Herria 3037

  • View
    254

  • Download
    12

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3037

Text of Herria 3037

  • ON DAKIGULA !Eguberri hor dugu. Bake eta esperantzaren mezulari. Hala nahi luke izan, segurik ! Ainara Maia Uroz irundar olerkari adiskideak dion bezala, Egun berria hemen da, gau berri bat heldu da, argitsu eta itxaropentsu, itxaropen hautsiak berritzeko, kopetilunak argitzeko, bihotz kolpatuak milikatzeko. Eta bihotz kolpaturik ez da falta munduan gaindi. Alabainan, gerla da jendeak hobekienik egiten dakiena, behialakoak dionaz.

    Esperantza handiak baginituen Kopenhageko goibiltzar horrekin. Berekoikeria eta zentzugabekeriaren haizeak ditu zapuztu. Hamabi egunetako eztabaida minduen ondotik, kukuso ilaun bat dute munduko boteredunek aurkeztu planetaren mediku gisa. Horixe akordio purtzila ! Ipar Afrikatik aldiz, itxaropen pindar bat da airatu : Aminatu Haidar sahararra desterrutik itzuli ahal izan da Marokora, gose greba luze bat eremanik. Saharar populuarentzat esperantza berri baten seinalea ote libertate bidean ? Euskaldunon Egunkariko bost lagun hobengabeen auzian, pausu bat egiten da Eguberri garai huntan, auzipetuek ez dutena hain segur nahiko luketen bezala gozatuko, buru gainean duten ezpata zorrotz mehatxagarria delaeta.

    Eta euskal eliza, zertan ote dugu ? Urtea badu Marc Aillet apezpikua Baionako diosesako buru dugula. Lehen bilan baten tenorea. Zabaldu duen Eguberriko mezuan, bioetikaz da nagusiki griatsu, kezkatsu delarik ere hain bortizki joa den laborari munduaz. Hitzik ez haatik euskal elizaz. Alta bada griatzekoa, Baiona Santandreseko gertakari gorabeheratsuak lekuko, tokiko erretor tradizionalistak hazirik eta badakigu tradizionalismotik integrismorat bidea laburra dela kristau frango kezkaturik utziz, emazteak lehenik, apezak berak, euskaltzaleak... Eta ez dirudi haize freskoagorik heldu zaigula Gipuzkoa aldetik, izendatu berria izan den Jose Ignacio Munilla apezpiku kontserbadorearekin.

    Horiek hola, Eguberri eta Urtatsetako besta on opatzen diegu irakurle guzieri. Helduden astean HERRIA ez da agertuko. Aste hortaz baliatuko gira itxura berriko kaseta baten apailatzeko, urtarriletik goiti eskuetan ukanen duzuena, ttipiagoa, koloretsuagoa, orrialde gehiagokoa... agian denentzat atsegin handikoa. On dakigula !

    P.J.

    IRAKURLE etaBERRIKETARI,

    Heldu den astean, abendoaren 31,

    HERRIA kaseta ez da agertuko.

    Urtarrilaren 7an eskuratuko duzue beraz

    ondokoa, molde

    berrituan

    2009ko Abendoaren 24koa ISSN 07677643 24 Dcembre 2009 1,10 E N 3037

    Eguberri onBake eta zorion!

    Christophe Coutanceau, euskalduna ez izanki, aur kitzen da Euskal Herritartua den koinatarekin ; hauxe, kanpaatik hiriratzeko mugimendua gertatzen eta bete betean, hiritik alde hauetara jina, gasna egiten ikasi eta euskal artzainen artean etxekotua dena. Laboran tza biologikotik bizi eta IDOKI sarearen barnean euskal nortasunari ekarriz bizi eta errespetu. Bizi peza berezi horren lekuko hurbil izanki, Christophe Coutanceauri burutu zaio esperientzia horren ezartzea bideo filma batean, hain zuzen saritua izan dena. Sari emaitzan Klaudio Mehats Eusko Ikaskuntzakoak zioen bezala filma presentatzean : hastapenean ikusmolde arin bat ukaiten ahal dugu, baina, emeki emeki, irudi ederrek lagundurik gai sakon bat aurkitzen dugu.

    Bigarren saritua Eric Dicharry : honen ibilbide bereziak usna arraroa du ; gazte gazterik eta euskara tuntik ez dakielarik, hona non Barkoxtarrek beren artean onartzen duten maska

    rada baten apailatzen ari direlarik ; eta gure baionesa maskaradako hizlariekin gure min tzairaz maitemintzen da ; eskertu ere ditu Barkoxta rrak haiei esker bihurtu delako euskaldun. Hamabost urteko ibilbide horren kari Maskaradak bizi eta ikertu ditu, i rriaren funtzioa nola betetzen duten aztertuz o rratzetik harira.

    Hirugarren saritua : Manex Pagola, euskal kantu garaikidearen pizletatik bat, hainbestetaraino gutartekoa non euskal kantua aipatzen dugularik haren izenari inoiz ez baitugu pentsatzen. Manex Pagola, egun oroz ondotik pasatzen garen arte obra bezala, ez baikara deuseri ohartzen ere. Manex Pagola, oraindik ere kantuz ari dena, kantu berriak egiten dituena, hala nola heldu den Eguberri gaueko euskal mezan haurrek hark asmatu kantu bat emanen duten Baiona Santandreseko elizan. Manex Pagolak bizi bat baino gehiago

    bizitzen ditu betan ; euskal kantaria da, politikan aspalditik lotua, funtsean ho rrengatik ez da euskal museoaren zuzendari izaitera heldu, Baionako auzapezaren kontra presentatzea Jean Grenetek pagarazi baitio ; eta erraiten ohi baita berrogei urtetan bizia arra hasten dela, adin horretan lotu zen ikasketak egiteari antropologiaren kapituluan ; Hazparne ikertua du, euskal eta gaskoin angula arrantzaleak ere, bakarra da Basusarriko golf lekuaren inguruan gertatu den iraultza sozio ekonomikoa lantu duena. Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriaren sariaren beste lagunekin ospatu bezain laster bi eginbide markatuak ditu mahai gainean : heldu den mar txoko bozetan zerrenda berdearen laguntzea, eta Tarnose hiriaren erabateko be rrikuntza ikertzea antropologia aldetik.

    Hiru eragileak : Christophe Coutanceau bideo egilea, Eric Dicharry ikerlea eta presentatzen ez den Manex Pagola, antropologia sailean ari dira euskal kulturaren i kertzen, haatik euskal biziaren laboratorioan sarturik bulego hetsietatik kanpo, bide jarraikia egin dute hiruek euskal alorrean, eta ekartzen duten uzta saritu dute Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak, aurtengo kultur saristatzeen kari.

    Hiru euskal kulturako eragile sarituak

    Baionan

    Christophe Coutanceau, Manex Pagola eta Eric Dicharry

    Baionako Herriko Etxean, publiko nasaia sariztatze denboran J.R. Etchegaray baiones hautetsia eta Manex Pagola kantaria

  • Iran herrialdean berriz ere nahikosukarra jauzi da egun hotan, Hussein Al

    Montazeri hango aiatola ezagutua hiltzearekin.Islamista errepublikaren sortzailetarik izanabainan aspaldixkoan gobernuaren kontra jarria.Haren ehorzketan mundu bat bildu da eta horiizan da Ahmadinejad presidentaren kontrakomanifestaldi bat bezala, azkenean zalapartaaskorekin Minbiziaren kontrako landare bati eskerbixikako xangrearen erremedio bat aurkitu dutelaerran dute azken huntan, Madagascar tropikoaldeko lore batetik ateratzen dena eta preseskieuropearren onarpena ukan duena erreme-diotzat. Poitiers hiriko frantses unibertsitatearenaurkikuntzari esker da hori salgai izanen 2010urte hortan eta erran dute vinflumina erreme-dioarentzat bezala, navellina minbiziarensendatzailearentzat ere baliagarria izanen dela. Xinak ari du bere ekonomiako indarra hedatzenAsiako barne herrietarat ere, bere gazarenlurpeko emaile bati esker besteak beste, 7.000kilometra luzekoa 40 miliar metrakuba gas ere-manen dituena Turkmenistango alderat, neurrihorrek emaiten baitu Frantzia bezalako herribatek behar lukeen erregailu neurria. Indar haun-dia du, araberako jakitatearekin, gaseramaile ho-rrek, horri esker bilakatzen baitu China PetroleumCop Errusiako Gazprom baino gehiagokoa, errannahi baita lehena. Horiek orok erakusten duteXinak gas, petrolio eta ikatzean hain urrats haun-diz deraman aitzinamendua, Europaren eta besteherri ainitzen aitzinean. Nasa amerikarrak airarazi du Kaliforniatik DeltaII zirta espaziorat bere argazkitako tresnaberezienekin satelite bidez, Wise deiturakoa, lu-rraren inguruz inguru joanen dena lurraezkanatuz eta argazkiak hartuz beti berriagoakbederatzi ilabetez lurraren inguruan. Hots, 500kilometra goratik ikusiko du lurra bere laneko etaWise horren bere misionean bururatuko duelarik,izanen ditu miliun bat eterdi argazki zerutik lu-rrerat hartuak. Birmanian beti eta gehiago opium zoragailuekarrarazten da pavot landare alorretan eta horihiru urtez doblatu dela diote ONU-ko drogakienestimatzaile mundukoek, uzta horien iraul-lurrak31.700 helkaratuak direlarik 2009 huntan eta mili-

    un bat laborari direla lurlan mota hori-etan bermatzen direnak eta beste ainitz

    jende horien lanaren gostuzbizi, bai-eta aberasten etahorien pozoinez hiltzen zenbatote ? Aroen klimatologia hortangaudeno, zuzen da seinalatzeabadirela herri onak eta txarraklur eta aireen errespetetatzenedo pozoinatzen horiengorabeheran. Onetan, horraBrasila, Sueda, Britania Haun-dia, beren neurri klimatikoakizari onean atxiki dituztenak,Europar neurtzale batasunenarabera, 57 herri bederen har-tuz eginak izan diren izartzee-tan. Aldiz, Arabia Sauditarra etaKanada dira hor azken azkenakdirela ikusi. Italian mafia hura beti beretikari da baina haren kontrakopolizia ere bai. Horra nola hoi-

    etan hogoi eta bost trafikatzaile arrastatuak izandiren drogazaleak Palermako aldean. Kokainaeta haxix aferetan zituzten azken balentriak, aur-kituak izan diren kontrolatze haundi batean.Espainiatik zuten sarrarazten hori guzia eta errandute 200 miliun eurorena bazela Ndragheta Kal-abresearekin zituzten tratuetan. Itsas-arrantzaleek asko gatazka erabiltzendute arrantza neurrien baimentzeaz. Betikoauzia : arraina xuhurtzen hasten dela itsasokogune batzuetan eta ez bada heien ihiztatzekoneurria mugatzen, dena kasatuko dela emekiemeki. Beste alde batetik arrantzaleen bizi beha-rra, eta guziz heien familiena. Hola dituzte euro-pear arrantzale-buruek biltzarre gogorrak eginberriz ere 2010 hotz neurrien erabakitzeko,Norvegian. Bururatu dituzte dena den elkarrizke-tak, eta, beti bezala, batzu ados eta besteakerdizka. Kolonbian bere guduka aitzina deramateaspaldian amerikar armadak heien lurreandauzkan zazpi kanpagailu lurren kontra, eta hunahango FARC gudukariek bat egin dutela berensasigudukan bestaldeko ELN guevaratiarrekinamerikanoeri gogor egiteko deramaten asaldadu-ran. Jakina da badituztela beren menean sei milagudari eta beste aldetik berriz lau milako batdauzkatelarik ELN-ko guevaratiarrak. Alta, bestealdetik, badute ere Kolonbiako Bogotak etaAmerikako Washingtonek akordio bat sinatua,joanden urriaren 30ean, elgarrekin bat egitekohan gaindi dituzten narkotrafiku eta gerrilla heienkontra. Nukleartegien hedatzearen adostasun batsinatu dute, ameri