Click here to load reader

Herria 3020

  • View
    238

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3020

Text of Herria 3020

  • 2009ko Abuztuaren 13koa - ISSN 0767-764313 Aot 2009 - 1,10 E - N 3020-

    GORENEANAste huntan omen dugu sasoina gore-nean... Hala diote segurik hor gaindi... Bainan denen buru zer erran nahi ote du gorenean horrek? Ainitzendako, erran nahi duke keinka huntan dela mugimendu handien-handiena, An-dredena Maria iragan orduko, udatiar gutiago izanen baita eta beraz sasoina joanen buruz beheiti...Egia da egun hotan badela bazter guzi-etan zernahi besta, ikusgarri, lehiaketa, erakusketa eta nik dakita zer, batzu aspaldiko ohidurak ekartzen daizkigu-nak, beste frango kanpotiarren biltze-ko muntatzen direnak eskuin eta ez-ker. Hor ditugu Azkainetik Urepelerat, Lekuinen gaindi, herriko bestak.Hor dugu Pilotaren Aste Handia, karia hortarat agertzen zaizkigula plaza laxo-ko xapeldunak. Bada ere indar-joko, kantaldi eta musikaldi, ahantzi gabe kanpotiar frangok hain maite dituzten behi laster horiek!Eta nolako mundua ez da, iguzki poxi bat agertu orduko, hondartza horietan!Horiek hola, entzuten da zinkurina asko. Gutien ustean, galkadura narda-garriak bide horietan eta Kostalde hor-tan nolako buruhausteak ez dira izai-ten autoarentzat aparkaleku bat ezin kausituz! Herriko etxek indar bat eginik ere, gero eta handiagoa gainerat, hiri-bus joan-jinkari batzueri esker, es-kualde hortarik gauzak errexteko. Eta gero sosa xuhur dela, krisia hor dela ez idurika, lelo bat ez dena haatik a rras berria, urte guziz entzuten baitugu ho-lako... Sasoin hau ere dena den han harat jo-ana da... Sasoin betea deitzen dugun hori segurik ba... Bainan iraila ere ona izan ditake oraino, bere heinean bixtan da, eta urriak ere badu bere grazia...Zonbait asteren buruan gisa guziz, hobeki finkatzen ahalko da sasoina nolakoa izana den. Iduriz, ez arraroa naski bainan ez ere hain txarra. Bien arte nolazpait.Arrangurao bat izaiten ahal da haa-tik, beti bera funtsean, sasoinaz go-goeta batzu egin behar-eta, askotan etzaionez sasoina deitzen dugun horri soberaxko galdetzen, eman dezakeen baino gehiago orobat...

    J-B D

    Urrezko gakoakate guziak idekitzen

    (Erran zaharra)

    HERRIA ez da agertukoabuztuaren 20an eta 27an

    (urteko pausaldia)Goraintzi eta laster arte gure irakurle guzieri !

    Markina, pilotaren unibertsitateaMarkinak pilota bihotzean dauka, berezikiago zesta-punta jokoa, Markinatik beretik 400 zestalari direlarik ateraiak, nehon sekula izan ez den mintegi emankorrena (ondotik heldu da Mutriku auzo herria, ehunta zenbait zestalarire-kin). Eta bisitatu dugun 1798an eraikitako frontoian - Pi-lotaren unibertsitatea, han deitzen duten bezala - Miguel

    Angel Bilbao Aretxabaleta markinarra mintzatu zaiku hain xuxen zesta-puntaz, joko hortaz atera berri duen Cesta Punta Los profesionales de la especialidad 470 orrialdeko liburu ederra berme, huntan aurkitzen di-rela 4000ko bat zestalariren ezaugarriak, 1890etik 2009rainokoak, frangoren argazkiekin ilustratua, Ipar Euskal Herri huntakoak barne. Dudarik gabe, liburu-monumentu bat.

    Arretxinagako ermitaMarkina-Xemeinen badira eliza guziz ederrak, hala nola Xemeingo Andra Mariaren zeruratzearena, XVI. mendekoa, barnean sei pilar handirekin eta bertzeak bertze Pizkunde garaiko erretaula miresgarriarekin. Julen Urkizak atsegin handiz bisitarazi duen Karmeldarren eliza ere ikustekoa da, bere apaindura barrokoekin (1691 urteaz geroz daude karmeldarrak Markinan). 19. mende hastapenean, Napoleonek piztu inperio gerlak zirela-eta, zaldien barruki bezala erabilia izan den eliza. Haatik kuriostasuna gehienik piztu duen eraikina, Arretxina-gako San Migel ermita da. Ez da Euskal Herri osoan nehun holakorik, ez-eta ere omen Frantzia eta Espainia guzian. Alabainan, ermita barnean aurkitzen dira hiru harkaitz handi, jatorrizkoak, ermita dela eraiki harkaitz horiek aterbetuz. Eta harkaitzen azpikaldean, San Migel goiaingeruari eskainitako aldarea. Diote, ezkongaiak harkaitz horien azpiko ibilbide hertxi-hertxitik pasatzen badira harkaitza hunkitu gabe, zorionezko ezkontza dutela eginen...

    Bolivar AskatzaileaMarkina-Xemeingo auzo herri hurbila da Ziortza-Bolibar. Parada ederra beraz toki horieri ere behakoa e maiteko. Oiz mendi mazelean kokatzen da Ziortzako monasterioa, klaustro eder batekin. Gaur sei zistertar fraile daude monasterio hortan, bizkaitar gazte bat dutela priorea. Monasterioko XV. mendeko elizan (lehen eliza haatik 10. mendekoa zen) aurkitzen da Bizkaiko organo zaharrena eta ospe handiko kontzertu askorentzat erabilia da. Eta Ziortzaren pekaldean, Bolibar auzoaldea, Simon Bolivar Askatzailearen omenez idekia den museoarekin. Venezuelan sortu zen 1783an Simon Bolivar, eta Kolonbian zendu 1830ean, 47 urtetan. Arbasoak bizkaitarrak zituen, Bolibarrekoak (hortik dator bere deitura) eta hain xuxen bere arbaso baten Errementarikua baserrian aur-kitzen da museoa. Hunek erakustera emaiten du, bi maketa handiren bidez, nolako ingurumena zuen Markinako eskualdeak Erdi-Aroan. Eta erakusten ere, bistan da, Simon Bolivar-en bizi mugimendutsuko harat hunatak. Armadako aitzindari gisa, Ameriketako herrialde frango libratu zituen, Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Panama, Peru, Bolivia (Simon Bolivar-en deituratik datorren izendapena)... Ez da harritzekoa beraz Askatzailea titulua eskaini balinbazaio...

    MARKINA-XEMEINENJULEN URKIZA KARMELDARRAREKINEuskaltzaleen Biltzarrak antolaturik, Ipar Euskal Herriko euskaltzale multxo batek - 30 bat lagun - Bizkaiko bidea hartu du uztail ondarrean, Markina-Xemein bisitatzeko as-moz. Haratekoan, autobusez, itsas-bazterra-ren edertasuna da miretsi ahal izan - Deba, Mutriku, Ondarroa... - Gillermo Etxeberria Asteazuarraren komentario argituekin. Markina-Xemeinen berean aldiz, udaletxe ondoko batzokian ahamen bat hartu ondoan, Julen Urkiza karmeldar idazle ezagunak gaitu hiriko karriketan gaindi gidatu, behako sakonago bat emanaraziz bereziki eliza mo-numentueri. Eta bisita merezi du, lehengo denboretako Markina eta Xemein herriek biez bat eginik, 5000 biztanleko eta historia aberatseko hiri horrek. Fama handiko per-tsonaiak dira hortik ateraiak, Frai Juan Barto-lome Markina, Valladolideko Unibertsitateko lehen errektorea, Juan Antonio Mogel Peru Abarka literatur obra ezagunaren idazlea, Jose Maria Arizmendiarreta Mondragoiko mugimendu kooperatibistaren sortzailea, las-ter omen dohatsu izendatua izan litaikeena... batzuk baizik ez aipatzeko.

    Ziortzako monasterioan, Gillermo Etxeberria, Julen Urkiza eta monasterioko priorea

    Pilotalekuan, Miguel Angel Bilbao Aretxabaleta markinarra zesta-puntaz mintzo

    Markina-Xemeingo udaletxe aitzinean

  • Gaitzeko orrona itsusiak zafratu dituXina ekialdeko kostaldea bai eta,oraino gehiago, Taiwan ugartea. Makurhandiak, jende asko hilak eta desagertuak,

    bereziki uholdearen gatik alimaleko lur lehertzeaizan den eskualde batean. Espainia ere biziaren nekeziak jotzen du,nundik ez, besteen gisan krisia ekonomiko hunendenboran. Joanden urtean 400.000 jende kon-datzen zituzten Caritas eta gure Sokorri Kato-likoaren heineko zerbitzuetarat joanak zerbaitenukaiteko. Aurten 600.000tara goratua da kopuruhori. Erran behar da ongietorriaren lurra izanazela Espainia, Frantzia eta beste batzu bainogehiago. Orai heiek dire, Afrikatik edoHegoameriketatik etorri ziren hek, gehienik etalehenik jo dituenak ezinbertzeak eta langabeziak. Ahmadinejad presidentak bere kargu hartzeaagindu du Iranian, zin eginez bigarren gobernaldibatentzat, pasatuak pasatu, Coran musulmanliburuaren gainean. Ez da ordea baketsua izanegun hori hango nahasketak ez izanez iretsiakbatere herrian. Bi ilabete hurbil bozak iraganakdirela, baziren oraino protesta haundiak biltzarharen kanpoan, indarka barreatu dituenak podo-reak, eta preso sartzeak ere bai, eta kasetaribatzu halaber preso. Alta beste gobernuek ere,Amerika eta Frantziakoak barne, hoztasunbatekin eta ezinbertzez onartu dute Irangopodere berritze hori, gauzak nola iraganak direndeitoratuz. Filipinetan zendu da Cory Aquino andere pre-sident ohia 76 urtetan. Minbiziak eramanik azke-nean, mundu guziko giristinoek eta Aita Sainduakberak goretsirik haren bizi zuzen eta ohorezkoabat egin dute. Bere senarra atentaduz hil ziotenondoan president hautatua 1986tik 1992 arteanbete zuen president kargua, Asiako lehenemaztea izanez katoliko suhar hori holakokargutan. Nigerian ere, horra beste herri buruzagi batbere karguko epearen uztea onartu nahi ezduena. 1999an hautatua izan zen jaun hori arraszuzenki herri hortako presidengoan. Eta orai,joanden ekainaren 14ean hobeki erraiteko, bere

    herritarrek manifestaldi haundi bategin diote, bere kargu denbora beste

    hiru urtez luzatu dutelakotz orain, depu-tatuen ganbara jauzarazirik, erreferendum

    berezi baten muntatzeko. Gose gaixtoa,poderearen hori ! Errusiak eta Georgiak elgarri buruzderamaten gerla hori ez da txarra.Urtea badu pasa errepublika ttipi hori,lehengo sobietar komunismoarenondotik Errusiak ezin laxatuz zanpatzenduela, batean bonbardatuz horrenHego Ozetiaren alderdiraino, etagudukak hedatuz horri buruzAkaziaraino, ONUko batasuna arartekoezin jarriz nolazpait. Errusoek bere lurraere okupatzen diote haundizki, betihitzemanez libro uztea bainan ondori-orik ez ageri. Lehenago Bush, eta oraiObama amerikanoak ere entseatua-gatik kanpotik, bai-eta Sarkozy, desma-sia haundiak dira ororen buru horgoakhiruzpalau ehun bederen hilekin eta hei-etan zibil ainitz, bai-eta 127.000 etxetik

    kanporatuak gerlaz eta holako Hor ere lehoinhaundiaren aztapar gogorra. Apeza da Filipinetan Eddie Panfilio, 55 urtetanbere Panpangako probintziaren gobernadorepasatua dena 2007ko maiatzean eta ez hortangelditzekoa ere naski, Filipinetako presidentametsak dituena. Apez horrek itzal eta estimuhaundiak bilduak zituen bere elizako karguetan,bainan bigarren dei bat baduela dio berak, poli-tikarako orai artinokoak ahal bezala ari direndenboran, diotenaz. Haatik berak ere, bere famaonen artean baditu bere kritikariak eta, guziz,bere San Fernandoko apezpikuak dei egiten diobere apezta