17
OSTADARRAREN KOLOREETAN ZEHAR Ander Audikana Gasteiz, 16 urte Ur tanta umil bat besterik ez naiz, harat-honat estropozoka dabilen ur tanta xume bat. Hodeien arima nahaspilatuan irristakor eta jostakin ibili ohi den horietako bat, eta behin nekatuta, bere anai- arrebekin batera bere burua amiltzen uzten duen horietakoa nauzue ni. Hodeirik hodei lehendabizi, eta hauetatik mendi gailurrera, jarraian, ezertara- ko betarik gabe, mendi magalean behera, harana- ren bihotzera, edozein errekastoren bila, arnases- tuka, eta horrela, haranez haran, hiriz hiri edo ibairik ibai itsasora. Itsasotik gora, hodeietara bere- hala, eta hodeirik hodei lehendabizi, eta hauetatik mendi gailurrera eta ... Halakoa izaten omen da ur tanta ororen bizia, neketsua zenbaitetan, asperga- rria gehienetan eta motela eta luzeegia kasu guz- tie tan , horregaitik, hain luzea denez gero ezinez- koa zait nere adina kalkulatzea. Badakit jakin ere zaharra naizela erabat, edozein hiri baino askoz gehiago, gizakia bera baino are zaharragoa, zuhai- tzak nahiz udaberrikoak, nahiz udazkenekoak baino makina bat urte gehiago ditudala eta orain- dik orain gogoan dauzkat gizakia kobazuloetan ibiltzen garaiak, eta baita gizakirik gabeko egunak, noiz, haien ordez, dinosaurio izeneko ani- malia erraldoiak bizi zirenekoa, baina pentsatzen jarrita, munduan bizitzarik ez zegoenekoa ere 43

Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

OSTADARRAREN KOLOREETAN ZEHARAnder Audikana

Gasteiz, 16 urte

Ur tanta umil bat besterik ez naiz, harat-honatestropozoka dabilen ur tanta xume bat. Hodeienarima nahaspilatuan irristakor eta jostakin ibili ohiden horietako bat, eta behin nekatuta, bere anai­arrebekin batera bere burua amiltzen uzten duenhorietakoa nauzue ni. Hodeirik hodei lehendabizi,eta hauetatik mendi gailurrera, jarraian, ezertara­ko betarik gabe, mendi magalean behera, harana­ren bihotzera, edozein errekastoren bila, arnases­tuka, eta horrela, haranez haran, hiriz hiri edoibairik ibai itsasora. Itsasotik gora, hodeietara bere­hala, eta hodeirik hodei lehendabizi, eta hauetatikmendi gailurrera eta... Halakoa izaten omen da urtanta ororen bizia, neketsua zenbaitetan, asperga­rria gehienetan eta motela eta luzeegia kasu guz­tietan, horregaitik, hain luzea denez gero ezinez­koa zait nere adina kalkulatzea. Badakit jakin erezaharra naizela erabat, edozein hiri baino askozgehiago, gizakia bera baino are zaharragoa, zuhai­tzak nahiz udaberrikoak, nahiz udazkenekoakbaino makina bat urte gehiago ditudala eta orain­dik orain gogoan dauzkat gizakia kobazuloetanibiltzen z~neko garaiak, eta baita gizakirik gabekoegunak, noiz, haien ordez, dinosaurio izeneko ani­malia erraldoiak bizi zirenekoa, baina pentsatzenjarrita, munduan bizitzarik ez zegoenekoa ere

43

Page 2: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

badatorkit burura, itsaso ikaragarri haundi etageldo batek mundua menderatzen zuenekoa.Noizbehinkako lurrikarak edo sumendi baten bira­oak eztul erabetiak besterik ez ziren, isiltasunanagusi zeneko ordu haietan eta egun naizen tantaxume honek antzinako isiltasun hartatik garrasiaekarri zuen, kasik ezerezetik guztia, itsaso hutsetikbizia. Argi dago tanta umil bat besterik ez naizela,ia-ia ezer ez... eta hara non ia-ia guztia.

Arestian tanta baten bizitza neketsua eta baitaaspergarria dela esan omen dut, eta egia esan, par­tez behintzat hala da, baina bestalde asko diramomentu ederrak, goraipatzeko modukoak. Oraindela ordu gutxi bezelakoa. Han nintzen ni itsasoa­ren astinduen esanetara, ezker-eskuin, gora-beheraninderamala eta non, halako batean, itsasoak uhinmiresgarri bat sortzen duen haren tontorrean neunengoelarik. Xaboi-burbuila arin bihurtuta ereibili izan ohi naiz, edo umeak jolasean aritzendiren putzuetan disolbatua, baita azal leunak fere­ka, ostadarraren soinean, edo orain, hodeiak atze­an utzi ditudan honako honetan bezela noraezeraamilduz ausartzen den tanta umil horietako bat arizaizue hizketan.

Esan bezala, eta esan ez badut orain dut momen­tua, dagoeneko badira pare bat minutu hodeiei"gero arte" bat luzatu ondoren erortzen hasi naize­la eta erorketarekin batera prozesu amaigabea hasiberri dut beste behin. Beste behin itsasora. Bainahara heldu aurretik litekeena da, haranez harannoalarik espezie desberdinetako animaliekin topo

44

Page 3: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

egitea, ikusiko ditut astoa eta mandoa baserrian,lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana­ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor­tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka,aldiz, ur izoztuetan eta legatza saltzan. Baita ani­malietan animaliena: gizakia; txikiak eta haundiak,bulardunak eta buztandunak, arraza anitzekoak,ameslariak eta pesimistak, zentzuzkoak eta ero­tuak, beldurtiak eta heroiak, alferrak eta langileak,erlijio askotarikoak, ohitura ugarietakoak, hamaikahizkuntzetakoak... azken batean gizakia bere aniz­tasunean, neurri, kolore eta usain desberdinetakoloreen loratzea. Eta ura da aniztasun hau lotzenduen elementua, bera izango da txikiaren ezta­rrian dagoena, ameslariaren mihian dabilena, ero­tuaren hatzamar izerdituetan zehar abiatzen dena,beltzaren eta horixkaren begietan dizdiratzenduena, ura da gizakiak harremantzen dituena,beraien aniztasunean berdintzen dituena etaberaien artean maitatzera daramatzana, are askea­goak izatera laguntzen diena funtsean. Ur gazia, urgeza, ur beroa, ur hotza, bustitzen duena, urbarruan ur, ur ere haren inguruetan, itxura zeha­tzik gabekoa baina urrunean ur eta ur ere hurbile­an, eta uraren gunea ur tanta... Ur tanta? Jaun­andreak, uste dut aurkezteko ordua iritsi zaidala.Tanta umil hau da zuen batasuna, ongi behatuzgero, nere dizdira koloretsuan aurkituko duzueaskatasunaren ohiartzuna.

Hodeiak utzi eta erortzen hasten naizen bakoi­tzean, nora he1duko naizen imaginatzearekin bate-

45

Page 4: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

ra iraganeko zertzeladak datozkit burura, ez dakitjauziaIdietan erlaxatzen edo aspertzen naizelakoizango ote den, baina egia esan zehazki errepika­tzen zaizkit gomuta horien irudiak eta horregatik,ohiturari eutsi nahian edo, gaur ere oroitzen hasianaiz pasadizu horietako batez. Kontatuko dizuetbada, ea horrela ohartzen zareten aipaturiko niredizdiraren Iehenengo koIoreaz, eta ea horrela eznaizen IokartzenjauziaIdi honetan zehar. Ea bada.

Zeruak gaIdua zuen egunez zegokion urdintasu­na, eta haren ordez bioIeta koIore indartsu batzebilen goiaIde haietan, Iinternak piztu etaGubdaIaren begiak argiztatu zirenean. Bazirenpare bat aste GubdaIa Gran atzean utziz ArgeIiatikaIde egin zueIa. Zaila egin zitzaion oso bere gura­soak agurtzea, bere anai-arreba AbdiI, KaIama etaeguna eIkarri zirika igarotzen zuten arren Malimezagurtzea ere gogorra egin zitzaion, Iagunak agurtuzituen eta baita Iaguna baino gehiago zen bestehura ere. Baina GubdaIak aspaIdidanik izan nahizuen margoIaria eta hori Iortzeko abian jartzeazuen nahitaezkoa. Gisa honetara bere bizitzakoIehen hamazazpi urte haiek igaro zituen parajehaiei bizkarra emanez, ekin zion bideari. Marokogurutzatu zuen batetik bestera, berak uste bainoazkarrago eta era egokiagoan, eta Tanger aldeansegituan egin zuen itsasoarekin topo. NoIa edohaIa gurutzatu nahian zebiIela, gogo beretsuzzebiItzan beste zazpi marokoarrekin harremanetanjarri zen eta hauek beste hiru bidaiari behar zituz­ten patera ordaindu ahaI izateko, ezpairik gabe

46

Page 5: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

proposatu zioten Gubdalari taldera batzea. Egunakjoan egunak etorri beste ameslari anonimo horie­tariko bat ailegatu zen inguru haietara, Gubdalaantzera Argeliatik etorritakoa zen hau ere. Hitz etapitz aritu ziren Gubdala eta Abdal izeneko Argeliaretorri berria eta, hura ustekabea, beraien aitaklehengusuak zirela konturatzean. Ez zuten inoizharreman haundirik izan, Argelia zabalean barre­na batzuk besteengandik nahikoa urrun bizi baitzi­ren, baina arazoak bai han, bai hemen arazo zireneta horrez gain, ameslariak nonahi Argelia zabale­an, nolanahi ere, ba ote zen kontinente galdu har­tako txokorik galduenean ameslari eskasia?

Hizketaldia izan eta handik bi egunetara, osatze­ke zegoen taldea osatzea lortu zuten besteMarokoar baten agerketa zela medio eta paterasaldu zien Melillarrari dirutza bat ordaindu ondo­ren itsasoratu ziren zortzi Marokoar gazte eta biArgeliar are gazteago, kontinente zahar hartanluze ugalduz joandako ametsak errealitate bihur­tzeko. Halere, itsasoratu ondorenjazo zeneko ezergutxi gogoratzen dut, ziurrenez hainbeste izandirenez toki berean itsasoratutakoak, eta hortaz,hainbeste nik ezagututako gertaera tamalgarriak,nahastu egin ditudala beraien artean eta ez dakitGubdalari gertatutakoa Mazda! Marokiarrari astebat lehenago gertatutakoa izan zen, edo alderan­tziz, edo Litari gertatutakoa ere ez dut gogoratzenduela zenbait hilabete edo Mdali gertatutakoa,edo Dalo anai-arrebei... Modahal ote zen duelahiru urte tirokatu zutena? Nor ariko da instant

47

Page 6: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

hauetan igerian? Asko dira aurpegiak, gehiegi ohi­tuak.

Oroitzen dudan bakarra linternak piztu etaGubdalaren begiak argiztatu zirela da. Haren aur­pegian itsasoko uraren arrastoak nabariak zirenoraindik eta ni nintzen haietako bat, ameslariharen aurpegian zintzilikatuta. Linterna gehiagopiztu ziren orduan, eta gehiago argiztatutakobegiak. Poliziek hamar gazte haien begiak itxizituztenerako zeruak galdua zuen bioleta koloreaeta haren ordez beltza inposatu zen sortaldetik sar­taldera amesgaizto baten gisara.

Tanta umil hau makina bat ikusitakoa da, bainaera berean, ikusitakoaren herena behintzat dagoe­neko badu ahaztua eta aztertzen jarrita, zinezahantzi denaren hiru laurdenak edo, erdi nahastuerdi korapilatuta. Horiek horrela, ez zaitezte zeha­ro fida diotsuedanaz, zuen batasuna naizela ulerta­razi nahi dizuedan honetan eta oraindik lurrera­tzen naizen honetan, nahiz eta iruditzen zaidan,berehala kontatuko dizuedan kontuaz oso ongigogoratzen naizela. Hor doakizue bada, nere disti­raren beste kolore bat eta bide batez, nere memo­ria higituagatik barkamena.

Urdin zegoen putzua zeruaren ispilua besterikez baitzen. Zahagia bete aurretik, eskuak eskaleekegiten ohi dutenaren antzera bildu eta putzuramurgiltzen ditu Nestorrek, eta badirudi zerua dar­daran jarri duela, baina ez, ez da mugitzen dena,ura baizik. Ulertzekoa da haren egarria eta baitaharen beroa ere, egindako ibilaldia behinik behin

48

Page 7: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

bi ordutakoa baita, laua, aldaparik gabea egia esan,baina luzea eta eguzki izpien ziztaden artean luze­ra hori amaierarik gabea bihurtzen dela. Denadela Nestor jada gizon peto-petoa egina dagohamasei urte betetzear dagoela eta ohituta ere,sarritan putzuraino hurbiltzeaz, izan ere, hamaikaurte zituenez geroztik bera da etxera ura garraia­tzeaz arduratzen dena eta egunero joan-etorriabirritan bumtzen duenez gero, aski ohituak dituoin biluziak lehorteak eragindako zom zartatuharetara eta oinen neurrian ere azal beltzaranaeguzkira.

Blaitu berriko aurpegitik, ur tantak din-dan, din­dan, jario zaizkion arren, zahagi betea sokaz sor­balda gainera lotu, gorputza jiratu eta ibiltzeariekin dio berriz ere, bere aitonaren aholkuak dionbezala hobe baita basamortuko eguzkia ze1atandenean arin ibiltzea, ge1di geratzekotan azkareskuratuko baitu momentua zu lurrintzeko. Pausozpauso putzutik aldenduz doa, eta zahagiak bostkilo ingum pisatzen dituen arren ez du aurpegianneke isladarik. Argi dago Nestor ohiturik dagoe1ahalamoduz ibiltzera, batetik bestera, putzutik etxe­ra eta etxetik putzura. Hori da bere lan nagusiena,eta horren bitartez bere guraso, aitona eta bere biarreben egarria asetzen du egunez egun. Halerebatzutan, eurite garaia heltzean, ez du putzurainoabiatu beharrik, euria bi egunen buman bederenmardul aritzen da eta; gaixotzekotan normaleanere ez da abiatzen eta egun horren ibilaldia aita ezbada, amak betetzen ohi du; beste batzutan, urtean

49

Page 8: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

behin bere anaia Mario, Gubdalaren eta besteaskoren antzeko ameslaria dena, bisitan datorkielaprobetxatuz, hark burutzen ditu astebeteko joan­-etorriak. Baina salbuespenak salbuespen Nestorda urtean zehar bide bera egiten duen bakarra, etahorregatik ulertzekoa da jada ohiturik egotea.

Bueltako bidearen erdia ibilia du, eta jada ezzaizkio aurpegitik din-dan erortzen ur tantak,hezetasun guztia lehortu baitzaio honezkero. Arinsentitzen du bere gorputza, indartsu eta zamarikgabea, zahagirik ez balu bezala, horregatik eskua­rekin talka egiten dio badaezpada eta supituki gel­ditu beharrean dago nabari baitu ura erortzenjoan zaiola. Gorputza biratzeaz batera, jausitako urarrastoren bat topatzen saiatzen da, baina alferrikda, ur tantak zorua jo aurretik lurrintzen joan bai­tira. Nestorren begirada eguzkira zuzentzen da eta«lapurra» oihu egiten dio. Eguzkia haserretu etabegietara tiro egiten dio, eta laister Nestorren aur­pegitik behera badoa malko bat, neu, hain zuzenere, eta aurpegiaren ertzetik salto eginez, zoruaikutu aurretik lurrintzen naiz

Nestor berriro jartzen da putzurako bidean, ohi­tuta baitago beti zoru zartatu hartara, bai beroikaragarrira, baita negar egitera ere. Bere sorbal­detan zahagia ezezik, zeru agitz urdin bat darama,urdinegia beharbada.

Edonon dira mugak, zenbaitetan, Gubdalareneta Nestorren kasuan bezala begibistakoak.Askotan, ordea, muga geografiko edo klimatikoezgain badira beste muga klase batzuk, ameslarien

50

Page 9: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

mundua boteretsuen errealitatetik bereizten dituz­tenak, eta ni naiz ere azken hauek apurtzen ditue­na eta itxuraz desberdinak diruditenak berdintzendituena. Tanta umil hau harrotzen hasi zaizueladirudien arren, diodana egia da. Heldu ieazaiozuenire distiraren hurrengo koloreari.

Oihal berde bustiarekin zauria garbitzen zuenMailkak, ispiluan ageri zen aurpegia ezagutunahian zebilela. Aurpegia azal beltzaranekoa zen,ez guztiz ordea, ezkerreko begiaren azpikaldeankolpe baten aztarna ageri baitzen, ubeldura bat eta.horrez gain, bekokian zauri bat, beste kolpe batenondorioz sortua nonbait, baina honako hau begiazpikoa baino gazteagoa, edo behintzat, hala ema­ten zuen ulertzera kopetan barreiatzen zen odoljarioak. Mailka harik eta oihal berdeak zauria nolapartez estaltzen zuen ikusi arte, ez zen jabetu ispi­luko aurpegia berea zenik.

"Egia esan ez da hainbesterako -hasi zitzaionMailka bere buruari, zauria garbitzen zuen artean­kasik ez du odolik ere isuritzen eta. Pasaden aste­koa, oraindik guztiz sendatu gabe daukat eta iku­tuz gero... ai! Ikutuz gero min ematen dit, bainajada ez da hain nabaria. Baietz gaurko zauria pasa­den astekoa baino lehenago osatzen dela, ziur etzi­rako sendatu egin zaidala. Eta dena nire erruaga­tik, berarekin ezkondu nahi ez izanagatik... eta gai­nera amak aurrez aholkatu ninduen arren, niknirearekin jarraitu dut eta tori! Iragandako asteanaitak erakutsi zidan, eta gaurkoan, berriz, berak jonau. Merezia duzu Mailka emakumearen betebe-

51

Page 10: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

harrak ahazteagatik! Noiz sartuko ote zait buru bal­dar honetan emakume bat besterik ez naizela?Emakume bat besterik ez. Bihar bertan joango na­tzaie, lehenik aitarengana eta arratsaldez beraren­gana, gutxi barru nire senarra izango denarenga­na, eta biei eskatuko diet barkamena. Nire aita gai­xoak ez du halako alaba lotsagabe baten beharrik,eta era berean, nik ez dut senar bat merezi, ez hau,ez besterik, ezta India kanpokorik ere. Emagaldunazkante bat besterik ez naiz. Amaren hitzak hainzeuden jakinduriaz beteak, ez dakidala nola eznuen lehenago haien zuzentasunean erreparatu«Mailka, emakumea zarenez gero, utzi iezaiezugizonei erabaki hauek hartzen, soilik haiek baitaki­te zer den zuretzako komenigarriena». Arrazoizuen. Eta nik ere arrazoi dut, ez dudala ez halakoaitarik, ez amarik, ezta halako senarrik ere merezidiodanean. Merezi dudan bakarra aurpegiko zaurihauek dira."

Baliteke Mailkak bere buruari adierazi zion beza­la, garbitzen ari zen zauria haundiegia ez izatea,baliteke ...baina oihal berdea gorri bihurturikzegoen harrezkero. Zauri aldean ni nenbilenberau garbitzekotan, ezer gutxi garbitu edo senda­tu nue1a badakit, aitzitik, zikindu, osorik zikindunintzen haren odolarekin.

Askotan iruditzen zait, noizpait lortuko dudalanola edo hala, gizakia bide onetik eramatea, bainahalakoetan ideia iraultzaile horrek forma hartuaurretik, ezabatuta geratzen da, gehienetan bestemuga baten agerketa de1a bide. Horregatik asko-

52

Page 11: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

tan, nere betebeharra ahazteko eta gizakia zoko­ratzeko gogoak biltzen nau, tanta umil honekaukeraketa hori egiteko askatasunik ez duela kon­turatuz, berriro ere lanean jartzen naizen arte.Honezkerojauzialdia bukatuta egon beharko zuelaegia den arren, gaurkorako lana amaitzea gustatu­ko litzaidakenez, horra hor jarraian dagokigunkolorea.

«Non ostia dago giltza horixka madarikatua!»zioen ahopeka Stevek bere etxeko atari pareanzegoela. Eskuetan giltza sorta bat zerabilen etaestudiokoarekin, txirrindulakoarekin, kotxekoare­kin, eta beste askorekin batera bertan beharkozuen egon. «Hemen izan behar du, baina argieskas honekin ez dut piperrik ere ikusten!» errepi­katzen zuen bere buruarekiko oraingoan. Arrazoizuen Stevek argi gutxi zela esatean, baina ezinbes­tean topatu beharko zuen giltza horixka, meha­txuzko garrasiak segunduz segundu inguratzen aribaitzitzaizkion.

Stevek gaua Robertekin igaro zuen "The End"izeneko pub batean. Hirian beste zazpi lokal egonbazeuden arren, hura zen homosexualentzakogunerik garrantzitsuena eta jada urte bat bazenastebururo leporaino betetzen zela, hiriko zonaldeguztietatik eta herrietatik zetorren jendeari esker.Ohiturari jarraituz, Steve eta Robert larunbat gauhartan ere bertaratu ziren, zertxobait dantzatzera,zeozer edatera eta zergatik ez, jende berria ezagu­tzera. Hirurak aldera, ostera, etxeratzeko orduaheldu zela erabakiz elkarrekin egin zuten itzulia.

53

Page 12: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

«Etorriko al zara, gaur gauez nere etxera?» pro­posatu zion Stevek eta atariko giltza horixkaeskuan pausatu zion gonbidapena indartzearreneta ezezko erantzun bat ekiditzea helburu zuela.Baina alferrikakoa izan zen Robertek lan egunazuelako hurrengoa. Horrela bada, kalegurutzeanagurtu ziren eta bakoitzak bere etxerantz zuzenduzituen pausoak. Zertxobait aurrerago Steve ohartuzen norbaitjarraika zuela, soilik bi itzal iruditu zi­tzaizkion zihoazela espaloiean, baina ibilltarienzarataren arabera baliteke hiru ere izatea, agianlau. Hurrengo kalegurutzera ailegatu bezain pron­to Steve arrapalada bizian irten zen etxe atarirantz.

«Marikoi zikina, hireak egin dik» Stevek meha­txuak gero eta gertuago entzuten zituen etaorduan eta ozenkiago bereganatzen bere bihotza­ren taupadak, eta orduan eta izerdituagoak naba­ritzen eskuak, eta are zailagoa tankera honetangiltz sorta behar bezala maneiatzea. Hala eta guztizere, ez zuen amorerik emateko asmorik eta bertanjarraitzen zuen giltz horixkaren bila. Ezpain lehor­tuak umeldu nahian, haietara mihia eramaterako­an, Roberten zaporea nabaritu zuen ni bezalakolistu tantei esker eta agurtzean emandako musuazoroitu zen. Horrela gogoratu zuen, Robertekalkandoraren poltxikoan utzi ziola, berak lehena­go egindako gonbidapenean emandako giltzahorixka.

Eskua poltxikora eraman, giltza horixka salba­tzailea topatu eta atea zabalduz atarira sartu zen.Atea bere atzean itxi eta hormaren kontra ezarri

54

Page 13: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

zen. Kanpoaldean pausoak entzun zituen eta urru­tiratzen zirela ohartu zen. Haien ahotsak ere adituzituen eta esaldi mozturen baten jabe egin zen:«Honek ihes egitea lortu du, ea behintzat besteaharrapatu duten». Hori entzutean Steveri eskuenizerdia areagotu zitzaion zertxobait, nahikoa giltzhorixkak lurrerantz ihes egin ziezaion.

Egia esan behar badut nik ezin dut gizakienjoka­era ulertu, gaurdaino ez behintzat eta oso oker ezbanago gaurdanik ere ez. Konplikatua da gizakia,izaki bizidunetatik konplikatuena, konplikatuegiaziurrenez eta ondorioz, nik burutu behar dudanbatasuna ez da lan erraza, baizik egitasmo konpli­katuegia, kasik utopia bat. Saiatu gaitezen baina,errua txuliatzeko eta larruan gozo bizi izateko ezbada ere.

Jantzi laranja bat zuen jantzita. Azken zazpi urte­tan eramandako jantzi bera. Hiru gazte hi! zitue­nean jantziarazi zioten. Mariam eta Kathyri tirobana, bi tiro, aldiz, Benentzat. Ez zegoen dudarik,erruduna zen eta ordaindu beharra zuen. Gober­nuak dioenez ez du merezi halako gizakik bizitze­rik, ez eta haietaz hitz egiterik. Horregatik, nire hi­tzak neurtu eta ni nengoen xiringaren soinuaripaso emango diot. .. minutu batzuk geroago isilta­suna nagusitu zen gela hartako eremu guztietan.Pentsatu bezala, pozoiak, hots, ni eta beste sustan­tzia batzuek, berehala gelditu genuen bihotz hura.«Erantzi iezaiozu jantzi laranja» esan zuen bertanzegoen norbaitek. Zazpi urte atzerago, hilketa gai­tzesgarri baten bidez lortu zuen jantzia, gaurkoan

55

Page 14: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

galduko zuen, aurrekoa bezain gaitzesgarri zen hil­ketaren truke.

Sei kolore dira ostadarrarenak: bioleta, urdina,berdea, horia, laranja eta gorria. Hauek dira urtanta anitzetatik sortzen diren koloreak, eta gaur­koan nik ekarri ditudanak hizpidera.Jakin badakit,zuetako askok ostadarra, han, han urrutian ikuste­an, soilik begirada arin bat luzatzen diozuela, ezzaizue axola, ez da zuen arazoa; bakan batzuei, gu­txiengo bati halere, haren koloreaz erabat liluratu­ta, haren bila abiatzeko gogoa datorkizue, bainalaister konturatzen zarete, inoiz ez duzuela ostadarurrun haren ingumetara heltzerik izango, «horiutopia bat besterik ez da» entzun daiteke zuen bur­muinetan. Baina erraturik zaudete guztiz, lagunak.Baldin eta diodana entzuten baduzue eta ur tantaumil honen bidez muga guztiak higitzen baditu­zue, ur tantak pausatuko dira zuengan eta eguzkiizpien laguntzarekin,jada utopia ez da izango osta­darra, baizik zuek haren utopia. Minutu barm nireeroraldia amaituko denez gero, goazen korrikabizian azken kolorearen bila.

Pilula hartzeko jaiki zenean goizeko zazpiak jogabe ziren. Paula sukaldera bideratu zen, bertangordetzen zituen pilula kaxa guztien artean goizhotz hartan egokitzen zitzaiona aukeratzeko asmo­arekin. Kaxak hartu eta utzi zebilen eta ez zueninondik inora hartu beharrekoa zein zen gogora­tzen. Pilula berdea hartzekotan izan zen, bainadudamudatan zegoenez eta gainera hura zenez,zapore mingots harekin, gutxien atsegin zuena,

56

Page 15: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

birritan pentsatu eta pilula berdea berriro erekaxan sartuz, gorri kolorekoa eraman zuen ahora.Ur baso baten bidez lagundu zion eztarritik igaro­tzen ni nengoen ur basoaren bidez.

Ez zen erraza hainbeste kontu ondo eramatea,hainbeste izanik hartzeko zituen sendagailak.Gaurkoan ez zen goizegi jaiki, aitzitik, azken egu­netan, goizeko hiruretan altxatzea ezinbestekoagertatu zitzaion pilula madarikaturen bat hartzea­rren. Baina huskeria bat zen pilulen kontu guztihori. Paulak ihesduna zenetik gehien gorrotozuena, hitz egiten zuten begirada guzti haiek ziren.«Auskalo zertan ibiliko ote zen!» edo «banengoenba ni ez zela fidatzekoa», halakoak aitortzen zutenbegirada haiek, bazirudien ere gaixotasunarenerrua berea zela, berak bilatu zuela, begirada haiekmespreziagarriak ziren. Hiesa ez zen gaixotasunarrunt bat, zeozer gaizki egiteagatik jasotzen zenzigorraren tankerakoa zen. Hori zen gehienbatPaulak gorrotatzen zuena eta bazekien begiradahorien bitartez muga bat jaiotzen zela hiesduneneta besteen artean. Horrez gain, hain zen txikiaherri madarikatu hori, herritar orok zekila berezorigaitza eta kaleetan zehar zihoanean iruditzenzitzaion begirada guztiak beregana zuzentzen zire­la, ibai guztiak beregana doazela konturatzen denitsasoa bezala sentitzen zen.

Gogoetak moztu beharrean izan zen, bat bateanbotagurea azaldu baizitzaion eta komunera korrieginez, ozta-ozta eman zion denbora komunekotapa altxatzeko, pilula gorria eta edandako ura

57

Page 16: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

bota aurretik. Coiz hotz hartan, urdaila nahastuzioten pilula madarikaturik ez hartzea erabakizuen lanera abiatu aurretik. Corrotatzen zituenbegirada haiekin, ordea, ezin izango zuen gauzabera egin. Lastima.

Ur tanta umil bat besterik ez naiz, soilik berebetebeharra kunplitzea nahi duen ur tanta, soilikmendiak eta teilatuak, hesiak eta kostaldeak igatunahi dituena, gizaki guztien egarria berdin hase­tzen duena, ostadarraren distira gordetzen duena,hitz egiten ari zaizuena eta hodeietatik salto egite­rakoan hasi duen bidaia, berehala amaitukoduena. Hitzak agortu zaizkidan honetan, noizpaitnorbaiti entzundakoak beteko du hutsune hau,«batasuna aniztasuna da, eta aniztasuna batasune­an legerik gorenena».

Erori naiz jada... baina zer demontre da hau...hau ez da ez olatu bat, mendia ezta... zer da leun­tasun hau? Nola da posible hain askea sentitzea,Iupa! Halakoa behar du izan zuen bideak, askeaeta atsegina... hala helduko zarete ostadarrera,goazen bada! Iupa! Luma bat dirudi, honako hau,agian hego bat arina eta askea, zatozte azkar!

Udaberria heltzear, negua igaro ondoren, hegaz­ti-saldo desberdinak abiatu ohi dira beraien jat<rrrietara. Hiri grisak eta mendilerroak, zuhaitzaketa lautadak batetik bestera igarotzen dituzte, etanola ez, ibaiak eta itsasoak ere inolako zerga edomugarik gabe. Migratzaileak direla diote zientzila­riek. Baina non ote daude zeharkatzen dituztenmugak? Ez daude. Hegaztiak haizearen erreinuan

58

Page 17: Gasteiz, 16 urte · lehoia eta lepaluzea, eta nola ez, elefantea ohiana ren zain orlegietan, apika suge zelataria basamor tuan, marrazo beldurgarria itsaso hondoan, foka, aldiz, ur

bizi dira, zeruan, hodeien tartean, mugarik gabekolurraldean. Hura da haien etxea, eta han bizikodira, iparraldetik hegoaldera, mendebaldetik ekial­dera, hegaka, askeak direla erakutsiz, eta behean,lurrean dabiltzan izakietan bekaizkeria landatuz.

Gaurkoan, hegazti multzo bat igaro da hegoal­derantz doala. Erritmo leunez eta melodia gozobaten dantzariak dirudite, dantzari bakoitzak askiondo daki egin beharrekoa eta malgutasun osozmugitzen da haizearen arpegioetan zehar. Hegaztibakoitzak bere aurrekoaren arrastoa jarraitzen dueta badirudi ados direla egin beharreko guztian.Hegazti-saldoa haizearekin dantzan dabilen gezibat da. Lehen euri tantak agertu direnerako, geziaostadarrera zuzendurik aurkitzen da jada, etaurrunduz joan dira, arik eta haien lumetan ostadarberaren distirak agertu diren artean. Ostadarrarenkoloreetan, kolorez kolore dabiltza euri tantatandilindaka. Aniztasuna batasun deneko atean, etamuga guztiak garaitzen dituen zubi koloretsuangaldu dute dagoeneko arima.

Hain zaila ote da?

59