8
2009ko Otsailaren 19koa - ISSN 0767-7643 19 Février 2009 - 1,10 E - N° 2995 - HASERRE GORRIAN Joanden asteko euriteen ondotik, ibaie- tako urak gaindika ateratu zaizkigu, tokika makurrak eraginez, hala nola Urepelen, Basusarrin, Baionan... Azken huntan, kaseta hau inprimitzen duen irarkolako tresneria guzia itoz. Ilabete andana pollita badu orain aro zirtzil horrek gure gogo-bihotzak lanbrotzen dituela eta eguzki goxo baten kilika iraunkorra berantetsia dugu, bizi dugun giro sumindu hau alegeratasun poxi ba- tez apaintzeko. Zeren badugu jasaiterik nasaiki, aro kaxkarrak bere sudur luzea agertu gabe ere, frangok beren sabelak irakitan dauzkatela, kexuak josirik... Haserre gorrian ateratu dira kostaldeko auzapezak Philippe Rey prefetarekin zalutasun handiko treinbide berriaz zuten bilkuratik. Burdinbide berri ho- rren nundik noratekoa ja erabakia da, hemengo jendearen eta hautetsien ikusmolde denmendrena ere kondutan hartu gabe, bazterrak ikaragarriki sun- tsituko dituela. Hondamendi hortaz axola guti du Estaduak. Nola ihardoki Estaduak inposatu nahi daukun bortxa- keta horri ? Alta, ez da ez harat ez huna- tik, beharko da ihardoki... Haserre gorrian ere ikusi ditugu Donaixtiko San Mixel kolegioko ardu- radunak. Ikastetxe horrek iduriz aitzina jotzeko ahala bazuelarik, diosesako es- kola giristinoen zuzendaritzak hestera bortxatzen du, tokiko jendearen orain arteko indar guziak eta esperantzak xa- hutuz. Samindura handia piztu du heste horrek. Behin betiko hestea dea ala ba ote litaike oraindik mirakuluzko leiho ttipi bat zabalik ? Bere baitan korapilaturik zaukan as- paldiko haserrea hegaldatzera utzi du Mixel Oronos apez baigorriarrak, S. Ka- lonjearen testamentua liburua plazara- tuz. Liburu hori irakurtu ondoan, ohar- tzen gira bi eliza katoliko badirela, Erro- mako eliza, dogmatikoa, hertsia, hetsia, eta Parteniako eliza, libreagoa, idekia, gaurkoa... eta menturaz biharkoa. Eta gutarik frangok Parteniakoa atsegina- go Erromakoa baino, nahiz bat ez den arras zuri eta bertzea arras beltz ! P.J. Laster 3000 Aste huntan, berantxago agertzen da He rria , inprimetegia urak hartua egonik KALONJEAREN TESTAMENTU BIPILA Bazterrak inarrosiko ditu, duda izpirik gabe, Mixel Oronos-ek plaza- ratu berri duen liburuak. Le Testament du Cha- noine S. – L’exclusion dans l’Eglise catho- lique, 1954-2008. Li- buru gotor hortan (454 orrialde) - eta tituluak argiki adieratzen duen bezala - gai minbera- tsuak ditu baigorriar apezak agerian ezar- tzen. Villeurbanne-ko Golias argitaletxearen bidez du liburu hori za- baltzen, obra huni ahal bezain hedadura han- dia emaiteko. S. Kalonjearen testamentua aurkeztean, Jean Olhagaray apez-langile ohia, Mixel Oronos baigorriarra eta Piarres Charritton Berria erori zaiote buru gainera, idor, gogor : San Mixel kolegioak agorril ondarrean ateak hetsi behar ditu. Alta, ez dira gutti borrokatu kolegio hortako arduradunak, lehen lerroan ikastetxe hori kudeatzen duen OGEC batasuneko lehendakaria eta lehendakariordea, Bernadette Bachoc bunuztarra eta Gaxuxa Etchelet jutsiarra, Donaixtiko kolegioak bere bidean aitzina jarraik dezan. Gaxuxa Etchelet-en ikustera joan gira, gehixago jakin nahian. Ahal gutiko familien zerbitzuko 1953an sortu zen San Mixel ikastetxea. Serorek zuten kudeatu 1985a arte (murruak Uztaritzeko serorenak dira, ez haatik geroztik eraikitako ezkerpareta) eta ondotik laiko multxo batek giderrak hartu. Ordukotz jadanik diru-zailtasunak baziren, jendalde ttipiko mendi gune batean izanki-eta. Bainan tokiko jendea tematu zen, ikastetxe horrek aitzina behar zuela jo. Diosesako eskola giristinoen zuzendariak, Pierre Dokhelar apezak, onartu zuen aitzina jo dezaten, araberako neurriak harturik, eta geroxago Maite Irazoqui zuzendari berriak ere ongi lagundu. Aurten 53 ikasle badira kolegioan eta 14 lehen maileko gela bakarran, horien kudeatzeko 10 erakasle eta bertzalde 8 langile, kantinako, barnategiko eta beste. Ikasleen heren bat inguru hurbilekoa da, gaineratekoa aldiz urrunagotik heldu da, kostaldetik, Landesetatik, Tarbetik ere (43 ikasle barnategian, aurten). Horietarik frango haatik ahal gutiko familietakoak dira, zenbaitzuk nekez paga ditzazketela osoki beren ikasketak. Egiazko sozial xerbitxu bat betetzen du beraz Donaixtiko ikastetxeak, Departamenduaren laguntzarekin. Alabainan, Kontseilu Orokorrak 10 familia ditu diruz laguntzen. (Ikus ere 3. orri.) DONAIXTIKO SAN MIXEL KOLEGIOAK ATEAK HETSIKO Gaxuxa Etchelet jutsiarra, Donaixtiko San Mixel kolegioaren defenditzaile suharra Donaixtiko San Mixel kolegioaren ikuspegi bat Baztertueri ongi-etorri beroa “Batikanoak bere ezkaratzak miatzen dituela-ta, lau apezpiku eskumikatu, horietarik bat negazionista delarik, berriz bildu eta plazaratu nahi dituela, horien urreriak eta girgileriak argitzen dituela, horien zetazko jantzien koloreak berpizten dituela, horien teologia basarekin harremanetan sartzen dela- ta, Baionako apezpikuak “galdegiten daukula konfidantxarekin eta seme bihotz batekin eskumikatzeen ezeztatze horren onartzea” - holako jukutria ezin onartua zautalarik - nik, plazerrekin eta emozio bero batekin, ongi-etorria egiten dakot adiskide bati, lehengo PO bati (“Prêtre Ouvrier” delako apez-langile hetarik), orai laneko soinekorik gabe denari, Ebanjelioa laneko munduan izan dadin bere bizi guzia eman duneari, 50. hamarkada inguruan, eta ideal horri jarraiki delakotz Erromako teologia diktaturak kondenatu eta kanporatu duenari, nik, Jean Olhagaray-i Ongi etorri !” Mixel Oronos-en hitzak ditugu horiek, joanden astean kazetarien aitzinean erranak Baionan liburu berria aurkeztu duelarik, sahetsean zaukala hain xuxen Jean Olhagaray bera, bere 89 urterekin oraindik pixkor. Ondoan ere bertze lagun andana bat, hala nola apez ezkondu batzu, Erromako Elizak baztertu dituen horietarik. Kalonje misteriotsua Bainan nor ote dugu S. Kalonje misteriotsu hori ? Euskaldun bat, dudarik gabe, haatik autoreak ez dauku gehiagokorik salatu. Dena den, adin batera heldurik eta bihotzeko batek jo ondoan, halako gogoeta eta amets berezi batzu jabetzen dira kalonjeaz. Hau jakinean da Erromako elizak eskatutako barkamenez, denboran eginikako larrialdi askorentzat. Bainan azken 60 urte hauetan kalonjeari eskandalagarri agertzen zaizkion bazterketetaz zer ote ? Eta testamentu hortan, mundu hau utzi aitzin, zortzi kapitulu nagusitan kalonjeak jorratzen ditu zortzi alor desberdin, zortziak zein korapilatsuak ! Hor dugu lehenik apez langile intsumituen afera, Elizak kondenatu zituen apez zintzo horiena, Jean Olhagaray lekuko. Hau Euskal Herritik Parisaldera igorri zuen Terrier apezpikuak, langileriaren erdira, bainan berantxago, 1954ean, Erromak behin betiko geldialdia eman zion oldar ebanjeliko berri horri, eta oldar hortan aitzina zoatzin apezak kondenatu... Aitzina joanez liburuan barna, hor ditugu ere lerro lerro emaztearen toki eskasa Elizan ; Bernard Besret fraile ausartaren kanporatzea ; apez ezkonduen urruntzea, eta 14 apez ezkonduren eta hauen bizilagunen lekukotasunak aurkitzen ditugu, batzuk izengabeak, bertzeak izenpetuak, Jean Louis Berterreix eta Cathy, Leon Haiçaguerre eta Sylvie, Ttale Ouret eta Jeanine, bertzeak bertze ; Jacques Gaillot apezpikuaren lekuz aldatzea, Parteniako diosesa berezi hartara, bazterbide batzu soberaxko kurritzea gatik ; Erromako elizaren dogmak doi bat inarrosi dituzten teologoen kanporatzea, eta horietako 37ren ibilbideak oroitaraziak zaizkigu, labur bada labur ; homosexualitateaz eta ekumenismo epelegiaz ere ari zaiku gure kalonjea... Autorearen abisua irakurleeri Jean Cardonel 87 urteko dominikanoak (bazterturitako teologo horietariko bat) du Mixel Oronos-en liburua ondar-hitz umoretsu eta garratzaz bururatzen. Buruan buru umorez eta luma xorrotxez idatzia den liburua, eleberri moduan, fikzio hein batekin bainan errealitateari bidea eginez, Elizak estekan atxikitzen duen egia hegaltaraziz. Liburu hau irakurtu aitzin, abisu hau emaiten du haatik autoreak : “Liburu hau ez dut gomendatzen umorerik ez duteneri, egiaz beldur direneri eta Eliza itsutuki maite duteneri”. Bertze guziak doatzila beraz liburutegietara, kalonjearen testamentu bipila aurkituko dute 20 eurotan.

Herria 2995

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 2995

Citation preview

Page 1: Herria 2995

2009ko Otsailaren 19koa - ISSN 0767-764319 Février 2009 - 1,10 E - N° 2995 -

HASERRE GORRIANJoanden asteko euriteen ondotik, ibaie-tako urak gaindika ateratu zaizkigu, tokika makurrak eraginez, hala nola Urepelen, Basusarrin, Baionan... Azken huntan, kaseta hau inprimitzen duen irarkolako tresneria guzia itoz. Ilabete andana pollita badu orain aro zirtzil horrek gure gogo-bihotzak lanbrotzen dituela eta eguzki goxo baten kilika iraunkorra berantetsia dugu, bizi dugun giro sumindu hau alegeratasun poxi ba-tez apaintzeko. Zeren badugu jasaiterik nasaiki, aro kaxkarrak bere sudur luzea agertu gabe ere, frangok beren sabelak irakitan dauzkatela, kexuak josirik...

Haserre gorrian ateratu dira kostaldeko auzapezak Philippe Rey prefetarekin zalutasun handiko treinbide berriaz zuten bilkuratik. Burdinbide berri ho-rren nundik noratekoa ja erabakia da, hemengo jendearen eta hautetsien ikusmolde denmendrena ere kondutan hartu gabe, bazterrak ikaragarriki sun-tsituko dituela. Hondamendi hortaz axola guti du Estaduak. Nola ihardoki Estaduak inposatu nahi daukun bortxa-keta horri ? Alta, ez da ez harat ez huna-tik, beharko da ihardoki...

Haserre gorrian ere ikusi ditugu Donaix tiko San Mixel kolegioko ardu-radunak. Ikastetxe horrek iduriz aitzina jotzeko ahala bazuelarik, diosesako es-kola giristinoen zuzendaritzak hestera bortxatzen du, tokiko jendearen orain arteko indar guziak eta esperantzak xa-hutuz. Samindura handia piztu du heste horrek. Behin betiko hestea dea ala ba ote litaike oraindik mirakuluzko leiho ttipi bat zabalik ?

Bere baitan korapilaturik zaukan as-paldiko haserrea hegaldatzera utzi du Mixel Oronos apez baigorriarrak, S. Ka-lonjearen testamentua liburua plazara-tuz. Liburu hori irakurtu ondoan, ohar-tzen gira bi eliza katoliko badirela, Erro-mako eliza, dogmatikoa, hertsia, hetsia, eta Parteniako eliza, libreagoa, idekia, gaurkoa... eta menturaz biharkoa. Eta gutarik frangok Parteniakoa atsegina-go Erromakoa baino, nahiz bat ez den a rras zuri eta bertzea arras beltz !

P.J.

Laster3000

Aste huntan, berantxago agertzen

da Herria, inprimetegia urak

hartua egonik

KALONJEAREN TESTAMENTU BIPILA

Bazterrak inarrosiko ditu, duda izpirik gabe, Mixel Oronos-ek plaza-ratu berri duen liburuak. Le Testament du Cha-noine S. – L’exclusion dans l’Eglise catho-lique, 1954-2008. Li-buru gotor hortan (454 orrialde) - eta tituluak argiki adieratzen duen bezala - gai minbera-tsuak ditu baigorriar apezak agerian ezar-tzen. Villeurbanne-ko Golias argitaletxearen bidez du liburu hori za-baltzen, obra huni ahal bezain hedadura han-dia e maiteko.

S. Kalonjearen testamentua aurkeztean, Jean Olhagaray apez-langile ohia, Mixel Oronos baigorriarra eta Piarres Charritton

Berria erori zaiote buru gainera, idor, gogor : San Mixel kolegioak agorril ondarrean ateak hetsi behar ditu. Alta, ez dira gutti borrokatu kolegio hortako arduradunak, lehen lerroan ikastetxe hori kudeatzen duen OGEC batasuneko lehendakaria eta lehendakariordea, Bernadette Bachoc bunuztarra eta Gaxuxa Etchelet jutsiarra, Donaixtiko kolegioak bere bidean aitzina jarraik dezan. Gaxuxa Etchelet-en ikustera joan gira, gehixago jakin nahian.

Ahal gutiko familien zerbitzuko1953an sortu zen San Mixel ikastetxea. Serorek zuten kudeatu 1985a arte (murruak Uztaritzeko serorenak dira, ez haatik

geroztik eraikitako ezkerpareta) eta ondotik laiko multxo batek giderrak hartu. Ordukotz jadanik diru-zailtasunak baziren, jendalde ttipiko mendi gune batean izanki-eta. Bainan tokiko jendea tematu zen, ikastetxe horrek aitzina behar zuela jo. Diosesako eskola giristinoen zuzendariak, Pierre Dokhelar apezak, onartu zuen aitzina jo dezaten, araberako neurriak harturik, eta geroxago Maite Irazoqui zuzendari berriak ere ongi lagundu. Aurten 53 ikasle badira kolegioan eta 14 lehen maileko gela bakarran, horien kudeatzeko 10 erakasle eta bertzalde 8 langile, kantinako, barnategiko eta beste. Ikasleen heren bat inguru hurbilekoa da, gaineratekoa aldiz urrunagotik heldu da, kostaldetik, Landesetatik, Tarbetik ere (43 ikasle barnategian, aurten). Horietarik frango haatik ahal gutiko familietakoak dira, zenbaitzuk nekez paga ditzazketela osoki beren ikasketak. Egiazko sozial xerbitxu bat betetzen du beraz Donaixtiko ikastetxeak, Departamenduaren laguntzarekin. Alabainan, Kontseilu Orokorrak 10 familia ditu diruz laguntzen. (Ikus ere 3. orri.)

DONAIXTIKO SAN MIXEL KOLEGIOAK ATEAK HETSIKO

Gaxuxa Etchelet jutsiarra, Donaixtiko San Mixel kolegioaren defenditzaile suharra

Donaixtiko San Mixel kolegioaren ikuspegi bat

Baztertueri ongi-etorri beroa“Batikanoak bere ezkaratzak miatzen dituela-ta, lau apezpiku eskumikatu, horietarik bat negazionista delarik, berriz bildu eta plazaratu nahi dituela, horien urreriak eta girgileriak argitzen dituela, horien zetazko jantzien koloreak berpizten dituela, horien teologia basarekin harremanetan sartzen dela-ta, Baionako apezpikuak “galdegiten daukula konfidantxarekin eta seme bihotz batekin eskumikatzeen ezeztatze horren onartzea” - holako jukutria ezin onartua zautalarik - nik, plazerrekin eta emozio bero batekin, ongi-etorria egiten dakot adiskide bati, lehengo PO bati (“Prêtre Ouvrier” delako apez-langile hetarik), orai laneko soinekorik gabe denari, Ebanjelioa laneko munduan izan dadin bere bizi guzia eman duneari, 50. hamarkada inguruan, eta ideal horri jarraiki delakotz Erromako teologia diktaturak kondenatu eta kanporatu duenari, nik, Jean Olhagaray-i Ongi etorri !” Mixel Oronos-en hitzak ditugu horiek, joanden astean kazetarien aitzinean erranak Baionan liburu berria aurkeztu duelarik, sahetsean zaukala hain xuxen Jean Olhagaray bera, bere 89 urterekin oraindik pixkor. Ondoan ere bertze lagun andana bat, hala nola apez ezkondu batzu, Erromako Elizak baztertu dituen horietarik.

Kalonje misteriotsuaBainan nor ote dugu S. Kalonje misteriotsu hori ? Euskaldun bat, dudarik gabe, haatik autoreak ez dauku gehiagokorik salatu. Dena den, adin batera heldurik eta bihotzeko batek jo ondoan, halako gogoeta eta amets berezi batzu jabetzen dira kalonjeaz. Hau jakinean da Erromako elizak eskatutako barkamenez, denboran eginikako larrialdi askorentzat. Bainan azken 60 urte hauetan kalonjeari eskandalagarri agertzen zaizkion bazterketetaz zer ote ? Eta testamentu hortan, mundu hau utzi aitzin, zortzi kapitulu nagusitan kalonjeak jorratzen ditu zortzi alor desberdin, zortziak zein korapilatsuak ! Hor dugu lehenik apez langile intsumituen afera, Elizak kondenatu zituen apez zintzo horiena, Jean Olhagaray lekuko. Hau Euskal Herritik Parisaldera igorri zuen Terrier apezpikuak, langileriaren erdira, bainan berantxago, 1954ean, Erromak behin betiko geldialdia eman zion oldar ebanjeliko berri horri, eta oldar hortan aitzina zoatzin apezak kondenatu... Aitzina joanez liburuan barna, hor ditugu ere lerro lerro emaztearen toki eskasa Elizan ; Bernard Besret fraile ausartaren kanporatzea ; apez ezkonduen urruntzea, eta 14 apez ezkonduren eta hauen bizilagunen lekukotasunak aurkitzen ditugu, batzuk

izengabeak, bertzeak izenpetuak, Jean Louis Berterreix eta Cathy, Leon Haiçaguerre eta Sylvie, Ttale Ouret eta Jeanine, bertzeak bertze ; Jacques Gaillot apezpikuaren lekuz aldatzea, Parteniako diosesa berezi hartara, bazterbide batzu soberaxko kurritzea gatik ; Erromako elizaren dogmak doi bat inarrosi dituzten teologoen kanporatzea, eta horietako 37ren ibilbideak oroitaraziak zaizkigu, labur bada labur ; homosexualitateaz eta ekumenismo epelegiaz ere ari zaiku gure kalonjea...

Autorearen abisua irakurleeriJean Cardonel 87 urteko dominikanoak (bazterturitako teologo horietariko bat) du Mixel Oronos-en liburua ondar-hitz umoretsu eta garratzaz bururatzen. Buruan buru umorez eta luma xorrotxez idatzia den liburua, eleberri moduan, fikzio hein batekin bainan errealitateari bidea eginez, Elizak estekan atxikitzen duen egia hegaltaraziz. Liburu hau irakurtu aitzin, abisu hau emaiten du haatik autoreak : “Liburu hau ez dut gomendatzen umorerik ez duteneri, egiaz beldur direneri eta Eliza itsutuki maite duteneri”. Bertze guziak doatzila beraz liburutegietara, kalonjearen testamentu bipila aurkituko dute 20 eurotan.

Page 2: Herria 2995

• Espainiak osasun zoinuak baditubere eritasun eta gaitzen dako bainobereziak eta ez Frantzian bezalakoak.Behar da jakin 17 autonomia badauzkalaEspainiako lurrak osasun artatze sistimen mai-lean ere beste gauza batzuetan bezala (erakas-kuntza mailak, telebixta eta informatze-komuni-katze mailak eta beste) Frantziak aldiz ez dituela-rik horiek oro eskualdeka, baina denetan berdin-durik. Beraz osasun zoinuetan dretxo dute hanere, kanpotiar imigratuak eta guziak barne, zer-bitzu publikoetan ez bada pribatuetan. Herri edohiri bakotxak badu bere menean mediku bat etaere artamen etxe bat, astean behin bederen hun-kitzen ahal duena. 17 autonomia horietan badirabatzu besteak baino fagoratuagoak, fagoratue-nak direlarik Katalunia, Euskal Herria eta Madrile-koa. 17 haiek bereber ari dira baina elgarretara joere dezakete gero ta gehiago. • Ixtripu latza Kanarias ugarteen alde hortan :itsas-untzi ttipitto bat ixkuli da eta hondatu, 21lagun hil dira errekontru hortan, gehienak gaztehutsak, denak Afrikatik Europarat gordeka etorrinahi zuten batzu, bizimolde hobe zerbaitenmenturan…• Aljerian Buteflika buruzagiak jakinarazi du,nehor ez baita harritu, berriz presentatuko delahelduden apirilaren 9an presidengorako, hiruga-rren aldiz lege-kontrara baina iraupen hori erdi-bortxaka luzaturik, bietan presentatzeko zelarikxoilki legea. Aitzineko aldian errexki pasatu balin-bazen, ez da batere berdin hartua herrian jukutriahori.• Batikanotik Aita Sainduak jakinarazi du Israele-rat joanen dela aurten bisitaz. Zortzi egun zuendoi doia apezpiku negazionista (Alemaniakopreso-zigortegi izigarrien ukatzailea) libraturikezarria zuela bere eskumikaduratik, haatik judue-ri barkamendu galdeginez aitzineko JoanesPaulo IIak egina zuen bezala.• Xinako herrialde haundi eta zabala Afrikariburuz arras itzulia dagoela errana dugu jadanik.Huna hain zuzen nazio hortako presidenta Sene-galeko Dakar kapitalean dutela bisitaz aste hun-tan berean. Bere xinatar gomertsalari ta saltzalefrango aurkituko du hor saltegi eta lantegiekin. Ez

hor bakarrik egia erran, zeren baitiraere xinatar baliosak beren aferekin Afri-

ka bereko Ganbia, Maroka, Tunisia, Alje-ria eta edozeintan. Beste negozio orotarik

ere badituztela xinatarrek Afrikan, errangabea,altzeirurako mina edo meatze (Arcelor Mittal)urretegi, olioki eta zer ez ? Hu Jintao presidentaXinaren buru sartua 2003 an, harreman askozgose dute Senegalen, bai-eta Mali, Tanzania etaMauricekoan, orotarat badituelarik 18 herri bisita-tzekoak pidaia hortan.• Amerika-Benezuelan bozak izan ditu igandehuntan Hugo Chavez presidentak hango berekokonstituzioari emendio bat emananaraztekoxedearekin, jadanik badituelarik mandatak bigabozkaraziak bere alde herritarreri hamar urtehuntan, eta irabazi ere du alde bat presidentegoiteko baia.• Amerikanoek Kubarat bisitaz joaiteko baimenaukanen bide dute hemendik aitzina. Bi herriekelgarri buruz zaukaten aiherkundean, bazuenberrogei ta sei urte debekatua zutela elgarrenganako pasaia hori. Demokratek dute bide horiideki beren ministro baten bidez. Badira alabai-nan miliun bat kubatar Estadu Batuetan bizi dire-nak libertate gabeko herri hartarik ihes eginik.• Hiru tigre badituzte Indonesiako Sumatraaldean sartuak betalde bati oihesturik, herritarrakharriturik atxiki dituztenak ; ororen buru sarehaundi batzuetara bildu ahal ukan dituzte.• Guadalupe eta itsasoz haindiko ugarteak berenkezka eta ezindurekin ditu Frantziako estaduak,arras kexatuak ere bakotxa bere heinean. Lauaste grebaren buruan beti berean dago lehenhori, haurrak eskolarat ez joaiten eta garraiopublikoak eta supermerkatuak hetsiak joan denurtarrilaren 20 az geroz. Jakin behar da 451.000bizitzale dituela ugarte horrek, % 22 langaberekineta bizia hemen baino karioago.• Martinika ugartea ere horra, kasu berekoa401.000 bizitzalerekin, % 21 langabe eta biziaoraino karioxago, bereziki jangailuetan. • La Réunion ugarteak berriz, kasu berekoa hauere, 706.000 jende baditu eta 77.488 langabebazituen joan den urtatsetan 2 urte.

GIRO NAHASIAAurtengo neguak baduela bere latza, ez ditakehori gaurko egunean kezkagarriena... Bazterguzietan sendi da halako lotsa bat bezala,halako uzkurtasun bat, ezagun untsa gironahasia dela, eta nahasia dela erranarenbortxaz oraino gehiago nahasten dena ere oro-bat... Arrangurak emendatuz doatzi, bizia aldebat kariotuz doala... Lana xuhur eta aitzinaxuhurtzen ari, Peugeot eta Citroen autogintza-ko etxe handiak ere eztulka ari, eta ez guti,Frantzian gaindi sei edo zazpi mila lan-postugutiagorekin behar dutela itzulikatu, hola ezdutela segurik aise irauten ahal...Langile-sindikaten buruzagiak dena apailumartxoaren 19-an beste greba-egun batmuntatzeko xedearekin, gisa hartako mani-festaldi batzuekin, beren griñak zoin saminakdituzten aski gora nahiz oihukatu. Denboraberean langile frango arras piztuak, buruzagihorien joka-bidea nekez onartzen, martxoaren19-a hein bat urrun dela, zendako ez denlehenago erakutsi behar langileria zinezhasarre dela...

NUN DA KRISIA?Bazterrak oraino gehiago kexatzen dira horgaindi jakinik Total bezalako etxe batek jazsekulan baino sos gehiago irabazi duela,krisiarik batere ez balitz bezala! Kasik 14 miliareuroren heineko irabazia alabainan! Batzuklanak dituztela ezin ihardokiz, beste batzueridirua heldu burrustan, ura pegarretik bezala!Total kudeatzen dutenak ez dira haatik soberaespantuka ari sos ainitz irabazi dutela-eta,bildu dirua ahal bezen untsa baliatuko dutelasegurtatzen dute. Bainan zer erran nahi ote duhorrek? Azen ontzeko, jendea aitzina mintzo ereBernard Kouchner minixtroaz. Liburu bateanlurra baino apalago ezarri dutela, hortazarizanak gira joanden astean, horra nun

ekonomiaz arduratzen den astekari bateksalatzen duen beste saltsa nahasi batzuetanere partzuer izana ditakeela, diru asko bilduaalegia-eta deusez, beretzat ez bada bereadixkide batzuentzat... Holako ixtoriobatzuekin ere ja aski nahasia den giroa orainonahasiagoa agertzen dela ez bide da dudamikorik... Eta mundu zabalean histen ari omenda Bernard Kouchner medikuak zaukan famaon hura...

SALTSA EDERRABai, hala da hau ere,saltsa bat ederra!Mintzo gira Yvan Co-lonna korsikarartzainaren kontrakoauzi hortaz. Auzipe-ratu zuten baizik etaClaude Erignacprefetaren hiltzaileazitakeela. Berak ezdu behinere holakorikaitortu, beti erranezetz eta ezetz ezdela prefetari t iroeman zion hura. Kondenatua izanik, dei eginzuen eta orai da beraz bigarren auzia. Etahorra nun polizako aitzindari bat mintzatu denhiltzaileen taldetxoan bazirela bi lagun betilibro direnak, ikerketak ez baitziren heietarainopusatu. Solas horiek arras beste bixta batemaiten diote afera guziari. Ainitzen arrangura,polizako aitzindari hori zendako den hola min-tzo denboraren buruan, zendako ez denmintzatu aise lehenago. Salbu hara, jakin dagauza bera ja errana zuela preseski, eta beharzen tokian, duela sei edo zazpi urte bainanikertzaileek zerbait gisaz etzituztela orduansolas horiek batere kondutan hartu... Gauzaharrigarria zinez.Abokatak asaldatuak, bazterrak durduzatuak,ainitz jende harrituak, zer jalgiko ote da azke-nean ixtorio gogoetagarri hortarik? J-B D

2

Hauteskunde kanpaina abian

Martxoaren lehenean eginen diren hauteskundetarako kanpaina abiatuada hegoaldean. Alderdiek beren kanpaina egiten ari dute burubelarri,salbu ezker abertzaleak bere hautagaitzak debekatuak izanez. Euskallegebiltzarreko deputatuak, euskal gobernu berria eta lehendakaria hau-tatu beharko dituzte. Lehendakaritzarako hautagaietan J.J.Ibarretxe(EAJ-PNV), Patxi Lopez (PSE-EE), Antonio Basagoiti (PP), Unai Ziarreta(EA), Javier Madrazo (EB). Bere bozka paperekin bozkatzeko eskatu duezker abertzalearen D3M plataformak bere hautagaitzak debekatuakizanik ere.

Inkesten arabera PNV-EAJ garaile Gehienik bozkatua, EAJ- PNVk 27-28 alki lortuko lituzkela dio inkestak ;doi doia Sozialistek (26 ordezkari) baino gehiagorekin ; hauek 8 postugehiago baluzkete ; PPk 11-12, EAk 3-4, Ezker Batuak 3, Aralarrek 3 etaUPyDk bakarra. Emaitzak horrelakoak balira, gaur euskal gobernuaosatzen duten hiru alderdiek (PNV-EA–EB) ez lukete gehiengorik, nahizeta Aralar-eko hautetsiak gehitu. Horrelako koalizioak 33-35 hautetsilituzke, gehiengoak 38 galdatzen dituelarik.Ezker abertzalearen hauteskundetarik kanpo gelditzeak Aralarri botogehiago eman lioke deputatu kopurua hirukoiztuz. Aldiz EAk bereordezkaritzaren erdia gal lezake. Sozialistek zortzi hautetsi gehiagobaluzkete, PPk hiru edo lau gutiago, bainan elkartuz PP eta PSEkgehiengoa ardietsi lezakete.Emaitza hoiek inkestenak dira eta kanpainan zehar aldaketak gertadaitezke.

Kalapitak Bilboko manifestaldian Ezker abertzaleak deitu manifestaldian milaka jendek parte hartu dute Bil-bon nahiz eta Garzon epaileak debekatua izan. Ertzaintzak elka-rretaratzeak ezeztatu nahi izan ditu eta kalapitak gertatu dira. Bost per-tsona arrastatu ditu ertzaintzak gero libratuak izan direnak. “Demokraziaorain” lema zuen manifestaldian parte hartu dutenek, espainiar auzitegiekezker abertzaleko hautagaitzak debekatzea eta demokraziarik eza salatudute.

62 pertsonek torturak salatu dituzte hegoaldean Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) dionaz, jaz 62 euskal herritar torturatu-ak izan zirela salatu dute, terrorismoaren kontrako poliza operazioenaitzakiarekin. TATeko ordezkariek bakartasun edo isolamendu egoeraindargabetzea eskatu dute, orduan gertatzen baitira gehiegikeriak. Jaz150 pertsona isolamendu egoeran atxikiak izan ziren Espainia alaFrantziako polizaldegietan.

Arabako bertsulari xapelketa Helduden larunbatean, otsailaren 21ean, Amurrion abiatuko da Arabakobertsulari xapelketa. Bost kanporaketa eginak izanen dira eta apirilaren4ean finala eginen dute Gasteizen ; 18 bertsularik parte hartuko dutenorgehiagokan. Antolatzaleak baikor agertu dira, bertsularitzari buruzkozaletasunaren fruituak nabaritzen baitira lurralde hortan ere. Kanporake-tak bertsu-afari moldean antolatuak izanen dira Amurrion, Oion eta Zal-duondon. Finalerdiak : Zigoitia eta Aramaion. Eta finala Gasteizko Printzi-pal Antzokian apirilaren 4an. Irabazleak eta bigarrenak zuzenean EuskalHerriko xapelketarako txartela eskuratuko dute.

Nafarroako bertsulari xapelketa Auriztar Aimar Karrikak irabazi du Nafarroako kanporaketako lehennorgehiagoka. Jon Barberena atera da bigarren puntu erdiko aldearekin.Gero Saioa Alkaiza, Bittor Elizagoien, Jon Elizetxe eta Alazne Untxalosailkatu dira. Bi lehenak zuzenean sailkatu dira finalerdietarako. Orotara,25 bertsularik hartuko dute parte. Finala martxoaren 21ean jokatuko daLur Aretoan. Julen Zelaieta izan zen jazko txapelduna.

Bernardo Atxaga Londres eta New Yorkeko egunkari-etan New York Times egunkariak “soinujolearen semea” Bernardo Atxagareneleberriaren zati bat publikatu du, astero literaturari dedikatu ale gehiga-rrian. Margaret Jull Costak egina du itzulpena. Londreseko Sunday Time-sek ala The Independentek ere goraipatu dute Atxagaren eleberria.

Etxebizitzen salerosketak % 10,8 egin du behera EAEnHegoaldean etxebizitzen salerosketak % 10,8 behera egin du 2008an.EAEn ; iragan urte osoan 19.409 etxebizitza salduak izan ziren. Espainiarestatu osoan, % 28,6az beheititu dira. Bigarren eskuko etxebizitzensaltzeak % 39,3az beheititu dira, eraikin berriena aldiz, % 14,1az beheiti-tu delarik.

Bilboko ondoan, D3M plataformak deia zabaldu du haren alde bozkatzeko, hautagaitzahori debekatua izanik ere…

Yvan Colonna

KOLDO MITXELENA SARIAKBi urtetarik, Euskaltzaindiak etaEuskal Herriko Unibertsitateaksari berezi batzu eskaintzendituzte zientziaren alorretan,Koldo Mitxelena sariak deitzendirenak. Saristatuak izan diraFrancisco de la Hoz Mendez,Ekaitz Agirregoit ia Marcos,Oroitz Jauregi Nazabal eta AneLarrinaga Renteria.

Lau saristatuak

Page 3: Herria 2995

JAKINTZA OSAGARRI ONEANJakintza elkarteak bere biltzar nagusiaegin du Ziburun, Bethaniako frailetxean, eta gai frango aipatu da karia hortarat. Ar-naud Aguergaray xuberotar fraileak deneri egin diote ongi etorri goxo eta anaikorbat.Bilkura denboran, alde batetik azpimarratu da elkartekideak badirela urtetik urteratgehiago, jaz 215 orotarat, ez baita seinale txarra! Bestetik Jakintza elkarteakplazaratzen dituen aldizkariek badutela arrakasta ederra. Hala nola arras polliki sal-du den joanden udan ateratu zena, ehun bat urtez muntatu diren pastoralak zituelaaipagai. Ziburuko kontserbutegiez agertu zenak ere ukana du tira handia. Aurtengo,hiru zenbaki badituzte prestatzen ari: batto, udaberrian jalgiko dena, Ziburun zerden ikusteko, beste bat udan agertzekoa, Donamartiri herriaz eta Otsozelaikoharpeetaz, hirugarrena, irailean plazaratuko dena, ondarearen egunak eginen direnkeinka hartan edo hola, nolako giroa zen gerla denboran Donibane Lohizunen etaZiburun. Geroxago beste lan batzu muntatuko dira, Azkarate herriaz eta Urtubia-ko jaure-giaz, besteak beste.

Gogoan dute ere 2013-a. Orduan nolazpait ospatzeko Napoleon-en denboran mu-garen bi aldetan izan ziren guduka heien bigarren mendeburua...Aipatu dira ere urteko konduak. Eskualde hortarik ere Jakintza osagarri onean da,hein bat xahuturik alta muntadura berri batzuen erosteko, gaurko egunean beha-rrezkoak ditazkeen muntadura horietarik bixtan da. Batzuen arrangura halere gastubatzu ez litazkeenetz ttipitzen ahal aldizkariari oraino bixta hobea emaiteko gisan...Bilkuran ziren hautetsiek goretsi dute Jakintza, baliosa delakotz kulturaren onetan, historiaz eta ondareaz arduratuz, kartsuki deraman saila, goretsiz beraz Guy

Lalanne elkarteburua eta hunen laguntzaile guziak.

“HOP HOP HOP! HIP HOP!”Ziburun, joanden ortziralean, biziki besta pollita egin dute Piarres-Larzabal kole-gioan, oporretarat joan aitzineko azken aratsaldean. Alde batetik, horko bereko hogoibat ikaslek, 3. eta 4. klasetan diren batzuk, eskaini dute hip-hop dantza ikusgarri bat,ederki txalotua izan dena. Lau hilabete trebatzen ari zirela, Xumai Murua moldatza-ile, Xumai-ek kasik bertsularitza bezen maite omen baititu dantza berri horiek! Egun berean, bazen ikasleen arteko matahami edo krepa egile xapelketa bat. 30 bat gazte arizan dira beraz zoin-gehiagoka. Denen artean, sei ehun bat krepaegin, gero krakada batean jan direnak. Xapeldun atera da Eider Gomez, bigarren

Marga Forestier, eta hirugarren mutiko bat, Gorka Rospide, mutikoak ere krepaegile hautak izan ditaizkeela aski polliki frogatuz!

PARROPIAREN BESTA DONIBANENDonibane Lohizunen, jendea ederki bildu da larunbatean Kexiloa gelarat, hanbaitzen Itsasoko Jondoni Petri parropiaren besta, Donibane, Ziburu eta Urruña hiruherriak elgarrekin eskuz-esku. Elizkizun ederra eta hunkigarria. Meza aitzin, gazteasko partzuer agertua izan da gaitzeko lan baliosa, Jondoni Pauloren ibilaldiez etaharen erakaspenez, aurten baita ospatzen haren sortzearen 2000. urteburua. Mezabera biziki kartsuki joan da, aldarean Dominique Cornu bikario jenerala eta bestebospasei apez, hiru herrietako erretorak barne bixtan da. Kantuz eta musikaz ederkibeztitu meza segurki. Ondotik, ainitz jende han berean egon da, solas eta solas,zintzur bustitzeño bat ere baitzen, elgarren arteko lokarriak aitzina azkartzeko para-da hauta...

APEZPIKUA BIDARTENBidarteko elizan meza bat guziz kartsua eta jendetsua izan da larunbat iluntxean,Marc Aillet apezpikua denen aitzineko. Jendea bildu da Bidarte, Getaria eta Ahetzeherrietarik, batzu baziren urruntxagotik jinak ere... Herritarren meza hori familiaguziena ere baitzen, bereziki familien aldeko pastoralaz arduratzen direnena, egunaespresuki berexia hortako, Balentin sainduaren besta eguna amodioaren besta dela-eta...

NAHIKO BURU-HAUSTEAKDonibane Lohizunetik hau ere: polizategiko aitzin hortan obran hasi dira, erranazuten bezala, borobil-gune bat muntatzeko xedetan. Badute hiru hilabeterena nun-bait han. Lehen egunetan beretan, saltsa ederra izan da. Alde bat mugimendu han-dia baita toki hortan eta galkadurak aise izaiten eskualde bat zerratua delarik delakoobra horien gatik. Pazientzia poxi bat hartu behar beraz. Eta kasu eginez ibili,ausartzia soberakinik gabe...

3

Diosesako eskola giristinoen zuzendaritza berria elkor

Donaixtiko kolegioak defizita kronika duela-eta, Jean Marc Aphaule diosesako es-kola giristinoen zuzendari berria ez doa haatik bere aitzinekoen ildo beretik.Ikastetxe hori ez dela ekonomikoki kudeagarri dio. Alta, Kontseilu Orokorra engaiatuda bere diru-laguntza polliki emendatzera, bertze diru-iturriak ere hor daudelarik :kermeza (8000 euro jaz) eta uda lekuak (23000 euro). Ikasle kopuru ederrarenmentura ere badelarik helduden iraileko. Bainan hara, kolegioan banatuak diren e-rakaskuntzako asteroko 120 orenak behar ditu diosesako zuzendariak bertzeikastetxe batzu gizentzeko, kostaldekoak bereziki, barnealdeko kolegio bat sakri-fikatzeraino. “Mendialdeko lurralde bakarti bat da Oztibarre aldea, antxeta (!!) batzubaizik pasatzen ikusten ez dituena” omen zion berrikitan, arralleriaz agian, zuzen-dari horrek Donaixtiko arduradun batzuri. Min handia eragin duten hitzak. Eta sen-tentzia erori da, zorrotz, “Ateak hets!”, oztibartarrak sumindurik utziz. Bordeleko e-rrektoretzak ez omen zuen alta holakorik galdegiten. Aterabide bat atxeman nahian,egin dira bilkurak, manifestaldiak, Iholdiko herri-elkargoko auzapez guzien eta ereeskualde hortako apezen sustengu osoarekin, Marc Aillet apezpiku berriak erehitzemanik bere arartekotasuna, bainan diosesako zuzendaritza elkor gelditu da.

DONAIXTIKO SAN MIXEL KOLEGIOAKATEAK HETSIKO (1.hasia)

Guy Lalanne elkarteburuaren aldean, Jacques Gouaillardet, Beñat Soubelet, Sylviane Allaux,Germaine Hacala eta Evelyne Renoux.

Hip-hop dantzan artzeko, behar duzueskualde guzietarat plegatu hezurrik ez

bazinu bezala!

Euskal egiturak sakrifikatuak ote ?Oroit gara nola 2004ean iragan ziren Frantzian “ deserdiraketaren jarraldiak ”, dotze-naka bilkura publikotan jendeak izan zuen hainbat parada bere ikuspuntuaren plaza-ratzeko. Hortik atera zen esperientziak zilegitzen dituen legea, emaiten duena para-da eremu bakar batean gaitasun bat hurbileneko boterearen esku emaiteko. Horrelada departamendua egoitzen gaitasunaz jabetu. Balladur batzordearen lanek ordeaarrunt ixilpean diraute ; alta gogoetatzen da politika publikoen erreformaz, bainadeserdiratzearen ordez Parise eta gobernuari gaitasunak arra itzultzeaz ; hots, duelalau urteko mugimenduaren kontrario zuzena, hura Jean Pierre Raffarin lehen minis-tro UMPak bultzaturik, hau aldiz Balladur buru, Raffarinek gain gainetik sustengatzenduen UMP gobernuak daramana, zoazi zu konprenitzera.Sobera botere maila badela Estatuan diote Balladur batzordekoek, aipatzen dutedepartamenduak eta lurraldeak bateratzea, ahalaz lurraldeak elkarren artean biltzea.Hemen gaindi, MAM barne ministroak hotza eta beroa ufatzen du ; batean departa-menduak ezin direla kendu, bestean “ pays ” delako egiturak kendurik ere ez deladeusik galduko. Ordea, Hautetsien kontseiluak eta garapenarenak badakite arrasongi “ Pays Basque ” izeneko “pays” egituraketari esker direla zutik ezarriak, dutela“ eremu kontratua ” kudeatzeko bere 270 milioi eurorekin sei urtetan barna. Hori oro gogoan eta haia haia, JJ. Lasserre hautetsien presidenteak eta J.B Etchetogarapen kontseilukoak hitzordu bat ukan dute astearte honetan Balladur batzorde-koekin (berekin zituzten ere Frantxua Maitia, Jean Grenet eta Caroline Philips).Oroitarazi diote Ipar Euskal Herriak, lehenik hitzarmen bereziarekin eta geroztikeremu kontratuarekin ikasi duela hurbilenetik bere geroa apailatzen, eta arkitekturaadministratibo berezi hori baitezpada atxiki behar dela bizirik, ez dela Estatuaren erre-formaren barnean ehortzi behar.

OFIZIO TATSA ALA KARBONOARENA ?Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakariak krisi sozialari buru egiteko egin nahi ditu-en aldaketek erreakzio biziak eragin dituzte, bereziki ofizio tatsaren kasuan. Enpre-saburuentzat berri ona izan badaiteke ere, lekuko kolektibitateentzat galtze handialitzateke neurri hau. Jende xehearen eros ahalmenaren bultzatzeko hainbat orienta-bide markatu zituen Nicolas Sarkozy-k : hilabetesari tatsaren lehen partearen ken-tzea, tatsa honen bigarren herenaren kentzea edo familia laguntzak emendatzea.Asteazken honetan egin du bilkura sozial partaideekin neurri horien eztabaidatzeko.Baina erraitekorik ainitz pizten duena, heldu den urtean berean ofizio tatsaren ken-tzea da.

Ofizio tatsa departamenduanHERRIAk burutu duen ikerketa lasterraren medioz, egiazta dezakegu departamenduguziko enpresek 275 milioi euro pagatzen dutela ofizio tatsaren kontu. Ohargarri dadepartamenduak larogei milioi euro tiratzen dituela ontasun higiezinen salerospentatsatik eta beste hainbeste enpresek pagatu ofizio tatsatik. Gaitasun ekonomikoaeskutan duen “Hazparneko lurraldea” deitzen den herri elkargoak, bere diru sartzeenehuneko berrogeitahirua ofizio tatsatik ateratzen du, BAM hiri elkargoaren kasuanheltzen gara urteko hogeitamar milioi eurotara. Argi dena da, diru iturri hori kenduz,Estatuko presidenteak herri, herri elkargo, departamendu eta lurraldeei autonomiazati bat kenduko diela enpresaburuen probetxuko.

Karbono tatsa ordainezOfizio tatsa horren ordez “karbono tatsa” ezartzea aurreikusten du Nicolas Sarkozyk.Chantal Jouanno, ekologia ministroak dio, gaur egungo sistema fizkala biziki pizuadela lana, inbeztizamendu eta enpresen ekoizpenarentzat. Printzipioa litzateke berazkutsadura tatsa baten martxan ezartzea eta alderantziz, lana eta inbeztizamenduen-tzat tatsa gutiago emaitea. Klima-energiarako ekarpen bezala izendatua den zergahau, CO2 edo planetaren beroketaren hobendun nagusia den karbono dioxidoa sor-tzen duen orori aplikatuko litzaioke. Besteak beste petrolio, gaza edo ikatzari. Kutsa-dura eta CO2aren hedapena pagaraziz, jendarteak usaiak aldatuko dituela uste dugobernuak.

Nork pagatuko du karbono tatsa ?Frantses presidentearen ideia horrekin enpresak irabaztun dira, Estatua osorik har-tuz hogei miliar euro tatsa gutiago izanen baitute pagatzeko, eta gisa horretan 275milioi departamendu honetan bakarrik. Salbu diru horren parterik handi handiena le-kuko kolektibitatek dutela galtzen. Karbono tatsa aldiz Estatuak du zuzenean eskura-tuko, ingurumen ministerioko iragarpenek aipatzen dute zortzi miliar euroko sarreraurtean ; eta ez da deus segurtamenik estatuak diela ofizio tatsaren ordaina ekarrikolekuko kolektibitateei. Bestalde enpresek bakarrik pagatzen zuten ofizio tatsaren or-dez, elektrika, gaza eta ikatzaren baliatzaile guztiek dute karbono tatsa ordainduko.Horrela gertatzen da Danimarka, Alemania edo Suedia bezalako Estatuetan. AlaSarkozyk aplikatuko ote du Ingalaterrako sistema, karbono tatsa bakarrik enpresei,komertsei eta sektore publikoari pagarazten diena ?

Ofizialeen gida plazaratuaZer da ofiziale bat, nor da ofiziale eta nor ez ? Ofiziale lanari behar zaion garrantzia ema-teko gida bat atera dute ofiziale maisuek. Helburua, atelerietan lanean ari diren hainbateta hainbat presuna horiek izendapen bat kausitzea. Atera berri duten gidan zerrendaluze bat aurkitzen da ; beren izena ofiziale lanbideen katalogoan eman ondotik, “ofizialemaisu” izendapena kausitu dutenak. “A” gorri bat da haien logoa eta logo hori hedatunahi lukete. Aldi berean, oraino katalo-goan izena eman ez duten ofizialeakere, izendapen hori eskuratzera gomita-tzen dituzte, ez baitute ohiturarik gisahorretako urratsik egiteko. Honekin bate-ra, ofizialeen artean sortzen den nahas-keta ere argitu nahi lukete. Diote, bereburua ofizialetzat aurkezten duen ainitzbadela, baina ofiziale lanbideen katalo-goan izena emana ez duena. “A” gorriakhedapen bat erdietsiko duela esperodute beraz, horrekin batera hedatukobaita ofiziale lanbidearen ezagutza.

okin eta bixkotx egileak

Page 4: Herria 2995

MAKEA - LEKORNEHeriotze - Jean Paskal LandarretxeMentaxurikoak utzi gaitu 81 urtetan.Denbora gehiena burdin labean arizanada eta noiztenka gutarterat etortzen zenmaite zuelakotz bere sorterria. Pausadadila zeruko labe goxoaren ondoan.Etxeko guzieri gure euskal bihotzekosendimendu leialenak.

Airetik - Bai, bai, arizan dira batzu jo etajo. Bonebeltxek galdu du 35, Berasategik40. Partida gustagarria izan da,hastapenean berdinean 3 eta 6tan,guduka borrokatua eta luzea.Bonebeltxek 7 bote, Berasategik suertegehiago boteari esker 9. Gero GerardEtchebarne, Beñat Bidegaray, XimunOxarango eta Jon Karrikartek irabaziairez aire, eta besteek galdu ote ? Ez dutjakin…

Haize eta ur - Herriko uruntzia xutik egonda, bainan beharko da behere horiantolatu, harroka handi batzuekin.Kapusoloko aterbe berri-berria ere bestebatzuekin batean kordokatua izan dahandizki, arbola batzu ere halaber. Denaden otsaila zaila, urtea alaia izanen deladiote !

Kasu huni - Puska trabagarrien bilketaegina izanen da martxoaren 1eanMakean. Beraz, otoiztuak zirezte izenaemaitea Herriko Etxean, otsailaren 26aaitzin. Bestalde, herriko etxeekjakinarazten dute herriko mutila ez delaorotan izaiten ahal denbora berean,beraz bakotxari da kasu emaitea bidetanditugun arroila guzieri eta hau laborariguziek badakite. Ez litake errepikatubehar. P.I.

4

HAZPARNE

Hazparneko Ihauteriak hasiak dira. Iragan igandean Kaxkaro-ten bi dantzari talde ateratu dira . Talde batek karrikak alaitu ditugoizean, bertzeak aldiz herri auzoak jolastu ditu. Hauek egunguzian ibili dira auzoz auzo, bazkalduz biderdi, ohiduraren bei-ratzeko molderik hoberenean.Helduden larunbatean, otsailaren 21an izanen da ihauteri haue-tako egun ospetsuena.Eihartzea kultur etxeak ekitaldia antolatzen du Hazparneko herrielkargo guzian, eta partaide ainitz gomitatu ahal izan ditu proeik-tu hortan parte hartzeko.Karrika ibilaldiak, kontzertuak, San Pantzar auzia, dantzak, aur-tengo gertakaria aberatsa izan behar liteke. Lan garrantzisu bategina izan da lurraldeko ikastetxe eta elkarteekin (besten komi-teak, musika eskolak). Egun horren bezperan, Lapurdiko ihaute-

rieri buruzko mintzaldi bat izanen da, Beñat Zintzo Garmendiakemanik, Hazparneko Elgar Zentroan, otsailaren 20an,20:00etan.Igandean ere ohidurak bere lekua berriz hartzen du ezen zen-beit urte hauetan izan ez diren behi lasterrak berriz antolatuakbaidira aurtengo ihauterietan. Pesta komiteak moldatu dauzkubehi laster horiek eta gainerat urririk izanen dira lehen bezala.Hain xuxen lehengoa aipatzeaz geroz, orroit gira, astearte ihau-tez eta hunen aitzineko bi igandetan, behi laster horiek eginakziren hiru karrikak barne ziren gune haundi batean. Ostatuak etaHerriko Etxea zabalik gelditzen ziren eta behiak barnean sartzenziren. Orain gune hori mugatua da ezkien plazaren eremuratbainan bada tokirik aski jostatzeko eta aratsalde goxo baten ira-gaiteko.

HERRIKO ETXETIK ABISUAMendiak, oihanak, bortu eta laborantxa ere-muen beiratzea gatik, Hazparneko HerrikoEtxeak jakinarazten du motordun tresnekilakokirolak debekatuak direla ondotik izendatuakdiren gune guzietan, 2008ko abendoarenlehenaz geroztik. Hala nola Pilota-Xilo,Pesenborda, Pitxaborda, Errekaburua,Kaminoa, Lamarka, Landa, Otarria, Erine-sorua, Lespioka, Oihana, Iturbidea, Haitzeder,Erkopa, Errelua eta Mindea. Pano bereziakemanak dira toki horietan laborari eta jabee-taz bertzalde diren guzieri doazin debekuagainean idatzirik.

Korrika kulturala kari, Hazparneko gau eskolak URRASKAdantza ikusgarria antolatzen du otsailaren 22an HazparnekoMendeala gelan, arratsaldeko 4.30etan.Sartzeak : 12 euro / 10 euro Aek kideentzat eta laguntzai-lentzat, urririk 10 urte pekoentzat. Berriki sortua da ikusgarrihau Euskal Herriko dantza taldetan hautatu dantzaribatzuekin. Ohizko dantza urratsak baliatuz, soinu eta kore-grafia berri batean moldatuzko ikuskizun bat agertukodaukute hor helduden igandean.Sartzeak salgai dira : Baionako Elkar dendan, Hazparnekogau eskolan, Hazparneko Xuriatea ostatuan, Hazparneko,Garaziko eta Kanboko turismo bulegoetan.

Kaxkarotak Labiriko auzoan

Debekuaren ageria

KANBOLarre eta mendietako suteak - Herriko etxeak bilkura bat antolatzen dularunbat honetan, otsailaren 21ean, goizeko 11etan, larre eta mendieta-ko suteetaz informazio batzuen emaiteko. Ohidura da sua emanez gar-bitzea gure larreak. Jakin behar da hori ez dela nola nahika egiten ahaleta arau batzu errespetatu behar direla. Larunbateko bilkuran xehetasunguziak emanak izanen dira. Bilkura, herriko etxeko gela nagusian iraga-nen da. Bixtan da laborari eta sute horiek hunkitzen dituzten jabe edobeste erabiltzaileak gonbidatuak direla. Jesus ECHEVARRIA - Behereko Plazan, bere etxean, zendu da artistazizelkaria. Maielen bere emazteak ederki artaturik eta lagundurik buru-raino. Ehorzketa meza iragan da Kanboko elizan, otsailaren 7an, larun-bat goizarekin. Maite Idirinek bi kantu eder eskaini dizkio Jesusi, mezadenboran. Arabako herrialdean, Baranbion sortua zen Jesus Echevarria,1916ko urtarrilaren 1ean. Berak hogei urte bete zituenean hasi zenEspainaiko gerra zibila. Euskal Herriaren alde, berehala, euskalarmadan, Arabako batailoian gudari sartu zen, errepublikarren aldean,tropa frankisten aurka. 1937an preso hartua izan zen eta zazpi urtepresondegi ezagutu zituen. 1945ean Kanbora etorri da eta han atxemandu berriz bere aita. Laster Maielen Gastigard-en ezagutza egin du etaezkondu dira. Maielen erakaslea da eta bere lan postuak izanen diralehenik Oloruen, Biarnoan eta gero Périgeux hirian, 1954tik 1964era.Gero betikotz Kanbora itzuli dira, Kantoina deitzen den beraien etxerat.Jesus zinez artista zen, inspirazio librokoa, egiazko kreatzaile bezala ja-rraiki du bere bidea. 1979an Georges Pompidou zentroan bere obrakerakutsi zituen Jesusek eta arrakasta ederra bildu. Ezagutza ofizial etaekonomiko bat ukaiten ahal zuen erakusketa hortarik landa bainan artis-tak bere askatasun osoa nahi zuen artistika sailean ere eta bere bideasegitu du berak nahi zuen bezala. Paueko museoan, Tolosan, Tarben,Dordoñan, Miarritzeko Midi geltokian, Angelun, Gasteizen, bere herrianKanbon eta bertze toki frangotan erakusketak antolatuak izan dira JesuEchevarriaren obretaz. Eta Kantoina etxean, Behereko Plazan, gelditzenda oraino artista bat, Maielen, Jesusen emaztea, margolan eder batzuegin eta eginen dituenak.

ITSASU

Hitzaldia - Maite Lafourcadeandereak (Unibertsitatekoirakasle izanak) hitzaldi bateskainiko du, frantsesez,otsailaren 20ean, ostiralez,aratseko 8.30tan Sanoki gelan.Gaia izanen du “La sociétébasque traditionnelle” (Lehengoeuskal gizartea). Bi zati izanenditu hitzaldi hunek:1/ Familiaren antolaketa2/ Biztanleen multzoa (edoerkidegoa) parropiaren heinean(gaur egungo herria) etaprobintziaren heinean (Lapurdikobiltzarra).Hitzaldi hau antolatzen duHerriko Etxeko Kulturbatzordeak. Sartzea urririk.Eskulanak gaztetxoentzat -Ihauteriko opor (edo bakantza)denboran, eskulanakproposatuak dira herriko haur etagaztetxoeri (5 eta 15 urte artekohaur eta gaztetxoeri). IzenakHerriko Etxean eman behar dira.Ihauteriak - Aurten ere, herrikodantzari eta zirtzilek kartierrenitzulia eginen dute ihauteri kari,

eta beraz bazterrak doi batharrotuko beren soinu etajauziekin !Huna nun gaindi ibiliko direnasteburu huntan:• 21ean, larunbatez: Olhasur –Zubeleta – Herriko Etxekoinguruak – Plaza – Larrondoa –Mokoxenea- Soldatenea –Xilarrenea – Olhaenea.San Pantzar errea izanen daGibelarteko plazan aratseko7etan (Gibelarteko etxetan ezdira ibiliko dantzari eta zirtzilak):dantzari ttipi eta haundiek,antzerkilariek, hartzak etamusikariek animatuko dutegaualdia !Tokian berean izanen da talo taxingar eta edari gose-egarrienpasatzekoa.Galdegina da guzieriMOZORROTURIK etortzea !• 22an, igandez: Zabaloa –Gixontoenea – Meza ateratzea –Latse – Ortzia – Burkaitz –Berandotz – Gerasto- Haraenea– Basaburu (MahastialdetikEtxeberria arte).

LEKUINEIhauteria Lekuinen - Otsailaren 21ean,larunbatarekin, Eihartzeak antolatzenduen ihauteriaren kari, Lekuinen, hainbatanimazio burutuko dira. 10.30etan Txiliportan San Pantzarrarenprestaketa (tipientzat) eta herriko plazanSan Pantzar Hazparnerat eramanenduen karroaren prestaketa. 11.00etan,Lilipean gelan, “Sorginak Euskal Herrian”deitutako konferentzia, Lauburu Elkar-teko Claude Labatek emanik. 12.30etanTtotte ostatuan, arratsaldeko animazioakhasi bitartean jateko eta edateko posibili-tatea izanen dugu. 14.30etan herrikoplazan, Eihartzea elkarteak antolatzenduen Ihauteriaren kari goizetik kantona-mendua zeharkatzen duen karabanarenheltzea… Musika, dantzak, besta han-dia… 17.00etan Hazparneko plazan SanPantzarraren epaiketa.

Kapusoloko aterbe berria kordokan

Adinekoen krakada - Otsailaren 14ean,adineko aheztarrak bildu dira Hiriarteaostatuan mahain on baten inguruan. He-rriko etxeak eta CCASak gonbidatuakzituzten aratsalde goxo baten pasatzera.Ehun bat jendez goiti bazen, aspaldianizan den gehiena. Omore onean pasatudute aratsaldea eta eskerrak Panpi etaMari Jo adixkideeri krakada hori prepara-turik eta agian helduden urte artio.

Herriko eskola zabaltzea - Ahetzekoherriak deliberatu du eskola zabaltzea,jatetxe berri bat elkarteentzat, aterbe bateskolako haurrentzat eta krexa. Xantierhori 17 lotetan partikatua da eta 14ilabetez egin beharra da (2.300.000 euroestimatua da tatsaz kanpo). Lanenhastea aurtengo maiatzean litake. Lanhorren hartzeko izena eman behar damartxoaren 5eko, ortzegunarekin, ara-tseko sei orenetako berantenez Ahetzekoherriko etxean. Lantegi hortako xeheta-sunak nahi dituenak deitu Delanne Marc-en bulegora : 13 Cité Cany, 64200 Bia-rritz (Tel : 0559240464 ; Fax :0559246364).

UZTARITZEHartzaro festibala (segida) - Hitz hok irakurriko direlarik fes-tibala bete betean izanen da eta heldu zaizkigun ondoko egunakere kargatuak dira. Ortziral huntako Mikel Laboa-ri omenaldiaeta larunbatean bai Hiribehere plazan aratsaldez, bai Kiroletanaratsez izanen diren musikaldi eta kreazio berrien aurkezpenak.Joanden asteko kaseta huntan berean ainitz aipatuak izan dira !Bainan larunbat goizean lehenik Latsan xerri hiltzea beti giroonean pasatzen dena (harat gomitatua den xerriarentzat salbu).Ondotik merkatuan gaindi Kanbo eta Baigorriko ziganteak. Igan-dean etxez etxe kaskaroten ibilaldiaz aparte eguna Latsan ira-ganen da Txilindron sukaldaritza lehiarekin eta ihauteri bazkariahiru bertsularirekin : Mixel Aire Xalbador, Patxi Iriart eta XimunCazaubon. Tokiak mugatuak izanez deitu aitzinetik :0698629976. Aratsari buruz mutxikoak eta talo ta xingar.Asteartean aratsaldeko 6etarik goiti Hiribeheren hasirik eta Pur-guraino ihauteriaren ibilaldia, 250 bat dantzari, aktore etamusikarirekin, han Zanpantzar-en auzia eta doakon gaztigua.Ondotik aurtengo festibalaren azken momentu goxoa : errome-ria bat ederra Bilgunen janari, edari eta animazio guziarekin.Festibal hau iragan dadila denentzat omore onean, anaita-sunean eta elgarren errespetuan. Ihauteri on deneri.

Ateraldi - Otsailaren 28an Ur Begi elkarteak antolatzen duateraldi bat Hernanira autobusez. Egitaraua hau da : partitzeaHeraitzeko plazatik 10 orenetan, sagar museoaren eta sagar-dotegiaren bisita eta bazkaria. Gastua jende bakotxarentzat 40euro inguru. Izenak eman 20a aitzin telefono hauetarik bati :0559932111 edo 0677053926.

SENPEREHeriotze - Aste huntan hiru herritar segitu ditugu beren azken egoitzarat.Lehena, Martina Ubiria ibarrundarra. Azken denbora hautan osagarrizahuldua zen. Pausatu da 81 urtetan bere haur eta haur ttipiez inguratua.Ongi maite zuten ama horrek lau seme ukanak zituen. Bat aingeruñojoan zitzaion sei ilabetetan. Amezpetun bizi izan dira luze. Senar zenaHarrobiko langile eta Martina bere haurrekin etxeko lanetan. Hor bereanden gaztaindegi hortan onddo sasoinean zaretaraka etxerat ekarriz.Bigarrena, Edouard Susperregui elbarrundarra berdin 81 urtetan. Ofiziozargina zen, aspaldian bizi diren etxea bere eskuekin eraikia zuen. Maiteemaztearekin bortz seme alaba ukanak zituzten. Zonbeit denbora hau-tan eritasunak josiak zituen emaztea eta alaba baten artatzen ari zen.Hola beharra, Edouard-i buru gibelean zain bat zartaturik bet betangizona joan zaiku, etxea ongi trixterik uzten zuela. Hirugarrena PilarFagoaga Ibarrun Aroztegikoa 87 urte laister izanen zituelarik. Gabisenarrarekin beren laborari etxaldea gain gainetik erabili dute lau semealaba altxatuz. Azken urte hautan eritasunak joa zuen eta azken biilabeteak eritegian iragan ditu bere seme alabez eta horien familiaguziez ongi segiturik.Hiru heriotze horiek pena handitan ezarri dituzten guzieri eskaintzenditugu gure doluminak.

Sua - Ganden egunean Elbarrunen Ehutia etxean sua lotu da gauaz.Etxe hori arraberritzen ari zen. Jenderik ez zen barnean. Malur handiakegin ditu sute horrek.

Euritea - Ganden aste erditan gaitzeko euriak izan ditugu. Eta neguanartetan gertatzen dena mendi kasko horietako elurrak jautsi dire. Orokonda “Ur Xuri” gure ibaia bere oxketarik atera da zonbeit lekutan zolahoitako etxe zonbeit bisitatuz. Uruski Luberriko gure ur presa berriakbere lana ongi egin du. Gisa hortan ez da makur gaixto gaixtorik izan.

SPUC kirol elkartearen besta - Duela 40 urte sortu zen elkarte horrekbere berezitasun guziekin badauzka bere barnean 500 bat herriko haureta gazte. Multxo bakotxa bere kirolean segitzeko behar da diru asko.Hortakotz urte guziz arats batez Inharrean moldatua da afari bat, ondotikdantzaldi batekin. Aurten 40 urte horien ospatzeko buruzagiek nahi izandute gehixagoko zerbeit besta horri emendatu kantaldi batekin. Berazlarunbat huntan, otsailak 21a, kantaldi bat ederra izanen da gure elizan,aratseko 5etan, mundu guziak ongi ezagutzen dituen Pantxoa Carrereeta Peio Ospitalekin. Ondotik, 7etan, Ibarrun Inharrean, zintzur bustitzea.Gero 9.30etan afaria. Janaria : arroltze moleta bakalauarekin, txuleta,gasna, kafea. Edaria : sagarno nahi bezenbat. Bururatzeko, dantzaldia. Huna gauza bakarraren sarrerako prezioa. HELDUENTZAT elizako kan-taldia bakarrik, 10 euro. Kantaldia eta afaria, 25 euro. Afaria bakarrik, 20euro. HAURRENTZAT kantaldia urririk. Afaria prezio erditan, 10 euro.

AHETZE

Page 5: Herria 2995

Libertimendua : Paisola idek !Donibane Garaziko ohidura berriari jarraikiz, Amikuzen ere, 40 bat gazte ari dira lan etalan azken hilabetetan. Dantzariak, Burgaintzi taldekoak gehienak, antrexantetantrebatzen ari dira serioski, eta beren usaiako erakustun Jean Marie Elgart eta LéonIthurriague-z bestalde, Xabi Aintziburu, sortzez Luzaidarra dugun donapaleutarrak erejarraitzen ditu. Alabaina, denek dakigu, nihun baxenabartar kabalkadaren ohidura atxikibada, hori Luzaiden dela.Zirtzilak ere beren aldetik ari dira antzerki puska zonbaiten prestatzen. Libertimenduhunen ideia Kitzikazank antzerki taldeak bultzatua du eta horgo antzerkilarieri gazteandana airos bat juntatu zaie bi irriren egiteko parada bazela ikusirik.Eta gaia, ez dute entrebalekoa hartu : “ Paisola idek ! ” Fermin Muguruzaren kantu batentitulua iduri badu ere, jadanik sendi dukezue ez dela arralleria eskas izanen (bestela ezdu balio zirtzilen jalitzea). Alabaina, azken urtean paisolaren beharra suertatu zaigufrangotan, euria euriaren gaineanegiten baitu alde batetik, baina eresekulako berri txar erauntsiaaurtikitzen baitaukute gainera krisiekonomikoa dela kausa. Aterbeanjartzea dugu premiazkoena, etahortarako zirtzilek zenbait aholkuemanen dauzkigute. Bo, ez duteburua sobera berotzearenbeharrik izan, engoitikeuskaldunak berri txarreri usatuakbaigira, eta beharrorduanbaitakigu ere beso puntan fermuatxikiz, paisola tresna xarmantadela gure buruen zaintzeko, duelaurtea orain ikusi ahal izan ginuenbezala argazki zonbaitetan. Azkenfinean, gure buruez irri egitea(besteak ahantzi gabe halere) daatzeman dugun erremediorikhoberena erauntsi pean bustiaizanagatik osagarrian jarrai-tzeko… Ideia horiek buruan eta paisol bat eskuan, zirtzilek antzerki eta mugimendu berezi batzuprestatu dituzte, koregrafientzat Iñaki Etxeleku-ren laguntza estimagarria ukan dutelarik,(zirtzilen dantzan arraraztea, berez, performantzia bat baita deia !).Gomita luzatua zauzue beraz, Donapaleura jiteko martxoaren 1ean, igande goizeko10etarik aitzina. Kabalkada abiatuko da igerilekutik, Donapaleun sartuko Biduzakozubian barna, eta hiribarnearen itzulia egin ondoan sentsu bakarreko bidetik, merkatulekuko plaxotean geldituko 11etan, libertimendua eskaintzeko.Hor, aldizka, dantzariak, zirtzilak eta bertsulariak, zoinek hobeki entseatuko dira gurelilluratzera, kitzikatzera eta (agian) gustaraztera. Ondotik mutxikoak eta jauziak denenartean.Baina pesta ez da hortan fini. Nahi dutenak oro, parte hartzaileekin bazkaitera gomit diraAiretik salara. Amikuzeko ikastolak du apairua antolatzen (12€ helduentzat, 5€

haurrentzat) eta izenak berandu gabe telefona zenbaki hauetarik batera eman behardira : 05.59.65.76.15 edo 06.81.51.96.83.Euria balitz, paisolez bestalde, merkatu lekuko aterbean izanen dugu denen doiahaizoble…

5

IRISARRIPilota - Gure artekoak finalean ginituenotsailaren 1ean, Baionako ModerneTrinketean, Frantziako xapelgoarenkondu. Euskal Herriko xapelketan,finalerdietan galdu ondoanItsasuko Monce-Ondarts/Ducassou-ren

aurka, gure Antton Guichandut eta Guil-laume Tambourin-ek ber pilotariakzituzten parean. Partida hastapenean,gauzak aski t inko ziren, ainitzberdintzerekin, azkena 11etan, gerolapurtar pilotariak aitzinatu ziren 26-15;30-23. Hor uste ginuen gure puttikoekamore emanen zutela, baina ez etaberdintzea 30etan, halere azkenhamarkada itsasuarren alde izan da 40-34 irabaziz eta txapeldun bilakatuz.Gure pilotarientzat, partida gogorra izanbada, hala ere beti lotu dira eta ez dute

sekulan amore eman. Biba zuek Anttoneta Guillaume ! Bestalde, beti trin-ketean, pilota batasunak 7 ekipa edopare engaiatuak zituen xitoetarik gaz-teetaraino, gaurregun 4 ekipa dira final16.etan. Eta adinekoetan, 5 jokolarikburuz-buruko xapelgoa jokatzen duteEuskal-Herriko l igaren kondu. 2artekoetan; 2, 3.mailan; 1, 2.mailan.Xantza on guzieri !

Eskubaloiaren lotoa - Otsailaren21ean, larunbat arats huntan (20:30),Airoski gelan iraganen da Irisartarrakeskubaloi elkartearen lotoa, usaianbezala sari eder batzuren menturarekin,hala nola lehen sari gisa Espainiaaldeko Alcoceber-en 6 presunentzategonaldia edo Portugaleko Tavita-n 3presunentzat egonaldia (bat ala bertzea,hautuz). Loto arats hortan izanen da ereAiroskin berean nasaiki jateko (ogi-tarteko, matahami, bixkotx) eta edateko(xokoleta bero, kafe…).

Eskubaloi xapelgoa - Lehen taldeaAssonekoari nagusitu da joanden ibi-akoitzean Airoski gelan, 34-30. Airezaire abiaturik (7-1), partida erditangibeletik ziren irisartarrak (16-17),ondotik berriz aitzina hartzeko (29-22),ahal bezala haatik bururatuz. Heldudenigandean (15:00) Trebes-Badens dutehartuko Airoskin irisartarrek.

AIHERRAIgandean, 21. mus zoingehiagoka -Eskola girixtinoko burrasoek heldudenigande arratsaldean Aiherrako DenenEtxera gomitatzen gaituzte. Hor, arra-tsaldeko 2.30etarik goiti, nor nahik izenaeman lezake urte guziz antolatzenduten mus zoin gehiagokan partehartzeko. Usaian bezala sari ainitzbadaude irabazteko, hala nola 500euroko txeke bat xapeldunentzat, eta250 euroko beste bat finalistentzat.Arratsalde guzian edari ta talo edomatahami tokian berean jastatzenahalko dira. Egunaren ongi bururatzeko,afaria (arroltze moleta, arteki, gasna,bixkotx, kafe eta arnoa barne) 10eurotan hartzen ahalko da. Ongi etorrideneri !

KORRIKA lehen aldikotz Aiherratik -Martxoaren 29an, aspaldian esperozena, KORRIKA Aiherra herri erditikpasatuko dela, igande arratsaldearekin,horra berri haundia. Sekulan orain artegure herritik pasatu ez den KORRIKA,Hazparnetik Donapaule alde, Aiherra,Izturitze eta Donamartiri herri erdietangaindi ibiliko da. Gure herrian, arra-tsaldeko 4ak eta 5ak arte hortan. Orainberetik has gaiten gertakari hunenprestatzen, herriko arduradun, hautetsibai eta lasterkari, euskararen aldekolasterkaldi hau orroigarria izan dadin !!

Apirilaren 25ean, Hernandorena Sari-aren finala - Beste berria, hau ere pla-zerrekin hartzen duguna, bertsulari gaz-teen xapelketa, Aiherran bururatuko

dela, apirilaren 25eko finala haundi-arekin. Duela 2 urte, memento goxo batiragan ginuen Belzuntze eta Bertsula-rien elkarteeri esker, Hernandorenasariaren finalarekin, afari on batenondotik, pertsulari on batzu lehiatubaitziren Aiherrako Denen Etxean.Memento goxo bat iragan nahi dutenbertsuzaleak orroit ditela orain beretikaurtengo hitzordu huntaz : apirilaren25an Aiherrako Denen etxean !!

“Maialen Arzallus, 2007an xapeldunAiherran, Hernandorena jaunaren ondoan

IZTURITZEBesta komitea berritu - Joanden otsailaren 7ko bilkuran lehendakari izendatu duteMaite Garra Laharragakoa, diruzain aldiz Didier Alberro Mendibixtakoa, bulego kidedirelarik Sylvain Donapetry Mendiburukoa eta Gralaneko Sebastien Mazain, eta bestegazte guziak laguntzaile erran gabe doa. Biltzar hortan erabaki dute ere, martxoondarrean Izturitze zeiharkatuko duen Korrikari laguntza ekartzea. Egin dezatela lanelkartasunean euskal kultura azkar atxikiz !

HELETAPilota - Erregelun, Joko Berri trinketean antolatua da palazko lehiaketa hiru mailetan.Hastea martxo hastean izanen da bainan izenak eman igande 22ko Ttotte Larreostatuan. Tel: 0559376281

Primaderako feiria - Deliberatua izana da martxoko hirugarren larunbat-igandetaneginen dela gure primaderako feiria. Horra lehen kanbiamena. Bigarrena da igan-dearekin eginen dela ganer huste bat Erregelu aterbean eta inguruetan, nor nahi jinditaike tokia erreserbatuz geroz. Salmenta onen egiteko behar omen da lehenikxahutu, horra zertako tokia pagatu behar den, ez kario. Hargatik xehetasun guziakizanen dituzue herriko etxerat dei eginez geroz (tel. 0559376165). Hori igande 22ko.Bezperan, larunbat 21ean beraz, izanen da kabala feiria, zaldi, pottoka, asto, bai-etabehiak ere. Larunbata izanki, jendea ez dagoke etxean Heletara itzuli bat egin gabe.

Igandeko mezak - Larunbat aratseko 7 orenetan Iholdin, igandean 9.30etanLandibarre Martinen, 11 orenetan Heletan. Herritarra

XABIER LETE IZPURANIrulegiko Irratia etaHaize Berriren alde

Otsailaren 20an, ostiral aratseko 9etan, Xabier Leteolerkariak Egunsentiaren esku izoztuak liburukopoesia irakurraldi berezia eskainiko du Izpuran,Faustin Bentaberri gelan. Sahetsean ukanen duJoxan Goikoetxea musikaria, irakurraldiaren artetikmusika doinu batzu eskaintzeko. Gisa hortako age-rraldi bakarra eginen du Xabier Letek Iparraldehuntan. Ez da beraz ahalaz hutsegin beharko !Txartelak aitzinetik salgai dira Baionan Elkarmegadendan, Maulen herriko ekoizpentegian,Donibane Garazin Irulegiko Irratian.

DONIBANE GARAZIBihotz-ostatuen alde - Otsailaren 22an, igandez (16:00), kantaldi handi bat beharrada Donibane Garaziko elizan bihotz-ostatuen fagoretan. Hor aurkituko dira AmaiaZubiria, Peio Serbielle, Manex Pagola, Erramun Martikorena, Paxkal Indo, Thierry Bis-cary, Kristof Iriart, gaiteroak… “Femmes 3000” elkartea antolatzaile. Sartzea 10eurotan, urririk 12 urtez pekoentzat.

Libertimendua - Igande hortan berean, goizeko 10etan abiatuko da Kabalkada ka-rriketan gaindi ibiltzeko. 11etan “Libertimendua” jokatuko dute zirtzilek trinketekoplazan. Euria balitz, ikusgarria Jai Alaian. Garaztarrak dantza taldea antolatzaile.

BAIGORRIAroa - Aurten, neguak erakusten dauzku dituen alderdi guziak : hotza, elurra etabereziki haizea eta euriteak. Azken huni doakionez, 211 mm bota ditu astearte etaasteazkenean, 48 orenez Baigorrin. Bertze ainitz tokitan bezala, izan dira kalteak etatrabak, urak gaindizka arraintegietan, etxetan eta enpresetan sartuz, bideak andeatuaketa moztuak, lur litak, hotan aipagarrienak Baigorriko etxetako uraren tuio nagusiahautsi duena, gauak gau behar izan baita konpondu eta bertzea Urdozerateko bideamoztu duena, hau ere, 30 orenen buruan baizik ez baita ideki. Uroski ez da bertze to-kietan izan diren desmasiarik izan. Halere aurtengo negua orroigarria izanen da.

Urdozeko bestak - Asteburu huntan, Urdozeko gaztek antolatzen dituzte berenkartiereko bestak. Larunbatean, eguerditan zikiro jatea Eztiki taldeak alaitua, arra-tsean, oraino gose direnentzat berriz zikiroa ogitartean, dantzaldia bururatuko dagoizeko bietan. Igande arratsaldean, 17.00etan Xendarineko ahizpak etaAstezkenekoak entzunen dira kantuz eta Arrola dantza taldeak ere emanen du bereikusgarria. Ondotik, talo eta xingar Maika eta Bixentek alaiturik.

Errugbia - US Nafarroak, bietan gibelatua zen partida jokatu du igandean Saint-Paul-les-Dax-eko zelaian eta ederki nagusitu hangoeri 16 – 10.

BOKALEKO ANETAArberatzen eta Alduden

Koldo Amestoy kondalariak eta PantxixBidart musikariak Bokaleko Aneta ikuskizunaeskainiko dute, Korrika kulturalaren karietara, biherritan : Arberatzen otsailaren 20an, ostiralaratseko 9etan herriko gelan, eta Aldudenostailaren 27an, ostiral aratseko 9etan Sanokigelan. Itsasoari lotua den ikuskizuna, Ternuaeta St Laurent ibaiari loturiko kronikak.Prezioak, 5 euro apalenak, 10 euro gorenak.

DONAPALEU

Page 6: Herria 2995

Jendeen arteko harremane-tan, diruak ditu gauzenbalioa, zerbitzuen eta lanarensaria, partekatze eta la-guntzen dohaina edo oparia,estimatzen eta ordaintzen.Diruaren beharra gabe bizidiren jende eta lekuak arrasguti dira. Telebixtak erakustenditu dokumentuetan halakotokiak eta jendeen arteko ha-rremanak trukatuz egitendira. Duela hamabi urte, Ar-gentinan, jende ainitzekberen dirua galdu zuten, diru-etxeak pesoaren balioa al-datu ondoren, eta trukea be-har izan zuten baliatu biz-itzeko.

Etsenplu horiek arras bakandira, eta dirua gure egunguzietako laguna dugu.Bainan azken hilabete hau-tan, eros ahala bilakatu da,sosaren bertze ahalakdeuseztatuz.

Erresumak, jendekuntzak,herriek, eskualdek, bai etajendeguziak edo norberak,denek badituzte beren mozki-nak, beren dohainak, berenlanbideak. Bainan, beharduen guzia nehork ez du berebaitan, eta aitzinamendu ba-ten gutizia duen herrialdeakbertzen beharra baluke.Salerosketak, aldaketak, or-daintzeak, izan diten gauzakedo lanak, beren saria diru-arekin dute ukaiten. Zuzenta-sun bide da beraz dirua etajendeen duintasuna, bako-txaren errespetua du begi-ratzen. Hitzarmenaren balioa

du zaintzen eta hola jendeenarteko ordaintzek segi leza-kete. Agintzaren gauzatzeadiruaren emaitea da etalanaren edo mozkinen saria,dirua eskuratzea. Zuzenta-suna beraz, bertzerik ez.Dirua, bide eta ez helburu.

Zorigaitzez, dirua eta botereahurbil dira eta jendek bat etabertzea nahasi dituzte. Abe-ratsen biziak, aberatsenbotereak, lilluratzen du. Nahidena errexki eskuratua, be-har dena ausarkian, ametsakgauzatuz, griñak haizatuz,eta lagunak ezin konda ingu-ruan, begitarte miresgarri-arekin. Aberastasunak emai-ten duen argia, aberatsakbere gain hartzeko tentamen-dua. Orduan, boterearen gu-tiziaren atea idek dezake.Bertzen begitarte miresgarria,aberatsen boterearen lehenatea.

Ate hori idekiz, zuzentasunada haizatzen. Dirua ez da horlana, mozkina saristatzeko,bainan bere boterea e-rakusteko. Eta boterea e-rakusteko, bide xahar batbada, betit ik erabil ia :bertzeak menpean atxikitzea,nun bertzen apaltasunak nor-beraren haunditasuna baituerakusten, iduriz.

Nolaz dugu oraino jasaitenAfrikan, Indian, jendeak, hau-rrak gosez hiltzen direla? Zer-tako ditugu heien mozkinakprezio merkean erosten,zuzentasunaren neurriabaztertuz? Eritasun ainitzsendatuak dira Europan edoAmeriketan, eta ezin artatuakherrialde horietan, laborate-giek sos guti irabazteko para-da ukanik. Mundu osoa herribat bilakatuz geroz, gauzakjakinak dira eta zuzentasunaezartzea gure gain da.

Diruaren nagusitasuna, jendebatzuen boterea. Diruarenzerbitzutasuna, munduguziaren zuzentasuna.

Ez aberats, ez pobre, ez abe-ratsik, ez pobrerik, bizi horidute jende batzuek hautatu.Neurri hori dute bilatzen. Erli-sioneek bide hori dute sus-tatzen. Gure herrialdearenikur-hitzak hiru bizimolde dituaipatzen : Askatasuna,Berdintasuna, Haurrideta-suna. Diruaren neurria etadiruaren zuzentasunezko zer-bitzua gauzatzeko, hiru frogahorien zetabetik pasa deza-kegu : galdetzen den diruajendearen askatasunaren zi-legizale ote da ? Hartzen dendiruak berdintasuna za-baltzen ote du ? Emaiten dendiruak haurridetasuna sus-tatzen ote du ? Eros-ahalahelburu bakarra bilakatzea,ez da ez gure herrialdearenez jendeen errespetatzea.

Maite Irazoqui

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Egiari zor zaiona. F.A.R.C.-eko sasi-gudariek libratu dituztelajende batzu idatzi nuen joanden astean. Aipatzen nuen ere nola Gaza-nsartzen ari ziren kamiunak jateko eta artatzeko behar zirenekin.Harremanetan sartuak dira Hamas-ekoak israeldar batzuekin Egiptokoarartekotasunari esker. Agian lortuko dute su-etena.

***Hauteskundeak Israelen : Aitzineko asteartea zen bozkatzeko egunaIsraelgo herrialdean. Sendi zitekeen eskuinetik heldu zen uhain haundia.Denek zioten Likoud alderdia lehen jalgiko zela. Ez da hala gertatu, Kadimadeitu alderdiak ez baitu amor eman. 28 alkirekin Tzipi Livni andereak nahidu gobernuburu izan, bainan 27 alki ukanez Benyamin Netanyahou jaunak,“Bibi” izengoitikoak, gauza bera dio.Nor deituko du Shimon Perez presidentak ? Argi dago eskuinak irabaziduela eta “Bibi” beharko duela deitu 65 alkitara heltzen delakotz bertzeeskuineko alderdi guziekin. Akomeatuko direa Avigdor Liebermanarrazistarekin ? Ez da batere errana. Sort dezatela gobernu bat eta joanditela gero bake bidetik.

***Elur eta haize : Hau zen joanden asteko “Herrian” J.B.D.-ek idatzi zuenartikuluaren titulua. Elurra mendietan, sekulan baino gehiago eta haizeaAkitaniako eremuetan bereziki, sekulako desmasiak eginez. Elurra etahaizea, horiek gain ura eta uholdea. Bai Aturrik eta bai Errobik nahi ukandute agertu behere horietan, Uztaritzen, Milafrangan eta ere Baionan,Baiona ttipian bereziki. Zinez urtarrila hilbeltza izan da.

***La Reine et le Cardinal : Bi egunez segidan France 2 gateak zabaldu dituErreginak eta Kardinaleak ukan dituzten harremanak. Ez dakit hain segurdiren historiagileak, bainan emankizunaren egilea bai, ohe berean etzatenzirela. Dena den Frantziako historiaren zati bat berpiztu du jokolari bikainbatzuekin, hala nola Philippe Torreton (Mazarin) eta Alessandra Martines(Austriako Ana). Parisetik Donibane Lohizunera edo nola hezten den Erregeizan beharra, nola erakusten zaion zer den Errege baten eginbidea, utzizhain maite zuen kardinalearen iloba, Marie Mancini.

***Errugbia : Frantziak irabazi du Eskoziaren kontra (22 eta 13). Bakoitzarenalde entsegu emendatu bat, bi gaztigu-ostiko Eskoziarentzat, bost aldizFrantziaren alde. Horretan datza diferentzia. Hamabost egunen buruanGalesen kontra besterik izanen da. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

EUSKAL IRRATIAK

Dirua, nagusi alazerbitzari?

Otsailaren 21ean, 14.00 : “Ihauteriak” : AnuntxiARANA etnologoa.Berriz zabaldua : Otsaila-ren 23an (23.00) ; 24aneta 26an, 14.00 eta 20.15

Otsailaren 22an, 20.15 : “Erligioa guregizartean”, Rosa MirenPAGOLA eta Juan CruzIGERABIDE-ren lekukota-sunak + bertsuak : AndoniEGANA eta Jon SARA-SUA.Berriz zabaldua : Otsaila-ren 25an eta 27an, 14.00eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15,14.45, 20.45 : Larunbata 21 : “Jakilea”aldizkaritik - Euskal He-rriko Giza EskubideenBabes Elkartea.Asteartea 24 : JondoniPaulo Apostuloa – Guregaraiarentzat misionestbat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 25 : Liburuenalorra – Elkar Megaden-datik Peio Etxeberri-Ain-txart.Osteguna 26 : Irunea-koelizbarrutiaren berriak.Ostirala 27 : Herriaastekariaren prentsa bildu-ma – Jamattitt Dirassar.

Otsailaren 19a, osteguna 19.00 : Mintza leku ihauterie-tazOtsailaren 21a, larunbata15.00 : Esku baloina : Irisarri/Trebes Badens 15.15 : Errubia : Maule/Tyrosse16.00 : Pilota berezkoakWaltari/Kurutxari

Oçafrain/Ezkurra 2Otsailaren 22a, igandea 9.30 : Gure Bazterrak Hal-tsutik10.30 : Meza Oragarretik 12.30 : Gure arbasoak uhol-detaz Otsailaren 23a, astelehena 19:00 : Zer dioxu, Andoni To-losa kantari eta irratilaria

OTSAIL OSTEGUNAK DONAPALEUN

PIARRES LARZABALen antzerkigintzaAntzerki identitarioaren paradigmak...Ixabel ETXEBERRIA, erakasleaOtsailaren 19an, Xerbitxugune gibelaldian (20:30 - 23 :00)

Hau da Ixabel Etxeberriak landu duen gaia. Larzabal bigarren mundu gerlarenondoko apeza eta idazlea izan zen. 1988an zendu zen antzerki testu kopuruhandia utziz. Antzerki testu ainitz eta horien inguruan mugimendu kementsuasortu zen, euskal nortasunean, identitatean sustraitua. Sustrai horietatik abiatuzLarzabal euskaltasun berria sustatzen saiatu zen, tokiko gazteen laguntzarekin.Antzerkigintzaren historiaren itzuli baten ondotik, testuetatik abiatuz literaturmunduan obraren kokapena galdezkatua izanen da. Ondotik, testu horien eza-ugarri nagusiak aipatu eta, obraren definizio orokor bat proposatuko da.Bukatzeko, joan den mendearen bigarren partean euskal prentsak antzerki-gintzaz zuen errezepzioa aztertuko da.

Ixabel Etxeberria Urruñarra, Piarres Larzabal Ziburuko kolegioan erakasleda.

JESUS ECHEVARRIA ESKULTOREA JOAN DA

Arabako Baranbion sortu zen 1916eko urtatsez eta 1937an zen Espaini-ako gerla zibil lazgarri hartan preso hartua izan eta pairatu zuen etsa-iaren mendeku ankerra. 1945ean muga pasatu zuen eta Kanboratu. Hanezagutu zuen Marie Helene Gastigard bizi osorako harenganatu zenemazte maitagarria. Gaztelera erakaslea baitzen, Oloruera segituzitzaion emazteari, geroPerigueux aldera han ze-gotzila hamar urte.1964ean Kanbora itzuliziren, Kantoinea deritzonetxean plantatu, bertanegin bien ateleriak : gi-zonaren eskultura ere-mua eta emaztearenmargolaritza xokoa. Horlan egin dute senar-emazte artistekbakoitzak bereansuharki : batak bolu-menekin, besteak koloreekin. Jesusen eskulturek kolorea behar zute-nean, Marie-Helenei zoakion koloreztatzea eta jakinarazi behar daemazteño hau guziz margolari berezia eta fina dela, hainbat lan oharga-rri pintatu dituena erakasle lanen artetik…Iberiar eta erlisioso kutsua daukaten izari ttipiko lan polikromatuak izanziren Jesusen lehenak… Gero zuen osatu “Cancion del Mio Cid” hamai-ka zizelan koloreztatuz eratu Gorazarrea espainiar heroe ospetsua izanzenari, erdi-arora garamatzate, erromanikoak dira asmoan eta itxuran,garai haietakoak diruditela.Musikazale sutsua zen Echevarria, entzule aditua eta sentikorra, gogo-ratuz Jose Uruñuela bere kusi musikagile zena. Bach, Ravel edoBoullez-en musikei euskarri plastikoa eman badio ere, Igor Stravinskyren“Udaberriaren ospakizuna” du ospatu gain-gainetik : errusiar mitologia ;sortzea, bizitza, heriotzeari eskaini borobilean elkarganatzen direnhamar zur-zizelanen multxo hunkigarri, gozo-gazi bikaina. Hasiera saila, sorkuntzari egin dion hamahiruko andanak figuratik u-rruntzen du ; ausarta eta aske, itzaletik argirako ahaleginean saiatzen dasormenaren sorkuntza erraldoi liluragarrian. Ekaia biziarazi du Jesusek.Ipar Euskal Herriko gehiena, maisu eskultore ohoragarria izan da Kan-boarra. Bihotz zabalekoa zen, lantzen zuen haritza bezein indartsua,gorputz eta arima sendokoa eta apalkeriarik gabeko gizon apala.Umore izpiñoen bizitza kantatu du ozenki argiaren zizelkari handiak.

P. ERREKARTE

Page 7: Herria 2995

7

WALTARIK BEREA,OÇAFRAINEK ERE BAI !

ZUBEROAN GARINDAINEKARRAKASTAPatrik Oçafrain . . . . . . . . . . . 40Andde Kurucharry. . . . . . . . 21Jende ainitz berriz ereGarindaineko pilotaleku ederreanbi baxenabartarren bentxidahunen ikusteko. Ez du eginordea lehenagoko balentriarikbaigorriar artzainak. 10etanberdindurik, airatzerat utzi dubankarra 19-13, eta 30-20. Betibere pilota segurtatuz eta sarehura ederki miatuz, botean eregaina hartu du irabaztunak 12sake ere sartzen zizkiola eta 5bakarrik Anddek. Ondarrago etanausiago joan da gero Patrik etaez da izan beraz usteko zen par-tida atakatu hura, alta jendeharek maite izanen zuelarikgehixago berotzea.Agusti Waltari. . . . . . . . . . . . 40Paxkal Ezcurra II . . . . . . . . . 22Hemen ere irabazlea aitzineanburutik buru, 8-3 eta 15-5. Horibera ez ote zen aski, gauzahunen konprenitzeko : Waltarikhor duela beti bere baitarikakoapuño firrikatu hura, eta gehiagodena, ainitz ikasi duela pilotagaixtoen biltzen bere moldepotretean ere hoinbertze partidaeginez hemengo hoberenen kon-tra. Gehiago dena, hau ere ikasidu : trinketa ez bada berinaduna,eskuin aldetik bestela jokatzendela trinket zaharretan. Orain gukbehar ditugu gazteak, beti gora-go joan nahiko dutenak eta horiere ikasten da.

IGANDEAN GARATENEANHor du beraz segituko berezkoenburuzburuka xapelgoak igandearatsaldean :-Lau orenetan lehen partida :Agusti Waltari batetik, eta AnddeKurutcharry bestetik, partida40tara beti.-Bost orenetan bigarren partida,hor berean : Paxkal Ezcurrabatetik eta Patrik Oçafrainbestetik. Xapelgoaren azkenmailerat helduak gira beraz horeta hanbat gaixto galtzalea-rentzat : martxoaren 8an izanenbaita finala Modernean. Hor beri-na duk eskuinean, Waltari, bainaosorik heldu beharko hortarainoGaraziko huntan barna.

ASTELEHEN HUNTANGARAZINLambert - Etcheto . . . . . . . . 50Etcheverry - J.C. Dermit . . . 47Iduri luke izigarriko partida bolbo-ratsua izan dela hau, kondu hor-tarik hartzeko. Ez da bizkitarteanarras hola izan, ez bederen parti-da guzian, Garatenean. 40-26atxemana ginuen partida hau,ezinbertzez kenka hortan etorriizanez guhaur. Partida prestuttobat, han zirenen arabera, Lam-bert polliki plantatzen bainagaltzen, Dermit aplikatuñobatean, eta Etcheto nausi,alabainan. Orduan norbaitekerran dauku tenore onean jingirela : 41-27 lehenek, eta 5kintze berriz irabazleek, beste 6galtzaleek eta gero beste seiEtcheverryk mixterioz bezala

eskuinerat lehertu pilotabatzuekin (nun zen hau orduarte ?) eta 4 bote ere bai, pari-atzaile horiek berriz piztuak, etahortan gelditu da partidaeskuzarta alde batekin.Eskuzartak badira bai Garate-nean, xantza heldu delarik, etabiba Garateneko publikoa, betihoin jarraikia dena. Norkbiziarazten du pilota, horiek ezbada ? Oroitzen girea aski, guregain dela hori ere ?

HELDUDEN ASTELEHENEANAlfaro - Jeannots . . . . . . . . . . ?Bielle - Bessonart . . . . . . . . . ?Atseginekin ikusiko ditugu astele-henean lau gazte haukGarateneko partidan.

BAIONATTIPIANLambert - Etcheto . . . . . . . . 50Alfaro - J.C. Dermit . . . . . . . 36Hau zen ortzeguneko partidaSant Andresen.

DESAFIO MODERNEANLavielle - Benesse . . . . . . . . . ?Bielle - Ducassou . . . . . . . . . ?Huna desafio interesgarria larun-bat huntako Baionako Mo-dernean J.M. Mailharrok, lan-destarrak ere hor zirela gusta-turik, bi lapurtar berezko berrienkontra xutik ezarria. Euskaldunakbatetik, landestarrak bestetik,parioa libro !

HEGOALDEAN, XAPELGO-AREKIN HOR EREMartinez Irujo - Goñi III . . . . 22Olaizola II - Zearra . . . . . . . . . 8Ustegabea hau xapelgoan, Zea-rrak ahal zuena, baina ez berepartida Aimarrek, haatik Irujogaitzean.

Saralegi - Apraiz. . . . . . . . . . 22Aritz Lasa - Arruti. . . . . . . . . 20

Apezetxea - Urberuaga . . . . 18Larralde - Lasa III . . . . . . . . . 11Donostiako Atano IIIan horiekdenak.Esain - Nikolas . . . . . . . . . . . 22Capellan II - Fuentes . . . . . . 16Kuartangon jokatua.Bengoetxea VI - Beloki . . . . 22Titin - Pascual. . . . . . . . . . . . 20

Leiza - Peñagarikano. . . . . . 22Arretxe II - Otxandorena . . . 15

Chafee - Urrizelki . . . . . . . . . 18Agirre - Rai . . . . . . . . . . . . . . . 9Iruñean, Labriten, horiek denak.Koka. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Agirre. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20Mallabian jokatu buruzburuka.Xala-Zubieta . . . . . . . . . . . . . 22Leiza-Begino. . . . . . . . . . . . . 10Donibane Lohizunen jokatua,Xala aise nagusi, lauetakohoberena…Gonzalez-Barriola . . . . . . . . 22Olaizola-Ruiz. . . . . . . . . . . . . 19Barriolak sofritu du, esku bateanminharturik, eta halere irabazi.Partida luzea eta orekatua orohar. Ondarrerat bereziki, Gonza-lez-ek joko gaitza ateratu.

Bego

LEGEZKO ABISU

Avis est donné de la constitution de laSARL PRITES BAYONNECAPITAL 10.000 EUROS, représentantuniquement des apports en numéraireSIEGE SOCIAL 6 rue Jean Léon Laporte,Centre Commercial BAB2, local n°B82,ANGLET (64601)OBJET Vente de prêt à porter et de toutbien d’équipement de la personneGÉRANT Monsieur RIZWAN HOUSSENA-LY KASSIM, né le 14 mai 1980 à Paris(75014), demeurant 31 rue Daru à Paris(75008), de nationalité française, céliba-taireDURÉE 99 ansRCS BAYONNE

Pour Avis

LAN ESKAINTZA

SEASKAk, IparraldekoIkastolen Elkarteak, Bernat ETXEPARE

lizeoarentzat, bilatzendu :

ZAINDARI BAT : 3/4 denbo-raz aritzeko : 2009ko martxoaren 2tik –ikasturte bukaera arte.

BETE BEHAR DIREN BAL-DINTZAK : - Baxoa - Euskaraduna

Interesatuak direnek, idatzdezatela 2009ko otsailaren27a aitzin Seaskara motiba-pen gutun bat + CV bat igorriz(ez ahantz telefono zenbakibaten azaltzea)

SEASKA - Central Forum -André Emlinger plaza, 10 -64100 BAIONA helbidera

Faxa : 05 59 52 88 87 E maila : [email protected]

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)MATSIYA

SARL au capital de 32074 eurosSiège social : 3, Avenue Armand Toulet

– Résidence le Capitole,(64600) ANGLET

444611586 RCS BAYONNELes associés, réunis en assemblée Géné-rale le 31/12/08, ont décidé des modifica-tions suivantes :L’objet social a été modifié pour êtredédié au développement des activités decréation, développement de logiciels, deprogiciels et de sites Internet ; la forma-tion relative aux produits créés et déve-loppés et la conception et la réalisationde produits d’édition.La clause de variabilité du capital a étéabandonnée et ce capital a été augmentéde 3.174 € pour être porté à 32.074 € parincorporation de réserve et apports ennuméraire et a donné lieu à l’émission de106 parts nouvelles.De nouveaux statuts ont été adoptés.RCS BAYONNELa Gérance

Réseau PerformanceSociété coopérative Artisanale

Au capital de 2000 €Siège social : 45 rue des Faures

64100 BAYONNERCS 495 076 739

AVISAux termes d’un procés-verbal dedélibération en date du 30 janvier 2008,les associés ont décidé la dissolution dela société au 30 janvier 2008, et ontnommé en qualité de liquidateur :Monsieur Pierre LE CHEVALIER, demeu-rant Impasse Mendiboure à BIARRITZ(64200).Le siège de la liquidation a été fixé audomicile du liquidateur.Dépôt au greffe du tribunal de commercede BAYONNE.

Marché public de travauxAVIS D’APPEL PUBLIC A LA

CONCURRENCECOMMUNE DE JAXU

Assainissement collectifIdentification de l’organisme qui passe lemarché : Commune de JAXU (64)Forme de passation du marché : Procé-dure adaptée passée en application desarticles 28 et 40 du code des marchéspublics.Objet du marché : Assainissement collec-tif du bourg - Réseaux de collecteLieu d’exécution : Commune de JAXU(64)Caractéristiques principales : Lestravaux concernant le Lot : “Réseaux decollecte”Consistance du marché :Fourniture et pose de :1 220 m de conduite gravitaire pourréseau de collecte en ∅ 160 PVC250 m de conduite gravitaire pourbranchement en ∅ 125 PVC1 Poste de relévement70 de conduite de refoulement en ∅ 6330 regards de visite ∅ 100037 branchementsDate de commencement des travaux :Juin 2009.Le marché sera conclu avec une entre-prise spécialisée ou un groupement so-lidaire d’entreprises specialisées. Dans lecas où un candidat souhaiterait répondreaux deux lots, il adressera un dossierséparé pour chacun des lots.Critères d’attribution :Valeur technique des prestations etréférences (50%),Prix des prestations (30%),Délais de réalisation (20%),Justificatifs à produire :lettre de candidature (DC4),déclarations prévues aux articles 43 à 47du code des marchés publics,références,certificats de capacités de moins de 3ans,moyens techniques et humains,Retrait des dossiers d’appel d’offres :Les dossiers de consultation des entre-prises pourront être retirés à titreonéreux auprés de MP DIFFUSION, 27route de Pitoys - 64600 ANGLET - Tél05.59.42.54.00 - Fax : 05.59.42.54.01.Procédure dématérialisée : Les dossiersde consultation des entreprises pourrontêtre retirés et les offres remises surhttp://mpdiffusions.aosys.frCondition d’envoi et de remise des offres:Elles devront parvenir en recommandéeavec accusé de réception (AR) oudéposée contre récépissé auprés de laMairie de JAXU, le bourg, 64220 JAXUselon les modalités définies au règlementde la consultation.Les offres doivent être rédigées enlangue française.Les renseignements d’ordre administratifet/ou technique peuvent être obtenusauprés de :Mairie de JAXU, le bourg, 64220 JAXU,Tel : 05.59.37.14.92, Fac : 05.59.37.14.92Bureau d’étude SCE, ZAC du Golf - 3Chemin de l’Aviation, 64200 BASSUS-SARRY, Tél. 05.59.70.33.61 - Fax :05.59.93.14.17 (M. DESTANQUE)Date d’envoi de l’avis à la publication : le12 Février 2009Date limite de réception des offres : le 19Mars à 17h00

Xiberoko sindikatak ikerlan bat abiarazi dü ikusteko egingarri zatekea-nez txorien ikertzeko güne bat alde batetik, eta konferentzia güne batbestalde, enpreser zabalik, hori oro Irati kaskoan. Gisa hortako gerozeta galto haboro badüe eta Jean Pierra Mirande presidentearen errane-tan, estatüak ekarriko lüke sos lagüntza. Xiberoko sindikateko hogeitabilangileek, beren soldata Iratikoaktibitate ezberdinen benefi-zioetarik biltzen düe. Besteparte bat berriz, ihiztekatik etaegür salmentatik ; bena azkenbi sektore horiek ez dira berenhoberenean, eta sindikatak Iratikaskoko muntadüra horietanikusten dü geroa.

IRATI KASKOARENGARAPENA GOGOAN

BAIONAExit LCR alderdia, egun on NPA.LCR liga komunista iraultzailea alderdi politikoak harakiri egin etabiharamunean berean NPA “Nouveau Parti Anticapitaliste” sortzeabozkatu dute Olivier Besancenot-ren alderdikideek, Parisen. Baionanprentsa bildu dute LCR-ekoek sigla berria ezarririk, deklaratu dutebost azpi talde badituela multzo berrituak hemen gaindi, horietan batgaztek osatzen dutena. Harremanak abiatu nahi dituzte hegoaldeanmoldatzen ari den ezkerreko mugimendu berriarekin.IUTko ikasleak kezkatuakGreban segitu dute Baiona eta Angeluko IUTko ikasleek aitzinekoaste guzian, orain pentsaketa ari dira nola dinamika segitu beren ikas-turtea kaltetu gabe. Hiru hilabete beteak baitira mobilizapenak hasizituztenetik, eta aldaketarik ez hezkuntza ministerioaren aldetik. LRUlege proiektuarekin aitzina segitzen du eta horrek ainitz kezkatzenditu ikasleak. Lege proiektu horrek dudan emaiten baitu unibertsita-teen buxeta eta bereziki IUTena, elgarren arteko konkurrentzia azkar-tuz. Joan den ostegunean Valérie Pecresse ministroa ikusi dutelarikgobernu karguduna beti bere hartan mintzatu zaie IUTko ikasleei.Lehentxago, Baionako herriko etxearen aitzinean bildu ziren kurtsopublikoen eskaintzeko publiko zabalari.

ANGELUEkonomia ezker, ingurumena eskuinPaperak trukatuak zituztela iduri zuen joan den ostegun arratsekoAngeluko Kontseilu bilkuran. Bereziki Tarnosen plantatzekoa den al-tzairu mehatzeko lantegiaren gaia aipatzeko tenorean. Industria etalanpostuak defendatu zituzten ororen gainetik ezkerrekoek, usaian ezbezala, natura eta ingurumena aldiz eskuinekoek. Tarnosen, Aturribazterrean ADA lantegiaren ondoan plantatzekoa den altzairu meha-tegiaren inguruan sortu zen eztabaida. Aturri erreka bazterrean izaniketa ibaiaren bestaldean Xiberta eta Blancpignon Angeluko auzoakizanik, angeluarren ikuspuntua galdatu du Tarnoseko herriak lantegiaplantatu aitzin. Ororen gainetik eta batez ere krisi denboraldi honetan,industriaren beharra defendatu du Jean Espilondo auzapezak. Aldizlanpostu berrien sortzeak ez duela dena zuzenesten, bereziki gisahorretako lantegi batek sor dezaken kutsadura zioen Jacques Veunaclehen axuant ohiak. Eta oposizioan den Mixel Ithurbide abertzaleakere informazio eskasia salatu zuen Angeluzainen izenean. Azkeneanbaiezkoak irabazi zuen hala ere, oposizioaren kontrako bozka etaMixel Ithurbideren abstentzioarekin. Altzairu mehatzeko lantegiari bai-ezkoa emaiten dio beraz Angeluko herriko etxeak, gehitu dizkionhamabost bat erreserbekin.

MIARRITZEEuskararen batzorde extramunizipala berrituaIkusiz zenbat kidek osatzen duten, guziak ere dinamikoak eta laneanaritzen dakitenak, kontseilu bilkuran berritu den “euskararen batzorde-ak” lan bikaina eraman behar luke. Hogeitazortzi izen lerrokatuak baiti-ra batzorde berrituan. Kontseiluko gehiengotik badira jada bost : Maia-len Etcheverry, Marie Contraires eta Guy Lafitte axuantak, Jean MixelSorraitz eta Daniela Recalde kontseilariak. Barne dira ere Max BrissonEEP-ren izenean eta Jakes Abeberry (Biarritz Culture) ; gero, elkartemundukoak dira besteak oro : Eve Larribeau, Reptou eskola elebidu-neko burrasoa, Lydie Allegrotti (Bigabai) eta Julie Mailharro Ohakoahaurtzaindegitik ; Karine Etcheverry (AEK), Viviane Ituhursarry (Arro-ka), Koldo Zabala (Oldarra-dantza), Pierra Larrandaburu (Oldarra-kan-tua), Kepa Martikorena (ikastola), Pierre Espilondo (Miarritzeko jauzi-ak), Gerard Bagardie (Maite Dugulako antzerki taldekoa), Joanes Hi-llau (Kantalasai), Kriztof Ceccon(Kirikoketa), Jean Klod Iribarren (eus-kal irakurketa), Jean Ospital (zinema), Etiennette Etcheto (Itsasoaabesbatza), Xantal Barnetche (euskal erakaslea), Ortzi Hegoas(Mizanbu gaztetxea), Maryse Curveur (Amalabak), Maite Sensat (Ola-eta), Maialen Fautoux (Udaleku) eta Beñat Urrutia (Biarriztarrak). Oro-tara hogeitazortzi kide horietan hamahiru emazteak.

SCI DONIBANESociété civile immobilière

Au capital de 95.518,39 eurosSIREN 420 106 072 RCS Toulon

AVIS DE PUBLICITÉAux termes du procès-verbal de l’assem-blée générale extraordinaire du 22 janvier2009, il résulte que le siège social a ététransféré de BORMES LES MIMOSAS(83230), Chemin du Moulin d’Eau àLAHONCE (64990), Chemin d’Arroca,Villa Oyhamboure, à compter du 1er jan-vier 2009.OBJET : l’acquisition, la construction,l’administration et la gestion par locationou autrement de tous immeubles oubiens immobiliers. Toutes opérationsfinancières, mobilières ou immobilièresse rattachant directement ou indirecte-ment à cet objet et susceptibles d’enfavoriser la réalisation, à condition toute-fois d’en respecter le caractère civil.DURÉE : 99 années à compter du 9 sep-tembre 1998GÉRANT : Monsieur Jean Louis BIDARTdemeurant 16 Chemin de Saint Joseph –64500 SAINT JEAN DE LUZLa société sera désormais immatriculéeau Registre du Commerce et des Socié-tés de BAYONNE.

Pour avis,Gonzalez-ek partida ederra

egin du Tolosan…

Page 8: Herria 2995

8

ARARTEKOAKHauxte da gobernatzeko manera bitxia, berrikitan sortua gure Frantzia maitean. Ministro batek, aldaketa garai honetan, denak behar baitira aldatu, ez duelarik betetzen berea, Elyseo jauregitik eskaintzen zaio «ararteko» eginen duen jaun edo andere bat.Xavier Darcos-ek badu ondoan Richard Descoing, Valerie Pécresse andereak bertze andere bat Claire Bazy-Malaurie izenekoa, eta Yves Jego, itsas haraindiko ministroari, batekin ez aski, biga sakatu dizkiote, Jean Bessière eta Serge Lopez. Baztertuak ote dira ministroak ? Ez, lagunduak bakarrik. Hor konpon !

-Ortzegunean (15.00), Miarritzen, Koliseo gelan, Antonio Taldea bere lagunekin.- Ortzegunean (20.00) Zugarramurdin, herriko jatetxean, Patrice Dumora Watson-en kontzertua-Ortzegunean (20.30), Donapaleun, zerbitzuguneko gela batean, Otsail-Ostegunak sailaren kondu, Zabalik eta Manex Gogoan elkarteen eskutik, Ixabel Etxeberria mintzo Piarres Larzabal zenaren antzerkigintzaz.-Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Nico Wayne Toussaint.Ortziralean, tenore berean eta toki berean, Milos Unplugged taldea. Larunbatean, «Les fils du Vent « taldea.-Asteburu guzian, Uztaritzen, Hartzaro festibalak aitzina segitzen.- Ortziralean (21.00) Itsasun, Sanoki gelan, Maite Lafourcade mintzo euskal jendartearen egituraketa ohikoaz-Ortziralean (21.00), Baionan, Kalostrape ostatuan, Korrika 16-en aurkezpena eta «Bidaia intimoak» dokumentalaren estreinaldia.-Ortziralean (21.00), Arberatzen, herriko gelan, «Aneta Bokaleko» ikusgarria, Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart.-Ortziralean (21.00), Izpuran, Fauxtin Bentaberry gelan, Xabier Lete olerkaria Irulegiko Irratia eta Haize Berriren alde.-Ortzirale aratsean, Heletan, Itsasoa gelan, ihauteria besta.-Ortziralean (22.00), Donibane Garazin,

Kalaka ostatuan, Willis Drummond.-Ortziralean eta larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Gojira taldea.-Larunbatean (17.00), Senpereko elizan, Ospital eta Carreren kontzertua-Larunbatean (10.30), Miarritzeko mediatekan, «Parxela» , euskarazko irakurketak haurrentzat.-Larunbatean, ihauteriak Itsasun, Lekuinen eta Hazparnen.-Larunbatean, Goizuetan, Nafarroako bertsulari xapelketaren konduko lehen finalaurrekoa.- Larunbat aratsean, Donazaharren, herriko gelan, Patrice Dumora Watson eta Mikelats, Irulegiko Irratiaren alde- Larunbatean eta igandean, Baigorrin, Urdozeko bestak-Igandean, ihauteria-bestak Saran eta Atharratzen.-Igandean (10.00), Donibane Garazin, ihauteria-kari, kabalkada eta Libertimendua ikusgarria.-Igande aratsaldean, Aiherra Denen Etxean, mus zoin-gehiagoka, eskola girixtinoko burrasoak antolatzaile.- Igandean (16.00) Donibane Garaziko elizan, bihotz-ostatuen aldeko kontzertua, Amaia Zubiria, E. Martikorena eta beste-Igandean (16.30), Hazparnen, Mendeala biltokian, «Urraska « dantza ikusgarria, Korrika Kulturalaren konduko sailean.-Igandean (17.30), Milafrangako elizan, Bidaia bikotearen kontzertua.

Gehexan Pontto

Xinako Pekin hiri-nagusian, toki ezagutuenak dira segurki «Hirigune Debekatua» eta Tien’anmen plaza famatua, aitzineko bi astetan aipatuak ditugunak. On da ere leku horietarik doi bat urruntzea, karrikaz-karrika, hango bizimoldearen berri hobeki jakiteko gisan nolazpait, sobera urrundu gabe haatik, galtzekoa ere baita holako eremua hartzen duen hiri batean...Gauza bat ohargarria, jendea badela denetan xinaurria bezala, denak ibilki harat

eta hunat... «Hutong» deitu karrika hertxie-tan, hiri zaharraren lekuko direnetan, alde bat bada ikaragarriko mugimendua. Karrika ttipi ilun-aire horietarik ba omen zen hiru mi-laz goiti komunixten iraultza handia aitzin. Gaitzeko hirigintza obrak eginak izanik geroztik, orai aise eta aise gutiago. Gi-da-liburuen arabera, dotzena bat ehun gel-ditzen halere nunbait han... Bainan denbo-rak kanbiatu baitira, orai gobernuak nahi du karrikarte horieta-rik andana bat bede-ren begiratu... Turis-

moaren gatik ere hori on dela... Badira ere parkeak, zabalak bezen ederrak, eta han jendea itsuski biltzen da, aro hotzarekin ere berdin, frangotan gorputz-ariketa batzuentzat, laster eta laster edo jimnastika eginez eta hola... Bainan ere musikan artzeko edo kantuz, zernahi entzule berehala bilduz ondo hartarat...

KEINUKA «MINTZATUZ»...

Saltegietan, bainan jatetxe gehienetan ere, xinatarra dute bakarrik mintzo. Lekuka kausi ditake ingles poxi bat dakien norbait. Kanpotiarrek ahal bezala jakin-arazi behar beraz zer nahi duten, edo keinuka edo berdin, ostatuetan bereziki, zer den jateko edo edateko argazki batzuetan erakusten zaizkiotela-eta. Nun nahi bada

arras merke eta edo-zoin tenoretan dute edo xokolate beroa salgai, joanden hilabetean han izan diren gure euskal-dunek ere ainitz estima-tu baitute hori, aski hotz handiak zirelakotz kein-ka hartan... Eta edateko beroak barnea pizten…«Hutong» delako horien auzoan eta parke handi batzuetarik hurbilean badira ere biziki aintzira ederrak, iragan hilabete hortan ikusteko baitzen, aintzira horietan ura hor-matua izanez, zonbat jende ibilki zen horma-ren gainean, lerragailu zerbait espresuki mun-taturik hortarako...

«ZERUKO TENPLOA»

Hirian gaindi ibiliz, gu-tien ustean bixtan dituzu gaitzeko eraikin ederrak eta biziki aspaldikoak. Horietarik da besteak beste «Zeruko Tenploa» deitzen dutena.Eraikin hori, hango si-neste xaharren arabera, zeru-lurren arteko lo-tura bezala ekarria zen. Lehengo denboretan, inperadorea horrat hel-du zen urtean bizpahiru aldiz, eta bereziki uda-burua zenean, ekaineko solstizio delakoa, barur eta otoitz egiteko, Jain-koak begira zezan Xina gaitz guzietarik eta la-borariek uzta onak ukan zitzaten jende guzientzat jateko aski izan zadien...

Ikustekoa ere Konfu-zio filosofo handiaren tenploa, berrikitan dena berritua. Alta, luzaz eta luzaz, Mao-tiarrek aski partida zuten Konfuzio, iraultza komunixtaren kontrakoak zirela haren

erakaspenak. Orai, denetan berriz deitzen da «Zuhurtziaz Betea». Ez omen da hortaz harritu behar. Egun bakar batzu baizik irauten ez duen egonaldi batean hori ez bada baitezpada senditzen ere, denek daukate gaurko egunean badela Xinan erlisione-gose berri bat. Eta girixtino guti balinbada, diren eliza bakarrak beteak dira igandetan...Hau arrunt besterik da bainan ezin utz aipatu gabe: Xinatarrek badute espantu Pekin-en muntatu jazko Olinpi-Jokoetaz eta eder zaiote kanpotiarrak johan direla-rik karia hortarat eraiki zen kiroldegi erraldoiaren ikusterat. 90.000 lagun kokatzen ahal diren kiroldegi arraroa... Muslaria

Xinako itzuliaIII XINAURRIAK BEZALA...

Uruguaiko FIVUren euskal udaleku

Aintzirako ura hormatua, lerra-jokoek ba arraskata gaitza!

Nun nahi eta noiz nahi, musikariak entzuten ahal...

«Zeruko Tenploa»,15.mendean eraikia...

Olinpi-Jokoentzat muntatu kiroldegi alimalea!

Egin berria da hilabete huntan Uruguain, FIVU, Federación de Instituciones Vascas de Uruguay edo Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioaren eskutik, Udaleku, urte guziz Uruguaiko euskaldunen batasunak bere haur eta gazteendako antolatzen duen udako kanpamendua, non aire zabaleko eta udako aktibitateak egin eta, lagun berriak ere egiten dituztela, haur euskal uruguaiarrek euskal kulturari buruz ikasi eta mementu goxoak pas-atzen dituzten, euskal musikaz, dantzaz eta oro har euskal giroan. Berrogoita hamar bat haur arizan dira aurten, Artigas Kanpamendua deitu lekuan, Rio de la Plata bazterrean, aro izigarri ona lagun, lau egunez, otsailaren 5etik 8ra. Ameriketako parte huntan uda delarik garatua, FIVUk obratzen duen ekimenik garrantz-itsuena da Udaleku. Halaxe gertatzen da Estatu Batuetan ere, NABO euskaldunen ba-tasunak ere egiten duen Udalekurekin. Estatu Batuetan, uztail aldera gauzatzen dute urte oroz, aurten Kaliforniako Chino herrian, eta bietan izen bera hartzen du ekimenak, Udaleku, euskaraz, euskarak ere bere tokia baitu haur hauen euskal formakuntzan. Ahalegin berezia da Uruguaiko burraso eta helduek egiten dutena. Estatu Batuetan ez bezala, Uruguain, hiru, lau, bost, seigarren belaunaldiko euskaldunen ondorengoak dira haur gehientsuenak. Lau egun pasatzen dituzte Udalekun, baina trinkoak, bete-beteak eta ahaztezinak. Rio de la Platan eta erreketan mainatzen dira, hondartzara joaten, kirola egiten dute, hameka joko eta jolas praktikatzen dituzte, dantza tailerrak egiten, euskal gaiei buruzko solasaldi-

etan parte hartzen dute, gauean sua piztu eta har-en inguruan jarririk men-turaz heien bizitza osoan iraungo duten lagun ber-riak egiten dituzte, euskal kantuz, irriz eta algaraz, ilusioz eta bozkarioz, ikasiz euskalduna izatea kultura eta sentimendu batzuk partekatzearekin zerikusia duen zerbait dela. Kantu-etako batean honela errait-en dute: “Gu euskaldunak gira, Uruguaikoak”. Joseba Etxarri

2009ko FIVU Udalekuan parte hartu duten haur eta erakasleakArgazkiak: EuskalKultura.com

Dantza tailerrean polkak, fandango eta arin-arinak eta euskal dantzak ikasi dituzte