Herria 3036

  • View
    260

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3036

Text of Herria 3036

  • 2009ko Abendoaren 17koa ISSN 0767-7643- 17 Dcembre 2009 - 1,10 E - N 3036

    BERRI ONAKEguberri hor berean dugu eta urte gu-ziz gaitzeko berri ona ekartzen dauku, edo oroitarazten segurik ba, Jesus sortu dela aberetegi xume batean, Palestinako Beteleme herrixkan Girixtino guziak alegera tzen dituen berria! Aurten, egia erran, Eguberri aitzin ere, beste berri on batzu jin zaizkigu, gisa hartarat preziatu behar direnak, bestenaz ere hoin usu aditzen delarik aise berri txar gehiago izaiten dela eskuin eta ez-kerBerri atsegingarrietan sartu behar dugu bixtan da Euskal-Herriko bertsulari xa-pelketa nagusiak ukan duen arrakasta ikaragarria! Burutik buru segur bainan oraino gehiago azken egun hortan, hoin-beste jende joanik hamalau milaz goiti Barakaldorat eta beste ainitzek goizeko eta aratsaldeko gora-behera guziak se-giturik euskal-telebixtari esker Guziz atsegingarri ikustea jendea, eta bereziki jende gaztea, zoin atxikia dagon bertsu-laritzari eta beraz bertsularieri. Eta zoin atsegingarri lehen aldikotz emazte bat, Maialen Lujanbio, ateratzea xapeldun, molde gaitzean hartuz Andoni Egaa-ren segida! Eta ze atsegina ere gure-tzat Amets Arzallus biga rren sailkatzea, xapeldun-orde beraz, bere aldetik aski ederki heldu delarik ere Sustrai Colina! Berri onetan hau ere, nola ez aipa eta goraipa Xebastian Gonzalez azkaindar pilotari gazteak egin duen balentria hori, laueterdiko Ligaxka lehiaketan deneri nagusituz, azken partidan Irujo handia bentzutzen zuela! Goresmenak eta jo ai-tzina!Segi dezagun berri onekin Joanden egunean, Kostaldeko ikastola batean, nor ikusi dugu? Emazteo bat haurreri ari erran eta erran xintxoak behar dutela izan, biziki xintxoak, Eguberri dela zon-bait egunen buruko eta orduan haur xin-txo guziak polliki saristatuak izanen dire-la Bainan nor zen bada emazteo hori? Mari-Domingi omen, menditar emazte sano bat, Olentzero famatuaren andrea! Menditik espresuki jautsia deneri konda-tzerat Olentzero gaizoa, a rras akitua ego-nik, berriz pixkortua dela eta aurten ere beraz eginen duela bere itzulia, opariak banatuz eskuin eta ezker! Haurren loria hori aditzearekin! Ze berri ona hori ere!Hau arrunt besterik da bainan berri ona litake bixtan da, zinez berri ona, akomea-mendu funtsezko zerbait finkatzen ba-lute Kopenhageko biltzar famatu hortan! Lurra salba dezagun, guhauren onetan eta gure ondokoak gogoan. Batzuk diote funtsean jadanik arras berri ona dela jen-dea hola mugitzea arrangura gisa hori gogoan, goiz edo berant ondorio balio-sak ukanen dituela mugimendu horrek

    J-B D

    Astoari sekulan ez erran beharri luzeak dituela !

    (Jamaika Ugarteko erran zaharra)

    Bertsularitzak gero ta gehiago arrakas-ta hartzen ari duela Euskal Herri guzian froga ukan dugu aldi bat gehiago joan-den igandean Barakaldo-ko Bilbao Exhibition Center arena ospetsuan 14 edo 15 mila entzule-ikusle bilduz aurtengo xapelketaren finalakari. Den bezala erraiteko gazteria bat bazagon oraindik asmatzen ez ginuena eta zer

    giroa ez da sortu barne hartan. Teno-rean xuxen goizeko 11etan zortzi ber-tsulariak oholtza gainera igan dira.

    Agur banaren ondotik bakotxak 14 bertsu puntuagarri eman ditu galde-gina zitzaion molde eta neurrien ara-bera. Hala nola ikusi ditugun Lujanbio eta Mendiluze beren aitak etxaitzinean duen pago baten pean bi gorputz ehortzirik, Colina eta Sarriegi diru fal-tan langabezian, Egaa eta Lujanbio lehena bigarrenaren giltxurdin batez xertaturik elgarren ondoan eritetxean. Goiza bukatzeko kartzelako lana eta hau zuten gaia: Kazetaria zara, bada-kizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dala. Gaia asko gisetarat ibilia aipatuz arazo politikoak, euskal egoe-ra, kartzela, zentsura eta beste.

    Aratsalde partean zortzi protagonistek hamarna bertsu puntuatuak ofiziotan puntuka eta bakarka bedera gaiekin. Aitzina joanez epaimahaiaren erabakiz Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus-en artean egin da azken haitada xa-pelarentzat bakotxak beste hamarna bertsu kantatu beharrarekin. Hor ere ofiziotan eta kartzelako lan bat. Epai mahaiak (7 gizon eta emaztez osatua) 8ak aitzinttoan emaiten zuen eraba-kia xapeldun izendatuz lau urterentzat Maialen Lujanbio. Hunela izan da sail-kapen orokorra: xapeldun Maialen Lu-janbio 1630,75 puntu, xapeldun orde Amets Arzallus 1583 puntu, 3) Jon Maia 1060 puntu, 4) Andoni Egaa 1058 puntu, 5) Unai Iturriaga 1046,25

    puntu, 6) Sustrai Colina 1037 puntu, 7) Aitor Mendiluze 1009,25 puntu eta 8) Aitor Sarriegi 983,75 puntu. Deza-gun erran ere finala guzia 3 emazteki gaztek kudeatu dutela heinbat ederki, goizeko saioa Alaitz Rekondo-k, arat-saldekoa Zurie Larritu-k eta protokolo guzia Saroi Jauregi-k. Sari banaketa-rekin bukatu da eguna sari emailetan ikusi ditugula bana beste baketxetako arduradun, hautetsi, Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundekoa, Andres Urrutia euskaltzainburua. Joxe Agirre azpeitiar bertsulariak jantzi dio xapela Maialen-i berak zonbait bertsutan xa-peldun berria goretsiz eta azpimarra-tuz emazte bakar finalean eta deneri nausitu dela. Andoni Egaa ere xapel-dun ohi bezala goretsia izan da bere lagunen ganik, heietan Jon Maiak ziola Andoni xapeldunetan handiena dela oraindik. Emozio handia nabari zen Andoni eta Maialenen aurpegietan. Eskerrak bihurtuak izan dira xapelke-tan parte hartu duten 44 bertsularier, saio guzietan lanean arizan guzieri, elkarte, langile edo bolondres, bai eta bertsu eskola guzieri, denen parte hartzea gabe ez baitzen xapelketarik eginen.

    Ondoko xapelketa nagusia 4 urteren buruan izanen da baina anartean lu-rraldetako xapelketa batzu izanen dira. Hemengo elkartea lanean ari da heldu-den urtean eginen den Hernandorena sariaz eta iparraldeko bigarren xapel-ketaz. Segi dezala bertsularitzak giro berean. B.S.

    Maialen LujanbioXAPELDUN

    Joxe Agirre azpeitiar bertsulariak jantzi dio xapela Maialen Lujanbiori

    Barakaldoko Bizkaia Arena gela mukuru betea, 15.000 bertsuzalez

  • Barak Obamak Bakearen Nobel sariahartu du Norvegiako Oslo hirian, estimuhandikoa bere munduko politika lanaeskertzen diona. Ez zuen baitezpada iduritenore hau zuela hoberena, hain zuzen beste30.000 soldado amerikar igortzen dituen huntanAfganistanerat. Baina berak azpimarratu duenbezala, bere xedea aldi huntan ez da batereaitzinekoen gerla saila oraino luzatzea, baina pre-seski gerlako lan zikinen bururatzea, jada soberairauna dutelakotz.

    Ez dugu hilen manamenduaren mespretxuakegunero ditu lekuko ahalgegarriak mundukoainitz partetan. Huna azken kasuak IrakekoMossulen : bi giristino, bi anaia, hirirat autoarenantolatzera joan eta gorputz aurkitu dituztenak.Apez frantses bat ere, hala hala Hegoafrikan,jende erromesaren alde emana zena hil baitute.Eta Argentinan berriz ere aipu dira 30.000ko batfaltatu, diktadura militarrak aireko hegazkinetarikaurtiki zituztenak, eta beste. Eta bi serorafrantses bahitu eta galdu heiena berdin. Eta FreiXileko Pinocheten kontrario sozial-giristinoa,azkenean frogak agertu baitira pozoindatu zutela.Zenbat holako ere, gainera ?

    Txilen, president-bozak zituzten igandean.Sebastian Piera eskuindarra lehen atera da,bozen % 44 ardietsirik. Bigarren, Eduardo Freiezkerraldekoa, bozen % 29. Ainitzek uste baduteere Pierak bigarren itzulian irabaziko duela parti-da, ikusi behar haatik nori joanen diren MarcoEnriquez independenteak ukan bozak, % 20 ezidurika. Komunixtenak aldiz, % 6, segurtatuakduzke Frei-ek.

    Afrika Ginean Konate jenerala dute orai buruza-gi berria beste gorabehera batzuen ondotik. Hanere izan zuten estadu kolpea joan den aben-doaren 3an, noiz-eta orduko militar burua kolpatubaitzuten bere gizonek. Hau, Tumba jauna,Marokora altxatua da orai bere zaurien artatzekoeta diote badukeela epe luze batena.

    Laos herri komunistean, Vietnametik hurbil, kiroljokoak dituzte, Olinpikoen gisan, baina berenneurri ttipian hameka herrialde ttipiren artekoak,joan den abendo hunen 9tik eta 18 artean. Behar

    dituzte hor 7.500 kirolari aloitu etakudeatu, hiru estadio edo kirolzelai, bat

    20.000 ikusle har ditzazkeena. Horiekorok dirua behar, badituzte lurrak salduak

    hango obrendako eta laguntzaile hoberenakdituzte Vietnam auzoa, tokiko lehen ministroa etabeste batzu, Tailandiaraino.

    Turkian, auzitan da Ankara kapitala duen naziohori bere lurretan dituen kurdo alderdikoekin.Hauk gizarte demokratiko bat bilakatu nahi beren21 deputatuekin eta 99 herri-munizipio, Turkianaziokoek separatista dauzkatenak PKK-kolangile partiduarekin, joanden 2007ko batasunaegina gatik elgarrekin. Auzigo horiek oro ezdauzkate hitz xoiletan baina bai gataskak ere etagizon hiltzeak noiztenka, hala-nola ikasle batenhiltzea berriki. Hor baitira ere Ankarako AKPislamista eta DTP bazterkaria bestalde.

    Kopenhageko herri guzien biltzarrean baiez-tatzeak badira agertzen hasiak, aste bat elga-rrizketaren buruan, nahiz lanak izanen direndenen adoste baten maila aurkitzeko. Lehenik,lurraren beroketa klimatiko hau ez dela gradu bateterdi edo bederen bi gradu pasatzera utzi behar,hori onargarri zaie han bilduak diren ministroeri.Eta hau ere bai naski : ikusiz badirela 130 nazio,ez haundienak, Afrikaldeko MadagascarretikAfganistanera, lanjerean direnak, eta ez besteindustriadun batzu bezala berotze hortaz hoben-dun, horra Europar batasunak onar lezakeela,Bruselatik, 7,2 miliar euroren laguntza emaiteapobre hoieri hiru urteren gainean, ikusiz biziarengeroa dela hor salbatzen ikasi behar baitezpadaeta hori denen egitekoa izanki. Guti badira horiekoro, iratzartze baten abiadura bederen izanditake, beste erabaki batzu ere etorri artean :Amazoniako oihan miresgarriak errespetatzeaeta beste, gizonaren biziarentzat baitezpadakoakheiek ere, mundu zabal edo planetaren mailean.

    Boeing aireko konpainiak badu xedetanDreamilner 787 bat bide luzeko pidaientzat2010ko abenduaren 15etik goiti zerbitzuan ezarlezakeena. Erran behar da bi urteren gibelapenaduela xede horrek eta 1,6 miliarrez galtzetan delaBoeing aurtengo zituen planetan.

    Katalunian