30
Cymraeg Elsässisch Català Galego * CD-ROM honetan alderdi juridikoei buruz jasotako informazioa 1997ko azarora bitartekoa da Euskara Euskararen ofizialtasun linguistiko bikoitza Euskara Justizi Administrazioan Irakaskuntza Hizkuntzari buruzko arauak administrazio publikoan Eusko Legebiltzarra. Vitoria-Gasteiz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen da, edizio bakarrean; Nafarroako Aldizkari Ofiziala, berriz, bi argitalpen berezitutan argitaratzen da Egoera juridikoa Euskararen marko juridikoa Frantziako Estatuan Komunikabideak

Euskara. Egoera juridikoa · 2010. 8. 14. · eskubideak maila desberdinean aitortzen dira. Euskara Egoera juridikoa Euskararen ofizialtasun linguistiko bikoitza. Atal honetan administrazio

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Cymraeg ElsässischC atalà G alego* CD-ROM honetan alderdi juridikoei

    buruz jasotako informazioa 1997koazarora bitartekoa da

    Euskara

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

    Euskara JustiziAdministrazioan

    Irakaskuntza

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

    Eusko Legebiltzarra.Vitoria-Gasteiz

    Euskal Herriko AgintaritzarenAldizkaria euskaraz eta gaztelaniazargitaratzen da, edizio bakarrean;

    Nafarroako Aldizkari Ofiziala, berriz, bi argitalpen berezitutan

    argitaratzen da

    Egoera juridikoa

    Euskararen marko juridikoaFrantziako Estatuan

    Komunikabideak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskarakduen ofizialtasun bikoitza 1978ko Konstituzioan, Euskal Herriko AutonomiEstatutuan eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoLege Organikoan ezartzen da, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan etaNafarroako Foru Erkidegoan euskararen ofizialtasuna arautzen duten legeetan

    Espainiako Estatuko nazionalitate eta eskualdeen autonomiarakoeskubidea.

    Espainiako Estatuan euskarak duen araubide juridikoa azaldu aurretik,komeni da Estatuko nazionalitate eta herrialdeen autonomiarako eskubideaonartuz Espainiako Konstituzioak burututako aldaketa aipatzea.

    Haren ondorioz, Estatuko nazionalitate eta herrialdeak AutonomiaErkidego gisara eratu dira, bakoitza bere Gobernu eta Parlamentuarekineta Konstituzioak eta tokian tokiko Autonomi Estatutuak finkaturikoeskumen esparruarekin.

    Horrek eragin handia izan du hizkuntzen araubide juridikoaren gainean.Horrela, gaztelania ez bezalako berezko hizkuntzen ofizialtasuna arautzekoeskumena autonomia erkidegoei esleitu bazaie ere, eta nahiz eta horiekberen hizkuntzen ofizialtasuna arautzeko legeak eman, autonomiaerkidegoen eskumenen esparrua Konstituzioan eta Autonomi Estatutuetanmugatzen denez gero, Estatuak ere partehartze garrantzitsua du, bereeskumenen esparruan autonomia erkidegoetako berezko hizkuntzenlegezko estatusa ezartzeko orduan, eta partehartze hori ez dator bat betiautonomia erkidegoetako legeekin.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua.

    Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak honela dio:

    1. Gaztelania Estatuko hizkuntza ofiziala da. Espainiar guztiek dute ezagutzekobeharra eta erabiltzeko eskubidea.

    2. Espainiako gainerako hizkuntzak ofizialak dira dagozkien autonomiaerkidegoetan, Estatutuen arabera.

    3. Espainiako modalitate linguistikoen aberastasuna kultur ondarea da,begirune eta babes berezia duena.

    Ofizialtasunaren mugak

    Ofizialtasunaren irismenari dagokionez, Auzitegi Konstituzionalak ondoko hauezarri du ekainaren 26ko 82/1986 Epaiaren bigarren oinarri juridikoan:

    “Konstituzioak hizkuntza ofiziala zer den definitu ez baina definitutzat jotzenbadu ere, arazo horretan egiten duen erregulazioak bide ematen diguondoko hau esateko: hizkuntza ofiziala da botere publikoek beraien artekoeta pertsona pribatuekiko komunikaziorako tresna normaltzat hartzendutena, balio eta ondorio juridiko osoak dituena, fenomeno sozial gisarazer garrantzi duen kontuan hartu gabe. Horrek guztiak ez du kentzenesparru jakin batzuetan, adibidez epaiketetan, eta ondorio jakin batzuetarako,

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • defentsa-gabezia baztertzeko kasu, hizkuntza ofizialak ez dakizkitenekhizkuntza ez-ofizialak erabili ahal izatea, halaxe ezarrita baitago nazioartekolege eta itunetan”.

    Auzitegi Konstituzionalak esandakoa ikusirik, ofizialtasuna botere publikoeidagokie batez ere, beraien arteko eta pertsona pribatuekiko harremanetan.Pertsona pribatuen arteko harreman juridikoetan, ordea, hizkuntz askatasunarenprintzipioa da nagusi. Dena den, hizkuntza baten ofizialtasunak harreman juridikopribatuetan ere badu eragina, antolamendu juridikoak baldintza eta edukilinguistiko batzuk ezartzen dituelako harreman horiek ondorio juridikoak izanditzaten.

    Gaztelaniaz jakiteko betebehar indibidualizatua.

    Gaztelaniaz jakiteko betebehar indibidualizatua badago, baina ez da berdingertatzen euskararekin.

    Konstituzioaren 3.1.artikuluaren arabera, gaztelania Estatuko hizkuntza ofizialada eta espainiar guztiek dute hura ezagutzeko beharra eta erabiltzeko eskubidea;Euskal Herriko Autonomi Estatutuan eta Euskararen Erabilera NormalizatzekoOinarrizko Legean, eta Nafarroako Forua Hobetzeari buruzko Legean etaEuskararen Legean ez da euskaraz jakiteko antzeko betebeharra ezartzen.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • Horren ondorioz, gaztelaniak badu, hasiera batean, lehentasunezko mailabat euskarari buruz antolamendu juridikoaren barruan.

    Dena den, esan beharra dago gaztelaniaz ez jakiteak ez dakarrela berekininolako zigorrik. Halaber, Auzitegi Konstituzionalak betebehar konstituzionalhorri buruz ezarri duena ikusirik, bistan da, betebehar hori, alde batetik, gaztelaniagainerako hizkuntza ofizialetatik bereizten duen ezaugarria dela, Estatukohizkuntza ofiziala eta espainol guztien hizkuntza delako, eta, bestetik, berekinekartzen du hura ezagutzen delako ustea.

    Azkenik, Auzitegi Konstituzionalak berak esan du ofizialtasuna deklaratzeakberekin dakarrela betebehar bat botere publikoentzat, alegia, hizkuntza ikastekobideak ematekoa, eta ildo horretan, ofizialtasunak esan nahi du hizkuntzarenirakaskuntza eta ikasteko erraztasunak ematea.

    Espainiako Gorteek urriaren 3an emandako Hezkuntza SistemarenAntolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak, Espainiako Estatuosoan hezkuntza sistemaren antolamendu berria arautu zuenak, zehatz-mehatzfinkatzen du zer gaitasun maila lortu behar duten hizkuntza ofizialetan irakaskuntzamaila bakoitzeko ikasleek, eta gaitasun maila berdina ezartzen du autonomiaerkidegoetako berezko hizkuntzentzat eta gaztelaniarentzat.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • Beraz, aurretik adierazitakoaren ondorioz, esan dezakegu hizkuntz ofizialtasunbikoitza duten autonomia erkidegoetan, derrigorrezko hezkuntza gainditzen dutenikasleek bai gaztelaniaz bai autonomia erkidegoko berezko hizkuntza ofizialazeskatzen diren ezaguerak egiaztatzen dituztela.

    Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko arauak

    Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntz ofizialtasun bikoitzaren araubidejuridikoa Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan, Autonomi Estatutuan etaEuskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeanezartzen da.

    Euskal Herriko Autonomi Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 LegeOrganikoak honela dio bere 6. artikuluan:

    1. Euskarak, Euskal Herriko berezko hizkuntza baita, Euskadiko hizkuntzaofiziala izango da, gaztelaniarekin batera, eta hiritar guztiek dute bi hizkuntzakezagutu eta erabiltzeko eskubidea

    2. Autonomi Erkidegoko erakunde komunek, Euskal Herriko aniztasunsoziolinguistikoa kontuan harturik, bi hizkuntzen erabilera bermatu, haienizaera ofiziala arautu eta hura ikasteko behar diren neurri eta baliabideakeratu eta arautuko dituzte.

    3. Ezin izango da hizkuntzarengatik inor baztertu.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24an Eusko Legebiltzarrakemandako 10/1982 Oinarrizko Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntzofizialtasun bikoitza zehazten du, Autonomi Estatutuko euskararen ofizialtasun-deklarazioa garatzeko. Baina lege horren xede bakarra ez da hizkuntz ofizialtasunbikoitza arautzea. Izenak berak adierazten duen bezala, Legeak euskararenerabilera normalizatu nahi du eta, beraz, bere artikuluetan behin eta berrizagertzen da botere publikoen aldetik euskararen erabilera bultzatzeko irizpidea.

    Nafarroako Foru Erkidegoko oinarrizko arauak

    Nafarroako Foru Erkidegoko hizkuntz ofizialtasun bikoitzaren araubideaEspainiako Konstituzioaren 3. artikuluan, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarrieta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan etaEuskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezartzen da.

    Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko13/1982 Lege Organikoaren 9. artikuluan honako hau finkatzen da:

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • 9. artikulua

    1. Gaztelera da Nafarroako hizkuntza ofiziala.2. Euskarak ere hizkuntza ofizialaren maila izango du Nafarroako eremu

    euskaldunetan.Foru lege batek eskualde horiek zehaztu, euskararen erabilera ofizialaarautu eta Estatuko legeria orokorra abiapuntutzat harturik, hizkuntzahorren irakaskuntza antolatuko du.

    Xedapen horretan, hala nola Nafarroako Foru Erkidegoko erakundeek emandakogainerakoetan, nabaria da “vascuence” hitza erabiltzen dela eta ez “euskera”,Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek emandako xedapenetan agertzendena. Horri dagokionez, esan beharra dago bi hitzak sinonimoak direla eta ezindaitekeela inola ere pentsatu bi izen horiek hizkuntza desberdinei dagozkiela.Izan ere, Nafarroan emandako xedapenen euskal bertsioetan, berezko hizkuntzari“euskara” esaten zaio, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunekemandako xedapenetan erabiltzen den izen bera.

    Orobat, bidezko da Nafarroan euskararen ofizialtasun partziala ezartzen delaazpimarratzea, Nafarroako eremu euskaldunetara (euskara bizirik mantentzenduten horietara) mugatua; eremu horiek zein diren Nafarroako Foru Parlamentuakzehaztu behar du lege baten bidez.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, NafarroakoForu Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Legearen 9. artikulua garatzekoeman zenak, ondoko ezaugarri hauek ditu:

    a) Gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzakdirela deklaratu eta biak ezagutu eta erabiltzeko herritarguztiek duten eskubidea aitortzen da.

    b) Gaztelania eta euskara Nafarroako hizkuntza ofizialakdira, lehenbizikoa izaera orokorrez eta bigarrena, legeanezarritakoaren arabera.

    c) Lurraldea hiru eskualdetan banatzen da: euskal eremua,mistoa eta ez-euskalduna, eta bakoitzean hizkuntzeskubideak maila desberdinean aitortzen dira.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen ofizialtasunlinguistiko bikoitza

  • Atal honetan administrazio publikoen jardunbidearen esparru desberdinetaneuskararen erabilera nola arautzen den aztertuko dugu. Herritarrek administraziopublikoekiko harremanetan hizkuntzari buruz zer eskubide duten azalduko da,hala nola horien betebeharrak, administrazio jardunbiddeetan zer arau daudenhizkuntza ofizialen erabilerari begira, toponimia ofizialari buruzko arauak, etab.

    Erabilera ofiziala Administrazio Publikoan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan.

    Herritarrek Administrazio Publikoarekiko harremanetan zein hizkuntzaofizial erabili nahi duten aukeratzeko, hala nola hizkuntza horretan harreraizateko eskubidea dute.

    Euskal administrazio publikoetako erregistro publikoetan agiriakinskribatzea, haiek emateko erabilitako hizkuntzan egingo da eta erakutsiedota haien ziurtagiriak emateko, Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntzaofizialetara itzuliko dira.

    Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek ematen dituzten xedapeneta ebazpenak bi hizkuntzetan idatziko dira haien publizitate ofiziala egiteko.

    Orobat, Autonomia Erkidego honetako botere publikoen partaidetzaduten ekitaldi guztiak, hala nola jakinarazpen eta komunikazioadministratiboak, bi hizkuntzetan idatziko dira, interesatu pribatuekAutonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea aukeratzendutenean salbu.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

    Bi hizkuntzenofizialtasunak funtzionarioeneuskalduntzea ekarri du

  • Botere publikoek Autonomia Erkidegoan erabili behar dituzten inprimakieta eredu ofizialak bi hizkuntzetan erredaktatuko dira.

    Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazio Publikoetan.

    Arlo honetan legeak ezartzen duenari dagokionez, azpimarratzekoada Foru Erkidegokoaren lurralde osorako finkatutakoaz gain, adibidezNafarroako Aldizkari Ofiziala eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialaeuskaraz eta erdaraz argitaratzea, edizio bereizietan eta aldi berean, etaNafarroako Gobernuan euskara-gaztelania itzulpen ofiziala egiteko unitateadministratibo bat osatzea, Administrazioan euskara erabiltzea, modudesberdin batean arautzen dela administrazio hori dagoen eremuarenarabera.

    Eremu euskalduna.

    Eremu euskaldunean, euskara Administrazioan erabiltzeko arauekeuskaren ofizialtasun osoa ezartzen dute eremu horretan:

    * Herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskaranahiz gaztelania erabiltzeko eta hautatutako hizkuntza ofizialean harreraizateko eskubidea dute.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • * Administrazio jarduketa guztiak, edozein delarik ere erabilitakohizkuntza, baliozkoak izango direla eta legezko eraginkortasun osoa izangodutela ezartzen da.

    * Administrazio Publikoetako organoek parte hartzen duten egintzaguztiak, baita administrazio jakinarazpen eta adierazpenak ere, bihizkuntzetan idatziko direla ezartzen da, interesatu guztiek espreski bakarbat erabiltzea aukeratzen badute izan ezik.

    * Erregistro Publikoetan, idazpenak dokumentua dagoen hizkuntzaofizialean emango dira eta, beti ere, gaztelaniaz; kopia eta ziurtagiriakedozein hizkuntza ofizialetan emanen dira.

    Eremu mistoa.

    Herritarrek euskara zein gaztelania erabiltzen ahal dute NafarroakoAdministrazio Publikoekiko harremanetan. Administrazioak behartutadaude euskaraz hartutako dokumentuak eta haien ondorio guztiak onartzera.

    Eremu ez-euskalduna.

    Herritarrei Administrazio Publikoekiko harremanetan euskara erabiltzekoeskubidea aitortzen bazaie ere, administrazioek gaztelaniazko itzulpenaeskatzen ahal diete interesatuei edo Nafarroako Gobernuko itzulpenofizialeko zerbitzuak erabili.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • Hizkuntza administrazio jar dunbideetan.

    Hizkuntzaren erabilera administrazio jardunbideetan erabilera ofizialarenalderdietako bat besterik ez izan arren, bidezko da gai hau atal berezi bateanazaltzea, Administrazioa zein den, Estatuko Administrazio Orokorra, autonomiaerkidegoetako Administrazioa edo Toki Administrazioa, haren erregulazioa araudesberdinetan biltzen delako.

    Estatuko Administrazio Orokorrean.

    Espainiako Gorteek azaroaren 26an emandako 30/1992 Legearen arabera,Estatuko Administrazio Orokorrak tramitatutako prozedurak gaztelaniazjardunbideak dira, baina Estatuko Administrazio Orokorrera jotzen duteninteresatuek, dagokien Autonomia Erkidegoan Administrazio horrek dituenegoitzetan, bertako hizkuntza ofiziala erabili ahal izango dute eta, kasu horietan,jardunbideak interesatuak haututako hizkuntzan tramitatuko dira. Interesatu batbaino gehiago dagoenean eta hizkuntzari dagokionez haien artean adostasunikez badago, jardunbidea gaztelaniaz tramitatuko da, nahiz eta interesatuekeskatutako agiri eta testigantzak haiek aukeratutako hizkuntzan emanen diren.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • Euskal Autonomi a Erkidegoko Administrazio Publikoetan (AutonomiaErkidegoko Administrazioa eta Toki Administrazioak).

    Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legeanezarritakoaren arabera, pertsona bat baino gehiagoren partaidetza dutenespediente edo jardunbideetan, biltzen diren pertsonek adostasunezerabakitzen duten hizkuntza erabiliko da.

    Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazio Publikoetan (AutonomiaErkidegoko Administrazioa eta Toki Administrazioak).

    Eremu euskaldunean, botere publikoek, pertsona bat baino gehiagorenpartaidetza duten espediente edo jardunbideetan, biltzen diren pertsonekadostasunez erabakitzen duten hizkuntza erabiliko da.

    Administrazio Publikoetako langileak eta hizkuntz ofizialtasun bikoitza.

    Hala euskararen ofizialtasuna arautzen duten legeetan, nola AdministrazioPublikoetako langileen araubidea erregulatzen duten arauetan, hizkuntzofizialtasun bikoitzari dagozkion elementuak aurreikusi dira AdministrazioPublikoko langileen araubidea finkatzeko.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • Euskal Administrazio Publikoak (Autonomia Erkidegoko Administrazioaeta Toki Administrazioak).

    Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legean etaEusko Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean ezarritakoa garatuz etaaplikatuz, lanpostuen portzentaia jakin batean aritzeko beharrezkoa daeuskaraz jakitea eta gainerako lanpostuak betetzeko euskara merezimenduada.

    Administrazio baten plantilan euskara derrigorrezkoa duten lanpostuenportzentaia, administrazio horren eraginpeko esparruan dauden euskaldunenkopuruaren araberakoa da.

    Hasitako prozesua bost urteko plangintzaldietan antolatu da. Langileenhizkuntz prestakuntzari dagozkion helburuak eta ezarritako helburuaklortzeko hartu behar diren neurriak eta erabili behar diren baliabideakplangintzaldi bakoitzean ezartzen dira.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • Nafarroako Administrazio Publikoak (Foru Erkidegoko Administrazioaeta Toki Administrazioak).

    Eremu euskalduneko administrazioek euskaraz jakitea zein lanpostubetetzeko den derrigorrezkoa zehaztuko dute beren plantiletan. Eremueuskalduneko gainerako lanpostuetan, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatugisara baloratuko da.

    Eremu mistoan administrazioak ez daude behartuta euskaraz jakiteabetebeharra duten lanpostuak zehaztera. Halaber, aukeran dute gainerakolanpostuak betetzeko euskaraz jakitea merezimendutzat hartzea.

    Azkenik, kontuan harturik Foru Erkidegoko Administrazioaren zerbitzunagusiak eremu mistoan daudela eta Foru Erkidegoko biztanle guztientzatdirela, haietan administrazio zirkuitu elebidunak ezartzea xedatzen da,erabiltzaileak eskatzen duenean zerbitzuak euskaraz eman ahal izateko.

    Estatuko Administrazio Orokorra.

    Estatuko Gobernuko Administrazio Publikoetarako Ministerioak 1990ekouztailaren 20an emandako Aginduak Estatuko Administrazio Periferikoan

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • lanpostu jakin batzuk betetzeko arauak finkatzen ditu, autonomia erkidegoetakoberezko hizkuntza ofizialak jakiteari dagokionez.

    Agindu horretan aurreikusten da Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntzaofiziala ezagutzea zein lanpostu betetzeko izango den derrigorrezkoa, etazeinetan baloratuko den merezimendu gisara, finkatu behar dela.

    Baina Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Erkidegoari dagokienez,aurreikuspen horiek ez dira momentuz burutu.

    Toponimia.

    Euskal Autonomia Erkidegoa.

    Euskararen Erabileraren Normalizazioari buruzko azaroaren 24ko 10/1982Oinarrizko Legearen 10. artikuluan Euskal Autonomia Erkidego leku izenofizialak finkatzeko irizpideak ezartzen dira.

    * Leku izen ofizialek jatorri euskalduna, erromantzea edo gaztelaua, halanola hizkuntza bakoitzaren grafia akademikoa errespetatuko dituzte.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • * Euskarazko eta gaztelaniazko izenak oso desberdinak direnean, biakizango dira ofizialak.

    * Leku izen ofizialak ezartzea Eusko Jaurlaritzari, Lurralde Historikoetakoorgano foralei eta udalei dagokie, bakoitzak bere eskumen esparruan.

    * Leku izen ofizialak direla eta, Udalak eta Eusko Jaurlaritza ados ezbadaude, Eusko Jaurlaritzak erabakiko du, Euskaltzaindiari kontsulta eginondoren.

    Nafarroako Foru Erkidegoa.

    Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 8. artikuluanNafarroako Foru Komunitateko toponimia arautzen da:

    * Eremu euskaldunean izen ofizialak euskarazkoak izango dira, erdarazkoizen desberdina dagoenean salbu, orduan biak erabiliko baitira.

    * Eremu misto eta ez-euskaldunean, izen ofizialak izango dira gaur egundaudenak, jatorrizko euskal izen tradizionala duten erdarazkoetan salbu,kasu horretan biak erabiliko baitira.

    * Nafarroako Gobernuari dagokio, Euskaltzaindiaren txostena ikusiondoren, Foru Erkidegoko leku izen guztiak ezartzea, herri-bideenak izanezik, horiek udalen ardura izango baitira.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Hizkuntzari buruzko arauakadministrazio publikoan

  • Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskararenofizialtasuna arautzen duten legeetan, justizi administrazioarekiko harremanetannahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko herritarrek duten eskubidea aipatzen badaere, arlo horretako oinarrizko araua Espainiako Gorteen lege organiko bat da: BotereJudizialaren Lege Organikoa.

    Euskararen erabilera Justizi Administrazioan.

    Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskararenofizialtasuna arautzen duten legeetan ezarritakoaren arabera, herritarrekeskubidea dute justizi administrazioarekiko harremanetan nahi duten hizkuntzaofiziala erabiltzeko, hala Euskal Autonomia Erkidegoan, nola Nafarroako ForuErkidegoko eremu euskaldunean.

    Botere Judizialaren ekainaren 1eko 6/1998 Lege Organikoak, azaroaren9ko 16/1994 Lege Organikoaren bidez aldatu zenak, jarduketa judizialetakohizkuntz ofizialtasunaren mugak zehazten ditu, eta printzipio bat ezartzen,alegia, jarduketa judizial guztietan, epaile, magistratu, fiskal, idazkari etaEpaitegi eta Auzitegietako gainerako funtzionariek gaztelania, Estatukohizkuntza ofiziala baita, erabiliko dutela. Horretaz gain, finkatzen du, baitaere, pertsona horiek Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala erabiliahalko dutela, baldin eta prozesuan parte hartzen duten alderdietako batekkontra egiten ez badu, eta horretarako, hura ez jakinik defentsa-gabezia egondaitekeela alegatzen badu.

    Alderdi partehartzaileek jarduketa judizialak burutzen diren AutonomiaErkidegoko berezko hizkuntza ofiziala erabili ahalko dute, hala hitzezko nolaidatzizko adierazpenetan.

    Euskara

    Euskaraz aurkeztutako idazkiek, agirieketa jarduketajudizialek balio eta eraginkortasun osoa dute EuskalAuonomia Erkidegoan eta Nafarroako eremu euskaldunean

    Egoera juridikoa

    Euskara JustiziAdministrazioan

  • Magistratuak, epaileak, idazkari judizialak eta Justizi Administraziokolangileak eta euskararen ezaguera.

    Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren arabera, euskaraz jakitealehentasunezko merezimendua izango da Euskal Autonomia Erkidegokolanpostuak betetzeko.

    Botere Judizialaren Lege Organikoaren 341. artikuluaren arabera, berezkohizkuntza ofiziala jakitea merezimendu gisara baloratuko da berezkohizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetako organo jurisdikzionaletankarrera judizialeko kideen lanpostuak betetzeko.

    Berezko hizkuntza jakitea baloratzeko aurreikuspen hau ezin izan dagauzatu, horretarako behar diren arauak eman ez direlako.

    Idazkari judizialei eta Justizi Administrazioko gainerako langileeidagokienez (agente, laguntzaile, ofizial eta Auzitegi-medikuak), BotereJudizialaren Lege Organikoan finkatutako aurreikuspenei garapena emanzaie geroko arauen bidez, eta, horrela, berezko hizkuntza jakiteamerezimendu gisara baloratzen da berezko hizkuntza ofiziala dutenautonomia erkidegoetako lanpostuak betetzeko.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskara JustiziAdministrazioan

  • Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskararenofizialtasuna arautzen duten legeetan toki zabala hartzen du Unibertsitateaz kampokoirakaskuntzan euskararen erabilera arautzeak. Halaber, Autonomia Erkidego horietakoUnibertsitate Publikoetako Estatutuek euskararen erabilera aipatzen dute, Unibertsitatehoriei dagokienez.

    Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza

    Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak baduteezaugarri komun bat, Espainiako Estatuan berezko hizkuntza dutengainerako autonomia erkidegoetatik bereizten dituena, alegia, bietan ezarrida unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza mailetan hizkuntza aukeratzekobidea ematen duen hezkuntza sistema. Horrela, irakaskuntzarako aukeratzenden hizkuntzaren arabera, hiru hizkuntz eredu finkatu dira:

    * euskarazko irakaskuntzarako eredua, gaztelania irakasgai gisaraduena

    * gaztelaniazko irakaskuntzarako eredua, euskara irakasgai gisaraduena

    * curriculumaren zati bat euskaraz eta beste zati bat gaztelaniaz ematenduen irakaskuntza eredua.

    Azpimarratu behar da Nafarroako Foru Erkidegoan, azaldutakoirakaskuntza eredua (hizkuntz eredua aukeratzeko eskubidea eta euskarairakasgai gisara derrigorrez irakatsi beharra), oso-osorik, eremueuskaldunean baizik ez dela ematen.

    Euskara

    Unibertsitatez kanporo irakaskuntzanhiru hizkuntza-ereduren arteanhautatzeko eskubidea aitortzen da

    Egoera juridikoa

    Irakaskuntza

  • Horrela, euskara ez da derrigorrezko irakasgaia eremu mistoan eta ez-euskaldunean, eta hura eskatzen duten ikasleei ematen zaie baldin etaAdministrazioak, ikusirik aurkeztu diren eskaeren kopurua, egindako txostenaketa eskola bakoitzaren ezaugarriak, baimena ematen badu.

    Halaber, eremu mistoan euskara irakaskuntzarako hizkuntzatzat hartzenduten ereduak ezartzen dira aurreko faktore horiek aztertu ondorenAdministrazioak horretarako baimena ematen baldin badu.

    Euskara irakaskuntzarako hizkuntzatzat hartzen duten ereduak eremuez-euskaldunean ezartzeari dagokionez, Euskarari buruzko abenduaren15eko 18/1986 Foru Legean eta Nafarroako unibertsitateaz kanpokoirakaskuntzan euskara sartu eta erabiltzeko arauak ematen dituen 159/1988Foru Dekretuan ez da eremu horretan ezartzeari buruz deus ere aurreikusten.

    Azkenik, azpimarratu beharra dago hala Euskal Autonomia ErkidegokoAdministrazioak, nola Nafarroako Foru Erkidegoak bermatu egiten dutelacurriculum osoa edo zati bat euskaraz ematen duten ereduetako irakasleekbehar den hizkuntz gaitasuna badutela. Orobat, bi Administrazioek baliabideakezarri dituzte irakasleen euskarazko gaitasunaren maila handitzeko,euskarazko irakaskuntzarako eskaera handitzen den neurri berean.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Irakaskuntza

  • Unibertsitateko irakaskuntza.

    Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko UnibertsitatePublikoen Estatutuek euskararen inguruko gaiak aipatzen dituzte.

    Euskal Autonomia Erkidegoa.

    1985eko martxoaren 18an onetsi ziren Euskal Herriko UnibertsitatearenEstatutuetan, idazpuru bat ematen zaio hizkuntza ofizialen erabilerarenarautzeari.

    Idazpuru horren edukirik garrantzizkoenak ondoko hauek dira:

    * Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelaniadira.

    * Unibertsitateko ikasleei hizkuntz eskubide batzuk aitortzen zaizkie,besteak beste, irakaskuntza edozein hizkuntza ofizialetan eman eta hartzekoeskubidea, lan, proba edo azterketak edozein hizkuntza ofizialetan egitekoaeta ikerlanak edozein hizkuntza ofizialetan egin eta argitaratzekoa.

    * Unibertsitateak agiri, idazki, lan, proba edo azterketak beste hizkuntzaofizialera itzultzea bermatuko du horrela behar den kasuetan.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Irakaskuntza

  • * Irakaskuntza eta ikerketaren arloetan euskara normalizatzeko beharden plangintza egingo da, eta gaur eguneko irakasleen hizkuntzprestakuntzarako eta irakasle elebidun berriak hartzeko behar diren neurriakhartuko dira.

    Nafarroako Foru Erkidegoa.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak 1995eko otsailaren20an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren bidez onetsi ziren etaonespen hori berretsi zen martxoaren 13ko 68/1995 Foru Dekretuarenbitartez; estatutu horietan erregulazio zabala ematen da hizkuntzei buruz;hona hemen hainbat aipamen:

    * Gaztelania eta euskara Unibertsitateko berezko hizkuntzak dira etaikasle guztiei aitortzen zaie bi hizkuntza horiek ezagutu eta erabiltzekoeskubidea.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Irakaskuntza

  • * Unibertsitateko ikasleei hizkuntz eskubide batzuk aitortzen zaizkie,adibidez, ikerlanak Unibertsitateko berezko edozein hizkuntzatan aurkeztueta argitaratzeko eskubidea eta irakaskuntza eman eta hartzeko eta lan,azterketa edo probak egiteko euskara erabiltzeko eskubidea, Unibertsitateakeuskaraz ematen dituen irakasgaietan, Legean ezarritakoaren arabera.

    * Unibertsitateak plangintza bat egingo duela ezartzen da, hala nola berejardueretan euskararen erabilera normalizatzeko neurriak hartu eta euskarairakaskuntzan sartzeko eta administrazio eta lan harremanetan euskararenerabilera bermatzeko politika bat garatuko duela, irakasle, administrazio etazerbitzuetako langileak kontratatuz eta prestatuz, Legeetan ezarritakoarenarabera.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Irakaskuntza

  • Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskararenofizialtasuna arautzen duten legeetan, komunikabideetan euskara erabiltzeariburuzko xedapen batzuk biltzen dira. Aurreikuspen horiek garapen etaeraginkortasun desberdinak izan dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan etaNafarroako Foru Erkidegoan.

    Euskal Autonomia Erkidegoa.

    Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982Oinarrizko Legeak euskarak komunikabideetan izan behar duen erabileraarautzen du II. Idazpuruaren III. Kapituluan, ondoko xedapen hauekin:

    * Herritar guztiek komunikabideetatik informazioa euskaraz etagaztelaniaz jasotzeko eskubidea dute eta, horretarako, EuskoJaurlaritzak neurriak hartuko ditu komunikabideetan euskararenerabilera areagotzeko, azken helmuga bi hizkuntza ofizialak parekatzeaizanik.* Orobat, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoko komunikabideetaneuskararen erabilera lehenesteko neurriak hartuko ditu, bi hizkuntzenarteko parekotasuna bermatzeko.* Eusko Jaurlaritzak Radio-Televisión Españolako zentro emisoreetaneuskara normalizatzea bultzatuko du, hizkuntza horren erabilera egokiabermatzeko.* Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera bultzatuko du ondoko arlohauetan: irrati-difusioan, prentsa eta argitalpenetan, zinemagintzan,antzerkian eta ikuskizunetan eta irudiaren eta soinuarenerreprodukzioetan.

    Euskara

    Euskal Autonomia Erkidegoaneuskaraz diharduten telebistaeta irrati publikoak daude

    Egoera juridikoa

    Komunikabideak

  • Eusko Jaurlaritzak emandako maiatzaren 20ko 1982/5 Legearen bitartez,“Euskal Irrati-Telebista” Erakunde Publikoa eratu zen; haren bidez kudeatzendira telebistako bi kanal, horietako bat euskaraz, hala nola irrati-emisiokoburu batzuk, horietako bi erabat euskaraz.

    Bestalde, frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako soinuzko irratidifusioaren zerbitzu publikoa emateko Eusko Jaurlaritzak ezarritakoaraubideak, besteak beste, euskararen erabilerari buruzko irizpidea barnehartzen du.

    Horrela, frekuentzia modulatuko uhin metrikoetako irrati-difusiokoemisoreak instalatzeko emakidak eta haien funtzionamendua arautzendituen jardunbidean, adjudikazioaren oinarrizko beste irizpide batzuenartean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabileraorekatuta dago.

    Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Entitateetako frekuentziamodulatuko uhin metrikoetako soinuzko irrati-difusioaren zerbitzu publikoaemateko araubidea erregulatzen den arauan (martxoaren 22ko 138/1994Dekretua), euskarak emisore horietan izan behar duen gutxieneko presentziaezartzen da, udal bakoitzean euskaraz dakiten biztanleen portzentaiarenaraberakoa, hain zuzen.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Komunikabideak

  • Nafarroako Foru Erkidegoa.

    Euskarari buruzko abenduaren 15eko 1986/18 Foru Legearen arabera,Administrazio Publikoek komunikabide publiko eta pribatuetan euskararenpresentzia handitzeko neurriak hartuko dituzte eta horretarako NafarroakoGobernuak laguntza ekonomikoa eta materiala emateko planak eginenditu, komunikabideek euskara gero eta gehiago erabil dezaten.

    Legeak, telebista eta irratiko emisoreetan nahiz Nafarroako Gobernuakkudeatzen dituen gainerako komunikabideetan euskarak izan behar duenerabilerari buruzko hainbat aurreikuspen biltzen badu ere, azpimarratubehar da gaur egun ez dagoela Foru Erkidegoak kudeatutakokomunikabiderik.

    Azkenik, Legeak ezartzen du Nafarroako Administrazio Publikoeklaguntzak emanen dituela euskaraz egiten diren ekitaldi kultural etaartistikoak, liburuen argitalpenak, ikuskizunen produkzioa eta beste zenbaitburutzeko.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Komunikabideak

  • Frantsesa ez diren hizkuntzak ez dira ofizialak Frantziako Errepublikan.Herrialdeetako hizkuntzen, edo "tokiko" hizkuntzen erabilerari buruz osoarau gutxi daude eta denak hezkuntzaren ingurukoak dira.

    Ipar Euskal Herrian euskara ez da hizkuntza ofiziala.

    1992ko ekainaren 25eko 92-554 Konstituzio Legearen bidez, ohar baterantsi zaio 1958ko urriaren 4ko Konstituzioaren testuari; horren bitartezezartzen da Errepublikako hizkuntza frantsesa dela.

    Hezkuntzaren arloan bakarrik aurkitzen ditugu “eskualdeetako hizkuntzei”buruzko legeak eta arauak. Hori dela eta, hizkuntza eta tokiko dialektoenirakaskuntzari buruzko 1951ko urtarrilaren 11ko 51-46 Legean (DeixonneLegea), lizeo eta eskoletan tokiko dialektoak irakasteko aukera aurreikustenda. Halaber, Unibertsitateari dagokionez, fakultateetako eta unibertsitateetakokontseiluen aholkuz, eta Hezkuntza Nazionalaren Kontseilu Nagusiarenproposamenaz, herrialdeetako ikaskuntzetarako institutuak osatu ahalkodira, batez ere tokian tokiko hizkuntza eta literatura, hala nola etnografiafolklorikoa irakasteko; horretarako, lizentziatura agiri, goi mailako ikasketendiploma eta doktoretza tesi berriak aurreikusten dira.

    Euskara

    Iparraldean euskara ez dahizkuntza ofiziala

    Egoera juridikoa

    Euskararen marko juridikoaFrantziako Estatuan

  • Hezkuntzari buruzko uztailaren 11ko 75/620 Legean ezarritakoaren arabera,eskualdeetako hizkuntza eta kulturen irakaskuntza eskolaldi osoan barnahartzen ahal da.

    Hezkuntzaz landako esparruei dagokienez, 1994ko abuztuaren 4ko 94/665Legeak (Toubon Legea), frantsesaren erabilerari buruzkoa baita, frantsesainposatu nahi du lan harremanen, merkataritzaren eta zerbitzu publikoenesparruetan, eta horretarako aurreikuspen batzuk finkatzen ditu (frantsesaerabiltzeko obligazioa, hitz arrotzak erabiltzeko debekua etab.). Berariazezartzen da lege honetako xedapenak ez daudela Frantziako eskualdeetakohizkuntzak erabiltzearen aurka eta haiei buruzko lege eta arauen kaltetangabe aplikatuko direla (21. art.).

    Bestalde, Lege horren 11. artikuluan eskualdeetako hizkuntza eta kulturarenirakaskuntzan frantsesa ez diren hizkuntzen erabilera aurreikusten da,ikastetxe publiko eta pribatuetan irakaskuntza, azterketa eta lehiaketa etatesi eta memorietan frantsesa erabiltzeari buruzko arau orokorraren salbuespengisara.

    Euskara

    Egoera juridikoa

    Euskararen marko juridikoaFrantziako Estatuan