100
101 kantuz Euskal Herria KANTU ZERRENDA: 1. ABERRIAREN MUGAK 2. AGUR EUSKAL HERRIARI 3. AGUR XIBEROA 4. AGURE ZAHARRA 5. AI ZER PLAZERA/AMA 6. AITA SEMEAK 7. AMAK EZKONDU NINDUEN 8. AMETS 9. AMERIKETARA JOAN NINTZEN 10. ANTTONI ETA ANTTON 11. ARROSAKO ZOLAN 12. ARBOLA GAINEAN/LABORARI 13. ARRATSALDE HONETAN 14. ATHARRATZEKO GAZTELUA 15. AZKEN DANTZA 16. BAGARE 17. BALDORBA 18. BALE IHIZI 19. BARATZE BAT 20. BATASUNA 21. BEDATSIAN 22. BEGIAK PARREZ PARREZ 23. BEHIN BATEAN LOIOLAN 24. BEHIN BETIKO 25. BERMIOKO PORTUAN 26. BIZKAIA MAITE 27. BOGA BOGA 28. DE TREVILLEN AZKEN HITZAK 29. DONOSTIAKO HIRU DAMATXO 30. EDARI GOXOA 31. EGUN DA SANTIMAMIÑA 32. EGUN SENTIA 33. EKI EDER 34. EPERRA 35. ERRAN DUT/ ALA KINKIRRI 36. ERRIBERA 37. ERROTA ZAHARRA 38. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ 39. EZ, EZ DUT NAHI 40. FURRA FURRA 41. GALDETZEN 42. GAZTELUGATXE 43. GERNIKAKO ARBOLA 44. GOIZIAN ARGI HASTIAN 45. GOIZIAN GOIZ JAIKIRIK 46. GORA TA GORA BETI 47. GUK EUSKARAZ 48. HABANERA 49. HIRI HARTAN IZAN ZEN 50. ILARGIA 51. ITSASOAN URAK HANDI 52. ITURINGO AROTZA 53. ITZIARREN SEMEA 54. IZOTZ ONDOKO EGUZKI 55. JAUN BARUAK 56. JOHN ZAHARRA 57. KANTUZ 58. KATTALIN 59. KONTRAPAS 60. KONTXESIRI 61. KUPELA 62. LAU HAIZETARA 63. LAU TEILATU 64. LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA 65. LORETXOA 66. LORIAK UDAN IHINTZA BEZALA 67. MAITEAK GALDEGIN ZAUTAN 68. MARIA SOLT TA KASTERO 69. MARKOXEN TXERRIXE 70. MARTXA BATEN LEHEN NOTAK 71. MATALAZ 72. MENDIAN GORA 73. NAFARROA 74. NAFARROA, ARRAGOA 75. NEGUA JOAN DA TA 76. NERE HERRIKO NESKATXA MAITE 77. OI AMA EUSKAL HERRI 78. OI GU HEMEN 79. OI KANTA BERRI 80. OI PELLO PELLO 81. ORHIKO XORIA 82. PELLO JOXEPE 83. POTTOKA 84. PRIMA EIJERRA 85. SALAMANKARA 86. SEKULABELARDIKO KANTARIA 87. TOPA DAGIGUN 88. TRAPU ZAHARRAK 89. TRISTE BIZI NAIZ ETA 90. TXALAPARTA 91. TXANTXIBIRI 92. TXATXAMATXALINATXU 93. TXORIA TXORI 94. TXORI TTIKIA 95. UME EDER BAT 96. URTXINTXAK 97. XALBADORREN HERIOTZEAN 98. ZAZPIAK OIHAL BATETIK 99. ZENBAT GERA 100. ZIBILAK ESAN NAUTE 101. ZURE DOINUA

Euskal Herria Kantuz Liburuxka

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

KANTU ZERRENDA:

1. ABERRIAREN MUGAK 2. AGUR EUSKAL HERRIARI 3. AGUR XIBEROA 4. AGURE ZAHARRA 5. AI ZER PLAZERA/AMA 6. AITA SEMEAK 7. AMAK EZKONDU NINDUEN 8. AMETS 9. AMERIKETARA JOAN NINTZEN 10. ANTTONI ETA ANTTON 11. ARROSAKO ZOLAN 12. ARBOLA GAINEAN/LABORARI 13. ARRATSALDE HONETAN 14. ATHARRATZEKO GAZTELUA 15. AZKEN DANTZA 16. BAGARE 17. BALDORBA 18. BALE IHIZI 19. BARATZE BAT 20. BATASUNA 21. BEDATSIAN 22. BEGIAK PARREZ PARREZ 23. BEHIN BATEAN LOIOLAN 24. BEHIN BETIKO 25. BERMIOKO PORTUAN 26. BIZKAIA MAITE 27. BOGA BOGA 28. DE TREVILLEN AZKEN HITZAK 29. DONOSTIAKO HIRU DAMATXO 30. EDARI GOXOA 31. EGUN DA SANTIMAMIÑA 32. EGUN SENTIA 33. EKI EDER 34. EPERRA 35. ERRAN DUT/ ALA KINKIRRI 36. ERRIBERA 37. ERROTA ZAHARRA 38. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ 39. EZ, EZ DUT NAHI 40. FURRA FURRA 41. GALDETZEN 42. GAZTELUGATXE 43. GERNIKAKO ARBOLA 44. GOIZIAN ARGI HASTIAN 45. GOIZIAN GOIZ JAIKIRIK 46. GORA TA GORA BETI 47. GUK EUSKARAZ 48. HABANERA 49. HIRI HARTAN IZAN ZEN 50. ILARGIA 51. ITSASOAN URAK HANDI 52. ITURINGO AROTZA 53. ITZIARREN SEMEA 

54. IZOTZ ONDOKO EGUZKI 55. JAUN BARUAK 56. JOHN ZAHARRA 57. KANTUZ 58. KATTALIN 59. KONTRAPAS 60. KONTXESIRI 61. KUPELA 62. LAU HAIZETARA 63. LAU TEILATU 64. LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA 65. LORETXOA 66. LORIAK UDAN IHINTZA BEZALA 67. MAITEAK GALDEGIN ZAUTAN 68. MARIA SOLT TA KASTERO 69. MARKOXEN TXERRIXE 70. MARTXA BATEN LEHEN NOTAK 71. MATALAZ 72. MENDIAN GORA 73. NAFARROA 74. NAFARROA, ARRAGOA 75. NEGUA JOAN DA TA 76. NERE HERRIKO NESKATXA MAITE 77. OI AMA EUSKAL HERRI 78. OI GU HEMEN 79. OI KANTA BERRI 80. OI PELLO PELLO 81. ORHIKO XORIA 82. PELLO JOXEPE 83. POTTOKA 84. PRIMA EIJERRA 85. SALAMANKARA 86. SEKULABELARDIKO KANTARIA 87. TOPA DAGIGUN 88. TRAPU ZAHARRAK 89. TRISTE BIZI NAIZ ETA 90. TXALAPARTA  91. TXANTXIBIRI 92. TXATXAMATXALINATXU 93. TXORIA TXORI 94. TXORI TTIKIA 95. UME EDER BAT 96. URTXINTXAK 97. XALBADORREN HERIOTZEAN 98. ZAZPIAK OIHAL BATETIK 99. ZENBAT GERA 100. ZIBILAK ESAN NAUTE 101. ZURE DOINUA  

Page 2: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ABERRIAREN MUGAK

(Hitzak: Joxerra Garzia/Musika: Txomin Artola)

Nire aberria lurra bezain zaharra da baina ez da lurra bakarrik haizeak bezala inguratzen nau eta lotzen askatzen nauelarik. Nire aberria suaren antzekoa da beti bera berria beti epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean ta erretzen ere badaki. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara. Nire aberria harrizko herria da hitzezkoa eta hitzekoa altzairuzko txakolin ardo zurezkoa eta hondar anonimoa. Nire aberria burdin bihurria da oroimenean arindua itsas-laminen baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara.

Page 3: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AGUR EUSKAL HERRIARI

(Hitzak eta musika: Joxe Mari Iparragirre)

Gazte gaztetatikan herritik kanpora estranjeri aldean pasa det denbora. Herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio "Zoaz Euskalerrira". Agur nere bihotzeko amatxo maitea! Laster etorriko naiz, kontsola zaitea. Jaungoikoak nahi badu ni urez joatea, ama, zertarako da negar egitea? Lur maitea uztea da negargarria. Hemen gelditzen dira ama ta herria. Urez noa ikustera bai, mundu berria... oraintxe bai naizela errukigarria.

Page 4: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AGUR XIBERUA

(Hitzak eta musika: Pierre Bordazaharre “Etxahun Iruri”)

Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik, Parisen sarthü nintzan korajez betherik. Plazerez gose eta bürian hartürik behar niala alegera bizi... Bostetan geroztik, nigar egiten dit, Xiberua zuri. Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena! Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena; zü ützi geroztik bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk, Parisez besterik, zü bezalakorik. Palazio ederretan gira alojatzen, eta segür goratik aide freska hartzen; Gain behera soginik beitzait üdüritzen Orhi gainen nizala agitzen... Bena ez dira heben bazterrak berdatzen, txoriak kanthatzen! Agur Xiberua...

Page 5: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AGURE ZAHARRA

(Hitzak: Lluis Llach-Xabier Lete/Musika: Lluis Llach)

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean goizean goiz lantokira irteten nintzanean: ez al dek gazte ikusten gure etxola zein dan? desegiten ez badugu, bertan galduko gera. Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasia dago-ta, laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan. Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi, eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi. Usteltzen badago ere, karga badu oraindik, berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin: Baina guztiok batera... Agure zaharra falta da gure etxe ondotik, haize txar batek hartu ta eraman du hemendik Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik, aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi: Baina guztiok batera...

Page 6: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AI ZER PLAZERRA / AMA

(Hitzak eta musika: Pierre Bordazaharre “Etxahun Iruri”)

Ai zer plazer(r)a bost urten bürian sorlekülat ützültzia! Ene herria, etsitü nian, zure berriz ikustia; aski sofritüz nik hanitxetan desir nükian hiltzia, ezpazüntüdan hain maite üken oi ama Eskual Herria. Hanitxen gisa partitü nintzan etsaia güdükatzera; gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera, ezpenakian orain'ordian, zer zen amaren beharra, hari pents’ eta biga-bostetan, aiher zütazün nigarra. Erresiñola kantari eijer libertatian denian, bena trixtüran higatzez dua kaiola baten barnian; gü ere, ama, hala güntüzün tirano haien artian, zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handienian.

Page 7: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AITA-SEMEAK

(Hitzak: Mikel Zarate/Musika: Natxo de Felipe)

Aita-semeak tabernan daude, Ama-alabak jokoan. Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik kakoan. Aita-semeak tabernan daude... Eta lapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, eta gu gaude erdi biluzik beti inoren menpean. Aita-semeak tabernan daude... Geurea dugu erru guztia geurea dugu osoa, ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean. Aita-semeak tabernan daude... Baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan, ez zaigu hilko Euskal Herria ni bizi naizen artean. Aita-semeak tabernan daude...

Page 8: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AMAK EZKONDU NINDUEN

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Amak ezkondu ninduen hamabost urtekin, hamabost urtekin. Senarrak bazituen larogei berakin, eta ni, neskatila gaztea, agure zaharrakin, agure zaharrakin. Ama, zertarako dut nik agure zahar hori? Agure zahar hori? Hartu ta leihotikan jaurti behar dut nik, ai ene! ene leihotikan jaurti behar dut nik, jaurti behar dut nik. "Neska, hago isilikan, aberatsa dun hori, aberatsa dun hori. Pazientziz pasa hitzan urte bat edo bi, hori hilez geroztikan biziko haiz ongi, biziko haiz ongi”. Deabruak eraman dezala Interesatua, interesatua. Hau baino nahiago dut hogei urtekoa, ai ene! hogei bat urteko gazte loratua, gazte loratua.

Page 9: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AMETS

(Hitzak: Agustin Zubikarai/Musika-bertsioa-: Argoitia neba-arrebak)

Amets, amets egin itsas gizona, amets, zure ametsa gerta leikela. Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera, han daukazu maitea, itxaroten duzuna. Berriz etorriko zera zure txaluparekin, han daukazu maitea ta bihotza. Han daukazu maitea ta bihotza.

Page 10: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AMERIKETARA JOAN NINTZEN

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Ameriketara joan nintzan, xentimorik gabe, handik etorri nintzen, maitia, bost milioien jabe.

Txin, txin, txin, txin, diruaren hotsa! Harexek ematen dit maitia, bihotzean poza.

NEVADARAT JOAN NINTZEN

(Hitzak: J. Kosteratzu/Musika: herrikoia-bertsioa: Hegoak taldea)

Nevadarat joan nintzen dirurikan gabe, handik itzultzekotan maitia, bortz miliunen jabe.

Ai, ai, ai, ai, ai! Ametsaren lana! Aita-amen erranetarik barna ibili bagina.

Urteak joan ziren on eta tzar nahaste, gure fortuna heiekin eta denak berriz haste!

Ai, ai, ai, ai…

Begia zorrotz eta memoria argi, ez den, ez den tokian, maitia aztaparrak garbi.

Ai, ai, ai, ai....

Moltsa arin dut, bainan, aberats gogua! Nere fortuna zare maitia, nire sosegua!

Page 11: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ANTONI ETA ANTON

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Antoni! Antoni! Zure atean nago ni. Ai Anton, ai Anton! Ate ondoan hor konpon.

Hormatxoriak negu gorrian Enarak ez du behin egindako ez du atsegin elurra: kabirik inoiz aldatzen: zerua goibel, kabia hotza urtero beti kabi aretan eta janari gabe lurra. umeak ditu bazkatzen. Ai, maite, nire bihotzak duen Baina zu, Anton, enara txarra zure hotzaren beldurra! zaitut niretzat bilatzen Biontzat kabi bat berotzeko jai bakoitzean neska berria bilduko nuke egurra. ikusten zaitut maitatzen.

Enarak ere bere kabia Zure bihotza egarri dela galduta badu ikusten, esan didazu bertsotan biderik gabe, haruntz eta honuntz neronek ere ikasia dut kabitik du aldegiten. arrazoi duzula hortan. Egarri dagoen nire bihotza, Zu beti zabiltz edari bila, zuk eman ezik edaten, ikusi zaitut askotan, berriro ere ibiliko da baina neurriz gain egarri hori gogorik gabe nonbaiten. itotzen duzu ardotan.

Antoni! Antoni! Kalabaza zale ez naiz ni. Ai Anton!, ai, Anton! Haize freskoari, gabon!

Page 12: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ARROSAKO ZOLAN

(Hitzak: Aitor Renteria “txato”/Musika: Peio Agorradi)

Arrosako zolan kantu zirimolan nahiz eta telebistan ez gaituzten modan. Euskararen garra, lokarri azkarra, gau ilun honetako gure artizarra.

Zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez oraina ta geroa ez ditaizke berez, kontzertu honen bidez, musika eztiez, euskal izen ta izana, betikotz bat bitez! Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa gustua galtzea ere zer dugun errexa! Kendu nahi digute, bihotz ta bertute, izaki klonikoak egin nahi gaituzte.

Jo dezagun bada, goraki aldaba multinazional horien herria ez gara, bretoi ta kortsikar, kanak ta okzitandar nor bedera izateko har dezagun indar! Munduko herrien ta irrati libreen bilgune goxoa guk dugu urtero hemen, uhainen ildoan, asmoak geroan elkarren ezagutza daukagu gogoan.

Munduko erronkak, herrien borrokak bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak, dantza ta irria, kantuz ilargia gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

Page 13: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ARBOLA GAINEAN/LABORARI

(Hitzak: B. Sarasola/Musika: Pier Paul Berzaitz)

Arbola gainean xoria da kantatzen, kantatzen da eta bazterrak inarrosten, inarrosi eta hostoa da erortzen, euskal bihotza da bilaiz egiten. Bilaizi ondoan han dira errabian, xiloka beltzian handik elki nahian, handik elki eta kantatzerat abian, lagun zonbait bidian ikusiko agian.

Laaaaaa, lara, lara, lara,....

Goiz argi eder bat beti jaikitzen nunbait, nunbait jeiki eta zorionean zonbait, bizi hobeago denek dukete gogo, bainan bakarrik ezin egin asmo. Haur baten sortzeko sofritze beharrezko, bizi hobetzeko legeen bihurtzeko, nor da abiatzen lagun zonbaiten biltzen herriaren salbatzen herioari kentzen.

Laaaaaa, lara, lara, lara,....

Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen, landatzen da eta gero fruitu ekartzen, fruitu ekar eta auzoa da kexatzen, iraultzailaria madarikatzen. Jar giten ildoan igeri izerdian, izerdian eta lepo-zinak hegian, besoez ta botzez, hortzez eta haginez, lagun bat zorionez ikusiko dugunez.

Page 14: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ARRATSALDE HONETAN

(Hitzak: Gorka Sarriegi/Musika: Sorotan Bele)

Itxaroten ari gara arratsalde honetan zerbait aurkeztekotan jende honen aurrean. Hemendik ateratzeko kanta berri baten bat zuek ez aspertzeko arratsalde honetan honetan, honetan, honetan. Lauzpabost akorde jota kitar zahar honekin dantzatzeko doinua ez dugu besterik. Bi laguneko koadrila izerdi patsetan nahiko izango dira arratsalde honetan, honetan, honetan, honetan. Taupadetan dut bihotza dirua galtzetan dantza egiteko gogoa daramat zainetan, kitar biolin doinuak jarraituz badauzkat dibertitzeko gaia arratsalde honetan, honetan, honetan, honetan.

Page 15: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ATHARRATZEKO GAZTELUKO KANTUA

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü Atharratzeko Jaunak bata dü galdatü; üken dü arrapostü eztirela huntü, huntürik direnian batto ükenen dü. Portaliala juan zite, ahizpa maitia, ingoiti horra düzü Atharratzeko Jauna, otoi erran izozü ni eri nizala, zazpi egün horietan oihan nizala. Klara, zuaza orai salako leihora, ipar ala hegoa denez jakitera, iparra baldin bada goraintzi Salari, ene korpitzaren txerka jin dadila sarri. Ama, juanen gira oro elkarrekin, etxerat jinen zira xangri handireki, bihotza kargatürik, begiak bustirik, eta zure alaba tunban ehortzirik. Ama, saldu nauzü biga bat bezala, bai eta desterratü, oi Españiala, aita bizi üken banü, ama zü bezala enundüzün ezkündüren Atharratzeko salala.

Page 16: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

AZKEN DANTZA

(Hitzak eta musika: Manex Pagola)

Uuu... Azken dantza hau, maitia, zurekin, nahi zintuzket ereman nerekin, bainan, gaurko xedia ezin daike betia! Badakit, nik ere, bihar dela joaitea! Bego pena hau, itzuliren naiz, bai, berriz Euskal Herrira! Bego urte hau, etorriko naiz betikoz zure ondorat.

Uuu... Azken dantza hau, ez da sekulako, zin egina dut, zin egin betiko. Hemen, gure lurrean, bizi behar dutala! Hori ez bada, hilotz jar nadila!

Page 17: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BAGARE

(Hitzak: Bittor Kapanaga/Musika: Gontzal Mendibil)

Araban bagare, Gipuzkun bagera, Xiberun bagire ta Bizkaian bagara, baita ere, Lapurdi ta Nafarran. Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara, nahiz eta hitz ezberdinez, bat bera dugu hizkera.

Araban bagare,... Herri bat dugu osatzen, eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen. Bagare, bagera, bagire, bagara, Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.

Page 18: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BALDORBA

(Hitzak: Juan Antonio Urbeltz/Musika: Benito Lertxundi)

1- Ezkil gabeko elizen 2- Oi Baldorba, oi Baldorba eremu emankorra, eguzki eta haize idor, giza murzuriko mahats-ardo ibai, zure ardientzat. galburuarena.

3- Lur gorri, harri landu, 4- Oi Baldorba, oi Baldorba

mailu eta zizelaren kantu, esazu nor zen bidetik kitarrazko alakiketan, baztertu zintuen Armeniako kanun, madarikatua ahots urratuan.

5- Zure irriño romanikoa 6- Oi Baldorba, oi Baldorba

erdi izoztu eta leloturik esazu nor zen bidetik utzi zuen madarikatuaren baztertu zintuen izena nahi dut. bis madarikatua.

7- Oi Baldorba, 8- Kantu bat laburra da eta

zutaz oroit eta pentsa zuk, esaten zuri nagozu. bis ez dizudan hartaz.

9- Oi Baldorba, oi Baldorba,

esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua.

Page 19: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BALE IHIZI

(Hitzak: Otxalde/Musika: herrikoia)

Ni itsas gizona banintz, iparreko izotz lurretarat joan nintaike hegaldaka bale itsu gizenen ondotik. Itsasoa harro dago, haizea oro txarrean, eta gu ezin kontsola, etxe goxoa gogoan harturik. Lana gustokoa zaio arrantzale gai den gazteari, bainan ikaretan dago bale basa hurbiltzen denean. Lot lanari, erna gaiten, dio kapitaina jaunak. Marinela eri dago gorputz arimak errotik daldaran. Borroka hasten denean uhain zoroak jauzian gora. Aberea zaurituta odol basa zurrutan dario. Oligo hexur partea, sos guttirekin saritzat. Moltsa arin itzultzen da gaztea Ziburuko tabernarat.

Page 20: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BARATZE BAT

(Hitzak eta Musika: Pier Paul Berzaitz)

Hau da egün eijerra mila xoriek kanta ziauri ene erregina besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi deizüt egin, amets sekretüenekilan, liliak egün jauntzi eijerrenetan mila kolorez dantzan bihotzetan. bis

Gaü beltz ta sakonetik elkitzen nüzü hoztürik, bihotza hain tristerik zütaz hainen berantetsitürik.

Baratze bat...

Karrosa bat hor dügü kanpoan gure aidürü. Ez gal haboro denbora hiskor beitago amodioa.

Baratze bat...

Maitarzün berriari ilargiak dü argi, emanen deikü aski gük elkar maita dezagün beti.

Baratze bat...

Page 21: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BATASUNA

(Hitzak eta musika: Telesforo Monzon)

Aupa gizona, jeiki mutil atzar emazte ta neskatil, borrokarako dei eginaz irrintzi bat dabil. Euskal Herria diagu zai presoak eta hilak ere bai abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai.

Borrokari luza zaidak eskua, hona hemen nerea zabalik. Euskaldunok banan banan hiltzea, otso beltzak ez dik beste nahirik. Euskadiren alde loturik bagare, goaz borrokara nagusituko bait gare! Gerokoak geroko utzi, gaur herriak ziok: "nahi diat bizi"!.

Otso beltza gauaren gauaz heldu, artzainak zebiltzala kalakan... goizean goiz, odolez gorrituak, hamaika ardi hilak belardian… Artzain kalakari, otsoak iduri, har makila eskuan eta lotu etsaiari, anaien aurka ez habila, otso beltzarentzat atxik makila!.

Agur, agur! andere askatasuna! Agur, agur! biharko Euskadi! Iguzkitan dantzatuko gaituzu, errana diot maiteñoari, besoak loturik, ez dugu bestarik, nola dantzatuko biok belaunikaturik? Lehenik urratu katea, gero libro izanen dantza egitea!.

Page 22: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BEDATSIAN

(Hitzak eta musika: Roger Idiart)

Bedatsian dirade züainak loratzen udan ekhiarekin bazterrak berotzen larrazkenian aldiz egünak labürtzen

negian haize hotza hezürretan sartzen.

Ez gal gure odol beroa bizi bedi gure Xiberoa.

Aspaldian bizi da gure popülia zazpi probintzietan oso berexia kantore zahar eta jauzi emailia xoriñua bezala txülüla joilia.

Ez gal gure odol beroa…

Jendik erraiten die mündian gisala hau bezalako lekü ejerrik ez dela bena gure xokua hüsten ari dela eta segür hiltzeko pündian girela.

Ez gal gure odol beroa…

Tristeziaz besterik behar dügü heben bizitzeko lotsarik ez dezagÚn ükhen

oi Xibero maitia ez zira galdüren zure mek zütie bihar salbatüren.

Ez gal gure odol beroa…

Page 23: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BEGIAK PARREZ-PARREZ

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Begiak parrez-parrez, bihotza negarrez. Halaxe joaten nintzan, maitia, zugandik, dolorez. Ama zuriak neri, parian pasata, ez dit agurrik egin, maitia, burua jirata ai, ai, ai. Ama zuriak neri ez agur egiteko, zer palazio dauka, maitia, zuri emateko? Ai, ai, ai. Palazio eder bat haitzaren gainian, ez da euririk sartzen, maitia, ari ez dunian, ai, ai, ai. ez da haizerik sartzen, maitia, ez dabilenian, ai, ai, ai.

Page 24: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BEHIN BATEAN LOIOLAN

(Hitzak : Indalezio Bizkarrondo «Bilintx »/Musika-bertsioa: Jhon Denver “Annie’s song”)

1- Behin batean Loiolan 2- Esan nion desio erromeria zan, senti nuen gisan, hantxen ikusi nuen harekin hizketa bat neskatxa bat plazan; nahi nuela izan; txoria baino ere erantzun zidan ezik, arinago dantzan; atsegin har nezan, huraxe bai polita, adituko zidala han politik bazan!. zer nahi nion esan.

3- Aurkitu ginanian 4- “Dama polita zera, inor gabe jiran, polita guztiz, ai! koloriak gorritu Bainan, halare zaude, arazi zizkidan; oraindik ezkongai, kontatuko dizuet ezkon gaitezen biok, guztia segidan, esan zaidazu bai!” zer esan nion eta “Ni zurekin ezkondu? nola erantzun zidan. Ni zurekin? jai, jai”.

Page 25: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BEHIN BETIKO

(Hitzak eta musika: Imanol Urbieta)

Behin betiko, behin betiko sinple bezain tinko, ez dugu etsiko! Behin betiko, behin betiko sinple bezain tinko euskaraz eta kitto! Etxean eta kalean berdin-berdin jolasean, eskolan, lanean, tristuran eta pozean. Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz, herri bat osaturik euskaraz nahi dugu bizi. Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berria: Euskaraz Euskal Herrian.

Page 26: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BERMIOKO PORTUAN

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Bermioko portuan goixeko ordu bidxetan. ez da entzuten besterik, ez da entzuten besterik, ez da entzuten besterik... Txo! atrakaixu batela. Egidxe da, egidxe da neuk ikusi dotelako; egidxe da, egidxe da, porque lo he visto yo. Lau airoplano pasata, bat itsosora dxeusi; ekarri, Sebastianak; ekarri Sebastianak; ekarri Sebastianak... artzan enkalleta itxi. Agoztuen hamabidxen Patxi Bermiora etorri; ekarri katxalotie, ekarri katxalotie, ekarri katxalotie… puaf! Artzan ustelduta itxi. El aviador de kakapur tambien quería volar; etzo itxi trinkadoriak, etzo itxi trinkadoriak, etzo itxi trinkadoriak... Barrabaskeije eiñ barik.

Page 27: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BIZKAIA MAITE

(Hitzak: Jose Anjel Irigarai/Musika: Benito Lertxundi)

Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan, soineko xuriz jantzia, buruan horlegi, bihotzean sua, nere gogoaren ertzatik pasatzen zure usain goxoa, lana, amodioa, itsasoa, nere baitan sartzen. Atzo goizean entzun nuen zure berbaren oihartzuna, zure kantaren fereka,bihotzean kilika, eta oihartzunaren haunditasunean murgilduz joan nintzen jauzika, hegaka. Bart arratsean arbasoen baratzaren ondoan bertsotan eta dantzan, lotu zinen, alai, piper eta gatza, sabel emankorra. Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan soineko xuriz jantzia buruan horlegi, bihotzean sua olerkari penatuaren gozo eta mina amodio eta kanta, zure berba lehun zure gatzaren bizia zure burdinaren goria dira gaur neretzat aterbe.

Page 28: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

BOGA BOGA

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Boga, boga mariñela, mariñela, joan behar degu urrutira, urrutira, bai Indietara, bai Indietara.

Ez det, ez det, ez det nik ikusiko zure kai ederra, kai ederra. Agur, agur, agur Ondarroako Itsas, itsaso bazterra, itsas, itsaso bazterra.

Mariñela, mariñela, boga! Mariñela!

Page 29: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

DE TREVILLEN AZKEN HITZAK (Hitzak eta musika: Pierre Bordazaharre “Etxahun Iruri”)

Herio latza hüllantzen ari hiz dolürik gabe orai nitarat, otoizten hait ixtant bat ützi nezak ene azken adiuen egitera. Hori bera da denen ixtoria heriuak bardintzen handi txipiak, zeren ilüsi one bat bera da lurr(ar)en gañeko gure pasajia. Ene jauregi pare gabekua, hi altxatüz banian fiertate, hitan igaran, denbora gozua hain llabür nükila ez nian uste. O Basabürüa miragarria, bortüz eta mendiz üngüratürik. bostetan nik begixtatü zütiet ürgullükin terraza huntarik. Adi-os arren Marie-Maidalena, zük ingana nezazü lotarik, ene ondotik baratzen direnez izan ez nadiola ahatzerik.

Page 30: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

DONOSTIAKO HIRU DAMATXO

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Donostiako hiru damatxo Errenderian dendari. Josten ere badakite baina, ardoa edaten hobeki. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, ardoa edaten hobeki. Donostiako Gaztelupeko sagardoaren goxua. Hantxen edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basua. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, basua kristalezkua.

Donostiako hiru damatxo Errenteriko kalean. egunez oso triste ibili, baina dantzatu gauean. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, baina dantzatu gauean. Donostiako neskatxatxoak kalera nahi dutenean: Ama piperrik ez dago eta banoa salto batean. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, banoa salto batean.

Page 31: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EDARI GOXOA

(Hitzak eta musika: Mikel Urdangarin)

Jaunak, hau bai edari goxoa arimen iratzargarri, egin dezagun azken tragoa atea itxi aurretik. Haserre joan zaizkigu emazteak beren izenak madarikatzen, azkena egin dezagun mutilak abisua jo aurretik. Mundura sufritzeko ez ginen jaio ezta gutarrak jagoteko, topa egin dezagun agudo infernua gure zain dago.

Page 32: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EGUN DA SANTI MAMIÑA

(Hitzak: Gabriel Aresti/Musika: Mikel Laboa)

Egun da Santi Mamiña benetan egun samina. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure anima.

Esanen dizut egia, hau ez da usategia erroi artean izan nintzaden benetan ausartegia.

Itsas aldean izarra ari begira lizarra, euskara salbo ikusi arte ez dut moztuko bizarra.

Kantatu zuen oilarrak argitzen dira belarrak, Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak.

Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa, solomo luze dultzerik gabe eman zaidazu bihotza.

Eman zaidazu bihotza eta ken berriz nahiagabeak, esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak.

Page 33: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EGUNSENTIA

(Hitzak eta musika: Benito Lertxundi)

Eguzkien argia leihopetik sartzian poz eta alaitasunez esnatuko gera. Txorien abestiekin alaitutako eguna gizonen gorrotoakin hondatuko da eguna. Ibiliko gera alkarri kalte eginaz ustez launik haundienak aurrez ondo hitz eginaz. Batzuen izerdiekin besteak diru eginaz egia esan dutenak giltzapera emanaz. Gauza hoiek ikusteko nola esnatzen gera? Gauza hoiek egiteko nola jaikitzen gera? Txoriak alaitutako eguna hondatzeko hobe genuke ez esnatu ta bertan geldi lotan. Ibiliko gera...

Page 34: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EKI EDER

(Hitzak: B. Sarasola/Musika: Pier Paul Berzaitz)

1- Udazkenean mendiak Eki eder sutan bero, urtxoen eho tokiak, eskualdun bihotzak oro, sare eta ehizlariak, gudukari diten gero, alde guzitan gordeak, bilaka gau egunero. berdin ditugu etsaiak, gordagian jarriak, gure seme ta alaben, oi ebasleak!

2- Su pindarraren indarra 3- Bururatu da guretzat,

duelarik sortzen su garra. Ilusionen denbora: Preso ezarri gatua, Jaun haundi bat Parisetik, nola den amorratua, jinen zela salbatzera!, berdin dira euskaldunak nunbaiteko zeruetan, gizonik hoberenak, baldin bada Jainkorik, baina agertzen zimizta, guk ez dugu sinetsiko ziztatu eta. nagusi denik !

5- Gizon enganatzailea, itxuraz baita zintzoa, aberatsekin dabila. Ederra dauka mintzoa harek du deliberatzen, gure ongia zer den, guk azala, harek mamia digularik jaten.

Page 35: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EPERRA

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Eperrak baditüzü bere bi hegalak bai eta bürün gainin kokarda eijer bat. Zük ere balinbazünü gaztetarsün eijer bat neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat. Amorosak behar lüke izan lotsa gabe, gaiaz ebiltia ez üken herabe. Egünaz ebiltia desohore leike, txoriak ere oro haier soz dirade. Ebili izan nüzü gaiaz eta beti, eia! atzamanen nianez lili eijer hori. Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki, lümarik eijerrena beitzaio erori.

Page 36: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ERRAN DUT /ALA KINKIRRI

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Erran dut, erran eta errango ez naiz isilik egongo, plaza hontako dama gazteak ez dira moja sartuko.

Ala kinkirri, ala kunkurru, ala kinkirri kunkurru kanta, ala kinkirri kunkurru kanta, ez dira moja sartuko.

Erran dut, erran eta errango ez naiz isilik egongo, plaza hontako gizon gazteak ez dira fraile sartuko.

Ala kinkirri, ala kunkurru…

Erran dut, erran eta errango ez naiz isilik egongo, plaza hontako gazte guztiak ezkontzan dira sartuko.

Ala kinkirri, ala kunkurru…

Page 37: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ERRIBERA

(Hitzak eta musika: Benito Lertxundi)

Erribera, Erribera! Zure landen zabalera ortzi-muga den hartan mugatzen da. Zure lur emankorretan isurtzen diren asmoak, gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. Zure gaztelu zaharrek gorderik duten aintzina, hats tristetan mintzo da haren mina. Oooo… Horma zahar arraituetan txoriak dira kantatzen, mendetako lo geldia salatzen. Nafarroa anai zaharra kondairaren lehen sustarra bego higan arbasoen amets hura. Oooo…

Page 38: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ERROTA ZAHAR MAITEA

(Hitzak: Juan Mari Lekuona/Musika: Xabier Lete)

Errota zahar maitea uraren ertzean, uraren ertzean da basati beltzean: Negar egiten dezu alea txehetzean, ni ere triste nabil zutaz oroitzean. Zotin sekua dagi errotariak, itzalitako izar dirdirak dira niretzat zure begiak. Izar eder bat dago hor goiko lepuan. errota zaharra, berriz, erreka zokuan. Berebiziko pena badaukat barruan: ezin gindezke bizi elkarren onduan. Bizitzaren legea nahi det onartu, halabeharra kuraiez hartu, berez doana zertan behartu? Errota zahar maitea uraren ertzean, uraren ertzean da basati beltzean: Negar egiten dezu alea txehetzean, ni ere triste nabil zutaz oroitzean.

Page 39: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

(Hitzak: Xabier Amuriza/Musika: Natxo de Felipe)

Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri askara, geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esaidazue nola irtengo naizen plazara, geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna pazientzia erre aurretik behar duguna, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena. Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?

Page 40: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

EZ, EZ DUT NAHI

(Hitzak eta musika: Julen Lekuona)

Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez. Ez , holako zibilizaziorik. Kaiolaren adarrak ditugu gogoan, eskuindarrek eskua zabaldu juxtuan. Zigor indarren menpe, tiroak gogoan horrela bizitzerik ez dago munduan. Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez… Poliziak nun-nahitik zerbait egitean, pentsatu arazi nahi makil indarpean. Irudi du gerala kaiola batean jarritako txoriak fusilen menpean. Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez… Horregatik ez dut nahi gizonen kutsurik, zibilizazioaren sasi Jaungoikorik. Libre nahi dut bihotzez, libre loturetik basurdearen gisa hortzak estuturik. Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez. Ez , holako zibilizaziorik.

Page 41: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

FURRA FURRA

(Hitzak: Natxo de Felipe/Musika moldaketak: Oskorri)

Furra, furra, fandangoa, hortxe duzu fandangoa geure gustukoa. Gaur goizean jeiki naiz suerte onean, tanke bat topatu dut neure kafesnean; Ez dakit zer daukagun bakea ala gerra bainan nik badaezpadan egin dut puzkerra.

Furra, furra,...

Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut ur pistola batez, orain galdurik nago beldurrez beteta muniziorik gabe gelditu naiz eta. Furra, furra,...

Neure arma bakarra dut akordeoia, hauspoari eraginez dirudi leoia; Eskua jaten badit on egin dezaion Cervantesi holakorik gertatu zitzaion. Furra, furra,…

Eta orain banoa berriro ohera, bila ez badatozkit lolo egitera; Bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igerri. Furra, furra,…

Page 42: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GALDETZEN

(Hitzak : Jokin Urain/Musika: Patxi Saiz)

Gauari nahi nioke, galdetu zergatik ez dituen ene penak egunaren argia bezala aienatzen?

Izarrei nahi nieke, galdetu zergatik ez duten ene bihotza gauaren iluna bezala alaitzen?

Haizeari nahi nioke, galdetu zergatik maitearen laztanak pago hosto igarrak bezala ekartzen?

Euriari nahi nioke, galdetu zergatik ez duen ene egarria zelai lehorrarena bezala asetzen.

Etsaiari nahi nioke, galdetu zergatik ez duen herriaren garrasia indarkeri ankerraren ordez aditu nahi?

Oooo…

Page 43: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GAZTELUGATXE

(Hitzak: Natxo de Felipe/Musika moldaketak: Oskorri)

Seiehun urte inguru kosta aldean zen gertatu, itsasgizon zahar batek behintzat hala zidan kontatu, enbat itzelak Gaztelugatxen ontzi eder bat zuen hondatzen, euskaldunontzat barruan altxor haundiak ei zekartzan. Igaz udako goiz batez eguzkiaren lehen printzez jo nuen itsas barrena bihotza dardara eginez, murgildu nintzen ur gardenetan, arakatu ongi hare-haitzetan, han zegoen tinkaturik goroldioak estalirik. Indar guztiaz bultzatzen altxor kutxa zabaldu nuen, atzera egin ninduen uhin haundi bat altxatu zen, inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa, hau da gure urguilua altxor guztien iturria.

Eta hau hola ez bazan sar nazatela kalabazan, ipui txit barregarriak kontatu nizkizuen plazan.

Page 44: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GERNIKAKO ARBOLA

(Hitzak eta musika: Joxe Mari Iparragirre)

Gernikako arbola da bedeinkatua, euskaldunen artean guztiz maitatua, eman ta zabal zazu munduan fruitua adoratzen zaitugu arbola santua.

Mila urte inguru da esaten dutela Jainkoak jarri zuela Gernikan arbola, zaude bada zutikan orain da denbora, eroritzen bazera arras galdu gera.

Ez zera eroriko arbola maitea, baldin portatzen bada Bizkaiko Juntea. laurok hartuko degu zurekin partea, pakean bizi dedin euskaldun jendea.

Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko jarri gaitezen danok laster belauniko, eta bihotzetikan eskatu ezkero arbola biziko da orain eta gero.

Page 45: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GOIZIAN ARGIA HASTIAN

(Hitzak eta musika: Pierre Bordazaharre “Etxahun Iruri”)

Goizian argia hastian, ene leiho hegian, txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan. Txori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian, ene bihotzeko tristüra laister duak aidian. Ene txoririk maitena, zertaz jin hiz nigana? iratzarrazi nialarik ametsik eijerrena. Jinik hain goizik, uste hiena baniala anitz pena? Ez, ez, habil kontsolatzera malerusago dena.

Page 46: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GOIZEAN GOIZ JEIKIRIK

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Goizean, goiz jeikirik, argia gaberik, urera joan ninduzun, pegarra harturik. Lai lara larai

Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik, heia nahi nuenez urera lagunik. Nik ez nuela nahi urera lagunik, aita beha zagola salako leihotik... Aita beha zagola, ezetz errangatik, pegarra joan zerautan, besotik harturik. Urera ginenian, biak buruz buru galdegin zautan ere “zonbat urte tuzu?”. Hamasei... hamazazpi, orain’ez konplitu: zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu. Etxerat itzultzeko, nik dutan beldurra, ez jakin nola pentsa amari gezurra! -Neskatxa, nahi duzu, nik erakuts zuri, etxerat etortzean zer erran amari? Urzo xuri pollit bat, gabaz dabilana, hark ura zikindurik egotu naiz, ama. Dakigunaz geroztik zer erran amari, dugun pegarra pausa, gaitezen liberti! Gaitezen liberti!

Page 47: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GORA TA GORA BETI

(Hitzak: Gabriel Aresti/Musika moldaketak: Oskorri)

Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi! Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi. Gorantza doa agudo kapitala eta Lapurdi beti dago apala, aldrebesturik dago mundu zitala, konformatzen ez bagara ze pekatu mortala! Gurea ez da bizi-modu normala lurra lantzeko aitzurra eta pala, lanaren truke kobratzen erreala. Benetan da miserable euskaldunon jornala. Munduan ezin bizi daiteke hala, merkatuetan dena gora doala, etxera eta zopa guztiz argala, kriseiluen oiloa ez da postre formala. Obrero eta nekazari leiala, zuena ez da errenta liberala. Diru zikinak putre motzak bezala botatzen dizu gainera hortxe bere itzala. Jabeek dute kontzientzi zabala, kakaztu dute gure lurren azala, baina Lapurdi ez da hain zerbitzala; Burruka garbian dago hori da printzipala.

Page 48: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

GUK EUSKARAZ

(Hitzak: Gabriel Aresti/Musika: Joxean Larrañaga “Urko”)

Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Euskara putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek, denok, ur gazi bat atera zenuten handik nekez. Guk euskaraz, Zuk, zergatik ez? Orain zuen birtutez zuen indarrez euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da.

Page 49: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

HABANERA

(Hitzak eta musika: Xabier Lete)

Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza berdin kontsumi nezake bainilla gozo artean; Itsaso urrun batetan irudimena galdurik, udaberriko euritan larrosak pizten ikusiz.

Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan, pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan, neskatxen puntilla finak udako arratsaldetan, errosario santua neguko gela hotzetan. Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa desiozko hotzikaran etsipenaren tamalez. Gaua zelatan dakusat kontzientzia bilutsik, badoaz orduz geldiak gogorapenen hegalez.

Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen. Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan. Tabako, ron ta kanelaz sukartutako ametsetan, algarak entzuten ziren Habanako putetxetan, abanikodun mulatak gauari haize egiten musiken aire nagiek odola erretzen zuten.

Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen. Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan.

Page 50: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

HIRI HARTAN IZAN ZEN

(Hitzak eta musika moldaketak: Mikel Markez)

Hiri hartan izan zen ia maiteminez lokartzen ginenean esnez, atseginez, gose aseezinez, hordirik jakin-minez heriotzaren hatsa antzeman ezinez. Kalean ganibetak tabernan babesa, ilargi eta argi errima traketsa, esku baten zerbeza etxerako pereza, amildegiratzea zer gauza erreza. Zure irribarrea lore basamortu gudu eremu zabal izarazko ortu, zure haserrea sortu ta barkamena lortu, berriz zure azpian nazazun zigortu. Nik ere maite zaitut lehenengo aipuan, larru dardarak datoz ontasun prestuan, atseginen estuan, lamiak apustuan, hankak zabalik eta bihotza eskuan.

Page 51: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ITSASOAN URAK HANDI DIRE

(Hitzak eta musika: Julen Lekuona)

Zazpi laguneko famili batetan arotza zen gure aita gure herriko alkate ez izan arren, lan egiten zuena. Itsasoan urak handi dire, murgildu nahi dutenentzat gure herriko lanak handi dire, astun dire, gogor dire, zatiturik gaudenontzat. Markatzen ari diren bide nabarra ez da izango guretzat, lehengo sokari ezarririk datorren oztopo bat besterik. Itsasoan… Hainbeste mendetako gure morrontzak baditu mila tankera eta, zuhur aukeratzen ez badugu, bertan galduko gera.

Page 52: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ILARGIA

(Hitzak eta musika: Ken 7)

Esaiozu euriari, berriz ez jausteko, esan bakardadeari gaur ez etortzeko, eusten nauen soka zara eta itotzen nauena, ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena. Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude, bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra, nire sua, itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara! Esan sentitzen dudana ez dela egia, une baten sinesteko, ez garen guztia.

Zuretzat ilargia…

Page 53: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ITZIARREN SEMEA

(Hitzak eta musika: Telesforo Monzon)

Itziarren semeak ez du laguna salatzen eta zakurren aurrean tinko eta isilik egoiten.

Itziarren semea: hori duk mutila inor salatu baino nahiago du hila. Harro egon litake Maji neskatila, Espetxetik jali ta joanen zaio bila, Maji neskatila, hori dun mutila! Inor salatu baino nahiago du hila.

Haurra, zer egin haute holan agertzeko? -Ama jo egin naute mintza arazteko! -Izenik eman al duk? Esantzak egia! -Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia! -Jali haiz garbia? –Bai ama, egia! Ta amak eskaini zion krabelin gorria...

Zazpi gizon nituen joka inguruan, makilaz hartu naute ostikoz lurrean, baina nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik. Lagunen izenik ez baitut eman nik... ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!

Lau aldiz sartu naute uretan burua zangotik eduki naute zintzilikatua, baina nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik. Lagunen izenik ez baitut eman nik... ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!

Izerdia ta odola burutik behera... ezpainak urratu ta azazkalak atera, baina nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! Odolez beterik, ni beti isilik! ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!

Itziarren semeak ez du laguna salatzen eta zakurren aurrean tinko ta isilik egoiten… Espetxerat igorri dute amak ez du ezagutu ta Majik, pulliki pulliki eman diozka bi musu.

Page 54: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ITURINGO AROTZA

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Ituringo arotza, Erramun Joakin, hasarre omen zaude zeren degun jakin, santurik ez daiteke fiatu zurekin: San Kristobal urtuta joaliak egin. Arotzak erran dio bere andreari: "urtu behar dinagu; ekarran santu hori." "gizona, nora zoaz? bekatu da hori." "etzionagu erranen sekulan nihori." Ituringo garaile, Ramuntxo Joakin, hasarre omen zira zeren dudan jakin. Konfesa zaite ongi erretorarekin: ez dute zer fidatu santuek zurekin. Kobrezko santurikan inon bazarete, egoten al zarete hemendik aparte: baldin arotz horiek jakiten badute, garien egiteko urtuko zaituzte.

Page 55: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

IZOTZ ONDOKO EGUZKI

(Hitzak: J.M. Agirre “Lizardi”/Musika: Xabier Lete)

Izotz-ondoko eguzki, neguaren parre: olerkariak noizpait irri goratzarre. Emeki duk itxaroz piztu garai-larre: udaberri-lamiak larreon batzarre (bis) Behetik nator, ibarrak izoztuta utziaz, mendia jaiez dago urrezko jantziaz. Haren parrea dadat irrika biziaz, gozatua baitu gaur ezti bereziaz (bis) Udalenak irria ohi du zoro ozena; udak, haragikoia; udazkenak, bena; negu-gau oskarbien izotz-ondorena berriz, bakarra duzu: denetan emeena!(bis) Bai baitatza eria ogean: herio atzapar itsusia luzatzen ario, berbizkunde berria maiteak jario: hitzik ezin ta irria hain ezti dagio. Izotzak estali zuen gure Euskal Herria; mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia; baña gañetaz ari jauntzen eguzkia (bis) Izotz ondo negua parre eme gizadi, mendia gaillurreruntz, muñoa maillabi, gazte sail kementsua goraño badari, izotzpetik eguzki jaregik Euskadi.

Page 56: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

JAUN BARUAK

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Jaun baruak aspaldin xederak hedatü zütin, (Bis) txori eijer bat hatzaman dizü Paubeko seroren komentin, orai harekin biziren düzü aspaldian gogun beitzin (Bis) Xedera baliz halako merkatietan saltzeko, (Bis) Ziberuako aitunen semek eros litzazkie oro, halako txori eijertto zunbaiten hatzamaiteko (Bis) Igaran apirilaren bürian, armadaren erdian, (Bis) züntüdan bihotzian, armak oro eskian; present espiritian, manka besuen artian (Bis) Jauna maite banaizü, erraiten düzün bezala (Bis) kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxüa eta maita herria, üken dezadan plazera (Bis)

Page 57: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

JOHN ZAHARRA

(Hitzak: Pako Aristi/Musika: irlandar doinu herrikoia-Mikel Markez)

Etxerako ordua iritsi zaigu John zaharra. Kanta zagun azkena alaitzeko gure bidea. Zenbat kanta, zenbat hitz lagunak lagun truke. Biharko ere zerbait utzi beharko genuke. Etxerako ordua… Gure emaztetxuak lo hartuta leudeke. Ai zer gau goxua ezkonduta bageundeke. Etxerako ordua… Etzaitez hasi orain maitasunaren eske. Ilargiaren lagun zeruraino joan gintezke.

Page 58: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

KANTUZ

(Hitzak eta musika: Jean Mendiage)

Kantuz sortuz naiz eta kantuz nahi bizi; kantuz igortzen ditut, nik penak ihesi, kantuz izan dudanean zerbait irabazi, kantuz gustura ditut guziak iretsi, kantuz ni bezalakoa hiltzea du merezi. Kantuz pasatu ditut gau eta egunak, kantuz izan dirade ardura ene lanak, kantuz biltzen nituen aldeko lagunak, kantuz eman daiteke obra gabe famak, kantuz hartuko al nau gure lur amak. Kantuz eman izan dut askotan berria kantuz gustatu izan zait erraitia egia, kantuz eginez gero mundua sortzia, kantuz egin beharko dut ene ustez hiltzia, kantuz egin natzaizun bihotzean sartzia. Kantuz ehortz nezaten hiltzen naizenian, kantuz ene lagunek harturik airian, kantuz ariko dira ni lurrian sartzian, kantuz frango utziko diotet mundian, kantuz egin dezaten nitaz oroitzian.

Page 59: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

KATTALIN

(Hitzak: Jon Mirande/Musika moldaketak: Oskorri)

Etxe txiki txukun baten zure aitatamakin zinen bizi, zintzo bizi ene maite Kattalin. Ene maite, ene maite, ene maite Kattalin, sekulako ta betiko galdu zaitut Kattalin. Baina eder zinen zinez zinen izar bat bezin ile gorri baita zorri zuk bazenun Kattalin. Ibaiera zinen joaten zure ahate beltzekin goiz batean, bat batean ito zinen Kattalin. Hilerrian bada lore euzki lili, krabelin zu zaituzte badut uste ongarritzat Kattalin.

Page 60: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

KONTRAPAS

(Hitzak: Bernat Etxepare/Musika: Xabier Lete)

Garaziko herria benedika dadila, euskarari eman dio behar duen tornuia. Euskara, euskara, ialgi hadi plazara. Bertze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien orai dute porogatu enganatu zirela. Euskara, euskara, ialgi hadi kanpora. Oraidano egon bahiz inprimitu bagerik hi engoitik ebiliren mundu guzietarik. Euskara, euskara, habil mundu guzira.

Page 61: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

KONTXESIRI

(Hitzak : Jose Ignazio Iztueta/Musika : herrikoia)

Maite bat maitatzen det maitagarria begi ederra du ta guztiz argia; Daukat urruti, bainan ezin det kendu burutik haren itxura. Saldu al baliteke pisura urriaren truke, nork erosi faltako ez luke. Hogeita lau leguaz nago aparte, bitartean badaukat milioi bat ate guztiak itxirik; Nahi arren ez egon ixilik, beti negarrez, nere maite maitearen galdez, ote dan bizi, bihotz bihotzeko ene Kontsesi. Egunaz argi gutxi, gauean ilun, kontsuelorik ez da neretzat inun maitea gabe; Egin ote danik haren jabe, oroitutzean, zenbat pena nere bihotzean ditut igaro, maite det eta ez da milagro. Esperantzetan bizi, maite gozoa, noizpait kunplituko da gure plazoa. Eta orduan, gauza txarrik ez hartu buruan, legoai utzi, ez degu pasatzen pena gutxi, preso sei urtez, ondoko gaituzte nere ustez.

Page 62: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

KUPELA

(hitzak: Anjel Larrañaga/Musika: Kupela taldea)

Gertakizun polit bat behin Asturiasen ez dakit guziekin gogorako naizen lagun bat eta biok andrekin hain zuzen sagardotegi baten afaria baitzen numero dotoreak ikusi ginuzen.

Kupela, kupela sagardoen hotela kupela, kupela zaindu ezak horrela.

Talde bat osatu zen mutil ta neskatxa festan pasa nahi zuten gurekin arratsa tragotikan tragora ze nolako martxa sagardoan daukate afizio latza gehiegi edan genduen hori zen akatsa.

Herrialde denetan ohiturak badira esneakin juan ziren sagardotegira handik basoka bana ohituren neurrira gero sagardoari txotxetikan tira barrez egon nintzaien albotik begira.

Lehenen esne tragoa ohitura bezala esan nien ez al zen edari makala sagardoa hobeto asentatzen zala nahiz geroagoan ez zen izan hala hiru ordu baino lehen egin zuten txahala.

Leku berria zen ta joan ginen pozak festarako gera gu mutil aproposak geureak aitortzeko zertan egon lotsak sarri ireki ziren ziri edo zotzak bapo kendu ginuzen hanketako hotzak.

Umorez jarri ginen ondorenean zer erderaz bertsoetan lo que hace el beber inguruko jendeak barrez egin zun leher erretiratu ginen emazteei esker txispatu ginen baina ez zen pasa ezer.

Page 63: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

LAU HAIZETARA

(Hitzak: Mikel Arregi/Musika: Imanol)

Itsasondoko haize gesala mariñelen bertsoa, zoaz urruti aidean; lau haizetara, lau haizetara, lau haizetara Donostiatik Iruñera. Uzta garaiko gari-usaia segarien bertsoa, zoaz urruti aidean, lau haizetara, lau haizetara, lau haizetara Iruñetikan Baionara. Ezpain erien portu galdua, maitarien bertsoa zoaz urruti aidean, lau haizetara, lau haizetara, lau haizetara Baionatik Bitoriara. Muga zaharrak mahastietan, gaiteroen bertsoa, zoaz urruti aidean, lau haizetara, lau haizetara, lau haizetara Bitoriatik Bilbaora. Burnizko bihotz arrailatua, gabetuen bertxoa, zoaz urruti aidean, lau haizetara, lau haizetara, lau haizetara Bilbaotik Euskal Herrira.

Page 64: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

LAU TEILATU

(Hitzak eta musika: Juan Carlos Perez)

Hemen gaude ta poztutzen naiz ta ziur zure aita ere bai; ta zer ondo... zelan dijua zure bufanda txuria. Lau teilatu gainian ilargia erdian eta zu goruntz begira, zure keia eskuetan putzara batekin... putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan. Goxo goxo kanta egin nazu Benitoren Maria Solt. Negarrik ez, txuri zaude ta malkoak zure kolorea kentzen dute. Lau teilatu gainian... Felix, Felix bihar berriz egongo gara txanpain apur batekin; diru gabe baina izarrak gurekin daude, piano baten soinuaz. Lau teilatu gainian...

Page 65: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

LEPOAN HARTU

(Hitzak eta Musika: Telesforo Monzon)

Gazte bat lurrean aurkitu dugu lore gorriz beterik kolkoa burdinen atzetik ihesi dator euskal gazteriaren oihua. Mutilak eskuak elkar gurutza egin ta bultza denak batera, bidean anaia erortzen bazaik lepoan hartu ta segi aurrera Tria lara tria lara la la tria lara Lepoan hartu ta segi aurrera. Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik nor geran, zer geran aitortzeko, ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak kataiaz loturik ibiltzeko. Gizonak bagera, jozagun aurrera gure herriaren jabe egin arte askatasunaren hegal azpian kabia egiten ohituak gare, ibiltzen aspaldi ikasia dugu otsoak eskutik hartu gabe. Tria lara tria lara la la tria lara... Lepoan hartu ta segi aurrera. Arrotzek ezpataz hil nahi banaute isilduko gaituztelakoan, zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz nere hiltzailearen aurrean. Mutila etzazu nigarrik egin erortzen banaiz gau ilunean, izar berri bat piztutzera noa Euskal Herriko zeru gainean.

Page 66: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

LORETXOA

(Hitzak eta musika: Benito Lertxundi)

Median larrartean aurkitzen da loretxo bat aurrean umetxo bat loretxoari begira. Loreak esan nahi dio -umetxo aska nazazu, jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman, orduan izango bait du indarra eta kemena orduan emango baitu ugari bere fruitua.

Page 67: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

LORIAK UDAN IHINTZA BEZELA

(Hitzak : Indalezio Bizkarrondo « Bilintx »/Musika : herrikoia)

Loriak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diodanik ez da munduan beste bat; Inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat. Neskatxa gazte, paregabea, apirileko arrosa, izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa; oraintxen baino gusto gehiago nik ezin nezakeen goza; zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza! Ez al didazu antzik ematen nik zaitudala nahiago, ai, marinelak gau ilunean izarra baino gehiago? Nere ondoan zauzkadalako pozez zoraturik nago; zu ikusteak alegratu nau, triste nengoen lehenago. Nere betiko pentsamendua nere kontsolagarria, zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia; zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria, nik zu zinakeen arbola hartantxe egingo nuke kabia.

Page 68: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

MAITIAK GALDEGIN ZAUTAN

(Hitzak: ezezaguna/Musika: Erramun Martikorena)

Maitiak galdegin zautan pollit nintzanez pollit, pollit nintzela baina larrua beltz, larrua beltz! Maitiak galdegin zautan, premu nintzanez premu, premu nintzela baina etxerik ez, etxerik ez! Maitiak galdegin zautan, poltsa banuenez poltsa, poltsa banuela baina dirurik ez, dirurik ez! Maitiak galdegin zautan lanean nakienez lanean, lanean nakiela baina gogorik ez, gogorik ez! Gaixoa hil behar dugu gu biok gosez gosez, gosez hil behar baina elkar maitez,elkar maitez!

Page 69: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

MARIA SOLT ETA KASTERO

(Hitzak eta musika: Piarres topet “Etxahun”)

Maria Solt eta Kastero bi amoros zahar bero. Hirur hogei hamarna urthetan hartü die amorio! Kastero jelostü gero Maria Solt ezari kanpo. Maria Solta dua nigarrez izorra dela beldürrez. Barnets-bordako anderiak kontsolatü dü elez emazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez. Maria Soltek arrapostü Santa Elisabet badüzü; Saintu zahar bateganik oküpü agitü düzü Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü. Kastero eztüzü saintü sobera bürhauti düzü. Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü Kastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.

Page 70: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

MARKOXEN TXERRIXE

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Markoxek egin eban lastozko zubixe bertatik pasatzeko bera ta txarrixe, pasatzen hasi ziren jausi zen zubixe, Markoxek hartu eban kristoren ostixe.

Errekatik urten zan goraino bustirik, gainera zikatzeko ez zan eguzkirik, egindakoarekin guztiz damuturik, berriz ez dau egingo lastozko zubirik.

Erreka bazterrean guardarekin kezka, lizentzi barik egin ete dauen peska. Eskuak gora jasoz Markoxen protesta: Hau neure txarrixe da, arrainkaixa ez da.

Markoxen txarrixe zan artoz hasikoa, San Martinetarako berebizikoa. Berari alde eginda hor igesi doa: Agur solomo eta urdaiazpikoa.

Page 71: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

MARTXA BATEN LEHEN NOTAK

(Hitzak: Joxean Artze/Musika: Mikel Laboa)

Eguzkiak urtzen du goian gailurretako elurra, uharka da jausten ibarrera geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza eguzkia, iluna eta izotza urratu dezakeen argia, urtuko duen bihotza.

Bihotza bezain bero, zabalik besoak eta eskuak, gorririk ikus dezagun egia, argiz beterik burua.

Batek gose diraueno ez gara gu asetuko bat inon loturik deino ez gara libre izango.

Bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea, eten gabe gabiltza zabaltzen gizatasunaren legea. Inon ez inor menpekorikan, nor bere buruan jabe, herri guztiok bat eginikan ez gabiltz gerorik gabe.

Batek gose diraueno ez gara gu asetuko bat inon loturik deino ez gara libre izango.

Eguzkiak urtzen du goian gailurretako elurra, uharka da jausten ibarrera geldigaitza den oldarra.

Page 72: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

MATALAZ

(Hitzak: Bernard Goienetxe “Matalaz”/Musika: Benito Lertxundi)

Dolü gabe, dolü gabe hiltzen niz, bizia Xiberuarentako emanen baitüt. Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak egiazko eskualdünak tirano arrotzen ohiltzeko.

Page 73: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

MENDIAN GORA

(Hitzak: Xabier Amuriza/Musika: Imanol Lartzabal)

Mendian gora haritza ahuntzak haitzean dabiltza itsasoaren arimak dakar ur gainean bitsa. Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza Euskal Herriko tristura soineko beltzen joskura txori negartiz bete da eta umorez hustu da. Emaidazue freskura ura eskutik eskura izarren salda urdina edanda bizi naiz gustura. Euskal Herriko poeta kanposantuko tronpeta hil kanpaiari tiraka eta hutsari topeka. Argitu ezak kopeta penak euretzat gordeta goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok eta. Mundua ez da beti jai iñoiz tristea ere bai, bainan badira mila motibo kantatzeko alai. Bestela datozen penai ez diet surik bota nahi ni hiltzen naizen gauean behintzat egizue lo lasai.

Page 74: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

NAFARROA

(Hitzak eta musika: Jean Mixel Bedaxagar)

Arbasoen harkaitza Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza lur emankor hezkaitza bedatxeko ekaitza ekiaren emaitza Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza. Zazpietan lehena Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena gaztelien auhena Santxoren hasperena gazteen itxaropena, Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena.

Page 75: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

NAFARROA, ARRAGOA

(Hitzak eta musika: Xabier Lete)

Nafarroa, arragoa, argiaren pausaleku haizearen ibil-toki zabal, hesirik gabea. Nafarroa, arragoa, sua eta ura, kondaira urratu baten oihartzun oihukatua. Amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa: nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez betea. Nafarroa, arragoa mahats eta gari, maitasun eta gorroto, gezur eta egia gurea. Nafarroa, arragoa lur beroen sabel emankorra eta goiko mendi hotzen mendetako loa. Nafarroa, Nafarroa, zuhur eta eroa, lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea: erreka gardenen negarrez ibai lodietara ixurtzen ari den odol bustikorraren iturri bizia.

Nafarroa, arragoa, izen bat eta oinarri, eta oinaze eta bidean zure bila ibiltzea, pinudiek usantzen dituzten harritxidorrezko bideetan gora, O, Nafarroa, Nafarroa, betikoa. (bis)

Page 76: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

NEGUA JOAN DA TA

(Hitzak eta musika: Zea Mays)

Elurrak joan direnean nire mendien artean eguzkia teloian atzekaldean da.

Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa aspaldi antzeztu ez duen obra honetan.

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan poztasun handi batek besarkatzen nau.

Mesedez ozen esan negua joan egin dela nire arima hotzak ez du sinisten eta.

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean, orain lainorik ez da, aurpegi biluziak, ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea, negua joan da ta.

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena.

Mesedez ozen esan negua joan egin dela izara guztiak erre ditut eta.

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean, orain lainorik ez da, aurpegi biluziak, ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea, negua joan da ta.

Soinu bakar bakarra zure bular aldean. Negua joan da ta. Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan, izpi lasaigarri bat, negua joan da ta, negua joan da ta.

Soinu bakar bakarra zure bular aldean. (bis)

Negua joan da ta. (bis)

Page 77: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

NIRE HERRIKO NESKATXA MAITE

(Hitzak eta musika: Benito Lertxundi)

Nere herriko neskatxa maite ahozko lorez zaitut gaur laztantzen itsaso garden, lur gozoko landare, kresalaren usain, zeru kolore nere bihotzaren taupaden hotsez zure grazia dut kantatzen. Bihotz minberen egunsentia herri sufrituaren lamia, ipuin zaharren piper eta eztia erreka garbien kantu bitxia, udazken lizunen zaude jantzia izar zerutarren irria. Lanbro artetik itsas geldira leunki zoazen txori airosa, amodiozko sentipenaren hatsa zure espainetan loratuz doa, goizeko ihintzetan belardi zera eguzkitan zilar dizdira.

Page 78: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

OI AMA ESKUAL HERRI

(Hitzak: Etxahun Iruri/Musika: herrikoia)

Anaia etxen da ezküntü bükatü niz oain joaitera ene opilaren egitera Pariserat banüazü Oi ama Eskual Herri goxua zutandik urrun triste banua, adios gaixo etxen dena adios Xiberua. Pariseko bizitzia lan khostüzuriaz bagiazü bena berantzen zütadazü zure berriz ikustia Oi ama Eskual… Bena denbora da llaburxko othoi ama entzün nezazü xokho bat haita izadazüt azken egun horientako Oi ama Eskual...

Page 79: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

OI GU HEMEN

(Hitzak: Ameslariak/Musika-bertsioa: “Nuestro pequeño mundo”-ameslariak)

Oi gu hemen bidean galduak heriotz minez. Gizonen itzala luzea negarrez, haizea gauean arbolak, erroak airean heriotza da. Oi gu hemen... Pobreak kalean bilutsik barnea esperantzik gabe doinua, basoko tristura ilunabarrez. Oi gu hemen... Nundikan ezinaren mina zergatik errekan iluna egurra, kolpeka landua bide hustuak. Oi gu hemen...

Page 80: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

OI KANTA BERRI

(Hitzak eta musika: Mixel Labegerie)

Oi kanta berri ixilik nago orain duela aspaldi, zuretzat nuen kar bero hura suntsitu ez da dirudi. Beste lanetan iragan ditut hainitz egun ta gau-aldi, bainan oraino ez dut ukatu euskara ez da Euskadi.

Oi kanta berri bihotzetikan ezpainetarat jalaia, euskal airean bihotzen zaitut, zu neure mezularia. Jende artean izatu banaiz beresle xamurgarria, izan zaite zu ene partetik bakezale den xoria.

Oi kanta berri izan zaite zu anai arteko zubia batasunetik libertatera gidatzen duen bidea. Kartzelan den abertzaleari emozu doi bat argia etsiturikan den bihotzari esperantza ur bizia.

Oi kanta berri gure herriak behar du bide eta zubi, etxetan ere baitezpadako argiarekin, ur garbi. Horiek denak ez dire aski bizi dadien Euskadi, hainbat oraino beharko ditut kanta bat eta kanta bi.

Page 81: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

OI PELLO PELLO

(Hitzak: ezezaguna/musika: Mikel Laboa)

Oi! Pello Pello logale nauk eta jinen niza ohera? Irun ezan eta gero gero gero irun ezan eta gero gero bai. Oi! Pello Pello irun diat eta jinen niza ohera? astalka zan eta gero gero gero astalka zan eta gero gero bai. Oi! Pello Pello astalkatu diat eta jinen niza ohera? Harilka zan eta gero gero gero harilka zan eta gero gero bai. Oi! Pello Pello harilkatu diat eta jinen niza ohera? Jos ezan eta gero gero gero jos ezan eta gero gero bai. Oi! Pello Pello josi diat eta jinen nizan ohera? Argia dun eta, bihar bihar bihar argia dun eta, jinen hiz bihar.

Page 82: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ORHIKO XORIA

(Hitzak: R.Idiart/Musika: A. Gorostarzu)

Jende gaztia dabila etxetik urrun lanila... Ez erran galdurik dela, itzul ditaike berehala.

Jin bedi gure artila Orhi-ko xoria Orhi-la.!

Xorittuaren hegalak arin aidia bezala... Gaztek begira dezala azkar euskaldun odola! Jin bedi gure artila... Xoriak jiten zauzkula huts egin gabe sekula... Lehenik bat, gero mila xortak egiten ixtila... Jin bedi gure artila... Xoria izan dadila euskaldun gazten mudela! Mutiko ta neskatila, ziauzte denak sor-lekila! Jin bedi gure artila...

Page 83: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

PELLO JOXEPE

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Pello Joxepe tabernan dala haurra jaio da Larraulen, (Bis) etxera joan da esan omen du: -Ez da neria izanen, beraren amak topa dezala haur horrek aita zein duen. Hau pena eta pesadunbria! Senarrak haurra ukatu (Bis) Pello Joxepe bihotz neria haur horrek aita zu zaitu, haur horrentzako beste jaberik ezin nezake topatu. Zure semia besuan daukat senarra aldamenian, (Bis) orain denborik eztaukat eta zuazkit ordu onian, neronek abisatuko zaizut garaia datorrenian. Fortunosoa nintzela baina ni naiz fortuna gabia, (Bis) abade batek eraman dizkit umea eta andria: haurra berea bazuen ere andrea nuen neria. Patzientzia hartu bihar da munduan Pello Josepe, (Bis) andria ere zuria izanda haurra bestena diote, gizonen faltan igarotzen da basoan zenbait larrarte.

Page 84: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

POTTOKA

(Hitzak: B. Irazabal/Musika: B. Eyherabide)

Pottoka mendian jauzika ibilki buztana airean salbaia iduri. Ezin harrapatuz Txomin da erori pottoka nausi da gure gizonari. Denboran pottokak ez amiten sosa ez zuen ez egiten Parisen afera. Neuilly-n ibiltzeko ez zuen usain ona adiskidendako ez aski ederra. Txominek menditik jautsi du pottoka ileak mozturik pentzetan emana. Egun guzietan hartzen det sukrea iduri du orain Vincenn-en sortua.

Page 85: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

PRIMA EIJERRA

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Prima eijerra zutan fidaturik, hanitx bagira oro tronpaturik! Enia zirenez erradazu bai alez bestela banua, desertiala, nigarrez urtzera. Desertiala, juan nahi bazira, arren zuaza, oi, bena berhala! Etzitiala jin berritan nigana bestela gogua, doluturen zaitzu, amoros gaixua. Nitan etsenplu nahi dianak hartu, ene malurrak parerik ez baitu. Xarmangarri bat nik bainian maitatu fidatu tronpatu!... Sekula jagoiti ikhusi ezpanu! Mintzo zirade arrazu gabetarik ezukala nik zur'amodiorik; zu beno lehenik banian besterik: maiterik fidelik, hor eztereitzut egiten ogenik.

Page 86: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

SALAMANKARA

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Gazte gaztetik aitak ta amak fraile ninduten nonbratu bai eta ere Salamankara estudiante bidaldu. Salamankara nindoalarik bidean nuen pentsatu estudiante tunante baino hobe nuela ezkondu. Ostatu xume polit batean gosez gelditu bainintzen, neska xarmant bat ari zitzaidan mahainean zerbitzatzen. Begiak gartsu, ezpainak lore, enekin aise mintzatzen aingeru hori ordu berean ene bihotzean sartu zen. Hitz erdi batez maite nuela erran nion belarrira baina, gaixoa, herabetua ihes joan zen kanpora. Ez ahal nauzu, izar ederra, kondenatzen infernura! Ez da sekulan ene gogotik ahaztuko zure itxura. Aita Jainkoak egin banindu zeruetako giltzari azken orduan jakingo nuen atea nori ireki. Lehenengo aitari, gero amari, gero anai-arrebari, ta azken orduan isil-isilik nire maite politari.

Page 87: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

SEKULABELARDIKO KANTARIA

(Hitzak eta musika: Ruper Ordorika) - Mikel Laboari eskainia -

Egun da abenduaren lehena, bi mila eta zortzikoa,

gauza ttikien erresumatik partitu da maisua. Ume isiltzen hondartzan edo paradisuko ostatuan, non entzungo ote da orain ahotsa zilarrezkoa? Euskaldun jendea negarrez dago Eskiulatik Berangora, sekulabelardiko kantari zure ahotsa entzun guran… Abestiaren etxe goienan kandelak iziotu dira, Atahualpak eta Etxahunek zabaldu dute berria: Haiekin dela, kantuan ari, jakin dadila Donostian, Lekeition eta Baztanen ere Euskal Herri guztian.

Page 88: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

TOPA DAGIGUN

(Hitzak: Jon Sarasua/Musika moldaketak: Antton Latxa)

Errioxar, Baigorriko, Bakio nahiz Getariko, topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko. Umeak arretaz horni, gazteei hitza eskeini gaztetxoago eta haurrago izan gaitezen geroni. Errioxar, Baigorriko... Ez uka amonei hitzik, entzun agureei pozik, zaharra ez da izandakoa, luzaroan dena baizik. Errioxar, Baigorriko... Jerarkia da lehorra, harremana emankorra; errespetuan dago gordeta emakumeen altxorra! Errioxar, Baigorriko...

Page 89: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

TRAPU ZAHARRAK

(Hitzak eta musika: Joxe Mari Iparragirre)

Egunez trapu biltzen gabean dantzan lehertzen beti umore onean degu pasatzen, eta goizean goiz kalean irten da lo goxoan daudenak esnatzen dira. Trapu trapu zaharrak! Atera atera, trapuak saltzera nik erosten ditut modu onean arditian prakak kuartuan albarkak ta burni zaharrak txanponean Erosten ditut trapuak praka zahar urratuak gona gorri zaharrak eta atorratxuak. Jozak zurrumuzki atabal soinu dantzan egiteko beti erana. Eltze elbarriturik pertza zulorik duenik arran parrillik edo trebera zaharrik. Inork saltzeko badauka librako txanponean Ramon Batistak erosten ditu.

Page 90: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

TRISTE BIZI NAIZ ETA

(Hitzak eta musika: Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”)

Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe badaukat bihotzian hainbat atsekabe. Maite bat maitatzen det bainan haren jabe sekula izateko esperantzik gabe. Bihotz baten lekuan mila banituzke zuretzako maitia izango lirake. Baina milan lekuan bat besterik ez det har zazu ba maitia bat hau mila bider. Nere maite polita nola zera bizi? zortzi egun hauetan etzaitut ikusi. Uste det zabiltzala nigandik igesi ez didazu ematen atsekabe gutxi.

Page 91: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

TXANTXIBIRI

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian Elorrioko kalian, hamalau atso tronpeta jotzen zazpi astoren gainian. Astoak ziren txiki-txikiak, atsoak, berriz, kristonak! Nola demontre konpontzen ziran zazpi astoren gainian. Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak, Esta muy bien! esaten du konfiteroak. Cuando vamos a Otxandiano karnabal egunian, me cagüen la mar, comeremos chocolate sonbreruaren gainian.

Page 92: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

TXATXAMATXALINATXU

(Hitzak eta musika: herrikoia)

Txatxamalinatxu jaio zan urtian herria ta kofradia hasarratu ziran. Tirikitiena beltxa morena ontza bat txokolate goizian onena. Txikia izan arren izan leike abila Biba Elantxobeko tanbolintxerua. Tirikitiena beltxa morena… Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian herria ta kofradia hasarratu ziran. Tirikitiena beltxa morena…

Page 93: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

TXORI TTIKIA

(Hitzak: Joxean Artze/Musika: Benito Lertxundi)

Txori ttikia nintzelarik esan zidaten, kaiolan bizitzeko sortua nintzela.

Gero arrano bihurtu nintzenean kaiola hautsita aldegingo nuen beldurrez, libro nintzela sinistarazi nahi zidaten.

horregatik iriki zizkidaten ateak egin nezan hegaz, bainan luze gabe ohartu nintzen hanka harkaitz bati lotu zidatela kate motz eta astun batez.

Gero arrano bihurtu nintzanean…

horregatik iriki zizkidaten ateak egin nezan hegaz, bainan luze gabe ohartu nintzen hanka harkaitz bati lotu zidatela kate motz eta astun batez.

Gero arrano bihurtu nintzanean…

TXORIA TXORI (Hitzak: Joxean Artze/Musika: Mikel Laboa)

Hegoak ebaki banizkio neria izango zen ez zuen aldegingo. Bainan honela ez zen gehiago txoria izango. Eta nik txoria nuen maite, Eta nik, eta nik, txoria nuen maite. Trala laralala lala lala...

Page 94: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

UME EDER BAT

(Hitzak eta musika: Joxe Mari Iparragirre)

Ume eder bat ikusi nuen Donostiako kalean, hitz erditxo bat hari esan gabe nola pasatu parean? Gorputza zuen liraina eta oinak zebiltzan airean... politagorik ez det ikusi nere begien aurrean. Aingeru zuri, paregabea, Euskal Herriko alaba, usterik gabe zugana beti nere bihotza narama: Ikusi nahian beti hor nabil, nere maitea hau lana!... Zoraturikan hemen naukazu beti pentsatzen zugana... Galai gazteek galdetzen dute: Aingeru hori non dago? Nere maitea nola deitzen dan ez du iñortxo jakingo. Ez berak ere, ez luke nago: konfiantza horretan nahiko amorio dun bihotz hoberik Euskal Herrian ez dago.

Page 95: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

URTXINTXAK

(Hitzak: Manex Pagola/Musika: Pantxoa eta Peio)

Urtxintxak oihanian jauzika, aldaxkatik aldaxkara... "Zuk erradazu, ama zendako ez diren erortzen lurrerat?.." Nik ere nahi nuke izan urtxintxak bezala! Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!... Urtxintxak oihanian zintzilik, buruz behera buztanetik!... "Zuk erradazu, ama, zendako ez duten buruko minik?.." Nik ere nahi… Urtxintxak oihanian karruxkaz, neguko bildu heltzaurrekin... "zuk erradazu, ama, zendako ez dezaketan egin berdin?.." Nik ere nahi…

Page 96: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

XALBADORREN HERIOTZEAN

(Hitzak eta musika: Xabier Lete)

Adiskide bat bazen benetan bihozbera, poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari bakardadez josia, hitzen lihoa iruten bere barnean irauten oinazez ikasia...ikasia Non hago, zer larretan Urepeleko artzaina mendi hegaletan gora oroitzapenen gerora ihesetan joan hintzana. Hesia urraturik libratu huen kanta lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela bertsorik sakonena, inoiz esan ezin diren estalitako hegien oihurik bortitzena... bortitzena. Non hago....

Page 97: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ZAZPIAK OIHAL BATETIK

(Hitzak: Xalbardin/Musika: Fernando Unsain)

Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.

Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra. hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.

Antzerki huntan lau pertsonaia ta jokalari bakarra, arbolak berak erakusten du hostoa eta adarra. Enpeinatzea…

Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lengo gerra, oharkabean ez zen mintzatu txirrita poeta zarra. Enpeinatzea…

Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik, alde batera hiru soineko utzirikan lau besterik.

Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik ezagutzen da jantzi girela zazpiak oihal batetik.

Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik, ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik. Guraiziakin…

Page 98: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ZENBAT GERA

(Hitzak: Abel Muniategi/Musika: Benito Lertxundi)

Zenbat gera?, lau, bat, hiru, bost, zazpi. Zer egin degu ? ezerrez, zer egiten degu? alkar jo zer egingo degu? alkar hil. Gure asmoak, esperantzak, herria, askatasuna, justizia, pakea, egia, maitasuna, mitoak, hitz hutsak? Zenbat gera?, lau, bat, hiru, bost, zazpi. Zer egin degu ? ezerrez, zer egiten degu? alkar jo zer egingo degu? alkar hil.

Hori ez, hori ez, hori ez...

Page 99: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ZIBILAK ESAN NAUTE

(Hitzak eta musika: Joxe Mari Iparragirre)

Zibilak esan naute, biziro egoki, Tolosan behar dala gauza erabaki. giltzapian sartu naute, poliki-poliki, negar egingo luke nere amak baleki. Jesus tribunalian zutenian sartu, ez zion Pilatosek kulparik bilatu; neri ere arkitu ez arren, ez didate barkatu; zergatik ez dituzte eskuak garbitu? Kartzelatik atera fiskalen etxera, abisatu zidaten joateko berehala. Ez etortzeko gehiago probintzi honetara; orduan hartu nuen Santander aldera.

Page 100: Euskal Herria Kantuz Liburuxka

101 kantuz Euskal Herria

ZURE DOINUA

(Hitzak eta musika: Lor taldea)

Euri asko egin du neska lehenengo laztanetik, amaigabeko gau sutsuak ezin kendu burutik. Alkoholak eraman zituen lotsaren azken tantak, zein zoriontsu izan garen denbora guzti hontan. Zure irribarre goxo hura non galdu ote da, ez al zara konturatu gurea haustu dela. Zein gogorra egiten zaidan bukaera onartzea, zu zoriontsu izatia nere azken eskaria. Taupada luzeak izan dira maitia baina orain nere kantuak ez du zure doinua. Jakin inor ez bezala maite izan zaitudala, aska ditzagun bihotzak idatziz atal berri bat. taupada luzeak izan dira maitia baina orain nere kantuak ez du zure doinua. Ez du zure doinua, ez du zure doinua,…