bi elkarte berri ere sortu dira ira-gan urtean, hauen artean Itsa-suko ikastolaren aldekoa.Herriko pilotariak ere omenduak izan dira, hala nola Machicote eta Revoredo andereak, minimo mailean Frantziako xapeldun atera direnak palaz, eta Baptiste Ducassou eta Antton Monce ga-zteak, hauek Junior mailean esku huska trinketean Fran-tziako xapeldun atera direlako.Omenduak izan dira ere bi biper ekoizle: Christian Aguerre eta Christine Saint-Esteben.

itsasu

luhusoDolu - Eguberri egunean laster hedatu zen berria, nola Jean Baronie, “Elgarrekin” gure adinekoen taldearen presidentak, Sylviane bere emaztea galdu zuela tipus tapas, 73 urtetan. Nolaz Makean bizi diren, han egin dira ehorzketak. Gure dolumin bizienak familia guziari eta gisa partikular batez gure presidentari.

Urteko gorabeherak - 2009ko urtean, izan dira 14 sortze, 2 ez-kontza eta 3 heriotze. Urte berriarentzat gure agiantza hoberenak herritar guzieri.

senpereHeriotze - Ganden larunbatean bere azken egoitzarat segitua izan da Pedro Galarregui Urgu-ritarra. Gizon azkarraren itxura zuen. Bainan azkarrari arabera-koa lotzen zaio. Bere barnean zerbeit enegu senditurik lehenik arinki eta gero-eta bortitzago er-itegirat altxatua izan da bai nan nehork amesten ez zuelarik pau-satu da 73 urtetan. Bere ingurua harritua gelditzen zela. Pedrok bere lan denbora gehiena Lan-desetan oihaneko eta egurra-ren lanean iragan du. E rretreta hartzean bere familiako lurrean egina zuen etxe berrian sartu zen. Hor bizi zen goxoki bere in-guruan laguntza ederrak eginez. Gizon prestu horrek ez du egun-daino kalapitarik piztu. Osoki penatuak gelditzen diren anaia arreba eta horien familieri es-kaintzen ditugu gure doluminak.

Sortze - Ganden ilabetean izan ditugu sortzeak : Emma Annie Carrera Ibarrunen, Xalbat Or-doqui Elbarrun Aztaritzan, Lea Morella Ferris Lakuan, Julien eta Ximun Haroçarene Olhan… bi pilotari ote ? Zorionak bizi luze eta urosa sortu berrieri eta gores menak hoien aitameri.

Urrezko ezteiak - Berrikitan Dominique eta Maite Zamora senar emazteek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak. 50 urte ezkonduak direla Dominique Zamora Ehailenekoa eta Maite Arruferia saratarra. Dominique bere laneko denbora gehiena kamiun handi horien gidari egin du. Maitek aldiz bere seme ala-bak ohorezki altxatuz bere sena-rraren aita eta amaz arduradun izan da. Zorionak Dominique eta Maite. Orai duzuen osagarri

on berarekin agian oraino luzaz elgarrekin goxatuko zaizte zuen Ehailene maitean.

Gazteekin - Errubian : Gure jokolariak karraskan ari zauzku batean gal bertzean irabaz. Aurtengo lehen igandean urte berriko opari gisa adineko bi taldeek irabazi dute Jauregiko zelaian Barkoxtarreri. Eskuba-loian : hor ere mutil eta nexkato talde multxo bat ari dire ahal bezain ongi eginez. Pilotan : Ganden abendo hortan bere-zitasun askotan zenbeit finala egin dituzte. Ezker paretan, xix-teraz, Laurent Tapia eta Andoni Iciaga junior gazteek galdu dute. Esku huska, Arnaud Haroçarene eta Valentin Abeberryk bi pon-duz galdu dute finala Xitoen (B) mailean. Diego Suertegaray eta Amaiur Jaureguyk finala irabazi dute kadet gazteen mailean. Xan Michelena eta Andoni Jo-rajuria benjamin mailean, Pery eta Jean Pascal Jorajuria gaz-tetxoen mailean finalerditan kan-poratuak izan dire. Trinketean, esku huska, Olaizola-Laborde junior gazteek finala galdu dute. Palantxan neskatoak : benjamin mailean, Amaia Sein - Christelle Maquiriain, eta gaztetxoetan Armel Etchenique - Joana Telle-chea, bi pare hauek finala iraba-zirik Euskal Herriko xapeldun dire. Beti nexkato gazteekin, orai abiatua den Frantziako xa-pelgoan, baditugu bortz pare adinekoak, junior, kadet, gaz-tetxoak eta benjamin. Beraz ohore xapelduneri bainan gores-menak bertze guzieri bai eta ere horien erakasleeri gazte horiekin daramaten lan baliosarentzat.

ezpeletaPottoka feria - Urtarrilaren 26 eta 27an, asteartea eta asteaz-kenarekin, iraganen da aurtengo pottoka feria. Bi egunez izanen da laborantxa eta baratzegin-tzako tresna erakusketa, to-kiko ekoizpenen saltzea, tokiko jateko hoberenak zerbitzatuak izanen direlarik herriko jatetxe guzietan. Asteartean, 26an, pottoka eta zaldi feria izanen da, egun guzian, herriko pi-lota plazan. Goizean 9.00etatik 12.00ak arte, 2 eta 3 urte arteko pottoka behoken lehiaketa an-tolatua da (sari ainitz badira). Asteazkenean, 27an, Jeu de Paume plazan, Ezpeletako Zal-dika zentroak pottoka gainean lehen aldikotz ibiltzeko parada eskainiko du urririk eta ibilaldiak zaldi karrosaz egiten ahalko dira Zaldikaroa-rekin. Egun be-rean, merkatu estalian, lehen aldikotz, Frantziako zortzi (be-deratzietarik) laneko zaldi arra-zen aurkezpena proposatua da. Toki berean, GAPAL erakundeak antolatzen du erakusketa handi bat : oilo, lapin, urtxo, basoilar... Beti asteazken goizean eta mer-katu estalian, bildots eta behi merkatua iraganen da. Jeu de Paume plazan, 10.30etan, zaldi ferratze erakustea ; trinketean, 11etan, esku huskako partida : HEGUIABEHERE-OYHENART (2010eko amaturren Frantziako txapeldunak) BIELLE-DUCAS-SOU parearen kontra (berez-koak, Kuban munduko koparen irabazleak), 15.00etan, merkatu estalian : zaldi pizuen lehiaketa, hazleen sindikatak antolaturik. Agiantzak Ezpeletako Her-riko Etxean - Joanden larun-batean, urtarrilaren 16an, Graxi FLORENCE andereak, Ezpele-tako auzapezak, urte berriko agiantzak eskaini ditu herriko

kontseiluaren izenean. Hor zi-ren Suprefeta, Vincent BRU, kanto damenduko kontseilari orokorra, JAUREGUY eta IHI-DOY apezak, inguruko auzapez batzu bai eta herriko langile eta elkarte arduradun batzu. Auza-pez andereak laburki presentatu ditu 2009 urtean egin lanak eta hasten den urte berri huntako proeiktuak. Horien artean es-kolen arraberritzea, elizako elek-trikaren berriz egitea, herriko bi-deen antolatzea, merkatu estali-aren tindatzea eta akustikaren hobetzea... Ondotik Suprefetak ohorezko agiri bat eman die auzapezorde izan diren Mi-chel BENGOECHEA eta Henri LATXAGUE-ri. Biak 19 urtez hau-tetsi egonak dira eta bakotxak bere kargua ontsa bete du Ez-peletako herriaren zerbitzuko. Halaber, ohorezko auzapez agiria eman dio Andde DAR-RAIDOU jaunari, bera ere 19 urtez Ezpeletako auzapez eg-ona denari. Auzapez andereak azpimarratu ditu Anddek egin lan batzu eta nola eri izana ga-tik bere auzapez kargua utzi zuen bururaino egonez halere herriko kontseiluan. Gero her-riko medaila emana izan da Beñat HEGUY jaunari, 17 urtez lan egin duelakotz gerlari ohien elkartean. Michel DOYHARCA-BAL-ek ardietsi du ere herriko medaila ainitz lan egin duela-kotz, bai parropian, bai xahar eta erien alde, bereziki Gurutze Gorria elkartean. Azken medaila bat eskainia izan da Pierrette CAMIADE andereari, ainitz urte hauetan ekartzen duen lagunt-zarentzat Ezpeletako elkarte frangori bai eta ere bere ingu-ruko beharduneri. Bukatzeko denek elgarrekin baso bat hartu dute urte berriaren kari.

lasaUrte xahar urte berri - Usaia dugun bezala urte hastapen huntan elgarri desiratzen ditugu urte ona, nik ere hala izan dadien dauziet orori, beharrena dugun osagarria lagun. 2010 urte hunek zer eka-rriko ote du gutarik bakotxari ? Nehork ez jakin, dakiguna haatik jiten zaukun hura hartu beharko dugula. Hori hola izana gatik, egin ahala egin dezagun ona izan dadien. Huna nolakoa izan den 2009a gure tzat. 6 sortze : Baptiste Idieder, Antton Harriet, Antonin Camille Carniel (Laskoria), Elena Capitain, Amaia Ampo, Yon Idiart. 2 ez-kontza : Bidondo Sandrine eta Palomes Alain, Charlotte Lahoussine eta Ampo Sébastien. 5 Heriotze : Beñat Eyherabide, Jean Etcheve-rry, Michel Inçargarat, Pierre Laurent Inchauspé, Erramun Iriberry.

M.G.

10

Herriz Herri

aiherra39 parek museko

xapelketa hasiJoan den larunbat arratsean muslariek hasi dute Union Basque batasunak antolatzen duen xapelketa. Hiru arratsetan kokatuko dituzte lehen harat hunatak edo multxoetako par-tidak. Ondoko 3 larunbatez bu-ruratuko dute herriko xapelketa, finalak martxoren 6an eginen direlarik. Partida guziak Auxotea ostatuan egiten dira, eta aurten 39 parek parte hartzen dute. Martxoaren 6an jaliko diren 7 pare hoberenek Bastida eta Bar-doze eskualdeko kantonaletan parte hartuko dute. Anartean, xantza on guzieri, eta orroit he-rriko finalen karietarat, martxoa-ren 6an, deneri idekia den afari bat antolatzen dutela.

Herriko aldizkariaren berriSei hilabetetarik jalitzen duten aldizkaria errezebitu dugu. Ko-loretsua, xehetasun asko aurki-tzen dira. Funtsean, auzapeza-ren hitzak, joan den urteko gora beheren bilduma egiten baitu, huna hunen berri :« Urte berri on bat deneri ! Baliatzen naiz urte haste huntaz joanden urtean egin lanen aipatzeko. Bide lanetan, 120 000 E baino gehiago baliatu ditugu bideen erreberritzeko.Trinketeko obrak kasik bururatu-ak dira. Aur kituko dituzue argazki batzueri esker, horren itxura be-rria. Uste dut obra ederra den, pilotaren alde egina.Hiringintza Tokiko Plana aitzina doa. Herriko etxearen gibelean diren bizitegi berriak, bat salbu, denak salduak dira. 4 garren fa-milia berrikitan etorri da.Aiherra eta Antzuola 25 urte : hu-nen karietarat, ekitaldi bereziak iragan dira, bai Antzuolan, bai Aiherran..2010 garren urteko proiektuak :- trinketeko obren bururatzea,- Apezetxea hutsirik izanez, de-liberatura izan da etxearen berriz moldatzea, 2 bizitegi eginez,- Burgada bizirik atxikitzeko, pentsatzen dugu ostatua, ogitegi batekilan muntatzea,- Saneamendu kolektiboa : laster zati berri bat abiatu behar ginuke.Aurten, egina izanen da jende kondaketa. Urtarrilaren 21etik goiti, pasatuko dira beraz zuen etxetan bi presuna, lan horren egiteko hautatuak izan direnak. Galdegina zauzue ongi etorri ho-

b e r e n a egitea.Bururatu a i t z i n , b i h o t z bihotze-tik nahi n u z k e esker tu h e r r i a -ren alde

lan egiten duten guziak (hautetsi, langile,elkarteak…).URTE ON ETA ZORIONTSUA »

Bai ala ez lurralde kolektibitate batentzat,

Euskal Herrian ??Gai huntaz galdeketa egitea martxoaren 14eko bozketa egunean, onartu du Aiherrako kontseiluak. Haatik, bozkatzea ez da Herriko Etxean eginen. Arras hurbil den herriko jante-gian egiten ahal litaike. Ondoko astetan komentatuko dugun gaia, dudarik gabe !!

Otsailaren 6an, kontzertu eta dantzaldi, Denen Etxean

Aiherrako pesta komiteko gaz-teek jakinarazten dute kontzertu bat antolatzen dutela Denen

Etxean, otsailaren 6an, larunbat arratsarekin. Kontzertua 10etan hasiko da XUTIK taldeare-kin, eta gaualdiak segituko du ENTZUN taldearen dantzaldia-rekin. Gaualdi hau antolatua da Aiherra-Antzuola binazka-tzearen 25.urtebetzearen karie-tarat. Egun hortan izanen dela mugimendu ! Alabainan Santa Agada orduan ospatzen baitute Antzuolako eta Aiherrako kanta-riek. Xehetasunak geroxago !

Otsailaren 6an, Santa Agada. Anartean kantu errepikak…

Joan den astean, aipatu ginau-zuen, Santa Agada aurten man-era berezi batez ospatzen zela Aiherran. Eguerditan hitzordua izanen dugu herriko plazan, eta Aiherra ta Antzuolako 2 kantari taldek parte hartuko dute. 4 edo 5 kantu baitira ikasteko eta emaiteko, errepikak ortziral a rratsetan egiten dira, Denen Etxean, 8ak 1/2tan. Haatik, helduden asteondarrekoa, i gande goizean 11tan eginen da. Deneri idekiak baitira errepi-ka hauk, ongi etorri guzieri !!

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCCOOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

baigorriSortzeHaritzalde auzoan, Aterbean bizi diren Séverine Arriada eta Daniel Benac bere lagunaren ohantzean sortu da bigarren alaba. Ongi etorri Paola ttipiari, Kattalinek ukanen du ixtante jostatzeko laguna. Osagarrian eta maitasunean haundi dadila sortu berria eta gores-menak aitama uroseri.

Herriko etxeko agiantzakJoanden ostiralean ilunabarrean, Plaza Xoko gelan, Jean-Bapstiste Lambert auzapez eta kontseilari orokorrak eskaini ditu agiantzak horrara gomitatu zituen guzieri. Herriko elkarte, zerbitzu eta esko-letako ordezkarien artean zauden ere zonbait hautetsi : B.Aguerre,

Baxe Nafarroa sindikata anitzako lehendakaria, J. M. Galant herri el-kargoko lehendakaria eta Azkarateko auzapeza, A. Idiart, J. Iroume, M. Elgue, Garazi, Irulegi eta Ortzaizeko auzapezak bai eta M. Bidart baleako lehendakaria. Iragan urteari eman behakoan, izan dira 16 sortze, 29 heriotze eta 7 ezkontza. Egin diren gastuetan, azpima-rratu du bereziki herriaren gain dauden 90 km bideen artatzeak duen prisa haundia. Urte berriko asmoetan aipatu du bertzeak ber-tze aparka lekuak egitea hilerri ondoan eta herriko etxearen ondoan, hortik izanen baita ere Donostei ikastetxe berriko sartzea. Aipatu du ere « Geltoki » etxe gune berriaren prestakuntza eta lur jabeekin, Baigorriren desbideratzeak galdegiten dituen antolamenduak egi-tea, urte ondarrean lehen lanak hasteko gisan, Prefetak izenpetu onura publikoaren gutuna eskuratua baita. Bururatzean, eskertu ditu oro, bereziki herriko bizia sustatzen duten elkarte eta zerbitzu-tako ordezkariak, kirolariak : pilota, eskubaloi eta errubiko jokolariak eta arduradunak. Agiantzak errepikatu ondoan, denak gomitatu ditu adixkidantzako basoa altxatzera.

Kantariak BelokenJoanden igande arratsaldean, euskal liturgian, kantu eta musika kreatzaile eta moldatzaile izan diren hiru presuna omendu dira Be-lokeko elizan. Hauek dira : Aita Xabier Diharce Iratzeder abade eta euskaltzain izana, aita Gabriel Lerchundi eta Juan Urteaga. Eliz-omenaldiko kantu eta salmoetan gure koralak ere parte hartu du, Garazi, Kanbo eta Donibane Lohizuneko parropietakoekilan batean. Baigorriko gazte talde batek ere kantatu du Mikel Erramouspe eta Laurent Ascarain-en musika lagun. Jeandea metatua zen elizan, besta ederra bezain kartsua izan da. Euskaraz kantatu bezperen on-dotik, txokoleta beroaren edatera gomitatuak ziren kantari guziak.

ErrubiaUS Nafarroak bere multxoko lehen postuan dagon Lombez Sama-tan errezebitu du Baigorriko zelaian. Kanpokoek irabazi dute partida 9 – 3, sailkapenean postura txarrean emanez Garazi Baigorriko tal-dea.

11

N° Commission paritaire 0509 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 ELaguntzaile saria 62 EEuropan 63 EIpar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E- Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE

Zuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIA

Diruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

8, Quai Augustin-Chaho64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

abisuaK

Éditions Basques

«Jean-Paul GIBERT & ASSOCIES»SELARL d’Avocats5 Rue LORMAND64100 BAYONNE

« ETXE PEIO »Société à Responsabilité Limitée à forme

UnipersonnelleCapital Social : 1 000 EurosSiège social : ZA LANTEGIA

64990 VILLEFRANQUE .

AVIS DE TRANSERT DE SIEGE SOCIAL

L’associé unique de la Société à Respon-sabilité Limitée à forme unipersonnelle dénommée « ETXE PEIO », au capital de 1 000 Euros, immatriculée au R.C.S. de BAYONNE sous le numéro 514 172 261, a décidé du transfert du siège social du 6bis Impasse de la Plaine à ANGLET (64600) à la ZA LANTEGIA, CD 137, à VILLEFRANQUE (64990) à compter du 1er Janvier 2010.

Pour Avis - Le Gérant.

Maître Olivier GANETNOTAIRE

B.P.664250 ESPELETTE

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Me Olivier GANET, Notaire à ESPELETTE, le 31 Décembre 2009, a été constituée une Société à Res-ponsabilité Limitée, ayant les caractéris-tiques principales suivantes :

Dénomination sociale : “GAROSTE”Siège social : BIDART (64100), che-

min de Bassilour, Villa “Izarbella”Capital : 408.408.00 E divisé en

10472 parts sociales de 39 E chacune.Apports : Les associés n’ont effec-

tué que des apports en nature pour une valeur totale de 408.408,00 E (droits en pleine propriété sur les lots de copropriété numéros 1, 2, 3, 4, 5, 6, 45, 46, 47, 48, 49 eta 50 dépendant d’un ensemble immobi-lier dénommé “Résidence du SQUARE”, situé à SOORTS-HOSSEGOR (40150), 387 Avenue du Touring Club), et cadastré section BN numéro 45 (8a 65ca).

Objet social : l’activité de location d’immeubles aménagés, la prise de par-ticipation dans toutes sociétés ayant le même objet, et généralement toutes opérations financières, commerciales, industrielles, mobilières et immobilières, pouvant se rattacher directement ou in-directement à l’objet social dont les diffé-rents éléments viennent d’être précisés.

Cession de parts : Toute opération sans aucune exception ayant pour but ou pour résultat le transfert de parts sociales est soumise à l’agrément de la majorité en nombre des associés représentant au moins les 2/3 des parts sociales.

Durée : 50 ans à compter de son im-matriculation au RCS de BAYONNE.

Gérance : Monsieur Jérôme GAROSTE, demeurant à BIARRITZ (64200), 2 avenue Hoche.

La société sera immatriculée au Re-gistre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE.

Pour avis- Le Notaire

Maître Olivier GANETNOTAIRE

B.P.664250 ESPELETTE

CHANGEMENT DE GERANT

S.C.I. ISARBELLA, Société civile immo-bilière, au capital de 1.219,59 E, ayant son siège social à BIDART (64210), chemin de Bassilour, Villa Isarbella, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 420 091 266.

Aux termes d’un acte reçu par Me Olivier GANET, Notaire à ESPELETTE, le 31 Décembre 2009, l’ensemble des asso-ciés ont nommés Monsieur Jérôme GA-ROSTE, demeurant à BIARRITZ (64200), 2 avenue Hoche, et madame Christel GAROSTE, épouse BURGAT, demeurant à TOULOUSE (31000), 42, rue de l’Este-rel, en qualité de co-gérants à compter du 31 décembre 2009, en remplacement de Monsieur Pierre GAROSTE et Madame Michèle DUBERTRAND, démissionnaires.

L’article “13-Gérance” des statuts a été modifié en conséquence. Le dépôt sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avisMe Olivier GANET

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés

& droit commercial64100 Bayonne

AVIS DE CESSION

Suivant acte sous seing privé en date à Bayonne, du 07/01/2010, enregistré à BAYONNE (SIE) le 12/01/2010 (bordereau N°2010/24, cas n°6),La Sarl SOS COTE BASQUE, au capital de 146 400 E, dont le siège social est 12, rue Jules Védrines (64600) Anglet, im-matriculée sous le n° 431305762 RCS de Bayonne, a cédé à la Sarl AMBULANCES OXYGENE, au capital de 10.000 E, dont le siège social est 26, rue Camp d’André (64200) Biarritz, immatriculée sous le n°519113997 RCS de Bayonne, représen-tée par sa gérante, Mme Cécile MIRTIN,la branche d’activité «taxi», d’un fonds exploité 12, rue Jules Védrine à 64600 Anglet.Cette vente a eu lieu moyennant le prix de 25 651,02 E pour les éléments corporels et incorporels. Le transfert de propriété et de jouissance ont été fixés au 07 janvier 2010.

Les oppositions seront reçues dans les dix jours suivant la dernière date des publicités légales, au siège social de la Sarl AMBULANCES OXYGENE.

Pour avis.

PATJOSociété à responsabilité limitée

au capital de 8 000 ESiège social : 81 Avenue de l’Adour

64600 ANGLETRCS BAYONNE 489 093 237

L’Assemblée générale extraordinaire du 30 Décembre 2009 a décidé la dissolu-tion anticipée de la société à compter du 31 Décembre 2009 et sa mise en li-quidation amiable, la nomination de Madame Marie José CHAUVIERE, de na-tionalité française, demeurant à CAMBO LES BAINS (64), 5 Avenue du Docteur Grancher, résidence Arbolak n°10 en qualité de liquidateur amiable, et a fixé le siège de la liquidation à ANGLET (64) 81 avenue de l’Adour.

Le dépôt sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE (64).

Pour avis.

SARL HABITAT ENERGIE CONSEIL

Au capital de 7500 EURSiège social : 9 Allée du Belvédère

64340 BOUCAU

RCS BAYONNE 480050772SIRET 48005077200015

L’assemblée Générale Extraordinaire des associés réunie le 21 09 2009 a décidé la continuation de la société en application de l’article L.223-42 du code de com-merce.

Pour avis : la gérance

baterabilkur publikoa

baionanBatera plataformak herri kon-tsulta bat antolatzen du lurralde hauteskundeen karietara. Herri kontsulta hori Baionako hirian antolatzeko, bilkur publiko bat iraganen da urtarrilaren 23an, larunbata (9.30), Santespietako Santa Ursula gelan.

Martine Bisauta, Jakes Bortayrou

euskal Herriko lurralde elkar-

goaren aldeUrtarrilaren 23an, larunbatean, Uztaritzen, Lapurdi gelan goize-ko 9etatik goiti, Lema eguna. Zoin erakunde Iparraldearen-tzat ? Galdea arrapizten da lurralde erakundeen errefor-marekin eta tokiko eztabaida instituzionalarekin. EAJ-PNBk eztabaida hortan parte hart-zen du, Lurralde Elkargo bat-en proiek tuarekin. Goizeko 9etatik 11k arte : zoin Lurralde Elkargo Iparraldearentzat ? Ez-tabaida : Jean Marc Quijano, Ipar Buru Batzarreko idazkari-arekin, eta Manuel Vaquero, Ipar Buru Batzarraren kide-arekin. Goizeko 11k eterditik oren bata arte : “Autonomia fiskala : euskal proiektu bat”, Maité Lafourcade, unibertsi-taria, Xibero, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko autonomia fiskal his-torikoak. Autonomia fiskala, Eu-sko Autonomia Erkidegotik in-spiratu ? Luke Uribe Etxeberria, deputatu Eusko Legebiltzarre-an, eta Jean Pierre Ibarboure, Azkaineko herriaren diruzaina.

zezenen aldeJoanden abenduan, CRAC (Co-mité Radicalement Anti Cor-rida) elkarteak prentsa bildu zuen Baionan. Egin ohi diren zezenketa-korridak gaitzesten ditu eta eska-tzen debekatuak izan ditezen. Ezin onetsia da zezenek pairatzen duten indarkeria krudel odoltsua, gizona-rekin duten gudu kasik irabazezina, zezenaren heriotzarekin bukatzen dena bortxaz.Frantses legediak debekatzen ditu gisa hortako ikuskizunak bere iparraldean, ordea egitera uzten hegoaldean ohidura kutsu zerbait luketelako… Bizkitartean Katalu-nian ere gero eta jende gehiagok gaitzesten dute espainiol korrida, hainbeste non hango legebiltzarrak hartu baitu erabakia erreferenduma bidez katalandarrei galdegiteko be-har denez zezenketa debekatu.XXI. mendean zezenketak ba ahal du izaiterik ? Ezetz diotenei, CRAC elkarteak presentatzen du ibilaraz-ten duen petizionea, ainitzek jada izenpetua dutena.Ipar Euskal Herriko arduradun kar-gua eman zaio biltzar nagusian Je nofa Cuisset-eri. Petizione or-rialdeak eskura daitezke hari gal-deginez : Jenofa Cuisset - Uhal-dea - 64120 Uharte-Garazi. Tel : 0559370362

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé, approuvé par l’assemblée constitutive le 14 Décembre 2009, il a été constitué une société coopérative agricole, société à capital variable.

Dénomination sociale : « NOUSTE EKILILI »

Forme sociale : SOCIETE COOPE-RATIVE AGRICOLE

Siège social : Maison « Zuentzat » - bourg 64220 AINHICE MONGELOS

Durée : 50 ans à partir de son im-matriculation au registre du commerce et des sociétés

Capital social initial : 720 euros (sept cent vingt Euros)

Gérance : - Président : M. LAHETJUZAN Michel

Maison “Gure Egoitza” - 64310 SAINT PEE SUR NIVELLE

- Vice-Président : M. PIARROU CA-ZALLA Christian – 5, rue Carrere 64190 SUS

- Trésorier : M.PREBENDE Jean-Jacques – Maison “Aphatia” 64120 GABAT

- Secrétaire : M. ARRICAU CASSIAU Didier – Bourg – 64390 ORRIULE

Immatriculation : la société sera im-matriculée au RCS de Bayonne (CFE de la Chambre des métiers et de l‘artisanat)

Pour avis, la gérance

12

telebixta leihotik

�������������

asteburuKO HitzOrduaK

Bahituak : Bertze bahitu mota batez mintzatuko naiz. Tokia : ugarte bat, mundu zabaleko herrialdetan pobreenetan dagoena, Sierra Le-one, Tanzania eta Somaliarekin. Deitzen da Haiti. herrialde horretan jendea bizi da euro batekin egunean. Mafia edo lapur talde batzuen menean bizi direlarik eta gobernuak ez duela deus egiten ahal haien kontra, hori da bahitze mota bat, miserian atxikitzen duen jendea.

***Lur-ikara : Ez zuten bertze beharrik Haitiko jende gaixoek. Lur ikarak suntsitu du ugarteko hiri nagusia. Ikusiz ikusten duguna egunero telebixtan gerla iragan balitz bezala da, jauregiak, hotelak, etxeak eroriak eta harrien pean dauden jendeak kasik hiltzera kondenatuak balire bezala. Nehork ez daki zenbat hil diren. Aipatzen diren zenba-kiak 30.000 eta 50.000-koak dira. Jadanik, omen, 18.000 ehortziak dira.Lur ikarak mundu guzia ikaratu du eta herrialde guzietan bada jende gaixo haien salbatzeko uhain haundia. Izan dadien hegazkinez edo untziz, joanak dira salbatzaileak, mediku, erizain, su-hiltzaile beren zakurrekin jakiteko non dauden oraindik harrien pean bizi direnak, haien handik ateratzeko eta gero behar den bezala artatzeko. Hor-tarako behar da dirua eta duela zenbait urte bezala “tsunami” dela-koan, jendeak eskaintzen du bere diru laguntza, nasaiki, lehenbiziko zenbakiek erakusten duten bezala.Estatu Batuek hartu dute kudeatzeko ahala, behar den bezala be-har baita kudeatu mundu guzitik datorren laguntza eta, segur se-gura hango gobernu ahulari eskaini eskukaldia. Behar da denbora hortarako eta denbora berean bizi direnak hil zorian gosearekin eta bertzeak hondakinetan hiltzen ari.

***A vous de juger : Ez dakit zenbat entzun-ikusle ziren ortzegunean Arlette Chabot kasetariaren emankizunean. Bi buruz buruka be-harrak ziren frantses nortasunaz mintzatzeko. Lehena Besson mi-nistroa eta Marine Le Pen, bigarrena Besson berriz ere eta… Peil-lon sozialista ez da agertu azken mementoan jakinarazirik ez zela eto rriko. Berehala hasi da polemika Peillon-en jokamoldeari buruz. Aitor dezadan ez dudala emankizuna ikusi, frantses nortasunak ez baitu Besson eta Marine Le Pen-en arteko borrokaren beharrik.

***Errugbia : Eurokopan Miarritzek galdu du Gloucester-en kontra (23 eta 8) bainan, dirudianez, finala laurdena jokatuko du Anoetako ze-laian. Bigarren mailan Baionak irabazi Racing-Metro-ren kontra (27 eta 14). Berpizteko seinalea ? J.H.

eusKal irratiaK

Ortziralean-Donaixtin, Bota gaztetxean (21.00), Xabaltx-en diska berria-ren aurkezpena-Miarritzen, geltoki xaharre-an (20.30), “Le Diable rouge” antzerkia- Baionan, Luna Negra kabarete-an (20.30), Sueño Milonga musi-kari laukotea.- Donibane Lohizunen, portuko erretegian (19.30) Afrikeuskadi elkartearen gaualdia, Kongo he-rrialdeko haur behartsuen alde.

larunbatean-Donapaleuko mediatekan (10.00), Mixel Thicoipe mintzo “Jin Bezala “ liburua aurkeztuz.-Baionan, Lacarre plazatik abia-tuz (11.00), Baionan kantuz-Itsasun, pilota plazan (15.00), Xerriaren eguna, Vieux Machins elkartea antolatzaile-Miarritzeko mediatekan (16.00), Xabier Amuriza bertsulari eta ida-zlearen lekukotasuna.-Donibane Lohizunen, Dukonte-nea egoitzan (17.00), “Bertsu gau-aldia” Begiraleak elkartearekin.-Angeluko “Denen Etxean” (17.00), “Offrez-vous un poète” ikusgarria, Pierre Espil olerkari zena omenduz.-Azkainen, Txopinondo sagarno-tegian (20.00), Txotx berri

-Saran, Lur Berri gelan (20.00) bertsu afaria : Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi, Ai-tor Mendiluze-Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), “Sumbiosis” dantza ikusgarria-Miarritzen, “Découvertes” bilto-kian (20.30), “Un diptyque pour l’humanité” antzerkia, Chimères taldearekin.-Armendaritzen, herriko gelan (20.30), “Biarritzeko mainu begi-raleak”, Maite Dugulako antzerki taldearen ikusgarria.-Baionan, Luna Negra kabare-tean (20.30), Les Nékrevisses taldearen ikusgarria.-Kanbon, AIEC gelan (21.00), “Merlin l’enchanteur”, Grenier de Babouchka taldeak emanik

igandean-Ligin, Xuberoko maskarada La-rraingo gazteriaren eskutik.-Miarritzen, Koliseo gelan (15.00), Angélique Marjory-ren musikaldia

asteburuan-Hendaian, Ziburun, Beskoi tzen eta Irulegin, herriko bestak Jon-doni Bixintxoren ohoretan.-Miarritzen, Découvertes gelan, larunbatean (20.30) eta igandean (17.00), “Les enfants d’Arcadie” antzerkia, Chimères taldeak emanik

Urtarrilak 22, ostirala• 7.00 : Goiz berri, abiadura haundiko treinaren kontrako manifaz • 16.00 : Kantaire• 19.00 : Aitzur eta jorra

Urtarrilak 23, larunbata• 11.00 : Airesta, Donostiako danborrada • 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunki-garri eta irringarriak• 20.45 : Esku balona, Irisarri / Saint Mande

Urtarrilak 24, igandea • 9.30 : Gure bazterrak Baiona ttipitik • 10.30 : Meza Jutsitik • 12.15 : Gure arbasoak, Lehu-ntzako Marie Jeanne Albistur• 13.45 : Errubia, BO/Glasgow • 15.00 : Errubia, Maule / Mor-laas• 19.00 : Ahobete hots Mikel Markezekin

Urtarrilak 25, astelehena• 19.00: Zer dioxu, Maite Dunat erakasle antzerkilaria

euskal meza arbonatik

Euskal Telebistako lehen kateak (ETB1) igandeko meza zabaldu-ko du hiru igandez segidan (ur-tarrilaren 24an, 31n eta otsailaren 7an) Arbonako elizatik goizeko 10.00etan. Oroitarazi behar da urte pare batez igandeko meza «desagertu» ondoan, berriz za-baldua dela igandero kate eta oren hortan.

arberoako ikastola

Antzerki eta mus - Urtarrilaren 23an, larunbatarekin, arratseko 8ak eta erditan, Armendaritzeko herriko gelan Miarritzeko “Maite dugulako” taldeak bere azken antzerkiaren lehen emanaldia eskainiko du : “Itsas bazterreko zaindariak”(antzerki umore-tsua). Urtarrilaren 24an, igan-dearekin, arratsaldeko 2 orene-tan, Izturitzeko herriko gelan,3.MUS TXAPELKETA. Sariak 500 euro irabazdunentzat, apairuak jatetxeetan, Idoki saskiak, arno kesak… Jateko eta edatekoak segurtatuak, eta gela berotua.

Jean-Mixel bedaXaGar eta lagünak kantüz, ikastolaren alde

Jean-Mixel BEDAXAGAR Urdi-ñarbeko kantari eta müsikalari ezagünak “Auñamendi” izen-bürüko diska plazaratü berri dü.Hontan edireiten diren kanto-reak gozatzeko eta beharrien xarmatzeko parada badükegü neskenegün arrats hontan, urtarrilaren 23a, arratseko 9 orenetarik haste, Sohütako eli-zan. “Eperra” ikastolaren alte plantatü den gaüaldi hontan Jean-Mixel ez date bera, diskan harekila kantüz ari diren lagünak ere hor beitirade, erran nahi bei-ta : Erramun MARTIKORENA, Mixel ARROTZE ‘Zartantxü’, Jean-Mixelen seme JohaneBEDAXAGAR eta Amaren Ala-bak saldokoak, horietan ari de-larik Jean-Mixelen alaba Maider BEDAXAGAR. Kantaldiaren le-hen partean, ikastolako haurrak zaizkü kantüz ariko. Kantalditiklanda, berriz, txakolat bero eta bixkotxa badate gozatzeko, hü-llantüren denarentako.

Mixel thikoipe idazlearekin

solaseanH e l d u d e n ib iakoi tzean, u r t a r r i l a r e n 23an, goizeko 10ak 30etan, Donapaleuko m e d i a t e k a n Mixel Thikoi-pek bere az-ken liburua « Jin bezala » aurkeztuko du Zabalik elkarteak eta Maiatz ar-gitaletxeak gomitaturik. Urte laburrez hirugarren obra agertzen dauku hemen, eta jaz-koa « Gorrail azeria » itzulpen lan bat izan bazen, azken hau bere lehen liburuaren gisara, historio laburrez osatua da.Irakur errexa, luma sotilki eta goxoki baliatzen du Mixelek, beti badelarik ustegabeko zer-bait, istorio bakotxaren pleguen barnean.

Mixel Durangoko azokan.

13

Han eta HeMen

Belokeko omenaldi beroa

Komentuko elizako xoko moko guziak beteak ziren igande ara-tsaldean, Xabier Iratzeder, Gabriel Lerchundi eta Juan Urtea-gari eskaini zaien omenaldirako, ongi-etorri suharra beneditano fraileek orori eginik. Omenaldi hunkigarria, beroa, otoitz giroan. Mikel Erramouspe, Xalbat Berterretche, Graxi Solorzano, Peio Os-pital, Alexandre Aguerre eta bertze lagun batzuek ederki kudeatu-rik iragan dira kantikaldia eta ondotikako euskal bezperak. Atsegin handiz entzun dira Belokeko fraile multxo batek, Garazi-Baigorri, Kanboalde eta Donibane Lohizuneko koralek, Baigorri/Zuraideko gazte talde batek, Oskarbi taldeak eta Erramouspe-Berterretche-Larrieu hirukoteak eman dituzten kantikak, Thomas Ospital aiher-tar gazteak organoan lagundurik, txalaparta eta txistu doinuak ere zirela artetan entzuten. Eta hango jende guziak gogotik kantatu ditu euskal bezperak, gaur hain gutti kantatzen direnak. Denak xoraturik ateratu dira handik. Bururatzean egin da eskea gastuen estaltzeko, gelditzen dena haatik Caritas erakundeari igorria iza-nen da Haitiko beharrentzat erabilia izan dadin.

Jeannot Larrieu, Xalbat Berterretche eta Mikel Erramouspe

 Ipar Euskal Herrian euskaraz idaztea basamortuaren zeharkatzea ?

E u s k a l e r r i a -ren Adiskideen E lkar tearek in partzuergoan, abendo hortan argitaratu du Euskaltzaleen Biltzarrak Irau-penean etor-kizuna liburua, Piarres Ain-tziart eta Gi-llermo Etxebe-rriak moldatua. Lehen zatian aurkitzen dugu Euskaltzaleen Biltzarraren his-toria laburra (1901-2003), Piarres Charritto-nen lumatik. Ondotik lerroka-tzen dira Euskaltzaleen Biltza-rrak sei urte hauetan antolatu dituen omenaldietako idazki eta hitzaldiak. Etienne Sala-berry 2003 Heleta, Jean Louis Davant-en azterketa mami-tsuarekin, Pako Sudupe, Pierre Moleres eta Jean Pierre Ouret-en hitzaldiak ere hor. Janamari Malharin 2004 Itsasu, hitzal-diak Roger Gamoy, Mizel Jora-juria, Daniel Landart, Mikel Erra-mouspe, Mattin Larzabal, Maite Irazoqui eta Kati Itzainarenak. Leralu eta Lichau andereak 2005 Sara, Jean Aniotzbehere,

Piarres Aintziart, Jean Haritschel-har, Mizel Joraju-ria eta Aña Mari Curutchet hizlari, Claudine Leralu eta Isabelle Li-chau-ren hitzak ere bai, Fermin Mihura eta Jean Louis Laka-ren bertsuek guzia on-turik. Jean Etche-pare medikua 2006 Aldude, Jon Casenave eta Kepa Altonagaren mintzaldi sarko-rrekin. Joanes

Leizarraga 2007 Beskoitze, Janbattitt Dirassar eta Nora Ar-belbide kazetarien artikuluak, bai eta Marie Christine Urbiston-do, Piarres Charritton eta Hen-rike Knörr-en hitzaldiak. Jean Etxepare gaztea 2009 Gara-ziko Jatsu, Jean Michel Bidon-do auzapezaren ongi etorria eta Piarres Aintziarten testuare-kin. Eta bururatzeko, Gillermo Etxeberriak kondaturik, Eus-kaltzaleen Biltzarrak azken urte hautan Hegoaldera egin dituen bidaia kulturalak, Arantzazu 2006, Azkoitia 2007, Bergara 2008 eta Markina-Xemein 2009 (187 orrialde, 15 euro).

1 - Ipar Euskal Herrian

Gaur egina zaigun galderari erantzuteko : Ipar Euskal He-rrian euskaraz idaztea basamor-tuaren zeharkatzea ? lehen pun-tutik abiatu nahi nuke, Ipar Eus-kal Herrian kokatzen gaituena. Nahiz eta gure jatorria Iparral-dean den, gure irakurlegoaren eremua hori baino zabalagoa da ; euskaraz irakurtzen daki-ten leku guzietara heltzen ahal delako : Hegoaldera, baita mun-duko hainbat tokietara. Gure idatziek oihartzunak dituzte Ipa-rraldean eta Hegoaldean. Gure liburuak saltzen ditugu Sarako ferian, baina ere Durangokoan. Halaber, Ipar baita Hego Euskal Herrian euskara dakigunok gu-

txiengo bat gara ; eta, euskaraz irakurtzen dugunok, gutxiengo horren zati ttipi bat baizik ez.

2 - Euskaraz idaztea

Hortako euskaraz idaztea hautu militante bat izaten ahal da. Na-hiz eta militantismoak ez duen idazlea egiten, zerbait idazteko baldin badugu hobe gure min-tzairan egitea. Euskarak lotzen gaitu gutaraino helarazi dute-nekin : gure arbasoekin, beraz euskalkiekin, bakoitzak gureare-kin. Baina guri doakio orain gure hizkuntza iraunaraztea, eta geroak euskara batuari emanen dio bere lekua. Bestalde, gaur egun Euskal Herrian bizi dugun egoera elebidunarengatik, eus-

kal idazle batzuk erdaraz ere idatz dezakete. 3 – Basamortuaren zeharka tzea

Euskaraz edo edozein mintzai-retan idatzirik ere, idazle izateak berak dakar basamortu baten zeharkatzea. Idazlea, sortzaile guziak bezala, bakarrik senti-tzen baita, bakardadea jasaten baitu, eta nolazpait beharrezkoa baitu zerbaiten sortzekotan.Gero, liburu bat argitaratzen duelarik, kritika eta oihartzun es-kasak ematen du basamortuan oihuka ari dela. Badaki irakur-leak izaten ahal dituela, liburu batzuk saltzen dituelakotz, bai-na kasik nehork ez dio erraten

zer iruditzen zaion idatzi duena. Medietan funtsezko kritikarik ez du jasotzen. Ez daki merezi duen segitzea edo ez. Hala ere ezin baitu hitzen ja-rio gelditu, jarraitzen du paper beltzatzen, baina zin egiten du ez duela gehiago deus argita-ratuko. Nahiz eta argitaletxeak basamortuko oasiak diren idazlearentzat. Argitaratua iza-teak indarra ematen baitio idaz-ten segitzeko eta bereziki eus-karaz egiteko.

Marikita Tambourinek bere azken liburua IRAUN, 2009ko

Durangoko Azokan aurkeztu du (Maiatz argitaletxea).

Galdera hau egina izan zen Iparraldeko idazle batzuei, 2009ko azaroaren 19an, Gatuzain eta Maiatz argitaletxeak antolatu zuten mahai inguruan, Hazparnen.

Hona hemen, Marikita Tambourinek ihardetsi zuena.

Euskaltzaleen Biltzarraren

omenaldi-hitzaldiak (2003-2009)

14

Oro berritzen dira orai, hori baita bizia, pilota mailean eta dene-tan. Hori erakutsi du herri eder horrek haundizki Ramuntxo trin-ketaren besta egun hortan, hau Joset Laduchek duela mende erdia egin zuen ondoan, hor zirelarik herriko kargudunak, Jean Louis Laduche jaun mera eta Mixel Hiriart auzapezen ba-tasun burua, bai-eta Alliot-Marie ministroa, J.M. Idiart herritar pi-lota arduraduna eta hanbat kar-gudun.Paxkal Ezcurra .................. 40Agusti Waltari ................... 29Desafio hunek bildurik jende gaitza, huna Paxkal urruñarrak nola joan dion kubatar apuñolari famatuari, xapeldunari joanez aldi huntan Paxkalek.Herriko pilotariek ere ukan dute jokatzeko parada egun hor-tan berean, bigarren desafio hunekin : Ibarburu-Berasateguik eremanez hau Jon Laduche-Heguiabehereren kontra. Biba Azkaine ! Beste batzuek segi-tuko dutelakoan !

BURUZBURUKA XAPELGOAK SENPERENThierry Etcheto ................. 40Thierry Harizmendi ........... 28Etchetoren nausitasuna da Sen-pereko trinket berinadunean

agertu. Aiseria haundiz ibili da, zangoa ontsa sendaturik, be-deratzi bote sartu eta jokoa on-tsa gidatu, taula, biparet, izkin motz eta oro. Harizmendik ez du aitzineko partidako erreusi-tze hura ukan.Ellande Alfaro ................... 40Herve Etcheverry .............. 38Ez du barkatzen Ellandek azken lau kintzeak lerroan egiteraino hemen bezala eta hola da iraba-zten itxuren kontra ere. Botean biak berdin, zazpira, eta pun-pasare batzu ere ederki baliatu zaizko irabazleari.

GARATENEANOyhenart - Heguiabehere . 50Inchauspe - P. Ducassou .. 36Ez da erran partida egin ahal izan astelehenean pilotari batzu ez ontsa gertaturik. Hortakotz honela jokatu da partida, ikus-lea ere argal aire gertatuz egia erran. Partida erditsutan galtza-leak nausi, 27-17 izanik, baina orduan da osoki itzuli partida, Beñat Inchauspe jaun-andreak ere etortzean hain zuzen. Han-dik goiti Heguiabehere berotua, Oyhenart ere bai eta hain bat zalu joan da partida, jendea ere zenbait aldiz bezala berotu gabe. Botean bi alderdiak ber-dintsu, hamarnatarainokoan ez arras. Aroa bederen alde, ilundu

Igandean, iri-sartar eskuba-loilariek berriz ere galdu dute, oraikoan La Roche sur Yon-en, 35-25. Xapelgoko 14 neurketetar ik

bederatzigarrena kanpoan. E rran behar da Frantxoa Jaure-guy kapitaina eta Arthur Samy

trebatazailea ezin zirela bertze jokolariekin izan, igandean. Partida erditan 16-12 ziren. Bainan bigarren zatia zein zaila ateratu zaien ! Sailkapen oro-korrean, azken dira irisartarrak, 18 pundurekin. Larunbat ara-tsean, Saint-Mandé-ko taldea errezibituko du Irisarrik (20:45). Aitzinpartidan, bigarren taldeak jokatuko du Saint Paul les Dax-en kontra (18.30).

Lehen denbora erdian : 20/3.

Emaitzak era-kusten duen bezala, lehen zatian dugu

zailtasun gehien ukan : Rennes-eko jokalariek fite ahulezia bat senditu dute gure defentsaren berkokapenean. Beraz, abilki aritu dira, erregularki jokoaren zentzua aldatuz. Horrez gain, uz-tartzeetan, presio handia eman digute. Magali Haïçaguerre es-perientziadun oinarriaren falta senditu dugu.

Aldiz, denbora erdiko Jérome Biados gure trebatzailea-ren aholkuen ondotik, biga-rren zatian Baionako neskek gure egiazko jokoa erakutsi

dugu: aitzinekoek uztartzeetan eta alboko sakeetan aurka-koak zailtasunetan emanez; eta gibelekoek joko gehiago proposatuz. Defentsan ere kolektiboki arizan girenez, ez dugu entsegurik hartu. Aldiz, aitzinekoen lan fase luze baten ondotik, Corinne Lapébie hiru-garren lerroak indarrean en-tsegu bat markatu du.

Ondorioz, erran dezakegu talde bakoitzak denbora erdi bat gain-ditu duela. Baina, gaurkoan ez da aski izan Baionako nesken-tzat.

Itzuleko neurketak hasi ditugu-netik, beste irudi bat erakusten dugu, partidaz partida hobetuz joanen gira.

Dioni

KirOlaK

eskubaloia

errugbia

pilota AZKAINGO JOSET LADUCHEZ OROITUZ

gabe bururatuz aferak, horrek ere balio baitu.Helduden astelehenean bi partida, 4-etan haste : lehenik ariko dira amaturrak birazkako partida batean landestarrekin : Inchauspe-Jeannots batetik eta Agirre-Benesse bestetik. Horren ondotik jokatuko da xapelgoko buruzburuka hau, Oçafrain eta Alfaroren artean.Armendaritzen, igandean, 4 orenetan, Etcheto eta Ku-rutcharryk jokatuko dute beren xapelgokoa.

HEGOALDEAN XAPELGO HORIEKINGonzalez - Laskurain ....... 22Bengoetxea VI - Beloki ....... 9

Chafee - Peña ................... 18Leiza - Zearra .................... 15

Arretxe II - Ibai Zabala ...... 22J. Retegi - Zezilio .............. 17Iruñeko Labriten 500 ikusle ba-ziren, mila ikusleren lekutan hiru

partida horientzat Arretxeren eta Retegiren semeak ere ari zirela.Mendizabal I - Urrizelki .... 22Olaetxea - Oteiza .............. 15Villoruetan ikusi da partida hau.Urrutikoetxea - Argote ...... 22Cabrerizo - Larrinaga ......... 8

Irujo - Beroiz ..................... 22Berasaluze VIII - Begino... 20

Apezetxea - Arruti ............. 18Ongay - Urberuaga ........... 13Eibarren ikusi dira hiru partida hauk Urrutikoetxeak eta Ar-gotek Cabrerizo eta Larriñagari eman dieten zafraldi gogor hunekin. Haatik azken hunek ekarri du errebotetik pilota bat sotamanoan. Bigarren maileko xapelketan hori.Olaizola II - Mendizabal ... 22Xala- Zubieta ..................... 18Sekulako partida egin dute lau pilotariek Mungian, bi orenez, 1112 pilotakadarekin ! Xapel-goko orain arteko ikusgarriena.

Bego

irisarri, garai zailak bigarren faseko hirugarren neurketa, rennes-baiona : 23/8

Aitor Zubietak eman du gogotik beretik, Mungiako pilotalekuan

15

inbidO

Danborradak munduan gaindi

eusKal diasPOra

Joxeba Etxarri

Gaza-ko lur xirrixta presondegi handi bat…

Palestinar gehienak ahal bezala bizi kanpamendu txar batzuetan.

Aspaldian, noiz nahi aipatzen da Gaza-ko lurraldea, eta kasik beti hango berri hits batzuen zabaltzeko. Frangotan hitsak baino hitsagoak ere direnak! Gaza hori, izen bereko hiriaren inguruan kokatzen dena, Pa-lestinaren zati bat izanki, itsas-hegian, Ejiptoarekilako mugan. Zati minbera, biziki minbera! Eremuz ez da handia. 360 ki-lometro karratu. Ipar-Eukal-He-rriak baino zortzi aldiz lur gu-tiago. Lapurdiren erdia ez arras. Eremu arau, mundu guziko toki jendetsuenetarik haatik. Pentsa, nunbait han miliun bat eta erdi biztanle! Gehienak palestinar iheslariak, ahal bezala koka-tuak eta metatuak doi-doia 50 kilometro luzeko lur xirrixta hor-tan, zabalerat ainitz lekutan ez duelarik sei edo zazpi kilometro baizik!Zernahi jende, lanik ez eta de-nak biziki xuhurki bizi. Nazioar-teko erakunde nagusiak emai-ten dituen laguntzak nolazpait baliatuz eta beharrik badituzte funtsean! Luzaz Israel-en ma-nupean egona, oraino ere ha-ren larderiapean. Asko giseta-rat errai ten ahal da presondegi handi baten pare dela lur xirrixta hori. Barnean direnak nehorat ezin atera, edo biziki nekez. Ejiptoko alderat, muga zerra-tua. Israelgo armadak, begia beti xorrotx, azkarki zaintzen beste mugak, itsasoa ere ba.

Lurraldeko aireportu bakarra, Israel-ek itsuski funditua, ezin balia, eta nehork ez jakin noiz berritzen ahalko den…

Zernahi nahasmenduBadu mende erdi bat ez dutela izan hor gaindi egiazko bakerik. Lehenago ere tirabira frango izanik! 1948-an, Ejiptoak zuen bere gain hartu lur xirrixta hori, bainan zon-bait urteren buruan Is-rael-i utzi. Geroxago, berriz hartu eta berriz utzi. 1967-tik 2005-erat Israe-len azpiko gelditua, duela lau urte Israel handik jalgia, bainan bere lar-deria sekulan baino gehiago erakutsiz halere! Baztertxago-tik bada baztertxagotik! Deu-sik ezin egin Israelen nahiaren kontra! Hauxe da bestenaz ere lurralde ttipi horren berezitasun harri-garriena, kasik ezin sinetsia: munduan barna ez da ezagu-tua bere gain balitz bezala eta bizkitartean legezko lotura bihi bat ez du nazioarteko harre-manetan osoki ezagutua den beste estatu batekin! Denik

ere handik hurbil den palesti-nar beste lurraldearekin bainan arras guti azken urte hotan, Hamas alderdiak hartuz geroz Gaza-ko giderrak bere esku, alderdi horren izenean agintari nagusi jarria Ismail Haniyeh. Kasik erran ditake beraz lurralde horri den gutieneko nortasunik etzaiola ofizialki ezagutzen. Eta bizkitartean bizi da nolazpait! Miserian bizi, bainan bizi!Urteak jin eta urteak joan, zernahi na-hasmendu izanik hor gaindi.

Gataska izigarriak!Azken bi urtetan, egundainoko-tan gai tzeko gataskak! Gaza-ko jendeak ezin jasan juduak, Israel-ek bere aldetik ezin ikus Hamas alderdia, zernahi aten-tatu eta egintza bortitz muntatu duela denboran juduen kontra eta geroztik ere ez dituela se-

gur xede hobeak! Aski larderia handia erakutsiz behar zaiola beraz ihardoki! Bi populuen artean alimaleko leizea, jazko

nahasmenduek aitzina handitu dutena. Israelgo armadak des-masia izigarriak eginik, pales-tinar batzu azkarki oldartu zaiz-kiolako estakuruan, gero eta usuago israel-tiar jende batzu hilez! Israelek zonbait egun barne bazter guziak xehatu Gazako aldean! Hilak ehunka, kolpatuak milaka! Eta horien denen gainerat, ondotik nolako mendekioak! Argindarra, ezan-tza, jatekoak eta ainitz gauza ez utziz Gaza-rat sartzerat, lu-rralde hortako jendeak eder-rak peka zitzan! Azen ontzeko, palestinarren beren artean ere kalapita gogorrak ba noiz nahi! Bi alderditan dira eta alderdi ho-riek elgarri aise jazartzen!Badira ba zubigintza zerbaiti plantatzen direnak, Palestina-rrek elgar hobeki har dezaten eta Israel-ekin ere bakea egite-ko, bainan orainokoan segurik debaldetan! Untsa peningarri baita! Muslaria

Ismail Haniyeh

Jakina da Danborrada dela Do-nostiako besta nagusia, eta ur-tarrilaren 20ean ospatzen dela, San Sebastian egunean. Do-nostiatik kanpo bizi diren do-nostiarrek ere bihotz barnean eremaiten duten tradizio eta ospa kizuna da eta bihotz xi-mikoa sendi dute Sarriegi musi-kariak egun hortan jotzeko XIX. mendean sortu zituen aireak entzunik, eta are gehiago dan-borrean edo atabalean joz. On-darreko urteotan, Euskal He-rriko bertze leku batzuetan ere jotzen dira danborradak, Iparral-de huntan ere, eta hedatzen ari den molde bat da. Baita Diaspo-ran ere. Hor, danborrada batzu luzaz ospatu izan dira. Hala nola Mexikoko Euskal Etxeko danborrada. Urte guziz jotzen dute Mexiko hiriburuan, aitzinetik behar diren errepi-kak eginik. Aurten, San Se-bastian eguna asteazkenez zelarik, aitzineko larunbatera pasatu dute. Urtarrilaren 16an

egin zuten, beraz, usaian bezain arrakastatsu. Argentinan ere danborradarik famatuena, Necocheako Euskal Etxearena, iragan asteburuan egina dute aurten. Ortziralean euskaldun erromeria egin zuten, larun-batean danborrada herriko ka-rriketan barna, eta urtarrilaren 20an meza, Euskal Etxeak an-tolaturik. Bartzelonan, berriz, astearte gauean egin zen besta,

telebistaz (ETB-Sat) zuzenean ikusiz Donostiako Parte Za-harrean gertatzen ari zena, Don-ostiako bandera eta ikurriñaren igotzea eta abar, ber denboran mahainen gainean Sarriegiren aireak joz. Madrilen ere, eta Espainiako bertze leku batzuetan, hala nola Murtzia, Valladolid, eta abarren, gisa beran ospatu dute. As-

tearte gauean afari bat eginez, ETB-Sat ikusiz eta danborra joz. Madrilen, astearte gauez helduak jalgi ziren, eta haurrak haatik igande eguerdian atera-ko dira, Euskal Etxe aitzinean, haurren danborrada batean. New Yorken, danborrada heldu den larunbatean eginen dute, Eckford Street-eko Eusko Etxe-an. Eta azkena aipatzeko --ba-dira gehiago, baina ezin guztiak aipa-- Txinako Shanghaikoa eka rriko dugu hunat. Hor ere, heldu den larunbatean ospatuko dute, Shanghaiko Euskal Etxe-ak deiturik, afari batez eta San Sebastian Martxa kantatuz. Do-nostiar guziek biziki sendi duten aire eta kantua da San Sebas-tian Martxa, euskaraz, “Sebas-tian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra munduan...” hasten dira hitzak. Nihaurek ere kantatu izan dut hemen, baina baita Eus-kal Herritik kanpo egonik ere, eta Diasporan manera berezian kantatzen da. Biba Donostia!

Mexikoko Euskal Etxeko danborrada. Arg.: EuskalKultura.com

16