9
Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeita zortzigarren zenbakia, 2015ko udabarria. Gregoria Totorikaguena “GREGORITXU” Gregoria Totorikaguena “GREGORITXU”

Gregoria Totorikaguena “GREGORITXU” - aulesti.eus · inaUTeriak 2015 8 Alkarrizketa HerriTarrekin berbeTan GreGoria ToTorikaGUena “GreGoriTXU” 10 U Lau urteak pasatu dira

  • Upload
    buique

  • View
    220

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeita zortzigarren zenbakia, 2015ko udabarria.

Gregoria Totorikaguena

“GREGORITXU”

Gregoria Totorikaguena

“GREGORITXU”

aurk

ibid

ea

Argitaratzailea: Aulestiko UdalaLege Gordailua: BI-2134/2011Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: Ibegrafik

www.ibegrafik.com

Kultur agenda 15

Albiste laburrak 13

UdalaLeGeGinTzaLdiko baLorazinoa 2

GazTe diaGnoSTikoaren ondorioak aULeSTin 6

oSoko biLkUrak 5

ArgazkiakinaUTeriak 2015 8

AlkarrizketaHerriTarrekin berbeTan GreGoria ToTorikaGUena “GreGoriTXU” 10

U

Lau urteak pasatu dira konturatu orduko, eta jada legegintzaldiaren amaierara heltzen gagoz.Legegintzaldi hau, orokorrean, Euskal Herri mailan zein haratago, krisi ekonomikoa prota-gonista izan dabela joan da; egoera ekonomiko orokorra nahiko kaskarra izan dalarik.Aulestiko Udalean be, egoera ekonomikoak eragina izan dau, baina honen gainetik, gauza politak eta ugari aurrera eraman ahal izan dira, kasu askotan herritarren antolakuntza eta mu-gimenduari esker. Hona hemen laburpen xume bat:

HerriTarrekin aLkarLanean:

Leatarren eguna indartu da:Aulestin egin zan, eta aulestiarron parte hartzea bi-

kaina izan zan, gazteenetatik hasi eta nagusieneta-raino, leatar izaeraren alde.

Legegintzaldiko balorazinoa

Ludoteka hobetu da:Herritar batzuk ludoteka egokitu, pintatu… eta oso ondo jarri dabe.

Udalekuak :Udalekuak inguruko gazteen bitartez eskaini dira, kanpoko enpresekin barik.Elkarteekin eta herritarrekin alkarlanean, gauza asko egiten jarraitu da, baita berriak antolatu be: Mendi martxa, pelota eskola, rallya, probak, BTT, triatloia, auzoetako jaiak…

ondare historikoa:Ondare liburua bultzatu eta ondare historikoa he-rritarren artean zabaltzeko ahalegina egin da: Herritar talde bat, Aulestiko ondare kulturalaren inguruko liburu bat egiten dabil. Eureri be Udalak lagundu egingo deu-tse, eta laster izango dogu etxeetan liburu hau izateko aukera.

Herriko alkarte ezbardinekin alkarlana:San Blas, Trolebu, Zemendia, Gazte Asanblada, Guraso elkartea…

eskubideen batzordea birsortu, eta berdintasun batzordea sortu eta egonkortu da:Honen bidez bardintasun po-litikak bultzatu (bardintasun plana egin eta garatu, tratu txarren kontrako informazioa eskaini, Lea Ibarreko Lehenen-go Bizikleta Martxa mistoa antolatu…), hileta zibi-len ganeko ordenantza egin, Erreka eguna antolatu eta egonkortu…

kontsumitzaileen babesa defendatu da: BBK bulegoa ez zarratzeko eta Lekeition ginekologia zerbi-tzua ez kentzeko firma bilketa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak saneamendua gaizki kobra-tzen eutsen pertsonei hau ez pasatzeko lanketa… batzutan beste batzutan baino emaitza hobearekin.

Jaiak:Jai batzordea indartu da, herriko jaien an-tolaketan danok parte hartzeko.

Udal zerbitzuak:Langabe, ikasle eta pentsiodunei prezio bereziak jarri zaizkie, udalak eskaintzen dituen zerbitzu, bazkari eta abarre-tarako.

Aul

estik

o O

ND

ARE

mat

eria

la

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed molestie ali-quet ipsum, ut facilisis augue semper quis. Morbi consectetur commodo malesuada. Donec sed eros varius, malesuada justo sit amet, tempor li-bero. Aliquam lorem metus, commodo vitae luctus et, blandit ut dolor. Curabitur sollicitudin imperdiet nibh vel dignissim. Integer aliquet mattis arcu, vel eleifend arcu feugiat at. Sed in velit porta nisi cursus eleifend. Pe-llentesque volutpat metus id tortor elementum elementum. Duis pharetra eleifend urna, quis facilisis diam faucibus volutpat. Maecenas vitae congue eros. Mauris congue vehicula quam, et commodo urna. Proin ac dapibus nunc. Vivamus semper dolor vitae leo sagittis effi citur. Etiam at mauris lec-tus. Proin egestas leo quam, nec posuere odio fi nibus ut.

Morbi vitae condimentum ante. Nulla pellentesque urna at rutrum sollici-tudin. Suspendisse et feugiat mauris, sed feugiat est. Praesent vulputate arcu dapibus volutpat ornare. Morbi vestibulum lorem vitae dolor luctus, non sollicitudin neque tincidunt. Donec maximus lacus eu enim eleifend imperdiet. Pellentesque in risus et felis tempor varius. Suspendisse viverra augue eu dui iaculis congue.

Morbi vitae condimentum ante. Nulla pellentesque urna at rutrum sollici-tudin. Suspendisse et feugiat mauris, sed feugiat est. Praesent vulputate arcu dapibus volutpat ornare. Morbi vestibulum lorem vitae dolor luctus, non sollicitudin neque tincidunt. Donec maximus lacus eu enim eleifend imperdiet. Pellentesque in risus et felis tempor varius. Suspendisse viverra augue eu dui iaculis congue.

AULESTIKO UDALA

Ikasle eta

langabetuak

Entsalada mista, gisaua

patatekin, urteko ardoa,

etxeko postrea eta kafea

12 euro

Eguerdiko 15:00etangregorit

xu

gregorit

xu

gregorit

xu

UdaL aUrrekonTUa 7

4 5 UU

inberTSinoak:Herriko argiteria aldatzea: Era-ginkortasun energetikoa bilatu eta instalazinoak modernizatu.

Murlako gunea urbanizatzea: urbanizazinoa egin da, eta orain, proiektua egingo da Okamikako industrialdearen laguntzaz.

Auzobideak konpontzen 172.000 euro baino gehia-goko inbertsioa.

Zamarrontzien erabilera egokia bultzatzeko eta bir-ziklapen tasa igoteko pausuak emotea.

Haurreskola haunditzea, ume bat be plaza barik ez geratzeko.

GABABUS zerbitzua antolatu da, gazteak modu seguruan eta lagunartean jaietara mugitzeko aukera izateko.

Liburutegia hobetu eta liburu barriekin hornitzea.

Bertsogintza, antzerkigintza, ARTEDRAMA… bul-tzatzen jarraitzea.

Hondakindegiak (eskonbrerak) garbitu eta berresku-ratzea: Murla berreskuratu da, eta Iberdrolako az-piestazinoa lehengo txatartegiaren gainean ipini da.

Mendi ibilbideak garbitu dira Ilunzar mendiaren in-guruan: mendi ibilbideak garbitu eta aintzinako pis-tak berreskuratu dira, kirola bultzatu eta gazteenek bide honek ezagutzeko aukera izateko.

Biomasazko galdara jarri da eskolan eta Atxagarain: hau energia garbia da eta ez dau kontaminatzen; bertoko egurra erreten dau, ganera.

GeSTioa:

Udalak beharginak behar izan dabezanean, herriko langabetuak kontratatu dira.

Herri basoak zaindu, eta honetako batean, pinua kendu eta bertoko landareak sartu dira.

Eskolara oinez joateko bidea egokitu da.

Araztegia egiteko, eta saneamentu sistema egokia jarri eta Lea erreka ez kontaminetako, Par-tzuergoarekin hartu-emona egin dira.

Foru errepideak konpontzeko behin eta barriro Foru Aldundira eskaria egin zaio (emaitza ezaguna dan arren).

Udalen arteko hartu-emona hobetu eta mankomu-nazgoak funtzionamendu egokia izan dezan lan egin da.

Ongizate zerbitzua ezagutzera emon da Udaletik al-dizkariaren bidez.

Mankomunidade mailan Ongizate zerbitzua indartzea bultzatu da, eta holan, beharrizana daukien fami-lientzako laguntzak bikoiztea lortu dogu.

Etxebizitza beharrizanen galdetegia egin da herriko gazteen artean.

Hutsik dagozan etxebizitzen ugazabei udalean ho-nen parte emoteko aukera emon zaie; eta, era berean, etxea nahi daben gazteei udalean ho-nen parte emoteko aukera eskaini.

Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina egin da herritarren artean.

Udalbiltza birsortzen lagundu eta honen parte iza-ten jarraitu dogu.

KZ gunearen bitartez informatikako ikastaroak es-kaini zaie herritarrei.

Lehen sorospen ikastaroa eskaini da.

Euskarari laguntza emon jako: Hitza lagundu, UEMAko parte izaten jarraitu, alfabetatzeko bitartekoak eskaini herritarrei, Kontseilua eta Behatokia lagundu…

Kredituak aurrez amortizatu dira, ahal izan diren mailan, interes gutxiago pagetako.

Urtarrilaren 2an egindako aparteko Osoko Bilkura:

ONARTU 2015. urteko aurrekontua.ONARTU eta ADJUDIKAU udaletxeko igogailuaren konponketa.

Zezeilaren 25ean egindako ohiko Osoko Bilkura:

ONARTU Aulestiko kiroldegiko ekipamendua barrizteteko obra egiteko diru-laguntza eskatzea.ONARTU Santa Eufemirako bidearen konponketa obra egiteko kontratazio prozedura.ADJUDIKAU Aulestiko Udalaren berezko artxibo sistema ezartea (1. fasea).ONARTU 2015. urteko Ibilgailu Zergaren errolda.EZ ONARTU Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren estatutu aldaketa.ONARTU MOZINO Gobernu ordezkariak gure hizkuntz eskubideen aurkako jarrera salatzea.ONARTU Euskal Herri Feminista Eraikitzeko Konpromisoa martiaren 8ko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA,

EH BILDUko zinegotziek aurkeztutakoa.ONARTU Ubilla aterpetxeko hileko errenta berrikusteko Etxebarrieta C.B.-k (Estibaliz eta Itziar Etxebarrie-

ta) egindako eskabidea.

Osoko bilkurak

aUrrera beGira (jada aurrekontuan

dagoz eta aurten egingo dira)

• Hidrante edo suteetako ur-harguneak auzoe-tan jartzeko obra martxan dago.

• Udaletxean igogailu barria jartzeko proiek-tua martxan dago.

• Mediku kontsulta barriztuko da, jendeak ba-tetik bestera ibili beharrik ez eukiteko.

• Plazako komuna barriztuko da, besteak bes-te, irisgarria eta modernoagoa egiteko.

• Bankelak jarriko dira, Lea Ibilbidean, herri in-guruan, eta baita, Urriolara bidean be.

• Biomasazko galdara jarriko da haurreskola eta kiroldegian.

GardenTaSUna

• Herritarren parte hartzea bultzatu da.

• Aurrekontuko inbertsioak %100 herritarren artean erabagi dira azken bi urteetan.

• 17 auzo batzar egin dira auzotarren eta herri-tarren premiak eta nahiak ezagutzeko.

• UDALETIK aldizkarian aurrekontu, dirulagun-tza, kostu, inbertsio… danak agertu dira.

• Udalaren egoera ekonomikoaren barri emon da egin diren herri batzar eta aurrekontuak osatzeko batzar danetan.

• Honek eta beste gauza asko dira lau urtean zehar egin diranak; aurreko UDALETIK aldizka-rietan agertu izan dira. Leku kontuagatik, egin-dako beste gauza batzuk ezin izan dira sartu.

• Eskerrak emon nahi deutsieguz gauza honek po-sible egitea ahalbidetu daben herritar danari.

6U

GazTe diaGnoSTikoaren ondorioak aULeSTin2014. urtean zehar gazte diagnostikoa egin da Lea-Artibain, eskualdeko gazteen egoera zein dan ezagutzeko, euren nahiak, beharrak, proposamenak… modu parte hartzailean ezagutu ahal izateko. Diag-nostikoa herririk herri egin da “Katuk miñe jatzu?”-kanpainaren bitartez.

Kanpainaren ostean, ondorioak publiko egiteko kon-promisoa hartu eban Udalak. Hona hamen, bada, gaz-te diagnostikoaren ondorioak Aulestin atalez atal:

Hezkuntza: Eskualde mailan Bigarren Hezkuntzako eskaintza az-tertzeko eta zabaltzeko beharrizana adierazi dabe, batez be, Lanbide Heziketa eskaintzari jagokonez.

enplegua: Urte “oparoetan” gazteak eroso egon direla beha-rrean uste dabe eta, era berean, uste dabe beha-rrerako eredu hori besterik ez ikusteak zailatasunak dakartzala. Sormena landu eta eskualdean dago-zan baliabideak (Azaro Fundazioa esaterako) erabi-li beharko liratekela uste dabe, gazteen artean lan proiektu barriak sortu ahal izateko.

etxebizitza: Alokairua, orokorrean, bultzatzea eskatzen dabe, eta bereziki, alokairu soziala. Aulestin etxebizitza hutsen kopurua altua izanda, ez dabe ulertzen alo-kairuaren eskaintza hain baxua izatea. Arazo hori aztertzen jarraitzea proposatzen deutsie Udalari.

osasuna:Herriko eta eskualdeko osasun zerbitzuak erdipurdi baloratzen dabez. Orokorrean, uste dabe osasun zer-bitzuen azterketa egin behar dala eta hobetzeko mo-duak ikusi. Herri mailan botika zerbitzua gehiagotan zabalik egoteko moduak aztertzeko eskatzen dabe.

Jendarte ekintza: Bardintasunari jagokonez, emakume eta gizonek herrian aukera berdintasuna daukiela uste daben arren, botere harremanak emoten direla uste dabe eta hezkidetza lantzen jarraitu behar dala.

Identitate sexualaren arloan balorazinoa erdipurdikoa da. Aurreiritziak dagozala uste dabe eta horren ingu-ruko lanketaren beharrizana azpimarratzen dabe.

etorkinak:Gitxi dagozala eta ondo integratu direla uste dabe. Halanda be, eritzi kontrajarriak dagoz eta, oroko-rrean, horren inguruan dagozan mito faltsuen ingu-ruko lanketa premina ikusten dabe, baita aniztasun kulturalean sentsibilizazinoa lantzea be.

Zailtasun ekonomikoak daukiezan herritarrei begira, uste dabe eskubide bardinak daukiezala. Aukerak, ostera, gitxiago eukiko dabez. Hori dala eta, euren-tzat laguntzak sustatzea eskatzen dabe.

kultura:Arlo honetan, azpimarratzen dabe parte hartzea pasiboa dala, kultur kontsumora mugatzen dala gehienetan; espektadore hutsak izatera. Horrexe-gatik kultur sormena bultzatzea proposatzen dabe, sormena lantzeko guneak sortuz. Horrez gain, au-tokritikarako espazioa be itxi dabe: ”gero eta indi-bidualistagoak gara” dinoe, eta gazteen izaera ko-lektiboa bultzatzeko premina nabarmentzen dabe.

aisialdia:Gazteentzako ekintza eta azpiegiturak badagoz he-rrian. Faltan hartzen dabe 14-18 urte bitarteko gaz-teentzako aisialdi eskaintza eta gazteentzako kirol ekintza espezifikoak antolatzea herrian. Horren hari-ra, neskentzako kirola sustatu beharra ikusten dabe.

Euren eritziz, aisialdi eskaintza antolatzeko orduan, gazteen euren inplikazinoa be handiagoa izan behar-

U

ko leuke. Hamen be sormena lantzeko guneak falta dabezala pentsetan dabe. Horretarako, besteak bes-te, teknologia barriak baliatu leikezala uste dabe.

droga kontsumoa:Aulestin gehien kontsumitzen dan droga alkohola dala uste dabe.Gazteen ustez drogen inguruko informazi-noa eta kontzientziazinoa lantzeko beharra dago.

Mugikortasun iraunkorra:Arlo hau orokorrean nahiko txarto baloratu dabe, Markinarako komunikazinoa batez be. Kezka nagu-sia garraio publikoa da. Herritarren artean garraio edo kotxe sare bat antolatu beharko litzatzekela uste dabe, bidaiak aprobetxagarriagoak egiteko eta kotxeak ahalik eta gehien beteteko.

Udala:Aulestiko gazteek Udalagaz daukeen hartu-emona ondo baloratu dabe. Udala gertukoa dala eta gaz-teen eritzia errespetetan dauela uste dabe gazteek. Halandabe, hartu-emona ona izan arren, askotan alkarren behar izanetara mugatzen dala uste dabe. Hartu-emona era egonkor eta planifikatu batean gauzatu beharra ikusten dabe.

Horretarako Gazte mahaia osotzea proposatu da. Bertan gazteek euren ikuspuntuak alkarbanatuko dabez Udalagaz eta alde bietatik konpromisoak hartuko dira.

Gazte mahaiaren eraketa batzarra otsailean egin zan. Bertan Gazte mahaiaren ezaugarriak finkatu zi-ren: parte hartzaile kopurua, batzarren maiztasuna, batzarren balorazinoa…

Gazte mahairi esker Udala eta gazteen arteko har-tu-emona egonkortzea eta sendotzea espero dogu, betibe alkarrenganako errespetuan oinarritutako hartu-emona bultzatuz.

Udal aurrekontua2015eko urtarrilaren 2an onartu eban Aulestiko Udal-batzak 2015. urteko aurrekontua.Aurrekontua, herritarren parte hartzeagaz osatu zan, bere osotasunean. Honetarako, batzar bi egin ziran.

Lehenengo batzarra, zemendiaren 26an egin zan. Bertan, Udaleko ordezkariek 2014. urteko aurrekontuaren betetze maila zenbatekoa izan zan errepasoa egin eben, eta os-tean, Udalaren egoera ekonomikoaren barri emon eutsien herritarrei. Amaitzeko, ostera, 2015. urterako agertutako beharrizanak azaldu ebezan. Honen ostean, bertaratutako herritarrek eurek ikusten ebazan beharrizanak zeintzuk zi-ran Udalari esateko aukera izan eben. Ostean, batzarrean esandako guztiaren dokumentazinoa zabaldu zan batza-rrera etorritakoen artean; bertaratutakoek etxean hobeto aztertzeko aukera izateko.Batzar honeri, abenduaren 17koak emon eutsan jarrai-pena. Bertara, herritarrek euren ustez garrantzi edo lehentasun gehien eukezan beharrizanak aukeratuta eta baloratuta ekarri behar ebezan. Holan, beharrizanak ze-rrendatu ziran, puntuazinoak ikusi eta gastu korrontetik kanpo dagoan diru guztia zelan inbertidu aukeratu zan; hain zuzen be, 324.000€. Aulestiko herritarrek, diru hau honetan inbertitzea aukeratu eben:

– auzobideen hobekuntzarako: 30.000 euro.– aulestia kaletik narearako bidegurutzea zabaldu

eta alegira arte espaloia egiteko: 20.000 euro.– Urriola auzoan eta beste leku batzuetan “guarda-

karrilak” ipinteko: 13.000 euro.– Plazako komun publikoak barriztatu eta irisgarri-

tasun araudia beteteko: 30.000 euro.– Udaletxeko igogailua barriztatzeko: 40.000 €

(2014. urteko aurrekontutik erdia).– beharginentzako furgoneta barria erosteko:

15.000 euro.– eraginkortasun energetikoa lortzeko asmoagaz,

Udaleko leihoak aldatzeko: 40.000 euro.– eraikin publikoetan desfibriladore erdiautomati-

koak jartzeko: 10.000 euro.– etxe bakartuetan putzu septikoak egiteko diru

-laguntzetarako: 30.000 euro.Horrez gain, esan behar da, herritarrek kredituen aparteko amortizazinora 23.000 euro bideratzea erabagi ebela; eta gainera, 2014an berdintasuna, kultura, euskera eta kirolera bideratu zan dirua gehitu, eta aurten, 93.000 euro bidera-tzea erabagi zala.Udalaren aldetik, aurrekontua osatzen parte hartu eben herritarrei eskerrak emotea baino ez da geratzen.

8 9

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Arg

azki

en t

xoko

a

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015Inauteriak 2015

Inauteriak 20

15

Inauteriak 2015Inauteriak 2015Inauteriak 2015

Zapatuan ospatu doguz aurten inauteriak Aules-tin, iaz herritarren artean egindako galdeketan jasotako erantzunen %73ak adierazi ebanari kasu eginaz. Halanda be, egunez aldatu arren, goizean goizetik jai giroa nabaria izan zan herrian. Kuadrila piloa animatu zan desfilean parte har-tzera, zein bere kontura mozorroa jantzi eta ka-leak alaitzera. Sariak be kuadrila onenarentzat zein banakoentzat egon ziran.

Beste nobedade bat be euki dogu aurtengoan; Gregoritxu. Herritar talde batek, bere duintasuna eta itxura hobetu nahian, barriztu eta dotore-do-tore ipini eban, eta halantxe agertu zan kanpanto-rretik jente artera.

Eguerdian, herri bazkaria egin zan Mariano jate-txean, eta adin ezberdinetako 36 lagun alkartu zi-ran mahai bueltan; beste taberna danak be jentez gainezka egon ziran.

Arratsaldean, jolas parkea eta diskofesta egon zi-ran frontoian txikienentzat. Iluntzean, ostera, jaiari amaiera emateko, Aulestiko Batukada animatu zan lehenengoz jente aurrera urten eta tanbor hotsekin herria dantzan ipintera; eta, baita lortu be, jaia ordu txikietara arte luzatu eta giro edarra nagusitu zan herrian eta!

GASTUAK: 2.056,85

gregoritxugregoritxu

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

Inauteriak 2015

10 11

Her

riT

ar

rek

inb

erb

eta

n

Ze urtetan jaio zinen?Gregoria Totorikaguena.– 1904. urteko Gabon egunean jaio nintzen “Zabalana” etxean, gaur egungo Aulestia kaleko 68 zenbakian. Nire jaiotetxea amaren etxea zan.

Ume zinenean zelako bizitza zeunkon? Garai hartan zelakoa zan Aulesti?G.T.– Aulestin orduan ume asko bizi zan, nahiz eta hil be asko egiten ziren; orduan, gaixotasun eta hotz asko

pasetan gendun. Baina olgetan ibilteko be lagun asko geunkezan, eta horretarako, nire sasoirik

gustokoena udabarria zan; kukuprakak eta San Jose lorak batzen, txirtxilen ezkutalekuek

ondo-ondo arakatzen, txorien ha-biak zaintzen… eta kuku noiz

entzungo belarriak erne ibilten nituen nik!

Orain inauterietako pertsonaje moduan ezagutzen dan Gregoria Totorikaguena Zabalbeaskoarengana (1904) “Gregoritxu” jo dogu bere pertsonajea ezagutu, duindu eta berari omenaldi bat egiteko asmoagaz.

Zenbat neba-arreba zineten?Gu sei neba-arreba izan ginen. Eduarda minako zu-loan ito zan, 11 urtegaz. Juan, Angel eta Demetria Argentinara joan ziren; eta, Mercedes, Ondarroara joan zan neskame.

Ta gazte zinenean zelako bizitza zenuten Aulestin? Gazte denboretako oroimenean soinua eta kantua daukat goguen, ni abeslari ona nintzen, gainera eus-keraz zein erderaz kantetako aparteko grazia neuken, gogoraten dot zelan kantetan neban: “aquella more-na madre... agua cristalina bebe... canta como una sirena... “Errebidan egoten zan erromeria domeketan eta are-maitekue orduko etxera; pozik ibiltten ginen!

Nogaz eta zelan atara zendun zure bizimodua?Amagaz bizi nintzen, jaiotza etxean. Gure ama jostu-na zan, baina nik ez neban behar hori aukeratu. Beti laguntzen neutsen etxerik etxe josteko makina buru gainean hartuta, baina josi amak egiten eban.Beharrak ez nau inoiz beldurtu, asko zegoen egiteko eta nik egun guztia pasetan neban beharrean. Aules-tin arazo larri bat egoan, etxeetan urik ez zegoen eta etxez etxe ibilten nintzen ura eroaten; aparteko abi-lezia neukan buru gainean balda ipini eta ura eroate-ko. Askotan etxeetan garbitutako erropak be eroaten nebazan Iturgunera lexiba jotera. Egurre eta ikatza be etxez etxe banatzen nebazan. Oiloak hilten be ibilten nintzen ”txio nahi mio hil ein

bi zaitut” esan eta trangaderan hogei aizkora-kada emoten neutsiezan. Eta premina

egoan etxeetara joaten nintzen laguntzera: Ibetara umeak zaintzera, Astudira gaztaia egiten laguntzera…Orduan Aulestin etxe eleganteak be baeuazan: aba-dearena, medikuarena... eta etxe horreetan behar asko egin behar zan; hango arenadurak eta lustre emoteak galantak izaten ziren. Aste Santu garaian, eguzkia sartzen zanerako bazter guztiak garbi eukitea zan nire ametsa.Gorpuzti egunean ganera, goikaldetik behekaldera arte “ur ezpatekin” beteten zan bidea eta neuk era-maten neban karga; Ibekatx inguruan ura kargau eta lepoan.Askok esaten eben eta dabe herritar batzuk eskertxa-rrez ordaintzen eustela, baina nik danak errespetetan nebazan.

Entzunda daukat pelotaka egitea be gustoko zendula… Bai, Karmengo Amabirginak emon eusten pelotaka egiteko grazia. Nik ez neban pelotarik behar pelota-ka egiteko, baina edozein horma aurkitzen nebanean “tok eta tok” etengabe ibilten nintzen. Horma eta nire artean distantzia txikia egoten zan. Telletxeko hor-man be makina bat aldiz egin dot pelotan, beko-itu-rrian balda beteten zan bitartean. Eta zer esanik ez etxe atzeko horman, Demetriak urten arte.

Neba-arrebak Argentinara joan ziren? Ez jate asko gustetan Argentinari buruz berbarik egi-terik, tripetako larria sartzen jate, ur handiak pasa-tu behar dira hara joateko eta niretzat nahikoa zan errekako zangoa, eta bera, eskailoak edo arrankariak atrapetako bazan. Kangrejo bila ibiltie be asko guste-tan jaten gero saltsa gozue egin eta jateko.Orduen herria pobrea zan eta etxe askotatik Argen-tina aldera joateko premina euki eben, andrazko zein gizonezko, guretik Demetria, Juan eta Angel joan zi-ren. Hango kontuek eta lurrek itzelak ziren, eta nik entzuten nituen, baina nik badaezpada be ez entzu-ne egiten neban. Inoiz erretratu bat ailegatu zan gure etxera, danak erropa eleganteekin eta aurpegi serio serioekin... ez neuken holako lekura joateko gogorik...

Eta gero Demetria bueltau egin zan… Bai, Demetria bueltan etorri zan, antza danez hango kontuek be ez ziren izen beti larrosak, arantza zorro-tzak be han hemenka baegozan.

Gregoria totorikaguena Zabalbeaskoa“Gregoritxu”

Inauterietako pertsonajea Gregoritxun oinarrituta egi-tea orain 28 urte inguru pentsau eban Jai Batzordeak; pertsona apala eta maitatua izan zalako Aulestin, eta berba baten esanda, omenaldi bat merezi eban ema-kumea zalako

Argazkia: Aulesti 130 urte kiñu baten liburukoa.

12 13

Urtero lez, aldarrikapen eta ospakizun egun bihurtu jakuz martiaren 8a eta inguruko egunak. Zemendiak eta Gazte Asanbladak antolatuta, eta Berdintasun batzordeak lagunduta, dokumental emonaldiagaz, afariagaz, konzentrazinoagaz eta pintxo-poteoagaz gozatzeko parada euki gendun; azken hori, ganera, Aulestiko batukadak alaituta.

MarTiaren 8aren inguruan

Montekalbotik datorren bide barrian jarri eben 5 leguarrietako bat da hau, eta Lekeitioko portura ailegatzeko falta den distantzia adierazoten dau:

Legua ordu batean oinez egiten dan distantzia da, eta hamen Gaztelako legua erabili zan; 5,6 kilome-tro. (20.000 oin).

1855ean egina.

badakizU… non daGoan aULeSTiko LeGUarria, eTa zer dan?

Azken urteetan ohitura bihurtu dan lez, aurten be, herriko kultur eskaintzaz arduratzen diren alkarte ezberdinen eta Udalaren artean gabonetako kultur agenda bateratua atara dago. Eskaintza zabalagaz eta gustu ezberdinetako jendeagaz pentsatuta egin dogu aurtengoa be. Antolatutako ekimenek izandako erantzuna be neurri bardinekoa izan da; jente piloa batu zan kalean, antzerkiak eta magoak ikusten, aulestiarron arteko mus eta briska txapel-ketetan, urtea agurtzeko Ilunzarrera egindako ur-teeran zein Candachun eskiatzen. Jarraitu dagigun, aurrerantzean be, herri txikia, baina bizitasun han-diduna izaten!

GaboneTako kULTUr aGenda baTeraTUa

aLbiSTeLABURRAKKabanara joaten ginen biok beharrera, gogoan dot kabanako inagurazi-

no eguna: 1959ko abuztuaren 18a. Gero, hil arte neugaz bizi izen zan, baina kalera gutxi

urteten eban; gure etxeak balkoi eder bat euken bi-dera emoten ebana, eta hantxe balkoien pasetan ebazan orduak.

Zergaitik joan zinen Argentinara?Nire zoritxarrerako, Deme-

tria hil egin zan eta or-duan bakar bakarrik ge-

ratu nintzen etxean. Ni pozik nenbilen nire lagunekin, baina edadea be aurrera eta nire neba Angel apur bat arduratu-ta ebilen. Bera urte askotan Aulestira etorri barik, ez eu-ken hamengo barri, eta nire bila etor-tea pentsatu eban. Asko entzun arren ez nekien Argenti-na zer zan, bakarrik itsaso handi bat pasatu behar ne-bala hegazkinean...

Entzunda daukat Argentinarako hegaz-

kina hartzeko nerbiosa egon zinela… Nerbiosa esatie ez da ezer; zoratuta nenbilen, errezetan gau eta egunez eta nire la-gun danari agur esan ezinik, Aulestiri agur esan ezinik... Edozein bazterretan pozik

geratuko nintzen ni, baina Angelek agindu eusten, eta nik,

obeditu.

Gogoan daukat Argentinara joateko Mari Tere Jesusenekoak egin eusten traje barriagaz zelako elegante joan nintzen, 1968ko Madalena egunean.Badakit Aulestiko etxe askotan kandelak biztu zire-la nire bideari argi egiteko eta sano eta salbu Bue-nos Airesera ailegetako, bihotz bihotzez eskertu neban hori egitea.

Zelako bizitza zeunken Argentinan? Gogorra izango zan Aulesti moduko herri txiki batetik Buenos Aires moduko herri handiago batera joatea?Erdi mareaute ibili nintzen denbora batez, hain han-di eta hainbeste jende berbetan, gatxa egiten da eta inogaz konturik be esan ezinik... Baten Toribia Kasti-llokue etorri zan bere familia ikustera. Pozik bueltatu-ko nintzen beragaz bere maletan sartuta, baina kia, Toribiak be ezin izan nendun Aulestire eroan...

Baina hil ostean be Aulestiarren bihotzetan zagoz… Nire poztasunik handiena, aulestiarrek nire akor-due eukitea da. Ametsetan sarritan egiten neban moduan, barriro be Aulestiraino hegan ailegetan naz zezeilean, eta han, plaza bete jende ikusten dot, dantzan eta kantetan... Batzuk ez dodaz ezagutzen, hain erropa arraroekin dabizelako, baina beste batzuk ez dira bapez aldatu!

Oharra: Gregoritxuri omenaldi hau egiteko, hainbat herritarren testigantzak jaso doguz, eta danek berba bardinak erabili dabez deskri-bitzeko: aLaia, Fina, beHarGina eta danan LaGUna. Herritarren ekarpenak direnez izan leike daturen bat zuzena ez izatea. Halanda guzti be, Udaletikeko lantaldeak eskerrak emo-ten deutsez informazinoa emon eta erreportaia egiten lagundu deuskuen herritarrei, eta Gre-goritxuri, danon laguna izaten jarraitzeagatik!

G

1514

Apirilaren 6tik 11ra

ARTEDRAMATOPAKETAK

AULESTIN

Lea Ibarreko Berdintasun batzordeak “Zaintzaileen zaintza” programa antolatu dau 2015erako. Horren lehenengo partea zezeilaren hiru martitzenetan egin zan.

Horrela, mendeko pertsonen zaintzaz arduratzen diran pertsonentzat (profesionalentzat eta ez pro-fesionalentzat) hausnartze eremu bat sortu da. Zaintzaileen esperientzietatik eta pertzepzioetatik abiatuta, hausnartze, ahalduntze, esperimentazio eta identifikazio prozesua egin da. Hortaz, prozesu horren helburu nagusia izan da zaintzaileen espe-rientzia eta pertzepzioetatik abiatuta, eskualdeak dituen erronkak identifikatzea, eta horiei erantzun posibleak bilatzea. Azken honetarako, beste 6 saio egitea aurreikusita dago urria eta azaroan.

zainTzaiLeen zainTza ProGraMa

SaHararako Janari biLkeTa eta oPorrak bakean kanPaina

aLbiSTeLABURRAK

AMETS ZIRKOA SALGAI

TALDEA: Aldatzen LaguntzenLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

HAZPARNEKO ANDEREA

TALDEA: Iduzkilore Antzerki TaldeaLEKUA: FrontoiaORDUA: 22:00

AMODIOAREN ZIEGA

TALDEA: Lauka TeatroaLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

ARRASTOAK

TALDEA: Dejabu Panpin LaborategiaLEKUA: FrontoiaORDUA: 22:00

Apirilak 7ASTEARTEA

Apirilak 10OSTIRALA

Apirilak 8ASTEAZKENA

Apirilak 11LARUNBATA

AMODIOZKO IPUINAK

TALDEA: Maite Arrese, Mau ArtabeLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

KOKAKOLA ETA BAREA

TALDEA: Ramon Agirre, Inazio TolosaLEKUA: Udal aretoaORDUA: 21:00

Apirilak 6ASTELEHENA

Apirilak 9OSTEGUNA

Eskerrik asko, aurten be, Saharar herria-gaz erakutsitako alkartasunagatik. Aulesti-

tik eroandako jatekoak, konpresak, jostailuak… honezkero Saharan dagoz. Ez dogu ahazten gure

alkartasuna ezinbestekoa dala saharar herriak bi-zirauteko.

Bestalde, adi egon, laster “Oporrak bakean” pro-gramaren barruan, ume saharauiak Aulestira ekarteko kanpaina hasiko dalako. Urtero lez, ume saharauiei aukera emongo deutsegu basamortuko tenperatura altuetatik ihes egiteko eta opor bake-tsuak lagunartean EHn pasetako.

zaLdi-Mando ProbakzaLdi Mando ProbeTako SaiLkaPena:

1. Erauskin 82 untze

2. Maider Uriarte 78 untze ¼ 4metro eta 24 zm

3. Fontaneria Zalbide 78 untze

4. Giñerregi Elkartea 74 untze ¼ 97 zm.

5. Etxeberi 74 untze 2 metro 85 zm

6. Joseba Azkonabieta 74 untze 2 metro eta 77 zm

7. Txertudi 69 untze

8. Mikel Garaialde 65 untze 2 metro eta 40 zm

9. Goitia 63 untze ¼ 68 zm.

10. Fermin Santamaria 58 untze 5 metro eta 55 zm

11. Bar Goieta 45 untze ¼ 35 zm

Lea-arTibaiko SaiLkaPena:1. Maider Uriarte

2. Giñerregi Elkartea

Aulestiko UdalaDonibane enparantza 1Telef. 94 627 90 06Faxa. 94 627 91 1748380 AULESTI (Bizkaia)[email protected]@[email protected]