18
MUSEOAREN LAGUNAK FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE SAINT PHALLE: “TAROTAREN LORATEGIA” ZUBIN MEHTA: 78. MAGGIO MUSICALE JAIALDIA 2015eko apirilaren 29a, asteazkena – maiatzaren 3a, igandea

FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK

NIKI DE SAINT PHALLE: “TAROTAREN LORATEGIA” ZUBIN MEHTA: 78. MAGGIO MUSICALE JAIALDIA

2015eko apirilaren 29a, asteazkena – maiatzaren 3a, igandea

Page 2: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

FLORENTZIAKO ERDIGUNE HISTORIKOA, 1982 SAN GIMIGNANOKO ERDIGUNE HISTORIKOA, 1990 MÉDICIS SENDIAREN ETXE ETA LORATEGIAK TOSCANAN, 2013 Botere komunalaren gorakadarekin batera, XII. mendetik aurrera Toscanako hiri handiek norgehiagoka latza bizi izan zuten bi arlo ezberdinetan: batetik politikoan eta, bestetik, herritarrei eskainitako egitarau artistikoei zegokienean. Jauregi komunala, katedrala, freskoak eta erretaulak

toscanarren artean Erdi Aroan egondako gailentzeko nahiaren ondorio dira; lehia horri esker Errenazimentuko forma-iraultza iragartzen zituzten maisulan ugari egin ziren. Quattrocentoaren hasieran, Siena menderatu eta eskualdeko hiri nagusi bilakatu eta gero, XVI. mendeko amaiera arte iraungo zuen distira artistikoko aro bat hasi zuen Florentziak. Nazioarteko bankeroez osaturiko familia bat gailendu zen artilearen merkataritzan espezializatutako hiri aberats horretan: Medici sendia hain zuzen ere, bere izpiritu politikoari esker Toscana osoa menderatuko zuena. Ezarritako zibilizazioak garai hartako artista eta intelektual (Fra Angelico, Michelangelo Buonarroti, Rafael, Leonardo da Vinci, etab.) ospetsuenak hiriko gorte boteretsura erakarri zituen. Gortea garai hartako lanik gailenen jabe izanik, Florentziak arte maisulan-kontzentrazio itzela gordetzen du oraindik ere. 1. APIRILAREN 9A, ASTEAZKENA: BILBO / FRANKFURT / FLORENTZIA

05:45 Bilboko aireportuan bilduko gara (Lufthansako fakturazio mostradoretan). 06:55 LH1147 hegaldiaren irteera, Frankfurtera bidean. 09:05 Frankfurtera iritsi eta LH310 hegaldia hartuko dugu han. 11:25 LH310 hegaldiaren irteera, Florentziara bidean. 12:55 Florentziako aireportura iritsi eta Salvatore Ferragamo taldeko Gallery Hotel Art hotelerantz abiatuko gara,

ibilgailu txikietan (minivan). Hoteletik gertu Arno ibaia gurutzatzen duen Ponte Vecchio zubia dago. 1345ean eraiki zuten, eta II. Mundu Gerran txikitua ez zuten bakarra da. Egun, iraganean bezala, Florentziarren merkataritza-jarduera handiaren lekuko da. “Prestige” motako geletan (hotelak duen 2. maila) hartuko dugu ostatu.

Gallery Hotel Art 4*sup. Vicolo dell’Oro, 5 50123 Florentzia, Italia Tel.: +39-055-27263 [email protected] www.lungarnocollection.com

14:00 Bazkaria nork bere aldetik. 15:30 Hoteletik atera eta lehen “interpretazio-paseo” bat emango dugu Florentzian zehar. Arno ibaiaren ertzean

eta Toscanari bere xarma ematen dioten mendixken azpian kokatua, Florentzia etruskoa, erromatarra eta lonbardiarra izan zen Italiako Errenazimentuaren perla bilakatu aurretik. Hiri askea izan zen 1115. urtetik aurrera; errepublika izaera hartu zuen XIII. mendean, eta aberastasun handiko aroa hasi zen: Medici sendia eta beste bankero-familia batzuek diru asko pilatu zuten. Guelfoek eta gibelinoek haien arteko gatazkari amaiera eman eta

Page 3: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

gero, Florentziak Siena eta Pisa ere menderatzera iritsi zen. Errebolta eta gizarte-gatazka ugari egon arren, Medici sendia Florentziako “jaun eta jabe” izan zen 1737ra arte, sendia desagertu eta Toscana Habsburgoen esku gelditu zen arte.

15:45 Piazza della Signoria plazan hasiko dugu bidea. Florentziako bilakaera politikoaren ikur da; eraikin nagusia Palazzo Vecchio (jauregi zaharra) da, Arnolfo dorre ezaguna duena. Plaza Florentziar errepublikaren muina izan zen urte luzez. Atze-oihal bikain honekin, hiriko giroan murgildu eta Loggia dei Lanzi (lantzarien logia) ederra bezalako zenbait toki bisitatuko ditugu.

Giuseppe Zocchi, Piazza della Signoria plaza

16:15 Orsamichele eliz gotiko eta museo bitxia ezagutuko dugu ondoren. Alondegi zahar batean dago, eta hiriko

langileak hartzen zituzten 16 korporazioekin (“arti”) lotuta zegoen. Gremio bakoitzak bere patroiaren estatua zuen nitxo baten eraikuntza ordaindu zuen: marmolezko eta brontzezko estatua original bikainak (egile bikainenak: Ghiberti, Donatello, Verrocchio, etab.) eraikin honen lehen solairuan dagoen museo ederrean ikus daitezke egun. Bigarren solairutik Florentziako ikuspegi paregabea ikus daiteke.

Arte ikasleak Orsanmichele museoan; eta Madonna delle Grazie, Bernardo Daddi

17:00 Duomo plazako Santa Maria del Fiore ikusiko dugu ondoren, Forentziako campanile bikaina duena.

Bataiotegiaren barrualdea bisitatuko dugu, eta bere osagairik ospetsuena den Paradisuaren Atea (Michelangelok jarri zion izen hori). 1404an eginiko lehiaketaren irabazleak, Ghibertik, egin zuen, eta Florentziako Errenazimentu distiratsuaren hasiera markatu zuen. Barrualdea ere nabarmentzekoa da, kupularen mosaikoak batez ere, XIII. mendekoak, zati batean Cimabuek egindakoak.

Page 4: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

Florentziako Duomo plazako ikuspegia; eta Café Gilli entzutetsuaren barra

18:00 Kafea hartzeko etenaldia Errepublika plazan. Zenbait kafetegi historiko aurkituko ditugu bertan: Gilli (1733),

Donnini (1894), Paszkowski (1846) edo Le Giubbe Rosse. Azken hau futuristen (Marinetti, Boccioni eta Carrà) eta florentziarren (Soffici eta Rosso) arteko borroka ezagunaren lekuko izan zen.

GUGGENHEIM BILBAO MUSOAREN LAGUNENTZAT BAKARRIK: UFFIZIEN GALERIARA BISITA PRIBATUA 19:00 2 orduko bisita pribatua Uffizien (Ofizioen) galeriara, Italiako margolan ospetsuenak biltzen dituen museoa.

Ateak publiko orokorrari itxi ostean, herrialde honetako pinturaren bilakaera ikusteko aukera izango dugu: primitiboetatik eta Giottotik hasi Barrokoaren maisu handietara iritsi arte, Fra Angelico, Botticelli eta abarren garaitik igaroz. Uffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. Toscanako duke handiaren bildumaren erakusleiho gisa. Medici sendiak, eta beste askok ondoren, bildumak aberastu zituzten.

Page 5: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

Continentale hoteleko terrazaren ikuspegia, Arnoaren ertzean.

21:30 Ongietorri-koktela Continentale hoteleko terraza panoramikoan (Gallery Hotel Art hotelaren parean dago),

Florentziako ikuspegi bikainez gozatuz. Gaua Gallery Hotel Art hotelean igaroko dugu. 2. APIRILAREN 30A, OSTEGUNA: FLORENTZIA Gosaria hotelean. 08:00 Ibilgailu pribatu txikiak (minivan) hartuko ditugu hotelean (lekualdatze honetarako soilik; goizeko beste bisita

guztiak oinez egingo dira). 08:15 Goizean goiz, San Marko museoa bisitatuko dugu. Domingotarren komentu zaharra, Savonarola eta Fra Angelico

maisuak bertan bizi izan ziren eta azkenaren maisulan gehienak han daude. Deikunde famatuak, bere difuminatu bikainekin, eskaileren gailurrean hartzen du bisitaria. Komentuaren ziegen egitura xumearen eta dekorazio dotorearen arteko kontrastea bezalakorik ez dago.

Fra Angelicoren Deikundetako bat eta Ghirlandaioren Afaltokiaren zati bat (San Markon biak)

09:45 Santissima Annunziata plazaren eraikinei buruzko iruzkin txikia. Eraikinetako bat Inuzenteen Ospitalea da,

Brunelleschik XV. mendearen hasieran diseinatu zuen umezurztegia. Aditu guztien ustetan zetaren gremio aberatsak enkargatutako eraikin honek —plazara irekitako galeria duela— Errenazimentu italiarra ireki zuen.

Page 6: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

Santissima Anunziata plaza. Izen bereko eliza atzean, Inuzenteen Ospitalea eskuinean.

10:00 Atsedena, kafea hartzeko. 10:30 Paseo txiki baten ostean Medici-Riccardi jauregira iritsiko gara. Bertan Benozzo Gozzolik margotu kapera dago.

Hiru erregeen segizioa lan ospetsuan Medici sendiaren erretratu bereziki bizia egin zuen egileak.

Medici-Riccardi jauregiko kantoia; eta Lorenzo Handia zaldi gainean, Gozzoliren freskoan

11:30 Errenazimentu hasierako eliza-arkitekturaren maisulan eta Brunelleschiren ikur den San Lorenzo basilikako multzo

monumentala ikusiko dugu ondoren. Donatellok eta Michelangelok eginiko sakristien arteko paralelismoaz gozatu ahalko dugu: alde batetik, humanismoaren oreka lasai eta sendoa Sakristia Zaharrean; eta, bestetik, Sakristia Berriaren dramatismo izugarria,Michelangelok k eginiko Medicitarren hilobiekin; azken honek liburutegia eta eskailera famatua ere diseinatu zituen.

San Lorenzoko multzo monumentala; eta Michelangelok egin Medicitarren hilobien zatitxo bat

Page 7: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

13:00 Ibilgailu txiki pribatuak (minivan) hartu eta Santa Maria Novellara joango gara, Leon Battista Albertiren basilika domingotar bikaina bisitatzera. Inolako oztoporik gabe, maisulan ugari ikusiko ditugu bata bestearen atzetik; artearen historiari buruzko eskuliburu bat irekitzea bezalakoa izango da: Giotto, Masaccio, Brunelleschi eta abarren lanez gain, Ghirlandaioren freskoak hartzen dituen Tornabuoni kapera ikusiko dugu.

Giottoren Kristo Gurutziltzatuaren zatitxoa, Santa Maria Novellako nabe nagusian

GUGGENHEIM BILBAO MUSOAREN LAGUNENTZAT BAKARRIK: KLAUSTRO HANDIRA BISITA 13:45 Santa Maria Novella komentu domingotarraren Klaustro Handia guretzat irekiko dute. Komentua Karabineroen

Mariskal eta Brigadier Eskola da egun. “Bigarren Klaustroa” deitzen diote ere, basilikaren ondoko “Klaustro Berdea”-ren ondoren eraiki baitzuten. Florentziako handiena da eta bere ilargixkek hiriak 1580 eta 1585 bitartean hartu zituen artista nagusienen freskoak agertzen dituzte.

Oharra: Karabineroen egunerokotasunaren mende dago aipatutako irekiera; ulerkorrak izatea eskatu nahiko genizueke bisita bertan behera geratuko balitz.

14:15 Ibilgailu txiki pribatuetara (minivan) bueltatuko gara, Santa Maria Novella uzteko. 14:30 Bazkari antolatua Oltrarno auzoko Trattoria Camillo entzutetsuan.

Tratoria Cammillo, Oltrarnon

Page 8: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

16:00 Auzoaren zeharreko paseo batean Florentzia sekretua ezagutuko dugu, lasaia eta artisau ugarirekin. Carmine eliza eta bere Brancacci kapera bisitatuko dugu. Masaccioren freskoekin, Errenazimentuko pinturaren sorburua izan zen. Zerga ordainketa eta Adan eta Eva Lurreko Paradisutik kanporatuta dramatismo handiko bi fresko dira.

Masolinotik Masaccioraino: Carmineko freskoak

16:45 Carmine eliza utzi eta Michelangiolo lizeora joango gara ibilgailu txiki pribatuetan (minivan). 17:00 Santa Maria Maddalena de’ Pazzi komentuko kapitulu-gela bisitatuko dugu. Beneditarren “kristautuen edo

penitenteen” jabetza hasieran (1257–1442), Badia de Settimoko zistertarrena izan zen ondoren (1442–1628). Azkenik, Santa Maria Magdalenako karmeliten esku geratu zen (komentuan egongo zirenak 1866ko desamortizazio handiak gertatu arte). Peruginoren areto ikusgarrian Dionigik eta Giovanna Puccik eskatutako eta Peruginok 1493 eta 1496 bitartean egindako Gurutziltzaketa dago.

Peruginoren freskoko zati bat, de' Pazzi komentuko kapitulu-gelan

17:30 Hotelera bueltatuko gara ibilgailu txiki pribatuetan (minivan). Afaria nork bere aldetik. Gaua.

Page 9: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

HAUTAZKO JARDUERA: 78. MAGGIO MUSICALE FIORENTINO JAIALDIA Fidelio Opera (Ludwig van Beethoven) Maggio Musicale Fiorentinoko Orkestra eta Abesbatza Zuzendaria: Zubin Mehta Sarrera-mota eta salneurrien inguruko informazio gehiago eskatu iezaguzue zuen erreserba egiterakoan Klasizismoari amaiera eman eta Erromantizismoa hasi zuen Ludwig van Beethovenek. Orokorrean, bere musikak egilearen barne-borroka islatzen du; pasioz, dinamismoz eta kontrastez beteta dago; berez berriak ez diren osagaiak, azken finean, baina egile honi esker musika-estilo berriaren oinarriak bilakatuko direnak. Maisu germaniarra ez zen Frantziako Iraultzaren osteko Izu Garaian gertatutako Leonoraren istorioa jorratu zuen lehen musikaria. Istorioa Fidelio bere opera bakarrean garatu zuen baina, besteek ez bezala, Espainian kokatu zuen, jakobinoak “errudun” ez bihurtzeko; horien zalea baitzen, “iraultza” eta “aldaketa”-ren alde baitzegoen, jakobinoen metodoak gaitzestu arren. Lehen estreinaldia porrot handia izan zen. Lana zuzendu eta aldaketak sartu ostean (obertura aldatu eta hirugarren ekitaldi berria sartu zuen), 1814an eginiko behin betiko estreinaldiaz aurrera arrakasta handia izan zuen munduko antzokietan: Riga (1818), San Petersburgo (1819), Londres (1832), Mosku (1842), Erroma (1886), Madril (1893), Milano (1927), etab. Fidelio musikagilearen bigarren etapan (1892–1816) kokatzen da. Trantsizio aroa izan zen berarentzat: klasizismoaren formula zaharrak agortutzat emanak zituen eta sentimenduak islatzeko bide berriak ikertzen hasi zen. Gaian ez ezik (Leonora ideal baten aldeko borrokaren prototipoa da, iraultza eta askatasunaren alegoria), sentimenduak lanean erabilitako osagai berrietan islatzen dira ere: esaterako, abesbatzak hartzen duen garrantzian edo instrumentazio eta orkestrazio handian, gaitasun handiak eskatzen dizkienak abeslariei orkestraren gainetik abestu ahal izateko. Era berean, belcantismoaren ohiturak alde batera utzi zituen pertsonaiei dramatizazio handiagoa eman ahal izateko.

Page 10: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

3. MAIATZAREN 1A, OSTIRALA: SAN GIMIGNANO ETA CHIANTI ESKUALDEA Gosaria hotelean. 08:00 Paseo txikia hoteletik autobusera joateko. 08:15 Autobusaren irteera San Gimignanora bidean (56 km inguru) 09:15 San Gimignano, UNESCOren Gizateriaren Ondare Kulturala 1990. urtetik. Toscanan kokatua, Florentziatik 56

km-ra hegoalderantz, San Gimignano delle belle Torri hiria geraleku garrantzitsua izan zen Via Francigena bidea Erromara joan eta etortzeko erabiltzen zuten erromesentzat. Hiriaren gobernua zuten familia patriziarrek 50 m-ko altuera ere izan zezaketen 72 dorretxe eraiki zituzten, beren aberastasun eta boterea agerian uzteko. Egun 14 bakarrik gelditzen badira ere, San Gimignanok bere itxura eta izaera feudala gordetzen ditu oraindik. Hiriak, halaber, XIV. eta XV. mendetako arte italiarraren maisulan ugari dauzka.

Underground, 2005, Anish Kapooren lana San Gimignanon; eta hiriko ikuspegi harro eta bikaina San Gimignanon zehar paseatuko dugu “Contemporary Art in Town” ibilbidea jarraituz. 1994an abiatu zen ibilbide hori Afinitatea. Bost Artista San Gimignanorako proiektuarekin: Luciano Fabro, Eliseo Mattiacci, Nunzio, Giulio Paolini eta Jannis Kounellisek, San Gimignanorekiko “afinitatea” bilatuz, beren lanak hiriko bost kokalekutan jarri zituzten Erdia Aroaren eta arte garaikidearen arteko elkarrizketa sortzeko. Nick Jonk, Giannetto Fieschi, Silvia Beghé eta Franco Balducciren zenbait lanek ibilbidea osatu zuten. Azkenik, 1996. urtean Artea Arteari. Arte-Arkitektura-Paisaia proiektua gehitu zitzaion: Anish Kapoor, Joseph Kosuth, Mario Airò, Luisa Rabbia eta Letizia Cariello artistek, besteak bete, lan publikoak egin zituzten hirirako.

Raffaele De Grada Arte Moderno eta Garaikideko Galeria bisitatuko dugu ere. Arrazoia, Novecento italiarraren artista ezagunenen lan-bilduma ederra erakusten duen Novecento. Dohaintza bat erakusketa txiki bezain interesgarria. Galeriak 2013an jaso zuen bilduma, Gianfranco Pacchiani idazle florentziarraren heriotza eta gero. Besteren artean, ondorengoak dira artistak: Valerio Adami, Massimo Campigli, Carlo Carrà, Felice Casorati, Giorgio De Chirico, Filippo De Pisis, Renato Guttuso, Mario Mafai, Ennio Morlotti, Fausto Pirandello, Mario Sironi eta Ardengo Soffici.

Palazzo Comunale jauregia ikusiko dugu ere, azkar bada ere. Dante aretoak XIII. mende amaierako fresko ospetsuak hartzen ditu (Anjouko Karlosi eskainitako zaldun-lehia eta ehiza-eszenekin), baita Lippo Memmiren Madona in Maestà lana ere; bigarren solairuko pinakotekak Filippino Lippi, Benozzo Gozzoli eta Pinturicchioren lanak ditu; azkenik, Torre Grossa dorrea, hiriko eta Toscanako landazabaleko ikuspegi ikusgarriak dituena.

Page 11: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

12:00 Autobusaren irteera San Casciano in Val di Pesara bidean (40 km inguru). 13:00 Chianti eskualdeko ardo famatuen dastatzea Marchesi Antinori upeltegian (San Casciano in Val di Pesa). Bere

arkitektura garaikideak (Archea Associati ark.) Sangiovese motako mahastietara ematen du. Inguruko mendixkak, oliondoz eta eliza zaharrez beteta, paisaian nagusitzen dira.

Antinori Upeltegia, Chianti

14:00 Montespertolira bidaia (17 km inguru). GUGGENHEIM BILBAO MUSOAREN LAGUNENTZAT BAKARRIK: ETXEBIZITZA PRIBATUA 14:30 Bazkaria Motespertoliko Gazteluan, Alessandro eta Caterina de Renzis Sonnino baroi eta baroisaren eta Virginia

eta Leone seme-alabaren etxebizitza pribatua. De Renzis Sonnino familia gazteluaren jabe izan da XIX. menderen hasieratik. Hauxe izan zen Sidney Sonnino estatista handiaren etxea gobernuan egon zen bitartean. Bestalde, Umberto I. eta Vittorio Emanuele III. erregeek edo Gabriele D’Annunziok ostatua hartu zuten hemen. Baroi eta baroisak historia- eta kultura-ondare itzela kudeatzen dute egun; ardoa egiteari ekin diote berriro eta Chianti eskualdeko ekoizlerik handienetakoak dira. Multzoaren zatirik zaharrena dorrea eta kapera dira (XIII. mendea). Bestalde, Sidney Sonnino Artxibategiak familiak Italiako Erresumaren sorreran izan zuen papera azaltzen duten dokumentu asko gordetzen ditu.

16:30 Florentziara buelta (30 km inguru).

Page 12: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

GUGGENHEIM BILBAO MUSOAREN LAGUNENTZAT BAKARRIK: BISITA PRIBATUA

17:30 Buonarroti etxea guretzat irekiko dute. Museo eta monumentu, Michelangeloren bikaintasuna oroitu eta

omentzeko lekua da, baita bere familiaren arte-bilduma aberatsak erakusteko dekoratu barroko bikaina ere. Marmolezko bi erliebe ikusiko ditugu, artistak gaztaroan egin zituen bi maisulan: Eskailerako Ama Birjina eta Zentauroen gudua. Horrez gain, honako hauek ere aztertuko ditugu: Michelangeloren marrazkien bilduma, San Lorenzoko Aurrealderako maketa eta Ibaiko jainkoa, inoiz egingo ez zuen eskulturaren lehen zirriborroa (Sakristia Berrirako zen). eta Cinquecento izaerako Noli me tangere bi lan, artistaren galdutako kartoi batetik datozenak.

GUGGENHEIM BILBAO MUSOAREN LAGUNENTZAT BAKARRIK: BILDUMA PRIBATUA

19:15 Claudio Cosmaren bilduma pribatua bisitatuko dugu Sensus bere galerian: oasi independente bat Florentzia

erdian. 2012ko abenduan Claudio Cosma bildumazale handiak zerrendatuta zituen ehundik gora artisten zenbait lan aurkezteko espazio bat irekitzea erabaki zuen. Xedea, artista gazteak ikusgai egitea aldi baterako erakusketen bidez. Tragotxo bat hartuko dugu bildumazalearekin.

20:00 Hotelera buelta. Afaria nork bere aldetik. Gaua.

Page 13: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

4. MAIATZAK 2, LARUNBATA: FLORENTZIA Gosaria hotelean. 08:45 Irteera hoteletik, oinez. 09:00 Santu Guztien Afaltokira (Ognissanti) bisita, Domenico Ghirlandaiok 1488an errefektorioa dekoratzeko egin

zuen fresko handiarengatik ezaguna. Ondoko elizan egile horren beste bi fresko daude, Vespucci familiarentzat eginak: San Jeronimo (1480) eta Mesedetako Ama Birjina Kristo gurutzetik eraisten dutela lan goiztiarra.

Santu guztien azken afaria, Ghirlandaioren lan bikaina

10:00 Marino Marini Museoa bisitatuko dugu. San Pankrazio eliza zaharreko eraikin-multzoan dago, eta Marino

Mariniren (1901–1980) 183 lan hartzen ditu. Artistak berak eta bere emazteak dohaintzan eman zituzten lanok, hainbat unetan: eskulturak, zurezko tailuak, margolanak eta marrazkiak. Kronologikoa baino, gaikakoa da antolaketa eta gaitzat artistaren gogo-aldarteak hartzen dira, subjektuen ikonografiaren ordez. Horrela da, adibidez, Ajako zaldi gaineko multzoaren kasuan (1957–58): elizaren erdi-erdian kokatua, absidean dagoen kristalean zehar sartzen den argi naturalaz gozatzen du. Marinirentzat argi naturala ezinbestekoa zen lan bat ulertu ahal izateko eta, ondorioz, oso garrantzitsua da museoan; behaketa-guneak ugari dira eta, honela, “idulki gaineko lanaren” kontzeptuari muzin egin zaio, Marini horren kontra baitzegoen erabat.

Marino Marini Museoko areto nagusia eta artistaren erretratu bat

Page 14: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

11:00 San Pankrazio multzoan ere, Rucellai Kapera bisitatuko ditugu, Leon Battista Alberti arkitektoaren maisulan “sekretuetako” baten gordelekua: Hilobi Santuko Tenpletea. Itxia urte luzez eta erabat ezezaguna, baita Florentziarrentzat ere, 1467. urtean egina da, Jerusalengo hilobiaren kopia txikiagoa. Napoleonen aginduz, kapera eliza desagaratuarengandik banatua izan zen eta Frantziako Loteria Nazionalaren areto bilakatu zen 1808an. Mendez mende arkitekto handienak, Alvar Aalto finlandiarra barne, maisulan honen proportzio kanonikoetan inspiratu dira.

Albertiren “Tempietto” eta Rucellai Kapera

11:30 Ibilgailu txikiak (minivan) hartu eta Fiesole herrira joango gara (oso gertu dago) San Domingo eliza ikustera. Fra

Angelicok bere lan ospetsu gehienak domingotarren multzo honetarako egin zituen: esaterako, Prado Museoan dagoen Deikundea, Louvre Museoko Koroatzea, Fiesoleko eliza domingotarrean dagoen Triptikoa, Bedeinkazioaren Ama Birjina (komentuaren kapitulu-gelan dago; Gurutziltzaketa bertan dago ere baina ez dago komentua bisitatzerik, eliza soilik); Louvre Museoko Gurutziltzaketa Ama Birjina, San Joan eta San Domingorekin freskoa eta Hermitage Museoko Ama Birjina Haur, San Domingo eta San Tomasekin freskoa.

Gurutziltzaketa (Pisano), San Domingoko basilikako barrualdea Fiesolen eta Alexandriako Santa Katalina (Lippi) 13:00 Agur-bazkaria Villa San Micheleko “loggia”-n. Florentzia eta Arno ibaiko bailarako ikuspegi ikusgarriak ditu.

Eraikinaren aurrealdea Michelangelok diseinatu zuen.

Page 15: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

Villa San Micheleko jatetxea eta ikuspegi orokorra, Fiesolen

15:00 Florentziara bueltatuko gara ibilgailu txikietan (minivan). Arratsaldea nork bere aldetik, gauza pertsonaletarako. Afaria nork bere aldetik. Gaua.

HAUTAZKO JARDUERA: 78. MAGGIO MUSICALE FIORENTINO JAIALDIA

KONTZERTUA Maggio Musicale Fiorentinoko Orkestra eta Abesbatza Zuzendaria: Zubin Mehta Sarrera-mota eta salneurrien inguruko informazio gehiago eskatu iezaguzue zuen erreserba egiterakoan 5. MAIATZAREN 3A, IGANDEA: FLORENTZIA-CAPALBIO-ERROMA / FRANKFURT / BILBO Gosaria hotelean. 07:45 Maletak ibilgailu txikietan sartuko ditugu. 08:00 Hotela ibilgailu txikietan utziko dugu (minivan) autobus handira iristeko. 08:00 Irteera autobusean Garavicchio herrira (Capalbio), Florentziatik 200 km-ra hegoalderantz.

Page 16: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

GUGGENHEIM BILBAO MUSOAREN LAGUNENTZAT BAKARRIK: BISITA PRIBATUA 11:00 Fondazione Il Giardino dei Tarocchi erakundera bisita pribatua. Niki de Saint Phalle artista frantziar-

estatubatuarrak diseinaturiko parke artistiko hau tarotaren arkano handietan inspiraturiko figurez beteta dago. Bartzelonan dagoen Gaudíren Güell Parkean eta Bomarzoko “munstro”en lorategian inspiratu zen Saint Phalle. Tarotaren lorategia 1979an hasi zuen. Proiektua bere bizitzako amets magiko eta espirituala zen eta, ondorioz, 17 urte eskaini zizkien beiraz, ispiluz eta kolorezko zeramikaz gaineztutako altzairu eta zementuzko figura horiei. Garai hartako artisten laguntza izan zuen horretarako. Jean Tinguelyk, esaterako, eskulturen egitura metalikoak egin zituen eta bere asmakizun mekanikoak sartu zituen zenbaitetan (burdinazko osagai mekanikoz osaturiko multzo mugikorrak). Sarrera pabilioiaren diseinua Mario Botta arkitekto suitzarrarena da: egitura ausarta izan zen, lorategia eta egunerokotasuna argiro banatzeko xedearekin egina.

Eskulturadun iturria. Niki de Saint Phalle, Tarotaren lorategia

12:45 Erromako Fiumicino aireportura bidaia, Capalbiotik 115 km-ra hego-ekialderantz. 14:00 Erromako Fiumicino aireportura iritsiko gara. Fakturazio izapideak eta ontziratzea. 15:20 LH1845 hegaldiaren irteera, Munichera bidean. 16:55 Municheko aireportura iritsi eta konexioa egingo dugu. 19:10 LH1828 hegaldiaren irteera Bilbora bidean. 21:25 Bilbora iritsiko gara. OHAR GARRANTZITSUA Bidaiariak ez daude antolaturiko jarduera guztietan parte hartzera behartuta. Bidaiariren batek atsedena hartu nahi izanez gero, eta ostera egitarauarekin jarraitu, nahikoa da aipatua gidariari jakinaraztea, honek uneoro jakin dezan zenbat lagunek parte hartuko duten jardueratan. Nabarmentzekoa ere Florentzian eta San Gimignanon eginiko jarduera gehienak oinez egingo direla, beren erdigune historikoa itxita baitago turismo-autobusentzat. Nolanahi ere, zenbait bidaia luze furgonetez egingo dira. Gerta daiteke egitarauan aldaketak egitea bildumazaleen, museoetako zuzendarien eta abarren agendaren arabera. Irteera eguna baino 15 egun lehenago behin betiko egitaraua jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei.

Page 17: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

BIDAIAREN SALNEURRIAK (PERTSONAKO) “Prestige” gela bikoitza, 30 partaide gutxienez: 2.695 € “Prestige” gela bikoitza, 25 partaide gutxienez: 2.895 € “Prestige” gela bikoitza, 20 partaide gutxienez: 3.095 € “Prestige” gela bikoitza pertsona batentzat erreserbatzearengatiko gehigarria: 670 € HAUTAZKO GEHIGARRIAK (PERTSONAKO) “Deluxe” gela bikoitza erreserbatzearengatiko gehigarria: 160 € “Deluxe” gela bikoitza norbanako batentzat erreserbatzearengatiko gehigarria: 320 € (gehi “Prestige” gela bikoitza pertsona batentzat erreserbatzearengatiko gehigarria) SALNEURRIAN SARTUTA DAUDE:

Bilbo/Florentzia eta Erroma/Bilbo hegaldiak, turista-mailako eserlekuak, Frankfurtetik igaroz, Lufthansa konpainiarekin. Aireportu-tasak: 190 € (errebisagarriak irteera-data baino 21 egun lehenagora arte) Ostatua Florentzian, 4 gau, Gallery Hotel Art hotelean, ohe eta gosariko erregimenean. “Prestige” mailako gela bikoitza edo

indibidualak, bainuontzi edo dutxarekin (2. kategoria hotelean). Arestian aipatzen diren ibilgailu bidezko bidaiak, egitarauak dioenari jarraiki. Harrera-koktela (1), Toscanako ardoen dastatzea (1) eta bazkariak (3). Edariak bazkarietan sartuta daude. Zehazturiko museo eta bisitentzako sarrerak. Guggenheim Bilbao Museoaren ordezkari baten laguntza (Oiane Salazar). Bidaia antolatu duen agentziaren ordezkari baten laguntza (Mikel González). Gazteleraz hitz egingo duten tokiko gidarien ekarpena Florentzian. Bidaiari buruzko informazioa daraman karpeta. Bidaietako asistentzia-asegurua (Mapfre Asistencia). Bidaietako baliogabetze-asegurua (Mapfre Asistencia). Baliogabetze—baldintza bereziak dituen bidaia da hau (ikus ondoren).

SALNEURRITIK KANPO DAUDE:

Afariak. Lehen eguneko (hoteleko kafetegia izango duzue zerbait hartzeko) eta azken eguneko (Munichera hegan egin aurretik zerbait

hartzeko aukera izango duzue) bazkariak. 78. Maggio Musicale Fiorentino jaialdiko ikuskizunetako sarrerak (aukera, sarrera-motak eta salneurriak galde itzazue erreserba

egiterakoan). Egitarauaren barruan zehazturiko bidaiez gain egin daitezkeen bestelako bidaiak. Estra orokorrak (ikuztegia bezalako zerbitzuak, eskupekoak, telefono-deiak, etab.).

Informazioa osatu, erreserbak eta ordainketak egiteko: Oiane Salazar, tel. 944359081 Ordainketak eskudirutan, transferentzia, kreditu-txartela edo txeke bidez egin daitezke. Izena emateko epeak:

Ohorezko Kideak eta Nazioarteko Lagunak: 2014/12/15etik aurrera Lagunak: 2015/02/20tik aurrera Nahitaezko gordailua: 1.000 €, izena ematerakoan Erreserbak egiteko epemuga: 2015/03/27

Page 18: FLORENTZIA ETA TOSCANAKO ALTXORRAK NIKI DE · PDF fileUffizien galeria, Europa modernoan dagoen zaharrena, XVI. mendean jaio zen Frantzisko I. ... San Gimignanok bere itxura eta izaera

MUSEOAREN LAGUNAK

Azken ordainketa egiteko epemuga: 2015/03/27 Bidaiari guztiek Museoaren Lagunen programako kideak izan beharko dute izena emateko unean.

Transferentzia egiteko kontua:

BANKETXEA: LA CAIXA ONURADUNA: VIAJES MUNDO AMIGO S.A. KONTUA (IBAN): ES77 2100 3919 2202 0007 5735

(Arren, GUGGENHEIM TOSCANA 2015 erreferentzia jar ezazue transferentziaren Oharrak atalean) BALDINTZA OROKORRAK: Ondorengo arauak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretuak dioenarekin bat lotzen dituzte alde ezberdinak; eta ez doaz inoiz ere aipatu dekretuaren aurka. Atal honetatik kanpo utzitako gaiak aipatutako Legeak dioenaren arabera arautuko dira. Zehazturiko prezioak 20 pertsonako gutxieneko taldearen arabera kalkulatu dira. Gutxieneko kopuru hori lortuko ez balitz, salneurriak alda daitezke eta, halaber, bidaia bertan behera gera daiteke. Kasu batean zein bestean bezeroak dagokion jakinarazpena jasoko du, zehazturiko irteera-data baino 10 egun lehenago gutxienez. Agentzia antolatzaileak zehazturiko zerbitzuen ematea aldatzeko aukera gordetzen du, beti ere beharrezkoa balitz bidaiaren garapen egokia bermatzeko. BALIOGABETZEAK: Bezeroak eskatu edo kontratatutako zerbitzuei uko egin diezaieke uneoro eta ordainduriko dirua bueltan jasotzeko eskubidea izango du; nolanahi ere, ondorengo kalte-ordainak ordainduko dizkio agentzia antolatzaileari: bidaia konbinatuen kasuan, kudeaketa-gastuak ordainduko dizkio (kopurua 100 € pertsonako izango da), justifikatu daitezkeen baliogabetze-gastuak gehi bidaiaren salneurri osoaren % 25eko penalizazioa baliogabetzea bidaiaren irteera-data baino 45-30 egun lehenago jakinarazten badu, % 50eko penalizazioa 29-16 egun lehenago jakinarazten badu, % 75ekoa 15-10 egun lehenago bada eta % 100ekoa irteera-data aurretiko 9 egunetan jakinarazten bada. Era berean, bezeroa zehazturiko irteera-orduan agertuko ez balitz, ez luke dirua bueltatua izateko eskubiderik izango. Agentzia antolatzailea bitartekari hutsa izango da bezero eta aseguru-etxearen (Mapfre Asistencia) artean baliogabetze kasu guztietan. Bezeroa suertaturiko baliogabetze-gastuak ordaintzera behartuta dago eta, ostera, erreklamazioa aurkeztu beharko dio aseguru-etxeari.