8
EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono: 94 401.36.99; Fax 94 401.36.98 e-mail: [email protected]; [email protected] www.misioak.org

EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018

ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO

Teléfono: 94 401.36.99; Fax 94 401.36.98

e-mail: [email protected]; [email protected]

www.misioak.org

Page 2: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

“ZERBAIT BARRIA ERNETEN ARI DA” (Is 43, 19)

2018.eko martxoaren 18a

Beste urte batez, azaldu da eta lekua hartu dau Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina gure

egitekoen artean. Egun honeetan, misiolari jardunaren ingurukoak agertzera emon gura

doguz kimu barriakaz, positiboan, mugimenduan, kolorez eta, batez be, afrikar kutsuaz.

Misiolari aldizkari batean, hauxe irakurri neutsan bati: “Afrikak liluratu, harritu, atsekabetu,

asaldatu eta maitemindu egiten dau. Aldi berean, batera, nahastatuta”.

Hauxe da gure helburua kanpaina honetarako: protagonismoa emon gura deutsagu

kontinente handi honi, hartu-emon estuan gagozalako beragaz eta hainbat lokarrik

lotzen gaitualako beragana.

Aurton, beste behin be, kartela guztiz koloretsua da eta kontinenteak afrikar oihalez

apainduta agertzen dira. Afrikar kulturan, afrikarren sormenean jarri gura dogu arreta.

Senidetasuna josten jarraitu gura dogu eta eleiza misiolari lez kontinente horretako

gizarte, eleiz eta politika errealidadea hurreratu, emoteko eta jasoteko prest dagozan

eleiza gazte honeek ezagutzera emonez. Danok esku-hartu behar dogu misiolari

egitekoan eta honek ezinbesteko eta preminazko izan behar dau eta gure arreta guztia

jarri behar dogu bertan.

Eleizbarruti arteko kanpaina honetan hainbat jarduera programatu dogu (ikusi eranskina)

eta parte hartzeko dei egiten deutsuegu guztioi. “ABIAN” eleizbarruti arteko misiolari

otoitzaldia nabarmenduko dot. Donostian ospatuko da, martxoaren 10ean eta Donostiako eleizbarrutiko pastoralgintzan urteak daroiazan Benin Herman Bagara

abadea izango da laguntzailea. Gure artean izango dira, baita be, Matilde Rivera eta

Consuelo Pillajo monja marianita ekuadortarrak; Kenyian, Kaikor basamortuan jarduten

dabe eta euren lekukotasun eta hausnarketa aberasgarriak eskainiko deuskuez.

Honako honegaz batera, hainbat lagungarri jasoko dozue kanpainarako: gure

eleizbarrutietako Gotzainen idazkia; Eleizbarrutiko Misinoen egunerako liturgia

lagungarriak; katekesiko umeakaz (7-12 urte) lantzeko lagungarriak; egunaren inguruko

kartelak (Ordezkaritzan gehiago eskatu daikezuez) eta 2017ko oroitza-txostena jarduera eta

egitasmoakaz. Parrokiaz parrokia jasotako sarreren zerrendaren txosten ekonomikoa posta

elektronikoz bialduko dogu. Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: www.misioak.org

Eguna ondo ospatu eta eskerrik asko zuon arreta eta eskuzabaltasunagaitik.

Besarkada bat,

Felicitas Martin Fernandez

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaria

Page 3: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

SAN JOSEREN ARRASTOTIK Euskal Herriko gotzainen idazkia - Elizbarrutietako Misioen kanpaina, 2018ko martxoa

San Joseren arrastotik, bere itzalean ospatuko dugu Elizbarrutiko Misioen urteroko kanpaina. San Josek

misiorako deia geure egiten irakasten digu. San Josek, bere bihotza Jainkoarekiko hartu-emanerako irekirik

duelako, Jainkoaren ahotsa bere barruan entzuteko gauza den pertsona irudikatzen du. Gure kulturan erasotzen

gaituzten irudi-, ahots-, aukera- eta gurari-andanaren parean, San Josek entzutea lantzen irakasten digu, horrela

Jainkoaren ahotsa ez isilarazteko eta misiorako deiari baiezkoarekin erantzuteko. Lo zegoenean ere, aingeruaren

ahotsa entzuteko moduan zen: “Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora alde egin zuen.

Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: «Egiptotik etortzeko dei egin

nion neure semeari»" (Mt 2, 14-15; ik. Os 11, 1).

Beste alde batetik, san Josek bokazio misiolariaren funtsezko alderdia agertzera ematen digu: aitatasun

espirituala. Hain zuzen ere, Josek Jesus semetzat hartu zuenean, Jainkoak ondorengo ugariren aita izendatu zuen

Abrahamen antzeko aitatasuna hartu zuen bere gain. Era berean, misiolariaren aitatasuna ere ez da «haragiaren

araberako» aitatasuna, «fede eta Espirituaren araberako» aitatasuna baizik. Misiolari bokazioaren emankortasuna,

Mariarena eta Joserena bezalaxe, Espiritu Santuarengandik dator.

Ziur asko, bere ekarpena oso txikia izan zela esango zigukeen san Josek, eta benetan, bera zorionekoa

izan zela misioaren erdian Jainkoaren dohaina jasotzeagatik. Eta, egia esan, horrelaxe da: guk eskain dezakeguna

baino askoz gehiago jasotzen dugu misiotik. Afrikar Elizaren fedearen freskotasuna, esate baterako, Espiritu

Santuaren dohaina da Europako elkarte zaharkitu eta sekularizatuetarako. Europan, okerrena, ez da zahartu izana,

sekularizatu izana baizik. Are gehiago, zahartu izanaren arrazoia, sekularizatzea, fedearen freskotasuna galtzea

baizik ez izatea.

San Joseri ez gatzaizkio misioen zaindari bezala zuzentzen, Xabierko san Frantzisko eta Lisieuxeko santa

Teresitaren kasuan egin ohi dugunez, Eliza osoaren (misioak barne, jakina) zaindari bezala baizik. Ebanjelizazioa

garatzeko ahalegina gauzatzean gogoratu eta erregutu egin behar dugun zaindaritza da. Laguntza erregutu

diezaiogun san Joseri Leon XIII.aren otoitzarekin: “Aldendu guregandik, oi aita txit maitekor horrek, akats eta grina txarren zigor hau… Lagun iezaguzu egoki zerutik ilunpetako boterearen aurkako borroka honetan…; eta delako garai batean mehatxupean zen Jesus Haurraren bizia heriotzatik askatu zenuenez, babes ezazu orain Jainkoaren Eliza santua kontrako azpikerietatik eta zoritxar orotatik”.

Jainkoak san Joseren kargu utzi zuen bere altxorrik preziatu eta handienen, Jesus eta Mariaren, zaintza

eta geuk ere, “Zerbait berria ernetzen ari da – Algo nuevo está brotando” izenburuaren haritik ospatuko dugun

Elizbarrutietako Misioen 2018ko kanpaina honetan, bere esku utzi nahi ditugu Gasteiz, Bilbao eta Donostiako

gure elizbarrutiok eta gure misiolari erronkak.

Aldi berean, ikas dezagun berarengandik, batez ere eta gauza guztien gainetik, zerbitzari izaten. Nolakoa

ote zen san Joseren zerbitzua? Nolakoa bere estiloa? Santu honen bizitzaren inguruan nobela eran idatzi izan

direnen artean, Jan Dobraczynski izeneko poloniarraren “Aitaren itzala” liburua nabarmentzen da. Bertan,

bereziki azpimarratzen da san Joseren zerbitzuzko sena, zuhurra, ez-nabarmena: Zerbitzatu eta itzalean geratu!

Buru izan, nabarmendu nahirik gabe! Argi izan, harrotasunik gabe!... Norengandik ikasi ote zuen Jesusek San

Mateok jasotzen duen “ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak” (Mt 6, 3), aholku ebanjelikoa?

Jesusen aholku ebanjeliko hau, edo beste hainbat, ez ote zen bere haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan San

Joserengan ikusitako lekukotasunetik sortu?

San Jose izan dadila gu guztiontzat berebiziko maisua Kristoren salbamen-misioaren aldeko zerbitzuan;

Elizan, guztioi eta bakoitzari, bizi egoera guztietan, eta batzuk zein besteak izanik gure karisma eta inguruabarrak,

dagokigun zerbitzuan.

San Josek lor dezala Eleiza eta munduarentzat, eta baita gutariko bakoitzarentzat ere, Aitaren eta

Semearen eta Espiritu Santuaren bedeinkapena.

Mario, Bilboko Gotzaina

+ Jose Ignacio, Donostiako Gotzaina

+ Juan Carlos, Gasteizko Gotzaina

Page 4: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

GARIZUMA ALDIKO 5. IGANDEA – B

ELIZBARRUTIKO MISIOEN EGUNA

“ZERBAIT BERRIA ERNETZEN ARI DA - ALGO NUEVO ESTÁ BROTANDO”

Sarrerako oharra

Anai-arrebok: Garizuma aldiko bosgarren igandera heldu gara eta, ondorioz, Jaun

Berpiztuarekin bat egiteko aukera emango digun Pazkoranzko bidearen azken txanpan gaude.

Baina topaketa horren aurretik, ezinbestekoa dugu Jesusen irakaspena ulertzea: galburuak,

lurrera jausi eta hiltzen denean ematen du fruitua.

Gurutzea geure egin behar dugula eta geure burua emateko prest egon behar dugula esango

zaigu gaurko ospakizunean, horrela, heldutasuna jadetsiko dogu, zentzunez biziko gara eta

fruitua emango dugu, Kristoren antzera.

Gaur, gainera, Elizbarrutietako Misioen Eguna ospatzen dugu. Misiolari egitekoak handitu eta

zentzuz betetzen du gure Eliza. Pazkoranzko bidean bidelagun dugun Jesus Jaunak adore

ematen digula sinetsita ekingo diogu ospakizunari.

“Zerbait berria ernetzen ari da. Algo nuevo está brotando” (Isaias 43, 19), gure kanpainarako goiburu bihurtutako profetaren hitzak egia bihurtzen ari dira elkartasunari esker.

Ausardiaz beteriko itxaropena izatera garamatzate, gainera, gerrak, gosea, zapalketak… jasaten

dituen hainbeste herrialdetako errealitate bidegabeak ezabatzeko borrokara bultzatuz.

Sarrerako abestia

Apaizaren agurra

Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea, zuekin.

Damu otoitza

Jesus Jaunak, bihotz-berritze eta barkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizira

igarotzeko gonbitea egiten digu. Zintzotasunez eta apaltasunez, eska dezagun gure

bekatuen barkamena [Isilunea...]

— Aitortzen diot... — Jainko ahalguztiduna... - Erruki, Jauna…

Oharra irakurgaiei

Lehen irakurgaian, Jeremias profetak iragarpena egiten du: Jainkoak itun berria egingo du bere

herriarekin, baina Itun hau ez da harrian idatziko, gizon eta emakume bakoitzaren bihotzean

baizik.

Horrela, Bera, gure Jainkoa izango da betirako eta gu bere herria izango gara.

Bigarren irakurgaian, Hebrearrei idatzitako gutunaren egileak Kristoren apaizgoaen misterioa

aurkeztuko du: Aitarekiko hartu-eman zuzen eta pertsonalean bizi izan zan, beti haren hitza

entzunez eta haren borondatea betez.

Page 5: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

Aitaganako erabateko konfiantzak eragindako esanekotasuna izan zan bere bide bakarra.

OHARRAK HOMILIARAKO

Galburua hiltzen ez bada…

Hona hemen adierazpen desafiatzaile eta probokatzailea. “Gari-alea lurrean sartu eta hiltzen ez

bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du” (Jn 12, 24). Jesusek

argi hitz egiten du. Ezin da bizirik sortu norberarena eman gabe. Ezin ditugu bestean biziarazi,

besteen alde ahalegin guztia egiten ez badugu. Bizia maitasunaren fruitua da, eta geure burua

ematen dugun heinean ernetzen da.

Jainkoak ez du ez heriotzarik ez sufrimendurik nahi. Biziaren Jainkoa da. Normala da gizakiok

oinazetik aldentzea, ahal dugun guztietan saihestea, gure artetik ezabatzeko borrokatzea.

Bistan da bizitzan makina bat sufrimendu, mingostasun eta nahigabe ekidin dezakegula. Baina

bizitasunez, sakontasunez maitatu eta bizi garenean, ezin gara axolagabe geratu besteen

oinaze txiki edo handiaren aurrean. Pertsonak maitatzeak berarekin dakar sufrimendua, errukia,

atsekabean elkartasunez bat egitea. Jesusen atzetik jarraitu gura badugu, sufrimendu guztiek

kezkatuko gaituzte eta bereziki gaizkien dauden pertsonenek.

Basamortuan murgildurik gauden arren, “Zerbait berria ernetzen ari da. Algo nuevo está

brotando” (Isaias 43, 19), profetaren hitzak egia bihurtzen ari dira elkartasunari esker. Ausardiaz beteriko itxaropena izatera garamatzate, gainera, gerrak, gosea, zapalketak… jasaten dituen

hainbeste herrialdetako errealitate bidegabeak ezabatzeko borrokara bultzatuz.

“Euskal Elizbarrutietako Misioek Hego Amerika eta Afrikan garatzen ari diren pastoral

aukeretan, Isaiasen iragarpenaren indarrak “misiolariak gidatu izan ditu beste kultura batzuetan

sartzeko eta bestelako elkarteetan parte hartzeko, hauek suspertuz. Dinamizazio profetiko

honek itxaropenezko ibilbideak ireki izan ditu mundu besteetatik (nekazariak, oinarrizko

erakundeak,…) gizarte eraldaketarako leku pribilegiatu bezala, nahiz eta aldaketa-aukera oso

txikia izan edo aldaketarako inongo aukerarik ez izan”, Isabel Matillak goiburuaren inguruko

hausnarketan dioenez. Bere esanetan, gainera, itxuraz etsipena nagusi bada ere, hegoaldeko

mundu beste horietako gizon eta emakumeen ustez zerbait berria ernetzen ari da, elkarrekin

bizitzeak “orain aldia berri eginez bizi izateko jakintza eta estratega sinfonikoak sortzen

dituelako”.

Kongoko Errepublika Demokratikoan 43 urteko esperientzia duen Tere Iriondo Berrizko

Mesedetakoak azaltzen digunez, zailtasunak zailtasun, Afrikan zerbait berria ernetzen ari da:

“Beraien elkartasuna, beraien bizitzetako egoera gogorretan bada ere. Gauzarik txikienez

pozteko eta ospatzeko gaitasuna. Bere taldekatzea, gero eta esanguratsuagoa, hau da,

elkarteetan, taldeetan biltzea, beraien eskubideen alde borrokatzeko. Mendetasuna ez

onartzea eta euren eskubideen alde borrokatzen hastea. Emakumearen protagonismo gero eta

handiagoa, ikasteko eta aurrera egiteko gogoa. Jainkoarenganako eta Elizarenganako

konfiantza, bake eta zuzentasunaren bitartekari bezala”.

Ruandan elizbarrutiko misiolari den Juan Cruz Juaristik (37 urte) hauxe dio: “Hainbeste urtetako

uztarri astuna astintzeko garaia antzematen da. Afrikak apustu argia egiten dihardu

emakumearen hezkuntza eta ahalduntzearen alde. Bizitasuna eta parte-hartzea dakartzan

kristautasunaren agerpen gero eta nabarmenagoa aldaketaren eragile bihurtu da. Afrikarrak

Page 6: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

konturatzen dira beraiek direla Kontinente zaharrak ezinbestekoa duen aldaketaren egile eta

eragileak. Baina aldi berean, gero eta gar handiagoz eskatzen diete Europa, Amerika eta Asiako

potentziei uko egin diezaiotela beraiek zapaltzeari eta inberti dezatela gehiago

industrializazioan, nekazaritzan eta teknologia berrietan Afrikako herrialdeetan”.

Gure misiolariak dira, pastoral eragileekin, katekistekin, komunitateetako eragileekin, e.a.

batera, elkartasuna bizi eta zerbait berria ernetzea ahalbideratzen dutenak. Batzuetan

mingarria ere baden elkartasun honi esker sortzen da salbamena eta askapena pertsonentzat;

horrexek dakar gorespena eta osotasuna; horixe da Jainkoa, den bezalakoa, mundu behartsu

honetan agertzera ematen duena. Hauxe ikusten dugu Jesusen bizitzan eta heriotzan. Kristau

maitasunak ez du maitatzen eta ez du sufrimendua masokismoz bilatzen. Biziarekiko

konpromisoaren prezio eta ondorio bezala baizik ez du oinazea, eta baita heriotza ere, onartzen.

Jainkoaren herriaren otoitza

Mundu honetako bizitzan, oihuz eta malkoz, Aitari otoitz eta erreguak aurkeztu zizkion

Kristoren bitartez jo dezagun Jainkoagana gure beharrizanak aurkezteko.

1.- Elizaren alde; Espirituaren indarraz, eliztarrok gaitza eta etsipena gaindi ditzagun

maitasunaren indarraz. Eska diezaiogun Jaunari.

2.- Gure Misioen alde. Euskal Elizbarrutietako Misioen bitartez, Afrika eta Amerikan zerbait

berria ernetzen ari dela ikus dezagun eta ematen eta jasotzen, beren fedea elkartean bizi

duten eta pastoralgintzan elkartasunean jarduten duten Eliza gazte izan gaitezen. Eska

diezaiogun Jaunari.

3.- Agintarien alde; Espiritu Santuak herri guztietako agintari eta arduradunen bihotzak alda

ditzan mundu anaikor eta zuzenagoaren alde lan egin dezaten. Eska diezaiogun Jaunari.

4.- Gu guztion alde; Jesusen jarraitzaile izanda, Aitaren barkamen, maitasun eta harreraren

zeinu bizi eta gertuko bihur gaitezen. Eska diezaiogun Jaunari.

Aita, biziaren egilea, errukiz begiratu heriotzaren itzalpean bizi garenoi eta, Espirituaren

eraginez, berritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Oharra dirua bildu aurretik

Zerbait berria ernetzen ari da Afrika eta Amerikan, baina ustelkeria, indarkeria, pobretasuna eta

bazterketa ere hedaturik daude. Gaur bil dadin dirua Elizbarrutietako Misioentzat da. Gure

ekarpena, misiolarien garatzen diharduten egitasmoetan erabiliko da batez ere. Eskerrik asko

eskuzabalak izateagatik.

Apaizaren agurra (bedeinkapenaren ostean)

Grazia eta salbamenezko aldia, heriotza eta bizizko aldia bizi dogu. Gaur, Jaimgoikoaren

ordua da gugan. Otoitz egitea, aukera hori aprobetxatzea da.

Zoazte Jaunaren bakean!

Page 7: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

Adiskideok,

Aurreko urteetan lez, martxoaren 18an, ELEIZBARRUTIETAKO MISINOEN eguna ospatuko

dogu euskal eleizbarrutietan. Hauxe da kanpainarako izenburua:

“ZERBAIT BARRIA ERNETEN ARI DA – ALGO NUEVO ESTÁ BROTANDO”

Aurtengo kanpainan, Afrikan jarri gura dogu arreta, baztertuta dagozan gizon eta

emakumeen aldeko alkartasunez, afrikar kontinentearen aldeko konpromisora garoazan

alkartasunez.

Fedearen alkarte alderdiari dagokion balioa emon gura deutsagu katekisten bitartez, izan

be honeek garrantzitsuak eta baloratuak dira Afrikako kristau alkarteetako pastoralgintzan.

Afrika eta afrikarrak adiera positibo eta eraikitailean ezagutu eta hurreratu gura doguz.

Hango gizarte, eleiz eta politika eremura hurreratu. Geure ANAI eta ARREBAK dira.

Eleizbarrutietako Misinoek 60 urte inguru daroaguz Afrikagazko misiolari hartu-emonean.

Hegoaldeko Ahotsei dagokienez, Kenyan misiolari lanetan diharduen monja Marianita

ekuadortar bi izango dira gure artean. Gizarte eta eleiz errealidadearen lekukotasun gertuko

eta zuzena emongo deuskue.

Isaias profetaren berbak (43, 19) aukeratu doguz kanpainaren goibururako:

“Zerbait barria erneten ari da. Algo nuevo está brotando”

basamortua zeharkatzen ari bagara be, gure ustez iragarpen hau egia bihurtzen ari dalako

eta itxaropenera eta zerbait barria erneten ari dala sinistera garoazalako.

Ondoren aurkezten doguzan askotariko jarduerak programatu doguz. Parte hartu eizue eta

animatu beste batzuk be parte hartzera.

Zain gaukazuez!

Page 8: EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018...EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN KANPAINA 2018 ELIZBARRUTIKO MISIOEN ORDEZKARITZA Plaza Nueva, 4 Entreplanta – 48005 BILBAO Teléfono:

JARDUERAK

Eguna Ordua Lekua Jarduera

Martxoak 6,

martitzena

19,30 h Barría. Plaza Nueva n 4 –

1 piso

Topaketa

‘Hegoaldeko

ahotsakaz’

Martxoak 7,

eguaztena

19,45 h

19,00 h

Erromoko San Jose

parrokia.

Ermuako Santiago

Apostolua parrokia.

Topaketa

‘Hegoaldeko

ahotsakaz’

Martxoak 8,

eguena

19,30 h Gernikako Andra Mari

parrokiako aretoa

Topaketa

‘Hegoaldeko

ahotsakaz’

Martxoak 10,

zapakuta

10,00 h

17,30 h

DONOSTIAKO

MISINOETARAKO

ELEIZBARRUTIKO

ORDEZKARITZA. IGLESIA

IESU.

Balmasedako San

Severino parrokia

*“ABIAN”

Eleizbarruti arteko otoitz topaketa misiolaria

Topaketa

‘Hegoaldeko

ahotsakaz

Martxoak 18,

domeka.

ELEIZBARRUTIAN ELEIZBARRUTIETAKO MISINOEN EGUNA

*Bilbao-Donostia autobus-lineatik alkarregaz joango gara Donostian

ospatuko dan “Abian” topaketara.

Zatoze, jatorriz Beninekoa dan Herman Bagara Yehbirma abadearen

hausnarketakaz aberasteko aukera izango dogu-eta!

Deitu (94401.36.99) Bilboko Ordezkaritzara, joanaldia koordinatzeko.