4
| OLGA STEFATOU | Greziaren erretratu soziala zazpi argazkitan

Greziaren erretratu soziala zazpi argazkitan · 2015-01-21 · GREZIA Atenas, krisiaren adibide garbia.Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaia eta bai herritarren

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Greziaren erretratu soziala zazpi argazkitan · 2015-01-21 · GREZIA Atenas, krisiaren adibide garbia.Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaia eta bai herritarren

| OLGA STEFATOU |

Greziarenerretratu sozialazazpi argazkitan

Page 2: Greziaren erretratu soziala zazpi argazkitan · 2015-01-21 · GREZIA Atenas, krisiaren adibide garbia.Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaia eta bai herritarren

GREZIA

Atenas, krisiaren adibide garbia. Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaiaeta bai herritarren jitea. Greziako biztanleriaren erdia bizi da Atenasen (ezkerreko argazkian), baina eraikuntzanoinarritutako hiriburua krisian murgildu ostean, landa guneetara itzuli dira asko eta asko. Mobilizazio handienenerdigune ere bada Atenas: goiko argazkian, Gobernuak austeritate neurrietako batzuk onartu ondorengoprotestetako bat, hiriburuko Syntagma plaza nagusian. Kasu honetan, ikuskizun bortitzak kaltetu ugari utzizituen, poliziak erabilitako indarkeriaren, gas negar-eragilearen eta produktu kimiko arriskutsuen ondorioz.Atenasko irudia da behekoa ere: etxea uzteko unea dute Aggeliki-k eta Alexander semeak, kaleratu egindituztelako. Aggelikiren senarrak duela hiru urte egin zuen alde, eta ez dute nahikoa diru alokairua ordaintzeko.

Page 3: Greziaren erretratu soziala zazpi argazkitan · 2015-01-21 · GREZIA Atenas, krisiaren adibide garbia.Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaia eta bai herritarren

�18 2015EKO URTARRILAREN 25A

GREZIA

Kontrasteak agerian.Turismoa eta turistak diru iturrigarrantzitsua dira herrialdehelenikoan. Eskuineko irudian,Zefalonia uhartea. Hondartzenpribatizazioari bide emanez,Greziako 110 hondartza salgaijartzeko aukera eman zuen iazkolege batek. Postaletako irudiarekinkontrastean, prostituzioa eta horrekdakarren emakumezkoensalerosketa areagotu egin daGrezian. Gobernuz KanpokoErakundeen arabera, 13.000-14.000lagun inguru dira salerosketa honenbiktima. Batik bat Errusia, Ukraina,Albania, Errumania, Bulgaria,Moldavia eta Nigeriatik ekartzendituzte emakumeak. Behekoargazkikoa Ghanakoa da, prostitutaeta salerosketaren biktima.

Page 4: Greziaren erretratu soziala zazpi argazkitan · 2015-01-21 · GREZIA Atenas, krisiaren adibide garbia.Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaia eta bai herritarren

2015EKO URTARRILAREN 25A 19�

GREZIA

Etorkina izatea zigor. Fares du izena goiko mutilak, Siriatik iritsi zen Greziara, gerratik ihesi. Ailegatueta hilabetera, talde ultraeskuindar batek gogor jipoitu zuen. Immigrante ugari eraso eta hil dituzteUrrezko Egunsentia alderdi politikoko jarraitzaileek. Beheko irudian, Aggeliki moldaviarrakpilatutako garraio txartelek erakusten dute zenbat diru utzi duen burokrazia kontuetan, beretzat etabere semearentzat paperak lortzeko. Semea Grezian jaioa izan arren, Moldaviako eta Pakistangogurasoak izateagatik arazoak ditu administrazioarekin, greziar askoren moduan.