Herria 3039

  • View
    249

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3039

Text of Herria 3039

  • 2010eko Urtarrilaren 14ekoa - 14 Janvier 2010 - 1,15 E - N 3039- ISSN 0767-7643

    Irakurketaren oraina eta geroa

    Neurketaren hiru termometroakHiru ikerketa ditugu gure gogoetaren

    abiapuntutzat hartu : frantses kultur ministerioak (2009) burutu duen kultur ohituren azterketa, gai beraz Euskal Kultur Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak (2008) egin zutena ; hiruak ere irakurtzaletasunaren adarrean irakurri ditugu. Eta erran dezagun berehala uste genuen baino egoera hobea erakusten dutela. Estatua osotasunean hartuz jenden % 43ak irakurtzen du egunkari bat Frantzian ; aldizkari eta magazinen kasuan kopurua % 50 etaraino hupatzen da ; % 57ak liburu bat erosi du azken hamabi hilabetetan.

    Iparraldeko eta zazpi euskal herrietako ohiturak funski desberdinak dira : asko gehiago gara egunkariak irakurtzeko, % 54a iparraldean, % 65a Euskal Herria osoan ; hegoaldean asteburuetako irakurketak leku handia baduelarik. Beste berezitasuna al dizkarien kasuan agertzen da : astekari eta magazinen irakurketa % 40an gelditzen da hemen, hots Frantzian baino hamar tanto apalago.

    Aro txarraren seinaleakBaina, euskaraz irakurtzeak dauzkan

    ezaugarrietan sartu aitzin ageri da Frantzian paperezkoaren irakurketa urrats handian beheiti doala. Kaseten irakurketak zortzi tanto galdu ditu Frantzian hamar urte barne, urririk banatu prentsak leku handi bat harturik ere ; horren parean deusik ez dutela irakurtzen aitortzen dutenak % 25 etik % 35 eraino hupatu dira epe berean. Honelakoa da fluxua : paperezkoaren irakurtzeko ohitura gaztean hartu dutenek segitzen dute, haatik irakurlegoa zahartuz doa, parean gizaldi gaztek ez dute irakurtzen, Internet sarean begikolpe bat eta kitto den hoberenetik ere.

    Euskaraz irakurtzea zailago dela uste dugunak harriturik (onean) uzten gaitu hala ere ikusteak, irakurle elebidunak arta tsuago garela. Frantziako bana bestearekin parekatuz irakurle gehiago gara, eta i rakurtzen dugunaren %40 arte euskaraz irakurtzeko gai gara. Baina hor ere gaztek ez dute segitzen. Jada irakurleen % 19a Interneten ari da paperezkorik erosi gabe. Naturalki gauzak joaitera utziz, ez ote da nabari interneteko irakurleen kopuruak

    hupatuko direla eta pagatuzko paper lerroenak apalduko ? Duela hogeitamar urte udatiarrak nasaiki hurbiltzen ziren barneko aldera ere, kasik atea irekitzea aski, zioten ostaler batzuek ; orain barneko aldeko hotel xaharrak kinka larrian daude, bultzapen kolektiboak hastekotan edo bidean dira ; paperezkoa ren irakurketarentzat halaber bultzada planifikatuarekin jokatu beharko den ustekizuna hedatzen ari da.

    Leihoagehigarria

    Encart Leihoa

    Hamazazpi liburu atera dira euskaraz iparraldean 2009an ; uzta ederra dudarik gabe, urteak hilabete baino gehiago heldu denaz gain. Bost argitaletxe ari

    zaizkigu lanean jotake, eta Maiatz elkarteari eman behar zaio xapela sei liburu argitaratu baititu. Bigarren lerroan hiru obraren uztarekin datorkigu IKAS argitaletxea ; beste hiruak Gatuzain, Elkar eta

    Euskaltzaleen Biltzarra bira obrarekin.

    HERRIA astekari hau izari berritan plazaratzen zaigun une honetan balio

    du begirada baten emaitea irekurketaren oraina eta geroari, bereziki euskaraz,

    paperezko idazkien irakurketa bultzatzea baita gure helburua, gure mintzairaren

    berpizkundea laguntzeko. Marikita Tambourin idazlea Durangon , bere liburuaz eta euskarazko irakurketaz mintzo

    Gatuzain, Ikas eta Maiatz Durangon

  • Gure Hitza

    Kroazian, president bozen bigarren itzulia zuten igandean. Ivo Josipovic ezkerraldekoa nagusitu da hein bat aise, bozen % 60 ardietsirik. Bi urte barne nahi luke Kroazia Europa batuan sararazi. Mohamed profetaren marrazkikarikaturen egile lehena izan zen Kurt Westergaard danimarkarra hiltzer dute, inte grista musulmanek desafioa egina zuten bezala eta ederretarik eskapatu da aldi huntan. 74 urteko erakasle xahar ho rrek ondotik zuen 28 urteko somaliar bat Al Qaidakoetarikoa eta hau preso ezarri dute epe batentzat bederen. Halere, bere desafio gisa egin die Westergaardek mehatxatzaileeri, erranez ez dela beldur orai, duen adinean. Erran behar da kontrako baino aldeko gehiago baduela bai herrian eta bai kanpoan erakasle horrek, nahiz ez den sekula fidatzeko. Teheran Irangoa ere beti berean dago bere uranium ekeiaren hobetze horrekin mila desafiotan, erranez horren behar gorria duela bere medikuntzako ikertzeendako, aldiz auzoek diotelarik ezetz, bainan militar sailean baliatzeko ari dela betiko ustea izan den bezala. Hortakotz he rrien AIEA eta ONU batasuna hor ditu beti aitzinean trebes eta izanen ere beren gaztigu mehatxuekin ez bada ontsa gobernatzen Teheran. Irlandak galdu du, 92 urtetan, Cahal Daly kardinalea, herri horren iparraldean Bakearen alde hainbertze egin zuena, bereziki horgo elizaren buru egon zenean 1990tik eta 1996 artean. Erroman, Batikanoko bigarren Kontzilioan ere izan zen burutik buru, eta bereziki Aita Sainduari galdegin ziolarik, belaunikaturik, irlandesak itzularaz zitzan otoi beren gataska txarretarik bakearen bide zuzenerat eta elgarren batbatean deitoratu zuen bezala. 113 kasetalari hil dituzte munduan

    gaindi 2009 urte hortan eta beste 24 kasetalari ixtripuz hil direnak bestalde, ofizio horrek hain maiz manatzen dizkien irriskutan bereziki. Hil horiek kondatu dira : Filipinetan 38, Mexikan 13, Somalian 9, Iraken 5. Nepalen, Xinako hegian, haurrak bazituzten beren armadan altxa tuak maoista

    e rrebeldek, mutil eta neska, milaka. Huna halere heietarik 250 etxeratu direla ONU batasunaren laguntzaz. Eta denak, noizko ote ? Gineako Konakryn, berri hobe batzu, duela hiru ilabete han izan ziren 150 masakratuen ondoan. Musa Dadis Camara kapitainak du orai herri horren buruzagitza eta lehen ministro bat ezarri du orai oposiziokoa. Oraino armadan ez dute aitzindarien arteko batasun osorik baina mentura bederen aroaren bakeratzeko. Palestinako bake hura beti ezin egina dagoelarik juduen eta arabeen artean, horra egundainotik kaseta israeldar batek (Masriv) aipu duela amerikar Estadu Batuek eskaini lezaketen bake proposamen bat, bi urteren buruko auzi hori xuritu beharko lukeena. Mementoko ofizialtasunik gabe, bixtan dena, tratuak has omen litazke luze gabe : Israelek galdetuz Washingtoneri Bush haren eskaintza segurta dezan aipatu mugen finkapena, Israelek bere Zisjordaniako lurrak atxikiz eta jadanik negurtu Zisjordaniako Estadu Palestinarra ere bai Gazako lurraldearekin 19491967ko bake hitzarmenean izan zen bezala. Mexikan bere bi buruzagi galdu ditu drogakidunen taldeak, Beltran Leyva deitu harek. Erran behar da bere aitzineko gobernuaren alderdietarik urrundu dela Felipe Calderon 2006an hautatu izan zena baieta orduko drogaren aitatxietarik, heiek Amerikarat sartu omen baitzuten zernahi kokaina eta heroina, Kolonbiarreri gaina hartu ondoan mexikarrek. Baina zer erran hor geroaz eta nor sar ote horien artean ? Togo afrikar lurralde ttipiko futbolariek ez dute Afrikaren joko hortako kopaketan parte hartuko. Tiroak izan zituen gainerat futboleko ekipa hori jokaldietarat zekarren autobusak, gidaria, trebatzaile bat eta prentsa arduradun bat hilez, kolpatu zenbait jokolari bestalde. Bi egunez dudamudetan egonik uko egin dute gazte horiek beren gobernuarekin xapelgo horietara joaiteari. Erran behar da ez dituztela oraikoak batzuen eta besteen autonomia eta independentzia auziak horgo Angola, Kongo, Kabinda Namibiako alde horietan, petroliolurrak gainera, behialako portuges, frantses edo italiar kolonizatzaileen ontsa ezagutuak. Israel eta palestinarrenak ere ez dira eztitzekotan Netanyahu lehen ministro juduak izan berri dituen solas batzuen arabera, hau betiko ezean dagolarik Hamaseko araba terroristen eskaintza guzieri.

    OREN EGOKIADuela 45 urte, hain zuzen 1965eko hazilaabenduko Gure Herria aldizkariaren zenbakian P. Arradoy idazle ezagutuak agertu zuen artikulu bat euskal liturgiari buruz Vatikanoko II. Kontzilioaren ondorio gisa.Zion, jendea bozkariatu zela jakin zuelarik Soubelet kalonjeak, San Andreseko erretorak, erabaki zuela euskal meza bat e mana izanen zela igandero, oren egokia hautatuz, hamarrak eterdiak. Hots, meza nagusiaren orena.Egoki zait, 45 urteren buruan, oren egoki horren aipatzea.

    Mundu zabalean

    AITZINKAUrte hastapen oroz bezala, kazetari batzu

    gomitatuak ginen joanden astean euskal ir-ratietako estudioetara, Uztaritzera, iragan ur-teari behakoa emaiteko eta berri hunek ekar liezagukena aipatzeko. Eta urte oroz bezala, gure solasak aski ilunak edo ezkorrak agertu dira, bai iraganaz, bai etorkizunaz. Alta, baikor nahi ginuke izan. Bainan gertakariak hor dira lekuko : laborarien egoera beltza, beren moz-kinak errekaraturik ; Kopenhageko porrot izi-garria ; Hegoaldeko euskal jendartearen es-painiartzea, Gasteizko gobernuak bultzaturik ; alderdi politiko batzuren debekatzea, demo-krazia zangopilatuz ; zalutasun handiko trein-bide hori, bortxaz inposatu nahi daukutena ; euskararen ofizialtasun eskakizunari lepoa bi-hurtzea... Zerrenda luza ginezake, aipatuz adi-bidez euskal elizako zati baten bilakaera tradi-zionalista. Gauden hortan egungo eta lot gai-ten eskainiak zaizkigun hitzordu pollit batzuri.

    Larunbatean lorioski ospatuko du bosga-rren urtemuga Euskal Herriko Laborantza Gan-barak, Ainhize-Monjolosen. Bost urtez zenbat lan, zenbat urrats on, etsaigoan aitzinaturik ere ! Bistan da, hor da otsaileko auziaren me-hatxu hori, hil ala bizikoa. Bainan pausu hori ere gaindituko du, aitzinekoak bezala, euskal jendartearen sustengu zabalari esker.

    Igandean aldiz Belokera gira deituak. Be-neditanoen komentuan omenduko dira Ira-tzeder, Gabriel Lerchundi eta Juan Urteaga. Oroit gira zein triste ateratu ginen Iratzederren ehortz elizkizunetik, ikusiz Jacques Dames-toy abadeak gure olerkari handienetarikoaren euskal nortasuna ez zuela batere kontutan hartu. Hutsune hori bete dadila igandean, bi-hotzez preziatuko dugu. Eta lorietan entzunen, bertze guzien artean, Oskarbi taldea, joande