8

haro modernoak Alaitz

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Alaitz institutuan garatzeko unitate didaktikoak

Citation preview

Page 1: haro modernoak Alaitz

HAROMODER-NOAKsorkuntza tailerrak

Page 2: haro modernoak Alaitz

 

 

HARO MODERNOAK ALAITZ INSTITUTUA                   Sar hitza:  

Haro modernoak,  euskarazko sorkuntza zabaldu eta garatzeko proiektua da. Zeinetan, izen bereko poema batetik abiatuz, hitzok dituzten bideak esploratu eta garatu nahi ditugun. Sormen eremu ezberdinetatik, esperientzia berrietan murgilduz. Hala, ikuskizun bat emaitzatzat eraikiz; Bideok,  ikuskizuna muntatzeko izateaz gain, nahi artistikoak dituzten gazteekin, Iruñako bi ikastetxeetan, unitate didaktikoen bidez esploratu ostean.    Haro modernoak poema, Boby Sands irlandarrak izkiriatu zuen; gerora, Joseba Sarrionaindiak euskaratu eta ezagutzera eman ziguna.    Haro Modernoak proiektua, Euskara Kultur Elkargoak antolatutako Gazteok plazara! Lehiaketan sarituetako bat izan da. Euskarazko sorkuntza gazteon artean zabaltzeko apustua eginagatik, diruz lagundua.  

Page 3: haro modernoak Alaitz

 

 

    Xedea:  

Honela,  euskarazko sormen prozesuen garatzea dugu xedea. Hots,  Sormen prozesuek  dauzkaten  bide  amaigabeak  esploratzea  eta  aurki  ditzakegun  adiera guztiak topatu eta plazaratzea. Guzti hau euskarazko jardun etengabean, noski.   

Euskarazko  sormenaren  aukera  errealak  bistarazi  nahi  ditugu.  Gazteok, euskarazko  sormena,  euskaraz,  posiblea  dugula,  esperimentatu  eta  demostratu, praktika parte hartzaile eta atseginetan. Finean, gazteentzako  egunerokoan ohiko hezkuntza  eremuak  direnetan,  beste  era  baterako  dinamiken  bidez,  euskararen sormena hurbildu eta egikaritu, haiek protagonista nagusiak izanik.   

Balorea  ematen  diogu  ere    proiektu  honen  partaideok  gazteak  izateari. Gazteok gazteokin eman dezakegun konplizitateak, hezkuntza formalaren eramuan izanen  bada  ere,  bestelako  esparruak  ireki  baititzake  euskararen  erabilpenaren normalkuntzan.   Honengatik eta elkarlanean hasteko ikastetxean garatu nahi dugun jardueren berri zein zehaztapenak bildu ditugu azpian:  

Helburuak  1. Sormen  artistikoaren  alorrean  ikerketa  bat  burutzea,  sormen 

estrategia ezberdinak esperimentatuz lan bat sortzea.  

2.  “Aro  Modernoak”  poema  bitarteko  gisa  hartuta,  ingurune soziala, politikoa eta kulturalaren hausnarketa sustatzea. 

 3. Ikasleen  autonomia  indartzea,  norberaren  burua  aztertu  eta 

gaitasunak  ezagutzetik  abiatuta.  Norbere  bizipen,  sentimendu, iritzi, ideiak eta nahiak lanean islatuz. 

 4. Talde  lanean  aritzeko  baliabide  pertsonal  eta  kolektiboak 

jorratzea.  5. Euskara, sortzeko tresna gisa erabili eta sustatzea. 

    

HARO MODERNOAK sormen tailerrak 

Page 4: haro modernoak Alaitz

 

 

 Kurrikulumeko honako helburuei egokitzen dira:  1.  Arte  eszenikoetako  oinarrizko  kontzeptuen  ezagutza  sendoa  eta  bizipenen bidezkoa lortzea.  4. Talde lana sustatzea, ikasleek aukera izan dezaten nork bere identitatea eta besteena ezagutu eta ulertzeko, bai eta identitate horiek garatzen diren gizarte errealitatea ere, arte eszenikoetako adierazpen, sorkuntza eta komunikazio prozesuen bitartez.  7. Arte eszenikoak erabiltzea sentimendu, pentsamendu eta ideiak erakusteko, bakarka zein taldean, eta bereziki azpimarratuz taldeari eragiten dieten arazo eta gatazkak.  11. Hainbat iturritako informazioa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera lantzea eta gainerakoei adieraztea ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.    Jarduerak:  

Bi ikastetxeetan garatuko dira jarduerak eta 3 epealdietan banatu ditugu:  Lehena esperimentazio fasea, bigarrena garapen fasea eta azkenik partekatze fasea.  1. Esperimentazio fasea: Bost saioetan bost esperimentazio bide landuko ditugu. Saio ezberdin hauetan sormen bide ezberdinak planteatuko ditugu. Bide hauetan murgildu, inplikatu eta aukerak aztertuz.   Honako esperimentazio bideak izanen dira: Olerkitik abiatuta, honek dakartzan irudiak, soinuak, ehundurak, ikusentzunezkoak eta abarren bilaketa bat egin eta hauek sailkatu eta elkarlotuz diziplina ezberdinen bidez garatzea: musika, pintura, antzezpena, literatura…   2.Garapen fasea: Esperimentatutako bideen aukeraketa eginen dugu. Hauek sakonduz, sormen lanaren borobiltzea bilatuko dugu.  3.Partekatze fasea: Borobildutako lanak konpartitu, gainontzeko lanekiko azterketa burutu eta iritziak trukatuko ditugu.    

HARO MODERNOAK sormen tailerrak 

Page 5: haro modernoak Alaitz

 

 

   ALAITZ istitutuan proiektua garatzeko proposamena:  

‐ 2012‐2013 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan garatzea da asmoa.  ‐ Arte eszenikoen batxilergoko modlitateko  klase orduetan garatuko genuke. ‐ Lehenego eta bigarren fasea garatzeko 12 ordu  ‐ 3. Fasea garatzeko goiz osoko jardunaldietan.  

    Nortzuk gara:  23‐29 urteko gazteez osatutako taldea gara, motibazio artistiko anitzak ditugunak. Nafarroako kultur esparruan eragiteko asmoz.  Maialen Diaz: 

‐ Arte dramatikoko ikasketak NAEn. ‐ Magisteritza graduko ikaslea ‐ Esperientzia hezkuntza formal eta ez‐formalean haur eta nerabeekin. 

 Laura Villanueva: 

‐ Arte dramatikoko ikasketak NAEn ‐ Haur hezkuntzan Diplomatua ‐ Esperientzia hezkuntza formal eta ez‐formalean haur eta nerabeekin. ‐ Antzerkigintzan dihardu egun. 

 Inder Bhatti: 

‐ Arte ederretan Lizentziatua ‐ Esperientzia hezkuntza ez‐formalean haur eta nerabeekin. 

 Oier Zuñiga: 

‐ Arte Ederretan Lizentziatua ‐ Arte Dramatikoko ikaslea NAEn ‐ Esperientzia hezkuntza ez‐formalean haurrekin.  

            

HARO MODERNOAK sormen tailerrak 

Page 6: haro modernoak Alaitz

 

 

 Haro modernoak 

 

Haro modernoetan bizi omen gara Mila bederatzirehun eta hainbestegarren 

urte zibilizatuan 

Baina ingurura begiratuez gero Tortura eta hipokresia aurkitzen dut 

 

Haro moderno hauetan hil egiten dira haurrak, Gosez hiltzen dira, zergatia ez du 

inork galdetzen, Eta izuturik, biluzik, korrika doaz neskatilak 

Beren oheak gauez bonbardeatu dituztelako. 

 Diktadore lodiak beren tronoetan eseri dira 

Gazte askok gurasoen hezurrak ehorzten dituen artean, 

Eta ilunbetako polizia sekretuek norbait 

Elektrokutatuko dute, populua esnatu orduko.  

Burokratek, espekuladoreek eta lehendakariek 

Beren masailetan irribarreak eskegitzen artean 

Preso bakartiak bere hobiaren sakonetik oihukatuko Eta andereren batek 

geroko gizagaisoa erdituko du nonbait. 

        1 

                                                        1  

Page 7: haro modernoak Alaitz

 

 

     

Page 8: haro modernoak Alaitz