37
GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 2009 TXOSTENA

GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

GETXOKOGIZARTEZERBITZUAK

2009 TXOSTENA

Page 2: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 02

04 AURKEZPENA

05 KOORDINAZIO TALDEA

07 AURREKONTUAK

09 KOKAPENA ETA ORDUTEGIAK

11 OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK13 ZUZENEKO ARRETA ZERBITZUA

16 PRESTAZIO EKONOMIKOAK

17 UMEAK, NERABEAK ETA FAMILIA

18 ETXEZ ETXEKO ARRETA ZERBITZUAK

21 MENDETASUN LEGEAREN KUDEAKETA

21 ORDEZKO OSTATUA: BABESPEKO APARTAMENTUAK

21 LAGUNTZAK

24 PREBENTZIOA ETA GIZARTERATZEA26 BOLUNTARIOAK

27 ANIZTASUN FUNTZIONALA

28 DROGA-MENDEKOTASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIOA

30 IMMIGRAZIOA ETA KULTURA ARTEKOTASUNA

34 NAGUSIEN ETXEA

35 ETENGABEKO HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA36 BARNE PROZESUEN HOBEKUNTZA ETA LAGUNTZAK

37 BARNE TREBAKUNTZA

Page 3: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

ELENA CORIAGizarte Zerbitzuetako ZinegotziaELENA CORIAGizarte Zerbitzuetako Zinegotzia

Page 4: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

Memoria honen bidez, Getxoko Udalaren Gizarte Zerbi-tzuetako Sailak azken urtean egindako proiektuen berri eman nahi dizugu.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiet, egunero, beren esfortzuarekin sail hau hobetzen eta aurrera egiten laguntzen duten pertsona guztiei, haiek baitira gure zerbitzuak behar dituzten pertsonei helarazten dizkie-tenak. Eskerrak ere eman nahi dizkiet gure udalerriko boluntarioei eta gure helburuekin bat datozen eta etengabe laguntzen gaituzten erakunde guztiei.

Memoria hau, Getxoko pertsonei zerbitzuak emateko, ongizatea bilatzeko, gizarteratzeko eta haien guztien bizi kalitatea hobetzeko urte honetan egindako lanaren emaitza da. Iaz, ildo horri berari jarraitu genion berriz, baina gure sailean bertan eragina izan zuten nobeda-deak ere izan genituen. Horrez gain, pertsonen ongi-zatean zuzenean eragina izango duten bestelako ekin-tzak egin genituen.

Hobekuntza horien artean, hauek nabarmendu behar ditugu: zerbitzuaren berrantolaketa, azken lege alda-keten arabera, egoitzen birkokapena –arreta irisgarria eta deszentralizatua bermatuz-, lankidetza-hitzarmen berriak sinatzea zenbait erakunderekin, ematen ditugun zerbitzuak hobetzeko, eta azkenik, gure zerbitzuak edozein pertsonarentzat eskuragarriak izatea lortzea, edozein dela mintzatzen den hizkuntza, aldi bereko interpretazio-zerbitzu berri bati esker.

Egindako aurrerapenak eta 2009. urtean zehar jarrai-tutako helburuak laburbiltzeak erronka berriak hartzera eta zailtasunei ilusio eta indar berriz aurre egitera animatzen gaitu. Hori ezinbestekoa da gure laguntza eskatzen eta beraien konfiantza Udal honetan jartzen duten pertsona guztiei eskua luzatuta eskaintzen jarraitzeko.

Eskerrik asko,Elena Coria

Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia

AURKEZPENA

Page 5: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

KOORDINAZIO TALDEA

LANGILEAK

Zuzendaria: Mikel Kerexeta

Gizarte Zerbitzuetako teknikaria: Gotzon Zulueta

Koordinatzaileak: Igone Blanco, Arantza Laka, Kitty Rebolledo

Laguntza teknikoa eta kudeaketa: Pilar Lerma, Marian Martín, Jesús Ortega

Page 6: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 06

SAILAREN ORGANIGRAMA

Page 7: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

AURREKONTUAKGASTUAKGizarte Zerbitzuetako aurrekontu orokorra 11.751.821,72 €Getxoko Udalaren aurrekontu kontsolidatuta 124.233.562,54 €

DIRU-SARRERAKErakunde publikoetatik jasotako dirulaguntzak 3.376.322 €

Page 8: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 08

I KAP Langileen ordainsaria, II KAP Ondasu eta zerbitzuen erosketa, IV KAP Transferentzia arruntak, VI KAP Inbertsio errealak, VII KAP Kapital-transferentziak.

GASTUAREN XEHETASUNA

Page 9: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

KOKAPENA ETA ORDUTEGIAK

ZUZENDARITZA ETA PROGRAMAK ALGORTA-NEGURIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Urgull z. g.Zuzendaritza:T: 944 660 151F: 944 660 131

ANDRA MARIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Puerto Orduña 16T: 944 660 130F: 944 660 133

Publikoaren arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Helbide elektronikoa: [email protected]

Oinarrizko G.S. Algorta:T: 944 660 101 F: 944 660 155

Page 10: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 10

ERROMO-AREETAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Monte Gorbea 10T: 944 660 153F: 944 660 154

NAGUSIEN ETXEA

Lope de Vega 12T: 944 660 150F: 944 660 156

Page 11: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAKOinarrizko gizarte-zerbitzua udalaren gizarte-zerbitzuen barruan dagoen balio eta dizi-plina anitzeko arreta-unitatea da. Biztanleak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sar-tzeko duten lehen baliabidea da. Eginkizun nagusia Gizarte Zerbitzuen esparruan erantzun daitezkeen gizarte-beharri-zanak aurkitzea eta haiei erantzutea da, bere eskualdeko jarduera-eremuaren barruan. Horrela, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren instantzia desberdinetarako sarbidea koordinatzen eta kudeatzen du.

Page 12: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

LANGILEAK

Koordinatzaileak: Igone Blanco eta Kitty Rebolledo (Itziar Morlak ordezkatuta)

Gizarte-langileak: Amaia Arango, Marisa Díaz, Isabel Gil, Nagore Hernández, Lorena Iglesia, Naiara Intxaurraga, Arantza Laka, Maribi Martínez, Conchi Peña, Carolina Rodrigo, Blanca Tambo, Ixone Ugarte, Estibaliz Urquijo (Maider Huertak ordezkatuta) eta Matxalen Vicuña

Administrari laguntzaileak: Arantza Alberdi, Unai Alonso, Maite Amezaga, Izaskun Atxurra, Susana Barrenkua, Mª Angeles Carpintero, Kaitin Ochandiano, Begoña Ranero y Araceli Rosell (Francisco Javier Madariagak ordezkatuta)

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Page 13: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 13

ZUZENEKO ARRETA ZERBITZUA BANAKAKO ETA FAMILIA ESKU HARTZEAK

-aren biztanleria hartu du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Getxon. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 4.561 familia-unitate hartu ditu; 9.116 pertsona familia-unitatearen kide guztiak kontuan hartuz gero.

Zuzeneko arreta egin duten gizarte-langileen kopurua kontuan har-tuz (14 gizarte-langile), haietako bakoitza 326 familiaz arduratu da, batez beste.

%11,2

ERABILTZAILEEN PROFILADatuen arabera, erabiltzaileek ez dute profil jakinik; izan ere, Oina-rrizko Gizarte Zerbitzuak mota askotakoak dira, udalerriko biztanle guztientzat baitira.

Erabiltzaileak kasu akti-boetan sexuren arabera

2009ko abendua

Erabiltzaileak kasu aktiboetan nazionalitatearen arabera

2009ko abendua

Erabiltzaileak kasu akti-boetan zonaren arabera

2009ko abendua

Erabiltzaileak kasu akti-boetan adinaren arabera

2009ko abendua

1.6685.306Kasu berriak

342Etxeetara egin-dako bisitak

Jarraipen-elkarrizketak

84 35Kasuak koordina-tzeko bilerak

Larrialdiak

Egindako esku-hartze motak

Artatutako pertsona kopurua eta Getxoko biztanleria osoaren gaineko ehuneko

Page 14: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 14

ESKAERAREN ARRAZOIA

TXERTATZEKO HITZARMENAKTxertatzeko Hitzarmena dokumentu-programa da. Horretan, era-biltzaileak eta erreferentziako gizarte-langileak berariazko gizarte-ekintzak ezartzen dituzte, elkarren artean adostuta, norbera txer-tatzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko, edo baztertzeko arriskua prebenitzeko asmoz.

Txertatze Hitzarmen berri sinatu dira Aurten.

LEGE AHOLKULARITZA ZERBITZUAZerbitzu hau, lege arloko gaiei buruzko informazioa behar duten Gi-zarte Zerbitzuen erabiltzaileentzat da, informazio hori zerbitzu pri-batuen edo doako lege aholkularitzaren bidez jaso ezin dutenean. Aholkularitzako eginkizunak baino ez ditu egiten, eta ez da bigarren iritzia emateko zerbitzua.

Zerbitzu hau lortzeko, gizarte-langileak aurretik bideratu behar du erabiltzailea.

346

Lege Aholkularitza zerbitzua, arreta arrazoien arabera

Eskaeren banaketa, haien arrazoiaren arabera

Sinatutako Txertatze Hitzarmenak

Lege Aholkularitza Zerbitzuak artatutako pertsona kopurua

Page 15: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 15

Artatutako biztanleriaren %11,2 9.116 pertsona

Page 16: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 16

PRESTAZIO EKONOMIKOAKDIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTADiru-sarrerak Bermatzeko Errenta (lehen Oinarrizko Errenta zena) aldizka egiten den prestazio ekonomikoa da, oinarrizko beharrekin nahiz gizarteratze-prozesu baten gastuekin lotutako gastuei aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsonentzat.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskubide subjektiboa da, aplika-tzen den modalitatean prestazioa lortzeko berariaz araututa dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat.

Finantzazioa EAEko aurrekontu orokorren kontura da. Ordainketa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura da, eta izapideak udaleko gizarte-zerbitzuek egiten dituzte.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen artean, pen-tsiodunak eta biztanleak oro har bereizten dira.

GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAKOGizarte Larrialdiko Laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekono-miko eta diru-laguntzazkoak dira, beraraziko gastu arrunt eta ezo-hikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat, gi-zarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko.

Finantzazioa EAEko aurrekontu orokorren kontura da. Aurrekontu horretatik, udalerri bakoitzari esleipen ekonomiko bat egiten zaio. Udaleko Gizarte Zerbitzuak ordainketak bideratzen, ebazten eta gau-zatzen dituzte.

2009. urtean Gizarte Larrialdiko 1.189 laguntza eman ziren guztira, 2.144.628 eurotan guztira.

Udalak aurrekontuaren %11 (235.973 €) bideratu zuen partida horre-tarako; beraz, ez zen geratu estali gabeko eskaerarik.

DBE jasotzen duen bizikidetza-unitate kopurua

OB gisa emandako zenbateko osoaren urteko bilakaera

GLL kopuruaren eta emandako zenbateko osoaren urteko bilakaera

Page 17: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 17

ALDIZKAKOAK EZ DIREN LAGUNTZAKAldizkakoak ez diren laguntzak arautzen dituen udal arautegiaren arabera, laguntza ekonomikoak dira horiek, berariazko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten Getxoko auzokoentzat. Laguntza hauen xedea da gizarte-bazterketa egoerak premiaz eta behin-behi-nean arintzea edo saihestea.

Bestalde, udalak finantzatzen dituen prestazio ekonomiko bakarrak dira, eta subsidiarioak dira.

2009. urtean Aldizkakoak Ez diren 25 Laguntza (AEL) eman ziren, 31.545 eurotan.

GIZARTERATZEKO LAGUNTZA BEREZIAKGizarteratzeko Laguntza Bereziak aldizkako laguntza ekonomikoak dira. Beren xedea da gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dau-den pertsona ororen oinarrizko beharrizanak asetzea eta gizartera-tzen laguntzea. Bi motatakoak izan daitezke: banakakoak edo fami-liakoak.

Finantzazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura da, eta izapideak udaleko gizarte-zerbitzuek egiten dituzte.

UMEAK, NERABEAK ETA FAMILIAGizarte Hezkuntzazko Esku-hartze Taldeak (EISE) 2009an garatu-tako programa bi zerbitzu bereizitan banatu zen: Gizarte-hezkunt-zazko Esku-hartze Zerbitzua (SISE) eta Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzua (SIP).

GIZARTE HEZKUNTZAZKO ESKU HARTZE ZERBITZUA Abenduaren 5eko gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 legearen arabera, gizarte-hezkuntzazko esku-hartzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen barruan ematen den laguntza teknikoa da. Haren xedea da gizarte-hezkuntzazko esku-hartze horren bidez adingabeen eta haien familien gabezia pertsonalak, afektiboak, familiarrak, hezkun-tzazkoak, sozialak eta bestelakoak prebenitzea eta arintzea. Hortaz, prozesu luzea behar da horretarako, eta prozesu luze horretan hain zuzen, erabiltzaileek ezagutza, jarrera, ohitura edo gaitasunak bere-ganatzen dituzte, bakarrik moldatzeko edo gizarteratzeko erabilga-rriak direnak. Horrez gain, haien ongizatea sustatzen da, erabateko garapen pertsonala lor dezaten.

PROGRAMA HONEN HARTZAILEAK

Arrisku egoeran dauden, moldatu ezin diren, portaera-arazoak edo gizarteratzeko arazoak dituzten eta hezkuntzazko esku-hartzea-ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak).

21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte eta hezkuntzazko esku-hartzearen bidez alda badaitezke.

2009. urtean 68 familia-unitate artatu zituen Programak, eta haie-tatik, 10, deribatu berriak dira, eta 11, Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzuarekin batera egindako esku-hartzeak dira.

GLL kopuruaren eta emandako zenbateko osoaren urteko bilakaera

GLB jaso duten pertsona kopurua eta guztira emandako zenbatekoa

SISEk arreta emandako familia-unitateak

Page 18: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 18

ETXEZ ETXEKO ARRETA ZERBITZUAKETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAKEtxez etxeko laguntza zerbitzu integrala, balio anitzekoa eta komunitarioa da, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko arazoak dituzten familientzat. Etxean bertan zuzeneko arreta ematen du, be-rariazko esku-hartzeen bidez, erabiltzaileari ohiko ingurunean egoten eta integratzen laguntzeko, eta haren autonomia funtzionalaren murrizketa orekatzeko.

Norentzat: Eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsona oro (bakarrik bizi diren adinekoak, minusbaliotasuna duten pertsonak, kanpoko laguntzak behar dituzten pertsonak, etab.).

ESKU HARTZE PSIKOSOZIALEKO ZERBITZUAAbenduaren 5eko gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen arabera, esku-hartze psikosoziala Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen barruan ematen den laguntza teknikoa da. Haren xede nagusia da beren garapen pertsonalean eta sozialean eragina izan dezakeen gatazka- edo krisi-egoera baten aurrean laguntza psikologikoa ematea pertsona edo taldeei, egituratutako eta egutegi bati jarraitutako esku-hartzeen bidez.

2009. urtean 57 familia-unitate artatu zituen Programak, eta haietatik, 22, deribatu berriak dira, eta 11, Gizarte-hezkuntzazko Zerbitzuarekin batera egindako esku-hartzeak dira.

HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA BERMATZEKO PROGRAMAEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta EUDELek elkarrekin egindako eta adostu-tako programa da. Prebentzio- eta antolaketa-neurrietan oinarrituta dago, eta horretan parte hartzen duten erakunde desberdinen artean adostutako jarduera-protokoloa du.

Gizarte Zerbitzuak protokolo hori egitea komeni zela gogorarazi zien gutun baten bidez udalerriko ikastetxeei 2009. urtean, eta eskolara ez agertzeen parteak bidaltzea eskatu zien.

Horrela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskolara ez agertzeen 11 parte jaso dituzte udalerriko ikastetxeen eskutik, eta dagokion ikastetxe-arekin batera elkarlanean aritu dira eskolara ez agertze larriko 5 kasutan.

Ikastetxeetatik jasotako absentismo parteak

SIPek artatutako pertsonak

EELZk arreta emandako pertsona eta etxe kopurua

Page 19: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 19

ADINEKOEI LAGUNTZEKO PROGRAMA Zerbitzu honen asmoa da bakarrik bizi diren adinekoei laguntzea, eta haiek zaintzen dituztenei atseden hartzeko aukera ematea. Zerbitzu hau, Getxoko Udalaren eta Cáritas Diocesana-ren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez egiten da.

TELELAGUNTZA Telelaguntza zerbitzu berezia da, larrialdi edo normala ez den egoera batean dei bat egiteko gai dena. Egindako deiari SOS DEIAKek eran- tzuten dio, eta eskaera jaso eta proposatutako arazoari irtenbidea eman diezaiokeen pertsonarekin edo zerbitzuarekin harremanetan jartzen da.

Norentzat: Adinekoei edo minusbaliatuei lehentasuna ematen zaie, beste edozein bakardade egoera edota osasunerako arriskutsua den egoera alde batera utzi gabe.

LAGUNTZA TEKNIKOAK EMATEA

Oso zaila da ohean egon behar duten pertsonen eta ezgaitasun larriak dituzten pertsonei arreta ematea Etxez etxeko Laguntza Zer-bitzuaren bidez. Horregatik, Laguntza Teknikoak behar dira, etxeko laguntzaileen lana errazteko eta artatutako pertsonen segurtasuna hobetzeko. Laguntza teknikak hauek dira: garabiak, ohe artikulatuak, etxerako gurpil-aulkiak, eskaren kontrako koltxoiak, etab.

Zerbitzu hori, aldi baterako da, doakoa, laguntzarik behar ez den arte, behar hori bukatzean, itzultzeko berariazko konpromisoa hartzen da.

Abenduaren 31 arte, 47 pertsona artatu ziren laguntza teknikoak erabiliz.

Emandako laguntza tekniko berrien kopuruaren bilakaera EELZk emandako orduen urteko bilakaera

EELZren kostuaren urteko bilakaera

Kostuaren/orduaren eta etxe bakoitzaren urteko kostuaren bilakaera

Laguntzeko programak arreta emandako kasuak

Abenduaren 31 arte instalatutako telealarma kopurua

Page 20: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 20

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAK344 pertsona artatu ditu, eta 78.292 ordu eman ditu

Page 21: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 21

MENDETASUN LEGEAREN KUDEAKETA Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko eta haien autonomia pertsonala sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea onetsi zenetik, Getxoko Gizarte Zerbitzuek 346 eskaera bideratu dituzte aurten Mendetasun egoera baloratzeko.

Abenduaren 31 arte, 340 pertsona prestazio ekonomikoa jasotzen ari ziren senideak zaintzeko eta profesionalak ez diren zaintzaileei lagun-tzeko. Prestazio hori, Legearen Zerbitzuen Katalogoan jasotzen da.

ORDEZKO OSTATUA: BABESPEKO APARTAMENTUAKBabespeko apartamentuen xedea zenbait arrazoirengatik komuni-tatean bizimodu independente bat izaten jarraitzeko etxebizitza bat behar duten adinekoei laguntzea da.

Norentzat: Bakarrik molda daitezkeen eta eguneroko bizitzaren jardue-rak egiteko egoera fisiko eta psikiko onean dauden pertsonak. Baita etxebizitzarik edo bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzarik ez dutenentzat ere. Betiere funtzionamenduari buruzko Arautegien jasotako baldintzak betetzen badira.

Gaur egun, babespeko 39 apartamentu daude Getxon, eta haietatik, 11, Lope de Vega kalean daude, eta 28, Luis Lopez Oses kaleko eraiki-nean. Bata, 1992. urtean inauguratu zuten; bestea, 2007an.

2009. urtean Juan Bautista Zabala kalean dauden babespeko 12 apartamentu birgaitzeko obren lehen fasea burutu dugu, Tokiko Inber-tsioko Estatu Funtsaren kontura.

LAGUNTZAK HELDU – ETORKINENTZAKO ARRETA JURIDIKOA. GIZARTE-ERROTZEARI BURUZKO TXOSTENAKOrientazio juridikoko zerbitzua da, legezko agiririk ez duten etorki-nentzat. Eusko Jaurlaritzak sortu du, eta EAEko udalerri guztiekin sarean lan egiten du.

Sarbide bakarra du, eta Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuak bideratutako pertsonei bakarrik ematen die arreta, bideratzeko fitxa bidali ostean.

Helduk Getxotik bideratutako 309 kasu hartu ditu.

Bestalde, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek gizarte-errotzeari buruzko 266 txosten izendun egin dituzte. Txosten horiek, nahitaezkoak dira egoitza-baimenaren eskaera bideratzeko (Atzerritartasunaren Arau-tegiaren 45.2b. artikuluaren arabera).

Udaltzaingoari eta Ertzaintzari laguntzeaUdaltzaingoak eta Ertzaintzak poliziak esku hartu duen parteak bidaltzen dizkiete Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei, zerbitzu horiek parte har dezaketen gizarte-arazoren bat antzematen badute.

Horrela, 2009. urtean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek bi polizi horiek bidalitako 27 kasutan esku hartu dute.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuek zalantzazko 286 erroldatze-egoera aurkitu dituzte, Udaltzaingoarekin lankidetzan (baliabideak eta zer-bitzuak eskatu dituzten pertsonen kasuetan), bizikidetza-ziurtagi-rien sistemaren bidez.

Gizarte-errotzeari buruz egindako txosten kopurua

Udaltzaingoaren bideratzeko arrazoiak

Page 22: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 22

LANKIDETZA BEHARGINTZA, LAN ETA GARAPEN EKONOMIKOKO ZENTROAREKINOinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Getxolanek lankidetza-protokolo bati jarraitzen diote, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen duen arabera, pertsona eta familiekin esku-hartze integrala egiteko helburuz. Horretarako, haien arazo psikosozialak eta prestatzeko eta lan egiteko dituzten zailtasunak aztertzen dituzte. Lankidetza horren daturik garrantzitsuenak hauek dira:

238 pertsona bideratu dituzte Gizarte Zerbitzuek Getxolanera.

6 pertsona bideratu ditu Getxolanek Gizarte Zerbitzuetara.

Bestalde, koordinazio egituratua dago eta 3 motatako programak lantzen dira batera, gizarte-desabantaila egoeran, bazterketa egoeran edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzat. Horrela, parte har-tzen duten pertsonak Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileak berak dira.Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programak eta erabiltzaile kopurua hauexek izan dira:

Auzolan. Prestakuntza eta enplegu programa. Bi programa landu dira: batetik, garbiketa-zerbitzuetako langileen profila duena; bestetik, mantentze-zerbitzuetako langileena duena. Guztira, 16 pertsonek parte hartu dute.

Getxo Lanin. Trebakuntza programa teoriko-praktikoa da, bekarekin egiten dena. Lau ikastaro antolatu dira, profil hauekin: izurrien teknikaria, arrandegiko eta kutxa-laguntzailea, etxeko arreta zerbitzua eta sukaldeko laguntzailea. Horietan 8 pertsonak parte hartu dute.

Betikolan: Prestakuntza eta enplegu programa pilotua da, mendeko pertsonei emandako arretari buruz. Sustatzailea Eusko Jaurlaritza da, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileentzat da, haiei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Gizarte Zerbitzuek 53 pertsona bideratu zituzten Getxolanek egindako hautapen-elkarrizketetara, eta 11 pertsonek parte hartu zuten programa horretan.

Laneratzeko enpresak. 12 pertsona kontratatu dituzte laneratzeko enpresetan lan egiteko.

Page 23: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 23

DESZENTRALIZAZIOAArreta hurbila eta abegitsua Getxoko herritarrei

Page 24: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 24

PREBENTZIOA ETA GIZARTERATZEAPertsonak gizarteratzen lagundu nahi duen programa, proiektu eta ekintza multzoa da, pertsona horiei komunitatean parte hartzeko aukera emanda.Beraz, oso eremu desberdinak hartzen ditu: boluntarioen lana, immigrazioa, prebentzioa, aniztasun funtzionala eta Nagusien Etxea.

Page 25: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 25

LANGILEAK

Boluntariotza eta Aniztasun Funtzionala: Isabel Barrenetxea

Inmigrazio Teknikariak: Ekain Larrinaga

Nagusien Etxeko Teknikaria: Santiago López de Eguílaz

Nagusien Etxeko Ordenantzak: Iñaki Markaida, Raúl Pardo eta José Souto

PROGRAMAK

Aniztasun Funtzionala: Mugikortasun gutxiko pertsonen arreta

Boluntariotza: Lokalak utzi, Erakunde partehartzaileekin diru-laguntzak eta hitzarmenak, Borondatzeko jarduna sustatzea eta zabaltzea

Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitarioa: Prebentziorako programak kudeaKeta eta plangintza

Inmigrazioa: Programak kudeatu eta planificatu eta inmigrazioaren toki Plana

Nagusien Etxea: Nagusien Etxea eguneko zentroa kudeatu eta dinamizatu

PREBENTZIOA ETA GIZARTERATZEA

Page 26: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 26

BOLUNTARIOTZAGetxoko Udalak boluntariotza sustatzen du, hiru jarduketa lerroren bidez:

Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan aritzen diren erakundeekin diru-laguntzak eta hitzarmenak sinatuz.

Elkarte sareak parte har dezala sustatuz, partaidetza hori era-tuz eta bultzatuz, Getxoko Boluntariotza Erakundeen Federa-zioaren bidez (FEGEVOL).

Urtero Boluntarioen Topaketak antolatuz. Horietan, elkarte sare hori osatzen duten elkarteek parte hartzen dute.

Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren erakundeen jarduerek Gizarte Zerbitzuen helburuak betetzen laguntzen dute, besteak bes-te: bazterkeria prebenitzea, baztertuta dauden kolektiboak gizarte-ratzea, eta minusbaliotasunak edo bestelako arazoak dituzten pert-sonen bizi-baldintzak hobetzea.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEEKIN EGINDAKO HITZARMENAK ETA HAIEI EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAKGizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren elkarteei 38 diru- laguntza eman zaizkie, 70.000 eurokoak guztira.

Gizarte Zerbitzuen Erakunde Laguntzaileen jarduera-esparruen arabe-ra, emandako diru-laguntzen eta hitzarmen banaketa hauxe izan da:

Guztira 12 lankidetza-hitzarmen sinatu ziren arlo desberdinetarako erakundeekin:

Horrela, diru-laguntzen eta hitzarmenen zenbatekoa guztira hau izan da:

Diru-laguntzen eta hitzarmen banaketa jarduera-esparruen arabera

Page 27: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 27

ERAKUNDE ETA PER-TSONA BOLUNTARIOA GORAIPATZEA

ERAKUNDE ETA PER-TSONA BOLUNTARIOA GORAIPATZEA Idoia Loroño, AHIDA elkartekoa, eta Hijas de la Caridad

Page 28: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 28

EKINTZA BOLUNTARIOA ZABALTZEALANEKO BILERAK BOLUNTARIOEN ELKARTEEKIN

11 laneko bilera egin dira Boluntarioen Elkarteekin, Getxoko Bolun-tariotza Erakundeen Federazioaren (FEGEVOL) dinamizazioan eta kudeaketan aurrera egiteko eta Getxoko XVI. Boluntarioen Topaketak antolatzeko helburuz. Bilera horietan 13 elkartek parte hartu dute.

GETXOKO XVI. BOLUNTARIOEN TOPAKETAK

XVI. Topaketa hauek beste urteetako ideia azpimarratu dute: uda-lerriko boluntarioen elkarteak sustatu eta berariaz aintzatetsi behar direla, eta Getxoko boluntarioen elkarteak topatzeko eta gogoeta egi-teko esparrua sortu behar dela. Horrela, komunitatean protagonis-moa izaten laguntzen duten arlotan eta edukitan trebatzeko aukera izango dute.

Topaketa hauetan, “Berrikuntzak boluntariotzan” izan da eztabai-dagaia, eta txostengileak Boluntariotzako zinegotzia eta Portugale-teko “Adaka” Boluntarioen Zentroko zuzendaria izan dira. Kasu hone-tan, Topaketen helburua esperientziak alderatzea izan zen, eta hala bazegokion, haiek hobetzea. Guztira 100 lagun bertaratu ziren gutxi gorabehera.

Horrez gain, Urteko Boluntarioaren Saria ere banatu zen, AHIDA Elkarteko presidente Idoia LOROÑOK lortu zuena. Bestalde, Portu Zaharreko Hijas de la Caridad ikastetxeak zenbait hamarkadetan egindako lana eskertzeko Urteko Erakunde Boluntarioaren saria eman zitzaion.

ANIZTASUN FUNTZIONALAMUGIKORTASUN MURRIZTUKO PERTSONEI LAGUNTZEKO PROGRAMAGetxoko Udalak, programa hori garatzen du Gurutze Gorriarekin sina-tutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, eta autonomia pertsonala ez duten pertsonentzat da, etxean egotea komeni bazaie eta kalera irteteko eragozpen larriak badituzte.

Programa honi esker, kultura-, kirol- eta aisialdi-programetan parte hartu nahi duten pertsonak garraiatu eta mugi daitezke. Horretarako, egokitutako ibilgailuak ditu. Horrela, programan parte hartzen duten pertsonei laguntzen zaie, eta komunitateko programetan parte har dezakete. Horrez gain, haien familiek eta zaintzaileek atseden har dezakete.

egin dira 2009. urtean, aurretik aipatutako jardueretarako lekual-daketak barne.

EZGAITASUNAK DITUZTEN PERTSO-NEK APARKATZEKO TXARTELAKUdalari dagokio mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonentzat Aparkatzeko Txartelak bideratzea. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldun-diaren Balorazio eta Orientazio unitateak aldeko irizpena egin behar du aurretik. Txartela hauek titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo ibilgailu horretan garraiatzen dutenean bakarrik erabil daitezke.

erregistratuta daude gaur egun, gure udalerrian aparkatzeko. Guzti-ra 156 txartela bideratu dira 2009. urtean (77 berri, 30 berritze eta ezeztatutako 49 eskaera).

2.331zerbitzu

730txartel

Page 29: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 29

DROGA-MENDEKOTASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIOAPREBENTZIOA ESKOLANLehen Hezkuntzako (4-12 urte artekoak), Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte artekoak) eta derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikastetxeei laguntzea, droga-mendekotasunak prebenitzeko eta osasunerako hezkuntza-programak diseinatu eta gara ditzaten, eskola inklusiboari lehentasuna emanez.

Proiektua hauen bidez gauzatzen da: aholkularitza teknikoa, ikas-materiala diseinatzea, egokitzea, egitea eta banatzea eta irakasleak trebatzea.

Lehen Hezkuntza: Ikasturte honen balantzearen arabera, zentroen lan-mailari eutsi zaio. Datuek erakusten dute Getxoko zentroen ia %100ek, publikoak edo pribatuak izan, Lehen Hezkuntzako hiru ziklo-tan lan egiten dutela. Ikastetxeetako batez besteko datuen arabera, 12 irakaslek parte hartu dute programetan; 11 ikasgelek osasunerako eta droga-mendekotasunak prebenitzeko hezkuntzan lan egin dute, eta ikastetxe bakoitzeko 222 ikasle bertaratu dira (220 iazko ikasturtean).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: ikasturte amaieran zentroen egoera hau zen: 82 ikasgelek lan egin dute gai hauetan; gutxi gora-behera 1.663 ikaslek parte hartu dute (1.768 iaz), batez beste 208 ikasle zentroko (221 iaz).

OSASUNKUME

Osasunkume, Bizitzaren Abentura, droga-mendekotasunak prebe-nitzeko programa da, Osasunerako Hezkuntzaz baliatzen dena Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin lan egiteko.

Bere helburu nagusia da bizimodu osasungarriak eta autonomoak sustatzea, ongizatean bertan eragina izan dezaketen jokabide eta egoerei buruzko ezagutzak barne hartuta.

Horretarako, programa horretan erabiltzen diren laguntza-materia-lak, bilduma eta kromoak (ikasleentzat) eta Irakaslearen gida dira. Nabarmendu behar da euskaraz edo gaztelaniaz eta euskaraz eskura daitekeela materiala, betiere ikastetxeek horrela eskatzen badute.

ZINESKOLA – OSASUNERAKO HEZKUNTZA

Zinea lan-gida batekin erabiltzea, substantzien gehiegizko kon-tsumoak ekar ditzakeen nerabezaroaren zenbait alderdi aztertzeko eta ulertzeko. Ikasturte honetan, 4 film ziklo daude, osasunerako hezkuntzaren barruan.

HIESA ETA SEXUALITATEA PREBENITZEA NERABEEN ARTEAN

DBHren barruan, sexualitateari eta HIESari buruzko hezkuntza-proiektua egiten ari da udalerriko ikastetxeetan, Udalak eta Guraso Elkarteen Federazioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.

OSASUNKUME programan parte hartu duten Lehen Hezkuntzako ikasleen portzentaila

IRUDI-BIZIAK programa (ikasleak)

Sexualitatea eta HIESaren prebentzioa (partaideak)

Page 30: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 30

PREBENTZIOA FAMILIANGetxok hiru Guraso Elkarteen Federazio ditu: FAPAG (Lehen Hezkunt-za publikoa), ELKARGARRI (Bigarren Hezkuntza publikoa) eta EL PU-PITRE Federazioa (pribatua). Horri esker, Gurasoen Eskolako progra-ma duela 10 urte baino gehiagotik ari da garatzen Getxon.

2008-2009 ikasturtean 140 saio garatu dira, eta 13 ikastetxeetako 543 gurasok parte hartu dute. Landutako gaiak hauek izan dira: komunikazio-gaitasunak familian, psikologia gurasoentzat, estresa eta antsietatea kontrolatzea, aurrea hartu drogei, eskola-jazarpena, autoestimua hobetzen eta eskola-arrakastaren bila.

SEME-ALABAK

Seme-Alabak argitalpenak gurasoen eskolen trebakuntza-jarduerak osatzen ditu. Dibulgaziozkoa da eta urtean hiru ale argitaratzen dira; guztira, 6.700 aleko tirada du.

Aurten aztertu diren gaiak hauek izan dira: aisialdia oro har eta hezkuntzako aisialdia, nerabezaroa eta jolasak, eta jostailuak eta opariak.

IMMIGRAZIOA ETA KULTURA ARTEKOTASUNAGetxon, 2009ko abenduaren 31n, 81.792 biztanle zeuden guztira (Biztanleen Udal Erroldako datuen arabera). Pertsona haietatik, 5.383 atzerritarrak dira; beraz, biztanleria osoaren %6,60.

Etorkinak gehienbat erkidegoz kanpoko herrialdeetatik etorri dira, funtsean amerikar kontinentetik (Bolivia, Paraguai, Kolonbia, Ekua-dor eta Peru), Errumaniatik azken urteetan gero eta jende gehiago etortzen ari dela ahaztu gabe. Nabarmendu daitezkeen beste ezau-garri batzuk dira gehienak emakumeak (%60) eta gazteak direla.

Prebentzioa familia-esparruan, Guraso Elkarten federazioen arabera

Atzerritarren nazionalitatea duen kontinentea, Getxon, 2009ko abenduaren 31n

ELKARGARRI

FAPAG

%6,60EL PUPITRE

Atzerriko biztanleen

Page 31: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 31

KULTURA ARTEKO IRRATI TAILERRA GETXO FOLKEN

Page 32: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 32

Getxok atzerritarrak hartzeko Udal Sarean parte hartzen du 2004tik. Sare hori, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak sustatzen du EAEn. Harekin batera koordinatuta, Immigrazioko Euskal Plana-ren HELDU, BILTZEN, IKUSPEGI eta FORO elkarteek nahiz Sare horren barruan dauden udalerriek eta mankomunitateek lan egiten dute. Horrela, erakundeen egokitzapena sustatzen dute, garapenean eta gizarte-kohesioan dagoen aniztasuna hobeto kudeatzeko. Udalaren 2008-2011 Legegintzaldi Planean, aniztasunaren kudeaketa zeharka jasotzen da, eta zenbait jarduera-lerro aipatzen dira.

Immigrazio eta Kultura artekotasun unitateak zenbait ekintza eta pro-grama garatzen ditu, funtsezko ildo hauetan banatuta

ERREALITATEA EZAGUTZEAIMMIGRAZIOAREN TOKIKO BEHATOKIA

Getxoko immigrazioaren errealitateari, ezaugarriei eta eraginari buruzko informazioa sortzeko, hedatzeko eta erabiltzeko sistema dago 2003. urtetik. 2009. urtean IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako Getxoko immigrazioaren bigarren panoramika argitaratu da.

ELKARGUNE. GETXON ETORKINAK HARTZEKO PROGRAMA.Programa honetan udalak atzerriko etorkinei integratzen laguntzeko egindako zenbait jarduera biltzen dira.

WWW.KAIXOGETXO.NET BALIABIDE-GIDA

KaixoGetxo.net gidak 34.822 gida jaso ditu 2009. urtean. On line ba-liabide hau informazioa emateko erreferentea da erabiltzaileentzat eta gizarte-erakunde eta -mugimenduentzat. Horrez gain, 2009. urtean, ELKARGUNE liburuxkaren 8.000 ale argitaratu dira, webean jasotzen diren izapide garrantzitsuenen laburpenarekin.

TALDEKAKO INFORMAZIO-SAIOAK ATZERRITARTASUN ETA LAN ESPARRU JURIDIKOARI BURUZ

Hil bakoitzaren azken asteazkenetan egiten dira, Eusko Jaurlaritzak atzerritarrei arreta juridiko eta soziala emateko duen HELDU zerbitzua-ren bidez. Atzerritarrentzat nahiz bertakoentzat dira, atzerriko pertso-nekin loturarik badute (senideak, lanean, etab.) eta atzerritarren gaiari buruzko informazioa nahi badute. Saio hauetako bakoitzera batez bes-te 15 eta 20 pertsona artean bertaratu dira.

GETXON BIZI, VIVIR EN GETXO: ETORKINAK GIZARTERATZEA, SUSTATZEA ETA TREBATZEA

Munduko Medikuak erakundeak emandako tailerrak dira. Gizarte- eta lan-trebakuntza (moduluak: elikadura eta sukaldaritza, ostalaritza,

adinekoak eta gaixoak zaintzea, eta oinarrizko informatikari buruzko beste bi modulu) eta gizarte-baliabideen, ingurunearen eta abegi-gizartearen ezagutza konbinatzen dira. Duela gutxi Getxon finkatu diren etorkin atzerritarrentzat dira. Helburua udalerrian gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.

bete dira eskaini diren 24 orduko 5 tailerretan, eta bertaratutakoen %82k pozik bukatu dituzte aukeratutako moduluak.

GETXOKO EMAKUME ETORKINENTZAKO TOPAKETAK

Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan bi deialdi egin ziren 200an. Batetik, ekainean bukatutzat eman zen 2008ko urrian hasi zen tal-dearen lana; bestetik, urteko azken hiruhilekoan iraupen laburragoko modulu-eskema batera pasa ziren (6 saio). Bi kasuetan gaiak antze-koak izan ziren: estresa kontrolatzea, autoestimua indartzea, familia-ren egoera berriei aurre egitea (bereziki familia berriz biltzen denean), sexu- eta ugaltze-osasunari buruzko gaiak, familiaren rolak migrazio-an, baliabideak ezagutzea eta esperientziak trukatzea udalerrian da-goeneko osatuta dauden emakume-taldeekin. 2008-2009ko edizioan 15 emakumek parte hartu zuten eta urritik abendura arte den forma-tu berrian 20k.

HIZKUNTZA HARRERA ETA EUSKARA SUSTATZEA

Euskara Zerbitzuak eta Immigrazio Unitateak helburu berak dituzte: migrazioari modu eraginkor eta integratzaile baten bidez aurre egitea; hizkuntza-planak garatzea, etorkinek euskara ezagutu dezaten, eta udalerrian euskara sustatzeko eta zabaltzeko ekintzetan kultura arteko ikuspegia erabiltzea.

AISA ikastaroak euskararen eta euskal kulturaren hastapenei buruz: HABEk eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak antolatutako ikastaro hauen eskaera zabaltzea, sustatzea eta egokitzea. Bi euskaltegik ematen dituzte: Udal Euskaltegiak eta AEK Lauaxetak. Aurreko ikasturtean bezala, 2009-2010. edizioan 3 talde sortu ziren, matrikula egin zuten 39 pertsonekin.

Umeak hezkuntza-eredu elebidunetan matrikula daitezen sustat-zeko kanpaina .

138plazas

Page 33: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 33

KULTURA ARTEKO BIZIKIDETZAN SENTIKOR BIHURTZEAGETXO Kultura artean programak zenbait ekintza garatzen ditu urtean zehar, udalerrian kultura arteko bizikidetzaren balioak sustatzeko. Immigrazio Unitateak sustatutako eremutan eta beste udal arlok sustatutako eremutan gertatzen da.

HERRITARREN ESPARRUAN ESKU HARTZEA

Aniztasunari buruzko jardunaldiak, bazterkeriaren kontra, mar-txoaren 21 dela-eta (Arraza bazterketaren kontrako Nazioarteko Eguna).

Ekainaren 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, CEAR Euskadi elkartearekin.

Etorkinen astea, abenduaren 18 dela-eta, Etorkinen Nazioarteko Eguna.

Getxo Folk Nazioarteko Jaialdiaren barruan zenbait kultura arteko jarduera egin ziren.

EUSKARASHOWA Kultura arteko Karaokearen 4. edizioa, Kan-tuketan programaren barruan.

Kultura arteko egutegia.

HEZKUNTZAREN ESPARRUAN ESKU HARTZEA

BILTZEN Integrazio eta Kultura Arteko Bizikidetza Zerbitzuarekin lankidetzan, ikasgeletan esku hartu da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin, nortasunari, estereo-tipoei, aurreiritziei eta gatazkak konpontzeko gakoei buruzko gogoe-ta egiteko. 2008-2009 ikasturtean 8 zentrok parte hartu zuten, eta 2009ko abenduaren 31 arte 4 zentrok parte hartu zuten programan.

Halaber, balioetan hezteko, Zineskola Inmigración programa ere sar-tu da zine eskaintzaren barruan

LAN ESPARRUAGETXOLAN Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Zerbitzuekin lankidet-zan, atzerriko etorkinei laneratzen laguntzeko jarduerak garatu dira. Nabarmendu behar da Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzarekin izandako koordinazioa, AUZOLAN gizarteratzeko eta laneratzeko pro-grametan. Esperientzia hori 2009an aurkeztu zuten Bartzelonako Unibertsitateko udako ikastaroetan (uztailean), eta krisi-egoeran aniztasuna kudeatzeari buruzko Lan Ministerioaren jardunaldietan (abenduan).

FAMILIAK BERRIZ ELKARTZEKO BIZIGARRITASUN TXOSTENAKAtzerritartasunari buruzko legeak prozedura bat ezartzen du, erki-degoz kanpoko pertsonen familiak berriz elkartzeko, Horretarako, familia elkartu nahi duen pertsonak frogatu behar du, agirien bidez, etxebizitza egokia duela.

Getxoko Udalak agiri horiek ematen dizkie eskatzen duten auzokoei. 2009. urtean 37 bizigarritasun-txosten egin eta onartu ziren (2008an baino 2 gehiago).

HERRITARREK PARTE HARTZEA2009. urtean Ellacuria Fundazioarekin zegoen harremana finkatu da, herritarren partaidetza sustatzeko programa batekin. Funtsezko he-lburuak bi dira:

Immigrazioaren esparruko elkartearen egitura indartzea (bar-neko demokrazia, kudeaketa ekonomikoa, baliabideak aurkit-zea, erakundeek parte hartzea, proiektuak gauzatzea, barne eta kanpoko komunikazioa...).

Laguntzea, elkarteek udalaren kultura arteko sentsibilizazio pro-gramak diseinatu eta gauza ditzaten.

Emaitzarik esanguratsuenetako bat izan da “Getxoko etorkinak” plataforma sortzea. Elkarte hauek osatzen dute: Adrebol, Acsabol, Arahma, Berdintasuna, Caritas, Egintza, Hijos de Quinara M’Benne Botcha, Pagkakaisa, Perualde eta Sikap.

Halaber, 2009. urtean Gure Aisia programa egin du Getxo Kirolak-ek, etorkinei kirol esparruak erabiltzean laguntzeko. Prozesuaren emaitzak Getxon oso positiboak izan dira, instalazioetarako sarbide normalizatuari eta kirol autokudeaketarako gaitasunari dagokienez. Prozesu hori 2008. urtean hasi zen, eta Bilboko eta Durangoko nahiz Eusko Jaurlaritzako BILTZEN Integrazio eta Kultura Arteko Bizikidet-za Zerbitzuaren esperientziekin koordinatu da.

Page 34: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 34

NAGUSIEN ETXEANagusien Etxea Eguneko Zentroa udalarena da, hala ere, IBAR Nagu-sien Etxea adinekoen elkarteko Zuzendaritza Batzordeak kudeatzen du. Batzorde hori, zentroko kideek berek osatzen dute, eta jarduerak antolatzen ditu, zentroko erabiltzaileen eskaeren eta beharren ara-bera. Antolatutako jarduera horiez gain, baditu beste zerbitzu batzuk ere: kafetegia, jatetxea, podologia, gimnasia eta ile-apaindegiak.

NORENTZAT

Nagusien Etxeko bazkide izan daitezke baldintza hauek betetzen di-tuzten pertsonak: udalerrian erroldatuta egotea, 60 urtetik gorakoa izatea eta 50 urtetik gorakoa baliaezintasuneko pentsioa, aurretiko erretiroa, alarguntsa-pentsioa edo antzekoak kobratzen badituzte, betiere beren kontura edo besteren kontura lan-jarduerarik egiten ez badute.

ditu zentroak gaur egun. 2009. urtean 257 bazkide egin ziren.

ESKAINITAKO ZERBITZUAKGizonezkoen eta emakumezkoen ile-apaindegiak eta taberna-jate-txea bazkide nahiz bazkide ez direnentzat dira, eta prezioak Zentroko Zuzendaritza Batzordeak finkatzen ditu urtero. Horri esker, prezio merkean kalitate ona eskaintzen dute. Podologia zerbitzuak eskaera ugari ditu, adinekoen artean arazo podologikoak izatea oso arrunta delako.

JARDUERAK2009. urtean jarduera hauek egin ziren:

Egun bateko 8 ibilaldi eta 15 eguneko 2 ibilaldi.

11 paseo natura ikusteko, parte-hartzaileei gaitasun fisikoetara egokitutako ibilbideekin.

9 dantzaldi orkestrarekin, urte osoan zehar banatuta.

Gimnasia jardueran 76 pertsonek parte hartu zuten, 3 taldetan banaturik.

2 informatika-ikastaro (BBKren laguntzaz). 48 pertsonek parte hartu zuten. Oroimena suspertzeko ikastaroa. 16 pertsonek par-te hartu zuten.

2 hitzaldi bazkideentzat interesgarriak ziren gaiei buruz (Mende-kotasun Legea eta prebentzioa osasun arloan).

Areto-dantzen ikastaroa. 36 pertsona bertaratu ziren. Sevillanen ikastaroa, 12 pertsonek parte hartu zutena.

Briska, tute, mus, igel-joko, domino, xake, billar eta petanka txa-pelketak. 89 bazkidek parte hartu zuten guztira.

Euskara ikasteko ikastaroa (BBKren laguntzaz). 15 pertsonek par-te hartu zuten.

Pintura eskolak, Nagusien Etxeko tailerretan. 29 pertsonek parte hartu zuten. Gainera, argazki-lehiaketa egin zen.

Nork bere burua zaintzeko eta etxea antolatzeko tailerra, 55 urte-tik gorako gizonentzat. Tailer hau Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan antolatu zen, eta bere xedea da nork bere burua zaintzea, osasunaren, bizi-kalitatearen eta autonomia pertsonalaren ikuspegitik. Guztira 12 gizonek parte hartu dute 20 orduko tailerrean.

Azaroaren 21ean Nagusien Etxearen XXII. Urteurrena ospatu zen, eta luncha izan zen bertaratutako pertsona guztientzat. Horrez gain, urtean zehar Inauteriak ospatu ziren, dantzaldia eta mozorro lehiaketa barne. Azkenik, Romoko jaietan, Ate Ire-kien Eguna egin zen.

5.739bazkide

Page 35: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 35

ETENGABEKO HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

Page 36: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 36

BARNE PROZESUEN HOBE-KUNTZA ETA LAGUNTZAKARLOKO BARNE-PROZESUAK HOBETZEA

Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileei hitzordua SMS bidez gogora-tzeko sistema abian jarri zen, eta baita “Aulki librerik ez” publizi-tate-kanpaina ere, hitzorduetara ez joate kopurua murrizteko. 2009. urtean 5.648 SMS bidali ziren, eta horri esker, ez joateen kopurua %10 murriztu zen aurreko urtearen aldean.

Udalaren irizpideak eta arautegiak eguneratzea (AES, ANP, egoi-tzen plazen diru-laguntzak, SADen gida praktikoa).

INEMen Tokiko Korporazioen programarekin Gizarte Zerbitzuak indartzeko administrari laguntzaile bat kontratatu zen, 6 hilabe-tetarako, administrazio atalari laguntzeko (espedienteen artxiboa kudeatzea, datu-baseak eguneratzea, etab.).

Udalerriko ume eta nerabeei buruzko gogoeta eginda, urte amaie-ran Gizarte Hezkuntzazko Esku-hartze Taldea bi zerbitzutan banatu zen: Gizarte Hezkuntzazko Esku-hartze Zerbitzua eta Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzua, bi zerbitzu horiei, hots, hezkuntzazkoari eta psikologikoari, berezitasuna eta indepen-dentzia emateko helburuz.

Gizarte Zerbitzuen lege berria onartuta, eta gizarte-zerbitzuetan aldaketa handiak gertatzen ari zirela, gogoeta estrategikoa egin zen Getxoko udaleko gizarte-zerbitzuen egungo errealitateari buruz. Hamabi hilabete baino gehiagoko prozesua izan zen, eta saileko pertsona guztiek parte hartu zuten (baita zerbitzuak ematen dituzten enpresetarako lan egiten duten zenbait pertso-nek ere). Gogoeta horren ondorioz, jarduera hauek nabarmendu ditzakegu:

· o Antolaketa diseinatu zen. Horrela, urte anitzeko hazkundea proposatu zen, eta 2009. urtean plaza hauek sortu ziren: 6 gizarte-langile, 4 administrari laguntzaile, erdi-mailako ku-deaketa-teknikari bat eta laguntza teknikoko eta kudeaketako arduradun bat.

· Plan estrategiko bat egin zen 2009-2011 urteetarako.

· Organigrama berria eta horretan jasotako postu guztien mo-nografiak egin ziren.

Page 37: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK...ren bidez alda daitezkeen umeak eta gazteak (0-21 urtekoak). 21 urte arteko adingabe edo nerabe bat gutxienez duten familiak, arrisku-faktoreak badituzte

2009 MEMORIA GETXOKO GIZARTE ZERBITZUAK 37

BARNE TREBAKUNTZABESTE HOBEKUNTZA BATZUK Pertsona zaintzaileak: 2009. urtean bi prestakuntza-ikastaro antolatu dira, zaintzaileen kolektiboei laguntzeko helburuz. Bi prestakuntza-ikastaro antolatu ziren, zaintzaileen kolektiboei laguntzeko asmoz. “Mendeko pertsonak zaintzea” ikastaroan 50 pertsonek parte hartu dute eta “Nork bere burua zaintzea: zain-tzea zaintzeko” ikastaroan 52 pertsonek.

DUALIA aldibereko itzulpen-zerbitzua ezarri da. Horren bidez, gizarte-langileen eta EAEko hizkuntza ofizialik hitz egiten ez duten atzerriko erabiltzaileen arteko komunikazioa erraztu da.

ELKARGUNE programa eta AUZOLAN programarako Gobernuko Ordezkariordetzarekin izandako koordinazio-esperientzia jaso dira EAPN Euskadin pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzeko Europako Sareak argitaratutako “Jardunbide egokien azterketa, Euskadiko etorkinei emandako arretan” dokumentuan.

Arreta emateko egoitza berri bat inauguratu da Urgull kalean, Algorta eta Negurirako, eta Fueros eta Martikoena kaleetan zeu-den aurreko bulegoak egoitza berri horretara eraman dira.

LAGUNTZAK Farmazeutikoen Elkargoarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Etxeko Lagunza Zerbitzuan artatutako pertsonen senda-gaien erabilera hobetzeko.

Purísima Concepción de las Hijas de la Caridad zentroarekin lan-kidetza-prozesua burutu dugu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu baitugu eguneko zerbitzuak garatzeko, oinarrizko gizarte-beha-rrizanei erantzuteko asmoz: jantoki soziala, dutxak eta garbitokia.

Caritas-ekin diru-laguntza eta hitzarmen desberdinak batu ditu-gu, erakunde horrekin lankidetza-hitzarmen bakarra sinatu dugu-lako, esku-hartze sozialeko programak eta zerbitzuak garatzeko.